Atxikiemendua eta haurrak

10
1 3. GAIA: BIGARREN HAURTZAROA 3. Gaia Bigarren haurtzaroa (2-6 urte) Gai honen edukien garapenean kokatzeko oharra Azaroaren 4a: 2. Gaiarekin amaitu ondoren, ikasgaiaren edukien garapenarekin aurrera egingo dugu. Horretarako 3. Gai honen hasiera aurkeztuko dugu. Beti bezala adin honetako haurren garapen psikomotorea, kognitiboa, hizkuntzaren garapena eta garapen sozio-afektiboa bereiziko ditugu. Hala ere gogoratu “arlo” horiek guztiek elkarri eragiten diotela, estu lotuta edo harremanduta daudela, eta beraz garapena “arlotan” ezberdindu arren (hobeto azaldu ahal izateko), haurren garapena “osotasunean” kontsideratu behar dugu, batez ere haurrekin aritzean (lan egitean)

description

Umeak eta euren atxikimendua

Transcript of Atxikiemendua eta haurrak

  • 13. GAIA: BIGARREN HAURTZAROA

    3. Gaia Bigarren haurtzaroa (2-6 urte) Gai honen edukien garapenean kokatzeko

    oharra

    Azaroaren 4a: 2. Gaiarekin amaitu ondoren, ikasgaiaren edukien garapenarekin aurrera egingo dugu. Horretarako 3. Gai honen hasiera aurkeztuko dugu. Beti bezala adin honetako haurren garapen psikomotorea, kognitiboa, hizkuntzaren garapena eta garapen sozio-afektiboabereiziko ditugu. Hala ere gogoratu arlo horiek guztiek elkarri eragiten diotela, estu lotuta edo harremanduta daudela, eta beraz garapena arlotan ezberdindu arren (hobeto azaldu ahal izateko), haurren garapena osotasunean kontsideratu behar dugu, batez ere haurrekin aritzean (lan egitean)

  • 23. Gaia Bigarren haurtzaroa (2-6 urte) Gai honen edukien garapenean kokatzeko

    oharra

    Azaroaren 4a: Hirugarren gaiarekin hasteko, GARAPEN FISIKO

    eta PSIKOMOTOREari eskainiko diogu arreta. Aurrekoetan bezala: power pointa irakurri,

    azalpenekin, eta bertan agertzen doazen galderei erantzun (word dokumentuan) Eutsi goiari eta aurrera!!!!

    3.A. GAIA: GARAPEN FISIKO ETA PSIKOMOTOREA

  • 3Hazkuntza fisikoa 2 urtetik aurrera

    Urte hauetan, altuera eta pisua gorantza doaz, erregularki baina aurreko urte bietan baino geldoago: Gutxi gora behera (batezbeste) haurrek 5-6 zm. haziko dira

    urtean Pisuari dagokionez, urtero 2-3 kg.tan haziko da

    Dimorfismo sexualaZeregina: Bilatu eta azaldu zer den dimorfismo sexuala, eta esan, etapa honetan, dimorfismo sexuala nabaria al da? Zeintzuk izaten dira pixka bat altu eta handi edo pisutsuagoak? Bizitzako zein etapara-adinera arte?

    Garapen psikomotorea eta gorputzaren kontrola

    Burmuinaren heldutasuna handiagoa denez, haurrek gero eta mugimendu zehatzagoak eta kontrolatuagoak egiteko gai izango dira

    Nerbio-sistemaren heldutasun honek, beraz, isla izango du bai psikomotrizitate astuna zein psikomotrizitate arinean. Bietan progresiboak eta etengabeko aurrerakuntzak emango direlarik. Noski berriro ere bi legeei jarraituz: Lege zefalo-kaudala Lege proximo-distala

    Zeregina: Bilatu eta azaldu burmuineko zein atalen garapenak ahalbidetzen duen mugimenduen kontrol kontzientea, eta atal horren garapena noiz gauzatzen den. Hau da, burmuineko atal hori heldua al da jaiotzetik? Heltzen den lehenengoetarikoa al da?

  • 4Garapen psikomotorea eta gorputzaren kontrola

    Etapa honen amaieran (6-7 urte) Koordinazio prozesuak gauzatuko dira, hau da mugimendu sinpleak elkar-lotuz mugimendu konplexuagoak lortzen eta menperatzen hasiko dira

    Adibidez, bizikletaz ibiltzeko, mugimendu sinple asko koordinatu beharko dira aldi berean. Hasieran oso zaila izango da, eta oker eta akats asko agertuko dira (erorketekin batera, noski!), baina Koordinatutako mugimendu horien erabilera errepikatuak sortutako

    mugimendu konplexu horien automatizazioa erraztuko du. Hau da mugimendu horiek automatikoak bihurtuko dira.

