b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu...

15
[Idatzi testua] 1 FORMAZIO PROIEKTUA: b_laze AGERTZEN ETA DESAGERTZEN DEN LORATEGI EKOLOGIKOA 2014-15 (Ekaina 2015) 1. AURKEZPENA Formazio proiektu honetan, bi formazio eskoletako ikasleek lorategi ekologikoa diseinatu eta exekutatuko dute Donostiako gerriko berdean dagoen, Kutxa Ekogunea parkean. Ikasleek Kutxa Ekogunearentzat, proiektu erreal bat gauzatuko dute ,bezeroak ezarritako irizpideak eta beharrak aintzat hartuta eta disziplina desberdinetako ikasleak elkarlanean jarrita. Ikasketa mundua eta lan munduaren arteko loturak eta zubiak eraikitzeko proiektua da, eginez ikasiaz eta ikasitakoa eginez. 2. PARTAIDEAK ETA ELKARLANA 2.1.Partaideak. Proiektu honetan, 3 erakundek parte hartzen dute. Kunshtal eta Fraisoro formazio eskolek eta Kutxa Ekoguneak. Kutxa Ekogunea. Donostiako ekologiaren parkea da eta bere helburua, ekintza ekologikoetarako tresnak eta baliabideak eskaintzea da. Kutxa Ekogunearen formazio estrategiaren lan ildoetako bat formazio eskolekin proiektu errealak bultzatzea da.

Transcript of b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu...

Page 1: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

1

FORMAZIO PROIEKTUA:

b_laze

AGERTZEN ETA DESAGERTZEN DEN

LORATEGI EKOLOGIKOA

2014-15

(Ekaina 2015)

1. AURKEZPENA

Formazio proiektu honetan, bi formazio eskoletako ikasleek lorategi ekologikoa

diseinatu eta exekutatuko dute Donostiako gerriko berdean dagoen, Kutxa Ekogunea

parkean.

Ikasleek Kutxa Ekogunearentzat, proiektu erreal bat gauzatuko dute ,bezeroak

ezarritako irizpideak eta beharrak aintzat hartuta eta disziplina desberdinetako

ikasleak elkarlanean jarrita.

Ikasketa mundua eta lan munduaren arteko loturak eta zubiak eraikitzeko proiektua

da, eginez ikasiaz eta ikasitakoa eginez.

2. PARTAIDEAK ETA ELKARLANA

2.1.Partaideak.

Proiektu honetan, 3 erakundek parte hartzen dute. Kunshtal eta Fraisoro formazio

eskolek eta Kutxa Ekoguneak.

Kutxa Ekogunea. Donostiako ekologiaren parkea da eta bere helburua, ekintza

ekologikoetarako tresnak eta baliabideak eskaintzea da. Kutxa Ekogunearen formazio

estrategiaren lan ildoetako bat formazio eskolekin proiektu errealak bultzatzea da.

Page 2: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

2

Kutxa Ekogunean, Ikasleei eginez ikasteko eta ikasitakoa egiteko aukerak eskainiaz.

Bide honetan, proiektu errealak gauzatzen ditu, elkarlana, autonomia eta

diziplinartekotasuna oinarri izanik.

Kutxa Ekoguneak Kunsthal eta Fraisoro eskolekin egin izan ditu formazio proiektu

desberdinak eta oraingoan, lehen aldiz, 3 erakundeak elkarlanean eta lotura estuan lan

egin dute lorategi proiektuaren diseinu fasetik bertatik hasi eta exekuziora bitartean.

Proiektu Koordinatzailea: Itsaso Olaizola, formazio arduraduna.

Proiektu Aholkularia: Andrew Paul Rickard, Paisaia eta ingurumena arduraduna.

Kunsthal Eskola; Arte plastiko eta Diseinuko eskola da. Bertako 2 ikasketa lerroetako

ikasleek parte hartu dute proiektuan . Batetik Paisaiaren Diseinua eta Bestetik Barne

Diseinua. Guztira, 6 ikasle. (2 Paisaiaren Diseinuko Azken Kurtsokoak, 2 Barne

Diseinuko 1º kurtsokoak eta beste 2, 2ºkurtxokoak), bakoitzak proiektuari 45 orduko

dedikazioa eskainiz. Ondorioz, Kunsthaleko ikasleek proiektuari eskainiko dioten ordu

dedikazio totala 270 izango da. Proiekturen tutore lanetan Aitor Lizarralde arituko da.

