aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea...

32

Transcript of aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea...

Page 1: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako
Page 2: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

aurk

ibid

ea

Page 3: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

ElkarrizkEta: GrEGory SchaEfEr “Goyo” B2-3 4

zEiN MENDi Da? a1 6

Pako tEJaDoS, Mila ESkEr, BEti zUrEkiN zorrEtaN! B1 8

ElkarrizkEta: alEJaNDra iSaSti B2-1 10

ErrEzEtak aiSa talDEa 12

ErrEzEtak a1 14

ElkarrizkEta: DaviD roMtvErDt B2-1 16

ErrEzEtak a2 18

ErrEzEtak a2 20

EUSkal GrafiarEN EzaUGarriak B2 22

kafEa, aSPalDiko Eta BEtiko EDaria c1-1 24

PoliMaitaSUN zalEa al zara? c1-1 28

Nola liGatU EUSkaraz MaizPiDEtik kaNPo? c1-2 30

MAIZPIDE ALDIZKARIA. Lege gordailua: SS-0292/04

Parte hartzaileak: MAIZPIDE euskaltegiko ikasle eta irakasleak

Azala: KRISTINA AROZENA

Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (Lasarte-Oria)

Diseinua eta maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa (Lasarte-Oria)

aurk

ibid

ea

Page 4: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

4

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Zertara joan zinen Japoniara?Kultura ezagutzera joan nintzen, eta, aberatsa ez ezik, erakargarria ere iruditu zitzaidan. Nahiz eta japoniera hizkuntza erraza ez izan, hitz egiten ikasi nuen; izan ere, japonieraz bakarrik hitz egiteko aukera izaten nuen. Egia esan, japonieraz hitz egitea ez da hain zaila; idaztea, or-dea, askoz zailagoa da. Nire ustez, dena den, euskara baino errazagoa da. Pasadizo barregarri bat gertatu zi-tzaidan: supermerkatura azukre bila joan nintzen eta etxera iristean konturatu nintzen ez zela azukrea, gatza baizik. Pentsa nolako aurpegia geratu zitzaidan. Gauza bera gertatu zitzaidan atunarekin eta katuarentzako ja-nariarekin. Horretan ikasi nuen zein zaila den japonieraz irakurtzea. Handik aurrera hiztegia hartuta joaten nin-tzen leku guztietara, badaezpada.

Japonian izan ondoren?Kaliforniara joan nintzen. Sanoman (Ipar Kalifornia) ardandegi batean lan egin nuen, ardoa ekoizten eta dastatzen. Gero, Los Angelesen sukaldaritzan lan egin nuen, batez ere, jaietan catering-ak prestatzen. Gainera, hainbat ospetsuren etxera joan nintzen bazkariak pres-tatzera.

Non ezagutu zenuen baserri mundua? Frantzian eta Euskal Herrian ezagutu nuen. Urtebetean zehar zortzi baserri ezagutu nituen. Lyon-en izan nin-tzenean, familia batekin geratu nintzen eta dena eko-logikoa ekoizten zuten. Hantxe ikasi nuen ogia egiten. Otorduen eta lo egitearen truke egin nuen lan. Geroa-go, Bretainian ahuntz-gazta egiten aritu nintzen, eta baita olioa egiten ere, Cannes ondoan.

Kanarietan, Valentzian eta Zigoitian (Araba) ere janari mota desberdinak nola prestatzen dituzten ikasi nuen. Euskal Herriak harrapatu ninduen eta hemen geratu nintzen. Zigoitira udan ailegatu nintzen. Dena oso po-lita zen… eguraldia, negua probatu arte. Negua heldu

Floridan sortu zen duela berrogeita lau urte. Bere sus-traiak irlandarrak eta australiarrak dira. Bestalde, bere gurasoak Chicago-koak izan arren, haurtzaroa eta nera-bezaroa Floridan eta Kalifornian pasatu zituen. Hogeita hiru urte zituenenean, Japoniara joatea erabaki zuen. Han hiru urte egon zen ingelesa irakasten.

Urtarrileko goiz batean Oh yeah! esanez agertu zen Maiz-piden. Mutil luzeska, lerdena, dotorea, ile kizkur eta bibote modernoarekin, alaia eta mugitua. Gregory Schaefer “Goyo” floridar sukaldariaz ari gara. Mundu zabalean batetik bestera ibili ostean, Euskal Herria hartu du bizitoki.

“Nahi nuena Euskal Herrian aurkitu dut”

Page 5: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

5

ElkarrizketaGregory Schaefer “Goyo”

B2-3

zenean, Zigoitiak Siberia zirudien eta oso gogorra izan zen, eta, horregatik, Donostiara joan nintzen bizitzera.

Donostian giro ederra dago. Asko gustatzen zait giroa, itsasoa, kultura, eta batez ere janaria… Munduko onena da. Zazpi urte daramatzat Donostian bizitzen. Autono-moa naiz eta Euskal Herrian (Iparraldean nahiz Hegoal-dean) eta Errioxan gida turistiko lanetan aritu naiz.

Bestalde, errezetak, dastaketak… hilero egiten ditut. Gainera, orain klaseak ematen ditut Donostian, Bidebie-ta auzoko Kontadores gazte-etxean, eta bi astean behin ikastaroak ematen ditut gazteentzat.

Gazteak, euskaldunak, Erdialdeko amerikarrak eta ara-biarrak dira.

Asko bidaiatu dudanez, ikastaroetan janari mota des-berdinak prestatzen ditut. Hain zuzen ere, duela bost urte Kuban izan nintzen sei hilabetez eta Kubaren egoe-ra, sukaldaritzaz gain, ezagutzeko aukera izan nuen eta, bai, egoera zaila da bertan.

Zergatik erabaki zenuen euskara ikastea? Euskal Herriak asko eman zidan bertara heldu nintze-

nean, eta orduan nik ere berari itzuli nahi izan diot berak eman didana. Errespetu handia diot hemengo kultura-ri… Oso jende gutxik dakien hizkuntza da eta eutsi egin behar diogu! Euskara ez dut behar lan egiteko. Izan ere, ingelesez hitz egiten dut nire bezeroekin.

Gustatzen zaizu Maizpideko janaria? I really like it!!! Atzoko oilaskoa lehor samarra zegoen, baina uste dut oso ondo dagoela. Kar, kar, kar…

Bost Michelin izar dituzten jatetxeetan ez daukat inte-resik. Herri txikietako adinekoek janaria nola prestatzen duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako kultura dagoen eta janaria prestatzeko moduan antzinako ohi-turei eusten zaien. Txerri-boda, ozpinduak, gazta, ipa-rraldeko hegaluzea… denetik egin dut. Eta munduan zehar leku gutxitan jarraitzen dute horretan. Tradizioa ikasteko nuen jakin-minagatik, hain zuzen ere, joan nin-tzen Japoniara gaztetan.

Betiko geratuko zara hemen?Baietz uste dut. “Eguzkia asko gustatzen zaidalako!”. Kar-kar-kar.

Page 6: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

6

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Mendi hau Nafarroan dago.2446 metroko altuera du.Normalean Linza aterpetxetik igotzen da.

Bide hau egiteko 6 edo 7 ordu behar dira.Nafarroa, Aragoi eta Frantzia artean dago.Euskal Herriko mendi altuena da.Desnibel positiboa: 1372 metro.Ze mendi da?

oiartzunen dago, Gipuzkoan.Mendilerro honek hiru tontor ditu. Haien izenak Irumugarrie-ta, Txurrumurru eta Erroilbide dira.

Irumugarrietak 806 metro ditu, Txurrumurruk 821 eta Erroilbidek 837.Mendi hauek zail samarrak dira ibiltzeko. Eskalada egiteko toki ona, bai-na zaila. Horma handiak daude. Desnibela 780 metrokoa da.Ze mendi da?

zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, irati oihanaren ekialdean, zaraitzu ibarrean.Mendi horrek 2.017 metro ditu eta desnibel handia du. Tontor

hau iparraldean dago.Bideak gogor egiten du gora, baina erraza da. Mendi mitikoa da euskal-dunontzat, basajaunen eta Mariren bizitokia.Ibilbidea Larrau mendatetik hasten da (566 metro ditu).Ze mendi da?

Mendi hau Gipuzkoan dago kokatuta, arrasate eta Elo-rrio herrien artean. Mendi honek 1.117 metro ditu.

Bide hau egiteko ordubete eta 30 minutu behar ditugu. Abiapuntua Udala auzotik egiten da eta mendi tontorrean gurutze bat dago. Desnibela 617 metrokoa da.Ze mendi da?

Mendi hau araba eta Bizkaia artean dago.Altuenak 1.482 metro neurtzen ditu.Sei ibilbide nagusi daude bertara igotzeko.

Normalean Pagomakurretik igotzen da eta ibilbidea egiteko 3 ordu behar dira.1899an metalezko gurutze bat jarri zuten, 17 metrokoa da.Ze mendi da ?

