ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5....

16
Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU E-mail: [email protected] Erredakzio burua: Arianne Unamuno Erredaktoreak: Jon Basauri, Arianne Unamuno eta Maite Kintanilla Publizitatea: Ane Larreategi Logotipoa: Jon Gabilondo Banaketa: Pil-pilean Ekoizpena: 1.920 ale Inprimategia: Gertu Koop. Diseinua eta maketazioa: KOH diseinu grafikoa I.Z.K.-a: G20696563 Lege-gordailua: SS-537-2.000 Pil-Pilean Kultura Elkarteak ez du bere gain hartzen aldizkariko esanen eta iritzien erantzunkizunik. SORALUZEKO UDALA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntza jasotzen du euskara bultzatzeko. Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 3 ataixa Bukatu dira aurtengo aratusteak. Ko- loredun margoak datorren urterako on- do bildu eta betiko lekuan gorde, urte- roko erritua errepikatuz. Aratusteetako mozorroak eranztearekin batera egune- roko mozorroak jantzi ditugu. Zer gara ba mozorro ibiltariak baino? Ez al dituzu egunean hamaika pertsonai antzezten eta beste hamaika sortzen? Zenbat kolore ikutu ematen dizkiozu zu- re desioei? Zenbat luma jantzi zure amo- rruari? Zenbat purpurina maitasunari? Eta beldurrei? Zenbat antifaz eransten dizkiozu zure beldurrei? Ba... agian... gehiegitxo. Eta ez da zaila asmatzen gi- za memelokeria unibertsala baita. Zer da ba mundua zirko erraldoi bat baino? Badaude pailazo jantzi dotoreak soine- an daramazkitenak, begi koloretsu eta irrifarre jostariak oparitzen dituztenak, bi pausotatik bitan hankalatraba jaus- ten badira ere. Edo domatzaileak, traje estu estuekin, gorbatak eztarrian itsa- tsita dituztela, ia odolaren jarioa moz- teraino eta latigoa ondo helduta inork lapur ez diezaien. Badira malabarista iaioak, pelotak eskuan hartu eta seku- lako saioak egiten dituztenak bat bera ere lurrera ez erortzearren, beraien eki- nean kontzentratuta. Eta bada ekili- bristarik, zintzilikatutako soka baten gainean oinen azpian dagoen amilde- giari jaramomik egin gabe pauso ziu- rrak emanaz aurrera egiten dutenak. Bakoitzak ahal duen gisara interpre- tatzen du bere pertsonaia baina saiatu- ta ere ez da erraza norbere mozorroa al- datzea edo eranztea. Konturatzen ez ga- ren arren, bizi osoa daramagulako gauza bera egiten. Mozorroa erantzita, bilu- zik, babesgabe gaudelako. Eta egia da bizitza hontarako mozorroak behar di- tugula, era guztietakoak, norberak mi- moz landutakoak. Baina zaila izaten da hauekin eroso sentitzea momentuoro, batzutan handi bestetan txiki izaten di- relako. Beti ezin izan neurri neurrikoa bestela aspertu egingo ginateke eta al- datzeko beharrik ere ez genuke izango eta jakina da ur geldoak usteldu egiten direla. MAIALEN ELIZBURU Plaza Barriko arrapalak zer esan handia eman du azken asteotan. Irisgarritasunaren inguruan izan diren eztabaidei izaera orokorra ematearren, herriko egoerari begira jarri gara, oztopoak eta erraztasunak identifikatzeko. ZER GARA BA MOZORRO IBILTARIAK BAINO? Egunero da aratuste ERREPORTAIA

Transcript of ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5....

Page 1: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura ElkarteaFrontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EUE-mail: [email protected] burua: Arianne UnamunoErredaktoreak: Jon Basauri, Arianne Unamuno eta Maite KintanillaPublizitatea: Ane LarreategiLogotipoa: Jon Gabilondo Banaketa: Pil-pilean Ekoizpena: 1.920 ale Inprimategia: Gertu Koop. Diseinua eta maketazioa: KOH diseinu grafikoaI.Z.K.-a: G20696563 Lege-gordailua: SS-537-2.000

Pil-Pilean Kultura Elkarteak ez du bere gain hartzen aldizkariko esanen eta iritzien erantzunkizunik.

SORALUZEKOUDALA

GIPUZKOAKOFORU ALDUNDIA

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskarabultzatzeko.

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 3

ata

ixa

Bukatu dira aurtengo aratusteak. Ko-loredun margoak datorren urterako on-do bildu eta betiko lekuan gorde, urte-roko erritua errepikatuz. Aratusteetakomozorroak eranztearekin batera egune-roko mozorroak jantzi ditugu.

Zer gara ba mozorro ibiltariak baino? Ezal dituzu egunean hamaika pertsonaiantzezten eta beste hamaika sortzen?Zenbat kolore ikutu ematen dizkiozu zu-re desioei? Zenbat luma jantzi zure amo-rruari? Zenbat purpurina maitasunari?Eta beldurrei? Zenbat antifaz eranstendizkiozu zure beldurrei? Ba... agian...gehiegitxo. Eta ez da zaila asmatzen gi-za memelokeria unibertsala baita. Zerda ba mundua zirko erraldoi bat baino?