30 orduko dedikazioarekin.

Ikasle kopurua: 6

Ordu kopurua: 270

Kunshtal-eko tutorea: Aitor Lizarralde

Fraisoro Eskola, Zizurkilen kokatuta dagoen Lanbide Heziketako Eskola da. Bertako,.

1.mailako “Lorategi eta berdeguneen ezarpena” moduluaren ikasleak hartu dute parte.

Ikasleak 14 izan dira eta Arkaitz Rezola eta Jaione Karrera irakasleen gidaritzapean egin

dituzte praktika hauek. Egitasmo honi dedikatu zaizkion orduak ondorengoak izan dira:

Ekogunera bixita 2 ordu lorategia ezarriko den eremua ezagutzera, Kunshtal eskolara

egindako bixitan (bertako ikasleen proiektu aurkezpenetara) 2 ordu, Fraisoron,

Kunsthaleko ikasleekin, talde lana egiten beste 2 ordu, Klasean proiektu eta

lanen/praktiken plangintza egiten 4 ordu eta Ekogunean, B_Laze proiektuaren

ejekuzioan, Kunsthaleko ikasleen gidaritzapean, 12 ordu (4 orduko 3 praktika).

Denetara, 282 ordu. Proiektuaren tutore lanetan Arkaitz Rezola arituko da. 20 orduko

dedikazioarekin.

Page 3: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

3

Ikasle kopurua: 14

Ordu kopurua: 302

Fraisoro Eskolako tutorea: Arkaitz Rezola

2.2. Elkarlana eta babesleak

3 erakundeek proiektu honetan egin dituzten lanak eta hartuta ardurak ondorengoak

izan dira:

1) Kutxa Ekogunea:

Ekoguenak proiektuaren koordinazioa egingo du eta bezeroaren papera hartuko du.

Burutuko dituen arduren artean, hauek dira banarmenenak:

Kutxa Ekoguneak hezkuntza proiektua idatziko du, gainerako erakundeen

ekarpenak txertatuta.

Kutxa Ekoguneak lur eremua jarriko du proiekturako.

Kutxa Ekoguneak eskoletako ikasleei bisita gidatua eskainiko die eta lorategi

proiektuko bezeroa izango da.

Kutxa Ekoguneak lorategiaren exekuziorako lan-tresnak jarriko ditu.

Kutxa Ekoguneak eskura eta erabilgarri dituen landareak zein diren adieraziko

die gainerako erakundeei eta proiekturako eskainiko ditu.

Kutxa Ekoguneak lorategi proiektuaren irizpideak zehaztuko ditu.

Kutxa Ekoguneak proiektuari ekarpenak eta jarraipena egingo dio fase

guztietan.

Kutxa Ekoguneak bere dinamizazio eta formazio eskaintzaren barruan

txertatuko du proiektua.

Kutxa Ekoguneak lorategi proiektua amaitzerakoan lorategiarekin zer egin

erabakiko du.

Kutxa Ekoguneak proiektuaren memoria idatziko du, gainerako erakundeen

ekarpenak txertatuta.

Kutxa Ekoguneak, proiekturako 500 €ko aurrekontua lortu du proiekturako..

GHKak kalitatezko bertako konposta eskaini du eta GFAak hurritzak eskaini ditu.

Kutxa Ekoguneak lorategiaren mantenu lanak bere gain hartuko ditu, 2015

urteko maiatzetik irailera bitartean.

Page 4: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

4

2) Kunsthal eskola:

Kunsthalek lorategiaren diseinuaren koordinazio nagusia egingo du.

Kunstalek lorategiaren exekuzioaren obra zuzendaritza eta jarraipena egingo du

eta prozesua dokumentatuko du proiektuaren memoriarako.

