BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

3
Jesus Jauna, egun osoa eskaintzen deutsugu: gure lana, gure burrukak, gure pozak eta gure saminak. Emoiguzu geuri, eta lankide ditugun gure neba eta arreba guztiei Zeure erara pentsatu, Zeugaz lan egin eta Zeugaz bizia izatea. Emoiguzu gure bihotz osoaz Zeu maitatzeko grazia eta gure ahalbide guztiez Zeu zerbitzatzekoa. Zeure Erregetza benetako egia izan daitela lantegietan, tailerretan, meategietan, baserrietan, itsasoan, eskoletan, bulegoetan eta etxeetan. Etsipenak joten dituan ekintzaileek iraun daiela Zeure Maitasunean. Lanaren eta burrukaren ohorezko ekintzan hildako gizon eta emakume langileek atseden beie bakean. AIZU!!! “BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA” Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. 2013ko apirila. Aizu 54. zenb. Lan mundurako esanguratsuak diran egun bi ospatuko doguz apirilaren azkenean eta maiatzaren hasieran. Apirilaren 28a, Laneko Osasun eta Segurtasunerako Munduko Eguna da eta maiatzaren 1a, gizon eta emakume langileen nazinoarteko jaia. Zer dinoskue krisialdia indarrean dagoan eta lan eta gizarte eskubideak galtzen dihardugun testuinguru honetan? Deia argia da: batu daiguzan ahaleginak gizakiaren, batez be egoerarik gordinenean dagozanen, LANEKO EZBEHAR ETA GAIXOTASUNEN BIKTIMEN ETA EUREN FAMILIEN ALDEKO ALKARTASUN EKITALDIA BARAKALDOKO Bide Onera plaza Apirilak 27 (zapatua) Ordua: 12:30.

description

BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

Transcript of BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

Page 1: BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

Jesus Jauna, egun osoa eskaintzen deutsugu:gure lana, gure burrukak,gure pozak eta gure saminak.

Emoiguzu geuri, eta lankide ditugungure neba eta arreba guztieiZeure erara pentsatu, Zeugaz lan egineta Zeugaz bizia izatea.

Emoiguzu gure bihotz osoazZeu maitatzeko grazia eta gure ahalbide guztiezZeu zerbitzatzekoa.

Zeure Erregetza benetako egia izan daitelalantegietan, tailerretan, meategietan,baserrietan, itsasoan, eskoletan,bulegoetan eta etxeetan.

Etsipenak joten dituan ekintzaileekiraun daiela Zeure Maitasunean.Lanaren eta burrukaren ohorezko ekintzanhildako gizon eta emakume langileekatseden beie bakean.

Maria, behartsuen Ama, Otoiz gure alde. Amen.

AIZU!!!

“BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA”

Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko

Idazkaritza Bilbao. 2013ko apirila. Aizu 54. zenb.

Lan mundurako esanguratsuak diran egun bi ospatuko doguz apirilaren azkenean eta maiatzaren hasieran. Apirilaren 28a, Laneko Osasun eta Segurtasunerako Munduko Eguna da eta maiatzaren 1a, gizon eta emakume langileen nazinoarteko jaia.Zer dinoskue krisialdia indarrean dagoan eta lan eta gizarte eskubideak galtzen dihardugun testuinguru honetan? Deia argia da: batu daiguzan ahaleginak gizakiaren, batez be egoerarik gordinenean dagozanen, duintasunaren defentsan. “Gizakiak dau lehentasuna”.

“Gizakiak, gaixotasuna, minus-baliotasuna, alarguntasuna, za-hartzaroa, langabezia eta (…) erru barik, bizibidea ateratea galarazoten deutsen bitarte-koak ukatzen deutsazan beste edozein jazoera jasan ezkero, bere buruaren segurtasunerako eskubidea dauka”. (Juan XXIII Pacem in terris P.T. 11 zenb.).

LANEKO EZBEHAR ETA GAIXOTASUNEN BIKTIMEN ETA EUREN FAMILIEN ALDEKO ALKARTASUN EKITALDIA

BARAKALDOKOBide Onera plaza

Apirilak 27 (zapatua)Ordua: 12:30.

ZAIN GAUKAZUZ!

Page 2: BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Munduko Jardunaldia ospatzen da. Lanaren Nazinoarteko Erakundeak (LANE), “Gaixotasun profesionalen prebentzinoa” goiburupean, ohartarazo egin gura gaitu eta gure inguruan be ezagutzen dogun “isilean gordetako pandemia” salatzeko dei egiten deusku. Hona datu batzuk:

1994tik 2008ra estadu espainiarrean 3.943 lagun hil ziran amiantoaren eraginez. Euskadin, 3.713 behargin erregistratuta dagoz gaur arte, produktu horren eraginpean lan egiten dabelako.

Euskal Herriko Autonomia Alkartean, 2012an, 25.604 lan-ezbehar gertatu ziran eta 32 beharginek aurkitu eben heriotza lantokian. 2.714 behargini sinatu jakezan parteak gaixotasun profesionalengaitik (Osalanek aurreratutako datuak).

GIZAKIAK DIRA

-Langabetuak: EHAEan: 179.000 lagun, Bizkaian, 100.000tik gora. Estaduan: 5.965.400.

- Gazte langabetuak: EHAEan, %39a; Estaduan, %55a.

- Europar Batasunean (27): 26 milioi langabetu dagoz, batez beste, herritarren %10,7a. Sei milioi gazteak dira.- Euskadin, hitzarmenen %87a barritu barik dago; Bizkaian, %96,9a.- Estadua: 1.411.000 beharginek bakarrik jasoten dabe laguntza langabezian egoteagaitik. Hiru milioik laguntzaren bat (hilean 400 euro,…) kobratzen dabe.

- Euskadi: 124.608 lagunengan (biztanleriaren %5,7a) dau eragina pobretasunak.

- Euskadi: 2012an, gastu soziala BPGaren %24,5 izan da.

Lan munduko gizon eta ema-kumeen burrukaren sinbolo unibersala dan maiatzaren 1ean, batu daiguzan ahaleginak lan eta gizarte eskubideen defentsaren alde. Gizakien gainetik, irabazirik handienaren legea ezartzen dauan sistemaren aurrean, ezinbestekoa da batasuna, erakunde sozial eta sindikalek bat egitea… Gorde eta baloratu beharreko

“BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA” Munduan, 15 segundoz behin, behargin bat hilten da lanari lotutako ezbehar edo gaixotasunen baten eraginez; %86a laneko gaixotasunen eraginez hilten da.

Page 3: BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA

kapital nagusia gizakia dalako bere osotasunean.