Atarko Probak birpasatzeko

41
Jarraian zenbait gramatika puntu agertzen zaizkizu, azterketa egin behar izanez gero, galdetu beharrekoak liratekeenak. 1.Datak: Ikusiko dugu zer dioen Euskaltzaindiak Data adierazteko formarik hedatuenak eta erabilienak honako hauek dira: Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n) Durango(n), 1983ko martxoak 7. Dena den, bi horien artean ere, lehena da orain arte gehien erabili dena, bai -n kasu-marka leku izenari eta egunari ezarriaz, bai kasu-markarik gabe. Hori da, beraz, batez ere Euskaltzaindiak gomendatzen duena: Durangon, 1983ko martxoaren 7an Durango, 1983ko martxoaren 7a. Zenbaki bidez adierazteko, berriz: 1983/03/07; 1983/III/07 nahiz 1983-03-07; 1983-III-07 Eta era berean: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi nahi denean, ostera, bi aukera ditugula esan ohi da: urtarrilaren 20a urtarrilak 20 Gehiago zehaztu beharko litzateke, ordea, ez baitira beti biak aukeran izaten. Urtarrilak 20 egitura, kasu-marka agerikorik eskatzen ez duenean erabil daiteke, beste zerbaiten aposizioan doanean, esaterako: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia. "Urtarrilak 20 egun dituela" edo horren antzeko egituraren laburpena da, azken batean. Baina kasu- markaren bat ezarri behar zaionean ezin dugu egitura hau erabili. Okerrak dira, beraz, ondokoak: * Hilak 20 eta 27an, bestalde, Txotxongilo taldeak txikienentzako Erreka Mari eta Altxor bat patrikan emango du. * Otsailak 24tik 27 arte izango da ikastaroa. * Datorren otsailak 14 egingo dugu bilera. Horrela behar lukete: Hilaren 20an eta 27an. Otsailaren 24tik 27 arte. Datorren otsailaren 14an.

description

Atariko Proba birpasatzeko apunteak

Transcript of Atarko Probak birpasatzeko

Page 1: Atarko Probak birpasatzeko

Jarraian zenbait gramatika puntu agertzen zaizkizu, azterketa egin behar izanez gero, galdetu beharrekoak liratekeenak.

1.Datak:

Ikusiko dugu zer dioen Euskaltzaindiak

Data adierazteko formarik hedatuenak eta erabilienak honako hauek dira:

Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n)Durango(n), 1983ko martxoak 7.

Dena den, bi horien artean ere, lehena da orain arte gehien erabili dena, bai -n kasu-marka leku izenari eta egunari ezarriaz, bai kasu-markarik gabe. Hori da, beraz, batez ere Euskaltzaindiak gomendatzen duena:

Durangon, 1983ko martxoaren 7anDurango, 1983ko martxoaren 7a.

Zenbaki bidez adierazteko, berriz:

1983/03/07; 1983/III/07

nahiz

1983-03-07; 1983-III-07

Eta era berean:

1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n

Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi nahi denean, ostera, bi aukera ditugula esan ohi da:

urtarrilaren 20aurtarrilak 20

Gehiago zehaztu beharko litzateke, ordea, ez baitira beti biak aukeran izaten. Urtarrilak 20 egitura, kasu-marka agerikorik eskatzen ez duenean erabil daiteke, beste zerbaiten aposizioan doanean, esaterako:

Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

"Urtarrilak 20 egun dituela" edo horren antzeko egituraren laburpena da, azken batean. Baina kasu-markaren bat ezarri behar zaionean ezin dugu egitura hau erabili. Okerrak dira, beraz, ondokoak:

* Hilak 20 eta 27an, bestalde, Txotxongilo taldeak txikienentzako Erreka Mari eta Altxor bat patrikan emango du.

* Otsailak 24tik 27 arte izango da ikastaroa.

* Datorren otsailak 14 egingo dugu bilera.

Horrela behar lukete:

Hilaren 20an eta 27an.Otsailaren 24tik 27 arte.Datorren otsailaren 14an.

Honek guztiak testuan zehar urtea, hilabetea eta eguna adierazi nahi denerako ere balio du, jakina. Goian aipatu ditugun aukeretatik forma bakarra geratzen zaigu orduan:

1993ko martxoaren 7a egun handia izango da guztiontzat.

Jardunaldiak Bilbon, 1994ko urtarrilaren 5etik 7ra izango dira.

Azkenik, aposizioetan, hiru modutara eman daiteke asteko zein egun den:

martxoaren 7an, osteguna / ostegunean / ostegunarekin.

Horrenbestez, azken bolada honetan asko hedatu den arren, ez da gramatikala ondorengoa:

*martxoaren 7an, ostegunez, ezkonduko dira.

Page 2: Atarko Probak birpasatzeko

Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez:

· Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka.

· 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez...

· Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz, otsailak 20 egin zuten bilera ez da zuzena).

(Euskaltzaindiak, Donostian, 1995.eko uztailaren 28an onartua)

Bi formak galdetu dituzte. Gainera askotan aposizio gisa agertzen den hori nola deklinatzen den. Adibidez: “Bihar ,maiatzak 17, ostirala (ostiralean, ostiralarekin).

Gogoratu: noiz galderari beti non deklinabide marka

Page 3: Atarko Probak birpasatzeko

2. Orduen deklinazioa

Zalantzak izaten ditugu askotan ordua esatean. Modu honetakoak izan ohi dira zalantzok:

1. Zeri erantsi behar zaizkio artikulua eta plural marka: orduari ala ondorengoari? Hots: hamabiak eta laurdenak ala hamabiak eta laurden esan behar da?

2. Kasu marka daramatenean ere sortzen dira zalantzak batzuetan: hamarrak eta hogeitan, hamarrak eta hogeian.

3. Gutxi erabili behar dugunean, zalantzak ditugu nola esan: hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar gutxiagotan.

4. Komunztadura zalantzak ditugu azkenik: ordu bata-k komunztadura singularra ala plurala eskatzen du, batez ere `ordua gehi x minutu' esan nahi denean?

Hau da Euskaltzaindiaren erabakia orduen idazkerari buruzkoa:

1. Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak / biak, hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, e.a.

2. Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. Gauza bera oren hitzarekin.

3. Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a.

4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi, hamarrak hamar gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a.

5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.

6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

Page 4: Atarko Probak birpasatzeko

3. Partitiboaren komunztadura

Bereziki txarto erabilia esaldi negatiboetan. Ikusi zer dioen euskaltzaindiak

15 PARTITIBOAREN ERABILERA OKERRA

Partitiboaren marka lotzen zaienean, mugagabean izan behar dute izen sintagmek:

Ez dut liburu garestirik erosi. Ez dut lanik egin.

Hortaz, ez daude ongi emanak beste hauek:

Ez dut liburu garestiarik erosi. Ez dut lanarik egin.

Batez ere, izena kontsonantez amaitzen denean hedatu da zenbait euskaldunen artean berria, eta aldi berean gramatikaz kanpokoa, den ohitura hau: lanarik, planarik, muskerrarik, mahatsarik, aipamenarik, pluralarik, ahuntzarik, gizonarik, e.a.

Hori horrela, aditzarekin egiten den komunztaduran izen sintagma partitiboek ez dakarte sekula numero markarik eta, honenbestez, adizkera jokatuan ezin dezakete erabil pluralik. Izen sintagma hauek ez dute sekula pluraleko komunztadura sorrarazten dagokien hizkeretan. Beraz, azken aldiotan hedatzen ari diren egitura hauek, hain segur erdal interferentziaren ondorio direnak, zeharo arrotzak eta baztertzekoak dira:

Ez dituzte gaixoak sendatzeko behar diren tresnarik. Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik. Ez dituzu lagun onik aurkituko.

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia:

Erabil bedi partitiboa euskaraz, beti erabili izan den gisa, hau da, artikulurik gabe (lagunik, lanik, ahuntzik, e.a.) eta pluralik gabeko komunztadura eginez aditzarekin (dugu, dute, genuen, e.a.).

Page 5: Atarko Probak birpasatzeko

4. Ere / ere bai

Ere-ren lekua esaldiaren barruan. Batez ere ERE eta ERE BAIren arteko ezberdintasunak.

5. -A organikoa (itsatsia).

Batez ere hurrengo hitzetan, baina ez bakarrik hauetan: gauza, neskatila, maratila, -keria atzizkia, autonomia, abantaila

A itsatsia

Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsi dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).

Baina zeintzuk dira "a" itsatsia duten hitzak?

1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.

abantailaagentziaaisiaaitonaaitzakiaakademiaalegiaamonaanaiaanimaliaantsiaarbolaarnasaarroaarrozaausardiaaxolaazabalea

baratzabirjinabotilaburdinadardaradenboradotrinaegiaekonomiaelizaerreginaerromeriaeskolafamiliaferiafestagauzagaztainagiltza

gonagraziahabiahareaheriotzahizkuntzahontzaideiaikastolaimajinainbidiainportantziaitxuraizkinajustiziakaiolakartzelakontzientziakoroa

Page 6: Atarko Probak birpasatzeko

kulturalabanaleihatilaliteraturalotsaloturamailamakilamakinamalezia

mezanaturaneskatilaokelaolaordenaostiapanpinapenitentziapertsona

pertsonaiapezetapolitikapoliziapremiaprobintziasaltsateilazalantzazuhurtzia

Adib.: anaia zaharra

feriarik onena

gauza horiek

baina: Anai-arreba

ferietan

gauzek.

2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak:

-keria: alferkeria, handikeria...

-tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura...

-tza: idazkaritza, agintaritza...

-kuntza: berrikuntza, irakaskuntza...

-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada...

-kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza...

-(t)eria: gazteria, tresneria...

-(k)era: harrera, bukaera, idazkera,...

-gura/-kura: logura, azkura,...

-bera: bihozbera, hozbera, sentibera,...

-aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,...

-antza: mudantza, mesfidantza,...

3. jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak, adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura,....

Berezko "-a" noiz galtzen den

-A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete.

-IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak, Euskal Autonomi Elkartea,...

-Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna,...

Bi multzo horietako hitzak bi eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:

a) Berezko a gabe eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza)

b) Berezko a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza)

6. Batzuk izenordearen deklinazioa.

Page 7: Atarko Probak birpasatzeko

Bat hitzak, plurala, -zu atzizkiaren bitartez egiten du. Dena dela, kasu-atzizkiak hartzean ez dute euskalki guztiek berdin jokatu literatura tradizioan.

Lehen arazoa NOR eta NORK kasuei dagokie. Badirudi bereizkuntza hori pluralean egiten duten euskalkietan, batzu-ren kasuan ere, gehien bat bederen, egiten dela. Hortaz, euskara batuak absolutibo eta ergatiboaren arteko bereizte hori gorde beharko luke. Nolanahi ere, kontua da bereizkuntza hori ez dela beti era berean egin: Leizarragak batzu/batzuk erabiltzen zuen, Etxeberri Ziburukoak eta Axularrek batzuk/batzuek, eta gaur egun Iparraldean (ez haatik Zuberoan) erabiltzen dena, batzu/batzuek, ez zen XIX. mendearen bukaera arte finkatu. Bereizketarik egiten ez duten euskalkietan, bizkaieraz batzuk erabili izan da bietarako, eta gipuzkeraz, batzuek. Zertzelada hauek guztiak kontuan izanik, badirudi Axularren-eta sistema hobetsi beharko litzatekeela.

Bigarren arazoa gainerako kasuei dagokiena da. Hauetan bada euskalki guztietan batzui, batzuen, batzuetan saileko formak erabiltzeko joera nabarmen bat: salbuespenak gutxi dira, eta batez ere Iparraldeko autore zahar batzuengan, ez guztiengan eta ez kasu guztietan, aurkitzen dira: adibidez, Leizarragak batzuen eta batzuren, biak erabiltzen ditu, bereizkuntzarik gabe, agidanez, baina batzui, inoiz ez batzuri. Hortaz, badirudi formalki mugatu pluralak diren erak hobetsi behar direla euskara baturako.

