AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena...

19

Transcript of AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena...

Page 1: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro
Page 2: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro
Page 3: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AURKEZPENA

1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro eta 1992. urte honetan, Herriko Udalak eta baita haibat Kultur Elkartek ere, egun, bizirik eta oparotasunez

«produzitzen» diharduen beste ondarrutar seme ospetsua omendu nahi dugu, Augustin Zubikarai. Gehiegizkoa litzateke, Augustin bera lekuko dugula, bi ondarrutar hauen arteko konparaketa egitera ausartzea. Gehiegizkoa, zeren

Augustinen umiltasunak eragotzi egingo bait luke maila horretako ohorea pairatu eta jasan beharra. Baina Euskarak, gure hizkuntzak, merezi duen etorkizun sendoa amesten dugun Ondarroako seme-alaba guztioi halabeharrezko

erreferentzi puntu bihurtu zaizkigu bata zein bestea. Horra nor gure gizon biak bat egiten dituen uztarria: Euskara. Hortixik datorkigu hain zuzen, hau omenaldi hau egin nahia, bai eta Augustinekin batera eta bere itzalpean, lanean aritu diren

«Kamiñazpi», «Atxukale», eta beste herkide euskaltzaleei ere, nola ez, zabaldu nahiko genieke gure errekonozimendu hauxe. Har dezatela bada, horiek guztiek, gure agurrik beroena, eta zeuri, Augustin, eguneroko lanari orain arteko gogoaz eutsi diezaiozun

opa dizugu.

Augustin Zubikarai Omenaldi Batzordea

Page 4: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Augustin Zubikarai, Ea 1989an.

Page 5: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AUGUSTIN ZUBIKARAI

1914. urtean jaioa, Ondarroan egin zítuen lehenengo ikasketak, geroago, Saturraranera jo zuen bertako Apeztegian lau urtez ikasten segitzeko eta ondoren, Gasteizera, filosofia ikasle urte betez. Gazte zelarik ekin zion lumari eta halaxe, guda aurretik jadanik hasia genuen artikuluak plazaratzen, «Euzko», «Gudari», «Euzkadi Jel» edota «Argia» bezalako euskal argitalpenetan, gudaldian zehar ere, «Euzkadi» eta euskara hutsezko beste egunkarietan garaiko beste idazle askorekin elkarlanean aritu zen eta, 22 urte besterik ez zituela, «Eguna» egunkariaren zuzendariorde genuen.

Berak, gehienbat, kazetaritza eta antzerkia landu zituen hasieran. 1933-1936 bitartean lau ziren idatziak zituen antzezlanak: Aberriagaz bizi, Illobaren indarra, Itxaslapurrak eta Itxasertzeko itsu mutila, «Euzkadi»k argitaratuak.

Guda bitartean kazetari eta gudari ibili zen, gudari, Bilbo galdu ondoren Laredo makurtzea gertatu bitartean, batez ere. Abagadune haietako ondorengo urteetan, Castro Urdiales, Aranda de Duero eta Miranda de Ebroko konzentrazio zelaietan lan behartuak egitea, Donostia eta Azpeitian 1936.ean gartzeleratuta egotea eta, kazetari gisa trukaturik, Tarbes eta Lannezemezan herrietan atzerriratua egotea suertatu zitzaion, beste zenbait gertakariren ostean, 1941.ean Ondarroara itzultzerik izan zuen arte. Gerra garaian, gazte zelarik indar biziaz hasia zuen bideari eutsi zion, hala ere, ez zuen eduki euskal kazetaritzan gehiago idazterik, euskaraz idazten zuen kazetari harentzat non idatzirik ere ez zegoen eta. Orduko denboretan, bere herriaren ondoan, Mutrikuko lantegi batetan aritu zen lanean.

Urteetan goxo-goxo landu izan duen lana antzerkigintza izan bada ere, olerkigintza eta elaberrigintza ez ditu albo batera utzi. Antzerki lanetan hainbat eta hainbat idatzi ditu, eta horietatik asko antzeztu eta saritu ere egin da, hala nola Itxasora (1945), Miarritzen saridun; Seaska inguruan (1960), Gipuzkoa izeneko 2. saria; Jaunaren bideetan (1961); Kresaletan (1964); Mariñelak (1965); Iru alaba (1963), Toribio Alzaga sariduna; Bizigarratza (1967), Gipuzkoa sariaren aipamena jasoa; Lurrunpean (1968), Gipuzkoa saria; Errekonduan (1969), Gipuzkoa saria; Mendi zaharrak (1969), Toribio Alzaga saria; Mendi eta itxaso, Markinako Lore Jokoetako sariduna, eta Eskola maixua (1984), Santurtziko saria; Baina izendatutako hauez gain beste hamaika antzerki idatzi ditu.

Augustin, kazetari eta antzerkigilea dela ezaguna izanik, ixilean bada ere, olerkigilea ere bada. Zangotzako Lore Jokoetan 1967. eta 1968. urte bietan saridun gertatu zen eta beste horrenbeste, Zornotzako Lore Jokoetan, bai eta Larrako Olerti Sarian eta Laukizko «Lauaxeta» lehiaketan ere. Ez du ordea, olerki libururik argitaratu.

