AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege...

38
1

Transcript of AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege...

Page 1: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

1

Page 2: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.
Page 3: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

3

AURKIBIDEA

HITZAURREA 4

PLANAREN ZERGATIAK 5

LEGE-EREMUA 6

MANKOMUNITATEAREN DESKRIBAPENA 12

DIAGNOSTIKOA 14

ONDORIOAK 20

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOAK 21

ESKU HARTUKO DEN ALORRAK ETA KOLEKTIBOAK 22

LEHENTASUNEZKO EKINTZA-ILDOAK 22

HELBURUAK ETA ESTRATEGIAK 23

EBALUAZIOA 37

Page 4: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

4

Mendekotasun batzuetarako joerak gizartearengan piztu duen kezka gero eta handiagoaren jakitun, Uribe Kostako Mankomunitateak Mendekotasunen aur-kako eta Osasunaren aldeko Plan Komun honetan bildu ditu 2014-2018 aldi-rako darabiltzan asmoak.

Ez dira mendekotasunak batere gai erraza, hainbat direlako fenomenoaren ja-torrian, garapenean zein aldi gorenean elkarreraginean diharduten faktoreak. Mendekotasunak gizartearen kezka-eragile nagusietako bat dira, eta hedabi-deetan hain sarri agertzeak erakusten duenez, interesa sortzen duen errealitate bat.

MARÍA ISABEL LANDA GAUBEKAUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Lehendakaria

HITZAURREA1

Page 5: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

5

18/1998 Legeak, Droga-mendekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzkoak, udal eta mankomunitateek droga-mendekotasunen aurka tokiko planak prestatzeko eta gauzatzeko duten ardura aipatzen du.

2013ko otsailean, Gizarte Ongizate Sailean lanean hasi ginen Mendekotasunen aurkako eta Osasunaren aldeko Plan Komun bat taxutzeko 2014-2018 aldiari begira.

Uribe Kostako Mankomunitateko Plana mendekotasunen prebentziorako teknikariak egin du, zerbitzuaren ardura duen Ortzadar S.M. erakundearen laguntza teknikoaz. Aintzat hartu dira, halaber, arlo hauetako pertsonal tekniko eta politikoarengandik bildutako ekarpenak: gizarte-ongizatea, berdintasuna, gazteria, kultura, ikastetxeetako langileak, herritarren segurtasuna eta lehen mailako arreta.

Mendekotasunen Prebentziorako Plan Komun bat programa eta jarduketa egituratu, koordinatu eta planifikatuen multzo antolatu bat da, Mankomunitateko organo eskudunak onartzen duen dokumentu batean formalizatua.

Hauexek dira Mankomunitatearen Planaren ezaugarri nagusiak:

• Mankomunitateko Korporazioak bultzatzen duen tresna bat da, egonkortasuna eman behar diena abian jarriko diren ekintzei eta programei.

• Lagungarri izan behar zaigu jakiteko zer premiari erantzun eta zer ekintza-gidalerrori, orokor nahiz zehatz, jarraitu behar dieten mendekotasunen aurka prestatzen diren programek.

• Mamitzen hasten denetik bertatik, Planak ahalik eta erakunde zein administrazio gehienen parte-hartzea erraztu behar du, egoeraren azterketa zuzena izan dadin.

• Planak osotasunean heldu beharko dio mendekotasunen fenomenoari, legezko drogak zein legez kanpokoak aintzat hartuz.

• Tresna dinamikoa izan behar du, haren arrazoia den egoera aldatu den neurrian bera ere egokitu egin dadin.

• Aglutinatu egin behar du, hots, koherentzia eman administrazioaren maila guztietatik zein era guztietako zerbitzuetatik datozkion erantzun eta ekarpenei, eta horrela, baliabideetatik atarramentu atera eta ekimenak bateragarri egin.

• Plana diseinatzen den unetik etengabe baloratu behar dira bai prozesua bera baita emaitzak ere.

Proposatzen diren estrategiak eta ekimenak bi mailatan (orokorra eta selektiboa edo berariazkoa) esku hartzera zuzendurik daude, maila bakoitzean hiru jarduketa-eremu bereizita: eskola, familia eta komunitatea. Gehienbat, ekintzen helburua eskaria murriztea da (prebentzioa eta arriskuen gutxitzea), baina ez da albo batera uzten, Planaren eskumen-eremuak horretarako aukera ematen duenean, eskaintza murrizteko lana.

Planarekin jarraipena eman nahi zaie drogaren kontsumitzaile gazteei zuzendutako programei, jakin arren kolektiboarengana iristeko zailtasunak direla-eta sormena baliatu beharko dugula, eta haienganako bide berriak saiatu, IKTek eskaintzen dizkigutenak kasu.

PLANAREN ZERGATIAK2

Page 6: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

6

18/98 LEGEA, DROGA-MENDEKOTASUNEN ARLOKO AURREZAINTZA, LAGUNTZA ETA GIZARTERATZEARI BURUZKOA

Legearen ardatz nagusia prebentzio komunitarioa izanik, horretara bideratzen dira haren gomendioak eta aginduak, alorrean jardun behar duten eragile guztien zereginak zehaztuz eta norbanakoen zein instituzioen ahaleginak batzeko bidetik joz.

1989tik 1990era bitartean Eusko Jaurlaritzak hainbat programari ekin zien, baita adierazi ere prebentzio komunitariorako programen kasuan horien garapenak tokiko taldeen ardura izan behar zuela.

18/98 Legearen aginduari jarraituz, toki-erakundeek ere zeinek bere droga-mendekotasunaren aurkako planak sortu eta abiatu zituzten.

Droga-mendekotasunaren aurka antolatu duen Toki-mailako Plan honekin, beraz, Uribe Kostako Mankomunitateak bere esparruan garatzen eta gauzatzen du Legearen ardatz nagusia.

18/98 Legeak jarraian zerrendatzen diren eskumenak aitortzen dizkie toki-administrazioei eta haien mankomunitateei:

I. KAPITULUA. LEGEAREN HELBURUA:u 2. ARTIKULUA.- DEFINIZIOAK.

Beste definizio batzuk:

b) Aurrezaintza edo aurre hartzea: drogak modu desegokian kontsumitzea ekar dezaketen pertsonaren baitako, gizarteko edo kulturako eragileak aldatu nahi dituzten jarduerak. Jarduera horiek helburu hauek izango dituzte: (1) drogen eskaria eta kontsumoa murriztea; (2) gizartean dagoen droga-eskaintza murriztu edo mugatzea; (3) drogak kontsumitzeagatik sor daitezkeen ondorioak murriztea; eta (4) drogak hartzen hasteko arrisku-egoerak sor ditzaketen arrazoi sozio-ekonomikoak edo lan-arlokoak adieraztea, bai eta droga-mendekotasunen gertakariak duen eragina eta garrantzi soziala murriztea ere, ekintzarako proposamenak aurkeztuz eta gure gizarteko alderik behartsuenetan arreta berezia ipiniz.

II. KAPITULUA. DROGA-MENDEKOTASUNAK AURREZAINTZEA:u 3. ARTIKULUA.- HELBURU OROKORRAK.

a) Herritar guztiei drogei buruzko informazio egokia ematea.

b) Herritarrei osasunarentzat mesedegarriak diren ohiturak sortzeko heziketa

LEGE-EREMUA3

Page 7: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

7

eskaintzea. Hezkuntza-programa horietan bereziki kontuan hartua izango da gazteria.

d) Mendekotasuna eragin dezaketen gaiak kontsumitzea ekar dezaketen gizarteko baldintzetan parte hartzea; bereziki kontuan hartuko da emakumeek eta gizonek drogak kontsumitzea dakarten eragileak ezberdinak direla. Kontsumo horren ondorioak ere kontuan hartuko dira.

f) Drogak kontsumitzearen ondorioz osasunari eragin dakiokeen kaltea saihesteko neurriak hartzea, kontuan izanik kalte hori kontsumitzaile ez denak ere jasaten duela.

g) Gizartean drogak agertzea, sustatzea eta saltzea alde batera uztea eta, bestela, mugatzea.

u 4. ARTIKULUA.- AURREZAINTZA KOMUNITARIOA.

1. Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

2. Horretarako:

a) Droga-mendekotasunei aurrea hartzeko elkarte-aurrezaintzarako programak garatzea bultzatuko dute.

b) Lege honetako 37.1 artikuluan araututako Droga-mendekotasunen Planetik sortutako aurrezaintzako programak eta jarduerak bultzatu, koordinatu eta, beharrezkoa bada, betearaziko dituzte ikastetxeetan, kultur eta kirol-elkarteetan eta profesional-taldeetan, bai eta lantokietan ere.

c) Droga-mendekotasunaren arloan, gizarte-ekimenarekin eta bolondresekin elkarlanean jardutea bultzatuko dute, lege honetako IV. kapituluko 3. atalean erabakitakoaz bat.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin elkarlan egokian jarduteko bideak jarriko ditu, hain zuzen ere, droga-mendekotasunen elkarte-aurrezaintzako ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

u 5. ARTIKULUA.- INFORMAZIOA.

1. Droga-mendekotasunen berri (arrazoien eta ondorioen berri) emateko estrategiak landuko dituzte administrazio publikoek, droga-kontsumoari buruzko jarrerak eta ohiturak aldatzeko asmoz. Horretarako, hedabideei, bereziki eta lehentasunez jabetza publikokoei, elkarlanean jarduteko eskatuko diete, gizarteak osasunaren aldeko iritzia izatea bultzatzeko.

u 6. ARTIKULUA.- OSASUN ARLOKO HEZKUNTZA.

1. Hezkuntza-administrazioak eta osasun-administrazioak lankidetzan jardungo dute hezkuntzaren esparruan osasuna sustatzeko. Horretarako, eskolako kurrikulumean —maila guztietan— osasunaren inguruko gaiak ere garatuko dituzte eta eskolako giroa osasuntsua izatea bultzatuko dute, bai gorputzari

Page 8: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

8

dagokionez eta baita harremanei dagokienez ere. Hori guztia zentroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duten arauetan jasota egongo da.

Era berean, bi administrazio horiek elkarlanean jardungo dute, ekainaren 30eko 7/1982 Legean, Eskola Osasunari buruzkoan, aurreikusitako prestakuntzako programak aurrera eramateko; programa horiek ikasle, guraso, irakasle eta ikastetxeetako gainerako langileei zuzenduta daude, eta drogen kontsumo desegokiari aurrea hartzeko asmoa dute.

Hori dela eta, hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiek eta osasun arloko profesionalek parte hartzea bultzatzeaz gainera, droga-mendekotasunen udal-planen baitan aurreikusita dauden jarduerak ere koordinatuko dituzte hezkuntza- eta osasun-administrazioek.

u 7. ARTIKULUA. -PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA.

