Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu...

8
Kaleratutako langilea «garestiegia» zela argudiatu du Voith-ek Aralar paper fabrikarako lan egiten zuen langile bat bidaltzeagatik epaiketa izan dute; Amezketan lan egiten dutenek baldintza bereziak dituztela esan du LABek // 6 Herriko txoko gehiagotara zabaldu dute aurtengo Kirol Astea Kirolari lotutako ekitaldiak izango dira Zizurkilen, bihartik abenduaren 16ra bitarte; abenduaren 15eko Gau Krosa izango da ekitaldi nagusia // 4 Energia garbiak ezagutzeko aukera Tolosako Trianguloa plazak IV. Energia Azoka hartuko du larunbatean; kontsumo eraginkorreko teknologien ezagutza zabaltzeko eta herritarren artean ohiturak aldatzen laguntzeko helburuz antolatu dute // 2 Tolosako Udaleko, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako kideak, atzo, aurkezpenean. ITZEA URKIZU ARSUAGA Etxeko garagardo gozoa, Berastegiko zortzi gazteren eskutik Duela bi urte hasi ziren zerbeza ekoizten eta herriko bertako San Sebastian ermita dela eta, Sbastian jarri diote izena; geroz eta eskaera gehiago dituztela esan dute berastegiarrek // 3 San Sebastian ermitatik dator Sabstian izena. IRATI SAIZAR Eskualdeko lau ordezkari, Bankoa Credit Agricole-DV Torneoan Tolosaldeko Eneko Labaka, Ioritz Egiguren, Iker Elizegi eta Miren Larrarte ariko dira txapelketako finalean, Zarautzen // 7 Aurkezpena egin zuten, atzo. J. M. ASTEAZKENA 2018/12/12 6. urtea, 973. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu...

Page 1: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Kaleratutakolangilea«garestiegia»zela argudiatudu Voith-ek

Aralar paper fabrikarakolan egiten zuen langile batbidaltzeagatik epaiketa izandute; Amezketan lan egitendutenek baldintza bereziakdituztela esan du LABek // 6

Herriko txokogehiagotarazabaldu duteaurtengo Kirol Astea

Kirolari lotutako ekitaldiakizango dira Zizurkilen,bihartik abenduaren 16rabitarte; abenduaren 15ekoGau Krosa izango daekitaldi nagusia //4

Energia garbiakezagutzeko aukeraTolosako Trianguloa plazak IV. Energia Azoka hartuko du larunbatean;kontsumo eraginkorreko teknologien ezagutza zabaltzeko eta herritarrenartean ohiturak aldatzen laguntzeko helburuz antolatu dute //2

Tolosako Udaleko, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako kideak, atzo, aurkezpenean. ITZEA URKIZU ARSUAGA

Etxeko garagardo gozoa,Berastegiko zortzigazteren eskutikDuela bi urte hasi ziren zerbeza ekoizten etaherriko bertako San Sebastian ermita dela eta,Sbastian jarri diote izena; geroz eta eskaeragehiago dituztela esan dute berastegiarrek //3 San Sebastian ermitatik dator Sabstian izena. IRATI SAIZAR

Eskualdeko lau ordezkari,Bankoa CreditAgricole-DVTorneoan

Tolosaldeko EnekoLabaka, Ioritz Egiguren,Iker Elizegi eta Miren Larrarte ariko dira txapelketako finalean, Zarautzen //7

Aurkezpena egin zuten, atzo. J. M.

ASTEAZKENA2018/12/12

6. urtea, 973. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Energia iturri berrienplaza bilakatuko daTolosako TrianguloaLaugarrenez Energia Azoka antolatu dute, kontsumoeraginkorra sortzeko teknologiak ezagutarazi, etaherritarren kontzientzia eta ohiturak aldatzeko helburuz

Itzea Urkizu Arsuaga

Datorren larunbatean energiaberriztagarriek hartuko dute To-losako erdigunea, Trianguloaplazako karpan. IV. Energia Azo-ka izango da, goiz osoan barrena,eta egitasmoa aurkezteko elkartudira Tolosako Udala, TolosaldeaLanbide Heziketa Institutua etaUsurbilgo Lanbide Eskola.Patxi Amantegi Tolosako Uda-

leko ingurumen zinegotziak azpi-marratu du, Energia Azokak has-tapenetako helburuei eusten die-la oraindik ere. Horrela, 2015etikhona, «kontsumo eraginkorrekoteknologien ezagutza herritarreigerturatzeko ahaleginean» dihar-dute antolatzaileek, elkarlanean. Baliabide berritzaile horiek

guztiak ezagutzeak, egunerokoantxertatzeko bideak irekitzen di-

tuela uste dute eta, era berean,Energia Azoka ikasleentzako pro-balekurik onena bilakatzen da:ikasturtean barrena jorratutakoedukiak bertaratzen diren herri-tarrei azaldu, eta beren ikaskun-tza prozesua sendotzen dute, age-rraldian azaldu dutenez.

PANELAK ETA IBILGAILUAKLarunbatean, 10:00etatik14:00etara bitarte zabalik izangoda Energia Azoka eta, urterokomoduan, stand-ak, informaziopanelak nahiz askotariko gailuakezagutzeko aukera izango dute,gaiarekiko interesa duten herrita-rrek. Besteak beste, honakoak bil-duko ditu Trianguloa plazakokarpak: biomasa galdara, eguzkienergia baliatzeko instalakun-tzak, aerotermia instalakuntzak,tenperatura baxuko berogailuak,LED argiteria nahiz eraikuntzakisolatzeko materiala. Besteak bes-te, Tolosaldea Lanbide Heziketa-ko Mantentze zikloko ikasle zeinirakasleak izango dira bertanazalpenak ematen.Informazio horrekin guztiare-

kin batera, gainera, bi bisita gida-tu antolatu dituzte azokako infor-

mazioari zuku guztia ateratzeko,eta ez da aurrez izenik eman be-harko. Bisitak 11:30ean eta12:30ean izango dira. Baina guztia ez da informazio