Hasera batean 2 aurreproiktu landu eta aurkeztu Irungo Kunsthal eskolan.

Fraisoro nahiz Ekoguneak Diseinuaren gainean eginiko ekarpenak aztertu.

b_LAZE proiektua garatu eta aurkeztu Fraisoroko eskolan.

Azkenik Fraisoroko ikasleek lanak burutzeko erreplanteoa bideratu eta

zalantzak argitzen ahalegindu. Erreplanteoaren planoa sortu.

3) Fraisoro eskola:

Fraisoro Eskolak lorategiaren exekuzioaren ardura izango du.

“Lorezaintza eta loregintza” LH zikloko 1.mailako ikasleek, praktiketan, Kunsthal-eko

ikasleek diseinatutako b_LAZE lorategiaren lanak burutu dituzte. Lan hauen artean

nabarmentzen dira, besteak beste, hurrengoak:

Fraisorok lorategiaren exekuzioa izan du helburu.

Hasera batean proiektuen balorazioan parte hartu du, Kunsthaleko ikasle eta

Ekogunearekin batera.

Proiektuaren exekuziorako lanen plangintza egin du: lanen antolaketa,

egutegia, beharrezko materialen zerrenda, landareak jaso eta hauen erabilpena

bitartean zaindu,…

B_laze lorategiaren exekuziorako lan zehatzak egin ditu:

o Belar moztea

o Zuhinkaketa

o Erreferentzien kokapena

o Konposta zabaldu

o Landaketak eta ureztaketak

Page 5: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

5

3. HELBURUA

Bi motatako helburuak bereiziko dira proiektu honetan. Batetik, partaide diren hiru

erakundeen helburuak eta bestetik, proiektuan parte hartzen duten ikasleei

dagokienez.

Erakundeentzako helburuak:

3 erakundeen arteko elkarlana eta pertsonen arteko koordinazioa eta ezagutza

bultzatu eta elkarbanatzea

3 erakundeen behar eta gaitasunak balioan jartzea eta sinergiak aprobetxatzea.

3 erakundeen arteko formazio proiektu pilotua gauzatzea.

3 erakundeek formazio proiektuak gizarteratzea.

Ikasleentzeko helburuak:

Ikasleek taldean lan egiten ikastea.

Ikasleek diziplinarteko taldean lana egiten ikastea.

Ikasleek proiektu erreal bat gauzatzen eta bezero batentzat lan egiten ikastea.

Ikasleek proiektu erreal baten ebaluaketa eta hobekuntza aukerak aztertzea

Ikasleek aurreproiektu eta proiektuak defendatzen eta saltzen ikastea.

4. EREMUAREN DESKRIBAPENA

Proiektu honetan Ekogune parkeko 2.000 m2 lur saila erabiliko da. Lur sail hau Baratze Parke Sarearen eta Baratze Eskolaren artean dago eta baratzeko erabiltzaileez gain, Ekogunera bisitariek sartzen diren sarrera eremutik oso gertu dago. Proiektua Hurritzen baso baten ondoan kokatuko da.

Page 6: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

6

Hitz gakoak: lorategia, ekologikoa, formazioa, disziplinartekotasuna.

Page 7: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

7

5. IRIZPIDEAK

Kutxa Ekoguneak zehaztu ditu lorategiaren irizpide orokor eta zehatzak, beti ere, aurretik zehaztu eta aipatu diren aurrekontu eta denbora dedikazio mugatura atxikita.

Gilles Clément-en “Lorategia Mugimenduan” filosofian oinarritutako proiektua da

B_laze proiektua.

5.1. Irizpide orokorrak:

Lorategi Ekologikoa. Landareria, ongarria eta zaintzari dagokionez.

Ekoguneko paisaia proiektuan txertatuko da. Hurritzen basoaren kontinuum ba

izango da.

Kutxa Ekogunean daukagun edo beste bideetatik lortu dezakegun

landarediaren erabilera lehenetsiaz.

Mantenu lan eta interbentzio txikikoa.

GHKren ongarria erabiliko da lorategian.

