aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT...

12
7. ALEA 2006ko Apirila Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua GURASOENDAKO ALDIZKARIA aurrera begira Ayuntamiento de Bergara

Transcript of aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT...

Page 1: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

7. A

LEA

2006

ko

Ap

irila

Bergarako Udaleko Gizarte Ongizateko Prebentziorako Zerbitzua

GURASOENDAKOALDIZKARIAaurrera begira

Ayuntamiento de Bergara

Page 2: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

22 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

a u r k i b i d e a :

4-5 orrialdeak: 0- 5 urtera KEZKATU EGIN BEHAR DUT

BERE HITZ EGITEKO ERAGATIKBegoña Ochoa-AizpuruaEntzumen eta mintzamen

(Logopedia) irakaslea

6-7 orrialdeak: 6- 11 urteraADISKEDETASUNA BERE BILAKAERA

ETA HEZTEKO JARRAIBIDEAKAna Elias Aizpurua

Psikologoa

8-9 orrialdeak: GURASOEN GALDERAKJose Ramon Fernandez

10-11 orrialdeak: 12- 18 urteraGAUEKO AISIA, GAZTEAK ETA DROGAK

Eider Hormaetxea eta Maider PetralandaEtorkintza Fundazioko Prebentziorako

Teknikariak

Laguntzaileak:

• Bergarako Udal Euskara Zerbitzua

• Bergarako Udal Artxiboa

• Bergarako Udaleko Hezitzailea

• Bergarako Udal Kirol Zerbitzua

• Aranzadi ikastola

• Mariaren Lagundia ikastola

• Kale hezitzaileak

• San Martín ikastola

• Ipintza institutua

• Berrigara

• Lea Artibaiko Amankomunazgoa

• Jardun Euskera Elkartea.

• Xipizaro Ludoteka

Maketazio eta inpresioa: KOH diseinu grafikoaeta inpresio digitala

Egilea: Bergarako Udala

Gizarte Ongizateko

Prebentziorako zerbitzua

San Martin Agirre plaza, 1

20570 Bergara

Tlf: 943779126 • Faxa: 943779182

E-maila: [email protected]

Babesleak:

GURASOENDAKO ALDIZKARIAaurrera begira

Bergarako Udala

Oharra: Gurasoen galderak atalean zure zalantzak erantzunak izatea nahi baduzu, lasai egin.Prebentziorako Zerbitzura zuzendu zaitez, telefonoz deitu edota E-maila idatzi eta erantzunahurrengo atalean argitaratuko dugu. • Tlf.: 943779126 • E-malia: [email protected].

Jardun

Page 3: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 33

GU

RASO

END

AK

O A

LDIZ

KA

RIA Herriko ikastetxeak eta Drogen Mendekotasunen

Prebentziorako Udal Zerbitzua urteetan zeharlantzen dabiltzan gaztetxoen heziketan, aparte-ko garrantzia dauka baloreen lanketak. Balorehoriek eskoletan lantzen dituzten programen hel-buruen artean daude adiskidetasuna eta elka-rrenganako errespetua bezalako baloreak bere-ganatzea eta gatazkak gainditzeko biolentziaekintzak ez diren beste estrategia batzuk ikastea,irainak, mespretxuak, inposaketak etab. aldebatera utzita.

Lan horren guztiaren osagarri bezala,ondoko ekintzak antolatu ditugu:

1. Otsailaren 4tik 24ra Juul izenekoerakusketa egon da ikusgai KulturEtxean 10 eta 15 urte bitarteko ikasle-ei zuzenduta. Juul erakusketa Gregiede Maeyer-ek idatzitako ipuineanoinarrituta dago. Bertara 513 ikaslegerturatu ziren.

2. Otsailaren 22an asteazkenaBizkaiko Urtxintxa eskolako OihanaMundate psikologo eta psikopeda-gogoak hitzaldi bat eskaini zuen,adin honetako gaztetxoen gurasoeizuzenduta. Honela, bertan, besteakbeste, honako gaiak landu ziren:

• Zer da bullying-a?• Biolentziaren kontzeptua eta ezau-garriak.• Zer nolako eragina dauka bullying-ak umeengan?• Zein da helduon betebeharra?

Hitzaldian 63 pertsonak eman zutenizena (%12,48) eta azkenean hauetatik 52(%10,14) pertsonak (8 gizon eta 44 emakume)hartu zuten parte.

3. Otsailaren 23 Araitz Garaitaren eskutik, umeekaurretik ikusita zuten Juul erakusketa gurasoekikusi zuten. Bertan 32 pertsonak eman zuten izenabaina, 14 pertsona gerturatu ziren. Hemen ere,erakusketa ikusi ondoren gaiaz hitz egiteko auke-ra izan zuten.

Jarraian parte hartzaile batzuen iritzia.

IRITZIAK:

• Begoña Iturbe: Hitzaldian parte hartu zuen.Berak lehenago gaiaren inguruan hainbat gauzairakurrita zituen eta gaia ezaguna zen beraren-tzat. Hala ere, oso interesgarria izan zela uste dueta gainera honen inguruko informazioa emateaezinbesteko dela pentsatzen du. Dena den, hi-tzaldi bakar batean gaia ezin dela jorratu diooinarrizko kontzeptuak lantzeko aukera besterikez baitzen egon.

• Ikerne Iturbe: Guraso bezala hitzal-dian hartu zuen parte eta bere uste-tan teorikoegia izan zen praktikoa-goa izango zela uste zuen. Bere iri-tziz, egoera konkretuei aurre hartze-ko irizpideak behar dituzte gurasoek.

Erakusketa ikustera berriz, ikasleekinjoan zen eta interesgarria izan zeladio, izan ere, hainbat gai jorratzekoaukera izan zuten.

• Begoña Mugika: Berari lehenik etabehin Juulen ipuin semeak kontatuzion eta ez zuen entzuterik izan nahioso gogorra iruditu zitzaion eta.Begoñak, hitzaldian parte hartuzuen eta ondo egon zela uste dubatez ere, bulling-aren ezaugarripropioak zeintzuk ziren ezagutzekobalio izan ziola dio. Izan ere, komu-nikabideetan azken aldian askoentzuten den gaia da eta bereustetan garrantzitsua da gurasoekbulling-a zer den jakitea.