Hortaz, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak batzuk-en deklinabideari dagokionez:

batzukbatzuekbatzueibatzuen (batzuengan,batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, e.a.)batzuekinbatzuezbatzuentzatbatzuetanbatzuetakobatzuetarabatzuetatik (-tarik)

Batzuak gisako erak, bat-en kasuan ez bezala, aski bakan eta oso idazle gutxitan agertzen dira eta beti beste-ren agerraldi mugatuen eraginpean, noski. Hortaz, badirudi horrelako formak baztergarritzat hartu behar direla euskara batuan.

Page 8: Atarko Probak birpasatzeko

7. Nominalizazioaren komunztadura

Kontu asko kontuan hartzeko: besteak beste nominalizazioa beti dela singularra baina baita beste hauek ere

MEREZI (DU) aditza

Azken urteotan badirudi zalantzak sortu direla zenbait idazleren artean merezi izan/ukan aditzak duen erregimenaz. Horrela, tradizioan ongi oinarritua dagoen ekartzea merezi du formaren ondoan hasi dira sortzen eta hedatzen ekartzeak merezi du bezalakoak. Esan behar da halakoak berriak direla, azken urteotan sortuak eta zenbait gramatikariren nola-halako gogoeten ondorio. Ez da bereizketa hori gertatu leku batzuetan modu batera esaten delako, eta beste batzuetan, ostera, bestera. Ez, badirudi gramatikaren itxurazko logikaz adizkiaren subjektu-ergatiboa izatearen ondorio gisa sortua dela.

Orotariko Euskal Hiztegia hartuz gero, ehunka perpaus jasoak daude merezi aditza dutenak:

Iñaxiok ez du merezi.Jainkoak laguntzea ote du merezi?Hark hiltzea merezi du.

Adibide horiek bezalakoak dira gehienak. Hala ere, puntu honetaz zerbait esan nahi bada, `nork' espresuki nahiz inplizituki esan gabeko perpausak aztertu behar dira, alegia, beste ergatiborik ez dutenak. Hau, esate baterako, nola esan beharko litzatekeen jakiteko: (1a) bezala ala (1b) bezala?

(1) a) Merezi al du jaiotzea? b) Merezi al du jaiotzeak?

Esan bezala, OEH-n ageri diren gehienak ergatiboa agerian dutenak dira. Badira, hala ere, ergatiborik gabeak, nahiz hauetan ere beti gelditzen den duda ez ote dagoen testuinguruan ergatiboren bat isildua edo izkutatua. Hauetan, esate baterako:

Orain akordatzia ez al du merezi? (Udarregi, Udarregi Bertsolaria, 131).

Merezi leuke miña ondotik ateratia (Mogel).

Ez dau merezi duten kasurik egitia (Fray Bartolome, Euskal Errijetaco Olgeeta..., 166).

Bera danagatik, beste gabe merezi du, guziak...bere serbizioan enpleatzea (Guerrico-078).

Iduritzen zait merezi duela orotara zabaltzia (Astolasterrak, 065).

Emen aitatzea merezi duena (Lardizabal, 213).

Lenengo mallan ipintzea merezi duena (Lardizabal, 485).

Etzun merezi zuk argi egitea (Orixe, Aitorkizunak, 380).

Ori abonatzia ez al du merezi (J.M. Barandiaran?-162).

Bada, hala ere, absolutiboaren aldeko zeharkako beste froga bat ere: aditz izena, sarritan, partitiboan erabiltzen da:

Ez du merezi kontatzerik.Ez du merezi zabarkerian orain galtzera uzterik.

Baina, jakina denez, partitiboa, testuingurua nolakoa den, absolutiboaren tokian ager daiteke, ez ergatiboarenean:

Ez da andrerik mintzatu. * Ez du gizonik hitz egin. Andreak ez du gizonik ikusi. * Andrerik ez du gizona ikusi.

Hortaz, badirudi onartu behar dela esaldi hauetan ageri den norninalizazioa merezi ukan aditzaren osagarri zuzena dela, eta ez sujektua. Batzuetan garbiro ageri da hori, ergatibo dena bistan delako:

Zuk bai merezi duzula jan gabe gelditzea. Hark ez du gurekin etortzea merezi.

Merezi ukan aditzarekin osaturiko esaldietan, hala ere, ez da nahitaezkoa ergatiborik agertzea. Batzuetan agertuko da, beste batzuetan ez:

Page 9: Atarko Probak birpasatzeko

Argudio txepel horrek ez du erantzutea merezi. San Ferminetara joatea merezi du.

Hau ez da harritzekoa, bai baitaude beste zenbait aditz ukan hartzen badute ere ergatibo barik erabiltzen direnak:

Euria egin behar duela ematen du. Iduri du laster sendatuko zarela.

Balio izan aditza ere hor dago, nahiz honek bi erabilerak onartzen dituen:

Zer balio du tematzeak? Ez du balio orain etxea konpontzen hastea.

Beraz, tradizioaren eta herriaren erabileraren arabera, ez da inolako zalantzarik nominalizazioa absolutiboan (edo partitiboan) erabiltzen dela, baina ez ergatiboan:

Ez dakit merezi duen erantzutea. Mereziko ez du, bada, guziok elkartzea! Ez du merezi horregatik haserretzea. Merezi ote du horrela bizitzea?

Hau guztia kontuan hartuta, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) erabil bedi absolutiboa, eta ez ergatiboa, horrela erabiltzen baitu herriak bere eguneroko hizkeran eta horrela erabili izan baita euskararen tradizioan ere:

Joatea merezi du.

* Joateak merezi du.

Ikastea merezi du.

* Ikasteak merezi du.

Ohar zaitezte Euskaltzaindiari egin zioten beste galdera/arau honetaz

Galderaren izenburua: "baino ez", “baizik eta”, "besterik ez" eta nominalizazioa

Galdera: Nominalizazioa eskatzen al dute “besterik ez / baino ez” daramatenek?