    Hau da, praktikari esker, hasieran kontrol oso kontziente eta izugarrizko arreta behar zuten mugimenduek, jada ez dute horrenbesteko energia kognitiboa kontsumituko, ez dute horrenbesteko aditasuna eta arreta beharko, automatikoak bihurtuko direlako (eta haurra gai izango da, adibidez bizikletan doan bitartean (aldi berean) hitz egiteko, edo beste gauzak egiteko). Helduei gertatzen zaigun moduan: gidatzeko karneta atera berri duenak ezin izango du, gidatzen duenen bitartean beste ezer egingo, baina urteak pasataez al dute gidariak beste gauza asko egiten hasten (oro arriskutsuak eta egin beharko ez luketenak??!: mugikorrez hitz egin, mezuak bidaltzea, GPSa programatu)

    Zeregina: Azaldu zer den psikomotrizitate fina eta zer psikomotrizitate astuna. Zer esan nahi du psikomotrizitate mota bi horietan lege zefalo-kaudalaketa lege proximo-distalak eragingo dutela?

    Garapen psikomotorea eta gorputzaren kontrola

    Etapa honetan pixkanaka garatzen gero eta hobea (zehatzagoa) izango da ere:

    Espazioaren eta denboraren egituraketa Eskema korporala

    Zeregina: Bilatu eta azaldu zer den edo zertan datzan espazioaren egituraketa eta denboraren egituraketa. Zer suposatzen da horien garapena? Zer egiten hasten dira haurrak etapa honetan?

    Zer da eskema korporala edo gorputzaren eskema? Zertarako da garrantzitsua?

  • 5Lateralitatea Gure gorputza itxuraz simetrikoa den arren, alderdi

    funtzionalean (funtzionamenduari dagokionez) ez da horrela, ez da simetrikoa. Hau da, gure gorputzeko alde biek ez dute berdin funtzionatzen, ez dugu ez indar, ezta gaitasun-trebetasun bera ezker eta eskuineko aldeetan. Honen arrazoia hurrengoa da: normalean, burmuineko hemisferio

    batek besteak baino lehentasun handiagoa dauka, hau da, bestea baino gehiago agintzen hasten da. Gure gorputzeko atal batek lehentasuna (gaitasun-trebetasun)

    ezberdina izateari lateralitatea deitzen zaio. Eta gizakiok lateralitate ezberdinak ager ditzakegu. Hau da, pertsona batek lateralitate Homogeneoa edo Gurutzatua izan dezake

    Zeregina: Bilatu eta azaldu zer den lateralitate homogeneoa izatea eta zer gurutzatua

    Aurretik esan bezala, lateralitatea berez edo espontaneoki garatzen da, eta haurrari ez zaio presarik sartu behar ezta aukeratzera behartu, are gutxiago, norberak nahi duen lateralitatea gartzera animatu (kontuz beraz egiten diren komentarioekin Ez ez erabili eskutxo hori laztana, hobe bestea) Dena den egia da kasu batzuetan, 5 urteak gaindituta, haurrek

    oraindik inolako lehentasunik agertzen ez badute, gomendagarria izan daitekeela espezialista batekin kontsultatzea

    Zeregina: Esan hurrengo esaldiak egia edo gezurra diren, eta azaldu justifikatu zure erantzuna: 1. Haurrek ezkerreko lehentasuna agertzen badute hoberena esku-hartzea da eta ezkerreko eskua erabiltzen debekatzea, bestela arazo larriak sor daitezke. 2. Ezkerreko lehentasuna agertzen duenaren haurrari eskumako lehentasuna garatzen behartzea arazoak edo oztopoak sortu al dizkio haurrari.

    Lateralitatea

  • 6 Espezialistak haurraren balorazioa egingo du. Horretarako, batez ere haurrari proba motor ezberdin egiteko eskatuko dio, eta zein esku-hanka erabiltzen duen ikusiko du, baita zein trebetasun erakusten duen esker-eskuma erabiltzean jarduera bera egitean (Jarduera horien adibideak hurrengo diapositiban ikus daitezke) eta jarduera horietan behatutakoaren arabera, gomendatu dezake zein aldearen erabilera indartzea (eskerra edo eskuma).

    Zeregina: Zergatik interesatzen da 5 urterekin lateralitatea finkatzen joatea? Hau da, lateralitatea garatuta izateak edo ez eragina izango du eskolan adin horretan garatzen-irakasten hasten den jarduera batekin (aldi berean psikomotrizitate finarekin zuzenki lotuta dagoena). Zein jardueran? Beste era batera esanda, zelan eragingo dio lateralitatea ezarrita egoteak edo ez egoteak jarduera horri?

    Lateralitatea

    Lateralitatearen ebaluaketa: Marguerite Auzias-en froga Tapoi bat jarri Pospolo bat pizteko

    portaera imitatu Orri bat moztu artaziekin Bola bat sartu tubo batetan Puntzoiarekin papera

    pikatu Zapata bat garbitu Hari bat kiribildu Likido bat isuri Orratz bat tinkatu Azkoin bat askatu

    Kartak banatu Punteatu Ezabatu Haria sartu orratzean Orraztu Tanta-kontagailua hustu Bola bat hartu koilara

    batekin Txintxirrin bat jo Kremailera bat zarratu Edalontzi bat hartu likido

    bat edateko

  • 7Grafomotrizitatearen garapena 18 hilab.: haurren haien lehenengo

    trazoak egiten hasten dira, haiekiko interes handia erakutsiz. Hau da, haien mugimenduen bitartez utzi dituzten aztarna horiekiko interes eta plazer handia erakutsiz.