• Juan Carlos Goño, Raul Leiba etaItziar Oñaederra: Hiru irakasle hauek Juul erakus-keta ikasleekin ikusi zuten. Interesgarri iruditu zi-tzaien, izan ere, ikasleen gatazka batzuk ageriangeratzeko balio izan zuen. Juul ipuinari dagokio-nez, ez zitzaien gustatu.

SARRERA

JUULJUUL: Gurasoendako erakusketa eta hitzaldia

au

rre

ra b

eg

ira

Page 4: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

Jaio eta 4-5 urte egin arte buru-gara-pen ikaragarria izaten dute haurrek;garapen horri esker, besteren artean,hizkuntza bizkor asimilatzen ikastendute haurrek. Behin denbora horipasatutakoan, ordea, oso zaila dahutsuneak edo akatsak zuzentzea.Horregatik da hain garrantzizkoaaipatutako denbora horretan fami-liak duen jarrera. Familiak gizakiakjaiotzetik dituen ahalmenak areago-tu edo hobetu ditzake, baina baitaezabatu edo oztopatu ere.

Ahozko hizkuntza garatzea zatigarrantzitsua da pertsonaren gara-pen integralean eta oso erlazionatu-ta dago heldutasunera iristeko pro-zesuarekin, garapen sozio-emoziona-la barne. Eta, hemen ere, gizakiaridagozkion gauza gehienetan beza-

la, bereizitasunean dago gatza etapiperra: Bada indartsu hasi eta horre-la irauten duenik, abiatzea kostabaina erritmoa hartutakoan gera-tzen ez denik, modu gorabehera-tsuan aurreratzen duenik, geldobaina geratu gabe aurreratzen due-nik, bidean laguntza behar duenik,edo bilakaera horretan aurreratzenez duen faseak pasatzen dituenik...

Badira familietan nahiko azkar atze-maten diren bi “sintoma”: toteltasu-na [disfemia] eta ahoskatzeko arazo-ak [dislaliak]. Garbi eta argi hitz egi-teko zailtasunei dagokienez, hau da,soinu batzuk errepikatzea eta gel-dialdi txikiak egitea (hizketan hasteakostatzen zaie) edo hitzak artikulatze-ko garaian gertatzen diren hainbatoker, denborarekin desagertzen

diren arazoak izan ohi dira normale-an; heldutasun kontu bat izaten dagehienetan.

Ahoskatzeko arazoei dagokienez,terapiaz pentsatzen hasten gara lauurtetik gorako denboran arazoekjarraitzen badute. Arazoaren jatorriaartikulazio-organoak gaizki erabiltzeaizan ohi da, kasu gehienetan psikomo-trizitate finean kontrolik ez dagoelakoedo hizkuntz estimulazioa urria delako.Hori da dislalia funtzional modura eza-gutzen duguna, eta, normalean,logopedia izan ohi da sendabidea:ezpainak, matraila, mihia, ahosabaibiguna…hoien mugimendua kontro-latzen irakastea eta putz egitea, arna-sa…gaitasunak garatzea.

Hitz-jario eskasa, toteltasuna eta

44 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

00ttiikk 55 uurrtteerraa

00ttiikk

55 uu

rrtteerraa

KEZKATU EGIN BEHAR DUTBERE HITZ EGITEKO ERAGATIK?

Begoña AizpuruaEntzumen eta mintzaren

(Logopeda) irakaslea

Jardun

Page 5: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 55

KKEEZZKKAATTUU EEGG IINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HH IITTZZ EEGG IITTEEKKOO EERRAAGGAATT II KK ??

00ttii

kk 55

uurrttee

rraa

ahoskatze-okerrak errazen atzema-ten diren hizkuntz arazoak dira, ape-nas jarri behar da arretarik hoiek“entzuteko”. Esan daiteke hizkuntza-ren osagai guztiekin sortutako eraikinbaten etxaurrea edo fatxada beza-lakoak direla. Eta, askotan, hainagerian gelditzen ez diren beste arlogarrantzitsuenetan (sintaxia, egitura-keta, edukiera, egoerari egokituarenerabilera...) egon daitezkeen zailta-sunetatik arreta desbideratzera bul-tzatzen gaituztela.

Noiz ari gara, orduan, atzerapen,alerta edo behar espezifikoei buruz?Nola atzeman haur mintzamenarenjokabideak edo portaerak hizkuntzterapia bat eskatzen duela?

Onartu egiten da, hein handi bateanbederen, hiru urterekin haurrekbadutela ia helduenarekin aldera-tzeko moduko hizkuntz egitura bateta neskek mutikoek baino lehenagogaratzen dutela ahalmen hori. Kasubatzuetan bilakaera geldoxeagogertatzen bada ere, bi urte egin etagero haurrak monosilaboekin edohitz solteekin berba egiten jarraitzenbadu, keinuen laguntza behar baduadierazi nahi duena komunikatuahal izateko eta bere gertukoekbaino ulertzen ez badiote duen aho-hizkuntza, haurraren hizketa moduxehean aztertzea komeni da: jakinbeharra dago hizkuntz atzerapenbat baino ez den, patologiarenbatek eragindakoa, edota familiabera, nahi gabe, arazo hori indartzeneta handiagotzen ari den.

Adin hori oso esanguratsua izanarren, hiru urte egin aurretik etaondoren ere jabetu gaitezke xeheta-sun batzuekin. Garrantzitsua daxehetasun horien aurrean neurriakhartzea eta mintzamen azterketasakon bat egitea garapen mantsoa-goa edo hizkuntz nahaste bat delajakiteko (bigarren kasu honetan tera-pia ahalik eta azkarren egiten has-tea komeniko litzaioke)

Beraz, gure semea edo alaba kon-tsultara eraman beharko genukehonelako sintomaren bat sumatukobagenu:

• BALDIN... 4 hilabete igaro osteanbere negarra ahula bada; 6 hilabe-te pasatu ondoren giza ahotsarensoinuaren aurrean erantzunik ema-ten ez badu; 9 hilabete igaro etagero soinurik egiten ez badu, apro-pos, arreta bereganatzeko; edourtebete egin ostean silaba baku-nak ahoskatzen ez baditu.

