Arnasketa animaliengan

15
Arnas sistemak 1 Sarrera Arnasketa: Gasen trukea da, hau da oxigeno (O 2 ) zeluletara eramatea eta sortutako karbono dioxidoa (CO 2 ) kanporatzea. Animali guztiok arnasketa egiten dugu baina konplexutasunaren arabera bereizten dira: Izaki bakunek zelula kopuru eta bolumen txikia dituztenez gasak zuzenean barreiatzen dira zeluletara, inolako aparatu berezirik gabe. Izaki konplexuek zelula kopuru handia eta bolumen handia dituztenek, ordea zelula guztietara gasak eramateko eta kanporatzeko, egitura espezializatuak behar dituzte, gasen garraioa egiteko. Arnas sistema motak. a) larruazala b) trakeak c) Brankiak (Arrainek zakatzak) d) Birikak. Arnasketaz jarduterakoan bi maila bereizi behar dira: arnasketa zelularra eta arnasketa fisiologikoa a) Arnasketa fisiologikoa: Arnasketa hau gasen elkartrukea da, oxigenoa hartuz ingurugirotik (arnasketa zelularrean erabiliko dena) eta karbono dioxidoa (CO 2 ) kanporatuz. Gasen trukea gertatzeko egiturek ondorengo baldintzak bete behar dituzte 1) Mintz hezeak izan behar dira urak difusioa errazten du eta . 2) Mintz meheak,zabalak eta iragazkorrak dira,honela haietatik zehar gasen trukeak (difusioz)eman daitezke 1

Transcript of Arnasketa animaliengan

Page 1: Arnasketa animaliengan

Arnas sistemak

1 Sarrera

Arnasketa: Gasen trukea da, hau da oxigeno (O2 ) zeluletara eramatea eta sortutako karbono dioxidoa (CO2 ) kanporatzea.

Animali guztiok arnasketa egiten dugu baina konplexutasunaren arabera bereizten dira:

Izaki bakunek zelula kopuru eta bolumen txikia dituztenez gasak zuzenean barreiatzen dira zeluletara, inolako aparatu berezirik gabe.Izaki konplexuek zelula kopuru handia eta bolumen handia dituztenek, ordea zelula guztietara gasak eramateko eta kanporatzeko, egitura espezializatuak behar dituzte, gasen garraioa egiteko.

Arnas sistema motak.

a) larruazalab) trakeakc) Brankiak (Arrainek zakatzak)d) Birikak.

Arnasketaz jarduterakoan bi maila bereizi behar dira: arnasketa zelularra eta arnasketa fisiologikoa

a) Arnasketa fisiologikoa: Arnasketa hau gasen elkartrukea da, oxigenoa hartuz ingurugirotik (arnasketa zelularrean erabiliko dena) eta karbono dioxidoa (CO2) kanporatuz.

Gasen trukea gertatzeko egiturek ondorengo baldintzak bete behar dituzte

1) Mintz hezeak izan behar dira urak difusioa errazten du eta .

2) Mintz meheak,zabalak eta iragazkorrak dira,honela haietatik zehar gasen trukeak (difusioz)eman daitezke

3) Kapilar eta albeoloen arteko difusioko distantzia txikia izango da.

b) Arnasketa zelularra: Mitokondrioetan gertatzen da. Prozesu honetan gai organikoak erabat erretzen dira,hau da, karbono dioxidoa bihurtu arte, eta horretarako zelulek oxigenoa erabiltzen dute.

1

Page 2: Arnasketa animaliengan

2 Arnasketa ornogabeengan

- Protozooak, zelenteratuak eta belakiak

Animali hauek ez dute organo berezirik arnasketa egiteko.Gas-trukea gorputzeko superfiziearen bidez egiten da, adibidez belakien paretok zurgatzaile diren zuloz beterik daude; hauetatik sartzen da ur jangai eta oxigenoarekin gero koanozitoek heltzen diete oxigeno eta jangalei eta oxigenoa difusioz zeluletara pasatzen dira, CO2

difusioz ere ateratzen da zeluletatik.

- Anelidoak

Azalaren bitartez arnasten dute eta azalak beti heze egon behar du gasen trukea gertatzeko..

Uretako anelidoek, adibidez poliketoek, kanpo-zakatzen bitartez arnasten dute.