Elaberrigintzari beranduago heldu dio Augustinek, literatur sormen honen hasiera 1978.ean finka genezake, Bale denporak plazara irtetzeaz batera hain zuzen, harrez geroztik elaberrigile oparoa izan da, Esan eta esango (1979), Azkue Saria; Anton Guzuretxe (1979), Txomin Agirre Saria; LainoakMundakan (1980), Mundakan (1981), Itxastarrak (1985), Garratz etagordin (1986) eta Zaldupeko Txikiena (1991).

Azkenik ezin aipatu gabe utzi, itzulpengintzan eginiko hamaikatxo lan eta Ondarrba eta Lea-Artibai eskualdearen inguruei eta gaiei buruz idatziriko makina bat artiluku eta liburu, hala nola, Ondarroa baserri giroan (1985); Mendeja (1988); Markina Xemeinlsla Markina Xemein 7/(1991), Munitibar (1992).

Gaur egun oraindik ere etengabe ari da idazten, berak esan bezala «lanean segitzen dut, azken obra aurten bertan idatzia da» (Egin, 1991-12-19). Aipatu beharra dago 1961. urteaz geroztik Euskaltzain Urgalea dela eta bere buruari egotzi dizkion hainbat eginkizunen artean, besteak beste, aldizkari zuzpertzaile, kolaboratzaile eta zuzendari, edota Euskarazaintza Akademiaren Lehendakariorde izan ezezik Ondarroako Udal Kultur Etxearen Zuzendari ere bada.

Ezer esan ahal baledi Augustin Zubikaraik eginiko lanaz oparoa eta era askotakoa dela da. Ez da erraza euskal literaturan berak adina sortu dutenik aurkitzea, izan ere, bere berbak, bigunak batzuk, garratzak besteak, itsas irudietatik sortuak izan ala ez, berez ateratzen zaizkio, eta bere euskalkian idatzi ohi dituen lanak, denbora laburrean hasi eta amaitzen ditu.

Page 6: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Augustin Zubikarai bere emaztea eta seme-alabekin.

Page 7: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

ORDU ONEAN, AUGUSTIN

Txikitako lagunak eta eskolako lagunak berba bigun eta samurberak izan jakuz, gure belaunaldian behintzat. Oraintxe be, eretia dogunean alkarreri gomuterazo eta pozarren jarri ohi gara. Txikitako lagun, betiko adiskide; edo horrelakoren bat.

Uri berberean jaio ez ginealako—bai, ostera, auzo auzuan— Augustin eta biok, zehatzean ez gara txikitako ez eskolako lagun izan. Horraitino geroago, hogei urtera heldu baino lehen —baina bakotxa bere urian, eta alkarregaz ez gorputzez— euskal eskola zabal eta sakabanatuan eskola mutil berezi bihurtu ginean.

Augustin gazterik hasi zan idazten eta zahartzaroan be, lan hori, ez dau laga. Gizonaren etorria! Irakaslerako eskolatu zan, eta bere bide hori ez eban itsumustuan edo arinkeriaz aukeratu. Halan be, bizitzaldian era ezbardinetako ardurak eta ekinak izan ditu.

Bere jita, kazetariarena izan da. Joera honek gogoa ta adorea ezezik luma bizkorra be eskatzen dau; eta erabili behardan hizkuntzea sakon zabal ezagutzea be bai.

Euskal atala eukan egunerokora bialtzen zituan bere lehenengotako idatziak, bizitza arrunteko albistak eta ganerako esamesak. Harik lasterrean teatru lanak atonduten hasi zan. Kanpoko mundua bere barruko ganbarara eroango eban, eta hor lagunak, pertsonaiak, jazokune eta egoerak, apan eta garrak morapilotuta, elertiko emoi bihurtuko. Hurrengo urratsa kontakizunak, ipuinak, nobelak idaztea. Poesi mendiaren aldapan be saiatu izan da, eta kanta barrien letrak ezezik olerki sentigarriak be laga deuskuz.

Aitatu doguzan arlo guztietan han hor hemen izan direan batzaldi batzuetara bere lanak agertu eta urteetan sariak sari lortu izan ditu. ldatzitako edozein lanek bere balioa dauka, gurari dagokionez. Baina jantzia, hizkerea be nahi-ta-nahiez haintzat eta aztertu behar.

Hariari jarraitu ahal izateko azalpen eta deskribapenakjasean atonduko ditu, eta beste ikuspegia, alkarrizketak berebiziko nortasuna dabe Augustinen lerroetan. Herriagandik zuzenean harturiko hizkerea dau-ta, gure haietako arrain bizi-biziak lakoak dira. Eztabada zoŕotz eta batzuetan gordin samarrak, irakurleak irribarreka beraganduten ditu, testulariaren gatza ta piparra daukelako.

Horrelan ba, edozetariko arrainak hartu ditu literatura itsasoan, baina arrainok —pita mehea edo lodia, zelan dan— banan banan harrapatu ditu, eta ez arrasteruaren sare transkilagaz brastadan. Argitaratu dituan liburuak hainbat dira. Bakotxetik bat hartu eta besuartean estutu ezetz!

