Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa...

24
ELGOIBAR - 1036. zenb. XXIV urtea - 2017-05-26 Badoa, arrastoa lagata

Transcript of Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa...

Page 1: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

ELGO

IBAR- 1

036.

zen

b. X

XIV

urte

a - 2

017-

05-2

6

Badoa, arrastoa lagata

1036 azala:Maquetación 1 25/05/17 12:00 Página 1

Page 2: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

ELENAileapaindegia

Depilazio Elektrikoa

San Frantzisko 49 -1 Tel: 943 741 189

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

1036 azala:Maquetación 1 25/05/17 12:00 Página 2

Page 3: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

3ZOZOAK BELEARI

Itsatsi zaizkigu galtzak izterretara aurten ere, Nora. Eta terraze-tan eguzki goxotan egon ordez, itzal bila ere hasi gara. Aile-gatu da, antza, uda beroa. Eta noski, urtaro honi eskuaemanda, baita gimnasioetako promozioak, burutik oinetarai-

noko zonalde guztiak depilatzeko eskaintzak eta, nola ez, urte-roko mamua: bikini operazioa. Izenak berak beldurra sortzen du,ezta? Gorputz ustelak edo gaixoak bagenitu eta hondartza za-paltzeko ebakuntza gogor bat beharko bagenu bezala. Udabehar bezala gozatzeko urte guztian egin ez duguna egin eta“forman” jarri beharko bagina bezala, nahi eta nahi ez. Zenbateta azkarrago, hobe. Zenbat eta gehiago, hobe. Zenbat eta mo-renoago, hobe. Jesus, ez da hainbesterako izango! Gogoratzenditut umetako hondartza egunak, neska zein mutil bainujantziaren

beheko partea jantzi eta zoroaren pare jolasean ibiltzen ginene-koak itsas-bazterrean. Eta digestio madarikatua… segunduak or-duak bailiran pasatzen ziren une haietan. Eta kitto, ezergehiagorik ez. Ez bularralde handia disimulatzeko bikini berezirik,ez push-up estiloko bainujantzi deserosorik, ez zelulitisa ezkuta-tzeko saiakerarik eta ez tanga ikustezinik. Ezta olatuek aidean era-mango dutenaren beldurrez lepoa markatzeraino estutu behar densokarik ere. Fribolitate honi kontrapuntua jartzearren, facebook-enaurkitutako argazki bat ekarriko dut mahai-gainera. Hondartzarajoateko ezinbestekoak diren bi faktoreak zioen hasieran: Gorputzbat edukitzea eta hondartzara joatea. Zer sinplea eta zein erre-ala. Ba horixe, Nora. Lehena behintzat, badaukazu zuk ere. Jo-ango gara Debara, edo bikiniak etxean utzita, Saturraran aldera?

GARAZI AYESTA

NORA HADI

“Iritsi da, antza, uda beroa, eta horri eskua emanda, baita gimnasioetako promozioak,burutik oinetarainoko zonalde guztiak depilatzeko eskaintzak eta ‘bikini operazioa’”

Ai, Garazi... benetan gai ezaguna gaurkoan mahai gai-neratu nahi izan duzuna. Udaro Trending Topic izatenden horietakoa. Ba ote da inguruan inor izurri haubaino indartsuagoa denik eta izurriaren sarean jausi ez

denik? Egon badaude, noski, baina nik behintzat sumatu dut nireburua gai honen inguruan arduratzen hasia.

Urtero egiten diot zin nire buruari, Garazi; ezetz, hurrengo ur-tean ezetz, ez naizela olagarro honen sarean eroriko eta ez dio-dala merezi ez duen garrantziarik emango. Eta nire buruak atzerabaietz, iritsiko direla hondartza egunak eta horrekin batera hasikonaizela barrita energetikoak eguneroko zerealez ordezkatzen,Maltzagatik bueltan natorren bakoitzean pisura igotzen eta harenerantzunarekin desesperatzen, haserretzen, itotzen...

Orain akordatzen naiz amak azterketa garaietan behin eta

berriz errepikatutakoaz: "Harrapatu zaitu zezenak oraingoan ere".Zenbat zezen ditugun gure atzetik: urteroko azken azterketen atze-tik, gradu amaierako lanaren atzetik, dieta madarikatuaren atze-tik...

Jarri naiz pentsatzen, Garazi, zein exijente bihurtu den (dugun)gizartea bizitzako arlo guztietan, eta zeinen itsu bizi garen bertanmurgilduta. Hortaz, horra nire proposamena: alda ditzagun gureohiturak eta bihur dezagun bikini operazio hori barre-operazioedo maitasun-operazio. Aprobetxa ditzagun eguzki izpiak lagu-nartean kaña bat ez, bi... hartzeko, eta momentu goxoez abe-rasteko.

Mila aldiz aberatsagoa barrutik politak izatea, eta hori ba-daukazu zuk ere, Garazi. Eta tira, behin ohiturak hausten hasita...Nora? Debara! Eta bikinia etxean utzita!

“Urtero egiten diot zin nire buruari, Garazi; ezetz, hurrengo urtean ezetz, ez naizela olagarro honen sarean eroriko eta ez diodala merezi ez duen garrantziarik emango”

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:02 Página 3

Page 4: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Gehiegi izateak, neurri baten,gainditzea adierazten du. Nieta zure arteko muga non da-

goen sumatzea, bereiztea eta jakitea dapertsonok dugun erronka garrantzitsuenabizikidetzari begira.

Muga horrek, beste guztiek bezala,

bi alde ditu landu beha-rrekoak bere funtzioa betedezan. Alde batetik, ingu-ruan beste pertsona batzuk

daudenaren kontzientziaizan behar dut, eta haien be-

harrak eta nahiak kontuan har-tzen ikasi, nire mugimenduek

eurenak oztopa ez ditzaten. Bestalde,neure burua garatzeko espazioa behardut, eta nortasuna eta konfiantzarekinbete espazio hori.

Norberak “habitatzen” duen espa-zioaren kontzientziak besteekiko mugaezartzen laguntzen du, baina besteenbehar eta nahiak behatu, aztertu, erres-petatu eta asetzen saiatzeko hezten gai-

tuztenean zaila da norbere azalarenkontzientzia izatea, eta ohitu gaitezke in-badituak izatera.

Ikasketa honetan zailtasunak sortzendituena boterearen zapore biziak sor-tzen digun adikzioa da. Egin nahi ezduzun zerbait egitea lortzen dudaneansentitzen dudan botere sukarra, superbo-tere bat izango banu bezala. Gure ar-tean sortzen diren loturak elkarrenganeragiteko boterea ematen digu; izanikastolan, kalean, lanean edo etxean.

Bakoitzak erabakitzen du nola era-bili botere hori; baina argi izan behardugu pertsonen arteko erlazio orotanfaktore eragile garrantzitsua dela bote-rea.

Boterea eta harremanak

EDURNE EIZAGIRRE

“Besteen behar eta nahiak behatu, aztertu, errespetatu eta asetzen saiatzeko hezten gaituztenean zaila da norbere azalaren kontzientzia izatea”

Psikologoa

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:02 Página 4

Page 5: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

u ELGOIBARKO ALKATEARIJoan zen azaroaren 18an artikulu bat

argitaratu nuen aldizkari honetan bertanAuzoetako bilerak izenburupean. Artikuluhartan, oso interesgarria irizten nion Ei-barko Udalak antolatu ohi dituen auzoe-tako bilerak Elgoibarren ere egiteari,batzar horietan herritarrek aukera dutelakoudal agintariei zuzenean euren ezinego-nen eta kezken berri emateko eta ekarpe-nak egiteko.

Sei hilabete joan dira ordutik eta nireproposamenak ez du erantzun positiborikjaso. Esan beharra dizut ez nuela besterikespero, zuk zuzendutako eta udal gober-nuak babestutako 2016-2019 Legegin-tzaldiko Planean, abenduan herritarreiaurkeztu zenieten hartan, ez delako gaihau helburuen zerrendan agertzen. Etahori aipatutako plan horretan herritar guz-tien parte-hartzea bermatzea zenutela bi-siotzat, eta gardentasuna etaparte-hartzea baloretzat, besteak beste.Guzti horrek pentsarazten dit proposatzenduzuena inplikazio kafeinagabea dela.

Ez dakit zergatik ez duzuen onartzenparte-hartze eredu hori; den beharrezkoez duzuelako ikusten edo den nolabaitekobeldurra diozuelako herritarren aurreanjartzeari eta haietako batzuk zenbait udalordezkarik dituzten gabeziez konturatze-ari. Azken horregatik balitz, ulertzen dutzuen jarrera, kontziente zaretelako egitenduzuena eginda edo gobernatzen du-zuen moduan gobernatuta ere, zuen al-derdiak jarraituko duela gure herri honenetorkizuna zuzentzen, “demokrazia”aroan beti egin duen bezala.