Osasun arloko langileek, gizarte-zerbitzuetakoek, hezitzaileek, Autonomia Erkidegoko poliziak, gizarteko beste bitartekari batzuek nahiz beste edozein motatako langileek, droga-mendekotasunekin zerikusia duten jardueretan baldin badihardute, diziplinarteko prestakuntza jaso behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek zehaztuko dute zein programa izango diren horiek. Horretarako, administrazioak berak dituen baliabideez gainera, prestakuntzako proiektuak burutzen dituzten gizarteko ekimenen edo elkarteen laguntza eskatu ahal izango du.

u 8. ARTIKULUA.- GIZARTE-BALDINTZETAN ESKU-HARTZEA.

1. Urriaren 18ko 51/1996 Legean, Gizarte Zerbitzuenean, 3. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, zerbitzu horiek droga-mendekotasunei aurrea hartzeko burutuko dituzten jarduerak lehentasunezkotzat joko dira eta indartu egin beharko dira dauden gizarte-zerbitzuen programetan.

2. Aginte publikoek, bakoitzak bere eskumenen barruan, aurrezaintzako jarduerak bultzatuko dituzte bizitzeko baldintzak hobetzeko eta droga kontsumitzea eragiten duten norbanakoaren baitako eta familiako bazterkeriaren eragileak gainditzeko. Horretarako, ondorengoak egingo dituzte:

a) Arriskua duten gizataldeak biltzea, taldeetan elkartzea, bultzatuko dute, eta arreta berezia jarriko da adin txikikoekin eta gazteekin; ondorioz, gazteak ere taldeetan elkartzea bultzatuko da, bai eta zerbaitetan jarduteko, denbora libreko, kiroleko edo kulturako programetan parte har dezaten ere.

b) Gizarte- eta kultur arloko zerbitzuak eskaintzerakoan, zerbitzu horien ekipamenduaren plangintzan kontuan eduki beharko dute gizatalde guztientzako aukerak eskaini beharko direla, berdintasunean eta oreka gordeta, droga-mendekotasunak agertzea dakarten eragile guztiak alde batera uzteko.

c) Gazteen artean lanbide-heziketako beste aukera batzuk, lehen lanpostua aurkitzeko aukerak eta autoenplegua edo enpresak sortzeko bideak bultzatuko dituzte, eskolan aurrera egiterik izan ez dutenek eta lana aurkitzeko biderik ez dutenek ez dezaten, horregatik, drogaren mende geratzeko arrisku handiagoa izan.

Page 9: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

9

d) Hirigintzako plangintza egin eta lan horiek aurrera eramaterakoan, solidaritate, berdintasun eta arrazionaltasunezko irizpideak erabil daitezen zainduko dute, hirigintzaren garapena orekatua izan dadin eta horrek droga-mendekotasunak agertzea eragin dezaketen beste eragile batzuk gainditzeko eragile gisa jardun dezan.

IV. KAPITULUA. ERAKUNDE ANTOLAMENDUA ETA GIZARTE EKIMENAREN SUSTAPENA:u 36. ARTIKULUA.- ESKUMENAK.

Udalei, banaka edo partzuergoan, Droga-mendekotasunen Udal Plana prestatu eta garatzea dagokie, 37.1 artikuluan arauturiko Droga-mendekotasunen Planean jasotako xedapenei jarraiki.

u 43. ARTIKULUA.- GIZARTE-EKIMENA.

1. Erakunde publikoek, indarrean dauden legeekin bat eginik, hitzarmenak izenpetu eta diru-laguntzak eman ahal izango dituzte, erakunde pribatuek zenbait zerbitzu eskain ditzaten.

BESTE ERREFERENTZIAZKO LEGE ETA PLAN BATZUK1. 12/2008 LEGEA, ABENDUAREN 5EKOA, GIZARTE ZERBITZUEI BURUZKOA:

Lege hau onarturik, Euskadin berealdiko aurrerapausoa eman zen gizarte-zerbitzuak orokortzeko eta esku-hartze sozialaren alorrari antolamenduaz hornitzeko bidean.

Ikuspegi horretatik, zeharreko politikek, eta horrenbestez droga-mendekotasun alorrekoek ere bai, ongizateari behetik eusten dioten zutabe bertikalen beharra dute: gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, enplegua...

Uste dugu zeharreko politiken eta ikusmoldeen helburu nagusia politika eta alor bertikaletan eragitea dela, goitik beherako politika horiek beren egin ditzaten zeharreko kezkak eta politikak ere.

2. EAEKO MENDEKOTASUNEN VI. PLANA (2011-2015)

Ildo beretik joz, VI. Planarekin lortu nahi da administrazioak beharrezkoak diren argibideak eman ditzan bere erantzukizun publikoaren egikaritzaz, eta sare publikoko erakunde bakoitzaren ardurak zehazturik, guztiek dagokion finantzabidea izan dezaten eta guztien arteko elkarlana bultza dadin, erakundeon berdintasunaren printzipioan oinarrituta.

Planteamenduak horiek izanik, VI. Planean mendekotasunekiko arreta esku-hartze alor guztietara zabaltzea erabaki zen: eskaintzaren kontrola, prebentzioa, laguntza..., ordura arteko ikuspegi gehienbat administratibotik harago joz, izaera hori izan baitzen nagusi Jokoa arautzen zuen 4/1991 Legean (Jokoaren Legea deitua) eta Euskadiko Jokoen Katalogoa onartu zuen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan.

Page 10: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

10

Euskadiko VI. Planari ez zaizkio arrotzak, noski, ez Europako Batasuneko estrategia (Drogen aurka Borrokatzeko Europako Estrategia 2005-2012) ez Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren ordezkaritzarena (Drogen aurkako Estrategia Nazionala 2009-2016 eta horren araberako Drogen aurkako Ekintza Plana 2009-2012).

3. EUSKADIKO OSASUN PLANA (2002-2010)

Osasun Planean bizimoduak lehentasunezko lan-alorra dira. Bizimodu osasungarria orokortuz gero, heriotza-tasa globala %43 txikiagoa ere izan liteke. Izan ere, morbilitatearen eta heriotzaren eragileak, maiz, arrisku-jokamoldeak dira, hala nola substantzia toxikoen (alkohola, tabakoa eta legez kanpoko drogak) gehiegizko kontsumoa, nutrizio-dieta desegokiak edo sedentarismoa.

Planak helburu hauek ditu:

4. EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Planean “Bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa” deritzon ardatzeko ekintzek osasuna, gizarte-ekintza, kultura, aisialdia, kontsumoa eta mugikortasun jasangarria dituzte jomuga.

Mendekotasunen eta osasunaren sustapenaren inguruko helburuen artean honako hauek daude:

a) Gazteengan osasun-programen eta -zerbitzuen ezagutza, balioespena eta erabilera egokia sustatzea.

b) Gazteek ohitura eta jokaera osasungarriak hobeto ezagutzea eta eskuratzea.

c) Osasunaren kaltegarri diren jokaerak murriztea gazteekin lotutara duten eremu guztietan.

SUBSTANTZIA 2010ERAKO HELBURUA

TABAKOA

Ez-erretzaileen proportzioa %80ra iristea

Besteen tabako-kea jasaten dutenen proportzioa %10era jaistea

Tabakoa kontsumitzen dutenen arteko desberdintasun sozio-ekonomikoak %25 murriztea

ALKOHOLA

Gehiegi edaten dutenen proportzioa %3,5era jaistea 16-65 urte bitartekoen artean

Eguneko batez besteko alkohol-kontsumoa %15 gutxitzea 16 urtetik gorakoen artean

LEGEZ KANPOKO DROGAK

Legez kanpoko drogarik kontsumitu ez dutenen proportzioa %80tik gorakoa izatea

*Iturria: Euskadiko Osasun Plana (2002-2010)

Page 11: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

11

5. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN FAMILIEI LAGUNTZEKO ERAKUNDE ARTEKO III. PLANA (2011-2015)

Plan honetan ere osasuna sustatzeko eta mendekotasunak prebenitzeko hainbat ekintza jasotzen dira, adibidez:

8. ekintza: Berariazko prebentziorako baliabideak garatzea hainbat arrazoirengatik (jokaera- nahiz osasun mentaleko arazo larriak; maizko droga-kontsumoa, mendekotasunera iritsi ez arren) biziki kalteberak diren gazteentzat eta horien familientzat.

9. ekintza: Familiaren batean seme-alabek arrisku-jokaerak dituztenean drogarekin nahiz jokoarekin, norberarentzako zein talde-mailako informazio-baliabideak, orientabidekoak eta esku-hartze psikologiko eta gizarte-hezkuntzakoa sustatzea, zeregin horretan udal- eta foru-zerbitzuekin lankidetzan arituz.

98. ekintza: Sentsibilizazio- eta informazio-ildoak lantzea familiei begira, mezu homogeneoak eskainiz bai osasun mentalaren alde eta drogen kontsumoaren prebentzioari begira baita gurasoek seme-alaben hezkuntzan parte hartzea sustatzeko ere.

107. ekintza: Gurasoen gaitasunak garatzeko programak bultzatzea, arrisku-egoeran dauden familientzat zein herritar guztiei zuzenduta eta lehen mailako prebentzioaren ikuspegitik.

6. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LAN SEGURTASUN ETA OSASUNEKO PLAN ESTRATEGIKOA (2011-2014)

OSALANek bere lan-ildoetako bat du beharrezkoa den laguntza ematea lanerako prestakuntzan diharduten hezkuntza-erakundeei, irakasleek sentsibilizazio, informazio eta aholkularitza hobea eta ugariagoa izan ditzaten eta, era horretan, eurek ere modu egokian parte har dezaten droga-kontsumoaren prebentzioan lan-arriskuen prebentzio orokorra lantzean. Haren helburuetako bat da, halaber, xehetasunez jakitea zer arazo dakarzkien substantzien kontsumoak enpresei, egoeraren araberako jarduketak diseinatu ahal izateko.

Page 12: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

12

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

• Berango-Merana Ikastetxe Publikoa

• Bilboko Amerikar Ikastetxea

• Gorlizko Ikastetxe Publikoa

• Lemoizko Lehen Hezkuntzako Ikastetxea

• Plentziako Ikastetxe Publikoa

• Sopelako Zipiriñe Ikastetxe Publikoa

• Ander Deuna Ikastola

• Urdulizko Elortza Ikastetxe Publikoa

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA

• Bilboko Amerikar Ikastetxea

• Uribe Kostako BHI

• Sopelako

• Ander Deuna Ikastola

Uribe Kostako Mankomunitatea Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalerriek osatzen dute.

2014aren hasieran Mankomunitateak 36.986 biztanle zituen, adin-tarte hauetan banatuta:

Mankomunitateko 10 ikastetxeetatik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza haietako 8tan eskaintzen dira, eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, 4tan.