teorikoa izango eta, ikasleek es-kainiko dituzten azalpen prakti-koekin batera, azokan auto eta bi-zikleta elektriko bana izango da.Jende kopuruak hala ahalbide-tzen badu, ibilgailuak probatzekoaukera izango da. Izan ere, Tolosako Udalak ja-

sangarritasunaren alde emanda-ko pausoetako bat izan da, berrikiudal langileentzatbizikleta elek-trikoa eskuratu izana. Bide bere-tik, Amantegik gogora ekarri nahiizan du, azken urtean herrikohainbat gunetan LED argiteriaezarri dutela: «Bidebieta auzoan,Bizkaia kalean, Suhiltzaileen biri-bilgunean, Iparragirre eta Izas-kun auzoetan, Olarrainen, Kon-deaneko aldapan eta Nafarroaetorbidean». Halaber, Gudari ka-leko eraberritzean ere LED argite-ria ezartzen ari direla argitu du in-gurumen zinegotziak, eta urtarri-la hasieran argiteria aldaketaegingo dutela, Alde Zaharreannahiz Berazubi auzoan.

Larunbatekoa laugarren Energia Azoka izango da; irudian, iazko azokan LED argiteria erakusteko panela . I. URKIZU ARSUAGA

500 eurokogozokiakerosketen arteanEguberrietako kanpainaaurkeztu dute eta,promozio nagusiarekinbatera, zirku ikastaroa etakontzertuak izango dira

I. Urkizu Arsuaga

Ameslarienen Gabonak berres-kuratu nahi ditu, aurten, Tolo-sa&Co elkarteak, Eguberrietakokanpainarako aurkeztu berri du-ten egitasmoarekin. Aurten, go-zokiak banatu dituzte elkartekodendetan, baina horietako ba-tzuk bakarrik izango dira urrez-koak: 500 euroko txekeak izangodituzte barruan, Tolosa&Co el-karteko dendetan erabili ahalizateko.Gaur bertan abiarazi dute go-

zokien promozioa, baina, horre-kin batera, beste hainbat jardue-ra prestatu ditu, merkatari etaostalari elkarteak. Izan ere, age-rraldian azpimarratu dutenek,Gabonen bueltako kanpaina binorabidetan garatu dute aurten:elkarteko kideei eskerrak ema-nez, «Tolosari bizia» ematen dio-telako, batetik, eta saltokietako

bezeroei, bestetik, «bertako ko-mertzioa babesteagatik».Bide horretan, erosketak egi-

ten dituzten bezeroei pegatina,boltsa eta baso-azpikoak banatu-ko dizkiete, Komertzio txikianegina, Zaindu Tolosa eta Txikiaizanik asko maite zaitut leloakbaliatuz. Urteroko moduan, musikari

ere tartea egin nahi izan dioteEguberrietako oporraldian, etaabenduaren 22an izango da le-hen hitzodua, 18:30ean, Berduraplazan. Joyfull Gospel Choir tal-de gasteiztarra ariko da, eta txo-kolate beroa banatuko diete ber-taratuei. Hilaren 29an, berriz,22:30etik aurrera, Rural Zombiestaldea ariko da Zerkausian.

ZIRKU IKASTAROAGabonetako kanpaina haurreibegirako eskaintza tentagarri ba-tekin itxiko du Tolosa&Co-k.Gure Zirkuarekin elkarlanean,ikastaroa antolatu dute, bi txan-datan, eta izen-ematea abendua-ren 13an irekiko dute, 08:00eta-tik 20:00etara bitarte, Oriaburueraikinean. Ikastaroak 30 eurokoprezioa izango du.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a

Gozokien artean 500 euroko txekeak izango dira. I. URKIZU ARSUAGA

Page 3: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Zerbeza, etxean bertan Berastegiko zortzi gaztek ia bi urte daramate Sabstian zerbeza ekoizten.Herritarrek kultur asteko azokan eskatutakoak prestatzen ari dira orain.

Irati Saizar Artola Berastegi

I lusioak, gogoak, lagunta-sunak, eta, batez ere, gara-gardoarekiko zaletasunakgehiago batu ditu herrikozortzi gazte azkenaldian.Ia bi urte daramate zerbe-

za egiten Axier Saizar, Mikel To-losa, Ander Beloki, Axier Matxi-nea, Aritz Mujika, Iñaki Urkizu,Xabier Mujika eta Mikel Belokiberastegiarrek mediku etxe za-harrean. Berastegiko kultur aste-ko azokan segituan geratu zireneramandako guztia salduta, etaenkarguz jaso zituzten eskaerakprestatzen ari dira orain.

Sabstian du izena garagardo-ak. Eta badu bere esanahia. Be-rastegiko San Sebastian ermita-ren laburdura moduan asmatuada. Garagardogileen hasierakoamets, ideia, burutazio batetikdator izena. Egileek azaldu dute-nez, «brometan bururatu zitzai-gun San Sebastian ermitan zer-beza egiten hastea egokia izan zi-tekeela, patroiaren egunakenduta, urte guztian erabilera-rik gabe egoten baita». Hala,etorkizunean Leitza aldera dago-en Aintzergako lautadan gari etagaragarra ereingo zutela, eta er-mitako muinotik bai herria, eta

baita uzta ere kontrolatzeko mo-duan izango zirela amestu zu-ten. Ipuin bat dirudi, baina hor-tik, garagardoaren izena.

Bi urte bete dira kultur asteanAxier Saizarrek garagardoa egi-teko ikastaroa eskaini zuenetik.Hortxe piztu zuten sua. Saiza-rrek denbora zeraman bere ka-buz etxean zerbeza egiten. «Gukeingo genike ba …», pentsatu zu-ten besteek. Ikastaroa amaitze-rako, garagardoa egiten hastekoeguna zehaztua zuten.

