Baketik-6_eu

16
bak etik Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria 2009ko mrtxoa Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua Jonan Fernandezen artikulua 6 2

description

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Transcript of Baketik-6_eu

Page 1: Baketik-6_eu

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2009ko

mrtxoa

Sufrimenduaindarkeriazko gatazketan,

eta haren tratamenduaJonan Fernandezen artikulua

62€

Page 2: Baketik-6_eu

Baketik 6Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 Oñati)Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte)Lege Gordailua: SS-789-20072009ko martxoa

Instituzio laguntzaileak

Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:

Page 3: Baketik-6_eu

3

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2009ko

martxoa

6

Monografiko hau Jonan FernandezekStaurós Teología de la cruz aldizkarirakoidatzitako artikuluaren egokitzapena da.

Artikulu honen helburua da indarkeriazko gatazketakosufrimendua eta haren tratamendua aztertzea, bai ikuspegisozialetik bai biktimei dagokien alderdi pertsonaletik. Elka-rren antzekoak dira sufrimendu guztiak, eta denak dirabereziak. Ezaugarri bereziak ditu indarkeriazko gatazketakobiktimen sufrimenduak, eta berariazko azterketa behar du,arrazoi hauengatik: publizitatea ematen zaiolako sufrimen-du horri, nahita eragiten delako; lazgarria, bidegabea eta,maiz, ulergaitza izan ohi delako. Era berean, ordea, baditubeste sufrimendu batzuekiko antzeko prozesuak ere. Sufri-menduaren definizioa, haren jatorria, hura tratatzeko prin-tzipio eta irizpide batzuk beste sufrimendu eta biktimabatzuei dagozkien berberak dira.Lan honen lehen zatian, sufrimendu gehienek parteka-

tzen dituzten alderdi horiei ekingo diegu. Oso atzetik hasi-ko dugu ibilbidea, sufrimenduaren jatorria ulertzen saiatze-ko, hura gure artean nola pausatzen den argitzeko. Biga-rren zatian, berriz, alderdi espezifikoagoak jorratuko ditu-gu, ikuspegi pertsonal eta sozialetik, betiere indarkeriazkogatazketan biktimen sufrimenduak behar duen tratamen-duari buruzkoak.

Sufrimenduaindarkeriazko gatazketan,

eta haren tratamendua

Page 4: Baketik-6_eu

JonanFernandez

4 baketik 6

Lehen zatia.

Sufrimendu larri gehienekpartekatzen dituzten alderdiak

Sufrimenduaren ulerkuntza

Giza bizitzaren ezinbesteko alderdia

dugu sufrimendua. Zaila da, ezinez-

koa kasik, sufritu (edo gogor sufritu)

ez duela dioen inor aurkitzea. Maite

ditugunen heriotzak, adibidez, mutu-

rreko sufrimendua eragiten digu, eta

oso gazterik hiltzen ez garen guztiok

jasan behar izaten dugu esperientzia

hori. Bidaide dugu sufrimendua, eta

bizitza ona ez da sufrimendurik gabe-

koa, baizik eta bere ibilbidera sufri-

mendua biltzen jakin duena.

Page 5: Baketik-6_eu

5

«Zer gertatzen da heriotza eta gero?», «Zer gertatuko otezait?»... Oteizaren Arantzazuko apostolu huts horietanederki islatzen dira sufrimendu eta hustasun hori.Hain da sakona konformagaiztasun existentzial hori, ezen

berehala eragiten duen gugan onartuak, maitatuak, aintzathartuak, balioetsiak... izateko premia. Ez dugu beste bide-rik aurkitzen jatorrizko sufrimendu horri ihes egiteko. Hortikaurrera, norberak aurkitzen du, bere haurtzaroan, familiareneraginpean, bakardade ulertezin horri ekiteko aintzates-pen-moduren bat. Batzuek, perfekzionismoan bilatzendute aintzatespenaren aterpea; beste batzuek, besteeiematen; beste batzuek, jakintzan; urliak, nabarmentzekopremian; sandiak, botereak; halako hark, soziabilitatean;beste hark, hiperaktibitatean; beste batek, leialtasunean;beste batzuek, biktimismoan... Oso gazterik eraikitzen ditu-gu, beraz, gure izaeraren eta jarduteko eraren ezaugarrinagusiak, eta bizitza osoan geurekin eramango ditugu.Funtsean, estrategia psikologikoak dira horiek guztiak

(ez, nahitaez, kontzienteak), izatearen inkognita horretatikbabestu eta betiko ahazteko asmatuak. Baina den bezala-koa da bizitza. Eta zaila da betiko amnesia. Batzuek, agian,lortuko dute, baina gehienok bizitzaren estura horretaraeramaten gaituzte, behin eta berriro, zailtasunek, gatazkek,krisiek, arazoek, gaixotasunek, heriotzak...Bakarrik uzten gaitu sufrimenduak. Zaila da hori bana-

tzea; beste batzuei kutsatzea badago, baina, hala etaguztiz ere, norberak bere sufrimendu-kuotarik jarraitubehar. Horixe dugu oinazearen ezaugarrietako bat. Geureburuen aurrean bakar-bakarrik jartzen gaitu, kanpokogaitzetatik babesten gaituen aterpetik atera egiten gaitu.Norberarena bakarrik da oinazea, eta hor ez dute balioestrategia psikologikoek. Hika mintzo zaigu sufrimen-dua,eta gogorarazten digu bakarrik gaudela bizitzakogalderen aurrean, bakarrik hilko garela, eta, oinazeari beza-la, bakarrik egin beharko diogula aurre heriotzari ere. Isola-tu egiten gaituzte minak eta sufrimenduak, bizitza etamunduarekiko gure jatorrizko bakardadea gogoraraztendizkigute.Azkenean, sufrimendu-mota asko dauden arren, ezine-

gon eta bakardade horretara eramaten gaituzte sufri-mendu larri guztiek, bizitzaren eta heriotzaren oinaze denhorretara. Horregatik, esperientzia eta ibilbide antzekoezmintzo ohi zaizkigu era bateko eta besteko jazoerenbiktimak.

Beste zenbait gauzatan bezala, lagungarri zaigu hiztegiahonetarako ere. Esanahi bikoitza du «sufrimendua» hitzak:batetik, oinazea, mina, pena esan nahi du; baina pazien-tzia, konformidadea, zerbait jasateko ahalmena ere bai.Sufrimendua dira, aldi berean, oinazea eta hura jasatekodugun gaitasuna. Kontraesan absurdua dirudi, baina sinte-si bikaina da. Bizitza honetako sufrimenduak alde bi horiekditu, izan ere: oinazeak, batetik, eta hori eramateko ahal-mena, bestetik.Zorionez, bizitza ez da sufrimendua bakarrik; poza,

sormena, maitasuna, grina, festa... ere hor dauzkagu. Bainasufrimenduak gure ibilbidearen puska handi bat hartzendu. Are gehiago ere esango genuke: zoriontasun-adieraz-pen handienaren ondoan, maiz, sufriarazten digun oinazeaizan ohi dugu. Maitasuna, adiskidetasuna, sormena, fami-lia, guraso izatea, seme-alabak, gurasoak, proiekturikhandienak, asmorik gorenak... atsegin- eta oinaze-iturriditugu, aldi berean. Hortaz, ezinbestekoa dugu sufrimen-duarekin bizitzen ikastea; gure alboan onartu beharradaukagu, barne-pozarekin bizi nahi badugu. Sufrimenduaulertu, gureganatu eta maneiatzen ikasi egin behar dugu,nahitaez, eta zailtasuna bizitzako bide bihurtu.Era askotako sufrimenduak daude: ezinbestekoak eta

ustekabekoak; laburrak eta iraunkorrak; beharrezkoak,eraikitzaileak, hazten laguntzen eta aldatzen gaituztenak;edo alferrikakoak, suntsikorrak, nahita eragindakoak,absurduak, iraingarriak eta bidegabekoak. Azkena aipatuditugun horiek oinaze gehiago ekartzen diote oinazeari.Nolanahi dela ere, sufrimenduek (handiek nahiz txikiek,oso iraingarriek edo txikiagoek), noizbait (behin, edoaskotan) banaka egin behar dugun bide batean jartzengaituzte. Aurrez aurre begiratu behar diogu sufrimendua-ri, haren bortizkeriak suntsi ez gaitzan. Ongi ezagutubehar dugu, eta gugan nola diharduen jakin, nola tratatujakiteko.

