AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan...

40
❘❘❘ Azpeitiko herri aldizkaria ❘❘❘ 2014ko apirila ❘❘❘ 160. zenbakia ❘❘❘❘❘❘❘❘ AUKERATIK ARDURARA Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua, Gipuzkoako hondakin kudeaketaz eta Azpeitirako gustatuko litzaiokenaz 20

Transcript of AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan...

Page 1: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � �Azpeitiko herri aldizkaria � � �2014ko apirila � � �160. zenbakia � � � � � � � �

AUKERATIKARDURARAIñaki Errazkin Ingurumendiputatua, Gipuzkoako hondakinkudeaketaz eta Azpeitirakogustatuko litzaiokenaz 20

� � �� � �

Page 2: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin
Page 3: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � � � � � � � � sarrera 03

Argitaratzailea. Uztarria

Komunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza. Perez Arregi plaza 1, behea,

(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa. 943 15 03 58

Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, Azpeitia

Lege gordailua. SS-860/2000

Zenbakia. 160.a (2014ko apirila)

Urtea. XV.a (1999ko azaroan sortua)

Maiztasuna. Hilabetekaria

Diseinua. Eregi Komunikazio

eta Euskara Zerbitzuak

Publizitatea. 685 730792 /

[email protected]

Bazkidetza. 943 15 03 58

Tirada. 2.500 ale hilero

Inprimategia. Leitzaran Grafikak

Azaleko argazkia. Mailo Oiarzabal

Webgunea.www.uztarria.com

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak (erakunde

publikoak)

Uztarriak Bai Euskarari

Oharra. Uztarria

Komunikazio

Taldeak ez du

bere gain hartzen

herri aldizkarian

adierazitako

esanen eta

iritzien

erantzukizunik

iritziaInkesta. Udaberrikoordu aldaketak eragitenal dizu 13

mamiaMasterrak. Igeriketaez da nerabezaroarekinamaitzen 04Klik! Maiatzaren 1eaninauguratuko duteMadalenako Ospitaleeraberritua 16Azpeitiarren etorria.Keixeta, Kaskante,Antzi... gatza etapiperra 24

jakitekoAkordatzen?Parrokiako kanpaienegitekoa ez ezik, haienfuntzionamendua ereasko aldatu da 34

� � �2014KO APIRILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

04

Ba al dakizu bikain dabilen Eibar

futbol taldea sarritan etortzen dela

Garmendipera entrenatzera? � Uztarria

16

34

egin zaitez bazkide Uztarrian1.060bazkidegara Uztarria Komunikazio

Taldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu. Uztarria Komunikazio Taldeak

orain arte 13 liburu, CD 1 eta biografiak txikiak atera

ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen, urteko kuota barruan.

� 943 15 03 58

30euro diraurtean. 110.000 euroko

aurrekontua 2014an.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia, Enkarna Arregi, Iñaki Bergara,

Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi

Page 4: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Badu jarraipenaIzarraitz Igeri Elkarteko masterrek aurrenekodenboraldia dute aurtengoa. Dozena bat lagun elkartudira, baina taldea handitu nahi dute. �� Julene Frantzesena

Igerilari zaharrak direla diote Iza-rraitz Igeri Elkarteko master taldeko kideekmaster izatea zer den galdetuta. ‘Zaharra’izatea ez da master izateko baldintza inondikere, baina 25 urte edukitzea beharrezkoa da.Amerikako Estatu Batuetan sortu zen moda-litatea, 1980ko hamarkadan, eta harrezkeroindarra hartzen eta hedatzen ari dira mastertaldeak.

Joan den urtean elkartu ziren adin mugahori gainditzen duten dozena bat lagun Iza-rraitz Igeri Elkartearen baitan, eta master tal-dea sortu zuten. Aurtengoa dute aurrenekodenboraldia, eta taldekide kopurua handi-tzea eta taldea egonkortzea dituzte, besteakbeste, helburu. Hala diote Rafa Zubeldia (Az-peitia, 1972), Leire Zeziaga (Oñati, 1974) etaJon Oteiza (Azpeitia, 1982) Azpeitiko mastertaldeko igerilariek.

“Erdiak lehen igerian ibilitakoak gara, etabeste erdiak triatloi taldetik etorri dira”, azal-du dute. Jon Oteiza, esaterako, triatloi talde-ko kidea da, eta hiru kirolak uztartzeak den-bora eskatzen duela dio: “Ondo moldatzennaiz entrenamenduekin eta, baina gogorrada. Denbora eskatzen du. Gainera, nire ka-suan igeriketaz gain lasterka eta bizikletanibili behar izaten dut, eta beste gauza batzukalboratu behar izan ditut”.

Zubeldia eta Zeziaga lehen igerian ibilita-koak dira: “Ume ginenetik ibili gara igerian,eta ordutik ezagutzen gara. Izarraitzekoek Izarraitzeko master taldeko kideak, Azpeitiko igerilekuan.

mamia � � � � � � � � � kirola04

Page 5: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

egin ziguten taldea osatzeko proposamenaeta baiezkoa eman genien. Triatloikoak eremaiz ibiltzen ziren igerilekuan, eta horrela el-kartu ginen”. “Gu ez gara inoiz igeri taldeanibili, eta hauek –Zubeldia eta Zeziagari erre-ferentzia eginez– asko erakutsi digute”, dioOteizak.

Taldean aritzearen abantailaNormalean, astean lautan entrenatzen dutemasterrek, eta Oteizaren aburuz, “errazago”entrenatzen da taldean: “Bakarrik gogorra-goa egiten da. Entrenatzeko gogorik ez du-zunean taldekideak hor izateak bultzadaematen du”. Zubeldia ere iritzi bertsukoa da:“Taldekideok aste osorako entrenamenduakprestatuta izaten ditugu, eta horixe egitenkasa etorriz gero, egiten dugu, baina gogoa-ren arabera gehiago edo gutxiago. Taldeanjardutea desberdina da”. Leire Zeziagak eretaldean aritzearekin “gustura” dagoela dio,eta “alde handia” dela bakarka edo taldeanjardutea.

Bestalde, master taldea sortzeak balio du“gazteek gerora taldean igerian aritzeabad”goela ikusteko”, dio Zeziagak. “Badaigerilari izan den eta orain master taldean ari-tzera ausartzen ez den jendea. Taldea egon-kortzen denean, agian, animatuko dira”, dioZubeldiak.

Helburuak eta asmoakAurrera begirako helburua “munduko txapel-ketan aritzea” dela dio Zubeldiak, barre arte-an. Baina, gaiari serio helduta, “taldea handi-

karrik egin beharrean, aldea da talde giroanegitea. Afari batzuk ere egiten ditugu... Kirolaasko gustatzen zaigu, baina... kar, kar, kar”.Zubeldiaren ustez, igerirako “grina etagogoa” badago Azpeitian, eta “jende horianimatzea nahi dugu, kabitzen dira eta. Igeri-lekua handia da”.

TxapelketakZubeldiak dio txapelketa gutxi dagoela mas-terrentzat: “Zarautzen egiten da bat, eta aur-ten hirugarrengoz izango da. Ordizian aurtenegingo dute aurreneko aldiz, eta Santurtzinere aurten egingo da lehenengoa. Ikusten daEuskal Herrian orain ari dela masterren kon-tua indarra hartzen. Zarauzko masterrek bos-pasei urte daramatzate eta talde zaharrenahura izango da, ziurrenik. Baina, esandakoa,gero eta talde gehiago ari dira sortzen”.

Txapelketaren bat Azpeitian egitea buruandarabilte masterrek: “Datorren urterako arigara tanteatzen, baina taldea berria da etaikusi egin behar da zein itxura hartzen duen,jarraitzen dugun ala ez, zenbat jende berrihasten den…”.

Azpeitiar igerilari eta igeri zaleek badute in-darra hartu duen zita propioa, Getaria-Za-rautz itsas zeharkaldi ofizialak Santio edo sa-ninazioekin kointziditzen zuelako sortutakoa.Proba horrek balioko du, igoal, jendea era-kartzeko.

Dena den, taldeko kideek badute gogoaeta kemena. Talde giro aparta ere bai. Etaesaerak dioen gisan, gustuko tokian, aldapa-rik ez! �

kirola≠ � � � � � � � � � mamia 05

� � �“Neska zein mutil, jendepiloa ibiltzen da igerilekuan,eta horiek taldekidebilakatzea nahi dugu”

RAFA ZUBELDIA

master igerilaria

� � �“Gazteek gerora igeriantaldean aritzea badagoelaikusteko balio du mastertaldeak”

LEIRE ZEZIAGA

master igerilaria

tzea” gustatuko litzaiokela dio: “Taldekideokhelburu desberdinak ditugu; batzuk trabesia-etarako prestatu nahi dute, besteek igerile-kuko txapelketetarako, eta beste batzuk en-trenamenduak soilik egin nahi dituzte.

Zeziagak, berriz, taldean “neska faltan” di-rela dio: “Bi neska gaude, momentuan.Beste bizpahiru hor dabiltza, zalantzan,oraintxe bai eta oraintxe ez. Trabesietan-etaaritzen den neska ugari dago inguruan, bainaez dira taldean aritzera animatzen. Trabesiakegiteko bada ere, taldean sartzera animatunahiko nituzke”.

Zubeldiak dioenez, “neska zein mutil,jende piloa ibiltzen da igerilekuan, eta horiektaldekide bilakatzea nahi dugu. Polita litzate-ke hori, zeren badira guk adina edo gehiagoentrenatzen duten herritarrak”.

Zeziagaren esanetan, jendeak pentsatzendu “guk maila handia dugula, eta hargatik ezdira atrebitzen taldera etortzen, baina hori ezda horrela. Norbere mailara egokitzen diraentrenamendu saioak. Falta dena da betida-nik igerian aritu den horietakoren bat apunta-tzea, ondoren gehiago anima daitezen. Jen-dea lotsatu egiten da”. Oteizak ere horreladela uste du: “Jendeari horrek ematen diobeldurra. Helburua izan behar du maila des-berdinetako jendea egotea taldean. Ez dugudenok entrenamendu berdina egin beharrik.Batzuk gehiago egingo dute eta besteek gu-txiago. Kontua da igeriketa ez dela derrigortaldean aritzea eskatzen duen kirola, eta jen-dea bere kabuz ibiltzen dela. Baina, kirola ba-

� � �“Igeriketa ez da derrigortaldean aritzea eskatzenduen kirola, eta jendea berekasa ibiltzen da”

JON OTEIZA

master igerilaria

Page 6: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

iritzia � � � � � � � � �06

E gungo estatu ereduan,askatasuna, berdintasuna, justizia, segurta-suna eta jabetza eskubidea dira balore nagu-si. Jabetza sakrosantua; XVIII. mendeko bur-gesiak (ere) lehenetsia, eta era berean injus-tizia gehienen iturria eta orohar, gizateriarenaberastasunaren %80a %20aren eskuetanegotea justifikatzen duen printzipioa. Batenadenak, bestearena ezin baitu izan.

Jabetza pribatua ez da burgesia moderno-aren asmakizuna. Gizakia lurra ustiatzen etasoberakinak sortzen hasi, eta hauek saltzekomerkataritza egituratu zuenetik hasi eta gaurarte, jabetza pribatua izan da, giza komunita-te ezberdinen (ez guztien) bizimodua zuzen-du duena. Marxentzat, eraldaketarako ezin-bestean deuseztu beharreko instituzioa.

Historia pixka bat. Erromatarrak, erroma-tar-hiritartasuna zutenak, penintsula italikokolurjabeak ziren; hiritar ez zirenak, ez. Nahizeta guztiak leku berdinean (penintsulan) bizi,horrek jatorrizko ezberdintasun bat suposa-tzen zuen jendarte antolaketan; jabeek, erro-matarrek, eskubideak zituzten, gainontzeko-ek ez. Guztiak ez ziren berdinak, jaiotzez. Es-klabotza erlazioek, hemen, justifikazio osoazuten, lur italikoetan bizi nahi zuten ez-hirita-rrek, lan egin beharko baitzuten hiritartasunalortu artean, jabeek, estatus horregatik, ko-munitatearen antolaketari, filosofiari, ekono-miari edota kulturari buruz eztabaidatzenzuten bitartean. Demokrazia omen.

Ondoren, agian, zu ere baiArautuak zituzten jabetzak jabeari eskaintzenzizkion eskubide eta aukerak: salerosketak,alokairuak, maileguak, gordailuak... Hain an-tolaketa ‘ona’-k, Erromako inperioaren eror-ketatik 1.500 urte pasatu diren arren, bizirikdirau . Eskema bikaina burgesia modernoa-rentzat, non botere ekonomiko-politikoa es-kuratzetik abiatuz, XVIII.ean garai batean eli-zaren eta jauntxoenak ziren lurrak lortu zituz-ten, euren beharren araberako sistema erai-

Nirea (intro)

� � �Zikloa: lurraz eta berebaliabideez jabetu, eta jabeez direnak lanera, eurenburua saltzera behartuak

� � � � � � � � � � � � � � � �hodei mendinueta� � �

kiz, jabeek eta boteredunek askatasun, ber-dintasun eta segurtasunez bizitzeko aukeraizanez, eta gizaki guztiek hori lor zezaketelasalduz. Liberte, egalite, fraternite? Lehenen-go ni, nirea; ondoren, agian, zu ere bai, erren-tagarria bazaitut.