Mujikatarren etxean bildu ziren lehen zerbeza egiteko, Sai-zarrek utzitako tresnekin. «Ezja-kintasunagatik edo, hanka sar-tzeren bat egin genuen proze-suan, eta egun hartan egindakobotilen hiru laurdenak oraindiksotoan daude», adierazi dute ba-rrez. Garagardoari buruz gehia-go irakurtzen eta informatzenhasi zen Aritz Mujika, eta bost li-tro adina egiteko tresnak erosieta etxean zeuzkan errezetekinprobak egiten hasi zen.

Proba bat eta beste, egiten arizirena jendaurrean erakustekoideia izan zuten: «Iazko kulturasterako piztu zitzaigun motiba-zioa, eta hor hasi ginen talde be-zala fundamentu gehiagorekin.Proba batzuen ondoren, itxuraz-

moa genuen, baina azkeneanbost atera zitzaizkigun. Beltzaegiten ari ginela ez zela belztenikusi genuen, eta ohartu ginengaizki iritsi zitzaigula osagaieta-ko bat, baina tira, hala ere, osogoxoa atera zitzaigun».

Urteko bi ekintza horiek man-tentzeko asmoa dutela adierazidute, momentuz. Beraz, jarrai-tzeko asmoa dute.

Orain arte, euren poltsikoa as-tinduz egin dute lan gehiena.Azokan lortutako diruarekin zatibati eman diote buelta, bainaazaldu dute oraingoz ez dela eu-ren helburua dirua irabaztea:«Gure helburua irabaziak atera-tzea izan balitz, garestiago edosalduko genuke, baina orain artebehintzat ez dugu saiakera han-diegirik egin dirua irabazteko».

Diruaz gain, denbora da zerbe-za egiteko behar den osagai na-gusia. Arratsalde asko pasa di-tuzte mediku etxe zaharreko ge-letan zerbeza egiten. Prozesubakoitza ezberdina da egin nahiden zerbeza motaren arabera,beraz, ez da inoiz zerbeza batbestearen berdina, eta ez du den-bora berdina eskatzen batak edobesteak.

Lehen pausoa zein zerbezamota egin nahi den erabaki etahorren araberako osagaiak eros-tea da. Ondoren, hiru fasetan ba-natzen dute prozesua. Lehenamazerazio fasea da. Iturriko uraerabiltzen dute horretarako, klo-rorik gabekoa behar baitu izan.Herriko iturrietatik hartzendute: «Normalean, Elberdin,Igaldek edo Jolazungotik».

Behin mazeratuta, irakitenjartzen dute zukua, eta bigarrenfasea hasten da. «Hor, lupuluaeransten zaio egonkortasuna,garraztasuna eta usaina emate-ko». Prozesu hori amaitzean, az-kar hoztea komeni da. Ondoren,legamia eransten zaio hartzitze-ko, hau da, azukrea alkoholbihurtzeko. Horrela, astebetegeldirik egon behar izaten du etairagazkietatik pasa ondoren,dextrosa izeneko azukre motabat eransten diote eta botilatansartzen dute. Hilabete ingururenbueltan, zerbeza mota guztiakedateko moduan jartzen dira.

San Sebastian ermitaren atarian, zerbeza egiten duten zortzi kidetatik bost. IRATI SAIZAR

Berastegiko zerbezekin soilik ospatu zuten garagardo bazkaria. M.J. LABAIEN

San Sebastianermitatik datorgaragardoaren izena;han ekoiztu zezaketelaamestu zuten behin

Berastegiko azoka etazerbeza bazkaria, biegitasmo dituzte begizjota, eta mantentzekoasmoa agertu dute

ko pare bat errezeta lortu geni-tuen».

Iazko azokako eguna jo zutenbegiz. Pintxoekin jarri ohi denpostuaren aldamenean irudika-tu zuten euren postua, zerbezamota ezberdinez betea. Hori lor-tzeko buru-belarri hasi ziren la-nean. Helburua argi zuten hasie-ratik: «Gure nahia guk egindakogaragardoa jendeak ezagutzeaeta probatzea zen, izan ere, jendeaskok ez zekien garagardoa egi-ten hasiak ginenik eta batzuen-tzat ezustekoa izan zen».

Iazko arrakasta ikusita, aurtenere parte hartzea erabaki dute,eta arrakasta ez da gutxiagora

joan. Segituan geratu ziren zer-beza guztiak salduta, eta enkar-gu bidez eskatzeko aukera zabal-du zuten. Egun, horiek presta-tzen ari dira.

BI ZITA, MANTENTZEKOUdaberri aldean, zerbeza bazka-ria ere egin zuten etxean eginda-ko zerbeza mota ezberdinekin.Lau zerbeza mota egin zituzten:bata gariarena, Ander Belokiklortu zuen errezetarekin; besteatostatua, Axier Saizarren erreze-ta; beste bat beltza; eta azkena,imperial ipa, Aritz Mujikak erre-zeta bati tiraka ateratakoa. «Be-rez lau zerbeza mota egiteko as-

GIZARTEA BERASTEGI 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a

Page 4: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Herriko kirolguneak etataldeen lanaikusaraztekoaste oparoaZizurkilen kirol astea egingo dutebihartik igandera eta larunbatgauean 22. aldiz burutuko den GauKrosa izango da ekitaldi nagusia

Jon Miranda Zizurkil

Aurten herriko txoko gehiagota-ra zabaldu dute Kirol Astea etaIntxaur frontoian ezik, Ugare au-zoko kantxan, Joxe Arregi plaza-ko estalpe berrian eta Atxulondokultur etxean egingo dira ekital-diak. Modu horretara herriko ki-rol azpiegiturak ezagutaraztekoasmoa dute udal arduradunek,Maite Amenabar alkateordeaknabarmendu duenez.Zizurkildarrak kirola egitera

animatu ditu Amenabarrek etakirolari dagokion garrantziaematen laguntzeagatik eskerro-na adierazi die herriko eragileeta kirol taldeei. Elizpe erretiratuelkarteak ere bere ekarpena eginnahi izan du Kirol Astean eta os-tiralerako, helduei zuzendutakogimnasia tailerra antolatu duAtxulondo kultur etxean. TriniAltismaberez Elizpeko ordezka-riak adineko pertsona guztiakanimatu ditu saioan parte har-tzera, «kirola egiteko inoiz ezdela berandu agerian uzteko etaariketa fisikoa sasoiari eustekomodu bikaina dela erakusteko».Jokin Elkoro irakaslea izangodute gidari gimnasia saioan. Herriko kirol elkarteen ordez-

