Aurkezpena - gazteaukera.euskadi.eus · Galtzadan dauden animaliak .....30 5. ERANSKINA ... gainera...

32

Transcript of Aurkezpena - gazteaukera.euskadi.eus · Galtzadan dauden animaliak .....30 5. ERANSKINA ... gainera...

  • Liburu honen helburua ez da gidari,

    txirrindulari eta oinezkoen

    zirkulazioaren legezko alderdiak

    azpimarratzen dituen gida didaktiko

    bat erakustea soilik, baita elkartasun

    balioak ematea eta hiru kolektibo

    horien artean elkarbizitza eta

    tolerantzia sustatzea ere.

    Elkar ulertzea sustatu nahi da, batez

    ere, istripuak gehienetan

    zorigaiztokoak dira kolektibo horietako

    bat baino gehiago tartean badago-,

    baina baita trafikotik eta eguneroko

    estresetik eratorritako egoera

    ezatseginak ere saihesteko: ahozko

    liskarrak, erasoak eta errepidean

    ausarkeriazko egoerak.

    Azken batean, eskuliburu honek

    erakusten du, ongi eta pazientziaz

    jokatuz, errepidean guztiok dugula

    gure lekua. Aukera bat baino, esaera

    horrek bidea erabiltzen duen ororen

    betebeharra izan behar luke, oinezkoa,

    txirrindularia nahiz gidaria izan.

    Editorren oharra:

    Irakurketa errazteko, liburu honetan erabiletako hitzak,mota kontutan hartuz, maskulinoa eta femeninoabateratzen dute.

    Aurkezpena

  • HorriaAurkibidea1. Kapitulua. GIDARIA .................................................................................... 6

    1. Gidaria eta hiria ...................................................................................................................... 7

    2. Gidaria eta oinezkoa ............................................................................................................. 8

    3. Gidaria eta txirrindularia .................................................................................................... 11

    4. Gidaria eta gainontzeko gidariak .................................................................................... 14

    5. Gidaria eta ingurumena ...................................................................................................... 17

    2. Kapitulua. TXIRRINDULARIA ................................................................ 19

    1. Txirrindularia eta gidariak .................................................................................................. 19

    2. Txirrindularia eta oinezkoa ................................................................................................. 21

    3. Txirrindularia eta gainontzeko txirrindulariak ............................................................ 23

    4. Txirrindularia mendian ......................................................................................................... 24

    3. Kapitulua. OINEZKOA ............................................................................... 25

    1. Oinezkoa eta gidariak ........................................................................................................... 25

    2. Oinezkoa eta txirrindularia ................................................................................................. 27

    4. Kapitulua. BIDEAREN GAINONTZEKO ERABILTZAILEAK ...... 29

    1. Kuatrizikloak edo miniautoak ........................................................................................... 29

    2. Nekazaritzako ibilgailuak eta ibilgailu bereziak ......................................................... 29

    3. Galtzadan dauden animaliak ............................................................................................. 30

    5. ERANSKINA ........................................................................................................ 32

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 5

  • 1. Gidaria

  • Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 7

    1. GIDARIA

    Guztira 107 pertsona hil ziren 2004an

    Euskadin trafiko istripuan. Ia 700 larriki

    zauritu ziren. Estatistika gogorra da, baina

    horrek gidari guztiei hausnarrarazi behar

    die trafiko arauak betetzearen garrantzia-

    ri buruz eta, batez ere, bidea erabiltzen

    duten gainontzekoak errespetatzeko be-

    harrari buruz.

    1. Gidaria eta hiria

    Hiria da gidari eta oinezkoen arteko elka-

    rrekintza-agertoki nagusia. Bi kolektiboak,

    70. hamarkadako amaierara arte, arazo

    handirik gabe bizi ziren elkarrekin Euska-

    diko hiriburu eta herri nagusietan. Hala

    ere, azken 30 urteotan Euskadin izan den

    ibilgailu kopuruaren gehikuntza etengabe

    eta geldiezinak, egun autoen eta oinezko-

    en arteko harremana okerragotu du.

    Gertakari horrekin batera botere publikoek

    ahaleginak egin dituzte trafikoaren pre-

    miazko arazoari irtenbideak aurkitzeko,

    esaterako, ingurabideak eraikiz, kaleak oi-

    nezkoentzat bihurtuz edo aparkalekuak

    eraikiz. Hala eta guztiz ere, hiritik autoz

    ibiltzea ez da erreza. Are gehiago, erabat

    beharrezkoa denean soilik egin beharko ge-

    nuke. Jakitun izan behar dugu autoa era-

    biltzeak gure gizartearentzat hainbat arazo

    ekartzen dituela: kutsadura gehitzea, zara-

    ta areagotzea, auto-ilarak...

  • 8 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

    Gaitz horiei guztiei oinezkoen, txirrindu-

    larien eta gidarien arteko gatazka handi-

    tzea gehitu behar zaie eta ondorioz, ez

    itxurazko egoerak gertatzen dira.

    ZER EGIN BEHAR DUDAN Autoa etxean utzi. Garraio publikoa

    edo bizikleta bezalako beste lokomo-zio-bide alternatiboak erabili. Hiriaketa oinezkoek eskertuko dizute. Mo-toa ere autoa baino irtenbide zen-tzuzkoagoa da.

    Beste neurri interesgarri bat autoa eza-gunekin, familiakoekin edo lankideekinpartekatzea da. Batzuetan, hiruzpalauauto erabiltzen dira pertsonak garraia-tzeko auto bakarra erabili daitekeenean.Praktika horren inguruan mugimendusozial bat dago eta Euskadiko hainbatudalek ere parte hartzen dute. Informa-zio gehiago lortzeko jo helbide honeta-ra: www.compartir.org

    2. Gidaria eta oinezkoa

    (Zirkulazioko Erregelamendu Orokorreko 121.artikulutik 125.era)

    Jarraian gidari orok oinezkoekin elkarbizi-

    tza-giroa sustatzeko kontuan hartu behar

    lituzkeen arau batzuk aipatuko ditugu:

    Gida ezazu lasaitasunez, abiaduramugak errespetatuz, ez ezazu bat-ba-

    tean azeleratu eta balaztatu. Ez du

    zentzurik abiadura gehitzeak urrune-

    an errepidean gorri dagoen semaforo

    bat ikusten bada. Gainera, zentzuz gi-

    datzeak segurtasun handiagoa dakar

    eta erregai-kontsumo txikiagoa.