ZEIN MeNdi da?

1

2

3

4

a

e

B

C

d

ORHi

aRaTZ

BeRiaiN

GORBeia

Page 7: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

7

Erreportajea Zein mendi da?

A1

Mendia hau araba eta Gipuzkoa artean dago.1443 metro neurtzen ditu.Normalean Araiatik igotzen da.

Ibilbidea egiteko 4 ordu behar dira.Altzaniako mendi handiena da. Desnibel positiboa 990 metro.Abiapuntua: San Adriandik tontorrera.Zailtasuna: erraza da.Ze mendi da?

Mendi honen zatirik handiena Bizkaian dago, beste zatia araban. Mendi honek 1.331 metro neurtzen du.

Abiapuntua Urkiolatik eta tontor gainera iristeko 2 ordu (5km), gutxi gorabehera, behar dira. Zailtasun ertaina.Beste abiapuntua Arrazolatik, 3 ordu (6 km), eta bide honetatik ere zail-tasun ertainekoa da. Harrizko mendia da eta Mari euskal mitologiako jainkosa bizi da koba-zulo batean.Ze mendi da?

Mendi hau Nafarroan dago.1.494 metro ditu.Mendi tontorrean ermita dago.

Sei ibilbide nagusi daude bertara igotzeko.Jendea normalean Unanutik igotzen da, oinez ordu eta erdi behar da.Ze mendi da?

Mendi hau mugan dago. lapurdin eta Nafarroan dago.905 metro ditu eta 700 metroko desnibela.Bide hau egiteko tren txiki elektrikoa hartu ahal duzu. 35 mi-

nutu ditugu. Oinez, Beratik 2 ordu ditugu eta Azkaine edo Saratik 2 ordu inguru (7km).Mendi hau oso famatua da, milaka bisitari igotzen dira urtero-urtero.Mendi hau talaia paregabea da Lapurdiko kostaldea eta Txingudiko ba-dia ikusteko.Ze mendi da?

6

5

7

8

9

F

G

H

i

HiRU eRReGeeN MaHaia

LaRRUN

aiaKO HaRRiaK

aNBOTO

UdaLaiTZ A:5, B:7, C:1, D:9, E: 4, F:2, G:8, H:3, I:6

Page 8: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

8

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Albaceten jaio zen 1954an. Zortzi urte eta erdi zituela, Ataungo Aiara joan ziren bizi izatera gurasoak eta lau anaia-arreba. Amak arbi soroak ikusi zituenean bereha-la esan zuen Ataunen ez zegoela goserik. Bederatzi bat urte zituela urte eta erdi morroi joan zen Ataungo base-rri batera. Sei bat hilabetean ikasi omen zuten euskaraz senideek. Albacetetik ekarri zituzten hainbat ohiturak hemengo jendea harrituta utzi zuen, esate baterako, tomatea gordinik jateak. Uztailaren 2an, Santa Ixabel egunean, umea zelarik, lehenengo bertsoak entzun zi-tuen eta orduantxe piztu zitzaion bertsoetarako grina. 18 urte zituela dozena bat bertso idatzi zituen bere bizi-tzari buruzkoak. Albaceteko lehen bertsolaria bera izan dugu. Ataunen hiru urte eman zituzten eta ondoren Lazkaora etorri ziren bizi izatera.

19 urte zituela tailer mekaniko batean ofizioa ikasten aritu zen eta bertan aritu zen hemeretzi urtez. Ondoren “Artes y Oficios” ikastera joan zen urtebetez.

Hurrengo urteak Irizarren pasatu zituen erretiroa hartu zuen arte.

Kanpotik etorriak izan arren, inoiz ez omen zuten baz-terketarik izan, eta harrera ona izan omen zuten.

Pako Tejados ez da edozein. Beti laguntza emateko prest, euskara bandera hartuta alde batetik beste-ra, mintzalagun-proiektuan, dirulaguntzak eskatzeko prest, inoiz aurpegi txarrik jarri gabe. Mila esker, Pako, izugarria haiz!

PaKO TEJADOS mila esker, zurekin beti zorretan!

Page 9: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

9

Mila esker, Pako

B1

Page 10: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

10

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Nondik dator “ isasti” abizena ?Ez dakit, baina familia Villabonan bizi da eta orain arte, hona etorri arte, nire harremana ia-ia birtuala zen. Ez da odoleko familia, baina familiatzat dut. Nire lehen harre-mana horixe izan zen. Bilera egin baino lehen Internet bidez elkar ezagutu genuen. Nahiz eta arraroa izan, ho-rrela izan zen. Orain, normalean astebururo joaten naiz familia bisitatzera.

Non bizi dira isastitarrak ?Argentinan. Orain dela hamar urte bilera bat egin ge-nuen Isasti abizena genuen pertsona batzuek.

Zergatik hasi zinen euskara ikasten ?Hemen bizi nahi dudalako eta horretarako euskara hitz egitea hobea dela uste du.

Orain dela hamar urte bilera bat egin zenuten Isasti-tar guztiek. Hamar urte horietan zer egin duzue? Gaur arte… zer gertatu da euskararekin hamar urte horietan?

Buenos Airesen euskal elkarte batera joaten naiz, eus-karaz abestera bakarrik, ostiralero. Elkarteak Euskalzale izena du.

Zergatik etorri zara Maizpidera?Euskalzaleko irakasle batek Maizpiden ikasi zuen, ez da-kit zergatik hemen, baina irakasleak hemen ikastea nor-mala dela esan zidan.

abesbatza amaitu eta gero noiz hasi zinen euskara ikas-ten? Buenos Airesen, orain dela hiru urte, gutxi gorabehera. Buenos Airesen astean behin oso zaila da.

Noiz etorri zinen argentinatik?Ekainean.

Alejandra ISASTI Argentinakoa da, Buenos Airesen sortu zen. Nahiz eta Montevideon urte asko bizi izan den, orain Buenos Airesen bizi da. 2019ko azaroan Maizpidera etorri zen euskara ikastera.

“Maizpiden, hippy samar sentitzen naiz”

Page 11: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

11

ElkarrizketaAlejandra Isasti

B2-1

eta Maizpidera?Azaroan.

Zer da zuretzat euskal Herria?Egunero gauza berri bat ezagutzen dut. Nire lehenengo inpresioa oso polita da. Eta oso desberdina da Buenos Ai-resekin konparatuta. Normalean herri handian bizi naiz eta orain hemen herri txikian desberdina da, oso desber-dina, baina interesgarria da hemen jende asko ezagutzea.

Zein dira zure herriaren eta euskal Herriaren arteko ber-dintasunak? Tira, gutxi. Desberdina da herri handian bizitzea eta el-karbizitza, eta, gainera, Maizpide Komuna moduko bat da, berezia. Baina oso gogorra da eta zaila da Hego Amerikatik etortzea, hemen bizimodua garestia da-eta. Sakrifizioa da, diru aldetik eta pertsonalki.

Herri-mina duzu?Bai. Gogoa daukat, asteburuetan Argentinako nire etxe-ra joango nintzateke.

europa ezagutzen duzu? Bai, hamabost urtez lan egin nuen enpresa pribatu ba-tean. Oso handia zen eta normala zen Europan eta Asian zehar bidaiatzea. Espainia, Italia, Alemania, Suitza… Frantzia ere bai, nire alaba hortxe bizi baita.

Hemen euskal Herrian geratu nahi duzu?Ez dakit. Niretzat oso inportantea da bisa edo hiritarta-suna lortzea, Hego Amerikako jendearentzat, oro har; lan egiteko, hemengo bizi maila oso handia da eta, bue-no, guretzat desberdina da. Hego Amerikako egoera gogorra da, bai inflazioagatik bai egoera sozialagatik. Politika ere bai. Orain giza mugimendu handiak ditugu Hego Amerikatik Europara, eta duela urte asko alderan-tziz zen. Joan-etorrian.

espero zenuena aurkitu duzu euskal Herrian?Uffff, esperientzia oso gogorra da, baina oso pozik nago hemen egoteagatik. Normalean, Argentinan nire bizitza oso desberdina da. Hemen izatea berezia da. Hippy sa-mar sentitzen naiz.

Zerbaitek harritu zaitu euskal Herrian?Hemengo bizi maila oso handia da, jendea normalean ongi bizi da eta hori ikus dezaket egunero hemen bizi naizelako.

Yoga praktikatzen duzu?Normalean bai, baina hemen ez. Saiatzen ari naiz yoga euskaraz egiten; hala ere, gogorra da niretzat. Agian, da-torren hilean egin ahal izango dugu Maizpiden.

Noiztik praktikatzen duzu yoga eta zergatik?Orain dela hogei urte hasi nintzen. Nire lana oso gogo-rra zen eta yogak lagundu egin zidan hobeto egoten. Baina tira, alde fisikoa bakarrik. Orain beste gauza bat da. Nire bizimodua da.

eta zure herrian euskara erabiltzen duzu?Inoiz ez. Oso arraroa da. Buenos Airesen bizi izan nintze-nean txinatar auzo baten ondoan bizi nintzen eta txine-ra entzutea normala zen, baina euskara ... bada, ez.

euskal etxean?Euskal etxean berezia da. Astean behin joaten nintzen eta euskara exotikoa zen!