• BALDIN... 18 hilabeterekin ez baduberba-aurreko ahoskatzen; familia-ko izenen aurrean erantzuten ezbadu keinurik egiten ez zaionean;bere nahiak adierazteko eta gauzakeskatzeko hurbilketarik egiten ezbadu; baita helduekin gauza edogertakari baten gaineko arreta bere-ganatzeko ahalegina azaltzen ezbadu ere.

• BALDIN... bi urterekin 40-50 hitzbaino gutxiago erabiltzen baditu;silaba bakunak hasteko lau kontso-

nante ezberdin erabiltzen ez baditu;agindu errazak ulertzen ez baditu,esate baterako: “eman”, “hartu”,“begira”, “etorri”, “jarri mahai gaine-an”, “ekarri hona”... eta ahotsarentonua aldatuz galderarik egiten ezbadu.

• BALDIN... lau urte egin eta gerobere hizketaren %70 ulertzen ezbada, gutxienez; hiru hitzetik gorakoesaldirik egiten ez badu; termino oro-korrak gehiegi erabiltzen baditu:“hau” “hor”..., bere hiztegia osomurritza bada; iraganeko edo etorki-zun hurbileko gertakariak azaltzekoarazoak baditu bai bere buruaz baibesteez (eskolatik atera eta zer eginduen edo afal aurretik zer egin duen,adibidez); familiako egoerei lotutako“zer”, “non” edo “nola” bezalakogalderei erantzuten ez badie.

• BALDIN... bost urte egin eta geroartikulatzeko arazoekin jarraitzenbadu; esaldi sinpleegiak egiten badi-tu; esaldiko hitzak ordenatzen ezbaditu; ipuinak jarraitzeko zailtasu-nak agertzen baditu edo galdetzenzaiona zehaztasunez ulertzen ezbadu.

Aunque muchas vecespara los

padres/madres sea difícilsaber hasta que punto es“normal” el habla denuertso hijo o nuestrahijas ( Debemos preocu-parnos por que el hijo tar-tamudea? ¿ O por que lapronunciación de la hijasno es clara? )Resumiendo, cuandoeste cerca de cumplir los3 años y sólo usa pala-bras sueltas o palabrasde una sola sílaba, o sólole entienden los de casao los más cercanos debe-mos preocuparnos.Llevaremos al niño/a a unespecialista para que lehagan un estudio de sulenguaje.

Page 6: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

ERA OROKORREAN ESANDA.NOLAKOA DA 6-11 URTE BITARTEKONESKA-MUTILEN ADISKIDETASUNARENBILAKERA? BILAKAERA HORRETANSORTU DAITEZKEN ZAILTASUNENAURREAN ZEINTZUK DIRA GURASOEKJARRAITU BEHARREKO IRIZPIDEAK?

Adiskidetasunaren esanahia askoaldatzen da pertsona baten garape-nean zehar; Aldaketa hori pertsona-ren hainbat alderdiren (ezagutza,ezaugarri fisikoak eta trebetasunsozialak) garapenarekin batera ger-tatzen da, eta garapen horren ara-berakoa izango da. Esate baterako:

Garapen kognitiboa: besteen lekuanjartzen ez dakien haurrak, 6 urtetikbeherakoen antzera, nekez ahalizango du adiskideak mantendu,behintzat adiskide hitzak helduentzatduen esanahia berarekin.Garapen fisikoa: bizikletan ibiltzekobehar den koordinazioa eta bizkorta-suna lortu ez duen haurrak nekezegin ahal izango du jarduera hori.Trebetasun sozialen garapena:Txanda gordetzen ez dakien haurraknekez egin ahal izango da jolas lagu-nekin.

Baina adiskidetasuna ezin da egonbeste pertsonekin harremanik ezbadago. Beraz, txiki-txikitatik lagune-kin harremanak izanda, haurrekesperientzia sozial desberdinak bizi-tzeko eta harremanetarako behardiren trebetasunak bereganatzekoaukera izango dute.

LEHENENGO INDEPEN-DENTZIA (6-8 urte)6 urtetik 8 urtera bitartean aldaketanabarmena gertatzen da haurrenarteko harremanaren kalitatean. 6urtera arte haurrek gurasoekin edohaien ondoan egon nahi izangodute batez ere, baina adin horretatikaurrera, taldean jolastu nahi izangodute gero eta gehiago, afektibokioraindik gurasoei lotuta badaudeere. Sarritan beste haur batzuekinegoteko eska dezakete, antzekointeres eta motibazioak dituztelakoeta ekintzetan erakusten duten indarfisikoa ere antzekoa dutelako.

Pixkanaka-pixkanaka, eta gutxigorabehera 9 urte bete arte, talde-tan antolatzen dira antzekoak diren

beste haur batzuekin, baina ez diratalde sendoak izango. Askatasunazeta baldintza berdinetan daudenkideen artean eratutako harrema-nak dira talde horietakoak.

Denbora tarte horretan haurrekberen izaera eta ezaugarri pertsona-lak garatuko dituzte, eta aldi bereanhainbat egoeratan porrot egiteakeragiten dien frustrazioei aurre egi-ten ikasiko dute, egoera horietanarrakasta izatera behar den izaeraindartuz.

Haurra bera da prozesu hau aurreraeramaten duena eta gurasoek zuze-nean oso gutxi egin dezakete haurratalde jakin batean sar dadin. Halere,zeharka eragin dezakete haurrenharremanetan, hainbat harremane-tarako erraztasunak edo trabakjarriaz, haurren hainbat jokabidebaloratuz, edo zenbait unetan nolajokatu behar duten proposatuz.Esaterako, zure seme-alabari lagune-kin dituen harremanengatik duzueninteresa erakutsi eta animatu berakbizi dituen esperientzia positiboakzein negatiboak zuri kontatzera.

