Auzolanaren sasoia - barren.eus · - Arturo Andrade (Lutheria) - Emi Nogales (Margoak) - Ana...

28
ELGOIBAR - 968. zenb. XXIII urtea - 2015-10-30 Auzolanaren sasoia Arg.: Haritz Arrieta

Transcript of Auzolanaren sasoia - barren.eus · - Arturo Andrade (Lutheria) - Emi Nogales (Margoak) - Ana...

ELG

OIB

AR

- 968

. zen

b. X

XIII

urte

a - 2

015-

10-3

0

Auzolanarensasoia

Arg.: Haritz Arrieta

968 azala:Maquetación 1 29/10/15 14:21 Página 1

Aldaz hortz klinikakolantaldeak, profesio-naltasunaz eta teknika

aurreratuez gain, gertuko tra-tua eskaintzeko ahalegin bere-zia egiten du. Hurbiltasunezeta konfiantzaz, zure aho osa-suna zaindu nahi dugu. Kasuguztietarako, odontologo zail-duen eskarmentua zure eskudaukazu.

Ume, gazte, heldu eta adi-nekoak zatozte klinikara lasai.Galdu beldurrak. Etxetikgertu, zure hortzak konfiantzaosoz zaindu, sendatu eta kon-ponduko ditugu. Eskatu zurekasuaren gaineko argibideak.

Aldaz hortz klinikak trata-mendu aurreratuetan aplikatu-tako punta-puntako teknologiaeskaintzen dizu.

PUBLIERREPORTAJEA

RPS233/13

Maddalen Bergara

Odontologoa

Ohiko hortz tratamenduak eskaintzeaz gain,honako arloetan gara adituak:

. Ortodontzia

. Inplantologia

. PADI (umeen aho-osasun zerbitzua)

968 azala:Maquetación 1 29/10/15 14:21 Página 2

ZOZOAK BELEARI 3

ABEL ARRIAGA

ANDOITZ AGIRREGOMEZKORTA

“Gure ardura ere bada irakurtzen duguna galbahetik pasatzea, kritiko izatea”

Abel, hau irakurritta konfesio bat egin bihar dizut: Liber-tad Digital agerkarixan irakurle amorraua naiz. Ez daberez albistien ikuspegi desberdin bat izatiarren, mutu-rreko iritzixak irakurtzia dibertigarrixa suertatzen jata-

lako baizik.Argi daukat kazetaritza objetiborik ez dagola. Garrantzixa

zein gairi eman nahi diozun erabakitzen dozun momentutik hasittasubjektibua zera. Eta ezin da beste modu batera izan, pertsonageran heinian gure prismatik ikusten baitogu guztia. Pasibuak gerairakurliak eta pasibuak dia askotan kazetarixak eurak ere. Askotanlatan sartutako albistiak eskeintzen dizkigute. Batian edo bestianirakurri, komak ere errepikau eitten dia. Jatorrittik iritsi jakuen testuaaztertzeko, kontrastatzeko eta aldatzeko astirik ez dabela euki di-

rudi askotan. Astirik ala interesik ez?Estatuan eragin hori neuk ere ikusten diot prentsari, are eta

haundixagua telebistari. Askotan EITBko albistegixak ikusten dittu-tenian ez dakit Madrilleko telebista bat dan ala Bilbotik dabizen;tente aurkezteko ohitturia ere kopiau dabe. Kolonia izandako he-rrialdien informaziua aipatu dozu, baina horren urrutira junbe,hemen danok dakigu Madrilleko edo Bartzelonako alkatiak zein-tzuk dian. Zein da Donibane Garaziko auzapeza? Diozun bezelagaur egunian Internetek interesa sortzen digun informaziora iristekoaukeria ematen digu. Aukera hori baliatzen dogun ala ez, horibeste kontu bat da. Herriko komunikabidietara etorritta bigarrenkonfesio bat: Ainara Argoitian BARRENeko erreportajiak plazerhaundiz irakurtzen dittut, kalidade itzela daukela iruditzen jata.

Prentsa idatzia hizpide hartuta nator oraingoan, Andoitz.Askotan hitz egiten da gure kioskoetako egunkariek noti-ziak emateko duten moduari buruz. Zer kontatu eta nolakontatu? Gai konplexua da, subjektibitatez betea. Izan

ere, hein handi batean, kazetariak beraiek dira notizia zer deneta zer ez erabakitzen dutenak. Adibidez, lapurtarrentzat ohi-koa da eskura dituzten egunkarietan, Algeria, Txad edo-eta Gi-neako albisteak irakurtzea. Gipuzkoarroi berriz, orokorrean,Afrikatik berri gutxi iristen zaizkigu, baina ia egunero irakurtzenditugu, Argentina, Venezuela edo-eta Mexikotik datozenak. El-karrengandik hain hurbil bizi arren, albistearen pertzepzio osoezberdina daukagu, lekuan lekuko prentsaren irizpideen arabe-rakoa.Kazetaritzaren printzipio saihestezinak egia, independentzia

eta objektibitatea omen dira. Independentzia (edo dependen-tzia) mailaren arabera, gehiago edo gutxiago, egia erdiz be-tetako prentsa interesatua aurkituko dugu kioskoetan.Kazetaritza objektiboan, berriz, nik ez dut gehiegi sinesten.Hala ere, idazlearen subjetibitatea bera baino larriagoa irudi-tzen zait irakurleon pasibitatea. Idatzizko transmisioan azkenkate-begia gu izanik, gure ardura ere bada irakurtzen dugunagalbaetik pasatzea. Kritiko izatea.Mariano Ferrerri aspaldi entzuna diot, telebistarekin egiten

dugun bezalaxe, prentsarekin ere zapping-a egin beharko ge-nukeela: asteko egun bakoitzean, egunkari ezberdin bat irakurrialegia. Gaur egun Internetekin, egunean bizpahiru agerkari di-gital gainbegiratzea eskura daukagu. Ez da ariketa txarra,batez ere, begirada kritiko batekin egiten bada.

“Askotan, EITBko albistegixetan, ez dakit Madrilleko telebista bat dan ala Bilbotik dabizen”

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 3

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainara Argoitia KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA LeireRubio, Leire Alberdi MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK AmaiaArrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, RafaFurnier, Eire Vila, Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, JulenAnsola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika,Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Harri eta Irri

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 4

GUTUNAK 5

u HERRIA OINEZKOENTZAT, MESEDEZ.Herritarrok oso kezkatuta gaude az-

kenaldian, gure herriko kaleetan ibiltzeaekintza arriskutsu bilakatu delako. Edo-zein momentutan, pasiaran gabiltzala,elizatik irten eta plazara bidean goa-zela, 6-8 haur inguruk aurrean hartutaeramaten gaituzte. Beraien patinete etabizikletekin lasterketan ari direla, izuga-rrizko abiaduran amildu eta kolpatzengaituzte, paretik kentzeko aukerarikeman gabe. Haur hauek, Leku Eder parkeko alda-

patik indarra hartuz jaitsi, eta gelditugabe iristen dira Errosario kaleraino, SanBartolome kalea abiada izugarrian gu-rutzatuz. Sekulako susto eta kolpe ugarijasoak ditugu jada. Gutako batzuek lu-rrean amaitu dugu, beste batzuek berrizanbulategian. Gure galdera honakoa da; gure ka-

leetan arrisku hau bizi behar izateak,pertsona nagusientzako batez ere, zen-tzurik ba al dauka? Nolatan jotzen dugunormaltzat egoera hau?Oinezkoentzako kaleei parke erral-

doi baten erabilera emateak, zentzurikba al dauka? Eta non dago herritarroneskubideekiko begirunea?Orain arte gertatu dena ikusita, argi

dago ez direla gurasoak izango egoerahau moztuko dutenak. Beraien arduraizanik ere, beste alde batera begiratzenbaitute. Gure nagusiek beldurrez igaro-tzen dira kale horietatik, eta, araurik jarriezean, egoera larriago bilakatuko da. Neurriak jar ditzagun mesedez, nor-

baitentzat beranduegi izan aurretik. M.C.A.

u GAZTEOK ETA ETXEBIZITZAGazte problematikak lantzeko helbu-

ruz osatu genuen Jaiki, eta ikasturte be-rrian ere gogotsu gabiltza. Udanfeminismoaren gaiari heldu bagenion,udazkenean etxebizitzaren gaia izangoda gure jardueraren ardatza, beste zen-bait lan ildo baztertu gabe. Izan ere gazteoi zuzenean eragiten

digun arazoa da etxebizitzarena herrihonetan. Teorian eskubide gisa onartuaizanik ere, praktikan ongi dakigu eten-gabe urratua dela, eta ukazio hori isi-

lean pairatzera garamatza sistema kapi-talistak. Hain justu ere herritarron oina-rrizko eskubideen gainetik jartzen dubeste behin gutxi batzuen aberasteko etajabetzarako aukera. Elgoibarko egoerari dagokionez

ere gordintasuna nabaria da: 732 etxehuts dauzkagu herrian (Eustat, 2011)baina azken urteetan eraikitzen jarraituda etengabe, betikoen negoziorako.Alokairuen eskaintza berriz oso txikiada, eta prezioak ez daude herritarreneskura, are gutxiago gazteoi dagokio-nez. Zer esanik ez etxe bat erosteaz!Bizi osorako lotura bankuarekin, sokalepoan. Honenbestez, uste dugu garaia dela

Elgoibarren gazte perspektibatik gaihoni heltzeko. Batetik etxebizitzaren pro-blematika mahaigaineratu nahi genukeherrian, egoera salatuz. Baina hortikabiatuta inguruan dauzkagun bestelakoesperientziak ere ezagutu nahi geni-tuzke, azken pauso batean geure alter-natiba propioaren eraikuntzari ekiteko. Jaiki gaztiok!

Jaiki

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Jose Garayalde Etxezarreta

2015eko urriaren 26an hil zen, 92 urte zituela. Sendiak bihotzezeskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Baratza zen zure ametsazure gustuko gordeleku

hainbeste denbora pasatu duzun lekuangoxo-goxo deskantsatu.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 5

MOTZIAN6

Gernikako azokan, Mausitxakoa gaztarik onena

Gernikan, urriko azken asteleheneko azokaezagunean gaztarik onenaren saria eman diote El-goibarko Mausitxa baserriko gaztari. 3.700 euroordaindu ditu Mendata Berria Bilboko jatetxeakgazta erdiaren truke. Aurten Mausitxak irabaziduten laugarren gazta lehiaketa da eta urtea bu-katu aurretik beste zenbaitetan hartuko dute parte.