Erlojuaren aurka diharduan gizona da. Gibel onekoa, ostera. Eginbeharrak arduraz hasita arduraz amaitzen dakiana. Augustinen errekan ura-beherak izan arren, bere ontzirik ez da sekula hondoa jota geratu. Beti azalean, beti aratinik, eta karelak garbi.

Bere idatzietan Ondarroa da gehienbat protagonista. Etaitsasua... Langelaratu, eta paper zuria eskura baino lehen, idazle honen buruan ordenadoreak lan egin dau. Ezin bestela hainbeste gauza ezbardin

joŕatu. Eta ederti orraziz orraztu. Kontakizun ernagaŕiak maneatu ditu, gure aldikoak eta. Baina lehenagoko ele ta pasadio salmeratsuak be, zoragarri kontatu izan

deuskuz. Aldi erbi bainotsuetako gertaera gazi gozoak, arrantzale herri behartsuaren arnasartean uretuak. Kortzeleku mamuen geriza luzeak eta itsasuaren marru berbots antzekoak sortuerazoak.

Horraitio Zubikarai idazle bakarrik ez da izan. Irratietan etajentaurrean hamaika hitzaldi egin dau. Teatro alorreko lan jasekoak be eratu ditu, eta ondarrutarrak antzerki eta kanta, herririk herri ibili izan dira, unada ilun eta bildurpekietan hartan be. Aspaldion Kultura Etxeko artezkari duzue eta eragile adoretsu.

Txomin Agirre mozal eta minberatsuak hogeigarren mende honen hasierako Ondarroa ezagutu eta kantatu eban; bere «Arranondo» kutuna.

Page 8: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Harrezkero Zubikarai Bedialauneta duzue haren jarraitzailea, uriko bizimoduaren esale nekaezina. Ganera, uri eta baserrietako historiak eta argitasunak batu, eta liburu asko agertu ditu. Inguruetako zokondoak be zehatz ezagutzen ditu, perretxiku zaleak bere bazter ezkutuak lez.

Hizkereari gagozala, behin eta barriro esan dau R.M. Azkueren hiztegi totoloan, Artibai amaierako berbarik asko ez dela sartu izan. Oraingo aldian filologo ugari da euskal-aloŕean be. Augustinen lanak arakatu eta ha bera egiten hasi zan hiztegiñoa mardotuteko, hor

dabe miats aberatsa, berberaren orrialdetan.

Zein giza ta eder dan herriko seme zintzo bateri jaioterrian guztizko omena atondutea; eta beraz, euskerearí.

«Ondarru, herri bera»... esaten, txikitatik dakigu.

Amatu duzue sasoi egokian, eta berotasun horretan iraun begi herriak.

Zeuen «itsaso bazterra» goratuten ez dau parerik izan hirurogei urte honeetan.

Ordu onean, Augustin.

Eusebio Erkiaga, 1992

Augustin Zubikarai lankide izan eban EGUNA egunkariaren Izenburua.

Page 9: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AUGUSTIN ZUBIKARAI ETA EUSKERAZAINTZA

ERRIKOIA

Augustin Zubikarai antxinako euskal idazlea dogu, antxiñakoa eta gaurkoa, idazle sakona, ugaria eta errikoia.

Euskalerrian izan dan lenengo egunkaria, gudaldian sei illebete inguruan eta euskera utsez argitaratzen zan egunkaria, Eguna, izan zan idazle onentzat lan-leku egokia: Orduan be lan asko eta sakona egin bear izan eban. Eta arrezkero idaz-tankera guztiak izan dira Augustin'entzat lanerako arloak: Antzerkia, ipuiñak, eleberriak, aldizkariak, saioak, olerkiren batzuk be uste dot baietz...

Augustin'ek asko eta ondo idatzi dau, eta beti erriak darabillen euskeratik urrean dagoana darabillela.

AUKERA BAT

Euskal-idazleak alkartuta jokatzen eben I968n. urtera arte, baina urte onetan, Arantzazu'n egin zan batzarrean, banaketa aundia sortu zan euskerearen barruan: Batzuk euskera batua sortu eta sartu eben eta beste batzuk, naizta batu bat egitearen aurkakoak izan ez, erriak darabillen euskereari eusteko bidea artu eben.

Amar urtean jokabide bi orreik bizi-bizi agertu ziran gure izkuntzaren kondairan eta amargarrena zan 1978n. urtean Bergara'n egin zan batzar bat arazoa aztertzeko eta an jokabide biak argi agertu ziran, ez ostera alkartasuna sortzeko erarik. Benetan tamalgarria!

Aukera bat egin bear zan eta egin genduan: Euskaltzaindiak erri-euskera zaintzeko ta indartzeko biderik ez eban argi eskeintzen eta zeregin au betetzeko Euzkerazaintza Erri Akademia sortu zan.

Idazleak bide-kurutze baten aurkitu ziran, bide bata edo bestea artu bear zan. Eta Augustin'ek, beste asko eta askogaz batera, erri-euskerearen bidea aukeratu eban: Orixe zan, izan be, berak zaindu izan eban bidea.

