Baketik-5_eu

26
bak etik Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria 2008ko azaroa 22008ko ekainaren 9tik 15era Zer gehiago egin dezakegu, egiten ari ez garenik Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko? 5 Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

description

Bostgarren zenbakia, 2008ko ekainaren 9tik 15era bitartean burututako Afrikari buruzko II. asteari eskainia. Zer gehiago egin dezakegu, egiten ari ez garenik Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko?

Transcript of Baketik-5_eu

Page 1: Baketik-5_eu

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2008

koaz

aroa

2!

2008ko ekainaren 9tik 15era

Zer gehiago egin dezakegu,egiten ari ez garenik

Afrikan giza duintasunarenalde jarduteko?

5

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

Page 2: Baketik-5_eu

Baketik 5Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 Oñati)Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte)Lege Gordailua: SS-789-20072008ko azaroa

Instituzio laguntzaileak

Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:

Page 3: Baketik-5_eu

3

baketikArantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2008

koaz

aroa

5

2006ko urrian sortu zen Baketik, eta hasiera-hasieratikadierazi zuen «ahaztutako gatazkak eta gatazketako ahaz-tuak» behatu eta lehenesteko asmoa zuela, Afrikakoakbatez ere. Bat egin zuen ahalegin horretan TAU Fundazio-arekin. Hala, bada, Afrikari buruzko I. Astea izan genuenArantzazun, 2007ko ekainaren 4tik 10era, aurrez aitortutahango egoerari buruz apenas genekiela ezer, baina bage-nuen asmoa ezjakintasun hori eta haren bidaide direnaurreiritziak gainditzeko, lankidetza-eremuak abiaraztekokontinente horretan egiten diren ahalegin konstruktibo etahumanistekiko. Hori oinarri harturik, Afrikako historia,egoerak eta gatazkak ezagutzen hasteko balio izan zigunlehen jardunaldi hark, eta kontinente horren halako erra-diografia orokor bat egin genuen.

Bigarren jardunaldian (2008ko ekainaren 9tik 15era),beste urrats bat egiten ahalegindu ginen Baketik eta TAUFundazioa. Hasteko, Afrikako egungo egoera hobetoezagutzeko ahaleginarekin jarraitu genuen; bestetik –honaaurrerapausoa–, gure gizartetik bultza ditzakegun ekintza-proposamenei buruz hausnarketa egin genuen. Izan ere,Afrikako egoera zehatza ezagutu beharra daukagu; ezin-bestekoak dira erabaki makropolitikoen kritika eta salake-ta; premiazkoak dira elkartasuna eta lan humanitarioa...,baina pixka bat harago jotzen ere saiatu ginen. Honahemen bigarren jardunaldi horretan geure buruari egingenion galdera: jakin, salatu eta laguntzeaz gain, zergehiago egin dezakegu, europar gizarte zibila egiten ari ezdenik, Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko?

Agian, erantzun garbirik ez du galdera horrek, edo,beharbada, hau da erantzuna: gehiago jakin, gehiago sala-tu, gehiago lagundu, hori egin dezakegu. Nolanahi delaere, ariketa intelektual partekatu horri, galdera egin eta

erantzuteari, ez genion uko egin. Konformismoari, «bertangoxo» geratzeari aurre egiteko modu bat da, eta jarduera-mota berriak aztertu eta ikertzeko sistema bat ere bai.

Afrikako egoera ezagutzeko bigarren ikastaroak MbuyiKabunda irakaslea izan zuen gidari; helburua, berriz, hau:Afrikan gaur egun zer gertatzen den jakitea, zer egin daite-keen hausnartzeko. Bost galdera nagusi hauek izan zituenardatz hausnarketak:

ZZeerrkk dduu lleehheennttaassuunnaa?? Bost lehentasun nagusien azalpena.Irakaslea: Mbuyi Kabunda.

ZZeeiinn ddiirraa aazzkkeennaakk?? Egoera larrienen eta premiazkoenenazalpena. Irakaslea: Itziar Ruiz-Giménez.

ZZeeiinn ddaa ggaakkooaa?? Pobreziaren aurkako borroka eta/edodesberdintasunaren aurkakoa. Irakaslea: Ana Alcalde.

ZZeerrttaann aarrii ggaarraa?? Milurteko Garapen Helburuen azalpena:edukia eta azterketa kritikoa. Irakaslea: Mbuyi Kabunda.

ZZeerr eeggiinn ddeezzaakkeegguu?? Europako gizarte zibil batek (EuskalHerrikoak, adibidez) bultza ditzakeen proposamen zehat-zak. Irakaslea: Carluccio Giannini.

II. Aste honetan, euskal gizarte zibilak Afrikan gizaduintasunari laguntzeko proposamen-lehiaketa bat ereizan genuen. Gure inguruneko afrikar herritar, GKE, era-kunde eta elkarte guztiei helarazi zaie horren deialdia.

Orrialdeotan dituzue txostenen laburpenak eta Bake-tik-en ondorioak, bai ikastaroari bai proposamen-lehia-ketari buruzkoak.

Page 4: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

4 baketik 5

Lehentasun eta larrialdi guztien kontinentea duguAfrika. Lehenik eta behin, finantza-mendekotasunadugu, nazioarteko garapen-programetako laguntzatikbizi baita Afrika. Kanpo-eskariaren araberakoak izatendira programa horiek; hori dela eta, esportaziorakoizaten da ekoizten den guztia. Bigarrenik, mendekotasunteknologikoa dugu. Iparrak bidaltzen dizkion ekipo-ondasunen mende dago Afrikaren garapena. Azkenik,kultura-mendekotasuna ere hor dago, Mendebaldekokulturarekin obsesionatuta baitaude Afrikako elite politi-ko eta intelektualak.

Egoera horretatik abiatuz, bost lehentasun nagusi (edokrisi) ditu Afrikak:

11.. HHeezzkkuunnttzzaarreenn kkrriissiiaa..

22.. OOssaassuunn--sseekkttoorreeaarreenn kkrriissiiaa..

33.. EElliikkaadduurraa--kkrriissiiaa..

44.. EEssttaattuuaarreenn eettaa ggaarraappeennaarreenn kkrriissiiaa..

55.. GGlloobbaalliizzaazziioo nneeoolliibbeerraallaarreenn ddeessaaffiiooaa..

1. Hezkuntzaren krisia

11..11.. EEgguunnggoo eeggooeerraaAnalfabetoak dira Afrikako biztanleen %60. Koloniza-

zioak utzitako eskema baten emaitza dugu datu hori, hots,hezkuntza kanpoko premien arabera antolatzearena, berta-ko beharrak alde batera utzita. Zenbait arazo sortu ditujokabide horrek; besteak beste, hizkuntza botere-elemen-tutzat erabiltzearena, familiako hizkuntzaren eta etxekoa-ren arteko haustura; lehen, bigarren eta unibertsitate-hezkuntzaren arteko haustura; lan-merkatuaren eta bertakopremiak aintzat hartzen ez dituen hezkuntza-sistemarenarteko bereizketa; hezkuntza-sisteman gutxi inbertitzea eta

herritar gehienak sistemak kanpo geratzea, besteak beste.

11..22.. KKoonnppoonnbbiiddeeaakkHona hemen zenbait proposamen hezkuntzaren krisiari

aurre egiteko:

·Gizartearen zerbitzura ipintzea eskola, nekazaritzaren,tokian tokiko premien eta herri-ekonomiaren jarduerasozialen arabera. Zertarako hezkuntza elitista, gizartea-ren arazo larrienak ezin badira konpondu?

·Lehentasuna ematea lanbide-heziketari, berehala

Afrika: zerk du lehentasuna? Bost lehentasun nagusien azalpena

Page 5: Baketik-5_eu

5

kia, malanga) ematea lehentasuna, ez esportazioei,hartara elikagaien burujabetza erdiesteko.Azken batean,kontsumitzen dena ekoiztea da kontua.

·Nekazaritzaren erreformari ekin, lurra banatu eta nekaza-ritzaren mekanizazioari ekin, pixkanaka, ‘iraultza berdea-ren’ gehiegikerietara iritsi gabe.

·Berehalakoan utzi behar dute bertan behera AEBk,Japoniak eta EBk beren politika ekonomiko erkidea.

3. Osasun-sistemaren krisia

33..11.. EEgguunnggoo eeggooeerraaAlor honetan, hirukoitza da haustura: lehenik, lehen

mailako osasun-sistemaren eta espezializatuaren artekoa;bigarrenik, prebentzioaren eta sendatzearen artekoa; azke-nik, hirien eta landa-eremuen artekoa. Ondorioa: bizi-itxa-ropena 52 urtetik (1960) 42ra (gaur egun) jaitsi da Afrikan(HIESAren pandemiak astintzen dituen herrialdeetan, 39urtera).

Zenbait faktorek eragin dute atzeraldi hori: (1) nazioar-teko politikek, NMFk eta garapenerako laguntzek pribati-zatu egin dute osasun-sistema, eta herritar gehienak hortikkanpo utzi; (2) osasun-zentroak ere leku osasungaitz bihur-tu dira; (3) erizain eta mediku askok alde egin dute Afrika-tik, lan- eta bizi-baldintza hobeen bila. Iparraren politikakere izan du eraginik ihesaldi horretan, immigrante espezia-lizatuei bakarrik irekitzen baitizkie ateak.

