ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak,...

34
ATARIKO PROBA Zertan datza? Jokin

Transcript of ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak,...

Page 1: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

ATARIKO PROBA

Zertan datza?

Jokin

Page 2: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

ATARIKO PROBA

1. EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba

gainditu behar da.

2. Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.

3. Atariko probak ordubeteko iraupena du.

4. Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko

dute. Galdera hauek azterketan bertan nahasian aurkezten zaizkio

azterketariari:

o ahozko hizkuntzan oinarritutakoak;

o testuinguru jakinetarako esaldien egokitasuna neurtzen dutenak;

o esaera eta esamoldeak;

o lexikoa;

o morfosintaxia (lau azpi-multzotan banaturik: deklinabidea eta

posposizioak; aditz morfologia; perpausak (koordinatuak, txertatuak,

galdegaia); partikulak (ere, elkar…), atzizkiak eta juntagailuak);

o batua jakitea;

o hizkuntza idatziaren ulermena;

o beste batzuk (datak eta orduak, matematika-formulen eta eragiketen

irakurketa, puntuazio-ikurrak).

5. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

6. Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten

azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira,

inolako «numerus clausus»ik gabe.

7. Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez

bada, azterketari onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko

langara iristen ez direnen artetik, hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira,

azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori

hartuko da gainditze-langatzat.

Page 3: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Nola banatzen dira galdera horiek?

30 ahozko hizkera: esamoldeak, esaerak, agurrak, elkarrizketa zatiak, egoerak, galde-

erantzunak...

Adibideak:

1. Zer ikusi ... Nola bukatzen da esaera

zahar hau?

a) hainbat erakutsi

b) hainbat itsusi

c) hura ikasi

d) horrenbeste utzi

2. Hemen nago ezertarako gauza ez

naizela. Zer esan nahi duEz dela ezer

egiteko gai

a) Alferkerian dagoela

b) Ez duela ezer egiteko betarik

c) Ezinegona duela

3. Hauetako zeinek ez du balio iritzia

azaltzen hasteko?

a) Gure kabuz...

b) Ene aburuz...

c) Gure uste apalean...

d) Nire ustetan...

4. Haserre dagoela adierazteko, zein da

egokiena?

a) Sutan dago!

b) Suak hartu du!

c) Jo eta su dabil!

d) Sukarrak hartu du!

5. Bermeon arraina merke dago.

Aukeratu ezadostasuna adierazteko

erantzun egokiena:

a) Bai horixe merke!

b) Merke? Bai zera!

c) Merke? Bai, atzean!

d) Merkerik ere!

6. Bejondeizula! Zer adierazteko

erabiltzen da? (ahozko hizkera)

a) Norbaiti zerbait ona opa diogula

b) Norbaitekin haserre gaudela

c) Norbaitekin ados gaudela

d) Norbaiti zerbait eskatzeko

7. Miren eta Pello harpa jotzen aritu

dira. Aukeratu baliokidea:

a) Barrez lehertzen egon dira

b) Adarra jotzen aritu dira

c) Solasean aritu dira

d) Eztabaidan aritu dira

Page 4: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

10 lexikoa: hiztegia, sinonimoak, antonimoak, hitz multzoak, definizioak...

1. Zein ez da animalia gazte bat?

a. Idia

b. Txahala

c. Txerrikumea

d. Arkumea

2. Horrek mundu guztia maite du oso

............. da eta.

a) maitakorra

b) maitagarria

c) maitalea

d) amorantea

3 Eskarmentua. Zer esan nahi du?

a. Pertsona bati ikas dezan jartzen

zaion zigorra

b. Animaliek eduki ohi duten

gaisotasun mota

c. Jardunean lortzen den esperientzia

d. Esklabuek jasaten duten egoera

larri eta krudela

4. Ondoko zerrendetatik hiru ondo

daude, baina batek tokiz kanpoko izen

bat darama. Zein da zerrenda hori?

a. onddoa, kuletoa, gibelurdina,

galanperna

b.ordezkaritza, egoitza nagusia,bulegoa,

idazkaritza

c. lepoa, sorbalda, laidoa, zangoa

d. beruna, burdina, urrea, zilarra

5. Txerriki, idiki, odolki hitzek zer

adierazten dute?

a. portaera desegoki bat

b. zenbait animaliarekiko kon-painia

c. haragi edo janari-mota bat

d. animalia gazteak, kumeak

6. Oso erraz atxeki edo eransten den

gauza:

a. lokarria

b. itsaskorra

c. atxekigailua

d. itsaskia

Page 5: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

24 morfosintaxia: deklinabidea, posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak,

partikulak...

