Aurkezpen eta jaien garaia - Derio...2 INTEGRAZIORAKO GARAIA DA Udaberria iritsi da, eta, harekin...

14
Integrazioaren argia Aurkezpen eta jaien garaia Gurea Aretoaren ikuskizunen saila eta Jaien Egitaraua daude barruan maiatza 2014 104 zenbakia

Transcript of Aurkezpen eta jaien garaia - Derio...2 INTEGRAZIORAKO GARAIA DA Udaberria iritsi da, eta, harekin...

Integrazioaren argiaAurkezpen eta jaien garaia

Gurea Aretoaren

ikuskizunen

saila eta Jaien

Egitaraua daude

barruan

maiatza2014

104zenbakia

2

INTEGRAZIORAKO GARAIA DA

Udaberria iritsi da, eta, harekin batera, integrazioa helburu duten hamaika

proposamen. Batetik, zaindariaren jaiak; Jai Batzorde gazteak hirugarren urtez gogoz hartuko du jai ezin hobeak antolatzeko ardura. Kolore askotako jaiak izatea da haren asmoa, herriak antolatua eta herriarentzat. Formula ona, integratzailea eta denen gustukoa izateko helburua duena. Hala, aurten Nagusien Etxeak izango du pregoilari izateko ohorea. Hala ere, zerbait falta zen jai hauetan: kuadrillen artean elkarrekintza sustatzeko espazio bat sortzea. Hortaz, esan eta egin, lehiaketa bat egingo da lehen aldiz. Ondoren, San Isidro kolorez beteko da, gau tropikal gogoangarri bat egingo baita amaitzeko: mahai inguruan bilduko dira sukalki plural batez gozatzeko, giro eta harmonia ezin hobean. Integrazioaz ere izango du AprendeTEAk, autismoa gure errealitatera ekartzen saiatuko baita. Eta komediaz bustitako errealitatea ekarriko digu derioztar kutsua duen “Ocho apellidos vascos”-ek. Ikustekoa izango da! Amaitzeko, euskara geure irakurtzeko ohituretan txertatzeko, zer hobeto “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina baino. Opari zoragarria, har dezagun. •

02 Editoriala03 Beitu berdintasunezko hizkuntzarekin04 Derio Tropikala jaietan05 Nagusien Etxea pregoilari06 Zortzi abizen derioztar06 Errekorra Gurea Aretoan07 Topa Egunaren hirugarren edizioa08 AprendeTEA, elkarte berria09 Irakurri, gozatu, oparitu09 Institutua haurdun10 Baiezkoa kaleko futbolari10 73ko kintoen topaketa11 AL21: Ganbeko tokiko foroa12 Txapela buruan: Sergio Lantziegon14 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila15 San Isidro Jaien egitaraua

Azaleko argazkia:Kultur Birika solidarioa, urdinez(Egilea: DerioKOmunikazioa)

Jaietan, baina solidario izanda

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

3

104 Zenbakia

Maiatza2014

BEITUk BERDINTASUNEZKO HIZKERA ERABILIkO DUBeituko langileek prestakuntza jaso dute, erabilera sexista ekiditeko

Gure udal-aldizkariak bat egin du ekimenarekin: berdintasun arloko

prestakuntza elkarteentzat, Txorierriko Mankomunitateak sustatua Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako II. Planaren baitan. Horren helburua da herriko elkarte guztiei prestakuntza eta aholkularitza ematea, genero-ikuspegia txerta dezaten euren egitura eta jardueretan. Halatan, Beitu, komunikabidea den heinean, prestakuntza horretan parte hartu duen lehenengo elkartea izan da. Horretarako, edizioaz ardurazten den DerioKOmunikazioa erakundeko langileek prestakuntza eta aholkuak jaso dituzte, hizkuntza inklusiboa erabili eta gizon eta emakumeei informazio guztietan sartuta daudela sentiarazteko. Halaber, are arreta handiagoa emango zaie

irudiei, erabilera sexistarik egin ez dadin. Erakundeak funtsezkotzat jotzen du elkarteek tresnak izatea emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunerako bidean aurrera egiteko, kolektibo garrantzitsuak direlako udalerriko bizitzan. Horretarako, herriko elkarte bakoitzak euren eginkizunetarako egokitutako prestakuntza jasoko du. Beituk izan duen esperientzia onaren ondoren, ekimena hedatu eta gainerako elkarteei eskainiko zaie uda igaro ostean. •

Udal-aldizkariak hasieratik egin du berdintasunaren alde.