Herriko artisauen azoka izango da zapatuan Leku Ederren

Saharako errefuxiatu kanpamenduetako

diru-laguntza eskatu dute

Uholdeak izan dira orain dela gutxi Saharakoerrefuxiatu kanpamentuetan eta kalte larriak eragindituztenez, Eibar-Sahara Elkarteak eta SaharakoIlargi Gorriak diruz laguntzea eskatu dute kalte ho-riei aurre egiteko. Laguntza emateko Euskadiko Ku-txako 3035 0023 99 0230081679 edo BancoSabadelleko ES84-0081-0655-63-0001351540kontuetan sar daiteke dirua.

Trinitate jaietako ohiko artisauazokaz gain, iaz egin zuten lehenaldiz herriko artisauak baino batzenez zituen azoka. Aurtengoa bihar,zapatua, Leku Ederren izango da10:30etik 14:00etara bitartean. Bi-txiak, margoak, xaboiak, ehunekinegindako lanak, luthier lanak etabestelako eskulanak izango diraikusgai. Honako artisauen postuakegongo dira:

- Nagore Cid (Bitxiak), - Amaia Erkizia (Bitxiak)- Bitxibitxi (Bitxiak)- Enara Gorostiza (Ehunak)- Zugehini (Ehunak) - Xarlem Creations (Ehunak) - Juani Vergel (Eskulanak)- Membrillera Perez (Eskulanak)- Arturo Andrade (Lutheria)- Emi Nogales (Margoak)- Ana Mosacula (Xaboiak)

Udaleko 2016ko egutegia osatzeko lehiaketara146 lan aurkeztu dituzte aurten

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lan-kidetzan, Udaleko 2016ko egutegia osatzeko argazkilehiaketa antolatu du aurten ere. Elgoibarko kultura,

artea eta ondarea gaia aintzat hartuz aurkeztutako argaz-kiak146 izan dira. Partaideak, berriz, 31 lagun izan dira:21 gizonezko eta 10 emakume. Udaleko eta Ongarri elkartekoek osatutako epaimahaiak

12 argazki aukeratu ditu egutegirako eta saridunak hauekizan dira: Cristina Lopez (2 argazki), Oier Ramos, GurutzeAriznabarreta (3 argazki), Eulogio Mancebo, Miguel AngelGutierrez, Manuel Sanchez, Antonio Curbelo, Vicente Gui-nea eta Maria Exposito. Egutegiaren aurkezpena eta sari ba-naketa abenduaren 16an izango dira.

MarrazkiakBestalde, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean egute-

girako marrazki lehiaketa antolatu du Udalak eta LH5eko110 ikaslek hartu dute parte. Epaimahaia Udal ordezkariek

eta Gemma Monreal margolariak osatu dute eta hauek dirasarituak: Luzia Arriola, Ihintza Gonzalez, Markel Goenaga,Aritz Vallejo, Naroa Rodriguez, Xabi Goñi, Danel Carril,Eneko Calomarde, Iraitz Pedroche, Jone Navarro, Irati Uzku-dun eta Helene Ortega.

Zineko bonuetan izena jartzeko eskatu du Udalak

Azken aldian zine bonu ugari heltzen dira atzeko aldean izenik gabe.Horrela, arduradunek ezin dute jakin zeinenak diren, hortaz ezin dute konta-ketarik egin. Beraz, Kultura Sailak eskatu du zine bonuaren atzeko aldeanerabiltzaileek izen-abizenak eta NAN zenbakia jartzea kontaketa errazteko.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 6

MOTZIAN 7

Elgoibarko 16 odol emailek intsigniajaso dute odola askotan eman dutelako

Baserri-eskolara familia irteeraizango da azaroaren 7an

Zestoako Sastarrain baserri eskolara familia ir-teera antolatu du Atxutxiamaikak azaroaren7rako. Ekaingo margoak ikusi eta gero animaliakzaindu, garbitu eta haiei jaten ematea da plana.Izena emateko azken eguna azaroaren 3a da El-goibarko Izarrako bulegoan, 943 741 626 tele-fono zenbakian edo www.elgoibarkoizarra.euswebgunean. 15 euro da irteera eta bazkideek13 euro.

Bertsolari txapelketako finaleko sarrerak salgai daudeAbenduaren 19an izango da Gipuzkoako

Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Ilunben17:00etan hasita. Elgoibarko Izarran salgai di-tuzte finalerako sarrerak, baita autobus-txartelakere. Abenduaren 5a izango da sarrerak hartzekoazken eguna Ubitarteko bulegoan, e-posta ida-tzita [email protected] hel-bidera edo 943 741 626 telefonora deituta.Sarreraren prezioa 20 eurokoa da eta autobus-txartelarena 10 eurokoa (8 euro bazkideek).

Errigoraren saskiak salgai jarri dituzte Nafarroa Hegoaldekoeuskalgintzari laguntzeko

Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes di-tuen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa He-goaldean, euskara ofiziala ez den zonaldean,eragin nahi du, eremu horretakoak propio direnproduktuei Euskal Herrian bidea emanaz. Horre-tarako, produktu horiekin osatutako saskiak jarridituzte salgai 50 euroren truke. 15 ekoizlek on-dutako produktu sorta da eta Elgoibarren AEKn,Ikastolan edo Orbea tabernan egin daiteke eska-ria. Bestalde, taldeko hainbat kide bihar, zapatua,goizez egongo dira Kalebarren plazan saskieneskariak jasotzen. Errigorako webgunean(www.errigora.eus) ere eska daiteke. Saski hauerosita jaso ez ezik, eman ere egingo du jendeak.Izan ere, Nafarroako Hegoaldeko ekoizpenaribultzada emateaz gain, saskiaren balioaren % 25han bertako euskalgintzara bideratuko da.

Zabalik dago auzo alkate izateko hautagaitzak aurkezteko epea

Hastear da herri erdigunetik urrun dauden auzoetako – Sallobente-Er-muaran (San Lorentzo), Arriaga (San Antolin), Aiastia (San Migel), Ido-torbe (San Pedro), Azkue (San Roke) eta Urruzuno– alkateen hautaketaprozesua Elgoibarren. Lau urtez auzo alkate izan nahi duten bizilagunek beren burua aurkeztu

ahal izango dute azaroaren 20a baino lehen. Horretarako, Udaletxekoharrerara joan beharko dute interesatuek eta han bertan sarrera agiria bete.Hautagaitza aurkezteko 18 urtetik gorakoa eta ordezkatu nahi duen

auzoan erroldatua izan behar da. Hautagai bakarra dagoen auzoetan,zuzenean izendatuko da kargurako Udalak egoki baderitzo eta AlkatearenDekretu bidez. Hautagai bat baino gehiago egonez gero, hauteskundeprozesua zabalduko da eta auzotarrei emango diete prozesuaren berri.

Joan den larunbatean Deba bailarako Odol emaileak elkartu ziren Eiba-rren eta odola askotan eman dutenei intsignia bana eman zieten. Orainarte 25 aldiz emandakoak, zilarrezko intsignia jaso dutenak, Eva Acuña,

Xabier Ansola, Abel Arriaga, Lander Betelu, Jesus Maria Elizburu, Sugar Etxa-niz, Inmaculada Loiola eta Manuel Roman dira. Urrezkoa jaso dute ElenaArregik, Valentin Barrenetxeak, Jose Martin Galarzak, Juan Jesus Ramosek etaJoaquin Rosariok. Gainera, Amaia Mujika eta Consuelo Prieto emaile bikainizendatu dituzte 60 aldiz odola eman duten emakumeak direlako. Elgoiba-rren hurrengo odol-ematea azaroaren 13an izango da osasun zentroan18:30etik 20:30era bitartean.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 7

K ilibarren8

Baserritik plazara

Baserritarren eta erosleen artean harreman zuzena bultzatu eta lurrari lotutako nekazaritza eredua sustatzeko sortu zuten MendarokoKontsumo Taldea, duela lau urte. Bitartekaririk ez dago talde honetan, eta horri abantailak baino ez dizkiote ikusten taldekideek. Izanere, bitartekaririk gabe, baserritarrek prezio duinago batean saldu ditzakete produktuak, eta bestetik, etxetik gertu ekoitzitako sasoiansasoiko gainerako produktuak eskura ditzakete kontsumitzaileek. Elkarri laguntzeko konpromiso horren bidez, baserria eta kalea elka-rrengana gerturatu eta elikadura osasuntsuago baten alde egiten dute kontsumo taldekoek. Orain, kontsumo taldearen berri emateko,hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako, ‘Mendaro sasoian’ izenpean.

