Arkitektura Ehunkoia

111

description

- Arkitektura Ehunkoia - Miguel Garai - Athea Argitaldaria

Transcript of Arkitektura Ehunkoia

Page 1: Arkitektura Ehunkoia
Page 2: Arkitektura Ehunkoia
Page 3: Arkitektura Ehunkoia

Arkitektura ehunkoia

Miguel Garai

Page 4: Arkitektura Ehunkoia

Jatorrizko titulua Arquitectura textil

Autorea Miguel Garai Ormazabal Itzultzailea Andoni Errazkin Beratzadi Zuzentzailea Bingen Haretzederra Erentxun Azala Idurre Iriondo Ibaibarriaga Maketazioa Gabirel Gartzia Ezeitza © Miguel Garai Ormazabal © Athea argitaldaria, 2014 designed in Vasconish / printed in Navarre Donostia, 2014 02 07 16:33

Page 5: Arkitektura Ehunkoia

Aurkibidea Hitzaurrea Proiektu arkitektonikoa Izadiaren Egitasmoa Proiektua prozesu Izadiari erreferentziak Egiturak eta azalak izadiaren ordena bitar espaziala gidatzen dute Artearen baitan, izadiaren bitasun espazialarekin bat, bi sentikortasun artistiko ematen dira Materia ehunkoia eta bere alderdi konpositibo bikoitza Espazio jarraia Edukiaren formen fenomenologia Estali eta itxi, bi helburu arkitektoniko dira Kanpotasuna a-b-a erritmoak kanpoko espazioari esanahia sortzen dio Unea bizitzen Estalkiak limite indeterminatuzko esparrua eraikitzen du Bitxi flotatzailea Geometria baino, aritmetika Fazadarik gabeko arkitektura Leihorik gabeko arkitektura Estali eta eutsi bi funtzio eraikor desberdin dira Materia-forma erlazioa beharrean, materiale-indar erlazioa Gaudí-ri omenaldia Indar eraikorren artean grabitatea aintzatetsi behar den beste bat da Zeharkako metodoa Arkitektura lurraldegabetu Artean egon Limiteak jare egin Esentzia lausozko arkitektura Iparraren galtzea Zigi-zaga Zatiaren ugaritasuna Beloaren misterioa Espazio hurbila Limite malguak Presentziarik gabeko arkitektura Ura izatezko ingurune Gottfried Semper eta materia ehunkoia Estalkia eta materiale ehunkoia Gainazalezko materiale bat Estalkia unitate aglutinatzaile Teilatuak eta ehunak azal-zentzua dute Pabilioia eta jardina Otto Wagner eta Sezesioa izadira hurbiltzen dira Eraikuntza integralaren krisia Estalkia haizeztatu mintza da Azkartasuna pisutasunaren aurrean Tolesturak barrua den hori eta kanpoa den hori nahasten du Hiria, urezko irudi bat Bibliografia

Page 6: Arkitektura Ehunkoia
Page 7: Arkitektura Ehunkoia

Hitzaurrea Arkitektura ehunkoiak esparru arkitektoniko bat eraikitzen du. Berak naturala den horren eta artifiziala den horren arteko edozein desberdintze ekiditen du. Materiale arinekin eraikitzen da. Eraikitzen duen esparru arkitektoniko hori limite malgukoa da. Bere antolakuntzak ez du zentro nabaririk. Bere esparru arkitektonikoa eraikitzeak, espazio bat ixteaz gain, itxitura bera eustea zehazten du. Itxi eta eutsi: arkitektura ehunkoiak bi funtzio hauek desberdintzen ditu. Bata bestearengandik bereizten ditu. Hau ez da murru-sisteman gertatzen. Izan ere, murruak, elementu funtzional bakarra denez gero, esparruaren limiteak ixten nahiz eusten baititu. Hurrengo atalek arkitektura ehunkoiaren baldintza zehatzak loratzen dituzte. Lehen atalak proiektatzearen zentzu zehatza jorratzen du; bigarren atalak espazio naturalaren baldintza kualitatibo eta erritmikoen analisian sakontzen du; eta, hirugarren atalak arkitektura ehunkoiaren ezagugarriak jorratzen ditu, bai berau eraikitzen duten materialeen ezagugarriak agerian uzteko eta bai edukiaren formari eskaintzen zaion azalpena zabaltzeko. Hau, beti ere, irudikari ehunkoiaren ikuspegi fenomenologikoaren baitatik burutzen da.