Badaude pailazo jantzi dotoreak soine-an daramazkitenak, begi koloretsu etairrifarre jostariak oparitzen dituztenak,bi pausotatik bitan hankalatraba jaus-ten badira ere. Edo domatzaileak, trajeestu estuekin, gorbatak eztarrian itsa-tsita dituztela, ia odolaren jarioa moz-teraino eta latigoa ondo helduta inork

lapur ez diezaien. Badira malabaristaiaioak, pelotak eskuan hartu eta seku-lako saioak egiten dituztenak bat beraere lurrera ez erortzearren, beraien eki-nean kontzentratuta. Eta bada ekili-bristarik, zintzilikatutako soka batengainean oinen azpian dagoen amilde-giari jaramomik egin gabe pauso ziu-rrak emanaz aurrera egiten dutenak.

Bakoitzak ahal duen gisara interpre-tatzen du bere pertsonaia baina saiatu-ta ere ez da erraza norbere mozorroa al-datzea edo eranztea. Konturatzen ez ga-ren arren, bizi osoa daramagulako gauzabera egiten. Mozorroa erantzita, bilu-zik, babesgabe gaudelako. Eta egia dabizitza hontarako mozorroak behar di-tugula, era guztietakoak, norberak mi-moz landutakoak. Baina zaila izaten dahauekin eroso sentitzea momentuoro,batzutan handi bestetan txiki izaten di-relako. Beti ezin izan neurri neurrikoabestela aspertu egingo ginateke eta al-datzeko beharrik ere ez genuke izangoeta jakina da ur geldoak usteldu egitendirela.

MAIALEN ELIZBURU

Plaza Barriko arrapalak zer esan handia eman du azken asteotan. Irisgarritasunareninguruan izan diren eztabaidei izaera orokorra ematearren, herriko egoerari begirajarri gara, oztopoak eta erraztasunak identifikatzeko.

ZER GARA BA

MOZORRO IBILTARIAK

BAINO?

Egunero da aratuste

ERREPORTAIA

Page 2: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Informazio gehiago900 110 111 doako telefonoan

www.gipuzkoa.net/gazteriaBuletinen harpidetza !!!

4 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

Zorion agurrak

ze

rbit

zu

ak

Jaiotakoak• NORA SAIZ GUIJARRO

Ikastaroak

•• AAkkttoorreeaakk kkaammeerraa aauurrrreeaannIPSO FACTO Arte Eszenikoen Ikasgela.Kamera Aurreko interpretazio ikasta-roa. Otsailaren 26, 27 eta 28an etaMartxoaren 1era. EEppeeaa:: 2007-02-26 (Plaza mugatuak,14 gehienez). TTffnnooaa..:: 943 618600 / 629412594 EEmmaaiillaa:: [email protected]

Lana

•• IIkkaasstteettxxeeeettaakkoo jjaannlleekkuueettaann bbeeggiirraalleeaakk Auzo Lagun. Donostia-Irungo ikaste-txeetako janlekuetan lan egitekobegiraleen lan-poltsa. Beharrezkoa daeuskaraz jakitea.EEppeeaa:: 2007-02-29 TTffnnooaa..:: 943 794611 (Eider Iturbe) EEmmaaiillaa:: [email protected]

•• UUddaallttzzaaiinn bbaatt EEiibbaarrrreennEibarko Udala. Eibarko Udalean udal-tzain lanpostu bat betetzeko oposi-zioa-lehiaketa. EEppeeaa:: 2007-03-03 TTffnnooaa..:: 943 708400 www.gipuzkoa.net

Gutunak

Julen GonzalezMartxuan 3an

4 urte

Zorionak pottolo!Danel eta Oierren partezbereziki. Familiaren partez

Julene ZabalaOtsailan 25ian

9 urte

Zorionak pottola!Zelako haundi egin zaran!