    Oinezkoen eta gidarien arteko betikogatazketako bat oinezkoentzako pa-

    saguneetan gertatzen da. Zirkulazio-

    ko Erregelamendu Orokorreko 124.

    artikuluan gidariari gelditzeko bete-

    beharra ezartzen dio, baina honek as-

    kotan ez dio araudiari jaramonik egi-

    ten. Errespeta ezazu legeria eta oi-

    nezkoak errespetatuko dituzu. Utzi

    iezaiezu pasatzen, eskertuko dizute.Erabil ezazu garraio publikoa.

    Eztitu abiadura.

  • Arau hausten baduzu eta zure jokabi-

    dea gaitzesten badute, jakin ezazu ez

    duzula arrazoirik.

    Gidari gisa berde dagoen semaforo bataurkitzen baduzu, baina trafiko handia

    badago eta, argia aldatu bezain laster,

    zebra-pasagunearen erdian geratzeko

    aukera baduzu, ez ezazu aurrera jo,

    gera zaitez lasai bidea hustu eta nor-

    maltasunez ibil zaitezkeen arte. Oinez-

    koen martxa errespetatu.

    Beste gatazka-iturrietako bat, norma-lean garaje edo gune pribatuetarantz

    doazen ibilgailuek espaloiak edo oi-

    nezkoentzako kaleetan sartzea da. Go-

    goratu, baimenduta badago, kontuz-

    kontuz gidatu behar duzula, oso abia-

    dura txikian eta oinezkoei pasatzen

    utziz.

    Era berean, egoitza-kalearen seinaleaduten tarteei arreta jarri. Gune horie-

    tan, gehienezko abiadura ezin da 20

    kilometro ordukoa baino handiagoa

    izan. Gainera, oinezkoak du lehentasu-

    na eta jolasak eta kirolak garatzeko

    galtzada hartzea baimenduta dago.

    Semaforoetan, pazientzia izan adinekopertsonekin edo mugikortasun arazo-

    ak dituztenekin. Baliteke galtzadan ja-

    rraitzea semaforoak kolorez aldatu

    duenean. Ez itzazu larritu, errespetuz

    jokatu eta ulerkorra izan zaitez.

    Hiriaren barruan arriskurik handienaeragiten duten egoeretako bat atzera-

    martxa ematen duen auto batek era-

    gindakoa da. (Zirkulazioko Erregela-

    mendu Orokorreko 80. eta 81. artiku-

    luak) Arau orokor gida, gogoratu ma-

    niobra hori debekaturik dagoela. Izan

    ere, autoak ahal duen guztietan aurre-

    rantz jo behar du. Murrizketa horreta-

    tik salbu daude aparkatzeko beharrez-

    koak diren maniobrak.

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 9

    1. GIDARIA

    Utzi igarobidea ohinezkoei.

    Ondo aparkatu.

  • 10 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

    Kasu honetan, kontuan izan ikuspenaoso murriztua dela. Baliteke oinezko

    bat hain zuzen zure autoaren atzetik

    pasatzea unerik desegokienean. Gai-

    nera oinezkoa haur bat bada, bera hor

    dagoela antzematea oso zaila da bere

    altuera kontuan izanda. Horregatik

    guztiagatik, oso kontuz aparkatu be-

    har duzu, gertu inor ez dabilela ziurta-

    tuz. Lagun batekin bazaude, eska ie-

    zaiozu autotik jaitsi eta maniobra

    zaintzeko.

    Ez zaitez ibili musika oso altu duzula.Errespeta ezazu oinezkoek soinu zara-

    tatsuak ez entzuteko duten eskubidea.

    Zaratarik gabeko hiria hiri osasuntsua-

    goa da. Gainera, istripu bat izateko

    arriskua handiagoa da, entzumenik

    gabe ibiliko baitzara.

    BA AL ZENEKIEN...

    Mapfre Fundazioaren ikerketa berri

    baten arabera, gidatzen zoazen

    bitartean mugikorrarekin hitz egiteak

    galarazi egin du hamar seinaletatik

    seiri arreta jartzea. Mugikorra hirian

    erabiltzen baduzu, kaltetu nagusiak

    oinezkoak dira, egoera horietan

    harrapatzeko arriskuak izugarri egiten

    baitu gora.

    ...?

    ZER EGINPilota batek ustekabean errepidea gu-

    rutzatzen badu.

    Hala bada, murriztu abiadura eta arre-ta areagotu, harekin jolasean ari zirenhaurrak ez baitira urrun izango etagaltzadan ager daitezke zuk han dau-dela antzeman gabe.

    Nagusiekin pazientzia eduki.

  • 3. Gidaria eta txirrindularia

    Urtero Espainiako estatuko errepideetan

    ehun txirrindularitik gora hiltzen dira.

    Estatistika beldurgarria da eta gidari

    guztiei hausnarrarazi behar lieke. Are ge-

    hiago, Bide Segurtasunerako Mapfre

    Fundazioak duela gutxi egindako ikerke-

    ta baten arabera, hamar ezbehar larrie-

    tatik bederatzitan, txirrindulariek autoen

    aurka talka egin zuten edo autoek harra-

    patu zituzten.

    Gainera, 1994an guztira 152 txirrindula-

    rik galdu zuten bizia hainbat zirkulazio

    istriputan. Beste 2.200 larriki zauritu zi-

    ren. Hilkortasun tasa txikiena izan zen

    aldian (2001) hildakoen kopurua 74koa

    izan zen. Gizarte honentzat zerga altue-

    gia da hori, batez ere soilik beren kirol

    gogokoenaz gozatzera egunero irteten

    direnentzat.

    Izan ere, 50 kilometro orduko abiaduran

    txirrindulari baten aurkako talka zuzen

    batek bere bizikletarekin batera hamarga-

    rren pisuko altuerara igo lezake. Nabar-

    mendu behar da ere bai harrapatze hilkor

    gehienak errepide zabal eta ikuspen ona

    zutenetan gertatu zirela.

    Kontuan izan beharreko datu gisa, adiera-

    zi behar da Eusko Jaurlaritzak duela gutxi

    egindako inkesta batek erakutsi duela

    pertsonen %46ak uste duela Euskadin gi-

    dariek ez dutela inola ere txirrindularia

    errespetatzen.

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Txirrindulari bat aurreratzen duzunean,

    errespeta ezazu beti metro eta erdikoalboko gutxieneko tartea, legeak be-hartzen duen bezala. Gainera, txirrin-dulari bat gerturatzen denean murriz-tu abiadura eta arreta areagotu, mugi-mendu arraro batek, haize bolada ba-tek edo errepidean dagoen oztopo ba-tek egoera erabat alda baitezakete.