MANKOMUNITATEAREN DESKRIBAPENA

4

GUZTIRA GIZONAK EMAKUMEAK15 - 20 urte 21 - 35 urte

Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak

BARRIKA 1.596 782 814 43 40 72 67

BERANGO 7.006 3.398 3.608 149 149 568 526

GORLIZ 5.697 2.809 2.888 145 138 432 442

LEMOIZ 1.170 620 550 24 20 104 102

PLENTZIA 4.506 2.163 2.343 136 117 357 351

SOPELA 13.091 6.480 6.611 364 332 1.171 1.196

URDULIZ 3.920 1.921 1.999 88 97 371 395

GUZTIRA 36.986 18.173 18.813 949 893 3.075 3.079

Page 13: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

13

Udalerriz udalerri, hauexek dira ikasle kopuruak:

Guztira, 4.299 adingabe daude eskolaturik, Mankomunitateko biztanleriaren %12, alegia.

IKASLE KOPURUA UDALERRIKA ETA IKAS MAILAKA, 2012-2013

HAURRESKOLA HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZAGUZTIRA

0 1 2 3 4 5 1º 2º 3º 4º 5º 6º

BERANGO 8 34 54 50 49 61 50 51 46 37 55 45 540

GORLIZ 9 15 47 39 69 46 56 60 46 49 57 42 535

LEMOIZ 0 0 10 3 7 13 6 5 6 8 12 4 74

PLENTZIA 9 23 26 31 42 41 26 44 33 42 39 31 387

SOPELA 16 90 142 131 159 131 152 127 134 127 111 100 1.420

URDULIZ 3 30 23 21 27 25 22 14 17 14 13 13 222

GUZTIRA 45 192 302 275 353 317 312 301 282 277 287 235 3.178

BIGARREN HEZKUNTZA BATXILERGOAGUZTIRA

DBH 1 DBH 2 DBH 3 DBH 4 1. 2.

BERANGO 23 24 23 25 15 24 134

PLENTZIA 97 86 101 67 83 62 496

SOPELA 113 97 114 73 52 42 491

GUZTIRA 2233 207 238 165 150 128 1.121

IKASLEAK GUZTIRA

BERANGO 674

GORLIZ 535

LEMOIZ 74

PLENTZIA 883

SOPELA 1.911

URDULIZ 222

GUZTIRA 4.299

Page 14: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

14

Jarduketa-lerro nagusiak zertzeko, beharrezkoa zaigu mendekotasunen fenomenoa zertan den adieraziko digun diagnostiko bat, alderdi hauei buruzko informazioan oinarritua: ezaugarri sozio-ekonomikoak, drogen kontsumoa, gaiaren inguruko gizarte-irudikapenak, gaur egungo jarduerak eta baliabideak...

Diagnostikora iristeko, informazioa bildu zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak eta IDDk (Instituto Deusto de Drogodependencias erakundea) egindako “Euskadi eta Drogak 2012” eta “Eskola eta Drogak VIII” txostenetatik. EAEko Mendekotasunen VI. Plana kaleratu zenetik, substantziarik gabeko mendekotasunei buruzko datuak ere biltzen dira.

Datu horiek baliagarriak dira Uribe Kostarentzat, bertako egoera eta Euskadi osokoa antzeko samarrak direlako.

5.1. KONTSUMOAREN DATUAK HELDUETAN

1. GRAFIKOA: HAINBAT SUBSTANTZIAREN KONTSUMO-TASEN BILAKAERA AZKENALDIAN ETA ADIN-TARTEEN ARABERA (Euskadi eta Drogak 2012)

DIAGNOSTIKOA5

ALKOHOLA

KANNABISA

TABAKOA

Page 15: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

15

2. GRAFIKOA: BATEZ BESTEKO ADINA KONTSUMITZEN HASTEKO UNEAN ZENBAIT SUBSTANTZIAREN KASUAN ETA SEXUAREN ARABERA (Euskadi eta Drogak 2012)

3. GRAFIKOA: HAINBAT SUBSTANTZIAREN KONTSUMO-TASEN BILAKAERA AZKENALDIAN ETA SEXUAREN ARABERA (Euskadi eta Drogak 2012)

GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA

ALKOHOLA 15,8 17,3 16,5

TABAKOA 16,8 17,2 17,0

KANNABISA 18,2 19,3 18,5

LEGEZ KANPOKO BESTEREN BAT 20,1 19,5 19,9

PSIKOFARMAKOAK ERREZETAREKIN EDO GABE 36,6 39,3 38,3

GIZONAK EMAKUMEAK GUZTIRA G/E RATIOA

ALKOHOLA 80,6 66,4 73,5 1,2

TABAKOA 33,3 29,1 31,2 1,1

KANNABISA 8,8 3,7 6,3 2,4

LEGEZ KANPOKO BESTEREN BAT 2,2 0,4 1,3 5,5

PSIKOFARMAKOAK ERREZETAREKIN EDO GABE 7,3 16,6 12,0 0,4

APUSTU EDO AUSAZKO JOKOAK 57,4 54,3 55,9 1,1

PSIKOFARMAKOAK ERREZETAREKIN EDO GABELEGEZ KANPOKO BESTE BATZUK

Page 16: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

16

4. GRAFIKOA: INTERNET ZENBAT ORDUZ EGUNEAN ERABILTZEN DEN LANA/HEZKUNTZAKOAK EZ DIREN HELBURUEKIN (Euskadi eta Drogak 2012)

5. GRAFIKOA: TABAKOAREN KONTSUMOAREN MAIZTASUNA AZKEN 30 EGUNETAN (Drogak eta Eskola VIII)

ABS. BIZTANLERIAREN %-A

INTERNETEKO ERABILTZAILEEN %A

2 ORDU BAINO GUTXIAGO 932.458 56,5 77,5

2-5 ORDU ARTEAN 226.005 13,7 18,8

5 ORDU BAINO GEHIAGO 35.370 2,1 2,9

ED/EDE 8.917 0,5 0,7

MAIZTASUNA 2011 2006 1996

ED/EDE 1,4 0,7 0,3

20 BAINO GEHIAGO EGUNEAN 1,7 1,0 2,0

11-20 BITARTEAN EGUNEAN 2,7 3,8 5,9

6-10 BITARTEAN EGUNEAN 4,5 6,7 9,1

1-5 BITARTEAN EGUNEAN 7,0 7,5 10,3

1 BAINO GUTXIAGO EGUNEAN 2,9 3,4 3,9

1 BAINO GUTXIAGO ASTEAN 5,5 5,6 6,1

INOIZ EZ 74,4 71,3 62,4

5.2. KONTSUMOAREN DATUAK BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEETANJarraian ematen diren Euskadiko datuak bigarren hezkuntzako ikasleei buruzkoak dira, ikasleok DBHko 1. mailakoetatik (12 urte) goi-mailako Lanbide Heziketakoetara hartuta (“Drogak eta Eskola VIII” ikerlanetik hartutako datuak ). Guztira 4.239 inkesta baliodun egin ziren, 2011ko azaroan eta abenduan.

Hona hemen bildutako datuak:

u TABAKOAREN KONTSUMOA

Ikasleen %16 erretzaileak dira, eta horien artean, 25etik 1ek baino gehixeagok pakete erditik gora erretzen dute egunean.

Page 17: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

17

Tabakoaren kontsumoaren joera beheranzkoa da. 2011n %11,5ek 1 eta 10 zigarro bitartean erretzen zituzten egunean. Azpimarragarriena da, ordea, ikasleen ia %75ek ez zutela tabakorik erre azken 30 egunetan.

u ALKOHOLAREN KONTSUMOA

Egia da eskola-adinekoetatik ia erdiek ez dutela erretzen, baina era berean, haien artean gehiegi edaten dutenen edo arriskuzko kontsumoa egiten dutenen kopurua helduen artekoa baino askoz handiagoa da, eta asteburuan datuaren balioa ikaragarri igotzen da.

6. GRAFIKOA: KONTSUMOA LANEGUNETAN ETA ASTEBURUETAN; 2011KO DATUAK, %ETAN (Drogak eta Eskola VIII)

7. GRAFIKOA: MOZKORRALDI KOPURUA BIZITZAN, %ETAN (Drogak eta Eskola VIII)

LANEGUNAK ASTEBURUA

ABSTEMIOAK 84,7 44,7

EDATEN DU BAINA EZ DU ERANTZUN --- 7,7

IA ABSTEMIOAK 6,9 5,1

GUTXI EDATEN DUTE 3,8 10,9

GEHIEGI EDATEN DUTE 1,5 11,8

ARRISKU-EGOERAKO EDALEAK 3,1 19,8

1996 2006 2011

BIZITZAN

INOIZ EZ 46,0 41,8 47,3

1-5 ALDIZ 21,8 19,8 20,6

6-19 ALDIZ 12,8 14,1 11,1

20 ALDIZ BAINO GEHIAGOTAN 16,5 20,2 17,3

ED/EDE 2,8 4,0 3,7

AZKEN 12 HILABETEETAN

INOIZ EZ 52,4 43,5 51,1

1-5 ALDIZ 23,9 25,2 22,6

6-19 ALDIZ 12,3 12,5 11,3

20 ALDIZ BAINO GEHIAGOTAN 7,0 11,3 9,5

ED/EDE 4,4 7,6 5,5

Page 18: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

18

Mozkorraldiek ez dute alkohol-kantitaterik adierazten, baina bai, ordea, edateko era bulkadazkoa dela. Datuen artetik, azpimarratzekoa da azken hilabetean 6 aldiz baino gehiagotan mozkortu direnena, %4,3 baitira. Kontuan hartzekoa da, halaber, galdetegiari erantzun diotenen bostena 1 eta 5 aldiz bitartean mozkortzen direla hilabetean; datuak pentsarazten digu gutxienez asteburuen erdietan egiten dutela.

u LEGEZ KANPOKO SUBSTANTZIEN KONTSUMOA

1996 2006 2011

AZKEN 30 EGUNETAN

INOIZ EZ 69,7 62,5 69,3

1-5 ALDIZ 22,3 24,4 20,5

6-19 ALDIZ 2,9 3,8 3,4

20 ALDIZ BAINO GEHIAGOTAN 0,4 1,0 0,9

ED/EDE 4,8 8,3 5,9

8. GRAFIKOA: BIZITZAN NOIZBAIT DROGA KONTSUMITUTAKOAK, SEXUAREN ARABERA (Drogak eta Eskola VIII)

9. GRAFIKOA: AZKEN URTEAN NOIZBAIT DROGA KONTSUMITUTAKOAK, SEXUAREN ARABERA (Drogak eta Eskola VIII)

GIZONA EMAKUMEA GUZTIRA

KANNABISA 37,40% 30,50% 34,00%

SPEEDA-ANFETAMINAK 5,90% 3,60% 4,80%

KOKAINA 7,60% 3,90% 5,80%

ESTASIA 6,50% 3,40% 5,20%

HEROINA 2,40% 0,70% 1,50%

GIZONA EMAKUMEA GUZTIRA

KANNABISA 31,20% 25,10% 28,30%

SPEEDA-ANFETAMINAK 6,20% 2,70% 4,60%

KOKAINA 5,70% 2,60% 4,10%

ESTASIA 4,80% 2,50% 3,80%

HEROINA 1,80% 0,50% 1,00%

Page 19: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

19

Kanabisa da, alde handiz, drogarik kontsumituena. Kokainaren, estasiaren eta anfetaminen aldean, gutxienez bost aldiz ikasle gehiagok kontsumitu dute kanabisa.

