Auritzberri-Espinal

5
AURITZBERRI Marcela eta Jare

description

5.mailako ikasleek egina

Transcript of Auritzberri-Espinal

Page 1: Auritzberri-Espinal

AURITZBERRI

Marcela eta Jare

Page 2: Auritzberri-Espinal

Auritzberri Nafarroako herria da eta Pirineoetan kokatuta dago. Auritzberri Erroko ibarrean dago. Iparraldean Frantziarekin egiten du muga, ekialdean Orreagarekin eta Auritzekin, hegoaldean Villanueva eta Arrietarekin; azkenik, mendebaldean Mezkiritzekin eta Bizkarretekin. Iruñetik 40km.ra dago.

Mapan ikusten den bezala, Auritzberritik Santiago Bidea pasatzen da eta gero Iruñera ailegatzen da.

Page 3: Auritzberri-Espinal

Erliebea menditsua dela esan daiteke, mendi altuak daude hurbil, baita basoak ere; Irati basoa, Ori mendia... Ez dago lautadarik Pirinioen hasieran dagoelako.

Hidrografiari dagokionez herritik Urrobi ibaia pasatzen da. Urrobi ibaiaren ibai adar bat Iraerreka da. Ondoren, Urrobi ibaiak Irati ibaira isurtzen ditu bere urak. Erregimen erregularrekoa da eta urte osoan zehar emaritsua, hau da, urtean zehar ur kantitate berdina eramaten du. Mediterraneo isurialdean isurtzen du ura.

Bertako klima mendiko klima da, horrek esan nahi du prezipitazio ugariak direla urte osoan. Neguan 0º azpitik eta udan 10º, 15º gradu normalean. Batez – bestekoa 10º gradukoa da, hain zuzen ere.

Page 4: Auritzberri-Espinal

Animalia mota asko daude: azeriak, oreinak, igelak, putreak, baita saguak ere... Leku guztietan bezala, landareak daude, adibidez, pinu ugariak, baina beltzak dira, gogorrak eta euriari eta elurrari eusten dioten horietakoak. Izeiek, Pagoak eta Aritzak ere badaude.

Biztanleria

260 biztanle ditu, biztanleria gaztea da (azkeneko urtean ume asko jaio direlako). Biztanle askok bertan lan egiten du eta batzuk herritik kanpo.Ekonomiari dagokionez, oso garrantzitsua da pataren ekoizpena, gaztagintza... eta horrelako jarduerak.Zerbitzuak ere badaude; liburutegi publikoak, eskolak, dendak, kanpina... baita ere Urrobiko poligonoan kokatuta dauden industria txikiak.

Kultura

Kultura ugari dago Auritzberrin. Txistularien eta fanfarrearen tradizio asko dago. Ia herriko neska eta mutil guztiek txistua jotzen dute. Baita erraldoien tradizio asko ere. “Pirata, sorgina, txistularia eta etxeko andrea” dira herrian dauden erraldoi-irudiak. Ez da oso normala herri txiki batean horrelako erraldoiak egotea baina herritarrek tradizio hau izugarri gordetzen dute. Auritzberrin euskaraz eta gaztelaniaz mintzatzen dira.

Page 5: Auritzberri-Espinal

Historia

Erdi Aroan sortu zen herria 1269.urtean. Teobaldo II.a erregeari esker. Auritzberrin armarria bat baino gehiago dago: herrikoa eta haranekoa. Irudian ikusten duzuena Auritzberri herrikoa da. Alaia da eta kolore asko ditu. Herriaren izena erdi-erdian dago kokatua.

Etorri Auritzberrira, oso ongi pasatuko duzue, udan ibaian jolasten eta neguan frontoian erraketekin, ez

galdu aukera paregabe hau!!!

MARCELA ETA JARE