Arkitektura Gotikoa

26
ARKITEKTURA GOTIKOA Errepasoa

Transcript of Arkitektura Gotikoa

Page 1: Arkitektura Gotikoa

ARKITEKTURA GOTIKOA

Errepasoa

Page 3: Arkitektura Gotikoa

Sarrera• Gotiko terminoa zentzu despektibo baten sortzen da (Goth

hitzetik dator, godoen arteaklasikoa ez dena,

errenazimenduan eman zioten izena)

• Ile de france (“frantziako irla”)delakoan sortzen da (Paris

eta bere inguruan)

• XII.mende erdialdetik XV.mende bukaerara,

Errenazimenduko arteak ordezkatuko du

• Hainbat elementuek izan zuten eragina estilo honen

agerpeneanaldaketa sozial eta ekonomikoak ):

– Botere berri baten sorrera: hiriko burgesia

– Hirien eta biztanleriaren hazkundea

– Unibertsitateen garapena

– Merkataritzaren garapena

– Gremioen sorrera

– Gizarte feudalaren balioak ahultzen

– Norbanakoaren balioen garrantzia

– Monarkia eta estatu berrien finkapena

– Espiritualitate berri bat, Zister-ren erreformarekin

jaioa(erromaniko bukaerako apaindura gehiegikeriaren

aurka)

Page 5: Arkitektura Gotikoa

Elementu arkitektonikoak

Arku ojibalak

Tudor Karpanela Hiru zentrokoa

Page 6: Arkitektura Gotikoa

Elementu arkitektonikoak

Leihoak

Gabletea

Gargolak

Kapitela

Page 7: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Eraikuntza nagusia

da

• Berrikuntza teknikoek

aukera eman zuten

eraikuntza hauek

egiteko

Page 8: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Oinplanoak gurutze latindarrekoak izaten dira baina zailagoa da hau bereiztea, nabeen kopurua transeptuaren ondoren handitu egiten delako.

• Hiru edo bost nabe izaten dute, normalena bostekoa delarik transeptu ondoren

• Girola (deanbulatorioa)dute

• Kapera erradialak dituzte

• Nabeak ertz gangaz eta gurutze gangaz estaltzen dira

• Fatxada nagusian bi dorre izaten dituzte.

Page 9: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Oinplanoa izan daiteke:

Basilikala

Saloikoa

Page 10: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

Altxatuan alboko nabeak ikusten dira, eta hauen

gainean triforioa dago eta azkenik, goiko partean,

klaristorioa.

Page 11: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Barrualdea argiz beteta dago, leiho anitzei esker

• Katedralak hiru maila ditu: behekoa, galeria(edo triforioa) eta klaristorioa.

• Hormak irekiak dira, argia elizan sartzen utziz, intentsitateko maila desberdinez (argi gehiago dago zuzenean iristen den tokietan, hau da, goiko parteetan).

• Leiho gehiago dago oraingo euskarriak hormari itsatsiak ez daudelako.

Page 12: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Estalkia kanoi gangatik bilakatu zen.

• Arku ojibalak egitura altuagoak egiteko aukera ematen du.

• Estalki arruntenak:

– Gurutze ganga

– Ertz-ganga

• Denak pilare delikatu eta arinen gainean aurkitzen dira

• Nerbioak gurutzatzen diren tokietan klabe dekoratuak jartzen dira.

Page 13: Arkitektura Gotikoa

Estalki motak

(arrunta)

Gurutze ganga

(sei zatikoa)

Page 14: Arkitektura Gotikoa

Estalki motak

Ertz ganga

Page 15: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Euskarriak oinarrizkoak

ziren eraikuntza hauetan

• Kanpoaldean arruntena

arbotanteak agertzea da

• Hauen gainean

pinakuluak jartzen dira

eraikuntzako indarrak

bertikalki behera

bideratzeko.

Arbotanteak

Pinakulua

Page 16: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

• Arbotanteen

erabilerari esker

horma aske geratzen

da eta posible da

leihoak irekitzea

• Leihoak beirategiz

estaltzen dira

Page 17: Arkitektura Gotikoa

Katedrala

Fatxada Alboko fatxada

Absidea

Girola

Kapera

erradialak

GurutzaduraTranseptuaOrratzak

Arrosetoia

Arbotanteak

Nabe

Klaristorioa Tribuna

Gargolak

Page 18: Arkitektura Gotikoa

Arkitektura zibila

• Honen garapena hainbat elementuen ondorioa da

– Merkataritzaren berpizkundea

– Hirien gobernuko garapena

• Eraikuntza nagusiak dira

– Jauregiak

– Udaletxeak

– Merkatuak edo lonjak

Page 19: Arkitektura Gotikoa

Arkitektura zibila

• Udaletxeak hiriko gobernuko egoitzak ziren

• Bi eredu daude:

– Iparraldekoa (Herbehereak) : oso dekoratuak, arku ojibal eta

zorrotzez

– Hegoaldekoa (Italian): itxiagoa, gaztelu baten antzera

Leuven

(Belgika)

Siena

(Italia)

Page 20: Arkitektura Gotikoa

Arkitektura zibila

• Jauregiak nobleziaren etxebizitzak ziren

• Babesako funtzioa galtzen dute

Page 21: Arkitektura Gotikoa

Arkitektura zibila

• Lonjak produktuak

gordetzeko eta

saltzeko tokiak ziren

• Helburu honetarako

gela handiak behar

zituzten

• Espazio gardenak dira,

zutabe garai eta

estilizatuekin

Page 22: Arkitektura Gotikoa

Frantziar gotikoa• Frantziar, Alemaniar eta Belgiar katedralen

ezaugarria haien arteko eragin zuzena da, eta denak dira altuak eta bertikalitatekoinpresioa sortzen dute.

• Konpaktuak dira, transeptua gutxi edo batez irteten delarik eta bigarren mailako kaperak ez dira nabaritzen.

• Fatxada nagusiak atari hirukoitza du eta honen gainean arrosetoia eta bi dorre altuak alboetan.

• Absidea poligonala da, girolarekin eta batzuetan kapera erradialak izaten dituzte.

• Frantziako hegoaldean katedral gehienek ez dute transepturik eta batzuk ezta alboko naberik ere.

Page 23: Arkitektura Gotikoa

Britaniar gotikoa

• Katedralen ezaugarririk nagusia haien luzera handia eta horizontalitatea azpimarratzeko gogoa da.

• Arrunta da zati desberdinak garai desberdinetakoak izatea,ez dira saiatzen batasuneko inpresioa ematen.

• Zabaltzen dira, transeptu bikoitzarekin eta Lady Chapels edo Amabirjinari dedikaturiko kaperekin alde batean itsatsiak.

• Fatxada nagusian ateak ez dira esanguratsuak

• Leihoak handiak dira baina ez dago arrosetoirik eta espazio hori gableteentzat uzten da.

• Bi dorre izan ditzakete edo batere ez.

• Gurutzadura gainean normalean dorre bat dago, oso altua eta orratz batez bukatua.

• Absidea zuzena izaten da.

Page 24: Arkitektura Gotikoa

Italiar gotikoa• Polikromia erabiltzen du, kolore desberdineko

marmola erabiliz kanpoan eta kolore desberdineko dobelak erabiliz barrualdean.

• Oinplanoa erregularra eta simetrikoa izaten da eta zutabe gutxi eta aldenduak ditu.

• Proportzioak matematikoak dira, laukian oinarriturik, eta arkuak semizirkularrak izaten dira.

• Mosaikoak izan ditzake ateen gainean.

• Fatxadetan irteten diren portxeak daude eta leihoak gehienetan zirkularrak izaten dira, baina ez arrosetoirik ezta dorrerik ere.

• Gurutzaduraren gainean normalean kupula bat dago.

• Normalean beti dago zutabe solte bat (campanille) eta bataiategia.

• Leihoak ez dira Europako iparraldekoak bezain handiak ,beirategiak erabiltzen badira ere.

• Arbotantearen beharrik ez.

Page 25: Arkitektura Gotikoa

Germaniar gotikoa• Dorre altuak eta orratzak ezaugarri

garrantzitsuenak.

• Fatxada nagusiak Frantziar eredua jarraitzen du, baina dorreak altuagoak dira eta orratz kalatuz amaitzen dira.

• Absideak frantziar eredua jarraitzen du ere.

• Barruko berezko ezaugarria da haien zabalera eta irekitasuna.

• Normalean ez dute transeptu oso markatua.

Page 26: Arkitektura Gotikoa

Espainiar gotikoa• Katedral hauek oso konplexuak izaten dira.

• Besteekin konparatuz gero, motzagoak eta zabalagoak dira, eta askotan kaperaz inguraturik egoten dira.

• Estilistikoki barietate handikoak dira.

• Islameko eraginak dituzte eta garaiaren amaieran Berpizkundeko elementuak konbinatzen dituzte.

• Beste eraginak:

– Fatxada nagusia frantsesen tankerakoa da

– Orratzak dituzte, germaniarren antzera.

• Pinakulu gutxi.

• Askotan dorreak eta kupulak izaten dituzte, barietate handikoak