Deklinabidea:

1. Herriko euli guztiek alde egiten

zuten ... gau misteriotsu hartan

a) nitik

b) niregatik

c) nitaz

d) nigandik

2. ... erraz ematen du amore. Zein da

zuzena? (morfosintaxia)

a) Hainbat pertsonek

b) Hainbat lagunak

c) Hainbat pertsonak

d) Hainbat lagun

Postposizioak:

1. Lan orduren ... jakingo dugu botikak eragin dion (morfosintaxia)

a) barrurako

b) bitartean

c) eta gero

d) buruan

Page 6: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Aditza:

1. Karmenen leiho azpitik ... lorepote

bat bota ziguten

a) gindoazela

b) gindoazen ordurako

c) joaten ginenean

d) ibiltzen ginela

2. Liburua utzi zizunean garaiz

itzultzea espero nuen. Bestela

esanda: Liburua utzi nizunean ...

a) garaiz itzuliko zeniezadala

nengoen

b) garaiz itzultzen zeniezada-

lakoan nengoen

c) garaiz itzuliko zenieza-

dalakoan nengoen

d) garaiz itzul zeniezadan

nengoen

3. Zuzen jokatzeko agindu geni-zuen

eta ahalik eta azkarren ibiltzeko.

Bestela esanda:

a) Zuzen joka dezazuen eta ahalik

eta azkarren ibil zinteztela agindu

genizuen

b) Zuzen joka zenezaten eta ahalik

eta azkarren ibil zin-tezten agindu

zintuztegun

c) Zuzen joka zenitzatela eta

ahalik eta azkarren zenbil-tzatela

agindu genizuen

d) d) Zuzen joka zenezatela eta ahalik

eta azkarren ibil zinteztela agindu

genizuen.

4. Zein dago gaizki?

a) atxilotuko dizute

b) deituko dizute

c) eskertuko dizute

d) itxarongo dizute

Page 7: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Esaldi motak:

1.

...... hauteskundetara aurkeztuko

zarena.

a) Baliteke

b) Badakit

c) Uste dut

d) Ez nago ziur

2. Lortu zuen gainditzea, .... asko

kostatu ...

a) nahiz eta / arren

b) nahiz eta / bazitzaion ere

c) nahiz eta / zitzaion

d) nahiz / arren

3. Etiopia eta Obabakoak idazle ... dira,

baina ez daukate gai ...

a) berdinarenak / berdina

b) berarenak / bera

c) batarenak / berdinak

d) berarenak / berdina

4. Arazoa jadanik konponduta dagoela

esan daiteke, baina ...

a) egia ez delaren susmoa daukat

b) egia ez deneko susmoa daukat

c) egia ez dela susmoa daukat

d) egia ez den susmoa daukat

Juntagailuak:

1. Ibil zaitez kontu horrekin;

..............., apurtu egingo da.

a) gainerakoan

b) bestela

c) ordea

d) aitzitik

2. Datu guztiak aztertu ondoren

........... atera dugu ondoriotzat.

a) delakoa

b) honako hau

c) horrelako hori

d) dena delakoa

3. Zure anaia afarira joan zen, eta zu?

a) Neu ere bai

b) Ere bai, noski

c) Baita ere joan nintzen

d) Bai joan egin nintzen

Page 8: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

8 euskara batua: ortografia, idazkera, euskalkietatik baturako aldaketak...

1. Zein dago zuzen euskara batuan?

a) Ez zait gustatzen irakasleek liburuak irakurteraztea

b) Ospakizun hartan irakur arazi zidaten testua oso trakets idatzita zegoen

c) Liburua irakurrarazi zidaten arren, biziki ona iruditu zitzaidan

d) Gobernuak ohar bat irakurri erazi die irrati guztiei

2. Euskara batuan, zein dago ondo?

a) Ez nebilen askok uste bezain gaizki

b) Ez neraman nik uste adinako pisurik

c) Gazte horiek bazterrak nahasten dabiltzate

d) Uso horiek Afrika aldera dijoaz

3. Lan eskaintza bi izan ditu, eta azkenean ... aukeratu du

a) Bizkaiko Foru Aldundiakoa

b) Bizkaiko Foru Aldundikoa

c) Bizkaiako Foru Aldundikoa

d) Bizkaiako Foru Aldundiakoa

4. Nola idazten da 1.672 zenbakia?

a) Mila seirehun eta hirurogeita hamabi

b) Mila seiehun eta hirurogeita hamabi

c) Mila seiehun hirurogeita hamabi

d) Mila seiehun eta hirurogeitamabi

Page 9: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

8 irakurmena: esaldien esanahia aukeratu edo baztertu, esaldi bat beste era batera

eman...

1. Hasieratik emakumeen aukera-berdintasuna bermatu izan balute, arazoa bideratuta

egongo litzateke. Alegia: (irakurmena)

a) Berdintasuna aldarrikatzeak arazoak sortzen ditu

b) Emakumeekin berdintasunez hitz egiteak ekarriko du konponbidea

c) Emakumeek aukera berak izateak arazoak sortzen ditu

d) Berdintasuna ziurtatu izan balitz, egun ez litzateke arazorik egongo

2. Artisautza, duela 50 urtera arte, XIX. mendean kateatuta zegoen, baina urte

gutxitan garatu egin da. Hots: (irakurmena)

a) Azken urte hauetan eraberritu da artisautza

b) Azken mendean atzera egin du artisautzak

c) XIX. mendean orain baino garatuago zegoen artisautza

d) XX. mendearen lehen erdian garatu zen artisautza

5 nozioak: ordua, data, eguraldia, neurriak, eragiketa matematikoak, puntuazio-

ikurrak...

