AZKOITIKO BOLETINA

4
ESKOLAKO AGENDA Azkoitia Aurtengoan ere, Azkoitiko Eskolako Agenda 21eko programaren ohiko martxarekin jarraituz, gai berri bati ekin diogu. Hasi ginenetik zortzigarrena den ikasturte honetarako aukeratu dugun gaia, mugikortasuna eta garraioa izan da. Aurretik jorratutako gaiak ez ditugu ahaztuta: energia, hondakinak, kontsumoa, ura, biodibertsitatea, elikadura eta osasuna. Hauen inguruan ere lanean jarraitzen dugu. Jarduera ugari burutu ditugu eta aurten, inoiz baino gehiago elkarturik, Xabier Munibe bigarren hezkuntzako ikastolako eta Floreagako San Jose ikastetxeko 817 haur eta gaztek, jarraian aurkeztera goazen ekintzak jarri ditugu praktikan. Horretaz gain, iaz egindako zenbait proposamen oraindik ere bete gabe daudela iruditu zaigu. Kontsejupetik aldizkariak argitaratzen dituen ingurumen gaien kopurua oso txikia dela iruditzen zaigu. Intsaustiko parkean arbolen izenak jarri gabe jarraitzen dute. Profesionalean iturriak ipintzeko aukera aztertu al duzue? Uraren tarifa Gipuzkoako Urak-eko arduradunekin errebisatzea aztertu al da? Hitz egin al da Anaitasunekoekin futbol zelaia behar ez dutenean herritarrei zabaltzea? Jendeak jarraitzen du ibaiko ahatei janaria botatzen. Horren inguruko kanpaina bat aztertu al da? Aurten proiektu garrantzitsu baten antolaketan aritu gara; helburua, eskolara oinez joatea. Gure gurasoen garaian oso arrunta zena, zergatik guk ezin dugu burutu? Denon ahaleginekin seguru lortzen dugula. LHko ikasle guztiak gonbidatuta zaudete! Baita gure eskolara autoz eramaten gaituzuenak ere. Egin dezagun Eskolako Bidea oinez!

description

BOLETINA, 2011

Transcript of AZKOITIKO BOLETINA

Page 1: AZKOITIKO BOLETINA

ESKOLAKOAGENDAAzkoitia

Aurtengoan ere, Azkoitiko Eskolako Agenda 21eko programaren ohiko martxarekin jarraituz, gai berri bati ekin diogu. Hasi ginenetik zortzigarrena den ikasturte honetarako aukeratu dugun gaia, mugikortasuna eta garraioa izan da.

Aurretik jorratutako gaiak ez ditugu ahaztuta: energia, hondakinak, kontsumoa, ura, biodibertsitatea, elikadura eta osasuna. Hauen inguruan ere lanean jarraitzen dugu.

Jarduera ugari burutu ditugu eta aurten, inoiz baino gehiago elkarturik, Xabier Munibe bigarren hezkuntzako ikastolako eta Floreagako San Jose ikastetxeko 817 haur eta gaztek, jarraian aurkeztera goazen ekintzak jarri ditugu praktikan.

Horretaz gain, iaz egindako zenbait proposamen oraindik ere bete gabe daudela iruditu zaigu.

• Kontsejupetik aldizkariak argitaratzen dituen ingurumen gaien kopurua oso txikia dela iruditzen zaigu.

• Intsaustiko parkean arbolen izenak jarri gabe jarraitzen dute.

• Profesionalean iturriak ipintzeko aukera aztertu al duzue?

• Uraren tarifa Gipuzkoako Urak-eko arduradunekin errebisatzea aztertu al da?

• Hitz egin al da Anaitasunekoekin futbol zelaia behar ez dutenean herritarrei zabaltzea?

• Jendeak jarraitzen du ibaiko ahatei janaria botatzen. Horren inguruko kanpaina bat aztertu al da?

Aurten proiektu garrantzitsu baten antolaketan aritu gara; helburua, eskolara oinez joatea. Gure gurasoen garaian oso arrunta zena, zergatik guk ezin dugu burutu?

Denon ahaleginekin seguru lortzen dugula. LHko ikasle guztiak gonbidatuta zaudete! Baita gure eskolara autoz eramaten gaituzuenak ere. Egin dezagun Eskolako Bidea oinez!

Page 2: AZKOITIKO BOLETINA

HH eta LHAztertu ditugun gaiak:

• HH-n “Bide hezkuntza”ko arauak eta Azkoitiko herrian zehar nola ibili behar dugun ikasi dugu.

• Garraio motak eta hauek izan duten bilakaera historian zehar. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak.

• Udaltzainen lana gertutik ezagutu dugu Leirekin izandako elkarrizketaren bidez.

• Eskolara nola joaten garen aztertu dugu, eta oinez joateko aurkitzen ditugun oztopoak ezagutu ditugu. Ekintza honetan, herriko planoa landu dugu, egunerokoan egiten dugun bidea aztertuz.

Herriko diagnostikoa egiteko burutu ditugun jarduerak:

• HHkoak Bide Hezkuntzako programaren barruan, herritik zehar ibili gara.