Aukera egiteak ez dau asarrea esan gura. Augustin ez da asarre-gizona. Baiña aukerea egiteak bide bat artu eta beste bat itzi esan nai dau, eta orixe egin eban: Idazkera edo ortografían, joskeran, iztegian, aditz-jokoetan... Augustin'en euskerea berak beti erabilli dauan bidetik doa, iztegi garbi egokia erabilliaz eta idazteko bearrezkoa ez dan atxea alboratuta.

EUSKERAZAINTZAN

Augustin'ek artzen dauan lana gogo ta biotz osoaz artzen dau eta Euskerazaintza'KR bidean lan egite au be, orrelantxe artu dau: Illero izaten dogu batzarkide eta beti ekarten dauz batzarrera bere lanak eta asmabideak.

Erri-Akademiak errez ikusi dau Augustin'en lanerako almena, ugaritasuna, eta orain urtebete egin zan auteskundean Lendakari-Orde izendatu eban.

Erri-Akademira sartzeko Itzaldi bat egin bear izaten da, araudiak diñoan lez eta Augustin'ek be egin dau bere itzaldia, gaia arrantzaleen euskerea dala, oraintsu Ondarroa'n.

Euskerazaintza'k itxaropen aundia dauka gizon euskalzale onengandik.

Page 10: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

LANAREN UGARITASUNA

Nik sarritan itauntzen dautsat neure buruari: Augustin'ek nondik ateraten dau astia egiten dauan beste lan egiteko? Itxi dagiguzan alde batera Bizkai'ko Batzarretan eta aldundian beteten dauzan zeregiñak, baiña urtean elaberri bat, aldizkari bi edo iru zuzendu, egunero edo sarritan Deia'n idatzi, egunero edo sarritan Erri-Irratian itz egin, eskatzen jakozen ainbeste berbaldi gertatu, ainbeste batzar... Nondik astia?

Eta ez da gazte-gaztea be. Nok izan leiken bere urteetara elduta olako almena!

Lanaren ugaritasunak oitureagaz daukala uste dot zerikusia: Batzuk lan gitxi eginda bizi dira eta asko egiten dabela uste izaten dabe; beste batzuk, ostera, ainbeste lan egiten dabe eta, euren ustez, erdi geldi, gauza aundirik egin barik dagozela dirudi.

Eta arlo onetan geíago be esan neike: Olako lan ugaria egiten dauanari beste lan bat ezarri egiozu eta beti egiten dautzu eta arin egin be. Lan gitxi daukanari, ostera, eskatu egiozu eta ez dauka astirik, lanpetuta dago. Norki bakoitxaren barruan dagoan eskutuki aundi bat daau.

ERRIAREN ESKER ONA

Olako gizonai erriak bere esker o'na agertu bear dautse, eta orretarako egiten dira omenaldiak.

Ondo egiña da ba, Ondarroa'ko Erriak Augustin'eri egiten dautsan omenaldia, ondo merezia bere aldetik.

Sarritan omenaldiak ildakoai egiten jakez, eta ez dago txarto, eurak izan daitekez eredu eta bultzagille bizi diranentzat; baiña askoz obeto dago, askoz gauza egokiagoa da bizi diranai omenaldiak egitea: Esker ona agertzeko, zor bat ordaintzeko, eta baetz be, beste batzuk lanera bultzatzeko.

Dena bearko da gure euskerea maitagarria aurrera ateratea nahi ba'dogu.

Bejoakoz ba, egun onetan Augustin'eri eta Ondarroa'ko erriari lerro onein bidez, gure Zorion-guraria eta gure txalo beroa: Olako gizonak dauzan erriak bizia izango dau, bizi ugaria.

Olazar eta Urine'tar Martin Euskerazaintza'ren Lendakariak

Page 11: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AUGUSTIN ZUBIKARAI

Augustin Zubikarairen ezaguera noiztiko den oroimenaren barnetasunean txaotzen dit, 62-tik 72 arteko hamarkadan Ondarrutarrak taularatzen zituzten lanak Euskal Herri osoan arrakastatsuak izan ziren eta belaunaldi hontatik dator, nire entzunezko ezaguera. A. Zubikarai antzerkilariaren entzutea.

1970ean Bizi Garratza eta Mende zaharrak «Irakur Sailek» argitaratu eta ondorengo egunetan Ondarrutar honekin solasteko aukera izan nuen. Geroztik hainbat leku desberdinetan topatu gera, bai dala, epai mahaikidetzan, aholkularitzan, hitzaldietan... eta abarretan. Augustinek ezetz esaten bai ote daki. Zenbat aldiz bere etxeko bulegoaren ixiltasuna telefonoaren txirrinarekin hautsi ote dut, inoiz ez dut hitz gogorrik entzun eta Augustinen etxera hurbildu naizen guztietan irteera erregali oparoz betetako poltsa batekin etxeratu nahiz.