Droga guztien kasuan eta maiztasunei ere erreparatuta, kontsumoa handiagoa da gizonetan emakumeetan baino, urtez urte bien arteko aldea estutuz badoa ere.

10. GRAFIKOA: AZKEN HILABETEAN NOIZBAIT DROGA KONTSUMITUTAKOAK, SEXUAREN ARABERA (Drogak eta Eskola VIII)

GIZONA EMAKUMEA GUZTIRA

KANNABISA 21,80% 14,40% 18,50%

SPEEDA-ANFETAMINAK 3,50% 1,40% 2,50%

KOKAINA 3,90% 1,40% 2,70%

ESTASIA 3,00% 1,00% 2,00%

HEROINA 1,40% 0,50% 1,00%

Page 20: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

20

“Euskadi eta Drogak 2012” ikerlaneko datuek agerian uzten dute helduen artean substantzien kontsumoak behera egin duela azken urteetan. Hala ere, nerabeen eta gazteen kontsumoari begiratuz gero, eta horrexetaz mintzo zaizkigu “Drogak eta Eskola VIII” ikerlaneko datuak, ohartzekoa da alkoholaren eta legez kanpoko drogen kontsumoak, tabakoarenak ez bezala, gora egin duela.

Aipatzeko modukoa da euskal ikasleen %20k diotela 1 eta 5 aldiz bitartean mozkortzen direla hilabetean, ziur aski asteburuetan. Horren arabera hilabeteko asteburu batean, gutxienez, gazteen bostena mozkortu egiten dira.

Datuek zer pentsa asko ematen digute, halaber, alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzeko tokiez, nabarmen aldatu dira-eta urteekin. Gaur egun, gazteen kontsumo-toki ohikoena kalea da (%53,1), eta hala da “litrotan joateko” ohituragatik; ondoren ostalaritzako lokalak (%47) eta lonjak (%27,7) daude. Azken toki horren erabilera gero eta zabalduago dago gazteen artean (%16,7 2006an), lonjetan inguru lagunartekoago bat aurkitzen baitute berdinen taldearekin egoteko.

Bestalde, ohartu beharra dago nerabe eta gazte gehienek (ia %60) supermerkatu eta hipermerkatuetan eskuratzen dutela alkohola, adingabeak izan arren. Datu horiek erne egonarazi behar gaituzte, legez kontra saltzen ari baitzaie 18 urtetik beherakoei.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa berau, Euskal Autonomia Erkidegoko Mendetasunen Planak barruan hartu ditu IKTei lotutako arrisku-jokaerak. “Euskadi eta Drogak 2012” ikerlaneko datuen arabera, 15 eta 74 urte bitartekoen %72k egunero erabiltzen dute Internet, eta %16 baino gehiago 2 ordutik gora aritzen dira sarean, egunean, lanekoak ez diren arrazoiengatik. Eta nerabe eta gazteek sare sozialak zenbat erabiltzen duten erreparatuz gero, ikusten dugu ia %80k astero erabiltzen dituztela, eta %65,4k egunero. IKTak erabiltzeak ez du, berez, zertan arazo bat izan, baina arrisku-jokaera izateraino irits daitezke, aldiz, zeregin horretan ematen den denbora, zertarakoa eta erabiltzeko era.

ONDORIOAK6

Page 21: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

21

1. Uribe Kostako Mankomunitatean drogak sarri kontsumitzen hasten direnen eta substantziarik gabeko mendekotasunaren bat dutenen kopurua murriztea, eta mendekotasunera eraman dezaketen jardueretan hasten direnen adina beheratzea.

2. Drogak kontsumitu ohi dituztenen eta mendekotasuna sor dezaketen jardueretan (jokoa...) ibiltzen direnen kopurua murriztea.

3. Herritarrak drogen eta jokoaren fenomenoan era aktiboan inplika daitezen bultzatzea, alor eta eremu fisiko bakoitzean esku hartuko duten sare eta parte-hartze egituren helburuak, ekintzak eta eragileak zehaztuz, herritar guztiak izan daitezen partaide aktiboak arazoaren konponbidean.

4. Drogen eskaintza eta eskaria murriztea Mankomunitatean.

5. Droga-mendekotasuna edo ludopatia jasaten dutenen gizarte-egoera hobetzea.

6. Prebentzio selektiboa eta egokitua deritzenak aplikatzea; hau da, kaltebera izan daitezkeen norbanako zein taldeentzat berariazko prebentzio-erak sustatzea eta garatzea.

7. Programen eta ekintzen balorazio sistematikoa bultzatzea, kalitate- eta eraginkortasun-adierazleak baliatuz horretarako.

8. Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasunen VI. Planak sustatzen duen genero-ikuspegian aurrera egitea eta sakontzea.

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOAK

7

Page 22: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

22

Jarraian deskribatzen da Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuak zer esparru eta kolektibotan esku hartzeko asmoa duen.

* Iturria: Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasunen VI. Plana (2011-2015)

Prebentzio Zerbitzuaren lehentasunezko ekintza-ildoak Euskal Mendekotasunen VI. Planean sailkatu bezala jaso dira.

ESKU HARTUKO DEN ALORRAK ETA KOLEKTIBOAK

LEHENTASUNEZKO EKINTZA-ILDOAK

8

9

ESKU HARTUKO DEN ESPARRUAK• Familia

• Ikastetxe arautuak (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH eta DBHO) eta ez arautuak (HHE,...)

• Osasun-laguntza

• Esparru ludikoak eta aisiarakoak

• Bazterketa-arriskuan dauden adin-gabe eta gazteentzako arreta-ba-liabideak (EISE)

ESKU HARTUKO DEN KOLEKTIBOAK• Haurrak

• Nerabeak

• Gazteak

• Kontsumitzeko era ohikoa eta pro-blematikoa duten pertsonak

• Norbanako eta kolektibo kalteberak

ESKAINTZAREN KON-TROLA

(drogarekin lotutako jarduerak)

Drogen eskaintzaren murrizpena eta trafikoaren kontrola bultzatzea, eta autonomia-erkidegoan zein udalerrian alkoholaren eta tabakoaren sustapen, publizitate eta

salmentari buruz dauden arauak betearaztea.

PREBENTZIO OROKORRABabes-faktoreak eta jokaera eta ohitura osasungarriak sustatzea hasiera-adina atzerarazteko eta arriskuzko

jokamoldeak eragozteko 18 urtetik beherakoen artean.

PREBENTZIO SELEKTIBOA

Arriskuak murriztea eta jokamolde arduratsuak sustatzea talde kalteberetan, hasiera-adina

atzerarazteko, arriskuzko jokaerak gutxiagotzeko eta erabilera problematikoak eragozteko.

Page 23: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

23

HELBURUAK ETA ESTRATEGIAK

10

PREBENTZIO OROKORRABabes-faktoreak bultzatzea, eta jokabide eta ohitura osasungarriak sustatzea

JARDUKETA-ILDOAK

ESKOLA-EREMUA: Mendekotasun-jarreren aurrean, babes-faktoreak bultzatzea, eta jarrera eta ohitura osasungarriak sustatzea, eskolan agertzen den hezkuntza-

prozesuaren bidez.

FAMILIA-EREMUA: Mendekotasun-jarreren aurrean, babes-faktoreak bultzatzea, eta jarrera eta ohitura osasungarriak sustatzea, familian gertatzen den hezkuntza-

prozesuaren bitartez.

KOMUNITATE-EREMUA: Komunitateak berak babes-faktoreak sustatzea mendekotasun-jokabideen aurrean, batez ere, gizartearen aldeko bizimodu eta balioak sustatzeko eta

arriskuei buruzko ezagutza objektibo eta egiaztagarria sustatzeko.

JARDUKETA-ILDOA: ESKOLA-EREMUA

HELBURUAMendekotasun-jarreren aurrean, babes-faktoreak bultzatzea, eta jarrera eta

ohitura osasungarriak sustatzea, eskolan agertzen den hezkuntza-prozesuaren bidez.

HARTZAILEAK

Mankomunitateko ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZABerango-Merana I.P., Amerikar

Ikastetxea, Gorlizko I.P., Lemoizko I.P., Plentziako I.P., Zipiriñe I.P, Ander Deuna

Ikastola, Elortza I.P.

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA

Amerikar Ikastetxea, Uribe Kostako BHI, Ander Deuna Ikastola, Sopelako

BHI

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1. ESTRATEGIA: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei aholkularitza, informazioa eta prestakuntza eskaintzea gai izan daitezen osasunerako hezkuntza-proiektuak zein mendekotasunen prebentziorakoak ikasgeletara eramateko. 1. EKINTZA: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei norberarentzako edota talderako aholkularitza eskaintzea gaiari buruz eta ikastetxean bertan, bai osasunerako eta mendekotasunen aurkako heziketari dagokionez baita proiektuak ikasgelan aplikatzeko metodologiaren alorrean ere.

2. EKINTZA: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleek prebentzio-programak ikasgelara eramateko behar diren baliabideak eta material didaktikoak izango dituzte.

3. EKINTZA: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, eskatzen duten eta beharrezkoa zaien prestakuntza jasoko dute prebentzio-programen inguruan.

• Zerbitzua jasotako irakasleen kopurua eta gogobetetze-maila.

• Parte hartu duten ikastetxe, ikasle eta ikasgelen kopurua; parte-hartze maila.

• Erabilitako material kopurua eta baliabideen balorazioa.

• Prestakuntza-esparruen kopurua, parte hartu duten irakasleak, aplikagarritasuna eta gogobetetze-maila.

Page 24: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

24

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

2. ESTRATEGIA: Osasunerako Hezkuntzako prestakuntza ematea Haur Hezkuntzako haurrei, bizimodu osasungarria sustatzeko haien artean. 1. EKINTZA: Ikasleei gizartearekiko eta bizitzarako gaitasunak hobetuko dizkieten eskola-baliabideak ematea. Adibideak: Osasunkume, Lagunekin baratzean,...

2. EKINTZA: Arriskuzko jokaerak prebenitzeko heziketa-ekintzak inplementatzea Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleen artean. Adibideak: Osasuna ikasten

• Parte hartu duten ikastetxeen kopurua, ikasgela-kopurua eta parte hartu duten ikasleak.

• Inplementatu diren saioen kopurua eta horien balorazioa.

• Gauzatutako ekintza kopurua.

3. ESTRATEGIA: Aholkularitza, orientabidea eta prestakuntza ematea DBHko eta Batxilergoko irakasleei Osasuna Hezkuntzako programak eta Mendekotasunen Prebentziokoak balia ditzaten ikasleekin. 1. EKINTZA: Mankomunitateko DBHko ikastetxeetako irakasleek aholkularitza- eta orientabide-zerbitzu bat izango dute haien beharretara eta ikasleenetara egokitutako prebentzio-programak baliatu ahal izateko.

2. EKINTZA: Aholkularitza eta laguntza ematea irakasleei osasun-hezkuntzarako eta arriskuzko jokaeren prebentziorako curriculum-proiektuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko.