Garbi utzi nahi dut ez nagoela inongoalderdi politikora afiliatuta. Esaten dutena-gatik barik egiten dutenagatik baloratzenditut nik pertsonak, eta horren harira esannahi dut, biltzeko aukera eman didatenagintari politikoen artetik, bi estimatzen di-tudala bereziki, alderdi politiko ezberdi-netakoak biak. Horietako bat LarraitzUgarte Zubizarreta da, Gipuzkoako Foru

Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpie-gitura diputatu ohia. Adeitasunez etaapaltasunez hartu ninduen eta entzunzuen nire eskaera, Donostia eta gure he-rria lotzeko garraio publiko zerbitzua ho-betzekoa, eta 2015. urteko martxoaren1etik indarrean dagoena. Bestea MarcoBoronat Elizalde da, Eusko JaurlaritzakoGarraio zuzendari ohia. Estimatzen diz-kiot agertu zidan zintzotasuna eta eskaini-tako tratu fina. Nik egindakoplanteamenduak arretazentzun zituen etabidezkoa iru-ditzen zi-t za i danh o r r e nalde borro-kan segitzeraanimatu nin-duen.

Juan Angel Garcia Calleja

u LARUNBATEAN ZUBIETARA!Erraustegiko obrak bigarren aldiz hasi

dira; 2011ko udaberrian hasi zituztenoraingo agintariek eta gero EHBildukoekgelditu. Orduan, 2011n, milaka gipuzko-arrek esaten genuen eta gaur berrizdiogu: “Errausketarik Ez”, txarra delakoosasunarentzako, ingurumenarentzako,ekonomiarentzako eta enpleguarentzako.Tamalez, Gipuzkoako agintariek ez duteentzun nahi, ez orduan eta ez orain.2011n milioi askoko zorra egin zioten Gi-puzkoari Swap madarikatu haiekin etaorain, berriz, 2017tik aurrera 35 urterakohipotekatu gaituzte 1.000 milioitik gorakoalferrikako gastuetan.

Zein eskubide daukagu gaizki egitekoondo egin daitekeena? Zein eskubidedaukagu gure zabarkeriagatik auzoa ku-tsatu eta hondatzeko? Kutsatzeko eskubi-derik ez dauka inork, ez ibaia, ezondokoa tabakoarekin, ez Afrikako herri-tarra gure pozoiak bialduz eta ez Donos-tiarrek Zubietako jendeei kalte eginez.

Erraustegiaren Aurkako MugimenduakErraustegiren Aurkako Eguna antolatu dularunbaterako (maiatzak 27), Zubietan.han egiten hasi diren erraustegiarenproiektoa salatzeko. Mugimenduak gipuz-koar guztioi bertara gerturatzeko gonbi-dapena egin digu. Hitzaldi interesgarriakegongo dira: Nafarroan errausketarik ga-beko Hondakin Plana, Errausketa eta Ne-kazaritza, Alianza Incineradora deValdemingomez No... Haurrentzako tai-lerrak eta herri bazkaria egongo dira.

Animatu gaitezen! Erraustegirikez, ez gure izenean!

A.I.Z.

GUTUNAK 5

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Zergatik merezi du

Elgoibarko Izarrako

bazkide izateak?

miriam lizarralde

"Herri euskaldun batean bizinahi dudalako eta

helburu hori lortzeko elkartea beharrezkoa delako"

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:02 Página 5

Page 6: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

MOTZIAN6

Ke detektoreak jarriko ditu Elgoibarko Udalak 80 urtez gorakoen etxeetan, doan

Boluntarioak behar dituzte gaur eta bihar Elgoibarren egingoduten elikagai bilketa

kanpainarako

Gipuzkoako Elikagaien Bankuakgaur eta bihar Elgoibarren egingoduen elikagai bilketan parte hartzeradeitu du Elgoibarko Gizarteratze Ma-haiak. BM supermerkatuan aritukodira boluntarioak jatekoa batzen,9:30etik 21:30era, baina txandakosatzeko, arduradunei ezinbestekoazaie zenbat boluntario izango dituztenjakitea. Horregatik, prest dauden he-rritarrei lehenbailehen izena ematekoeskatu diete.

Gurutze Gorrian eman beharda izena eta hiru bide jarri dituztehorretarako: 943 743 864 tele-fono zenbakira deituta, [email protected] helbidera idatzitaedo Gurutze Gorriak duen bulegoraagertuta. Txaleko bereizgarriak jan-tzita ibiliko dira gaur eta bihar egi-teko horretan boluntarioak, saltokirasartzen direnei poltsa bat eskainieta betetako poltsak jasotzen.

Bioaniztasunari buruzko kezkak eraman dituzte ikasleek Udalera

Suteak saihesteko zerbitzua jarri du martxan Elgoibarko Udalak, eta horren barruanke detektoreak ezarriko ditu 80 urtez gorako 271 lagunen etxeetan, doan, adi-nekoen euren zein auzokoen segurtasuna bermatzeko. Bihartik aurrera, gutun

bana jasoko dute adinekoek etxean, eta hortik aurrera, behar bezala identifikatutakoteknikari bat joango zaie etxera. Teknikari horrek etxebizitzaren krokis bat egingo du,larrialdi kasuren bat gertatuz gero, etxea nondik eta nola hustu behar den zehazteko.Ke detektagailua bera non jarri ere zehaztuko du. Etxebizitza normaletan bakarrarekinnahikoa litzateke, baina bi pisutakoetan edota baserrietan baliteke bi behar izatea.Atiempo etxeko teknikariek jarriko dituzte ke detektagailuak, sabaian, obrarik egin be-harrik gabe. Kea edo sua detektatuz gero, alarma joko du gailu horrek, ondo entzutekomoduan –85 dezibeliotara–. Gailuaren mantenuaz Udala arduratuko da, eta urteanbehin pasatuko dira teknikariak etxeetatik, ondo dauden egiaztatzeko.

Elgoibarko Herri Eskolako eta Elgoibar Ikasto-lako 45 ikaslek udalbatza berezian aurkeztu zi-tuzten joan zen astean herriko bioaniztasunalantzen ibili ostean atera dituzten ondorio nagu-siak, eta baita euren eskaera eta proposamenakere. Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta JosuArraiz Hirigintza zinegotziak erantzun zituzten es-kola-umeen galderak. Eskola Agenda 21 Debe-gesa garapen agentziak koordinatzen du etaEusko Jaurlaritzak laguntzen du diruz. Programahorretan Meka, Arreiturre Institutuak eta IMH ikas-tetxeek ere parte hartu dute. Argazkiak: www.ba-rren.eus. Mendaron, maiatzaren 30ean egingoda pleno txikia, 11:00etan.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 6

Page 7: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

Atabal Trinitateetako Danborradaren elkarteak sagardo eguna antolatu du gaur iluntze-rako, danborrada finantzatzeko dirua lortzeko. 18:45ean inauguratuko dute jaia udal agin-tariek, Maalako parkean, eta ordutik hasita, sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukeraizango da, 22:00ak aldera arte. Eusko Label markako sagarrarekin egindako sagardoaeta Eusko Label haragia parrillan eskainiko dituzte. Zazpi sagardotegitako sagardoa das-tatzeko aukera egongo da: Iparragirre, Oiharte, Bereziartua, Petritegi, Caloniar, Aburuzaeta Astabre. Era berean, bost pintxo jarriko dituzte aukeran: sahieskia, oilaskoa, txorizoa,hanburgesa eta hirugiharra. Tiketak zazpi euroan salduko dituzte, eta horren barruanedalontzia emango dute Danborradako grabatuarekin, eta zazpi sagardo eta pintxo batdastatzeko aukera. Pintxoak, bakarka, 2 euroan salduko dituzte. Eta zapiak ere jarrikodituzte salgai Trinitate jaietan, herritarrak zapia janztera bultzatzeko.

MOTZIAN 7

Hezkuntzako hirugarren greba deialdiak jarraipen zabala izan duMendaroko ikastetxeetan, eta jarraipen apalagoa Elgoibarkoetan

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko es-kola publikoetan grebara deituzuten martitzenerako ELA, LAB

eta Steilas sindikatuek. Hirugarren grebadeialdia izan da, eta aurrekoetan bezala,irakasleak, heziketa bereziko profesiona-lak, sukaldariak, garbitzaileak eta Hau-rreskola partzuergokoak zeuden grebaegitera deituta. Hezkuntza publikoarenegoera “oso larria” dela salatu dute sindi-katuek, eta inbertsioa Europako Batasu-neko batez bestekora igotzeko eta azkenurteetako murrizketak eteteko eskatu dioteJaurlaritzari, besteak beste. Akordiorik ezdago, baina, momentuz. Irakasleen arlo-ari dagokionez, hil hasieran egin zutenmahai sektorialaren bilera sindikatuek etaHezkuntza Saiak, baina urrunduta daudebi aldeak. Jaurlaritzak dio Euskal Autono-mia Erkidegoan “lan baldintza onenak“di-

tuzten kolektiboa direla.Mendaron jarraipen zabala izanzuen grebak martitze-nean eta gutxie-neko zerbitzuakematera mugatuziren ikastolan etaHaurreskolan. Elgoi-barko Haurreskolanere jarraipena eraba-tekoa izan zen, au-rreko bi deialdietanbezala. Herri Eskolan,berriz, langileen %54kegin zuten bat grebarekin(martxoaren 22koan langi-leen %80k egin zuten bat).Arreiturre Institutuan, be-rriz, irakasleen %41ekegin zuten greba (aurre-

koan %78k egin zuten). Hogei bat ira-kasle agertu ziren zentrora, eta ohiko jar-duna bermatzerik izan ez zutenez,ikasleek ez zuten eskolarik izan. MekaLanbide Eskolan, bestalde, 15 irakaslekegin zuten bat grebarekin: 34k egin zuten

joan zen asteko deialdian eta 11kegin zuten bat martxoko grebadeialdian. IMHn, berriz, 45 bat ira-kasle daude, eta bakarrak egin

zuen grebama r t i t z e -nean, au-r r e k odeialdianbezala.

