AURKIBIDEA - Guggenheim Bilbao · Sariak eta aipamenak 46 Foroak 47 VIP bisitariak 48 ... Orobat,...

27
1

Transcript of AURKIBIDEA - Guggenheim Bilbao · Sariak eta aipamenak 46 Foroak 47 VIP bisitariak 48 ... Orobat,...

1

AURKIBIDEA

Aurkezpena 4

Arte-programazioa 8

Hezkuntza eta Interpretazioa 24

Bisitariak 32

Museoaren Lagunak 33

Kide Korporatiboak 35

Hedadura 38

Denda-Liburudenda 41

Argitalpenak 42

Kudeaketa-eredua 43

Eragina 44

Etika-kodea 45

Sariak eta aipamenak 46

Foroak 47

VIP bisitariak 48

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa 51

Argazkien kredituak 52

Guggenheim Bilbao Museoaren 2016ko jardunaeran memoria

54

AURKEZPENA

Guggenheim Bilbao Museoaren 2016ko jardueren balantzea oso positiboa da. Bisitariei dagokienez, udara Museoaren historiako onena izan zen, eta urtea bigarren onena, 1.169.404 bisitari izan baikenituen; inauguratu zen urtean bakarrik izan genuen bisitari gehiago. Memoria honetako emaitza bikainak Museoaren etengabeko lanaren fruitu dira. Izan ere, Museoak eraldatzeko, erakusketa handinahi eta kalitatezkoak antolatzeko eta asmo pedagogikoko jarduerak eskaintzeko ahalegin handia egiten du, Museora etortzen direnen esperientzia aberasteko eta inguruko kultura-agertokia dinamizatzeko.

2016ko erakusketako protagonistak XX. mendeko artearen oinarrizko pertsonak eta nazioarteko funtsetan aukeratutako obra garrantzitsuak izan ziren.

Gauzak horrela, Museoko hirugarren solairuko gaur egungo artearen oinarrien inguruko atalean erakusketa bikainak izan genituen, besteak beste Hiriko panoramak: Parisko Eskola, 1900−1945 eta Hermann eta Margrit Rupf-en Bilduma. Lehenbizikoan New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko joan den mendeko pintura eta eskultura garrantzitsuenak izan genituen ikusgai (2014an sinatutako Kudeaketa Hitzarmenaren berrikuntzan sartutako bi urtez behingo lehen aurkezpena). Eta bigarrenean Bernako Kunstmuseum-eko funtsetako aparteko obrak, gehienak senar-emazteek erosiak; izan ere, aurre hartu zioten artearen historiari eta, besteak beste, Picasso, Braque, Gris, Kandinsky eta Klee-ren

pieza sortu berriak erosi zituzten. Biek ala biek Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketa osatu zuten; erakusketa horretan Guggenheim Bilbao Museoko pieza garrantzitsuenak bildu ditugu, eta oraindik ikusgai daude.

Bigarren solairuko erakusketetan Louise Bourgeois-en Gelak bildu genituen, ikusleak artista franko-amerikarraren unibertso konplexuan barnera zitezen; eta baita Francis Bacon-en berrogeita hamar obra bikain, haren maisu espainiar eta frantsesen lanen ondoan jarrita, pintura horiek Bacon-en obra berezietan utzi zuten arrastoa ezagutzera emateko asmoarekin.

Azkenik, lehen solairuko Garaikidetasun zatietan bildu genituen, batetik, Andy Warhol-ek abstrakzioaren inguruan egindako hausnarketa iradokitzailea, 102 oihalez osaturiko Itzalak obra, alegia; bestetik, Albert Oehlen margolari alemaniarraren azken lanak; eta azkenik, Film & Video aretoan, ikus-entzunezko arte berrienaren ordezkari nagusi diren Eija-Liisa Ahtila, Sam Taylor-Johnson eta Fiona Tan-en bideo-instalazioak.

Bisitari-kopuruaz eta programazioaren nazioarteko eraginaz harago, Museoaren helburua da hezkuntza kolektiboan parte hartzea eta, horretarako, artea publiko handiari hurbiltzea, proposamen eta tresna ugariren bitartez. Hori dela eta, Museoaren ardura da helburu artistikoez gain helburu pedagogiko eta sozialak ere jartzea. Alde horretatik, duela urte asko abian

76 AURKEZPENA

erakundea finantzatzeko ekarpen ekonomikoak egiteaz gain, mezenas eta babesle kultural eta artistikoak dira.

Urteko zenbaki garrantzitsuenei berriz ere helduz, 2016an ere Museoko jarduerak inguruan eragin ekonomiko handia izan du. Izan ere, azken urtean, Museoko bisitariek Euskal Herriko ekonomian 485,3 milioi euroko gastua sortu dute, Museoak 9.086 lanposturi eusten lagundu du eta Museoari esker euskal Ogasunak 65,8 milioi euro bildu ditu.

Ekitaldiaren amaiera gisa aipatu nahi nuke azken hiruhilekoan Museoaren 20. urteurrena omentzeko ekitaldiak hasi genituela, Kraftwerk talde amerikarraren kontzertuekin. Museoak 2017ko urrian beteko ditu 20 urte eta, hamabi hilabete lehenago, hain justu, urteurrena ospatzeko programa ikusgarri bat jarri genuen martxan, “Arteak dena aldatzen du” lemapean. Urtemugan aparteko erakusketa, jarduera eta ekitaldiak antolatuko ditugu eta, hala, 2017. urtean proiektu eta ekimen ugariz eta zenbait ezustekoz gozatuko dugu.

Juan Ignacio VidarteZuzendari Nagusia

Guggenheim Bilbao Museoa

jarritako gizarte-programa batzuk nabarmendu nahi nituzke, beste batzuk bezain ikusgarriak ez diren arren erakundearentzat oso garrantzitsuak direlako: gizarte-egoera ahuleko pertsonentzako zentroetan antolatzen ditugun jarduerak, inguruko ospitaleetan ditugun proiektuak eta nahasmendu psikiatrikoak dituzten haur, nerabe eta helduen arreta integralaz arduratzen diren zentroekin elkarlanean gauzatu ditugun ekimen pedagogiko berriagoak.

Gogobetegarria da, halaber, jakinaraztea Guggenheim Bilbao Museoa, Compromiso y Transparencia Fundazioaren iritziz, “estatuko museorik gardenena” dela, bigarren urtez. Herritarrak diru publikoaren kudeaketa egokiarekin kezkatuta daudenez eta Museoak nazioarteko euskal erakunde gisa erantzukizun handia duenez, konpromiso horretan beste aurrerapauso bat eman dugu eta Kode Etikoa Betetzeko Programarekin osatu dugu; programa hori barne-kontrol eta -zaintzako sistema bat da, delituak egiteko arriskua eragozteko, gutxitzeko eta berehala antzemateko balio duena. Orobat, azpimarratu nahi dut gure Denda-Liburudenda munduko museoetako hamar denda onenen zerrendan sartu dutela 2016an ere. 2015ean The Guardian egunkariak egin zuen zerrenda hori eta 2016an diseinu eta arte garaikideko Widewalls aldizkariak.