Beitu izan da berdintasun arloko prestakuntzaren lehenengo partaidea

4

DERIO TROPIKALA, kOLOREZ BETERIkO GAUAEz dago aitzakiarik: animatu eta parte hartu!

Aurtengo jai-egitarauko berrikuntzen artean ostiraleko Tropikal Jaia dugu. Oraingoan,

Jai Batzordeak jaien lehenengo gaua sustatu nahi izan du oso modu berezian. Jaia gaueko hamarretan hasi eta goizeko ordu txikiak arte luzatuko da. Hasteko, Zizka Mizkaren musika entzuteko aukera egongo da. Herriko gazte batzuk taldeko partaide dira. Jarraian, Skakeitan Gipuzkoako ska taldea izango dugu, eta Ahots gabekoen ahotsa diskoko erritmo tropikalekin mugiaraziko gaitu. Gainera, Tolosako Glaukoma taldeak bere bigarren reggae eta rap diskoa aurkeztuko du. Diskoak bi estilo horiek biltzen dituzten estilo musikal beltzak ditu abiapuntu. Gaua amaitzeko, Makalak Dj-ak (Europako bira amaitu ostean)

erritmo tropikalak eta elektronikoak nahastuko ditu. Jai tropikal horretan ez dira faltako lore-lepokoak, alkandora hawaiiarrak, lastozko txanoak, txankletak … Gau horretan ez dago aitzakiarik ez animatzeko: larunbaten ez dago zertan goiz jaiki, sukalkia igandean egingo da eta. •

Jai Batzordeak herritarrak gonbidatzen ditu kolorez jantzi, lore-lepokoak jarri eta gau tropikal berezi bateko edari exotikoez zein giroaz gozatzera, kolorez beteriko txosna-gunean.

Lehenengo ostiralean, mozorrotu egin behar da gau tropikalerako.

5

104 Zenbakia

Maiatza2014

NAGUSIEN ETXEA, PREGOILARIAk

Erretiratuen elkarteak 30 urte bete ditu

30 urte igaro dira erretiratu talde batek

biltzeko eta aisialdia elkarrekin gozatzeko leku bat aurkitzea erabaki zutenetik. Horrela jaio zen Nagusiak, baina urtebete geroago osatu zen elkarte gisa, eta Udalak gaur egun duen lokala eman zien, Nagusien Etxea sortzeko.Horrela gogoratzen dute Tomás Almansa buru duen zuzendaritza-batzordeko kide batzuek. Gaur 30 urte bete dituzte eta beraiek izango dira 2014ko San Isidro jaietako pregoilariak. Eurentzat harrotasun handia da eta berrikuntza, “arriskutsua da, dagoeneko ez dugu gaztetasunak ematen dizun segurtasuna; baina, ondo egitea espero dugu” dio presidenteak. Izendapen horrek nahasi egin du lokalaren egunerokotasuna. “700 bazkide baino gehiago gara, eta gutxi batzuk animatzen dira pregoia irakurtzera” aitortu du Tomásek. Azkenik, Nagusiko kide José Urrutiak eta Maite Furundarenak emango diete hasiera jaiei. Ekitaldia berezia da, “azken urteotan herriko jaiak suspertzen ikusi ditugu, denok dugu partaidetza handiagoa, eta horrek herriago egiten gaitu” adierazi du.