Egin zaitez bazkide!

elgoibarko izarra

943 741 626

[email protected]

Sagardo Eguna antolatu du TrinitateetakoDanborradaren Atabal elkarteak gaur iluntzerako

Mendaro Ikastolako atarian astelehenean egin zuten elkarretaratzeko argazkia.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 7

Page 8: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

w Iritsi da agur esateko eguna. Zer sen-titzen duzu?

Oraindik sinistu ezinda nago; uste dutez dudala erabat asimilatu. Oraindik Erre-ginaren Kopa jokatu behar dugu, eta en-trenamenduetara joaten naiz Lezamara,beraz, momentuz eguneroko dinamikare-kin jarraitzen dut. Nik uste dut azken agurbazkaria egiten dugunean konturatukonaizela benetan bukatu dela. w Ipuinak beste amaiera bat izatea gus-tatuko litzaizukeela aipatu zenuen pren-tsaurrekoan; azkeneko hau urtegogorra izan dela, lesioen eraginez.

Bai. Nire futbol ibilbidean, oro har, le-sioek errespetatu naute, baina azken urte-otan tokatu zaizkit. Adinean ere aurreranoa, eta gero eta gehiago kostatzen dasendatzea. Orain arte, jokatu zitekeenguztia jokatu dut, baina aurtengo denbo-raldian ez dut nahi beste jokatu, eta futbo-laren alde hori ezagutzea gogorra da.Baina denborak aurrera egingo du, etafutbolak eman dizkidan gauza onekin ge-ratuko naiz. w 413 aldiz jantzi duzu Athleticen kami-seta. Inork baino gehiagotan. Ez dagutxi, ezta?

Inoiz ez dut pentsatu zenbaki horretan,baina bai, pentsatzen jarrita, partida askodira. w 15 denboraldi Athleticen, bost ligatxapelketa irabazi eta 111 gol sartu.Zenbaki horiei erreparatuta esan dai-teke Athleticen historia egin duzula?

Bai, niretzako ohore bat izan da Ath-leticen jokatzea. Oso pozik nago. Athleti-cekin partida gehien jokatu dituenjokalaria naiz, eta bost liga txapelketa ira-bazi dituen bakarra. w Espainiako selekzioarekin ere gore-nera iritsi zinen, Kanadan jokatu zen

ELKARRIZKETA8

Athleticen historiaren parte garrantzitsuizan diren hiru jokalarik esango dute agurdenboraldi amaieran, eta horietako bat daEli Ibarra (Elgoibar, 1981). Hamabost den-boralditan, emakumezkoen taldearen so-rreratik, 413 aldiz jantzi du jokalarielgoibartarrak elastiko zuri-gorria –besteinork baino gehiagotan– 111 gol sartuditu, eta bost liga txapelketa irabazi di-tuen bakarra da. Historia egin du Eli Iba-rrak Athleticen, baina iritsi da aguresateko ordua. Negar malkotan emanzuen agur prentsaurrekoa joan zen astean,eta “une tristea” zela nabarmendu zuen.Hala ere, "harro" azaldu zen Athleticekin"dena" bizi izanaz.

u ELI IBARRA ATHLETICEKO JOKALARIA

- AINHOA ANDONEGI -

“Eguneroko bizitzarakoezinbestekoak diren baloreak eman dizkit

futbolak”

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 8

Page 9: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

ELKARRIZKETA 9

Munduko Txapelketara. Nolako espe-rientzia izan zen?

Oso ona. Europako txapelketa etamunduko txapelketa ezagutu ditut Espa-niako selekzioarekin, eta futbol jokalaribatentzako sari garrantzitsua da hori. w Josu Urrutia presidenteak esan zuenprentsaurrekoan “eredu” izan zaretelabai futbol zelaian eta baita zelaitikkanpo ere. Zer sentitzen duzu gazteekautografoak eskatu eta miresten zaituz-tela ikustean?

Bizipen oso polita da. Eskoletara joa-ten gara hitzaldiak eskaintzera eta gureesperientzia kontatzera, eta gaztetxoen ilu-sio aurpegiak ikustea oso polita da. Ka-lean autografoak edo beraiekin argazkiakateratzeko eskatzen dizkigu jendeak, edoezagutzen zaituztenean “Aupa Athletic,Aupa Eli” entzutea benetan polita da.Pozik hartzen dut, azken batean jendeakerakusten du zure ondoan dagoela. Fut-bolaren alderik politenetarikoa da. w 2002an Athleticek emakumezkoentaldea sortu zuenetik zaude taldean.Hasi eta amaitu bertan egin duzu. Ima-ginatu duzu inoiz zure burua beste tal-deren batean?

Ez, sekula ez dut pentsatu beste talde-ren batera joatea. Nire bihotzeko taldeaAthletic izan da beti. Umea nintzela betipentsatzen nuen mutilek zorte handia zu-tela, Athleticen jokatzea posible zutelako.Emakumezkoen taldea sortu behar zutelaeta nirekin kontatzen zutela esan zidate-nean, nire ametsa bete nuen. w Eibartarrak taldean zeundela jaso ze-nuen Athleticen deia. Nola gogoratzenduzu?

Leioa taldeak Igoera Fasea jokatzenzuen, eta partida hori telebistaz ikusinuen, ETBn. Hurrengo egunean IñigoJuaristi Leioako entrenatzaileak deituzidan esateko Athleticek emakumez-koen taldea sotuko zuela eta nirekinkontatzen zuela. Athleticek Leioa taldeahartu zuen. Beraz, plantila bat baze-goen, baina beste lau jokalari fitxatu zi-tuzten, eta horietako bat izan nintzenni. Sekulakoa izan zen niretzat. w Eta etxekoek nola hartu zuten?

Oso ondo hartu zuten, eta animatuegin ninduten gainera. Nire futbol ibilbideguztian etxekoak alboan izan ditut beti.Partida guztiak ikustera etortzen dira, etamomentu gogorretan ere beti hor egondira. w Aldaketa handia igarriko zenuen Ei-bartarrak taldetik Athleticera iritsi zine-nean, ala?

Bai, izugarria. Eibartarrak taldean jo-katzen nuenean partidak ikustera jokala-rien bikotekideak, etxekoak eta lagunakbakarrik joaten ziren, eta Athleticen parti-detara askoz jende gehiago joaten da.Ez dauka zerikusirik. Athleticen entrena-tzeko arropa eman ziguten, botak, zapa-tillak... eta lesioren bat edo edozeinarazoren aurrean ere eskaintzen dutenzerbitzua oso ona da. Beste mundu eza-

gutu nuen. Gaur egun gauzak asko ho-betu dira taldeetan, baina 2002an aldehandia igarri nuen, bai. Dena dela, futbo-lean jokatzen hasteko lehen aukera Eibar-tarrak taldeak eman zidan, eta hori ez dutsekula ahaztuko. Haiei ere asko zor diet.w Nola gogoratzen duzu Athleticekin jo-katu zenuen estreinako partida ofiziala?

Torrejon taldearen kontra izan zen, Le-zaman- 7-1 irabazi genuen, eta gaineragola sartu nuen. Debut ezin hobea izanzen. w 17 zenbakiarekin jokatu duzu, JosebaEtxeberriak bezala. Bi elgoibartar ga-rrantzitsu izan zarete Athleticen. Kasua-litatea izan da bizkarrean zenbakiberbera eramatea?

Ez. Athleticera iritsi nintzenerako futboltaldea ia osatuta zegoen, lehen esan be-zala Athleticek Leioa hartu zuelako bere-gan. Jokalari bakoitzak bazeukan berezenbakia, eta niri aukeratzeko eman ziz-kidaten 16a eta 17a. Joseba Etxeberriaelgoibartarrak 17arekin jokatzen zuenez,nik ere hura aukeratu nuen. Argi daukatez dudala zenbaki hori inoiz aldatuko.Nire zenbakia beti izango da 17a. w Emakumezkoen taldeak Lezaman jo-

“Futbolean jokatzenhasteko lehen aukeraEibartarrak taldeakeman zidan. Haieiere asko zor diet”

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 9

Page 10: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

katzen du, baina San Mamesen joka-tzeko aukera ere izan duzu. Zer senti-tzen da Katedralean jokatzean?