Hemen exotikoa zara eta han ere bai…Kar, kar, kar…

Page 12: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

KUSKUSA BARAZKIEKIN

OSaGaiaK • Kilo bat kuskus• Litro eta erdi ur• Kilo bat arkume

haragi• 2 tipula• 2 tomate• 3 azenario• Arbi bat• Kuiatxoa

(kalabazina) bat• 250g kuia (kalabaza)• Edalontzi bat bete

txitxirio (bezperan beratzen ipinitakoak)

• Oliba olioa• Gatza• Piper beltza• Jengibre hautsa• Azafraia• Mahaspasak

PReSTaKeTa

• Barazkiak garbitu, behar direnak zuritu eta guztiak era berean moztu, makila forman. Tomatea eta tipula izan ezik.

• Lapiko batean olioa ipini eta tipula erregosi. Gehitu haragia, azafraia, jengibrea eta gatza. Ondo nahastu ondoren, tomatea, txitxirioak eta ura gaineratu.

• Sutan jarri eta 15 minutuz dena egosi, geroxeago ka-labaza, kalabazina, azenarioak eta arbia gehitu. Lapi-koa itxi eta 15 minutuz dena egosi.

• Beste ontzi batean kuskusa uretan beratzen ipini ur pittin bat har dezan. Ondoren, ontzi berezi batean, mahaspasekin batera lurrunetan egosi.

• Azkenik erretilu zabal batean, koilara baten laguntzaz, kuskusa erdian jarri (nahi bada, gurin pittin bat ipini dena ez lehortzeko) jarraian egosita ditugun haragia eta barazkiak kuskusaren gainean zabaldu.

SARMALEErrumaniako janaria

OSaGaiaK • 750 g. haragi xehetu

(txerri eta behi haragia nahastuta) • 2 tipula • 4-5 koilarakada tomate frijitu • Aza handi edo ertain bat• Ogi xafla bat • 100 g. gurin edo oliba olio • 100 g. arroz • Ezkai koilaratxo bat

(cimbru errumaniaraz) • Koilaratxo bat piper beltz • 100 g. hirugihar

PReSTaKeTa

• Lehenengo haragia txikitu eta gero arro-zarekin nahastuko dugu. Ondoren lapi-ko batean osagai guztiak sartuko ditugu, aza izan ezik. Gero aza irakiten ipiniko dugu eta azaren orriak zabalduko ditu-gu. Aurrez prestatuta dugun nahaskia, koilara baten laguntzaz, aza orri bakoi-tzean ipini eta argazkian bezala bilduko ditugu.

• Azkenik, denak lapiko batean jarri, eta ordu eta erdiz aza egosi dugun saldatan su motelean egosi.

12

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Page 13: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

OTARRAINXKA PIKANTEAK TOMATEAREKIN MANZANILLAR ERARA

PReSTaKeTa

1. Zuritu otarrainxkak, isatsa utzita. Buruekin eta azalarekin salda bat egin ondoren “Avecrem” zatitxo bat gehitu.

2. Kazola baxuan olioa, baratxuri xehetua, “cayena” piperra eta otarrainxkak jarri. Utzi 3-4 minutuz frijitzen, ondoren sutatik atera.

3. Tomate saltsa egiteko, tomateak zuritu eta kazola batean gehituko dizkiogu tipula, piper berdea, edalontzi bat ur, koilaratxo bat azukre, koilara erdia gatz eta olioa. 40 minutuz egosten utziko dugu eta dena egosi ondoren, irabiagailuan pasatuko dugu ondo birrindu arte.

4. Jarri otarrainxkak su motelean eta gehitu koñaka, sua igo eta irakiten flanbeatuta dagoenean, gehitu perrexil txikitua eta nahastu koilara batekin.

5. Azkenik, otarrainxkak tomate saltsarekin batera ipini eta dena egosten utzi 10 minutuz.

HOTZA ZEIN BEROA JAN DAITEKE

OSaGaiaK • Kilo bat otarrainxka gordin • Edalontzi erdia oliba olio • 4 baratxuri ale • Edalontzi erdia koñaka • Zatitxo bat “Avecrem” • Perrexil txikitua zaporea emateko • 2-3 “Cayena” piperra • 7 Tomate • Tipula handi bat • Piper berde bat • Koilaratxo bat azukre • Koilarakada erdia gatz • Koilarakada bat oliba olio• Edalontzi bat ur

TE BERDEA SALKA ERARA

OSaGaiaK• Te berdea (edalontzi erdia).• Azukrea.• Ura.• Mendafina.

MaTeRiaLa• Teontzia.

PReSTaKeTa• Ipini ura teontzian eta gehitu te berdea,

ondoren irakin sei edo zazpi minutuz.

• Sutatik atera, eta gaineratu mendafina eta azukrea.

• Dena zazpi bat minutuz pausatzen utzi.

• Edan behar duzunean berotu eta hartze-ko prest dago.

13

Errezetak

AisA taldea

Page 14: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

14

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

ARTO-MALUTADUN BONBOIAK

OSaGaiaK • 100 g. estaltzeko txokolate• 40 g. arto-maluta

(Gosaritarako malutak)• 20 g. laranja-konfitura

NOLa eGiN• Lehenengo txokolatea mikrouhin labean

urtu, ondoren laranja konfitatua nahastu eta epeldutakoan, arto-malutak erantsi. Bukatzeko nahasketarekin bolatxoak-e-do egin. ON EGIN!!!!

MORENITOAK

OSaGaiaK • 100 g. txerri-gantz• 220 g. irin• 40 g. azukre• 60 ml. ur• Estaltzeko txokolatea

NOLa eGiN

• Osagai denak, txokolatea izan ezik, ondo nahastu orea egin arte. Nahasketa arrabolarekin zabaldu hiru bat zentimetroko lodierara iritsi arte. Ondoren, mol-dearekin moztu eta labean sartu 180 gradutan gorri-tu arte (15-20 minutu). Atera eta gero, hozten utzi eta hoztutakoan urtutako txokolatetan sartu, ondo busti arte. Bukatzeko, txokolatea gogortzen utzi. ON EGIN!!!

Page 15: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

15

Errezetak

A1

TXIPIROIAK PELAYO ERARA

NOLa eGiN Tipula eta piper berdea garbitu eta moztu ondo-ren, zartaginean olio piska batekin su motelean ja-rri, ondo egin arte. Bitartean, txipiroiak garbitu eta tiratan moztutakoan, plantxan egin. Bukatzeko, bota txipiroiak tipula eta piper berdetara. Gatza eta olioa norbere gustura bota. ON DAGIZUELA!!!

OSaGaiaK • Kilo bat txipiroi• Piper berde bat• Tipula bat• Gatza• Olioa

HORNAZOA

OSaGaiaK (Orea egiteko)• Ardo-baso baten bi heren ur eta heren

bat ardo zuri• 60 ml. olio• 2 arrautza• Kilo bat irin

(gutxi gorabehera, eskuetan itsasten ez denean orea ondo dago)

• Legamia freskoa

ORea NOLa eGiN• Dena nahastu orea egin

arte, irina orea eskueta-tik ondo askatu arte bota; ondoren bikoiztu arte, lo-tan utzi.

OSaGaiaK (barrukoa egiteko)• Kilo bat solomo• Hirugiharra (nahi adina)• Txistorra (nahi adina)• Urdaiazpikoa (nahi adina)

Legamia freskoa

NOLa eGiN• Orea bitan banatutakoan, arrabolarekin dena

ondo zabaldu, labeko erretiluaren azpian jarri ore zati bat, gainean barrukoa (solomoa aurrez zartaginean pasatzea komeni da), denetik edo aukeratuak sartu eta beste ore zatiarekin esta-li ondoren, arrautza irabiatuarekin gaina ondo margotu. Gero labean sartu eta gorritutakoan atera. ON DAGIZUELA!!

Page 16: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

16

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Zein da zure harremana euskal Herriarekin?Emaztearen familia Iparraldekoa da, gutxi gorabehera 1920an Wyomingera joan ziren bizitzera.

Beti, mitoetan eta ipuinetan bezala artzainak ziren, eta rantxo batean lan egin zuten familiakoek. Denbora pa-satu eta gero, rantxoaz jabetu ziren.

David Romtvedt Buffalon bizi da, Wyoming estatuan. Idazlea eta musikaria da, eta AEB-ko unibertsitate publiko batean klaseak ema-ten ditu.

