Aurrera
description
Transcript of Aurrera
12
Natura Zientziak - DBH 1
Materia
Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi:
Aurrera
ideia hori defendatu zuten
Leuzipok eta Demokritok
hau esan nahi du:
Materiaren zatigarritasunak muga du
teoria horren arabera, hauek dira materiaren
osagaiak:
Atomoak (partikula
zatiezinak eta aldaezinak) eta
hutsa
Materia ez-jarraitua da
ideia hori defendatu zuten
Enpedoklesek
eta Aristotelesek
hau esan nahi du:
Materia mugarik gabe da
zatigarria
teoria horren arabera, materia hauen
konbinaketa da:
Lau elementu eta lau
ezaugarri
Materia jarraitua da
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Materia
Hasiera
Zientzia-jakintzaren bilakaera
Leuziporen eta Demokritoren ideiak ez ziren onartu garai hartan, Aristotelesenak onartu ziren (okerrak ziren, ordea).
XIX. mendearen hasieran, J. Dalton zientzialari ingelesak proposatutako teoria atomikoari esker, materia atomoz osatuta zegoelako ideia berreskuratu zuten zientzialariek. Horrela, ordura arte egindako aurkikuntza esperimental asko azaldu ahal izan zituzten.
Materia ez-jarraitua
(Leuzipo eta Demokrito)
XIX. mendera arte onartutako
ideia
Teoria atomikoa
Materia jarraitua (Aristoteles)
Errefusatutako ideia
Gaur egun arte onartutako ideia
K.a. IV. mendea XIX. mendea
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Materia
Hasiera
Daltonen teoria atomikoak hipotesi hauetan du oinarria:
1. Materia partikula txiki diskretu, aldaezin eta tamaina finkokoez osatuta dago. Atomoak dira partikula horiek.
2. Substantzia bereko partikulak berdinak dira elkarren artean, baina beste substantzia baten partikulen desberdinak dira.
3. Konposatu kimikoak sortzen dira zenbait substantziaren atomoak elkartzean.
4. Erreakzio kimikoetan, jatorrikoaz bestelako modu batean berrelkartzen dira atomoak, baina ez dira sortzen, ezta suntsitzen ere.
AurreraAtzera
12
Natura Zientziak – DBH 1
Materia
Hasiera
Gaur egun, teoria atomikoa garatuago dago, eta badakigu materia osatzen duten atomoak beste partikula txikiago batzuek osatzen dituztela. Partikula horiek elektroiak, protoiak eta neutroiak dira.Protoia eta neutroia atomoaren nukleoa osatzeko elkartzen dira, eta elektroia, berriz, biraka higitzen da nukleoren inguruan, azala izeneko eremuan. Nukleoaren eta azalaren artean hutsunea dago.
Elektroiek karga negatiboa dute, eta protoiek, berriz, positiboa. Materia elektrikoki neutroa denez, atomo neutro batean elektroi adina protoi daude.
Irudian, karbonoaren atomoa ageri da.
12
Natura Zientziak – DBH 1
Materia
Atzera HasieraAmaitu
1. Nola liteke Aristotelesen ideiak horrenbeste mendez onartzea, okerrak baziren?
2. Materia jarraitua dela esateak esan nahi du mugarik gabe zatitu daitekeela zati txikiagotan. Nork defendatzen zuen ideia hori?
3. Bilatu informazioa lau elementuen eta lau ezaugarrien teoriari buruz, eta adierazi haien izenak.
4. Zertan dira desberdinak Daltonek proposatutako atomoari buruzko teoria eta gaur egun atomoei buruz dakiguna?
Ariketak