Ezinezkoa da hitzekin deskribatzea.San Mamesen jokatu genuen estreinakoaldia izugarria izan zen. Bi ordu aurretikjoan ginen denok. Lehen taldearen alda-gelan sartzea, futbol zelaia ikustea...Asko geneukan jokoan, eta urduri geun-den. Puebla taldearen kontrako partidazen. Liga amaitzeko oraindik beste jardu-naldi bat falta zen, baina partida huraoso garrantzitsua zen. Zale asko etorriziren partida ikustera eta han bizitakoaizugarria izan zen. 18.000 ikusle etorriziren gu ikustera. w San Mames zaharreko azken golaere zuk sartu zenuen. Historiarakobeste datu bat.

Bai. Ligako azken jardunaldia zen,Bartzelonaren kontra. Biok geneukan ligatxapelketa eskuratzeko aukera, eta par-tida oso garrantzitsua zen. Nik sartu nuenAthleticen gola, baina partida galdu egingenuen 1-2, eta liga beraiek irabazizuten. Hori izan zen San Mamesekoazken gola. w Athleticen zaleak munduko onene-tarikoa izatearen fama dauka. Ema-kumezkoen taldetik ere nabarituduzue hori?

Bai, bai. Partida batean 35.000lagun bildu ziren San Mameseko har-mailetan gu animatzeko. Nik uste dutemakumezkoen kirol batek ere ezduela horrelakorik lortu. Lezamara erejende asko etortzen da gure partidakikustera, goiko postuetan ibiltzen gare-nean, bereziki. Afizio oso ona dau-kagu. w Joan zen asteko prentsaurrekoan ka-zetariei egin zenieten eskaera: Emaku-mezkoen futbolaz gehiago hitz egiteko.Zein egoera bizi du gaur egun emaku-mezkoen futbolak?

Gauzak asko aldatu eta hobetu dira.Lehen ez zuten emakumezkoen partidariktelebistaz ematen, eta gaur egun ETBkpartida asko ematen ditu. Orain IberdrolaLiga sartu da emakumezkoen ligan ere,eta espero dut gauzak azkarrago eta ho-beto joatea. Emakumezkoen futbol ze-laiak toki gehienetan baldintza txarretandaude, eta sekulako diferentzia dagozelai on batean edo txar batean jokatu. w Zer eman eta kendu dizu futbolak?

Ez daukat ezer kendu didanaren sen-tsaziorik, eta eman, aldiz, asko eman dit.Klub batean egoteak gauza asko erakus-ten dizkizu: bizikidetza, diziplina, komu-nikabideekin hitz egiteko esperientzia,taldean lan egiten ikastea... Eguneroko bi-

zitzarako ezinbestekoak diren baloreakeman dizkit futbolak. w Zein izan da futbolean bizi izanduzun momenturik onena?

Athleticekin jokatu nuen lehen partidaeta San Mamesen sartutako azken golaune bereziak dira. Joan zen astean eskai-nitako prentsaurrekoa ere berezia eta hun-kigarria izan zen, eta ez dutberehalakoan ahaztuko. w Eta, hemendik aurrera, zer?

Hasieran beldurra sentitu nuen. Hain-beste ordu eskaintzen dizkiot futbolari, bel-dur nintzela hemendik aurrera orduak nolabeteko nituen. Baina gainerako guztiekbezala, lana bilatu eta bizitzan aurreraegin beharko dut. Ez dut inoiz pentsatuentrenatzaile izatea, baina gustatuko li-tzaidake futbolarekin izan dudan loturaerabat ez etetea. Urte asko izan dira, etaez nuke nahi futbolari atea erabat ixtea. w Besterik?

Eskerrak ematea besterik ez zait gera-tzen. Zuei, nirekin gogoratzeagatik, nire-tzako oso garrantzitsua delako. Baita ereetxekoei eta lagunei, une on eta gogorre-tan alboan izan ditudalako beti. Momentuonetan egotea erraza da, baina gogorre-tan behar izaten da inguruan jendea. EtaAthletic taldeari ere eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

ELKARRIZKETA10

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 10

Page 11: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

SEMAFOROA 11

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Trenbidea zikinkeriaz beteta dago: “Toletxegai-neko apeaderoan hartu nuen trena joan zen astean, eta

harrituta geratu nintzen ikusi nuenarekin: trenbidea zaborrezbeteta zegoen. Plastikozko botilak, latak, tabako paketeak...denetarik zegoen han. Trenbidea garbitzea ez dakit norenardura den, baina zaborra hara ez botatzea denon ardurada. Errespetu apur bat eskatzen dut, eta bizikidetzarako be-harrezkoak diren gutxieneko baloreak zaintzea. Zikintzen ezdena garbitu beharrik ez dago. Denok ere gusturago bizikogara herri garbi batean”.

Urazandi auzoan jarriko dituzten led argiak herriko erdigunekoak bezalakoak al dira?: “Egunkarianirakurri dut Udalak led argiak jarriko dituela Urazandi auzoan, eta jakin nahi nuke herriko erdigunekoak bezalakoak diren. Ni

erdigunean bizi naiz, eta iruditzen zait led argi hauek oso argitasun gutxi ematen dutela. Kaleak oso ilun geratzen dira gauetan,eta jende gutxi ibiltzen den orduetan, beldurgarri egoten dira. Eskerrak eman nahi dizkiet herriko merkatari txikiei dendetako argiakberandura arte piztuta mantentzen dituztelako. Horrek bizitasun pixkat ematen dio herriguneari, bestela, gauez kaleak hilda egotendira”. Josu Arraiz Hirigintza Zinegotziak esandakoaren arabera, Urazandiko argiteriaren proiektua oraindik erabakitzeko dago. Pro-posamen desberdinak aztertuko dituzte, eta Urazandiko auzokideei lasai egoteko esan die, auzoak argitasun nahikoa izango due-lako. Herriguneari buruz, bestalde, esan du led motako argiek argitasun maila nahikoa ematen dutela.

Txalo bat Elgoibarko Izarrari, Peru Harrira an-tolatu zuen irteeragatik: “Elgoibarko Izarrak antola-

tuta, joan zen zapatuan Leitzan izan ginen, Iñaki Perurenakdaukan harriaren museoan. Primeran pasatu genuen, baiumeek eta baita gurasook ere. Eskerrak eman nahi dizkiot El-goibarko Izarrari, eta horrelako irteerak antolatzen segi dezalaeskatu, benetan interesgarriak direlako. Zorte handia daukaguherrian horrelako euskara elkarte bat daukagulako”.

Bi erlauntza ostu dizkidate: “Morterikatik gora, Olazarraga baserri inguruan, bi erlauntza ostu zizkidaten orain dela hila-bete inguru. Erlauntzak itzultzeko eskatzen diot ostu dituenari, eta inguruko jendeari, aldiz, elkarlana eskatu nahi nioke, erlauntza

horiek topatzen laguntzeko. Eskerrik asko”.

Txalo handi bat Maite Maiora eta Iñigo Larizieuren lorpenengatik: “Handiak zarete biok. Zuek lor-

tzen ari zaretena sekulakoa da. Espainiako Kilometro Bertika-len txapelketako bi txapeldunak gure herrikoak izatea handiada, benetan. Zorionak, bioi, eta segi horrela. Txapel guztiakondo merezitakoak dituzue”.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 11

Page 12: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren egoera salatzeko Sa-latzen dut asteburua antolatu du Elgoibarko Sarek gaureta biharko. Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien

giza eskubideen alde egiteko sortu zuten Sare, baina oraingoanSebas Etxaniz preso elgoibartarrarengan jarri nahi dute arreta.73 urte ditu Etxanizek, eta Villabonako kartzelan dago preso,Asturiasen, Elgoibartik 370 bat kilometrora. Legediaren zenbaitataletan jasotakoaren arabera, Etxanizek libre behar lukeela go-gorarazi du Sarek, 70 urtez gorako presoei eskubidez dagokie-lako, eta salatu du preso jarraitzen badu, “mendekuz” dela.Horregatik haren egoera salatzeko eta Sareren aldarrikapenaentzunarazteko, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko etabiharko, eta parte hartzera deitu dituzte elgoibartarrak.