“Hizkuntzak bere arima, bere nortasuna eta munduko ikuspegi bat dauka”

Page 17: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

17

ElkarrizketaDavid Romtverdt

B2-1

eta hizkuntzarekin? Zergatik hasi zinen euskara ikasten?Hori historia nahiko luzea da, baina labur kontatuko di-zuet. Aitaginarrebarekin lan egiten nuen orain dela 25 urte. Aitaginarrebak bere rantxoan lan asko eman zidan, orduan eta batez ere haren rantxoan bazeuden 20 haize errota, eta denek ura lur azpitik hartzen zuten. Orduan lan asko zegoen eta asko gustatzen zitzaidan. Aitagina-rrebaren ama hizkuntza euskara zen. Buffalon jaio zen, Estatu Batuetan. Baina gure herria etorkinen herria izan da beti. Orduan, lehenengo hizkuntza euskara izan zen bere kasuan. Eskolan sartu baino lehen ez zekien inge-lesik, Wyomingen euskara bakarrik hitz egiten zuten. Ai-taginarrebarekin euskaraz hitz egitea oso garrantzitsua eta interesgarria izango zela pentsatu nuen.

Zergatik etorri zara Maizpidera?AEBn ez zegoen beste aukerarik. Maizpidera etortzea izan da nire aukera. Ia-ia urtero etortzen naiz, hilabete pasatzen dut hemen.

Maizpidera batez ere unibertsitateko ikasleak etortzen dira, nire kasuan adibidez, ezin dut, lanagatik, familia-gatik…

Hasieran zero mailatik hasi nintzen. Zuek, adibidez, zuen kasuan kalean entzuten duzue, eta asko ikasten duzue, baina nire kasuan ez. Hastapenetik hastea ezi-nezkoa da. Hasierako egunak gogoratzen ditut, klasean ni “nire Bakarkarekin”, ni bakarrik, ez nuen ezer ulertzen. EZERTXO ERE EZ! Oso gaizki, benetan, oso gaizki senti-tzen nintzen. Eta orduan neure buruari hauxe esaten nion: “David, aurrera, aurrera! Ez etsi.”

Hiru urte pasatu ondoren itzuli nintzen. Etxean “Bakar-ka” metodoa erabiltzen dut ikasteko

Zure herrian euskara erabiltzen duzu?Bai, badaukagu aukera euskaraz hitz egiteko. Idahoko hiriburuan, Boisen badago euskal komunitatea, nahiko bizia eta nahiko handia. Eta askotan denbora pasatzen dut Boisen eta han euskaraz hitz egiten dut. Gure he-rritik Boisera kotxez hamalau ordu daude, baina egun batean egin dezakegu. Adibidez, iazko Urte Berrian bes-te musikari batzuekin joan nintzen Boisera, eta euskal ospakizun handia izan zen. Orduan, egun batean joan eta hurrengoan etxera itzuli nintzen.

Baina nire asmoa ez da bakarrik erabiltzea, beste helbu-ru bat baizik. Nire kasuan uste dut edozein hizkuntzak bere burmuina, bere arima, bere nortasuna eta mundu-ko ikuspegi bat daukala. Nire ustez, babesteko beharrez-koa da hizkuntza guztiak gordetzea. Zabalagoa izango da mundua. Beste hizkuntza bat ikastea zein ona den.

Beraz, Wyomingen zein da aukera? Euskara dugu eta beste bi hizkuntza gutxitu ere bai: indiar arapajoeak eta indiar shoshoniak. Hizkuntza horiek ere babestu egin behar ditugu.

Trikitixa jotzen duzu? Noiztik eta zergatik?Txikitan eta gaztetan nire prestakuntzak musikaren in-gurukoak izan ziren. Hogeita hamabi urterekin diatoni-koa jotzen ikasi nuen; beste akordeoi mota bat da, soinu txikiaren antzekoa da, ez da berdin-berdina, ez da gauza bera. Gure herriko dantza taldean, “Basque dancers” tal-dean, diatonikoarekin hasi nintzen jotzen, eta azkenean konturatu nintzen hori ez zela euskal tresna. Badaude desberdintasun batzuk diatonikoaren eta trikitixaren artean; orduan hasi nintzen trikitixa jotzen, eta orain biak jotzen ditut.

Page 18: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

18

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

aLiOLi DE cODONYAlioli de codony? Barkatu, baina zer da hori?

OSaGaiaK (6 lagunentzat)• 2 irasagar.• 4 baratxuri ale (gutxienez!).• 250 ml oliba-olio.• Koilarakada erdi (txikia) gatz.• Arrautza 1 (berehala jan nahi bada).

TReSNa • Zaparria

(nahiko handia).

NOLa PReSTaTU?

• Jarri irakiten irasagarrak 20 minutuz.• Atera irasagarrak eta hozten utzi. Ondoren, zuritu, zatitu eta gorde ge-

rorako.• Zuritu baratxuriak eta zaparrian xehatu, pulpa bezala gelditu arte. • Bota arrautzaren gorringoa eta nahastu (arrautza ezin da hotza izan,

epela baizik).• Jarraian, bota irasagarra eta eragiten hasi.• Nahasketa uniformea denean, bota oliba-olioa poliki-poliki eta az-

kar-azkar jarraitu eragiten (10 minutuz gutxi gorabehera). Bitartean, nola ari den emultsionatzen ikusiko duzu.

Buztinezko kazolan zerbitzatzen da.OHARRA. Zure asmoa kontserbak egitea bada, prozesua bera da, baina ez bota arrautzarik eta bukatzen denean, sartu aliolia kristalezko ontzie-tan eta ondoren jarri Maria bainuan.

on egin! / Bon profit!

Galdera bat: Gustatzen zaizu irasagarra? Erantzuna “noski,” bada.... Jateko zenbat modu ezagutzen dituzu?Erantzuna “bat bai, menbrilloa ezagutzen dut” bada, hemen aurkituko duzu irasagarra jateko beste era bat. Baina itxoin, itxoin! Beste galdera bat:Baratxuria ere gustatzen zaizu?Erantzuna berriro “noski, nori ez zaio gustatzen? Galdetzea ere!” baldin bada, orduan:Andre-jaunok, hemen aurkezten dizuet...

Irasagar-aliolia oso plater tradizionala da Kataluniako mendietan, batez ere Pi-rinioetako eskualdeetan (Alt Urgell, Sol-sonès, El Berguedà...). Eskualde horietan irasagarrondoa oso ondo hazten da, ho-tzera oso ondo moldatzen da eta.

Normalean, bere fruituekin menbrilloa egiten da, baina kokoteraino bazaude edo gozorik gustatzen ez bazaizu, edo, nik ez dakit, diabetikoa bazara, hau aukera ona da irasagarra beste modu batean jateko.

Aurkezten dugun platera Gabonetakoa da eta ogiarekin eta gaztarekin jaten da, baina urtean zehar ere jaten da, eta beste janari batzuk lagundu ahal ditu, haragia, adibidez.

Page 19: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

19

Errezetak

A2

ARTZAIN OGI-MAMIAK KOKOTXAK PIL-PILEAN

NOLa PReSTaTU? Mortero edo zaparri batean baratxuriak, pipermina eta gatza jarriko ditugu; hor zapaldu eta nahastu egingo di-tugu. Nahastu ondoren, ur pixka bat botako diogu pi-perrautsarekin. Nahasketa horrekin ogi-mamiak bustiko ditugu, baina ez ditugu blaituko. Bustiak eta piperrau-tsarekin gorrituak izaten direnean, sukaldeko zapi ba-tekin estaliko ditugu eta horrela utziko ditugu zenbait orduz edo hurrengo egunera arte.

Zartagin batean olioa berotuko dugu eta baratxuriak botako dizkiogu eta, nahi baduzue, beste pipermin pix-ka bat, nork bere gustuen arabera. Baratxuriak gorritzen direnean, zartaginetik aterako ditugu. Lehen egindako ogi-mamiak zartaginera botako ditugu, hasieran su bi-zian eta gero su ertainean. Hogei minutuz ogi-mamiei bueltaka-bueltaka arituko gara askatuak egon arte, bai-na ez lehorrak. Mahaspasekin jan daiteke, eta edateko, nola ez, ardoa.

NOLa PReSTaTU• Kazola baxu batean isuriko ditugu olioa, baratxuri xe-

rratuak eta pipermina.• Su motelean edukiko dugu kazola.• Baratxuriak bigundu eta kolorea hartzen hasten dire-

nean, atera baratxuriak eta gorde egingo ditugu.• Olioa epel dagoenean, kazolara botako ditugu koko-

txak.• Bost minutuz egiten utziko ditugu. Gero, sutatik atera-

ko dugu kazola eta poliki-poliki kazolari mugimendu zirkularrak egingo dizkiogu.

• Olio-zurrusta botako dugu berriro. Kazola su mote-lean jarri eta leunkiro, arian-arian, arrainaren gelati-na-olioa loditzen joateko. Horitu egingo zaigu saltsa.

• Pixkanaka-pixkanaka olio-saltsa pil-pilean hasitakoan, gorde ditugun baratxuriak eta kaiena, pipermina, ko-kotxen gainean ipiniko ditugu.

Denok mahaian gaudenean, txakolin batekin ederrak egongo dira.

