Azahara

download Azahara

If you can't read please download the document

description

Txanela Lan Monografikoa Hartz Panda

Transcript of Azahara

  • 1. NIRE LAN HATZ PANDA Nolakoa da: Panda hartzaren gorputza txuria da, baina belarriak, begien ingurua, besoak eta hankak beltzak ditu. Espezie honetan harrak, hemeak baino gehiago pisatzen dute eta altuagoak dira.Hemeak 80kg inguru pisatzen dute, aldiz, harrak 85kg eta 125kg inguru pisatzen dute. Altueran harrak 180m-ko altuera daukate aldiz hemeak hauek baino baxuagoak dira. Panda hartza ez da arriskutsua. Non bizi da? Pandak Txinako hegoekialdean, Vietnamen eta Burman bizi dira, mendietako zonaldeetan. Elikadura: Panda hartzek orojaleak dira, orokorrean banbuen ostoetaz eta kimuetaz elikatzen dira. Banbua nutrienteetan baxua denez ongi sentiarazteko pandak 30kg banbu jan behar dute egunero. Kantitate guzti hau jateko 16 ordu behar dute. Panda hartzek batzuetan ere arrautzez, haziez, ugaztun txikiez eta landareen bulbez elikatzen dira. Bizimodua: Panda hartzak bakartiak dira.Esnatzen direnetik banbua jaten asten dira eta ia egun osoa jaten igarotzen dute.Jatez bukatzen dutenean zuhaitz haundietan dauden kobazuloetara joaten dira, lo egiteko.Prozesu hau egun osoa irauten du. Panda hartzaren mugimenduak mantxoak dira, banbua jaten energia gutxi lortzen duelako. Ugalketa: Panda hartza hemeak ugaltzen asten dira 3-4 urtekin eta ugaltzeko epea Apiriletik-Maiatzara irauten du, denbora honetan panda hemeak eta panda harrek zuhaitzetan eta harrietan marka usaintsu batzuk uzten dituzte.Batzuetan panda harrek, panda heme berdin batengatik borrokatzen dira. Panda hartz hemeak 2 edo 3 urtez behin erditzen dute.Jaiotzen den panda kumea hamster baten tamaina du eta 75-175g inguru pisatzen du.Pandek 1edo 2 kume izaten dituzte.Panda hartzek bi kume izaten dituztenean batzuetan bat bakarrik bizitzen jarraitzen du, panda kumeak beroa behar dutelako eta asko zaindu behar zaielako. Panda kumeak 18 hilabeteekin independizatzen dira.

2. Extinzioa: Panda hartza desagertzeko zorian dago bere bizilekuaren destrukzioarengatik.Mundu osoan 1000 panda inguru besterik ez dira geratzen. Ikerketa zentro berezietan dituzten panda hartzekin populazioa ugaritzeko planak dituzte indarrean.Berez zaila da pandak toki itxietan kumatzea, baina emaitza onak ari dira lortzen.Azken lau urteetan 60 panda kume jaiotzea lortu dute, eta aurtengo udazkenean ere emaitza onak espero dituzte.Izan ere, 13 panda heme daude ernari eta, beraz 13-20 pandatxo jaiotzea espero dute, askotan bizkiak izaten dituztela kontuan izanda. Ohiturak: Pandak normalean animalia bakartiak dira. Euren jarduerarik garrantzitsuena eguzkitan jartzean da. Beste denbora gehiena lotan ematen dute. Euren lurraldea markatzeko uzki guruinak, gernua eta atzaparrekin utzitako aztarnekin. Tropikoetako animalia denez hibernatzeko ohitura galdu du. Kontserbazio egoera: Jaiotza tasa txikiak, heriotza tasa handia eta ingurumenaren suntsiketaz gain,desagertzeko arriskuan jartzen dute Panda. Txinako arauak oso zorrotzak dira Panden ehizaren inguruan. Beste animalia batzuentzat jarritako harrapagailuak askotan pandak zauritzen amaitzen dute. 3. Arrakasta: Panda 1869an ospetsu egin zen Mendebaldean, ehiztari batek Panda larruazal bat Armand David misiolari eta exploratzaile n Ezpeletarrari eraman zionena. 1936an Ruth Harkness Estatu Batuetara panda kume bat eroan zuen eta maitasunez hartzen hasi ziren han pandak. 1936tik 1946ra pandak eramaten hasi ziren, euren larruazala eskuratzeko. 1947an ekintza hori debekatu zuten eta txinatarrak euren borondate ona adierazteko pandak oparitzen hasi ziran.