Haurraren lagunak etxera gonbida-tu, horrela haurra seguruago sentitu-ko da bere etxean dagoelako etaerrazago egingo zaio lagunekinharremanetan jartzea.

TRANTSIZIO ALDIA(9-11 urte) Tarteko etapa bat da, ume eta nera-be artekoa, oraindik ume baitabaina laster nerabe izango da.Helduekiko lotura gero eta txikiagoaden heinean lagunekin duena han-dituz doa. Adin horietako ezauga-rriak dira baita ere eraikitzen doazenadiskidetasun kontzeptu berria etahaien artean izaten dituzten jolasmota berriak.

9 urterekin, haurrek lortu dezaketenindependentzia maila handia izandaiteke, beti ere haur bakoitzarenizaeraren araberakoa. Kasu batzue-

Jardun

66 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

6tik 11 urtera

6tik

11 urtera

ADISKIDETASUNA, BERE BILAKAERAETA HEZTEKO JARRAIBIDEAK

Ana Elias AizpuruPsikologoa

Page 7: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

tan gurasoek seme-alaben atzetikegon beharko dute etengabe geroeta independenteago izatera ani-matzeko, baina beste batzutan,berriz, seme-alabek egiten dituztenirteerak eta dauzkaten ideiak “gain-begiratu” beharko dituzte. Etapahonetan ezinbestekoa dute “gurelaguntza” hainbat jokabideren zer-gatia aurkitzeko. Laguntzeak ez duesan nahi gehiegi babestea, esate-rako beraiek egin behar dituztengauzak geuk eginaz; laguntzeakorientatzea esan nahi du, erabakia,azken finean, euren esku dago eta.

Prestatu egin beharko ditugu aurre-rantzean deskubritu, integratu etabereganatu behar dutenerako, horiizango baita gure egitekoa. Hainbatjarraibide emango dizkiegu egune-ro-egunero bizi dituzten egoerei hel-dutasun handiagoz aurre ahal izandiezaieten.

10 eta 11 urte bitarteko adin tarteanmundua zuzentzen duten arauakezagutuz joango dira etengabe.“Epaitzeko” orduan oso zorrotzakizan daitezke eta, behar bada, hasi-ko dira sarritan lagunekin horrelajokatzen.

Gurasoekiko independenteago iza-teko nahia gero eta handiagoa izan-go da; elkarrekin, beren taldekoekinegoteko premia sentituko dute.Errespetatu beharko genituzkeberaientzat eskatzen dizkigutenespazioak, esaterako, bere logelanlagunekin egoteko, musika entzute-ko ... Beraiekin asko hitz egingo dugudeskubritzen ari diren gauzez etadituzten premiei buruz, baina aldiberean mugak jarriko dizkiegu berennahiei eta, horretarako, sarri askotanezetz esan beharko diegu.

11 urterekin, haurrak hasiko diraberaien buruaz arduratzen, beraieneta besteen berezitasunez, beraieneta bere lagunen gaitasunez ... 11urterekin alde handiak daude hau-rren artean, are handiagoak direnakarazoei aurre egiteko duten modua-ri begiratuz gero. Adibidez, askotangaldetzen zaie handiak direnean zerizan nahi duten. Ideiak “borborka” ateratzen zaizkie;beraz, beharrezkoa izango da ideiahoriek ahoz adieraztea, argudioakematen, logikaz pentsatzen eta

senez jokatzen ikas dezaten. Era berean familiarekiko lotura geroeta txikiago izan dadin saiatzen dira.

Besteekin harremanak izateko arazo-ak dituzten haurrei bidea erraztukozaie. Beste haur batzuk etxera ekarriahal izango dituzte. Zailtasunak dituz-ten egoerak simulatu ahal izangodira, haurrak behar dituen bestealdiz, pixkanaka-pixkanaka berenburuaz seguru egon arte eta bereinguruko jendearekin harremanetansartzeko gai izan arte edo horretara-ko trebetasunak eskuratu arte.

ZEINTZUK DIRA GURASOEKHAURREN GARAPENSOZIALA EGOKIA IZATEKOKONTUAN HARTU BEHA-RREKO ASPEKTUAK?Azken ondorio gisa, esan behar dagure seme-alaben garapen sozialaona izan dadin hezi egin beharkoditugula, heziketa lana bukatzen ezden prozesua dela ulertuta.Horretarako kontuan izan beharditugu, besteak beste, honakoalderdiak: • Seme-alabei etapa bakoitzeanduten premiei erantzuteko beharrez-ko laguntza eskainiko diegu, mugaknon dauden garbi markatuta.• Diplomaziaz tratatuko ditugubeste haurrak eta haien gurasoak.• Elkarrekin asko hitz egin beharkodugu.•Errespetua; nork bere burua onartzeaeta seme-alabak diren moduan onar-tzea, eta seme-alabei beren izaeragaratzen laguntzea.• Batzutan huts egingo dugu, bainahutsegiteak ezin dira ebitatu. Halaere, ezin da akats horiengatik erru-dun sentitu, aurrerantzean berrirohorrelakorik ez egiteko edo behin-tzat gutxiagotan egiteko erabilikoditugu akatsok. Errudun ez sentitze-aren aholkua gurasoentzat zeinseme-alabentzat da, bientzat.• Senez jokatu beharko da. • Jarraibide hauek ez dira pana-zea, orientatzeko baino ez dutebalio; beraz, haur bakoitzaren, etaaitaren edo amaren ezaugarriaketa egoera bakoitza kontuan har-tuta aplikatuko ditugu.

El sentido de la amistad evolu-ciona considerablemente a lo

largo del desarrollo de una perso-na y dicha amistad no tiene razónde ser si no hay una relación conlas demás. Para que dicha rela-ción se lleve a cabo es necesarioque en el niño/niñas se den, entreotros, un desarrollo cognitivo, undesarrollo en la adquisición de lashabilidades sociales. Dichos desa-rrollos influyen a su vez en el pro-ceso de socialización, pues el queun niño o una niña tenga unrepertorio más o menos amplio dedestrezas sociales determinará eléxito o el fracaso en el estableci-miento de las relaciones sociales.