Sebasek gaztetan alde egin zuen Elgoibartik. Nikaraguanurte batzuk egin ondoren, 1993an estraditatu zuten eta kartze-lan hiru urte eman zituen. Aske gelditu zenean, Venezuelan biziizan zen, eta handik ere estraditatu egin zuten 2002an. Geroz-tik 15 urte daramatza preso. Hainbat kartzela ezagutu ditu, Val-demoro, Soto, Carabanchel eta Villenakoa, eta azkeneko zazpiurteetan Villabonako kartzelan dute. Eskubideak urratuak dituelasalatu du Sarek beste behin eta pausoak emateko eskatu dieagintariei. ”ETAk borroka armatua laga ondoren pentsa zitekeenpauso batzuk emango zirela desmilitarizazioaren, biktimen, ihes-larien eta presoen gaian, baina ez da ezer egin eta onartezinada”, salatu du Pello Mendizabalek, eta bat etorri dira Maite Iza-girre eta Juan Bautista Izagirre Sareko taldekideak ere. “Men-deku politika” amaitzeko eskatu dute, eta presoen urruntzeaahalbidetzen duen sakabanaketa politika bertan behera laga-tzeko eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten lege eta ego-erak indargabetzeko. Era berean, gaixotasun larriak dituzten

presoak eta 70 urtez gorakoak edo zigorraren 3/4ak eta2/3ak beteta dituzten presoak kaleratzeko ere eskatu dute. Al-darrikapen hori eramango dute kalera berriz ere, eta hauxeduzue Salatzen dut astebururako osatu duten egitaraua.

ASTEKO GAIA12

uElgoibarko Sarek ‘Salatzen dut’ asteburua antolatu du,Sebas Etxaniz preso elgoibartarraren egoera salatzeko

Iazko maiatzean Kalegoen Plazan egin zuten elkarretaratzeko argazkia da.

EGITARAUA

Gaur, barixakua:18:30-20:00 Pilota partidak Kalegoen plazan.20:00 Elkarretaratzea, Kalegoen plazanBihar, zapatua:18:30 Itziarren semeak Mungiako ska taldearen kontzer-tua, Maalan.Ondoren, A2an taldearen emanaldia. Gabi Agirrego-mezkorta eta Alfonso Guillo elgoibartarrek osatzen duteA2an taldea.Ondoren, Durangoko Karrika antzerki taldearen Izarrakmarrazten antzezlanaren antzezpena. Jose Martin UrrutiaTxotxe elgoibartarrak idatzi du testua, eta antzezlan ho-netan hiru presoren azalean sartuko dira hiru antzezleak:Miren Erdoiza, Eneko Sagardoy eta Jose Martin Urrutiabera. Estepan Lauaxeta, Julia Conesa eta Joseba Sarrio-nandia dira antzezlaneko hiru presoak eta egoera gor-dina bizi dute, haietako bi hurrengo egunean fusilatubehar dituztelako eta hirugarrena ziegan sartu berri dute-lako. Gau horretan, euren ziegetako lehioetatik harremanberezia sortuko da haien artean. Epikatik urrundu eta gizaemozioetan sakonduko dute antzezlanean, preso horienbizipenetan oinarrituta.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 12

Page 13: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

KULTURA 13

Hilabete batzuetako isilunearen ostean, bosgarren urtez Hellgoibarko Metal Gaua antolatu du Sinüosek ekainaren 2rako.Bi talde gonbidatu dituzte, Quaoar eta Adrift, eta kontzertua Maalako parkean izango da, ohi legez. 23:00etan hasikodira emanaldiak.

Quaoar....................................

Bilbokoak dira, eta etiketa asko jarriizan dizkiete, baina eurek garbi dute:rock estiloa da eurena, mugarik ga-beko rock-a. Bost lagunek osatzen dutetaldea: Josu Palacios eta Hugo Landa-luze (gitarrak), Björn Mendizabal (ba-teria), Iñigo L. Agudo (ahotsa etagitarra akustikoa) eta Aitor Zorriketa(baxua). 2007an argitaratu zuteneuren lehen lana: Man´t. Estimaziohandia eta kritika onak izan zituenlehen lan hark eta 2009an berriroatera behar izan zuten. 2011ko mar-txoan atera zuten bigarren lana: TheRiver & The Soul. Disko esanguratsuenzerrendan puntaren puntan egon zenurte horretan eta taldeari berari erebeste izen bat eman zion. Hain izanzuen arrakasta handia lan hark,

2013an berriro atera zuela MadrilgoNoma Records disketxeak, eta BilbokoPop/Rock nazioarteko lehiaketa entzu-tetsua eta Barakaldoko eta LeioakoPop/Rock jaialdiak irabazi zituztela.Zuzenekoetan ere igarri zen ospea.Atzerrira ere irten ziren, eta Black Cro-wes, Smashing Pumpkins eta TheSword moduko taldeen aurretik ere jo

izan zuten, besteak beste GasteizkoAzkena Rock Jaialdian, eta baitaCynic, Letz Zep, Klimt 1918 eta Ham-letekin ere. Behetik gora etorri den tal-dea da, Bilborock aretoan jo dutenbost aldietan aretoa bete egin dutentaldea. 2015ean argitaratu zuteneuren hirugarren lana: Dreamers. Dre-aming.

Adrift........................................

Madrildik dator Adrift taldea. Sludgeedo doom erritmoak jorratzen dituzte,rock progresiboari eta esperimentalaribizkarrik eman gabe. Lau lagunek osa-tzen dute taldea: Jaime (bateria), Macon(gitarra), Jorge (ahotsa eta gitarra) etaDani (baxua) eta Adrift abizena hartzendute guztiek, taldearen aurkezpenetan.Estilo ezberdinetako talde ezberdinetanibilitakoak dira guztiak, bakarka nahizbinaka: El Paramon, Codo, Aathma...Talde ezberdinen eragina izan dute hor-taz, eta honako hauek aipatzen dituzteeurek, besteak beste: Neurosis, Isis,Kyuss, The Melvins, Black Sabbath,Sonic Youth eta King Crimson.

Adrift izen handia lortu duen taldeada, eta horren erakusle da Europan bi

bira ere eginak dituztela dagoeneko.Resurrection Fest, Costa de Fuego,Sant Feliu eta Bracara Extreme Festjaialdi entzutetsuetan parte hartu dute,eta izen handiko beste talde batzuekinpartekatu izan dute oholtza, besteakbeste Entombed, Wolves in the ThroneRoom edota Yob taldeekin. Bost lan ka-

leratu dituzte, baina kritikoek diote zu-zenekoetan asko irabazten duen tal-dea dela. Black heart bleeds black daeuren azken lana. 2012an kaleratuzuten, Alone Records disketxearekin,eta horrek berak nazioartean bideazabaldu diela uste dute taldekideek.www.facebook.com/adrift.

Hellgoibarko Metal Gaua antolatu du Sinüosek ekainaren 2rako

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 13

Page 14: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

KULTURA14

Euskaldunen kontzientzian eragin eta euskararen arnasguneak sendotzeko tailerra antolatu du Mendaroko Udalak UEMArekin batera

Udalerri euskaldunak dira euskara-ren birikak, eta horren jakitun eus-kararen arnasguneak sendotzeko

bi eguneko tailerra antolatu du Menda-roko Udalak, UEMA Udalerri Euskaldu-nen Mankomunitatearekin lankidetzan.Maiatzaren 30ean eta ekainaren 6anizango dira bi saioak, udaletxean,19:00etan.

Euskara nagusi den espazioak diraarnasguneak, eguneroko bizitzan eus-kara naturaltasunez erabiltzen den gu-neak. Espazio soziofuntzionalak(familia, ikastetxea, lantokia…) edo es-pazio geografikoak izan daitezke, etaadituek diote hizkuntzak bizirautekoezinbesteko dituela espazio horiek,ezin delako espazio berean bi hizkun-tzatan maila berean jardun. Alegia,

hizkuntza bat beti nagusitzen zaiolabesteari, eta jakina, gure kasuan, eus-kara beti irteten dela galtzaile. Eta kez-katuta daude adituak Mendarobezalako gune geofrafiko euskaldune-tan ere euskaldunen kontzientziazioaapaldu egin delako. Tailer hauen bidez

herritarren kontzientziazioan eraginnahi dute bereziki, eta horretarako,euren eguneroko bizitzan euskaraz biziez diren eremuak edo egoerak identifi-katuko dituzte taldean, gero identifikatudituzten zailtasun horiei komunitate gisaerantzuteko.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, korrikaikuskizuna eskainiko dute ekainaren 2an, ostiralean, Menda-ron. Ikastolako jolastokian izango da saioa, 18:30etik au-rrera, eta maiatzaren 19a geroztik salgai daude sarrerak.Udaletxean bertan, Morroskillon eta Roteta dendetan eskuratuahal dira sarrerak, 7 eurotan. Kapotadun aulkietan daudenhaurrek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

Salgai daude Pirritx eta Porrotxek Mendaroneskainiko duten saiorako sarrerak

Amorantek kontzertua eskaini zuen domekan Mendaron

Ikusmin handia sortu zuen Mendaron Amoranteren kon-tzertuak, Iban Urizarren bakarkako proiektuak, eta San Agus-tin aretoak itxura polita hartu zuen, are gehiago domekaarratsaldea izateko. Musika tradizionala edo herrikoia es-perimentazioarekin eta inprobisazioarekin nahasi zituen, ho-rretarako gitarra, fiskornioa, harmonioa, zintzarria eta aurrezgrabatutako ahots eta soinuen erreprodukzioak baliatuta.Ordu térdi inguruko kontzertua izan zen, oso berea, eta pu-blikoak eskertu zuen.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 14

Page 15: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

KULTURA 15

Ahozkotasuna eta bertsogintza egitasmoaren barruan, ikasturteamaierako jaialdia eskaini dute Elgoibarko 251 ikaslek

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendu eta Elgoi-barko Udalak finantzatutako Ahozkotasuna eta bertso-gintza proiektuan jardun duten ikasleek ikasturte

amaierako jaialdia eskaini zuten eguaztenean Herriko Antzo-kian. Bi saio izan ziren, eta guztira 251 ikaslek parte hartu zuten.