2016ko ekitaldiko emaitzei dagokienez, ezinbestean aipatu beharra daukat 16.350 Lagunen baldintzarik gabeko babesa, eta baita 120 Kide Korporatiboena ere. Kide Korporatiboak Museoaren printzipioekin bat egiten duten enpresak dira eta,

98

GAUR EGUNGO ARTEAREN OINARRIAK Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak2015eko azaroaren 27tik aurrera301, 302, 303, 304 aretoakkomisarioa: Lucía Agirreobra kopurua: 31jarraitzen du

goiAN: Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre, 1995–97) zikloko bi pintura-panel. bEhEAN, EZKERREtARA: Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and The Nightingale, 2008) saileko hiru oihal. bEhEAN, EsKUiNEtARA: Jorge Oteizaren 1948ko bi eskultura: Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia eta Irekidura handia duen kutxa hutsa

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53). Olio-pintura mihise gainean, 299.5 x 442.5 cm. Guggenheim Bilbao Museoa

PROGRAMAZIOA

1110 PRogRAmAZioA

GAUR EGUNGO ARTEAREN OINARRIAK

Hiriko panoramak: Parisko Eskola, 1900–19452016ko apirilak 22-urriak 23305, 306, 307 aretoak komisarioa: Lauren Hinksonobra kopurua: 54bisitari kopurua: 762.548

Pablo Picasso-ren 1900eko udazkeneko Le Moulin de la Galette obra 205 aretoan. Olio-pintura mihise gainean. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma. Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.3

Vista de una de las salas de la exposición dedicada a Jean-Michel Basquiat; a la izquierda, El ring (The Ring, 1981)

goiAN: Constantin Brancusi. Adan eta Eva (Adam et Eve), 1921. Gaztain-egurra (Adan) eta haritz-egurra (Eva), kareharrizko oinarri baten gainean. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma. Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.34. Sorgina (La sorcière), 1916–24. Intxaurrondo-egurra, kareharrizko oinarri baten gainean. Solomon R. Guggenheim Museum, New York 56.1448. Erregeen erregea (Le roi des rois), ca. 1938. Haritz-egurra. Solomon R. Guggenheim Museum, New York 56.1449. bEhEAN: erakusketako beste obra batzuk eta Raymond Duchamp-Villon-en brontzezko eskultura, Maggy, 1912. Behean: Robert Delaunay, Forma biribilak (Formes circulaires), 1930. Olio-pintura mihise gainean. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim Fundazioaren Bilduma 49.1184, eta Marc Chagall, Biolinista (Violiniste), 1923–24. Olio-pintura mihise gainean. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim Fundazioaren bilduma, dohaintza 37.446

1312 PRogRAmAZioA

GAUR EGUNGO ARTEAREN OINARRIAK

Hermann eta Margrit Rupf-en Bilduma2016ko azaroak 11–2017ko apirilak 23305, 306, 307 aretoak komisarioak: Susanne Friedli eta Petra Joosobra kopurua: 75bisitari kopurua: 119.750 [2016ko abenduaren 31ra arte]

EZKERREtARA hoNdoAN: Carlos Bunga, Eraikin piktorikoa 11K, 2016. Egurra, kartoia, pintura eta itsasgarria, 180 x 150 x 10 cm eta Christian Megert, Pintura zuria 3. zk. (Weisses Bild Nr. 3), 1936. Caparol aglutinatzailea, litopon eta pigmentu zuria jute gainean; olio-pintura pavatex gainean, 101,5 × 141,5 cm. EsKUiNEtARA, goiAN: James Lee Byars, Harri filosofikoak (The Philosophical Stones), 1975. Hareharri gorri eta horia, zuloa eta urre-xafla. Bi zati, bakoitza 19 cm-ko diametrokoa (bata oinarria gabe). bEhEAN EZKERREtARA: Hans Arp, Zehaztasuna (Konkretion), ca. 1947/ca.1960. Marmola, 40 x 51 x 35,5 cm. bEhEAN, EsKUiNEtARA: Florian Slotawa, Bernako idulkiak (Berner Sockel), 2010. Lau eskulturen multzoa, askotariko material eta neurriak. Obra guztiak: Hermann und Margrit Rupf-Stiftung, Kunstmuseum Bern

1514 PRogRAmAZioA

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak2016ko martxoak 18–irailak 4Bigarren solairuko aretoak komisarioak: Julienne Lorz eta Petra Joosobra kopurua: 91bisitari kopurua: 679.532

Municheko Haus der Kunst-ek Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean antolatutako erakusketa

Babeslea

Museoko 203 aretoa Louise Bourgeois-en Gelak (Cells) inguruko erakusketaren aurkezpenean. AURREAN, Ziega (Azken igoera) [Cell (The Last Climb)], 2008. Altzairua, beira, goma, haria eta egurra. National Gallery of Canada, Ottawa. 2010ean eskuratua 2010

Louise BourgeoisArmiarma (Spider), 1997. Altzairua, tapiza, egurra, beira, ehuna, goma, zilarra, urrea eta hezurra. The Easton Foundation-en bilduma.

Likido preziatuak (Precious Liquids), 1992. Egurra, metala, beira, alabastroa, goma, ehuna, brodatua, ura eta argindarra. Centre Pompidou, Paris. Musée national d’art moderne/Centre de création industrielle. 1993an eskuratua.

202 aretoa. AURREAN, EZKERREtARA, Untxi-larruak, trapuak, txatarra salgai (Peaux de lapins, chiffons ferrailles à vendre), 2006. Altzairua, altzairu herdoilgaitza, marmola, egurra, ehuna eta metakrilatoa.Louise Bourgeois Trust Bilduma

17

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera2016ko irailak 30–2017ko urtarrilak 8Bigarren solairuko aretoak komisarioak: Martin Harrison eta Lucía Agirreobra kopurua: 79bisitari kopurua: 304.434

Guggenheim Bilbao Museoak Grimaldi Forum Monaco-rekin elkarlanean antolatutako erakusketa

BabesleagoiAN: Francis Bacon-en obrak: Irudi baten azterlana (Study of a Figure), 1954, olio-pintura mihise gainean, Bilduma pribatua; Burua (Head), ca. 1949, olio-pintura mihise gainean, Bilduma pribatua; Gurutziltzaketa baterako hiru azterlan (Three Studies for a Crucifixion), 1962, olio-pintura mihise gainean, triptikoa, Solomon R. Guggenheim Museum, New York, 64.1700. José de Ribera, San Paulo ermitaua, 1635–40, olio-pintura mihise gainean, Museo Nacional del Prado, Madril. Eta El Greco, San Frantzisko Gurutziltzatuaren aurrean otoitz egiten, ca. 1585, olio-pintura mihise gainean, Bilboko Arte Ederren Museoa. bEhEAN EZKERREtARA, : Francisco de Goya-ren sailaren xehetasuna, Tauromakia, urtinta, akuafortea, gubila eta punta lehorra, Bilboko Arte Ederren Museoa. bEhEAN, EsKUiNEtARA: Pablo Picasso, Bainularia baloiarekin (Baigneuse au ballon), Dinard, iraila erdialdea, 1929, olio-pintura mihise gainean, Bilduma pribatua, Almine y Bernard Ruiz-Picasso para el Arte Fundazioaren eskaintza; eta Francis Bacon, Gizona belar gainean belaunikatua (Man Kneeling in Grass), 1952, olio-pintura mihise gainean, Vittorio Olcese-ren bilduma, Kunstmuseum Stuttgart-i maileguan emana

16 PRogRAmAZioA

Francis Bacon-en obrak 208 aretoan: Oilaskoa (Chicken), 1982, olio-pintura, pastela eta letraseta mihise gainean, 198 x 147,5 cm, bilduma pribatua; Triptikoa (Triptych), 1987, olio-pintura, pastela eta aerosol-pintura mihise gainean, triptikoa, panel bakoitzak: 198 x 147,5 cm, bilduma pribatua; John Edwardsen erretraturako estudioa (’Study for Portrait of John Edwards’), ca, 1984, olio-pintura eta pastela mihise gainean, 198 x 147.5 cm, bilduma pribatua

1918 PRogRAmAZioA

GAUR EGUNGO ARTEAREN ZERTZELADAK Andy Warhol. Itzalak2016ko otsailak 26–urriak 2105 aretoakomisarioa: Lucía Agirreobra kopurua: 1bisitari kopurua: 820.619

Dia Art Foundation-ek antolatua

105 aretoaren ikuspegia eta xehetasuna, Andy Warhol-en Itzalak (Shadows, 1978–79) instalazioarekin. Oihal gaineko akrilikoa. 102 margolan, bakoitza 193 x 132 x 2,9 cm-koa. Dia Art Foundation