Europan eta Ipar Amerikan garatu den de-mokrazia formala edukietan ez garatzea era-gin du jabetza pribatuak. Idatzita daude es-kubideak, onartuak, baina interferentziakdaude gauzatzeko orduan. Ez dago justizia-rik, ez bakerik, ez garapen jasangarririk. Tru-kean esklabotza, esplotazioa, biolentzia, isto-rio zikliko makabro gisa. Zergatik?

XXI. mendeko sozialismoa liburuan eran-tzun posible eta logikoa: azken 6.000 urtean,eskema berdinak errepikatzen direlako; lu-rrak ematen dizkigu bizitzeko baliabideak; lu-rrak eta baliabide hauek lortzeko, komunitateezberdinen arteko gudak, konkistak, sakeo-ak, etengabeak dira. Lurra, merkantzia da,eskuratu edo saldu daiteke. Zikloa: lurraz eta

bere baliabideez jabetu, eta jabe ezdirenak lanera, euren burua

saltzera behartuak. Bitar-tean, parlamentuetan,multinazional zein ban-ketxeetan, jabego horrierrentagarritasuna nolaatera eztabaidatzen da,esku lanik egin gabe, ar-

teaz, operaz, Dom Perig-nonez, kokainaz eta Txai-kovskiz gozatuz.�

Page 7: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin
Page 8: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

iritzia � � � � � � � � �08

N ire munduen ibilbideaAlbert Espinosa eta berak idatzitako Elmundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin amaitu nahidut: “Inoiz ez diogu elkarri gezurrik esango...entzun arretaz! Gezurrez inguratuta gaudengizarte honetan, inguruan beti egia esangodiguten pertsonak ditugula jakiteak askobalio du. Zu, nire egiazko munduaren zati iza-tea nahi dut... Zugan konfiantza osoa izan de-zakedala, ez didazula inoiz gezurrik esango,eskatutako bakoitzean egia esango didazulajakiteak, izugarrizko ziurtasuna ematen dit,sendotu egiten nau! Egiak munduak mugi-tzen ditu, kolore guztietako munduak. Egiakzoriontsu sentiarazten nau!”.

Hau dela eta, nik ez dut nahi kolorerik ga-beko mundurik, nik ez dut nahi kolore baka-rreko mundurik, kolorez osatutakoa baizik,‘koloredun’ mundua nahi dut! Mundu hauosatzen duten pertsonak koloredun pertso-nak dira eta oparitzen dituzten esaldiak ere,mila koloretakoak dira.

Pertsona denok desberdinak gara, egunbatean mundu horikoak; hurrengoan, aldiz,morekoak; batzutan, aldi berean bi munduko-ak , urdinekoak eta berdekoak. Hala ere, nor-beraren koloredun munduan, norberak auke-ratzen du ze kolorek duen indarra, zein kolo-rek irabazten duen. Norberak pentsatu behardu gehien ikusten den kolore horrek beste-engan duen eraginaz eta, ez bada egokia,inoiz ez da aldatzeko berandu izaten.

Grisetik koloreetaraNire bigarren artikuluan pertsona gris batiburuz idatzi nuen, hirukien ama izanda nola li-tekeen zapatu gau batean kalean ibili esatenzidanari buruz. Gogoratzen? Hainbeste aldizoparitu zidan esaldi hark nigan izan zuen era-ginaz ohartu eta damua adierazi zidan! Ez zi-tzaion pertsona grisa izatea gustatu eta ‘ko-loredun’ mundura aldatzeko gaitasuna izan

Koloredun mundua

� � �Inguruan nahi ditudanpertsonak koloredunmundukoak dira, kolorezbetetako pertsonak

� � � � � � � � � � � � � � � �nagore illarramendi� � �

zuen! Aupa hi! Ongi etorri koloredun mundu-ra!

Mundu beltzekoari, aldiz, umea hil zitzaida-lako Jesusengandik aldendu nintzela esanzidan hari, hobeto joango litzaioke grisarenbidea jarraitu eta bera ere ‘koloredun’ mun-dura aldatuko balitz. Baina batzuk ez diraohartzen beraien munduak kolorerik ez due-nik edo behintzat gehien ikusten den koloreabeltza denik. Hor doaz besteen koloredunmunduak zapuzten, hor doaz kolorerik gabe-ko esaldiak oparitzen!

Nik inguruan nahi ditudan pertsonak kolo-redun mundukoak dira, kolorez betetako per-tsonak, horiak, zuriak, berdeak, urdinak, arro-sak... Koloredun esaldiak oparitzen dituzte-nak, balorez beteriko pertsonak, egizaleak,besteen lekuan jartzen direnak, besteenmina arintzen dutenak, garbiak, hainbeste

maite ditudan irribarreak eta besarkadakoparitzen dituztenak...

Pirritx, Porrotx eta Mari-mototsen abestiak dionbezala: Nork aginduote du kolore bakarra,egunero ir ten ahalbada ostadarra.

Eskerrik asko.�

Page 9: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin
Page 10: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � �ESANA DAGO� � � � � � � � � �

� � �“Dantzari osoonak daudeAzpeitian. ”

� � �“Nire ikasleaktxapelketetanikustea da nirenametsa”JOSE MARIORBEGOZOdantzaria

� � �“Ez dugubereizten jatorria,guretzat denakpertsonak dira. ”

� � �“Krisia eta gero,kalean hainbatzurrumurru dabil,esanez laguntzadena etorkineiematen zaiela ”LEIRE ETXANIZGizarte Zerbitzuetakozinegotzia

IJose Mari Orbegozo.

� � �HIZKUNTZ ESKUBIDEAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Azpeitia arnasguneJakitun al gara euskararen geroan jokatzen dugun rolaz? Ardurazjokatzen al dugu azpeitiarrok hizkuntzarekin? Egungo hizkuntzapolitikak nahikoa hauspotzen al ditu arnasguneak? � Uztarria

Azken datuen arabera (2011), Azpeitiko biz-tanleen %83,64a euskalduna da. Eta AzpeitikoUdalak 2009an egindako kale neurketaren arabe-ra, euskararen erabilera %86,1ekoa da, Azpeitian.Nagusiki euskaraz bizi gara azpeitiarrok. Baina jaki-tun ote gara euskararen geroan jokatzen dugun pa-peraz? Arduraz jokatzen ote dugu hizkuntzarekin?Zer egin dezakegu Azpeitian ere erdarak beregana-tu dituen eremuak euskalduntzeko? Galdera horieketa gehiago erantzuten saiatu dira, orain gutxi,UEMAk antolatutako arnasguneen tailerrean.

Edozein hizkuntzak, biziko bada, nagusi izangoden eremuak behar ditu. Hori da soziolinguistikakoadituek diotena, baita euskalgintzako eragileek az-pimarratu, eta Eusko Jaurlaritzak berak ere aitor-tzen duena. Euskara hizkuntza minorizatua izaki,

euskal herritarren %30ak daki euskaraz; biziraupe-na ziurtatu gabe daukan hizkuntza da. Erdaren errei-nuan bizi da euskara. Baditu, ordea, nagusi den ere-muak ere. Horiei, euskararen arnasguneak deitzenzaie. Eta horixe da hain zuzen Azpeitia, euskararenarnasgune bat.

Udalerri euskaldunak, bertako biztanleen %70baino gehiagok euskaraz dakiten herriak, Lapurdinizan ezik beste herrialde guztietan daude. Euskara-ren arnasgunerik zabalena osatzen dute udalerrieuskaldunek, eta funtsezkoak dira euskararen bizi-raupenerako. Munduaren birikak Amazonian dau-dela esaten den antzera, euskararenak udalerri eus-kaldunetan daudela esan daiteke. Baina, egungohizkuntza politikak, nahikoa hauspotzen ote ditu ar-nasguneak euskara normalizatzeko?�

jakiteko � � � � � � � � � apirilari begiratua10

Page 11: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � � � � � � � � iritzia 11

Maitemintzeak aldi baterako txolinta-suna dakarren moduan, guraso izateak biga-rren haurtzaroaz gozatzeko aukera bikoitzaematen dizu. Zeure txikiak ikusiz, mobiolaatzera bota, eta zeure haurtzarako irudiak da-tozkizu zuri-beltzeko burutelebistara. Biga-rren aukera, Doraemonen denbora-makinanatzera eginez, mukizu ginen garaian gozaga-rri genuenaz berriro ere gozatuz. Esate bate-rako, Joxelitoren magia berreskuratu Barela,Beristain eta Lasari esker.

Gaur egungo haurrek jolasteko oso den-bora gutxi badute ere, duten apur horretan,

Saturno� � � � � � � � � � � � � � � �txetxu urbieta� � �

� � �IKUSTEKOA!� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�ZEZENAREN AURREAN ITZULIPURDIKA.Azpeitiko sokamuturreko irudiak mundu guztira zabalduko ziren honezkero, futbolari ospetsu bat zezenaren aurrean ibili eizelako. Bestelako argazkirik utzi du, ordea, Karnabaletako sokamuturrak. Herritar bat zezenaren aurrean hankaz gora geldituzen unean argazki makina ugari zegoen plazan, eta horren lekuko da irudi hau. � Julene Frantzesena� Juan Joxe Agirre�

zaharrak berri edo beti-betikoak berrituta.Moda-modako joastailua (agian zuk hau ira-kurtzerako beste zerbait egongo da modan)xibota da. Zuk eta nik erabiltzen genuen hurabera ez, baina hura berrituta bai. Orduan xi-bota zen, orain ere bai, baina orain interpla-netarioa da, Neptuno, Venus, Jupiter... Bada-kizue, marketina, berri itxura emateko, mamiagorde, azala aldatu eta salneurria puztu. 100eurokoak ere ba omen daude. Haurrentzat20 euroko xibotak merkaturatzea kezkatze-koa iruditzen baldin bazait, horrelakoak eros-ten dituzten gurasoak delitutik gertu daude

(arrazoi duzu, ni ez naiz inor zuk zer eginbehar duzun esateko, ni neu naiz aurrenekobekataria).

Xibotaren sukarrak, poliki bada ere, aurre-ra goazela erakutsi dit. Nire buru handi hauoker ez badabil, gure haurtzaroan xibota mu-tilen kontua zen. Orain, neska eta mutil,denek dute euren planeta sorta. Xibota,beraz, generorik gabeko jostailu bihurtu da.

Ume jaio eta umetuta hil, hori omen da bizi-tzaren legea. Nire lagun Xakuk esango luke-en bezala, umeekin ume eta helduekin heldu.

Umetutako helduarekin, argi.�

Page 12: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

iritzia � � � � � � � � �12

JESUS EGIGUREN. Zoragarria Egiguren eta Enekoitz Esnaolaren arteko sola-saldia. Denetarik aipatu zuen PSE-EEkoak, politikoki zuzena ez dena ere bai. Dei-garria, zenbait arlotan duen nazio ikuspegia. Sanagustinen ikusteko aukerarik eznuen izan, baina antolatzaileek lan ederra egiten dute formatu desberdinetatik jasoahal izateko. Segi horrela, kalitatezko euskal solaskideak Azpeitira gonbidatzen.

Benetan aho bizarrik gabe

� � � � � � � � � � � � � � � �alex silva� � �

� � �MARTXOKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � �

EZ KONTENPLATIBOAK. Hator magiara ekitaldiairagarri zutenean, gogora etorri zitzaidan, aspaldi, herrikohainbat eragileren artean izan genuen eztabaida, ekitaldiez kontenplatiboetara pausoa emateaz. Horrelakoak dirabidea, agian, beharrezkoak denak direla ahaztu gabe.

Ikusleak magiaren parte

LOMCE-RI EZ! Ikasleak berriro atera dira kalera protesta egitera,baita Azpeitian ere, Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen LOMCE le-gearen kontra. Wert ministroak argi laga zituen bere helburuak eskole-kiko: “Españolizar los estudiantes”. Hori bilatzen du LOMCEk, ez dut

Hezkuntza, herria hezitzeko tresnauste inondik inora pluraltasunak eta aniztasunak duten aberastasunakontuan hartzen duenik. Are gutxiago hizkuntzei dagokienez. Adosta-sunean eta herriaren ikuspegia barneratzen duen hezkuntza sistema dabeharrezkoa, ez desadostasunetik eta inposizioz ezartzen dena.�

Page 13: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Pentsatu al duzu inoiz esnatzen zarenetik ohe-ratzen zarenera arte zenbat aldiz erabiltzen duzunnormal hitza? Badirudi normala izatea eta normaljokatzea guztiz beharrezkotzat ditugula, originalta-suna nolabait miresten badugu ere, ezberdintasunaguztiz gaitzesten duen jendartean gaudelarik.Baina zer esan nahi du normala izateak, eta zergatikda hain normala normala izan nahi izatea?