Zuzendaritza-batzordean parte hartzeaEta 30 urte gehiago betetzea espero

duten bitartean, talde horrek karta-partidetan, bingo-kartoien artean, hitzaldi eta dantzaldietan ematen du denbora, baita irteeretan gozatzen ere, “hurrengoa Avilara eta Segoviara izango da” dio Tomásek. Baina, 30 urte gehiago bete ahal izateko, bazkideek animatu egin behar dute eta zuzendaritza-batzordean parte hartu; izan ere, bi hutsune dituzte orain. “Gustatuko litzaiguke bi emakume izatea, gauzak atseginagoak izan daitezen” adierazi dute zuzendaritza-batzordeko kideek, gizonezkoak guztiak. Baina, garrantzitsuena, parekidetasunaz gain, animatzea eta lanarekin aurrera egitea da, euren aisialdia antolatzeko eta adinekoen arteko bizikidetza ahalbidetzeko. •

Harro daude pregoilariak izateaz.

6

DERIOZTAR IZARRAKHiru derioztar modako pelikulan aktore izan dira

Emilio Martínez Lázarok zuzendutako “Ocho apellidos vascos” komedia dudarik gabe

azkenaldiko arrakastatsuena izan da, eta hori izen handiko artista sortari zor zaio, hein batean: Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde, Carmen Machi… eta Juan Rodríguez “Pupi”, Ritxar Angulo “Pitxon” eta María. Agian azken hiru horiek ez dira horren ezagunak zinema munduko adituentzat, baina derioztarrentzat askoz ere gertukoagoak dira. Hirurak filma egiteko ezinbesteko estrak izan dira.

Pitxonek Infojob-en ikusi zuen eskaera, eta ez zuen bitan pentsatu María eta Pupirekin batera izena emateko. Deitu zituztenean Arrasateraino joan ziren, zehazki, hango Al-Andalus zentro kulturalera, oinarrizko hautaproba bat egiteko, eta aukeratu egin

zituzten. “Begi itsuan errepikatuko nuke esperientzia”, eta hori 28 € eta janari apur bat besterik ez zutela jaso filmatzean, kontatu digu Maríak, lan egiten duen Beheko Tabernako barraren atzean. “Estra eta aktore guztiak, berrehun bat pertsona, Zumaiako San Jose komentuan egon ginen elkarrekin filmaketan gure zatiak iraun zuen bi egunetan, egun bakoitzeko hamar ordu inguru, filmeko 90 segundorako”. María agertzen da pantailan argien, lehen planoan kalean behera korrika polizia-erasoaren ondoren: “Susto aurpegia nuen, baina ez gezurretako erasoarengatik,

OCHO APELLIDOS VASCOS ERABAT ARRAkASTATSUA DERIONZortzi egunetan Gurea aretoa leporaino bete zen, errekor guztiak hausten ari den filma ikusteko

Ocho apellidos vascos” filmak igurikimen guztiak gainditu ditu. Duela gutxi, Espainiako filmen historian gehien ikusitako film

gisa gailendu da; izan ere, zazpi milioi baino ikusle gehiago izan ditu. Halaber, Emilio Martínez-Lázaroren komediak ikuskizunen saileko lehenengo postuan jarraitzen du, errekor guztiak apurtuz, eta hemen horren fede eman ahal izan dugu. Filma arrakasta osoz estreinatu zen Gurea Aretoan: aretoa bete egin zen ondoz ondoko bi asteburutan, eta ia emanaldi guztietan jarri behar izan zen “ez dago sarrerarik” dioen kartela. “Ocho apellidos vascos” topiko dibertigarriez beteta egoteaz gain, barre-algaraka dabilen jendez gainezka ere badago. Filmaz gozatzeko aukera izan zutenek eman dezaket horren berri. Gainera, filmaren arrakastak gainditu egin du pantaila, eta Euskadi erromesaldi lekua izan da Aste Santu honetan, filmaren benetako eszenatokiak ikusteko: Zumaiak,San Telmo baselizak, Leitzak eta Getariak osatzen dute Argoitia, eta inguruok filmaren zaleez bete dira. Apartekoa benetan, baita zine-aroetatik kanpo ere. •

María, bere karrera liluragarrian.

7

104 Zenbakia

Maiatza2014

TOPA EGUNAREN HIRUGARREN EDIZIOAAurten gure herrian ospatuko da, urriaren 11n

Urtero bezala, euskararen aldeko hainbat elkartek “Topa eguna” ospatuko dute.