OSaGaiaK (4 lagunentzat)• Ogi bat.• Hirugiharra.• Pipermina (kaiena).• Olioa edo urdaia.• Piperrautsa (piperrautsik ez badago, txistorra erabili

ahal da kolorea emateko).• Baratxuria.

OSaGaiaK (4 lagunentzat)• 500g kokotxa lehor.• Oliba-olio birjina.• 4 baratxuri ale (xerratuak).• Kaiena pipermin apur bat.• Perrexila (txikitua)

Nafarroako plater tipikoa da, baina beste leku batzuetan ere egiten da. Leku bakoitzak bere egiteko modua du.

Pobreen janaria zela esaten da, hobeto esanda, esaten zen, oraindik etxeetan eta jatetxeetan egiten da, eta, beraz, ez da pobreen janaria gaur egun.

Duela urte asko, XX. mendearen hasiera arte, gutxi gorabehe-ra, ogi zaharra edo ogi lehorra aprobetxatzen zuten artzainek hori egiteko.

Errezeta hau txokoetan eta elkarte gastronomikoetan ospetsua da.

1935ean ezagun egin zela esaten dute. Legatzaren kokotxak eta arrautzak ez ziren estimatzen; orain, or-dea, produktu horiek asko estimatzen dira eta gares-tiak dira. Horregatik, gaur kokotxak nola prestatzen diren esango dizuegu.

Page 20: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

20

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

SHAWARMA OILASKOA

NOLa PReSTaTU?

Hasteko, kaiku batean jogurta, olioa, baratxuria, limoia-ren azala eta zukua bota. Espezieak gehitu eta ondo nahastu dena. Jarraian, oilaskoa eta tipula sorturiko ma-rinatuan utzi ordu batetik hogeita lau ordura bitartean.

Nik uste dut txingarretan erretzea hobe dela, baina erra-zena labean egitea da. Horretarako, labea 250° berotu behar da.

Gero, oilaskoa ondo gorritzeko labearen goialdean sar-tuko dugu. ADI! Oilaskoari 5 edo 7 minutuan behin buel-

ta eman behar zaio. Oilasko izterrek 20 minutu behar di-tuzte, gutxi gorabehera.

Amaitzeko oliba olio-zurrusta bat gehitu, limoi zukua eta sexy gatza-Maldon edo Añana adibidez-. Hobea ge-ratuko zaigu belar usaintsu pixka batekin: mendafina, perrexila, edo martorria.

oN EGiN!!!!

OSaGaiaK (4 lagunentzat)• Kilo bat oilasko izter (azalik gabe).• 2 tipula gorri (txikitu 6 edo 8 zatitan).• 400 g jogurt oso.• Bi koilarakada oliba olio.• Bost baratxuri ale (xehatuak).• Limoi baten azala (xehatua).• Limoi baten zukua.• Koilarakada 1 piperrauts.• Koilarakada 1/4 kanela-hauts.• Koilarakada 1/2 piperbeltz-hauts.• Koilarakada 1/2 kumino-hauts.• koilarakada 1/2 kaiena hauts.

Erraza, osasuntsua, sinplea eta oso gozoa!

Libanoko errezeta da eta oso ospetsua. “Kebab” haragia da eta bokata edo pintxo (brotxeta) formatuan oso onak dira. Niri, aldiz, platerean jatea gustatzen zait eta errezeta hori da gaur ekarri dizuedana. Arrozak, entsaladak, hummusak (gar-bantzu patea) eta ogiak osatzen dute platera.

Page 21: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

21

Errezetak

A2

TZATZIKI ENTSALADA

NOLa PReSTaTU?

• Hasi baino lehen, barazki guztiak garbitu eta zuritu.

• Pepinoak eta azenarioa birrindu ontzi batean eta gero, gatz pixka bat bota zukua ateratzeko.

• Baratxuri aleak, aneta eta mendafina ondo garbitu txi-kitu baino lehen.

• Pepino eta azenario birrinduak eskuoihal gainean jarri eta bildu zukua ateratzeko eta lehortzeko. Urrats hau

iragazkian pepino eta azenarioa jarri eta eskuarekin zapalduz egin ahal da.

• Bota osagai guztiak entsalada ontzira eta nahastu.

• Disfrutatu eta zerbait falta bazaizu, inprobisatu. Adibi-dez, pepinoaren ordez, kuiatxoa erabili ahal duzu; eta ozpinaren ordez, limoia erabili ahal duzu.

on egin!!!!!

OSaGaiaK (8 lagunentzat)• Bi baratxuri (nork bere gustura).• 2 pepino.• Azenario bat.• Aneta freskoa, sorta bat.• Mendafina, 6-8 hosto.• 300g jogurt natural oso iragazita.• Bi koilarakada oliba olio.• Bi koilarakada ozpin.• Gatza.• Piper beltza.

Grezian aspaldiko plater oso ospetsua izan arren, tzatziki en-tsalada Turkiatik dator. Tzatziki “cacik” hitz turkiarretik dator.

Elkarrekin bizitzen hainbeste menderen ondoren, ohiturak, tradizioak eta kultura ezaugarri batzuk nahastu izan dira Greziako sukaldaritzan, musikan, baita hizkuntzan ere, asko nabari da ekialdearen eragina. Tzatziki edo antzeko platerak Iraken, Balkanetako herri batzuetan eta Indian ere ezagunak dira.

Grezian plater nagusia laguntzeko zerbitzatzen da, baina ogian jarrita ere jan daiteke. Hona hemen tzatzikia jateko modu tipiko batzuk: txingarretan erretako haragiarekin, pa-tata edo barazki frijituekin edo hanburgesarekin.

Page 22: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

22

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

1. FormakIkus ditzakegun forma bereziak: borobilak, forma bu-kaera handiak eta diagonal izugarriekin, borobil ez bo-robilak.

2. espazioaren erabileraHarginek eta arotzek espazioa kontuan izan behar iza-ten zuten. Testu bat jartzean leku gutxi bazuten, espa-zioa aurreztu beharrean izaten ziren. Baliabide batzuk daude hau lortzeko: Ligadurak (hizkiak nola lotu elka-rrekin ), tamaina desberdintasunak (nola nahastu hizki handiak eta txikiak ) , letra-mota nahasketa (letra xehea eta larria ), kokapenak…

3. OrnamentuakDekorazio-ornamentu gehienak geometrikoak dira, baina batzuetan pertsonak, animaliak, loreak eta lan-tresnak agertzen dira.

eUSKaL GRaFiaReN EZAUGARRIAK

Maizpide / Lazkaozko Hilobia / Lazkaozko baserrian / Aita Mari - Zumaia / KBI - Donostia / Bergara

Page 23: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

23

Erreportajea Euskal grafiaren ezaugarriak

B2

hiStoria

Euskal lehen dokumentu epigrafiakoak (inskripzioak) bigarren mendekoak dira. Harrizko estela horietan ezin izaten ziren ordurarte desberdindu euskal grafiaren tra-zuak. Une honetatik aurrera hasi ginen aurkitzen lehen euskal izenak zituzten monumentuak, “Andere”, “Nes-cato”,“Gison”, erromatar tipografian idatzita.

Erromatar tipografia da Euskal Tipografiaren oinarria. Ez daukagu Euskal seinale asko lehen mendetik K.O. Erdi Aroraino. Goi Erdi Arotik aurrera gero eta dokumentu gehiago sortzen dira eta hasten da ikusten Euskal Herri-ko grafiaren garapena.

Goi erdi aroa X.-Xii. Mendeak. euskal hilarriEuskal Herrikoek bere eraikinetan eta monumentuetan izenak, esaerak, inskripzioak idazteko ohitura zeukaten.

Diotenez, etxeko sarrera nagusiaren goi-aldean ja-beek askotan etxea eraikitako urtea, jabearen izena eta emaztearen izena ipintzen zituzten dintelean edo ate-buruan. Batzuetan, izen honen jarraian, hurrengo gazte ezkontideen izenak ere bai. Monograma erlijiosoak ere bazeuden, lehen ikur grafikoak, gurutzeak, lauburuak…

Euskal grafiaren funtsezko iturriak aintzinako harginen eta arotzen lanetan aurkitzen ditugu, gure grafiaren xehetasunak, formak, borobilak….

Garai hartan harria eta egurra lantzen zituzten pertso-nak apalak ziren. Harria eta egurra lantzea, kasu gehie-netan, ez zen bere ogibide bakarra, zituzten baliabideak eta tresnak ez ziren oso sofistikatuak. Segur aski, lan gehienak egurrezko piezak izango ziren, eta egurra ha-rria baino makalagoa denez, aintzinako dokumentuek ez zuten luzaroan iraungo. Horregatik, erromatarren inskripzioetan oinarritu arren, hizkien formek ez zioten eutsi hauen formaltasunari eta hasi ziren moldatzen langileek zeuzkaten tresnetara, trebetasunetara eta gustuetara. Herriz herri, belaunaldiz belaunaldi, berezi-tasunak errepikatu egiten dira eta garatzen joaten dira mendeetan zehar.