1. Zein da zuzena? (nozioak)

a) 1994.eko apirileko 11a

b) 1994ko apirilaren 11a

c) 1994ko apirilaren 11

d) 1994eko apirilak 11

2. Noiz jaio zinen, ba? (nozioak)

a) 1976eko Ekainaren 5ean

b) 1976ko ekainaren 5ean

c) 1976.eko ekainak 5ean

d) 1976.go Ekainak 5ean

Page 10: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Nola erantzun?

ARAU OROKORRAK:

1. Galdera hitza baino item-a erabiltzea egokiagoa da, galdera hutsa baino gehiago

azterketariak erantzun edo askatu behar duen problema bat aurkezten duelako. Item

hauek bi atal dituzte:

a) Lehen zatia edo planteamendua: enuntziatua, galdera, baieztapena, esaldia,

hitz zerrenda, egoera baten azalpena... Itemaren planteamendu hau osorik

irakurtzeak –eta ez gainetiko irakurketa- erantzun egokia aurkitzen lagunduko

dizu.

b) Bigarren zatia edo aukerako lau erantzunak (a, b, c, d), hots, hautatu behar

dituen aukerak: bat zuzena eta hiru okerrak edo distraigarriak.

2. Irakur itzazu arreta handiz argibideak, oharrak eta galderak

3. Identifika itzazu galdera bakoitzeko hitz gakoak, berauek adierazten baitituzte

erantzun zuzena edo okerren baldintzak. Bai / ez eta zuzen / oker / gaizki (kontuz ibili

ezezko planteamendua daukatenekin) bezalakoak funtsezkoak izaten dira itemek

eskatzen dutena ulertu ahal izateko. Beste hitz gako batzuk hauek izan daitezke:

a) Aukeratu jarraipen egokia / erantzuna

b) Zein galderari erantzuten dio?

c) Zeinek ez du zerikusia ...rekin?

d) Zein ez dago ondo euskara batuan?

e) Nori / noiz esaten da?

f) Egokia / desegokia

g) Bestela esanda

h) Hortaz / beraz

i) Osatu

j) Tokiz kanpo

k) Esaera

l) Zer esan nahi du?

4. Item guztiek berdin balio dutenez, egitzazu lehenengo errazenak, galdera zailetan

denbora galdu barik. Horietan egizu marka bat eta gero, denborarik izanez gero,

errepasa itzazu erantzun gabe utzitakoak.

Page 11: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

5. Erantzun zuzena zein den ez badakizu, hasi ezabatzen okerren daudenak; horrela

eginez, eliminazioz, erantzun zuzena asma daiteke.

6. Erantzun bi ontzat ematen badituzu, gogora ezazu erantzun zuzena bat bakarrik

dela –azterketa ondo egina badago-. Eta arrazoi berberagatik ezinezkoa da laurak

txarto egotea.

7. Sarri askotan aukeretako esaldiek nolabaiteko paralelismoa gordetzen dute, hitzak

errepikatzen dituztelako –inoiz koma (,) bateko aldea baino ez da egon- edo esaldiek

egitura bera dutelako. Azterketaria are gehiago nahasteko aukerak ez dira elkarren

artean gehiegi nabarmentzen.

8. Nahasmenduak eta distraigarriak aukeren esanahiari, idazketari edota zuzentasunari

dagozkieke. Hau da, sarri esaldia gramatika aldetik zuzena izan daiteke baina,

egoeraren arabera, desegokia.

9. Askotan aukeretan ez da galdera baten erantzuna eskatzen, enuntziatu baten

ondorio logikoa baizik.

10. Arreta berezia behar dute ezezko esaldiek, batez ere ezezko bi dituzten

enuntziatuek eta aukerek.

11. Normalean hitzez hitz itzuli ahal diren esamoldeak –itzulpen literalak- okerrak

izaten dira.

12. Badira erdaratik hartutako hitz batzuk erdarazkoekin antz handia dutenak, baina

bestelako esanahia (gobernatu, mejoratu, aparta, propio, seinale...) Hitz horiek

euskaraz esanahi berezia dutenez, sarri erabiltzen dituzte aukerak nahasteko.

13. Azterketa birpasatzean, alda itzazu erantzunak baldin eta txarto erantzun

dituzula ziur bazaude. Horrela izan ezean, hasierako iritziak, intuizioak, balio

du.