Azkoitiko eta Soraluzeko aurreko edizioen ondoren, aurten, muga pasatu eta gure herrian ospatuko da, Bizkaian lehen aldiz. Festa honen helburua da euskaltzaleak eta euskararen aldeko elkarteetako kideak biltzea, elkarrekin eta festa giroan proiektu eta esperientziak partekatzeko. Festa urriaren 11n izango da, larunbata, eta oraindik gauza asko zehaztu behar badira ere, pixkanaka programaren oinarriak egituratzen ari dira. Programa eta zenbait ideia erabakitzeko, Tximintx gure herriko euskararen elkartea gertuko mankomunitateetako hainbat talderekin elkartu da. Horiekin batera, martxoaren

amaieran biltzar bat egin zuten Kultur Birikan, eta, han, hainbat ideia eta proposamen bildu zituzten egun handirako. Buruan duten ideia da goizean euskararen aldeko hainbat taldek beren esperientzia eta proiektuak partekatzea. Horrekin batera, haurrentzako hainbat ekitaldi egongo dira, haiek ere festaren parte izan daitezen eta goza dezaten. Horren ostean, herri-bazkaria egingo da frontoian, eta, arratsaldean, amaitzeko, gazteentzako ekitaldi bat egongo da lehen aldiz Bizkaian egingo den egun handi honi festa giroa eta amaiera bikaina emateko. •

baizik eta nire atzetik jende ugari zetorrelako korrika eta nire aurrean saihestu beharreko kamerak eta teknikariak zeudelako”, kontatu du barrez deriotarrak.

Esperientzia berezia eta errepikaezina izan da, eta filmaketa-lana ezagutzeaz gain, “Dani, Karra eta Clararen gisako interpreteen tratu hurbila eta gizatiarra ezagutzeko aukera izan dugu”. Ez dira batere hotzak izan gure bizilagunekin. Espero dugu hau ez izatea gure bizilagun zinematografikoak zineman ikusten ditugun azken aldia. Gutxienez, zortea eman diote filmari. •

Gogoz eta ilusioz kontatu dituzte anekdotak

8

APRENDETEA SORTU DA, FAMILIAN AUTISMOA DUTENEN ELkARTEA

Elkarteak Kultur Birikan egin zituen lehen tailerrak

AprendeTEA familian Espektro Autistaren Nahasmenduak (EAN) eta Asperger

dituztenen prestakuntza eta aisia sustatzeko elkartea da. Euskadi osoan jarduten du, baina Derion du egoitza, eta Kultur Birikan aurkeztu zen. Elkarte hau nahasmendu hau duen pertsona batekin bizi diren familien alde eta familientzat sortu da, eta hiru helburu ditu: bertako kideak prestatzea eta informatzea, familientzat egokitutako aisia sustatzea eta gizartea sentsibilizatzea. Jaiotzen inguruan egindako azterketa kliniko batzuek jakinarazi dute 150 haurretatik 1ek duela autismoa, Espektro Autistaren Nahasmendua eta Asperger sindromea, azken bi horien barnean.

Elkarteak badaki trastorno hauek “sendaezinak direla, baina trata daitezkeela”, eta kontuan hartuta amak eta aitak direla haurra hezten lehenak, “euren haurren terapeutak izango dira”. Premisa honekin eman zuen Derion Anabel Cornagok autismoa duten haurrentzako jolasari, estimulazioari eta adimenaren teoriari buruzko tailerra. Informazioaren Zientzietan lizentziaduna da, eta 3 urterekin autismoa diagnostikatu zioten

haur baten ama. Haurraren estimulazioan aritu da buru-belarri, eta sei urteren ondoren aurrerapen handiak lortu ditu. Orain, aurrerapen horiei buruzko hitzaldi, liburu eta tailerrak ematen ditu, gure herrian bezala, arrakasta handiz. Hori egiaztatu dute jardunaldietara joandakoek AprendeTEAren Facebook-eko orrialdean. Sare sozialetan egoteaz gain, elkarteak helbide elektronikoa ere badu, izena eman nahi duten edo elkarlanean aritu nahi duten familientzat: [email protected]