Josune Egaña Imanol BermudezOtsailan 11an 18 urteOtsailan 29an 19 urte

Zorionak bikote etaondo pasau! Etxeko guztien partez

Josune SabanOtsailan 24an

8 urte

Zorionak guapa! Familiaren partez

HAIZEA NUNDIK, GOBERNUBATZORDEA HANDIK

Aurreko larunbatean, Soraluzeko Ez-ker Abertzaleak hamarnaka lagunenparte hartzearekin, azken hilabeteetanegin dugun herriaren azterketa etadiagnosia aurkeztu genuen Polikirolde-giko erakusketa gelan. Bertan, herrita-rrek beren ekarpenak egiteko aukeraizan zuten. Herri batzar hau Udaletxekopleno aretoan burutzeko asmoa genueneta horrela egin genion gure eskaeraUdalari. Soraluze herriarekin zer ikusizuzena duten gaiak jorratzeko normal-tzat jo genuen bertan egitea. Aurretikere eskatuta dugu pleno aretoa hirigin-tza gaiak aztertzeko. Orduan, hasierakoezetza baiezkoa bihurtu zen legedia etagure eskubideak aipatutakoan. Harri-tzekoa da, zerbaitek harritzeko ahalme-na ez badugu galdu behintzat, oraingo-an legedi berdinean oinarrituz eran-tzuna kontrakoa jaso dugula. Pleno are-toaren erabilera ukatzeko jaso dugunidatzian inongo arrazoirik ez dagoenezpentsa-tzen hasiak gara ez ote den izan-go haizeen eragina. Zaila egiten zaigubestela Gobernu Batzordearen norabi-de eza ulertzea. Ikertzen gaude dagoe-nekoz zer haize mota den aproposenaUdalean eskaerak egiteko, baina zori-txarrez oraindik ez dugu aurkitu eran-tzuna. Aukera gehien dutenak iparraeta hegoa dira; erabakitakoan informa-zioa eskuratuko duzue.Amaitzeko, eskerrik asko oztopo etatraba guztien gainetik herri diagnosianedo zuen aportazioak egiten parte hartuduzuen guztiei. Aurrerantzean ere, zue-kin kontatzen dugu.

J.L Arizaga ( zinegotzia )Soraluzeko Ezker Abertzalea

ARATUSTIAK ETA EURIXA

Astiak pasatu dittue ume askok aratus-tien zain, disfrazak prestatu, makilatu...baina aratuztietako martitzenian dis-frazek ez zeben ezer luzitu. Fetxa hone-tan normala izaten da eurixa ta hotzaegittia eta udaletxiak hori be jakinbiharko leuke. Hortaz, zer dala eta lagaziran kontziertua eta lehiaketia PlazaZaharrian? Frontoia huts-hutsik ze-guan ta kiroldegixa ume eta gurasoz be-teta inungo musika eta animaziorik ba-re, ze musika eta giro guztixa plazanbusti-busti eginda geratzera ausartu zi-ranentzat izan zan. Badakigu tablaua eta ekipuak gerta-tziak lan haundixa eskatzen dabela,baina aratuztiak otsailian dira eta ezekainian. Horregaittik, hurrenguan es-pero dogu halako gauzeri lehenago hel-tzia eta zuzenian programaziñua fron-toira edo kiroldegira pasatzia; holan da-nok gozatuko dogu gehixago jaixaz,ahal dala busti gabe.Sabin pediatriak nahikua lan eukikodau aste honetan umien katarruekin.

Itziar Agirreeta beste guraso batzuk

IRAGARKIAK

•Bitxiak, moda eta osagaiaksaltzeko emakumeak behar dira.Ez da esperentziarik behar.Irabazi onak. Denbora librerakoastia. 685787232 (Elgoibar)

• Alokairuko pisu baten bilanabil. Gehienez 300 eurokoa.665239665

•• Egurrezko kutxa salgaiHaritz egurrez egindako kutxasalgai. Euskal tailaduna.Neurria: 90x60x1,95Telf.: 618854667

• Soziedadeak eta tabernakgarbitzeko emakumea prest.Astebarruan eta asteburuan.Telf: 636555246

Page 3: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Zer irizten dotsazu?

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 5

irit

zia

Ligatuko zenduke Internet bittartez?

Arantza Mendikute40 urteDendarixa

Ez jata gustatzen hola liga-tzia. Horretarako helbidieriez dotset kasorik egitten. Ezdot ezagutzen internet bi-ttartez ezagutu dan pareja-rik.

Luis Urizar49 urteLangilia

Ez, nere ustez grazia gal-tzen dau eta. Gauza poli-ttak musura esan biharjakuez neskeri. Internetengehixena gizurra dala pen-tsatzen dot.

Nieves Morales55 urteEtxekoandria

Ez, iruditzen jata dana gizu-rra dala eta ez dot uste inter-netetik maittasunik sortuleikenik. Pertsonia ezagutuegin bihar da maittasunasortzeko.

Nekane Usobiaga17 urteIkaslia

Ez, harreman bat aurreraeruateko biharrezkua dala-ko pertsonia ezagutzia etahorretarako internet bidezezin da. Uste dot internetengehixena gizurra dala.

Josean Arluziaga40 urteMetrologua

Ez. Ez dot helbiderik be eza-gutzen. Periodikuetan ira-kurritta alkartu diran pare-jak badarela irakurri izandot baina ez dittut ezagu-tzen.

Ligatzea komunikatzeko modu bat izanik, komunikazio bide berrietara egokitu da.Gero eta gehiago erabiltzen dira internet bidez ligatzeko txat-ak eta bestelakokontaktu orriak

Miren Uribe16 urteIkaslia

Aurrez aurre ligatzia poli-ttagua da, baina ez jata gaiz-ki pentzatzen. Messanger-ekin jende asko ezagutzen dabaina nik lagunekin erabil-tzen dot.

ARRANOtabernia

“ Giro euskalduna eta sanua ” ETORRI ETA GOZATU

Telefonoa 75 24 09

Page 4: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

6 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

Hasi dira Saciakoetxebizitzetan laneanDuela astebete hasi ziren Sacia-ko lurretan lanean. Hesiak jarridituzte eta makinak lurzorua al-txatzen ari dira. 2009 urte hasie-rarako 34 babes ofizialeko etxe-bizitza eraikita izango dituzteladio proiektuak. 86.000 eta 97.000euro arteko prezioa izango dute.Bi etxebizitza minusbaliatuen-tzat, bat guraso bakarreko fami-lientzat, 25 etxebizitza 35 urtetikbeherakoentzat eta 6 aukera oro-korrekoak.

