ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur -...

11
berriak labur Berriak labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN NASAK eta 1995az geroztik Jupiter eta haren satelite handienak ikertzen ibili da, Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. NASAk haren lanak amaitutzat eman ditu eta 2003ko irailean Jupiterren kontra suntsituko dutela iragarri du. Guztira 14.000 argazki inguru hartu ditu Galileok eta aurkikuntza asko egiteko bide eman du. Jupiterren kontra suntsitu aurretik, Galileok Amaltea bisitatuko du lehen aldiz, Jupiterren barnealdeko satelite txiki bat eta, gero, Jupiterreko ekaitzak aztertuko ditu. Azken unera arte, beraz, lanean jarraituko dute. Galileoren azken lanak URTERO, BIRUSAREN AZALEKO PROTEINAK lekuz aldatzen direla eta, gripe- -barietate berriak azaltzen dira. Horrela, urteko barietate nagusiak detektatu orduko, txertoak prestatzen dira. Baina animalietatik gizakira zuzenean kutsatzen diren birusak hain ezberdinak direnez, ez sistema immuneak ezta txertoek ere ezin diote aurre egin. Orduan gripearen izurritea mundu osora hedatu eta hildako asko eragiten ditu. Berriki, Erresuma Batuko albaitari- -laborategien agentziako Ian Brown- -ek zuzendutako taldeak gripearen genea atzeman du lehen aldiz abelgorrietan. Haien esanean, abelgorriaren gripearen birus sorrak gizakiak infektatzeko gai diren barietate moduan ager daitezke. Bestalde, abelgorriaz gain, beste gordailu asko egon daitezkeela ohartarazi dute. Barietate hilgarri horiek 30-40 urtetik behin azaltzen direnez, hurrengo pandemia laster izango dela aurreikusten dute. Hori dela eta, batetik, gripe-barietate ohikoenen azterketa genetikoa egiten ari dira, eta, bestetik, birusari espezie batetik bestera pasatzea ahalbidetzen dioten aldaketa genetikoak aztertzen ari dira. Informazio horrekin guztiarekin, pandemia izan litekeenari aurre hartu eta txertoak prestatu ahal izatea espero dute. ASTRONOMIA OSASUNA Abelgorria, gripe-izurriteen iturri 2 PRESIOAREN ERAGINEZ MATERIAL GEHIENAK trinkotu edo hautsi egiten badira ere, Britainia Handiko Birminghamgo Unibertsitateko eta AEBetako Brookhaven Laborategi Nazionaleko ikertzaileak aurkako portaera duen materiala lortu nahian dabiltza. Zeolitoak aluminioz, silizioz eta oxigenoz osatutako solidoak dira, eta egitura molekularrean nanoporoak dituzte banatuta. Egoera arruntean, poro ñimiño horiek ioi positiboz eta urez beteta egoten dira, baina presiopean ur-kantitate bikoitza xurgatzeko gaitasuna dute. Ikertzaileek zeolitoen egitura molekularra aztertu dute, eta 8.000-15.000 atmosferako presioa ezartzean, materiala hiru dimentsiotatik bitan hedatzen dela baieztatu dute. Gainera, zeolitoa hedatzean, poroetan ur- -molekulak nola sartzen ziren ikusi zuten. Ikerketak aplikazio interesgarriak izan ditzake, industrian sortutako mota horretako materialak poluitzaile kimikoak eta hondakin erradioaktiboak xurgatzeko ahalmena izango bailuke ikertzaileen esanean. Presiopean hedatzen den materiala E LHUYAR . 2002 OTSAILA ARTXIBOKOA TEKNOLOGIA ARTXIBOKOA NASA

Transcript of ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur -...

Page 1: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

berri

ak la

bur

Berriaklabur

GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

NASAK eta 1995az geroztik Jupiter etaharen satelite handienak ikertzen ibili da, Io,Europa, Ganimedes eta Kalisto. NASAkharen lanak amaitutzat eman ditu eta2003ko irailean Jupiterren kontra suntsitukodutela iragarri du. Guztira 14.000 argazkiinguru hartu ditu Galileok eta aurkikuntzaasko egiteko bide eman du. Jupiterren

kontra suntsitu aurretik, Galileok Amalteabisitatuko du lehen aldiz, Jupiterrenbarnealdeko satelite txiki bat eta, gero,Jupiterreko ekaitzak aztertuko ditu. Azkenunera arte, beraz, lanean jarraituko dute.

Galileoren azken lanak

URTERO, BIRUSAREN AZALEKO PROTEINAK

lekuz aldatzen direla eta, gripe--barietate berriak azaltzen dira.Horrela, urteko barietate nagusiakdetektatu orduko, txertoakprestatzen dira. Baina animalietatikgizakira zuzenean kutsatzen direnbirusak hain ezberdinak direnez, ezsistema immuneak ezta txertoek ereezin diote aurre egin. Orduangripearen izurritea mundu osorahedatu eta hildako asko eragitenditu. Berriki, Erresuma Batuko albaitari--laborategien agentziako Ian Brown--ek zuzendutako taldeak gripearengenea atzeman du lehen aldiz

abelgorrietan. Haienesanean, abelgorriarengripearen birus sorrakgizakiak infektatzekogai diren barietatemoduan ager daitezke.Bestalde, abelgorriazgain, beste gordailuasko egon daitezkeelaohartarazi dute. Barietate hilgarri horiek 30-40 urtetikbehin azaltzen direnez, hurrengopandemia laster izango delaaurreikusten dute. Hori dela eta,batetik, gripe-barietate ohikoenenazterketa genetikoa egiten ari dira,eta, bestetik, birusari espezie batetik

bestera pasatzea ahalbidetzen diotenaldaketa genetikoak aztertzen aridira. Informazio horrekin guztiarekin,pandemia izan litekeenari aurrehartu eta txertoak prestatu ahalizatea espero dute.

