AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait...

17
1

Transcript of AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait...

Page 1: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

1

Page 2: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

2

AURKIBIDEA

ARGUMENTUA _________________________________________________________ 3

SINOPSIA _____________________________________________________________ 4

TXOSTENA ____________________________________________________________ 5

FITXA TEKNIKOA _______________________________________________________ 8

FITXA ARTISTIKOA ______________________________________________________ 9

BANAKETA _________________________________ ¡ERROR! MARCADOR NO DEFINIDO.

PERTSONAIAK ________________________________________________________ 12

EKOIZTETXEA _________________________________________________________ 14

HARREMANA HEDABIDEEKIN _____________________________________________ 16

Page 3: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

3

ARGUMENTUA

Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta

gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba orokor bat antolatuta

zeukaten Gasteizen. Hiri honetan, hain zuzen, gobernua kezkatzen zuen mugimendu

asanbleario bat sortua zen, eta beldur zen Estatu Espainol osora zabalduko ote zen.

Zaramaga langile-auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu ziren batzarrean.

Kanpoaldean, are jende gehiago elkartu zen, eta, tartean, polizia armatuko ehun

agente kokatu ziren.

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan, poliziak bost langile hil zituen, greba

luze baten ondoren. Begoñak, erdi-mailako klaseko gazte batek, bertatik bertara biziko

ditu “sekula ezer gertatzen ez den hiri bat” astindu zuten gertaera horiek. Gero eta

gehiago gogortuz doan gatazka baten erdian, bai bera, bai haren familia, zeinen alde

jarri aukeratu beharrean aurkituko dira. Azkenean, sarraskiaren ondoren, Begoña,

hiria, eta herrialde osoa ez dira gehiago berberak izango.

“Badauzkagu bi kamio bete munizio, e? Tiratu ahalean ekin, beraz, eta garbiketa egin, geuk

armak dauzkagunok; tiratu ahalean eta inolako erreparorik gabe”.

“Historiako jipoirik handienean parte hartu dugu. Txanda".

“Hemengoa sarraskia izan da. Txanda". “Aizu, benetan, sarraski bat, e?”

Page 4: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

4

SINOPSIA

1976. urtean, Franco hil berritan, Gasteiz probintziako hiriburu lasai bat da. “Apaiz eta

militarren” hiri bat.

Gutxik pentsatuko zuten urte hartan gertaera dramatiko batzuk izango zirela, hiria

behin betiko aldatuko zutenak. Gertaera horiek, zalantzarik gabe, Espainiako

Trantsizioa deitutakoan ere garrantzia izango zuten, bereziki Euskal Herrian.

José Luis kazetaria da bertako irrati batean, hiri txiki bateko informazioaren errutina

aspergarrira ohitutakoa, eta berak ere ezin zuen sumatu gertatzekotan zegoena.

Hala ere, gertaeren ondorioz, inoiz pentsa zezakeen baino hurbilagotik ukituko duen

egoera batean murgilduko da. Hain hurbil, non haren alaba izango baita, Begoña,

martxoko egun horietako protagonistetako bat (eta biktima).

Hiria aldatzen ari zen, milaka langilek soldata-igoerak eskatzen zituzten, baina aldaketa

sozial eta politikoak ere bai. Parez pare, halakoak onartzeko asmorik gabeko ugazaba

eta agintari batzuk zituzten, edozer egiteko prest zeudenak. Edozer.

Gauzak horrela, gatazka halabeharrezkoa zen. José Luisen erdi-mailako klaseko

familian ere errepikatuko da gatazka, kide guztiengan ondorioak izateraino azkenean.

Begoña, istorio honetako protagonista –belaunaldi hartako gazte-jende asko bezalaxe–

kontzientzia soziala hartzearekin batera pertsona gisa haziko da.

Era berean, José Luis eta Ana (haren emaztea eta Begoñaren ama) ezingo dira geratu

erabat gogortu den egoera horretatik kanpo; izan ere, azkenean egoera horrek hiriko

bizilagun guztiei eragingo die, eta zeinen alde jarri erabaki beharko dute.

Emaitza tragikoa ezaguna da: poliziak bost langile erail martxoaren hiruan.

Egun hura betiko gelditu da hiriaren oroimen kolektiboan, orduz gero ez baitzen izan

gehiago hiri berbera.

Page 5: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

5

TXOSTENA

Sozializazio-proiektu bat

‘Vitoria, 3 de Marzo’ proiektu SERIOA da, berme historiko sendoa duelako;

BEHARREZKOA da, oraindik ez delako erabat kitatu indarkeria hori jasan zutenekiko

zorra; proiektu PARTEKATUA da, gertatu zena modu zabal batean barneraturik

daukatelako bai gizarteak, bai erakundeek; eta AUKERAKOA da, egungo egoera

egokiena delako honelako proiektu bati ekiteko. Film hau sozializazio-proiektu

zinematografiko bat da.