Garai ModernoaInprenta erabiltzen hasi zirenean , tipografiaren erabi-lera hedatu zen. Euskal grafia XIX. eta XX. mendeetan hemengo aldizkarietan, liburuetan azaltzen da, eta bere ezaugarriak kontsolidatu egiten dira. Honez gain, has-ten dira tipografia mota gehiago sortzen.

Gaur egunGaur egun, denok erabil ditzakegu Euskal iturriak gure ordenagailuetan, gure testu programetan eta beste programa askotan. Interneten daude Euskal tipografia ugari dohainik deskargatzeko. Erakundeek ere sortu dute beren iturri propioa. Adibidez, 1990ean Euskal Jaurlaritzak, bere nortasun korporatiboa berritzeko proiektuaren barnean, Enrique Lucas diseinatzaileari enkargatu zion tipografia berri bat. BASQUE NEW sor-tu zuen, Euskal Jaurlaritzak erabilera esklusiboa duen iturria da.

2000. urtean Bilboko Udalak erabaki zuen bere tipogra-fia sortzea. Hiriko seinale-sistema eraginkor eta garbia edukitzeko eta hiri nortasuna lortzeko. Alberto Corazo-nek BILBAO iturria moldatu zuen.

Lazkaoko Udalak ere, kale-izenen seinaleetan eus-kal tipografia erabili du.

Erabili ohi diren materialak: egurra, harria, burdina.

Page 24: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

24

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Kafea etiopian, antzinako abisinian, aurkitu zuten, Kaffa izeneko lurraldean, hain zuzen ere. Lurralde horrek eman zion izena Kafeari.

KaFea, ASPALDIKO ETA BETIKO EDARIA

Dirudienez, artzain bat ahuntzei begira zegoen nola jaten zuten berarentzat ezezaguna zen landare bat. Eta jan ondo-ren, askoz gogotsuago eta urduriago zeuden. Landarearen hostoak eta fruituak batu eta gero, infusioa prestatu zuen ar-tzainak, baina lehenengo zaporea ez omen zitzaion gustatu. Beste infusio bat prestatu ondoren, euforia bitxi bat sentitu zuen eta horren berri chehodet-eko monasterioko prioreari eman zion.

Priorearen laguntzarekin edari atsegina lortu zuten, eta gauez erneago egoteko baliagarria zen. Gerora, kafe-landa-rea Arabiara eraman zuten, eta geroago, Afrikatik Erdialdeko Amerikara eta Hego Amerikara.

Portugaldarrek kafe-landarea Brasilen sartu zuten, ingelesek Jamaikan eta espainiarrek Kolonbian. Horregatik dauka ka-feak hainbesteko garrantzia gaur egun Hego Amerikan.

KaFeaReN ONURaK eTa KaLTeaKKafearen onurak eta kalteak aspalditik ezagunak dira munduan. Kafeak energia handia ematen zuela ikusita kafe-landareak landatzen hasi ziren Etiopian, gero mun-du osora zabaldu zen.

Orain kafea munduko herri guztietan edaten da.

Bere usainak eta zaporeak aldartea hobetzen lagun-tzen du.

Gehienetan, eguna hasteko edaten dugu, baina edo-zein momentutan ere bai. Esnatzen gaitu, nekea gutxi-tzen du edo erne egoten laguntzen digu.

Ongizatea hobetzen du.

Egunean, kafea neurrian edaten dutenek emozio nega-tiboa eta depresio arriskua %10 murrizten dutela froga-tu du Estatu Batuetako Osasun Erakunde Nazionalak.

Antioxidatzaile ugari ditu, hauen artean, polifenolak aurkituko ditugu.

Kafean barazki eta fruituetan baino kantitate handia-goan dira polifenolak.

Frogatua da molekula hauen funtzionamendua lagun-garria dela zahartze goiztiarrari eta zenbait gaixotasuni aurre egiteko.

Erreakzio-denbora eta oroimena bizkortzen du, arazoei argitasunez aurre egiten laguntzen du eta koordinazioa hobetzen du.

Horretaz gain, adituek esaten dute onurak dituela zen-bait eritasunen prebentzioan. Arriskua murrizten duela, esate baterako, Diabete kasuan edo koloneko minbi-zian.

Liseriketa-prozesua bizkortzen du eta diuretikoa da.

Hala ere, kafeak kalteak ere eragin ditzake.

Neurrian kontsumitu ezean, loan eragin dezake kafei-nak.

Pertsona batzuk sentikorragoak dira kafeinaren eragi-netara.

Bihotz-arazoak pairatzen dituztenentzat ere arriskua izan ahalko litzateke kafe gehiegi edatea. Izan ere, ez-behar kardiobaskularrak emendarazten omen ditu. Dena dela, askok bestela badiote ere, kafeak ez du men-pekotasunik sortzen.

Page 25: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

25

Erreportajea Kafea, aspaldiko eta betiko edaria

C1-1

KaFe-MOTaK Zenbat kafe-mota daude munduan? Egun, ezagutzen diren aleak 4 multzotan sailka daitezke. Horrela, 4 kafe-mota bereizten ditugu:

kafE araBiarraAle hau da ezagunena, eta munduko ekoizpenaren % 80 da. Etiopiako hegoaldean landatzen dute eta lehe-nengo urteetan hostoa besterik ez da aprobetxatzen tea egiteko.

Aleak handiak direnez, kafeina-kontzentrazioa baxua da ( % 1 – 1,5 ) Zapore leuna du eta atsegina.

KAFE ARABIARRAREN MOTAK

• MOKA: Txokolate-zaporea du.• JAVA: Zapore gogorra eta indartsua du.• KENYA: Basoko fruituen zaporea du, baina garratza.• TARRAZU: Garratza, txokolatearen zaporearekin.• PEABERRY: Oso exotikoa da. Hazi emankorretatik ate-

ratzen dute.• SIERRA NEVADA DE SANTA MARTA: Gozokien eta ogi

txigortuaren zaporea du.• HARRAR: Lur-zapore zakarra du, eta, era berean, fruta

gustukoa.• YIRGACHEFFE: Garraztasun fina eta basoetako frui-

tuen zaporea du.• KOPI LUWAK: Garraztasun leuna du eta gozokien eta

txokolatearen zaporea utziko digu mingainean.• MANDHELING Y LINGTON: Basoetako belarraren usain

sakona du.• TORAJA KALOSSI: Garraztasun orekatua du.• BLUE MOUNTAIN: Leuna da, baina usain sakona eta

atsegina du.

roBUSta kafEaArabiarrak baino zuhaixka iraunkorragoan du jatorria. Horrela bada, lur ezberdinetan landatu ahal da.

Era berean, Arabiarrak baino kafeina-kontzentrazio han-diagoa du ( % 2-3 ) Aleak txikiak dira.

Kafe Robusta edari gogorra eta garratza da, ez dauka hainbesteko usainik.

Fruitu lehorren eta zuraren zaporea du. Normalean nahasketa egiteko erabiltzen da.

kafE liBEriarraMonrovian, Liberian, du jatorria. Aleek zapore guztiz ez-berdina daukate, hortaz bere kontsumoa ez dago oso hedatua. Dena den, herri eskandinaviarretan oso pre-ziatua da.

EXcElSa kafEaChad lakuan, Afrikan, aurkitu zuten. Kafe Liberiarraren zuhaixkaren eta hostoen tamaina du, baina loreak, frui-tuak eta aleak txikiagoak dira eta kalitate baxuagoa. Oso gutxitan kontsumitzen da.

Page 26: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

26

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

SeÑOR “CaFe”ren KaFea

Guztiok dakigu kafearen jatorria Etiopian—Afrika ekial-dean—dagoela. Gaur Afrika ekialdean, hain zuzen, lan-datzen eta edaten dute munduko edaririk gustukoene-takoa. Badakigu kafea ia mundu osoan landatzen dela, ez Afrikan bakarrik, baita Asian, Erdi eta Hego Amerike-tan, eta Bake Itsasoko uharte batzuetan ere, adibidez, Papua Ginea Berrian, Indonesian, eta Madagaskaren. Ikusten den bezala, guztiak lur subtropikalak dira, ale-gia, lur nahiko beroak.

Baina aurten, lehenengo aldiz, Wyomingen kafe-uz-ta bildu dugu. Bai, Wyomingen, neguak sei, zazpi, zortzi hilabetez iraun dezakeen herrian. Hau da istorioa: due-la hamar urte alaba unibertsitateko ikasle zen, gure he-rritik, Wyomingetik, 2400 kilometrora. Etxe-min handia zuen. Han ez zegoen etxeko bizimodurik. Abereak—behiak, ardiak—landareak, mendiak, eta, batez ere, zeru zabala falta zituen. Non zegoen bere ama-lurra eta ama-lurraren askatasuna, alabaren alaitasuna? Zer egin han Estatu Batuetako ekialdean?