1982az geroztik, 12 milioi eta erdi lagun hil dituHIESAk Afrikan, eta 25 milioi infektatu. Oso eragin kalte-garria izan du horrek Afrikaren garapenean, biztanleriarensektore produktiboa kaltetu baitu gehienbat gaitzak.Herrixka askotan, umeak eta zaharrak bakarrik daude,produzitzeko eta ugaltzeko adinean dagoen jendea hilabaita. HIESAk ondorio sozial eta ekonomiko oso larriakeragin ditu, Afrikako biztanleriaren hamarren bat sarraski-

erabiltzeko baliabideei errentagarritasuna ateratzeko(nekazaritzari, adibidez). Gaur egun, ez dago teknikaririktoki-erakundeetan.

·Irakaskuntza demokratizatzea eta tokian tokiko eta naziobakoitzeko hizkuntzetan ematea.

·Hezkuntzan gehiago inbertitzeko exijitzea gobernuei,alde batera utzita nazioarteko garapenerako laguntzak.Lehentasuna ematea irakaskuntza finantzatzeari, kanpo-zorra ordaintzearen aurretik.

·Ingeniaritzak, teknikak, soziologia eta politika sustatzea,agintari berriak arduratsu izan daitezen, beren herriakgobernatzeko gai.

2. Elikadura-segurtasuna

22..11.. EEgguunnggoo eeggooeerraaHezkuntzarenarekin batera, nekazaritzaren krisia da

Afrikak pairatzen dituenetatik larriena. 1960an, bereburua elikatzeko gai zen Afrika; gaur egun, ordea, kanpo-tik ekarri behar izaten ditu elikagaien %50. Inportatutakoeta kanpotik ezarritako garapen-ereduak aplikatzeagatikiritsi gara egoera honetara, industria lehenetsi baita, etabizkarra eman nekazaritzari eta produkzioari. Ez dakontuan izan Afrikako BPGren %40 dela nekazaritza.Nekazaritzatik abiatu behar du Afrikak elikadura aldetikburujabe izateko.

22..22.. KKoonnppoonnbbiiddeeaakkHona hemen elikaduraren krisia konpontzeko zenbait

proposamen:

·Nekazaritza bihurtzea garapenaren sustatzaile. Nekaza-ritzako diru-sarrerekin ekitea industrializazioari, eta elka-rren osagarri bihurtzea nekazaritza eta industria.

·Autokontsumoko laboreei (artoa, yuka, basartoa, artatxi-

Bost lehentasun nagusien azalpena

Mbuyi KabundaSODEPAZeko kidea, Basileako Unibertsitateko Nazioarteko Harremaneta-

ko irakaslea, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikari buruzkoIkerketa Institutuko partaidea

Page 6: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

6 baketik 5

tu baitu. Munduko seropositiboen %70 Afrikan daude.Erabateko hondamendia.

33..22.. KKoonnppoonnbbiiddeeaakkKrisi horri aurre egiteko proposamen batzuk:

·Lehentasuna ematea landa-eremuetan kontsultategiakeraikitzeari, nekazariek lehen mailako eta prebentzioz-ko osasun-zerbitzuak izan ditzaten, betiere higienealehenetsiz.

·Edateko uraren hornikuntza. Ur asko du Afrikak, 17 ibaihandi eta 117 laku baititu. Bertan behera utzi behar dauraren pribatizazioa, eta denen eskura jarri ondasun hori.Afrikarrek, batez beste, 34 litro ur kontsumitzen duteegunean (AEBko herritarrek, 700 litro; europarrek, 400).Berdintasunezko banaketa eta uraren erabilera ardurat-sua dira gakoak. Uraren kultura hedatu behar da, etasistema misto bat ezarri: alde batetik, herritar guztiei uraeskura jartzen dien sistema publikoa; bestetik, gehienkontsumitzen duenari gehiago ordainarazten dion siste-ma pribatua.

·HIESAri dagokionez, trebakuntza eta informazioaz gain,prebentzioa behar da.

·Sendagaiak eskura izan behar dituzte afrikarrek, etabehin betiko amaiarazi egoera absurdu hori, hots, gaixo-tasunak Afrikan egonik sendagaiak Iparrean egotea.Industria farmazeutikoak diru-iturri bihurtu du gaitz hori.

·Egiturazko doikuntza-programak bertan behera utzibehar dira. Izan ere, kanpo-zorra ordaintzeari lehenta-suna ematen zaio, hezkuntzan edo osasun-sistemaninbertitzearen aurretik. Justu alderantziz behar dutelehentasunek.

4. Estatuaren eta garapenaren krisia Afrikan

44..11.. EEgguunnggoo eeggooeerraaKolonizazioaren ondorio dira Afrikako estatuak. Inpor-

tazioko produktua da estatua, Afrikako herrien izaerarekinloturarik gabea. Kolono zurien ordez, egun, kolono beltzakdaude agintean, eta irakasle izan zituzten zuriak bainookerragoak dira horietako asko. Afrikan, estatuak ez dugizartearen legitimotasunik. Nazioartean, bai, aitortzenzaio zilegitasunik; beraz, kanpoko legitimotasuna du soilik.Aldiz, badago herrien, talde etnikoen eta afrikar gizarteenbarne-legitimotasunik, nazioarteko beste horretatik erabatbereizia.

Desarrollismoaren diktaduran murgildu da estatua, etaez du aintzat hartzen gizartearen aniztasun etnikoa etakulturala. Garapenaren porrota beti izan da estatuarenporrota. Tradizioaren eta modernitatearen arteko uztardu-ra gauzatzen duen estaturik ez dagoen bitartean, Afrikanez da garapenik izango.

Nazioartearen eskakizunei aurre egiteko gaitasunazenbatekoa, halako txalo-zaparrada jasotzen duten Afrika-ko buruzagien argitasunak eta arrazionaltasunak, barne-arazoak konpontzeagatik txalotu beharrean. Horra konti-nente horren drama.

44..11.. KKoonnppoonnbbiiddeeaakkKrisi horri aurre egiteko proposamen batzuk:

·Berriro egin behar da hausnarketa afrikar estatuari buruz,eta estatu hibridoa sortu, Afrikako tradizioen balioei eutsieta estatu moderno gisara diharduena.

·Bere eginkizunak betetzen dituen estatu bat sortu beharda, hau da, estatu eskuzabala, gizartearen zerbitzura

Page 7: Baketik-5_eu

7

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

jarduten duena baina, aldi berean, estatu apala, gizarteaentzuten duena.

·Ezabatu egin behar da estatu-nazio jakobinoaren mitoa.Afrikako nazionalitateen aniztasun etniko eta soziala ikusi-rik, federalismoa da estatua gizarteari hurbiltzeko modubakarra. Deszentralizatu egin behar da estatua, eta afrofe-deralismorantz jo.

·Gobernu makurren eta ustelkeriaren aurka jardun beharda, Afrikako balioak aintzat hartzen dituen demokratiza-zio-prozesu baten bidez.

·Gizakia ardatz duen garapen-eredu bat hartu behar da,Afrikako garapen-ereduari jarraiki. Mendebaldeko gara-pen-eredua ezin da munduko beste ingurune batzuetaraesportatu, ekologiaren aldetik jasangaitza da eta. Kontuaez da edukitzea, banatzea baizik.

·Egitura-aldaketak egin behar dira nazioartean. Kanpo-zorra bertan behera utzi behar da, Afrikak ez baitio ezerzor inori. Interesekin soilik, bost aldiz ordaindu jada Afrikakhasierako zorraren zenbatekoa, eta, ordaintzen jarraitzenduen arren, bikoiztu egin da. Afrikako herrialdeen aurkakopresio-bidea da zorra. Nazioarteko jokabide-kode moralbat behar da. Zergatik ordaindu behar die munduko konti-nenterik pobreenak bera baino 40-50 aldiz aberatsagoakdiren herrialde batzuei? Horra gizateriaren lotsa.

·Amaiarazi egin behar da truke bidegabea, non Afrikakolehengaiak gero eta merkeagoak diren, eta ekipo-ondasu-nak gero eta garestiagoak. Hori dela eta, aberatsak geroeta aberatsago dira, eta pobreak gero eta pobreago.

·Ustelkeriaren aurka jardun behar da. Ez da harremanikizan behar lider ustel eta antidemokratikoekin.

·Lehentasuna eman behar zaio eskualdeko integrazioari(panafrikanismo maximalista deritzona). Bizirik irauteko,ezinbestekoa da batasun nazionala, zatiketak hondamenabaitakar.

·Aintzat hartu eta instituzionalizatu egin behar da herri-ekonomia, soziala eta solidarioa, bere eginkizunak bete ezdituen estatuaren hutsuneak estali dituena. Ez da ezkutu-ko ekonomia, kriminala, herri-ekonomia baizik, bere kasa-ko irtenbideak bilatu dituena.

·Ekonomia mistoa sustatu behar da, sektore publikoa etapribatua elkarrekin uztartuz. Ez da dena estatuaren eskuutzi behar, ezgai baita. Zehaztu egin behar da zer eginbehar duten eta zer ez bai estatuek bai sektore pribatuak.

5. Globalizazio neoliberalaren desafioa

55..11.. EEgguunnggoo eeggooeerraaLehiakortasunean, produktibitatean eta selektibitatean

oinarritutako kapitalismo basatia da globalizazio neolibera-la; beraz, erabateko desabantailarekin lehiatzen da Afrika.Globalizazio zibilizatua eta gizatiarra behar dugu. Inoiz ezdugu izan hainbeste aberastasun eta, aldi berean, hainbes-te pobrezia. Afrozentrismoaz baliatuz, gizatiartu egin behardugu globalizazioa, eurozentrismo arrazista eta baztertzai-leari aurre eginez.

55..22.. KKoonnppoonnbbiiddeeaakkBeste era bateko Afrikarik sor dezakegu, berregiturake-

ta hirukoitz honen bidez: (1) barne-berregituraketa (Afrika-ko gobernuen demokratizazio ekonomikoa eta soziala); (2)eskualde-berregituraketa (Afrikaren batasuna); (3) etanazioarteko berregituraketa (justizia eta berdintasuna).