    Kontuan izan, azken finean haiek egindako zerbait dela, beraz harrotasun handiz egin ditzakete. Hori bai, hasierako trazu horiek EZ DUTE inolako asmorik ezta EZANAHIRIKKontuz beraz helduok haurren marrazkiei esanahaia emateko dugun ohiturarekin. Ez behartu haur gizajoari esanahia bilatzera (Ai, zein polita, zer da?) horrelakorik ez dagoenean! Egitearen plazerragatik egin du, ez du zerbait irudikatzeko asmorik, eta beraz asmo hori etengabe bilatzeak (helduen aldetik), haurraren margotzeko gogo-nahia zapuztu dezake.

    Grafomotrizitatearen garapena 18 hilab.: lehenengo trazo horiek 1) Hasieran sorbaldatik hasitako mugimenduak izango

    dira, ez dute beraz, bat ere zehaztasunik izango (trazu zabalak izango dira): batez ere marrak 2) Gero ukondoa kontrolatzen hasten denean, sigi-saga

    motatako trazuak agertuko dira 3) Eskumuturraren kontrolarekin 2 urteren inguruan,

    zirkuluak eta irudi biribilak agertuko dira, eta trazoak pixka bat zehatzagoak izango dira

    Zeregina: Aurreko sekuentzian (sorbalda-ukondoa-eskumuturra eta gero, esaten ez den arren, zuek imajina dezakezue: atzamarren kontrola) garapen psikomotorraren zein lege sumatzen da (gogoratu zein bi lege zeuden: zefalo- eta lege proximo-)? Proba egin: hartu margo bat haurrek egiten duten moduan (esku-atzamar guztiekin), eta saiatu marrazten lehenengoz beso osoa luzatuta (ukondoa eta eskumuturra mugitu gabe) gero ukondoa mugituz (baina eskumurra ez)

  • 8Grafomotrizitatearen garapena

    2,5 (2 urte terdi) eta 3 urte bitartean haurren zirriborroek oraindik ere esanahirik edo aldez aurretiko asmorik gabe egingo dituzte. Hau da, ez dute aldez aurretik zer egin nahi duten edo zer irudikatuko duten planifikatzen. Oraindik margotzea margotzearen plazerragatik egiten dute. Hori bai, askotan, irudia egiten duten bitartean, edo egin ondoren zerbait konkretua dela esan dezakete. Batzuetan egindakoak zerbaiti gogoratuko dielako, beste batzuetan helduok galdetzen diegulako. Haien irudiari esanahi hori edo bat-bateko antza topatzeari

    errealismo fortuito deitzen zaio. Haurrek kasualitatez (zorizko edo fortuito den modu batean), egindakoari zerbaiten antza aurkitu diotelako

  • 9Grafomotrizitatearen garapena 3-4 urterekin haurrek marrazkiak egitean, gero eta

    irudikapen-kontzientziarekin eta asmo argiagoa agertzen dute. Hau da, orain bai marraztuko dutela zerbait irudikatzeko, zerbait errepresentatu nahi dutelako. Hori bai, haien nahia edo asmoa (irudikatu dutena), askotan, ez da oso argia izango helduontzat, ze kontuan hartu behar dugu oraindik haien garapen motoreak edota psikomotrizitate finak ez diela trazu eta marrazki oso errealistak ezta zehatzak egiteko aukerarik emango

    Adin honetan Errealismo intelektuala ager daiteke haien irudietan

    Zeregina: Zer da errealismo intelektuala? Jarri horren adibide bat. Zein da errealismo fortuito eta errealismo intelektualaren arteko ezberdintasuna?

    Grafomotrizitatearen garapena Jada 3-4 urterekin, eskolarizatuta dauden haurrek (HHn)

    interesa erakutsiko dute idazkerarekiko, eta oso goiz ezberdinduko dituzte hitzak eta irudiak. Haur Hezkuntzan (HHn) idazkerazko lehenengo

    gerturapenak izango dituzte (haurren arreta, interes eta garapenaren arabera, 3 urterekin haien izena idazteko gai diren haurrak aurkituko ditugu). Normalean gerturapen horiek ez dute idazten ikasteko benetako helbururik, baizik eta haurrei idazkera eta irakurketarekiko interesa sortzea eta idazkera eta irakurketa munduan murgiltzea

  • 10

    Zeregina: Giza-irudiaren GARAPENA: bilatu eta azaldu zein den haurren irudietan islatzen den gizakion errepresentazioaren garapena. Hau da, nola doa garatzen-hobetzen haurren gaitasuna gizakiak marraztu eta irudikatzeko? Harremana al du giza-irudiaren garapen horrek gorputz eskemaren garapenarekin?