2120 PRogRAmAZioA

GAUR EGUNGO ARTEAREN ZERTZELADAK

Albert Oehlen: Irudiaren atzean2016ko urriak 21–O2017ko otsailak 5105 aretoa komisarioa: Petra Joosobra kopurua: 24bisitari kopurua: 206.997 [2016ko abenduaren 31ra arte]

goiAN: erdiko panelean, Albert Oehlen-en 1990eko hamarkadako Ordenagailu bidezko margolanak (Computer Paintings) saileko obrak. bEhEAN, EZKERREtARA: Titulurik gabea obraren xehetasuna, 2016. Olio-pintura, berniza eta papera oihal gainean. Artistaren eskaintza. bEhEAN, EsKUiNEtARA: Albert Oehlen bere obretako bati begira

105 aretoa Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketaren aurkezpenean

23

GAUR EGUNGO ARTEAREN ZERTZELADAK

FILM & VIDEO 103 aretoaobra kopurua: 3

Eija Liisa Ahtila Deikundea (The Annunciation–Marian Ilmestys), 20102016ko maiatzak 12–abuztuak 28komisarioa: Lucía Agirre bisitari kopurua: 469.911

Sam Taylor-Johnson Hasperena (Sigh), 20082016ko irailak 8–abenduak 11komisarioa: Lucía Agirre bisitari kopurua: 307.497

Fiona Tan Ekialdeari begira, galduta (Disorient), 20092016ko abenduak 22–2017ko martxoak 19komisarioa: Manuel Cirauqui bisitari kopurua: 40.566 [2016ko abenduaren 31ra arte]

Film & Video aretoan 2016an aurkezturiko hiru obren emanaldiko uneak. goiAN: Eija-Liisa Ahtila, Deikundea (The Annunciation-Marian Ilmestys), 2010. Instalazioa: hiru kanaleko proiekzioa, 28 min 25 s, DD5.1 soinua. Artistaren eta Marian Goodman Gallery-ren eskaintza (New York, Paris, Londres). ERdiAN: Sam Taylor-Johnson, Hasperena (Sigh), 2008. 8 pantailako proiekzioa, 8 min 27 s. White Cube-ren eskaintza. bEhEAN: Fiona Tan, Ekialdeari begira, galduta (Disorient), 2009. Bi kanaleko bideo-instalazioa, kolore eta soinuduna, 17 min eta 19 min 30 s. Solomon R. Guggenheim Museum, New York. Zuzendariaren Nazioarteko Batzordeko funtsekin eskuratua, 2014. 2014.120

22 PRogRAmAZioA

ARTEA IKASBIDE

2016ko ekainak 14–irailak, 18 artistak: Manu Muniategiandikoetxea, Naia del Castillo, Maider López, Jorge Rubio, Ainhoa Ortells, Elssie Ansareo ikastetxe partaideak: Santa María LI eta Padre Orbiso LI, Gasteiz; Vista Alegre LI, Sestao; Virgen de la Guía LI, Portugalete; Uribarri LI, Bilbo; Leka Enea-Anaka LI, Donostia bisitari kopurua: 441.603

Babeslea

2524

HEZKUNTZA ETA INTERPRETAZIOA

• Hona hemen 2016ko hezkuntza-programazioko jarduera nagusiak:

• Nahasmendu psikiatrikoak dituzten haur eta nerabeentzako ekintza pedagogikoak helduentzako ere antolatu ditugu eta, era horretan, Museoaren hezkuntza-programazioaren gizarte-helmena handitu dugu.

• 2016–2017 ikasturtean Artea ikasbide programa itunpeko ikastetxeetara ere eraman dugu eta, era horretan, ikastetxe-mota gehiagok parte hartu dute.

• Museoaren Lagunentzako Artea ezagutzen: Arte garaikideaz jakin nahi eta inoiz galdetzen ausartu ez zinen guztia dibulgaziozko ikastaro ez-formala.

• Apple iTunes U plataforman aurkeztu eta jarri ditugu Museoko Bildumako obra iraunkorrei buruzko hogei ikastaro, unitate didaktiko interaktiboekin, eta hiru bilduma. Hori, Apple Distinguished Educators programaren barruan.

• Azkenik, Museoaren 20. urteurrena ospatzeko urrian hasitako jarduerei dagokienez, TopARTE jarri genuen martxan, inguruko agente kulturalei askotariko jarduerak gauzatzeko Museoko espazioak uzteko ekimena. Ekintza horiei eutsi egingo diegu 2017an, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesari esker.

Parisko Eskolari buruzko erakusketaren inguruko DIDAKTIKA proiektuaren irudia

• Aurrez aurreko programakHezkuntza-programa presentzialak, askotariko partaideentzat. Ekintza bereziak antolatu ditugu, besteak beste Baby Art, Artea ikasbide eta Books Alive. Eta baita zeharkako eta gaikako ikuspegidun jarduera osagarriak ere: Let’s go to the movies!, hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak eta arte eszenikoei loturiko hainbat ekintza.

The Museoak, halaber, eragin sozial nabarmena duten proiektuak antolatzen ditu, besteak beste: Gurutzeta eta Basurtoko ospitaleetako Sortu eta sendatu programa, boluntarioen programa, adinduentzako eta gizarteak baztertzeko arriskuan dauden kolektiboentzako bisitaldiak eta desgaitasunak eta/edo premia bereziak dituzten pertsonentzako bisitaldiak. Alde horretatik, Ortuellako eguneko terapia- eta hezkuntza-zentroko programari eusteaz gain, Izarra Etxean (komunitate terapeutiko integratzaile bat da) proiektu pedagogiko berri bat jarri dugu martxan. Gauzak horrela, nahasmendu psikiatrikoak dituzten haur, nerabe eta helduen arreta integralaz arduratzen diren erakundeekin elkarlana areagotu dugu.

Partaideak 2016 Programak

Ikasleak 33.914 7

Hezitzaileak 3.790 3

Familiak 9.390 10

Gizarte-ekintza eta irisgarritasuna 3.128 8

Lagunak eta publiko orokorra 78.635 8

didaktikaArte garaikideko museoen arteko ekimen berezi bat da, Museoko bisitaldiak hobeto prestatzeko eta programazio artistikoaren inguruko perspektiba eta ikuspegiak zabaltzeko eta dibertsifikatzeko. Erakusketa-aretoen espazio osagarrietan, jarduera didaktiko berezietan eta bisitarientzako Zero Espazioa orientazio-aretoan gauzatzen da.

Onuradunak 2016

Zero Espazioa 33.029

Didaktika guneak 1.000.708**2016an Guggenheim Bilbao Museoan eremu didaktiko gehiago izan genituen

2726 hEZKUNtZA EtA iNtERPREtAZioA

Prestakuntza-programakNazioarteko prestakuntza-ekimen eta -ekintza bereziak, adibidez: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en euskal artista eta ikasleek egonaldiak egiteko programak eta bekak; artistak prestatzeko Hilla Rebay beka; eta Deusto Business School eta New York University erakundeek antolaturiko International Leadership Program in Visual Arts Management (ILPVAM) ikastaroan parte hartzea.

Onuradunak 2016

Artisten egoitzak 2

Euskal ikasleentzako programa 4

Hilla Rebay beka 1

ILPVAM 21

Sareko tresnakHezitzaile, familia eta, orokorrean, publikoarentzako online jarduera eta material didaktikoak, esaterako: hezitzaileentzako gida, haurrentzako bisitaldi birtuala eta Ba al zenekien…? atal didaktikoa. Horiek guztiek programazio artistikoari loturiko ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuak errazten dituzte, museo-barrutiaz harago. Horrez gain, iTunes U plataforman Museoko Bildumako obra iraunkorrei buruzko ikastaro eta bilduma berriak jarri ditugu.

Erabiltzaileak 2016

Hezitzaileen unitate didaktikoak 33.464

Artea ikasbide bilatzailea 14.273

Haurrentzako bisita birtuala 8.303

Ba al zenekien...? 21.984

iTunes U ikastaroak 9.642

Beste baliabide batzukBisitariek, halaber, Museoa haien kasa ikusteko tresna, euskarri eta materialak dituzte; baliabide horiek, gainera, erakusketetako obrak eta eraikinaren arkitektura hobeto ulertzeko eta gozatzeko balio dute.