Page 12: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

3. Atariko proba bat egiteko ikasle batek jakin behar duena:

1. Ortografia:

1.1. Maiuskulen erabilera

1.2. Puntuazio marken erabilera

1.3. Hitz elkartuen idaztarauak

1.4. Kontsonanteen txandaketa: b/p, f/p, j/i, g/k, x/j, ts/tz/tx

1.5. Maileguen idazkera

1.6. Loturik ala bereiz: ba-, bait-, arazi, -nez gero, -z gero, gabe, eta, edo, nonahi /

non-nahi, -na, -garren

1.7. Laburdurak eta siglak

1.8. H letraren idaztarauak

2. Deklinabidea:

2.1. Deklinabide-kasuak

2.2. Mugagabea

2.3. plural hurbila

2.4. Bizidunak eta bizigabeak

2.5. fonetika

2.6. diptongoz amaitutako hitzak

2.7. r-z amaitutako hitzak

2.8. a-z amaitutako hitzak

3. Aditza:

3.1. Nor eta nork motako aditzak

3.2. adizki jokatuak eta jokatugabeak

3.3. adizki perifrastikoak eta trinkoak

3.4. aspektua

Page 13: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

4. Aditz laguntzaileak:

4.1. Indikatiboa: orainaldia, lehenaldia

4.2. Baldintzazkoak

4.3. Subjuntiboa

4.4. Ahalera

4.5. agintera

4.6. Aditz trinkoak

4.7. Aditz-lokuzioak

4.8. Zenbait aditz problematiko

4.8.1. nor eta nor-nork motako aditzak

4.8.2. nori-nork motako aditzak

4.8.3. nor-nork / nor-nori-nork motako aditzak

4.8.4. nora eskatzen duten aditzak

4.8.5. zerez eskatzen duten aditzak

4.8.6. aspektua egon / izan / ari izan

4.8.7. egon / ibili

5. Aditz jokatugabeak:

5.1. Aditzoina

5.2. Partizipioa

5.2.1. Partizipioaren beste zenbait erabilera: erdi + partizipioa / partizpioa + berri /

ezetz asmatu! / ez dakit ZER EGIN / posposizioekin...

5.3. Nominalizazioa

5.4. Gerundioa euskaraz

6. Aditz arazleak:

6.1. Arazi, eragin, -tzera behartu

7. Aditz multzoko osagaiak:

7.1. Ba-, ez

7.2. Partikula modalak: al / ahal, ote (ete), omen (ei), bide, ohi

Page 14: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

8. Harridura perpausak

8.1. Interjekzioak

9. Ordena: galdegaia

10. Perpaus elkartuak

11. Menderakuntza

12. Nozioak:

12.1. Denbora nozioak

12.1.1. Esapiderik ohikoenak

12.2. Ordua

12.3. Data

12.4. Eguraldia

12.5. Sentipenak

12.6. Ahalmenak

12.7. Kortesiazko esapideak

12.8. Zenbatasuna

12.8.1. salneurria

12.8.2. pisua

12.8.3. edukiera

12.8.4. kantitatea eta kopurua

12.8.5. dimentsioak

12.8.6. Eragiketa matematikoak

12.8.7. abiadura

12.8.8. tanteoa

13. Esamoldeak eta esaera zaharrak

14. Hiztegia

14.1. Atzizkiak eta aurrizkiak

Page 15: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Ahozko hizkuntzan oinarritutakoak

“Oro har, euskara mintzatuko moldeak dira langai: esapide baten esanahia jakitea,

zein testuingurutan erabiltzen den, egokitasun maila eta bai esaerak eta esamoldeak

jakitea ere.”

Ahozkoan oinarritutakoak (20 item inguru)

Atal honetan hizkuntza funtzioak agertuko zaizkigu: adostasuna/desadostasuna

adierazten duten esaldiak, sentipenak adieraztekoak, ...

Hemendik aurrera zuk bakarrik egin beharko dituzu etxeko lanak, niri ez baitzaizkit

batere gustatzen. Aukeratu erantzun egokiena.

a) Noski baietz!

b) Ezta pentsatu ere!

c) Pozik jarri nauzu!

d) Ez da harritzekoa!

Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.

a) Zer egiten diogu, ba!

b) Lehenago etortzea zenuten!

c) Bada, etortzea hurrengoan!

d) Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!

Hori izan da, hori, partidua!

a) Bai, hala-nolakoa!

b) Bai, hala moduzkoa!

c) Betierekoa!

d) Bai, egundokoa!

Page 16: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Egokitasuna neurtzekoak (5 item)

Honelako galderetan konplimenduzko esaerak agertuko zaizkizu: agurtzekoak,

doluminak ematekoak, eskertzekoak...

Kaixo, Mari! Zer moduz? Aukeratu erantzun okerra.

a) Hementxe, egonean.

b) Hil arte bizi!

c) Tira!

d) Sekula halakorik!

Norbaitek “Eskerrik asko” esan dizu. Zein da erantzun zuzena?

a) Ez dago ematerik!

b) Ez horregatik!

c) Ez hargatik!

d) Ez dago zertan eman beharrik!

Esaerak eta esamoldea (5 item)

Atal honetan esamolde eta esaera zaharrak agertuko zaizkigu:

Loteriaren zenbakia asmatu duzu?

a) Azken kukua jota!

b) Ahuntzaren gauerdiko eztula!

c) Bete-betea da hori!

d) Ezta hurrik eman ere!