Zubikarai Jaunak gertaera mikatzetan ere ausardia erakutsi dit. Orain dela 18 urtetako gertakizuna bururatzen zait. 1974 urtea zen, lntxixu antzerki taldeak Ondarruko plazan «Orria» obra antzeztu zuen eta antzerki lan honetan Karlo Magno-ren gudariei «Frankoak» deitura ematen genion, eta honela izanik (Ez dago pentsatu beharrik ere) Frankoak gora eta behera aritu ginen, Ondarruan ere belarri zorrotzak zituena izaki eta Franco-rengatik ari ginela pentsatuko zuen, Antzerkia amaitu ondoren Goardia zibilak etorri eta «recojan todos los trastos pero no salgan de esta plaza hasta que venga el superior de Gernika». Augustin goardia zibilekin mintzatu zen «Orden publikoan» zenbait hutsik egin bazen bera arduratuko zela esan ondoren, Oiartzuarrok etxera bueltatu ahal izan genuen.

Goian aipatu dudan hamarkada horretan antzerki alorrean lehen urratsak eman nituen. Hamarkada haretako antzerki baratza bitan, lorez eta sasiz banatua zegoen, bi aldetako bizikidetza ezinezkoa izan zen eta zapuzkeri harek naturaren zikloa bezala kondariak irentsi zuen, ondorengoentzako esperientzi mikatza suertatuz, Zubikarai izan zen gutxi artean antsutazun hartatik ihesi egin zuenetarikoa, nahiz eta lankidetza bi alderdiari eskeini. Lehen eta orain Augustinek gizatasuna dirdiratzen du.

Augustinek 40 antzerki obratik gora idatzi ditu, nik irakurri eta ezagutzen ditudenak 27 dira eta lan guzti hauek antzerkiaren ortzadarra betetzen dute, Irakurleak, dramak, komediak, trajikomediak, bizitzak... Haur eta gazte, adineko eta beste antzerki mota askotakoak aurkituko ditu.

Augustin Zubikarai antzerki idazle huts bezala ezin aztertu dezakegu, gizon honek antzerki sorpen guziari bi dohain iraunkor ematen dizkio: Alde batetik Augustinek antzerkia taularatzen dakiela eta idazten dituen antzerkiak errez taularatu daitezkeela ederki frogatua dagoen bezala (Kresaletan, Mariñelak, Jaunaren bideetan). Bestalde, gizonengan duen sinismena, antzerki lan guztietan aurkitzen diot esperantzaren argitxoa eta behar bada hau izango du gure Augustinek lan guziaren legamia.

Eugenio Arocena Egimendia Jn. AntzetiaKn zuzendaria

Page 12: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Elorrioko kaleetan 1990ean EGUNAKO lankideei egindako omenaldian. (Augustin Zubikarai, Eusebio Erkiaga eta [gnacio Eizmendi «Baserri»)

Page 13: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AUGUSTIN ZUBIKARAI, ONDARROAKO EUSKALGINTZAREN LEKUKO ETA ZUZPERLEA

Omenaldi baterako lerro batzuk idazteak egiteko erreza dirudi. Azalean bada be, laudorio eta lausengotan ibiliz geroz omenduagaz, horrelakoak idazten dituanak haregaz ondo gelditzeaz batera, bere buruagaz be halako asmobeteko ustea euki izan dau beti.

Baina horrela jokatzeak dakar, berez eta ezbairik bage, susmo baten moduko usaina, hain zuzen be, omenduari buruz idatzitako hori noraino dan egiazkoa edo/eta losintxa non hasten dan jakitekoa.

Augustinegaz horrelakorik gertatzea ez neuke nahi, horrexek berari benetan jagokozan merituak txikiagotzea ekarriko leukeelako. Horrexegatik lerro honeexetan nik neuk bera zelan ikusi dodan eta beragaz azken hamarkada honetan euki dodan hartuemona azaltzen eta paperatzen saiatuko naz.

Egia esan, Augustin 1982. urtean ezagutu neban buruz buru. «Arpegi ikuste» hori lehen Ikastola kalean neukan eskribautza bulegoan gertatu zan. Orduko lore-joko edo antzeko kultur ekimen bat zala bitartekoa, alkar ezagutzeko aukera euki genduan.

Aurretik, halan da guztiz be, Eusebio Erkiaga izan zan alkarregazko ezaupidea emon euskuena. Lekeitiotik ezagutzen neban nik hau eta honek, zeresanik ez, aspaldixkoa eukan Augustinen ezaguera, hain zuzen be, gerra aurreko garaietatik, bion arteko senidetasuna be autortzekoa dala.

Harez gero, Augustinek Ondarroako euskalgintzari betidanik ekarri izan deutsan oparotasuna dastatzeko zortea euki dot, beste ondarrutar guztiekin batera.

Lore-joko, literatur lehiaketa, liburugintza, aldizkarigintza (hortxe dago «Ondarroa», urterik urte, bere irakurleekin bat egiten, huts txikiena be egin barik) eta abar luze bat eragin eta bultzatu ditu gure Augustinek, bere liburu eta artikulugintzari muzin egin barik. Bion arteko adizkidantzaz gain, irratitik entzun, egunkarietan irakurri eta lantzean behin libururen bat bere eskutik jasotzea izan dira, besteak beste, azken hamar urteotan Augustinengandik jaso dodan emoitza aberasgarria, horrelakoetan partehartzeko deiak be ahaztu barik.