Bertsoaren bidez euskarazko ahozko komunikazioa lan-tzeko sortu zuten proiektu hau eta aurten Herri Eskolako lau-garren eta bosgarren mailako ikasleek eta Elgoibar Ikastolakobosgarren eta seigarren mailakoek jardun dute. Ikasleek as-tean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta IñakiGurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariek eman dituzte esko-lak. Argazkiak: barren.eus

Elgoibarko Izarrak zabaldu du uztaileko eta iraileko txoko osagarrietan izena emateko epea

Azken urteotan egin ohi duen legez, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak txokoen zerbitzua eskainiko diefamiliei, uztailean eta irailean, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea (ekainaren 9an itxiko da). Uztailean, 24tik28ra egingo dira txoko osagarriak, eta irailean, 1etik 6ra. Bietako batean izena eman nahi duenak 48 euro ordaindu beharkoditu (Elgoibarko Izarrako bazkideek 43 euro), eta bietan izena eman nahi dutenek 90 euro ordaindu beharko dituzte (Elgoi-barko Izarrako bazkideek, 80). 9:00etatik 13:00ak arteko zerbitzua eskainiko da, baina aurrera egiteko, gutxienez 15 hauregon beharko dira izena emanda. Ordainketak ondorengo kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira, kontzeptuanhaurraren izen-abizenak zehaztuta: ES35 3035 0007 23 0070065514.

Ekainaren 3an ospatuko du Elgoibar Ikastolak Ikastolaren Eguna

Peru Harrira, Leitzara, irteera antolatu zuen Elgoibarko Izarrak maiatzaren20rako eta herri kirolen mundua eta baserri giroa hobeto ezagutzeko aukeraizan zuten izena eman zuten lagunek, argazkiko talde honek. Iñaki Perurenakberak eman zizkien azalpenak han, eta giro ezin hobea sortu zen. Familia gi-roan igaro zuten eguna, jolasten eta aldi berean ikasten, euskal ohituren eta eus-kal kulturaren transmisioa lantzen.

Euskal kulturaren transmisioa landu zuten Peru Harrin, Leitzan, Elgoibarko Izarrak antolatutako irteeran

Ekainaren 3an ospatuko dute Elgoiba-rren Ikastolaren eguna. Aurreko urteetan mo-duan, egun osoko egitaraua antolatu dute.Goizean goiz haur eta nagusiek kalejiraegingo dute Kalegoen plazatik ikastola-raino, eta han, orotariko ekintzak egingodituzte. Haur eta gurasoentzako jolasakizango dira, puzgarriak ere bai, erakus-keta ere atonduko dute, eta tonbola eta bes-telako sorpresa ugari ere egongo dira,antolatzaileek aurreratu dutenez. Gero,hala nahi dutenek, elkarrekin bazkaldukodute, eta ondoren, dantzaldia izango dute.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 15

Page 16: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

16 KIROLA

Haundi vs Anaitasuna: jaitsiera eta igoera jokoan

Mintxetan

C.D. Elgoibarrek Udalaren errekonozimendua jaso du

Ehun urte bete zituen C.D. Elgoibarrek martxoaren 3an, baina egun horreta-rako prestatu zituzten ospakizunak bertan behera utzi zituzten Iker Jausororeneta Joseba Zinkunegiren heriotza eta dolua zirela-eta. Joan den barixakuan

egin zituzten mendeurren egunerako prestatutako ospakizunak. Hasteko, C.D. El-goibarreko Futbol Eskolan diharduten neska-mutilak Kalegoen Plazan, Aita Agirreneta Lekueder parkean aritu ziren futbolean. Gero, Elgoibarko Udalaren errekonozi-mendua jaso zuen C.D. Elgoibarrek. Udal agintariek C.D. Elgoibarreko ordezkariakagurtu zituzten lehenik udaletxe atarian, eta futbol taldearen omenezko aurreskuadantzatu zuten gero Haritz dantza taldeko dantzariek, Udal Txistulari Taldearen la-guntzaz. C.D. Elgoibarreko gaur egungo zuzendaritza taldeko ordezkariez gai-nera, klubeko presidente izandako hainbat lagunek ere hartu zuten parte ekitaldiinstituzionalean, eta baita C.D. Elgoibarren Mendeurreneko Batzordeko kideek etaForu Aldundiko ordezkariek ere. Denak batera udaletxeko pleno aretora igo ziren.

Elgoibarko Mendi Itzulia ezagutzen izan ziren Gailurra martxan saiokoak Morkaiko-ren Egunean, eta ekainaren 1ean, eguenean, emitituko dute saioa ETB1en, 22:15ean.38 kilometroko mendi martxan kirolari profesionalak izan zituzten bidelagun: Iñigo Lariz,Maite Maiora, Itziar Gurratxaga edota Edu Uribe, besteak beste. Baita herritarrak etadenetariko taldeak ere: Txitxibilaldi, Korrikedada egitasmoa, 60+ programa, MorkaikoMendi Taldea, 2-dean B-rotuz errefuxiatuei laguntzeko taldea, etab. Gotzon Arrietarenerronka pertsonalak ere tartea izango du saioan: minbizia gainditu ondoren, 38 kilome-troko proba osorik egiten saiatuko da Gotzon. Hari laguntzeko, familiak ezustekoaemango dio. Programak amaiera hunkigarria izango duela jakinarazi dute, Haritz Dan-tza taldeak eta Elgoibarko herri osoak emandako “berotasunaren” babesean.

Elgoibarko Mendi Itzulia ekainaren 1ean emango dute‘Gailurra martxan’ saioan

Ligako azken partida jokatuko du Haun-dik zapatuan Mintxetan (17:30), AzkoitikoAnaitasuna taldearen aurka. Mailari eus-teko partida irabazi eta beste talde batzuenemaitzen baitan egon beharko dute elgoi-bartarrek. Aldiz, lidergoan dago Anaita-suna, puntu bateko errentarekin. Helburuezberdinak, baina asko dute jokoan bi tal-deek. C.D. Elgoibarrek ez du talde nagu-siak maila galtzerik nahi klubak ehun urtebete dituen urtean. Hori dela-eta, ahaleginberezia egiten ari dira taldeak zaleen ba-besa senti dezan. Batetik, sarrera doanizango dute Mintxetara igotzen diren elgoi-bartarrek. Bestetik, harmailak girotzekobehe mailetako jokalarientzako bazkariaantolatu dute. Kalegoen plazan bazkalduostean denak batera igoko dira Mintxetara.

Unai Loiola nagusi Elgetan

Gipuzkoako 48. hiru txirlo bola jokotxapelketako zortzigarren tiraldia irabazizuen Elgetan Unai Loiola elgoibartarrak, ja-rraian irabazten duen bigarrena -Bergara-koa irabazi zuen joan den astean-. Elgetanhirugarren egin zuen Xabier Loiola, berriz,sailkapen nagusiko bigarren postura igoda. Txapelketa bukatzeko bi jardunaldifalta dira: Azkoitikoa (maiatzak 27), eta Ei-barkoa (ekainak 3).

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 16

Page 17: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

KIROLA 17

Viento Surrek Lauko Finala irabazi eta mailaz igotzea lortu du

Datorren denboraldian Gipuzkoako Lehen Mailan arituko da Viento Sursaskibaloi taldea. Mailaz igotzeko Lauko Finala jokatu zuten Olaizagan,aurreko asteburuan. Finalerdietan, defentsan oinarritutako garaipena (59-50) lortu zuen Viento Surrek Donostiako Alde Zaharra B taldearen aurka.Domekan jokatu zen finalean, berriz, erasoko jokoa izan zen nagusi. Etxe-koek 14 hiruko sartu zituzten Andoaingo Ganbara taldearen aurkako neur-ketan, eta 83-76 irabazi zuten partida. Atsedenaldira 17 puntuko aldearekinailegatu baziren ere, ez zen emoziorik falta izan partidaren amaieran.2017-2018 denboraldirako jokalarien bila dabil Viento Sur. Taldera batunahi duten lagunek ekainaren 8an Olaizaga kiroldegira agertu beharkodute, 19:15etik 20:15era egingo duten entrenamendu saiora. Edozein za-lantza argitzeko honako telefono zenbakia ere badute: 674 313 794.

EmaitzakFUTBOLA

Real Union 1 – Haundi 0 (Oho. erreg.)Gure Txokoa 2 – Elgoibar 1 (1. erreg.)Eibar 2 – Elgoibar 3 (Infantil Txiki)Aretxabaleta A 4 – Elgoibar 4 (Aleb.)