Baratzetarako onuragarriak diren espezieak izatea baloratuko da.

5.2. Irizkide zehatzak:

Kutxa Ekoguneak proiektua garatzeko ondorengo irizpide zehatzak ezarri ditu eta bi

eskolak, irizpide orokor hauek aintzat hartuta jardun dute:

• Gure ingurunearen jabearaztea sustatzea • Bertako landarediaren erabiltzea • Habitat berriak sortzea • Ureztatze behar mugatua izatea • Materialaren berrerabilpena egitea • Mantenua, minimoa izatea • Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea (bertakoa eta egokia)

Page 8: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

8

6. B-LAZE PROPOSAMENA

b_laze, Kutxa Ekogunearen helburu eta izaerarekin bat datorren

ekimena da, non lorezaintza egiteko modu ezberdinak erakutsiko diren, eredu

tradizionaletatik at. Lorategiak eratzeko dauden estilo edo era desberdinak, momentu

edo tokian tokiko egoeren emaitza dira, artearen aro desberdinen antzera.

Gaur egun, gure gizartea, ezagutzen dugun bezala, krisi sakon batetan murgilduta

dago, bai arlo ekonomikoan, sinesmen eta kulturan, eta baita ingurumen gestioan ere.

Horregatik, lorategi honen diseinua aurretik esandakoarekin lotuta dago, eta naturaren

gestio zentzudunera zuzendua.

Atseden hartzeko lorategia proposatu da; itzalean egoteko, jolasteko, hitz egiten

egoteko eta elkar ezagutu ahal izateko, baina baita behatu eta ikasteko ere.

Lorategi honek ibilbide desberdinak eduki ditzake momentu edo beharren arabera,

landare zehatz batzuk utzi edo kendu nahi badira, bidezidorrak zabaltzeko… landa

epaitu gabe uzten baldin bada ibilbideak zeharo desagertuko dira. Aldez aurretik ez

dakigu nolakoa izango den, ezta ze formak edukiko dituen denboran zehar sega egiten

eta landare mota ezberdinak agertzen hasten diren arte.

Page 9: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

9

Lortu nahi diren sentsazioen adibide:

2000m2 –ko eremuan landatuko diren hurritzak, hego eta hego-mendebalde norabidean landatuko dira, horrela helduak direnean baratzetan ez dute itzalik sortuko. Aldiz, lorategiaren erabiltzaileentzako bai sortuko dutela txoko interesagarri bat, itzalduna eta freskoa, udarako pentsatuta gehien bat. Erretikulu-forman landatuko dira, lorategiaren izaera geometrikoa jarraituz. Lortu nahi den erabilera:

Page 10: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

10

7. TENPORALIZAZIOA ETA LAN BANAKETA

(DATAK KONFIRMATU)

EGITEKOA EPEA ARDURADUN NAGUSIA

HEZKUNTZA PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA

2014/07-2015/05

Kutxa Ekogunea

LORATEGIAREN DISEINUA 2014/09-2015/03

Kunsthal

LORATEGIAREN EXEKUZIOA 2014/11-2015/04

Fraisoro

LORATEGIAREN MANTENUA 2015/05 2015/09

Kutxa Ekogunea

PROIEKTUAREN EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA

2015/06 2015/09

Kutxa Ekogunea, Kunsthal eta Fraisoro

LORATEGIAREN DISEINUA

Page 11: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

11

DISEINU PROPOSAMENA: Kunsthal-eko ikasleak, beraien eskolan, Fraisoroko ikasleei

lorategi diseinu proposamen desberdinen aurkezpenak egiten, ideiak partekatzen.