Denok mintzo gara normala denaz eta ez denaz,baina zeren araberakoa den ez dago hain argi. Este-reotipoei maskara kendu nahian dihardugu azkenurteetan, horretarako besteak beste estatistikakbaliatuz. Irrealak diren estereotipoak deseraikibehar ditugu, baina galdetu behar genuke horreta-rako bidea normalitatea edo aniztasunaren aberas-tasuna goraipatzea den. Estatistikek horretarakoxebalio baitute finean, normala zer den eta zer ez denesateko. Zu normalitatearen baitan edo kanpo zau-den jakiteko.

Ez da normala!� � � � � � � � � � � � � � � �amaia agirretxe� � �

Eta bai, normala denaren atzean ere norma dago,araua, normaltasuna hegemonikoa izatera iristerai-no. Norma betetzen duena ona da; norma betetzenez duena, aldiz, baztertua izango da. Ez dago nor-malitate bakar bat, inguruaren eta taldeen arabera-koak izan ohi dira normalitateak. Maiz, integratuaksentitzeko eta taldearen partaide izateko behardugu normalak garela sinestea, geure izatea beste-en begietatik epaitu ohi baitugu. Baina, aldi berean,normalitate berdinak kondenatzen gaitu sarritan.

Zorionez, denok ezberdinak gara, den-denakgara beharrezkoak baina inor ez da ezinbestekoa,inork ez du-eta normaltasuna guztiz betetzen. Ezdezagun ahaztu gurean ohikoa dena, bitxikeria delaalbokoarentzat, eta guztiz kondenagarria kanpoko-arentzat.

Geure nahiz besteen berezitasunak arazotzathartu ordez aberastasun gisa ulertu eta sentitukobagenitu, bestelakoa litzateke bizitza.�

G izakiok baikorrak gara. Horrexegatik ustedugu epaitegira ez garela inoiz joango. Gero bizitzaosorako amodioa amaitzen da eta seme-alabekikoeskubideak babestera joan behar dugu, edo lan bategin ondoren eskerrak ematen dizkigute baina diru-rik ez eta, noski, jan nahi dugunez, epaitegira joanbehar dugu gurea eskatzera.

Justiziak, izen hori merezi izateko, herritarrak zain-du behar ditu. Horretarako dago: aprobetxategienaurka xumeak laguntzeko. Daukagun sistema judi-zialak ez du beti betetzen behar hori, batzuetanjustu kontrakoa, xumeak zapaltzen ditu eta. Ez daberria boteretsuenek abokatu hobeak edo garestia-goak kontratatzea, baina orain, tasen legearenbidez, arazo ekonomikoak dauzkaten pertsonakbabes gabe gelditzen dira, tasarik pagatu gabe ezindirelako epaitegira hurbildu.

Noizbehinka, kolektibo pribilegiatu batzuentzakobabesa nabaria da. Jabetza erregistratzaileak eta

Denontzako justizia� � � � � � � � � � � � � � � �miren alcedo� � �

notarioak etxegintzarekin batera krisian sartu zireneta, kobratzeko beste iturri bat bilatu nahian, Espai-niako gobernuaren konplizitatearekin ezkontzak etadesezkontzak diruaren truke notarioek egingo di-tuzte, eta erregistro zibila jabetza erregistratzaileekeramango omen dute. Horrela, Gipuzkoan 95 lan-postu kolokan daude; Bake-epaitegiak desagertze-ar daude; eta desagertzen badira, edozein tramiteegiteko bezeroak etxetik urrutira joan behar dira;jaiotze edo bizitza agiria ordainduko dugu, eta orainpublikoa den arlo bat pribatizatu ere egingo dute.

Zer egin dezakegu? Eusko Jaurlaritzari exijitu,orain bere langileek ematen duten zerbitzua man-tentzeko; eskumen hori kudeatu eta transferentziaosoa lor dezala Madrilekin negoziatzeko. Hemen,Azpeitian, apirilaren 10ean eta maiatzaren 8an horieskatzera elkartuko gara. 10:00etan epaitegiarenatarian aurkituko gaituzue, guztiok gonbidatuta zau-dete subiranotasuna erreklamatzera.�

Galdetzen hasita, azpeitiarrok lortuko

al dugu 800 herritarrek ekainaren 8ko

giza-katean parte hartzea ? � Uztarria

udaberriko ordu

aldaketak

eragiten al dizu?� J. Frantzesena/M. Juaristi

SONIA TEJERA29 urte

“Ordua aldatzeakarratsalde partealuzatzeadakarrenez,

dezente gehiago aprobetxatzendut eguna. Eguraldi ona egiten badu, umorean ereeragiten dit”.

EUSEBIO BELOKI43 urte

“Ez dit eragiten ezeguna luzatzeak,eta ez egunamozteak. Nire

laneko ordutegia nahikoaldrebesa da, eta ez dit axolaordua aldatzeak. Ez dit ezertaneragiten”.

NAROA SORAZU21 urte

“Umoreaneragiten ditgehien, egunaluzatu edo ez,

gauza berdinak egin beharizaten ditut eta. Baina, gauzahoriek egiterakoan dudananimoa aldatzen zait. Are gehiago eguraldia onabada”.

MANUEL ETXANIZ74 urte

“Nahiago dutordua aldatuta,goiztiarra naiz-eta. Gainera,

kalean lagunekin berriketanegoteko nahiz pasieranibiltzeko askoz hobeberanduago ilunduta”.�

���INKESTA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � iritzia 13

Page 14: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

iritzia � � � � � � � � �14

� � �HAU HOLAXEENK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � � � � � � � � � � � � � � �enok sudupe� � �

Page 15: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Izan zitekeen beste era batera, baina to-katu zaigun izena tokatu zaigu. Arrotza dajende askoren belarrirako, eta nekatu egitenda bat zeure izena mila aldiz errepikatzen, hiz-kiz hizki esaten, izenaren inguruan azalpenakematen.

Neke hori saihesteko, askotan ez garenagarela esan izan dugu, eta ez atzerrian baka-rrik. Baita Euskal Herrian ere. Ikasle garaian,Gasteizen, etxearen errenta ordaintzera VitalKutxaren bulegora joaten nintzenean, eznuen ordaintzaile moduan neure izena jar-tzen, pisukide batena baizik. Izan ere, trami-

Garena� � � � � � � � � � � � � � � �eñaut frantzesena� � �

tea luzatu egiten zen geure izena erabilizgero, eta pisukide baten izena esaten nuen,tramitea lehenbailehen bukatzeko, eta bule-gotik haserretu gabe irteteko. Pentsa, izenahizkiz hizki esanda ere gaizki apuntatu izan zi-daten.

Gauza bera gertatzen zaigu atzerrian “non-goa zara?” galdera egiten digutenean.Gehienetan, baina ez beti, garena esatendugu, baina neketsua izaten da. Izan ere, as-kotan azalpen gehiegi eman behar izaten diraeuskalduna zarela esaten duzunean. Ba-tzuek badakite non dagoen, beste batzuek

zerbait entzun dute, baina ez dute kokatzen.Badira inoiz izena entzun ez dutenak ere. Etaazalpenak eman behar izaten dira: geure hiz-kuntza, kultura, ohiturak ditugula; ez dela in-guruko hizkuntzen familiakoa, oso diferenteabaizik.

Eta garrantzitsuena ez dena, baina garran-tzitsutzat hartzen duguna: kokapena. Or-duan, Espainia eta Frantzia aitatu behar iza-ten dira, erreferentziatzat hartzeko, esplika-tzeko, ulertarazteko.

Besterentzat, gehiegitxorentzat, Espainiaeta Frantzia direlako gara.�

���� � � � � � iritzia 15

Rafak (Dani Rovira), Andalu-ziako ‘señorito’ bat, ez du inoizbere Sevilla maitetik irten beha-rrik izan bizitza honetan beharduen guztia lortzeko: fino-a, ema-kumeak eta gomina. Amaia(Clara Lago) ezagutzean, ordea,dena aldatzen da. Bere xarmeta-ra errenditu ez den lehenengoneska, hain zuzen. Eta euskaldu-na. Bat bateko amodioak itsututabere atzetik joatea erabakitzendu, “a las vascongadas”, bere la-gunen hitzetan. Bertan euskal-duntzat pasarazten du bereburua Amaiaren atentzioa deitze-ko, horrela maiteminduko duenesperoan.

Denbora aurrera doan bezalagero eta zailagoa izango da Rafa-rentzat bere benetako identitateasekretuan mantentzea, batez ereAmaiaren aita (Karra Elejalde)

‘Ocho apellidos vascos’

ezagutzen duenetik aurrera. Nes-karen aitak Rafa benetako eus-kalduna dela ziurtatu nahi du,besteak beste, bere zortzi abizeneuskaldunengatik galdetuz.

Film espainiar batek azken ur-teetan izan duen estreinurik arra-kastatsuena izan da Ocho apelli-dos vascos-ena. Gure ingurukozinemetan ere hainbat eta hain-bat izan dira sarrera guztiak agor-tu dituzten erakustaldiak.

Edozeinek esango luke prota-gonistetako batentzat lehen peli-kula dela... baina hala da. DaniRovira komediante malagarrarenzinemarako lehen lana izan dahau. Telebista saioetan eta mo-nologoetan hainbat aldiz lortuduen bezala, film honetan erebarre algara ugari eragingo dituadin eta jatorri desberdinekoikusleengan.

Izan ere, euskaldunoi eta anda-luziarrei buruzko estereotipougari ukitzen dituen filma da hau,nola ez, umorea erabiliz horien’-kontura barre egiteko. Haien ‘txis-pa’ edo gure ‘txispa’ falta, edotaberaien gomina eta gure orrazke-rak, besteak beste.

Euskaldunoi buruzko txiste ho-riekk ez dira kasualitatea; izanere, gidoia bi gipuzkoarren lanaizan da, Borja Kobeagarena etaDiego San Joserena, hain zuzen.Aktore lanetan ere hainbat etahainbat aurpegi ezagun ikusikoditugu. Eta zer esanik ez paisaieiburuz, Getaria eta Leitza arteanbesteak beste, izan baitzen gra-baketa.

Barre algara ugari sortu etasortuko dituen pelikula da Ochoapellidos vascos, Euskal HerritikSevillaraino.�

���KRITIKA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �‘Ocho apellidos vascos’ filma

Zuzendaria. Emilio MartinezLazaro.Aktoreak. Clara Lago, DaniRovira, Carmen Machi, KarraElejalde.Urtea. 2014.

� � � � � � � � � � � � � � � �ane soraluze� � �

Page 16: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Ospitale berriaMadalenako eraikina guztiz eraberritu eta maiatzaren1ean inauguratuko dute jesuitek bertan prestatu duteninterpretazio zentroa. � Mailo Oiarzabal � Jose Manuel Añon

�UTZITAXVI. mendeanMadalenan osbaino lehen, azenbakidun etgarai bateko oeraikinak. Asphutsik zeudenoso egoera ka

mamia � � � � � � � � � klik!16

Page 17: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

A.n eraiki zutenspitalea. Eraberritzeaauzoko 14, 15 eta 16txeek hartzen zutenospitalearenak zirenpaldiko urteetann etxebizitzak, etaaskarrean eraikinak.

�ZATI BAT, ERAITSIA.Orain dela urtebete pasatxo hasi zituzten Madalenako ospitalea eraberritzeko lanak. Leheneginkizuna, 16. zenbakidun eraikina eraistea izan zuten. Obraren zuzendaritzaz arduratu denJose Manuel Añon jesuitaren esanetan, “beranduago erantsitakoa eta interesik gabekoa” zen.Haren tokian plazatxo bat prestatu dute eta hortik sartuko dira bisitariak ospitalera.

klik! � � � � � � � � � mamia 17

SAN INAZIO.1535ean hiru hilabetez egonzen Loiolako Inazioospitalean, zauriaksendatzen, eta egonaldi harkbihurtu zuen gerora interesbereziko gune Madalenakoa.1935ean, santuarenegonaldiaren laugarrenmendeurrena ospatzekoekitaldien barruan, jarri zutenInazioren argazkiko irudiaMadalenako baselizan.

Page 18: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

GARBITOKIAK.Ospitalearen obretako aurkikuntza bitxietako bat izan dira.“Ibai aldekoa atontzen hasi ginenean, lehengo txabola zaharbaten azpian lurperatuta hor azaldu zitzaizkigun bi garbitoki,epokakoak seguruenez, eta etxetik errekarako bidean”,kontatu dio Añonek Uztarriari. Horiek ere berreskuratudituzte.

�INAZIOREN LEIHOA?Tradizioak dioenez, San Inazio bigarren solairuan bizi izan zen,errepide zaharraren aldera ematen duen leiho gotiko honeninguruan. Eraberritzearen ikurtzat dute leihoa.

mamia � � � � � � � � � klik!18

�’OKUPAK’.Eraikin zaharretan ‘okupak’ bizi izan dira. Haietakoekutzitakoa izan daiteke goiko egur xafla. Grafittiak ere bai.

Page 19: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

�AZKEN UKITUAK.Erreportaje hau osatzerakoan oraindik lanean ariziren Madalenako Ospitale berrituan. Maiatzaren1ean inauguratuko du bertan interpretazio zentroaJesusen Lagundiak. San Inazioren Azpeitikoibilbidea osatzeaz gain, Madalena auzoarenbiziberritzean eragitea ere espero dute.�

klik! � � � � � � � � � mamia 19

�ARTISAU LANA.Eraberritze lanak joan den urte bukaerarako amaitzea espero zuten, baina luzatu egin zaizkieazkenean. “Ezustekorik ez” dutela izan dio Añonek, baina eraberritzea “artisau lana” izan da,eta horrek denbora eskatzen zuen. Jatorrizko basearen gaiean, Nafarroako haritzarekin osatudute egurrezko egitura osoa, “garai hartako tradizioa imitatuz.

Page 20: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

mamia � � � � � � � � � ingurumena20

IÑAKI ERRAZKINGipuzkoako Ingurumen diputatua

Aldaketak, benetakoa bedukitzen du osagai polem

Hondakinenkudeaketa sekulako jokoa ema-ten ari da Gipuzkoan. Iñaki Erraz-kin Ahaldun Nagusiaren kabineteburu bezala iritsi zen Foru Aldun-dira, baina Juan Carlos Alduntzinzentsura mozio bidez kargugabe-tu zutenean, Ingurumen diputatuizendatu zuten 2012ko udan. Ha-rrezkero, ez dauka aspertzekobetarik.Oraingo kontua ez izanarren, Bildu Diputaziora iri-tsi den agintaldi honetanaparteko zentralitateahartu duen eztabaida da

hondakinen kudeaketarena.Nola bizi du hori Ingurumendiputatuak? Presio mediatiko handiarekin.Gaia bera aspalditik dator. Berezda arazo potolo bat, irtenbideerrazik ez duena, eztabaida askosortzen duena, eta Gipuzkoanoso modu bizian bizi izan dena.Agintaldi honetan horri gehituzaio Bildu udal garrantzitsuak etaAldundia lehen aldiz gobernatzenari dela, eta lupa handi bat jarrizaio, bai mediatikoki, bai hainbatindar politikoren aldetik, eta he-rrietan ere bai; hori hala da. Hon-

Argi dauka birziklatzea“betebehar zibikoa” izanbehar dela eta zabortegiakixtea, berriz, lehentasuna.�� Mailo Oiarzabal

Page 21: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

ingurumena � � � � � � � � � mamia 21

bada, betimiko bat”

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Jaio. Eefefefee eefef.� � �Herria. Azpeitia. � � �Bizitokia. Azpeitia. � � �Lanbidea.Azpeitiko alkate ohia,Gipuzkoako Ingurumendiputatua da 2012tik.

dakinen gaian egin nahi duguna-ren inguruan, ez dadila gaizkiulertu, baina populismoa egiteaedo polemika sortzea oso errazada. Aldaketak planteatzen ditugueta horiek ez dira errazak izaten.Oposizioa egin nahi duenaren-tzat, beraz, neurri batean errazabihurtu da gai honekin polemikasortzea; egunerokotasunean al-daketak sortu eta herritar guztieieragiten dien zerbaitetaz ari gara,azken finean. Bildu Aldundianegoteak gaia politizatzea ekarriduela esango nuke, eta aktualita-tearen lehen mailara eraman du.Faktore guzti horiek gehitu diraeta horrek pisu handia izan du.Balizko interes politiko etamediatikoak ahaztu gabe,zuek defendatzen duzueneredua orain arte erakunde-etan agintzen egon direnenereduaren kontrakoa da, edodesberdina, behintzat. Teorian, aldekoa izan behar luke.Gauza kuriosoa gertatzen dahemen: plangintzak egin eta be-tetzeko esaten zaigunean, helbu-ru batzuk jartzen dira; helburu ho-rietara iristeko aldaketak eginbehar dira; eta guk planteatzenditugun aldaketak helburu horie-tara iristeko dira. Alegia, inork ezdu esaten birziklapen maila altuaklortzea ez denik helburu bat, edolehentasuna ez duenik izanbehar. Gertatzen dena da hori lor-tzeko oso pauso ausartak emanbehar direla, eta aurkari politikoeihorrek aukera ematen die beldu-rrak eta zalantzak sortzeko. Ze,helburuetara jota, zein da plante-atzen dugunaren inguruko ara-zoa? Nik galdera hori egingonuke.Sortu diren kezka edo bel-dur horien aurrean autokri-tikarik egin al duzue? Landidaktikoan behar beste sa-kondu duzuela uste al duzu? Guretzat ez da erraza izan hauazaltzea, mediatikoki oso-osopresente izan delako planteatunahi izan dugunaren aurkako ja-rrera. Egia da, neurri batean auto-kritika egiten hasita, ez garela gai

izan, hain zuzen, gaia behar denparametroetan kokatzeko. Edo,behintzat, kalean egon den ezta-baida horretan hori ez da presen-te egon, beste parametro batzue-tan neurtu da; hau Bilduren egos-korkeria izan balitz bezala, buruansartu zaigun zerbait. Eta leheniketa behin esan behar dena da, guplanteatzen ari garena ez duelaBilduk asmatu. Europan hondaki-nen inguruan aurreratuenak etaerreferente diren lurraldeetanegiten ari direna kopiatzen arigara neurri batean, geure eraraeta hemengo baldintzetara eka-rrita. Zentzu horretan, uste dut ezdugula asmatu hori modu didakti-ko batean azaltzen. Eztabaidagehiago lotu zaio politikari eta ba-dirudi horrela neurtzen dela: Bil-duren aldekoak direnek defenda-tu egin behar dute, eta kontrako-ak direnek kontra egin behardiote.Politizazioak zenbateraino-ko eragina du? Ez dugu ahaztu behar aldaketakbeti edukitzen duela osagai pole-miko bat, benetako aldaketa bal-din bada, eta horrek kostu batdauka; inozoa litzateke gure alde-tik bestela pentsatzea. Bainaerantzun positiboak ere baditu.Gipuzkoan ikusten ari gara hain-

Ez gara gai izan

gaia behar den

parametroetan

kokatzeko”“

Lapatx egin

behar ez

litzatekeenaren

irudia da”“

Page 22: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

mamia � � � � � � � � � ingurumena22

� bat eta hainbat lekutan birzikla-pen mailak nola ari diren igotzen,kontzientziazio maila ere oraindela urte batzuen aldean askozhandiagoa da, pentsaera politiko-ak gorabehera. Gizarte bezala,hondakinen gaia arazo bezalaikusi eta irtenbideak norberarenesku daudenaren sentsazio horipixkanaka sakontzen ari dela ustedut.Aldaketa ematen ari delaesango zenuke, beraz? Ari da ematen. Gai honek sortzendituen kostu politikoa eta media-tikoa ez ditut ukatuko. Baina epeerdi-luzerako ikuspuntuarekinhartzen bada, sistema eta azpie-gitura zehatzen eztabaidatik ha-ratago, hondakinena geuk sortueta geuk konponbidea jarri beha-rreko arazoa dela, gero eta barne-ratuagoa dagoela uste dut. Gai-nera, iruditzen zait azkenengo hi-labete hauetan zentzu horretanlasaitzen ere ari dela giroa. Bainaarrastoa utzi du, aipatu dudanbarneratze horretan; ez guk nahiadina, baina aztarna hor dago.Eta alderdi potit ibo hori eremahai gainean jarri behar delauste dut. Denborak esango du,gauza hauetan gertatzen den be-zala, baina baditugu Gipuzkoanazken urteetan eman den bilaka-eraren datuak eta jauziak ikusga-rriak dira. Ez dugu ahaztu beharEuropan horrelako jauziak hain-bat lekutan urte askoren ondorenetorri direla. Eta erreferentziazko

herr ialdeetaz ar i gara, bainanoski, haiek orain dela 20-25 ur-tetik ari dira politika horiek aplika-tzen.Zer sentitzen duzue Euro-pan, edo Madrilen bertan,zuen hondakin kudeaketa-rako politikak Gipuzkoanbaino ‘prentsa hobea’ duelaikusita? Perspektiba hartzen laguntzendu, eguneroko urduritasun etapresio horietatik haratago marka-tzen ari zaren politikak baloratze-ko, ika-mika politikoetatik harata-go. Bildu Gipuzkoan lehenengoindarra da, baina ez daukagehiengorik. Neurri batean, bestealderdi politikoek badute halakojarrera bat Bildu higatzeko, berenestrategia politikoetan normal-tzat hartu dezakeguna. Gertatzendena da, ika-mika horretat ikkanpo dauden eragileak, honda-kinen problematika osagai politi-ko horren eraginik gabe aztertzenari direnak, hondakinen kudeake-tan aurrerakoiagoak eta benetaneraginkorrak izango diren politikaberriak egin nahi dituztenak, Gi-puzkoan fijatzen ari direla, etabegi onez ikusten dutela hemenegiten ari garena. Erreferentzia-tzat ere hartzen gaituzte, Europaneta PPren esku dagoen Gobernuespainiarrean ere bai, adibide onbezala hartzen gaituzte. Horrekere asko laguntzen du momentuhauetan ikusteko, baita, polemikahonek neurri batean beste osagai

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Gipuzkoako Fotu Aldundiakhondakinen kudeaketarengainean aurkeztu duenproposamenaren bi zertzelada.

2015.urtekoapirila. Data horretan itxikodute Lapatxeko zabortegia.Zarauzko Urtetakoa urte honenbukaeran, eta 2015 bukaeranBeasaingo Sasietakoa.

4azpiegitura berri.Zabortegiak ixtearekin batera,azpiegitura berriak eraikikodituzte: bi konpostagune berri–Lapatxekoari gehitukozaizkionak–, tratamendumekaniko biologikorako plantabat, eta hondakinbizigabeentzako gordailu bat.

batzuetatik gehiago duela, hon-dakinen inguruan politika egokibat zein izango litzatekeen ezta-baidatzetik baino.Errauskailurik gabeko esze-natoki berrirako proposa-mena aurkeztu zenutenotsailean. Martxan daudenhiru zabortegiak ixteko egu-tegia egina duzue eta Lapatx2015eko apirilean itxikodela esan duzue. Azpeitiarbezala, nola baloratzen duzualbistea? Lapatx bizi izan dut herritar beza-la, usainekin eta gainerako arazo-ekin, eta kudeaketa mailan. Hon-dakinen politikan, Lapatx porrota-

ren irudia da, eta berdin esan ge-nezake Urtetaz eta Sasietaz [Za-rauzko eta Beasaingo zaborte-giak, hurrenez hurren]. Eginbehar ez litzatekeenaren irudiadira, edo gaizki egiten dugunarenondorio bat. Azken urteetan, gai-nera, arazoaren dimentsioa han-ditu egin da, San Markoseko za-bortegia itxi ondoren askoz tonagehiago iritsi dira Azpeitira eta az-peitiarrontzako eragina handia-goa izan da. Argi duguna dapresa eta urgentzia daukana za-bortegi hauek ixtea dela. Zaborte-gi kutsakorrak dira, ez dute lege-dia betetzen. Ezin da jarraitu po-rrotaren irudi horrekin eta, gaine-ra, ez daukagu zertan jarraitu. Za-bortegiak inork ez ditugu nahiondoan, erraustegiak ere gehie-nok ez. Beraz, gelditzen den irten-bide bakarra da birziklapen mailaaltuak lortzea da, eta gainontzekomateriari ahalik eta gehien egon-kortzeko tratamendua eman etagordetegi batzuetan uztea. Horida proposatu dugunaAzpeitiko Udalean aho batezadostu zuten iazko maiatze-an sistema berria ezartzea.Ia urtebete pasatu da, orain-dik ez dago halakorik, etaadostasun itxura handirikere ez da alderdien artean.Nola ikusten duzu zuk? Uste dut badela garaia Azpeitianere urratsa egiteko. Aldundiko or-dezkari bezala, guk udalen etaherri bakoitzaren erabakien ingu-ruan errespetuz jokatu behardugu. Herri bakoitzak bere proze-dura, erritmoa eta erabakiak hartubehar ditu. Aldundi bezala, siste-ma eraginkorrak ezartzea eska-tzen dugu. Udalei eta mankomu-nitateei oso gauza sinplea plante-atzen diegu: birziklapenak ezin duborondatezko gauza bat izan.Alegia, ez birziklatzeak kutsaduraeta arazoak sortzen baditu, ezindu borondatezko gauza bat izan,espaloi gainean aparkatzea ezden bezala; beste norbaiti arazoasortzen diozu eta, beraz, betebe-har zibiko bat izan behar du. Ter-mino horietan planteatu behar

Birziklapenak

ezin du izan

borondatezko

gauza bat”“

Uste dut

badela garaia

Azpeitian ere

urratsa egiteko”“

Page 23: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

ingurumena � � � � � � � � � mamia 23

Energia menpekotasuna� � �Hondakinek ia dena estaliarren, ez dira Gipuzkoakoingurumen arazo bakarra.Lurraldeak, “eta herritarrek”,badituzte arlo horretanbestelako kezkak etaerronkak. Ingurumendiputatuak horietako batnabarmendu du: energiamendekotasuna.

“Gipuzkoak arazo handiadauka menpekotasunenergetikoarekin –dioErrazkinek–. %96an garaenergetikoki dependienteak,

eta hori dugunmenpekotasuna erabatekoadela esatearen parekoa da”

Kanpoko faktoreen menpe,“Aldundiak eremu horretan eregaratu nahi du bere politika,energia berriztagarrien aldekoapustuarekin, etaeraginkortasun energetikoahobetzeko ere bai”, azaldu du.Hondakinekin alderaketa egindu, eraginkortasunenergetikoaren gabeziakmedio “diru asko alferrikbotatzen” dugula esanez.�

da, eta hori da Azpeitian lortu zenakordioaren oinarrian ikusten denizpiritua; eta horrela ezartzen zen,gainera, literalki.Sistema berria edukion-tzien sistematik abiatutaegitea aipatzen da udal akor-dioan. Gipuzkoan bosgarren ‘edukion-tzia vs atez atekoa’ borroka irudi-katu da. Eta hori baino zabalagoaeta anitzagoa da hondakinenmundua. Atez atekoa egitekomodu bat baino gehiago daudeeta derrigortasunak, alegia, ma-teria bakoitza bereiztuta atera be-harrak, bateratzen ditu. Inportan-teena da modu egokia topatzeaeta barneratzea, ezin dela orainarte bezala izan. EAJk bosgarrenedukiontzia defendatzen duene-an, esaterako, ez dugu ahaztubehar Azpeitian zerbait eduki ba-dugu azken urteetan, sistema ho-rixe izan dela; EAJ udal gober-nuan zegoela jarri zen, eta badirajada bost urte. 2013ko datuakhartuta, Azpeitiko birziklapentasa %35ekoa da; bosgarrenedukiontziarekin, bost urteren on-doren, %35. %70eko tasa ontzatematen badugu eta horraino iritsibehar badugu, zerbait gehiagoplanteatu beharko dugu. Eta zer-bait gehiago hori planteatzeazhitz egiten dugunean, oso errazada: errefusari, edukiontzi griserabotatzen dugun horri, muga jarribehar zaio, eta hori lortzeko moduezberdinak daude. Nik ulertzendut Azpeitian horren bila ari dire-la, betebehar hori ahal ik etamodu egokienean eta ahalik etamodu erosoenean nola lortu.Azpeitiko herritar bezala,zein eredu gustatuko litzai-zuke? Zein iruditzen zaizuAzpeitirako egokiena?

Nik beti defendatu izan dut atezatekoa dela sistema eraginkorre-na, eta jakina da, hainbat barianteizan ditzakela kontuan izanda. Ur-teak dira etxean bosgarren edu-kiontzia erabiltzen dugula eta gai-nerako zatikiak ere bereizten ditu-gu, eta gustatuko litzaidake herri-tar gehienak ere hori egiten ikus-tea. Eta beste hainbat herritanegin duten bezala, %70-80koemaitza hori lortu ahal izangoduen sistema bat ezartzen ikus-tea 2014. urtean Azpeitiko Udala.Hori da niri gustatuko litzaidake-na, azpeitiar bezala: benetan era-ginkorra izango den sistema bat,nahi den aldaera erabilita, bainaedukiontzi grisa Azpeitiko kalee-tatik desagerraraziko duena.Jendeak mentalizatu beha-rra daukala iruditzen alzaizu? Askotan aipatzen da inposaketa,eta horrelako hitzak. Inposaketada baita Azpeitian Lapatxeko za-bortegiarekin daukaguna baina,noski, ez badugu birziklatzen, ara-zoa beste leku batera aldatzeabesterik ez dugu lortuko, Zubieta-ko erraustegiarekin planteatzenzen moduan, eta hori ere ez dugunahi. Gizarte bezala daukaguerantzukizun bat, geure buruariinposatu behar diogu esfortzutxiki hori, egiten ez dugun horrekbeste bati sortzen dio-eta arazoa.Azpeitiaren kasuan ere gauzabera esango nuke, ez da gauzabera kalean bizi garenontzat etaLandeta inguruan bizi direnen-tzat. Zer arazo sortzen ari gatzaiz-kie Landeta inguruan bizi direnhoriei? Haiei ez al gara inposa-tzen ari? Hori onargarria al da?Ba guk uste dugu ezetz. Eska-tzen dugun bakarra da ohiturenaldaketa txiki batzuk.

Lapatxeko lurrak berresku-ragarriak al dira? Zer proze-su jarraituko da? Ixteko eta zigilatzeko prozesu batjarraituko da. Legeak agintzen du25 urtetan kontrolatzen jarraitubehar direla espazio horiek, sortudaitezkeen gasak, lixibiatuak etaabarrak kontrolpean izateko. Lureremu bat edukiko genuke, zelaibat izango litzatekeena, baso batedo parke bat. Nekazaritzarako,adibidez, ezingo da erabili aipatu-tako epearen barruan.Aldundiak proposamenaegina du, baina EH Bilduk ezdu gehiengorik Batzar Na-gusietan. Nola dago kontua,oposizioarekin? Ez dago erraza, hasieran aipatuditugun interesen kontu horiekhor tartean nahasten direlako;udal eta foru hauteskundeetara-ko ere gero eta gutxiago falta da,eta horrek ez du errazten horrela-ko akordioak egitea. Baina plan-teatzen ditugun azpiegiturak Ba-tzar Nagusietan onartutako plan-

gintzan oinarritzen dira, bai kon-postaguneak, bai Zubietako tra-tamendu mekaniko biologikorako(TMB) planta. Gero, gordetegienaukera dago. Gaur egun indarre-an den plangintzan ez da inongogordetegirik agertzen, baina eztaerrauskailuaren zepa eta errau-tsentzat izango zena ere. Hutsu-ne bat dago hor plangintzan. Za-bortegiak i tx i nahi baditugudenok jokatu behar dugu eran-tzukizunez. Hor bada adibideegoki bat, asko laguntzen duena,eta da Azpeitiko Udalak plenoanhartu zuen akordioa. Eskatzen zi-tzaien Gipuzkoako alderdi politi-koei Batzar Nagusietan, erraus-tegirik gabeko alternatiba horre-tan, zabortegiak itxi ahal izatekobideak adosteko. Uste dut horidela egin beharrekoa. Gu saiatu-ko gara adostasunak lortzen etabitartean, era berean, aurreraegingo dugu plangintzan jasotadauden azpiegiturak eraikitzen,ditugun gehiengoak ere erabiliegin behar ditugulako.�

Page 24: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Hitzezko altxorraEntzutetsua da errezildarrek ahozkotasunean dutenbizitasuna, baina ez dira bakarrak; azpeitiarrek ereutzi dute hainbat ateraldi. � Julene Frantzesena

Azpeitiarrek hainbat ateraldi egin dute, eta horietako batzuk dira irudikoak. � � �Iñaki Martinez

mamia � � � � � � � � � hizkuntza24

Aski jakina da errezildarrekahozkotasunean bizitasuna dutela. Eta, askiezaguna da gauzak esateko duten moduabizkorra eta aberasgarria dela. Hots, hizkun-tzarekin jolasteko modu dotorea dutela.

Horren erakusle da joan den urteko apirile-an Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratuzuen Errezildarren ateraldiak liburua. LaxaroAzkunek, Imanol Lazkanok eta Juan Jose Eiz-mendi Loidisaletxe-k jaso eta idatzi zituztenerrezildarren ehundik gora istorio. Hainzuzen, ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldigorde eta kontatutako pasarteak.

Idazleetako batek, Lazkanok, honakoaesan zuen, 2012an, liburua egiten hasi zire-nean: “40 urtez Euskal Herriko zazpi probin-tziak pasatu ditut bertsotan, herri txiki askoeta asko, baina ez dut aurkitu beste herri bathizkera arruntean Errezilek adina bizitasunaduenik”.

Hainbat dira liburuaren protagonistak, etaateraldien egileetako batzuk dira Akilino Eiz-mendi Zepai, loidisaletxetarrak, azpillatarrak,Joxe Mari Lazkano, Galarrasaletxeko Bartoloeta loiditarrak. Liburuak arrakasta itzela izanzuen Errezilen, ateraldi horien sorburuan, Az-peitian nahiz inguruko herrietan.

Azpeitian ere izan dira eta badira hizketara-ko dohain berezia duten herritarrak. Ateraldiugari egin dituzte, eta horietako zenbait jasozituen Goizargi Oruesagasti filologoak (Az-peitia, 1978) Euskal ikasketen graduondobukaerako ikerketa-lanean. Azpeitiarren ate-

Page 25: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

raldiak ez ezik, azkoitiarrenak ere jaso zituenOruesagastik Iraurgi bailarako kontu zaha-rrak lanean, eta 2004an argitaratu zuen Az-peitiko Udalak. XXII. Euskal Antzerki Topake-tetarako Udalak lan hura ekoitzi eta AlaitzOlaizolak egokitu zuen, Lakrikun taldeak zeinbeste aktore batzuk Maritxu nora zoaz edergalant hori, Azpeitira Bartolo nahi badezuetorri izenburupean taularatu zezaten.

Oruesagastik dioenez, beti gustatu izanzaio adinekoek kontatutako istorioak entzu-tea eta ondo gogoan du ateraldi haiek jaso-tzeko egindako lana: “Bilketa egiterakoan bibidetatik jo behar izan nuen; liburuetatik jasonuen hainbat kontu, eta grabaketa bidez bes-teak”. Hiztunak hautatzerakoan “auzo bakoi-tzetik berriemaile egoki izan zitezkeenak au-keratzen” saiatu zela dio: “Berriemaileekin

hizkuntza � � � � � � � � � mamia 25

Dena den, “epe mugatuko” lana izan zenOruesagastirena, eta “atera kontuak zenbatateraldi dagoen jaso gabe”, dio.

Ahozkoaren garrantziaAhozko tradizioa jasotzea “oso garrantzi-tsua” dela dio Oruesagastik, “ezinbestekoada-eta bailara baten historia eta bizimoduabehar bezala ezagutzeko”. Ildo beretik, aintzi-nako tradizioa ahultzen ari dela uste du: “Ba-serrietan geroz eta zahar gutxiago gelditzenda –aintzinako tradizioaren lekukorik garran-tzitsuenak hiltzen ari baitira– eta geroz etagazte gutxiago doa baserrietara. Aintzinakotradizioa ahoz eta belaunaldiz belaunalditransmititu izan da, eta gure herriko historia-ren ardatz diren hainbat istorio iritsi zaigunarren, beste asko bidean galdu zaizkigu. Nikkontu batzuk baino ez nituen bildu eta tarte-an aurretik ezagutzen nituen istorioak jaso ni-tuen. Hala ere, harrituta gelditu nintzen ikusi-ta zenbateko aberastasuna dagoen Azpei-tian”.

Ahozko ondareari lotuta hainbat proiektudago abian Euskal Herrian, eta horietako batda Ahotsak proiektua. Euskal Herriko hamai-ka herritako adineko bizilagunen bizipenakjasotzea dute helburu, gero herritarren arte-an zabaltzeko. 80tik gora azpeitiarren lekuko-tzak jaso dituzte dagoeneko, eta argi dagobadela zer kontatua gure herrian. Badagoelazer kontatua eta zer jasoa, ondorengoek jakindezaten zer nolako ahozko ondarea izandugun eta daukagun. Altxorra ez galtzeko.

banaka nahiz taldean elkartzen nintzen, etahitzordua beraien etxean edo beraientzat ohi-koa zen lekuren batean egiten genuen; elkar-tean, kafetegi batean...”.

2001ean hasi zen dokumentazio lanarekineta horretarako hamazortzi bat lagunekin el-kartu zen. Besteak beste, Imanol Lazkanore-kin, Justo Aizpitarterekin, Inazio Amilibiarekin,Gregorio Bideaurrerekin, Nikolas Segurola-rekin, Joxe Antonio Oruesagastirekin etaJoxe Oruesagastirekin. Haiek kontatutakoakardatz, hainbat azpeitiarren ateraldiak idatzizituen, eta “hiztunekin zuzeneko hartu-emanaizatea polita eta oso aberasgarria” izan zelagogoratu du. “Galtzear dagoen tradizioabere horretan gal ez dadin, eta herritarrek es-kura izan dezaten, garrantzitsuak iruditzenzaizkit era horretako bilketa eta ikerlanak”.

� � �“Galtzear dagoen tradizioabere horretan gal ez dadin,garrantzitsuak iruditzenzaizkit bilketa lanak”

GOIZARGI ORUESAGASTI

filologoa �

Page 26: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

mamia � � � � � � � � � hizkuntza26

Altzarte baserriko atea jo, eta esaten dioaitona bati:– Aizu, gizon. Beasaina hemendik joaten alda?Eta aitonak:– Bai! Gu joaten garenean, hemendik joatengara.

BI MUTILZAHARRENA.Txuletak eta gizalegea. Bi azpeitiarmutilzahar harakinaren mandatuak egitenibiltzen ziren. Behin harakinak txuleta bieman zizkien. Taberna batera joan etaandreari esaten diote:– Prestatuko al dizkiguzu txuleta hauek?Biak mahaian eseri, eta laster heldu zirentxuletak. Bat bestea baino handiago, etabietako batek handia hartu zuen.Besteak:– Hik ez daukak gizalegerik!Txuleta handia hartu zuenak:– Zer ba? Heuk zein hartuko huen ba?Eta, besteak erantzun:– Txikia.Besteak:– Hor daukak!�

���ATERALDIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � � Olaizolak:– Egin banuan eta ez banuan, gure amonakpotroak izan balitu, aitona izango huan.Errezildar batek aldamenetik:– Huraxe izango zen pamili ikusgarri, biaitona eta amonaik batez.