Page 8: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

8 baketik 5

Afrikarrak ez dira izaki pasiboak, kanpotik datorkienororen biktimak: Afrikako botere-harremanekiko berenerresistentzia- eta egokitze-estrategiak prestatzen dituzte.Afrikako prozesu politiko eta sozialak aztertuko dituguhemen, zer interakzio sortzen diren eta botere-harremanhorietan azkenak zein diren ikusteko.

Hiru alor nagusi hauetan sailkatuko ditugu Afrikakogizartearen desafio nagusiak: (1) garapena, (2) estatua, eta(3) gatazka armatuak.

1. Garapena

Hazten ari da ekonomia aspaldi honetan, lehengaien,baliabide naturalen eta, batez ere, petrolioaren garestitze-ak munduan sortu duten egoera geopolitiko berria delaeta. Desafio nagusia da biztanle gehienak barne hartzendituen garapen-eredua lortzea. Nola lortu, baina, nazioar-teko merkatuetan baliabide naturalak saltzetik bizi direnestatu exogeno horiek ez luzaro irautea agintean, herritargehienak bazterrera utzirik, eta gizarteko gehiengoarentzatongizate-sistemak sortzea? Herri-ekonomia barne hartzenduen garapen-eredu bat sortzea da helburua. Afrikan, izan

ere, bi eszenategi ageri zaizkigu beti: ekonomia formalare-na, nazioarteko sistemarekin loturik dagoen estatuarena,batetik; bestetik, Afrikako gizartearen gehiengo zabala biziden eszenategia, harreman politikoak eta ekonomikoakegituratzen direna.

Badira bigarren eszenategi horretan etnia, klase sozia-la, generoa eta adina oinarri dituzten botere-harremanak,baina, azkenaldi honetan, horiek ere eragiten dute lekual-datzerik eta bazterketarik: landa-eremutik hirira, alegia.Hori dela eta, inguru sozial berriak ari dira sortzen (Afrika-

ko hiri handietako auzo pobreak, adibidez), non badirenirabazleak eta galtzaileak. Badira estatuaren botere-harre-manetara iristen direnak, eta badira estatuak ahaztutadituen eremu zabalak kontinente horretan. Horiek dituguazkenak. Landa-eremuan geratu den jendea estatuarenonuretatik kanpo dago, Afrikako esparru ugaritatik erreti-ratzen ari baita estatua.

Baina ez dezagun ahantzi landa-eremuan ere badirelabotere-harremanak. Nekazari guztiak ez dira berdinak;horien artean ere badira irabazleak eta galtzaileak. Batzuekbotere-sistemekiko egokitze/erresistentzia estrategiak

Afrika: zein dira azkenak?Egoerarik larrienen eta premiazkoenen azalpena

Page 9: Baketik-5_eu

9

handiak izan ziren nazioartean, eta biziki eragin zuten Afri-kako testuinguru politiko, ekonomiko, sozial eta kulturale-an. Estatuak Afrikan jasaten duen krisiari zegozkion aldake-ta haiek, eta areagotu egin zituzten bidegabekeriak, deso-reka, desberdintasun sozialak, bazterkeria eta botere-siste-men ugaltzea. Lehengaien esportazioa izaten zuen horni-gai Afrikako herrialde askotako adiskidekeriak. 1970ekohamarkadan, behea jo zuen lehengaien nazioarteko merka-tuak, eta merkataritzako harreman bidegabeak sortu ziren.80ko hamarkadan, Mundu Bankuak eta NMF ekonomienliberalizazioa eta gastu publikoaren murrizketa proposatuzituzten garapena eta ongizatearen eragiletzat. Gastupublikoaren murrizketa zela eta, talde sozial guztiak utzizituzten bazterrera gobernuek, norberaren etniakoak izanezik. Indartu eta areagotu egin zituen horrek deskoloniza-zioaren garaian hasitako estatuaren jabetze etnikokoprozesuak.

Egiturazko doikuntza-plan horiek, bestalde, izugarrizkogenero-inpaktua izan zuten. Estatua murrizteak bigarrenmailako funtzionario-kopurua gutxitzea ekarri zuen, etaemakumeak izan ziren horren lehenbiziko biktimak. Enple-gua gutxitu egin zen administrazioan, eta herri-ekonomianzokoratuta geratu ziren emakumeak, gizonezkoen goraka-da zela medio.

Sektore publikoaren murrizteak osasun-zerbitzuen etahezkuntzaren murrizketa ere ekarri zuten, hots, pribatizatuegin ziren zerbitzuak. Gizarteko sektore guztietan izan zuenhorrek eragina; areagotu egin ziren miseria eta pobrezia,genero-inpaktuarekin gainera (gizonezkoak balio sozialhandiagoa duenez, emakumeak izan ziren lehen biktimak,berriro ere).

‘Garun-ihesa’ deritzona izan zen estatuaren murrizketenbeste ondorio bat (20.000 profesionalek alde egin zutenberen sorlekuetatik), eta landa-eremuko jendearen migra-zioak, zenbait egoera berriren eragileak horiek ere. Afrika-ko immigranteek etxera bidaltzen duten dirua garapenera-

garatu dituzte. Eta talde batzuk beste batzuk baino ahula-goak dira.

2. Estatua

Desafio-eremu oso garrantzitsua da estatua, garapen-eremuarekin lotua betiere, hainbat botere-harreman sort-zen eta mantentzen baitute estatuek, eta Mendebaldekoegiturekiko loturan eurak baitira eragile nagusiak.

Buruzagi batzuk saiatu ziren garapen-proiektuak aurre-ra eramaten gizarteak eraldatzeko gai ziren estatu indart-suen bidez, eta hala sortu ziren hiritar klasea, industria-egitura, esparru ekonomiko berriak, estatuaren zenbaitzerbitzu (hezkuntza, osasuna...) herritar gehienentzat.

Alabaina, adiskidekeria oso osagai garrantzitsua izanzen zenbait erregimenen garapenean, eta irabazleen etagaltzaileen eremuak sorrarazi zituen. Estatua kontrolatzekoproiektu horietako irabazleak, berriz, gizon ahaltsuz osatu-tako elite politiko batzuk izan ziren, adiskidekeria-sareaksortzen zituzten erregimen pertsonalista eta autoritarioak,biztanleriaren sektore handi batzuk kanpora uzten zituzte-nak (emakumeak eta nekazariak, batez ere).

Nortasun etnikoa ere bazterketa-faktore da. Izan ere,mende luzez, eraikuntza inklusiboa izan du Afrikan norta-sun etnikoak. Egia esan, asko erakuts diezaguke Afrikakdesberdinen arteko bizikidetzaz eta kultura-aniztasuneanbizitzeko gaitasunaz. Afrikako zenbait buruzagik, ordea,talde etniko jakin batzuen arabera antolatu zituzten erregi-men politikoak (‘estatuaren jabetze etniko’ deritzoguna),beste etnia batzuk bazterrera utzita. Hala, bada, etniaardatz bihurtu da Afrikako testuinguru politikoan, buruza-giaren etniakoa izateak estatuaren baliabideak eskuratzeaekartzen baitu, eta ez izateak, bazterrera geratzea.

22..11.. EEggiittuurraazzkkoo ddooiikkuunnttzzaa--ppllaannaakk1980ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran, aldaketa

Afrika: zein dira azkenak?Egoerarik larrienen eta premiazkoenen azalpena

Itziar Ruiz GiménezMadrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarte-ko Harremanetako eta Afrikari buruzko Ikaske-tetako irakaslea, eta Amnesty Internationalen

Espainiako lehendakaria.

Page 10: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

10 baketik 5

ko laguntza baino lau aldiz gehiago da. Baina familiadenek ez dute immigranterik; beraz, hor ere badira irabaz-leak eta galtzaileak. Gobernuek, berriz, beren arazoenpetxerotzat erabiltzen dute immigrazioa. Hamar immigran-tetik zortzi ez da Iparrera joaten, bere kontinentera baizik,landa-eremutik hirietara, edo inguruko herrialdeetara.Fenomeno tradizionala dugu hori Afrikan. Krisi-egoeran(ekonomikoa, soziala, gobernukoa), ordea, kanpokoariegozten zaio errua (Europan ere horixe egiten da).

22..22.. IIrraaiillaarreenn 1111rreenn eerraaggiinnaaIrailaren 11 eta gero, Afrika interesgarri bilakatu zen

berriro ere, ekonomiaren eta geopolitikaren aldetik,Mendebaldeak ez baitu Ekialde Ertaineko petrolioarenmendeko izan nahi. Bestalde, pertsonaia berri bat –Txina–indartsu plazaratu zen. Botere-harreman horiek direlamedio, buruzagi askok ez dute beren burua behartuta ikus-ten gizartearen eskariak asetzeko eta garapenerako lagunt-za jasotzeko baldintzak betetzeko. Atzerriarekiko aliantzaberriek boterea kendu diete mugimendu sozialei, etahauek erantzukizun eske hasi zaizkie beren buruzagiei.

Irailaren 11 ondorengo borroka antiterrorista ere eraba-kigarria izan da garapenerako laguntzari lotutako agendasegurtasun-agenda bihurtzeko, Afrikan egitura militarrak

eta terrorismoaren aurkako aliatuak edukitzea interesatzenbaitzaie potentziei. Garapenerako laguntza Afrikakoherrien premien arabera eman beharrean, nazioartekoterrorismo eta krimenaren mehatxuen arabera ematea ezote den hobe ari da aztertzen.