Proiektu serio bat

Gertaera historikoaren balioa nabarmentzeko eta film luzera eraman ahal izateko,

dokumentazio-lan handia egin da: garaiko argitalpenak erabili dira; harremanak izan

dira gertaerak zuzenean bizitako hainbat pertsonarekin; eta elkarrizketak egin dira

maila handiko zenbait historialarirekin, hala nola Antonio Riverarekin (La ciudad

levítica eta beste), historiako aholku-kontseilu txiki bat eraturik. Hori guztia dela eta,

gertatuaren errealitateari dagokionez, istorioaren zehaztasuna dudagabea da.

Halaber, bilerak egin dira oroimen historikoaren arloan diharduten zenbait talderekin,

Martxoak 3 elkartearekin edo Valentín de Foronda elkartearekin, besteak beste.

Zehaztasun historikoa.

Horrez gain, gidoigileak, Juan Ibarrondok, zenbait pasarte hartu ditu bere estimu

handiko eta hurbileko pertsona batzuen bizitzatik, eta haien bidez istorioz osaturiko

istorio bat ondu du. Pertsona horien artean aita du, kazetaria lanbidez, martxoaren 3a

hurbil-hurbiletik bizi izan baitzuen Gasteizko irrati batean. José Luis pertsonaia nagusia

bezala, hura ere irratiko kazetaria. Juanek, niaren ikuspuntutik, istorio koral bat

kontatzen du, istorio pertsonal askoren baturan oinarritua (berea tartean), horiek

guztiak egiazkoak eta errealak. Gasteiztar askok beren burua islaturik ikusiko dute

fikzioz eta errealitatez osatzen den obra honetan; batzuek bizi izan zutelako, eta beste

batzuek, kontatu egin dietelako.

Page 6: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

6

Gidoigile lanetan, Héctor Amado ere izan du lagun.

Beharrezko proiektu bat

Orainak asko zor dio Martxoaren 3ko Gasteizen protagonista izan zen belaunaldiari,

eta egungo belaunaldiek, bai eta etorkizunekoek ere, hori jakiteko eskubidea dute.

Martxoaren 3ak oraindik ere oso presente dago Gasteizen. Ikus-entzunezko honelako

proiektu batek lagundu egingo du, asko gainera, haren sozializazioa aurrera eramaten

eta belaunaldi berrien interesari eragiteko. Balio dezala hura bizi izan ez zutenen jakin-

nahia pizteko, egungo gazteena, gehienek urruneko oihartzun batzuk bakarrik jaso

dituzte eta; balio dezala filma ikusi ondoren (eta aurretik) galderak egin ditzaten, irakur

eta entzun dezaten, Gasteizko 1976ko martxoaren 3az informazioa bila dezaten. Iker

ditzatela zergatiak.

Horrenbestez, hizpide dugun Martxoaren 3 hori gasteiztar zein euskal herritarren

hainbat belaunaldiren oroimen kolektiboaren zatitzat jotzen ari gara. Lagungarria izan

dadila pertsona askok lehen aldiz hurbil daitezen Martxoaren 3ra, eta ezagut dezaten;

eta zuzenean bizi izan (jasan) zuten beste askok beren burua pertsonaia nagusitzat ikus

dezaten istorioan. Istorio pertsonalen baturaren bidezko istorio kolektibo batean.

Filma bientzat pentsaturik dago: iraganeko belaunaldientzat zein etorkizunekoentzat.

Belaunaldi bataren zein bestearengana iristeko helburu bikoitz horretan, frogaturik

dago fikziozko generoa dela pertsonen arreta lehenago, hobeto eta kopuru

handiagoan harrapatzen duena, ikus-entzunezko beste formatu batzuek baino, hala

nola dokumentalak edo, bestalde, eleberriak edo saiakerak baino.

Ahaztu behar ez den beste puntu bat da, hura ere baitago lan zinematografiko honen

tratamenduaren barruan, martxoaren 3ko istorioa unibertsala dela; herri oso bat

markatua uzteaz gain, istorio unibertsala da. Historian zehar hainbat tokitan

errepikatzen den gertaera-mota bat da, eta zinemak halakoak ere fikzioaren aldetik

tratatu izan ditu.