ARETO FUTBOLA

Concepto Egile 6 – Sala Quinto 4 (Naz. B)

SASKIBALOIA (LAUKO FINALA)Viento Sur Elg. 59 – Alde Zaharra B 50Viento Sur Elg. 83 – Ganbara 76

ESKUBALOIA

Oskarbi Legazpi 16 – Lauko Elg. 41 (Senior emak.)Aloña Mendi 18 – Alcorta F.G. 28 (Senior giz.)Tecnifuelle 28 – Bera Bera 28 (Jub nesk.)Karibe Zaharra 29 – Beristai Banaketak 35 (Jub. mt.)Ereintza Aguaplast 29 – Urkunde 19 (Kad. mut.)Cometel 23 – Leizaran 20 (Kad nesk.)Pulpo 27 – Bankoa 17 (Kad. mut.)Pitch Bidasoa 13 – H. Txarriduna 14 (Inf. mut.)Elgoibar Sanlo 19 – Eibar Eskubaloia 12 (Aleb. nes.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2710:30 Elgoibar – Urki (Oho. kad.)17:30 Haundi – Anaitasuna (Oho. erreg.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Barixakua, 2620:15 Lauko – Aiala Zarautz (Senior emak.)

Maite Maiora eta Iñigo Lariz igoera bertikalen Espainiako Txapeldun

Igoera bertikalen Espainiako txapelketa irabazi zuten Iñigo Larizek eta MaiteMaiorak Arredondon (Kantabria, Espainia). 2,7 kilometroko ibilbidean,batez besteko %19ko malda zuen aldapa igo zuten Mosquiteru (1.213 m.)

mendiaren tontorreraino. Larizek 35 minutu eta 14 segundoan osatu zuen igo-era. Kataluniako selekzioko ordezkari Pere Rullanek egin zuen bigarren, Lari-zengandik 58 segundora eta Mikel Beunza nafarra sailkatu zen hirugarrenpostuan. Emakumezkoetan, iaz Fuente De-n lortutako tituluari eutsi zion Maio-rak. 41 minutu eta 18 segundoan igo zen, eta bi minutu eta sei segundokoaldea atera zion bigarren egin zuen Maria Zorrozari. Ainhoa Lendinez elgoi-bartarra sailkatu zen laugarren postuan. Espainiako txapelketa irabazita, igo-era bertikalen Europako Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu dute Maiorakzein Larizek. Aurtengoa Italian jokatuko da urriaren 13an, Greste de la Mug-hera kilometro bertikala, Limone Sul Garda herrian.

Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatuta, Elgoibarko Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan (maiatzak 27), Olaizaga kiroldegian. Seieta hamalau urte bitarteko umeek parte hartuko dute, 10:00etatik aurrera. Iaz, 180 umek parte hartu zuten.

Elgoibarko Igeriketa Eguna, bihar

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 17

Page 18: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

MERKATU TXIKIA18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Etxejabe baten senide batek eman dezake iritzia komu-nitateko Obra Batzordearen bileran eta egin dezake adostu-tako akordioen kontra, etxejabea bera batzarrean dagoela?

Nire ustez, etxejabea ez den batek ezin du komunitateko orga-noetan parte hartu. Zentzu horretan, jabekideen batzarra eta pre-sidentea dira Jabetza Horizontalaren Legearen arabera ezinbesteanegon behar diren bi organoak, komunitate bat behar bezala admi-nistratzeko eta kudeatzeko. Gainerako karguak –idazkaria, adm-nistratzailea, presidenteordea, diruzaina, zuzendaritza-batzordea,Obra Batzordea…–etxe jabeek bete behar dituzte. Administratzai-lea, hori bai, izan daiteke komunitatetik kanpoko profesional bat.

Nolanahi ere, komunitatean legez ezinbestekoak ez diren bestekargu horiek egoteak ez ditu presidentea eta jabekideen batzarradituzten ardurez gabetzen. Batzarrera joan ezin duen etxe jabeakdelegatu dezake bere iritzia beste norbaitengan, baina batzarrerabera doan kasuetan ezin du beste bat eraman; ezin dute biek emaniritzia, alegia.

AHOLKUA: batzarrera joan ezin duen etxejabeak bestebatengan delegatu dezake bere iritzia, baina ardurak etakarguak ezin dira delegatu. Batzorde eta erabaki organoetanetxejabea bakarrik egon ahal da.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAdinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke. ( 632 882 532 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke. Jardunaldi osoz edo orduka.( 632 636 069-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Interna, or-duka eta baita asteburuetan ere. ( 632 953 013-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketakegiteko prest nago. Interna zein orduka.( 666 197 835 (Rosa Alvarez) -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 632 717 557-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 632 436 462-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta erreferentziak ditut. ( 612 266 877-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak eta umeak zaintzeko edo gar-biketa lanak egiteko prest nago. Or-duka. Esperientzia daukat. ( 602 490 595-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke. Esperien-tzia eta titulazioa ditut. Garbiketak eginedo umeak zaintzeko ere prest nago.( 654 304 337-----------------------------------------------------------------------------------------Haurrak edo adinekoak zaintzen nahizgarbiketa lanak egiten egingo nuke lan( 664 357 381-----------------------------------------------------------------------------------------Arratsaldez lan egiteko prest nago,16:00etatik 18:00etara. Edozein lanegingo nuke. ( 633 946 701-----------------------------------------------------------------------------------------Neska arduratsua eta esperientziadunaadinekoak zaintzeko prest. Ospitaleanere bai. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------------38 urteko emakumea naiz, eta edozeinlan egiteko prest nago: adinekoak edoumeak zaindu, garbiketak... ( 649 442 014-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta erreferentzia onak dauzkat.Gidabaimena eta autoa ere bai.( 662 430 854-----------------------------------------------------------------------------------------Haurrak edo adinekoak zaintzen nahizgarbiketa lanak egiten egingo nuke lan.( 631 185 896-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Orduka,interna edo asteburuetan. ( 697 754 174-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zainduko nituzke. Orduka,interna edo asteburuetan. ( 645 891 307-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Orduka. ( 633 401 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin eta nagusiak zain-duko nituzke. ( 631 305 697 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. ( 605 196 917 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketakegiteko prest nago. Orduka edo internamoduan. ( 602 193 095

EskaintzakEsperientziadun sukaldaria behar dugu.( 943 199 061 (Itziarko hostala)

ETXEBIZITZAK......................AlokairuaPisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 627 230 784-----------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 602 490 595-----------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 667 397 100-----------------------------------------------------------------------------------------

Etxe berria alokatzen dut Altzolan. ( 626 282 268

LOKALAK............................50 metro koadroko lokala salgai edoalokairuan, Basarten.( 669 245 520

KINTOAK............................1952koen bazkaria ekainaren 17an.12:30ean harrera, argazkia eta luntxaTxarridunan. 14:30ean bazkaria. 50euro sartu, ekainaren 9rako: ES453035 0007 2100 71133665 (Labo-ral Kutxa).------------------------------------------------------------------------------------------1949koen bazkaria, ekainaren 3an. Ar-gazkia 12:30ean parrokian. LuntxaIbai-Ondon, bazkaria Sigman14:30ean. 50 euro sartu, maiatzaren31rako: ES0421004168 7821 00324544 (Caixa Bank).

BESTELAKOAK.....................Etxeko katu bat jaso du KatuEder elkar-teak eta jabe bila dabil.( 605 772 880------------------------------------------------------------------------------------------Zubi-Ondo elkarteko bazkide kuota sal-gai. Merke. ( 628 253 046------------------------------------------------------------------------------------------Txakurkumea aurkitu dut Karakate ingu-ruan. ( 699 477 611

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 18

Page 19: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

ZORIONAK

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€ Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Lucia,igandean 6 urtebeteko dituzulako.Muxu handi batfamiliakoen eta,bereziki, lehengu-suen partez.

Gure etxeko sorgi-nak 6 urte beteditu. Zorionak,Jare, denon par-tez.

Zorionak, ar-tista, datorrenasteartean, maia-tzaren 30ean, 6urte! Muxu handibat etxekoen par-tez.

Zorionak, Ibai,eta ama Alicia,zuen urtebetetzeeguna izan de-lako. Familiakodenon partez.

Zorionak, Elaia!7 urte, neskahandi! Patxohandi bat! Ondopasatu!

Zorionak, Sare,neska handi! Hauda hau, konturatuorduko, 11 urte.Patxo handi batetxeko guztionpartez.

19

Zorionak, Ane eta Elsa! Agindutakoabete dut! 18 urte geroago, BARRENen!Muxu asko eta zoriontsu izan.

Mª Pilar Alberdi Oruesagasti2017ko maiatzaren 22an hil zen, 85 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 19

Page 20: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

26 BARIXAKUA18:00 Gaztelekuko pintxo lehiaketa.Gaztelekuan. 19:00 Elgoibarko Sagardo Eguna.Atabal elkarteak antolatuta, Maalakoparkean. 22:30 Jota izarrak. Maria Herrera etaDiego Urmeneta jota kantarien emanal-dia. Txarriduna jatetxean.