- Oskoldunak

Krustazeok barne-zakatzen bitartez egiten dute arnasketa.

Zakatzek: Egitura anatomiko honen bidez uretatik oxigenoa hartzen dute eta karbono dioxidoa botatzen dute. Zakatzek arnas azalera handia dute eta, oso baskularizaturik daudenez, odol kantitate handia zirkulatzen da bertatik.

2

Page 3: Arnasketa animaliengan

- Moluskuak

Uretako moluskuek, zakatzen bitartez arnasten dute, zakatz hauek ktenidio izena hartzen dute eta luma edo orrazi itxurakoak dira, orokorrean barrunbe palialaan daude kokatuta.

Pulmonatuak, hauetan barrunbe paliala oso baskularizatuta dagoenez birika bihurtu da.

- Intsektuak eta miriapodoak

Miriapodo eta intsektuen arnas egiteko sistema oso berezia da. Trakea-sistema baten bidez heltzen da oxigenoa, zuzen, kanpo-atmosferatik zeluletara eta ehunetara. Trakearen tutu baten paretak bi geruza ditu:

1-Kanpoko geruza bat, zelula epitelial zapal batzuez osatua. Zelula hauek dira, kitinazko mintza jariatzen dutenak.2- Kutikula mehe bat edo barneko kitinazko mintzaTutu horiek, gero, adarkatuz doaz eta barrurantz doazen heinean gero eta ugariago eta gero eta meheagoak dira, trakeolak izenekoak. Tutuak irekitzen dira kanpoko aldean zulo batuen bidez, zulu hauek espirakulu izena dute eta ixten eta irekitzen dira operkulu bati esker, haietatik iristen da oxigenoa zeluletara eta horrela irteten da karbono dioxidoa kanpo-atmosferara.Arnasketa-sistema honek ez du zirkulazio-sistemarik behar oxigenoa zeluletara garraiatzeko.

3

Page 4: Arnasketa animaliengan

3 Arnasketa ornodunengan

- Arrainak

Arrain gehienek faringearen bi aldeetan kokaturik dauden barne-zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Zakatza harizpi askoz eraturik dago; harizpiak oso kapilarizatuta dauden laminatxoak, lamelak, ditu.

Ura ahotik sartu, zakatzetan gas-trukea gertatu eta zakatzen zuloetatik atera.

Arrain kartilaginosoak. Faringean 5 arraildura (zakatz-arrailak) eta albo bietara irekitzen den espirakulo bana dute.

Hezur-arrainak: Zakatz- laminak operkulu, izeneko plaka batekin estalia eta babestuta daude.Aireztapena operkuluaren mugimenduari esker gertatzen da

- Anfibioak

Anfibioen kumeek brankien bitartez hartzen dute arnasa, anfibio helduek birika berrien bidez hartzen dute arnasa. Jada atera daiteke lehorrera. Anfibioak gai dira azaletik arnasa egiteko, baina ez da nahiko haien oxigenoaren beharra asetzeko horregatik garatzen dituzte zakatzak eta birikak, azaletik arnasa egiteko azala bustita egon behar da, hau dela eta inoiz ez da aldenduko ur inguruetatik.Birikak oso sinpleak dira ez dute trenkadarik edo agertzen badira oso laburrak dira horregatik gasen trukea egiteko daukaten azalera oso eskasa da.

4

Page 5: Arnasketa animaliengan

- Narraztiak

Biriken bitartez bakarrik egiten dute arnasa, daukaten azala lehorra eta lodia denez ez dute gasen trukea baimentzen.Narraztien birikek badituzte trenkadak, horrela, truke-azala gehiago eta eraginkortasuna handiagoa, honi esker gai ziren lehorrean bizitzeko

- Hegaztia

Hegaztiek hegan egiten dutenez oxigeno asko behar dute horregatik arnas aparatu berezia garatu dute.

Sudur-zuloetatik airea hartzen dute.

Laringea:Glotisa mihiaren atzean dago, epiglotisak ixten du arnas hodia elikagaiak ez sartzeko.

Zintzur-hestea: Eraztun kartilaginosoz dago eratua, lepotik jaisten da eta banatzen da bronkioak emateko, abesteko gaitasunik ez duten hegaztiek, ahateak, oilaskoak edo loroak kasu, trakean daukate siringea, txorien ahots-organoa, justu trakea biriketara doazen bronkioetan adarkatu baino goraxeago. Abesteko gaitasuna duten hegaztien siringea, berriz, beheraxeago dago. Horrela, ahots-organoak bi bronkioak barnean hartzen ditu.