Esperientzia handiko emakumea da Itziar...

a) esne mamitan bizi da!

b) Haginak berdinduta ditu!

c) Eskarmentu urrikoa!

d) Onenak emanda dago!

Page 17: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Lexikoan oinarritutakoak

“Hitzen osaera egokiari dagozkionak (hitz elkartuak, eratorriak...), definizioak,

testuinguruari egokituak. Kanpoan geratzen dira hitz bitxiak.”

Atariko probako galdera hauetan hiztegiari buruzko ezagutza neurtzen da. Nolanahi

ere, txoko-hitzak, jakintza arlo espezializatuetakoak eta hizkuntzaren ezagutzan

aditua izatea eskatzen dutenak jakitea ez da eskatuko.

I- Hitzen osaera egokiari dagozkionak: hitz elkartuak, eratorriak, maileguak.

Hitz elkartuak:

Esanahi konkretua duten bi hitz elkarrekin lotzen direnean kontzeptu berri bat

adierazteko, orduan hitz elkarketa ematen dela esan ahal dugu. Adibidez: liburu

gauza bat da, denda beste bat, bi hauetatik sortzen den liburu-denda hirugarren

ezberdin bat.

Zein da zuzena?

a) herriz-herri

b) joan-etorri

c) kontra-esan

d) lan-bila

Hitz eratorriak:

Hitz eratorriak esanahi osoa duten hitzekin gehi atzizki edo aurrezkiekin sortzen dira.

Badira atzizki batzuk, askotan nahastea sortzen dutenak: -kor -koi / -kor –garri ...

.... grebak Bilboko portua geldiarazi du.

a) zamaltzainen

b) zamarien

c) zamaketarien

d) zamalarien

Page 18: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Ume horrek amaren babesa behar du gau eta egun. Zer da umea?

a) amatia

b) amazulo hutsa

c) amatiar hutsa

d) amaizuna

Page 19: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Maileguak:

Beste hizkuntza batetik hartutako hitzak dira maileguak, baina batzuetan ez dute

mantentzen jatorrizko hizkuntzan erabiltzen duten ortografia eta horrek nahastea

sortzen digu.

Aukeratu ondo dagoena:

a) udaltzainak botila bete whiski edan zuen.

b) Udaltzainak botila bete whisky edan zuen

c) Udaltzainak botila bete whiskey edan zuen

II- Definizioak: definizioen artean aukeratzea edota definizio bati dagokion hitza

aukeratzea.

Familiaren ondasunen jabe egiten den pertsona:

a) maizterra

b) oinordekoa

c) dirujabea

d) senidea

Jan ondoren batzuetan sentitzen den sabeleko ondoeza:

a) triperrea

b) urdailerrea

c) bihotzerrea

d) ipurterrea

III- Egokitasuna: testuinguruari egokitzen zaion hitza aukeratzea.

Galdera hauetan egokien txertatzen den hitza hautatu beharko da, komunikazio

egoera bakoitzerako egokiena aukeratzea, alegia.

Hondakinak labe handi batean ... dituzte.

Page 20: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

a) ezereztatu

b) erraustu

c) erretxindu

d) xehatu

Egun hartan itsasoa ... zegoen.

a) zurrun

b) patxadaz

c) bare

d) motel

Page 21: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Adiskide gaiztoak: Batzuetan gazteleraz zentzu bat baina euskaraz guztiz kontrakoa

duten hitzekin ere jokatzen dute. Adibidez:

Komedia - Gaztelaniaz teatro obra bezala ezagutzen bada ere, euskaraz beste esanahi

bat du: “gertaera bitxi edo nahasia”

Sesioa - Ez da gaztelerazko “sesión”, euskaraz “liskarra, istilua” esan nahi du.

Nola esango genioke esertzeko ume txikiari?

Hauetaz gain, onomatopeiak eta haur hizkera ere ezin ditugu ahaztu atariko proba

gehienetan agertuko zaizkigu eta:

a) Egin putz!

b) Apatx egin!

c) Aupa!

d) Goazen apapa!

IV- Sinonimoak/antonimoak eta alor semantiko bereko hitzak.

Sinonimoak eta antonimoak:

Sinonimo bikote hauetatik bat gaizki dago. Zein da?

a) otu – bururatu

b) lapurtu – ebatsi

c) ikuzi – garbitu

d) ihardetsi - galdetu

Batean ez dira antonimoak. Zeinetan?

a) ahalkea / lotsa

b) goibela / alaia

c) zurruna / malgua

d) zuhurra / ergela

Page 22: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Alor semantiko bereko hitzak:

Honelako galderetan elkarrekin erlazioa duten hitzak agertuko zaizkigu. Honako talde

semantikoak izaten ditugu: zuhaitz motak, hegaztiak, koloreak, landare motak, e.a.

Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan?

a) garia, artoa, arroza, piperra

b) txepetxa, gailupa, karnaba, txirriskila

c) sahatsa, astigarra, pagoa, urkia

d) arrea, berdea, urdina, gorria

Ondokoak denak dira frutak, bat izan ezik.

a) okarana

b) madaria

c) mailukia

d) goroldioa

Morfosintaxia

“Izen generiko horren pean gramatikaren ikuspuntutik landu ohi direnak sartzen dira,

lau ataletan” (24 item)

Atal bakoitzetik sei item neurtuko dira:

Deklinabidea, postposizioak, izenordainak, zenbatzaileak, nominalizazioak...