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 11

    1. GIDARIA

  • ZER EGIN BEHAR DUZUN Gogora ezazu bizikletan doan pertsona

    bat aurreratu baino lehen ez baduzu le-geak ezarritako tartea mantentzen ezduzula soilik legea hautsiko, baizik etagainera bizitza bat arriskuan jarriko du-zula.

    Azpimarratu behar da abiadura han-dian aurreratzeak rebufo efektua de-ritzona eragiten duela, txirrindulariariegonkortasuna galarazten diona. An-tzekoa gertatzen da tona-kopuru han-diko kamioi batek zure autoa abiadurahandian aurreratzen duenean.

    Aurreratzeko unea da, zalantzarikgabe, txirrindulari baten segurtasune-rako unerik arriskutsuena. Hala ere, ezda bakarra. Tunel-seinaleak eragitendien elkarguneak, errotondak edo ze-harbideak ere bizikletan dabiltzanpertsonen segurtasunerako berezikiarriskutsuak dira. Arreta areagotu etapasatzea erraztu iezaiezu.

    Ez zaitez aztoratu txirrindulariaerreiaren erditik badoa. Hirian etajaitsiera luzeetan, adibidez, hori egi-teko eskubide osoa du, horrek zuremartxa geldiarazten badu ere. Hiriar-teko errepideetan adeitasunez jakina-razi iezaiozu ez dabilela behar duenmoduan. Ez ezazu klaxona gehiegiedo zakar erabili.

    Ez erabaki zigorra zeuk ezartzea trafi-ko-arau bat hautsi duen txirrindula-riari eskarmentua ematen saiatuz, bel-durtzeko asmoz zure ibilgailuarekinondotik pasatuz. Zure ustez ezustekosoil bat besterik ez dena ezbehar batbihur daiteke. Seguru zuk ere inoiz le-

    12 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

    Hirietan, txirrindulariakbide erditik joan daitezke.

  • Hirian oso garrantzitsua da atzerako is-piluetatik begiratzea ibilgailutik sema-foro batean jaitsi baino lehen. Atea ire-kitzean, bai zuk baita zure lagunek eretxirrindulariren bati istripu larria eragindiezaiokezue. Trafikoko araudi berriakalderdi horri arreta berezia jarri dio.

    Txirrindulari denak ez dira berdinak. Ko-lektibo guztietan bezala bada legeahausten duenik eta bada, aldiz, gainon-tzeko ibilgailuei ibiltzea ahalik eta ge-hien errazten dienik ere. Dena den, go-goratu zirkulazio-katearen maila ahule-netakoa direla eta euren eskubideakerrespetatuak izateko eskubidea dutela.

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 13

    1. GIDARIA

    gea hautsi duzula eta, horregatik, inoizez zaizu ondotik ia ukituz tona askokokamioi bat pasa.

    Beti jarrera baikorra izan ezazu. Ezegotzi txirrindulariei zure gaitz edoatzerapenen errua. Izan ere, espe-rientziak erakusten du bizikletan doanpertsona bat era egokian aurreratzea-gatik ez duzula irratia sintonizatzeanedo ibilgailuaren barruan zigarretabat piztean baino denbora luzeagoagalduko. Gogora ezazu 30 segundokoatzerapena ez dela ezer txirrindularia-ri eragin diezaiokezun arriskuarekinalderatuta.

    Kontuz kotxetik jaitsieran.

  • 4. Gidaria eta gainontzeko gidariak

    Euskadin ibilgailuen kopurua 1.138.000koa

    da. Zifra horrek gora egiten du urtero; ho-

    rrek esan nahi du geroz eta pertsona gehia-

    go jartzen garela bolantearen aurrean. Pre-

    sak, auto-ilarak... Hiriko bizitza-erritmoak

    batzuetan gainerako gidariekin era lotsaga-

    bean eta, batez ere, era ausartegian jokaraz-

    ten gaitu.

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Gidatzeko jarraibide lasaia izan. Bolan-

    tearen aurrean jartzean utzi alde bate-ra oldarkortasuna. Eraiki dezagun guz-tion artean hiri atseginago eta adei-tsuagoa.

    Ez iezaiezu gainontzeko gidarien pro-bokazio eta irainei jaramonik egin.

    Erakutsi zu ongi hezitakoa zarela eta

    gatazkak era baketsuan konpon dai-

    tezkeela. Elkarrizketa eta malgutasuna

    tolerantziarik ezaren aurrean.

    Zure bizia edo beste erabiltzaileenaarriskuan jartzeko adinako arduraga-

    bekeria larri baten edo gidatze ausar-

    tegi baten lekuko izan bazara eta hori

    salatu nahi baduzu, dei egin iezaiozu

    14 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

    BA AL ZENEKIEN...

    Gidariek euren autoen abiadura soilik

    5 km/orduko murriztuko balute,

    txirrindularien kolektiboaren

    hilkortasun tasa %25 jaitsiko litzateke.

    ...?

    Laisatuna, bolantean.

  • ezazu behin eta berriz zure ibilbidea

    aldatu, mugimendu horiek bidea are

    pilatuago egotea eragingo dute eta.

    Gainera, ez ezazu sekula bazterbidea

    erabili ilaratik irteteko, hori jokabide

    zakarra eta insolidarioa da, liskar

    neurrigabe eta bortitzak eragin ohi

    dituena.

    Istripua dela eta ilarak sortzen badira,arreta handiz ibili ezbeharra gertatu

    den gunera iristen zarenean. Murriztu

    abiadura, baina sekula ez geratu kux-

    kuxeatzeko edo ezbeharraren ondo-

    rioak ikusteko. Hori egiten baduzu,

    zirkulazio moteldu eta oztopatuko

    duzu. Hori, behi-efektua deritzona

    da eta, aldi berean, beste ibilgailu

    batzuekin kolpatzea edo talka egitea

    ekar dezake.

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 15

    1. GIDARIA

    Ertzaintzari. Horregatik ez zara salata-

    ri bat izango, herritar baten betebeha-

    rra beteko duzu soilik.

    Ez ezazu sekula zigorra zuk zeuk jarri,ezta trafikoko eztabaidak zure kabuz

    erabakitzen saiatu ere. Zure senetik

    atera zarela ikusten baduzu, gera zai-

    tez ibilgailuaren barruan.