Jatorrizko sufrimenduaBada sufrimendu bat ororen jatorrian, kosta ahala kosta

saihesten saiatzen garen oinaze bat. Sufrimendu horretatikihes egiteko antolatzen dugu, hain justu ere, gure bizimo-dua. Amaikortasunarekiko beldurrak eragiten digun sufri-menduaz ari gara, bizitzako galdera nagusien aurrean eran-tzunik gabe uzten gaituen hustasun existentzialaz: «Nondikgatoz?», «Nora goaz?», «Non ote nire bizitzaren zentzua?»;

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Page 6: Baketik-6_eu

JonanFernandez

6 baketik 2

Suntsitu egiten gaitu sufrimenduak, baina aukerak ereekartzen dizkiguHiztegiaren definizioak berak argi azaldu digu sufrimen-

duaren bikoiztasun hori: oinazea, mina, pena besterik ezbada sufrimendua, zama suntsikorra bihur daiteke eta,kasurik hoberenean, kaltegarri gertatuko zaigu gure bizi-tzan; okerrenean, berriz, erabat suntsituko gaitu. Oinazeazgain, ordea, sufrimendua pazientzia, konformidadea, sufri-tzeko gaitasuna ere baldin bada, hau da, oinaze hori trata-tzeko prozesu bat, orduan gizakion hazte- eta askatze-aukera ere izan daiteke.Betiko biktimismora kondenatzen baldin bagaitu, ez

badugu aurkitzen gure buruarekiko errukitik, erresuminetik,gorrototik, herratik, errudun-bilaketatik, pena ematekopremiatik, nostalgiatik edo mendeku-nahitik askatzekomodurik, suntsikorra da sufrimendua. Noski, ezin da biktimaizan, sufritu eta sentimendu horiek ezagutu gabe egon.Kontua ez da hori: horrelako doluak igaro egin behar dira,eta onartu ere bai, batzuetan. Nahitaezkoa da, eta beharrez-koa, zenbaitetan. Arazoa da hori guztia bizitza bateko bizka-rrezurra bilakatzen baldin bada, prozesu baten fase bat izanordez, sentimendu horiek baldin badira gure bizitza behinbetiko gidatzen dutenak. Hori gertatzen bada, biktimazioa-ren edo biktimizazioaren aurrean gaude, hots, erasoak bikti-maren eta haren ingurune zuzenekoan eragiten duen suntsi-pen-blokeo pertsonal, familiar eta sozialaren aurrean.Aitzitik, aukera bilakatzen da sufrimendua biktimak

berriz ere erasoak kendu zion bere buruarekiko jabetzahura berreskuratzeko erabaki sendoa baldin badu, ohar-tzen baldin bada bere bizia oinazea baino garrantzizkoa-goa dela, prest baldin badago bizitzaren lema oinazearikendu eta bere eskuetan hartzeko. Ez da lantegi errazaizaten; zaila da oso: zenbat eta larriagoa eta muturrekoaerasoa, orduan eta zailagoa. Eta ezinezkoa —berrirodiogu— doluak ezinbestekoa duen biktimismo eta bikti-mizazio fasea igaro gabe.Erasoak, kolpeak edo erasotzaileak kendu zioten askata-

sun hura berreskuratzeko nahia sortzen zaionean biktima-ri, bere bizitza aurrera ateratzeko borroka egin eta sufri-tzea erabaki duen seinale izaten da. Horrelakoetan, ones-pena, pazientzia eta kemena eskatzen dituen sufrimen-duaren tratamendu-prozesu pertsonal baten aurreangaude. Lehenago genioenez, horrelako prozesu batiekiten zaionean askatzeko eta hazteko aukera sortzen dira.Zergatik, baina?

Sufrimenduak dakartzan aukerakTraumak kendu zion burujabetza pertsonala berresku-

ratzeko indarra aurkitzen duen biktimak bere jatorrizkobakardadeari aurre egitea erabakia du, erabat ohartugabe, agian. Bizitzaren zentzuari buruzko galderariaurrez aurre begiratzen dio. Biktimismoa, norberarenburuarekiko errukia, gorrotoa edo besteen arretak etaelkartasunak salbatzeko nahia askapen- itxaropenfaltsuak dira. Bide horretatik joz gero, biktimizazioarenatzaparretan eroriko gara.

Hazteko, gure loturetatik askatuz joateko, gure bakarda-dea, amaikortasuna eta mugak onartu eta aitortu beharradaukagu gizakiok. Sufrimendua da horren adierazle gordi-nena. Biktimismoaren aterpean ostatu ez hartzea erabaki-tzen duena hustasun existentzialaren kale gorrira ateratzenda. Maite dugun norbaiten heriotzak, eraso, trauma edoistripu batek babesik gabe uzten gaituzte, bakarrik. Horhasten da bizitzari zentzua ematen dion horren bilaketa,esperientzia traumatikotik landa.Hustasun existentzial horri aurrez aurre begiratzearekin

zuzeneko lotura du gizakion hazkuntzak. Muturreko sufri-mendua jasan duen pertsona bat egoera hobean dagobide horri ekiteko halakorik jasan ez duena baino, lehenbi-zikoak sakonago eta gogorrago pairatu baitu bakardadea,den-denok jatorri eta ezinbesteko helmuga dugun bakar-dade hori. Alabaina, bakardadeak ez dauka zertan izannegatiboa eta suntsitzailea. Gerta liteke hala izatea, bainabizitzaren zentzua bilatzeko bidean aurrera egiteko erebalio lezake.Aukerak dakarzkigu sufrimenduak, gure mugaz eta jato-

rrizko bakardadeaz ohartarazten gaitu eta. Gure bizitzarenzentzuari egiazki ekiteko ezinbestekoa dugu ohartze hori,baina abiapuntua baino ez da. Ez da aski; sufrimenduareki-ko hazkuntza- eta askapen-prozesu horri laguntzekobaldintzak sortu behar dira.

Nola sortu baldintzak sufrimenduak aukera-iturri izan dadinJo dezagun atzera une batez. Bi aurrebaldintza dauzka-

gu. Biktimak, oinazetik askatzeko, dolua igaro behar dulehenbizi, galdu duen horretaz jabetzeko eta biktimismo-sentimenduak haizatzeko. Ezin da dolurik gainditu fasehorretatik igaro gabe. Prozesuaren fase horretan, ohartubeharra dago galera batzuek ez dutela atzerabiderik, ezezerk ez inork ez digula itzuliko galdu dugun hori. Maitedugun norbait, gaitasun fisikoren bat, askatasunen batgaldu badugu, jakin behar dugu ezer ez duela betekohutsune hori. Dolua, beraz, galeraz ohartzeko behardugun oinaze-prozesua dugu.Bigarrenik, bere bizitzaren lema berreskuratzeko boron-

datea eta kemena bilatu behar ditu biktimak. Lagungarrizaizkio, prozesu horretan, ingurukoen babesa eta elkarta-suna, eta egoera berriari aurre egiteko laguntza psikologi-koa eta materiala, horien beharrik izanez gero. Dena den,ez da inoiz ahantzi behar prozesu horretan ez inor ez ezerkezin dela jardun gure ordez: biktimizazioa gainditzeaprozesu pertsonala da, besterenezina. Ezin dugu ordezko-rik aurkitu lan horretarako. Geurea da lanik funtsezkoeneta nagusiena.Bi aurrebaldintza horiek ditugu, nolabait, abiapuntu.

Hortik aurrera, ibilbide luze eta gogorra dugu traumakeragindako blokeo suntsitzaile hura gainditu arte. Husta-sun existentzialaren kale gorrira atera beharra daukagugeure bideari ekiteko, gure bizitza eta istorioa geure baita-tik bizitzen ikasteko. Geure bizitzaren lemari guk heltzeaerabaki dugu, kolpeak, istripuak edo erasoak eragindakooinazearen eta sufrimenduaren eskuetatik ateratzea.