Bisitariak 2016

Guggenheim Bilbao aldizkaria 413.151

Audiogidak 593.390

Bisitaldi laburrak 600

2928 hEZKUNtZA EtA iNtERPREtAZioA

Jarduera apaigarriak • Urtarrilak 1–7: Gabonak familiarekin (arrasto-jokoa eta tailerrak).• Urtarrilak 12 eta 14, apirilak 5 eta 7, maiatzak 10 eta 12, urriak 18 eta

20, azaroak 8, 10, 22 eta 24: Hezitzaileentzako erakusketei buruzko orientazio-saioak.

• Urtarrilak 19 eta 21, apirilak 12 eta 14, maiatzak 17 eta 19, urriak 25 eta 27, azaroak 15, 17 eta 29: Irakasleentzako erakusketetarako doako sarrerak. Horrez gain, apirilaren 12an eta 14an, maiatzaren 17an eta 19an, urriaren 18an eta 20an eta azaroaren 8, 10, 22 eta 24an UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak erakusketak doan ikusi ahal izan zituzten.

• Urtarrilak 21 eta 28, maiatzak 19, ekainak 2: Zuk zeuk egin! helduentzako sorkuntza-saioak: diseinuari eta modari buruzko tailerra, Itxaso Torronteguiren eskutik; eta Materialak artean eta Ehunak eta puntadak tailerrak, Naia del Castillo artistaren eskutik.

• Urtarrilak 27, otsailak 24, martxoak 30, apirilak 27, maiatzak 25, urriak 26, azaroak 30: Let’s go to the movies! programa. Programa horretan klipak, film laburrak, animazio-pelikulak eta arte-dokumentalak ematen ditugu hileko azken asteazkenean, ingelesez eta diziplina anitzeko ikuspegiarekin, eta British Council erakundeko irakasleen laguntzarekin komentatzen ditugu.

• Otsailak 18, martxoak 20, maiatzak 18, ekainak 18: Yoko Ono artistaren Bilborako nahien zuhaitza obra aktibatzea.

• Martxoak 2 eta 9, apirilak 13 eta 20, maiatzak 4 eta 11, urriak 19 eta 26, azaroak 23 eta 30: Zaintzailearen ikuspegia eta Kontzeptu nagusiak Hausnarketa partekatuak programan.

• Martxoak 12, 13, 19 eta 20, azaroak 19, 20, 26 eta 27: Louise Bourgeois-en Ama obraren inguruko tailerrak Museoaren Lagunen seme-alabentzako.

• Martxoak 16: Louise Bourgeois-i buruzko hitzaldia, artistaren laguntzaile pertsonal eta haren Easton Foundation-eko lehendakari Jerry Gorovoy-ren eta erakusketako komisario Julienne Lorz-en eskutik.

• Martxoak 19: San Petersburgoko Eifman Balletaren sorkuntza-prozesua.

• Apirilak 11: Warhol kolorearen bitartez hitzaldia, Pantone Color Institute erakundeko zuzendari exekutibo Leatrice Eiseman-en eskutik.

• Apirilak 24: Etorkizuna perfektua balitz saioa, 2. Loraldia Jaialdian, Amuriza eta Lujanbio bertsolariekin.

• Apirilak 26: Museoko Bildumako obra iraunkorrei buruzko 20 ikastaroren (unitate didaktiko interaktiboak) eta hiru bildumaren (bideoak) aurkezpena. iTunes U plataforman daude eskura eta Apple inguruneko hezitzaileekin egin ditugu, Apple Distinguished Educators (ADE) programaren barruan.

• Apirilak 28: Xabier Sáenz de Gorbearen inguruko topaketa. Moderatzailea: Félix Linares (kazetaria eta aurkezlea). Partaideak: Zuhar Iruretagoiena (artista), Andere Larrinaga (UPV/EHUko irakaslea), Maite Redondo (kazetaria), Roberto Sáenz de Gorbea (galerista), Miguel Zugaza (Museo del Prado-ko Zuzendaria) eta Juan Ignacio Vidarte (Museoko Zuzendari Nagusia).

• Maiatzak 7 eta 21, ekainak 4: Zinema klasiko frantsesaren zikloa, DJ onenekin. Parisko Eskola erakusketaren inguruan antolatu genuen, Kataluniako Filmotekarekin eta Visual Phonic-ekin elkarlanean.

• Maiatzak 8 eta 22: Louise Bourgeois. The Spider, the Mistress and the Tangerine dokumentalaren emanaldia, artistari buruzko erakusketa dela eta.

• Maiatzak 9, 16, 23 eta 30, ekainak 6: Parisko Eskolaren inguruan ikastaroa. Pintura, literatura eta musikaren arteko topaketa dena aldatu zen garaian. Ikastaroa Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin antolatu genuen.

• Maiatzak 12: Lagunartean Eija-Liisa Ahtila-rekin. Elkarrizketa artistaren eta Lucía Agirreren artean. Lucía Agirre Museoko zaintzailea eta Film & Video aretoko Deikundea obraren aurkezpenaren komisarioa da.

• Maiatzak 21, 22, 28 eta 29, urriak 22, 23, 29 eta 30: Jeff Koons-en Puppy obraren inguruko tailerra Museoaren Lagunen seme-alabentzat.

• Ekainak 2: Artea eta berrikuntza mahai-ingurua, El Sol jaialdia dela eta. Partaideak: Maider López artista, Jon Maya koreografo eta dantzaria, Sergio Alcocer publizista eta Marta Arzak (moderatzailea), Museoko Hezkuntza eta Interpretazioko zuzendariordea.

• Ekainak 13–irailak, 18: Artea ikasbide hezkuntza-programako erakusketa. Partaideak: Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Ainhoa Ortells eta Jorge Rubio

3130 hEZKUNtZA EtA iNtERPREtAZioA

artistak eta Bilboko Uribarri, Sestaoko Vista Alegre, Portugaleteko Virgen de la Guía, Irungo Leka Enea-Anaka eta Gasteizko Padre Orbiso eta Santa María Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak

• Ekainak 16: Bilboko Lan Laburren ACT Antzerkialdiko emanaldia.• Ekainak 27–Uztailak 22: Udako diziplina anitzeko tailerrak,

Museoaren Lagunen seme-alabentzat.• Uztailak 11–15: Ingelesezko tailer eta sormen-jarduerak 14 eta 18 urte

arteko gazteentzat, Artez betetako uda. Summer School Courses for Teens.

• Uztailak 14 eta Irailak 24: Vicenzo Bellini-ren I Puritani eta Giuseppe Verdi-ren Otello operen zuzeneko emanaldia, Madrilgo Teatro Real antzokiaren bigarren mendeurrena dela eta.

• Uztailak 22: Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikideko egoitzako hirugarren programako azken emanaldia, Iratxe Ansa dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean.

• Irailak 28: Francis Bacon: Picassotik Velázquezera erakusketako komisario Martin Harrison-en eta Museoko zaintzaile Lucía Agirreren arteko elkarrizketa.

• Urriak 2: Familientzako pop kontzertua, Txikimusika, Andy Warhol. Itzalak erakusketaren amaiera gisa.

• Urriak 5: Dublingo Hugh Lane Gallery-ko zuzendari Barbara Dawson-en hitzaldia Francis Bacon artistaren estudioaren gainean.

• Urriak 10–Abenduak 12: Museoaren Lagunentzako Artea ezagutzen: Arte garaikideaz jakin nahi eta inoiz galdetzen ausartu ez zinen guztia dibulgaziozko ikastaro ez-formala.

• Urriak 19: Petra Joos komisarioaren eta Albert Oehlen-en arteko solasaldia azkenaren erakusketaren gainean.

• Urriak 23: Tom Gold Dance konpainiaren November Steps dantza-ekitaldia.

• Urritik aurrera: Bisitaldi laburrak, bisitariei programazio artistikoari eta eraikinari buruzko kontzeptu espezifiko eta sakonak ezagutzera emateko.