    Auto-ilararen batean harrapatutaikusten baduzu zure burua, saia zaitez

    klaxona ez jotzen. Gogora ezazu de-

    bekatua dagoela eta kutsadura akus-

    tikoa hiriko arazo nagusienetako bat

    dela. Autobide edo autobia batean

    bazaude, jarrai ezazu zure erreian. Ez

    Ez aldatu karrila etengabe trafikoa geldi dagoenean.

    Saiestu norgehiagokak.

  • ZER EGIN Bi gidarik zirkulazioa oztopatzen ba-

    dute eztabaida bat dela eta.

    Lehendabizi, ez ezazu sekula zure ibil-gailuko klaxona jo presa sartu edoprotesta egiteko. Jokabide horrekin le-henagotik sututa zegoen tentsio-ego-era areagotuko duzu. Giroa lasaitu be-har da, ez egoera gehiago xaxatu.

    Eztabaida luzatzen bada eta oraindikmodu baketsuan ari badira, saia zaitezbitarteko izaten, jarrerak bat egiten,egoera arindu ezazu. Ulertarazi iezaiezuez duela merezi ikuskizun hori egiteak.

    Liskarra okerragotzen bada, dei eginpoliziari. Gainontzeko gidari eta oinez-koak ohartarazi. Gidariek liskarra ber-tan behera utzi lezakete lekuko askodaudela ohartzen badira.

    ZER EGIN Zauriturik gabeko istripu arin bateanikusten badut nire burua.

    Lehendabizi, beste gidari edo gidarie-kin hitz egin. Jarrera baikorra erakutsi,laguntzeko prest zaudela adieraziz. Bialderdiak ez badatoz bat ezbeharranola gertatu den diagnostika-tzerakoan, adiskidetasunezko istripu-aitorpena bete dezakete. Kasu horre-tan, saia zaitezte ibilgailuak bazterreraeramaten horiek zirkulazioa oztopat-zen badute.

    Nola gertatu den eta arduraduna norizan den ados ez bazaudete Udaltzain-goari dei diezaiokezue argiketa bat ire-ki eta gertatutako iker dezan. Kasu ho-rretan, ibilgailuen aseguru-etxeakizango dira kalteak ordaintzerakoanados jarriko direnak.

    16 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

    Larrialdietan deitu 112ra.

  • ZER EGIN

    Istripu larri bat izan badut

    Lehendabizi, biktimez arduratu beharda. Lasaitasunez jokatu. Gogora eza-zu larrialdi zerbitzuei dei egiteko be-tebeharra duzula. Ez itzazu zaurituakmugitu. Laguntza iristen ez bada etaistripua izan dutenak oso larri ba-daude, denborak aurrera egin ahalabere bizia arriskuan badago, autoes-kolan ikasitako lehen laguntzakoezagutzak aplika itzazu. Ez ezazu ari-negi jokatu, itxoin ezazu, ahal bada,anbulantziak iritsi arte. Egoera larribatean zalantzarik izanez gero, SOSDEIAK 112 larrialdi zerbitzuekin ha-rremanetan jarri eta euren aholkuakjarrai itzazu.

    5. Gidaria eta ingurumena

    Auto gehienek funtzionatzeko erregai

    fosilak erabiltzen dituzte. Energia-iturri

    horiek motorrean erretzeak atmosferara

    gas kutsatzaileak botatzea eragiten du,

    besteak beste karbono dioxidoa (CO2),

    planetaren gehiegizko berokuntzaren

    eragile nagusia. Gertakari hori, egun, gi-

    zateriaren ingurumen-arazo nagusiena

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 17

    1. GIDARIA

    BA AL ZENEKIEN...

    Urtero Estatuan 10.000 trafiko-

    eztabaida egoten dira adituen arabera.

    Horietatik %15 liskar bortitz batean

    amaitzen da.

    ...?

  • da. Jakitun izan behar zara, zure auto pri-

    batua erabiltzen duzun bakoitzean, natu-

    raren suntsipen globala areagotzen ari

    zarela.

    ZER EGIN DEZAKEZUN Lehenengo neurria, liburu honetan le-

    hen azaldu dugun bezala, gure ibilgai-lua ezinbestekoa denean bakarrik era-biltzea da. Azkenean etxetik zure ibil-gailuan irtetea erabakiz gero, jarraianaholku batzuk eskaintzen dizkizugueragin ekologikoa murrizteko.

    Bioerregaiak erabili zure autoarenmotorrak onartzen baditu. Bioetanolagasolinaren ordezko ona da, zereal-haziak ehotuz, biomasa prozesatuzeta alkohola gehituz lortutako erregaiekologikoa baita. Beste aukera batbiodiesela landare- eta hondakin-

    olioekin lotuta dagoena- erabiltzeada; Euskadiko hainbat gasolindegitanaurki daiteke.

    Murriztu abiadura. Gogoratu ordukolaurogei kilometrotik gora, gasolinakontsumo izugarria behar dela abia-dura gutxi igotzeko.

    Zure autoak ahalik eta gehien iraundezan saiatu. Motorra behar bezalamantendu. Eta, batez ere, alda ezazuautoz benetan behar duzunean, ezutzi moda edo ezarritako behar so-zialek eragiten. Desegiteko lekura bi-daltzen diren auto asko primeran da-biltza.

    Azkenik, ez ezazu objekturik ezta za-borrik ere leihatilatik bota. Ezta ziga-rretarik ere. Txerrikeria bat izateazgain, baso-suteak eragin ditzaketeeta debekatuta dago.

    18 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    1. GIDARIA

  • Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 19

    1. Txirrindularia eta gidaria

    Udako hilabeteetan astebururo bi milioi

    pertsona baino gehiago irteten dira Esta-

    tuko errepideetara bizikletan ibiltzera. Eus-

    kadin 120.000 baino gehiago dira. Txirrin-

    dulariak gogoratu behar du ez dabilela ba-

    karrik bidean. Izan ere, trafikoaren bolu-

    menak eta auto kopuruak gora egiten du

    urtero. Testuinguru horretan, bi gurpilen

    zaleak legea zehatz-mehatz bete behar du

    eta, gainera, gainontzeko ibilgailuen zirku-

    lazioa ahalik eta gehien erraztu behar du.

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Txirrindulariaren segurtasunerako al-

    derdi nagusia bizikleta egoera oneanedukitzea da. Berraztertu pneumatiko-ak eta bizikletaren beste zati garran-tzitsuak, adibidez, direkzioa eta balaz-

    tak. Ez zaitez sekula errepidera irtenegoera txarrean dagoen materialarekin,zure segurtasuna eta zure ingurukoenaarriskuan jarriko baituzu.