Page 7: Baketik-6_eu

7

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

zintzotasunez eta egiazkotasunez egin beharrekoa; oina-rrizko tresna da, kontzientziari entzuteko, gure bizitzarenegia argitzeko eta hori bizitzeko eman beharreko pausoakzehazteko barnera begiratzea eta pazientzia eskatzenduena. Etikoki jarduten laguntzen digu kontzientziak;zoriontsu izateko, nahitaezkoa da etikoki jardutea. Etaetikoki jarduteko, kontzientziara jo beharra dago.Giza duintasunaren esanahiaren ikaskuntza dugu

laugarrena. Pertsonaren traszendentzia-zentzuaren bide-an jartzen gaitu ikaskuntza horrek. Ezinbestekoa dugu«besteei» emateko, berradiskidetzearen eta barkazioarenbalioa ulertzeko, gizartearentzat baliagarri izateko, fami-lian, komunitatean eta gizartean dugun eginkizunaz jabe-tzeko. Gizaki guztiok partekatzen dugun oinarria dugugiza duintasuna, tresna soil gisara tratatu beharreanberezko helburu modura, erabakitzeko ahalmenarenjabe, begiratzera bultzatzen gaituena. Geure eta besteennortasunaren zentzu sakona ulertarazten digu.Urteen poderioz jorratu beharreko bideen abiapuntua

besterik ez dira lau ikaskuntza horiek. Ez dira behingoaneta buruz ikasten. Bizi osorako ikaskuntzak dira. Ez diguteezer berririk irakasten. Pertsona bakoitzak berekin dara-man zer hori adierazten dute. Gure alderik gizatiarrenare-kin lotuta daude ikaskuntzak, diferentzia ororen gainetikdenok berdinak egiten gaituen horrekin. Mugatu izateakberdintzen gaitu gizakiok, gainditzen gaituzten egoerekinborrokatu beharrak, kontzientzia edukitzeak, giza duinta-suna izateak. Gizakion alderdi unibertsalena dugun horieraikuntza-material oso baliagarria izan daiteke gure bizi-tzaren zentzua osatzeko, batez ere oinaze- eta sufrimendu-esperientzia traumatiko bat jasan eta gero.

Pertsonak bezainbat bide daude horretarako, eta norbe-rak berea aurkitu behar du. Ez dago errezeta magikorik, ezdago hutsezinezko metodorik. Liburu batzuk, edo espe-rientziadun zenbait pertsona lagungarri izan dakizkiguke.Pertsonala eta besterenezina da prozesua, bai, baina gureburua ez da ahalguztiduna. Behar izanez gero, laguntzaeskatu behar dugu, aholkuak eta laguntza onartu, kasurikgehienetan premiazkoak izaten dira eta.Norberaren bidea aurkitze horretan, oinarrizko lau ikas-

kuntza gomendatzen dizkizuet, erasoak gure bizitzaneragin duen blokeo suntsitzailea gainditzeko lagungarridirelakoan. Orain aipatuko dudana Vivir y convivir. Cuatroaprendizajes básicos (2008. Alianza argitaletxea) liburua-ren laburpena duzue. Berriro diot: ez da formula bat, ez daeskuliburu bat. Iradokizun batzuk baino ez dira. Benetakobidea norberak egin behar du.

Oinarrizko lau ikaskuntzaGizakiok mugatuak garela da lehenbizi ikasi behar

duguna. Ikaskuntza horrekin, gure buruari gezurrik esangabe begiratu ahal diogu munduari, gure historiari, gurebakardadeari. Gizaki guztiok gara iragankorrak, muga-tuak, ez-perfektuak; ez dakigu dena, ez dezakegu dena.Errealitatetik kanpo geundeke gure ez-perfektutasunazetengabe ohartuko ez bagina. Ikaskuntza horri ekitekoegoera hobean daude sufrimendu larrien biktima izanda-koak jasan ez dituztenak baino. Gure mugez ohartzeakdakarkigun umiltasuna ezinbesteko behatoki dugu bizi-tzaren zentzuaz galdezka hasteko. Mugatuak garela ahaz-ten badugu, ordezko artifizialekin eta itxaropen faltsue-kin geure burua engainatzen saiatuko gara.Bigarren ikaskuntza esker onekoa izateari dagokio.

Funtsezko ikaskuntza dugu daukagun hori estimatzenikasteko, jada bagaren eta daukagun horretatik bizitzekoeta borroka egiteko zentzua aurkitzeko. Zorionez, bizitzaez dira mugak soilik. Pedagogia horrek berekin dakaringuruan ditugun egoerei adi egotea eta sakonki esker-tzea, izugarrizko oparia baititugu. Eskerrak ematea danigan eta nire inguruan dauden zer on guztiak estima-tzea. Sendatzeko ahalmen handia du esker oneko izatenjakiteak, eta lagungarri da zentzu-bilaketan.Kontzientziari entzuten ikastea dugu hirugarrena. Bikti-

mizazioaren blokeotik kemen etikoarekin ateratzen lagun-tzeko pentsamendu bidezkoak aurkitzeko funtsezkoa daikaskuntza hau. Norberarekiko barne-elkarrizketa da,

Page 8: Baketik-6_eu

JonanFernandez

8 baketik 2

Bigarren zatia.

Bost ohar indarkeriazko gatazkenberezitasunaz

LLeehheenniikk,, indarkeriazko gatazken

berariazko alderdiak bereiztea

Orain arte esan dugunetik oso apar-

te ez dabil, egitura nagusiari dagokio-

nez, indarkeriazko gatazketako sufri-

mendua. Komeni da hori ez ahaztea.

Oso desberdinak dira zirkulazio-istripu

batean hil den gizon gazte baten edo

atentatuz hil duten beste baten

nondik norakoak, baina, funtsean,

antzekoa haien alargunek eta seme-

alabek jasan beharko duten biktimiza-

zioa gainditzeko prozesua, eta txosten

honen lehen atalean azaldu duguna-

rekin lotuta dago. Dena den, badira

aztertu beharreko ezaugarri espezifiko

batzuk ere.

Page 9: Baketik-6_eu

9

Indarkeriazko gatazketako biktimen sufrimenduak oina-rri bera du: ankerkeriak, publizitateak, bidagabekeriak,azpikeriak, motibazioek edo akusazioek eragiten dutenoinaze erantsia, muturrekoa eta erabatekoa. Hori delaeta, bi faktore espezifikori egin behar zaie aurre: irainarieta instrumentalizazioari; batzuetan, bati edo besteari;beste batzuetan, biei batera.Iraina bortxakeriarekin, difamazioarekin, bazterketare-

kin edo diskriminazioarekin dago lotua. Indarkeriazkogatazketan, erasotzaileek beren erasoa legitimatu beha-rra daukate. Horretarako, biktimak jasan duena mereziazuela eta justifikatua dagoela esan ohi dute, edo, kasurikonenean, beste batzuen erruagatik irauten duen egoerabaten ondorio nahigabekoa baina saihestezina izan dela.Hala, biktimak ez du biktima izenik ere merezi, ikusezinbihurtzen dira gizartean hura eta bere sufrimendua.Erasotzaileen indarra zein den, lortu egiten dute biktimaikusezin bihurtzea, edo, gutxienez, zalantza hedatzea.Normala denez, beherapen- eta erresumin-sentimenduizugarria eragiten dio horrek biktimari.Indarkeriazko gatazketako biktimen instrumentalizazioa

lotuta dago haien sufrimenduaren erabilera alderdikoi etaerasokorrarekin, kausa baten alde betiere. Hala, alderdibatzuen edo besteen legitimazioaren ezten bihurtzen dirabiktimak. Ideia hau zabaltzen ahalegintzen dira: «Gurebiktimen sufrimenduak ematen digu arrazoia». Horrelako-etan, gehiegizko babesa eta laguntza ere eman ohi zaiebiktimei («Biktimek beti dute arrazoi; edozertarako esku-bidea dute»), betiere politika jakin baterako tresna erabil-garri baldin badira.Indarkeriazko gatazken bi ezaugarri espezifiko horiek

arrisku bera dakarkiete biktimei: itxaropen faltsuen arris-kua. Bi bider biktima izan arren (iraindua edo instrumen-talizatua, edo bi gauzak batera), biktimizazioa gainditze-ko eta traumak kendu zion burujabetza pertsonala berres-kuratzeko bidea egin beharra dauka biktimak. Irainak edoinstrumentalizazioak askapen- itxaropen faltsuak sorraraz-ten dituzte, zeinek biktimizazioa gainditzen lagundubeharrean betikotu egiten duten.Gure askapen-itxaropenak gorrotoan, erresuminean,

aiherkundean, mendeku-nahian edo antzeko sentimendue-tan jartzera eramango gaitu irainak. Nekez irtengo garengurpil batean sartuko gaitu. Hori da, hain justu ere, biktima-ri gerta dakiokeen okerrena: uzkurtu egiten da haren bizitza,ezereztu egiten da, amaigabeko nahigabean murgiltzen da.

Instrumentalizazioa dela medio, gu erabiltzen ari dire-nek badagozkigula sinetsarazi diguten eskubide batzue-tan jarriko ditugu gure itxaropenak. Irudituko zaigu gureaskapen pertsonala mesede, beto-eskubide edo helburupolitiko jakin batzuen mende dagoela. Hori gertatuzgero, biktimizaziotik askatzea ez dugula lortu ohartukogara, eta itxaropenak betetzen ez badira (hori da norma-lena), iraindutako biktimen gurpil zoroaren antzeko bate-an sartuko gara. Errudunak aurkitzeko premia sentitukodugu, mundu osoarekin gerran gaudela irudituko zaigu,eta erresuminez gainezka ibiliko gara, zegozkigun eskubi-deak ematen ez dizkigutelako.Zergati berbera dute bi faktore espezifiko horiek —irai-

na eta instrumentalizazioa— eta dakarten arriskuak —itxaropen faltsuak. Normalean komunikabideetan, gizar-tean, politikan... tratamendu bizia eta eztabaidatsuaizaten duten gertakarien biktima izan ohi dira indarkeriaz-ko gatazkek sortzen dituztenak. Bai irainari bai instrumen-talizazioari giro aproposa sortzen dio egoera horrek.Bestelako biktima batzuk eragiten dituzten zergatiektratamendu publiko askoz ere apalagoa —eta, batez ere,ez hain eztabaidatsua— izan ohi dute. Jakina, oihartzun publiko handia izan duten gertakari

edo zergatien biktimen osatze-tratamenduak ere publi-koa behar du izan. Kontua da nola egin hori biktima irain-du edo instrumentalizatu gabe. Hurrengo ataletan saiatu-ko gara gai horri ekiten.

BBiiggaarrrreenniikk, lehentasuna gogoan izateaBiktimei eta sufrimenduei gagozkienez —indarkeriazko

gatazketakoei, batez ere— lehentasuna zein den argiedukitzea da garrantzizkoena. Dena gidatu behar duenpremisa edo printzipioa beti gogoan izatea iraina, instru-mentalizazioa eta bestelako desbideraketa batzuk prebe-nitzeko modu bat dugu. Biktimentzako eta haiei lagundunahi diegunentzako balio du printzipio horrek.Biktimen, haien inguruan gaudenok eta gizarteak berak,

denok jakin behar dugu zer den garrantzizkoena. Gertaliteke borondaterik onenarekin zerbait egiten hastea, bainaemaitzak kaltegarriak izatea. Zer da garrantzizkoena etapremiazkoena positiboki eta konstruktiboki erantzutekoindarkeriaren, terrorismoaren eta giza eskubideen aurkakobeste zeinahi erasoren biktimen beharrei? Zein dutepremiarik sakonena, larriena, biktimek? Galdera horrekikoerantzuna da inoiz ahaztu behar ez dugun erreferentzia.

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Page 10: Baketik-6_eu

Jonan Fernandez

10 baketik 6

Biktimizazioa gainditzea dute eginkizun garrantzizkoe-na biktimek eta haien zuzeneko senitartekoek, erasoakbiktimari eta haren hurbileko inguruari alor pertsonalean,familian, gizartean... eragiten dien blokeo suntsitzailetikateratzea. Biktimizazioa gainditzeak ez du esan nahi ahaz-tu egin behar denik, baizik eta blokeoa gainditu eginbehar dela. Esan nahi du biktimak gailendu egiten duelaerasotzailea, honek haren bizitzari erantsitako karganegatiboa astindu egin baitu. Biktimizazioa gainditzea dadolua eta sufrimendua barneratzea, betiere biktimarenbizitzarako eraikitzailea den norabide batean. Biktimiza-zioa gainditzea da askatasuna berreskuratzea eta norbe-raren historiaren jabe sentitzea, berriro, bizitzaren arloguztietan. Azken batean, indarkeriazko erasoak kenduzigun burujabetza pertsonaleko kuota berreskuratzea da. Ikuspegi hau okerra ez bada, biktimizazioa gainditzeko

giro egokia sortzeak behar du izan helburu biktimekikoegiten dugun guztiak. Sarritan, galdu egiten da ikusmirahori, eta biktimen aldeko jarduera eta diskurtso askok —borondaterik onenarekin eginak, ziurrenik—, biktimenpremia sakonena eta larriena ase beharrean, biktimiza-zioa areagotu eta luzatu egiten dute.Biktimizazioa gainditzeko, prozesu pertsonal zaila hasi

behar du biktimak, eta giro egokia: familiaren eta gizarte-aren babesa, elkartasuna, entzutea, behar duen laguntzamaterial eta ekonomikoa, laguntasun pertsonal eta sozia-la, babes moraleko testuinguru publikoa, jasandakokaltearen aitormena, berradiskidetze-giro soziopoliti-koa... Biktimizazioa gainditzea da biktimen eginkizungarrantzizkoena; horretarako, giro soziopolitiko egokiasortu behar da, biktimek gainditze horri ekiteko proze-suak gara ditzaten. Biktimen aldeko adostasun sozial eta politiko zabala

bultzatzea da horretarako biderik egokiena. Indarkeriazkogatazketan, gomendagarria izaten da (eta ohiz kanpokoa)Biktimekiko Elkartasuneko Kode Etiko bat sustatu etaonartzea. Hitzarmen horretan finkatu behar da zer egindezakegun eta zer ez dugun inolaz ere egin behar, baldineta biktimei, kalte egin beharrean, lagundu nahi badiegu.Laguntza eraginkorra eman behar die biktimei kodehorrek, jasandako erasoak alor pertsonal, familiar etasozialean eragin dien blokeo suntsitzailea gaindi dezatengiro egokia sortzeko.Biktima baten hurbilekoak bagara, entzuten, laguntzen,

kontsolatzen... ikasi behar dugu. Hori oinarri harturik,komeni da diskurtso alternatibo bat bilatzea biktimari,biktimismotik, bere buruaz errukia sentitzeko joeratik,mendeku-, gorroto- eta erresumin-sentimendu suntsitzai-leetatik urruntzen laguntzeko. Azken batean, burujabetzapertsonala eta duintasuna berreskuratzen lagundu beharzaio iraina jasan duenari, bere bizitzaren zentzua aurkidezan.

Lehentasun hori dela medio, biktimak ohar daitezkeirainaren edo instrumentalizazioaren biktimizazioa faseiragankorra dela (saihestezina, ziurrenik), igaro beharre-koa. Baina garbi izan behar du biktimak helburua bere

bizitzaren lema berreskuratzea dela, lan honen lehenzatian aipatutako ikaskuntzez edo antzekoez baliatuz etabidezko pentsamenduen bitartez bere burua sendotuz,zentzu-bilaketan lagungarri izan dakion.

HHiirruuggaarrrreenniikk, biktimen eskubideak eta gizartearen beteki-zunak ezagutzeaBadu betekizunik gizarteak (edo ingurune sozialak)

indarkeriazko gatazka baten biktimekiko? Baietz dioguguk, bi printzipio oinarri hartuta: elkartasuna eta berdin-tasuna. Elkartasun-printzipioa da, gure ustez, sufritzen ari dena-

ri laguntza, babesa edo kontsolamendua ematea. Biblia-ko samariar onaren parabolaraino jo genezake printzipiohonen indar etiko loteslearen aurrekari bila. Muturrekoeta erabateko sufrimendua jasan duten hurkoak dira bikti-mak, gure laguntza, babesa eta elkartasuna behar dute-nak. Elkartasun-obligazioa dugu sufrimendu hori gaindi-tzen laguntzea. Printzipio horrek adierazten eta justifika-tzen du gizarteak biktimekiko duen obligazio morala.Bigarrenik, berdintasun-printzipioa. Justizia oinarri

duen gizarte demokratiko batek printzipio gidaritzat izanbehar du bere herritar guztientzat berdintasuna (bizi-baldintzena, sozialena, politikoena) sustatzea. Eraso trau-matikoa jasan dute biktimek, eta horren ondorioetako batda kaltetua egoera okerragoan geratzen dela besteekiko,alor guztietan: familian, gizartean, lanean, diru aldetik,psikologikoki... Adingabeko bat umezurtz geratzen badaaita hil diotelako, egoera okerragoan dago; emakumebat alargun geratzen bada, egoera okerragoan dago;tortura, bahiketa edo irain batetik psikologikoki hondatu-ta ateratzen bada norbait, egoera okerragoan dago;norbait blokeatzen bada eta ez badu gainditzen maitezuen norbaiten galera, egoera okerragoan dago bestee-kiko. Hain zuzen ere, hor esku hartu behar du gizarteakedo kaltetuaren ingurune sozialak, desberdintasun horizuzentzen eta jasandako bidegabekeria konpontzenlaguntzeko. Gizarteak, oro har, badu biktimekiko beteki-zun moral hori, eta are gehiago komunitate osoakkonpontzeke duen arazoren baten petxero izaki biktimak.Ikuspegi etiko eta demokratiko batetik begiratuta,

garbi asko dago, gure ustez, biktimarekiko betekizun batduela haren inguruak edo gizarteak. Hurrengo urratsa daargi zehaztea zertan datzan obligazio hori, zer egin behareta ahal dugun. Horretarako, biktimari dagozkion eskubi-deak zehaztu behar dira lehenbizi; bigarrenik, gizarteakzer betekizun bereganatu behar dituen zehazten saiatukogara. Baina, aldez aurretik, azpimarra dezagun argitasunak

gai honetan duen garrantzia. Lehendik ere esan dugunez,biktima bati egin dakiokeen kalterik handiena da itxaro-pen faltsuak ematea. Horregatik da funtsezkoa argi hitzegitea. Biktimek jakin egin behar dute zer eskubidedagozkien, eta zein ez. Paternalismo arduragabe edointeresatua dela medio biktima bati itxaropen faltsuakematen badizkiogu, haren biktimizazioa luzatu egiten

Page 11: Baketik-6_eu

11

dugu. Gogorra dirudien arren, argi hitz egitea da garran-tzizkoena. Indarkeriazko gatazka baten biktimei eskubidebatzuk dagozkie biktima diren aldetik, noski, baina,gainerako alor guztietan, gainerako herritarren eskubideeta betekizun berak dituzte. Jakin behar dute biktimekbiktimizazioa gainditzeko lanik handiena eurei dagokiela.

·Eskubide moral bat: birgaikuntza erabatekoaEntzun dezaten eta biktimatzat aitor dezaten eskubideada, duintasuna eta ohorea itzul diezaioten biktimakduen eskubidea, eragin zaion oinazearen berariazkoaitormena egitekoa. Birgaikuntzak, bestalde, biktimeninteresekin lotutako erakundeetan parte hartzeko esku-bidea ere eskatzen du.

·Eskubide material bat: kalte-ordain orokorra Eskubide honen arabera, irizpide irekiarekin (ez murriz-tailearekin) aitortu behar zaie biktima izaera indarkeria-ren enbata, giza eskubideen urraketa, irainak, tratutxarrak eta indarkeriazko gatazka batekin lotutakotragediak jasan dituztenei eta haien zuzeneko senideei,edozein delarik ere erasoaren jatorria eta hura jasanduenaren irizpide politikoa. Horrez gain, laguntzaekonomikoak, suspertze fisiko eta psikologikorakobehar dituztenak eta gainerako laguntza guztiak emanbehar zaizkie, edozein sektore sozialetakoak edo irizpi-de politikotakoak direlarik ere.

·Eskubide politiko bat: iraganaren berrikuspen kritikoaEtorkizunaren berreraikuntzan biziki parte hartzekoeskubidea dute biktimek, eta zeregin horretarakopartaidetza-bideak erabiltzekoa. Erabakiak hartzean, ezdute inongo plusik gainerako herritar edo erakundeengainetik, baina bai partaidetza-eskubide espezifiko bat.Zehazki, eskubidea dute bizikidetzaren eta gatazkaksuntsitutako guztiaren berreraikuntza gertatutakoarenmemoria kritikoarekin egin dadin, biktimak eta haiensufrimendua gogoan hartuta. Normalean, testu legalekez dute jasotzen eskubide hori, baina ikuspegi etikotik,giza duintasuneko oinarrizko betekizuna da.

Badakigu zergatik duen gizarte batek biktimekiko obli-gazio morala; zehaztu ditugu biktimen oinarrizko eskubi-deak; orain, berriz, zehaztu behar dugu zer obligaziodituen, zehazki, komunitateak gatazka suntsitzaile baten

biktimekiko. Biktimei dagozkien eskubideekin lotutakohiru obligazio-sorta hauek ditu gizarteak:

·Aitormen-obligazioaObligazio honetan eman beharreko pausoak hauek dira:entzutea, identifikatzea eta aitortzea. Biktima guztieientzun behar zaie, salbuespenik eta aurreiritzi ideologi-korik gabe, haien mundura modu irekian (ez murriztaile-an) sartu eta sufrimenduaren esklusibotasuna inork ezduela ohartzeko. Entzun eta identifikatu ondoren (edohorrekin batera), sufrimenduaren aitormen aldeaniztunaegin behar da, eta sufritzen dutenen egoeraz jabetugizartea. Aitormenak berekin dakar biktimekiko elkarta-suna adieraztea eta jasan dutena gogoratzea. Horreta-rako, erakusketak, jardunaldiak, oroitarriak, ekitaldi insti-tuzionalak eta abar behar dira, diskurtso politiko etikoaeta solidarioa. Obligazio honetan azpimarratu beharradago biktima guztiak, salbuespenik gabe eta aitormenaldeaniztuna esaerak. Bada, izan ere, joera arriskutsubat berradiskidetze-prozesuetan: biktima batzuei baka-rrik laguntzekoa, beste batzuk bazterrera utzita. Norma-lean, hurbilen ditugunak aitortzen ditugu biktimatzat,edo sektore ahaltsuenekoak; gainerakoei dagokienez,zalantzan jartzen dugu biktima direnik, edo ez diegukasurik egiten. Inondik ere ez da egin behar horrelako-rik, baztertutako biktima-multzo bat sortzen baita, etaoztopo larria da hori berradiskidetze-prozesuan.

·Laguntza materiala emateko obligazioaEskumendun erakundeei dagokie, kasu batzuetan, etabiktimen inguru sozialari, beste batzuetan, haiei kalte-ordaina emateko hartu beharreko neurriak hartzea,biktimizazioa gainditu eta erasoak eragin dien desa-bantailari aurre egin diezaioten. Horretarako, biktimen-tzako laguntza-neurri, kalte-ordain eta konpentsazioproiektu orokor bat eratu behar da, erakunde guztienlana koordinatuz, bikoiztasunik, trabarik, zatiketa etagiro txarrik izan ez dadin. Laguntza ekonomikoa etamateriala, gizarteratzeko programak, etxebizitza esku-ratzeko laguntzak, osasun-arreta eta laguntza psikologi-koa, lege-aholkularitza eta biktima bakoitzak beharduena eman behar zaie, ahal den neurrian.

·Iraganaren berrikuspen kritikoa egiteko obligazioaGatazka suntsitzaile bateko gizarte eta ingurune sozial

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Page 12: Baketik-6_eu

Jonan Fernandez

12 baketik 6

garen aldetik, gure obligazio etikoa da berradiskidetze-prozesua ez egitea ezer gertatu izan ez balitz bezala.Aurrera begiratu beharrak ez du aitzakia izan beharbeste alde batera begiratzeko. Biktimek eskubideadute gertatutakoaren berrikuspen kritikoa egin dadin,baina besteok berrikuspen hori egiteko obligazio mora-la daukagu. Oroimen kritikorik ez badago, giza eskubi-deen urraketaren zigorgabetasun etikoari, sozialari etakulturalari ateak zabalik uzten ari gara. Beraz, bake-edo berradiskidetze-prozesu orotan egin behar dagertatutakoaren berrikuspen kritikoa. Iraganari begiratukritikoa egin behar zaio, egia zorrotz bilatu behar da,kalteen aitormen aldeaniztuna egiteko. Autokritikaerraztu egin behar du prozesu horrek, eta barkamenaeskatzeko bidea zabaldu, horretarako gai direnei.Gomendio zehatz batzuekin eta gertatutakoa «besteinoiz ez» gertatzeko hitzarmen sozial eta politikoabehar dira. Zenbait prozesutan, batzorde independen-te batzuen esku geratu izan da lehen txostena egitea:Argentinan, «Sábato Txostena», Guatemalan, «Besteinoiz ez» txostena eta «Isiltasunaren oroimena», Hego-afrikan, «Egiaren eta berradiskidetzearen batzordearentxostena». Gero, ahalik eta gehien hedatu behar diralan horiek, eta luzaroan iraunarazi gizartearen oroime-nean eta hezkuntza-sisteman. Bestalde, etorkizunariburuzko hitzarmen politiko bat ere behar da, gizartea-ren zatiketa bat beste inoiz ez dadin bilaka gatazkasuntsitzaile. Atzera begirako azterketa kritiko hori eginizan den lekuetan, ezin izan da egin bake-, trantsizio-edo aldaketa-prozesuen hastapenetan, prozesuasendotzen ari denean baizik. Gertatutakoaren berrikus-pen kritikoak iraganarekiko distantzia pixka bat eska-tzen du, baita distentsio-giroa eta nolabaiteko soseguaere geroari begira.

Bake-prozesu batean, edo gatazka bat gainditzekoprozesuan, berradiskidetzeak izan behar luke gai nagusie-tako bat, eta horri buruzko adostasuna bilatzen saiatubehar lukete aldeek. Berradiskidetzean, garrantzi izuga-rria du gatazka suntsitzaile batean eragindako eta jasan-dako sufrimenduari ematen zaion tratamenduak. Iragane-ko gertakarien ondorioak behar bezala tratatzen ez badi-ra, oso zaila da gerora begira bizikidetza baketsua, egon-korra eta integratua bermatzea. Berradiskidetze-lanhorretan, beste obligazio bat ere badu gizarteak biktime-kiko: ahalik eta adostasun zabalena lortzea, ahalik etalaguntzarik handiena ematea. Lankidetza-esparru batetiksortu behar du biktimen aldeko ekimen orok. Esparruhorretan jardun behar dute erakundeek, eragile politikoeta sozialek eta, jakina, biktimek. Ezinbestekoa da bikti-mekiko elkartasuna elkarrizketaren eta adostasunarenbidez gauzatzea.

LLaauuggaarrrreenniikk, errealitate-printzipioa eta haren mugak etakontraesanak onartzeaGai honi dagokionez, ezinbestekoa da errealitatean

kokatzea. Biktimen alde egiten den orok, beraz, hori izanbehar du abiapuntu. Errealitateak jartzen gaitu kontuanizan beharreko mugen eta kontraesanen aurrean. Hurko-oi eragiten digute muga eta kontraesan horiek, biktimeninguruari edo gizarteari, baina baita biktimei eurei ere.Has gaitezen gure ustez garrantzizkoena den horretatik.

Esana dugu lehendik ere biktimizazioa gainditzea —erasoak eragin zion blokeo suntsitzailea uxatzea— duelagarrantzizkoena eraso bortitz edo traumatiko baten bikti-ma izan denak, baita beste hau ere: biktimekiko elkarta-sunak erreferentzia argi izan behar du biktimizazioa gain-ditzeko giroa sortzea. «Giroa sortzea» esan dugu, eta ez,adibidez, biktimizazioa desaktibatzea. Izan ere, ez dagogure esku hori egitea. Zuzeneko biktima ez garenok giroegokia sortu behar dugu, ez besterik. Biktimak berakgainditu behar du biktimizazioa, inork ezin baitu eginharen ordez.Aringarria da sufrimenduaren tratamendu soziala, eta

biktimen ingurune sozialaren, familiarraren, instituzionala-ren edo politikoaren aitormenarekin, laguntzarekin etababesarekin lotuta dago. Eraldatzailea da sufrimendua-ren tratamendu pertsonala, eta norberaren bizitza berre-gin eta berreraikitzeko ahalmen indibidualari dagokio.Errealitate-printzipio funtsezkoa dugu hori, hurkook eginbehar dugunaren eta zuzenean kaltetutakoek egin behardutenaren arteko muga argi erakusten baitu. Eraso baten biktima izan denak inoiz ezingo dio biktima

izateari: erasoa hor dago, eta ez du atzera bueltarik.Baina, biktimizazioa gainditzen badu, «biktima ohi» gisa-ra bizi ahalko da. Zertaz ari garen? Erasotu-izaera horibere izatearen, bizitzaren eta historiaren zati izango duelabiktimak, ez osotasuna. Orain urte batzuk, emakume batek —biktima baten

zuzeneko senitartekoa— kontatu zidan atentatua jasanbaino lehen bulegaria zela, ama, emaztea, alaba, laguna,auzokidea, bazituela zenbait zaletasun... Atentatua etagero, biktima-elkarte bateko kide egin zen. Denborarenpoderioz, ohartu zen gauza bakar bat bihurtu zela: bikti-ma. Bere bizitzaren atal hori hain zen garrantzitsua, ezenpertsona-izaera kendu egiten baitzion erabat. Ez zuenbeste ezertan pentsatzen; zauria beti zabalik zeukan, betigorrotoak akuilaturik. (Argi dezadan adibide honen xedeaez dela biktima-elkarte guztiei buruzko iritzi negatiboaematea. Elkarte horietako batzuk inguru lagungarria dirabiktimizazioa gainditzeko: beste batzuk, aldiz, biktimiza-zio-zirkulu itxi bihurtuak dira). Elkartetik urruntzea erabakizuen gure emakumeak eta, biktima ez ezik, lehen zenguztia berriro izaten saiatzea. Hein handi batean, lortzenari zen bere asmoa. Etorkizunean, beti izango du gogoanjasandako zauriaren oroitzapena eta mina, eta horrekinbizitzen ikasi egin beharko du, baina bere bizitzaren lemaberreskuratu egin du, eta jada ez du menderatuko eraso-ak eta erasotzaileak ezarri zioten zama suntsikor hark. Nire ustez, horrela abiarazi behar da biktimizazioa gain-

ditzeko prozesu bat: bizitzaren zentzua berreskuratzekoborroka egiteko asmoarekin. Horretarako, nahitaez

Page 13: Baketik-6_eu

13

baztertu behar da biktimismoa, eta sufrimendu- eta irain-sentimenduetan babesteari utzi. Doluaren hasieran, badagarai bat non biktimak barrenak agintzen diona sentidezakeen. Fase horretan, biktimak erasotzailea gorrota-tzea, madarikatzea... ere ona dela uste dut, barruanduena atera beharra baitauka, biktimismoaren esperien-tzia ere igaro behar baitu, munduko pertsonarik zorigaiz-tokoena sentitu eta munduaren aurka garrasi egitekoeskubidea baitauka. Ona eta osasungarria da sentimenduhoriek askatzea. Ez diogu uko egin behar lehen unehorietan sentitzen duguna sentitzeari. Onartu egin behardugu. Ezagutu dut bakarren bat lehenbiziko egunetikmenderatu dituena bere gorroto-sentimenduak. Noizbaitesan izan diot ez duela biktimizazioa gaindituko harik etabehin, gutxienik, erasotzailea madarikatu arte. Kontua ezda hori sentitzea edo pentsatzea. Normala da hori senti-tzea. Arazoa da pentsamendu eta sentimendu horiek gureekintzak eta gu geu menderatzea. Hori gertatuz gero,erasotzaileak garaitu egiten gaitu; biktimizazioa gaindi-tzen badugu, berriz, guk garaitzen dugu erasotzailea. Erasoak gugan sortzen dituen sentimendu negatibo eta

suntsitzaileak bizi, sentitu eta onartu eta gero, tratamen-du-prozesua hasten da. Lehenbizi, genioenez, osogarrantzitsua da norberaren bizitzaren lema berrirohartzeko erabaki irmoa izatea. Ondoren, biktimismoarenedo gorrotoaren enbatei eusten saiatu behar da, eta,ahalegin horretan, saiatu norberaren barruan bilatzenbidezko pentsamenduak, norberaren bizitza berreraikitze-ko lagungarri izaten dira eta. Oinarri horrekin, erabakitxiki batzuk har daitezke, eta norabidea aldatzeko urra-tsak egin. Eskalada gogor eta zail baterako iltze moduko-ak diren bidezko pentsamendu horiek aurkitu dituztenbiktima batzuk ezagutzen ditut, bere seme-alabekikomaitasunak eraginda. Izan ere, ez zieten ez gorrototik, ezerresuminik, ez tragediak baldintzatutako bizitzarik utzinahi seme-alabei. Beren bizitza eta seme-alaben heziketaetika humanistak, gorrotorik gabeak gidatu behar duelaerabaki dute. Badakit lortzen ari direla. Azken batean,kontua da bizitzari zentzua bilatzea eraso baten biktimaizan ondoren pertsona batek bizi duen egoera berrihorretatik.Errealitate-printzipio hori —ez inork ez ezerk ezin du

ordeztu biktima biktimizazioa gainditzeko prozesuan—lagungarri izango zaigu biktimekiko elkartasunari ikuspe-gi etikotik ekin nahi diogunoi, zer muga eta kontraesan

kontuan hartu erakusten baitigu. Hemendik aurrera,beste bi muga izan behar ditugu kontuan. Lehenbizikoa,galera batzuek ez dutela konponbiderik; bigarrena,prozesu-ikuspegia aintzat hartu behar dugula biktimiza-zioa gainditzeko ekinean. Mugapen fisiko itzulezin batek, edo maite dugun

norbaiten hilketak ez dute erremediorik. Inongo elkarta-sun-jarduerak, inongo ekintza aringarrik, inongo kalte-ordainek, laguntza materialek edo iraganaren berrikus-pen kritikok ezin dezake konpondu. Neurri hauek lasaituegingo gaituzte, hobeto eta duintasun handiagoz bizi-tzen lagunduko digute, baina ez digute itzuliko kendudiguten hura. Batzuetan, inkontzienteki, biktima batzuekuste dute hustasun izugarri hori gizarteak, inguruak,besteek bete behar dietela, eta, lortzen ez dutenez, erru-dun bihurtzen dituzte. Beste batzuek, berriz, uste duteerrudunak seinalatuz, mendeku bila jardunez edo gorro-to-sentimenduak askatuz beteko dutela huts hori. Bainaitxaropen faltsuak dira horiek guztiak. Jokabide horiekin,sufrimendua luzatzea besterik ez da lortzen: galdutakoaordezteko errudun, mendeku edo gorroto nahikorik ezdagoenez, mendeku-gosea areagotu egiten da, frustra-zio-gurpil amaigabe batean. Ezin da huts hori bete; bainaikas daiteke horrekin bizitzen. Horretarako, laguntza ezezik, biktimizazioa eta erasoak biktimari eragiten dionbizi-blokeoa gainditzeko lan pertsonala egin behar da.Prozesu- eta progresio-ikuspegia eskatzen du biktimiza-

zioa gainditzeko helburuak. Biktimak ez du espero beharbat-batean edo jauzi handien bidez etorriko denik aldake-ta, ezta gizarteak edo biktimaren inguruak pentsatu beharaski dela lehenbiziko uneetan berotasuna eta babesaematea. Normalean, gorabeherak izaten dituen prozesuprogresibo bati ekin behar izaten zaio, eta pausoz pauso,pixkana-pixkana egiten da aurrera. Egoera horretan,denborak aurrera egitea ez ditu arazoak konpontzen, bainalagundu egiten du. Zauri bat da sufrimendua, eta gatazkasuntsitzaileek zauri pertsonal, familiar, sozial eta politikoasko eragiten dituzte. Ohartu beharra daukagu denborabehar dela horiek sendatzeko. Ezin da bat-batean sendatuzauria, ezin da bat-batean orbaindu, ezin da marka bereha-lakoan ezkutatu. Pausoz pauso berregiten da ehundura.Jarduera politiko, sozial eta pertsonaleko beste zenbaitalorretan bezala, prozesua, progresioa eta perspektibabehar dira.Errealitate-printzipio argi bat zehazteko ahalegin horre-

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Page 14: Baketik-6_eu

Jonan Fernandez

14 baketik 6

tan, prozesu hauetan garrantzi handia duen kontraesanbat aztertuko dugu orain: prozesuak ez dira perfektuak.Beti izango dira ez-perfektuak biktimen aldeko aitormen-edo duintasun-prozesuak, iraganaren berrikuspen kritiko-ak, edo bake-, konpontze- eta berradiskidetze-prozesuak.Izan ere, ez-perfektua da prozesu horiek sustatzen dituengizakia; bestalde, asko eta era askotakoak dira ase beha-rreko premiak eta itxaropenak, eta ezin dira guztiakerabat bete, eta inoiz ere ezingo zaie eskaini biktimeigaldutako hura itzultzeko adina. Ez du esan nahi horrekjarrera akritikoa hartu behar dugunik. Biktimen aldeegiten dena ez-perfektua izango da, seguruenik, bainasaia gaitezen bere neurrian bakarrik izan dadin. Ñabardu-ra hori ulertzeko, heldutasunez uztartu behar dira justizia-nahirik gorena eta giza izatearen mugen aitormena. Nola-nahi dela ere, erabakigarria da ez-perfekzio hori onartzea,modu ez-perfektuan bada ere. Errealitate-printzipio horionartzen ez bada, biktimizatzen jarraitzeko eta ez gaituz-tela ulertzen aldarrikatzen segitzeko arrazoitzat hartukoditugu konpontze-prozesuen mugak. Zauria zabalik irau-narazteko eta biktimismoaren gurpil zoroan hesiturikjarraitzeko argudioak ekarriko dizkigu horrek guztiak.Biktimizazioa gainditzeko asmotik, ordea, espiritu kritiko-az balia gaitezke, biktimismotik at, eta ohartu gizarteaahal duen bezala hobetzen dela, egiten duela aurrera,hau da, hobegarriak diren pausoak emanez. Ez duguespero behar gure itxaropenak erabat aseko dituenkonponbiderik edo ordainik, ezta gure buruan eratutakoidealarekin erabat bat datorrenik ere. Ez-perfektua izanarren batez ere bidezkoa den prozesua, errealitatedesberdinak uztartzen dituena, behar dugu.Esperientziak erakusten digunez, biktimarik gehien-

gehienek jarrera benetan miresgarri eta eredugarria izatendute. Erakusten digu, halaber, jarrera minoritarioak ordez-katu arren gai honi buruzko diskurtso publikoa distortsio-natu eta baldintzatzeko gaitasun handia duten ahotsak ereagertu ohi direla. Errespetu handia du gizarteak biktimeki-ko eta, normalean, nahiago izaten du biktimen iritzienaurka ez jarri, edozein ikuspegitatik mintzo direla ere.Alabaina, muga batzuk jarri beharra dago, eta horiekjartzea ezinbestekoa den kasu batzuk aztertuko ditugu.Batzuetan, bakea, justizia edo konponbidea mendekuare-kin nahasten duten diskurtsoak azaltzen dira. Gatazkasuntsitzaile bat konpontzeko prozesua nekez uztar daitekegizarteko edo biktimen inguruneko mendeku-aldarrikape-nekin. Uztar daitezkeela uste izatea biktimen gainera itxa-ropen faltsu eta zikina jaurtitzea da. Gizarteak aurrera eginnahi du, etorkizun hobea eraiki. Elkartasuna, biktimenaitormena, biktimen aldeko jarrera zintzoa edo iraganarenberrikuspen kritikoa bateragarri dira gizarteko berradiski-detze sozial eta politikoko nahiekin, etorkizun hobea erai-kitzeko gogoarekin, baina bateraezinak mendeku-asmoesplizitu zein inplizituekin. Etikaren ikuspegitik irmo alda-rrikatu beharreko muga dugu hori.Prozesu hauetan, gerta daiteke beste zer bat ere: bikti-

ma-sektore batzuek uko egitea etorkizunera begiratzeari

eta bakarrik iraganera begiratu nahi izatea. Berradiskide-tze politiko edo sozialaren aurkako jarrerak izan daitezkehorren isla. Horretan ere ez du amore eman behar gizar-teak. Aurrera begiratu behar du, lehen gertatutakoa ahaz-tu gabe. Alde horretatik, ez da galdu behar orokortasun-irizpidea, hots, elkarrekin bizitzeko, berradiskidetzeko etaorainari zein geroari beste era batera begiratzekokonpontzen ditugu gatazka suntsitzaile baten kalteak.Iraganaren berrikuspenak bateragarri izan behar du etor-kizunerantz aurrera egitearekin. Dena dela, aurrera begi-ratzeak ez du esan nahi zorroztasunik ezean edo ahanztu-ran oinarritutako pragmatismo itsua onartu behar denik.Biktimak eta sufrimendu asko eragin dituen indarkeria-kultura eta giza eskubideen urraketak onestea litzatekegertatutakoa ahaztea. Etorkizunera begiratzeko, iragane-ko egiak argi azaldu behar dira: entzun, aitortu, konpon-du eta gogoratu. Horregatik, geroaren aldarrikapena ezda erabili behar iragana ezkutatzeko amarru gisara. Ezdugu onartzen ez gauza bat ez bestea.Hona hemen nahasketa sor dezaketen eta muga argiak

behar dituzten jarreren eta diskurtsoen adibide gehiago.Batzuetan, ideia hau hedatu ohi da: biktimek, biktimaizate hutsagatik, badute nolabaiteko zilegitasunik edoeskubiderik bake-prozesu bateko erabaki jakin batzueibetoa jartzeko, baita bizikidetza soziopolitikoaren gerokoantolakuntzari jartzekoa ere. Zalantzarik gabe, nahasketaeragiten duen itxaropen faltsu bat da hori. Gure sistemapolitikoak argi finkatuta eta bereizita ditu partaidetza- etaarautze-eremuak. Biktimen eskubideak dituzte, dudarikgabe, baina biktima izateak ez die beto politikoa ezartze-ko eskubiderik ematen. Itxaropen faltsu horrek, gainera,erantzunik gabeko zenbait galdera dakarzkigu. Hilketarenbat izan bada, nor da biktimaren ideia politikoen interpre-tea edo itzultzailea, edo nork finkatzen du biktima guztieniritzi-aniztasunaren ordezkaritza-irizpide zuzena? Ikuspegietikotik ez ezik, juridikotik eta politikotik ere erantzunakizan behar du inork ez duela eskubiderik eskumen horibereganatzeko. Era berean, maiz elikatu ohi da kondenatuen zigorrak

baldintzatzeko biktimaren ustezko eskumena ere. Nahas-keta eta itxaropen faltsuak eragin ohi ditu uste horrek, etaez dator inondik ere bat gizarte demokratiko batekin.Eredu politiko eta judizial modernoetan, biktimak ez dukondenarik ezartzen, ezta zigorraren aplikazioa baldintza-tzen ere. Espainiako ordenamendu juridikoari dagokio-nez, indultu-eskaririk egiten bada bakarrik galdetu dakio-ke iritzia biktimari. Komeni da gogoratzea sistema demo-kratikoetan zigorraren printzipio gidaria ez dela kondenaosorik betearaztea, zigortua berriro gizarteratzen saiatzeabaizik. Agian, gogor samarra irudituko zaio irakurlerenbati gure hitz egiteko era, baina, berriro diogu, osogarrantzitsua da argi mintzatzea. Argitasun horren helbu-ru nagusia da biktimen sufrimendua ez areagotzea etafrustraziorik ez sortzea biktimei ustez dagozkien eskubi-deei eta biktimizazioa gainditzeko bideei buruzko itxaro-pen faltsuak direla eta.

Page 15: Baketik-6_eu

15

Azken ohar bat «berradiskidetze» terminoak sorraraz-ten dituen nahasteak direla eta. Ugariak izaten diranahasteak, baina bi aipatuko ditut bereziki. Normalean,berradiskidetzea elkar lagun gisara tratatzea dela jo ohida. Oker dabiltza hori uste dutenak. Gatazka larri edoindarkeriazko baten ondorengo berradiskidetzea daberriro elkar errespetuz tratatzea. Berradiskidetzea daelkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarrituta-ko bizikidetza berreskuratzea, ez besterik. Ez daukaguzertan inoren lagun egin, dekretuz. Lagunak norberakhautatzen ditu. Bizikidetzarako behar duguna da gizaduintasunari zor zaion errespetuarekin tratatzea elkar.Helburua hortik gora jartzeak, kasu honetan behintzat, ezdu ezer askotarako balio, gizartea eta biktimak nahastekoeta ezinegona sortzeko ez bada.Bigarren nahastea, berriz, berradiskidetzearen subjek-

tuei buruzkoa da. Indarkeriazko gatazketan, pentsatu ohida biktimek erasotzaileekiko duten «obligazio» moralmoduko bat dela berradiskidetzea. Astakeria hutsa dahori. Nahikoa eta sobera dute biktimek gainean darama-ten zamarekin, gainetik beste bat jartzeko. Nahi baldinbadute berradiskidetuko dira erasotzaileekin, edo ahalbadute, edo biktimizazioa gainditzeko prozesu pertsona-lak horretarako aukera ematen dienean. Argi eta zorrotzesan behar da hori. Berradiskidetzea ez da biktimarenbetekizun bat, gizartearen edo biktimen ingurunearenerantzukizuna da, eta horren onuradun biktimek izanbehar dute.

BBoossggaarrrreenniikk, hiru konpromiso etiko hartzeaHelburua da biktimizazioa gainditzea eta horretarako

giro egokia sortzea. Xede horrekin lehen pausoak ematenhasteko, hiru konpromiso proposatzen ditut, hirurak erebiktimaren ingurukoek eta gizarteak, oro har, onartzekomodukoak: laguntza, desjabetza eta adostasuna.

·LaguntzaElkartasuna da lehenbiziko eginkizuna. Ez ditugu bikti-mak bakarrik utzi behar, ez diogu ikusiarena egin beharhaien egoerari, ez diogu ez jakinarena egin behar jasanduten dramari. Ez dugu etsi behar ados jartzerik lortzenez dugulako; erdietsi arte saitu behar dugu. Denokkonprometitu behar dugu biktimei lagundu, entzun etababesa ematera, edozein delarik ere haien ingurunepolitikoa edo jasan duten erasoa. Aitortu egin behardugu biktimek jasan duten oinazea eta, ahal dugun

neurrian, konpondu. Iraganaren oroimen kritikoa finka-tu eta autokritika egin behar dugu, are gehiago gizaduintasunaren muga gehien urratu dutenek. Herritargaren aldetik, pertsonalizatu egin behar dugu biktime-kiko laguntza, gogoan izanik, betiere, kasu bakoitzabesteetatik desberdina dela. Izaki kolektiboak garenaldetik, berriz, elkartasuna gizarteratu eta nabarmena-razi egin behar du, baita bake- eta humanizazio-kulturazabaldu ere.

·DesjabetzaInork ez du bereganatu behar biktimen kausa, eztahorren protagonista bihurtu ere. Inork ez dauka sufri-menduaren esklusibotasunik. Biktima guztiak aitortubehar ditugu, baita gure jarreren aurkako direnak ere.Inork ez ditu erabili behar biktimak bere helburuetara-ko. Inork ez ditu uztartu behar biktimak ideia, proiektuedo arrazoi politiko jakin batekin, ezta itxaropen faltsu-rik sortu ere alderdiei dagozkien eskubideak biktimeiesleituz. Errespetatu egin behar dira biktimen ideia- etaikuspegi-aniztasuna, denetarik baitago, gizarte osoanbezala. Doakoa eta alde askotarikoa izan behar dubiktimekiko elkartasunak, norberaren ikuspegi politikoedo ideologikotik at eskaini eta onartu behar da, etagiza duintasunaren alde egiteak izan behar du eragilebakarra.

·AdostasunaEz dugu lotu behar desbiktimizazio-prozesua (biktimakbere bizitza berreraikitzeko bidea) inongo mendeku-edo gorroto-asmorekin, inongo zatiketa politikorekin,horrek biktimizazioa luzatzea baitakar. Egia aitortzea,biktimei erabateko ordaina ematea, iraganaren berri-kuspen kritiko, publiko eta partekatua eta berradiskide-tze-testuinguru bat aldarrikatu behar ditugu. Konpro-metitu behar dugu amorrurik gabe aritzera biktimeidagokien edozertan, eta alde bakarreko ekimenik ezbultzatzera. Konprometitu behar dugu ahalik eta ados-tasun handienarekin egitea biktimen aldeko jardueraoro. Biktimen alde, elkartzen gaituena bilatu behardugu, ez bereizten gaituena.

Irabazteko edo galtzeko asko dugu hemen denok;lehenik eta behin, biktimek eurek, prozesu oso gogor batiekin behar baitiote. Prozesu horren araberakoa izangodute, hein handi batean, beren eta ingurukoen bizitza

Sufrimendua indarkeriazko gatazketan, eta haren tratamendua

Page 16: Baketik-6_eu

Jonan Fernandez

16 baketik 6

osoa. Gizarteak ere asko du irabazteko edo galtzeko:gaiari nola ekiten dion, halakoa izango da bizikidetzarenoraina eta gero, halakoa sinatzen diren hitzarmenenbalioa. Gatazka suntsitzaile batean gauden gutako bakoi-tzak ere badu zer galdua edo irabazia, gure humanizazio-edo deshumanizazio-maila neurtuko baita prozesu horre-tan, hau da, zenbateraino garen gizatiar izateko gai egoe-ra konplexu eta zail honetan. Nire ustez, honelako egoe-retan neurtzen da, egiazki, gizatasunaren tamaina, sufri-menduaren eta sufritzen dutenen aurrean gizaki izatenikasiz alegia.

Ohar bibliografikoaSer humano en los conflictos (Alianza, 2006) eta Vivir y convivir.Cuatro aprendizajes básicos (Alianza, 2008) liburuetan luze etazabalago jorratutako hausnarketak dira honako hauek. Bietan dagozenbait bibliografiaren gomendiorik.