Zelakoa, alabaino, haren idazmoldea? Galdera honi gai honeetan ni baino jantziago diran jakintsuek emon beharko deutsoe erantzuna. Luze jardun daiteke Zubikarairen idaztankeraz eta moldez, berak gauzak esateko eta adierazoteko daukanjite etajasa bereziaz. Nik neuk, ostera, hementxe azpimarratu nahi dot Augustinen artikulu edo eta hitzaldiak irakurri edo entzun ostean beti sentidu dodan zirrara berebizikoa, idazle eta kulturegile bakan batzuk bakarrik eskaini dagikeena eta berebat edozein irakurle edo entzuleren jakingura pizten dauana.

Ez da nekagaitza, ezta aspergarria be, bere prosa arina, ondo tajutua, Augustinek idatzitako hainbat eta hainbat orrialdetan zehar nabarmentzenjakuna.

Bien bitartean, bizitza be aldatu jako gure Augustini. Alargundu eta gero, etxebarritu egin jaku Zubikarai, orain dala urte batzuk. Zubibarriko etxean, bere liburu eta guzti, Augustinek burutu dau Euskal Herrian azken urteotan emon dan euskalgintza oparoenetariko bat, ia-ia parekorik ez dauana.

Etxean esan dogu, baina etxetik kanpo be, Augustinek hamaikatxo ahaleginetan ibili eta ondino be jabilku, Euskerazaintza, sasoi baten Bizkaiko Batzar Orokorretako ahalduntza eta abar luze bati ekinez. Bere itzulpenak, moeta askotakoak, kontaezinak dira eta bere gogoa eta zuzendaritza, Ondarroako Kultur Etxean, tinko eta segurua, Ondarroako ospea eta izena lau haizeetara zabaldu dituala.

Horretan darrai gure Zubikaraik egunotan be, berba eta lumaren jarioa moldatu nahian. Eta aurrerantzean be horrela jarraitu dagian, hona hemen eskura jatorkun bidearen geldiunea, berari egiten dautsagun omenaldia.

Pozarren hartzeko ereti egokia beraz, honako hau, baina era eta aldi berean be, Augustini euskalgintzan jarraitzeko eskabidea egin eta guk geuk be geure buruei, Augustin Zubikarai eredu eta ezinbesteko osagarri dugula, euskalgintza horretan partehartze eta konpromezu sakonago baterako deia zabaltzeko une ezin aproposagoa.

Page 14: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Horrela bakarrik lortuko dogu, nire ustez, hastear dagoan XX. mende horretako euskal literaturan eta orokorrean, euskalgintzan be, gaur egun, Ondarroa eta ondarrutarrek Txomin Agirrerengandik Augustin Zubikarairenganaino, beste asko be tartekoak dirala, erakutsi daben nortasuna eta ondorioz, merezimendu osoz eskuratu daben lekua ohorez mantentzeko gai izatea.

Andrés Unutia

Aita Lino Akesolo eta Augustin Zubikarai, Zeanurin 1990ean Gabirel Manterolari egindako omenaldian.

Page 15: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

ZUBIKARAI'TAR AUGUSTIÑ'ERI OMENEZ

Arratsalde on jaun andreok: Ume-umetatik ezagutzen dot Zubikarai, mojak irakasle ziran Parbuluak izeneko eskoletan lau urte ingurugaz alkarregaz asi giñanetik.

Buru argikoa zala bereala erakusten emon eban, An ibilli giñan lau eskoletan, beti lenengo tokietan egoten zan. Ondo gogoratzen naz au erakusten daben kontutxo bategaz. Iru giñan eskolan besteak baiño aurreratuagoak: berau Zubikarai, Andoni Basterretxea gero abade egin zana ta neu. Ta mojetako eskoletako azkenengo urtea laster amaitzeko egoala, Sor Luzia'k, berau bakarrik problemetara igaro eban; eta Andoní eta biok, ínbiriz beteta begiak urten bearrean begira edo irakurten egoten giñan mojiak beroneri pizarratxoan ipiñitako problematxoak.

Gero, oraindik mutiltxoa zala, abadegai joan zan Saturraran'era eta gitxitu egin ziran bion arteko artu-emonak. Baiña ordutik urte batzutara seminarioa itxita (lagata) etorri zanean, gauza batek baiño geiagok alkarren onduan ipiñi ginduezan. Erriratuta laster, bi edo iru urtera luistarren bazkunako zuzendari ipiñi eben; eta geu be batzordekoak giñan eta an ibilten giñan beronen inguruan.

Baiña, bion arteko artu-emonak anditu zituana, euskera idaztea izan zan. Zubikarai'k ba ekian euskerearen irakurlea nintzala; eta EKIN asterokora idazten asi bear nintzakeala esan eustan, oraindik ogei urte ez nituala. Berau ordurako, asteroko a egiten eben Jaungoiko Zale taldekoakaz lanian asita egoan; idazten eban Zornotza'tik urteten eban aldizkari aretan. Eta alantxe asi nintzan Ondarru'ko barriak EKIN'era bialtzen. Beronek lagundu eustan lenengo idazlana egiten, beronek orraztu eban. Eta izenordea be beroneri burutatu jakon.