AS

TR

ON

OM

IA

O S A S U N A Abelgorria, gripe-izurriteen iturri

2

PRESIOAREN ERAGINEZ MATERIAL

GEHIENAK trinkotu edo hautsiegiten badira ere, BritainiaHandiko BirminghamgoUnibertsitateko etaAEBetako BrookhavenLaborategi Nazionalekoikertzaileak aurkakoportaera duen materialalortu nahian dabiltza.

Zeolitoak aluminioz, siliziozeta oxigenoz osatutako solidoakdira, eta egitura molekularreannanoporoak dituzte banatuta.Egoera arruntean, poro ñimiñohoriek ioi positiboz eta urezbeteta egoten dira, bainapresiopean ur-kantitate bikoitzaxurgatzeko gaitasuna dute.Ikertzaileek zeolitoen egituramolekularra aztertu dute, eta8.000-15.000 atmosferakopresioa ezartzean, materiala hiru

dimentsiotatik bitan hedatzendela baieztatu dute. Gainera,zeolitoa hedatzean, poroetan ur--molekulak nola sartzen zirenikusi zuten.

Ikerketak aplikaziointeresgarriak izan ditzake,industrian sortutako motahorretako materialak poluitzailekimikoak eta hondakinerradioaktiboak xurgatzekoahalmena izango bailukeikertzaileen esanean.

Presiopean hedatzen denmateriala

EL H U YA R. 2002 OT S A I L A

ART

XIBO

KOA

TE

KN

OL

OG

IA

ART

XIBO

KOA

NA

SA

Page 2: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

DUELA 470 MILIOI URTE INGURU,lehenengo landareak uretatik ateraeta lurrazalean hedatu ziren. Orain,lehorreko landareen hurbilenekoarbasoak Charales algak izandaitezkeela adierazi du AEBetakoMaryland Unibertsitateko ikertzaile--talde batek.

Charales-ak alga berdeentaldekoak dira eta horien aztarnak,lehorreko landareak bezala, orain dela400 milioi urte baino lehenagokofosiletan atzeman daitezke. Bienarbasoa, ordea, askoz lehenagodesagertu zen. Arbaso komun horiezezaguna bada ere, ikerketagenetikoak nolakoa izan zen igartzeaahalbidetu du. Ikertzaileen esanean,adar moduan harizpiak zituen, eta

obulu eta espermabidez ugaltzen zen.

Geneetanoinarritutako azterketaegin aurretik, lehorrekolandareak, Charalesalgak etaColeochaetales izenekobeste alga-talde bathurbilekoak zirela ustezen. Baina oraindakitenaren arabera,Coleochaetales-ak lehorrekolandareen hurbilekoak badira ere,Charales algak are hurbilago daude.Informazio genetikoari esker, hobetoezagutzen du nola lortu zutenlandareek biosfera osoan hedatzea.

Landareen hurbileneko arbasoak

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 173. Z K .

Papagaiek, kolore biziez gain, fluoreszentziaere erabiltzen omen dute bikotea erakarriahal izateko. Izan ere, hegaztiak gai dirafluoreszentzia egun argiz ikusteko. BritainiaHandiko eta Australiako ikertzaileen arabera,lumen fluoreszentziak funtzio sexuala du.Ikerketa egiteko, perikito batzuen lumakeguzkitarako kremaz estali zituzten eta bestebatzuenak, berriz, jelatinaz. Kasu guztietan,perikitoek nahiago zituzten eguzkitakokremarik ez zuten kideak lakrikunkeriatanibiltzeko. Biologikoki, kolore fluoreszenteakekoiztea garestia da eta, beraz, ikertzaileenustez logikoa dirudi bikote onenaharrapatzeko estrategia izatea.

Papagai fluoreszenteak

B I O L O G I A

Haur jaioberriei termometroa jartzea ez daerraza izaten. Horri irtenbidea emateko,tetinaren barruan termometroa duentxupetea merkaturatu da. Horrela, haurraksukarra duen ala ez jakiteko, gurasoektxupetearen pantaila txikian begiratu besterikez dute egin behar.

Termometroa den txupetea

O S A S U N A

Amazonaseko oihana gero etaazkarrago ari da galtzenAZKENEKO HAMAR URTEETAN BrasilgoAmazonas oihanaren suntsiketaazkartu egin dela jakinarazi duteBrasilgo eta Estatu Batuetakoikertzaileek. Ikerketa 1978. urtetikhartutako satelite irudi zehatzetanoinarrituta egin dute. BrasilgoGobernuak aldarrikatutakoaren

kontra, 1995 urteaz gero oihanarensuntsiketa nabarmen handitu da.1995-2000 bitartean urteko bi milioihektarea oihan galdu dira, hau da,minutuko zazpi futbol zelairen azalerabezainbeste. Ikertzaileen arabera,kopuru horiek 1970eko eta 80kohamarkadakoen neurrikoak dira,

Amazonasentzat izan zirengarai txarrenak, hain zuzenere. Brasilgo gobernuakoihana babesteko legeaksortu baditu ere, ikertzaileeksalatu dute gutxitan betetzendirela. Bestalde, hurrengourteetan eraiki nahi direnazpiegiturek oihana guztizzatikatuko dutela ohartarazidute.