Bestalde, garapenerako laguntza emateko azkenekobaldintza da migrazioa kontrolatzea. Iparraren aurkakomehatxu nagusiak ezabatzeko tresna ari dira bilakatzengarapenerako laguntza eta lankidetza. Hori guztia dela eta,botere- eta bazterketa-eremu berriak ari dira sortzen konti-nente horretan.

3. Indarkeria, gatazka armatua

Bada eremu bat –indarkeria armatuarena– non estatuadesegin egiten den eta nagusitzen den gerrako jaunen,afrikar buruzagien, soldaduen eta Mendebaldeko merkata-rien diru-gosea. Horrek bazterketa- eta esplotazio-berriaksortu ditu, haurrak soldadu indarrez bihurtzea... Testuingu-ru horretan, Afrikako buruzagiak gerrako jaun, kriminalbihurtzen dira; baina halaxe dira merkatariak ere, hots,kontinente horretako baliabide naturalak arpilatu etaustiatzen dituzten multinazionalak, gerrako jaunekin aliatu-ta. Kriminalak dira, halaber, borroka horretan diharduten

Page 11: Baketik-5_eu

11

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

eskualdeko gobernuak. Gerrako jauna kriminala bada,halaxe dira berarekin batera kontinente horretan indarkeriasortzen ari diren gainerako eragileak ere.

Eta, zein da mendebaldeko erresistentearen rola obrahonetan; zer lotura dauka Afrikako soldadu, merkatari etaburuzagiek sortzen dituzten botere-sistemen sortze etamantentzearekin?

Afrikako eta Mendebaldeko erresistenteek ez duteborrokatzen bakarrik gerrako jaunen eta gobernu maku-rren aurka: giza kostua eragiten duten politika ekonomiko-en aurka ere jarduten dute, nazioarteko merkataritza-araubidegabeen kontra, gure garapena eta ongizatea nazioenarteko desberdintasunean oinarritzen duten Iparrarenneurri protekzionisten aurka, eta kostu ahalik eta txikiene-ko esplotazioan oinarritutako garapen-eredu jasangaitzenkontra.

Mendebaldearen eta Afrikaren arteko harremanakirudikatuz gero, barbaro primitibo eta basatitzat ikustenditugu afrikarrak, edo haurtzat, beren burua gobernatze-ko gai ez diren biktima pasibotzat. Irudi horrekin, Mende-baldearen Afrikako jarduna justifikatzen dugu, batetik;bestetik, printze gisara ikusten dugu gure burua,

«bestea» erabat negatiboa baita guretzat. Mendebaldeakbere burua itxura hobearekin ikusten du (garatua, zibiliza-tua...), baina, non dago mende luzez erabili duen kanpo-politika? Zer kanpo-politika darabil gaur egun, indarkeriasortzen baitu munduko hainbat bazterretan? Non daingurumenaren, emakumeen, desberdinen aurkako indar-keria estrukturala? Gure zibilizazioaren alderdi ezkutuaikusezin bihurtzeko daude eratuta Mendebaldearen etaAfrikaren arteko harremanak, Iparrak den baino itxuroso-ago ikus dezan bere burua. Horri esker, Afrikaren gainetikageri zaigu Mendebaldea. Horregatik, ezinbestekoa daafrikarrei eurei hitz egiten uztea, berdintasun osoz, eta zerdioten entzutea.

Page 12: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

12 baketik 5

Mundu Bankuak –garapen-eragile eztabaidatsuenetakobat– ‘Berdintasuna eta garapena’ gaiaz egin zuen 2006koGarapenari buruzko txostena. Komunikazioko adituek maizerabiltzen duten teknika batez baliatuz, 2000. urtean jaio-tako mutil zuri baten eta neska beltz baten alegiazko isto-rioekin hasten zen txostena. Abstraktuak gerta daitezkeenideia konplexuak azaltzeko (munduko desberdintasunak,adibidez) erabili ohi da teknika hori, hots, pertsona jakineta arrunt batzuen bizimodua jartzea adibidetzat. Zalantzaizpirik ez zuen uzten txostenak: guztiz erabakigarriak zirenarrazak, sexuak, nazionalitateak, errenta-mailak, gurasoenheziketa-mailak, landa-eremukoa edo hirikoa izateak sortu-

tako aldeak Svenen (mutiko zuria) eta Nthabisengen(neskato beltza) benetako bizimodu-aukeretan. Hortikaurrera, zenbait daturen bidez frogatzen zuen txostenakdesberdintasunak areagotzeko joera dabilela munduan,oro har, bereziki herrialdeen artean.

Baina bitxiena da ez Txostenak ez ondorioek ez dutelainor harritzen, ez erabaki politikoak hartzen dituztenak, ezherritar arruntak. Mundu guztia jabetzen da egiazki ari delagertatzen txostenak dioena, Saharaz hegoaldeko Afrikanbatez ere, non esplizituki sentitzen eta nabarmentzen diren

aldeak. Hortaz, nahitaez egin behar galdera hau: zergatikez dira gai gure gizarteak eta estatuak joera horiek aldaraz-teko eta Iparreko herritarrok ditugun aberastasun ugariakhobeto banatzeko? Jakina, galdera hori egiteak dakarrenarriskua da erantzuna ez izatea ez osoa,ez zorrotza. Halaeta guztiz ere, egin beharra daukagu.

1990eko hamarkadatik hona Mendebaldeko herrialdeemaileen eta Saharaz hegoaldeko estatuen arteko harre-manak gidatu dituzten garapenerako lankidetza-politikanagusiak aztertuz gero, balantzeak nabarmen adieraztendu politika horiek ez direla gai izan ez aberastasuna banat-

zeko, ez Mendebaldearen eta Afrikaren arteko betikoharreman asimetrikoak aldarazteko.

Alde batetik, Mendebaldeko eragileek kanpotik finkatuizan dituzte lankidetza-politikak eta Afrikaren garapenariburuzko irizpide nagusiak, interes ekonomiko, politiko,komertzial eta kultural jakin batzuen arabera. EgiturazkoDoikuntza Programek (gastu publikoaren murrizketahandia, sektore publikoaren txikiagotze nabarmena) gogo-tik pobretu zituzten Afrikako gizarteak. Gobernagarritasu-na eta baldintza politikoak arrazoi edo aitzakia zirela, alda-

Afrika: zein da gakoa? Pobreziaren aurkako borroka, eta/edo desberdintasunaren aurkako borroka

Page 13: Baketik-5_eu

13

hilkortasun-tasa jaistea, genero-berdintasuna sustatzea,amen osasuna hobetzea, GIB-HIESAren aurkako borrokaeta ingurumena babestea. MGHk komunikazio-kanpainabat dira, batez ere, helburuen eta neurketen kultura daka-rrena, batetik, eta, bestetik, helburu horiek betetzeko gaiez den Saharaz Hegoaldeko Afrikaren irudi jakin bat azalt-zen diguna. Kritikarik egin izan zaie, ordea, MGHei, ezdutelako argi adierazten zergatik ez dituen betetzen Afri-kak bere helburuak eta ez dituztelako aipatzen Iparra-Hegoa harremanek duten eragina ez-betetze horretan etaAfrikak etengabe jasaten dituen jarduera neokolonialetan.

MGHekin batera, G8-k ere protagonismo handia hartudu, eta komunikabideetan gero eta garrantzi handiagoaematen die Saharaz Hegoaldeko Afrikarekiko konpromi-soei eta adierazpenei. 2005ean amaitu zen prozesu hori,britainiarren lehendakaritzaren pean, 2010. urterako Afri-karako laguntza bikoiztea erabaki baitzen, hau da, urtean10 mila milioi dolar gehiago ematea eta erabat barkatzeakanpo-zorra oso zorpetutako herrialdeei (Afrikakoak,gehienak). Alde horretatik ere, ezin esan oso positiboadenik balantzea. Izan ere, ez dira bete oraindik konpromi-so horiek. Gogora dezagun protesta sozial ugari etamobilizazio global handia tarteko zirela onartu zirelakonpromiso haiek. Apenas agertu da komunikabideetanez-betetze horien aipamenik, eta ez dute inongo ondoriopolitikorik ekarri.

Azkenik, eurek egindako ‘Afrika planen’ belaunaldiberri baten bidez saiatu dira Saharaz Hegoaldeko Afrika-rekiko lankidetza-agenda berritzen laguntza ematenduten herrialdeak, Afrikako eragileei apenas kontsultarikegin gabe. Proposamen berri batzuk ageri zaizkigu planhorietan:

·Afrika garatzeko ‘bultzada handiaren’ (big push) ideia,honetan datzana: nabarmen igotzea GarapenerakoLaguntza Ofiziala, eta garapena finantzatzeko zenbaitmekanismo (nahiko berriak horietako batzuk, inbertsio

keta politiko formalak eta hauteskunde-prozesuak bultzatuziren, baina estatu postkolonialaren izaera alda lezaketenprozesu demokratiko eta parte-hartzailerik gabe. Bestalde,kritika gogorrak egin zaizkie Pobreziaren Aurkako Estrate-giei –laguntza banatzeko erreferentzia-txostenak oraindikere–, Washingtonen ematen baitzaie azken onespena,Mundu Bankuaren egoitza dagoen hirian alegia. Estrategiahorietako askok kutsu neoliberaleko eduki makroekonomi-ko nabarmena izaten dute, eta, aldiz, zehaztu gabe gerat-zen dira politika sozialak; horiek eratzeko partaidetza-prozesuak, berriz, mugatuak izan ohi dira, eta, batzuetan,distortsioak eragin dituzte Afrikako sistema politikoetan etabazterrera utzi izan dituzte zenbait instituzio nazional(parlamentuak, adibidez).