Orduan be Zubikarai'k asko idazten eban, beti izan dajdazle ugaria ta izenorde bat baiño geiago erabilli zituan aldi aretan. Aita Onaindia'ren Milla Euskal Olerki Eder, liburuan datozen Edurne ta hxu-lekua izeneko olerkien egille lez, Amesti dator. Onaindia'k ez ekien Amesti nor zan. Ara berak diñoana: «Nor dogu berau? 1934'garreneruntz, gure izparringi ta egunerokuetan idazten ziarduan; eta ederto atan be.» Ba, Onaindia'ren ustez ondo idazten eban a, Zubikarai zen; beronegandik jakin neban gerotxoago. Baiña, Zubikarai'ren orduko danok ezagutzen genduan izenorde nagusia, Arteta zan, Ondarru'ko baserri baten izena.

Izparringietan idazteaz ez zan geratzen Zubikarai; beste egiteko garrantzitsu baten arduradun be ba-zan: antzerkiarena. Orduan batzoki asko ziran euskal antzerkia egiten ebenak eta Ondarru'koak be egiten eben. Antzerki taldea sortu ebana ta zuzendaria, Zubikarai izan zan. Eta zeregin onetan beronen lan guztia ez zan izan antzerkiak emotea bakarrik; antzerkiak idazten be orduantxe asi zan eta beronen antzerki bi, emon be egin ziran: «Aberriagaz bizi» ta «Illobearen indarra» izenekoak.

Zubikarai'ren lan andia bereala nabarmendu zan; eta ori eskertu nai izan jakon. Orduan San Andrés eguna ospatu egiten eben abertzaleak, apariak-eta egiñaz. Eta 1935'garren urtea zala uste dot, aparia, Zubikarai'ren omenez izan zan, batzokian.

Baiña Franco ta lagunak matxinadanjagi ziran eta guztia ankaz gora joan zan. Francotarrak errira urreratu ziranean, iges egin bearra egoan eta alantxe, Zubikarai ta ni, alkarren barri jakin barik, itxasontzi baten gertau giñan Frantzi'ra iges egitean, eta Donibane Loitzun'era joan giñan.

Zubikarai, an be euskera gogoan ebala egoan eta idazlan bat edo beste argitaratu zituan ango euskal asteroko Eskualduna'n. Beronek an denpora gitxi egin eban, aste batzuk. Eta Bilbo'ra biurtu zan. Eta emen beronek egin ebana nik beste edo obeto dakizue: Euskal Jaurlaritza'k lenengo euskal egunerokoa sortu eban, Eguna izenekoa; ta erredaziñoko buru ipiñi eben Zubikarai; eta zeregin aretan ederto erakutsi eban beronen gaitasuna.

Gero Bilbo galdu zanean atxillotu egin eben eta or ibilli zan beste asko lez espetxe ta laneko batalloietan. Ni orduan, Bidasoa bestekaldean nengoan, Lapurdi'ko Itxasu izeneko erritxoan; eta egun baten, olakorik gitxien uste nebanean, Zubikarai'ren eskutitza eldu jatan Endaia'tik. Eta bereala bizikleta zar bat artuta an joan nintzan berrogei kilometroko bidean beronengana. Ta antxe alkar besarkatu ta naibeste kontu esan genduzan. Kanjeatuta etorrita egozan Bilbo'ko bederatzi izparkari edo periodista. Bera bakarrik, euskerazko idazlea. Ez naz

Page 16: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

gogoratzen zeintzuk ziran Franco'ren aldeko trukatutakoak. Bartzelona'ra joateko ustean egozan, baiña ez ziran joan, gudea laster amaituko zana agirian egoan da.

Gero emen, Franco'ren lenengo urte batzutan, ez egoan euskerearen alde lan egiteko girorik; baiña zerbait argitu zanean, laster asi zan lanean Zubikarai, antzerki sariketetan parte artuaz eta aldizkarietan idazlanak argitaratzen. 1950'garren urtean Miarritz'en irabazi eban antzerki sariaz gaiñera, emen, 1966'an irabazi eban lenengo saria, orduan be antzerkikoa. Ta 1957'garren urtean asi zan barriro idazlanak argitaratzen Zeruko Argia'n izenorde barriagaz. Oraingoa Ondarzubi zan. Eta ain zuzen, alkarren barri jakin barik, neuk be Zeruko Argia'ko zenbaki aretan idatzi neban guda ezkeroko lenengo idazlana. Ta biok antzeko idazburuak ipiñi geuntsezan geure idazlanai: Zubikarai'k, «Eutsi fedeari» ta nik «Eutsi euskerari». Au da, biok abertzaletasunaren elburuko atal bietako baten alde idatzi genduan: Jaungoikoa ta Lege-zarraren alde.

Ordutik laster, bi edo iru urtera, estanpa erako antzerkiari gogotsu eldu eutsan Zubikarai'k. Urte batzuk lenago Markuerkiaga'tar Jose'k eratuta, orduan Don Imanol Oruemazaga abadeak zuzentzen eban abesbatza zan Ondarru'n. Zubikarai tartekoa zan; eta abesbatz aregaz baliaturik zerbait on egin eitekeala bururatu jakon Kontixu ta Seaske-inguruan izenekoagaz asi ta ainbat antzerki, abestiakaz lagundutekoak, idatzi zituan eta ainbat erritan emon be. Atxukale'k esanda jakin dodanez, 54 urteera egin zituen beste errietara antzez-lan areik emoten. Eta abeslari ta guzti eun lagunetik gorako taldea zan.