• LH ko hiru zikloetako guztiek etxean galdetegi bat pasatu dute kotxearen erabilera aztertzeko. Herritarren artean ere inkestatxo bat egin dugu.

• 2. zikloan eguneroko bideari buruzko hausnarketa egin eta kalera irten gara: alde batetik espaloi, zoru, seinaleen... egoera nolakoa den aztertu dugu eta bestetik, pertsonen portaera, bai oinezko gisa kaleak gurutzatzerakoan, bai auto gidari modura.

• “Besteen azalean” ere ipini gara. Jabetu gara herriak ez daudela prestatuak ezindu fisikoentzat.

• Oinez eskolara! proiektua aurrera eramateko asmoz, galdetegi bat pasatu dugu eta guztien artean ibilbidearen proposamena egin dugu.

• Eko-ordezkariek ikastetxe inguruan behaketa egin dute.

UDALARI ZUZENDURIKO PROPOSAMENAK

Eta azkenik, egindako diagnostikoaren emaitzetan oinarrituta, herrian sumatu ditugun arazoak konpontzeko, proposamen batzuk luzatu nahi dizkiegu Udaleko arduradunei:

1. Gaizki aparkatutako kotxeei isuna jarri. Piboteak kendu, ez dira beharrezkoak lege betetzeko.

2. Floria auzoko aldapan eskailerak edo arrapala mekanikoa jarri.

3. Udaltzaina beti bere tokian egotea (eskolako bideetan). Bastarrikaldetik datozenak ez dute udaltzainik.

4. “ESKOLARA OINEZ” proiektua martxan jartzeko laguntza eman.

5. Aparkaleku gehiago jarri.

6. Oinezkoek lehentasuna dituzten kale gehiago jarri. Kale Nagusia oinezkoentzat bakarrik ipini (bestela espaloiak behar dira), garraiolariak soilik sartu daitezen.

7. Joseba jatetxearen ondoan (Floria-Ikastolako bidegurutzean) zebrabide bat ipini.

8. Autobusa (Ipintza, baserritarrentzat, industrialdera...), Lurraldebus ezagutzera eman eta lotura gehiago jarri beste herriekin. Ordutegi zabalagoa. “Aislatuta” gaude.

9. Oinez ibiltzearen eta garraio publikoaren aldeko kanpainak egin.

10. Herri barruan bidegorriak eta bizikleta aparkaleku gehiago ipini. Alokatzen diren bizikletak jarri.

11. Txalonerrekan espaloiak egin.

Aurreko urteetako gaiak ere aztertzen jarraitu dugunez, honako beharrak ere kontuan izatea nahiko genuke:

• Erdigunean puntu berde bat zehaztu (Udaletxe inguruan...). Bonbilak, fluoreszenteak, margoak, disolbenteak eta horrelako hondakin txiki baina arriskutsu ugari zaborrarekin batera bukatzen dute Garbigunea aparte geratzen delako jende askorentzat.

• Ostegunetako zabor berezien bilketa bi egunetan ipini.

• Garbiguneko ordutegia luzatu.

• Kiroldegiko eta kanpoko igerilekuko eguneko sarrera merketu.

GARRAIOA eta MUGIKORTASUNA

Page 3: AZKOITIKO BOLETINA

GARRAIOA eta MUGIKORTASUNAEmaitzak eta ondorioak:

• Ibilgailu kopurua oso handia da, batez ere autoak (%70-80 inguru)

• Gehienetan, batik bat autoetan, pertsona bakarra doa (%83).

• Gizonezkoek normalean autoz doaz lanera eta ez dute partekatzen.

• Iruditzen zaigu Azkoitia inguruko herriekin (Azpeitia izan ezik) ez dagoela ongi komunikatuta: garraio publiko gutxi dago, ordutegia nahiko eskasa da eta oso jende gutxik erabiltzen du.

• Herritarren iritziz arazo handienak: ikastetxeetako sarrera eta irteeretan, Donostiako eta Zumarragako autobus ordutegian, zebra bideetan, bidegorri eza herri barruan, auto gehiegi erdigunean, aparkatzeko leku falta (TAO).

• Oinezkoen traba handienak: autoak espaloi gainean, auto eta motoak abiadura handian, bizikletak nonahi, piboteak, zebra bideetan autoak ez gelditzea, kaleetako koskak eta aldapak, leku batzuetan espaloi txarrak edo eza...

• Ibilgailu gidarien iritziz aparkaleku gutxi dago, zebrabideak euriarekin eta gauez ez dira ondo ikusten, TAOk ez du ongi funtzionatzen...

• Bizikleta zaleen arazoak: autoen abiadura handia, herrian zehar bidegorririk ez, autoak eta jendea jotzeko arriskua, koskak.

Bigarren Hezkuntzako ikasleok gaian murgiltzeko, mugikortasunarekin zerikusia duen atal ugari aztertu ditugu:

• Petrolioaren erabilera garraiobide mota desberdinetan, zenbat kontsumitzen duten, isurtzen duten CO2 kantitatea, petrolioaren garraioan gertatzen diren istripuak (Prestige), petrolioak sortzen dituen herrialdeen arteko liskarrak...