Bestalde, beren lehentasunen eta historia hurbilarenaraberako agenda alternatibo bat negoziatzeko Afrikakoeragileen ahalmena arras mugatu dute zorrak (handia),doikuntza estrukturalaren ondorio sozioekonomikoekeragindako ezegonkortasun sozialak, krisi ekonomikoeketa ezegonkortasun politikoak, zeinek, batzuetan, estatuahankaz gora jarri izan duten. Halaber, Afrikako eliteen etaMendebaldekoen arteko betiko aliantzak eta estatu post-kolonialari eusteko laguntzarekiko mendekotasunak muga-tu egiten dute agenda alternatiboak negoziatzeko boron-datea eta esparru politikoa.

Diskurtso hori gorabehera, garapen bidean direnherrialdeentzako laguntza nabarmen murriztu zen 90ekohamarkadan, eta 2007an, artean, 90eko hamarkadarenhasierako laguntza-mailara iristen ari ginen.

Politika eta diskurtso berriak ekarri zituen milurte-alda-ketak, eta, berriro ere, Saharaz Hegoaldeko Afrika ipinidute garapenerako lankidetza-agendaren ardatzean, etalaguntza-baliabideen beherako joera hori aldatzen ahale-gindu dira. Milurteko Garapen Helburuen arabera (MGH),hauek dira garapenaren lehentasunak: pobreziaren aurkakoborroka, denentzako lehen hezkuntza lortzea, haurren

Afrika: zein da gakoa? Pobreziaren aurkako borroka, eta/edo desberdintasunaren aurkako borroka

Ana R. AlcaldeZuzenbidean lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko

Afrikari buruzko Ikerketa Taldeko (GEA) kidea eta Amerika Latino-ari buruzko Ikerketa Zentroko eta Nazioarteko Lankidetzako

(CEALCI) garapenerako laguntzaren kalitate-programaren ardura-duna Carolina Fundazioan.

Page 14: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

14 baketik 5

pribatua tarteko dela). Oraingoz, Mendebaldekoburuzagiek ateratzen diote errentagarritasun politikorikhandiena ideia horri, «munduko pobreenen aldekoongile» gisara agertzen baitira komunikabideetako titu-larretan. Bestalde, areagotu egin da Mendebaldearen«Saharaz Hegoaldeko Afrikaren salbatzaile» irudia.

·Laguntza selektiboa. Garapenerako bidean hobekiendabiltzan herrialdeetan (better performers) kontzen-tratu nahi da laguntzarik gehiena. Eztabaidarik ereeragin du proposamen horrek; adibidez, nola neurtueta zehaztu behar den herrialde hartzaileenjokabidearen egokitasuna. Izan ere, lan zaila da, eta ezoso objektiboa. Bestalde, zalantzagarria da printzipiohorrek politika bat gidatzeko balio duen. Politika horrenxede izan behar du pobrezia ezabatzea eta Giza Gara-pen Iraunkorra sustatzea helburu horiek lortzea zailenaden lekuetan.

·Garapenerako erantzukidetasuna. Afrikaren garape-nean eragin positiboa izatera bideratu behar dira

Mendebaldeko herrialdeen politikak eta jarduerak.Iparra-Hegoa harremanak aldarazteko gaitasun handiaizan lezake ikuspegi berri honek; arazoa da, baina,konpromiso horiek ez direla lotesleak eta nahitaez betebeharrekoak.

·Saharaz Hegoaldeko Afrikarekiko garapenerakolankidetzan gai berriak sartzea: harreman komertzialak,segurtasuna, migrazioak... Bistakoa da gai horiengarrantzia Afrikaren garapenerako, baina Mende-baldeko eragileen aldebakartasunak eta nagusikeriak(Afrikarekiko Lankidetza Ekonomikorako ItunariEuropako Batzordea egiten ari zaizkion kritikak,adibidez, edo emigranteak sorterrira itzularazten dituenedo migrazioa-fluxua kontrolatzen duen emigrazio-poli-tika) hoztu egiten dute Afrika ardatz duen garapen-proiektua eta baldintza berriak sorrarazten dituzte.

Lankidetza-agendako aldaketa epel eta lauso horiekgorabehera, arazo nagusia da nola lortu politika horiekmunduko aberastasuna banatzea, nola lortu Afrikako

Page 15: Baketik-5_eu

15

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

herrialde eta estatuei behar bezala ordaintzea mundukoekonomiari egiten dioten ekarpen garrantzitsua (baliabidenaturalei dagokienez, adibidez).

·Zalantzarik gabe, Mendebaldearen eta SaharazHegoaldeko Afrikaren arteko harremanen esparru poli-tikoa berritzea da bidea, baita politika horiek eratu etanegoziatu izan dituzten eragileak ere.

·Hona hemen bide bat: agenden edukiak zabaltzea,negoziazio-eremu ofizialetan ikuspegi hegemonikoakzalantzan jarri eta/edo kontrastatu ahal izateko.

·Beste aukera bat da Mendebaldeko eta Afrikakogizarte zibiletako beste eragile batzuei ere ateakzabaltzea: emakume-mugimenduei, immigrante-elkar-teei, sindikatuei...

·Laburbilduz, nazioarteko zenbait arau (finantzarioak,komertzialak, jabetza intelektualari buruzkoak...)aldatzen saiatu behar dugu, eredu neoliberalaren

mende baitauzkate proiektu sozioekonomiko alternati-boak eta Hegoaldean sortzen direnak.

Page 16: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

16 baketik 5

2000ko irailean, NBEko 191 herrialdeetako ordezkariakerakunde horren Batzar Nagusian bildu eta MilurtekoDeklarazioa onartu zuten, zortzi helburu hauek ardatzzituen bide-orri edo sintesi-agiria alegia:

11.. MMuuttuurrrreekkoo ppoobbrreezziiaa eettaa ggoosseeaa ppaaiirraattzzeenn ddiittuuzztteenneennkkooppuurruuaa mmuurrrriizztteeaa..

22.. OOiinnaarrrriizzkkoo hheezzkkuunnttzzaa ddeenneekk eesskkuurraa iizzaatteeaa..33.. GGeenneerroo--bbeerrddiinnttaassuunnaa ssuussttaattzzeeaa..44.. EEmmaakkuummeeaarreenn aahhaallaakk bbuullttzzaattzzeeaa..55.. AAmmeenn eettaa hhaauurr jjaaiioo bbeerrrriieenn hhiillkkoorrttaassuunn--ttaassaa jjaaiisstteeaa..66.. GGIIBBrreenn,, ppaalluuddiissmmooaarreenn eettaa bbeessttee zzeennbbaaiitt ggaaiittzzeennaauurrkkaa bboorrrrookkaa eeggiitteeaa..

77.. IInngguurruummeennaa zzaaiinnttzzeeaa..88.. GGaarraappeennaa bbuullttzzaattzzeekkoo,, mmuunndduukkoo llaannkkiiddeettzzaa--ssaarree bbaattaabbiiaarraazztteeaa..

Helburu horiek guztiak honela laburbil daitezke: erdirajaistea munduko pobrezia.

Milurteko Garapen Helburuen (MGH) berrikuntza dalehenbizikoz jarri dutela jarduera-estrategien erdi-erdianbiztanleriaren bizi-baldintzen hobekuntza. Erabateko alda-keta da hori; izan ere, epe laburreko helburu neurgarriak

ditugu, alde batetik (orain arte sekula izan ez duguna);bestetik, nazioartearen adostasuna helburu horien gainean.

Bestalde, nazioarteak bere buruari botatzen dion desa-fioa da. Garapen bidean diren herrialdeek bere gain hart-zen dute ondo gobernatzeko eta pobreziaren aurka egite-ko konpromisoa, hau da,euren esku dago MGHen arrakas-ta. Nazioarteak, berriz, garapen bidean diren herrialdeekhelburu horiek lortzeko hartzen dituzten neurriekin bategingo duela hitzematen du.

Hona hemen giza garapeneko helburu horien xedea:

·Lehenbizikoak, munduko biztanle guztiek gutxienekobizi-maila izatea du helburu nagusi. Ezinbestekoa dapobreziaren eta gosearen aurkako borroka.

·Bigarren MGHri dagokionez, hezkuntza da gizartedemokratikoak sortzeko oinarria eta desberdintasuneneta pobreziaren aurka egiteko bidea.

·Hirugarren eta laugarren MGHak, berriz, genero-berdintasunari eta emakumeen ahalmen-sustapenaridagozkie. Hezkuntza izateko eskubidea neskek eta

Afrika: zertan ari gara? Milurteko Garapen Helburuen azterketa: edukia eta ebaluazio kritikoa

Page 17: Baketik-5_eu

17

Hona hemen MGHen aurkako kritika nagusiak:

1. Jatorria eta sorrera-irizpidea dute gaitz nagusiaMGHek, ELGEko (planteamendu neoliberalekin erabatbat datorren erakundea) herrialdeetako ekonomia-minis-troek prestatu eta zehaztu baitzituzten, lehenbizikoz.Herrialde pobreetako ordezkaritzarik gabe batzartu zirenherrialde aberatsetako ordezkariak, eta, hara paradoxa,MGHek adierazten dituzten arazoak pairatzen dituenHegoaldeko gizarte zibila bazterrera utzi zuten.

2. Bestalde, MGHen arazo sozial eta ingurumenekoenkritikan ez da aipatzen gaitz horien sorburu nagusia:neoliberalismoa. Ez dute kritikatzen pobrezia sortzenduen sistema, eta, gainera, pobreei egozten die pobre-ziaren ardura.

Hori dela eta, susmoa dugu MGHak ez ote diren neoli-beralismoaren eta globalizazioaren eragile nagusienbeste estrategia bat aberastasun gehiago pilatzeko bide-tik oztopoak kentzeko.

