Arnas aparatua
-
Upload
pedro-diez -
Category
Education
-
view
1.034 -
download
10
Transcript of Arnas aparatua
ARNAS-APARATUA
Arnas-aparatuari esker gure gorputzak behar duen oxigenoa lortzen du eta karbono dioxidoa kanporatzen du.
sudur-hobiak laringea
faringea
trakea bronkioak
ahoa
birika
diafragma
bronkioloak
albeoloak
Airea sudurretik arnasten dugu. Sudur-hobietan
iragazi, berotu eta hezetu egiten da.
Ondoren faringera doa.
sudur-hobiak
ahoa
faringea
Gero laringera heltzen da airea. Laringean ahotsa
sortzen dugu. Bertan daude ahots-
kordak.
laringea
Laringean epiglotis izeneko tapoi baten antzerakoa daukagu. Zerbait irensten dugunean itxi egiten da elikagaiak arnasbidetara joan ez daitezen.
Irekita arnasa hartzeanItxita irenstean
EPIGLOTISA
Laringetik jeisten, airea trakeara ailegatzen da.
Trakea hogei bat eraztun kartilaginosoz osaturik dago eta beti irekita mantentzen da.
Trakea bi adarretan banatzen da (bronkioak).
TRAKEA
Bronkioak biriketan sartzen dira eta
bronkiolo izeneko gero eta adar finagotan
banatzen dira.
BRONKIOLOAK
BIRIKA-ALBEOLOAK
Bronkioloen amaieran birika-albeolo izeneko poltsatxoak daude. Albeoloak kapilarrez
inguraturik daude.
Birikak bi organo gorrixka eta harroak dira. Toraxean kokaturik daude, bihotzaren bi aldetan eta saihets-hezurrek babesten dituzte. Eskuinekoak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoak bi besterik ez.
BIRIKAK
DIAFRAGMA
Diafragma biriken azpian kokaturik
dagoen muskulua da.
Arnasketak hiru atal ditu:- Arnasa hartzea,- Gasen elkartrukea eta- Arnasa botatzea
Arnasa hartzean oxigenoz aberatsa den kanpoko airea hartzen dugu eta
biriketaraino eramaten dugu.
ARNASA HARTZEA
diafragma
Arnasa hartzerakoan diafragma jeisten da,
toraxaren tamaina handitzen da,
saihetsak altxatu eta banatzen dira eta
birikak airez betetzen dira.
ARNASA HARTZEA
Gasen elkartrukea kapilarrez inguraturik dauden birika-albeoloetan gertatzen da.
GASEN ELKARTRUKEA
Oxigenoz kargaturiko airea albeoloetara heltzean, oxigenoak hauen horma finak zeharkatzen ditu eta odoleko globulu
gorrietara pasatzen da, eta hauei esker gure gorputzeko zelula guztietara
ailegatuko da.
Une berean,odolak zekarren karbono
dioxidoa airera pasatzen da.
ARNASA BOTATZEA
Karbono dioxidoz beteriko airea
kanporatzen dugu.
diafragma
Arnasa botatzean diafragmak gora egiten du, saihetsak jeisten dira eta
toraxaren bolumena txikitzen da, birikak
estutuz eta airea arnasbidetik kanporatuz.
ARNASA BOTATZEA
Odoleko globulu gorriek birika-albeoloetan jasotako
oxigenoa bihotzeraino eramaten dute, eta gero gure
gorputzeko zelula guztiei banatzen diete.
Globulu gorriek zelulek sortzen duten karbono dioxidoa jasotzen dute, bihotzeraino eraman eta
handik biriketaraino kanpora botatzeko.
karbono dioxidoaoxigenoa