En todo este proceso los padresy las madres podrán influir deuna manera indirecta facilitan-do ciertas relaciones, valorandodeterminados comportamientosde los niños y las niñas, parándo-les para lo que deben descubrir,integrar y asimilar, a la par quemarcaremos límites claros a susdeseos, y para ello, muchasveces diremos no.

En este arduo trabajo se come-terán errores por ambas partes;son inevitables, pero no deberí-an culpabilizarse por ello (ni elniño/niña ni los padres/madres),sino contar con ellos para poderevitarlos o disminuirlos.

Bibliografía: ALDECOA, J., La educación denuestros hijos de 0 a 14 años,Temas de Hoy, Madrid, 2001(Para los padres)MIETZEL, G., Claves de la psicolo-gía evolutiva, infancia y juven-tud, Herder, Barcelona, 2005(Para profesionales)REYMOND-RIVIER, B., El desarrollosocial del niño y del adolescen-te, Herder, Barcelona, 1982 (Paraprofesionales)TIERNO, B., Todo lo que necesitassaber para educar a tus hijos,Grijalbo, Barcelona, 2003 (Paralos padres)VARIOS, Psicología evolutiva yeducación infantil, Santillana,Madrid, 1989 (Para profesionales)

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 77

ADISKIDETASUNA, BERE BILAKAERA ETA HEZTEKO JARRAIBIDEAK

6tik

11 urtera

Page 8: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA88 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

1) Lehengoan aipatu zenuen eahaurrek gurasoekin lo egin behar

duten, hau da, ea ona edo txarra dengurasoekin lo egitea. Hori gurasoekegin beharreko aukera dela esanzenuen. Gure semea maiz esnatzenda gau erdian eta negarrari ematendio; guk, orduan, gure ohera erama-ten dugu. Baina jada nekatutagaude, ez baitugu atsedenik hartzen.Zer egin behar dugu haurra bereohera itzuli dadin ?

Aurrekoan esan nuen moduan, loegitea beharrezkoa da. Ongi lo egi-tea, berriz, ikasten dugun ohitura batda, eta, beraz, erakutsi egin dezake-zue. Badakigu haurrak lo ongi egitenduela negarrik egin gabe oheratzenbada; bere kasa hartzen du lo etaohean edo sehaskan egiten du loargia itzalita, 11 edo 12 orduz etenikgabe (hori da batez bestekoa, bainabadira lo gutxiago egiten duten hau-rrak ere). Zuen semeak lo ongi egitenez badu eta zuek irakasteko prestbazaudete, metodo hau jarrai deza-kezue. Lehenik eta behin haurrakgaixotasunik duen argitu behar da,horrek zaildu egiten baititu gauzak.Ohitura bat irakasteko kanpo ele-mentu batzuk errepikatu behar dirabehin eta berriz, eta baita gurasoektransmititutako jarrera ere. Jarrerahorrek tinkoa, ziurra eta konfiantzaz-koa izan behar du, haurrek jakinbehar baitute beren gurasoek bada-kitela zer egiten duten. Horregatikgarrantzitsua da zalantzarik ez iza-tea, zeren eta haurrak behin irabaz-ten badu, metodoak porrot egingodu. Lotarako ordutegi finkoa ezarri beharda. Haurra gehiegi ez eszitatzekolasaitu egingo dugu oheratu aurretik,5 edo 10 minutu nahikoa dira.Nahikoa da ipuin bat kontatzea,jolas lasairen bat egitea, eta musuak,irriak edo laztanak trukatzea.Denbora horretan gurasoek agerianutzi behar dute haurra asko maitedutela. Komenigarria da hori guztialogela ez den beste gela bateanegitea.Behin logelan, oheko jantzia ipini etaohera sartu behar duzue. Han egon-go dira loarekin erlazionatuko ditu-gun kanpo-elementuak (jostailu

gogokoena, txupetea erabiltzenbadu, posterra...) Protesta egitenbadu, berriz, lasai egon behar duzue.Eskutik helduko diozue, baina bere-hala urrundu egingo zarete haurra-rengandik, gutxienez metro bat.Gurasoetako batek, ahots bare etaeztiz eta minutu erdian, azalduko diohaurrari bakarrik egingo duela lo:“Maitea, gurasook asko maite zaitu-gu eta horregatik erakutsiko dizugulo bakarrik egiten. Gaurtik aurrera horegingo duzu lo (hiru edo lau elemen-tu aipatu daitezke, ohitura horrekinerlazionatutako elementuak).Ulertzen dugu haserratzen bazara,oraindik ez baitakizu ongi egiten,baina ikasiko duzu”. Bakarrizketa

horrek, eta ez elkarrizketa, minutuerdia iraungo du. Garrantzitsua daziur eta zalantzarik gabe hitz egitea. Behin hori egindakoan ez diezueerantzun behar haurraren galderaeta ekintzei, argia itzali eta eta loge-latik irten behar duzue. Haurrak negar egiten badu, minutuaigaro ostean logelara itzuliko zarete,baina ez lo har dezan asmoarekin,baizik eta abandonatua ez dagoelaerakusteko, bere ondoan zaudetela

erakusteko. Ez utzi haurrari nazkatuarte negar egiten, ezin baitezakeikasi laguntzarik gabe lo egiten. Ziurzaudete haurra ongi dagoela, ezduela minik, jan duela, ez duela ega-rririk, eta kexatu egiten dela egoeraberarentzat arrotza delako. Bisita motz horietan gauza bera eginbehar duzue beti: esaldia errepikatu-ko duzue ziurtasun eta konfiantzare-kin, eskua suabe-suabe gaineanjarriz (ez musurik eman, ez mugitusehaska eta ez eman eskurik) 10segundoan eta gero alde egingoduzue. Gogorra egiten da, jakina,baina batere salbuespenik egiten ezbaduzue ulertu egingo du ez dauka-la zer eginik, gurasoek ez dutela

abandonatuko, askotan sartzen bai-tira bera ikustera, baina ez dituztelabere eskariak beteko. Bisita horiekbeharrezkoak direnean egingo dira.Haurrak negarrez jarraitzen badu,eta, hala egingo du gainera, logela-ra itzuli behar duzue hiru minutu igaroostean. Egoera hobetzen ez bada,bost minutu oro itzuliko zarete logela-ra. Komenigarria da haurrak zainegon beharreko denborak gora egi-tea pixkanaka; esaterako, bigarren