Mendaron, hogei bat familiak jasotzen dituzte gaur egunproduktuak kontsumo taldetik. Talde horretako kide diraArantxa Egaña, Dorleta Lazarobaster eta Ainara Egi-

guren, kontsumitzaileak hirurak ere. Etxean jaten duten hori noneta zelan ekoitzi duten jakiteari garrantzia handia ematen diotehirurek, jakin badakitelako elikadurak lotura handia duela osasu-narekin. “Etxekoa jaten dugu, jateko ekologikoa eta kalitatezkoa”,esan du Lazarobasterrek. Kontsumo taldea sortu aurretik ere ortukoproduktuak etxean jasotzen zituen berak, garai bateko usadioan.11 bat urte izango dira Altzola-Berazeta baserrikoekin zuzenekohartueman hori hasi zuela eta gertutasun horrek ematen duen kon-fiantzak preziorik ez duela nabarmendu du: “Batetik, oso erosoazen —eta da—, inora mugitu beharrik gabe etxean bertan jaso-tzen nituelako sasoian sasoiko produkturik onenak, eta bestetik,

jaten dugun hori hemen bertan ekoitzitakoa izateak kalitatearenberme osoa du. Eskaera egiten nien, eta baserritik etxera ekartzenzidaten zuzenean ortuko jeneroa. Luxua zen!”. Horregatik, kon-tsumo talderako izena ematea oso modu naturalean egin zuen. Lazarobasterren antzera, ordura arte produktuak etxean jaso-

tzen zituzten bezeroek osatu zuten hein handi batean hasierakokontsumo talde hura, eta ahoz ahokoari esker, poliki-poliki joanziren familia gehiago batzen. Taldea hazi egin zen, eta Gipuz-koan indarra hartuz zihoazen Basherri taldeen esperientzia balia-tuz, ordura arte etxeraino eramaten zieten otzara hura baserritarrekplazara eramango zietela adostu zuten taldean. “Baserria plaza-ratzeko modua ere izan zen”, esan du horren harira Paula HerasAltzola-Berazetako ekoizleak. Ordutik, eguaztenero-eguaztenerojasotzen dute poltsa, 19:00etan, Mendaroko udaletxe atzean,

- AINARA ARGOITIA -

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 8

ERREPORTAJEA 9

eta banaketa momentu hori taldeari berari buruzko edozein gairiburuz jarduteko eta edozelako kezkak argitzeko ere baliatzen dutetaldekideek.“Nik asko ikasi dut kontsumo taldean sartu ginenetik. Kalekoa

naiz, eta nire antzera dendara joan eta urte osoan denetarik ikus-ten genuenontzat ikasteko aukera paregabea eskaintzen digutalde honek. Orain badakit urte sasoi honetan baratzak zer ema-ten duen eta lehen sekula ikusi eta jan gabeko barazkiak presta-tzen ere ikasi dut”, esan du Ainara Egigurenek. Bat datoztaldekideak ere. “Nik lehen barazkia jan behar zelako erostennuen, baina beti berdinera jotzen nuen: bainak, porruak… Pepi-noa erostea, adibidez, sekula ez zitzaidan burutik ere pasatuko”,esan du Lazarobasterrek. “Jakin ere ez pepinoarekin zer egin guk!Aurreko batean menbrilloa jaso genuen poltsan eta zer zen ereez genekien, baina galdetu eta ikasi genuen hura zelan jaten zenere. Errezetak ere prestatu zizkigun taldekide batek eta orain ezerez da galtzen! Gustuko ez dugulako jan ezin dugun zerbait baldinbadator, gustatzen zaionari eman eta kitto! Guretzat oso aberas-garria da hau, eta baserritarrentzat oso lagungarria”.

BASERRIKO LANAREN AITORTZAOrtuak ematen duenaren arabera osatzen dituzte poltsak Al-

tzola-Berazetakoek, eta hein batean, erabakia haiena da. Izanere, kontsumo talde hauen filosofian, kartara lan egitea saihestunahi da, eta dagoenean dagoena kontsumitzeko filosofia sustatu.Horrek baratzea planifikatzeko aukera eskaintzen die baserritarrei,eta bide batez, baserritarren bizi eta lan-baldintzak hobetu etadiru sarrera finko bat ziurtatzeko aukera ere bai. Baina horren guz-tiaren gainetik, kalekoek baserrian egiten duten lanari aitortzendioten errekonozimendua baloratzen dute ekoizleek, Paularen esa-netan. Duintasuna da hitza. “Kontsumo taldekoek estimatzen dutegure produktua eta kontuan hartzen dute egindako lana, eta horieskertzekoa da”. Gertutasunak elkarren beharrak ezagutzeko bidea ematen die

bi aldeei, gainera. Produktuei aterabide bat emateko modurik dui-nena dute zuzeneko salmenta baserritarrek, baina kontsumo taldehonen oinarrian hori baino gehiago dago. Izan ere, baserrikolana ezagutzeko aukera ere badute kontsumitzaileek. Baserrietarabisitak antolatzen dituzte aldiro-aldiro, eta era horretan jaten du-tena nola lantzen duten ikusteko aukera ere izaten dute. Era be-rean, auzolanak ere antolatzen dituzte, uzta biltzeko sasoian batikbat. Duela gutxi, esaterako, babak batzen jardun dira Altzola-Be-razetan, auzolanean. “Oso esperientzia polita izan da. Gureseme-alabek zorionez gertukoa dute baserriko bizimodua, baina,hala ere, gure alabak babak non hazten ziren ere ez zekien. Ezzekien lurpetik atera behar zituen, arbolatik bildu behar zituen edozer. Baserrikoei lagunduaz, izugarri ikasten dugu”, esan du horrenharira Lazarobasterrek.Gaur egun, bederatzi baserritar dira Mendaroko Kontsumo

Taldean sartutakoak, eta sare horren bitartez, barazki eta arrau-

tzez gain, oilaskoak, txahal-okela, bildotsa, ogia, ardi eta behigazta, esnea, jogurtak, ardoa, sagardoa, sagar-zukua, pasta etamermelada jasotzeko aukera ere badute bezeroek, enkarguz. Eraberean, Euskal Herrian ekoizten ez diren produktuak eskuratzekoaukera ere bada taldean. Valentziako nekazari bati, adibidez, la-ranjak eskatzen dizkiote, taldetik eskaera bateratua eginez.OHARRA: Elikagaiz betetako poltsa asteazkenetan jasotzen

dute kontsumitzaileek, 19:00etan, Mendaroko udaletxe atzean,eta interesatuek ordu eta egun horretan banaketa lekura agertzeadute Mendaroko Kontsumo Taldekoekin harremanetan jartzeko bi-derik zuzenena. Nolanahi ere, email bat ere badute harremane-tarako: [email protected].

EGUENA, AZAROAK 519:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia eta liburuaren

aurkezpena. Trinitate baselizan.

ZAPATUA, AZAROAK 710:00-14:00 Bigarren eskuko eta truke azoka.11:00 Umeentzako ekintzak.12:00 Heziketa bizikletaz, MTEren eskutik. Bizikleta

eta kaskoa eraman.14:00 Herri bazkaria. Kus-Kus-a Frontoian.

DOMEKA, AZAROAK 810:00 Herri gosaria. Hemen bertako produktuekin.

Kilimon elkartean.11:30 Garagartza ezagutuz ibilaldia.

Bazkarirako eta gosarirako izen-ematea: Morroskilon eta Txirristakan.

ANTOLATZAILEA: Mendaroko kontsumo taldea.

PARTE HARTZAILEAK:Arno Guraso Elkartea, Mendaroko ikastola,

MTE, Gaztelekua, Saharauiarrak eta Errefuxiatuen aldeko taldea.

Mendaro sasoian

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 9

Felisa Olazabal Garate2015eko urriaren 24an hil zen, 87 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Izan zarenagatik,erakutsi duzunagatik,

ez zaitugu inoiz ahaztuko.

I. URTEURRENA

Mari Paz Rodriguez Ramila2014ko urriaren 27an hil zen, 86 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, urriak 31,arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Ezin zaitugu ikusi baina bai sentitu; Iluntzean zerura begiratzean,

han ikusten dugu zure izarra distira eginez.

I. URTEURRENA

Julian Iriondo Bergaretxe2014eko urriaren 23an hil zen, 94 urte zituela. I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, urriak 31, arratsaldeko19:00etan

Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Horrenbeste hitzek,milaka oroitzapenek

zugandik gertu egoteaegiten digute.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez, aitxitxa.

Zure familia

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 10

11

Iparraldera begiraHaizea dator Iparraldetik! hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger-

turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko hainbat elkarte eta talderen (Sinuose, Morkaiko, Haritz

EDT, eta Gazte Asanblada) elkarlanari esker antolatu da, eta Belaustegi jatetxeak, Txarriduna hotelak eta Etxe-

Tar enpresak diruz lagundu dute. Kontzertu bat, bi hitzaldi, mendi-ibilaldia, eta kantu bazkaria egin dituzte

orain arte, eta azaroaren 14an emango zaio amaiera ekimenari Ederlezi pastoralarekin eta Gaztetxean izango

den musika-kontzertuarekin. Bien bitartean, ipar haizeak hainbat gai gerturatu ditu BARREneko orrietara El-

goibarko eta Mendaroko jendeak hango berri izan dezan. Horretarako, euskarazko hezkuntzaren eta euskararen

beraren egoeraz, Euskal Herria Zuzenean festibalaz, Euskoa monetaz, Lurrama azokaz eta Kanaldude herri

telebistaz arituko gara gehigarri honetan.

Herri Urrats, Seaskak antolatueta Senpereko lakuaren in-guruan egiten den Iparral-

deko ikastolen aldeko festa, ezagunaegingo zaio zenbaiti. Baina Seaska ezda haurrak loak hartzeko erabiltzen,haurren euskararekiko gogoa esna-tzeko baizik. Ipar Euskal Herrikoikastolen federazioa da. 1969an, bos-pasei haurrekin hasi zen Seaskarenlehen ikastola Baiona inguruan: “Ga-raiko familiak oroitzen dira nola ero-tzat hartu zituen Iparraldekogizarteak. Eskola bat, euskaran mur-gildurik... Pentsaezina zen! Euskara,etxeko kontua zen soilik”, esan diguXan Aire Seaskako Euskaraz Bizi egi-tasmoko koordinatzaileak. Gauregun, 3.300 ikasletik gora daude 34ikastoletan, Haur Hezkuntzatik Ba-txilergora. Iparraldean D eredua es-kaintzen duen egitura bakarra da.Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga-ren esanetan, “euskararen familiatransmisioa eten denean, ikastolakdira euskara transmititzeko tresna ba-karretarikoa”.

EUSKARA BESTE

ESKOLETARA

Ibilbide horretan euskarazkohezkuntza arautuaren motorrabihurtu da Seaska Ipar Euskal He-rrian eta eragin handia izan du hez-kuntzan. “Ikastolen arrakastak

ukiturik, beste sareetako eskolakeuskarazko sailak zabaltzen hasidira poliki-poliki, B ereduan”,azaldu du Airek. Gainera, B ere-duko eskola arduradun nagusiek Dereduaren alde publikoki agertzekoez dute beldurrik eta Lehen Hez-kuntzara zabaldu nahiko lukete es-

perimentazioa. “Hori da, agian, Se-askak lortu duen garaipenik garran-tzitsuenetarikoa: D ereduarenbaliogarritasuna frogatzea, eta besteeskoletan horren nahia aktibatzea”.

IKASLE GEHIAGO

Euskara oraindik ofiziala ez den

Hezkuntzaren ‘Seaskan’ euskaraz kulunka

Gehigarri berezia

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 11

12

lurraldean Seaskak duen indarra etaazken urteetan lortutako arrakastaberriki plazaratu diren datuek argiutzi dutela dio Hur Gorostiagak.2004/2005 ikasturtean, lehen hez-kuntzan (sare publiko, pribatu etaikastoletan) 24.229 ikasle ziren. 10urte geroago, 2014/2015ean, 25.361daude. 1.132 ikasleko hazkunde ho-rren %80 ikastolek bereganatu dute(881 ikasle), eskola pribatuek beheraegin dute (40 ikasle gutxiago) eta pu-blikoan pixka bat gora (291 ikasle).Ikasturte hastapen honetan ere da-

tuak oso baikorrak izan dira, iazbaino 168 ikasle gehiago eskolatzenbaitituzte.

Gaur egun, oraindik lan astunada Ipar Euskal Herrian ikastola batzabaltzea: 6/7 haurrekin, eta Fa-lloux legea –diru publikoarekinedo eraikin publikoak emanez hez-kuntza egitasmo pribatuak lagun-tzea debekatzen du– kontra dutela

zabaltzen ari dira ikastolak. Xan Ai-reren esanetan “elkartasunerakoeta auzolanerako bideak zabaltzenditu egoera prekario horrek, bainaSeaska maiz bultzatzen du euska-raren lege-geriza eta ofizialtasunaerregularki eskatzera: ikastolek ge-roan Iparraldean garatu nahi ba-dute eta D ereduak aurrera jarraitunahi badu beste eskoletan, legeakeuskararen alde izan beharko du”.Bitartean, garai batean erokeriazena zentzuduntzat hartu duteorain. Ikastolek enpatia eta zilegi-tasuna lortu dute Iparraldeko gizar-tean. Esaterako, Frantziak itxitakoeskola publiko baten egoitza berrizzabaldu dute Azkarateko herrian,bertan ikastola berria sortuz.

ADMInISTRAZIOAREn

TRABAK

Oztopoak oztopo hiru ikastolaberri sortu ditu Seaskak eta dato-zen urteetarako aurreikuspenakikaragarriak direla diote. “Haz-kunde itzela izango dugu, bainaarazoa izango da nola erantzun es-kaera horri”, dio Gorostiagak.

Datu soziolinguistikoak

. Hiztunen galera (Euskal He-rriko eskualde bakarra): %261991n, %21 2011n.. Gazteen arloan gorakada:16-24 urtekoak %11 1991n,%19 2011n.

Euskarazko irakaskuntza

. B eredua: eskola publiko etakatolikoetan murgiltzeak ge-roz-eta arrakasta gehiago duHHn.

. D eredua: Seaskan HaurHezkuntzatik Batxilergora.. Seaskak izan du hazkunde-rik gehien.. Gaur egun, B eta D eredue-tan dabil haurren %37,3 LehenHezkuntzan eta %44 HaurHezkuntzan.. HH eta LH eskoletako %61keskaintzen du euskarazko ira-kaskuntza (gehiena B ere-duan).. HH eta LH eskoletako %61k

eskaintzen du euskarazko ira-kaskuntza (gehiena B ere-duan).. Ikasleen %80 familia ez eus-kaldunetatik dator.. Haurrak adinean aurrera jo-an ahala euskarazko irakas-kuntzan jarraitzeko zailtasu-nak dituzte. B ereduan %77geratzen dira LH4n, eta %42DBH2n. D ereduan, %98 ge-ratzen dira LH4n, eta 79DBH2n.

DATUAK

“Seaskak lortu duen garaipenik garrantzitsuenetarikoada D ereduaren balioa frogatzea”

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 12

13

Hala ere, frantses administra-zioak ikastolei traba berriakezartzen dizkie azken urteetanizan duten hazkundeari eran-tzunez. Seaskako zuzendariarenesanetan, “epe batez ikastolakgaratzen utzi dituzte txiki geldi-tuko zirelakoan. Baina geroz etapisu handiagoa hartzen ari garaeta hori ez dute gustuko Pariskobulegoetan. Seaskaren indarrabeti izan da elkartasuna. Ikas-tola txiki edo handi, denek ba-tera egiten diote aurrezailtasunari”. Iparraldeko ikas-tolek diru iturriak elkartzen di-tuzte ibilmoldean, laguntzagutxien jasotzen dutenak bes-teen laguntzarekin sustenga-tzeko. “Eraikuntzetan ere, HerriUrratsen bidez, urte osoandenen beharrei erantzuten zaieeta ez ikastola zehatz bati ikas-tolen beste jaietan bezala”.

Parisek ukatzen dizkien ira-kasle postuak ere denen arteanberen poltsikotik ordaintzera-koan ere elkartasunez aritzendira. “Argi da traba ororen gai-netik ikastoletan sekulako lanaegiten dela, euskararen transmi-sioan, kultur transmisioan, gu-rasoen partehartzean baita herridinamizazio mailan ere. Herribatean ikastola irekitzea, herrihorren euskaldun bihotza berrizmartxan jartzea da. Eta Ipar Eus-kal Herriak ikastolen taupadakbehar ditu, ahal bezain bat,geroz eta gehiago”.

Traben artean oihartzunalortu duen kasuetariko bat2012ko azaroan, Ziburuko Kas-karotenia ikastolarena izan da.Ixteko arriskuan egon bazenere ikasleak bertan dira ikas-

turte honetan ere. Gatazka ho-rretan Euskal Herri osotik izuga-rrizko laguntza jaso dutelajakinarazi digute Seaskan. Ikas-tolen Elkartea alboan izan dute,une gogorrenetan eta herrie-tako elkarteek ere bat egin duteberekin. “Balia dezadan aukerazuek emandako laguntza esker-tzeko. Ziburuko ikastola elgoi-bartarrena ere bada!Norbanakoak ere eskertu beharditugu denen ahaleginak batuzlortu baitugu ikastolak bizirikjarraitzea”. Hala ere, oraindik el-kartasun beharra izango dutelaesan du Hur Gorostiagak Fran-tziak ikastoletan diru publikoainbertitzea debekatzen jarrai-tzen duen artean.

ERROnKAK

Seaskak, baina, aurrera inda-rrez jarraitzea du helburu etaeuskarazko hezkuntza Iparral-dean eskura jartzea. “Haur batiikastolan sartzea ukatuko bage-nio, haur hori frantsesduna izateakondenatzea litzateke”, dio Go-rostiagak. Beraz, ikastola berriakirekitzeko lanean segituko dute.Hasieran hiru edo lau ikasle ba-dira ere, ikastolen arteko elkarta-sunari esker egitura txipiakhanditzea lortuko duten ustekodira. Bigarren hezkuntzan eta ba-txilergoan ere beharrak gero etahandiagoak dira. Hurrengo urte-etako beste erronka bat LanbideHeziketa euskaraz sortzea izangodela gaineratu du.

Etorkizunera begira, bainaeguneroko jardunean euska-razko hezkuntzari eta euskararibultzada emanez ari da, beraz,Seaska.

“Herri batean ikastola irekitzea herri horren euskaldun bihotza berriz martxan jartzea da”

Kooperatzea ez da ofizialtasunakeuskarari Iparraldean ekar die-

zaiokeen onura ukatzea, baizik-eta ofi-zialtasuna itxaron gabe oraindik egindezakeguna adostea: tokian-tokiko xu-metasunean oinarrituz, bertako akto-reak lankidetzan jartzea, bakoitzakbere heinean, arloan, euskararen bizi-berritzeari ekar diezaiokeena ulertzea,eta arrazoibidean partitzea.

Kooperatzea ez da Hegoaldeak Ipa-rraldeari euskalgintzan ekarri laguntzaagorrezina ukatzea, baizik-eta elka-rrengandik ikastekoa duguna ikustea.Kooperatzea da Donostiako Piratek Le-korneko EHZ festibalean lan eginik da-karten lilura, jakintza eta koherentzia.Edo Elgoibartik Idauzeko maskarade-tara erromes joatea baino, ekialdekoeuskal antzerki zaharrak herria eta hiz-kuntzari dakarrenaz iraunkorki harre-mantzea, gero mendebaldeanegokitzeko.

Kooperatzea ez da Frantziak eta Es-painiak egin diguten hura ukatzea, bai-zik-eta konturatzea, bi horien kontragure energia aldebanatzen duguno,euskaldunok elkarri erdaretan bizkarraematen dugula.

Kooperatzea da dogma bilakatu zai-gunaren itzal-ertzei euskaraz begira-tzen hastea, pentsatuz menturaz izpihorietan dela geratu gure imaginariokolektiboari dirdira berezia ekarriko lu-keen mamia.

XAn AIRE

Seaskako Euskaraz Bizi

egitasmoko koordinatzailea

Laguntzatik lankidetzara

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 13

14

Euskal Herria Zu-zenean musikafestibala da,

baina hori bainogehiago ere bada.Hogei urte bete dituaurten, Euskal Herriamusikaren munduan ai-tzindari egiten. Auzola-nean eta enpresa handiedo instituzioen mo-rrontzatik libre sortu zeneta egin du aurrera urteguzti hauetan, euskara,euskal nortasuna etakultura ardatz hartuta.

Euskal Herria Zuze-nean urtero uztailaren1etik gertuen dagoen as-teburuan egiten den hirueguneko musika jaialdiada. 1996an sortu zuten Arrosan (Nafarroa Beherea), lauurte aurretik sortu zen Piztu elkartearen jarraipen modura.Arrosan egin zen lehenengo zortzi urteetan, harik eta2003an Idauze-Mendira (Zuberoa) aldatu zen arte. Geroz-tik egin da Heletan (Nafarroa Beherea) eta Lekornen (La-purdi), baina lau ardatzen gainean lan egin du beti: IparEuskal Herriko barnekaldea, jendez husten ari den zonal-dea, dinamizatzeko dinamika zabal bat planteatzea hirueguneko jaialdi baten inguruan; euskal nortasuna, kulturaeta hizkuntza balioestea; garaian garaiko balioen bozera-maile izatea eta lan militante eta laguntzailegoan oinarri-tutako antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozialezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatzea eta lo-turak sortzea, bai eta Hego eta Ipar Euskal Herriaren ar-

teko “etena” txikitzea ere. Hain justu ere, EHZk langutzai-legoari esker funtzionatzen du %99an eta gazteek eurengain hartzen dituzte antolakuntza-ardurak.

SISTEMAREn KOnTRAKOA

Euskal Herria Zuzenean irabazi asmorik gabeko elkar-tea da gaur, alderdi politiko, sindikatu, enpresa eta era-kunde publikoekiko independentea, eta horixe dubalioetan nagusi. EHZren antolatzaileek uste dute kon-tzientzia hartze nazionalerako tresna izan behar duelajaialdiak eta ideia berriak elikatzen, tokiko kultur ekoiz-pena sustatzen eta sistema kapitalistak “inposatutako”bizimoduaren kontrako alternatibak bilatzen jarraitubehar duela.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia, hogeiurtez kultur alternatibaren ikur

. Euskal hizkuntza, kultura etanortasuna babestea eta susta-tzea.. Euskal presoekiko elkartasuna.. Diskriminazio forma guztienaurkako borroka (arrazakeria,

sexismoa, homofobia...). Eskubide zibil, politiko eta gizaeskubideen aldarrikapena.. Ingurumenaren defentsa.. Alter mundialismoa eta interna-zionalismoa

. kapitalismoaren eta gain kon-tsumoaren gizarte kritika.. Justizia sozialaren aldarrikape-na. Kontra kulturaren aldarrikape-na.

BALOREAK

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 14

15

“Festibala beti ikusi da gazteen nahiaadierazteko tresnatzat”

u PAULInE GUELLE EHZKO PRESIDENTEA

Pauline Guelle, Pauen sortua da. 18urte bete zituen arte ez zuen EHZjaialdiaren berri, baina festan ezezik gerora laguntzaile, zirkulaziotaldean, musika topaketan eta ko-munikazioan aritu da. AurtenEHZko presidente kargua hartu dueta berak eman digu festibalarenberri.

w Zer nolako balorazioa egiten duzue

lehenengo jaialdi hartatik gaur arte

egin duzuen bideaz?

Festibala antolatzen hasi ginenIparraldean ez zenean horrelakobeste eskaintza kulturalik, eta aintzin-dariak izan ginen. Antolatzen geni-tuen nazioarteko kontzertuak,hitzaldiak... Frantziatik eta beste es-kualdeetatik etortzen zirenei erakus-teko zertan den Euskal Herria. Iaztikgogoeta berezia egin dugu eskaintzaartistikoari eta kulturalari buruz. 20urtez musika talde handiak ekarri di-tugu prezio onean, baina hemen erebada eskaintza zabala. Erabaki dugugure balioekin bat egiten duten tal-deak ekartzea: euskaldunak, gazteak,gure ideologia babesten dutenak… w Hogei urte bete dituzue alternati-

baren ikur izaten. Zerk egin du festi-

bal hau horren ondo errotu izana?

Lehenik, Ipar Euskal Herrian fes-tibalik ez zelako. Gero, urte guztietangazteak heldu direlako biziki festiba-lari, haiengan edo bolondresenganoinarritu delako, eta belaunaldi guz-tiek begiz hartu dutelako. Urtez urtealdatu edo berritu da antolakuntzataldea, eta festibala beti ikusi izan datresna bezala non gazteek adieraztenahal zuten haien nahia, non eraiki-

tzen ahal zuten mikro-gizarte bat hiruegunez eta haien baloreak plazara-tzen ahal zituzten. Hori da alterna-tiba: eraikitzea zerbait bertan etatokiko jendearekin.w Independentea izatea da EHZren

ezaugarrietako bat. Jailadiak ez du la-

guntza publiko handirik eta ez du

multinazionalen laguntzarik. Finan-

tziazioarena nola egiten duzue?

Lehen urteetan aski diru egin zen,baina geroztik behera joan da.Apustu egin genuen %15a baino ezukaitea diru-laguntzen bitartez. Kon-tzertuak… egiten ditugu urtean zehardirua biltzeko, helburua festibala au-tofinantziatua izatea baita. Hartudugun bide berriarekin diru gutxia-gorekin egiten ahal dugu festibala,gure baloreei leial izanda. Esperodugu heldu den urteetan autofinan-tziazio-iturrietan sakontzea eta bildu-tako dirua gainditzea.Laguntzaileetan badira enpresak,baina ez dute dirua ematen, baiziketa prestakuntzan lagundu. w Antolakuntza-lanak gazteen ardu-

ran dira. Sarri esaten da gaztea eki-

men gutxikoa dela gaur. nola egin

duzue gazteak lanerako erakartzea?

Festa polita delako biltzen diragazteak. Hiru egunez lan egin beha-rra ez da karga, egiten duzuna egitenahal duzulako lagunekin, baduzu-lako kontzertuak eta hitzaldiak en-tzuteko aukera eta baita adiskideberriak egitekoa ere. Giro onak era-kartzen du gaztea. Gainera, gure fes-tibalaren baloreak ez dira hainbesteikusten Euskal Herrian eta hori erebada faktore garrantzitsua gaztea era-kartzeko.w Zeintzuk dira zuen etorkizunerako

erronka nagusiak?

Segitzea eta lortzea, luzez, festi-bala ez izatea hiru egunekoa baka-rrik, baizik eta urte guztirakodinamika. Hitzordu ugari izaten di-tugu urtean zehar: zine-emanaldiak,kontzertuak… asmoa da jendea urteosoan biltzea eta beti izatea lagun-tzaileak ondoan, jende berriarekinlan egiteak ziurtatzen duelako etor-kizuna.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 15

16

Ipar Euskal Herrian nekazaritzak eta abeltzaintzak se-kulako garrantzia dute, batez ere barnealdean. Neka-zaritza tradizionalak jakin du garai berrietara

egokitzen. Laborariek, oro har, nekazaritza iraunkorrarenaldeko apustua egin dute eta kalitatezko produktuak sal-tzen dituzte. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko ha-rremana oso hestua da kasu askotan: han bertanekoiztutako produktuak kontsumitzeko kontzientzia osozabalduta dago jendearen artean.

DATORREn ASTEBURUAn

Errealitate horren erakusleiho nagusia Lurrama azokadugu. Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren egoera gertutikezagutu nahi dutenek datorren asteburuan izango duteferia bisitatzeko aukera, azokaren 10. edizioa egingobaita Biarritzen (Lapurdi). Lurramaren bueltan hain-bat ekitaldi egingo dira.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2006anekin zion Lurrama azoka antolatzeari. Azoka honenbidez, nekazaritza iraunkorrak dakartzan onuren in-guruko kontzientzia zabaldu nahi du. Azken batean,kalea eta baserria elkarrengana gerturatzeko saia-kera arrakastatsua da Lurrama feria. Laborarien eta

kontsumitzaileen beharrak eta interesak elkarren ondoanjartzeko ahalegina da.

Azaroaren 6, 7 eta 8an bisitatu ahal izango da Lurramaazoka, Biarritzeko Irati erakustazokan. Klimaren babesa-ren eta nekazaritzaren arteko harremana izango da feriakogai nagusia. Klima aldaketaren arriskuak eta etorkizune-rako erronka nagusiak aztertuko dira. Era berean, labo-rantza iraunkor eta herrikoiak kutsadurarengan eraginpositiboa duela erakutsi nahi dute Lurramako arduradu-nek. Azken batean, nekazaritza eredu honek natura etalurra errespetatzen dituela erakutsi nahi dute.

MInISTRO OHI BAT KLIMA ALDAKETAZ

Klima aldaketaz hausnartzeko, Pascal Canfin Fran-

Lurrama azoka, Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren erakusleihoa

Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatuta, Iparraldeko nekazal azokarik arrakastatsuena bisitatu

ahal izango da azaroaren 6, 7 eta 8an, Biarritzen. Abereak, lurreko produktuak, tailerrak, hitzaldiak, janedana,

animazioa eta beste hamaika gauza eskainiko ditu Lurramak. Baserritarrak eta kontsumitzaileak elkartuko dira

Irati erakustazokan. Hamargarren edizio honetan, klima aldaketak nekazaritzarengan izan dezakeen eragina

sakon aztertuko dute. Lurramak, azken batean, kalitatezko nekazaritza iraunkorrak dakartzan onuren inguruko

kontzientzia zabaldu nahi du herritarren artean.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 16

17

tziako ministro ohia izango da gonbidatu berezia. Gaur egun go-bernuz kanpoko erakunde ekologista batean ari da. Klima: laborantza

herrikoia hautatzen dut izenburuko hitzaldia eskainiko du.Bestalde, aurtengo edizioan Normandia izango da herrialde

gonbidatua. Hango ekoizpenak, janariak eta abereak ezagutzekoparada eskainiko dute hiru egun horietan.

LABORAnTZA GAnBARAREn BERRI

Lurramak, gainera, Euskal Herriko Laborantza Ganbarakazken urteotan egindako lanaren berri emango digu: Herriko ogieta haragi markak, lurrak modu kolektiboan erosteko proiektua,kalitateari lotutako ekoizleak, energia berriztagarrien ingurukoalternatibak…

Hamargarren urteurrena ospatzeko festa giroa sustatu nahidute antolatzaileek. Dantza, ikuskizunak, musika, nazioartekosoka-tira txapelketa, Ezpeletako piper txapelketa edo ardi gaztatxapelketa izango dira, besteak beste. Horrez gain, haurrentzakogunea lehengoa baino askoz handiagoa izango dela iragarridute, tailer pedagogiko eta ludikoekin.

Klimaren babesaren eta nekazaritzaren artekoharremana izango da azokako gai nagusia

hamargarren edizio honetan

Euskoa Ipar Euskal Herrian erabiltzenden tokiko moneta da, orain dela bi

urte sortutakoa. Ipar Euskal Herriko 600saltoki, enpresa eta elkartek erabiltzendute. Proiektuaren sortzaileen iritziz, mo-neta ekologiko, euskaldun eta solidarioada.

Hainbat kontsumitzailek eta saltzaileksare bat osatu dute, Euskoa erabiliz sale-rosketak egiteko. Hori egitearekin baterakonpromiso batzuk ere bere egiten di-tuzte: lekuko enpresei eta enpleguei sus-tengua ematea, euskara sustatzea etatokiko ekoizpenak lehenestea .

Moneta hau eskuratzeko beharrezkoada Euskal Moneta elkarteko kide izatea.Bazkideek kuota bat ordaindu behar dioteelkarteari. Eusko bakoitza euro baten trukealda dezakete kideek, eta salerosketetanerabilitako kopuruaren %3 zein proiekturabideratzea erabakiko du.

Euskoaren erabilera sendotzen ari da.Salmenta puntuek (dendak, tabernak, ja-tetxeak, enpresak eta elkarteak) bereizga-rria dute. Eguneroko hainbat produktueskura daitezke euskoaren bidez. Sal-menta puntu horiek elkartasuneko ekono-miaren alde jardun behar dute,ingurumena errespetatu behar dute etaeuskararen erabileraren sustatu behardute.

Euskoa: diru ekologiko,euskaldun eta solidarioa

InFORMAZIO PRAKTIKOA

. Noiz: azaroak, 6, 7, 8

. Non: Irati erakustazoka (Pitchot kalea, Biarritz, Lapurdi)

. Azokaren ordutegia: 10:00-19:00

. Gaualdi animatuak: 03:00ak arte (barixakuan eta zapatuan)

. Sarrerak: 4,00€ (15 urtetik beherakoek, doan)

. Aparkalekua: doan

. Informazio gehiago: www.lurrama.org

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 17

18

“Ohartu gara Kanaldude euskarri ona delalurraldearen animaziorako”

u MAIALEn DUGUInE KANALDUDE TELEBISTAKO KIDEA

Garazi aldean bizi den 21 urtekoneska hau 14 urte zituela laguntzailehasi zen Kanalduden eta orain berebigarren urtea hasi du langile gisa.Komunikazio eta programazio ardu-raduna da eta Busti eta Hertzetanemankizunen koordinatzailea. Ho-rrez gain, laguntzaileen sarea ere ani-matzen du eta guri Kanaldudehobeto ezagutzen lagundu digu.

w Zer da Kanaldude telebista?

Kanaldude tokiko web telebistaparte-hartzailea da, osoki euskarazari dena. 1995 urtean bideo teknikaribatzuek euskarazko hedabide batsortu nahi zuten. Tokikotasuna atxi-kitzeko, modu parte-hartzailearenbidea hartu zuen Kanaldudek. Lo-goak ongi erakusten duen bezalahiru zutabetan oinarritzen da Kanal-dude: euskara, lurraldea, partehar-tzailetza.w nolako programak eta emankizu-

nak egiten dituzue?

Ez dugu aktualitatea beroan berolantzen. Aldiz, edozein gai atzerapenpixka batekin lantzen dugu: kultura,laborantza, kirola, gizartea, politika…Askotariko formatuak proposatzenditugu: erreportajeak, emankizunak,zuzenekoak. Gazteek haien emanki-zuna abiatu zuten iaz, Busti izenda-tua. Bestalde, ohartu gara Kanaldudeeuskarri ona dela lurraldearen anima-ziorako. Bideogintza erabil daitekejende multzo batekin gai bat edobeste lantzeko edo geroari aurrez be-giratzeko (Aldude 2030, Xiberoko la-borantza bihar…)w Zein lantalde zaudete Kanalduden?

Talde anitza da. Denetarik bada

eta gehienok denetarik dakigu egi-ten. Horrez gain, 60 laguntzaile ak-tibo ditugu urtean zehar hainbatekitalditan parte hartzen dutenak.Proiektuen arabera, lantaldea egoki-tzen da. w nola ikus genezake Kanaldude?

Asteazkenero eduki berria heda-tzen dugu www.kanaldude.eus webgu-nearen bidez. Horrez gain, tokikohiru telebistetan astero ordubetekosaioa hedatzen dugu: Iparraldeankokatua den TVPIn, baita Hamaikaeta Xaloa telebistetan ere. w nolako harrera du zuen telebistak?

Uste dugu lurraldean presentziaazkarra dugula, bereziki Xiberua,Baxe Nafarroa eta Lapurdi barneal-dean, hor direlako euskaldungehienak eta gehien bat barneal-deko jendearekin lan egiten dugu-lako. Baina galdera horrierantzuteko, ikerketa bat ari garelamomentuan egiten lurraldean. Urte

bukaeran, espero dugu argiagoikustea. w Erronka edo programa berezirik

aurreikusi al duzue aurrerantzerako?

Hertzetan musika emankizunaabiatu berri dugu Radio Kulturarekinpartaidetzan. Desafio tekniko batizan da. Hilabetero Euskal Herrikotalde bati hitza emanen diogu etakontzertu zati bat eskainiko dugu.Publikoari zabaltzen dizkiogu eman-kizunen grabaketak.w nola ikusten duzue etorkizuna.?

Kasik 20 urteren buruan, iduritzenzaigu lortu dugula ezagupen bat. Lantaldea eta laguntzaileak motibatuakdira, gaiak eta horien lantzeko mol-deak etengabe berritzen dira, euska-rri bikaina da euskararennormalizazioaren prozesuarentzat…Hala ere geroa ahalen araberakoaizanen da, urte batetik bestera nego-ziatzen baitira diru laguntzak eta par-taidetzak.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 18

KIROLA 19

EmaitzakFUTBOLAHaundi 2 - Martutene 1 Texas Lasartearra 2 - Elgoibar 3 (Erreg.)Tolosa 3 - Elgoibar 1 (Jubenilak)Elgoibar 0 - Ordizia 0 (A Kadeteak)Zestoa 0 - Elgoibar 1 (B Kadeteak)Elgoibar 2 - Aretxabaleta 0 (Oho. inf)Aretxabaleta 3 - Elgoibar 0 (Inf. Txiki) Amaikak Bat 1 - Elgoibar 11 (Aleb.)

ARETO FUTBOLAConcepto Egile 3 -Quinto Sala 1(Naz B)

SASKIBALOIAGoierri Verkol 45 - Viento Sur 57

ESKUBALOIALauko Elgoibar 20 - C.B. Kukullaga 31 (Senior nesk.)Pulpo Zumaia 17 - Alcorta Forging Group 30 (Seniormutilak)Gabaz Elgoibar 34 - Amenabar zarautz 23 (Sen. mut.)Beristain Banaketak 36 - Saieko 33 (Jub. mut.)Ordizia 27 - Deca Elgoibar 47 (Kad. mut.)Pizzeria Marina 16 - Federopticus Ikus 7 (Inf.. nes.)Aloña Mendi 20 - Hotel Txarriduna 15 (Inf. mut.)Eibar Eskubaloia B 13 - Murgil Eraikuntzak 37 (Inf. mutilak)Cometel Elgoibar 22 - Dario Bus Elgoibar 13 (Inf.neskak)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 3110:00 Elgoibar - Eibar (Oho. inf.)12:00 Elgoibar - Ikasberri (1. kadete.)15:30 Elgoibar - Aloña-Mendi (Oho. jub.)17:30 Elgoibar – Alle Punta (Erreg.)Domeka, 112:00 Elgoibar- Arrasate (Aleb.)

SASKIBALOIA (Olaizaga kiroldegian)Zapatua, 3116:00 Viento Sur Elgoibar – Zast Zarautz ZKE (2.probintzial maila)

PILOTA (Ikastolako frontoian)Barixakua, 3020:00 Lagunak 2 – Tartaloetxe (Nagusiak 3.maila)20:45 Lagunak – Mutriku (Gomazko paleta)

ESKUBALOIA (Olaizagan)Zapatua, 3110:00 Txarriduna - Zalla (Infantil mut.)11:15 Bankoa - Ereintza (Kad. mut.)17:45 Deca - Saieko (Kad. mut.)19:30 Alcorta - Bidasoa (Senior mut.)Domeka, 110:00 Ikus - Aiala A (Inf. nes.)13:15 Astigarraga - Eibar B (Kad. nes.)

ESKUBALOIA (IMHn)Zapatua, 3111:00 Pneumax - Errotaberri (Kad. nesk)13:15 Astigarraga - EibarB (Kad. nesk.)Domeka, 111:00 Elgoibar - Pulpo (Aleb. mut.)13:15 Astigarraga - EibarB (Kad. nesk.)

’Menditerapia Chamonixen’ saioak hasikodu Morkaikoren mendi emanaldi zikloa

Arkaitz Irureta, Joseba Elustondo eta Alberto Fernandez elgoibartarrenMenditerapia Chamonixen izeneko emanaldiarekin hasiko da Mor-kaiko Mendizale Elkarteak prestatu duen Udazkeneko Mendi Emanal-

dien Zikloa. Lanbroa tabernan izango da, azaroaren 5ean, eguena,21:30ean hasita.Emanaldi honetan, hiru elgoibartarrek ez dute eskaladaz eta mendiaz soi-

lik berba egingo, beraientzat terapia modukoa izan zen bidaiaz baizik.

June Loidi Espainiako eskubaloi selekzioan

Promesa mailako Espainiako esku-baloi selekzioak Sanlo kirol-taldekoJune Loidiri deitu dio, azaro amaieranPolonian jokatu duen txapelketa ba-tean parte hartzeko. Antolatzaileekinbatera, Bielorrusia, Lituania eta Espai-niako selekzioak lehiatuko dira. JuneLoidik Sanloko bi taldetan jokatzen du,Pneumax kadete mailako taldean etajubenil mailan diharduen Tecnifuellen.

Urrea eta zilarra GasteizkoShuai Jiao txapelketan

Euskal Herriko, Valentziako eta Ka-taluniako kirolariek parte hartu zutenjoan den urriaren 24an Gasteizen jo-katu zen Shuai Jiao txapelketan. 75eta 80 kilo arteko kategorian urrezkodomina eskuratu zuen Igor Castañare-sek eta zilarrezkoa Iñigo Arizagak.Wu-shua arte martzial txinarraren dizi-plinetako bat da Shuai Jiaoa edo bo-rroka txinatarra.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 19

KIROLA20

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Kilometro bertikalen Euskadiko Kopa Iñigo Larizentzat

Asteburu betea izan zen joan den astekoa mendilasterkarientzat. Kilometro bertikalen EuskadikoKopako azken proba puntuagarria jokatu zuten,

urriaren 25ean, Arabako Asparrenan: Araia-Aratz kilo-metro bertikala. Gizonezkoetan Iñigo Lariz Azkue izanzen azkarrena, 36 minutu eta 26 segundoko denbora-rekin. Kopako sailkapen nagusian Aitor Osak lortu ditupuntu gehien, baina Araian egin zuten sari banaketaraagertu ez zenez, araudia betez bigarren sailkatuarieman zioten Kopa, Iñigo Larizi. Emakumezkoetan Virgi-nia Perez Mesonero gailendu zen Aratzen, eta AinhoaLendinez elgoibartarrak lortu zuen bigarren postua.Larizek ez du bere sentitzen garaipena. "Osak lortu

du puntuazio altuena eta argi dago ni baino askozhobea izan dela aurtengo Kopan. Berea da meritua".

Osak hiru proba irabazi ditu eta Larizek bat, bigarren postu bat eta hirugarren bat lortu ditu.

Lariz eta Maiora, bizkorrenak Azketa Erlo ErronkanAurreko egunean, urriaren 24an, Azketa-Erlo erronkan hartu baitzuten parte. Azketatik Er-

lora igo al daiteke 10 minutuan? Erronka horixe jo zion Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia'saioko lan-taldeak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. Gizonezkoetan zazpi lagunek lortuzuten Azketatik Erloko tontorrera hamar minutu azpitik igotzea, eta Iñigo Lariz elgoibartarrakegin zuen denborarik onena: 8 minutu eta 23 segundu. Emakumeei dagokionez, 11 minutueta erdi azpitik egin behar zuten igoera eta bik lortu dute erronka gainditzea, Maite Maioramendaroarrak (10:20) eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak (10:49), hain zuzen ere.

Korrikedadan parte hartzeko deialdia

Emakumeak korrika egitera animatzeko egitasmoa da Korrikedada. Elgoibarko UdalekoBerdintasun Sailak eta Kirol Patronatuak jarri zuten martxan iaz eta joan den irailean hasi zutenikasturte berria. Kirol monitore batek gidatuta, atletismoaren munduan hasi nahi duten emaku-meak parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. Martitzen eta eguenetan egiten dituzteantxitxika saioak Mintxetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Kirol Patronatuko bazkideekhilean 13 euro ordaindu behar dituzte eta 17 euro bazkide ez direnek.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 20

KIROLA 21

“Ikaragarria izan da erronka pertsonalbaten inguruan sortu den lagun giroa”

Iban Fernandez (Elgoibar, 1977) duela hiruurte eskas hasi zen mendian ibiltzen, Kara-katen. Gaur egun, Karakaten egiten dituEhunmilak moduko mendi lasterketetarakoentrenamenduak. Horrenbeste joan etorri-ren ostean, bere buruari erronka jarri zion:bederatzi buelta egitea Azkue-San Rokeeta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 20minutu sobratu zitzaizkion.

w Nola sortu zitzaizun Azkue-San Rokeeta Karakate artean bederatzi bueltaegiteko ideia?Ez da apustu baten ondorioz izan,

nire buruari jarritako erronka baizik. Duelahiru urte hasi nintzen mendian ibiltzen etaordutik Karakateko maldak erabili ditut en-trenamenduetarako. Hala, G2handiakproba (88 kilometroko mendi lasterketa)prestatzen ari nintzela sei buelta eman ni-tuen iaz, eta aurtengorako zazpi itzuli egi-teko erronka jarri nion nire buruari.Ehunmilak ultratrailean parte hartu ostean,baina, indartsu nengoela-eta, bederatzibuelta egitea erabaki nuen.w Bederatzi baino zenbaki borobilagoada hamar. Bai, horixe esan dit batek baino gehia-

gok. Erronka egun argitan egin nahi nuelada arrazoia, eta kalkulatu nuen argi or-duetan bederatzi buelta eman nitzakeela.Laguntzera etorri behar zuen jendearen-gan pentsatuta egin nahi nuen erronkaegunez, jaitsierak arriskutsuak baitira ilu-netan. w 12 ordu eta erdian egin nahi zenueneta 20 minutu sobratu zitzaizkizun? Bai. Primeran irten zen dena. Pentsa,

aurreikusitako denborekiko aurrerapenageneramanez, arratsaldeko bostak ingu-ruan hamargarren joan-etorria egiteko au-kera nuela ohartarazi zidan JosebaElustondok. Xaxatu egin ninduen, erritmoapixka bat bizkortuta hamabi orduanegingo nituela hamar bueltak. Neuk ereikusten nuen aukera hori, burua eta giha-rrak jarraitzeko moduan neuzkan-eta. Afa-ritarako ordua jarrita geneukala erantzunnion, ordea, eta gainera jendea zain ge-neukan ailegaeran. w Erronka pertsonala izan arren, lagunmordoa batu zaizkizu?Ikaragarria izan da jaso dudan ba-

besa eta erronka pertsonal baten inguruansortu den lagun giroa. Kosta egiten zait si-nestea zertan bihurtu den, nire beroaldibat, horixe baitzen erronka. Konturatze-rako 30 laguneko taldea nuen nire buel-

tan igoera eta jaitsieretan nire alboan ego-teko prest. Krokis moduko bat egin beharizan nuen, bakoitzari zegokion buelta ze-hazteko. w Zer sentitu zenuen lortu zenuela ja-betu zinenean? Izugarrizko poza, baina nigatik

baino gehiago laguntzen eta animatzenizan nituen horiengatik. Igoeretan zeinjaitsieretan alboan izan nituenak, fami-liakoak, nirekin ikasitakoak, mendiko la-gunak, Karakatera ume eta guztihurbildu ziren ikusleak... lagundu nautenguztiei eskerrak eman nahi dizkiet.Azken itzulian Cristiano Ronaldo beraematen nuen, barren! Horrek egiten duhandi istorio hau. Egongo da nik jarridudan marka hobetuko duenik, bainazaila izango da nik izan dudan babesa-rekin egitea.

u IBAN FERNANDEZ MENDIZALEA

- ASIER ORBEA -

Iban Fernandez (goian, eskua altxata) Karakateko tontorrera egin zuen bederatzigarrenigoeran lagunez inguratuta ateratako argazkian.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 21

MERKATU TXIKIA22

LANA................................

EskaerakSukaldari laguntzaile edo etxe, portaleta elkarteak garbitzen lan egiteko prest.636 882 838-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zein umeak zaintzeko edo ta-berna zein portalen garbiketak egitekoprest. Nagusi ezinduekin eta elbarritue-kin esperientzia daukat. 631 562 380-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiten ditut orduka.637 102 725 / 943 744 033-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketan lanegiteko prest. 690 134 485 -----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzen ditut etxean zeinegoitza edo ospitaletan, arratsaldezzein gauez. Gida baimena daukat.631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest. 632 454 417-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest.631 748 977-----------------------------------------------------------------------------------Orduka edo interna lan egingo nuke,baita asteburuetan ere. 626 914 904-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaindu edo gar-biketa lanak egingo nituzke.602 818 946-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest, egunez zeingauez. 638 338 816-----------------------------------------------------------------------------------Portaletako garbiketak egin edo nagu-siak zainduko nituzke egunez, gauezzein orduka. 632 771 519-----------------------------------------------------------------------------------

Umeak zein nagusiak zaindu edo gar-biketa lanak egingo nituzke. Ordukaedo etxean bizita. Tabernak eta portalakere garbitzen ditut. 631 098 995-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaintzen ditut etagarbiketa lanak ere egiten ditut. 943 748 899 / 685 724 861-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko, sukalde laguntzaileizateko edo garbiketa lanak egitekoprest. 661 064 027-----------------------------------------------------------------------------------Sukalde laguntzaile edo garbiketarakozein nagusiak zaintzeko prest.677 259 560-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko, sukalde laguntzaileizateko edo garbiketa lanak egitekoprest. 661 064 027-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketa lanakegiten egingo nuke lan. Egun osoznahiz orduka. 684 318 696-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna etxeko lanak or-duka egiteko prest. 687 114 707-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zainduko nituzkeorduka, baita garbiketa lanak egin ere.663 331 119 -----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko zein garbiketalanak egiteko prest. 686 077 316

EskaintzakEsperientzia duen zerbitzaria behardugu Elgoibarko taberna batean. BidaliCurriculuma: elgoibarlan@hotmail.com-----------------------------------------------------------------------------------Enpresa mailako ingeles irakaslea behardut. 688 639 371-----------------------------------------------------------------------------------

Pertsona bat behar dugu LH3ko 3 umerifrantses eskolak emateko. 620 578 702-----------------------------------------------------------------------------------LH5 eta DBH4rako klase partikularraketxean emateko pertsona behar da. 617 386 198-----------------------------------------------------------------------------------Artezte makinetan edo CNC zentroetanesperientziadun ofizialak behar ditugu.Bidali curriculumak helbide honetara:177 posta kutxatila. 20600 Eibar.

ETXEBIZITZAK....................

AlokairuaBabes ofizialeko etxebizitza salgai, pre-zio tasatuan (130.000€ inguran). 2 lo-gela, garajea, trastelekua etaigogailuarekin. 628 115 677-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek bi logelako etxea hartukoluke alokairuan Elgoibarren. Gehienez400 euro ordain ditzakegu. 637 207 806-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek hiru logelako etxebizitzahartuko luke alokairuan Elgoibarren.632 198 561----------------------------------------------------------------------------------Etxe txikia hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. 632 175 172---------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan.677 259 560 / 661 064 027

GARAJEAK.........................

AlokairuaGaraje itxia alokagai Jausoro plazan.Prezioa 90€. Kotxe bakarrarentzat ego-kia. 699 812 566-----------------------------------------------------------------------------------

Garaje itxi bat emango nuke alokairuanElgoibarren, Leku-Ederren. 688 687 820-----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia hartuko nuke Bernardo Eze-narron, Pedro Migel Urruzunon edoMaala inguruan. 636 275 639

OSPAKIZUNAK .................