3. EKINTZA: DBHko ikastetxeetako irakasleek ikasgelako lana erraztuko dieten hainbat eratako baliabide eta material didaktikoak izango dituzte.

4. EKINTZA: DBHko irakasleek ikastetxean bertan jasotzeko moduko prestakuntza-eskaintzak izango dituzte gai hauen inguruan: nerabezaroaren prozesua, mendekotasunak, prebentziorako esku-hartzea eta ikasgelarako metodologiak.

• Zerbitzua jasotako irakasleen kopurua eta baliabidearekiko gogobetetze-maila.

• Ikastetxe kopurua, parte hartutako ikasleen eta ikasgelen kopurua eta parte-hartze maila.

• Inplementatu diren prestakuntza-saioen kopurua, parte hartutako irakasleena eta gogobetetze-maila.

4. ESTRATEGIA: Behar diren baliabideak eskaintzea Bigarren Hezkuntzako ikasleei, erabakiak hartzeko eta ardurazko jokaerak aukeratzeko gai izan daitezen mendetasunezko jokamolde eta ohitura osasungarriekin zerikusia duten egoeretan. 1. EKINTZA: Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute gai hauen inguruko tailerretan: gizartearekiko gaitasunak, substantziarik gabeko mendekotasunak, mendekotasunen prebentzioa, alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoa, ziberbullyinga eta abar.

2. EKINTZA: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak “drogarik gabeko eremu” bilaka daitezen bultzatzea, adibidez “Kerik gabeko ikasgelak” proiektuaren bitartez.

• Parte hartu duten ikasleen, ikastetxeen eta ikastaldeen kopurua.

• Inplementatu diren saioen kopurua eta baliabidearekiko gogobetetze-maila.

5. ESTRATEGIA: Familiak ikastetxearekin inplika daitezen bultzatzea, irakasleekin koordinaturik eta Ikastetxeko Curriculum Proiektuarekin bat eginez osasunaren sustapena landu dezaten. 1. EKINTZA: Ikasleak gelan lantzen ari diren osasunaren sustapenerako jardueren berri ematea haien familiei.

2. EKINTZA: Heziketarako tresnak helaraztea familia-eremura; adibidez, ikasleak egiten ari diren jarduerei eta horretarako darabiltzaten baliabideei buruzko foiletoak.

3. EKINTZA: Egingo diren jarduerei buruzko informazioa helaraztea IGEei, Kultur Etxeei eta gaiarekin zerikusia duten elkarteei sare sozialen eta emailen bidez eta Mankomunitateko zein udaletako web-orriak erabiliz.

• Parte-hartzaileen eta parte hartu duten ikastetxeen eta taldeen kopurua.

• Inplementatu diren saioen kopurua eta baliabidearekiko gogobetetze-maila.

Page 25: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

25

JARDUKETA-ILDOA: FAMILIA-EREMUA

HELBURUAMendekotasun-jarreren aurrean, babes-faktoreak bultzatzea, eta jarrera eta

ohitura osasungarriak sustatzea, familian gertatzen den hezkuntza-prozesuaren bitartez.

HARTZAILEAK Adingabeen edota gazteen ardura duten Mankomunitateko familiak.

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1. ESTRATEGIA: Familiei Osasunerako Hezkuntzari eta Mendekotasunen Prebentzioari buruzko prestakuntza ematea, era horretan informazio-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-guneak sorraraziz.Edukiak, estrategiak, proposamenak eta gaitasunak eskaintzea hainbat alorren inguruan, hala nola osasunerako hezkuntza, mendekotasunen prebentzioa, familia-sistema, bizitzako zikloak, hezkuntza-ereduak, sexu-osasunerako hezkuntza, bilakaeraren psikologia, komunikazioa eta gatazken konponbideak, autonomia eta autoestimua, ardurarako hezkuntza, arauak eta mugak, adimen emozionala, elikadura osasungarria,...

1. EKINTZA: Familiengandik sor daitezkeen proposamenak, eskaerak eta iradokizunak biltzeko sistema, IGE eta Kultur Etxeekiko harremanen bitartez. Adibideak: World-kafea IGEekin.

2. EKINTZA: Familiek eskuragarri izango dute informazio- eta dokumentazio-zerbitzu bat (osasunaren sustapenari buruzko materialak, foiletoak, gidaliburuak,...) seme-alaben hezkuntzarekin lotutako gaien inguruan. “AHOLKUDROGA”.

• Jasotako proposamen/iradokizunen kopurua.

• Egindako mintegi eta saioen kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Jasotako kontsulten kopurua.

• Zerbitzua jasotakoen gogobetetze-maila.

• Emandako materialen kopurua.

2. ESTRATEGIA: IKTak baliatuz, babes-eragileen heziketa-lana egin ahal izateko tresnak eta jarraibideak eskaintzea familiei.1. EKINTZA: Gaiari buruzko artikuluak sortzea eta eskaintzea Mankomunitateko hedabideetan.

2. EKINTZA: Mankomunitateko web-orria eta sare sozialak egin edo egingo diren jarduerei buruzko berriez hornitzea.

• Bisita edota jarraitzaileen kopurua.

• Argitaratutako artikulu/testuen kopurua.

• Parte hartu dutenen gogobetetze-maila.

3. ESTRATEGIA: Familien arteko laguntza- eta lankidetza-sare bat sortzea familia osasuntsuak eraikitzeko.1. EKINTZA: Mankomunitateko IGEen arteko harremanak sustatzea.

2. EKINTZA: Sare bidezko lana bultzatzea osasunaren sustapenean diharduten udal-sailen eta udalerri horietako IGEen artean.

• Sortutako kontaktuen kopurua.

• Kontatu horien bitartez martxan jarritako ekintzen kopurua.

• Parte hartu duten alderdien gogobetetze-maila.

Page 26: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

26

JARDUKETA-ILDOA: KOMUNITATE-EREMUA

HELBURUAKomunitateak berak babes-faktoreak sustatzea mendekotasun-jokabideen aurrean, batez ere, gizartearen aldeko bizimodu eta balioak sustatzeko eta

arriskuei buruzko ezagutza objektibo eta egiaztagarria sustatzeko.

HARTZAILEAKHerritarrak oro har; Gazteak; Osasun-

eragileak Udal sailak/baliabideak

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1. ESTRATEGIA: Informazioa, orientabidea eta aholkularitza ematea herritarrei mendekotasunen fenomenoaren inguruan.1. EKINTZA: Mankomunitateko herritarrek aldizkako informazioa jasoko dute Udalak mendekotasunen alorrean planteatzen dituen jarduerei buruz eta fenomenoarekin zerikusia duten bestelako gaien inguruan.

2. EKINTZA: Droga-mendekotasunei buruzko Informaziorako eta Osasun-Hezkuntzarako Bulego batean, eskatzen dituzten orientabideak eta aholkularitza-zerbitzuak emango zaizkie herritarrei, telefonoz, on line nahiz aurrez aurre.

3. EKINTZA: Herritarrek eskuragarri izango dute mendekotasunei eta osasun-gaiei buruzko dokumentazioa, bibliografikoa eta ikus-entzunezkoa.

• Burututako komunikazio-ekintzak.

• Zerbitzua jasotako pertsonen kopurua eta ezaugarriak, kontsultaren arrazoia eta nora bideratua.

2. ESTRATEGIA: Drogen publizitatea, sustapena, salmenta eta kontsumoa kontrolatzea eta beste horrenbeste egitea legez kanpoko drogen eskaintzarekin, beti ere udal-eskumenen barruan jokatuz.1. EKINTZA: Udalak sustatzen edo garatzen dituen ekintzetan, udalaren baitakoak nahiz kanporakoak izan, eta udalaren lokaletan bete egingo dira gaiari buruz indarrean dauden arauak.

2. EKINTZA: Dagokion eskumen-eremuaren barruan jokatuz, urratu egiten bada legeak drogen sustapenaz, salmentaz eta kontsumoaz ezarritakoa dagozkion espedienteak irekiko dira.

3. EKINTZA: Herritarren Segurtasunagatik alkoholemia eta droga-kontsumoa kontrolatzeko erabili ohi diren neurriei eutsiko zaie, drogen erabilerak gidatzean dakartzan ondorioak murrizteko.

4. EKINTZA: Herritarrek Mankomunitateko droga-eskaintzari buruz egiten dituzten salaketak jasotzea objektibotasunaren eta proportzionaltasunaren irizpideei jarraiki.

• Irekitako zehapen-espedienteen kopurua eta arrazoiak.

• Droga-delituengatik atxilotutakoen kopurua. Substantzia-konfiskazioak.

• Alkoholemia- eta bestelako drogen kontsumo-kontrolen kopurua.

• Jasotako salaketen kopurua, formalak nahiz informalak izan.

3. ESTRATEGIA: Prebentziorako eta osasuna haurren artean ere sustatzeko lan egitea. 1. EKINTZA: Haurrentzako esparruetan (udal-ludotekak) jarduera ludikoez gain heziketakoak eta osasuna sustatzekoak ere txertatzea.

2. EKINTZA: Haurrekin lan egiten duten profesionalei (monitoreak) eta elkarteei prestakuntza-jarduerak eskaintzea osasunaren gaia beren lan-esparruetara zabaldu dezaten.

• Ekintza kopurua.

• Ekintza zenbat baliabidetan egin den.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

Page 27: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

27

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

4. ESTRATEGIA: Prebentziorako eta osasuna gazteen artean sustatzeko lan egitea.1. EKINTZA: Gazteentzako guneetan (gazteguneak, topalekuak,...) alderdi ludikoaz gain heziketarena eta osasunaren sustapenarena ere txertatzea.

2. EKINTZA: Prebentziorako ekintzak txertatzea gaztediarentzako planetan.

• Ekintza kopurua.

• Ekintza zenbat baliabidetan egin den.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

5. ETRATEGIA: Prestakuntza eta aholkularitza ematea haur eta gazteen kolektiboetan osasun-eragile gisa diharduten gizarte- edota kirol-eragileei. 1. EKINTZA: Aholkularitza ematea ludoteka zein Gazteguneetako gizarte-hezitzaileei, kirol- eta osasun-eragileei... jakin dezaten nola garatu prebentziorako gaitasunak nola jardun, beren rolaren posiziotik, mendekotasunezko jokaerak tartean ageri diren egoeretan.

2. EKINTZA: Adingabeekin lan egiten duten elkarte/erakundeekiko (Lehen Mailako Arreta, ikastetxeak...) koordinazioa sustatzea.

3. EKINTZA: Udaleko gaztedi-alorreko talde teknikoekin elkarlanean, asti eta aisialdirako baliabide osasungarriak sustatzea nerabe eta gazteentzat.

4. EKINTZA: Gazteekin lan egiten duten profesionalei eta elkarteei prestakuntza-jarduerak eskaintzea osasunaren gaia beren lan-esparruetara zabaldu dezaten.