Ildo horretan, aski izan bedi adibide bat ematea, oso ezaguna: Derryn (Ipar Irlanda)

1972an gertaturiko ‘Igande Odoltsua’ (Bloody Sunday), non 14 pertsonak bizia galdu

zuten, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio batean britaniar polizia oldarka

sartu eta gero. Gertaerok 2002. urtean eraman ziren pantaila handira, ‘Bloody Sunday’

Page 7: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

7

izenburuarekin, Paul Greengrass zuzendari. Bien arteko beste antzekotasun bat:

Martxoaren 3ak bere kanta duen bezalaxe, Lluis Lach-en ‘Campanades a mort’, ‘Bloody

Sunday’-k ere badu berea, izen berekoa, U2 taldearen eskutik.

Proiektu partekatu bat

Martxoaren 3a gasteiztar eta euskal herritarren hainbat belaunaldiren oroimen

kolektibo gisa. Oso zabala da haren inguruko batasun sozial eta politikoa. Gertatu zena

(eta film honek kontatzen duena), zalantzarik gabe, erakundeek (horren isla da Eusko

Legebiltzarrak onarturiko irizpena) zein gizarteak partekatzen dute. Proiektuak baditu

Martxoak 3 Elkartearen eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren

babesa eta bermea. Horiek izanik, arlo sozial eta historikoan, bi erreferentzia nagusiak

1976ko gertaerei dagokienez.

Aukerako proiektu bat

Egungo koiuntura politikoa aproposa da oso; testuinguru ezin hobean gaude. Proiektu

hau ezin hobeki egokitzen zaio Euskal Herriko egungo egoerari, non askok eskatzen

duten –erakundeak barne– orduko istorioak konta daitezela, gogora ekarraraz

daitezela, duela gutxi arte ozta-ozta ukitzen ziren istorio horiek, indarkeria polizialaren

ingurukoak, besteak beste, alegia, Gasteizen 1976ko martxoan bizitakoaren modukoak.

Haren egokitasun historikoa ukaezina da.

Euskal erakundeetan zein gizartean garatzen hasia da ‘beste indarkeria batzuen

biktimak‘ kontzeptuaren eta, zehazkiago, ‘biktima polizialak’ deritzenen inguruko

debatea. Tabu izateari utzi dio. Martxoaren 3a da, lehen ere aipatu denez, bere

inguruan batasun eta babes politiko eta sozial handiago bat sortzen duen gertaera.

Martxoaren 3a siglen gainetik dago.

Page 8: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

8

FITXA TEKNIKOA

1. Formatua: Fikzioa

2. Generoa: drama historikoa

3. Iraupena: 90 minutu

4. Masterra: digitala eta 35 mm

5. Ekoiztetxea: Sonora Estudios / Gariza Films

6. Laborategia: Sonora Estudios

7. Zuzeneko soinua: Gaztelania

8. Proiekzio-ratioa: 1.2:35

Filmaketa urriaren 9an hasiko da eta

bost edo sei astez luzatuko da

Filmaketa osoa Vitoria-Gasteizen egingo da

Page 9: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

9

FITXA ARTISTIKOA

1. Produktore eragileak: PAKO RUIZ

OSKAR BAÑUELOS

ASIER BILBAO

1. Zuzendaria: VÍCTOR CABACO

2. Gidoigileak: JUAN IBARRONDO

HÉCTOR AMADO

3. Jatorrizko ideia: OSKAR BAÑUELOS

4. Argazki-zuzendaria: GAIZKA BOURGEAUD

6. Aktore-zerrenda: AMAIA ABERASTURI

RUTH DIAZ

JOSE MANUEL SEDA

ALBERTO BERZAL

MIKEL IGLESIAS

IÑAKI RIKARTE

OTI MANZANO

IÑIGO DE LA IGLESIA

ASIER MACAZAGA…

Page 10: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

10

AKTOREEN ZERRENDA

AMAIA ABERASTURI (BEGOÑA)

RUTH DIAZ (ANA)

JOSE MANUEL SEDA (EDUARDO)

ALBERTO BERZAL (JOSÉ LUIS)

Page 11: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

11

MIKEL IGLESIAS (MIKEL)

IÑAKI RIKARTE (JAVIER)

OTI MANZANO (LOLI)

IÑIGO DE LA IGLESIA (EL RUBIO)

ASIER MACAZAGA (GOBERNADOREA)