    Bereziki garrantzitsua da era bereangainontzeko gidariek ikusteko moduanibiltzea. Horretarako, kolore bizikoarropak janztea aholkatzen da. Gauez,herrietatik kanpo eta tunelaren seina-leak eragiten dien tarteetan, baitaikuspena urria den egoeretan ere, de-rrigorrezkoa da aurreko eta atzeko ar-giak erabiltzea. Halaber, atzeko distira-gailu edo katadioptriko bat erabiltzeaderrigorrezkoa da egunez ere. Azkenik,eguzkia sartu ondoren, IbilgailuenErregelamendu Orokorreko 22. artiku-luak 150 metroko distantziara ikus dai-tekeen arropa islatzaile bat janzteraderrigortzen du.

    2. Txirrindularia

  • 20 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    Ez ahaztu inoiz kaskoa. Gogoratu hiriar-teko bideetan hori erabiltzea derrigorrez-koa dela. Nahiz eta egia den bizikleta-ohitura handia duten Holanda edo Dani-marka bezalako herrialdeetan kaskoaerabiltzea hautazkoa den, frogatuta dagoeroriz gero segurtasun-elementu ga-rrantzitsua dela eta, neurri txikiagoan,abiadura txiki edo murriztuan gertatzendiren harrapatzeetan. Ez iezaiozu jara-mon egin ibilgailu batek harrapatuz gerobabesgarri horrek ezertarako balio ezduela esaten duenari, izan ere, errepide-

    an aurreikusi ezin diren gauzak gertatzendira eta auto batek harrapatzeko arris-kuaz gain badira bestelako arrisku egoe-rak ere.

    Zirkulazio-arauak zehatz-mehatz beteitzazu eta arreta berezia jarri seinaleei.Gogoratu stopak, semaforoak eta pa-satzen uzteko Utzi pasatzen seinaleakez direla errepidean besterik gabe koka-tu, baizik eta elkargune eta bideguru-tzeetan, txirrindulariaren segurtasunera-ko leku arriskutsuetan, zirkulazioa erre-gulatzen dute.

    BA AL ZENEKIEN...

    Kaskoa bizitza da eta horren erabilpen

    maila oso txikia da. Eusko Jaurlaritzak

    2003an egindako ikerketa baten arabera,

    14 eta 44 urte bitarteko txirrindularien

    %50 bakarrik irteten da errepidera

    segurtasun-gailu horrekin. Adin-tarte

    horretan bertan, inkesta egindakoen

    artean ia beti erabiltzen zutela erantzun

    zutenen portzentajea soilik %30 zen.

    ...?

    Mantendu zure bizikleta beti ondo zainduta. Aukeratu ibilbide egokiena (seguruena).

  • 2. TXIRRINDULARIA

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 21

    Gidarien mugimenduak ahalik eta gehienerraztu, batez ere taldean bazabiltza. Go-goratu errepidea denona dela. Ahal badagaltzadatik urrunen dagoen bazterbidekozatitik ibil zaitez. Errespetatu lehentasun-arauak errotonda eta bidegurutzeetansartzean.

    Adierazi zure mugimenduak. Gogoratu ezzaudela bakarrik errepidean eta beraz, bi-dearen gainontzeko erabiltzaileei zureasmoak ohartarazi behar dizkiezu. Nagu-siki adierazi behar duzuna ondokoa da:

    Gidariekin adeitsua izan zaitez. Berenjokabidea gaitzetsi behar baduzu, eginezazu zentzuz. Semaforo batean geldi-tuta badago, ez ezazu barruan doanairaindu eta, are gehiago, ez ezazu urra-tzailearen ibilgailua kolpatu. Jokabideausartegi bat ikusi eta salatu nahi ba-duzu, autoaren matrikula idatzi eta be-rehala ohartarazi Ertzaintza. Ez ezazuinoiz zigorra zuk zeuk aplikatu.

    2. Txirrindularia eta oinezkoa

    Interes eta alderdi batzuetan bat etorri

    arren bi kolektiboak motor-ibilgailuen

    biktima izan daitezke-, txirrindulari eta oi-

    nezkoen arteko harremana beti izan da

    asaldatua eta orain ere hala izaten jarrai-

    tzen du. Bi norabideetan ematen diren

    gaitzespenak ia beti bi taldeetako batek be-

    reziki bestearentzat gordetzen den lekua

    hartzen duenean ematen dira. Espaloiak

    eta bidegorriak orduan etengabeko gataz-

    ka-iturri bihurtzen dira.

    Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak egindako in-

    kesta batek erakusten du soilik herritarren

    %15ek uste duela txirrindularia oso adei-

    tsua dela oinezkoekiko; %20k uste du ez

    oso adeitsua edo ez adeitsua dela.

    Ikerketa berak ziurtatzen du txirrindulariek

    jasandako istripuen %4 oinezko bat harra-

    patzegatik izaten dela.

    Markatu zure helbidea aldez aurretik.

    Espaloietan eta ohinezkoen guneetan ezin da bizikletan joan.

  • 2. TXIRRINDULARIA

    22 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Bizikletan bazoaz errepidetik edo bizikle-

    tak baimenduta dauden bideetatik ibilibehar zara. Ez ezazu sekula espaloirikezta oinezkoentzako biderik ere hartu.Leku horietako bat gurutzatu behar iza-nez gero, jaitsi zaitez bizikletatik. Horrekez dizu atzerapenik eragingo. Kontuanizan pedalei poliki eragitearen, balaztajarrita eta oinezkoak saihestuz gehie-nak zu hortik ibiltzeagatik haserretutadabiltzanak- eta oinez jarraitzearen ar-teko ezberdintasuna, luzarora, ia hutsaladela.

    Hiritik zoazenean zuhurra izan zaitez.Baliteke oinezkoren batek inolako arra-zoirik gabe galtzada hartzea. Arretaz jo-katu semaforoetan eta oinezkoentzakopasaguneen inguruan. Kontuz parke,eskola, haurrak dabiltzan gune eta adi-nekoentzako egoitzetatik gertu daudenguneetan. Izan ere, haur eta adinekoenerreakzio eta mugikortasun gaitasunahelduena baino txikiagoa da.