5. EKINTZA: Haurrekin —kalteberatasun-egoerakoak nahiz egoera normaldukoak— lan egiten duten gizarte-eragileek orientabide- eta aholkularitza-zerbitzu bat izango dute droga-mendekotasunen alorrean.

• Zerbitzua jasotako bitartekarien kopurua.

• Egindako prestakuntza-ikastaroen kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

6. ESTRATEGIA: Plana egoki aplikatzeko aholkularitza ematea udal-sail eta -baliabideei zein erakunde laguntzaileei, esku-hartzea integrala eta koordinatua izan dadin.1. EKINTZA: Lehen Mailako Arretarekin elkarlanean prebentziorako eta sentsibilizaziorako kanpainak antolatzea mendekotasunei buruz, sexu-osasunari buruz eta erabiltzaileen osasunarekin lotutako beste arazo batzuen inguruan.

2. EKINTZA: Udal-baliabideekiko, hirigintzarekiko, segurtasun publikoarekiko... koordinazioa, hiri-inguru seguru eta osasungarria bultzatzeko eta, era horretan, jokamolde problematikoak sorrarazten dituzten baldintzatzaileak eragozteko.

3. EKINTZA: Udalekin elkarlanean aritzea edari alkoholdunen eta tabakoaren publizitatearen eta sustapenaren kontrolean.

4. EKINTZA: Administrazio Publikoekin lankidetzan jardutea eta irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuak sustatzea. Bereziki Eusko Jaurlaritzarekiko elkarlana bultzatuko da, EAEko administrazio zentralak (Osasun Saila, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Justizia Saila, Hezkuntza Saila,...) sustatzen dituen udalez gaineko programak egikaritzeko.

5. EKINTZA: Mankomunitateko Berdintasun-teknikariarekin koordinaturik aritzea, osasun fisikoaren zein psikologikoaren inguruko programak eta jarduerak prestatzeko emakumeentzat.

6. EKINTZA: Eskualdeko kirol-instalazioetako arduradunekin elkarlanean aritzea, kirolak bizimodu osasungarriari dakarzkion onurak sustatzeko ikastetxeetan.

• Ekintza kopurua.

• Ekintza zenbat baliabidetan egin den.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

Page 28: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

28

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

7. ESTRATEGIA: Osasuna sustatzeko programak eta ekintzak bultzatzea eta inplementatzea, eta horretarako, astia eta aisia osasungarriak sustatzea komunitate bateko kideen artean. 1. EKINTZA: Arriskuzko balioen aurrean (gehiegizko kontsumismoa, hedonismoa, indibidualismoa...) balio positiboak eta prosozialak bultzatzea, adibidez osasunaren zainketa integrala: fisikoa, psikikoa, harremanezkoa...

2. EKINTZA: Komunitatean eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruzko formazioa eta aholkularitza ematea norbanakoei, familiei eta kolektiboei, eta hala behar bada, kasuak dagokion tokira, zerbitzura... bideratu.

3. EKINTZA: Sentsibilizazio eta prebentziorako kanpainak egitea egun berezietan, adibidez HIESaren aurkako Munduko Egunean, Tabakorik gabeko Munduko Egunean edo Osasunaren Munduko Egunean.

4. EKINTZA: Etengabeko lankidetza eta koordinazioa lortzea Uribe Kostako udalerri guztietako kultura-teknikarien taldeekin herritar guztientzako programak eta egitasmoak antolatzeko, adibidez: autoestimu eta komunikazio positiboko ikastaroak.

• Ekintza kopurua.

• Ekintza zenbat baliabidetan egin den.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

8. ESTRATEGIA: HIESari eta STGei buruzko sentsibilizazio-kanpainak bultzatzea.1. EKINTZA: Sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak antolatzea HIESaren aurkako Munduko Egunerako.

2. EKINTZA: Sexu-osasuna ardatz duten osasunaren sustapen-kanpainak egitea, praktika sexualen arriskuak murritz ditzaketen babes-faktoreak azpimarratuz, bai faktore pertsonalak, sozialak eta kulturalak baita testuinguruari lotutakoak ere.

• Ekintza kopurua.

• Ekintza zenbat zentrotan egin den.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

9. ESTRATEGIA: Udal-eskumenen eremuan jokatuz, mendekotasunen alorrean indarrean dauden arauak betetzen ote diren kontrolatzea, eta adingabe eta gazteen babes-neurri gisa, arreta berezia jartzea horiei alkohola saltzeari buruzko arauetan.1. EKINTZA: Adingabeei alkohola saltzeari dagokionez, eta kontuan izanik arauak urratzen dituzten lokalak izango direla esku-hartzeen jomuga nagusia, gune jakinetan prebentzio-kanpaina sistematikoak egingo dira, presioa apaldu ez dadin.

2. EKINTZA: Mendekotasunak prebenitzeko oinarrizko prestakuntzarekin jarraitzea, ez bakarrik Herritarren Segurtasunerako Zerbitzuan sartu berriak diren agenteentzat, baita birziklapen- eta igoera-ikastaroetan daudenentzat ere.

3. EKINTZA: Alkohola kontsumitzearen arriskuei buruzko tailerretan parte hartzeko aukera ematea “bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik” zehapen-administratiboak ezarri zaizkien nerabe eta gazteei.

• Esku-hartzeen eta ezarritako zehapenen kopurua.

• Agenteei emandako prestakuntza-saioen kopurua.

• Egindako informazio-tailerren kopurua eta parte-hartzaileen kopurua.

Page 29: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

29

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

10. ESTRATEGIA: Sormena lantzen den aisia-tailerrak antola daitezen bultzatzea, 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta eta alderdi ludikoa eta hezkuntzazkoa uztartuz. 1. EKINTZA: Gazteentzako aisia-guneetan inplementatutako proiektuetatik albait atarramentu handiena ateratzea, horien alderdi hezitzailea bultzatuz.

2. EKINTZA: Gaztegune proiektua komunitatearentzat eta kolektibo hartzaileentzat eskuragarri jartzeko komunikazio-ekintzak garatzea.

3. EKINTZA: Elkartrukerako uneak proposatzea eta orientabidea eta baliabideak eskaintzea nerabeek eta gazteek eurek hainbat interes-ardatzen inguruan (musika, teknologia berriak, moda eta joerak...) garatzen dituzten jarduera positiboei.

4. EKINTZA: Zabalkuntzarako bide aktiboak (sare sozialak) eskaintzea gazteriaren alorrean garatutako proiektuei eta gazteentzako aisia-guneetatik sortzen diren bestelako aukerei.

• Egindako tailerren eta haietan parte hartutakoen kopurua.

• Hezitzaileekin egindako prestakuntza- eta gainbegiratze-saioen kopurua eta parte-hartzaileen kopurua.

• Egindako ekintzen zein parte-hartzaileen ezaugarriak eta kopurua.

11. ESTRATEGIA: Gazteen kontsumoaren diagnostikoa eguneraturik edukitzea, arreta berezia jarriz azaleratzen diren kontsumo-joera berrietan, erabilera-ereduetan, kontsumitzaileek horrelakoetatik espero dituzten gauzetan eta arriskuen pertzepzioan. 1. EKINTZA: Epidemiologiatik, iturri telematikoetatik, dokumentuetatik zein programetatik datozen datuak aldizka bildu eta zabaltzea eta alorreko profesionalen arteko elkartruke-guneetan aldagai kualitatiboei buruz jasotako informazioarekin uztartzea.

2. EKINTZA: Nerabeek eta gazteek Informazio-gunean edota “Aholkudrogan” trukatzen dituzten datuak biltzea.

• Mota desberdinetako ikerketetatik datozen datuen aldizkako berrikuskapena.

• Kontsulten kopurua eta arrazoiak.

12. ESTRATEGIA: Gaueko atseden-lokalen bizigarritasun-ezaugarriak xeheago kontrolatzea eta esparru seguruagoak sustatzea, jakinda bezeroetan droga-kontsumitzaileak ere izan daitezkeela.1. EKINTZA: Alorrean eskumena duten udal-sailek eta -zerbitzuek zorrotzago jokatuko dute segurtasunerako kontrol-neurri hauei dagokienez: lokalaren edukiera, sarbideak eta larrialdietarako irtenbideak, uraren edangarritasuna, aireztapena eta aire egokitua, soinuak eragin ditzakeen arriskuak, lokalean toki segururik eta atseden hartzekorik badagoen...

2. EKINTZA: Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, prestakuntza-saioak antolatuko dira ostalaritzako eta gaueko atseden-lokaletako langileentzat, beraiek ere parte har dezaten kontsumoei lotutako arriskuak kudeatzeko estrategian.

• Udal-sail eta zerbitzu eskumendunek egindako parte-hartzeen kopurua, ikuskapen kopurua, ezarritako zehapenen kopurua.

• Ostalaritzako langileekin egindako saioen kopurua, ikastaroetan ordezkatutako lokalen kopurua eta parte-hartzaileen profila, baliabidearekiko gogobetetze-maila eta haren aplikagarritasuna.

13. ESTRATEGIA: Hedabideekin elkarlanean aritzea drogen kontsumoaren eta mendekotasunezko jokaeren prebentzio-gaietan.1. EKINTZA: Hedabideentzako orientabidea eta aholkularitza, era egokian landu dezaten drogei eta bestelako mendekotasunezko jokaerei buruzko informazioa.

2. EKINTZA: Drogarik ez kontsumitzearen onurak sustatzea hedabideen bitartez.

3. EKINTZA: Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak jendarteratzea hedabideen bitartez.

• Zabalpenen kopurua.

• Erabilitako hedabideen kopurua.

• Bilera kopurua.

• Prestatutako materialen kopurua.

Page 30: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

30

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

14. ESTRATEGIA: Bizimodu osasungarriko ohiturak sustatzea Uribe Kostako Mankomunitateko biztanleen artean. 1. EKINTZA: Osasunaren Festa sortzea eta urtero antolatzea.

2. EKINTZA: Jarduera fisikoa sustatzea familietan.

3. EKINTZA: Osasunaren sustapena baliatuz Uribe Kostako inguruak ezagutaraztea.

4. EKINTZA: Belaunaldi arteko ibilaldia sortzea.

• Ekintza kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

15. ESTRATEGIA: Jarduera fisikoa bultzatzea herritarrengan kaleko ekintzen bitartez.1. EKINTZA: Bizikleta garraiobide osasungarri eta ekologiko gisa sustatzea.

2. EKINTZA: Bizikleta-ibilaldiak, spinning-maratoiak, aerobic erakustaldiak, zirkuitu bioosasungarriak/bioekologikoak , mendi-martxak... bultzatzea.

• Ekintza kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

16. ESTRATEGIA: Eskolara Oinez programaren garapenean laguntzea.1. EKINTZA: Ikastetxeetan ikasleak oinez etor daitezen bultzatzea.

2. EKINTZA: Familien elkarlana sustatzea beraiek sor ditzaten adingabeei ikastetxerako joan-etorrietan laguntzeko taldeak.

3. EKINTZA: Udaltzaingoen lankidetza sustatzea.

• Programa eta ikastetxe kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Koordinazio kopurua.