ANTZIKO GREGORIO.Erre. Erretzaile purrukatua zenez, orduanere erretzen, eta auzoko andre batek esatendio Gregoriori:– Orain ere erretzen Gregorio.Gregoriok:– Bai, daukadan bizio bakarra hauxe da etaezin utziko diogu.Emakumenak:– Baña, baña, ez al dakizu hori oso txarradela?Gregoriok:– Horregatik bada, gauza txar denak erreegin behar dira.Peria. Peritik etxea zihoala, 1960-1962urte inguruan, Gregoriok lagunari:– Gaur oso gustura niek etxera, oso notiziona zeramakit eta.Orduan besteak:– Pozte nauk motel hain gustura ikusteaz.Baina, jakin baliteke zein den notizi on hori?Gregoriok:– Bai gizona. Gizon jakintsu usteko batekesan zidak oraingo krisialdi hau baserrietaraere iritsiko dela. Eta, nik horixe nahi.Besteak harriduraz:– Baina, etzera ba krisiaren egarriz egongo?Gregoriok honakoa erantzun zion:– Horixe nagoela! Diruz lehen bainogutxiago ez diat izango eta lana kentzenbadidate ba al dakik zer diferentzi!

INAXIO ARANBERRI ‘DEABRU’.“Vuelta de España”. Azpeitiar batzukeztabaida beroan ari ziren, Vuelta deEspañaren irabazleak diru asko ala gutxijasotzen zuen defendatzen. Horrela ari zirelaDeabru agertu zen, eta hari galdetu zioten:– Zuk zer deritzazu? Vuelta a Españairabazteagatik bi mila pezta asko al da?– Joder! -hots egin zuen Deabruk- Askoizango ez da, ba? Guk oinez egin genueneta azkenean kartzelara sartu gintuzten.

ALTZARTE BASERRIKOA.Beasaina?. Goizaldeko lauretan bideangalduta zebilen kamioizale nafar batek bereburuari:– Non arraio nabil ni? Galdetu egin beharkodut. Nori, ordea, ordu eta toki hauetan?

Goizargi Oruesagastik Iraurgi bailarakokontu zaharrak ikerketa lanean jasotakoateraldi batzuk.

JOXE ARANBURU ‘KEIXETA’.Dirua nola atera. Auzotar batek informatuta egongo zelakoan:– Obra bat egin nahi nuke, eta aurrezkikutxatik dirua ateratzeko zer egin behar da?Keixetak:– Aurrena sartu!Multa. Udaletxeko lehiatilara joan diramulta ordaintzera Bentatxo baserrikoEmeterio eta Keixeta. Saminikhandienarekin han uzten dute multako dirua,eta Emeteriok esaten dio lehiatilakoari:– Diru kopuru hau dena utzita ez al deguagiriren bat edo erreziboren bat behar?Keixetak:– Ez, Emeterio. Ez dugu inongo agiririkbehar, hau etzaigu inoiz ahaztuko.Amenabarrena. Keixeta Arria Zaharrarenerakuslea zen, eta Arria aizkolariaAmenabarren sozioa. Amenabarrek aizkorahartu zuen behin, eta enborra ebakitzenhastean honakoa esan zion Keixetak:– Bejondeizula, Joxe! Nik uste baino hobeazaude, baino zuk uste baino txarragoa.

FERMIN ‘KASKANTE’.Tiroplatoa. Kaskantek bazuen txanpanboteila ipurdia baino kristal lodiagokobetaurrekodun lagun bat.Lagun hark Kaskanteri:– Arratsaldeko tiroplatoan izena ematen izannauk.Eta, Kaskantek:– Hi tiroplatora! Elurretan apaiza ez hukeikusiko ta!Jesuita. Egun batean mutil gazte batekLoiolara jesuita joan behar zuela aitortu zionKaskanteri, eta horrela deskribatu zionazpeitiarrak etorkizuna:– Berehalaxe erakutsiko ditek ‘regla de tres’:listoa baldin bahaiz estudiora, tontoa baldinbahaiz lanera eta alferra baldin bahaizetxera!

FERNANDO OLAIZOLA.Punttuan. Kartetan ari zela, justu-justugaldutako jokaldi baten ostean esaten diobatek Olaizolari:– Azken aurreko pasaran bosta jo bauan,gero seiak pasara egingo zian tahorrelakoak.

Page 27: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Orgasmoak sentitzen ikasi

� � � � � � � � � iritzia 27

A din ezberdinetako ema-kumeek ez dute orgasmoak bizitzen ikasi etasenti dezakete bizipen hori ezagutu gabenormaltasunetik urruntzen direla, beste ema-kumeak baino gutxiago direla. Bizitza sexualeta erotiko asebetea izateko, ez da inondikinora beharrezkoa orgasmoak bizitzea, bainaaukera hori izatea ez dago soberan.

Orgasmoak topatu edo bilatuNeskato eta emakume askok, orgasmoa denkitzikapen edo eszitazio sentsazio intentsua-rekin topo egin dute hura bilatu gabe, usteka-bean; eta atsegin hori errepikatzeko asmoz,bizipen horretara eraman zituen baldintzakedo jokaerak errepikatzera jotzen dute

Beste batzuk, aldiz, orgasmoaren inguruanentzun dutena bilatzearren, hainbat saiakeraegiten dituzte, arrakasta gutxirekin. Batzutandeserosotasunez, bestetan gorputzaldi txa-rrarekin geldituz, edota euren burua lotsaga-rri sentituz.

Ibilbidez gozatzen ikasiOrgasmoa zenbat eta gehiago exijitu, zenbateta gehiago bilatu, orduan eta zailagoa dagertatzea. Jokabide erotikoetan, Done Jakuebidea bailitzan: interesgarriena ez da iristea,bidea egitea baizik. Hortan datza gakoa.Gure gorputzaz, sentimenduetaz eta fanta-sietaz gozatzeko gaitasuna izatea da garran-tzitsuena, eta horretan gaudela, orgasmoakustekabean harrapa gaitzake, bestela ez!

Sarketak eta saiakerakOrgasmoak bizitzeko saiakerak egitea txalo-garria da, baina ez dugu asmatzen. Emaku-me eta bikote askok espero dute bagina sar-ketaren bitartez gertatuko dela orgasmoa,baina hori ez da oso errealista, ez baita ustebezain ohikoa. Hainbatek fedea jartzen dutebibragailu batengan, hark lortzen ez duenainork ezin duela lortu pentsatuz. Hau ere ezda zuzena. Beste batzuk, orgasmoak bilatze-

ko, iragarkien aholkuak jarraituz, krema po-tenziatzaileak probatzen dituzte, logika ber-dinari eutsiz. Plazera gugan dago, ez kanpo-ko objektu batean.

Landu beharrekoakBakarka plazera sentitzen ikastea da lehenpausoa, gero, sexukideari irakatsi ahal izate-ko. Horretarako, gure gorputzarekin harre-man ona sortu beharko dugu, atal guzti-guz-tiekin. Bulba eta bere atalak ongi ezagutzeakomenigarria da. Erlaxatzen ikasi beharkodugu, arnasketen bidez edo beste teknike-kin. Aldakako hezur eta muskulatura askatuzjoan beharko dugu, dantzaren bitartez, adibi-dez. Pizten gaituzten fantasia erotikoak eza-gutu eta onartzen ikasi beharko dugu. Zorupelbikoko muskuluak lantzea oso ongi etorri-ko zaigu. Eta orokorrean, askatu eta adieraz-teko baimena eman beharko diogu gure gor-putzari, lotsagarri iruditzen zaiguna alde ba-tera utziz.

Arlo hauek guztiak lantzearen ibilbidea ereederra izan daiteke eta neska gazte zeinemakume zaharrek, hain tentagarriak direnorgasmoak bizitzea lortzen dute.�

���� � � � � � � � � � � � �nerea sancho� � �

� � �Orgasmoa zenbat etagehiago exijitu, zenbat etagehiago bilatu, orduan etazailagoa da gertatzea

� � �Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.com/sexu 688897920

Page 28: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

jakiteko � � � � � � � � � apirilari begiratua28

Gazteek badute zer gozatu2014ko Gazte Astea hilaren 7tik 13ra bitartean izango da. Hamaikaekimen antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak egun horietarako, etatxupinazoarekin hasiko dute festa astelehenean. � Julene Frantzesena

Aurkezpena, hitzaldiak, ber-tso trama, parodia, bazkaria, kalji-ra, kontzertuak eta dokumentalemanaldia. Horiek eta gehiagoizango dira Azpeitiko gaztetxeakapirilaren 7tik 13ra antolatu duenGazte Astean. Gazteek izangodute zer gozatu aste osoan.

Astelehenean,kalejiraren etatxupinazoaren ostean (17:30),Salhaketa elkarteko kideek ‘Zigo-rrean oinarritutako politikei alter-natiba bat garatzeko mugimendubaten eraikuntza’ dokumentuaaurkeztuko dute.

Asteartean, memoria historiko-aren inguruko solasaldia izangoda, CNT sindikatuko eta EuskoLurrak fundazioko kideen eskutik.

Asteazkenean komunikabide-ek gizartean duten eragina azter-tuko dute, El Diario Vasco egun-karia adibide hartuta. Ondoren

� � �DATUAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Zer. Gazte Astea.� � �Eguna. Apirilaren 7tik13ra. � � �Tokia. Gaztetxeaneta plazan.� �Antolatzailea. AzpeitikoGaztetxea. � � �Ordua: Solasaldiak-eta18:30ean.

(21:00), Erniarraitzeko gazteenbertso trama izango da.

Ostegunean Donostiako Oku-pazio Bulegoko kideen solasal-dia izango da.

Ostiralean sahieski jana egin-go dute Sanagustinpean,20:00etatik aurrera, eta segidan,urtez urte indarra hartzen joanden parodia izango da bertan.

Egun osoko egitarauaEkimen sorta antolatu dute za-

paturako. Eguerdian bazkariare-kin emango diote hasiera festari.Bazkalostean kalejira aldarrika-tzailea egingo dute Alde Zaharre-an eta gauean Boltaia eta Gora-galeren kontzertuak izango dira.

Igandean, asteari bukaeraemateko, ‘Nire bizi osoa espetxe-an’ dokumentala emango dute,18:30etik aurrera.

� � �GAZTE ASTEA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

7egun. Astelehenetikigandera izango da Gazte Astea.

11ekimen. Egitarauoparoa antolatu dute, beste behin.�

1AsteburumusikalakApirilarekin hasiko diraaurtengo Asteburu Musikalak.Hilaren 6an emanaldiaeskainiko du kitarra taldeak.Apirilaren 9an, berriz,Donostiako KontserbatoriokoCamara taldearen txanda izangoda. Maiatzean emanaldi gehiagoizango dira.� � �Eguna. Apirilak 6 eta 9(igandea eta asteazkena).� � � �Tokia. Sanagustinkulturgunean. � � �Ordua. 12:30eta 19:00, hurrenez hurren.

2Talde txikiakaurrenaIa 30 taldek hartuko dute parteAzpeitia Cup alebinen futboltxapelketako aurreneko fasean.Talde gehienak Arabakoak,Gipuzkoakoak, Bizkaikoak,Nafarroakoak eta Errioxakoakizango dira. Lau sailkatuko dirahurrengo fasera, eta han taldehandienekin ariko dira. � � �Eguna. Apirilak 25, 26 eta 27. �

� � �Tokia. Garmendipe futbolzelaia. � � �Antolatzailea.Azpeitia Cup.

3Bidaia,argazkitanAinara Garcia azpeitiarargazkilariaren irudiak izango dira ikusgai,kulturguneko hormetan. Bidaiaizango du ardatz argazkierakusketak.� � �Eguna. Maiatzak 2 arte.� � �Tokia. Sanagustinkulturgunean.�

���BESTERIK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �Azpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.com/agenda 2013ko Gazte Asteko txupinazoa, plazan. � � �Azpeitiko Gaztetxea

Page 29: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin
Page 30: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � �HITZ GEZIDUNAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

�Egilea:Luma

� � �GOITIBEHERA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � denbora-pasa30

Beharginatzerritar

Irtenaldia

Odolbildu

Itxura,tankera

Karezkogeruza

*Izena

Presoa

Beharrak

Taxigidaria

Bera

Sugetzarra

Enborrarenmami

Ipar EH-n,koska

Ala

Europakoestatua

*Deitura

Metalalkalino

Dago

Aurreko,aldez

aurreko

(Zah.)Zakurrak

Uranioa

Hurritzarenfruitu

Kontso-nantea

Iridioa

Beherako

Bokala

Moduak

Sorbaldakoirtengunea

Adiskide

Gaixo

Ogi, hitzelkarketan

Haragi-mintza

Holmioa

Hesola

Garoa,iratzea

* Abokatu azpeitiarra

Aeronauti-kari

dagokio

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1. El izar ik ez duen auzo azpeit iar bakarra. 2. Multzoa. 3. Tartea. 4. Bihia, garaua. 5. Edo. 6. Suzko armen jaurtigaia. 7. Itsasbazterreko amildegi. 8.Zuhaitza. 9. Lainoa.