Santa Anako arketakaldatuko dituzteUdal gobernuak hala erabakita,Santa Ana kaleko arketak aldatuegingo dituzte, Kalebarrenekoenmodukoak jartzeko (baldosaz be-tetakoak). Lan hau egiteko40.496,46 euroko aurrekontuaonartu dute, Izartu IIren barruanaurreikusita ez dagoelako, eztaSanta Ana eta Kalebarreneko la-nak burutzen ari den Amaral en-presarekin sinatutakoaren ba-rruan ere..

Inkestak zabalduditu EAk buzoietanSoraluzeko Eusko Alkartasunakinkestak bota ditu buzoietan, he-rritarrak kezkatzen dituzten ar-loak zein diren ezagutzeko. Gal-deketaren emaitzak udal progra-ma osatzeko erabiliko dituzte.

Ezker abertzaleak diagnosiaaurkeztu zuen

FRANCOREN GARAIAN ANDEREÑO IZANDAKO EZOZI ZANGITUSARITU DUTE Euskaraz ikasteko beharrak bultzatuta, erregimen frankistarengaraian klandestinitatean lan egin zuten andereñoak saritu ditu Sabino AranaFundazioak, tartean Ezozi Zangitu soraluzetarra. 1967an sortu zen SoraluzekoAmetsa ikastola, duela berrogei urte, eta lehenengo andereñoa izan zen Ezozi.

ze

r b

err

i

Ezker abertzaleak arloz arloko era-gileekin egindako azterketa aurkez-tu zuen zapatuan. Besteak beste,euskara eta kulturan, baliabide faltanabarmendu zen; hirigintzan Erre-getxeko aparkaleku pribatua eta languztiak batera egitea kritikatu zen;etxebizitzen inguruan alokairurako

ohiturarik eza eta 100dik gora dau-den etxe hutsak gogorarazi ziren;gazteria, ingurugiroa eta nekazari-tzan egitasmorik eza salatu zen.Udalaren aldetik herritarrei zuzen-dutako informazio falta eta partehartzeko biderik eza nabarmenduzituzten.

Kalebarren,10 Telefonoa 943 75 20 91

Baltegieta, 6Telefonoa 943 75 13 99

SORALUZE

MMEENNDDIIZZAABBAALLOKKIINNDDEEGGIIAA

Page 5: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 7

ze

r b

err

i

Bai eskolakeuskaldundutzeari Otsailaren 24rako eskualde mai-lako manifestazioa antolatu du Es-kolak euskaldundu herri ekime-nak. Eibarren izango da,13:00etan, “Garaia da! Bai esko-lak euskalduntzeari!· lemapean.Euskal Herri osoan eskolak %100euskaldundu dezan, herritarren,eragileen eta erakundeen konpro-misoa eskatzen dute.

Hitzaldiak nerabeengurasoentzatIstitutuko KEIXETA guraso el-karteak bi hitzaldi antolatu ditu,bereziki nerabezaro garaian dau-den seme-alabak dituztenentzat.Joxe Amiama psikologoa izangoda hizlaria. Hitzaldiok martxoa-ren 7an eta 15ean izango dira, ki-roldegiko erakusketa gelan,arratsaldeko18:30etan.

Autodeterminazioaeta amnistiarenaldeko manifestazioaEuskal Preso Politikoen Kolekti-boak deituta, manifestazioa izan-go da zapatuan, otsailaren 24ean,Bilbon, arratsaldeko 17:30etan.Autobusa … irtengo da Zubi Na-gusitik. Argazkian, prentsaurre-koan parte hartu zutenak.

Debabarreneko 5 udalek (Mutriku,Deba, Mendaro, Elgoibar eta Sora-luze) eta Gipuzkoako Foru Aldun-diak aurreakordioa adostu dute au-tobusen zerbitzu berrien gainean.Eibarrera ordu erdiro eta Mendaro-ra goiz eta arratsalde (goizean bi etaarratsaldean beste bi) autobusakjartzea adostu dute. Eibartik azkenautobusa 21:10ean izango litzateke.Defizitaren zati bat ordainduko lu-kete udalek. Soraluzeko Garraio

Publikoaren Aldeko Plataforma,ostera, ez dago ados. “Ez da onarga-rria ezta baliagarria ere Mendarorajarri duten zerbitzua. Goizeko au-tobus bat kentzea eta denetara 4bakarrik izatea ez zaigu onargarriairuditzen”. Plataformak idatzi batkaleratu du bere iritzia azaltzeko.Soraluzeko PPko zinegotziak adie-razi du Aldundiari dagokiola zer-bitzu publiko hau ordaintzea, eta ezsoraluzetarrei.