Page 31: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

31

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1. ESTRATEGIA: Ikasle bereziki kalteberen kasuan arrisku-faktoreen eragina gutxitzeko eta babes-faktoreak sustatzeko proiektu integralak garatzea.1. EKINTZA: Kalteberatasun handieneko pertsonengan bizimodu osasungarria errazten duten proiektuak gauzatzea.

2. EKINTZA: DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleek prestakuntza-tailerretan eta berrindartze-jardueretan parte hartuko dute, horien helburua delarik gazteek ardurazko erabakiak hartzen jakin dezaten alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoari lotutako arrisku-egoeretan.

3. EKINTZA: Arriskuak prebenitzeko programen bitartez gazteak mendekotasunen gaiaz sentsibilizatzea eta heztea. “Osasuna ikasten” proiektua.

4. EKINTZA: Jarraian aipatzen diren egun esanguratsuak eta antzeko beste batzuk aitzakia, sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak antolatzea ikastetxeetan, parte hartzeaz gain ikasleek rol aktiboa edukita kanpainen prestaketan: HIESaren aurkako Munduko Eguna, Tabakorik gabeko Eguna, Osasunaren Munduko Eguna,...

• Ikastetxe kopurua

• Ekintza kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

PREBENTZIO SELEKTIBOAPertsona eta kolektibo urrakorren premiei egokitutako prebentzioa eskubide gisa bermatzea, arazoen iturri izan daitezkeen arrisku-faktoreen mende bizi direla-eta berariazko ekintzak zuzenduz biztanleriaren multzo

zehatzei, pertsona horiek drogen kontsumitzaileak izan ala ez, edo mendekotasuna sor dezakeen beste jardueraren bat praktikatu ala ez.

JARDUKETA-ILDOAK

ESKOLA-EREMUA: Babes-faktoreak sustatzea eta mendekotasunezko jokaerei lotutako arrisku-faktoreak zein jokaera horiekin zerikusia duten egoerak murritzaraztea ikasle kalteberen artean, eta era horretan, jokamolde problematikoak eragoztea edo

desagerraraztea.

FAMILIA-EREMUA: Familiak beren kalteberatasuna eta arrisku-faktoreak gutxitzeko gaitzea eta

ahalmenez hornitzea.

KOMUNITATE-EREMUA: Arrisku-faktoreak eta mendekotasunezko jokaerei lotutako arriskuak

murritzaraztea kolektibo kalteberetan edo bazterketa-arriskuan daudenetan, eta horretarako, babes-esparru komunitarioetako heziketa-prozesuak baliatzea.

Aisialdiari lotutako elementuak baliatzea arriskuzko kontsumo-erak eta droga-kontsumoaren arriskuak murritzarazteko, batez ere mota horietako

kontsumitzaile gazteen kasuan.

JARDUKETA-ILDOA: ESKOLA-EREMUA

HELBURUA

Babes-faktoreak sustatzea eta mendekotasunezko jokaerei lotutako arrisku-faktoreak zein jokaera horiekin zerikusia duten egoerak murritzaraztea ikasle kalteberen artean, eta era horretan, jokamolde problematikoak eragoztea edo

desagerraraztea.

HARTZAILEAK Kalteberatasun-egoeran dauden ikasle adingabeak.

Page 32: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

32

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

2. ESTRATEGIA: Orientabidea eta prestakuntza ematea DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako tutoreei eta zuzendaritza-taldeei jakin dezaten nola jokatu era egokian eta hezkuntzaren ikuspegitik, eta eskaeren eta beharren arabera, mendekotasunezko jokamoldeak agertuz gero ikasleen artean. 1. EKINTZA: DBH eta Batxilergoko zuzendaritza-taldeei eta irakasleei prestakuntza-baliabideak eskainiko zaizkie jakin dezaten nola heldu, hezkuntzaren ikuspegitik, drogaren kontsumo-kasu problematikoei eta mendekotasunak ikasleengan eragin ditzakeen jokaera problematikoei.

2. EKINTZA: Orientabide espezializatua eta norberari zuzendua jasoko dute, horrelako kasuetan esku hartzeko gai izateko.

3. EKINTZA: Orientabide-guneak sortzea eragile horiek tresna baliagarriez hornitzeko ikasleen mendekotasunezko jokaera problematikoei begira eta horrelakoetan era egokian esku hartzen jakin dezaten (detekzio goiztiarrerako tresnak...).

4. EKINTZA: Aldizkako bilerak egitea ikastetxeetako irakasleekin, ikasgelan agertzen diren mendetasunezko jokaerei buruzko informazioa trukatzeko eta, era horretan, ikasleengan esku hartzeko ekintza zehatzak diseinatu ahal izateko.

• Ikastetxe kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

3. ESTRATEGIA: Aholkularitza eskaintzea irakasleei antzeman ahal izan dezaten, egoeraren behaketaren bidez, noiz dauden mendekotasunezko jokaerak, norbanakoenak nahiz talde mailakoak, eta horrek eragina ote duen ikastetxeko hezkuntza-alderdian, akademikoan, harremanetan edota araudiaren gauzapenean. 1. EKINTZA: Arrisku- eta babes-faktoreei buruzko informazioa ematea mendekotasunezko jokaerei begira.

2. EKINTZA: Ikastetxeetako orientatzaile eta tutoreekin elkarlanean jardunez esku-hartze estrategiak diseinatzea: lan-protokoloa, behaketa-fitxa, deribazio-fitxa, prozesuetarako aholkularitza-funtzioak eta abar.

• Ikastetxe kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

Page 33: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

33

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1 ESTRATEGIA: Heziketa-jarraibideak eskaintzea familiei arriskuzko jokamoldeak dituen seme edo alabarik izanez gero.1. EKINTZA: Arreta zuzena eta banakakoa eskaintzea familiei, heziketaren ikuspegitik, arriskuzko jokaerei begira.

2. EKINTZA: Etengabeko koordinazioa ziurtatzea Mankomunitateko OGZekin eta Lehen Mailako Arretarekin mendekotasunezko arazoak dauden familiek diziplinarteko talde baten laguntza izan dezaten eta kasuan kasuko beharrak bete daitezen.

• Hitzorduen/kontsulten kopurua.

• Koordinazio kopurua OGZekin eta Lehen Mailako Arretarekin.

2. ESTRATEGIA: Seme edo alabaren batek mendekotasunezko jokamolde arriskugarririk izanez gero orientabidea eta laguntza ematea familiei bai osasun-hezkuntzaz bai arriskuak edota kalteak gutxitzeko eraz; dauden gizarte- eta osasun-baliabideei buruzko informazioa eskaintzea eta, beharrezkoa bada, kasua horietara bideratzea.1. EKINTZA: Mendekotasun-kasuei espezializatutako baliabideekin koordinaturik heltzea (Prebentzio gomendatua).

• Hitzordu kopurua.

• Deribazio kopurua.

JARDUKETA-ILDOA: FAMILIA-EREMUA

HELBURUA Familiak beren kalteberatasuna eta arrisku-faktoreak gutxitzeko gaitzea eta ahalmenez hornitzea.

HARTZAILEAK Kalteberatasun-egoeran dauden adingabekoen edota gazteen familiak.

Page 34: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

34

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

1. ESTRATEGIA: Mendekotasunen alorrean indarrean dauden arauak bete egiten diren kontrolatzea. 1. EKINTZA: Herritarren segurtasuneko arduradunekin lankidetzan jardutea droga-mendekotasunei buruzko arauak bete egiten diren kontrolatzeko, arreta jarriz, bereziki, adingabeen eta gazteen kolektiboan.

• Esku-hartze eta zehapen kopurua.

2. ESTRATEGIA: Drogen kontsumitzaile gazteekin harremanetan dauden bitartekariak inplikatzea eta prestatzea prebentziozko esku-hartzeari begira eta norberaren arduran eta arriskuen kudeaketan oinarritutako eredutik jokatuz.

1. EKINTZA: Prestakuntza-guneak eskaintzea gizarte- eta osasun-eragileei eta kontsumitzaile gazteengan itzala duten kideko edo berdinei, prebentzio-estrategiak eta gaitasuna eskura ditzaten beharren araberako informazioa zabaltzeko, informazio horretan kontsumoaren arriskuen kudeaketa arduratsua jorratuz.

2. EKINTZA: Ikastetxeak legezko zein legez kanpoko “drogarik gabeko gune” bilaka daitezen bultzatzea, indarrean dauden arauak bete daitezen ere sustatuz, osasunaren prebentzio-neurri bat izateagatik.

3. EKINTZA: Prestakuntza eta zabalkuntza-materialak eskaintzea gidabaimena ateratzen ari direnei, drogen kontsumoak gidatzean sortzen dituen arriskuak gutxitzeko.

• Prestakuntza-jardueren kopurua, esku hartu duten bitartekarien kopurua eta profila, baliabidearekiko gogobetetze-maila eta horien aplikagarritasuna.

• Aholkularitza edota kontrolerako esku-hartzeak eskatu dituzten ikastetxeen kopurua.

• Tailer kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Gogobetetze-maila.

3. ESTRATEGIA: Mendekotasunezko jokaerak dituzten pertsonak eta haien familietakoak sentsibilizatzea eta “Aholkudroga”ren bidez eskuragarri dituzten baliabideei buruzko informazioa ematea.1. EKINTZA: Hala eskatzen duen Mankomunitateko edozein pertsonak edo kolektibok eskuragarri izango du informazio-, orientabide- eta aholkularitza-zerbitzu bat haren eskariez arduratzeko, dituen beharren balorazioa egiteko eta, horien arabera, kasuan kasu egokien diren osasun-, gizarte- eta hezkuntza-baliabideetara bideratzeko.

2. EKINTZA: Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek aholkularitza emango diote eskatzaileari, eta dagokion balorazioa eginda, baliabide espezializatuetara bideratuko dute hala behar bada.

3. EKINTZA: Kalteberatasun- edota arrisku-egoeran egoteagatik jokamolde problematikoak izan litzaketen adingabe, gazte nahiz familiei antzematea eta, hala badagokio, Mankomunitateko gizarte-langile eta -hezitzaileengana bideratzea.

4. EKINTZA: Eskaerak biltzeko gune irekia; erantzuna Internetez, posta elektronikoz, telefonoz edo aurrez aurre ematea, beti ere konfidentzialtasuna eta norberaren intimitatea errespetatuz.

• Zerbitzua jasotako pertsonen kopurua, ezaugarriak, kontsultaren arrazoia eta nora bideratua.

JARDUKETA-ILDOA: KOMUNITATEA-EREMUA

HELBURUAAisialdiari lotutako elementuak baliatzea arriskuzko kontsumo-erak eta

droga-kontsumoaren arriskuak murritzarazteko, batez ere mota horietako kontsumitzaile gazteen kasuan.

HARTZAILEAK Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak.