Page 31: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � �SOLUZIOAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

HITZ GEZIDUNAK GOITIBEHERA

lehiaketa � � � � � � � � � jakiteko 31

JEJKJAJLJ

ATERALDIA

JODOLBATU

JGJTROSKAJIR

LANAKJKONKOR

JTAXILARIAJE

BIGUNAJTAKET

JBOAJGIAJERI

ZURJHURJORAK

JAERONAUTIKO 1. Landeta.2. Taldea. 3. Aldea. 4. Alea. 5. Ala. 6. Bala. 7. Labar. 8. Arbola. 9. Lanbroa

� � �UZTARRIA SUKALDEAN. HIL HONETAN...� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �LEHIAKETAN ERANTZUTEKO EPEA. Apìrilak 22 (asteartea) � � �NORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez

Arregi plaza 1, behea. Azpeitia edo [email protected] � � � IRABAZLEARI SARIA. Pastorkua

jatetxean bi lagunentzat afaria edo bazkaria � � �PARTE HARTZEKO BALDINTZA. Uztarria Komunikazio

Taldean bazkide izan behar da

� � �BIDALI ZURE GUSTUKO ERREZETA, PLATERAREKIN AGERTZEN ZAREN ARGAZKI ETA GUZTI. EZ

AHAZTU ZURE IZEN-ABIZENAK ETA TELEFONO ZENBAKIA JARTZEA!

OSAGAIAK

6 kalabazin xerra edo xafla150 gr. foie frexko4 intxaurMugurdi marmelada likidoaSagar-purea egiteko:- Sagar berde bat- Gurin koilarakada bat- Limoi-zuku koilarakada bat- Ur kikarakada bat- Azukre kikarakada erdi bat

FOIE HOSTOPILA KALABAZINAREKIN, PASTORKUANFOIE HOSTOPILA KALABAZINAREKIN, PASTORKUAN

NOLA EGIN

Kalabazinari azala garbitu ondoren, sei xafla fin ebaki eta horiek egosten jarri, 5-7 minutuz.Sagar-purea egiteko, berriz, sagarra zuritu eta xafla mehetan zatituko dugu. Sagarra limoi-zukutan jarriko dugu, oxidatu ez dadin. Su baxuan jarrita, limoiztatutako sagarrari azukrea etaura gehituko dizkiogu. Sutan 15 bat minututan dena nahasi ondoren, gurina gehituko diogu etasua bizitu, eta pureari eragiten jarraitu, gurina urtu arte. Ondoren, purea fintzeko, turmixarekinxehatu.

Kalabazina egosita eta purea prestatuta, foie sukaldatzeari ekingo diogu. 4-5 xerra lodi samarebaki eta plantxan pasatu arin bat emango diegu, gatz larri pixka batekin eta oliorik gabe.

Aurkezpenerako, plater atala da egokiena. Plater hondoan purea eta mugurdi marmeledazabaldu ostean, foie eta kalabazin xaflak tartekatuz 4-5 pisyko tontortxoa egingo dugu. Gainetikbeste pure pixkat bota, eta intxaurrez apaindu. Zerbitzatu aurretik berotu bat eman behar zaio.

Ainara Larrañaga

Uztarriako bazkidea da

lehiaketaren 159.

irabazlea. Barazkiz

betetako hostopilak

txanpinoi saltsarekin

prestatu ditu. Mikel

Uria jatetxean bi

lagunentzako otordua

irabazi du. Argazkian

irabazlea, prestatu duen

platerarekin.

� � �MARTXOKO UZTARRIA SUKALDEAN LEHIAKETA� � � � � �

Page 32: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

jakiteko � � � � � � � � �32

� � �EFEMERIDEAK� � � � � � � � � � �

� Iturria: Azpeitiko efemerideak.

Herria historian zehar liburua.� � �Egilea: Imanol Elias Odriozola.� � �Argitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.�

���UZTARRIA.COM� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

Esan nezake oraintxe parebat urte hasi zela neretzat zureetena, eta orain erabateko desar-matzea etorri zaizula; desarma-tzea eta desegitea, itxuraz behin-tzat. –Hau fedabideetako hizkun-tza da; ez da gurea)

Esan nezake bi gune pneumo-nikok –p- eta guzti, zatarkiagoeman dezan) astindu zaituztela,eta shock septikoak eraitsi, bainahoriek ere ez dira gure ahorakoegiten diren hitzak.

Esan nezake ezinak menderatuondorengo herio hartan mundua-ren kontra atzaparka batean ikusizaitudala tapaki, kable, galtzetaeta harrapatutako guztiak gaine-tik kendu nahian eta ezinean (...).

Aitor nezake elkarri emandakoazkenengo musua oso tristeaizan dela, bion ezpainen arteanplastikoa baitzegoen; oxigenoaderitzana edo arnasaren lagun-garri plastikozkoa. “Ezin det ezereiñ”: horiexek, berriz, zure azke-

Mina

� � � � � � � � � � � �iñaki segurola� � � � � �

� � �Esan nezake elkarriemandako azkenmusua oso tristeaizan zela”

nengo hitzak, guk ulertzeko mo-duko azkenengo hitzak.

Esan nezake –askok esan du-tena– betiko loan etzan zarela,edo bestela –beste askok ustedutena– zure jaungoiko haundihorren aurrera agertu izango za-rela, zeure txikian (...).

Esan nezake… ez: hau ez dagoesaterik; hau idatzi bakarrik eginliteke: Maria Luisa Amutxastegi(Hondarribia 1927 / Azpeitia2014) (...).

Esan dezaket zure agonian,bizi-heriotzen borroka horretan,zure izter-artera begira gelditzennintzela sarri, pentsatuz bezalahortik atera zela amazulo hau,euskaltzulo hau (...).

Ez dago bizirik minik gabe, go-gorik edo guraririk gabe. Bainamin horrek, gogo horrek, oso aisehar ditzake galeraren, ezinaren,gaitzaren eta oinazearen kolore-ak gure baitan (...).

Baina, mundura itzuliz, mun-duaren gezur-itxuretara itzuliz,esan beharra daukat zure eraba-teko armagabetzeak gure eraba-teko amagabetzea ekarr iduela.

(...) Gauze bat bakarrik,ta da oiñ premiye senti-tzetela… nere biyotzak,begiyek eta belarriyekpremiye sentitzebelaperiodikun euskerabatun jarr i gendunesaldiye neure era jar-tzeko hamentxe:

Zure barrun eon giñen;gure barrun zaude oiñ.

Esanda gelditzea. Aio ama!

1979Frankismo osteko lehenudala. Luxiano Lazkano alkatezela, frankismoaren ondorengolehenengo udal demokratikoaosatu zuten.

� � �INKESTA� � �

Beherapenetanerosketarik egin al duzu ?

XBai, herrian. %87,39.Bai, kanpoan. %3,76.

Ez dut erosketarik egin. %3,76.� � �Oraingo galdera.

Uztarriaren mugikorrerakobertsioa, gustatu?

Page 33: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

IBAN SUDUPE errepideko langilea

1. Lanik gogorrena?Errepide garbiketa.2. Ohiko egin beharra?Belarra moztu udan, etazuhaitzak kimatu neguan.3. Lanaren alde onena?Tokiaren arabera, paisaia.4. Txarrena?Udan beroa; neguan hotza.

5.Noiz lan gehien?Udaberritik saninazioetara.6. Non?Gipuzkoan. 7. Arriskutsua al da?Bai. Segurtasun neurriguztiak hartuta ere...8. Arduraz ibili behar.Akatsa istripu izan daiteke.

Bada uste faltsu bat espinaken edo ziazerbeninguruan, Popeyerena!

Garai bateko ikertzaile batzuen akatsa izan zen,espinaken burdinaren kantitatea kalkulatzerakoanegin zutena. Koma batekin nahastu eta konposiziotauletan espinakek benetan duten burdin kopuruahamar aldiz puztu zuten ikertzaileok, aipatutako aka-tsaren ondorioz.

Gure gorputzak espinakek duten burdina ez duondo aprobetxatzen.

Beraz, urte askotan bestela pentsatu arren, mitobat da barazki honen burdin ekarpen handiari lotu-tako ustea.

Espinaka aberatsa da karotenoideetan, flavonoi-deetan eta E bitaminan. Potasioa ere badu eta ho-rrek tentsioa erregulatzen laguntzen du.

Duen azido folikoak garrantzia haundia du, haur-dunaldia baino lehen eta haurdunaldiaren hasiera-ko hiru hilabeteetan, arantza bifidoa –espina bifidaderitzona, alegia– eta fetuaren malformazioaksaihesteko.

Gordinik entsaladan edo egosita jan ditzakeguespinakak. Egosiz gero, duten azido folikoadesegin egiten da, baina modu horretanjanda dituzten karotenoideak askoz erehobeto aprobetxatzen ditugu.�

���� � � � � � � � � � � � � � � � �aitziber aizpuru� � �

Espinakak

9. Anekdotarik?Enpresa bateraino lagundugenion kamioi bati.10. Bitxikeriarik?Walkia ez zebilenez, azkenautoko gidariari makilaeman genion, bestaldekolangileari abisatzeko.�

� Julene Frantzesena

uztarria.com � � � � � � � � � jakiteko 33

Page 34: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

GoikodoinuakAsko aldatu da kanpaienegitekoa herrian.Tradizioak, ordea, hordirau, parrokiakotontorrean. �� Eneritz Albizu Lizaso

G uztientzat egiten dutelan, inor baztertu gabe. Haien berri izango dulanera joateko goiz jaikitzen den herritarrak,baita egunsentian festatik bueltan oheratzendenak ere. Soreasuko Sebastian Donearenparrokiako kanpaiek ez dute atseden har-tzen, oraindik ere mezulariak dira.

Duela urte batzuk, herri eta auzo askotankanpaiak ziren komunikabidea eta larrialdideia. Hedabideen presentzia ahula zenean,instrumentu horiek rol garrantzitsua zuten he-rrietan: eguraldi txarraren, istripuen edo su-

Gaur egun, hamar kanpai daude kanpan-dorrean, eta bakoitzak bere soinua, indarraeta eginkizuna ditu. Susperregiren hitzetan,kanpaien soinuak oso desberdinak dira, na-barmenak. Elizkizuna hasi aurretik, haren iza-eraren arabera, kanpai batzuk edo besteakjotzen dira; adibidez, kanpaien doinua ez dabera San Inazio egunean edo hileta batean.Artzapezak, ordea, gogoratzen du garai ba-tean kanpandorrearen mezua anitzagoa zela:“Duela urte batzuk esanahi asko zituztenkanpaikadek. Hileta bat zegoenean, adibi-

teen adierazle ziren, besteak beste. KepaSusperregi Azpeitiko erretore eta artzapeza-ren hitzetan, gertakizunei buruz ohartarazte-ko ohitura bazen lehen, baina “zeharo galdu-ta” dago, Azpeitian behintzat. Gaur, orduazinformatzeko eta elizkizunetarako erabiltzendira kanpaiak herrian. Susperregiren aburuz,ziur aski, egiteko horiek izango dira etorkizu-nean mantenduko direnak: “Elizkizunetakokanpaiak ez dakigu mantenduko diren; or-duak adierazteko kanpaikadek bai, jarraitukodute”.

jakiteko � � � � � � � � � akordatzen?: parrokiako kanpaiak34

Page 35: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

dez, hildako pertsonaren gizarte-mailarenarabera, kanpaien doinua desberdina zen.Horrela, herri osoak jakin ohi zuen, gutxi go-rabehera, nor hil zen”.

Hileta elizkizunez gain, tradizioaren eran-tzule ziren kanpaiak. “Kanpaiak ez dira elizki-zunekin soilik lotu behar. Duela urte batzukarte eguerdiko hamabietan lanuztea egitenzen nekazaritza-inguruetan, baita zenbaitekintza publikoetan ere. Geldiune hori egitenzen Angelus zeritzon doinua entzutean”, dioSusperregik. Hala da, eguerdiko hamabietanlanean ari ziren baserritarrek, kanpaiak entzu-tean, txapela kendu eta jarduna alde baterauzten zuten. Kaleko jendearentzat ere errefe-rentea zen parrokiako deia, erlojuak ez baitzi-ren gaur bezain ugariak: “Nik uste dut orduajakiteko baliabide beharrezkoa zela kanpaia”,baieztatzen du Susperregik.

Mendeetan, zintzo laneanKobrez eginiko hamar kanpaik osatzen duteparrokiako kanpandorrea. Oso zaila da jaki-tea kanpai horiek noiztik dauden Azpeitikoparrokian, baina badakigu 1904az geroztikdutela gaur egungo kokapena. Kanpando-rreak ez du beti gaur duen itxura izan, eta urtehorretan moldatu ziren puntako piramideazein kanpaien kokapena. Pako Epeldek ongiezagutzen ditu parrokiako kanpaiak; harenaita, Felix Epelde, izan baitzen sakristauabertan. Horrela azaltzen du hark: “Kanpai ba-koitza bakarra da, desberdina; horregatik,izen propioa du instrumentu bakoitzak”.