Autobusen gaineko aurreakordioarekindesadostasunak sortu dira

Elizako eraberritze lanakikusteko bisitak asteburuan

Elizako zaharberritze lanak noladoazen ikusteko ateak irekiko di-tuzte astebukaera honetan. “Elizabarruko argitasuna nabarmen han-ditu da eta egitura ere aldatu eginda”, adierazi digu Elizako lanenBatzordeko Abel Olaizolak. Laisterlurzoruan berogailua jartzen hasi-ko dira eta erretaula nagusia kon-pontzen. Horrez gain, Batzordeakeskerrak eman nahi dizkie “finan-tziaziorako laguntza eman dutenherritarrei, eta gainontzekoei partehartzeko” eskatu nahi diete, “eliza-ko titularra apezpikutza bada ere,eliza herritarrona delako”. Zapa-tuan, 11:30etatik 13:30etara eta17:30etatik 20:00etara eta dome-kan, 11:30etatik 14:00etara joanahal izango da eliza bisitatzera.

Errebal kalea 2 beheaTfnoa 943 75 16 46

S A N A N D R E SIturgintza

Iturgintza, Gasa, etaBerogailuak

Sukaldeak eta bainuak

Page 6: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

err

ep

ort

aia

8 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

Soraluzeren orografia aldapatsuak,berez dakartza mugikortasunzailtasunak. Hala ere, gurpildunaulkian ibiltzen diren herritarrenmugikortasuna oraindik gehiagomurrizten dute. Nahikoa da koskahandi bat edo eskailera batzukiritsi nahi den lekura ezin iristeko.Soraluze, koska eta eskailerazbeteta dago.

Zerbitzuetara biderik ezHerriko kale batzuetara iristekoeskailerak besterik ez daude,Kalongeko 1go eta 2. atariak edoElizburuko etxeak, adibidez.Saltoki eta elkate askok eskaile-raren bat daukate sarreran. Ezinda bertara gurpildun aulkiz joan. Kale eta etxeez gain, zerbitzupublikoetara iristeko zailtasunakugariak dira. Udaletxetik hasita,EPA eta Kzgunea dauden lekua,Musika Eskola, Udaltzaingoa,Maisuen etxea, hilerria, ikaste-txeak, komun publikoak… herri-tarraren beharrak asetzeko ezin-bestekoak diren zerbitzuez goza-tzeko aukerarik gabe gelditzendira.

Gurpildun aulkiarekin espaloigainera igotzeko, espaloiak jai-tsiera bat behar du. Kale askotanez dago jaitsierarik, beste batzue-tan jaitsiera bai baina bira emate-ko lekurik ez dago, edo EzoziBideko espaloi berrian gertatzenden moduan, oso arriskutsuagerta daitekeen jaitsiera aldapa-tsua dago (zer esanik ez lurra bus-tita dagoenean). Zebra bideetanere, batzuetan jaitsiera badagoeta besteetan ez. Horrek eginbeharreko bidea luzatzen die.

Plaza BarrixaPlaza Barrixan egindako arrapa-lak hautsak harrotu ditu.Hirigintzako zinegotzi Iker

Aldazabalek adierazi zuenez,Izartu programaren baitanaurreikusitako lana izan da, pla-zaren irisgarritasuna bermatzeko.Hala ere, herritarren kontrakojarrerak arrapala bertan beherautzi eta irisgarritasunerako bestebide batzuk bilatzera bultzatuditu.Debabarrenako Gutxitu FisikoenElkarteak arrapala kentzearenaurkako iritzia azaldu dioUdalari gutun bidez. Elkartekolehendakariak dioenez, “gurpil-dun aulkian dagoen pertsonaminusbaliatu batek bere kabuz,inoren laguntzarik gabe, igo deza-keen leku bakarrenetakoa da”.Tamalgarritzat jotzen du legezonartuta dagoen eta iadanik egin-da dagoen obra hau atzera bota-tzea. Gurpildun aulkian dabiltzanherritar batzuk, ostera, ez dirairitzi berekoak. Garrantzia han-diagoko beste oztopo batzukbadaudela diote eta Plaza Barriraheltzeko beste modu batzuk erebai, lehendik dagoen arrapalatxikia egoki ipiniz gero, adibidez.

"Udaltzaingora,ikastetxeetara, komunpublikoetara… ez dagogurpildun aulkiarekin

sartzerik"

Oztopo arkitektonikoak,bizitzeko mugak

Gurpildun aulkiaren gainetik

bidea ez da berdin ikusten.

Hala mugitzen direnentzat ez da

hain erraza herri honetan

batetik bestera ibiltzea.

Herritar gehienek oharkabean

igotako espaloi edo eskailera

zenbait herritarrentzat gainditu

ezineko mugak dira.

Oztopo arkitektonikoak.

Zenbait kale, eraikin eta

zerbitzutara ez daukate iristeko

biderik.

Eman diezaiogun begirada bat

herriari.