Jose Ramon Fernandez (Psikologoa, Psikologia konduktualeko kabinetea)

c/ Ramon Maria Lili 2 BERGARA. Tlf: 943765939

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Jardun

Page 9: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

-

gauean 2 eta 5 minutu eta gero 8;hirugarrenean, berriz, 3 eta 7 minutueta azkenik 11 minutu...Bakarrik lo egiten ikasi arte, ordea,izango dira esnatu eta zuei deikahasiko den egunak. Hori gertatzean,bisitak errepikatuko dituzue berriroesandako tarteekin eta bakarrizketabera egingo duzue, betiko bareta-sun eta eztitasunarekin, kontrolagaldu gabe eta bere ekintzei jara-mon egin gabe.

Gogoratu lehenengo bi edo hirugauak direla gogorrenak, bainazuen asmoan tinko irauten baduzuezuen semeak bapo egingo duela lo.

2) 12 eta 13 urteko bi alaba dauz-kat eta bien artean etengabeko

haserreak izaten dituzte. Uste duguadinarengatik dela, baina ez dakiguzer egin. Izan ere, egiten duguna egi-ten dugula, haietako batek berekontra ari garela pentsatzen du beti.

Anaia-arreben arteko borrokak ohi-koak eta naturalak dira haurtzaroaneta nerabezaroan. Elkarrekin bizidiren eta gauzak partekatu behardituzten bi pertsona ez haserretzeaizango litzateke harritzekoa. Halere,gurasoek lortu dezakegu gutxiagohaserretzea, pazientziarekin eta kons-tantziarekin. Gurasoen jarrera ego-kiak erraztu egingo du senideen arte-

ko adiskidetasuna.Bi jarrera daude: bat epe luzekoa da,borrokak saihesteko; bestea, berriz,jada borrokan daudenean.Borrokak saihesteko, gurasoek inte-rakzio egokia bilatuko dugu: seme-alabei entzun, partekatzeari garran-tzia eman eta ez lehiatzeari, norbera-ren ezberdintasunak errespetatzenerakutsi eta sentimenduak azaltzenerakutsi eztabaidatu eta borrokatugabe. Gurasoak haserretzen garene-an, modu egokian esan behar diegu:“haserre nago, ez baitut gustuko....,lasaitu eta gero hitz egingo dugu”.Eta haiek haserretzen direnean, zeraesango dugu: “badakit amorruz zau-dela, baina lasaitu beharra daukazu(sakon hartu arnasa eta 10 arte zen-batu, pilota bat ostikatu eta ohekoburukoari eskumuturrarekin jo).Lasaitutakoan, esango didazu zerga-tik zauden haserre”. Oso garrantzi-tsua haurrak ez sailkatzea (“betierantzuten duena”, “maitakorra”“agintzea gustatzen zaiona”...), ezdira haurrak euren artean alderatubehar. Aitzitik, goretsi egingo ditugueuren artean gauzak eztabaidatugabe egiten badituzte. Borroka hasia badago, berdin du zer-gatik, garrantzitsua da gurasookepairik ez ematea. Gure jokabideakadiskidetzearen aldekoa izan behardu, ez errudunaren bila aritzekoa. Ez

egin gisa honetako aipamenak: “zeinhasi da”, “ez iseka egin zure arreba-ri”, “zergatik jo duzu zure anaia?”...Borrokarik gabeko eztabaida dene-an ez egin kasurik, baina kontu eginborrokan hasi ez daitezen. Aurretikabisatuko diegu, zera esanez: “Zueneztabaidak zuen arazo dira, bakarrikutziko zaituztet zuen artean konpondezazuen”. Borrokan hasten badira, borrokageratu eta ez dugu ez hitz egingo ezeztabaidatuko. Etxean borrokatzerikez dagoela esango diegu eta gelaezberdinetara bidaliko ditugu. Behinlasaitutakoan, bien arteko gatazkahori konpontzen hasi beharko dute.Liskarraren ostean, hitz egin haurrekinzerk kezkatzen dituen jakin ahal izate-ko. Garrantzitsua da, batez ere, hau-rrei entzutea. Laburtuta esateko, gure jarrera eureneztabaidetan parte ez hartzea izanbehar da, kasurik ez egitea, etagatazkak euren artean konpon ditza-ten animatzea. Borrokarik balego,borroka geratzea eta eztabaidatugabe gela banatara eramatea, hariketa lasaitu arte. Ondoren hasiko dirakonponbide bat negoziatzen.

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 99

GURASOEN GALDERAK

GURASOEN GALDERAK

Page 10: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

Gurasoak egunez egun gehiagoarduratzen gaituen gaia da gauekoeta asteburuko aisia. Geure buruarigaldetzen diogu: Zertan ari ote dira?Drogak kontsumitzen? Guri esanda-ko lekuan egongo dira? Norekin otedaude?Kezka horiek areagotu egiten dirakomunikabideetatik jasotako berrie-kin. Halere, azpimarratu nahi nukegaueko aisia ezin dela homogenei-zatu. Gaua non eta zertan pasatze-ko aukera handia dago, eta ibilbideeta bide anitz aurkitu daitezke horie-tan.Gure guraso ikuspegitik honakogogoeta eta konparazio hauek egi-ten ditugu: beste gauza batzuekingozatzen genuen gure garaian, ezgenuen arriskua bilatzen, ingurunebabestuago batean bizi ginen. Egiada aldaketak egon direla, eta gureseme-alaba gazteen eta nerabeengaueko aisiak, besteak beste, gizar-tean, ekonomian eta heziketan izandiren aldaketak islatzen dituela.Lan-egoera ezegonkorraren, langa-bezia-maila handiaren, familiarekikomenpekotasunaren, emantzipatzeko

zailtasunaren, eskolaratze-denborahandiagoaren, gizartean harrema-nak izateko modu desberdinaren etaabarren ondorioz, gazteria berri batsortu eta aisiaz gozatzeko bestemodu bat dugu gure gizartean.Egoera horien ondorioz, mendetasu-na duen eta garrantzizko erabakiakhartzen diren eremuetatik kanpodagoen gazteria dugu.