kari gisa hitz egin du Batis Korta-jarena Danok Danena halterofi-lia taldeko kideak. GabonetakoXXV. Torneoa antolatu duteigande goizerako Intxaur fron-toian: «Ez da pultsularien egute-girako datarik onena eta horre-gatik aurten torneo irekia egiteapentsatu dugu, parte hartzekointeresa dutenek izena eman de-zaten». 12 pultsulariko muga ja-

rri dute eta Kortajarenak konfir-matu duenez, Danok Danenataldeko zazpi kirolarik hartukodute parte eta gainerakoak Biz-kaiatik eta Nafarroatik etorrikodira. «Ikusmira polita jartzea es-pero dugu», esan du halterofiliataldeko prestatzaileak.

EMAKUME KIROLARIAK AIPAGAIHerriko eragileen eta kirol elkar-teen lana azpimarratu du, baitaere, Ainhoa Larrea teknikariaketa esker berezia zuzendu diosortu berria den Ugare auzo el-karteari. Igande arratsalderako3x3 saskibaloi txapelketa antola-tu dute auzoko kantxan. Lau per-tsonako taldeak izango dira etaizena eman nahi dutenek aukeraizango dute larunbat arte, [email protected]. 16 urtetik gorakoekparte hartu ahal izango dute etalehen hiru sailkatuek eskuratu-ko dute saria. Talde irabazleakafari bana eskuratuko du Izarratabernan, bigarrenak landarebana Garazi loradendaren esku-tik, eta hirugarren taldeak gosaribana Saski kafetegian. «Horrela-ko ekitaldi bat antolatzeko auzooso baten inplikazioa eskertze-koa da», esan du Larreak.Neska gazteak kirola egitera

motibatu nahi dituzte Zizurkileneta ostiral arratsaldea horretara-ko baliatuko dute Kirol Astean.Tolosaldeko Arraun Klubeko or-dezkariak izango dira Joxe Arre-gi plazako estalpe berrian ergo-metroa hartuta eta nahi dutenguztiek proba egiteko aukeraizango dute bertan. Gainera,emakume kirolarien solasaldia

ere antolatu dute. «Kirola egite-ko eskualdean dauden hamaikaaukerak eman nahi ditugu eza-gutzera», esan du Larreak. Ho-rretarako, TAKeko, Tolobolei Bi-debideko eta Tolosako areto fut-bol taldeko kirolariak, DanokDanenako Goretti Amonarriz,Aitziber Ibarbia mendi lasterka-ria eta Maider Mendizabal pilo-taria izango dira solasaldia gida-tzen. «Diziplina ezberdinetakoesperientzien berri emangodute».

HAMABI ORDUZ KIROLEANKirol Astearen barruan larunba-ta izango da egun nagusia. Urte-ro bezala, 12 ordu kirolean eman-go dituzte, eta goiz nahiz arra-tsaldez, umeentzako ekitaldiakizango dira. Goizean ZizurkilgoEskola Kirola taldeko ordezka-riek haurrentzako kirol eta joko-ak antolatu dituzte Intxaur fron-toian eta ondoren, hamaiketakoeta opari banaketa izango dira.«Adin guztietako umeak gertu-ratu daitezke bertara», esan duLarreak. Arratsaldean berriz, Joxe

Arregi plazako estalpe berrian16:00etatik aurrera rokodromo-ak jarriko dituzte 18:00ak arte.«Gainera, pedaletan ibiltzekotresna bat ere jarriko dugu, egu-raldiak laguntzen badu. Era ho-rretara umeak kirola praktikatueta probatzeko aukera izangodute». Ekitaldi nagusia, ordea, Zizur-

kilgo XXII. Gau Krosa izango da.Haurren txanda izango da aurre-na eta 2006tik aurrera jaiotakoekparte hartuko dute kilometro ba-teko distantzian. Aurrez emanahal izango dute izena, ikaste-txeetan banatutako esku-orrienbidez, edo larunbatean bertan,21:00etatik aurrera, Joxe Arregiplazan. Larreak azpimarratuduenez, «75 umetik gora atera zi-ren iaz eta aurten ere beste hain-beste espero ditugu. Ondo pasa-tzea da helburua eta amaieranparte hartzen duten haur guz-tientzako opariak izango dira».Nagusiagoek, berriz, bi kate-

goriatan banatuta egingo dutelasterketa 22:30etik aurrera.Alde batetik, 2003 eta 2005 urte-en artean jaiotakoek 2,5 kilome-

04 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a

KIROL ASTEA 2018Abenduak 13, bihar

19:00.Plazida Otaño liburutegikoerabilera anitzeko gelan Bizibidaia-tzeko irlak ikus-entzunezkoa. Islan-dia, Singapur, Kuba, Zeelanda Berria,Gore (Senegal), Ko Phi Phi Don(Thailandia), Galapagoak... familianeta bizikletaz.

Abenduak 14, ostirala

11:00.Helduei zuzendutako gimna-sia tailerra Atxulondon.17:30.Ergometroak probatzeko au-kera plazako estalpean. TolosaldekoArraun Klubeko neskekin saio bategiteko aukera.19:00. Neska, gaztea eta kirola egi-teko grinaz. Zein aukera dauzkat?Arrauna, boleibola, futbitoa, futbola,halterofilia, txirrindularitza, mendilasterketak, pilota. Aukera guztienberri Atxulondo kultur etxean .

Abenduak 15, larunbata

Hamabi orduz kirolean Zizurkilen11:00.Haurrentzako kirol eta jokoakIntxaur frontoian. Ondoren, hamai-ketakoa eta opari banaketa. 16:00 - 18:00.Plazako estalpeanumeentzako rokodromoa.22:00.Haurren Gau Krosa, 2006tikaurrera jaiotakoentzat.22:30.Zizurkilgo XXII. Gau Krosa.