Aurkezpen-ekitaldiak bat egin zuenez Autismoaren inguruko sentsibilizazioaren nazioarteko egunarekin, autistak babesteko egitasmo baten barruan, Kultura Birika tonu urdinez argiztatu zen eraikin gutxi horietako bat izan zen (estatu barruan beste lau izan ziren, besteak beste, Alhambra, eta munduan, Eiffel dorrea eta Empire State). •

Autismoak eragindako pertsonak dituzten familiek sortu dute AprendeTEA. Elkarteak hiru helburu ditu: gaitzari buruzko prestakuntza ematea eta informatzea, familientzat aisia sustatzea eta gizartea sentsibilizatzea. Aurkezpen ekitaldia eta lehen tailerrak urdinez

argiztatutako Kultur Birikan izan ziren.

Kolore urdinak hartu zuen Kultur Birika, AprendeTEArekin

9

104 Zenbakia

Maiatza2014

IRAKURTZEA: SARIA DUEN PLAZERA“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina dator berriro

Irakurtzea sustatzeko “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina gurean da berriro. Aurten,

apirilaren 23tik ekainaren 30era arte gauzatuko da, eta euskararen aldeko Zamudioko, Larrabetzuko eta Derioko elkarteek bultzatuko dute, dagokien udalekin batera.

Kanpaina honetan datza: liburutegitik liburu bat hartu, irakurtzen gozatu eta amaitzean itzuli, irakurketa fitxa bete eta erosketa txartela lortzeko. Horrekin, % 25eko beherapena izango da euskarazko edozein liburu erostean. Kanpainaren helburua da gure hizkuntza eta irakurtzea sustatzea. •

ARGAZkI DESEROSO BAT

Txorierriko gazteak, abortuaren erreformaren aurka

Txorierri institutuko gazteak haurdun jarri ziren

Abortuaren Legearen erreforma gaitzesten dutela erakusteko. Erreforma horrek emakumeen eskubideak urratzen ditu balizko bi muturretan: bortxaketa eta arrisku larria emakumearen osasun fisikorako eta

mentalerako. Atzerapauso horri modu grafiko dibertigarri batean egin diote aurre. •

irakurri, gozatu eta oparitu

Aukeratu liburu bat zure herriko Udal Liburutegian, eraman etxera maileguan, irakurriz gozatu eta itzulitakoan

beste liburu bat erosi eta gozatzen jarraitzeko % 25 edo % 50eko balioa duen erosketa-txekea lortuko duzu.

Apirilaren 23tik ekainaren 30era

Laguntzaileak:

ww

w.to

pagu

nea.

org/

irak

urri

HERRIAK ETA ToKIKo ANToLATZAILEAK

Ataun- MURKoNDoAramaio- Udal Liburutegia-TXIRRIToLAArratzua Ubarrundia- SoLAGANA G.EAtxondo - UdalaBeasain- UdalaBilbo - Udala

Derio - TXIMINTXErmua – EUSKAL BIRUSAGares – UdalaIdiazabal – ILLATI Kanpezu – KuadrillaLazkao – GEE ELKARTEA

Larrabetzu - ARREKIKILILegutio – U. LiburutegiaLekunberri – MAILoPELizarra - GAREANMallabia – oRRAITTIoMañaria – Udala

Mutriku – KARENKAolaberria - Udala ondarroa - Udala ordizia – HITZARo – Udalaorio - Udala otxandio - Udala

Portugalete – UdalaSakana - MankomunitateaSoraluze – PIL PILEANSegura – UdalaTafalla - UdalaUltzama- AMETZA

Urkabustaiz- LAN ETA JoLAS, U. LiburutegiaZaldibia- UdalaZamudio- LAGATZUZigoitia – U. LiburutegiaZuia- BIDABARRI, U. Liburutegia.