• Urriak 24: Artea ikasbide 2016–2017 programaren hasiera. Parte hartu duten artistak: Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio eta Ixone Sádaba. Edizio honetan programa itunpeko ikastetxeetara ere eraman dugu eta, era horretan, ikastetxe-mota gehiagok parte hartu dute.

• Azaroak 3, 4, 5 eta 6: Francis Bacon: Picassotik Velázquezera erakusketaren zinema-ziklo osagarria.

• Azaroak 9: Ezagutu Rupftarrak hitzaldia, Hermann eta Margrit Rupf-en bilduma erakusketako komisario Susanne Friedli-ren eskutik.

• Azaroak 15: Artearen Historiari buruzko irizpideak mahai-ingurua, Juan Manuel Ballester eta Lulu Figueroa Domecq artistekin; moderatzailea: Kosme de Barañano.

• Abenduak 23–Urtarrilak 8: Familientzako jardueren kanpaina berezia: Gabonetako aurpegiak. Arrasto-jokoak, tailerrak eta Arymux konpainiaren Isiltasuna dantzatzen zeinu-hizkuntzako ikuskizuna.

• Museoko hezkuntza-programazioaren gizarte-helmenari dagokionez, aurten ere kanpo-hitzaldi boluntarioak eman ditugu elkarte batzuetan, Gurutzeta eta Basurtoko Sortu eta sendatu programari eutsi diogu eta nahasmendu psikiatrikoak dituzten haur eta nerabeentzako tailerrak zabaldu ditugu, helduak ere sartzeko.

• Ikasturteko igande guztietan 3 eta 12 hilabete arteko haurrentzako Baby Art programa gauzatu dugu. Halaber, Museora etortzen diren familien eskari eta interesei erantzuteko, Books Alive! programa, haurrentzako tailerrak, arkitekturaren hastapenei buruzko programa eta haurrentzako jarduerak egin ditugu.

• DIDAKTIKA proiektuaren barruan, erakusketen bisitak optimizatzeko tresna eta baliabidedun guneak diseinatu ditugu eta orientazio-aretoan, Zero Espazioan, erakusketa horiei loturiko edukiak aurkeztu eta jarduera osagarri txikiak antolatu ditugu.

• Artez buzti programaren bitartez, Museoa ikusteko askotariko aukera eta moduak eskaini ditugu: bisitaldi gidatuak, audiogidak, gune didaktikoak eta sakelako telefonoetarako aplikazio bat.

• Hauek dira prestakuntza-jarduera nagusiak: bi euskal artistek New Yorken egonaldia egiteko programa; euskal ikasleentzako lau beka, ekainetik abuztura eta irailetik abendura Solomon R. Guggenheim Museum-en egonaldiak egiteko; Guggenheim Bilbao Museoan nazioarteko artista bat prestatzeko Hilla Rebay beka; eta Zaintza, Hezkuntza eta Interpretazioa, Komunikazioa eta Marketina eta Eduki Artistikoen Antolaketa sailetako kideen partaidetza ILPVAMen bigarren edizioan.

33

BISITARIAK

• 2016an 1.169.404 pertsona etorri ziren Museora, 2015ean baino % 6 gehiago. Bi urteetan, Aste Santuan, udaran eta Museoaren urteurrenean izan ditugu bisitari gehien; halaber, aldi baterako erakusketak irekitzen direnean ere bisitari-kopuruak gora egiten du.

• Bisitarien jatorria oso antzekoa izan da bi urteetan; dena den, “beste herrialde batzuetako” bisitari-kopuruak zazpi puntu egin du gora. Ohi bezala, udaran atzerriko bisitarien portzentajeak gora egin du.

• Gauzak horrela, bisitari-kopuru osoari dagokionez, 2016. urtea zerrendan bigarren dago, 1998. urtearen atzetik.

• 2016ko udara inoiz baino hobea izan zen, ekaina, uztaila eta abuztuan 413.142 bisitari izan baikenituen. Ekaina ere inoiz baino hobea izan zen, 97.786 pertsona etorri ziren museora; eta uztaila eta abuztua zerrendan bigarren daude: 141.679 eta 173.677 bisita izan genituen, hurrenez hurren (uztaila eta abuzturik onenak 2015ekoak eta 1998koak izan ziren, hurrenez hurren).

Beste batzuk

Japonia

AEB

Portugal

Italia

Alemania

Frantzia

Err. Batua

Estatu gainerakoak

EAE

0% 5% 10% 15% 20% 25% 30%

2015 2016

2016ko ekitaldiaren amaieran 16.350 Museoaren Lagun zeuden, kategoria desberdinetan sailkatuak. Halaber, langabeei Museoan doan sartzeko aukera eta Museoko programazio artistikoari buruzko informazioa ematen dien Erdu programan 2.346 lagun zeuden izena emanda.

Gure xedea da gure artea Lagunei modu integratzaile eta partizipatiboan ezagutzera ematea. Alde horretatik, gure kideak erakusketetara etortzeko eta antolatzen ditugun jardueretan parte hartzeko animatzen jarraitzen dugu. Beste behin, Museoaren Lagunak dira gizarteak eskaintzen digun babesaren aurpegi agerikoena.

MUSEOAREN LAGUNAK

32

3534 mUsEoAREN lAgUNAK

Jarduera apaigarriak • Lagunentzako bisitaldiak aldi baterako erakusketetara: Louise

Bourgeois: apirilak 5, 8 eta 10; Parisko Eskola: maiatzak 3, 6, 7, 10, 13 eta 15; Francis Bacon: urriak 25, 28 eta 30; eta Albert Oehlen eta Rupf Bilduma: azaroak 22, 25 eta 27.

• Lagunartean bisitaldi gidatuak Museoaren Lagunentzat eta haien lagunentzat; bisitaldiaren ondoren bazkaria edo afaria egiten da: apirilak 6 eta 28, urriak 13 eta azaroak 17.

• Soirées Nazioarteko Lagunentzat, erakusketen komisarioen eskutik: martxoak 15, Louise Bourgeois Petra Joos-ekin; apirilak 20, Parisko Eskola Lauren Hinkson-ekin; irailak 27, Francis Bacon Martin Harrison-ekin; urriak 19, Albert Oehlen Petra Joos-ekin; eta azaroak 8, Hermann eta Margrit Rupf-en Bilduma Susanne Friedli-rekin.

• Beherapenak eta baldintza onuragarriak Museoak eta inguruko beste erakunde batzuek antolatzen dituzten jardueretan. Erakunde horiek dira, besteak beste, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Arriaga Antzokia eta Bilboko Elkarte Filarmonikoa; azken horrek, adibidez, Museoko Nazioarteko Kide eta Ohorezko Kideei bazkideentzako bakarrik diren kontzertuetara joateko aukera ematen die.

• Lagunentzako bidaia kultural bereziak: Kosta Urdina (apirilak 27–maiatzak 1) eta Art Basel Miami (azaroak 30–abenduak 7).

• Abenduaren 19an, astelehenean, Museoaren Lagunentzako ohiko irekiera berezia egin genuen. Arratsalde hartan mila Lagun inguru etorri ziren Museora, eta hainbat jarduerez gozatu zuten: Museoaren barrualdeko bisitaldi bereziak, obra teknologikoen zaintzari buruzko hitzaldiak, tailerrak eta dantza- eta antzerki-emanaldiak; izan ere, emanaldi horiekin Cervantes eta Shakespeare-en inguruko ospakizunekin bat egin genuen.

Kide Korporatiboen Programaren bitartez, Guggenheim Bilbao Museoaren bereizgarri eta balioekin bat egiten duten enpresa, korporazio eta erakundeen partaidetza kudeatzen dugu. 2016. urtearen amaieran programan 120 kide zeuden, 2015ean baino gehiago, kategoria hauetan banatuta: babesle estrategikoak, babesleak, enpresa eta hedabide ongileak eta enpresa elkartuak. Gauzak horrela, enpresa pribatuen babesak garrantzitsua izaten jarraitzen du; are gehiago: enpresak Museoaren finantziazioaren oinarrietako bat dira.