80. hamarkadatik aurrera gauakgarrantzi handia hartu du, gazteenaisialdirako gune eta denbora gisa.Bertan gazteek erabakiak hartzekoboterea eta aukera dute, nagusienmundu ordenatutik eta gehiegizkoarauetatik urrun. Aisia-guneak erealdatu egin dira, eta gazteen aisianespezializatu dira, berdinen hartekoharremana eta familiatik kanpokodibertsioa sustatzeko helburuarekin.Aisia bizitzeko modua ere aldatuegin da, eta batzuetan osasunga-rriak ez diren portaera arriskutsuakizaten dituzte, esate baterako: dro-gen gehiegizko kontsumoa, sexu-harreman arriskutsuak, etab.Portaera horiek ezin dira orokortu,

baina gazteriaren ehuneko jakinbatek duen joera da, eta hori era-kusten dute estatistikek.

• Legezko eta legez konpoko subs-tantzien kontsumoa “gizartean nor-maltzat” jotzeko joerak gero etaindar handiagoa du.• Gazteek, gehienbat, asteburukoaisian kontsumitzen dute, baina egu-nero kontsumitzen duten gazteak erebadira, batez ere egunero porroakerretzen dituztenak.• Tabakoa, alkohola eta porroak diragehien kontsumitzen diren substan-tziak, baina speed, extasis, kokainaeta beste batzuk ere kontsumitzendira.• Kontsumitzen hasteko adina jaitsiegin da gazteen artean. Gaur egun-go gazteak 13,7 urterekin hasten diratabakoa erretzen, eta 14 urterekinalkohola edaten.Nahiz eta guraso gisa ziurgabetasu-nez eta batzuetan beldurrez bizidugun asteburuko aisia, funtsezkogaia da, gure seme-alabak moduorekatuan garatu eta modu egokiangizarteratu daitezen.

Jardun

1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA1100 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

12tik - 18 urtera

12TIK - 18 URTERA

GAUEKO AISIAGAZTEAK ETA DROGAK

Eider Hormaetxea etaMaider Petralanda

Etorkintza FundaziokoPrebentziorako Teknikariak.

Page 11: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

Izatez asteburuko aisia ez da negati-boa, kontrakoa baizik. Izan ditzake-ten gehiegizko kontsumo edo arris-kuzko portaerak dira arduratzen gai-tuztenak, eta baita portaera horiekgazteari sortu diezaioketen arazoak.Horiei aurre egiteko, funtsezkoa daprebentzioa; hori dela eta, osaga-rriak eta kontraesankorrak ez direnzenbait balio, jarrera, trebetasun etaezagutza garatzen parte hartubehar dute gizarteko estamentu guz-tiek: familiak, eskolak, komunitateaketa abarrek

HAINBAT EREMUTATIKPEBENTZIORAKOIRADOKIZUNAK

FAMILIA EREMUA• Ez aztoratu: ez nahastu drogekikomenpekotasuna edo drogen gehie-gizko erabilera, nerabezaroan izatendituzten kontsumo esperimentalekinedo asteburuko kontsumoekin. Kontuizan mendetasuna hainbat alderdirenelkarreraginaren ondorio izan ohi dela.• Arreta jarri baina detektibe-jarrerahartu gabe: seme-alaben irteerak,lagunak, etab. gehiegi kontrolatuzgero, zuregan gero eta konfidantzatxigiagoa izatea soilik lortuko duzu.• Gaztearen intimitatea errespetatu:beharrezkoa da etxean familiakokideen intimitatea errespetatzea,seme-alabena barne. Bere gela,bere kajoirik, bere egunkaria…, bere-bereak dira.•Komunikazioa: bi aldetako komuni-kazioa sustatu. Garrantzitsua dazalantzak izanez gero zuzeneanberaiei galdetzea, eta era bereanjarrera irekia izatea eta konfiantza-giroa sortzea, beraiek dituztenzalantzen eta arduren berri emandiezaguten. • Erantzukizunak hartzea sustatu: utziargi eta garbi jaietara irtetzeak ezduela bere erantzukizunetatik askeuzten: mahaia jarri, aurreko gaueanerabilitako ohinetakoak garbitu,etab.• Zuen aisia aprobetxatu: non dago-en, zertan ariko den eta antzekoardurekin etxean geratzeak, zuenkezka areagotu besterik ez du egin-go, eta ez duzue zuen denbora libre-az gozatuko.• Zalantzak izanez gero UdalarenPrebentzio Zerbitzuara jo dezakezue.