Epeldek hiru kanpai nabarmentzen ditu:Santiago, Madalena eta Izarraitz. Bereziakdira horiek, izena begiratzen dioten txokoa-ren araberakoa baitute. Kanpandorreko kan-pairik astunenari, berriz, Dun Dun deitzendiote: 2.130 kiloko pisua du, errinozero

baten adinakoa. Horren ondoren daude Os-trobero, 1.060 kiloko pisuarekin, eta Agoni-ye, 1.000 kilorekin. Orduak adierazteko era-biltzen diren kanpaiak, aldiz, nahiko arinakdira, besteekin alderatuz gero. Hiru kanpaitxiki dira, eta bi mailurekin kolpatuz sortzendira ordutegiari dagozkien doinuak.

Atzoko kanpaiak, gaurko moduraPako Epelderen etxekoek gazte-gaztetatikezagutzen dituzte kanpaiak. “Gure aita ardu-ratzen zen kanpaiak jotzeaz. Hasieran, soka-rekin jotzen ziren, baina elektrizitatearekinfuntzionatzen hasi zirenean, etxetik ere jotzengenituen”, argitu du. Beraz, gaur egun auto-matikoa da lana, baina duela gutxi arte, langi-le baten jarduna izan da kanpaiak abiaraztea-rena. Epelderen arabera, “indarra eta inten-tsitatea” ziren gakoa kanpaiak jotzerakoan.

Itxura denez, XXI. mende bitartean, landuin bat izan da kanpaiak jotzearena. Carme-lo Urdangarinek eta Jose Maria Izagak haienOficios tradicionales VI liburukian horrelajaso dute. Felix Epelderekin batera Jose Igna-cio Abalia azpeitiarrak egin zuen beharrakanpai-jotzaile gisa. Lehenago, berriz, XVII.eta XVIII. mendeetan, Pedro Foncueva, Se-bastian Quintana eta Antonio Palacios izanziren parrokiako kanpaien zaindari.

Tradizio handiko egitekoa izan da hori Az-peitian, baina modu eraginkorragoan lan egi-teko bidea aurkitu dute parrokian. Motorrare-kin funtzionatzen dute, gaur, parrokiako kan-pai guztiek. Gainera, erlojuarekin sinkroniza-tuta daudenez, inork ez du arduratu beharmotorrak jartzeaz ere.

Baditu urte batzuk Soreasuko SebastianDonearen parrokiak, baita hango kanpaiekere. Han jarraitzen dute dorrearen puntatikzelatari; herriari begira, herriari dei eginez.�

���Soreasuko Sebastian Donearen parrokianbederatzi metro karratuko hilerria eta 450kiloko kanpaiak egiteko brontzezkomoldea aurkitu zituzten, Soledadekokapera eraberritzeko lanak eginzituztenean. Badirudi, beraz, bazelakanpaiak parrokietan egiteko ohitura.

Moldeak eta hilerriak bere horretandiraute eta aurkikuntza horiek bisitatzekoaukera dute herritarrek.

Kanpai fabrika

akordatzen?: parrokiako kanpaiak � � � � � � � � � jakiteko 35

Epelde eta Susperregi, kanpandorrean.

Page 36: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

� � �TELEFONO ZENBAKIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

UDALETXEA � � �Asteguna: 08:30-14:00 � � �Larunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA � � �Egun osoz

irekita egoten da ANBULATEGIA� � �Egun osoz irekita egoten da IGERILEKUA� � �Astelehena:

14:00-21:00 � � �Beste astegunak:07:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 � � �Igandea eta

jai egunak: 09:00-13:00 � � �Kanpoko igerilekua: ekaina arte itxita KIROLDEGIA � � �Astegunak:

10:00-13:00, 15:00-21:00 � � �Larunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 UDAL LIBURUTEGIA � � �Astegunak:

09:30-13:00, 16:00-20:00� � �Larunbata: 09:30-13:00 � � �Udan, Gabonetan: 08:30-14:00 ZAPO TXOKO

� � �Asteartea-ostirala: 17:00-20:30 � � �Larunbata: 16:00-20:30

1-15-16

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

2-28

Jacome (Azpeitia).

943 080258

3-17-18-19-20-29

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

4

Beristain (Azpeitia).

943 811949

5-6-14-30

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

7-12-13-21-25

Azpiazu (Azkoitia).

943 852989

8-9-26-27

Gisasola (Azkoitia).

943 851235

10

Ruiz (Azkoitia).

943 851966

11-22-23-24

Jaen (Azkoitia).

943 850660

GAUEZ

1-9-15-16

Eizagirre (Azpeitia).

943 811274

2-10-23-28

Jacome (Azpeitia).

943 080258

3-11-17-18-19-20-21-25-29

Aranburu (Azpeitia).

943 811350

4-7-12-13-24

Beristain (Azpeitia).

943 811949

5-6-8-14-22-26-27-30

Alberdi (Azpeitia).

943 815974

EGUNEZ

� � �FARMAZIAK (apirila)� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

LARRIALDIAK

112

�UROLA GUSTAGARRI.Urola Erdiko turismoa indartzeko, esnebildotsa gai hartuta, bisita gidatuak,topaketak, azokak eta ekimengastronomikoak antolatu dituzte IraurgiBerritzenek eta Urkomek apirilerako.

ODOL-EMAILEAK

Apirilaren 30ean izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

� � �GARRAIOA� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

ALDALUR 943 85 27 18

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

� � �autobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.com/azpeitia/

autobusak

� � �ORDUTEGIAK� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

� � �ERABILGARRI� � � � � � � � � � � � � � � � � � � �

jakiteko � � � � � � � � � zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Lantzen 85 11 00

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Zapo Txoko / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

Igerilekua 81 41 21

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurumen Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

Hamaikabat 15 72 00

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatoa 81 45 18

Udal Euskaltegia 81 19 47

AEK 15 10 89

EHE 15 10 89

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi 81 02 10

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

Page 37: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

RUTH COLEYAuckland (Zelanda Berria)

Ederra da

landaguneez

inguratuta bizitzea”

Urola Ikastolan lanean ari da. Ikasturteabukatutakoan itzuliko da etxera. “Udabehar dut, uda kiwia!”, dio. � Mailo Oiarzabal

Noiz eta nolatan iritsi zinenAzpeitira? Iazko irailean iritsi nintzen. Lau seme-alabaditut eta bi Londresen bizi dira. Denboraluzea neraman haiek ikusi gabe eta beraiekindenbora gehiago pasatzea erabaki nuen.Joan den ikasturtean Zaragozan egon nin-tzen. Beste urtebetez jarraitzea erabaki nueneta nire lehen aukera Euskal Herria zen, batikbat Londresera joan-etorriak egiteko egokia-go delako niretzat, eta Zaragozan ditudan la-gunengandik ere nahikoa gertu jarraitzeko.Eta, zer moduz? Oso esperientzia ona izaten ari da. AucklandZelanda Berriko hiririk handiena da, 1,4 mi-lioi biztanle ditu. Han erdigunean bizi nin-tzen. Niretzat ederra da, hemen, landagune-ez inguratuta bizitzea. Jendea, berriz, oro haratsegina da, laguntzeko prest daude. Halaere, batzutan bakarrik sentitzen naiz. Aurre-neko hiru hilabeteetan senarra nirekin egonzen; orain hona dator berriro eta elkarrekinegongo gara, maiatz bukaera arte. Oporrakhartu, seme-alabekin egon, eta Zelanda Be-rrira itzuliko gara.

Datorren ikasturtean itzuliko al zara? Ez. Sei negu jarraian daramatzat gainean etanire gorputzak ez! esaten dit. Uda behar dut,uda kiwia!Zer zenekien Euskal Herriaz honaheldu aurretik? Biolentzia zegoenean, horixe zen guztia al-bisteetan; gauza bera gertatzen da herrialdeguztiekin. Beraz, ETAz zertxo bat nekien,Francoz... Besterik ez.Deigarria egin zaizun zerbait? Tontor berdeak, ardiak, ura... Zelanda Berria-ren antz handia daukala. Zuen gastronomia-rekiko duzuen harrotasuna ere maitagarriairuditzen zait. Bitan izan naiz sagardotegianeta zoragarria iruditu zait; senarrarekin itzul-tzekoa naiz. Hizkuntza ere interesgarria da.Ordutegiak, berriz... bazkalondoan dena itxi-ta egote horrekin ez naiz ondo konpontzenIrudi batekin gelditzekotan, baserri eta etxe-ak nonahi eta elkarrengandik oso gertu noladauden hemen, perretxikoak bezala. A, etazezenak! Zezenketarik ikusi al dudan galde-tzen didatenean, ‘ez, baina zezenak kaleankorrika ikusi ditut’, erantzungo diet.�

1. Barry senarrarekin, Deban. 2. Ikasleekin,Urola Ikastolan. 3. Ruth Coley, lantokian.

19.400kilometrotik gora daudeAuckland (Zelanda Berria) eta Azpeitia artean.

1

2

3

hantxe bertan � � � � � � � � � jakiteko 37

Page 38: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin

Urrezko liburuak’ letu dutazalean, liburutegiak 50 urte beteko dituelaapirilean. Barruko orrialdeetan letuz jakin dut1964ko apirilaren 5ean ireki zutela. Erretra-tuan, garai hartako erretorea –beharbada–,eta Felix sakristaua ezagutu uste izan ditut.Beste inor ez. Gustura jakingo nuke zein zenherriko giroa orain dela 50 urte...

Joxe Mariri letu diot urte haietan kaleku-mea beste inor ez zela joaten bibliotekara.Eta gu haietakoa izan! Ez genuen, hala ere,nahi orduko hara sartzerik izan. Zazpi urte be-teak behar ziren bibliotekara sartzeko. Bada-kit zain egon behar izan nuela, urtea pasatuzain egon behar, edadea izan eta barrura sar-tzeko. Ez dakit zein zen orduko liburuzaina, ezdakit Rafael Amexua zen han, baina akorda-tzen naiz zazpi urte bete nituen egunean ber-tan egin nuela barrura, baten bat ni baino za-harragoa ondoan nuela.

–Zenbat urte dituk? –orduko liburuzainakmahaiaren beste aldetik, goitik, niri galdera.

–Zazpi. Gaur bete ditut.Eta horrelaxe sartu ginen lehenengo aldiz.

Umeen erreinuaHura dena liburuz betea zegoen, baina ezzen pertsona larririk ageri. Hura umeen errei-nua zen. Eta, hasteko, jaietan estanko txikianhartzen ez genituen bezalako irakurgaiakzeuden. Eta, hasteko, Tintinenak nahi zituenjende askok... Eta nire buruan barrundan ezdut ikusten jende asko ere, baina bai mutil ko-adrila bat hango zenbait mahaitan Tintinaketa gainerako liburukote ilustratuak ikusten.Ze, askotan guk ez genuen askorik letzen, li-buruak ikusi egiten genituen guk.

Eta isiltasuna. Lekuari errespetua, behar-bada, Iturri-txikiko biblioteka ez zen-eta irekizaharra. Gauza berria. Misterioa. Beste aldebatetik, erakutsita geunden, ondo erakutsitaere, isilik egoten! Elizan, isilik. Eskolan, isilik.Bibliotekan, isilik. Isiltasunaren legea zen, etalegea ez betetzeak zigorra zekarren han eta

Estimatzekoa

� � �Irribarre egin dut neurekolkorako Joxe Marikkaleratze kolektiboak ereegin zituela letu dudanean

� � � � � � � � � � � � � � � �miel a. elustondo� � �

hemen. Beharko isilik egon!... Isiltasun horigogoan dudala, irribarre egin dut neure kol-korako Joxe Marik kaleratze kolektiboak ereegin zituela letu dudanean. Ez ziren mutikoerrazak, Iban txiki hura eta!

Nirekiko, Iturri-txikiko, edo “bonberoen on-doko” biblioteka hura benetan zen bibliote-ka, liburuak letzeko lekua, edo maileguanhartu eta etxera eramateko tokia. Liburua En-paran dorretxera aldatu zenean kanbiatu zenbibliotekaren funtzioa ere. Garaia ere bestelaetorri zen, dudarik gabe, tokiak berak askozaukera handiagoak ematen zituen, eta ema-ten ditu gaur egun, eta biblioteka izandakoaikastegi ere bihurtu zen neurri handi batean:liburu artean lan egiteko eta ikasteko tokiaproposa. Eskolako lanak egiteko eta azter-ketak prestatzeko leku ederra. Eta, gainera,hantxe irakasle laguntzailea ere: Joxe Mari,honetan eta hartan laguntzeko beti prestikusi nuen laguna

Oraingoak ikusi ditudan bezala. Laguntzai-le.

Estimatzekoa da.�

iritzia � � � � � � � � �38

Page 39: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin
Page 40: AUKERATIK ARDURARA · Albert Espinosa eta berak idatzitako El mundo amarillo liburuari buruz izan zen. Ibil-bidea, Brujulas que buscan sonrisas perdi-das liburuan idatzi zuenarekin