Page 12: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

12

PERTSONAIAK

BEGOÑA 18 urteko gazte bat da, erdi-mailako klaseko familia batean bizi dena. Filmean

zehar, haren adinean normala den aldaketa-prozesu batetik igaroko du (heltzeko

prozesua), baina modu berezi batean haren kasuan. Begoña gazte ameslari eta harroa

da, apur bat egoskorra; urte horiekin neska askok duten errebeldia du. Begoña greban

dagoen langile gazte batez maitemindurik dago. Harreman hori dela eta, aitari “aurre

egingo” dio. Alabaina, aitak, alabak eta mutil-lagunak osaturiko hirukote klasikoak,

haien kasuan, badu osagai politiko eta sozial bat; horrenbestez, Begoñaren heltze

pertsonalak kontzientzia-hartze bat ere ekarriko du berekin. Begoñaren pertsonaia,

azken batean, Gasteiz hiria bera ordezkatzen du: urte haietan aldaketa sakon bat

izango zuen hiri baten –eta herrialde baten– metafora bizia da.

JOSÉ LUIS, Begoñaren aita, berrogeitaka urteko kazetari bat da, bertako irrati txiki

batean lan egiten duena. Familia nazionalistakoa izanik, frankismoa isiltasunean

eraman du, familia aurrera atera ahal izateko. Harentzat, edozeren aurretik familia

dago, kezka politikoak ere badituen arren, ez oso zehaztuak, dena dela. Nolabait,

ameslari bat da, alaba bezala. Pertsonaia kontraesankorra da, zalantzaz eta beldurrez

betea. Eduardok tentatzen duenean patronalaren alde jar dadin, lan hobe baten truke,

onartzea erabakitzen du, baina horrek barne-gatazka handia sortuko dio, horren

ondorioz alaba aurrez aurre jartzeaz gain. Neurri batean, bere burua irmotzeko

onartzen du… baina bere burua engainatu ere egiten du, horrek gauzak hobetzen

lagunduko duela pentsatuz. Azkenik, gertaeren dinamikak berak agerian utziko dio

zer-nolako hutsegitea egiten ari zen. Zalantza da garaiz iritsiko ote den hura

konpontzeko.

ANA, José Luisen emaztea, emakume gazte bat da oraindik, bere karrerari uko egin

diona ezkontzeko, haren belaunaldiko beste emakume askok bezala. Hala ere, urteak

igarota, ez dago guztiz pozik bere ezkontzan, eta haren espektatibak ez dira bete berak

espero zuen moduan. Eduardo agertzean, ernatu egingo zaio barnean daukan

sakoneko asetasunik eza, izan zitekeen eta izan ez zenaren ingurukoa. Senarra eta

umeak maite ditu, baina horrek ez du guztiz asebetetzen. Familian –hirian bezalaxe–

Page 13: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

13

piztuko den krisian, bitartekari-lanetan saiatuko da batzuen eta besteen artean, baina

ez du lortuko. Haren kasuan ere, gertaerek bultzatuko dute zirt edo zart egitera.

EDUARDO enpresari pragmatikoa da. Negozio-gizon postmodernoaren eredu berriaren

erakusgarri ona. Eduardo ahalik eta etekinik handiena eskuratuz saiatzen da

nabigatzen aldaketaren ur zurrunbilotsuetan. Anbizio handikoa da, eta printzipioak

alde batera uzteko gai da, bere helburuak lortzearren. Bestalde, argia, dotorea eta

itxura onekoa da. Moderatua eta elkarrizketarako irekia ematen du, eskola zaharreko

bere enpresari kideekin konparatuta; alabaina, unea iristen denean, azken horien alde

jarriko da, gertaerek hala bultzatuta. Bere helburuen artean Ana bera dauka.

MIKEL gazte sutsu bat da, iraultza egitea bere lehentasun behinenen artean daukana.

Garai hartako gazte politizatuaren eredua da. Hala, poeta gorriei irakurtzen die, eta

tratatu marxistak estudiatzen ditu, baina intelektual bat ere izan gabe. Ekintza-gizona

da, eta greba-mugimenduan bere saltsan dago. Begoñaz maitemindurik dago, eta

ahaleginak egiten ditu neskak bere idealak har ditzan, borroka-lagun bihurtu nahian,

neska-lagun baino gehiago. Alabaina –gaztetasuna dela eta, beharbada–, erabakiak

itsumustuan hartzeko joera du. Lagunen lagun zintzoa da, adiskidetasuna,

lagunartekotasuna, garrantzizko balioa baita berarentzat.

JAVIER grebako langile-mugimenduaren liderretako bat da; pertsonaia Martxoaren

3an rol nagusia jokatu zuten lider errealetako batengan oinarriturik dago. Gizon gaztea

da oraindik, baina hamaika borrokatan zaildutakoa; kausaren alde bizi da, baina,

gainera, gizon atsegina da, adiskidetsua, bizitzan dauden gauza txiki onekin hunkitzeko

gai dena. Ez da militante hotz eta grinagabea, lider karismatiko bat baizik.