Page 35: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

35

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

4. ESTRATEGIA: Gazteen aisia-toki berrietara moldatzea: lonjak ere bizimodu osasungarrirako baliabide. 1. EKINTZA: Lotura-bideak sortuz lonjetako gazteengana, osasunaren sustapenarekin zerikusia duten gaiak jorratzea.

2. EKINTZA: Mendetasunezko praktikek dakartzaten arriskuei buruzko informazioa helaraztea lonjen erabiltzaileei.

3. EKINTZA: Eztabaidarako eta parte hartzeko guneak sortzea, horietan droga-mendekotasunez, sexu-transmisiozko gaixotasunez eta abarrez jarduteko lonjetako gazteekin.

4. EKINTZA: Harreman iraunkorrak izatea lonjetako gazteekin.

• Koordinazio kopurua.

• Ekintza kopurua

• Parte hartu duten lonjen kopurua.

5. ESTRATEGIA: Erretzeko ohiturari uzteko edo gutxiago erretzeko lagungarriak diren gaitasunak eskaintzea herritarrei.1. EKINTZA: Tabakoari uzteko guneak garatzea eta antolatzea, talde horietako parte-hartzaileei erretzeari uzten edo gutxiago erretzen laguntzeko.

• Ekintza kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

6. ESTRATEGIA: Osasuna eta ongizatea sustatzea helduengan eta, bereziki, emakumeengan.1. EKINTZA: Genero-ikuspegia sustatzea zerbitzuak antolatzen dituen ekintzetan.

2. EKINTZA: Mendekotasunei lotutako osasun-sustapenerako ekintzak txertatzea Berdintasunerako Planean.

3. EKINTZA: Ekintzak sustatzea emakumeen elkarteen eta abarren bidez.

• Ekintza kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

7. ESTRATEGIA: Prestakuntza ematea gaueko aisia-lokaletako langileei beraiek ere esku har dezaten arriskuen gutxitzean. 1. EKINTZA: Informazioa eta prestakuntza ematea langileei droga-mendekotasunen alorreko arau orokorren inguruan.

2. EKINTZA: Helburu gisa, gaueko aisia-lokalek Mankomunitatearekin eta udalekin elkarlanean jardutea edari alkoholdunen eta tabakoaren publizitatearen eta sustapenaren kontrolean.

3. EKINTZA: Harremanetan egotea gaueko aisia-lokalekin, parte har dezaten edari alkoholdunen eta tabakoaren salmenta kontrolatzen, batez ere adingabeen kasuan, eta alorreko udal-ordenantzak bete ditzaten.

4. EKINTZA: Informazioa ematea gaueko aisia-lokalei tabakorik gabeko guneei buruzko arauak bete ditzaten.

5. EKINTZA: Drogarik gabeko aisialdi-tokiak sustatzea gazteen gaueko bizitzari begira.

• Ekintza kopurua

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

• Parte hartu duten lokalen kopurua.

Page 36: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

36

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

8. ESTRATEGIA: Jai- eta aisialdi-inguruei zuzendutako informazio-, prebentzio- eta arriskuak gutxitzeko ekintzak eta informazio-proiektuak sustatzea.1. EKINTZA: Prebentziozko alkoholemia-kontrolak egitea jai-inguruneetan.

2. EKINTZA: Preserbatiboa sexu-transmisiozko gaixotasunak eragozteko baliabide gisa sustatzen duten sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak egitea Mankomunitateko herrietako jaietan.

3. EKINTZA: Substantziei eta haien efektuei buruzko informazio-jarduerak bultzatzea aisialdi-inguruneetan.

4. EKINTZA: Substantziak kontsumitzearen arriskuez ohartarazteko eta horiek gutxiarazteko informazio-materialak zabaltzea jai-inguruneetan.

• Ekintza kopurua

• Zabaldutako materialen kopurua.

• Parte hartu duten txosnen, lokalen eta jai-batzordeen kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

9. ESTRATEGIA: Drogen kontsumitzaile gazteekin harremanetan dau-den bitartekariak inplikatzea eta prestatzea prebentziozko esku-hart-zeari begira eta norberaren arduran eta arriskuen kudeaketan oinarri-tutako eredutik jokatuz. 1. EKINTZA: Prestakuntza-guneak eskaintzea gizarte-eragileei eta kontsumitzaile gazteengan itzala duten kideko edo berdinei prebentzio-estrategiak eta gaitasuna eskura ditzaten beharren araberako informazioa zabaltzeko, informazio horretan kontsumoaren arriskuen kudeaketa arduratsua jorratuz.

• Prestakuntza-jardueren kopurua, esku hartu duten bitartekarien kopurua eta profila, baliabidearekiko gogobetetze-maila eta horren aplikagarritasuna.

10. ESTRATEGIA: Drogen kontsumitzaileei —batez ere gazteei— in-formazioa eta prestakuntza ematea haien ohituren arriskuen inguruan, autozainketarako eta kontsumo arduratsurako jarraibideak ere eskai-niz. 1. EKINTZA: Norbanakoei kontsumoen arriskuak kudeatzeko erari buruzko informazioa emateko guneak antolatzea.

2. EKINTZA: Informazio eta Komunikaziorako teknologia berriak gazteen elkarreragin-eremu gisa baliatuz informazio objektiboa ematea drogei buruz eta arriskuak eta kalteak murrizteko estrategiei buruz.

3. EKINTZA: Drogaren kontsumoaren arriskuak kudeatzeko erari buruzko informazio- eta prestakuntza-ekintzak inplementatzea gazteen lokaletan eta lokal pribatuetan, bertako kolektiboen ezaugarriei eta profilari egokituta.

4. EKINTZA: Kidekoen edo berdinen arteko informazio- eta prestakuntza-ekintzak (berdinen arteko prestakuntza) garatzea atsedenaldi-tokietan, haien bidez bizimodu osasungarriei buruzko informazio objektibo eta erabilgarria zabaltzeko.

5. EKINTZA: Aldizka, drogei buruzko materialak helaraztea egoki deritzon testuinguruetara, besteak beste gai hauek jorratuz: substantzien efektuak, dosi eraginkorrak, segurtasun-tarteak, tolerantzia, arriskuen kudeaketari buruzko argibideak, aholkularitza- eta laguntza-baliabideak eta abar.

6. EKINTZA: Prebentzio selektiboaren ildotik diseinatutako eta berariaz egokitutako informazio- eta prestakuntza-ekintza zehatzak proposatzea gizarte-bazterketarako arriskuan egoteagatik kalteberak diren kolektiboentzat.

• Esku-hartze kopurua, zerbitzua jasotako pertsonen kopurua eta baliabidearekiko gogobetetze-maila.

• Berdinen arteko informazio-ekintzak.

• Norberari egokitutako informazioa eta substantzien testak.

• Informazioa-prestakuntza gazteen lokaletan.

• Prestakuntza unibertsitatean, autoeskoletan eta abarretan.

• Kolektibo kalteberekiko egindako informazio- eta prestakuntza- ekintzak.

• Banandutako foiletoen kopurua.

• Sarean egindako informazio-ekintzen kopurua.

Page 37: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

37

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK ADIERAZLEAK

11. ESTRATEGIA: Jai-batzordeekin elkarlanean kontsumoa murritzarazteko eta ohitura osasungarriak sustatzeko ekintzak antolatzea.1. EKINTZA: Alkoholemiari buruzko prebentzio-karpa jartzea.

2. EKINTZA: Testaketa-karpa jartzea.

3. EKINTZA: Arriskuak murrizteari buruzko mezuak dituzten edalontzi birziklatuak banatzea.

4. EKINTZA: Elikadura osasungarria bultzatzea herri-bazkarietan.

5. EKINTZA: Prebentzioari buruzko mezuak dituzten baxera birziklagarrien erabilera sustatzea herri-bazkariei begira.

• Parte hartu duten jai-batzordeen kopurua.

• Ekintza kopurua.

• Zabaldutako materialen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Parte-hartzaileen kopurua.

12. ESTRATEGIA: Kalteberatasun-maila handieneko helduen ongizate psikologikoaz arduratzea. 1. EKINTZA: Estresaren eta antsietatearen kudeaketari lotutako arriskuak eta kalteak murrizteko programak diseinatzea.

2. EKINTZA: Autozainketa eta bizimodu osasungarria sustatzea, batez ere emakumeen eta beste pertsona batzuk zaintzen dituztenen artean.

• Ekintza kopurua.

• Zabaldutako materialen kopurua.

• Koordinazio kopurua.

• Gogobetetze-maila.

13. ESTRATEGIA: Mendekotasunen ondorioz arrisku-egoeran dauden adingabeen kasuei garaiz antzematea.1. EKINTZA: Nerabe eta gazteen kontsumo motak eta jokamoldeei buruzko hausnarketa egitea.

2. EKINTZA. Arriskuzko kasuak OGZetara bideratzea.

• Kasu kopurua.

• Deribazio kopurua.

• Ikastetxeen eskari kopurua.

Page 38: AURKIBIDEA - Uribe Kosta Manko · 1.Udalek Droga-mendekotasunen Udal Plana idatziko dute, lege honetako 36.4 artikuluan erabakitakoaz bat eta erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

38

Ebaluazioari esker jakin dezakegu planteatu ditugun ekintzak helburuak betetzeko adina izan diren edo ez eta, horren arabera, programen eraginkortasuna baloratu. Ebaluazio-prozesuan proiektu/ekintzen jarraipena, balorazioa eta hobekuntzak egiten dira, planifikazio-aldian zein ekimenak inplementatu bitartean.

Proposatzen den ebaluazio-ereduak adierazi behar digu zenbat ekintza antolatu diren, bete egin diren, ustekabeko moldaketak egin behar izan diren, helburuak lortu diren, zenbat pertsonak hartu duten parte eta egindakoa zenbateraino izan zaien gogobetegarri. Informazio horretan oinarriturik gogoeta egin dezakegu ondorengo beste ekintzei begira, eta aurrerantzean aplikatzeko Plan bat diseinatu.

Ebaluazioa egiteko, estrategia bakoitzari esleitutako adierazleak erabiliko dira. Hona hemen planteatzen diren adierazleak: ekintzen eta saioen kopurua, ekintzak zenbat tokitan gauzatu diren, parte hartu duten pertsonen kopurua, pertsona horien gogobetetze-maila eta abar.

Plana bera ez ezik, banan-banan baloratzen dira, halaber, Mendekotasunen Prebentzio Zerbitzutik egiten diren ekintzak ere, parte hartu dutenen iritzia jasotzeko. Era berean, urteroko ekintzen txostenak lagungarriak zaizkigu burututako ekintzak ere baloratzeko.

Beste balorazio-bide bat, nahiko baliagarria, sail arteko koordinazioak dira. Izan ere, Mankomunitateko eta udaletako sailak koordinatuz elkarrekiko proiektuak abia daitezke, bai eta ikuspegi osagarriak lortu ere martxan dauden beste proiektu batzuen inguruan. Bestalde, baliabideak aurrezteko bide bat izateaz gain, koordinazioak hobetu egiten ditu proiektuak diziplinarteko lana dela medio.

EBALUAZIOA11