Babesleak:Antolatzailea:

Euskaraz irakurtzea sustatzeko proiektua

10

BALOIAREKIN ONDO JOLASTEkO

Aldatu egin dituzte pilotarekin jolastea debekatzen duten kartelak

Derioko zein plazak edo oinezkoentzako inguruk ez du jasan kalterik bertan

pilotarekin jolasteagatik? Haurrek (eta baita zaharragoek ere) gure eraikinetako fatxadak jotzen dituzte behin eta berriz. Horrenbestez, oso ohikoa da komunitateak haurrek kalean baloiekin jolastean ateratzen duten soinuaz kexatzea. Betidanik egon izan dira kexa gehien egon den kaleetan honelako kartelak: “Debekatuta baloiarekin jolastea”. Eta Udalak beti jakin izan du kartel hori ez dela oso egokia, ezin baita debekatu kalean jolastea; beraz, jarri dituzten azken kartelek (adibidez, Gaztelumendi eta Kolitza plazetan eta Sollube

kalean) hau diote: “Debekatuta baloiarekin fatxada jotzea”. Horrela, ez dute kalean jolastea debekatu, baina gurasoek kontu gehiago izan dezaten lortu nahi dute haurrek kalean jolasten dutenean. Jendeak kontzientzia hartzea eta elkarbizitzen jakitea da helburua. Parte batek ulertu behar du haurrek jolasteko eskubidea dutela, eta besteak saiatu behar du traba gehiegi ez egiten, bereziki, fatxadaren zatiak puskatu badaitezke. Azken batean, elkarbizitza: hain erraza eta hain zaila. Ez da kartel sinple bat soilik; elkarbizitza mezu bat helaraztea da, jolasaren eta errespetuaren arteko orekari buruzkoa. •

73KO KINTA SAN ISIDROETARAkOUrte horretan jaioetakoek topaketa eta afaria antolatu dute

Elkar ikusteko gogoa, elkarri euren bizitza kontatzekoa eta hainbeste aldatu ez direla

erakustekoa; horiexek dira, hain zuzen ere, elkarrekin ikasten 8 urte baino gehiago eman dutenen bilkura bat antolatzean erabiltzen diren arrazoietako batzuk. Oraingo honetan, 1073an jaiotakoen txanda da, gure herri ikastetxean OHO egin zutenena. Maiatzaren 17an elkartu eta afalduko dute, San Isidro jai betean. Olga Montañez eta Javier Almansa dira topaketa honen arduradunak: “Iruditu zitzaigun jaietan afari bat egitea zela aukerarik onena, herriko giroaz gozatu eta jendea

animatzeko”. Oraingoz erabaki dute Oso Pardon elkartzea, lagun-giro ederrean gozatu eta une onak gogoratzeko. Badakite ez dutela erraz gaindituko beste kinto batzuek duela gutxi egin duten topaketaren arrakasta, baina espero dute atzean ez geratzea eta iragana (hobea zela dioten garai hura) partekatzeak ematen duen sentsazio onari eustea. •

Maiatzaren 17an, larunbatean, elkartuko dira

11

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

GANBE, TOkIkO LEHEN FOROAParte-hartzearen eta emaitzen arrakasta

Tokiko Agenda 21en tokiko lehen foroa, Ganbe auzoan zentratutakoa,

emankorra izan da, bai proposamen ugari egin direlako, bai horietako eskaera askori irtenbidea eman ahal izan zaielako Egindako lanen artean daude askatuta zeuden galtzada-harriak konpontzea eta zuhaitzetako txorkoak lurrez betetzea, erorialdiak saihesteko, Gastañagatxu kalekoak izan ezik (goikoa, berriena baita), lurra ezartzean maila jaistea espero baita. Gainera, bi urki eta makal bat hautsita aurkitu dituzte, eta berriro jarriko dituzte leku berean. Era berean, aurrekontu bat eskatu da jada zuhaitzen arteko aparkalekuak banatzeko lurra pintatzeko urkiak dauden maldan, haurren parkearen ondoko kalean.