Aditza

Perpausak (koordinatuak, txertatuak, komunztadurak, galdegaia...); oro har,

perpausen egituraketa zuzena eta egokia.

Partikulak (ere, elkar, ohi, bide, -en burua...) atzizkiak eta lokailuak

Page 23: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Deklinabidea

Alaba bientzat ekarri zituen opariak: ... liburuak eta ... diskoak.

a) batentzat besteentzat

b) batentzako bestearentzako

c) batarentzat bestearentzat

d) batarentzat besterentzat

Izenordainak

Nik neuk ez dakit, baina hemengo ... erantzun ahalko dizu. Zein ez da zuzena?

a) edozeinek

b) honek

c) inork

d) besteren batek

Zenbatzaileak

Bilboko Erakustazokan, erakusketa batzuk ... baino ez dira antolatzen, urte batean bi

eta hurrengoan ez, alegia.

a) bi urteko

b) bi urtez

c) bi urterik behin

d) bi urteka

Page 24: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Nominalizazioak

Gaztetan ikasi nuen, baina ordutik ez dut autorik hartu, eta... Zein da jarraipen

zuzena?

a) gidatzen ahaztu egin zait

b) gidatzea ahaztu egin dut

c) gidatzeaz ahaztu egin zait

d) nola gidatzea ahaztu naiz

Aditza

Sekulako poza hartuko... berarekin joango...

a) luke bazina

b) zuen bazinake

c) zukeen bazinan

d) du bazinen

Perpausak

... da izaera txarrekoa, ... jende guztiarekin haserretzen baita.

a) Hala / ezen

b) Hain / non

c) Hainbat / ezen

d) Halakoa / non

Page 25: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Komunztadura

Gogotik saiatu arren... Aukeratu jarraipen zuzena.

a) Ez neuzkan lagunik.

b) Ez neuzkan lagunak

c) Ez nituen lagunak

d) Ez neukan lagunak

Partikulak

Ba... daki horrek zer esaten duen?

a) omen

b) ahal

c) ote

d) ohi

Atzizkiak

Mikel oso ... da izatez; baina, hala ere, atzo Mirenek esandakoa ez du aintzat hartu.

a) sinetsia

b) sineskorra

c) sinesgarria

d) sinesterreza

Page 26: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Lokailuak

Pellok oporretan hondartzara joan nahi zuen. Mirenek, ..., mendia gustukoago zuen.

a) bidenabar

b) behinik behin

c) ostera

d) bide batez

Euskara batua

“Ortografia, hitzen forma, euskara batuko adizkiak edo Euskaltzaindiaren erabakiak”

(8 item)

Ortografia

Galdera hauetan Hiztegi Batuan agertzen diren formak agertuko dira, beraz, ikasleak

forma egoki eta okerren artean ezberdintzen ikasi beharko du.

Euskara batuan, hurrengo zerrendetatik bakarra da zuzena. Zein?

a) Erraz, umil, hasiera

b) Hasarre, bezela, igerri

c) Horregaitik, bildur, eskeintza

d) Ihaz, zihur , hospital

Hitzen forma

Galdera hauetan, berriz, euskara batuan eta euskalkietan ematen diren aldaerak

ezberdindu beharko ditu ikasleak.

Euskara batuan, zein dago zuzen?

a) Errez irabazi zuten bilbotarrak lehiaketa

b) Nere laguntza eskeini nion lanak bukatzeko

c) Ardo onak egun berezietarako gorde ohi dira

d) Non nahi aurkitu ditzazkezu liburu horiek.

Page 27: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Euskara batuko adizkiak

Honelako galderetan, ikasleek batuko formak zuzenak bereizi beharko dituzte.

Bat okerra da euskara batuan:

a) Zuek ez zebiltzaten nik agindu bezala

b) Jonek liburuak poltsan zekartzan

c) Gu ez ginen beldur

d) Asier eta Ainhoa zinemara zihoazen

Euskaltzaindiaren erabakiak

Euskaltzaindiaren edozein erabaki ezagutzen den neurtuko da galdera mota hauekin.

Adibidez, zenbakien idazkera arautzen duena.

Nola idazten da 3733 zenbakia?

a) Hiru mila zazpirehun eta hogeitamahiru

b) Hiru mila zazpiehun eta hogeitamahiru

c) Hiru mila zazpirehun eta hogeita hamairu

d) Hiru mila zazpiehun eta hogeita hamahiru

Hizkuntza idatziaren ulermena (8 item)

“Esaldi konplexuak behar bezala ulertzeko gaitasuna (esaldi luzeak eta zehatzak) edota

enuntziatua beste molde batean adierazita.”