Ondorengo hauetatik zein dira zuzenak?1. Zure lana hori egin baino/besterik ez da2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da3. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratu4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea5. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratu baino/baizik6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik

Erantzuna: Lehen perpausa okerra da. Izan ere, “zure lana” predikatua bada (edo subjektua, baina berdin da) predikatu horren subjektua “-t(z)ea” formakoa izan ohi da:zure lana hori egitea da / *zure lana hori egin da.zure lana da hori egitea / *zure lana da hori egin.

Horren arabera:1. *Zure lana hori egin baino/besterik ez da OKERRA

Page 10: Atarko Probak birpasatzeko

2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da ZUZENA3. Zure egitekoa ez da hara joatea, *baizik eta hemen geratu LEHEN ZATIA ZUZENA DA ETA BIGARREN ZATIA OKERRA4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea ZUZENA5. Zure egitekoa ez da hara joatea, *hemen geratu baino/baizik LEHEN ZATIA ZUZENA DA ETA BIGARREN ZATIA OKERRA6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik ZUZENAHorrez gainera, ikus datu-base honetako “baino ez” sarrerak.Data: 20010607Erantzulea: Patxi Goenaga

Page 11: Atarko Probak birpasatzeko

8. T(Z)ERIK nominalizazioa

Gogoan izan –T(z)erik nominalizazioak ezintasuna adierazten duela. Zentzu inpertsonala duenean EGON aditzarekin erabiliko dugu, eta zentzu pertsonala duenean IZAN aditzarekin.

Ez dago erreTZERIK Ez dut erreTZERIK

Ez nahastu bi hauek Ez daukat zer egin/ zer eginik bezalakoekin

Ikus ondo dauden adibide hauek

Ez dut nora joanik Ez dut nora Joan Ez dut joaterik Ez dut joatekorik. (Joateko erabil dezakedan autorik, adibidez

9. T(Z)EAGATIK / -AGATIK

Bi hauen artean dagoen ezberdintasuna ere askotan galdetu izan dute. Berez ez dagokio nominalizazioari; kontu sintaktikoa baita, baina gogoan izan

Zuk ariketak ondo egiteagatik, ez dut uste saririk jasoko dudanik nik.

Zuk ariketa ondo eginagatik, ez dut uste saririk jasoko duzunik.

10. Mugagabearen erabilera

Mugagabea honako kasuetan erabiltzen da:

1. Partitiboa.

Ez dut lagunik ikusi.

Kontuan hartu partitiboaren erabilera seguru galdetzen dutela. Batez ere, izena kontagarria denean

2. Instrumentala eskatzen duten zenbait adierazpide.

Page 12: Atarko Probak birpasatzeko

Instrumentala singularrean zein pluralean erabiltzen da, jakina. Baina gehienetan mugagabean agertuko zaigu. Kontuan izan behar dugu, hala ere, ez dela gauza bera “eskuz” eta “eskuaz”. Hala nola, “buruz” eta “buruaz”.

Buruz zekien baina Buruaz pentsa ezazu! Eskuz egin du baina Eskuaz egin du. Oinez etorri da. Gauez lan egiten du. Bihotzez diotsuet. Gogoz egin zion mesede hori.

Izen nagusiak.

Pertsona izenek beti hartzen dute mugagabe forma. Leku izenek ere joera berbera dute, baina zenbait kasutan singularrean erabiltzen dira.

Anttoni suertatu zitzaion halakoa. Agurtzaneri ez genion jaramonik egin. Gasteizi itsasoa besterik ez zaio falta. Hondarribian izugarrizko hondartza dago.

Zenbatzaile zehaztuak.

Zenbatzaile zehaztuak ditugu: bat, bi, hiru, …

Mugagabearen erabilera zaindu. Multzo ezezagunaz ari garenean beti mugagabea erabiliko dugu:

Bi mutil_ etorri dira zutaz galdezka. (Nortzuk ziren? Ezta ideiarik ere). Hiru lagun_ etorri ziren (mugagabea) Lau liburu_ desagertu dira gaur (mugagabea)

Hala ere multzo ezagunaz ari garenean bai singularra (bat) bai plurala (beste zenbaki guztiak) hartuko ditu.

Hiru alabak oso zintzoak dira (multzo ezaguna, pluralean) Utzi zenizkidan lau liburuak galdu ditut (multzo ezaguna, beraz, pluralean).

Zenbatzaile zehaztugabeak.

Zenbatzaile zehaztugabeak ditugu: hainbat, honenbeste, asko, gutxi, zenbait, makina bat, …

Zenbait tokitan izan da (Ez dugu zeintzuetan izan den zehaztu) Hainbat jendek ez daki zer egin (Ez dugu argitzen nortzuk diren hain zuzen) Afrikar_ askok ez du jatekorik.

Page 13: Atarko Probak birpasatzeko

Hainbat lan_ alferrik galdua. Hamaika gezur_ esan zigun. Jende_ gutxik daki hori.

Leku izen ez diren galdegileak.

Honako hauek ditugu: norentzat, norengan, nork, zer, …

Nori gertatu zaio? Nork esan du hori? Noren kontra zaude? Zerk eman dizu min?

Zein, zer, zenbat galdetzaileekin doazen izenak.

Zein lagunekin joango zara? Zein anaiari oparituko diozu? Zer ordu_ dela diozu? Zer ordutan elkartuko gara? Zenbat urte_ dituzu? Zenbat lekutako jendea bildu da?

Izenordain mugagabeak.

Honako hauek ditugu: edonor, ezer, zerbait, norbait, …

Edonork ez daki hori. Norbaitek esan du. Zerbaitetarako nahi izango du.

Izenordainak.

Honako hauek ditugu: ni, zu, zuek, haiek, elkar, … Gurekin etorriko da? Ni(re)gatik egin duzue, eskerrik asko. Elkar beti mugagabean deklinatzen da (izen nagusia balitz bezala) Elkarrekin joango gara. Elkarri idazten diogu. Elkarren aurka aritu ziren.

Kantitate konparatiboak.

Konparatzen den izena beti mugagabean agertuko zaigu.

Zuk nik adina diru_ duzu. Amak aitak beste jenderi esan dio. Ander Marian bezainbeste lekutara joan da.

Page 14: Atarko Probak birpasatzeko

Ez zekien Gasteizen hainbeste jende_ bizi zela. Honenbeste proposamen_ dudanez, ez dakit zer egin.