Page 7: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Zer dio legeak?Eusko Legebiltzarraren aben-duaren 4ko 20/1997 Legeak, 13.artikuluan ezartzen du herriadministrazioek bermatu etasustatu egin behar dutela hiriinguru, espazio publiko, erai-kin, garraio eta informazio sis-temetarako irisgarritasuna.Horretarako, lau urteko pro-gramak egin behar dituzte, ele-mentu horiek irisgarritasunbaldintzetara pixkanaka ego-kitzeko. Soraluzeko Udalakbadu 2005 urtean onartutakoplana. Bertan espaloiak desa-gertu, kaleko altzariak (eserle-ku, iturri...) aldatu, arrapalaketa igogailuak jarri eta eraikinpublikoak moldatu behar direladio. Horren harira zenbait lanegin badira ere, asko faltabetetzeko.Aparkalekuei dagokienez, lege-ak dio 40 lekutatik bat minus-baliatuentzat izan behar dela.

Soraluzen, ostera, ez da horibetetzen, hiruzpalau besterikez daude eta (Santa Anan, ZubiNagusian eta frontoian).

Proiektu berrietan, denetarikIzartu II Planean egingo direnPlaza Zaharreko eta ZubiNagusiko lanetan irisgarritasu-na kontuan hartuko da. Besteba-tzuetan ez, ordea.eta ezdauka inolako irisgarritasunik.Urkulutik Eibarrerako ur-tra-basearen obrak direla-eta,aukera legoke espaloiak ken-tzeko (Santa Ana etaKalebarrenen bezala). Udalak,ordea, ez dela horrelakorik egi-

tea aurrikusten adierazi du, “biobra desberdin direlako”.Kiroldegi gaineko proiektuakigogailua izango du, eraikina-ren kanpoaldetik, baina ezgoraino, erdialdean geratzenden terrazaraino bakarrik.Orduan, goraino joateko,Kiroldegi barruko igogailuaerabili beharko da, kirol-guneazabalik edo itxita egoteak bal-dintzatuta.

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 9

err

ep

ort

aia"2.005ean onartu zuen

Udalak Irisgarritasun Plana,

lau urterako"

"Legeak dio 40aparkalekutik bat

minusbaliatuentzat izanbehar dela"

"Eibarrerako ur-trasbasearen obrakez dira aprobetxatukokale hoietan daudenespaloiak kentzeko"

Hilerriko sarrerako eskailerak

EPA eta Kzgunea

Udaletxeko eskailera luzeak

Musika Eskolako sarrera

IRISGARRITASUN ONA

• Kiroldegia• Haur eskola• Eliza (sarrera berria)• Gaztetxea • Merkatu plaza• Gizarte bulegoa• Herriko parkeak• Zaharren egoitza

IRISGARRITASUNIK EZ

• Udaletxea • Udaltzaingoa• EPA eta Kzgunea• Kapilla • Istitutua• Herri ikastetxea• Frontoia• Musika Eskola• Hilerria• Komun publikoak• Jubilatuak• Maisuen Etxea (Pil-pilean, Bertso Eskola, EHE. Lehen AEK eta eskulan tallerrak ere bai)

Page 8: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Soraluzeko danborrada batzordekokideek Azpeitiko danborradaren50.urteurreneko ekitaldian partehartu zuten. Batzordeak ohar bathelarazi nahi du: danborradakoarroparen bat etxean duenak utzidezala Iratxo goxodendan lehen baitlehen.

10 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

Debajazzeko finalaElgetan

Martxoko lehenengo astebuka-eran izango da GaztelupekoHotsakek antolatzen duen 2.jazz talde berrien lehiaketakofinala. Martxoaren 2an, barixa-kua, Vila5 eta Paco Weht Quar-tet talde kataluniarrek joko du-te eta martxoaren 3an, zapatua,Última hora eta organik’s taldeeuskaldunen txanda izango da.Kontzertuak Elgetako EspaloiaKafe Antzokian izango diragaueko 22:30etan.

Ipuin kontaketara-ko ikastaroaIpuinak nola kontatzen direnikasteko ikastaroa antolatu duUdalak, gurasoei zuzenduta. Pe-llo Añorga, haur eta gazte litera-turan ezaguna, izango da ikasta-roa emango duena. Bi orduko hi-ru saio izango dira, otsailaren22an, 27an eta martxoaren 1ean.

Otsailaren 16an patatak errioxarerara prestatzeko lehiaketa ospatuzuten jubilatuek. Merkatu plazangertatu zituzten 12 bikotek patatak.

1go postuan Marcelo Goenetxea etaPatxi Arana geratu ziren eta biga-rrenean, Teogenes Ruiz eta AngelPalacin.

ku

ltu

ra Itxaropenakotxapelketa gastronomikoa

Soraluzetarrak Azpeitiko danborradan

Page 9: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 11

suto

nd

oa

ren

ep

ele

an

Bidaiatzia atsegin dozu. Nun egonzara azkenekoz?Irailian Frantzia erdialdian egonnintzan 10 egunez. Gerrako umiaizan nintzan eta 16 urtekin Fran-tziako familixa hartara eramanninduen. 6-7 hilabete pasatu ni-ttuan eurekin. Gerran zure familixian atze-tik ibili ziran?Gu ez ginan bando batekuakez bestekuak, baina nere aitaordekua errusiarra zanez, gu-re atzetik geldittu bare ibiliziran. Erbestetik Donostiaraetorri nahi genduan, bainagure bila zebizenez, Soralu-zera etorri ginan. Gero Kata-lunyara ihes egin genduan,baina “los buenos” etortzianmuga pasatu eta Bretainiarajuan ginan. Txikitatik bidaiatu dozu or-duan?Beti gustatu izan jata, bainalehen dirurik ez, eta oin ezindot zaharra naizelako! Bidai-ren bat aukera-tzekotan NewYorkera juango nintzake. Le-hen be egonda nago, kaliakikusgarrixak dira! Neretzat bidaidanak dira polittak.Egindako bidairik berezixena?Turkiakuaz oso oroitzapen onadaukat. Capadocia barrura sartueta aireportu siniestro batian egonginan, dana berde iluna zan, bildu-