ING

UR

UM

EN

AB

IZIT

ZA

RE

NZ

IEN

TZ

IAK

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 3: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

TE

KN

OL

OG

IA

ADITUEN ARABERA, ETORKIZUNEKO

ORDENAGAILUETAKO TXIPAK ikaragarritxikiak izango dira eta azalerahorretan zirkuitu ugari bildukodituzte; ondorioz, gehiegi berotzekoarriskua dute. Hori saihesteko hozte--sistema berriak asmatu behar dira,gehiegizko beroak, txipeneraginkortasuna gutxitzeaz gain,zirkuituak hondatzea eragindezakeelako.

Gaur egungo ordenagailuek etatelefono mugikorrek gero eta tokigutxiago dute haizagailu arruntaksartzeko. Purdue Unibertsitatekoingeniariek haizagailueneraginkortasuna handitzen duensistema asmatu dute. Gailu horrekhaizemaile txinatarren antzeraaldizka mugitzen den pala bat dueta ordenagailu baten barrukotenperatura 8 ºC jaisteko gai da.

Palak zeramikazko pieza batilotuta daude. Elektrizitatea ezartzeanzeramika hedatu egiten da eta palaalde batera mugiarazten du; korrontealternoa ezarrita, pala alde bateraeta bestera mugitzen da.Marruskadura eragiten dutenengranajerik ez dutenez, ohikohaizagailuek baino 150 aldiz energiagutxiago kontsumitzen du.Dirudienez, ile baten diametroarenluzera duten paladun haizagailuakerabili ahal izango dira etorkizunekoordenagailuetan.

Haizagailuñimiñoenak

ART

XIBO

KOA

00

700

1000

1300

93

98

102

106

NortekoFerrokarrilla

OsasunaIngurumenaTeknologiaInformatika…

Elhuyarren eskutik

asteartero……20:10ean

Euskadi Irratian

Iberdrolaren babesarekin

zientzia--magazina

urrianberriro

zurekin

6. urtea

6.urtea

Page 4: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

LURRETIK ESPAZIORA BEGIRA

DAUDEN TELESKOPIOEN

ARAZO NAGUSIA atmosferaizaten da. Gas-masahorretan daudenpartikulek argiarieragiten diote, eta,ondorioz, izarrak ez diragarbi ikusten. Izarretarazuzenduta daudenteleskopioek, beraz,dardar egiten duten irudizehaztugabeak ikustendituzte. Teleskopiohandiek bereizmen osohandia dutenez, efektuhori ez da larria distirahandiko izarrekin, bainaargi gutxikoek ez dituzteirudi garbiak ematen.

Arazoa teleskopioamugituta konpontzen da,baina horretarako

erreferentzia--puntu zehatzakbehar ditu. Orain,LawrenceLivermorelaborategikoingeniariek,Kalifornian,erreferentzia horiartifizialki sortzeaerabaki dute.Horretarako, 18 wattekolaser batez izpi horiaigorri dute gorantz.Horrela, lurrazaletik 100kilometroraproiektatutako argi--puntua sor dezakete,mikrometeoritoetakopartikuletan islatzendelako. Puntu hori izarbatena baino pixka batzabalagoa da.

Metodo horiHawaiiko Mauna Keauhartean dagoen Keck IIteleskopioa doitzekoerabili dute. Teleskopiohorrek itxura aldadezakeen ispilua du;ispilu hori etengabealdatuta eta izarartifiziala erreferentziatzathartuta, teleskopioakkonpentsa ditzakeatmosferaren eraginaksortutako distortsioak.

Teleskopioa doitzeko,izar artifiziala

ES

PA

ZIO

A

BEREZKO ERAGINKORTASUNIK GABEKO

SUBSTANTZIAK IZANIK ERE, plazeboekhainbat kasutan gaixoari onuraekartzen diotela onartzen da.Hala ere, zientzialariek oraindik ezdakite nola eta zergatik den.

Orain, Kaliforniako Unibertsitatekopsikiatra-talde batek depresioak jotako51 pazienteren garun-jarduera aztertu

du. Pazienteak jakitun ez ziren arren,batzuei depresioaren aurkakosendagaiak eman zizkieten bitartean,besteek plazeboa hartu zuten. Bederatziasteren buruan, lehenengo taldeko% 38k eta bigarren taldeko % 53khobekuntza nabaritu zuela adierazi zuen.Elektroentzefalogramen bidez pazienteengarun-jarduera aztertzean, ordea,sekulako ezustea jaso zuten: plazeboeiesker hobeto sentitzen zirela zioteneklehen baino jarduera gutxiago zutenkortex prefrontalean; hau da, botikenbidez sendatutakoek bezalako ondorioakazaltzen zituzten. Dirudien bezalaplazeboen eragina froga badaiteke,ikerketarako bide berriak irekiko dira.