Haztegi batera joan zen etxeko landare bat erostera. Ez zen mundu basatia, baina behintzat mundu horren oroitzapen bat. Haztegian bazegoen kafe-landare bat. Txiki-txikia zen, gutxi gorabehera hogei zentimetrokoa, baina oso polita. Hosto orlegi ilunez eta distiraz jantzia zegoen. Alabak etxera ekarri zuen eta izena jarri zion—Señor Cafe.

Unibertsitateko lizentzia lortu eta gero itzuli zen mendebaldera, hain zuzen, kostaldera, itsaso ondora. Lanagatik, musikaria izateagatik, batetik bestera mugi-tu zen beti Señor Caferekin. Azkenean zailegi bihurtu zen Señor Cafe eramatea hain altua eta zabala haztea-gatik. Bere landare maitea gurekin, gurasoekin, utzi zuen, beraz.

Gure etxean, leiho baten alboan, Señor Cafe oso gus-tura izan zen, eta urte batzuk pasatu ondoren, kafe-a-le batzuk eman zituen. Zur eta lur geratu ginen. Etxe-ko kafe-landareek ez dute fruiturik ematen, baina bai,

Señor Cafek egin zuen eta egunetik egunera nabaritzen genituen aleak orlegitik arrosara, arrosatik gorrira eta gorritik su-gorrira aldatzen zirela. Kolore hori—su-go-rriarena --zuela, uzta bildu genuen, hogeita hamar edo ale. Ez zen hainbeste, baina Wyomingo lehenengo ka-fe-uzta izan zen; beraz, gure herriko lehenengo kafea izan zitekeen, neguko kafea.

Eho eta txigortu egin genuen. Uztatik bi kikara atera genituen, gure kafe-altxorra! Aho gozagarria izan zen—bortitza eta lurrintsua, ez mikatza ez garratza. Emazteak eta biok aurrez aurre jangelan, mahai alboan eserita, irribarrez, kikarak eskuan, Señor Caferen emaitza dasta-tu genuen. “Happy Days!” esan genion elkarri, “Bizitza miraria da.”

Señor cafe gustura etxean

Page 27: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

27

Erreportajea Kafea, aspaldiko eta betiko edaria

C1-1

Agian, zuen etxeetan kafe-landare bat badaukazue eta konturatzen zarete fruta batzuk dituela adarretan. Eta, agian, zuen etxeko kafea edatea ere gustatuko li-tzaizueke. Hala izanez gero, lagun diezazueket. Iraku-rri azpian dagoen errezeta eta aurkituko duzue nolakoa den benetako etxeko kafea.

Gure etxeko errezeta eta kafe-aleak

Señor cafe kanpoan, Wyomingen? Ezta pentsatu ere!

Janari bikaina, bai, baina beti kafearekin

ETXEKO KAFEA IZATEKO ERREZETA(Nola presta dezakegun kafe-zuhaixkako aleekin kafea)

• Aleak heldutakoan—gorri-gorriak izango dira—bildu zuhaixkatik.

• Kendu azal gorriak eta plater batean zabaldu azal gorri hauek eguzkitan lehortzeko. (Lehorrak dau-denean—astebete pasatu ondoren—gogoratu gordetzeaz, gero kafearen te mota bat egin zene-zakete eta. Hori beste errezeta bat izango litzate-ke, beste istorio bat.)

• Katilu batean jarri aleak uretan eta itzalean. Utzi bi egunez. Hasieran gris-orlegiak izango dira, gero ia-ia zuriak.

• Bi egun pasa ondoren, kendu ura aleei eta ur gar-bitan behin eta berriz pasatu aleak ez daudela li-katsuak ikusi arte.

• Itzalean, etxe barruan, plater handi batean zabal-du aleak eta utzi lehortu arte—hiruzpalau egun. Lehorrak daudenean azalak aleetatik bereiziko dira.

• Txigortu aleak zartagin lehor batean—oliorik gabe—su motelean, eragin etengabe, erre ez dai-tezen. Hasieran aleek usain garratza edota mika-tza izango dute, gero txokolatearena bezalakoa. Azkenean, ezagutzen dugun usaina izango dute nabarmen, betiko kafe usaina. Aleak argien eta ilunen artean izango dira. Sutatik kendu eta utzi hozten.

Orain kafe-aleak eho ditzakezu zure lehenengo etxeko kafea prestatu eta dastatzeko. on egin!

Page 28: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

28

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Zergatik bikotea eta ez “polikotea”? Gizartean daukagun harreman-eredu ia bakarra monogamo tradizionala da. Horrek esan nahi du bi pertsonak osa-tzen dutela harremana. Hona hemen kontzeptu batzuk harremanen mun-dua hobeto ulertzeko:

• Monogamia: maitasun-harre-mana pertsona batekin bakarrik izaten da.

• Poligamia: emakume bat baino gehiagorekin ezkondutako gizo-na, edo gizon bat baino gehiago-rekin ezkondutako emakumea deskribatzeko kontzeptua da.

• Harreman irekiak: harremane-tik at sexu topaketak izan ditza-keten bikotekideak dira, senti-mendurik gabeko harremanak.

• Orgia: pertsona ugarirekin topa-keta sexualak izatea da.

• Polimaitasuna: pertsona bat baino gehiagorekin maitemin-tzen garenean eta gainera kide guztien onespena dute. Arauak harreman bakoitzeko kideek adostuko dituzte.

• Fideltasuna: bikotearekin leial izatea eta beste maitasun ha-rremanik ez izatea; polimaita-sunean, berriz, taldean adosten dituzte fideltasunaren inguruko arauak.

• Jeloskortasuna: polimaitasu-nean ezberdina da. Sentitu dai-teke, baina harreman monoga-moetan ez bezala.

Polimaitasuna ez da gaur egungo kontua. 60ko hamarkadan hipp-yek, adibidez, praktikatzen zuten polimaitasuna, izen hori erabiltzen ez bazen ere. Polimaitasunak ez dauka mugarik, eredu asko daude eta. Adibidez, batzuek seme-ala-bak izaten baldin badituzte, era-bakitzen dute euren familia-giroan inor ez sartzea, beste batzuek, ai-tzitik, denen artean familia bat osa-tzen dute. Ezinbestekoa da kideen behar eta desioak asetzea, euren arauak modu zintzoan ezarrita. Po-limaitasunaren inguruan gehiago jakin nahian, inkesta txiki bat egin

dugu Maizpideko ikasleen artean. Bost lagunek parte hartu dute, eta launa galdera egin dizkiegu. Hona hemen galdera-erantzunak:

Bikoteak polimaitasun harremana proposatuko balizu, zer esango ze-nioke? Zergatik?

1. Laguna:“Bikoteak polimaitasun harrema-nak proposatuko balizkit, galdetu-ko nioke, zergatik? Eta zertarako? Zerbait falta zaizu edota zaigu? Erantzuna baietz izango balitz, esango nioke elkarrekin hitz egin behar dugula gureari konponbi-dea aurkitzeko.”

2. Laguna:“Ezetz esango nioke, ez zaidalako gustatzen partekatzea.”

3. Laguna:“Ezetz, eta beste batekin egon beharko balu, beste pertsona bat bilatu beharko lukeela, nirekin ezingo luke jarraitu.”

4. Laguna:“Ezetz. Batekin oreka mantentzea nahiko zaila denez, nire buruak ez lukeelako jasango hainbeste frente ireki. “

5. Laguna:“Une honetan ezetz esango nioke, erlazioa biona bakarrik delako.”

POLiMaiTaSUN ZaLea AL ZARA?

Polimaitasun “trikote” bat

Page 29: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

29

Erreportajea Polimaitasun zalea al zara?

C1-1

ezagutzen al duzu horrelako harre-manik?

1. Laguna:“Egia esan, ez.”

2. Laguna:“Bai ezagutzen dut, baina ez da po-limaitasun harreman bat, liberala baizik.”

3. Laguna:“Ez”

4. Laguna:“Ez”

5. Laguna:“Bai, ezagutzen dut, baina nire in-guruan ez. “

Zer nolako abantailak eta desaban-tailak ditu polimaitasun harrema-nak, zure ustez?

1. Laguna:“Agian gure bizitzan zabalagoak, sakonagoak izango lirateke, baina, aldi berean, oso korapilatu bihur-tuko lirateke.”

2. Laguna:“Abantailak: jende desberdinare-kin gaudenez, ez gara aspertuko eta ez dituzu gurasoak ezagutu behar. Desabantailak dira, ezin du-gula eraman familia-bazkari batera gure bikotekidea, hogei ditugu-e-ta!”

3. Laguna:“Ez dut abantailarik ikusten, eta de-sabantailak pentsatzen dut gehie-gi izango liratekeela, eta lasaitasu-na behar dut nire bizitzan.”

4. Laguna:“Desabantaila gehiago ikusten di-tut, abantailak baino.”

5. Laguna:“Ez dakit zer abantaila dituzten, agian, ez zara errudun sentitzen, adarrak jartzeagatik. Polimaitasu-nak mindu zaitzake.”