Zabor-bilketa eta seinaleakZaborrari dagokionez, 50 paperontziren

inbentarioa egin da, eta horietako lau lekuz aldatu dira hobeto banatuta egoteko. Zaborra biltzeko edukiontzien guneak aztertu ondoren, erabaki da bakoitzean kartoia biltzeko bi egotea, errefusarentzat (grisa) bi eta hondakin organikoentzat bat. Gainera, Udalak eskaera egin dio Mankomunitateari erabilitako olioarentzat beste bat jartzeko urkien aldapan.

Bestalde, auzorako seinaleak jarri dira sarrerako biribilgunean; pasatzen uzteko beharrezko seinalea jarri da Ganbe kalearen amaieran –garajeen irteerari lehentasuna emateko eta, hala, ibilgailuen abiadura murrizteko-, eta piboteak jarri dira goiko bihurgunean, askotan espaloia hartzen baitzen. Horrez gain, Idorsoloko pabiloien artetik doan bidean ibilgailuak pasatzea saihesteko, “irteerarik gabeko kalea” seinalea jarri dute, eta beste hiru jarri dituzte elizako parkingetik hariztirako sarbidean, Gazatañaga auzoan eta Ganbe baserrirako sarbidean. Azkenik, Gaztañagatxu kalearen hiru plaka jarri dira, eta Lainomendi kalearen beste hiru. Topaketa hau TA21ek hasitako sektoreko foroen artean lehenengoa izan da, inguru bakoitzeko arazo zehatzetara hurbiltzeko asmoa duena. •

Helburua: gabeziak detektatu, aldatu eta konpondu

Seinaleak, zabor-bilketa eta garraioa izan ziren hobetzeko puntuak, eta erantzun azkarra izan zuten TA21en lehen tokiko foroaren ondoren.

12

ERRIOXAREN JARRAITZAILEA TXAkOLINA AHAZTU GABE

Xehetasun txikiak miresten ditu, baina Sergiok ez ditu ahaztu ohitura onak

Edinburgo, Madril, Logroño eta azkenik Lantziego Araban. Sergio Ariasek urte eta

erdi eman zuen Eskoziako hiriburuan ingelesa ikasten, “patata-tortilla egiten, bizitza osoan bakar bat egin ez banuen ere”, eta bi urte igaro zituen hiriburuan “borrokan, kubatak tutu-edalontzietan ez zerbitzatzeko”. Logroñotik igaro ostean, Lantziegora iritsi zen (Arabako Errioxa), eta bertan bizi da bere bikotearekin. Ibilbide horretan “leku bakoitzaren alderdi onak ezagutzen dituzu eta saiatzen zara ohitura onei eusten”. Bidaia horiek erakutsi diote “gainerako lekuak txikiago ikusten dituzula eta konplexu asko kentzen dituzula gainetik”. Sergiori “bila ibili gabe” etorri zitzaion guztia. Horregatik, aitortu egiten du bere kasuan “ez dela hainbeste abenturarik izan”. Edinburgon zerbitzari aritu zen, eta Madrilen edo Logroñon “bere ikasketekin zerikusia zuen lanen bat bilatzea erabaki nuen, leku atsegin batean eta gustura egon nintekeen lekuren batean. Baina, neurri

berean, argi zuen ez zela hiriburuan geldituko, eta emaztegaiari jarraitu zion Lantziegoraino, “leku lasai batean, hiritik kanpo, egon nahi genuen eta”.

Ardo onaren miresleaArabako Errioxaren erdian eta mahastiez

inguraturik, mahatsaren mazeratutako salda preziatuaren arloa interesatzen zaio. “Ardo-dastatzeetara joaten naiz, upategiak bisitatzen ditut edo mahastietan ibiltzen naiz paseoan”; lehen “Derioren berdetasunarekin erkatuta, lehorra” iruditzen zitzaion paisaia. Ardogintzaren hizkuntzan bete-betean sartuta badago ere, ez da beste hitz batzuetara ohitzen: “lekei babarrun berdeak deitzen diete eta piper txorizeroa duen guztia da Errioxar erara egindakoa”, eta halaber, adierazi du herriak txikiak direla: “mila biztanle izatera iristea errekor hutsa da, eta denok ezagutzen dute elkar… onerako zein txarrerako”.