ALDIZKARIARENURTEKO ALEEN

BILDUMA EGITEKO

TAPAK

Bete eskaera-txartela eta gurehelbidera helarazi:

S Elhuyar Kultur ElkarteaAsteasuain, 14. Txikierdi auzoa 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

"ondoko telefonoetara deitu etaIzarori eskatu:

943 36 30 40

u faxez eskaera egin:

943 36 31 44

edo posta elektronikoz eskatu:

y E-maila: [email protected]

✘ Koadernatzeko tapak nahi ditut(4 euro)

Izen-deiturak

————————————————

————————————————

Helbidea

————————————————

————————————————

Hiria —————————————

Tel. ——————————————

P.K. ——————————————

Z I E N T Z I A E T A T E K N I K A

ART

XIBO

KOA

ARTXIBOKOA

OS

AS

UN

A

Plazeboen eragina

Page 5: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

6 EL H U YA R. 2002 OT S A I L A

OS

AS

UN

A

1 MOTAKO NEUROFIBROMATOSIA 4.000PERTSONATIK BATI eragiten dionherentziazko gaixotasuna da.Zelulen hazkuntza kontrolatzenduen proteina bat(neurofibromina) gutxiegi ekoiztendelako azaltzen da gaitza. Orduan,gaixoaren nerbioen inguruan,gehienetan onberak bainabatzuetan gaiztoak direntumoreak sortzen dira.

Washington Unibertsitatekoikertzaileek, 34 gaixotanneurofibrominaren urritasunarenarrazoia ikertzen ari zirela,proteina ekoizten duten hainbatARN mezulariren kopiakeraldatuta zeudela ikusi zuten.Antza, ARN mezulariakasdunaren nukleotido batenaldaketak stop seinalea sortzendu, eta horrek neurofibrominaekoiztea galarazten du. Gainera,ikertzaileen esanean, normaleanhesteetan dagoen apobec-1entzimaren akatsak eragiten duARN mezulariaren eraldaketa.

Orain arte minbiziaren eragilenagusia ADNaren akatsak direlauste bazen ere, hemendik aurreraARN mezulariaren lanari arretahandiagoa jarri beharko diotezenbait minbizi-mota ikertzean.

ARNmezulariarenakatsak,minbizi-eragile

ART

XIBO

KOA

ITSASO HILAK, MUNDUKO UR GAZIENA

EDUKITZEAZ GAIN, sakonunerik handienaizatearen ohorea ere badu. Aregehiago, XX. mendean egindakoneurketen arabera, gero etasakonagoa da: 1930eanMediterraneoaren mailatik 390 m-razegoen, eta 1999an 414 m-ra jaitsizela ikusi zuten geologoek.

1992-1999an ESAren ERS-1 etaERS-2 sateliteek egindako behaketenbidez, hobeto aztertu da fenomenohori, eta sakontzearen abiaduraareagotzen ari dela jakin da. Hainzuzen, Itsaso Hilaren maila 6 metrojaitsi zen epe horretan.

Gainera, Israelgo eta AEBetakogeologoen esanean, Itsaso Hileko uradesagertzen ari denez, eskualdehorretako azpialdeko harri porotsuaklehortzen ari dira. Ondorioz, ezinizango omen dute gainean dituztenarroken pisua luzaroan jasan, etahondoratzeko arriskua omen dago.

Itsaso Hila, sakonuneansakonduz

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

LU

RR

AR

EN

ZIE

NT

ZIA

K

ANGIOPLASTIA BAINO HOBEA

DEN KRIOPLASTIA AURKEZTU

ZUTEN urtarrilean terapiabaskularrei buruzMiamin egin zensinposioan. Angioplastiabihotzeko arteriabuxatuak osatzeko ohikoteknika da. Muturreanponpa txiki bat duenkateterra buxatutakoarteriaraino eramaten da,puztu egiten da etabuxadura zabaltzea

lortzen da. Krioplastiaberdin-berdin egiten da,baina ponpa puztekogatzezko disoluzioaerabili ordez, oxidonitrosoa (NO) erabiltzenda. Oxido nitrosoakarteria buxatzen duengeruzaren tenperatura-10 ºC-ra jaitsarazten dueta zelulen apoptosia—zelulen suizidioprogramatua— eragitendu. Teknika Kaliforniako

El Camino ospitaleangaratu dute eta, haienarabera, angioplastiakbaino kalte txikiagoaeragiten du. Izan ere,angioplastiak orbainakutzi ohi ditu arterietaneta hantura eragiten du.Ondorioz, maiz arteriakberriz buxatzen dira, etabigarren ebaketa eginbehar izaten da.Krioplastiarekin, aldiz,arteriaren paretekgutxiago sufritzen duteeta albo-ondorioaksaihesteko aukeragehiago daude. Europaneta Hego Amerikanhanketako arterietanprobatu dute eta,emaitza onak ikusita,bihotzeko arterietan saioklinikoak egiten hasidira.