Gero, danok dakigun lez, izparringietan eta aldizkarietan idazteari laga barik, milla modutako lanak egin ditu: olerkiak, ipuiñak, nobelak, antzerkiak, saiakerak; eta danetara irabazi ditu sariak. Eta danok dakigun lez, baita liburuak be idatzi ditu, ta asko idatzi be. Lengo baten ZER aldizkariak, bere ogeigarren liburuaren barri emoten eban.

Ikusten danez, ikaragarria izan da Zubikarai'ren lana. Ala dana geuk ikusita ez ba'genki, sinistu be ez egitekoa gizon batek orrenbeste egin leikeanik. Eta geiena euskerearen inguruan izan ba'da be, ortik kanpora be jardun izan dau. Ondarru'n eleizeak ipiñitako Escuela de Pesca izenez errian ezagutzen zan eskolearen arduradunen artean, aurrenekoa izan zan urte askoan. Eta orain be Kultura Etxea'ren arduraduna da. Ta lan guzti au, pamiliarentzat ogia irabazteko egin bear izan daben laneko orduetatik kanpora egin dau, beste jendea denpora pasa kalean batetik bestera dabillela edo nasai jarrita dagoan artean.

Baiña bere alderdi ona langille andia izatea ez da izan bakarrik. Beste edozein alderditatik begiratuta be goi mailla erakutsi izan dau, kristiñau zintzoa, irakatsi onen bultzagillea, pamilian senar eta aita eredua, jendeagaz artu-emon jatorrekoa ta paketsua izan da. Obeto ulertzeko erdal berbaz esanda, bere bizitza dinamikoan auzi askotan arpegi emon bearrean arkitu izan da, baiña egundo beronen abotsa ez da gogortu, berba bat bestea baiño gorago sekula ez dautsat entzun. Labur esateko, benetako zalduna izan da.

Ez noa onetan luzatzen, amaitu bearra daukadalako, ta berau lotsatuta ez lagatearren be bai. Egin daben lan andiagaz ondo irabazita dauko atsedena; baiña ez dirudi errie emotera doaník, ondarrutarrok esaten dogun lez. Jaungoikoak urte batzuk geiagoan osasuna emoten ba'dautso, oraindik lan asko ta onak ikusiko doguz Zubikarai'k eginda.

Alan izan daiteala, euskerearen onerako. Ta, zorionak Austiñ.

Derio, 11-7-1986 Etxaburu'tar Jose Mari (Kamiñazpi)

Page 17: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

AUGUSTIN ZUBIKARAIREN OMENALDIKO EGITARAUA

URRIAR 30 (Ostirala)

19,00. Augustinen bibliografía eta historia buruzko erakusketa irekitzea Udal Erakusketa Aretoan. 22,00. Xabier Lete-ren emanaldia, Bide Onera zineman.

URRIAR31(Larunbata)

19,00. Ekintza akademikoa eta erakusketaren inaugurazio ofiziala, «Antiguako Ama» adintsuen egoitza berrian. 22,00. «Rresaletan» antzezlanaren lehen emanaldia, Zaldupe Udal Polikiroldegian.

AZAROAK 1 (lgandea)

12,30. «Rresala» Musika Bandaren kontzertua, Musika Plazan.

AZAROAK 3 (Asteartea)

19,30. «Scherzzo» sokako laukotearen Kontzertua Udal Kontserbatorioan. Literatur lehiaketako sari banaketak, Kontzerbatorioan.

AZAROAK 5 (Osteguna)

19,30. Antzerkiari buruzko mahai ingurua, «Antiguako Ama» adintsuen egoitza berrian.

AZAROAK6(Ostirala)

19,30. Komunikabideei buruzko mahai ingurua, «Antiguako Ama» adintsuen egoitza berrian. 22,00. «Kresaletan» antzezlanaren 2. emanaldia, Zaldupe Udal Polikiroldegian.

AZAROAK 7 (Larunbata)

20,30. Kontzertua. Errioxar Komunitateko Orkesta Sinfonikoa eta P. M.a Unanue kamarako korala. Santa Maria Eleizan.

AZAROAK 8 (Igandea)

GOIZEAN,—Herriko dantza taldeak, kaleak girotzen. 12,00. Meza Santua Augustinen Omenez.

13,00. Augustinen izena eramango duen plazaren inaugurazioa. Herriko dantza talde eta bertsolarien saioa.

14,30. Omenaldia bukatzeko, bazkari herrikoia, Zaldupe Udal Polikiroldegian.

Page 18: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

«Nire berbak itxastarrarenak dira: bigunak batzuk, garratzak besteak, nire irudimenak itxas-irudietatik sortuak»

Augustin Zubikarai

Page 19: AURKEZPENA - euskerazaleak · AURKEZPENA 1990. urtean Txomin Agirre idazlea hil zeneko mendeurrena zela eta, omenaldia eskaini zitzaion bere jaioterrian. Ez da denbora asko igaro

Babesleak: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA ONDARROAKO UDALA BILBAO BIZKAIA KUTXA EUSKAL TELEBISTA