27 ZAPATUA10:00 Igeriketa eguna. Olaizaga kirol-degian.

29 ASTELEHENA19:00 ‘Epeletan’ euskal literatura taile-rra. Anjel Lertxundiren Zu liburua landukodute. Udal Liburutegian.

30 MARTITZENA11:00 Pleno Txikia, Mendaroko udale-txean.19:30 ‘Osasuna eta kirola’ hitzaldi zi-kloaren barruan, Elgoibar aktiboa: He-rria berrinterpretatuz hitzaldia eskainikodute, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

31 EGUAZTENA19:00 Herri Eskolako kurtso amaierakojaialdia. Herri Eskolako patioan.

1 EGUENA19:00 Herri Eskolako kurtso amaierakojaialdia. Herri Eskolako patioan.

2 BARIXAKUA19:00 Dantza jaialdia: Inazio Bereziar-tua musika eta dantza eskolako ikasleenjaialdia. Udal Txistulari Taldeak eta Ha-ritz dantzari taldeak ere parte hartukodute. Kalegoen plazan. Euria bada, Le-kuederreko karpan. 23:00 Kontzertua: Hellgoibarko metalgaua, Adrift eta Quaoar taldeekin. Si-nüosek antolatuta, Maalako parkean.

AGENDA20

...............

LUDOTEKAKO ASTE NAGUSIA

26 BARIXAKUAKirolari Eguna16:30 Giza futbolin erraldoia. Ludote-kako patioan.18:00 Futbolin txapelketa, haur eta gura-soek osatutako bikoteentzat. Izenemateakegunean bertan.

...............

'SALATZEN DUT' ASTEBURUA

26 BARIXAKUA18:30 Pilota partidak. Kalegoen pla-zan. 20:00 Elkarretaratzea. Kalegoen pla-zan.

27 ZAPATUA18:30 Ekitaldiaren aurkezpena, Maa-lako parkean. Jarraian, kontzertuak: A2an eta Itzia-rren Semeak taldeekin. Ondoren, Karrika antzerki taldearenemanaldia.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Un golpe con estilo’

26 Barixakua, 21:3027 Zapatua, 19:00/22:15 (VOS)

28 Domeka, 19:00 29 Astelehena, 21:30

...............

AZKEN ZAPATUKO FERIA

27 ZAPATUA8:00 Baserrietako produktuak salgai,Kalebarren plazan. Basueta Baserria,Mintxeta Baserria, Lizundiatxabola ba-serria eta Ekoalboraz.11:00 Txosnaren irekiera. AMPA-Kala-mua Guraso taldeek jarriko dute txosna.12:00 Xaboi tailerra umeentzako. Ka-lebarren plazan.12:00 Kale kantariak.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 20

Page 21: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

AGENDA 21

09:00 - 22:0026 Barixakua YUDEGO27 Zapatua ORUESAGASTIGoizez: YUDEGO 28 Domeka ORUESAGASTI29 Astelehena BARRENETXEA30 Martitzena IBAÑEZ*31 Eguaztena GARITAONANDIA1 Eguena ETXEBERRIA2 Barixakua FERNANDEZ*

20:00 - 22:00

* Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan ezik: BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - Tel.: 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar) San Agustin, 3 - Tel.: 943 820 533

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

Fran Salazar Aguado“Patxi”

Ez agurrik, ez adiorik, gero arte baizik.

Mintxetako lagunak

Gomendioa Euskal Jaia, Eibarren

Asteburuan zehar Euskal Jaia ospatuko dute Eibarren, euskal kultura eta tradizioarekin lotutako hainbat ekintza an-tolatu dituzte eragileek.

26 BARIXAKUA17:00 Kalean jolasean. Eibarko Bizi-kleta plazan. 19:00 Burrunba elektrotxaranga, Bizi-kleta plazatik abiatuta.

27 ZAPATUA10:00 Artisau eta baserritarren azoka,Toribio Etxeberria kalean.Goizean zehar, herri kirolak eta ber-tsolariak. Talopostua jarriko dute eta trikiti-

lariak ere kalejiran ibiliko dira. ToribioEtxeberria kalean.19:00 Trikipoteoa, Eibarko trikitilari gaz-teekin. Guridi tabernatik abiatuta. 21:30 Kantu afaria. Untzagako karpan.

28 DOMEKA12:00 Euskal Jaiko kalejira, Urkizutik Un-tzagara.12:30 Ezpalak dantza tradizionalenjaialdia.

14:30 Herri bazkaria, Untzagako kar-pan. 17:00 Erromeria, Errebal taldearekin.Untzagan.19:00 Larrain dantza popularra. Un-tzaga plazan.20:00 Larrain dantza popularra. Depor-tibo parean.

Domekan baserritar jantzita joateko deiaegin dute antolatzaileek.

Fran Salazar Aguado“Patxi”

2017ko maiatzaren 23an hil zen, 60 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 21

Page 22: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

HITZ ETA KLIK22

“Aizkorri berez eta beti da liluragarria”

Ainhoa Lendinez

Iosu Juaristi

Aizkorri da hori, bere handitasu-nean. Zegama-Aizkorri mendi-las-terketa asteburu honetan izango

dela eta, haren inguruan adostu duguaste honetako Hitz eta klik. Hiru argazkieman dizkit aukeran Fotoiosuk, bat auke-ratu eta haren inguruan idazteko. Ez da

erraza izan, zein baino zein ederragoak ziren-eta hirurak. Bestebietan Aizkorri eta Zegama, biak ageri ziren, baina nik argazkihau aukeratu dut. Argazki hau aukeratu dut izugarri basatia de-lako, Aizkorri bera bezain basatia. Gizakiaren arrastorik ez dau-kan ingurunea dirudi argazki honetan. Eta badakitZegama-Aizkorri ez dela ezer Zegama gabe, zegamarren mai-tasunik gabe. Areago, Zegama-Aizkorri ez da ezer maiatzeko as-teburu seinalatuan urtero biltzen diren milaka mendizale gabe.Argazki kamerak, oihuak, jendetza, zarata, koloreak, zapatilak,ikurrinak, kronometroak. Festa. Ertz asko ditu Zegama-Aizkorrik.Ertz asko, baina erdigune bakarra nire ustez: mendia bera. Aste-buru honetan zein urteko beste edozein egunetan, Aizkorri beti

dago leku berean, beti handi, eder eta basati. Zegama-Aizkorriemozioa da, malkoak, maitasuna, poza. Horixe sentitu dut nikbeti maiatzeko asteburu seinalatuan. Baina horixe sentitu dut Aiz-korrin izan naizen aldiro ere. Kamerarik gabe, oihurik gabe,ikurrinik gabe. Hango zaldiak, errekastoak, larreak eta loreak,hango kareharrizko ertza, isiltasuna, ikusmira eta lasaitasuna.Aizkorri berez eta beti da liluragarria. Argazki hau aukeratudut, urteko edozein egunetan ateratakoa izan daitekeelako.Txikitan, gaztetan nahiz orain, mendi horretan bizitakoak ekar-tzen dizkidalako gogora. Orain bi hilabete, larunbat arratsbatez igo nintzen Karakatera. Egunaren azken izpien argitanikusi nuen handik Aizkorri. Negua zen, eta elurtuta zegoen.Edertasun hark liluratuta, han egon nahirik, hurrengo goizeanigo nintzen Aizkorrira, Zegamatik bertatik. Ez kamerarik, ezoihurik, ez ikurrinik. Eta orduan ere, hunkitu egin ninduen.Mendia maite dutenek ulertuko dute zer esan nahi dudan. Ezdadila inoiz mendiaren argia itzali. Ni ere Aizkorrin izangonaiz igande honetan, eta ondo bidean, hurrengo igandeanere bai.

1036 alea:Maquetación 1 25/05/17 12:03 Página 22

Page 23: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

I. URTEURRENA

Marcelina Goizeru Sorazu2016ko maiatzaren 24an hil zen, 94 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, maiatzaren 27an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Irribarrea ahoan,dizdira begietan,oroitzapen hori

betirako gordeko dugugure bihotzetan.

Sendiak

Jose Bastida Azpiazu2017ko apirilaren 20an hil zen, 73 urte zituela.

Haren oroimenez meza izango da, domekan, maiatzaren 28an, 11:30ean Madariagako elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Pilar Ariznabarreta Arozena2017ko maiatzaren 20an hil zen, 92 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Balbi Vives Zabaleta2017ko maiatzaren 22an hil zen.

Oroitzen zaitugunean, Balbisukaldean egoten zara

mahaia guztiontzat ipinita,aulkian eseri etaleihotik begira,

eta guk - badakigu -zeure begien hondoan gaudela.

Familiakook bihotzez eskertzen dizuegu egunotan jaso dugun babesa.

1036 azala:Maquetación 1 25/05/17 12:00 Página 3

Page 24: Badoa, arrastoa lagata - barren.eus...behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus Zerga ik mere i d Elgoibarko

1036 azala:Maquetación 1 25/05/17 12:00 Página 4