rra be emoten zeban! Praga, Londres, Paris, Erroma,...oso ikusgarrixak dira... hainbestetoki! Ozeanian ez beste kontinenteguztietan egon naiz. Zelanda Be-rrira juan biharko, baina bidairakolaguna falta!

Zeinekin juaten zara?Ingalaterra, Turkia eta New Yor-ken nire loiba Zigorrekin juan naiz.Beste asko ahiztiakin. Baina betielkartzen zara jende barrixakin. Bidaixak zer aportatzen dotsue?Dana. Ikusi eta bizitako dana zu-

retzat da. Juan aurretik tokixariburuzko liburuak irakurtzen di-ttut, mapak begiratu... Bidaixeiburuzko liburu pilia dauzkat!Baina bidaixenak ez dira dittuzunliburu bakarrak, ezta?Hainbeste liburu dauzkat. Sara-

magorenak eta poliziazkuakatsegin dittut. 3 urtekin ira-kurtzen hasi etahamabikinhartu neban lehenengo elebe-rrixa, Victor Hugon Misera-bleak eta hainbeste gustatujatanez, amaittutakuan be-rriro irakurtziari ekin not-san! Ordutik, 82 urtian eznaiz geratu.Gomendiorik?Irakurri liburuak, gaurkogaztiak oso gutxi irakurtzendabe eta liburuak unibertsi-tatia dira. Animatu bidaia-tzera, munduko gauzarik po-littena da eta.

Etxeko egongelako goxotasunean aurkitu dugu Resu, baina ez da geldi egotekoa; etxeanlaboreak edo irakurtzea du gustoko. Hala ere, ahal duen guztietan prestatzen ditu maletaknorabait joateko,lagun eta senideak bisitatzera edo jende eta toki berriak ezagutzera.Itxuraz amona, izpirituz benetan gaztea.

Resu Gallastegi“Neretzat bidai danak dira polittak”

Ezozi Auzoa, 1120590 Soraluze

Tfnoa 943 75 10 02

Sukaldaritza ttradizionalaSukaldaritza ttradizionala

Londresko kabina batean

Page 10: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

EMAITZAKEESSKKUU PPIILLOOTTAA

Otsailaren 10etik 23ra

•Chafee – LLaasskkuurraaiinn 22Capellan – Barriola 9

• LLaasskkuurraaiinn – Titin III 22Capellan – Barriola 20

• Etxeto - Puyets 12Erroizenea – JJaauurreeggii 22

• AAttxxootteeggii – Loiola 22Amundarain – Eizagirre 9

• AAttxxootteeggii – Loiola 22Dominguez – Catalina 9

FFUUTTBBOOLLAA

• Sora 2 – Landetxa 1 (Reg.)• Tolosa 5 – Sora 0 (jub.)

AGENDA

FFUUTTBBOOLLAAZZaappaattuuaann,, 16:00etan, Ezozin• Sora - Trintxerpe - Azkuene (Reg.)DDoommeekkaann,, 16:00etan, Ezozin• Sora - Antoniano (jub. igoera fasean)ZZaappaattuuaann,, 16:30etan, Donostian• Ikasberri - Sora (kad. kopa)

EESSKKUU PPIILLOOTTAABBaarriixxaakkuuaann,, 22:00etan, Miranda deEbron (ETB1)•Irujo – Nalda III

Titin III – LaskurainBBaarriixxaakkuuaann,, 21:15etan, Elgoibarren•AAttxxootteeggii – Loiola

Lizaso - Txapartegi

MMEENNDDIIAADDoommeekkaa 2255,, Kalamua 768m. (Eibar)

12 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

kir

ola

Soraluze saria domekan

Binakako 4 1/2ko txapelketaazkarra antolatu du pilotataldeakSoraluzeko pilota taldeak lau t’er-diko txapelketa azkarra antolatu duotsaila eta martxorako. PartiduakKiroldegian jokatuko dira, astele-hen eta asteazkenetan 18:45etatik19:45etara eta zapatu goizetan. 15urtetik gorako edozeinek parte hardezake. Otsailaren 27a baino leheneman behar da izena Arrano, Gilaeta Gaztelupe tabernetan, 6 euro or-

dainduta. Zozketa otsailaren 28anegingo da, 20:00etan Gaztetxean.Korrikaren aldeko ekitaldian, mar-txoaren 23an, jokatuko da finala.Frontoira pilotan egitera jende gu-txi agertzen dela, eta hartuta dau-den orduei probetxua atera nahi dio-tela adierazi digute pilota taldekoarduradunek (Joseba, Andoni, Ha-ritz eta Koldo).