M E D I K U N T Z A Hotza, bihotza osatzeko

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Page 6: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

berri

ak la

bur

Berriaklabur

E S P A Z I O A

Europako planeta-ehiztariak Lurrarentamainako planetak ikusteko gai izango denlehenengo espazio-ontzia lortzekoahaleginean murgilduak daude.Eddington izeneko misio hori, ESAk(Europako Espazio Agentziak) onartuduen arren, diru-laguntzen zain dago.Espazio-ontzia Lurraren eta Eguzkiarenarteko orbita batean 4 urtez egongolitzateke inguruko 500.000 izarren argi--irudiak jasotzen, noizbait haien paretikpasatutako planetaren baten itzala ikustekoasmoz. Planeta horien orbitatze-abiaduraneurtuz planetok beraien izarretatik zeindistantziatara dauden jakin daiteke, etahorrela bizia izateko aukera duten ala ezkalkulatu.

Planeta-ehiztarienEddington misioa

7EL H U YA R. 173. Z K .

Itsasontziak eta ingurumena baterababesteko asmakizuna

ARMIARMEK EKOIZTEN DUTEN HARIA izugarri hauskaitzaeta elastikoa denez, antzeko materiala lortzekosaiakera asko egin dira. Orain arte, ordea, ez dutearrakasta handirik izan. Baina Science aldizkarianargitaratu den lanaren arabera, ingeniaritzagenetikoaren bidez, aurrerapauso garrantzitsuaeman dute Kanadako Nexia bioteknologiakolaborategietan.

Zientzialariek ugaztunen zelulen ADNratransferitu dituzte amaraunaren proteinak kodetzendituzten geneak, hain zuzen ere, behien ugatz--zelulen eta hamsterren giltzurrun-zelulen ADNra.Bi zelula-motek erraz biltzeko moduko proteinak

jariatzen dituzte zelulatik kanpo. Ondoren, proteina horiekin haria iruteko, urdisoluziotik atera eta metanolean injektatzen dituzte. Lortutako haria armiarmarenabezain malgua ez bada ere, tendoi eta lokailu artifizialak egin ahal izango direlauste dute. Bestalde, AEBetako armadak ere interes handia du; izan ere, armaduraerresistenteak eta arinak egiteko aproposa litzatekeela bururatu zaie.

ING

UR

UM

EN

AB

IZIT

ZA

RE

N Z

IEN

TZ

IAK

KARGARIK GABE DOAZEN ITSASONTZIEK

lasta-tankeak urez betetzen dituzte,pisua irabazi eta egonkortzeko. Uraporturatzean askatzen dute eta,urarekin batera, makina bat bizidunere bai. Espezie arrotzek arazoekologiko handiak sortzen dituzteeta bidaia luzeak egiten dituztenontziei lasta-ura porturatu aurretikaldatzeko eskatzen zaie. Baina gutxikegiten dute, denbora behar delakoeta ontzia ezegonkortu daitekeelako.Arazo ekologikoei erreparatu gabe,ingeniari japoniarrek lasta--tankeetako herdoilari aurre egitekometodo bat proposatu dute: urarinitrogenoa gehitzea. Ura nitrogenozaberastea erraza eta merkea da, etaemaitza onak eman ditu.Kasualitatez, metodo horrek poluzio

ekologikoaeragozteko balio du,oxigenorik gabeespezie gehienak hilegiten direlako.KaliforniakoMonterry badiakoAquarium-ekobiologo batektratamendu horrekhiru itsasanimaliatan dueneragina aztertu du. Zehazki EstatuBatuetan inbaditzaile bihurtu direnkarramarro, muskuilu eta zizarebatzuen larbak bizpahiru egunetanhiltzen zirela ikusi du. Itsas bidaiekasteak irauten dituztenez, aski.Bakterioentzat ez du balio, bainahasiera da.

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Ugaztun-zelulek egindakoamarauna

Page 7: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

8 EL H U YA R. 2002 OT S A I L A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ART

XIBO

KOA

DAGOENEKO LEHEN HILA EMAN

DUEN URTE BERRIA mendiennazioarteko urtea izendatuzen New Yorkeko NazioBatuen egoitzan joan denabenduaren 11n. Ospakizunhorretan, urtean zehar egingodiren ekitaldiak antolatukodituen lan-taldekoordezkariak —15herrialdetakoak—, FAOko

(Elikadura eta NekazaritzarakoNazio Batuen Erakundea) kideaketa Nazio Batuen beste erakundebatzuetako kideak bildu ziren.Abenduaren lehenerako, gainera, 46herrialdek hartu zuten tokian tokikokanpainak abian jarriko dituenkomitea antolatzeko konpromisoa.

2002. urtea mendiennazioarteko urtea izendatzearenhelburua gizartea mendietakohabitata zaintzeko beharraz

ohartaraztea eta bertakokomunitateen biziraupena ziurtatzeada. Urteko ekitaldien balorazioaherrialde bakoitzean izango dueneragina neurtuta eta mundu--mailako erakundeen inplikazioaaintzat hartuta egingo da.

Eskualdeka sortuko direnmugimenduek, beraz, apartekogarrantzia izango dute. Izan ere,antolatzaileen arabera, mendienustiaketaren ardura duenadministrazioak kasu gehiagoematen omen du ingurukobiztanleen presentzia sumatzenduenean. Italiak, Kirgiziak etaMadagaskarrek, dagoeneko, eratudituzte ildo horretan lan egingoduten komiteak. Gainerakoherrialdeek badituzte ereduak.Ea lehenbailehen jasotzen dugunoihartzun zabalagoa izango dutenekitaldien berri.