Halako + izena.

Erdarazko “tal…” adierazteko, mugagabean erabiltzen da. Honelakorik esan nahi ezean, era mugatuan erailiko dugu:

Halako tokitan eta halako egunetan bilduko zirela agindu zuten. baina Halako gauzak entzutea zaila da.

Zenbait izen leku kasutan.

Zerrenda honetan agertzeak ez du esan nahi beti mugagabean deklinatu behar denik.

Elur, euri, laino, eguzki, ilargi, argi, ur, … Elurretan ibili ginen. Su, ke, … Sutan jarri zen. Txiki, gazte, ume, … (denbora adieraziz) Horiek txikitako

oroitzapenak dira. Hotz, bero, … Berotan har ezazu. Lo, amets, … Lotara joan da. Zor, pena, neke, meza, duda, … Zorretan utzi zuen. Leku, toki, … Leize hori tokitan dago. Izerdi, odol, … Izerdi patsetan ailegatuz iren. Ezker, eskuin, … Eskuinetara jo zuen.

Ohar gaitezen, oso ezberdinak direla: “eguzkitan”, “ilargitan” (haien argipean) eta “eguzkian”, “ilargian” (haien azalean, haien barnean. Neil Armstrong ilargian egon omen zen guk, ordea, ilargitan pasa dugu eguna.

Predikatua.

“Izan” aditzarekin artikuluz nahiz artikulurik gabe erabil daiteke, baina ondorengo kasu hauetan mugagabean erabiltzen da: bidali, bihurtu, aukeratu, izendatu, joan, egon, …

Morroi_ joan da. Apaiz_ bidali ninduten. Sagar tarta harri_ bihurtu zuen. Euskaltzain_ izendatu dute.

Egin, eragin, eman, hartu aditzek osatzen dituzten aditz lokuzioak.

Aurreko egunean min_ hartu nuen.

Page 15: Atarko Probak birpasatzeko

Bulegariarekin hitz_ egin ondoren. Lausenguen bidez hitz_ eragin zion. Amore_ eman zuten.

11. Mugagabearen erabilera: kasu bereziak.Iraupena eta maiztasuna.

Luze samarra litzateke zer dela eta arau hau, baina hona hemen euskatzaindiak dioena:

ARAUAHorrenbestez, euskal literatur tradizioa eta ahozko euskararen erabilera kontuan hartuz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia iraupena eta maiztasuna adierazteko zenbatzailedun sintagmen erabileraz:

1. IRAUPENAADIERAZTEKO— Absolutiboaz eta instrumentalaz gainera inesiboa erabiltzen da maiz iraupena adierazteko sintagmetan.— Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,

Hiru astean asko hazi da haurra. Hiru urtean ikasi du euskara. Lau urtean lan egin du Afrikan.

Hauetan denetan iraupena adierazten da. Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko da:

Lau urtetan antolatu dute tanborrada.

2. MAIZTASUNAADIERAZTEKO— Maiztasuna adierazteko ereduen artean, mugagabeko erabilerekin batera, hots:

Lau urtez behin elkartzen dira senitartekoak. Lau urtetarik behin elkartzen dira senitartekoak. Lau urtetarik lau urtetara elkartzen dira senitartekoak. Lau urterik behin elkartzen dira senitartekoak.

— Formaz mugatu singularra dena ere aukeran dugu: Lau urtetik behin elkartzen dira senitartekoak. Lau urtetik lau urtera elkartzen dira senitartekoak.

— Inesiboaren kasuan, berriz, forma mugatua da erabili behar dena honelakoetan: Lau urtean behin elkartzen dira senitartekoak.

— Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea onartzekoa da: {Astero, hilero, ordulaurdenero...} etortzen da.

Baina bada hedatuxea den egitura bat, gaitzestekoa dena: -ERO atzizkiaren bidez osatua den *[zenbatzailea + izena + -ero] sintagma: *Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek. *Hamabost egunero etortzen zait bisitan.

Page 16: Atarko Probak birpasatzeko

—Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin nahiz hamabosterik behin-en parean.

12. Hiru eta Lau numeroak.

Euskaltzaindiak uste du hiru (eta lau) zenbatzailea salbuespentzat jo behar dela euskal deklinabidean eta horregatik hauxe erabakitzen du:1) Hiru izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: hiru, hirua, hiruak (abs); hiruk, hiruak, hiruek (erg), e.a.2) Izenordain baten funtzioa duenean (alegia, sintagma osoa berak bakarrik osatzen duenean), honelaxe deklinatuko da:

mugagabea plurala mugg pluralaHiru hirurak Lau LaurakHiruk hirurek Lauk LaurekHiruri hirurei Lauri LaureiHirurik — Laurik —Hirutan hiruretan Lautan LauretanHirutako hiruretako Lautako LauretakoHirutatik hiruretatik Lautatik LauretatikHirutara hiruretara Lautara LauretaraHiruren hiruren Lauren LaurenHirurekin hirurekin Laurekin LaurekinHirurentzat hirurentzat Laurentzat LaurentzatHirurez hirurez Laurez Laurez

3) Analogiaz sortu diren zazpirak, zortzirak eta horrelakoak bigarren mailan utzi beharko lirateke euskara idatzian, hauek bokalez bukaturiko izenak bezala deklinatzen baitira: seiak, seietan, seietatik, e.a.

13. Aditz erregimen bereziak / arazi.

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia ondoko aditz hauen erregimenaz:

• gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du: "Mikel gonbidatu dute" • iguriki aditzak NOR-NORK eskatzen du: "Ez dute bertzerik igurikitzen" • itxoin eta itxaron aditzek NORK-NORI eskatzen dute objektua dutenean: "Mireni itxoin zioten eguerdiraino". Eta objekturik gabe daudenean NOR-NORK behar dute: "Egongelan itxoin dute goiz osoan" • deitu eta lagundu bietara erabil daitezke: "Mikeli deitu diogu", "Mikel deitu dugu"; "Mikeli lagundu diote", "Mikel lagundu dute".