Bronkioak: Biriken barruan adarkatzen dira bronkioloak ematen, hauek ere adarkatzen dira egitura xeheagoak emateko, bukaeran parabronkio izeneneko tutu finak agertzen dira, kapilarrek parabronkioen paretak inguratzen dituzte,haien artean gasen trukea ematen da, ez dago albeolorik ugaztunengan gertatzen den bezala..

Birikak: Hegaztien birikak arol eta txikiak dira baina ez dira malguak, euren mugimenduak pasiboak dira eta lotuta daude bizkarrezur eta saihets-hezurrekin.

Aire-zakuak: Biriketako bronkioloak aire-zaku izeneko poltsa batzuekin komunikaturik daude.Zakuak bronkioen mintzaren zabalkuntzak dira , 7 eta 14 zaku artean izan ditzakete baina orokorrean 9 dira. Zakuetan ez dago gasen trukea. Hauek airez puzten dira horretarako behar dute saihetsarteko muskuluen laguntza, ugaztunen ez bezala,oxigeno

5

Page 6: Arnasketa animaliengan

gutxiko airea eta aire oxigenatua ez dira nahasten aire-fluxuak noranzko bakarra izaten duelako. Zakuek ere gorputzaren tenperaturaren igoera saihesten dute hegan egiterakoan gainera hezur eta organo batzuetara sartzen direnez arintasuna ematen diote hegaztiari.Beheko irudia adierazten du arnas zikloa.

.

- Ugaztunak

Airea biriketara hel dadin arnasbideak dituzte. Zintzurrestea birika bietara doazen bronkioetan adarkatzen da. Bronkioak, barruan adarkatzen dira bronkioloak ematen, hauek ere adarkatzen dira egitura xeheagoak emateko, Bukaeran albeolo izeneko zaku itsuak daude. Albeoloetan gas-trukea ematen da. Tamaina bereko ugaztun eta anfibioen artean, ugaztunak anfibioak baino 10 aldiz trukatzeko azalera duUgaztunen birikak gizakiak dituenaren antzekoak dira. Kono-formako organo handiak dira; albeolo, albeolo-hodi, bronkiolo eta bronkio ugari izateaz gain, odol-kapilarren sare handia dute.

6

Page 7: Arnasketa animaliengan

Gizakien arnas aparatua

Atalak

a) Arnas hodiak:Ahoa, Sudur-hodiak,Faringea,laringea, Zintzurrestea, Bronkioak, Bronkioloak

b) Birikak,

Arnasaren bi prozesuak::1. Arnasketa zelularra: gai organikoak oxidatzea (erretzea) ATPa (energia) sortzeko. Hau mitokondrioetan gertatzen den prozesua da.2. Gasen sarrera eta irteera ahalbidetzea.

Arnas aparatuaren eginkizunak

Zelula guztiak energia produzitzeko O2-a ingurunetik hartu behar dute. Ondoren sortutako CO2-a ere kanporatu egin behar dute.

Zelulanitzetan zelula guztiak ingurunearekin kontaktuan ez daudenez trukaketa egiteko garraio bide bat behar dute: Arnas aparatua

Gizakian airea sartzeaz eta odolarekin kontaktuan jartzeaz arduratzen da. Zirkulazio sistemak O2-a garraiatu eta banatzen du giza gorputzean zehar eta

zelula barnean sortzen den CO2-a kanporatzeko gai izango da.

Arnas Hodiak

Sudurra:

Sudurra arnasa-aparatuaren sarreran dagoen organoa da, faringearekin lotuta dagoena. Aurpegian kokatuta dago gizakiarengan.Sudurrak bi zulo (sudurzulo) ditu azpiko aldean,haizea sartzea ahalbidetzen dutenak.

Sudurraren eginkizunak:Sudurretik arnasa hartzearen abantailak:- barneko muki-epitelio ziliatuak (Ileak eta mukia) hauts-partikulak eta gorputz arrotzen sarrera eragozten ditu.