Enpresek erakusketa eta jardueren programazioa babestu zuten, nagusiki hiru babesle estrategiko hauek: BBK, BBVA Fundazioa eta Iberdrola. Babes handi horiez gain jarduera eta zerbitzuetan laguntza iraunkor edo aldi baterakoak jasotzen ditugu eta, laguntza horiei esker, programazioa dinamikoa eta askotarikoa izan dadin lortzen dugu.

KIDE KORPORATIBOAK

EZKERREtiK EsKUiNERA EtA goitiK bEhERA: Patronatuko kideak iraileko bilera hasi baino lehen, 105 aretoan, Albert Oehlen-en obren aurrean; aurkezpena Hermann eta Margrit Rupf-en bildumari dagokion gune didaktikoan; kanpoaldeko banderak, Museoaren Bildumako maisulanekin eta Francis Bacon-en gaineko aldi baterako erakusketarekin; Louise Bourgeois-en inguruko erakusketaren sarrerako testua

3736 KidE KoRPoRAtiboAK

Erakusketa / Proiektua / Jarduera Babesleak Kolaboratzaileak

Andy Warhol: Itzalak Heineken

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak Fundación BBVA

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera Iberdrola

Artez buzti programa: sakelako telefonoetarako aplikazioa, audiogidak, bisitaldi gidatuak eta erakusketen gune didaktikoak BBK

Albert Oehlen: Irudiaren atzean Heineken

Gizarte-programak: kolektiboen bisitaldiak etaospitaleetako jarduerak BBK

ModernizARTE BBK eta Guggenheim Bilbaorekin BBK

Hausnarketa partekatuak programa Fundación Vizcaína Aguirre

Enpresa-zineforumaAdecco Ferrovial Servicios

Ysios (Pernod Ricard Bodegas) Deusto Alumni

Urteko afaria IXO grupo

Perrier Jouët, Aura e Ysios (Pernod Ricard Bodegas), Coca-Cola Iberian Partners, MV Group & Co.

Bisitarientzako zerbitzuak Prosegur

Lagunentzako irekiera bereziaCoca-Cola Iberian Partners, illycaffè, Around Art, Mundo Amigo

Asteburuko irekiera berezia, Museoaren urteurrena dela eta Iberdrola

Haurrentzako Gabonetako jarduerak BBK Bizkaiko Foru Aldundia

Gainera, publikoarentzako irekiera-ordutegiaz kanpo, kide korporatiboei atrioa, atondoa, entzungela, Zero Espazioa, Hezkuntza Gela eta, zenbaitetan, Museoaren kanpoaldea jartzen dizkiegu eskura, nahi adina jarduera antola ditzaten; 2016ko ekitaldian 89 jarduera egin zituzten.

39

HEDADURA

Inauguratu eta 19 urtera, Guggenheim Bilbao Museoko jarduerek eragin handia dute hedabideetan: 2016. urtean Museoaren inguruko 23.038 berri eman zituzten. Oihartzun horren balioa 36 milioi euro baino handiagoa da, aurreko urteetakoa baino handiagoa; berri gehien Espainian, Frantzian, Alemanian, Italian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan eman dituzte.

Museoko programazio artistikoak urtetik urtera gero eta oihartzun handiagoa izan du. Ekitaldi honetan, Francis Bacon, Andy Warhol, Louise Bourgeois eta Parisko Eskolaren inguruko erakusketek izan dute estatuan eta nazioartean oihartzun gehien. Hedabideetan beste gai batzuk ere agertu ziren, batez ere nazioartekoetan: Museoaren arkitektura, “Guggenheim efektua”, erakartzen duen turismoa eta ekitaldi bereziak, Museoaren 20. urteurrena ospatzeko urtea hasteko Kraftwerk-ek eman zituen kontzertuak, adibidez. Gure erakundeak, beraz, Euskal Herria kanpoan zabaltzen laguntzen du.

Hedabideetan agerraldiak (arte-programazioa) • Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak. 976 agerraldi, 156 nazioarteko hedabideetan.• Andy Warhol. Itzalak. 1.104 agerraldi, 152 nazioarteko hedabideetan.• Hiriko panoramak: Parisko Eskola, 1900-1945. 663 agerraldi, 102 nazioarteko hedabideetan.• Ho Tzu Nyen: Ezagutzen ez denaren hodeia. 57 agerraldi, 6 nazioarteko hedabideetan.• Eija-Liisa Ahtila: Deikundea. 110 agerraldi, 11 nazioarteko hedabideetan.• Sam Taylor-Johnson: Hasperena. 201 agerraldi, 10 nazioarteko hedabideetan.• Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak. 74 agerraldi, 8 nazioarteko hedabideetan.• Francis Bacon: Picassotik Velázquezera. 1.031 agerraldi, 169 nazioarteko hedabideetan.• Albert Oehlen: Irudiaren atzean. 295 agerraldi, 37 nazioarteko hedabideetan.• Hermann eta Margrit Rupf-en Bilduma. 353 agerraldi estatuko hedabideetan eta 76 nazioartekoetan

38

Marketin-ekintzak Programazio artistikoaren berri emateko kanpainei esker bisitariak erakarri genituen erakusketetara eta Museoaren marka eta posizionamendua sendotu genituen nazioartean.

Andy Warhol. Itzalak36 agerraldi prentsan eta aldizkari espezializatuetan; 124 autobus-markesina Bilbon, bi astean; kanpaina aireportuko heldueren gunean, 10 MUPI eta bideo-horma bat; eta Gasteizko tranbian. Arlo digitalari dagokionez, grafikoaren 1,8 milioi inprimaketa baino gehiago egin zituzten web-gune turistiko eta kultural nagusietan. Gizarte-sareetan ere egin genuen kanpaina bat, eta 30.000 klik eta birmarketin-ekintza egitea lortu genuen.

Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak60 agerraldi prentsan eta hedabide espezializatuetan; kanpoko publizitate-kanpaina Bilboko autobusetan, hilabetean; eta 12 MUPI eta bideo-horma bat aireportuan. Gainera, iragarkia telebistan eman zuten (53 emanaldi), eta baita gizarte-sareetan ere (275.000 aldiz ikusi zen). Kanpaina digitala Espainian eta Frantziako Le Figaro egunkarian. Bilboko Arriaga plazan jarduera osagarri bat ere egin genuen, maiatzaren 27an eta 28an, eta 1.600 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.

Erreferentzia-kopurua, guztira 2016

Nazioarteko prentsa 1.477

Estatuko prentsa 5.149

Estatuko irrati eta telebistak 1.243

Museora etorri diren hedabideak 910

Hedabide digitalak 15.169

41

Bizitzan behin bakarrikUdarako hiru erakusketak (Andy Warhol, Louise Bourgeois eta Parisko Eskola) lema horrekin eman genituen ezagutzera. Prentsan eta aldizkari espezializatuetan 18 agerraldi izan genituen, erkidegoko telebista-katean iragarkia 36 aldiz eman zuten eta erkidegoko eta estatuko irratietan 179 aldiz. Museotik kanpo, Bilbon 150 bandera eta tranbian publizitatea jarri genituen, eta ekainean aireportuan ere zabaldu genuen. Kanpaina digitalari dagokionez, grafikoa eta iragarkia kulturan eta turismoan espezializatutako estatuko prentsa-atari eta webgune nagusietan zabaldu genituen, eta Frantzian ekintza txiki bat egin genuen. Horrez gain, iragarkia Facebook-en eta bideoak zabaltzeko beste plataforma batzuetan jarri genuen (YouTube, Adstream eta Teads TV, adibidez), eta 800.000 aldiz ikusi zuten.