2002a, mendiennazioarteko urtea

Neanderthal gizakiak,uste baino trebeagoak?ALEMANIAKO HARZ MENDIEN

IPARREAN, zientzialarien arreta bilduduen egur-mundrun fosildu bataurkitu dute. 80.000 urte bainogehiagoko fosil horretan, hatz--marka likatsu batez gain,egurrezko heldulekuan itsatsitakosuharri baten aztarna topatu dute.Azterketaz arduratu direnarkeologo alemaniarren esanean,Neanderthal gizakiek urkiaerretzen zuten itsasgarri iraunkorraegiteko.

Hipotesi horrek Neanderthalgizakien adimenari buruzkoeztabaida piztu du: lehenengo

Homo sapiens-en mailako trebeziaeta teknikaren jabe ziren ala haieikopiatuta egin zituzten tresnahoriek? Dena dela, datazioareninguruan zalantzak daude, eta,agian, datu gehiago jakiteanargituko da gaia.

ING

UR

UM

EN

A

B I O L O G I A

Science aldizkarian argitaratu denez,tximinoen inmunoeskasiaren birusalehen aldiz detektatu da txinpantze

basatietan. Hiesa tximinoetan sortu zelasusmatzen bada ere, gaixotasuna

zehatz-mehatz nondik datorren ez daoraindik argitu. 1999. urtean, sei

txinpantze gatibuk (Pan troglodytestroglodytes) tximinoen

inmunoeskasiaren birusa zutela atzemanzen, eta birus hura gizakiei erasotzen

dienaren oso antzeko zela ikusi zen.Geroztik milaka txinpantzeri egin zaizkie

frogak, baina ez da kasu gehiagoagertu. Horregatik, zalantzan jartzen da

txinpantze horiek birusaren gordailudirela. Ikerketa haren egile berberek

birusa txinpantze basatietan detektatudute orain. 58 txinpantze aztertu dituzte

eta kasu bakarra topatu dute, bainalehen kasu basatia izaki, berri

garrantzitsua izan daiteke.

Aztarna gehiagohiesaren jatorriaz

ART

XIBO

KOA

Page 8: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

ORDENAGAILU BIDEZKO AZTERKETA

BERRI BATEK liburu baten egileazein den bereizten lagundezake. Italian garatu berriduten programa informatikobaten bidez, orain arte ikus ezinzitezkeen egileen artekoezberdintasunak atzemandaitezke. Algoritmo horrek,hizkuntza-zuhaitz bat eraikitzendu 50 hizkuntza ezberdinen

artean. Hizkuntza-bereizketahori ez da zaila testu batean,baina estiloa bereiztean dagolan gehien.

La Sapienza Unibertsitatekoikertzaileek hizkuntza idatziasinbolo-katea bailitzan aztertzendute. Sinbolo-kate horietan,entropia begiratzen da, hau da,zenbait sinboloren errepikapen--sekuentzia. Horrela, esaldiaklaburtzea lortzen da esanahirikgaldu gabe. Hori da datuenkonpresioa egiten dutenordenagailuko programenoinarria. Ikertzaileek, oinarri horierabiliz, bi hizki-katerenentropia kalkula dezakete.Entropien arteko distantzia horihandiagoa izaten da egileezberdinen testuen artean, egileberaren testuen artean baino.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

9EL H U YA R. 173. Z K .

Nor da liburuaren egilea?

INF

OR

MA

TIK

A

A S T R O N O M I ALurretik Ilargiramilimetroka

LURRAREN ERDIGUNETIK ILARGIAREN

ERDIGUNERA gutxi gorabehera 384.400kilometro daude, baina zehazki?Washington Unibertsitateko Tom Murphyikertzaileak milimetroko zehaztasunarekinneurtu nahi du aipatutako distantzia eta

horretan emango ditu datozen bosturteak. Neurketa egiteko, Mexiko Berriandagoen Apache Point teleskopioa, laser--izpi bat eta hainbat espazio-ontzikIlargian utzitako islagailuak erabiliko ditu.Neurketa grabitatearen gaineko ikerketaketa testak egiteko baliagarria izango delaazaldu du.

TENPERATURA PUNTU JAKIN BATETIK

JAISTEN DENEAN laser izpiaigortzen duen material bataurkeztu du Florentziakoespektroskopia ez-linealekolaborategi europarrekoDiederik Wiersma ikertzaileak.Hori lortzeko, beiraritindatutako kristal likidoaknahasi zizkion. Gero materialaargi berdeko laserrareneraginpean jarri zuen, eta,

tenperatura 42,5 ºC-tikjaistean, materialak laser izpiaigortzen zuela ikusi zuen.Nonbait, hoztean kristal likidoatrinkotu egiten da; ondorioz,fotoiak luzaroan gelditzen diramaterialean harrapatuta etatindu-molekuletako elektroiekkitzikatuak izateko aukerahandiagoa dute. Kitzikatutakoelektroiek energia hori galtzendutenean, argia askatzen dute.

Material horitenperatura--sentsoreetan etatenperaturarekikosentikorrak direngailuetan erabili ahalizango litzateke.

Laser bidezko termometroa

TE

KN

OL

OG

IA

BAT soziolinguistika aldizkariaren40. zenbakia kalean

QUEBEC

✓ Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak

✓ Quebec-en ingelesez hitz egiten duen hiztun taldeareneta ingelesaren beraren egungo egoerari nahiz etorkizunari

buruzko kezkak

✓ Inmigrazioa eta Quebec

✓ Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntz egoera aztertzekoeredu orokorraren proposamena

✓ Ohar zenbait euskara normaltze aldera

✓ Elkartasuna eta estatusa hizkuntz jarreretan: euskararenerabilera aurreikusten?