7

Page 8: Arnasketa animaliengan

- Odol kapilarrek airea berotzen dute.Behar duen hezetasuna lortzen du aireak.

Sudur-zuloen goialdean nerbio-bukaerak: usain mukosa sortzen duteSinu paranasalak: muki sorrera eta soinuaren erresonantzia-kaxa, Sinuen hanturak sinusitis izena du.

Faringea

12 cm-ko hodia da.Aurrealdean laringearekin eta atzealdean hestegorriarekin komunikatzen da.Horma: muskulu eskeletikoz eta mukosaz.Hiru atal:

o Nasofaringea: sudur barrunbearen atzean kokatzen da. Ehun linfoide plakak daude(amigdala). Alboan Eustakioren tronparen zuloa kokatzen da erdiko belarriarekin komunikatuz.

o Orofaringea: ahoaren atzealdean eta ahosabaia bigunaren azpian kokatzen da. Alboko hormetan ehun linfoide plaka amigdala osatzen dute. Arnas eta digestio aparatuen . Zatia da bietarako bidea kontrolatuz.

o Laringofaringea: faringearen beheko atala da.

Laringea

1. Faringea eta trakea lotzen dituen hodia da.2. Mihipean kokatutako hioide hezurrarekin

lotutako armazoi kartilaginosoa da.3. Kanpotik begiratuta,lepoaren aurrealdean

gorgoil izeneko konkor baten modura nabari da.

4. Soinua eta ahotsa ekoizten du (ahots-kordak)

5. Laringean aurkituko ditugun kartilagoak:a) Tiroide-kartilagoa: Gorgoila eratzen du.

Gizonengan emakumeengan baino handiagoa da.

b) Krikoide-kartilagoa: Aurrekoaren azpian kokatzen da. Eraztun forma, zabalena atzekaldean du

8

Page 9: Arnasketa animaliengan

c) Epiglotisa: Hosto egitura duen kartilagoa da.Oinarrizko funtzioa janariari laringerako igarobidea ixtea da.

d) Aritenoide-kartilagoak: Krikoidearen goialdean kokatzen da.6. Muki-epitelio ziliatua dauka.

Trakea – Zintzur-hestea

13 cm-ko luzera eta2 cm-ko diametroa duen hodia da.Laringea bronkioekin lotzen du.Hestegorriaren aurrealdean kokatzen da.D4-5 bizkar ornoen azpian bitan banatzen da, bronkio nagusiak eratuz (banaketa honi karina trakeala deritzo)Horma C forma duten eraztun kartilaginosoz dago eratua, atzealdean laua eta malgua da Zuntz elastikoz eta muskulu leunez eratuta dago,honela trakea ez da ixten eta hestegorriaren paretak zabal daitezkeelako irenstean.

Muki-epitelio ziliatu eta guruin muki-jariatzailez estalirik dago barnealdetik gorputz arrotzak eta hautsak harrapatzeko eta jarraian zilioek bultzatzen dituzte ahotik kanporatuak izateko.

Bronkioak

Trakeatik biriketaraino haizea (oxigenoa) bideratzen dutenak dira. Trakeatik abiatuta, ezker eta eskuineko bronkio nagusi biak banatzen dira. Ezker bronkio nagusia beste bi bronkio txikiagotan banatuko da, goiko eta beheko lobuluetarako. Eskuinekoa aldiz hirutan, alde horretako birikako goiko, erdiko eta beheko lobuluetarako. Azken hauek lobuluetako bronkioak dira, eta hortik aurrera hirugarren mailako bronkioak banatuko dira birika bakoitzean, eta azkenean bronkioloetan amaituko dira.Bronkio nagusiek ere erdiko geruzan C forma eta eraztun kartilaginosoak dituzte, geruza muskular laua,geruza malgua eta barne mukosa, hau muki-epitelio ziliatuaz osatuta dago, bronkioak banatzen diren heinean kartilago geruza gutxituz doa desagertu arte eta geruza muskularra eta malgua argaltzen dira.

Birikak

Torax aldean kokaturiko bi organo dira,elastikotasun eta sendotasun handikoak,pleura izeneko mintz batez inguratuak.Birika bien arteko espazioari mediastinoa esaten zaio eta hor daude kokatuak bihotza eta odol-hodi nagusiak.