Francis Bacon: Picassotik VelázquezeraPrentsan eta aldizkari espezializatuetan 65 iragarki; Bilboko markesinetan 124 OPI, bi astean; bost autobusetan biniloak, lau astean; tranbia osoan biniloa, urrian; eta 150 bandera hiriko kaleetan. Aireportuan ere egin genuen kanpaina, argidun iragarkiekin eta bideo-horma batekin. Arlo digitalari dagokionez, iragarkia 210.000 aldiz baino gehiago ikusi zuten. Display kanpainak harrera oso ona izan zuen estatuan eta Frantzian: webguneak 25.000 bisita baino gehiago izan zituen. Facebook-en elkarrekintzak gora egin zuen eta webgunean 2.200 bisita izatea eragin zuen. Erakusketari buruzko webgunean 65.315 bisita jaso genituen.

40 hEdAdURA

Francis Bacon eta Louise Bourgeois-i buruzko erakusketen inguruko kanpoko euskarriak

Internet eta gizarte-sareak • 2.294.120 bisita web-orrian.• Gizarte-sareetan iragarkia 510.000 aldiz ikusi zuten.• 254.694 jarraitzaile Facebook-en, 309.000 Twitter-en eta 139.000 Instagram-en. Espainiako museoen zerrendan, Bilbao

Guggenheim Museoa Instagram-en lehen postuan dago, Facebook-en hirugarren postuan eta Twitter-en laugarren postuan.

• Guggenheim Bilbao komunitatearen elkarrekintza handia da, estatuko museo nagusietakoa baino handiagoa.• Guggenheim sare osoak Twitter-en 2.931.700 jarraitzaile, Facebook-en 1.149.049 jarraitzaile eta Instagram-en 1.428.377

jarraitzaile ditu.

DENDA-LIBURUDENDA

2016an bisitari gehiago izan genituenez, eremuak eta giza baliabideak hobeto kudeatu genituenez eta gaien katalogoa berritu genuenez, Museoko denda-liburudendak bezero gehiago izan zituen. Ondorioz, eskariak, diru-sarrerek eta irabazi garbiak gora egin zuten, eta baita zerbitzuak eta bezeroen gogobetetzeak ere. Programazio artistikoak eragin zuen, neurri handi batean, salmentek eta irabaziek gora egitea, bereziki Louise Bourgeois, Andy Warhol eta Francis Bacon-en gaineko erakusketek, ikusgai zeuden obretan oinarritutako askotariko produktuak eskaini baikenituen. Produktu horiek harrera oso ona izan zuten eta produktuak zein Museoko denda esklusiboak eta diseinu eta kalitate onekoak direnaren irudia zabaldu zen.

Zerbitzuari eta bezeroen gogobetetzeari dagokionez, aldi horretan erosketak kudeatzeko eta kobratzeko sistema moderno berriak ezarri genituen, erosketa arinagoa eta gogobetegarriagoa izan dadin. Sistema horietako batzuk dira saltokiko terminal berriak, erosketa eta eskaintza bereziak pantailan erakusten dituztenak, eta kutxekin sinkronizatutako datafonoak, txartelarekin arinago ordaintzeko.

Gainera, tokiko bezeroak erakartzeko eta Bilboko hiri-eremuko biztanleei denda-liburudendaren berri emateko marketin-kanpainak egin genituen eta denda inguruan ezagutzera ematea lortu genuen; ondorioz, urtearen amaieran erosketa-kopuruak gora egin zuen.

Azkenik, diseinu eta arte garaikideko Widewalls aldizkari suitzarrak Museoko Denda-Liburudenda munduko museoetako hamar denda onenen zerrendan sartu zuen, eta nabarmendu zituen zabaltasuna, antolaera eta produktu-aukera fina. Aipamen horrek 2015ean The Guardian egunkari britainiarrak egindakoa indartu zuen.

43

ARGITALPENAK

Hona hemen 2016ko ekitaldiko argitalpenak:

• Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak. Erakusketaren katalogoa, gaztelaniaz, 368 orrialde.• Francis Bacon: Picassotik Velázquezera. Erakusketaren katalogoa, gaztelaniazko edizio originala, 208 orrialde.• Hermann eta Margrit Rupf-en Bilduma. Erakusketaren katalogoa, gaztelaniazko edizio originala, 142 orrialde.• Museoaren Lagunen Urtekaria 2015. Ele biko edizioa: euskara eta gaztelania.

Horiez gain, Museoaren baliabide digitalen bitartez, 2015eko Urteko Memoria argitaratu genuen webgune korporatiboan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Guggenheim Bilbao Museoaren kudeaketa-eredua bitarikoa da, publikoa eta pribatua, eta hori Patronatuan islatzen da; izan ere, babesle fundatzaileez gain (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Solomon R. Guggenheim Foundation), hogei erakunde pribatu daude. Horrez gain, Museoaren funtzionamenduaren giltzetako bat autofinantzaketa da: Museoaren ibilbide osoan, autofinantzaketa % 70 ingurukoa izan da (estatuan eta Europan portzentaje nabarmena da). Hori dela eta, gure kudeaketa beste erakunde kultural batzuentzat eredu da. Museoaren diru-sarrerek hiru iturri dituzte, portzentaje beretsuetan: lehenik, bisitariak (sarrerak, denda-liburudenda, ostalaritza eta abar); bigarrenik, kide partikularrak, kide korporatiboak eta babesleak; eta hirugarrenik, erakundeen finantziazioa.

2016an, ekarpen publikoa 11.280.000 eurokoa izan zen: Eusko Jaurlaritzaren aldetik 4.515.000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik 6.515.000 euro eta Bilboko Udalaren aldetik 250.000 euro. Bilboko Udalarekin hitzarmen bat sinatu genuen 2016ko maiatzaren 6an, aipatu diru-laguntza arautzeko.

KUDEAKETA-EREDUA

4544

Urtero bezala, Guggenheim Bilbao Museoko jardueraren eragin ekonomikoa aztertu dugu, kalkulu-eredu baten bitartez; 2016an kalkulu-ereduan aldagai berriak sartu eta galdeketak eguneratu genituen, balioak gaur egungo egoerara egokitzeko. Metodologia horren emaitza nagusiak adierazten du bisitarien batezbesteko gastuak gora egin duela asko.

Hona hemen 2016ko azterketako ondorioak:

• Museoaren jardueratik eratorritako gastu zuzen guztia: 485,3 milioi euro• BPGd sorkuntza: 424.6 milioi euro• Urtean gordetako lanpostu kopurua: 9.086• Euskal Ogasun Publikoetarako diru-sarrera gehigarriak: 65,8 milioi euro

Guggenheim Bilbao Museoaren estrategiako ildoetako bat kudeaketa gardena izatea da. Horregatik, 2015ean Etika-Kode bat adostu genuen, Museoan banakoen portaeraren eta portaera kolektiboaren oinarri diren jarduera-printzipio eta jardunbide egokiak biltzen dituena, ikuspegi arduratsu eta etikotik. Ekimen horri esker, Compromiso y Transparencia Fundazioak adierazi zuen gure Museoa estatuko gardenena izan zela 2015ean eta 2016an. Gainera, Fundazioak Guggenheim Bilbao Museoaren Etika-Kodea Gardentasunaren eta gobernu onaren hamar ekimen onenen zerrendan sartu zuen 2016ko maiatzean, eta bildumaren eta erakusketen administrazio eta kudeaketarekin zerikusia duten politikak nabarmendu zituen, bereziki. Alde horretatik, 2016ko ekainean, Batzorde Betearazleak eta Museoko Patronatuak Betetze Programa onartu zuten, alegia barne-kontrol eta -zaintzako sistema bat, delituak egiteko arriskua eragozteko, gutxitzeko eta berehala antzemateko balio duena. Betetze Programak, Etika-Kodeaz gain, honako hauek barne hartzen ditu: portaera-arauak, Museoaren kudeaketan, jardueran eta funtzionamenduan esku hartzen duten pertsona guztiek bete behar dituzten jarraibide eta arau orokorrak jasotzen dituztenak; Arrisku Penalak Prebenitzeko Eskuliburua, arrisku potentzialeko jarduerak eta ezarritako barne-prozedura eta kontrol-mekanismoak zehazten dituena; Salaketen Kanaleko Protokoloa; eta irregulartasunak antzemanez gero bete beharreko Jarduera Protokoloa.