Abenduak 16, igandea

11:00.Halterofiliako XXV. Gabone-tako torneoa Intxaur frontoian. 16:00.3x3 saskibaloi txapelketaUgare auzoko kantxan.

troko distantzia korrituko dute,eta 2002an eta aurretik jaiotako-ek, 7 kilometrokoa. Gehienez 250korrikalari onartuko dira eta da-goeneko 70 lagunek baino gehia-gok eman dute izena. Larunbatean bertan, 21:00eta-

tik aurrera Joxe Arregi plazaneman ahalko da izena, bost euroordainduta. Baina aurrez apun-tatu nahi dutenek, www.herri-krosa.eus helbidean egin ahalizango dute, hiru euro ordaindu-ta. Lehenengo hiru postuetaniristen diren heldu eta gazteeksariak eskuratuko dituzte, etahorrez gain, Dinosaurio Sariaegongo da korrikalari helduena-rentzat. Afarien zozketak ereizango dira herriko taberna etajatetxeetan, Atxulondo, Egarri,Pasus, Iriarte eta Plaza Etxebe-rrin, hain zuen. Kirol materialaere zozkatuko dute Gau Krosekoparte hartzaileen artean, AlbizuKirolak dendaren eskutik.Bihar abiatuko da, beraz, Kirol

Astea Zizurkilen, Bizibidaiatze-ko irlak ikus-entzunezkoa eskai-niz, Plazida Otañoko gela balioanitzean, 19:00etan.

Udal ordezkariak, eragile eta kirol taldeetako ordezkariak astea aurkezten. J.M.

Page 5: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Beatriz Unzue Esnaolada Villabonako EH Bilduren alkategaia Hautagaitzak Amasa-Villabonako EH BildurenHauteskunde Batzordearen aho bateko babesa jaso du;idazkaria da eta herriko hainbat taldetan aritutakoa da

Erredakzioa Amasa-Villabona

Amasa Villabonako EH Bildukamaitutzat eman du alkategaiahautatzeko prozesu parte har-tzailea. Orotara 55 pertsona proposa-

tu zituzten prozesu horretan,eta guztiekin banan-banan hitzegin ostean, aukeraketarekinamaitu dute.Azaroaren 23an jendaurrean

egindako ekitaldi batean aur-keztu ostean, alderdiak ezagu-

tzera eman du 2019ko hautes-kundeetarako bere hautagaia:Beatriz Unzue Esnaola.Lanbidez idazkaria da. Herri-

ko hainbat eragile eta elkarte-tan lanean aritua da, baita partehartzaile modura ere, hala nola,Aizkardi elkartearen mendi ibi-laldietan, emakumezkoen palatxapelketetan, bolo tiraldietan,Gabonetako haurren desfilean,Amasako jaietan, Ikastolako gu-raso elkartean... Kirolaria erebada eta Behar Zana elkarteare-

kin lehiatzen du palan eta bolotiraldietan.

KONPROMISOAAmasa-Villabonako EH Bildukoherrigintza taldeko kidea da2015. urtetik. EH Bildutik adie-razi dutenez, «konpromiso poli-tikoa erakutsi duena, abertza-lea, euskaltzalea eta herrigin-tzan lan handia egin duena.Lehen unetik adierazi zuen au-rrera urrats bat emateko kon-promisoa».

Beatriz Unzue Esnaola da Amasa-Villabonako EH Bildu alderdiaren alkategaia. ATARIA

Urteko azken haurzine bonuak 6 filmeskainiko ditu

Erredakzioa Tolosa

Abenduaren 16tik urtarrilaren20ra bitarteko zine bonuak jarri-ko dituzte salgai larunbatean, hi-lak 15, Leidorreko leihatilan,11:00etatik 13:00etara. Bonuare-kin sei film ikusi ahal izangodira, zortzi saiotan banatuta.Ralph rompe internet, ordea, es-treinaldia izanik, bonutik kanpodago eta bonua dutenek 3,5 euroordaindu beharko dute. Emanaldiak ohi bezala, igan-

de eta jaiegunetan izango dira,17:00etan Leidorren. Sei filmeta-ko hiru euskaraz eskainiko di-tuzte. Abenduaren 16an Horman er-

lojua duen etxea ikusi ahal izan-go da, euskaraz; abenduaren

23an Udare erraldoiaren istorioharrigarria, euskaraz; hilaren29an eta urtarrilaren 2an Anima-les fantásticos: los crímenes deGrindelwald; hilaren 30ean etaurtarrilaren 4an Ralph rompe in-ternet; urtarrilaren 13an Kika su-perbruja, nueva abentura de in-vierno; eta urtarrilaren 20an Plo-ey, ez duzu inoiz bakarrik eganegingo, euskaraz.

Pelikulak zortzi saiotan banatuta eskainikodituzte; txartelak larunbatean erosi ahalizango dira Leidor antzokiko leihatilan

Belena bizikletaaparkalekukotasaren kobratzea

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a

Erredakzioa Tolosa

Tolosako Udaleko Ogasun sailakiragarri duenez, Belena bizikletaaparkalekuko 2018ko 2. seihile-koari dagokion tasaren kobra-tzea egingo dute abenduaren14an, ostiralean. Era berean,udal baratzeen erabileraren ta-

saren kobrantza hilaren 20anegingo dute, biak banketxe bi-dez. Zalantzak argitzeko Ogasun

sailarekin harremanetan jartze-ko esan dute, 943 69 75 00 telefo-no zenbakira deituta edo [email protected] hel-bidera idatziz.