9

Page 10: Arnasketa animaliengan

Azpialdean diafragma mintz muskularra dago,toraxa eta abdomena mugatuz.Eskuineko birikak hiru lobulu ditu,ezkerrekoak berriz bi.Birika bakoitzean alde mediastinikoan hilioa kokatzen da, bertatik sartu eta irten egiten dira: bronkio nagusiak, birika-arteria eta birika-bena.

1. Pleura: Bi mintz serosa: saihets-pleura eta errai-pleura. Geruza biszerala: biriketara lotuta. Birika osoa estaltzen du hilioa izan ezik. Geruza parietala: toraxeko hormara eta diafragmaren goiko aurpegira itsatsita dago.Bi geruzen artean pleura- barrunbe dago, pleura- likidoz beterik

2. Albeoloak 14 milioi hodi albeolar eta 700 milioi albeolo daude.pareta fin-fineko zakutxoak dira. Airea hartzean,birikak zabaldu egiten dira eta kanpoko airea albeoloetaraino sartzen da. Berorietan burutzen da gas-trukea,oxigenoa odolera pasatzen da, albeoloetan anhidrido karbonikoa eta bestelako hondakinak sartzen diren bitartean. Espirazioa egiterakoan, hau da, airea botatzen ari garenean, birika uzkurtu egiten da eta albeoloak hustu egiten dira. Horrela gas toxikoak kanporatu egiten dira.

3. Arnas – muskuluak

Inspirazioa parte hartzen duten muskuluak: diafragma eta kanpo saihets arteko muskuluak DIAFRAGMA:Muskuloz eta ehun fibrosoz osaturik.Aurrealdean esternoiaren gorputzari lotzen zaio, atzealdean bizkarrezurrari eta alboetan saihetsezurrei. Zenbait zulo ditu: aorta, beheko kaba bena, hestegorria abdomenera igarotzekoInspirazioan diafragma uzkurtzen da eta beherantz doa, honela toraxaren barrunbea luzatzen da eta biriken bolumena handitu egiten da.. Arnas botatzean alderantziz egiten du.KANPO SAIHETSARTEKO MUSKULUAKsaihetsezurren artean kokatzen dira. Inspirazioan saihetsezurrak hurbildu egiten dira.

Arnas mugimenduak

10

Page 11: Arnasketa animaliengan

Birikak ez dira berez mugitzen, horretarako beharrezkoak dira arnas muskuluak eta birikak eta kaxa torazikoak dituzten ezaugarriak. Aireztapena bi mugimenduri esker ematen dira

1. Airea sartu: Inspirazioa (arnasgora)

Saihetsezurren muskuluak uzkurtzen dira saihetsak aurrerantz eta gorantz eramanez, aldi berean diafragma uzkurtzen da eta beherantz doa, mugimendu hauen ondorioz kaxa torazikoa zabaltzen da biriketako presioa txikitu egiten denez airea sartzen da hodietara eta albeoloetara.

2. Airea atera: espirazioa (arnasbehera)

Normala denean pasiboa da ez da inolako muskulurik uzkurtzen, diafragma lasaitzen denean berriro gorantz doa, kaxa torazikoa gutxituz. Bestalde saihetsezurren muskuluak erlaxatzen direnean kaxa torazikoa behera dator berriro bolumena txikituz eta biriketako presioa handituz honela airea ateratzen da.

Gas trukea

Airea albeoloetara iristen denean, oxigenoak presio handia du eta CO2 gasak txikia du kapilarretan ordea, odolak gas nahastea garraiatzen du, oxigenoaren presioa baxua eta CO2 gasaren presioa handia izanez.Gas trukeak kapilarren eta albeoloen mintz mehe meheetan zehar egiten da, difusioaren bidez.: albeoloetatik kapilarretara oxigenoa igaroko da eta CO2 gasak aldrebes egingo du bidea, kapilarretatik albeoloetara.Lehen esan dugunez prozesu hau errazteko paretak meheak dira eta difusio distantzia oso txikia, gainera odola kapilarretatik mantso-mantso ibiltzen da.Ehunetan, kontrako egoera sortzen da: Oxigenoaren presioa handiagoa da kapilarretan, ehunetan baino eta CO2 gasaren presioa handiagoa da ehunetan kapilarretan baino; honen ondorioz oxigenoa pasatzen da ehunetara eta CO2 kapilarretara biak difusioz.

11