✓ Gainbegirada bat hizkuntz jarrerei euskal herrian

✓ Euskal komunitatearen bizindarra gipuzkoako bostherritan

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 9: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

LURRA BEROTZEN ARI DELA

EHUNKA ALDIZ ENTZUN ETA

ERREPIKATU DUGU eta, haranon, Estatu Batuetakozientzialariek Antartika

hoztu egin dela adieraziduten. Haien arabera,azken 35 urteetanAntartikako klima hoztuegin da. Oro har, klima-

-ereduek beroketanabarmenagoa iragartzendute eskualde polarretan,eta hala gertatu daAntartika penintsularrean,baina Antartikakontinentalean badirudigauzak bestelakoakdirela. McMurdo bailaralehorrak behintzat,Antartika kontinentalekoizotzik gabeko eskualdezabalenak, 1986tik 2000raurteko 0,6 graduzentigradu hoztu dira.Jaitsierak handienak

udaran eta udazkeneanizan dira. Udarakotenperaturak Antartikakoekosistema lurtarrenmotorra dira eta,ondorioz, hozketareneraginak oso larriak izandaitezke. Ikertzaileenkalkuluen arabera,ornogabe lurtarrak urteko% 10 gutxiago dira.Horiek gabe, zizareakbatik bat, sistematrofikoak gainbehera egindezake. be

rriak

labu

r

Berriaklabur

I N G U R U M E N A Hotza Antartikako ornogabeak hiltzen ari da

% 20ko beherapenaElhuyarren gainerako

produktuetan

Kioskoetan baino% 10 merkeago

Euskal Herriko eta mundukoinformazio zientifiko eta teknikoazure etxean jasotzeko aukera.

Z I E N T Z I A E TA T E K N I K A

Euskal Herria eta Espainia:39,50 euro

Gainerako herrietan:59 euro

2002koharpidetza-saria(11 ale)

ElhuyarAsteasuain poligonoa, 14. Txikierdi auzoa. 20170 Usurbil (Gipuzkoa).Tel. 943 36 30 40. Fax-zk. 943 36 31 44.E-mail: [email protected] http://www.elhuyar.com

Ni harpidedun,noski. Eta zu,

zergatik ez?Izen-deiturak

Helbidea

Hiria Posta-kodea

Probintzia Jaiotze-urtea

IFZ/ENA zk. Telefonoa

Ikasketak derrigorrezkoak erdi-mailako titulazioa goi-mailako titulazioa

Lanbidea

Ordaintzeko era

VISA-zk. Epe-muga

Sinadura

Bankua edo aurrezki-kutxa

Kontu-korrontea/libreta(20 digitoak ipini, arren) Entitatea Sukurtsala K.D. Kontu-zenbakia

ART

XIBO

KOA

Page 10: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

berri

ak la

bur

E B O L U Z I O A

Berriaklabur

Bicyclus anynana tximeletak orbanak dituhegaletan harraparietatik babesteko.Horregatik, 'diseinu' biologiko hori etengabeegokitu behar zaio inguruneari.Zientzialariek ikerketa egin dute orbanaknola aldatzen dituen ikusteko. Orbanen diseinua kodetuta duen genea zeinden aspaldidanik da jakina, eta genehorretan diren aldaketak aztertu nahizituzten zientzialariek. Horretarako,tximeletak laborategian hazi etabederatzigarren belaunaldira bitarteangertatutako aldaketak aztertu zituzten.Azkenean, muturreko bi belaunaldiengeneek baseen sekuentzia ezberdinakzituztela baieztatu zuten. Eboluzioapixkanaka bultzatzen duten aldaketa txikienadibidea al da behatutakoa?

Eboluziorako urratsak ote?

11EL H U YA R. 173. Z K .

GAUR EGUN ALZHEIMER GAIXOTASUNAK EZ

DU TRATAMENDU ERAGINKORRIK; gehienetanmedikuak diagnostikatzen duenerakolarria da. Litekeena da gaixoak lehenhamabost urteetan sintomarik eznabaritzea.

Horregatik, ikerketaren gakoagaixotasuna lehen urratsetandiagnostikatzeko metodoa aurkitzea da.Helburu horrekin egindako proiektubaten berri eman du Journal of GeriatricPsichiatry aldizkariak. Jorge R. Barrioeta Gary Small UCLA unibertsitatekodoktoreek garuneko positroien igorpen--tomografian markadore izan daitekeenkonposatu kimiko bat prestatu dute.Substantzia hori, FDDNP izenekoa,gaixotasunak hondatutako garunarenguneetan metatzen da. Horrela, gune

horiektomografiarenbitartez detektadaitezke, nahiz etatxikiak izan etasintomarik eraginez.

Gaixotasunagaraiz detektatuzgero, degenerazioa moteltzekotratamendua egin dezake pazienteak.Agian, etorkizunean diagnosigoiztiarrerako metodo hori ohikoazterketa medikuen parte izango da.Oraingoz, Barrio eta Small ikertzaileenhurrengo helburua metodologia horibotika terapeutikoen jarraipena egitekoegokitzea izango da.