3. MGHek erabat desitxuratzen dituzte garapenari buruz-ko eztabaidak. Lehen, azpigarapenaren aurka egitea zenhelburua (maximalista); orain, pobreziaren aurka egitea(minimalista). Pobreziaren aurkako borroka ez da berria,NBE sortu zenetik aipatzen den helburua baizik. Alabai-na, jada ez da hitz egiten Iparra eta Hegoaren artekoaldeaz, 70eko hamarkadan ez bezala, ezta oinarrizkopremiak asebetetzeaz ere, 80 hamarkadan ez bezala;okerreko garapenaren aurkako borrokaz ere ez da hitzegiten jada: orain, pobreziaren aurkako borrokaz bakarrikhitz egiten da.

4. Borroka antiterroristaren aurkako mehatxutzat hartzenda pobrezia, irailaren 11z geroztik batez ere. Izan ere,terrorismoaren haztegitzat hartzen dituzte pobreziaguneak. Kriminalizatu egin dute pobrezia eta, ondorioz,segurtasun-irizpideak ezarri dizkiete MGHei.

mutilek berdin duten lekuetan hobetu egiten daproduktibitatea, jaitsi egiten da amen eta haur jaiober-rien hilkortasun-tasa, eta igo egiten da jaiotza-tasa.Emakume bati heziketa ematea herri osoari ematea da.

·Haurren hilkortasun-tasa jaistea da bosgarren MGHa.Lehen Munduan erraz sendatzen diren gaixotasunek 11milioi haur hiltzen dituzte, urtean, Hirugarren Munduan.Bestalde, haurdunaldiarekin eta erditzearekin lotutakogaixotasunak izaten dituzte 50 milioi emakumek bainogehiagok, eta horietatik milioi-erdi bat hil egiten dira.

·Gaixotasunen aurkako borroka da seigarren MGHa.Sufrimendua ez ezik, gizarte osoaren garapen-aukerakbertan behera geratzea dakarte gaixotasunepidemikoek. HIESAk, paludismoak... milioika heriotzaeragiten dituzte. Prebentzioaz eta sendabideaz baliatu-ta, gaixotasunak mendera daitezke.

·Zazpigarren helburua da ingurumen osasuntsua etagarapen jasangarria eta iraunkorra sustatzea, mundukobaliabideak zentzuz erabiliz. Askotan, pobreekordaintzen dituzte ingurumen-kudeaketa desegokiarenondorioak. Ingurumena hobetuz, berriz, pobreentzakobaliabideak sortzen dira.

·Zortzigarren helburua, azkenik, hau da: garapenabultzatzeko lankidetza sustatzea mundu osoan, horre-tarako behar diren bitartekoak eta baliabideak erabiliz:NBE, herrialde laguntza-emaileak, nazioartea,nazioarteko finantza-erakundeak... Baliabide horienmendeko diren aurreko zazpi helburuen guztiz osagarriada zortzigarrena.

Helburu horien alderdi positiboa da giza miseriaren alde-rik ikusgarrienak bistara geratzen direla. Alabaina, horrenerabilera ideologikoa egiten dute giza miseriaren arduradu-nek, legitimotasun berria bereganatzen dute eta eredu libe-rala legitimatu eta hedatzeko beste euskarri bat eskuratzen.

Afrika: zertan ari gara? Milurteko Garapen Helburuen azterketa: edukia eta ebaluazio kritikoa

Mbuyi KabundaSODEPAZeko kidea, Basileako Unibertsitateko Nazioarteko Harre-manetako irakaslea, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afri-

kari buruzko Ikerketa Institutuko partaidea

Page 18: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

18 baketik 5

5. Erabili egiten dituzte MGHak garapenerako laguntza-ren antolaketan eta garapen-politiken zehaztapenean.Pobreziari aurre egiteko berariazko agiriak ezarri zaizkieAfrikako herrialdeei. NMFren irizpideak berenganatudituzten eliteek eginak dira agiri horiek. Elite horiek sunt-situ egiten dituzte herriaren ekimenak eta nahiak merka-tu-ekonomia eta demokrazia liberala (desarautzea,pribatizazioak, estatuaren eginkizunak murriztea...) aint-zat hartzearren. Era berean, sektore pribatua indartuegiten dute, eta haren esku jartzen dituzte osasun-zerbit-zuak, ur-hornidura, hezkuntza... Pobreek ezin dituzteeskuratu zerbitzu horiek. Beraz, eredu neoliberala indar-tu eta bultzatzeko tresna ahaltsua dira MGHak.

Afrikan, garbi asko ikusi da hori guztia NEPAD aferarekin,garapenerako lankidetza berria deritzonarekin. Ereduneoliberal horrek pribatizatu egin ditu ur- eta elektrizita-te-hornidura, osasun-zerbitzuak, hezkuntza... eta multi-nazionalen esku jarri.

6. Garapen-politikak helburuen, populazio kaltebereneta pobre pasiboen arabera eratzen dituzten ikuspegienisla dira MGHak. Baina ez dira pasiboak, bere historiarensubjektuak baizik, pobrezian bertan bizirik irauteko estra-

tegiak aurkitu dituztenak. MGHek ez ikusiarena egitendiete herri-ekonomiaren jarduera horiei, eta bizkarraeman diete Afrikako barne-ekimenei.

7. Guztiz kontraesankorra da mundu osoan garapenera-ko lankidetza martxan jartzeko helburua. MGHak ez diraohartzen esportazioak oztopo izan direla beti kontinen-tea garatzeko, eta zorraren bideragarritasunaz mintzodira. Zer esan nahi du horrek? Mendebaldeak ez dituelabarkatu nahi zenbait zor. Afrikako BPGren %51 da hangoherrien kanpo-zorraren balioa, eta bertako esportazioen%300. MGHek, ordea, ez dute inoiz ere aipatzen zorrakitatu behar denik.

Lehen zazpi MGHak finantzatzeko, 50.000 milioi dolarbehar dira urtean, garapenerako kanpo-laguntza halako bi,baina Iparreko herriek ez dute nahi kopuru hori eman, eztaberen BPGren %0,7a ere.

Egiazko arazoari ez ikusiarena egin diote MGHek,munduko ekonomiaren egiturazko desberdintasunei,pobreziaren eta azpigarapenaren benetako eragileei. Horidela eta, galdera hau datorkigu burura: zergatik MGHekazpimarratzen dituzte helburu batzuk, eta ez beste batzuk?

Page 19: Baketik-5_eu

19

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

Ez dute aipatzen justizia globala, enplegua edo etxebizitzaduina izateko eskubidea. Pobreziaz bakarrik mintzo dira.

MGHek ez dute onartuko Afrikako herrialdeek pobre-zia, gosea, HIESA, paludismoa, haurren heriotza-tasa etaabarren aurkako borroka irabaztea. Urteko hazkunde-tasa(%6) gerrak gutxitzeari, Txinaren petrolio-eskariari, herriaskoren demokratizazioari... zor zaio, ez produkzio-egituraekonomikoen indartzeari.

Nekez gauzatuko dira MGHak Iparrak bere harrapari-jarduera horiekin segitzen duen bitartean. Besteak beste,neurri hauek hartu behar dira: erabat kitatzea kanpo-zorra,garapenerako laguntza handitzea (Gerra Hotza amaituzgeroztik, unerik baxuenean dago, eta terrorismoarenaurkako borrokan, immigrazioa eragozteko eta herrialde‘maltzurrak’ zigortzeko erabiltzen da).

Bada garaia Afrikako herriek beren baliabideak martxanjartzeko, beren garapena beste batzuen esku ez uzteko,besteei ez baitzaie batere interesatzen. Beraz, alde baterautzi behar dute mimetismo desarrollista, eta beren gara-pen-eredu propioa bilatu.

Page 20: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

20 baketik 5

«Bistakoa da ez dela eraginkorra, epe luzera, nazioarte-ko elkartasun-mota jakin bat, Iparreko lekuren bateanproiektuak sistematizatu eta Hegoko lekuren bateraeramatea besterik ez baitu egiten. Ez dago lankidetzarikalde batekoek eman eta bestekoek jaso besterik ez badu-te egiten, aldeen arteko trukean (desberdina bada ere)pentsatu gabe. Afrikako kulturek lagundu egiten digutekomunitate-ikuspegia berreskuratzen, nola partekatuirakasten digute». Martin Ngafu.

«Ez dago inori ezer ez emateko adina pobre den inor,ezta besteren ezer behar ez izateko adina aberats den inorere... Laguntza-premia gainditzen laguntzen digun lagunt-za sustatzen dugu». Thomas Sankara.

1. Elkarrekin, MGHak lortzeko

Gero eta bistakoagoa da gure Garapenerako Lankidet-zako erakundeek MGH guztiak edo batzuk hartu dituztelalanerako eremutzat. Gizarte zibilak bere egin du desafiohori, zenbait erakunderen bidez, proposatu dituzteneilagunduz.

Herrialde pobreei dagokie lehenbiziko zazpi MGHak

iristeko ardura, baina herrialde aberatsek ere badituzteberen obligazioak:

11..11.. GGaarraappeenneerraakkoo llaagguunnttzzaa hhaannddiittzzeeaaGarapenerako Laguntza da «herrialde garatuek garatze

bidean diren herrien esku jartzen dituzten zenbait baliabi-de eta ahalmen, haien aurrerabide ekonomiko eta sozialabultzatzearren, munduan diren pobrezia-mota guztiakkentzea helburu dela» (Espainiako Lankidetza Legea).Herrialde aberatsetako BPGren %0,7a herrialde pobreengarapenerako erabiltzea mundu guztiak onartu du, bainaez dute denek berdin aplikatu.

Hausnarketa praktikoak:

·Zenbait herrialde, autonomia-erkidego, diputazioprobintzial eta udal ez da iristen oraindik %0,7ra. Eginbehar luke ezer gure erakundeak egoera hori dela eta?Gogora ditzagun 90eko mobilizazioak.

·Badira zenbait erakunde publikotan erabili gabeko diru-funtsak, gure GKEek proiekturik ez dutelako.

·Araztu, argitu egin behar da laguntza-kontzeptua, asko-

Afrika: Zer egin dezakegu? Europako gizarte zibil batek (Euskal Herrikoak,adibidez) bultza ditzakeen proposamen zehatzak

Page 21: Baketik-5_eu

21

force bat antolatzea erabaki du, ‘tsunami’ berri horri aurreegiteko.

Jakien prezio-igoera neurrigabeaz ari gara. Azkenekohilabeteotan, izugarri igo dira oinarrizko elikagai nagusienprezioak: arrozarena, adibidez, %73. Istorio honen alderiktragikoena, ordea, hau da: inbertitzaile handien espekula-zioak eragin du igoera beldurgarri hori. Gosearekin diruaegiten duenik ere badago.

Hausnarketa praktikoak:

·Zilegi zaigu gure proiektuak finantzatzeko dirua onartzeaherrialde pobreak itotzen dituzten bankuei eta espekula-zio eta inbertsio horiek onartzea?

·Aurrezten ditugun sos-apurrak negozio horietan ezdiharduten bankuetara eraman behar ditugu, baldin etahorrelakorik badago?

·Arreta handiagoa jarri behar diogu premiazko laguntza-ri, elikagaien banaketari batez ere, eta hobeto aztertubehar dugu gure bertako lankideekin zer neurri hartulaguntza-emaile huts izan ez gaitezen. Badira ekimeniraunkorrago eta adimentsuagoak (badaezpadako bihite-giak, zereal-bankuak...).

·Boikota egin behar zaie barne-finantziazioaz aprobetxa-tuz Hegoaldeko merkatuak suntsitzen dituzten produktueta enpresei.

2. Norberaren konpromisoa

22..11.. EEggooeerraa oonnddoo eezzaagguuttzzeeaaHegoaldeko egoera ongi ezagutzea eskatzen du

konpromiso pertsonalak. Egunero jorratu behar daezagutza hori, eta etengabe ikasi Afrikako egoerarenalderdi guztiei buruz: sozialak, ekonomikoak, geopolitiko-ak, kulturalak, erlijiosoak... Egoeraren alderdi bat bakarrik

tan ez baita laguntza izaten: «Do ut des», «nik zuriematen dizut, zuk niri itzultzeko» edo «timeo danae etdona ferentes», «ematen dizut, baina NBEren BatzarNagusian niri eman behar didazu botoa». Eta zer esanGarapenerako Laguntzako erakundeetan lan egitenduten funtzionarioen soldata bikainei buruz?

11..22.. SSaarrbbiiddee oorreekkaattuuaa nnaazziiooaarrtteekkoo mmeerrkkaattaarriittzzaarraaDenok dakigu hutsaren parekoa dela Afrikak nazioarte-

ko merkataritzan duen portzentajea (%1 baino gehixeago).Lehengaien esportazioari dagokio, batik bat, portzentajehori, petrolioarenari batez ere. Bestalde, Afrikako lehengai-ekoizle eta –esportatzaile diren herrialdeak ez dira gara-pen-zerrendako lehen postuetan ageri ohi. Nola lortulehengaiengatiko irabaziak bertako herritarren mesederakoizatea eta ez multinazionalen, gobernuen (ustelak, horieta-ko asko) eta Iparreko herriren batean zabalduta dutenkontu korrontea gizentzeko gogo biziz dabiltzan buruza-gien onerako?

Hausnarketa praktikoak:

·Afrikan (eta munduko gainerako herrialdeetan) gureGKEek dituzten proiektutako asko produkzio/nekazaritzasektorekoak dira. Jakien ekoizpena, elikagaien segurta-suna bermatzeko ez ezik, beharrezkoa da familiei diru-sarrerak bermatzeko ere. Alabaina, ez dugu beti aztert-zen nola merkaturatu produktu horiek. Asko hobetubehar dugu proiektu-mota horien bideragarritasun-azter-keta, oso garrantzitsuak baitira zenbait eremuren garape-nerako.

·Nekazaritzako produktu batzuek Europan edo bestekontinenteren batean egindako produktu lehiakideantzekoak aurkitzen dituzte Afrikako merkatuetan.

11..33.. MMuunndduukkoo eelliikkaaggaaii--kkrriissiiaaBete-betean ari da jotzen Afrika elikagaien krisia. Alar-

ma-hotsa entzuten hasia da aspaldian, eta NBEk task

Afrika: Zer egin dezakegu? Europako gizarte zibil batek (Euskal Herrikoak,adibidez) bultza ditzakeen proposamen zehatzak

Carluccio GianniniCáritas Españolako Nazioarteko Lankidetza Saileko Afrikako Lurral-

de Ataleko arduraduna.

Page 22: Baketik-5_eu

Txos

tena

k

22 baketik 5

bazterrera uzten badugu, gure jarduera-estrategiek (ikus-garriak eta zalapartasuak, agian) ez dute ezer askotarakobalioko.

22..22.. EEggooeerraa eettaa ppeerrttssoonnaakk eerrrreessppeettaattzzeeaaGerta liteke Hegoaldeko (Afrikako, batez ere) egoerara

hurbiltzean jarrera eurozentrikoak, neokolonialak, inperia-listak azaltzea guri, hau da, agintzen dutenen aldean jart-zea, nahi gabe bada ere. Ahaztu egiten zaigu Hegoaldekoherritarrek badutela beren giza duintasuna, beren inde-pendentzia/autonomia eta arazorik larrienak konpontzekoberen irizpideak.

Proiektu askok egin dute porrot Iparreko erakundeeta-ko bulegoetan onartu direlako, Afrikako gizarte zibilarenekarpenik gabe.

22..33.. NNoorrbbeerraarreenn iirriittzziiaakk aazzaallttzzeeaa Erakunde jakin batekin aritzeko aukerarik edo motiba-

ziorik izan ez eta nahiago ukan arren organismoetatik apar-te jardun, badago, hala ere, konpromiso pertsonala nolabideraturik. Bizitza pertsonal, familiar edo sozialaren unebakoitzean adieraz daiteke konpromiso hori guremunduan: seme-alaben heziketan; lantokian eta lagunartean, halako irizpide orekatuak defendatuz eta Saharazhegoaldeko jendearekiko topiko hain hedatu eta minga-rrien aurka eginez. Denok dakigu zein zaila den topikoarrazista horiek ezabatzea.

22..44.. KKuullttuurraa aarrtteekkoottaassuunnaaSaharaz hegoaldeko zenbat eta jende gehiago gure

artean, orduan eta handiagoa haien sorterria, bizimodua,arazoak, familia-giroa eta ingurua ezagutzeko gogoa.Hurbiltze horretatik baztertuenen aldeko ekimen etaerabaki pertsonal ugari sor daitezke. Afrikako aberasta-sun kulturalarekin harremanetan jartzen gaitu hurbiltzehorrek, eta baliagarri izan dakiguke elkarren premiadugula ohartzeko eta errespetu gutxiko jarrera horiekgainditzeko.

22..55.. EErraa gguuzzttiieettaakkoo eekkaarrppeenn ppeerrttssoonnaallaakkBadugu joera pentsatzeko Afrikako garapenerako dirua

emanez gero betea dugula jada gure herritar-eginkizuna.Gure bihotza pozik utziko du agian emaitza horrek, bainaez dezagun ahantzi beste alor batzuetara ere heda ditzake-gula gure ekarpen pertsonalak,era askotara erabil dezake-gula karitatea: beti dago norbait gure beharrean, batez eregure inguruan ibiltzen diren immigranteak. Zer dakiguhaiei buruz: non bizi diren, nondik datozen, beldurrik badu-ten, poliziagandik ihesi dabiltzan...? Hitz egin diezaiegun,onartuak senti daitezen, ikus dezaten bakarren bat ardurat-zen dela haien egoeraz.

3. Ondorioa

Amaitzeko, hona hemen, labur-labur, Toledon, 2008koapirilaren 18tik 20ra Zero pobrezia plataformako lantalde-

Page 23: Baketik-5_eu

23

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

en ondorioetako batzuk. Hamalau arazo, lau alorretanbanatuak, ageri dira ondorio hauetan:

MMoobbiilliizzaazziioo ppoolliittiikkooaa·Herritarren partaidetza eta atxikimendu eskasa, eta zail-tasunak sentsibilizatu gabeko herritarrei mezuahelarazteko.

·Plataformako erakundeen partaidetza eskasa.

·Sormen eskasa ekintzak egiteko eta deitzeko.

·GKEk ez dute bat egin Zero Pobrezia kanpainarekin.

EErraaggiinn ppoolliittiikkooaa·Nahasketa, solaskide politikoak direla eta.

·Arazoak tokian tokiko itunak sustatzeko, eta tokiantokiko herritarren atxikimendurik eza.

·Prestakuntzarik ez eragin politikoari dagokionez.

·GKEn administrazioarekiko finantza-mendekotasuna.

KKoommuunniikkaazziiooaa·Termino-nahasketa (sarea, plataforma, GKE, kanpaina...).

·Trebakuntzarik ez komunikazio-estrategiari dagokionez.

·Zabaldu beharreko mezuaren konplexutasuna.