Nahi – Gura / behar aditzak

Page 17: Atarko Probak birpasatzeko

1. Nahi izan / gura izan aditzak (nahiago izan /gurago izan aditzak ere bai) aditz laguntzaile iragankorrarekin erabiliko dira, ondoan agertzen den partizipio burutua edozein motatakoa delarik, baita iragangaitza denean ere:a) Barre egin gura zuenb) Egia esan nahi diogud) Ez du isildu gurae) Bihar etorri nahi du• du-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzailea• da-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzaileaGomendio orokor horrek baditu hedadura desberdineko bi salbuespen, nahi izan aditzari dagozkionak:A. Nahi izan aditz iragangaitz batekin agertzen den kasuetan datiboarekiko komunztadura enplegatu behar bada, zaio-saileko jokabidea erabiliko da beti:a) Garrantzi handiko gai batez mintzatu nahi natzaizub) Lagunak ere ikustera etorri nahi zitzaizkidan• zaio-aditza + nahi ====> [aditza] + nahi + zaio-saileko aditz laguntzailea

Behar

1. Behar izan aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da, ondoan agertzen den aditz osagarriaedozein motatakoa delarik, iragangaitza denean ere bai:a) Lan egin behar dugub) Liburua ekarri behar zenidanc) Etxera joan behar dut• du-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea• da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea2. Halere, lehen puntuan esana ez da beteko behar izan aditza, datibodun aditz iragangaitz batekinagertzen denean. Orduan izan laguntzailearen zaio-saileko formak erabiliko dira beti:a) Bihar mintzatu beharko natzaizu gai horretazb) Azkenerako gauza guztiak ahaztu behar zaizkizu• zaio-aditza + behar ====> [aditza] + behar + zaio-saileko aditz laguntzailea3. Bestalde, zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan batez ere, behar izan aditzak izan laguntzaileahar dezake aditz iragangaitzekin:a) Joan behar naizb) Ez zara ikaratu beharJokabide hau ere ez da gaitzesten:• da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + da-saileko aditz laguntzailea.

Page 18: Atarko Probak birpasatzeko

Arazi

Hau da arauaren forma berria:

1) Aditz "arazleak" eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak, salbuespen bakarra adierazi delarik.

2) Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.

3) Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.

4) Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

Eta aditz errejimenaz hurrengo hau

1. Arazi-ren subjektua beti ergatiboan doa: Koldok etorrarazi du Mikel.2. Oin aditzaren objektua beti absolutiboan: Sagarrak salarazi ditugu.3. Oin aditza iragankorra denean, subjektua datiboan darama: Niri liburua irakurrarazi zidaten.4. Oin aditzaren subjektua absolutiboan doanean, absolutiboan ageri da perpaus kausatiboan ere: Mikel jarrarazi dute.5. Oin aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian objekturik ez badu, bi egoera bereizi behar dira:a) Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin datiboa eskatzen du subjektuak: Mikeli janarazi diote; Mikeli irri eginarazi diote.b) Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin, aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak subjektu biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri da (Inori ez diogu pairarazi behar), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa (Ura irakinarazi dute).

Bihurtu eta antzeko aditzak

Hau da Euskaltzaindiaren erabakia: perpaus baten barnean bi nor-sintagma agertzen direnean, eta horietako bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori: ura ardo bihurtu zuten. Hala ere, sintagma izen soil batek osatu beharrean beste ingurukariz janzten denean, izenondoak, izenlagunak, adjektibo konparatiboak, perpaus erlatiboak, e.a. erabiliz, orduan artikulua eskatzen du askotan. Kasua, berriz, beti absolutiboa erabiliko da: emakumerik ederrena bihurtu zen.

Txarto egin ohi diren zenbait aditz erregimenak

Hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia aditz batzuen erregimena dela eta

Page 19: Atarko Probak birpasatzeko

Gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Mikel gonbidatuko dugu”

Iguriki / itxoin eta itxaron aditzek ZER-NORI-NORK eskatzen dute objetua dutenean: Mirenik denbora luzean itxoin zioten. Eta objeturik gabe daudenean, NOR-NORK behar dute: Egongelan itxarongo dute.

Deitu eta lagundu, berriz, bietara erabil daitezke zentzu aldaketarik gabe. Mikeli deitu diogu, Mikel deitu dugu.

14. Bi atzizkidun subordinatuak

Zenbait menpeko esaldik bi osagai dituzte. Bigarrenaren agerpena derrigorrezkoa eta lehenengo osagaiarena aukerazkoa kasu batzuetan.

Etxean geratuko naiz HARIK ETA zu etorri ARTE

ZENBAT ETA altuago hitz egin ORDUAN ETA txartoago nuen eztarria HAINBAT ETA

Utziko diot erretzeari ZEREN (ETA) ez BAITu logikarik erretzeak DuEN

Eros iezadazu AHALIK ETA handiENAALBAIT

Hain da altua NON ez deN atetik sartzenBAITa

15. ELKARkariak

Elkar izenordearen erabilera ere askotan galdetu dute. Kontuz ibili ELKAR izenordearen deklinazioarekin (guztiak salbu eta NORK). Gogoratu ELKAR beti izango dela singularra komunztaduran.

16. BIHURKARIAK

Bihurkariek ezaugarri asko dituzte: dagokion deklinazioa behar dute, beti izango da singularra komuztaduran baina garrantzitsuena da aurren daraman genitiboa nola deklinatu behar den.

Nik NEURE BURUAri galdetzen diotHik HEURE BURUAri galdetzen diok/nHark BERE BURUAri galdetzen dio

Page 20: Atarko Probak birpasatzeko

Guk GEURE BURUAri galdetzen dioguZuk ZEURE BURUAri galdetzen diozuZuek ZEUENBURUAri galdetzen diozueHaiek BEREN BURUAri galdetzen diote

Adi 3. pertsona plurala

17. ERAGIKETA MATEMATIKOAK

Nola irakurri hauek?

