Arnas aparatua power

42
ARNAS APARATUA

Transcript of Arnas aparatua power

ARNAS APARATUA

ZER DA?

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa antzemateko eta soberako azido karbonikoa kanporatzeko gizakiak behar duen aparatua da

Arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.• a) goi arnasbideak• b) behe arnasbideak

Arnasketak behar dugun airea, oxigenoa kanporatzea ahalbideratzen digu. Prozesu hau arnas aparatuari esker gauzatzen da .

ARNASKETA

Arnasketa izaki bizidun aerobioek burutzen duten prozesu fisiologikoa da. Prozesu honen bitartez, bizidunek oxigeno molekularra (O2) hartzen dute.

Arnasketaz jarduterakoan bi maila bereizi behar dira: arnasketa zelularra eta arnasketa fisiologikoa.

Mikrobiologia arloan bi arnasketa bereizten dira. Arnasketa aerobio azaldutakoari dagokio, eta arnasketa anaerobioan elektroi-hartzailea O2-aren ordez bestelako konposaturen bat izango da.

ARNASA HARTZEA ETA BOTATZEA

Gizakiaren birika aireztatzekoa da, hau da, modu aktiboz gertatzen da airearen berriztatzea birika barruan.

Aireztatzea konbekzio mugimendua da, arnasgoraren eta beheraren aldizkatzeak sortua.

FUNTZIOAK

Kanpoko aireko oxigenoa hartzea, oxigeno hori odolera eramatea eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.

GAS TRUKEA

Difusio soileko prozesu fisiko-kimiko bat gertatzen da albeoloetan dagoen airearen eta albeoloak inguratzen dituzten kapilarretako odolaren artean.

ARNAS BOLUMENAK ETA AHALMENA

Gizabanakoen sexuaren eta gorputz egituraren arabera, balio desberdineko lau bolumen eta lau ahalmen bereizten dira.

ORGANOAK

SUDUR-HOBIAK

Arnas aparatua kanpoaldearekin lotzen duten bi barrunbe dira. Hauen barruan airea berotu egiten da, hezetu eta garbitu.

FARINGEA

Barrunbe honek arnas aparatua liseriketa aparatuarekin komunikatzen du.

LARINGEAAhots kordak ditu, dardaraztean soinua sortzen dutenak.

TRAKEA

Airea bronkioetaraino garraiatzen duen hodi zurruna da.

BRONKIOAK

Bi bide hauek airea biriketaraino sartzen dute. Birikaren barruan, bronkioak zenbait bronkiolotan adarkatzen dira.

BIRIKAK

Birika albeoloek osatutako bi organo hanpatu dira. Birikak dira arnas aparatuaren organorik inportanteenak.

ALBEOLOAK

Pareta finak dituzten zakutxo batzuk dira, eta hauen bitartez gas elkartrukea gertatzen da .

DIAFRAGMA

Arnas mugimenduez arduratzen den muskulua da: arnasa hartzea eta botatzea.

ARNAS SISTEMAREN GAIXOTASUNAK

ASMAArnas gaixotasun kronikoa da. BGBK ez bezala, asma eritasun itzulgarria da.

SINTOMAK

Lehendabiziko sintomak 1 . urtearen aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen.

TRATAMENDUA

• Eragileak ebitatu.• Inhalagailuak.• Kortikoideak.

BIRIKAKO MINBIZIA

Organo haren gaixotasuna da, bertako zelulen hazkundea kontrolik gabe gertatzen denean agertutakoa.

SINTOMAK

Mina bularraldean, ezohiko eztula, hemoptisia eta sintoma orokorrak eduki ditzakete pazienteek: pisua galtzea, jangura urritzea eta astenia.

TRATAMENDUA

Kirurgia planteatu daiteke zelula ez txikietako kartzinomaren kasuetan.

BRONKITIS

Edo B.K. Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da.

SINTOMAK

Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan.

TRATAMENDUA

• Erretzeari utzi.• Inhalagailuak.• Kortikoideak.• Antibiotikoak.• Errehabilitazioa.• Oxigenoa.

PNEUMONIA

Birikak kaltetzen dituen gaixotasun infekziosoa da. Sailkatzeko bi mota nagusi daude.

SINTOMAK

Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta karkaxa, arnasestua eta toraxeko mina dira.

TRATAMENDUA

• Antimikrobianoak.• Antitermikoak.

TUBERKULOSIA

Gaixotasun infekziosoa da, gizakien artean kutsatzen dena. Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan pairatu daiteke.

SINTOMAK

Eztula, sukarra, toraxeko mina, ahuldadea eta hemoptisia.

TRATAMENDUA

• Gehien erabiltzen diren botikak hauek dira:

• Estreptomizina.• Azido p-aminosalizilikoa (PAS).• Isoniazida.• Rifanpizina.• Etanbutola.• Pirazinamida.

TABAKISMOA

Erretzeko menpekotasuna edo haren gehiegizko kontsumoa da.

ONDORIOAK

Alde batetik Kardiopatia iskemikoa eta beste gaixotasun baskularrak eragitzen ditu tabakismoak.

TRATAMENDUA

Aholku medikoa eta gutxieneko esku-hartzea: Lehenengo urratsa da.Ordezko terapia nikotinarekin: Txaplatak, txikleak.• Bupropioia.• Psikoterapia.

ESKERRIK ASKO

Ibai eta Andoni