X.Soraluze Saria domeka honetanjokatuko da. Soraluzeko Kirol El-karteak antolatu du 23 urtetik be-herakoentzat. Goizeko 9:45etan ha-siko da herritik, eta Osintxu, Ber-gara, Arrasate, Elgeta, Maltzaga eta

Elgoibartik pasatuko da hainbat al-diz, guztira 111km. betetzeko. Ba-riantetik 4 bider igaroko dira:9:54an, 10:18an, 11:09an eta11:33an. Helmugaratzea12:30 in-guruan espero da.

Page 11: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an 13

ka

le k

an

tali

anInauteriak argazkitan

Hamairuko dozena arrautziakin, pila pila patata tortilla! Afrikatik etorrita kakaua banatzera

Habanatik zuzenian Kubako doinurik goxuenak Soraluzeko Travoltak eta Oliviak

Michael Jacksonen dantzariak Plazentziako artistak mokolo danak dantzan ipinitzen

Iñauterietako elegantziarik finena eta sexyena! Mundu zabaletik kolore guztietako pertsonajiak

Page 12: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

14 Pil-pilean 150.alea, 2007ko otsailaren 23an

Argazki zaharra

Lehiaketa

ko

ntu

ak

ko

ntu

H E R R I A R E N H I S T O R I AGGAALLDDEERRAAZe uurtetan kendu zzeben trena?

� 1.960� 1.990� 1.974

Aukeratu erantzun zuzena.

Deitu 943 75 13 04 raedo e-mail bat bidal ezazu:[email protected]

Kalegoen… Aurreko alekoerantzuna

SSaannttaa AAnnaa kkaalliiaarrii eessaatteenn jjaakkoonn.. KKaalleebbaarrrreenn eettaa KKaalleeggooeennzziiaann oorrdduuaann.. MMeennddee hhaassiieerraarraa aarrttee mmaanntteenndduu zzeebbaann iizzeennhhoorrii.. SSaannttaa AAnnaa mmoonnaasstteeggiirraaiinnoo hheellttzzeenn zzaann kkaalliiaa,, eettaahhoorrrreettxxeeggaaiittttiikk,, eeddoo jjaaiixxaakk oossoo hheerrrriikkooiiaakk iizzaattiiaarrrreenn,, eeddoobbeessttee aarrrraazzooiirreenn bbaatteeggaaiittttiikk,, bbeerreezzkkoo iizzeennaann lleekkuuaa hhaarrttuuzzeebbaann SSaannttaa AAnnaakk..

AURREKO ALEKOIRABAZLEA

Domentx Uzin

SARIAFisioterapia saio batGGooggoorrttuuzz zentroan

SARIA

1.982ko iñauterixak

Iturria: Nerea Orbea

Oin dala 25 urte etaratako argazkixada, bakoitza bere mozorruakin.Ezkerretik eskumara, goiko hilaretan:Mikel Arrillaga, Mireia Lete, AinhoaMendia, Nerea Orbea, Ainhoa Alberdi,Mª Pili Arzuaga, Esther Garitano, Jaso-ne Osa, Rosarito Inda. 3. ilaran: Ezozi Alberdi, Nerea Areitio-aurtena, Nerea Amaia Retolaza, XabiAlberdi eta Miguel Bedaio. 2. ilaran: Iratxe Benito, Xabier Alberdi,Ane Ansola, Roberto Castañeda.1.go ilaran: Amaia Bedaio, Iñigo Bolun-buru, Pedro Laskurain, Asier Elizburu,Aitor Fernandez.

URTEURRENA2006ko otsailaren 27an hil zen Soraluzen

72 urte zituela

ELENA LARRAÑAGA ASKASIBAR

Goian bego

Norberarendakoaseguru bbat

Page 13: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

2007ko otsaila

UgaRaxoUgaRaxoHaizeak ekarritako iñauteriak!

1.GO MAILAKOAK

2. MAILAKOAK

3. MAILAKOAK

Page 14: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

2UgaRaxoUgaRaxo

4. MAILAKOAK

5. MAILAKOAK

6. MAILAKOAK

Haizeak ekarritako iñauteriak!

Eguzkia goxo, baina haizeak iaeraman zituen gure mozorroak.Umore onean pasatu genuenostiral arratsaldea, marinel,surflari, arrain eta barraskiloek.

Page 15: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

3SAN BLASA PROBATU NAHI?

Otsailaren 3an, protagonista nagusia SAN BLAS opila izan da. Jatea denoi gustatzenzaigu, baina ba al dakizue nola egiten den? Ba, segi itzazue ondorengo pausoak etadastatu opil zoragarriak!

UgaRaxoUgaRaxo

Page 16: ataixa - plaentxia.tok-md.com · Argitaratzailea: Pil-pilean Kultura Elkartea Frontoi kalea 5. behea, PK 27 - 20590 Soraluze Telefonoa 943 75 13 04 comunidad: kzgunea.net/PilPileanKulturaElkartea/EU

Euskara danona da!

4UgaRaxoUgaRaxo