·Zailtasunak komunikabideekiko harremanetarako.

PPoossiizziioonnaammeenndduuaa·Adostasun-premiak luzatu egiten ditu prozesuak, etajaitsi egiten du posizionamenduen exijentzia-maila.

·Plataforma-ugaritasuna.

·Jatorrizko mezua (zabalegia, orokorregia...) higatu egiten da.

Page 24: Baketik-5_eu

Astelehenetik ostiralerako ikastaroan eta larunbatekomahai-inguruan sortutako gogoeta giroak Afrikako gizaduintasunaren aldeko laguntza kokatu eta bideratzekoesparru bat definitu du hiru irizpideren inguruan:

·Lehentasunen kontzientzia orokor batez jabetu

Afrikan giza duintasunaren auziak bost lehentasunhandi ditu: hezkuntza, osasuna, elikadura (nekazaritza),Estatua (eta garapena) eta ekonomia-eredua. Ikuspuntuorokor honen barruan kokatu behar dira Afrikan giza duin-tasunaren aldeko proposamenak. Honek esan nahi du,hezkuntza-, osasuna- eta elikadura-krisiak arintzeko ekintzazehatzen bidez eragitea, esate baterako, krisi hauekekonomia-, Estatu- eta garapen-ereduekin duten harremanzuzena kontuan izan gabe, kaltegarria izan litekeela. Honekez du esan nahi eremu hauetan proposamen zehatz, zuzeneta aringarriekin eragin behar ez denik, baizik eta ekintzahauek kontzientzia eta ekintza orokor baten barruan koka-tu behar direla, beren egitura-ondorioetan ez ezik zergatie-tan ere eragina izan dezaten.

·Afrikako sendotasunak indartzea eta bereziki beregiza-ondasuna

Ezin da egin noski bi edo hiru lerrotan Afrikako egoera-ren diagnosi bat, baina, Arantzazun Afrikari buruzko bi astehauetako saioetan entzun dugunari kasu eginez, egiteraderrigortuak bagina, honela adieraztera ausartuko ginate-ke: Afrikak jasaten dituen bidegabekerien arrazoi nagusibat Afrikako nortasunaren, tradizioaren eta kulturarengaitasun eta ahalmenekiko bat ez datozen atzerriko ekono-mia-, politika-, gizarte- eta garapen-ereduen ezarpenhistoriko eta bortitza da. Analisi honetan oinarriturik ezart-zen dugu, injustizia hauek gainditzen lagundu nahi duenedozein proiektuk irizpide gidari eta zeharkako bat izanbeharko duela kontuan:

·Afrikarekin eta honen alde egiten den guztia beresendotasun tradizionalak, bere subiranotasuna, bereeraikuntza propioaeta bereziki bere giza-ondasuna bult-zatuz egiten bada eraldatzaile eta askatzaile izango da.Bere autonomia bultzatzen ez duen eta Afrikarentzategiten ez den guztiak injustiziak eta botere harremandesorekatuak betikotzen lagun lezake.

Aipaturiko bost lehentasunetan bultza litezkeen Afrika-ko sendotasunak aurki ditzakegu. Hezkuntzan, osasunean,elikaduran eta nekazaritzan, Estatu eta garapen ereduanala ekonomia ereduan Afrikak sendotasunak ditu, etasendotasun hauek bere gizarte- eta kultura-ohiturarekin,bere biziraupen modu historikoekin edo bere politika etagizarte-antolaketa ereduekin loturik dauden mendetakotradizioekin erlazionatuta daude.

·Entzutea eta senidetze kontzeptua garatzea, han etahemen

Gizarte zibilak Afrikako giza duintasunaren alde egitekoAfrikara nagusitasunez begiratzen uzten dion «printze ispi-lua» hautsi beharra dauka. Senidetze kontzeptuak honetanlagun gaitzake. Gizarte zibil antolatuak mota askotakosenidetze-proiektuak bultza litzake: familia, hezkuntza,enpresa, udal, osasun, nekazaritza eta politika mailanHonek berdintasunezko harremanak sortzen eta elkarren-ganakoak ipintzen lagunduko luke, bost lehentasunetaneragiten uzteko moduan eta beti ere bertako giza-ondasuneta sendotasunak bultzatzeko eta hauetatik ikasteko. Seni-detze-konteptua garatzeko eta Afrikako sendotasunak etagiza-ondasuna bultzatzeko ezinbesteko baldintza entzuteada. Ezagutzeko, ulertzeko, ikasteko eta kolaboratzekonagusitasunaren aurreiritzirik gabe.

Entzutea eta senidetze-kontzeptua Afrikan gara daitez-ke eta garatu behar dira, baina ezin dugu ahaztu baita Afri-ka orain gure artean dagoela ere. Emigratzen duten etagure herrietan eta auzoetan bizi diren afrikarren babesga-betasun eta itxaropen aurpegietan adierazita ikusten dugu.Kasu honetan ere, entzun, harrera egin eta senidetze-kont-zeptua gara dezkegu. Horretarako guztiarako, funtsezkoada gizartearen kontzientzia bultzatzea, batez ere gaztee-nen artean eta hezkuntzan, eta gizarte zibileko elkarteeneragin- eta komunikazio-ahalmena sendotzea.

Afrikako errealitatera hurbiltzeko II.ikastaroaren ondorioak

24 baketik 5

Page 25: Baketik-5_eu

25

Afrikari buruzko II. astea Arantzazun

Ondorengo iradokizunak egiten dituzten 21 proposa-men aurkeztu dira:

·Komunikazio arloarekin zerikusia duten bost proposa-men: batek kanpaina bat proposatzen du Afrikari eskert-zeko lehen munduari egin dizkion ekarpenak; bestebatek, ildo berdinetik, Afrikari buruzko erakusketa ibilta-ria eta kontinente hartako egoerarekin zerikusia dutentestuen irakurketa kolektiboak egitea proposatzen du,hirugarrenak Afrikaren esperientzia arrakastatsuen etaberritzaileen esperientziei buruz informatzea planteat-zen du; eta beste bi proposamen bat datoz, nazioartekoberri-agentziak ez ezik hedabide afrikarrak ere kontuaneduki daitezen aditzera emateko.

·Beste hamabi proposamenek «senidetze» formadesberdinak planteatzen dituzte Afrikaren sendotasunaksustatzeko: (1) esku-sartze edo larderia edozein formabaztertzea, (2) giza-ondasunean inbertitzeko funtsa sort-zea, (3) dagoeneko martxan dauden egitasmoetarakodirua erabiltzea, (4) haurtzaroan eta nerabezaroan inber-titzea lankidetzaren zeharkako ardatz gisa, (5) euskalenpresak animatzea Afikan eta Afrikarekin inbertitudezaten, (6) udal-senidetzeak bultzatzea, (7) familarteko

elkartasun zuzena sustatzea, (8) euskal unibertsitateenkonpromisoa bilatzea kontinentearekin euren ikerketa-ekintzan, (9) kontzientzia eta nortasun panafrikarrapiztea, (10) praktika demokratikoak babestu eta gizartezibil afrikarra indartzea, (11) emakumeei ahotsa emateaAfrikan, eta (12) munduko ekonomia-eredua berrikusieta Afrikako autogestio ekonomikoa laguntzea.

·Lau gogoeta-proposamen: (1) geure buruari errealitateafrikarraz galdetzea, (2) gugatik, gure duintasunagatikAfrikak zer egin dezakeen galdetzea, (3) gure ongizate-ari buruz gogoeta egitea eta (4) segurtasunik eza oroko-rraz piztutako sentipena gutxitzea.

Proposamen multzo hau aztertu duen taldeak, MbuyiKabunda irakaslearen zuzendaritzapean, ondorio bezalaatera du guztiak baliagarriak eta osagarriak direla etahauetako bat aukeratu ordez, egokiagoa dela erreferent-zia-esparru bat eratzea, zeinak, proposamen guztiakbilduz, ekintza-plangintza orokorra definitzea ahalbidetu-ko duen, bere garapena programatuko duen esparrua,alegia.

Afrika giza duintasunarenalde jardutekoproposamen lehiaketarenondorioak

Page 26: Baketik-5_eu

Ond

orio

ak

Baketik-ek eta Tau Fundazioak hurrengo ikasturtearibegira, lanerako eta gogoetarako prozesu bat zabaltzeaerabaki dute hurrengo oinarriei buruz jarduera-plangintzabat zehazteko:

·Jarduerak giza duintasunaren kausari eragiten diotenbost lehentasun nagusien kontzientzia orokor bateninguruan garatu beharko dira: hezkuntza, osasuna,elikadura (nekazaritza), Estatua (eta garapena) etaekonomia-eredua.

·Bultzatuko diren ekintza-proposamenen irizpide gidariaAfrikaren sendotasunak eta giza-ondasuna bultzatzeakzuzendu beharko du.

·Ekintza-plangintza hauek senidetze-kontzeptua garatukodute, han eta hemen, edozein eskema asimetrikoa,inposatzailea edo nagusitasunezkoa apurtzeko. Zentzuhonetan, udal-, elkarte-, formakuntza-, ekonomia-, enpre-sa-, unibertsitate-senidetzeak bultzatuko dira.

·Senidetze-konteptua garatzeko eta Afrikako sendotasunaketa giza-ondasuna bultzatzeko ezinbesteko baldintzaentzutea da. Ezagutzeko, ulertzeko, ikasteko eta kolabo-ratzeko nagusitasunaren aurreiritzirik gabe.

·Programa honen abiapuntuak Afrikako II. astea dela-etaantolatu den lehiaketan aurkeztutako 21 proposamenakizango dira.

2008ko ekainaren 15a

Azkeneko ondorioa

26 baketik 5