Hau da EGAko azterketa liburuetan agertzen dena eta egia esan esaldi konplexuak

izaten dira galdera horietan. Gainera azterketaren bukaera aldean agertzen dira

normalean, ondorioz, ikasleak nekatuago egoten dira eta kontzentrazio gutxiago izaten

dute. Ikusten bada mota honetako galderek ikaslea nahasten dutela hasieran egin

ditzatela esan ahal diegu. Gainera errazak dira detektatzen, besteek baino leku gehiago

hartzen baitute.

Page 28: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Honelako galderen zailtasun maila halako hitz edo esamoldetan egon daiteke, baita

zenbait esapidetan ere. Beraz, ikus ditzagun multzoka:

1. Sinonimoak

Esaldi baliokidea topatzeko unean batzuetan esaldi biren artean egoten den ia

ezberdintasun bakarra sinonimoak edo antzeko esanahia duten estrukturak erabili

direla izaten da. Adibidez:

Hurbilekoa astiro aztertzeko gauza izan ez eta urrutira azkar iristeko amoratzen

dagoenari ezer gutxi eska dakioke. Bestela esanda:

a) Hurbilekoa aztertzeari utzi eta urrutiko gauzetara azkar jo nahi duenak zerbait

onik egingo du.

b) Gertukoa lasai aztertu ezin eta urrutira iristeko desiratzen dagoenak nekez egingo

du gauza handirik.

c) Urrutira azkar iritsi nahi eta gertukoa sakon aztertzen duenari ezer gutxi eska

diezaiokegu.

d) Hurbileko gauzak sakon aztertzen ez dituenari amorrurik ezin eskatu.

Bakearen edertasuna musika tresna anitzen berezko izaera errespetatuz baino ez da

lortzen.

a) Bakearen edertasuna erdiesteko nahitaezko da hainbat musika tresnaren berezko

izaera errespetatzea.

b) Beharreko da tresna anitzen berezko izaerari begirunerik ez izatea bakearen

edertasuna lortzeko.

c) Musika tresnen izaera errespetatzea beharrezkoa da edertasuna lortzeko.

d) Bakea nekez lortuko duzu, baldin eta ez badiozu muzin egiten berezko izaerari.

Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren

menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda:

a) Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-

sasoiak.

Page 29: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

b) Urte-sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari

izateari uztean.

c) Gizakiok nekazari egitean eguraldiaren eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen.

d) Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.

2. Nahastea sor dezaketen hitzak

Badira hitz batzuk beste batzuekin nahasten ditugunak sarritan antzekoekin baina

esanahi ezberdina izaten dutenak. Adibidez:

Egoera honek hiesa errazago antzematea ahalbidetuko du. Beste era batera:

a) Egoera honek hiesa errazago hedatzeko bidea emango du.

b) Egoera honek hiesa erraz kutsatzea eragotziko du.

c) Egoera honek hiesaren aurkako babesa sustatuko du,

d) Egoeran honek hiesa errazago diagnostikatzeko aukera ematen du.

Adibide hau atzeman hitzarekin nahas daiteke.

Lagunari enbarazutik kentzeko esan zion. Zer esan zion?

a) Haurra ez edukitzeko gomendatu zion.

b) Haurdun geratzeak sortuko zizkion ondorioez hitz egin zion.

c) Tartan zegoenez, bidea libre uzteko eskatu zion.

d) Lagunak aborta zezan konbentzitzen saiatu zen.

Beste batzuetan euskarazko hitz edo espresio batzuk gaztelerazko hitz baten antza

izaten dute baina esanahia ez da izaten ezta antzekoa ere.

Page 30: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Kalitatea ardatz duen edozein telebistak jantzia dagoen dokumentalista bat eduki

beharko luke urtean gutxieneko dokumental kopuru bat bermatzeko.

a) Telebista batentzat garrantzitsuena kalitatea izanez gero, dokumentalista bat

eduki beharko luke dokumentalen kopuru egokia lortzea.

b) Edozein telebistak, dokumental onak bermatzeko, dotore eta txukun janzten den

dokumentalista bat kontratatu beharko luke.

c) Telebistaren ardatza kalitatea izanez gero, gutxienez dokumentalista kopuru bat

bermatu beharko luke programazioa aurrera ateratzeko.

d) Edozein telebistak kalitatea lortzeko dokumentalista trebe bat behar du

gutxieneko dokumental kopurua ziurta dadin.

Jantzia egon = asko jakin esanahiarekin jokatzen du, ez arropak jantzirekin.

3. Espresioak

Beste batzuetan, berriz, espresio ezezagun batek ematen digu buruhaustea.

Guri ere, okerrenean, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuko zaigu: erdiz erdi huts

egitea. Bestela esanda:

a) Gauzak okertuz gero, zail litzateke guk erdiz erdi huts egitea.

b) Okerrenean guk ere, jakintsuek bezala, hutsegite txikiren bat edo beste izan

dezakegu.

c) Guri ere, beharbada, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuk zaigu: bete-betean

huts egitea.

d) Jakintsuenei gertatzen zaie eta guri ere gerta dakiguke hutsean geratzea.

Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du?

a) Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan

b) Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan

c) Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.

d) Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.