Gure ingurunetik faltan sumatzen du hondartzara berehala iristea, baita hainbat gauza txiki ere, lehen garrantzirik ez zuten gauza hauek: “saiheski-jana egitea lagunekin, ozar-izarrak ikustea, areto-futboleko partidak

104 Zenbakia

Maiatza2014

1313

Arabako Errioxa

Sergiok aitortzen du mahastiez inguraturik bizi dela, udalerriko gune urrun batean. Horregatik, hainbat udalerri mugakide gomendatzen ditu. Hasteko, urria hilabeterik egokiena da bisita egiteko; izan ere, “mahastiek

kolorea aldatzen dute, hostoak izaten dituzte oraindik… Irudia ikusgarria da”, eta ziurtatu egiten digu argazki ona aterako dugula, El León Dormido mendi bereziaren argazkia bezain ederra. Merezi du Guardia herria ezagutzea; Erdi

Aroko estiloa dauka, eta “bertan mazerazio karbonikoko ardo tipikoa dastatu behar da”. Upategiei dagokienez, Eltziegoko Marqués de Riscalen Guggengheim txikia edo Haroko López de Heredia tradizionala gomendatzen dizkigu. Hiriburuan, Logroñon, “Laurel kaleko tio agus” ogitartekotxoa gomendatu digu, eta lasai egoteko “Parlamento plazako terrazak baino hoberik ez dago”. Zerbait

jan nahi badugu, patatak Errioxar erara ditugu, “baina, baita txuletatxoak, Anguinoko perlak (babarrun fin eta borobilak), barazki mota guztiak… Gozo-gozoa dena”. Data adierazgarri gisa Abalosen ate irekien jardunaldia (iraileko lehenengo larunbata) edo Arabako Errioxako mahats-biltzearen jaia ditugu. Jai hori urtero udalerri ezberdinean egiten da. Aurten Bastidan izango da. Osasuna.

antolatzea, jaien aurreko afariak…” Urkiola, gurasoen auzoa, gogoratzen du, jendea, igandeetan pintxo-janean ibiltzea, hegazkinak igarotzen ikustea… eta jendea biltzeko gune ziren eta diren Derioko jaiak: “lagunekin eta inguruko herrietakoekin elkartzen zinen”. Derio orain “herri berria da, eta bazen garaia!… aireporturanzko errepidea, Kultur Birikaren jarduera, zinema… Horrela atsegin ematen du. Lantziegok bizimodu xumea du, eta lehentasuna dute lan egiteak, irakurtzeak eta txakurrekin pasieran ibiltzeak. Asteburuetan ekitaldiren bat izaten dute, bere bikotea Errioxako Ardoaren Kofradiako kidea baita. Nolanahi ere, Sergiok borrokan jarraitzen du txakolina hedatzeko, bere ustez “arrakasta handiz”, eta hurbileneko lagunek eskertzen diote bakailaoa pil-pilean prestatzea. Hamar urte igaro dira ardoaren lurrean gelditu zenetik, eta hurbil badago ere, maitasunak eta lanak herritik kanpo atxikitzen dute. Hala ere, ondo

gordetzen du herriak eman dion guztia: “bertan hazi naiz eta bertan bizi da nire familia; hori ez da galtzen herritik kanpo bizitze soilarekin”. •

Sergio Edinburgon, Madrilen eta Logroñon ibili zen Lantziegora, Arabako Errioxara, iritsi aurretik. Hona ardoak eta bere bikoteak erakarri dute. Bere bidaia ez du abentura handitzat jotzen, dena bila ibili gabe etorri baitzaio; baina, esperientziak balio izan dio gainerako lekuak txikiago ikusi eta konplexuak gainetik kentzeko. Orain, aitortzen du hurbil dagoela, baina maitasunak eta lanak atxikitzen dutela. Nolanahi ere, Derio abegitsua (lehen berarentzat garrantzirik zuten gauzak samintasunez oroitzen ditu) hor dago eta bere zain dago, altxor gisa gordetzen dituen

familiarekiko eta lagunekiko lotura dela eta.

14