    Bidegorri batetik bizikletarekin zoaze-nean eta bereziki bizikletentzako denleku batetik doan oinezko batekin topoegiten duzunean, ez zaitez haserretu.Lehendabizi, gelditu beharrezkoa bada.Ez zaitez sekula pasa oinezko baten ger-tutik hura izutu edo eskarmentua ema-teko asmoarekin. Ez iezaiozu garrasiegin ezta era bortitzean gaitzetsi ere.Pentsa ezazu agian ez dela ohartu de-bekatuta dagoen zerbait egiten ari dela.Azalpen atsegin batek egindakoa uler-taraz liezaioke eta baliteke horrela hu-rrengoan bizikleten bidea ez erabiltzea.

    BA AL ZENEKIEN...

    Txirrindulari eta oinezko baten arteko

    talkak, 25 km/ordura, zauri larriak

    eragin diezazkioke bai oinezkoari baita

    bizikletan doanari ere. Murriztu

    abiadura bien onerako.

    ...?

  • 2. TXIRRINDULARIA

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 23

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Ibilera mistokoak (oinezkoak eta txi-

    rrindulariak) diren bideetan abiaduramurriztu. Bi kolektiboen zirkulazioa be-reizita dagoen bideetan, bizikletentza-ko dena bakarrik erabil ezazu. Arretaareagotu, batez ere aurreratzerakoan.Zuhurtasunez ibili.

    Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko22. artikuluaren arabera: klaxona edotxirrina bat oso erabilgarria da oinezko-ei zu hor zaudela jakinarazteko. Autoenkasuan erabilgarritasunik ez duenarren, motorren zaratarengatik eta gi-daria autoaren barruan doalako, osotresna baliagarria da oinezkoei eta gai-nontzeko txirrindulariei ohartarazteko.

    ZER EGIN Oinezko bat harrapatzen badut: Lehen-

    dabizikoa lasai egotea. Zaurien larrita-suna egiaztatu. Ez ezazu inoiz biktimamugitu ezta altxatzen lagundu ere. Au-kera on bat istripua izan duenaren se-nitartekoren bati deitzea da gertatuta-koa azaltzeko eta gertaera jazo den le-kuan ager dadin eskatzeko.

    Bere egoera larria bada, ordea, dei ezazuSOS DEIAK 112 zenbakira. Ez ezazu inoizihes egin edo alde egiten saiatu, salatuaizan zaitezke laguntzeko betebeharra ezbetetzearen delituagatik. Kasu horietan,komeni da erantzukizun zibileko aseguruon bat kontratatua izatea oinezko batieragin diezazkiokezun kalteak estaltzeko.

    3. Txirrindularia eta gainontzekotxirrindulariak

    Taldean bizikletan ibiltzera zeure burua ba-

    besteko neurri on bat izan daitekeen arren,

    txirrindulariak kontuan izan behar du ere bai

    kirol hori taldeka burutzeak arrisku batzuk

    dituela. Era berean, kontuz ibili behar da

    gure aurkako norabidean doazen txirrindu-

    lariekin.

    KONTUAN IZAN BEHAR DUZU Norbaitekin batera joatean burutzen den

    ohiko akatsa gidatzean arreta murrizteada. Lagunekin goazenean seguruago sen-titzen gara. Horri gehitzen badiogu berri-ketan eta giro ederrean goazela, emaitzaerrepidean jarritako arreta nahiko mu-rriztea izan ohi da. Goza ezazu, baina saiazaitez kontzentrazioa ez galtzen. Gogora-tu, gainera, talde batek ustekabe batenaurrean txakur bat, norabide debeka-tuan doan auto bat...- erreakzio eta mu-gimendu gaitasuna bakarrik doan txirrin-dulari batena baino urriagoa dela.

    Kontuan izan ere bai taldean ibil daite-keela, baina ez tropelean. Hau da, ge-hienez, txirrindulariak binakako lerroanjoan daitezke; ikuspena urria bada batabestearen atzetik joan behar dira.

  • 2. TXIRRINDULARIA

    24 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    4. Txirrindularia mendian

    Egunero hazten doa mendiko txirrindula-

    ritzarako zaletasuna. Mendira irten behar

    baduzu, komeni da oinarrizko segurtasun

    neurri batzuk gogoraraztea. Kontuan izan

    behar da ere bai txirrindulariak bideak ne-

    kazaritzako eta lur guztietarako ibilgailue-

    kin, eta, batez ere, mendizale eta txangoza-

    leekin partekatu behar duela.

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Ibilbide berri edo inguru ezezagun bate-

    tik bizikletan ibiltzera bazoaz, norbaite-

    kin joatea. komeni da. Gainera, garran-tzitsua da telefono mugikor bat eta lin-terna txiki bat eramatea, baita janariaeta ura ere. Hori guztia oso erabilgarriizango zaigu galduz gero.

    Beste neurri on bat lagun edo senitarte-ko bati egingo dugun ibilbidea zein denadieraztea da.

    Errespeta itzazu ibiltariak. Gogoratumendian sen onak pasatzeko lehentasu-na beti ibiltariei ematen diela. Era bere-an, arreta areagotu ganadua dabilen le-kuetan eta jaitsiera luzeetan. Kontuanizan animalia edo ibilgailuren bat azaldaitekeela ustekabean edozein bihurgu-netik irtetean.

    Ingurumena errespeta ezazu. Ez itzazuenergia-barratxoen bilgarriak ezta bes-telako zakarrik bota.

    BA AL ZENEKIEN...

    Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak egindako

    inkesta baten arabera, txirrindulariek

    jasaten dituzten istripuen %7

    beste bizikleta batzuen aurka talka

    egiteagatik gertatzen dira.

    ...?

    Taldeetan joanda arreta haundiagoa eduki.

    Mendian kontuz ibili.

  • Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 25

    biktimentzako ondorio latzak dakartza-

    na, oinezko baten karrozeria bakarra bere

    gorputza da eta. Kasu askotan, istripua

    oinezkoa beraren zuhurtziarik ezagatik

    gertatu zen. Semaforoak gorri daudene-

    an pasatzea, kalea zirkulazioari arreta ja-

    rri gabe pasatzea edo gauez errepidetik

    ibiltzea dira gehien burutzen diren au-

    sarkerietako batzuk.

    ZER EGIN Errespeta itzazu beti zirkulazio-arauak.

    Ez ezazu pentsa zuri ez dagozkizulaoinezkoa zarelako. Gogoratu ezbe-har-kopurua murriztea guztion lanadela.

    Ehunka mila pertsona mugitzen dira oi-

    nez egunero Euskadiko hiri eta herrieta-

    ko kaleetatik. Milioika joan-etorri dira

    eta beti ez dira behar adinako arduraz

    egiten. Oinezkoa, txirrindulariarekin ba-

    tera, zirkulazio-kateko mailarik ahulena

    da. Komeni da zuhurtasuna areagotzea

    eta zure burua babesteko neurri nagu-

    siak ezagutzea lasai eta segurtasunez

    ibili ahal izateko.