5 X 10 = 5010 / 2 = 55 + 6 = 1115 – 6 = 9

Kontuz irregularrak izan daitezkeenak: 1 / 2 , 1 / 3, 1 / 4Eta adi ehunekoekin, ehuenkoen deklinazioarekin alegia

%15 eta ez %15a

18. Baldintzetan tenpus komunztadurak.

Kontuz lehen aldiko berezitasunekin (joango zen = joango zatekeen)

19. –N SUSMOA, ELAKO SUSMOA

Adi egon erlatibozko eta konpletiba berezi hauekin. Gogoratu (E) LAREN ez dela existitzen euskaraz.

20. ZAIN, BELDUR

Izen (sustantibo) hauek dira bere menpean zehar galderak onatzen dituzten bakarrak

Beldur naiz ez ote den berriro gertatukoMiren eta bere lagunak irakasleak noiz hasi(ko (zen)) zain zeuden

21. Bezain, adina, adinako (beste, besteko)

Page 21: Atarko Probak birpasatzeko

Kontuz ibili bezain eta adina / beste nahastearik batetik, eta bestetik adi egon adina / adinako hauen artean dagoen ezberdinatasunarekin

22. Bezala/bezalako Moduan/moduko

Askotan galdetu izan dute zein den bezala / bezalako hauen artean dagoen ezberdinatasuna.

Bestetik gogoratu bezala eta moduan (tankeran, eran...) sinonimoak badira ere, bigarren honek NOREN kasua eskatzen duela.

23. Herrien deklinazioa

Adi ibili zeintzuk herrik duten artikulua, zeintzuek duten a itsatsia eta zeintzuek ez bata ez bestea.

a-rik ez -a beti -a kasu batzuetanAltsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu......

Aezkoa, Alegia, Aria, Atarrabia, Bedia, Burundia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Garaioa, Getaria, Gipuzkoa, Hendaia, Ledia, Legaria, Leioa, Lemoa, Makea, Mendabia, Mendigorria, Mungia, Muskaria, Nafarroa, Olarreria, Ondarroa, Ordizia, Ostankoa, Pasaia, Plentzia, Urkea, Usua, Zaldibia, Zestoa, Ziordia, Zuberoa, Zuia, Zumaia

Azkoitia, Azpeitia, Basaburua, Berriatua, Bizkaia, Busturia, Erribera Beitia, Erribera Goitia, Ermua, Euskal Herria, Harana, Honbarribia, Iruñea, Itzagaondoa, Lizagorria, Mallabia, Mañaria, Mutiloa, Urizaharra, Zigoitia.

*Molde honetakoak dira beste zenbait izan ere: Euskaltzaindia Ajuria Enea...

Page 22: Atarko Probak birpasatzeko

22. Aditz auxilarrik gabeko zehar galderak

Batzuetan zehar galderan agertu beharko litzatekeen aditz auxiliarra jan ohi dugu.Adibidez: Ez daukagu nora joan

Badakit oporretan nora joan

Esaldia ezezkoa denean askotan partizipioari partitibo marka jarri izan zaio. Horrela

“Ez daukagu nora joan” eta “ Ez daukagu nora joanik”

sinonimotzat hartu ahal ditugu.

Adi egon “zertan” galdetzailea erabiltzen denan, kasu honetan ezin baita “Behar” erabili.

“Ez daukazu zertan egin” eta ez “ Ez daukazu zertan egin behar”

9. T(Z)EKOTAN Baldintzazkoa / –KO BA baldintzazkoa

Kontuz ibili Tekotan eta –ko ba... baldintzazkoak ez dira (e)Z GERO / EZEAN edo BA- bezalakoak.

25. Bera (eta bere deklinazioa) Berdin; Beraren adberbializazioa (bertan bertako)

Adi ibili goian aipatu ditugun guztien artean dagoen ezberdintasunarekin.Alkate bera etorri da. Alkatea bera etorri da.Udaletxe berean egon gara. Udaletxean bertan egon gara.

26. GALDEGAIA

Galdegaia askotan galdetu izan den kontua da. Batez ere galdegaia aditza izan denean. Gogoratu ondo noiz erabili behar den.

27. MOTIBATIBOA

Kontuz NORENGATIK kasuarekin. Ez du balio pasiboa adierazteko.

Hau nigatik egina da / Hau nik egina da.

Page 23: Atarko Probak birpasatzeko

29. Erlatibo deklinatua

Kontuz “Badago/ bada .........na/nik” bezalako esaldiekin.

30. Jerundioak

Batez ere –t(z)en jerundioa ebitatzekoa. Gogoan izan noiz erabiltzen diren

31. Hitz konposaketaren marratxoahau da Euskaltzaindiaren erabakia:

1. Bereiz idatziko dira: — aposizioak (Bidasoa ibaia), — egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin), — etxez etxe moduko bikoiztapenak, — egin berri modukoak, — mahai gainean gisako posposizioak, — bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak, — lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian, — lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).

2. Marrarekin idatziko dira: — gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, — apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, — seme-alabak, zuri-gorri modukoak, — barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, — Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella).

3. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala: — eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, — kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak. (Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).

5. Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.

Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterketa.Hitz konposaketan gidoia noiz erabili behar den askotan galdetu dute.Seme-alabak bezalako hitz konposaketa adibidetzat hartuta gogoratu (-) ETA falta denean jarri behar dela.

Page 24: Atarko Probak birpasatzeko

32. Letra larriak noiz erabili

Hona hemen Euskaltzaindiaren erabakia

Tituluak

Letra larria behar dute lehendakari, presidente edo erregina bezalako tituluek, ondoan izena dutenean: "Elizabeth Erregina", ez *"Elizabeth erregina". Letra xehea behar lukete, aldiz, oroharreko adieran erabiltzen direnean: "Frantziako presidenta izan zen De Gaulle".

Ohart bediz kargu-izenak izen berezi direla eta letra larria behar dutela: "Frantziako Errege zen Louis XVI-a" (vs "Frantziako erregeetarikoa izan zen Louis XVI-a"). Letra larriz ezar itzazu, halaber, erregetasunezko tituluak: "Haren Majestatea" edo "Haren Goratasuna".