‘Ralph rompe internet’ estreinatukodute abenduaren 30ean. ATARIA

Page 6: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Arazoa «diruzkonpondu» nahi izateazkexatu da LABVoith enpresak Aralar paper fabrikan zuenlangile bat kaleratu zuen eta hori dela etaepaiketa izan dute; enpresak langilea«garestiegia» zela argudiatu du saioan

Apattaerreka industria gunean dagoen Voith enpresa, artxiboko irudi batean. M. SOROA

Urte ZaharrekoKrosean izenaemateko epea, zabalikBERASTEGI // Abenduaren 31n18:00etatik aurrera ospatukoden XV. Urte Zaharreko KrosHerrikoian izena emateko epeazabaldu dute. Abenduak 30 au-rretik apuntatzen denak, kami-seta bat izango du opari, eta egu-nean bertan animatzen denak ezdu aukera hori izango. 2006tikgora jaiotakoek, aurrez apunta-tuta 5 euro ordaindu beharko di-tuzte, eta egunean bertan, 7euro. 2005etik behera jaiotakoek 6 euro aurrez, eta 8 euro irteeran.

Oihan Txikikooperatibari eskertzaeta zoriontze ekitaldiaOREXA // Ostiralean hartukodute tartea orexarrek Oihan Txi-kiko kideak zoriondu eta esker-tza ekitaldia egiteko. Izan ere,Munduko Gazta Sariketanurrezko domina eskuratu dutejatorrizko izendapenaren alorre-an. 19:00etan hasita, pintxo po-tea eta gazta saritua dastatzekoaukera izango dute, eta Gari etaIñaki trikitilariek alaituko duteiluntzea. Ondoren, bokatak etapostreak jateko aukera izangoda, eta festa luzatzeko, DJ Txokoariko da musika jartzen.

Bigarren eskukoazokarakomateriala biltzen

Iazko bigarren eskuko azoka. ATARIA

06 IBARRALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a

Irati Saizar Artola Ibarra

Bi epaiketa egin zituzten astele-hen goizean, Tolosan, Voith en-presak Amezketako Aralar paperfabrikan zuen langile bat kalera-tzeagatik. Lehen epaiketa kalte-ordaina zenbatekoa izan beharduen erabakitzeko egin zuten,eta bigarrenean, LAB sindika-tuak kaleratzearen baliogabeta-suna eskatu zuen. Kaleratzeari dagokionez,

Voith enpresak, beste gauza ba-tzuen artean, argudiatu zuen«enpresarentzat langile hori ga-restiegia» zela. LABek, berriz,argi du hori ez dela arrazoia: «Ka-leratutako langileak egin zuengauza bakarra beraien eskubide-ak bermatu ahal izateko enpre-sari zenbait gauza eskatzea izanzen». Sindikatuak argi du langi-leen baldintzak defendatzeaga-tik kaleratu zutela. Voith-eko langileak izanaga-

Irati Saizar Artola Berastegi

Azken urteetan elkartasun keinubat egiten dute Berastegitik Etio-piara. Gabonen atarian, bigarreneskuko azoka antolatu ohi duteeskola ondoan dagoen aparkale-ku azpiko lokalean eta lortutakodirua Etiopiako Wukro herrira bi-daltzen dute. Azokaren helburua,«soberan edo erabiltzen ez direngauzei etekina atera eta erabilpenberri bat ematea da», azaldu duteantolatzaileek.Bihar arratsaldera arte, mate-

rialak jasotzeko aukera zabalikizango da. Gaur eta bihar eramanbehar da materiala aparkalekuazpiko lokalera, 16:00etatik18:00etara. Arropa, jostailuak, li-buruak, altzariak eta halakoakeramateko deia zabaldu dute, eta«egoera onean eta txukun daude-nak» jasoko dituzte. Behin bilketa

eginda, prezio sinboliko bat jarri-ko zaie materialei, eta abendua-ren 14an, ostiralean, irekiko di-tuzte azokako ateak 16:15etik19:00etara. Larunbatean etaigandean goizez zabalduko dute,11:30etik 13:00etara.

tik, mantenu lanak Aralarrenegiten dituzte batzuek, eta bal-dintza bereziak dituztela salatudu sindikatuak. «Langile haiei ezzaie aplikatzen Voith-eko bestelangileek duten hitzarmena».Eta hain justu, kaleratuak horieskatu zuen; hitzarmen hori Ara-larren dauden Voith-eko langile-ei ere aplikatzea, besteak beste,hitzarmenak jartzen dituen urte-ko lan orduak edukitzea edotalan egutegi bat izatea.Aralarko langile horiek, kon-

tratu mota ezberdinekin ari diralanean, baldintza ezberdinetan,alegia. «Langileak ezin elkartuizatea lortu nahi dute horrekin,izan ere, dena sekretuan dute, ezdakite bakoitzak zenbat irabaz-ten duen, ezta ordu gehigarriaknola dituzten ere, eta bakoitzarigauza berezi bana eskaintzendiete». Sindikatu abertzaleak salatu

duenez, «epaiketak iraun zuenlau orduetan enpresak denboraguztian diru akordio batera iritsinahi zuen eta horrela, epaiketabertan behera utzi». Kaleratuak,ordea, ezezkoa eman zuen behineta berriz, eta sententziaren zaingeratu dira orain.

Page 7: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

Afizionatuen mailanere puntako pilotariakdaude TolosaldeanBankoa Credit Agricole - DV Torneoaren finaletaneskualdeko lau pilotari izango dira: Eneko Labaka, Ioritz Egiguren, Iker Elizegi eta Miren Larrarte