    1. Oinezkoa eta gidaria

    Euskadin, 2004an, ia 300 oinezko harra-

    patu zituzten, erregistratutako trafiko is-

    tripuen %1. Portzentaje baxua da, baina

    3. Oinezkoa

  • 3. OINEZKOA

    26 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    Ez gurutzatu inoiz semaforoa gorri ba-dago. Ibilgailurik ez datorrela dirudienarren, auto bat edozein unetan agerdaiteke bestaldera pasatzeko denbora-rik eman gabe.

    Ez pasa argia berde jarri bezain pronto,egiazta ezazu lehendabizi autoak erabatgelditu direla. Segurtasun neurri ona da.

    Zebra-bideak. Gogoratu zuk duzula le-hentasuna, baina gurutzatzen hasi bai-no lehen egiazta ezazu autoa geldituegin dela eta benetan pasatzen uztendizula.

    Adinekoa bazara, arreta areagotu.Pentsa ezazu zure erreflexuak eta ikus-mena ez direla lehengo berak.

    Kontuz aparkatzen ari diren autoekin.Ahal baduzu ez zaitez atzera-martxaeman behar duen ibilgailu baten atze-tik pasa.

    Ahal baduzu ez zaitez gauez hiriartekoerrepideetatik ibili. Gogoratu beste bi-derik ez badago, galtzadako ezkerrekoaldeko bazterbidetik joan beharko du-zula. Era berean, gidariei zu hor zaude-la jakinarazteko atzera islatzeko gailubat erabiltzeko betebeharra duzu. Go-goratu debekatuta dagoela autobideeta autobietan ibiltzea.

    Ohinezkoak beti errepidearen ezkerraldetik ibili behar dira.

    Ez zeharkatu inoiz errepidea modu honetan. Bilatu ezazu zebra bide bat.

  • 3. OINEZKOA

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 27

    Azkenik, saia zaitez galtzada ez guru-tzatzen telefono mugikorra darabilki-zunean. Gidariei gertatzen zaien beza-la, mugikorrak arreta galarazi diezazu-ke eta egoera arriskutsua eragin.

    Gidaria bazara eta matxura bat baduzu,gogora ezazu ibilgailua bidetik ahalik etaurrunen aldendu behar dela eta ibilgai-lutik irtetean txaleko islatzailea jantzibehar duzula. Hori egin bezain laster oi-nezkoa bihurtuko zara. Ez ezazu matxu-ra konpondu zuretzat edo gainerako gi-darientzat arriskutsua bada.

    Ausarkeriazko gidatze baten aurreanbazaude, saihestu gidariarekin izan de-zakezun gatazka. Ez ezazu ibilgailua kol-patu ezta bere bidean jarri ere martxanjarri dadin eragozteko. Ertzaintzari edoUdaltzaingoari jakinarazi iezaiezu ger-tatutakoa.

    2. Oinezkoa eta txirrindularia

    Euskal hirietan egunero gertatzen den ego-

    era da: Gazte bat bizikletan doa espaloitik

    eta oinezko baten gogor gaitzesten dio

    bere portaera. Dirudienez oinezkoak eta

    txirrindulariak ez dira ondo moldatzen. Ba-

    tak bestearen aurka duen haserre hori beti

    pizten da talde horietako batek bestearen-

    tzat bereziki den lekua hartzen duenean.

    Legeak argiak dira, baina tolerantzia ere

    sustatu behar dugu eta neurrian erreakzio-

    natu behar dugu mota horretako harra-

    patze bat gertatzean. Azken batean, oinez-

    koak eta txirrindulariak bide-segurtasuna-

    ren mapako atal ahulenak dira.

    ZER EGIN BEHAR DUZUN Lehendabiziko urrezko araua bereziki

    txirrindularientzat diren bideetatik ezibiltzea da. Baina, nola ezberdindu zir-kulazio mistoko guneak bereziki bizi-kletentzat direnetatik? Jakin dezazula,Euskadin, bizikleta-errei eta bidegorrigehienak behar bezala seinaleztatutadaudela. Horietan, oinezkoak ibiltzeadebekatuta dago.

    BA AL ZENEKIEN...

    Estatuan 2002an harrapatu zituzten

    oinezkoen %67 65 urtetik gorako

    adinekoak edo 14 urtetik beherako

    haurrak ziren.

    ...?

    Bial hezkuntza denona da.Peatoiak bizikletentzako bidegorrietangalasota daukate ibiltzea.

  • 3. OINEZKOA

    28 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    Oinezkoak kontuan izan behar duenbeste gauza garrantzitsu bat txirrindu-laria espaloian ibiltzeari dagokiona da.Zehazki debekatuta dago, espresukibaimendu eta seinaleztatutako oinez-koentzako zeharbideetan salbu. Zu oi-nezkoa bazara eta txirrindulari batekintopo egiten baduzu debekatuta duengune batean, ohartarazi modu oneantxirrindulariari irregulartasun bat egi-ten ari dela. Argia izan zaitez, bainaongi hazitakoa.

    Zakurrarekin bazabiltza, lotuta eramanezazu. Askatuta badaramazu bizikletandoazen pertsonen gainera salto eginedota horiek izutu ditzake, horiei estu-tasunak sortuz. Parke eta gune berde-etan, zaindu ezazu gertutik zure mas-kota.

    Azkenik, eta gomendio hau bereziki ga-rrantzitsua da oinezkoentzat, kontuan

    izan bizikleta oso garraiobide isila dela.Askotan oinezkoa entzumenaz balia-tzen da ibiltzerakoan. Orduan oinezkoakalea gurutzatzen hasten da ez duelakogertu dagoen motor baten zaratarikentzun. Gogora ezazu, galtzada guru-tzatu baino lehen begira ezazu, txirrin-dulari bat pasatzear egon daiteke eta.

    ZER EGINEspaloitik txirrindulari bat ziztu bizian

    badator erabat debekatuta dago-.

    Saiatu urduri ez jartzen. Seguruenikarazorik gabe saihestuko zaitu. Zaudentokian ez badiozu bidea oztopatzen,geldi geratu. Bizikletan doan pertsonakharrapatu zaitzakeela uste baduzu, aldebatera baztertu zalantzarik gabe. Kasuhorietan, zalantza lagunik okerrenaizan ohi da. Bien zalantzak istripu bateragin dezake.

    Txakurra lotuta eduki.

  • Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 29

    1. Kuatriziklo arinak edoziklomotorrak

    Euskal errepideetatik mila kuatriziklo in-

    guru dabiltza. Gidabaimenik behar ez du-

    ten miniauto horiek geroz eta ugariagoak

    dira, batez ere landa-guneetan. Errepide-

    an ibilgailu horietako bat topatzen badu-

    zu, gogoratu ziklomotor bat bailitzan jo-

    katu behar duzula.

    Kuatrizikloa beti bazterbidetik ibili behar

    da. Autoan bazoaz, kontuz ibili aurrera-

    tzerakoan, zentzuzko alboko distantzia

    mantendu.

    Bideak ez badu bazterbiderik eta kuatrizikloa

    erreiaren erditik badoa, ez presatu gidaria. Ez

    ezazu klaxona jo ezta argiekin distirarik egin

    ere, debekatuta baitago eta miniautoaren

    gidaria urduri jarri besterik ez duzu egingo.

    Kontuan izan ibilgailu horiek gehien erabil-

    tzen dituztenak pertsona helduak direla. La-

    sai egon zaitez eta trafiko-arauek baiment-

    zen dutenean aurreratu ezazu.

    2. Ibilgailu bereziak eta nekazaritzakoak

    Gidatzen ari zaren bitartean errepidean

    ibilgailu berezi edo nekazaritzako bat to-

    4. Bidearengainontzeko erabiltzaileak

  • 4. BIDEAREN GAINONTZEKO ERABILTZAILEAK

    30 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    patzen baduzu arretaz gidatu. Lehenda-

    bizi, errespeta ezazu gutxieneko segur-

    tasun-tartea, izan ere, konboiak aurrez

    ohartarazi gabe balaztatu dezake eta zama

    mugitu daiteke.

    Beti segurtasun baldintzetan aurreratu.

    Kontuan izan ibilgailu mota horiek (za-

    baleran eta batez ere luzeran) ohiko ibil-

    gailuak baino handiagoak direla eta zai-

    lagoa izango dela, beraz, aurreratzea.

    Beste behin, pazientzia izan eta ez hase-

    rretu beste autoek konboia aurrera deza-

    zun presatzen bazaituzte. Inolako arris-

    kurik ez dagoela ziur zaudenean bakarrik

    aurrera ezazu.

    3. Galtzadan dauden animaliak

    Kontuan izan behar da errepidea (autobia

    eta autobideak salbu) norbaitek gidatzen

    dituen etxeko animaliek ere erabil dezakete-

    la. Hori bide alternatiborik existitzen ez den

    Kuatrizikloekin pazientzia eduki.

  • 4. BIDEAREN GAINONTZEKO ERABILTZAILEAK

    Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua 31

    kasuetan soilik gertatzen da. Nabarmendu

    behar da era berean balitekeela galtzadan

    espezie basatiak edo kontrolik gabeko gana-

    dua bat-batean azaltzea.

    Urtero gora egiten du horrek sortzen di-

    tuen istripu-kopuruak. Estatuan, 2004an,

    guztira animaliak zerikusia izan zuten

    6.225 ezbehar izan ziren, horien %70, es-

    pezie zinegetikoak izan ziren (basurdeak

    eta orkatzak, batez ere).

    Ezusteko bat saihesteko modu onena behar

    bezala seinaleztatutako guneetan abiadura

    murriztea da. Era berean, gidariak bidearen

    gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna

    arriskuan jartzen ez duenean soilik saihes-

    tu behar du animalia.

    ZER EGINJabeak gidatutako etxeko animalia tal-

    de batekin topo egiten badut

    Zuk ez duzu lehentasuna ondoko ka-suetan:

    1. Behar bezala seinaleztatutako abelbide-

    etan.

    2. Zure ibilgailuarekin beste bide batean

    sartzeko bira egiten duzunean eta hori

    gurutzatzen ari diren animaliak daude-

    nean, horientzako pasagunerik ez bada-

    go ere.

    3. Ibilgailuak abelbiderik ez duten anima-

    liek hartutako bazterbide bat gurutza-

    tzen duenean.

    ZER EGINAnimalia basati bat harrapatzen duda-

    nean.

    Lehendabiziko gauza da istripuaren le-kua behar bezala seinaleztatzea eta Er-tzaintzari deitzea.

    Nork hartzen du kalteen ardura?

    Istripua jasan duen gidariak trafiko-arau-dia hautsi badu (gehiegizko abiadura,mozkorkeria...) erantzukizuna zuzeneanberari dagokio 17/2005 legeko Bederatzi-garren Xedapen Gehigarriaren arabera.

    Ezbeharra izan duen autoa behar beza-

    la bazebilen, kalteak ordaintzea inguru-

    ko ehiza-lursailen jabeari edo adminis-

    trazioari dagokio, istripua jarduera zi-

    negetikoak zuzenean eraginda izan den

    ala ez kontuan harturik.

    BA AL ZENEKIEN...

    Animalia basati gehienen begiek distira

    egiten dute iluntasunean autoaren

    argiek argitzean. Horrek arreta

    areagotzeko lehenengo alarma-seinalea

    izan behar du.

    ...?

    Kontuz animaliekin.

  • 32 Oinezko, txirrindulari eta gidarientzako elkarbizitza eskuliburua

    Helbide eta telefono baliagarriak:

    EUSKO JAURLARITZA: www.euskadi.netTrafiko Zuzendaritza: Tel.: 945 018 744

    TRAFIKOREN INFORMAZIOA:http://www.trafikoa.netTel.: 902112 088

    Bizkaian, zure mugikorrean jasoditzakezu trafiko arazoaei buruzkoinformazioa: www.bizkaimove.net

    DIRECCIN GENERAL DE TRFICO (DGT)Tel.: 900123 505

    PUNTUZKO BAIMEN BERRIA: www.permisoporpuntos.es

    LARRIALDIAK: SOS Deiak: 112DYA: 94 410 10 10

    Cruz Roja: 902 222 292Bomberos: 080

    KOTZEA PARTITZEKO:www.compartir.org

    HIRIKO TXIRRINDULAREN BILBOKOELKARTEA: www.bizizbizi.org

    HIRIKO TXIRRINDULAREN GASTEIZKOELKARTEA:www.pagina.de/bizikleteroak

    HIRIKO TXIRRINDULAREN DONOSTIAKOELKARTEA: www.kalapie.org

    BIZIKLETAREN DEFENTSARAKOKORDINAKUNDEA: www.conbici.org

    5. Eranskina