Page 31: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

4. Estruktura baten forma ez hain erabilia agertzen zaigunean

Estruktura batzuk esanahi batekin ikasten dira, erabiliena normalean, baina beste

estruktura batzuetan ere agertzen dira baina beste esanahi batekin. Adibidez:

Jaioterri-maitasuna bi eratan ager daiteke. Batzuek ez dute loria eta handitasuna

baizik ikusten; beren buruari ederretsiz, harrotasunean igeri dabiltza. Zer esan nahi

du?

a) Batzuk igerian dabiltzala beren edertasun harroa aipatu nahian.

b) Batzuek harrotasuna eta handikeria besterik ez dutela ikusten jaioterrian.

c) Batzuek beren jaioterrian ez dutela ospea eta handitasuna besterik ikusten.

d) Jaioterri maiteka arrotzeko joera duenez, bertan jaiotakoak harroak direla.

Baizik normalean bi elementuren aurkaritza adierazteko erabiltzen da baina

testuinguru honetan “hori bakarrik” esan nahi du.

5. Konparaketak

Konparaketak ere erabiltzen dira honelako galdera motetan. Ematen den esaldian eta

baliokidean, askotan, kontrako konparaketa erabiltzen da gauza bera esateko. Edota ,

soilik, esanahia nahasteko. Adibidez:

Euroa erabiltzen duten herrialdeetan hazkundea aurreikusitakoa baino % 0,2

motelagoa izango da, petrolio upela bere horretan geratuz gero.

a) Hazkundea ez da espero zitekeen bestekoa izango, petrolio upelak aldaketarik ez

badu.

b) Hazkundea aurreikusitakoa izango da, petrolio upela bere horretan geratuz gero,

c) Petrolio upela dagoenean geratuz gero, hazkundea aurreikusitako moteltasunean

haziko da.

d) Petrolio upela maila horretan geratuz gero, hazkundearen moteltasuna txikiagoa

izango da.

Page 32: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Bideragarritasun plana kaleratze plana baino ez da, eta enpresak besteko ardura du

langile-batzordeak. Beste era batera esanda:

a) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino hobea da, nagusiki enpresaren

ardurari esker.

b) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino lehenagokoa da, bereziki langile-

batzordeagatik.

c) Bideragarritasun planak kaleratze plana dakar berekin, eta langile batzordeak ere

badu zer esana.

d) Bideragarritasun planaren ondorioz kaleratzeak izango dira, eta errua enpresaren

arduradunena da.

Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu

delako. Alegia:

a) Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.

b) Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.

c) Dendariak gero eta haserreago daude.

d) Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek.

6. Edonor, norbait eta antzeko hitzek sortzen duten nahasmena

Nork edo nork egin beharko du, aurrera segitu nahi bada. Zein da aurreko esaldiaren

baliokidea?

a) Edozeinek egin beharko du, aurrera segitzekotan.

b) Aurrera segituko bada, baten batek egin beharko du.

c) Aurrera segitu arren, norbaitek egin beharko du.

d) Edonork egin beharko du, aurrera segitu arren

Page 33: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Beste batzuk

“Datak eta orduak, formulen eta eragiketen irakurketa eta zeinu batuen erabilera

(marra, puntua, puntua eta koma, komatxoak, letrakera etzana...) (5 item)

Azken multzo honetatik nahiz eta item gutxi neurtu, nahiko gauza ezberdinak

agertzen zaizkigu. Batetik, ordua, data eta formula matematikoak izaten ditugu, eta,

bestetik, zeinuen erabilerari dagokiona. Ikus ditzagun adibideak:

Datak:

Hauetako zein da zuzena?

a) Martxoak 7an elkartuko gara bidaia antolatzeko.

b) Maiatzako 7tik 12ra jai hartuko dugu.

c) 2004ko urtarrilaren 17an izan zuten istripua

d) 2000eko uztailan ezkontzekotan ziren

Ordua:

Zer ordutan jartzen duzu iratzargailua?

a) Ordu biak laurden gutxietan

b) Ordu biak laurden gutxitan

c) Ordu laurden gutxietan

d) Ordu bi laurden gutxitan

Formula matematikoak:

Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa hau? 2/3 * 2/7 = 4/21

a) Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita baten.

b) Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.

c) Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.

d) Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita baten.

Page 34: ATARIKO PROBA - euskarians.files.wordpress.com · Animaliek eduki ohi duten ... posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak, partikulak ... lehenaldia 4.2. Baldintzazkoak 4.3.

Zertan datza atarikoa?

Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com

Jokin

Zeinu batuen erabilera:

Puntuazio-zeinuei dagokienez, aukeratu zuzena:

a) Iparragirrek, herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien horregatik,

agintariek erbesteratu egin zuten.

b) Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien. Horregatik,

agintariek erbesteratu egin zuten.

c) Iparragirrek herriaren sentimendua; jasotzen eta kantatzen bazekien. Horregatik

agintariek, erbesteratu egin zuten.

d) Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien: horregatik

agintariek erbesteratu egin zuten.