• Azkoitiko errealitatea ezagutu: zergatik dauden hainbeste kotxe gure etxeetan, nola mugitzen garen, trafikoaren gorabeherak, Lurraldebus, garraio publikoaren abantailak eta desabantailak.

• Ikastolara AESLEMEko (Istripuak prebenitzeko lan egiten duen elkartea) kideak etorri dira, bizi izan duten esperientzia zuzenean kontatuz.

• Bizikleten mundua gertutik ezagutu dugu, Orbea bizikleta fabrika bisitatuz.

• Aurreko ikasturteetan landutako gaiak ere gogoratu ditugu, zenbait irteera eta ekintzen bidez: Ur kontsortzioko instalazioetako bisitak, Dorre Madariaga, Sasietako zabortegia eta sailkapen planta, kontsumo tailerrak, hondakinen inguruko tailerra, Japonian gertatutako aprobetxatuz kutsadurari buruzko buruketak...

Herriko diagnostikoa egiteko, bi eratako azterketak egin ditugu: inkestak eta behaketak.

• Behaketa lana: Altzibarko eta kiroldegiko errotondetan jarri gara, zenbat ibilgailu pasatzen diren eta kotxeak beteta edo banakako batekin igarotzen diren ikusteko.

• Herri batetik bestera mugitzeko ditugun aukerak aztertu ditugu, Azkoitian dauden gabeziez jabetuz. Trena izatea gustatuko litzaiguke, abantaila handiak dituelako.

• Inkesta egin dugu Azkoitiko kaleetan zehar, mugikortasunaren inguruan herritarren iritzia ezagutzeko.

• Etxetik eskolara bizikletaz joateko, egunero egiten dugun bidea aztertu dugu, planoetan isladatuz.

• Motorraren erabileraren inguruan ere gure artean galdeketa bat luzatu dugu, baina bi ikastetxeen artean, pertsona bakar batek erabiltzen du motoa.

DBH

Page 4: AZKOITIKO BOLETINA

Lortutako emaitza orokorrak:

• Ikasle asko etortzen dira eskolara kotxez.

• Etxe gehienetan bi kotxe dituzte, eta gehienbat lanerako erabiltzen dute.

• Lanera, pertsona bakar bat joaten da kotxean, alegia, ez dute konpartitzen.

• Guraso gehienek “Eskolara oinez” moduko proiektu bat izanez gero herrian, utziko zieten beraien seme-alabei oinez joaten lagunekin.

• Ikastetxe inguruan egindako diagnosian konturatu gara ez direla arauak errespetatzen. Kotxe ugari dago eskola sarrera irteeretan eta horrek egoera arriskutsuak sortzen ditu.

Herriko diagnostikoa egiteko burutu ditugun jarduerak:

• HHkoak Bide Hezkuntzako programaren barruan, herritik zehar ibili gara.

• LH ko hiru zikloetako guztiek etxean galdetegi bat pasatu dute kotxearen erabilera aztertzeko. Herritarren artean ere inkestatxo bat egin dugu.

• 2. zikloan eguneroko bideari buruzko hausnarketa egin eta kalera irten gara: alde batetik espaloi, zoru, seinaleen... egoera nolakoa den aztertu dugu eta bestetik, pertsonen portaera, bai oinezko gisa kaleak gurutzatzerakoan, bai auto gidari modura.

• “Besteen azalean” ere ipini gara. Jabetu gara herriak ez daudela prestatuak ezindu fisikoentzat.

• Oinez eskolara! proiektua aurrera eramateko asmoz, galdetegi bat pasatu dugu eta guztien artean ibilbidearen proposamena egin dugu.

• Eko-ordezkariek ikastetxe inguruan behaketa egin dute.

OINEZ ESKOLARA:Oinez joan eskolaraez igo aldapahorrela ez da entzungokotxeen zaratadenek pentsatzen dutehori dela lataguk gogoz joan beharkogenun tipi-tapa.

Sara Arrieta

IKASLEEN ARTEKO FOROA: Intxausti Jauregia, martxoaren 31

Bi ikastetxeetako Ingurumen Batzordeko ordezkariak elkartu gara, ikasturtean zehar egindako lana elkartzeko. Bilera honen emaitza, eskuartean duzuen txostena da.

Guk ere, gure aldetik, zenbait konpromiso hartzeko prest gaude.

• Kaleko arauak errespetatu: zebrabideak errespetatu, trafiko arauak errespetatu, zakurrak lotuta eraman...

• Ahal den guztietan oinez edo bizikletaz ibili. Ezin denean, garraio publikoa eta autoz ibiliz gero, bete.

• Bizikletaz ibiltzerakoan segurtasuna bermatu, arauak betez eta kaskoa eramanez.

• Anaitasunako entrenamenduetara oinez joatea.

• Kotxe elektrikoen inguruan etxekoak informatu.

• Ikastetxeko irisgarritasuna hobetu

• “Eskola oinez” proiektua aurrera eraman.

GARRAIOA eta MUGIKORTASUNA