Zure iritziz, zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia fideltasuna-ri?

1. Laguna:“Nire ustez, fideltasunak ondasuna eta ondarea ditu jatorri.

2. Laguna:“Bikote bat bilatzerakoan espero dugulako bizitza osorako izatea eta berarekin gauza asko parte-katzea, orduan, fideltasuna da ga-rrantzitsuena eta zure bikotekidea-rengan duzun konfiantza.”

3. Laguna:“Familian eta inguruan ikasi duda-lako.”

4. Laguna:“Zure bikotekidearengan konfian-tza osoa jartzen baduzu eta beste batekin joaten bada, konfiantza horrek kilika egiten du, ziurtasun edota sendotasuna galtzen du.”

5. Laguna:“Ez daukat erantzunik, Elizak era-gin digulako. Txikitatik horrela ikasi dugu eta pentsatzen dugu, beste-la, gaizki ari garela egiten.”

ONdORiOaKArgi dago ez dugula geure burua polimaitasun harreman bat aurre-ra eramateko prest ikusten. Hona hemen arrazoi batzuk: Nahiz eta gizartea modernoa izan, ohituta gaude eredu tradizionala jarrai-tzen. Zaila egiten zaigu gure harre-man-mota aldatzea.

Polimaitasun harremanak kanpo-tik ikusita errespetagarria iruditzen zaigu, baina gero gure bizitzan ez dugu praktikan jarri nahi, edo ez gara ausartzen.

Amodio-mota ugari omen…

Page 30: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

Euskal Herrian ligatzea ezinezkoa dela leporatu izan digute behin eta berriro. Agian, hori ondorioztatzen dutenek ez dute ulertu, adina edo-ta bizimodua kontuan hartuta, liga-tzeko ditugun hainbat metodo eta ohitura. Esate baterako, giro euskal-dunean eta, batez ere, gazteen ar-tean, sagardotegiak, herriko festak edo kontzertuak izan dira betida-nik arrakastatsuenak. Bestalde, ez dira gutxi lantokian bertan beren aixkidea aurkitu dutenak, eta gero eta gehiago dira kiroldegian edo hainbat ikastarotan (sukaldaritzan, yogan, lorezaintzan…) ligatzeko aitzakia aproposa aurkitzen dute-nak. Zer esanik ez, euskaltegietan! Maizpiden bertan ikaragarri liga-tzen dela esaten da. Euskara ikaste-ko toki egokia izateaz gain, norbai-tengana arrimatzeko leku aproposa dela diote adituek, hau da, probatu duten hainbat ikaslek.

Horregatik, zeure buruari galde-tzen badiozu zergatik ez duzun oraindik inor “sarean harrapatu”, ez galdu itxaropenik, hona hemen li-gatzeko beste aukera bat eta hain-bat aholku. Interneten ibiltzeko za-letasuna baduzu eta euskaldunok antzinatik barneratuta dugun lotsa sentimen hori galtzeko gai bazara, arrakasta ziurtatuta duzu kaixo-maitia.eus webgunearen eskutik.

kaixomaitia.eus euskaldunon ha-rremanetarako gunea da. 2007an sortu zen, eta denborarekin 4.000 euskaldun harremanetan jarri ditu. Bertan parte hartu nahi baduzu, sartu eta esan nor zaren, zeren bila zabiltzan eta, hasi jendea ezagu-tzen! Pantailaren beste aldean jen-dea ezagutu eta elkarrekin goza-tzeko jardunaldiak daude. Lehenik eta behin, zure soslaia ireki behar duzu eta horretarako zure datuak eskatuko dizkizute: ezizena, e-mai-la, jaioteguna, zein taldetan koka-tu zure soslaia: Kaixo Maitia, Kaixo LGTBI, Kaixo +55, Kaixo Maitale (bi maitale edo gehiago). Horretaz gain, soslaiaren argazkia, egoera zi-bila, garaiera, gorpuzkera, erretzai-lea zaren ala ez, seme-alabarik du-

zun, zeren bila zabiltzan, zertarako zauden: lagun bila eta gero ikusiko da, epe luzerako bikotekide bila, ezkongai bila, sexu bila, eta abar azaldu beharko duzu. Kaixomaitia.eus-en, gainera, zirri-mirri deituri-ko tartea dago; bateragarritasuna bilatzen duen argazkien karrusel-jokoa. Soslaiko argazki irekia duen harpidedun orok erabil dezake eta dinamika erraza du: argazki-sorta aurkeztuko zaio (beste harpidedun batzuek argazki nagusi bezala ipi-nitakoak) eta banan-banan gustu-ko (zirri)/ ez gustuko (mirri) dituen erabakiko du. Hori horrela izanik, beste erabiltzaile batek zirri egi-ten dionean eta bateragarritasuna dagoenean elkarren artean, zast! egingo dute. Orduan, bi aldeei jaki-

NOLa LiGaTU eUSKaRaZ MAIZPIDETIK KANPO

30

maizpide aldizkaria 2020ko apirila28. zenbakia

Page 31: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako

naraziko zaie topaketa berezia izan dutela eta, horrekin batera, mezu bidez, harremanetan jar daitezen bidea erraztuko zaie. Tentagarria, ezta? EGiN zaSt!!

Nola ligatzen zen orain dela 20 urteOrain dela hogei urte, nahiz eta gezurra iruditu, Internet ez zegoe-nez, jendea ezagutzeko aukera bakarra aurrez aurre saiatzea zen. Hori egiteko edozein leku izaten zen aproposa, adibidez, Maizpi-de. Dakigunez, irakasle batzuek nahiz ikasleek bertan ezagutu zi-tuzten beren bikotekideak. Baina Maizpiden ez ezik, zaletasuna zein zen, bazitekeen kiroldegian, libu-rutegian, tabernetan eta herriko jaietan ere ligatzea. Normalean, garai hartan, neska-kuadrillak eta mutilenak zeuden, horregatik, ai-tzakia sinesgarria aurkitu behar izaten genuen beste kuadrilla ba-tengana hurbiltzeko; aitzakia, oro har, zerbait eskatzea izaten zen: sua, apunteak, ikasteko laguntza, eta abar. Erratzeko beldurrik gabe, esan dezakegu beti ez genuela asmatzen, zeren batzuetan gure gustukoa ez baitzen hurbiltzen. Eta guk nahi genuena hurbildu arren, memento hartako harrema-nak ez ziren orain bezain zuzenak, lotsatiagoak baikinen. Egia esan, batzuetan behartuak: gurasoek, erlijioak, hitz batean, gizarteak. Esan dugun guztia egia bada ere, hori zen kanpotik ikusten zena, gure barne-sentimenduak ezin baikenituen azaldu, gaizki ikusi-ta baitzegoen. Aurreiritziz beteta geunden!!! Begira gaur egun zeinen erraza den!!!

Eta bukatzeko, laguntza pixka bat eskainiko dizuegu. Hona hemen lehenbailehen lanean hasteko ezinbesteko hiztegia:

• Maite duzunari esatekoak: pottol@, txiki, pitxurri, pittin, maitea, laztana.

• Neska/mutil itxurazkoak: katxarroak, ganadu ederra, azienda ederra, harrobia.

• Mutil ederra: idixkoa.• Neska ederra: poxpolina.• Ligatu: mutiletan edo neskatan egin.• Kalabazak eman/jaso• Zirriak egin: jolasean ibili,

igurtziak egin/eman, mukiak jan.• Preserbatiboa: txapela, txubaskeroa.• Bero egon: susara egon, altan egon.• Zakila: txipiroia, txitxarroa, adarra.• Zakila gogortu: harrotu, hamabiak jo,

kanpin egon, Jorgek egun onak eman, gogortu.

• Zakila ez tentetu: sei eta erdietan eduki.• Barrabilak: koskabiloak, intxaurrak,

koskorrak, marmitak, arrautzak.• alua: potota, pikua, joxepatxo, katua.• emakumea masturbatu: sagua klikatu,

panderoa jo.• Gizonezkoa masturbatu: partxisean aritu,

Santa Ageda kantatu, idiarena egin/jo, kanpaia jo.

• Txortan egin: larrua jo, larrutan egin, tiki-tiki egin, hortan egin, potton egin.

• Hazia isuri: marmitak hustu.• Txortan egiteko laguna: larru-lagun.• Larrutarako beti prest dagoena: zakilixut.• “Karabina” ibili: kandelabro lanetan ibili,

lekuz kanpo egon.• Jarduera gutxi sexu kontuetan: barau

eta bijili.

31

Erreportajea Nola ligatu euskaraz Maizpidetik kanpo?

C1-2

Page 32: aurki - maizpide.eus...duten interesatzen zait bereziki. Nire ustez, tradizioari eustea modernitatearen gainetik dago. Inon ez dut aur-kitu lekurik, Euskal Herria salbu, non antzinako