LOLI emigratu behar izan duen emakume bat da, Andaluziakoa jatorriz. Filmean,

Begoñaren eta Anaren konfidente/adiskide-rola jokatuko du. Begoñari aholku ematen

saiatuko da, oinak lurrean jar ditzan, bai eta neskaren eta gurasoen artean bitartekari

izaten ere. Greba-mugimenduan parte hartuko du, orobat, gertaerek horretara

bultzatuta.

Page 14: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

14

Ekoiztetxea

Sonora Estudios Vitoria-Gasteiz. 1996. urtean sortu zen, eta soinu-zerbitzuak ematen dihardu ikus-

entzunezkoen sektorean. Soinu-produktuen grabazioa, postprodukzioa, azken

prozesuak eta edizioa. Bideo eta zinemako ikus-entzunezko ekoiztetxea.

Eginiko proiektu ugarien bermea du enpresa honen esperientziak, bai eta enpresa bera

osatzen duen pertsonalaren eskarmentuarena ere, azken hori ekoiztetxea sortu baino

lehenagotik ere badatorrela. Nabarmendu behar da, gainera, haren lanen izaera

berritzailea, beti abangoardiako euskarrien alde eginez, ekipamenduen eguneratze

teknologikoan etengabe ahaleginean ari dela eta bere gain hartzen dituen produkzioak

egiteko irizpide artistikoei jarraitzen diela azpimarratzeaz gain.

Hona hemen zinemako produkzioan egin dituen lanetako batzuk:

• 2015 “En Tránsito”, Oskar Tejedor. Film dokumental luzea.

• 2014 “Garaikoetxea, Una Transición Inacabada”. Oskar Bañuelos. Telebistarako

dokumentala.

• 2013 “Izenik Gabe 200x133” Mónica Zumeta, Enara Goikoetxea. Film

dokumental luzea.

• 2013 “Peter Pan” Imanol Ortiz. Fikziozko film laburra.

• 2011 “Un Viaje al Edén” Rax Rinnekangas. Fikziozko film luzea.

• 2010 “Corazón Encharcado” Aitor Herrero. Animaziozko film laburra.

• 2010 “Jaque” Iker Franco. Fikziozko film laburra.

• 2010 “Pedra, Peixe, Rio, Itamatatiua” Iban Ayesta. Film dokumental luzea.

• 2009 “Life & Film” Arkaitz Basterra. Film dokumental luzea.

• 2008 “Tierras Altas” Carolina del Prado. Fikziozko film luzea.

• 2006 “Agian” Arkaitz Basterra. Film dokumental luzea.

• 2005 “El Síndrome de Svensson” Kepa Sojo. Fikziozko film luzea.

• 2003 "Skin Deep" Sasha Parisot. Fikziozko film luzea.

• 2003 "Cuando puedas”, Kepa Sojo. Fikziozko film laburra.

• 2002 "Terminal", Aitzol Aramaio. Fikziozko film laburra.

• 2002 "Looking for chencho", Kepa sojo. Fikziozko film laburra.

• 2001 "La Danza Macabra" Esteban Ramos. Animaziozko film laburra.

• 2001 "Lauburu" Luis Ramírez. Fikziozko film laburra.

• 2000 "El hombre Ubicuo" Eduardo Bajo Ulloa. Fikziozko film laburra.

Page 15: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

15

Gariza Films Larrabetzu. Gariza Films ekoiztetxe gazte eta independentea da, 2010. urtean sortutakoa,

filmak egiteko. Haren lana da hitzak eta ideiak irudi eta soinu bihurtzea. Haren obsesioa,

istorioak kontatzea.

Hona hemen egindako lanetako batzuk:

• “Un Otoño sin Berlín”. Fikziozko film luzea. Urtea: 2015.

• “Next Stop: Greenland”. Abenturazko dokumentala. Urtea: 2012.

• “Jugando con la Creatividad”. Film dokumental laburra. Urtea: 2013.

• “Larroxa”. Film dokumental laburra. Urtea: 2013

• “Kea”. Fikziozko film laburra. Urtea: 2012.

• “Bicycle Poem”. Fikziozko film laburra. Urtea: 2010.

Page 16: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

16

Harremana hedabideekin

HARREMANETARAKO PERTSONA: Oskar Bañuelos

HARREMANETARAKO TEL.: 639236094

HARREMANETARAKO E-MAILA: [email protected]

Page 17: AURKIBIDEA - Vitoria, 3 de Marzo...Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba

17

www.sonoraestudios.com

www.garizafilms.com