Dokumentazio hori Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatiboan dago eskura.

ERAGINA ETIKA-KODEA

47

Guggenheim Bilbao Museoak jasotako sari eta golardoen zerrendari honako hauek gehitu dizkiogu 2016an: • Top choice 2016 Tourist Attraction, lianorg.com atari turistikoaren eskutik. 2015eko abenduak 18.• Condé Nast Traveller aldizkariaren The most beautiful museums in the world 2016 zerrendan lehen postua, artea eta kultura

kategorian. 2016ko martxoak 2.• Nerua Guggenheim Bilbao jatetxea 50 Best Restaurants zerrendan 55. dago. 2016ko martxoa.• Universal Recognition of Architectural Sustainability, Cuencako Unibertsitatearen (Ekuador) eskutik. 2016ko apirilak 14.• Widewalls aldizkariak denda-liburudenda Munduko museoetako 10 denda onenen zerrendan sartu zuen.• Segurtasun birtualeko proiektu onena: Evac Guggenheim, 2016ko Security Forum-ean. 2016ko maiatzak 5.• Compromiso y Transparencia Fundazioaren iritziz, Guggenheim Bilbao Museoaren Etika-Kodea Gardentasun eta gobernu

oneko hamar ekimen onenetako bat da. 2016ko maiatzak 9.• Estatuko museorik gardenena, Compromiso y Transparencia Fundazioaren iritziz, bigarren urtez. 2016ko irailak 16.• Meritu Artistikoaren Onda Cero Bizkaia saria. 2016ko azaroak 15.• Bikain euskararen kalitate ziurtagiria. 2016ko abenduak 19

SARIAK ETA AIPAMENAK HITZALDIAK

2016an, Guggenheim Bilbao Museoko profesionalek hitzaldiak eman zituzten, besteak beste honako hauetan:

• Bikaintasunari buruzko 1. ESADE biltzarra.• Europa Foruma. Euskadi Tribuna.• Metrópoli Fundazioa.• “Basque Country Economic Forum”, Washington-eko Smithsonian-en.• Bilboko Udalak hiri-eraldaketaren eta jarduera ekonomikoaren inguruan antolaturiko Cities & Economy Foroa.• International Leadership Program in Visual Arts Management, Deusto Business School eta New York University

erakundeek Museoarekin elkarlanean antolaturiko graduondokoa

46

49

Museoan 168 bisita izan genituen, askotariko arloetakoak. Politikariak eta erakunde publikoetako pertsona ospetsuak, besteak beste: Alex Salmond, Eskoziako ministro ohi nagusia eta Erresuma Batuko Komunen Ganberako gaur egungo kidea; Markku Markkula, Europar Batasuneko Eskualdeetako Lantaldeko lehendakaria; eta Giorgos Papakonstantinou, Greziako Finantza eta Ingurumeneko ministro ohia. Zientziaren munduko pertsona famatuak, adibidez: Martin Karplus, 2013ko Kimikako Nobel sariduna, eta Klaus von Klitzing, 1985eko Fisikako Nobel sariduna. Enpresen arloko jende ezaguna, esate baterako: Patti Harris, Bloomberg Philanthropies-eko CEO; Pedro Miró, CEPSAko CEO eta lehendakariordea; eta Erwan Camphuis, Cifonelli-ko CEO. Horiez gain, Museora letren eta kulturaren arloko ordezkariak ere etorri dira, besteak beste James Newton Howard konpositore iparramerikarra, 2015ean Goncourt saria irabazi zuen Mathias Enard idazlea eta Luis Gordillo artista.

VIP BISITAK

EZKERREtiK EsKUiNERA EtA goitiK bEhERA,: Martin Karplus, Kimikako Nobel sariduna; Jennifer Connelly aktorea; Michael Sheen aktorea; James Newton Howard konpositorea; eta Game of Thrones telesaileko aktoreak, 2016an Guggenheim Bilbao Museoan izan zirenean

51

babesle fundatzaileakEusko Jaurlaritza – Gobierno VascoBizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de BizkaiaThe Solomon R. Guggenheim Foundation

babesle estrategikoakBilbao Bizkaia KutxaIberdrolaFundación BBVA

babesleakBilboko Udala - Ayuntamiento de BilbaoFundación Vizcaína AguirreVocento - El CorreoITPIberiaEuskaltelFundación Vodafone EspañaPetronorDeia – Grupo NoticiasPwCSeguros BilbaoBolsa de BilbaoObra Social “la Caixa”EITBEDPMetro BilbaoFerrovial ServiciosProsegur

enpresa ongileakGrupo SPRICoca-Cola European PartnersIDOM, Ingeniería y ConsultoríaillycaffèBahía de Bizkaia Gas / Bahía de Bizkaia ElectricidadAthletic ClubBizkaia EnergíaDeloitteAceros Inoxidables OlarraSURNE, Seguros & PensionesChristie’sCorporación MONDRAGONCOMUNITACTelefónica

hedabide ongileakDeiaDiario El CorreoDiario ABCDiario VascoDiario MontañésDiario La RiojaNorte de CastillaExpansiónEl MundoCadena Sermasdearte.comGaraRonda Iberia - ExcelenteEstrategia EmpresarialLa Ría del OcioEmpresa XXIGrupo COPEEl País SPEND IN MagazineSundance ChannelOdiseaFilm&Arts

enpresa elkartuakKereon PartnersViviendas de VizcayaProductos de Fundición, S.A.Cámara Comercio Bilbao - Bilboko Merkataritza GanberaCuatrecasasGiroa - VeoliaPrevisora Bilbaina SegurosAutoridad Portuaria de BilbaoVelatiaBarceló Hotel Bilbao Nervión ParklexGrupo TamoinIXO grupoBNP Paribas EspañaBodegas de los Herederos del Marqués de RiscalHotel AbandoHotel CarltonMercure Bilbao Jardines de AlbiaHotel MiróTecnalia Consorcio de Transportes de BizkaiaPernod Ricard BodegasAccentureGran Hotel DomineLantegi BatuakRandstadGrupo ErhardtLópez de Heredia Viña TondoniaUniversidad de DeustoHotel Hesperia BilbaoPQCGrupo ErakusHotel Conde Duque BilbaoSmurfit Kappa NervióninfinitC.Heineken EspañaFonexion SpainTubacexMahou San MiguelFundación Banco SabadellActelion

Credit SuisseHemobesaCervezas KelerGLASSOLUTIONS Saint GobainBanco Popular EspañolASISAHUGO BOSSABOCAGas Natural FenosaKP1DOMINIONTubos ReunidosIMQHotel Amara PlazaCOLASLIN3SMontblancVittoria AssicurazioniVama Fzco

ohorezko kideakJosé Antonio ArdanzaPilar ArestiRafael OrbegozoPlácido ArangoAlicia KoplowitzEduardo BecerrilGuillermo Caballero de LujánMario FernándezMª de los Ángeles AristrainJosé Antonio IsusiJosé María JuncadellaAlejandro AznarJosu BergaraAlfonso Basagoiti Guillermo BarandiaránVictoria IbarraHeinrich WickeBartolomé FierroFernando RodésPatricia ZugazaGonzalo Corcóstegui

A 31 de diciembre, 2016

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa

Lanak

© Carlos Bunga; © Sucesión Pablo Picasso. VEGAP, Madril, 2017; Jorge Oteiza © Pilar Oteiza, A+V Agencia de Creadores Visuales, 2017; © James Lee Byars; Louise Bourgeois: The Easton Foundation/VEGAP, Madril, 2017; Francis Bacon: © The Estate of Francis Bacon. Eskubide jabedunak dira. DACS/VEGAP, Bilbo, 2017; Andy Warhol: © Andy Warhol Foundation for the Visual Arts, ARS, NY, VEGAP, Bilbo, 2017; © baimendutako erreprodukzioak, VEGAP, Bilbo, 2017; © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo, 2017.

52