ESKOLA EREMUA• Prebentzio Programak Garatu: fun-tsezkoa da ikastetxeak drogamen-pekotasuna aurre hartzeko eta osa-suna babesteko heziketa-programakgaratzea, denak bat etorriko direnlan-filosofia bateratuarekin.• Heziketa: bai teorikoa bai prakti-koa, irakasleek eginkizun horri aurreegiteko erremintak izan ditzaten• Erantzukizun globala eta hezkun-tza-komunitate osoaren parte-har-tzea.• Pertsona aditua: ona da ikaste-txeak drogamenpekotasuna gaianaditua den norbait izatea. Horrela,arazorik izanez gero, norengana joizango dute ikasleek.• Neurri prebentiboak eta ez-era-gozleak: ikasleekin arazoren bat iza-nez gero, lehentasuna eman neurriprebentiboei.• Aisian heziketa sustatzea

JAI EREMUAN(JAIALDIEN ANTOLATZAIELEAK)• Arrisku-prebentzioa eta informazio-guneak: jaietan arriskuen preben-tzio-kanpainak egin eta drogeiburuzko informazio-guneak jarri• Jarduera osagarriak: gazteentzakojarduera osagarriak sustatu, antolatuohi diren gaueko kontzertuetatikharantzago, esate baterako: txapel-ketak, kirol lehiaketak, etab.• Gazteek antolaketan parte-har-tzea: jai-jardueren antolaketanparte hartzeko aukera eman gazte-ei.• Jaien aurretik drogei buruzko bera-riazko tailerrak: ikastetxearekin koor-dinazioa egotea, nolabait, preben-tzioan parte hartzeko, esate batera-ko, jaiak hasi aurretik drogei buruzkotailer bat eginez.• Elkarteen parte-hartzea: elkarteek,kirol-klubek edo gazteekin lan egitenduten taldeek ere beraien esparruanprebentzio-lana egin dezatela• Prentsa: egiten diren prebentzio-kanpainen gaineko informazioaherritarrengana helarazteko komuni-kabideak erabili.

OCIO NOCTURNO,JOVENES Y DROGAS

El ocio nocturno de nuestros hijose hijas es un tema que nos preo-cupa. Sin embargo, es un temaque no se puede generalizar por-que hay una gran variedad deformas, tiempos y espacios dedisfrutar del ocio nocturno.

Han cambiado muchas cosas, losespacios, los tiempos, la forma devivenciar el ocio y es que hablar deocio nocturno de la juventud actuales en definitiva, hablar de los cam-bios que se han producido a nivelsocial , económico educativo, etc.

El ocio nocturno centrado en con-sumo de sustancias y conductasmás o menos arriesgadas no sepuede generalizar a toda la juven-tud, pero es innegable que un por-centaje de nuestros jóvenes consu-me drogas de manera abusiva ymantiene conductas poco saluda-bles o de riesgo y eso es precisa-mente lo que más nos preocupa alos padres y madres.

Aunque como padres y madresvivamos el ocio nocturno de nues-tros hijos e hijas con incertidumbrey a veces con miedo, es funda-mental para el desarrollo equili-brado y una correcta socializa-ción de la juventud.Pero realmente, lo que nos preo-cupa como padres y madres esque nuestros hijos puedan tenerproblemas con las drogas o quetengan conductas de riesgo, sinembargo, el uso de las drogas nogenera en si mismo una depen-dencia sino que tienen que con-fluir una serie de factores a nivelpersonal, microsocial y macroso-cial que sitúen a nuestros hijos ehijas en una situación de riesgo.

Para evitar que nuestros jóvenes yadolescentes se encuentren enuna situación de riesgo es impres-cindible la prevención entendidadesde la necesidad de que todoslos estamentos de la sociedad seimpliquen en el desarrollo devalores, actitudes, habilidades yconocimientos comunes.

AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA // 1111

12tik -18 urtera

GAUEKO AISIA , GAZTEAK ETA DROGAK

Page 12: aurrera begira · 2013-06-07 · AURRERA BEGIRA / 5 KKEEZZKKAATTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DDUUTT BBEERREE HHIITTZZ EEGGIITTEEKKOO EERRAAGGAATTIIKK ?? 0 t i k 5 u r t e r a ahoskatze-okerrak

1122 // AAUURRRREERRAA BBEEGGIIRRAA

aurrera begira

aurrera begira

• Lehenengo hilabeteetan, amaren esnea da umearentzat elika-durarik onena; zenbait gaixotasunen aurrean defentsak ematendituen bakarra. Bularra ematea amaren osasunarentzat ere onu-ragarria da.• Urte eta erditik aurrera elikadurak atsegina, orekatua eta asko-tarikoa izan behar du eta ahal den neurrian litxarkeriak alde bate-ra utzi.• Bainuarena une atsegina da eta umearekin harremana sen-dotzeko baliagarria izan daiteke.• Pediatrak gomendatutako azterketak egitera joatea ezinbeste-ko da eta beharrezkoak diren txertoak jartzea ere bai.• Urtebete inguru duenean, hortzak garbitzeko ohiturarekin hasdaiteke eta eskuilarekin jolasten utziko diogu, nahiz eta bost urteingurura arte hortzak guk garbituko dizkiogun.• Bi urte ingururekin esfinterrak kontrolatzen hasten dira.• Jana prestatzen ari zaretela, ez eduki haurra sutondotik hurbil,atzeko suak erabiltzen saiatu eta zartagin nahiz lapikoen kirtenakbarrurantz ipini.• Egon beti haurrarekin jaten dagoen bitartean.• Haurrari ematen dizkiozuen jostailuak bere ahoa baino handia-goak izan daitezela, itodurak ekiditeko.• Entxufeak, erradiadore elektrikoak eta erregai-berogailuakbabestu egingo dira.• Garbiketa produktuak eta medikamenduak haurra heltzen ezden lekuetan gorde.• Ez duzue inoiz haurra bakarrik utziko ez leku altuetan ez uradagoen lekuetan (urlaster, itsaso bazter, igerileku,...), sakoneragutxikoak izan arren.• Ez hartu edari berorik eta ez erre tabakorik haurra besarteanedo ondoan daukagula.• Automobilean bere segurtasun aulkian joan behar da beti.• Bi urtetik aurrera mugak badirela jakin behar du. Bi eta lau urtebitartean ikasten hasten da gauza batzuk egin daitezkeela etabeste batzuk ez. Kasketak maiz harrapatzen ditu eta askotansaiatzen da egin behar ez duena egiten.• Aitak eta amak jarri behar dituzte arauak: gutxi baina garbiak.• Ez erabili telebista gehiegi umeak entretenituta edukitzeko etaegunero tarte bat gorde zuen seme-alabekin jolasteko.

Informazio gehiago:www.osanet.euskadi.net

UMEEN ZAINTZARAKO HAINBAT AHOLKU