Erreligioak, jainkoak, doktrinak eta haien jarraikileak

Letra larria behar dute (Ingelesez bezalaxe) errelijioen izenek, eta bai errelijio-jarraikileenek ere: Islam eta Muslim (edo Musulman), Giristinotasun/Kristautasun eta Giristino/Kristau, Judaismo eta Judu, Buddhismo eta Buddhista...

Doktrinen eta pensamendu-sistemen izenek ez dute letra larririk behar, izen berezi batetarik eratorri izan direnean salbu. Beraz, errepublikazaletasuna, materialismoa, baina Marxismoa, Platonismoa.

Ortziko gorputzen izenakMars planeta, Pollux izarra.

Izen bereziak diren kasuez gain, erabil bitez letra larriak ibili erakunde eta karguen kasuan.

33. Omen bide ohi ote

Aditz partikula hauen esanahia eta erabilera galdetu izan dute askotan. Adi ibili “bide” partikulak ezezko esaldietan hartzen duen lekua.

34. Espainolezko “que” kausala

Espainolez QUE kausala dena euskaraz nola adierazten den askotan galdetu duten kontua da.

Me voy que tengo que trabajar.Banoa, lan egin behar dut(-)eta

Page 25: Atarko Probak birpasatzeko

35. Terakoan/tutakoan/tean/(e)neko DENBORALAK

Hauen artean zer ezberdintasun dagoen askotan galdetutako kontua da:Klasera sartzerakoan zarata bat entzun nuenKlasera sartutakoan zarata bat entzun nuenKlasera sartzean zarata bat entzun nuenKlasera sartu nintzeneko zarata bat entzun nuenKlasera sartu nintzenerako zarata bat entzun nuen

36. Inperatiboak hirugarren pertsona

Inperatiboak hirugarren pertsona zein den askotan galdetutako kontua da

Trinkoa + laSubjuntiboa + laAginterazko adizkia

37. Beste eta inor-en deklinazioa

Beste / bestea / beste bat noiz erabiltzen den eta zein den mugagabearen zentzua askotan galdetu dute

Hori beti ari da besteren lepotik barre egiten

Bestalde INOR (eta deribatuen) deklinazioa eta erabilera zein den galdetu dute

38. Gutxienez, behintzat, behinik behin, bederen

Noiz erabiltzen diren eta zeintzuk diren esanahiak galdetu ahal izango zaizue.

39. Ortografia Ñ-REN ERABILERA / H-ren erabilera EUSKARAZ

Kontuz ibili ñabardura, Oñati, Gueñes eta anderño bezalako hitzekin

Page 26: Atarko Probak birpasatzeko

40. “Nor eta”.. ESAMOLDEAK

“Nork eta zuk esan behar didazu zer egin behar dudan!”

41. Puntuazio markak

Bi puntuak eta kakotsak (komak) erabiltzen dakizuen galdetu ohi dute.

Kontuz subjektu eta aditzaren arteko komekinBi puntuen erabilera: azalpena edo enumerazioa

Birpasatu balio hauek guztiak

42. Atzizkibidea (Atzizki aktiboak / pasiboak)

Kontuz ibili KOR KOI GARRI atzizkiekin.

Hilkorra sineskorra elizkoia

Hilgarri sinesgarri

43. Atzizkibidea II (Akzioak/agenteak/ondorioak)

Kontuz ibili era berean KETA /KUNDE / MEN / PENGILE/ TZAILE / LE.

44. Postposizioen deklinazioa

Zehar, barrena, buruan, barru... zeintzuk deklinabide markak eskatzen dituzte?

45. Kontrakotasuna adierazteko juntagailuak

Aitzitik, ordea, (kontuz, ordez) hala ere, haatik

46. Bide batez, bide nabar, batez beste formakBide batez, bidenabar, batez beste, besteak beste formak

Page 27: Atarko Probak birpasatzeko

47. Lehenengo egunean, lehengo batean

Lehengo egunean kalean ikusi zintudanLehengo bateanAurreko egunean

Behinola ikusi zintudan

Kontuz, beste egunean formarekin

48. Jakina, noski, bai/ez horixe esalmoldeak

Adostasuna adieraztekoak. Adibideak:Bai, noskiJoan egingo naiz, jakinaEz horixe

49. Osterantzean, barik (ordez)

Adi ibile hitzon esanahiarekin eta hauen sinonimoekin

50. Eskutitzetako agurrak

Erregistro egoki erabili behar lagun artean ari denean, eta begirunez tratatu behar denean

57. Esalmolde sozialak

“Egonean, hil artean bizi hainbestean”

58. Erdipurkiko kontuak adieraztekoakKili-kolo, halan holan... (Kontuz nola hala, hala nola)

59. Ia-ia / justu-justu adierazteko moduak

Doi-doi, justu juste, ez ....nean, partizipioa+ ez+ partizipioa (erori ez erori)

Page 28: Atarko Probak birpasatzeko

60. Harridura adierazteko esamoldeak

Ez da izango , ene bada, bai zera...

61. Animoak emateko esamoldeak

Eutsi goiari, Animo, hori duk hori

Baita posturak egitekoak ere

62. Azalpenak emateko esamoldeak

Hara, begira

63. Gaitzesteko esamoldeak

Alean marka sustantiboak. Ezta pentsatu ere...

64. Onomatopeiak

zirt edo zart, di-da, dilin-dalan, mauka-mauka, dinbi-danba, barra-bara, bolo-bolo

65. Baieztapena azpimarratzekoak

“Ez da makala GERO, BAINA”“Joango ez naiz, bada!”“Ez, joan barik”

66. Alde egiteko esamoldeak

utikan, alde, hanka, ospa

67. Espainolezko “Mira por donde bezalakoak”

Espainolezko: “y va y ...”, “mira que....”, “mira por donde”-tea ere, hara non ..., esan EZ dit, ba......

68. Harridurazko perpausak

Zein....enHori....na

Page 29: Atarko Probak birpasatzeko

Bai... la Kontuz ez da espainolezko si que...Zein polita den!Hori polita dena!Bai polita dela!Polita zer da bera!

Kontuz espainolezko “si que” Euskaraz ez da bai -la

70-73 AditzakBestalde gogoan izan beti galdetuko dizkizuetela adizkiak, potentzialean eta subjuntiboan