Fraisoro Eskolan, bertako ikasleak, lanen plangintza egiten. Ekogunera joan aurretik, lanen antolaketa eta banaketa, beharrezko materialen zerrenda eta b_LAZE lorategia sortzen hasteko azken ukituak bukatzen. EXEKUZIOA

Page 12: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

12

LEKUAN BERTAN, EGIN BEHARREKO LANAK ASKO DIRA. Hasteko… Prestaketa lanak:

BELAR MOZTEA

ZUHINKAKETA

ERREFERENTZIEN KOKAPENA

Fraisoroko ikasleak lanean LEKUAN BERTAN, EGIN BEHARREKO LANAK ASKO DIRA:

KONPOSTA LORATEGIAN BERRERABILTZEA, LANDAKETAK, UREZTAKETAK

Page 13: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

13

EXEKUZIOA: LEKUAN BERTAN, 2.egunean, eta eguraldiak laguntzen duela, Fraisoroko

ikasleak lanarekin jarraitu dute. Kunsthal eskolako kideak ere proiektuaren jarraipena

egin eta bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

8. AURREKONTUA ETA BABESLEGOA

Kutxa Ekoguneak, proiekturako 500 €ko balioa duen babeslegoa lortu du proiekturako,

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa (GHK) eta Gipuzkoako Foru Aldundiatik (GFA).

GHKak, lorategian gipuzkoako kalitatezko konposta erabiltzeko aukera eman digu eta

GFAak hurritza landareak eman dizkigu.

Bestalde, Kutxa Ekoguneak lorategiaren mantenua hartu du bere gain, 2015eko

maiatzetik irailera bitartean eta mantenu prezioa 100€/hilabetekoa da.

9. KOMUNIKAZIOA ETA DINAMIZAZIOA

Kutxa Ekoguneak bere dinamizazio eta formazio eskaintzaren barruan txertatuko du

proiektua.

Lehen pauso bezala, proiektuaren seinaletika eta panela sortuko da, proiektuaren

eduki nagusiak bilduaz eta Kutxa Ekoguneko seinaletika orokorrarekin bat eginik.

Page 14: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

14

Bestalde, eragile bakoitzak proiektuaren difusioa egingo du bere web eta beste

komunikazio euskarrietan eta panelean bertan, QRa jarriko da proiektuaren informazio

osatua eskuratu ahal izateko.

Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira.

Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

informazioa nola zabaldu, paneleko aurkezpena oinarri hartuta eta gainerako eragileei

dagokien parte hartzea aitortuaz.

Bestalde, Ekoguneko bisita gidatuetan eta formazio eta dinamizazio eskaintzan

txertatuko da B_laze proiektua.

Azkenik, Fraisoro eta Kunsthal eskolek aukera izango dute, Kutxa Ekogunearekin

adostuta, B_laze proiektua erakusteko eta egiten duten formazio eskaintzan

txertatzeko.

10. EBALUAZIO, HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK ETA

JARRAIKORTASUNA

2015eko Ekainean, Fraisoro, Kunshtal eta Kutxa Ekoguneak bilera egingo dute

proiektuaren ebaluazioa egiteko eta hobekuntza proposamenak jasotzeko. Ekainean

ere, datorren ikasturteko lan plangintza eta jarraipenaren gutxienekoak adostuko dira.

Edonola ere, “Lorategia mugimenduan” filosofian oinarritutako proiektua izanik,

naturak erakutsiko digu lorategiaren eboluzioa zein izango den eta beraz, 2015eko

irailean, gutxieneko mantenu lanak egin ondoren, lorategiaren egoera aztertuko da eta

proiektuaren jarraikortasuna eta hartuko diren pausuak zehaztuko dira.

Page 15: b laze · 2015-06-24 · Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira. Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan

[Idatzi testua]

15

B_LAZE PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN IKASLEAK

KUNSTHAL (BARNE DISEINUA ETA PAISAIA)

- Maialen Aburuza - Eider Jimenez - Miren Saenz de Urturi - Mireia Liberal - Amaia Olariaga - Andrea Ríos

FRAISORO (LOREZAINTZA ETA LOREGINTZA)

- Endika Arkarazo - Miren Azcuna - Iñigo Barreiro - Joseba Egurza - Unai Etxezurieta - Unai Gallaga - Markel Giaconi - Hodei Gurutzeaga - Urko Lazcoz - Ane Martin - Asier Mendizabal - Endika Ruiz - Sara Urreztarazu - Josue Jesús Usabiaga

ERANSKINA: B_LAZE PROIEKTUAREN PANELA