Imanol Garcia Landa

Bankoa Credit Agricole - DV Tor-neoaren finalak abenduaren22an jokatuko dira, Zarautzen.Bertan izango dira eskualdekolau pilotari: Eneko Labaka albiz-turtarra, Ioritz Egiguren tolosa-rra, Iker Elizegi asteasuarra etaMiren Larrarte bidaniarra. Afi-zionatuen mailan ere eskualde-an puntako pilotariak daudelaerakusten du zerrenda horrek. Senior mailan, Labaka eta Egi-

guren aurrelariek euren aurka jo-katuko dute, hurrenez hurren,Endika Uriondo eta Oier Etxeba-rria atzean dituztela. Etorkizu-nekoen mailan, Elizegik AnderMurua izango du aurrelari mo-duan, eta Julen Egigurenen etaMarkel Gartziaren aurka jokatu-ko dute. Aurten lehenengo aldizantolatu dute emakumeen txa-pelketa torneoan, lau eta erdianjokatzen ari dena, eta LarrartekLeire Garai izango du aurkari. Labakarentzat laugarren fina-

la izango da jarraian, eta azkenbiak irabazi ditu. Hirugarren txa-pela lortuz gero, pilotari bakarraizango da hiru jarraian lortzendituena. «Motibazio handiare-kin nago», esan du albizturta-rrak. «Adinagatik azkeneko par-te hartzea izango da torneo ho-netan eta ea txapela janztealortzen dugun». Afizionatuenmailan dagoen torneo garrantzi-tsuenetarikoa dela gaineratu du

aurrelariak: «Ia pilotari guztiaktorneo honetara begira egotengara. Hau irabaztera joan nahidugu, sari onak eta maila altuaizaten delako». Finalerdian 22-21irabazi zuten, Eibarren larunba-tean jokatutako partidan.Aurkari «gogorrak» izango di-

tuztela esan du Labakak finale-an. «Egigurenek kolpe bizia etadefentsa ona du, eta bere atzela-riak ez du hainbesteko kolpea,baina oso segurua da. Lan han-dia egin beharko dugu eta zailaizango da 22ra iristea».

GAZTEENETAKOAKEmakumezkoen txapelketarenfinalistak parte hartzaileen arte-tik gazteenetakoak dira. Larrar-tek hamasei urte ditu eta Garaigasteiztarrak hamabost. «20 ur-tetik gorakoek ere parte hartu

dute txapelketan, eta agian gubiok finalean izatea aurreko ur-tean pilota mistoekin jokatu du-gulako izango da», esan du bida-niarrak. Final laurdeneko partida go-

gorragoa egin zitzaion Larrarte-ri, puntu batengatik irabazi bai-tzuen. «Jokoan sartzea kostatuzitzaidan eta estuago ibili nin-tzen», esan du. «Eibarren jokatu-tako finalerdia errazagoa izanzen, 22-10 irabazi bainuen. Pilotaerrazago mugitzen asmatunuen». Aurtengo Master Cup txapel-

ketan ez zen finalera pasa puntubatengatik, eta orain aukera dutorneo hau irabazteko. «Lehe-nengo aldia da antolatzen dute-na eta irabazi nahi dut, urteagustura bukatzeko», esan du pi-lotari bidaniarrak.

Miren Larrarte eta Eneko Labaka pilotariak. J. ARTUTXA/M. IRAOLA

Hau da bidea

A steburu berezi etaluze bat aurrean ge-nuela, osteguneanZarautzera abiatu gi-nen zubiari hasiera

paregabea emateko eta gainera-ko egunak libre edukiz, egunakaprobetxatzeko. Nabaria zen jada negua zela,

18:00ak iritsi eta dagoenekoeguzki izpirik jasotzen ez genue-nean. Aurreko partidatik, sen-tsazio onekin gentozen, garai-pen oso garrantzitsu batetik,hortaz bidea hau zela jakinda,ezinbestekoa zen garaipena.Bagenekien partida zaila izan-

go zela, beraien datuak ikusiz:etxean ez zuten partidarik galduzarauztarrek, bakarra berdindueta gainerako guztiak irabazi.Hau jakinda, inoiz baino gogogehiagorekin joan ginen partidairabazteko eta beraien zelaianirabazle bezala estreinatzeko. Zarautzera heldu orduko, al-

dageletan Gariren Picasso arte-lanaz gozatu genuen, beti eregure umorearekin. Jarraian be-roketa oso on bat egin osteanpartidari ekin genion intentsita-

te eta gogo handiekin. Azpima-rratzekoa da, taldeak hasieratikerakutsi eta izan zuen jarrera;argi ikusi dezakegu 5. minutuaniritsi zen Maddiren itzelezkoerdi txilena batetik etorri zen go-larekin. Honek asko lagundu zi-gun lasaitasun eta gogo gehiagoizateko. Nahiz eta lehen gola iri-tsi, bigarrenaren bila genbil-tzan, eta Tolosaren nagusitasunbaten ondorioz heldu zen azke-nean bi eta hutsekoa: Bengokegindako pase ezin hobearekinIzarok atera sartu zuen. Honeklasaitasun gehiago eman zigunbaina lehen zatia ondo bukatze-ko beste Bengoren pase batetiketorri zen hirugarrena, Irenerenbaloikada garaiezina. Emaitzaparegabe honekin joan ginenatsedenaldira, normalean bainoneke gehiago nabari zen, bainoImanolek argitu zigunez ez ge-nuen Carrefour CF baten aurkajolasten.Bigarren zatia ekin eta segi-

tuan gure goleatzaile den Ben-goren gola iritsi zen markagai-lua 4-0 ipiniz. Jarrera on horre-kin bukatu genuen partida, betiere, partida guztietara etortzendiren gure jarraitzaileen lagun-tza eta animoei esker 3 puntuaketxera ekarriz.Datorren aste bukaeran parti-

da ez dugula jakinda, sentsazioonekin joan nahi genuen urtehonetan jokatuko dugun azkenpartidara, beraz bi aste hauetangogor entrenatu eta Usabalenikusiko dugu elkar, Aurrera deVitoria taldearen aurka. Aupa Tolosa!