JAPONIAKO ZETAZEOEN IKERKETARAKO

INSTITUTUAK baleen lehen haztegiaegitea aurreikusten du Japoniakohegoaldean dagoen Hirado badiasare erraldoi bidez itxita. Ondoren,libre dauden baleak harrapatzekotranpak jarri eta ehunka balesarraraziko lituzkete. Badianikerketarako gunea eta turistek

bisitak egin ahal izatekoinstalazioak ere egongolirateke.Ikerketen helburua baleenugalketa-prozesua etaelikadura-ohiturakdefinitzea da, aurrerantzean,beste arrain askorekinegiten den bezala, baleakere hazteko.Ideiak naturazaleen

haserrea piztu du, beraien ustezproiektuak ez duelako helburuzientifikorik. Izan ere, baleak arrainmigratzaileak dira eta, beraz,ezinezkoa omen da leku itxi bateanberen portaera aztertzea. Beraienustez, haztegiaren benetako interesabale-ehiza dela eta Japoniari egitenzaizkion kritikak gutxitzea da.

Alzheimer-en gaixotasuna garaizdiagnostikatzeko beste urrats bat

Munduko lehen bale-haztegiaJaponian

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

OS

AS

UN

AIN

GU

RU

ME

NA

Page 11: ASTRONOMIA TEKNOLOGIA berriak labur - aldizkaria.elhuyar.eusaldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A173_O02-12_36.pdfBerriak berriak labur labur GALILEO ZUNDA 1989AN ESPAZIORATU ZUEN

I N G U R U M E N A

PCBetako karbonoaren eta kloroarenarteko lotura hausteko gai den bakteriobat identifikatu da. Molekula horiek oso

poluitzaile arriskutsuak dira, kloro-atomoasko dituztelako. Labaingarri apartak

direnez, garai batean oso erabiliak zirenindustrian; baina poluitzaile arriskutsuak

ere badira eta, horregatik, duela hogeiurte inguru debekatu egin ziren. Geroztik,

ATSDR (Agency for Toxic Substancesand Disease Registry) eta EPA

(Environmental Protection Agency)erakundeek konposatu arriskutsuenen

artean sailkatu dituzte. Aurkitu berri diren bakterioek

konposatu horiek desegiteko ahalmenadute, kloro-atomoak molekulatik askatuta.Horregatik, mikrobio horiek itsas hondoko

sedimentuak garbi ditzakete. Izan ere,Baltimore-ko portuko sedimentuetan

kloro-maila txikiagotu egin zelako aurkituzituzten bakterioak zientzialariek. Beraz,

bakterio horiek PCBak 'jango'dituztelakoan, aurrerantzean poluzioarenaurkako proiektu berriak jarri ahal izango

dira martxan.

PCBak metabolizatzendituen bakterioa

12 EL H U YA R. 2002 OT S A I L A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

KAFEAREN, ARDOAREN,TEAREN, UR MINERALAREN

eta beste hainbat edarieta elikagairen zaporeaanalizatzekoezinbestekoa dadastatzaile adituenlana. Baina hainbatsaioren ondoren,dastamenarenzentzumena ase egitenda eta bereiztekogaitasuna galtzen da.

Orain, EMBRAPAnekazaritza etaabelazkuntzakoikerketa-enpresabrasildarrak elikagaienindustriarako guztizegokia den tresna bataurkeztu du. Izan ere,gailu elektroniko hori

zaporeak bereiztekogai da.

Gizakienmingainean oinarrizkolau zaporeak (gozoa,gazia, mingotsa etagarratza) detektatzendituzten dastamen--papilak daude.Zaporedun molekulekpapiletako nerbioak

kitzikatzen dituztenean,seinalea garuneraigortzen da eta bertanzaporea identifikatzenda. Zapore-sentsaziobakoitza papiletakoerrezeptoreenaktibazio-diferentzialjakin bati dagokiolauste da.

Mingain elektronikoa

TE

KN

OL

OG

IA

ESTATU BATUETAKO

IKERTZAILEEK uretakoargonadetektatzekogaitasun handiaduen teknikaprestatu dute:partikulenazeleragailu bataldatu dute argon-

-atomoak detektatu eta zenbatzeko.Aparatuak argon-39 isotopoerradioaktiboa atzematen du eta gaida argon-39 atomo bakarra 10.000bilioi atomoren artean bereizteko.Teknika itsaslasterrak eta horienbilakaera aztertzeko erabili nahi da,eta bide batez, klima ere bai. Izanere, argon-39a atmosferan sortzen

da izpi kosmikoek argon arruntajotzen dutenean, eta segituandisolbatzen da uretan.Erradioaktibitatea abiadurakonstantean galtzen duenez,sakonera ezberdinetako uretandagoen argon-39 kantitatea neurtuz,ur horiek azkenekoz azalean noizegon ziren jakin daiteke. Orain artemilaka litro ur eta hilabeteetako lanabehar zen uretako argon-39aneurtzeko, baina teknika berriarekin,10 litro ur eta ordu batzuk askiizango omen dira. Dena dela, ezdakite argon-39a abiadurakonstantean sortzen den ala ez eta,hala ez balitz, ez litzateke adierazlefidagarria izango.

Itsaslasterrak, argona eta klima

ING

UR

UM

EN

A

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA