Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

8
HIRIA edo AUZOKO DISEINUA Hiriaren zoruaren ordenazioa edo antolamendua. TEKNOLOGIA - DBH -

description

HIRI edo auzi bat diseinatu.

Transcript of Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Page 1: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

HIRIA edo AUZOKO DISEINUAHiriaren zoruaren ordenazioa edo antolamendua.

TEKNOLOGIA

- DBH -

Page 2: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Erdi Aroko Hiria: kale estu eta etxe nahastea, harresi baten barnealdean. Plaza / Eliza baten inguruan.

- Lerro hiria: oinarrizkoena - Hiriaren Zabaldia: Boulevard eta Ensanche

Barnealdea eraberrituriko hiria: Auzo zaharrak desagertzen dira.Lorategi-hiria: Naturarekin lotura handia. Vitoria - Gasteiz dugu adibide zuzena.

Hiri funtzionala: oinarrizko lau funtzioekin. ( BIZI / LAN EGIN / LEKUTU /

AISIA ) LE CORBUSIER arkitekto frantsesak izan zen hiri molde honen

teorizatzailea: Brasilia hiria (Brasileko hiriburua) honela gauzatu zen.

HISTORIA

Le Corbusier

DESMONTANDO UNA CIUDAD, dokumentalak ikusteko:https://www.youtube.com/watch?v=Vmqy2MLTRPY

Page 3: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Arkitektura diseinua: Eraikin diseinu eta eraikuntzaren artea eta zientzia da arkitektura. Natura, giza dimentsioak eta materialak kontutan izan behar dira. Hona hemen zenbait elementu :

 Helburua:

1. etxebizitza-blokeak, etxe bakanak, obra zibilak , e.a.

2. Barne eta kanpo espazioa

3. Kokalekua: Inguru eta eraikinaren arteko erlazioa; klima, paisaia, sarbideak.

4. Erosotasunak: berotze-sistema, elektrizitatea, isolamendua, eguzki energia...e.a.

5. Materialak. Harria, behira, altzairua, porlana, metalak, egurra...e.a.

6. Bete beharreko legeria.

Pompidou eraikina, Paris

T4 Madrilgo aeroportuaren harrera toki berria. Estudio Lamenla - Richard Rogers.

Page 4: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Inguruaren diseinua

Dekorazioa: Espazioa edertu eta atseginagoa bihurtzea.

Barne arkitektura: Barne espazioaren antolakuntzari deitzen zaio.: Gehien erabiltzen diren aldeak (jangela, egongela, sukaldea) hegoaldera, ahalik eta eguzki-bero gehien izan dezaten. Aitzitik, gauean erabiltzen diren gelak iparraldera egokitu beharko dira.

Interiorismoa: etxe banaketan giro atsegina eta dotorea lortzea(materialen hautapena, dekoraziorako elementuak, bizilekuen argiztapena, pareten kolorea,... e.a.)

Page 5: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Kanpo dekorazioa: terrazak eta lorategiak: Era antolatu batean egokitu espazioa eta elementuak ( loreak, landareak, zuhaitzak zuhaixkak, harriak, bidexkak, iturriak, aulki luzeak, barbakoak... e.a.)Japonian, lorategi landuak ikusi ditzakegu, Idealtasun estetikoak jarraitzen dute. Budismo ZEN sinismena oinarri moduan,”Yugen: sinpletasun” (dotoretasuna) eta “Yohaku no bi”:(hutsunearen edertasuna)

Lorategi bat egiteko zazpi elementu izan behar dira kontutan: 

AsimetriaSinpletasuna

Dotoretasun umilaNaturaltasunaSakonera finaBaretasuna

Bakea

Page 6: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

ARKITEKTURA ESTILO GARRANTZITSUENAK

ESTILOAK URTEAK ADIBIDEAK EZAUGARRIAK

E r r o m a n i k o a

9001100

Fromistako San Martin eliza, Toroko kolejiata, Ripolleko Monasterioa, Santiagoko”POrtico da Gloria”, Silosko Monasterioa, Avilako San Vicente, Jacako Katedrala, …

Europako mendebaldeko estiloa, legarrezko horma sendoz eraikitako elizak, bereizgarri nagusi dituena. Leihoak txikiak dira eta arku erdizirkularrak zutabe zilindriko sendoetan bermatzen dira. Estilo idor, astun eta urria da.

G o t i k o a11001500

Katedralak: Burgos, Leon, Toledo, Salamanca, Parisko Notre Dame, …

Europako iparraldean hasi zen erabiltzen elizagintza, eraikuntza-teknika berri batzuen arabera: arku zorrotza eta arbotanteak. Egiturak luzeak dira, arinak eta estilizatuak, eta arkitektura-multzoak oso ederrak eta harmonikoak. Giza adimenaren sorkuntza ausartenetakotzat hartua da.

A r a b i a r r a 12001490

Cordobako Mezkita, Granadako Alhambra Mahomaren jarraitzaileen artea da. Hainbat estilo bideratu dira beren artean

B e r p i z k u n d e a14001600

Florentziako katedraleko kupula eta Duomo. Ubeda (Jaen, hiri zaharra)

Italian sorte zen. Florentzia aldean bereziki, eta bizkor zabaldu zen Europako mendebaldean. Artista esanguratsuenak: Bruneleschi eta Alberti. Estilo honen arabera, Antzinako Erromako estiloak eta teknikak saiatu ziren berreskuratzen eta moldatzen.

B a r r o k o a16001700

Pragako San Nikolas eliza Estilo klasikoak, erromatarra, eta Berpizkundekoa, hartu eta berriro definitzen saiatu zen. Monarkiek (dekorazio joriko jauregi handiak) eta Eliza katolikoak bultzada estiloa.

N e o k l a s i z i s m o a17001830

Parisko Panteoia Haren osagarri nagusiak dira Grezia eta Erromako arkitektura klasikoaren proportzioak eta xehetasunak.

I n d u s t r i a i r a u l t z a g a r a i a

18401890

Parisko Eiffel Dorreo, Chicagoko etxe-orratza. Industria iraultzak eragina izan zuen era berean arkitekturan, berrikuntza handiak ekarri zituen neurrian: material berriak (altzairua, kristala, hormigoia) , eraikuntza-sistema modernoak, asmakari handiak (igogailua, esate baterako)

A r t N o u v e a u M o d e r n i s m o a A r t D e c o

18901920

Antonio Gaudiren obra, Otto Wagnerren obra, Vienako Eskola.

“Arte berria” izenaz ere deitua, naturako gaiak dira haren inspirazio-iturri nagusia, landareak, loreak, eta zuhaitzak bereziki. Dekorazio handiko eraikinak dira, erritmo kurbatuetan oinarrituak. Dekorazio funtzionala da era berean.

F u n t z i o n a l i s m o a

19301940            1970

Le Corbusierren modulo-eraikinak. Arkitekto esanguratsuenak: Le Corbusier, Walter Cropius eta Mies Van der Rohe. Modulor (proportzionaltasun sistema) izan zen Le Corbusierren ekarri handiena. Eraikinaren funtzionaltasuna da arkitektura eskola honen oinarri nagusia; alferreko dekorazio joria erabat kentzeko joera du. Espazio zabalak bilatzen ditu eta saiatzen da konpartimendu itxiak kentzen.

B a u h a u s E s k o l a

Bauhaus Dessau H. Van de Veldek eta W. Gropiusek sortu zuten Bauhaus Diseinu Eskola Alemaniako Dessauko hirian. Haien teoriaren arabera, eraiki edo proiektatzen zen orok eduki behar zuen funtzio bat eta, gainera, ederra izan behar zuen berez.

C h i c a g o k o e s k o l a . A r k i t e k t u r a O r g a n i k o a

F. Lloyd Wrighten-en Falling water Ur-jauziaren gaineko etxea. Pensilvania EEBB

Arkitektura organikoa funtzionalismoaren kontrakarrean etorri ze; eraikinak Naturan integratzen saiatu zen, formaren eta erabilitako materialen bidez paisaiaren osagarri

bihurtzeraino. F. Ll. Wright izan zuen bultzatzaile nagusi; honek, gainera, garrantzi handia eman zion eraikinaren barnealdeari.

P o s t m o d e r n i s m oa

1970 Pompidou Eraikina, Paris Beirazko eta altzairuzko eraikinak, kolore bizi deigarriekin batzuetan, zerbitzu atal batzuk (eskailerak, hodiak…) eraikinetik kanpo daude. Biziki deigarriak egiten ditu xehetasun honek estilo honetako eraikinei.

E g u n g o e t a e t o r k i z u n e k o a r k i t e k t u r a

19972010

Bilboko Guggenheim Museoa. Kuala Lumpurko Dorreak (Malasia)

Arkitektoak eraikinak ingurunean integratzen saiatzen dira. Kontuan hartzen dute ingurugiroko inapaktua, energiaren aurrezkia, material berriak, isolatzaile terminkoak eta akustikoak, sarrera egiten diote eguzki energiari…

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Page 7: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

Gure auzoak izan ahal dituen atalak:

1. Etxeak/Eraiknak: barne eta kanpoko diseinua: etxea, etxe-orratza, eliza, …

2. Garraioak + Seinalitika, kale ordenazioa: Autobusa, kotxea, tranbia, metroa, …

3. Argitasun sistema, semaforoak, + ENERGIA ITURRIA: Farolak, semaforoak, Zentral elektrikoa, …

4. Hiri –altzariak + segurtasuna eta araudiak (bankuak, zabuak, …)+ non jarri ze distantziara, …

5. Estoldak, ur hornidura, iturriak, serbitzuak, + ZABORTEGIA (bertziklapen planta, + HONDAKIN URAK ARAZTEA

6. …

HELBURUAK

NOLA DEITUKO DA? ________________GOAZEN GURE HIRIA DISEINATZERA !!!

Page 8: Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15

METROPOLIS filmetikFriedrich Anton Christian Lang (1890- 1976) 

Austriaco zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea izan en. Alemaniako  zinema-eskola espresionistan parte hartuta (Metropolis, Das Testament des Dr. Mabuse eta M film ezagunak sortu zituen), Hollywoodera  joan zen XX. mendeko 30eko hamarkadan

Metropolis filmea:

Etxe orratz izugarriak, hegazkinak eta trenak abiadura bizian, gizakiak jantzi ilunekin, robotak… Joh Fredersen enpresari boteretsua da filmeko protagonista, Metropolis hiriko agintari nagusia. Babelgo Dorrean du bulegoa, eta bertatik mundu moderno eta teknifikatua ikusten du. Goi mailako gizartearen bizitokiaren azpian, ordea, katakonbatan, langileria dago, esplotazioaren menpe.Gizateriaren Ondare gisa aitortutako filma da Metropolis, eta zinemaren historian bisualki eragin handien izan duenenetako bat dela diote.

Info gehiago:

http://irutxulo.hitza.info/2014/09/17/metropolis-filmaren-inguruko-erakusketa-ireki-dute-san-telmo-museoan/http://es.wikipedia.org/wiki/Metr%C3%B3polis_(pel%C3%ADcula)

FILMEA ikusteko https://www.youtube.com/watch?v=pT4A-76CS28