AulkitikNahia AlkortaTolosa CF, Euskal Liga

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko abenduaren 12a @TOLOSALDEAKIROL

Iñaki Artola alegiarrak Mariezkurrena II.arekin batera pilo-tak aukeratu zituen atzo, Urretxun, biharko Irribarria eta Za-baletaren aurka izango duten partidarako. Gustura dago ale-giarra pilotekin: «Denok jokatzeko modukoak aukeratu ditu-gu. Gureak azkar samarrak dira. Lana gogotik egin beharkoda, pilotengatik ez baita hautsiko partidarik». A. IMAZ

«JOKATZEKO MODUKOAK»

Page 8: Aurkezpena egin zuten, atzo. ITZEA URKIZU ARSUAGA Energia ... · Eguberrietako kanpaina aurkeztu dute eta, promozio nagusiarekin batera, zirku ikastaroa eta kontzertuak izango dira

www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO ABENDUAK 12Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEAZKEN A 12AGENDA

Deialdiak

Anoeta.Nola aukeratu jostailu ego-kiakhitzaldia, Txatxilipurdi elkartea-ren eskutik, 15:15ean, liburutegian.Zizurkil.Gure hondakinek zer kon-posizio dute? Zer da zabor poltsenbarruan dagoena? Ongi sailkatzendugu?, karakterizazio publikoa,18:30ean. Tolosa.Euskararen Mahaiko II. Ba-tzarra, Lehiberrin, 18:30ean. Tolosa.Konpartsen eta karrozen bi-lera, kultur etxean, 19:00etan.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Eguraldiak okerreraegingo du. Egunaren lehenzatian ipar-mendebaldeko

haizearekin hodei geruza handiaizango dugu eta euri pixka bat egingodu. Orokorrean zaparrada txikiakizango dira. Eguerditik aurrera eta gaualdera arte giro lasaia izango da, bainaeguna bukatzerako euri pixka bategingo du. Egun amaieran haizeakhego ukitua hartuko du eta tenpera-tura 10-12 gradu artean geratuko da.

Bihar.Eguraldiak negu uki-tua hartuko du. Egun osoanzeruan hodei ugari ikusiko

dugu eta hodei hauek euria mardulutziko dute. Goizean euria sarri egin-go du eta arratsalde partean aldiz za-parrada tartekatuagoak izango dira.Tenperatura maximoak goizeanemango dira, non 9-10 gradutan jokoduten goia eta eguna bukatzerako 6-7 gradutara jaitsiko dira. Elur-mai-

lak behera egin eta 1.000-1.100 metrotan kokatuko da arratsaldean.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Cecilia BrontePosada, Korreo kalea, 20. Telefonozenbakia: 943 67 60 13.Gauekoa.Rosalia Morant Barber. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, Joanes Karrera arkeologoa,Elhuyarren hizkuntza eta teknolo-gia tartea, Saioa Etxegia Kale Kan-toitiketa Tolosaldea GaratzenekoEnpresa sailaren tartea. 11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirolak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.15:00. Playback Ataria.AdriannaGaultier DJaren musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. 18:00-20:00. Goizeko onena. 20:00. (H)ari naizela. Imanol Arto-lak, Felixek, gidatutako bertso saioa.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.16:30.Ur eta lur.17:30/21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Onein.22:30.Adi! Iskanbila.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Bigarren aldiz, UrritzMakila Iguaranentzat

Harituz Bertsozale Bilgunea

Aurreko hiru edizioetan bezala,Tolosaldera joan da aurtengoUrritz Makila. Lehen bi edizioe-tan Unai Mendizabal zizurkilda-rrak irabazi zuen, iazkoan BeñatIguaranek kendu zion makila, etaaurten berretsi egin du amasa-rrak. Haritz Mujika geratu zen bi-garren, publikoak hala erabakita,izan ere, publikoa izaten da epailesariketa honetan.

BEHETIK GORABehetik gorako saioa egin zutenbiek ala biek. Puntu erantzune-tan, zortziko txikian, zortzikohandian eta objektu bati bertso-tan aritu ziren atsedenaldiarenaurretik. Puntu erantzunetanongi aritu ziren biak, zortziko txi-kian txukun, baina elkarrekin to-katu zitzaien zortziko handikoariketan ez zuten asmatu, Anda-luzian olibak biltzen ari direlabertako hauteskundeetako albis-teei begira dauden etorkinen pa-peretik kantatzen. Objektuarenariketan berriz, Beñat Iguaranekdesodoranteari bertso ona botazion eta baita Haritz Mujikak gil-tza sortari ere.Atsedenaldiaren ostean askoz

hobeto aritu ziren. Hamarrekotxikian ongi eta kopletan publiko-ak barre nahikoa egin zuen, egia-tik aldentzen den surrealismoan.Amaitzeko gai bati bi bertso kan-

tatu beharra izan zuten bertsola-riek, eta Haritz Mujikak eta BeñatIguaranek azken txanpa horretanbereganatu zuten publikoa.Aitor Bizkarra da Bizkaiko Txa-

pelketako finaleko aurpegi berriaeta Mallabian oso fuerte hasi zennola puntu erantzunetan, halazortziko txikian, baita komunekopaperari kantatutako bertsoanere, eta atsedenaldian ziurrenikaho zaporerik onena berea izangozen. Baina atsedenalditik bueltanez zuen asmatu. Amaieran hiru-garren geratu zen. Laugarren be-rriz, Joanes Illarregi geratu zen.Lau bertsolariek azaroan zehar

jokatutako bi final aurrekoak jo-katuta sailkatu ziren. Beñat Igua-

ran eta Haritz Mujika final aurre-ko ezberdinetan ziren, eta Muji-kak eta Aitor Bizkarrak Mikel Ta-pia eta Peru Abarrategi gaindituzituzten lehen final aurrekoan,eta bigarrenean, Joanes Illarregieta Beñat Iguaran, Ane Beloki etaLurdes Ondaro baino gehiagoizan ziren publikoaren iritziz.Datorren urteko V. Mallabiko

Bertsolari Gazteen Sariketan be-rriz ere Beñat Iguaran bertanizango da, irabazleak bere plazadefendatu behar izaten duelako.Datorren asteazkeneko ATARIA

IRRATIA-ko (H)ari Naizela irra-tsaioan Iguaranen eta Mujikarenfinal erdietako eta finaleko ber-tsoaldi onenak entzungo dira.

IV. Mallabiako Bertsolari Gazteen Sarietan Iguaran amasarra etaMujika asteasuarra geratu ziren lehen bi postuetan

Irabazleak, Mallabiako herriko elkartean. HARITUZ