1934an jaiotakoen bazkaria antolatudugu. azaroaren 7rako. 14:30eanSigma jatetxean elkartuko gara.Hobe aldez aurretik izena emateabertara deituta. 943 748 531.-----------------------------------------------------------------------------------1985ean jaiotakoen bazkaria, aza-roaren 14an, Sigma jatetxean.12:00etan plazan elkartuko gara etabazkaria 15:30ean izango da. Usuatabernan eman behar da izena eta40 euroko ordainketa egin, azaroa-ren 1etik 10era bitartean.-----------------------------------------------------------------------------------Mila izenekoen bazkaria antolatudugu eta egun polit bat pasatzekogonbitea da hau. Azaroaren 27an"Milagrosa" egunez 13:30ean kape-ran elkartuko gara eta Txarridunanbazkalduko dugu. Etorri nahi duenakazaroaren 20a baino lehenago deitueta izena eman. 685 777 609 MilaJuaristi edo 685 777 609 Mila Tu-danca.

BESTELAKOAK...................

Bikientzat Icandy Pear erako karroa sal-gai. Prezio onean. 606 340 632-----------------------------------------------------------------------------------Duela bi aste, urriaren 2an, Aterpe ta-berna parean aurkitutako txirula batekarri digute. Galdu duena Barrenekobulegotik pasa daiteke jasotzera.-----------------------------------------------------------------------------------

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Bigarren eskuko etxe bat erosteko asmoa dut. Agiri arrunt bat eskatzeko ahol-katu zidaten eta eskatu dudanean, han bertan, ageri da indarrean dagoen jatorriz-ko eraikin karga bat. Karga hori akueduktu-zor bati dagokio. Ez dakit ziur zer denkarga hori eta nigan eraginik izango duen etxebizitza erosiz gero.

Akueduktu–zorra, teknikoki, landa-finkei uren arloan ezartzen zaien karga da. Bere finka-rako ura hartu nahi duenak tarteko onibarretatik pasatzeko eta horretarako akueduktu aproposa eraiki-tzeko eskubidea da.

Era honetako akueduktu-zorrak ezin dira eraikinetarako esleitu. Beraz, pentsa genezake garai bateanjatorrizko eraikinarena izan zela. Hau da, lurra lantzeko orubea zen hartan kokatutako jatorrizko finkare-na. Zenbait kasutan etxebizitza eta patioetan egon daitezke hainbat zor, bide-zorra, esaterako, eraginaizan dezakeena jabetzaren titularrarengan. Orduan legeak zehaztuko du etxebizitza edo lokal baten jabeakonartu beharko dituela obrak egiteko, bestelako jardueretarako edo egindako zein legearen arabera ados-tutako zerbitzu komunetarako beharrezko diren ezinbesteko zortasunak. Beti ere, komunitateak eragin-dako kalteak konpentsatzeko eskubidea izango du.

Aholkua: Zure segurtasunerako eskatu erregistroan zortasuna transkribatuko duen agiriarrunt berri bat edo ziurtagiri bat.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 22

ZORIONAK ZURI 23

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak guresurfistari zure10. urtebete-tzean. Segi zureametsak betetzen,1.000 kilo muxuetxeko guztienpartez.

Z o r i o n a k ,Nerea, gaur 10urte betetzen di-tuzu. Familia guz-tiaren eta, batezere, Mikelen par-tez.

Zorionak, Unai,gaur 4 urte egitendituzulako. Mu-xuak aitatxo, ama-txo eta Asierrenpartez.

Zorionak, Ibon,zure 4. urtebe-tzean. Ondo pa-satu maittia etapatxo haundi batfamilia guztianpartez

Maule, zorio-nak, lau urte kristo-nak!

Oihane, gaur 7urte bete dituzu!!!Zorionak maitxia,bai ondo pasakodegula eguna.

Zorionak, Igor!Jadanik urtebeteegin duzu! Muxuhaundi bat familiaguztiaren partez.

Zorionak, Ja-nire! Asteartean10 urte egin zeni-tuelako. Milamuxu denon par-tez, bereziki Ele-nen partez

Zorionak Intza eta Beñat gaur 9urte betetzen dituzuelako. Primeran os-patuko dogu asteburuan ! Patxo banamaitte zaittuztegun guztion partez!

Zorionak Galderzure zortzigarrenur tebete tzean.Muxu handia fa-milixakoen eta be-reziki Naroarenpartez. Ondopasa zure eguna!

Zorionak, Jakes,larunbatean 8 urteegin zenituelako.Muxu handi batElene, Markel etaJonen partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€.

Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar diraBARRENeko bulegora,edo [email protected] e-postara bidali.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 23

AGENDA

30 BARIXAKUA17:00 Arima iluntzea: Haur Hezkuntzakoentzat mozo-rro tailerra. 18:00etatik aurrera, Sorginaren bila jolasaLHko haurrentzat. Mendaroko Goñati pilotalekuan. An-tolatzaileak: Ludoteka eta Gaztelekua, Udalaren lagun-tzaz.19:00 Pala txapelketa mistoko finala. Kalegoen Pla-zan. Olatz-Igor/Lara-Julen

31 ZAPATUA09:00-14:00 Baserriko produktuen salmenta. Kale-barren plazan.10:30 Elgoibarko eskulangileen erakusketa. Lekuederparkean.11:00 Irakurketa taldea. Elgoibarko Sutegixa gazte-txean.11:00 Pintxoen salmenta. Kalebarren plazan. Elgoi-barko Kalamua, Herri Eskolako Guraso ElkarteaEguerditik arratsaldera, Ganadu erakusketa.Aita Agirre plazan.12:00 Kale kantariak. Kalegoen plazatik hasita.12:00-14:00 Talo tailerra umeentzat. Kalebarrenplazan.15:00 Kale kantarien bazkaria. Maalako parkean.17:00-19:30 Kantuak eta dantzak. Antolatzailea: El-goibarko Kale Kantariak. Maalako parkean.

5 EGUENA17:00 Ipuin kontalaria: Iraitz Lizarraga. Luzia espia.17:00etan HH5 eta 17:30ean LH 1-2. Gotzon Ga-rate Udal Liburutegia.

6 BARIXAKUA17:00 Umeentzako ikuskizuna: Irri herri, Anitz! He-rriko Antzokian. Antolatzailea: Elgoibarko Izarra. 18:30 Erakusketa. Egur arte tailerreko ikasleen mar-golanak. Astelehenetik larunbatera 18:30etik20:30era. Kultur Etxeko erakusketa gelan. Azaroaren15era arte.22:30 Searching for Sugar Man dokumentala, Elgoi-barko Sutegixa gaztetxean.23:00 Kontzertua: Perlak. Kultur Etxeko sotoan. Anto-latzailea: Sinüose.

I. URTEURRENA

Jose Mari Agirregomezkorta Ibarluzea

Urtebete pasa da gure artetik joan zinela,baina betirako izango zara gure bihotzean.

2014ko urriaren 31n hil zen, 86 urte zituela.Haren homenez I.urteurreneko meza izangoda, zapatuan, urriak 31, arratsaldeko19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunareneliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretikeskerrak.

Guardiak09:00 - 22:0030 Barixakua ETXEBERRIA31 Zapatua FERNANDEZ1 Domeka FERNANDEZ2 Astelehena YUDEGO3 Martitzena ORUESAGASTI4 Eguaztena BARRENETXEA5 Eguena IBAÑEZ6 Barixakua GARITAONANDIA

22:00 - 24:00Astelehenetik igandera GARITAONANDIA

24:00 - 09:00ELORZA (Eibar) Juan Gisasola, 18 943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

24

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 24

AGENDA

Lokman Boukhanfra 2015-09-22

Garazi Larrañaga 2015-09-28

Irailean jaiotakoak

Irailean hildakoak

. Consuelo Ines Garcia85 urte, irailak 1

. Andresa Izagirre Badiola91 urte, irailak 2. Lourdes Leiaristi Etxeberria93 urte, irailak 11

. Begoña Ibarluzea Arano 73 urte, irailak 14

. Jose Kortaberria Ansola78 urte, irailak 14

. Patricia Trojaola Markaide89 urte, irailak 14

. Eugenia Heriz Unzueta95 urte, irailak 18

. Jose Antonio Zuazubizkar Murua86 urte, irailak 21

. Segunda Ansola Zigorraga89 urte, irailak 29

Blanca Maria Belaustegui Zuazo2015eko urriaren 25ean hil zen, 60 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Un dia perfecto’30 Barixakua, 21:30

31 Zapatua, 19:00/22:15 (VOS)1 Domeka 19:00

2 Astelehena 21:30

‘Magiaren etxea’1 Domeka, 16:30 (Euskaraz)

‘Eden’5 Eguena, 21:30

25

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 25

HITZ ETA KLIK26

“Loreak zauria irekita behar omen du bizirauteko”

Unai VillenaManu Sanchez

Poemak ernaltzen ari zitzaizkionbarnean; nabari zuen sentipenaez zegoen gelditzerik. Bazetozen

tropelean, eta itsumustuan eztandaegingo zuten. Barruan zeramatzanhitz-sortak bizirik irtengo ziren bereerraietatik, bola eginda azala zehar-

katu eta munduratuz. Urdailetik, bizkarretik eta paparretik kan-porantz aterako zitzaizkion bortizki, eta inguruan barreiatuko

ziren, gaua testigu bakar, bera dardarka utzita. Aurretik eregertatua zitzaion: bazetozela igartzen zuenean, saihestezinazen haien etorrera. Pentsatze hutsak aurretiaz gogo biziz dar-darazten zuen, hitzez erditzea mingarria izango zela jakinikere, hitz haiek jaso eta papereratzean mina plazer gordin bi-lakatuta gozatuko zuela ondo baitzekien. Durduzaz eta irri-kaz dardarka, urak bustitako gremlin txikia balitz bezalasentitzen zen poeta, hastear zegoen gauaren zain, piztu be-rritako farolaren argiei so. Bazetozen.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 26

968 azala:Maquetación 1 29/10/15 14:21 Página 3

968 azala:Maquetación 1 29/10/15 14:22 Página 4