Page 8: Arkitektura Ehunkoia
Page 9: Arkitektura Ehunkoia

Proiektu arkitektonikoa

Page 10: Arkitektura Ehunkoia

Izadiaren Egitasmoa Izadiaren Egitasmoa proiektatzeko lan-sistema bat da. Bere funtsa izadiaren baldintzetan aurkitzen da. Lurraldetasunari lehentasuna eskeintzearren, honi guztiari Egitasmo deituta ere, ez da berez Egitasmo bat. Horrela, espazio natural jarrai eta indeterminatuan jarduteagatik, marra ugariko eta dimentsio askotako semiotika zatikatua du eta esanahia duen edozein zentro aldez aurretik borrokatzen du. Zatitasunaren eta limite malguaren Egitasmoa da. Ertzera iritsi baino lehen zirriborro asko osatzen dituzten marrak eta dardarak dira. Txikia denaren eta infinitesimala denaren munduan murgiltzen da. Imitazio, aurkaritza edo asmakuntza txikiak bilatzen ditu, eta hauek proiektuaren materia azpi-adierazkorra osatzen dute. Izadiaren Egitasmoak soilik prozesu proiektual bat babesten du. Segurtasuna ematen duten egitasmo itxietatik urruntzen da. Ezagututakoaren imitazioan funtsa duten egitasmo itxietatik urruntzen da. Izadiaren Egitasmoaren prozesu proiektualak bi ezagugarri ditu: formatu ez diren elementuen arteko tentsioa eta subjektiboak ez diren potentzien arteko afektua. Historiak, maisuek edo lekuko tradizioak bere egiak eman ohi dituzte. Egituratutako egitasmo oro egia hauetaz osatzen da. Horrela, egituratutako egitasmoek proiektaria egia hauekin erlazionatzen dute. Alta, Izadiaren Egitasmoa orainarekin bat bizi da, eta limite mugikor eta zabaletako eremuetan mugitzen da. Une berean, hainbat bektore ahalbideratzen ditu, eta honengatik, ez du jarraitu behar den bidea segurtasunez ikusten uzten. Bizitzaren Egitasmo honetan, afektuak desplazatzen dira. Oroimenaren aurkako izaera duten bilakaerak imitazio txikietan oinarritzen dira. Hauek ez dira maisuen ezagugarri formalak imitatzen saiatzen. Imitazio txikiok puntutze finko eta definitutik ihes egiten

Page 11: Arkitektura Ehunkoia

dute. Lurraldegabetzearen afektu honetatik, esentziatik ezagugarritzen diren materialeez eraikitzea saihesten du, eta eskuz ekoitzitako materialeak bilatzen ditu, ez materiale elementalik, ez materiale uniformerik. Egitasmo zentratuek hainbat forma antolatzen eta garatzen dituzte, hauek euren eboluzioa izaten dute, arkitektura honek errepresentazioak baliozko egiten ditu. Alta, Izadiaren Egitasmoa desberdina da. Interpretazioaren aurrean esperimentazioa defendatzen du. Materia anonimozko partikulak jare egiten ditu. Horrela, partikula hauek euren artean atsedena eta mugimendu erlazioak manten ditzakete. Honek guztiak, espazio kanpotar, jare, bizkor, bizi eta uhinkor batekin elkarrekikotasuna du. Proiektua prozesu Izadiaren Egitasmoan proiektua prozesu eta garapen gisa ulertzen da. Bertan, argitu gabeko gauzak gertatzen dira. Bata bestearengandik elkarrekin datoz. Ezin baitira zehaztu. Lekutze zaileko harremanak dituen prozesua da. Izan ere, berau, mota definitu eta zentratuekin baino, jario eta joerekin egokitzen baita. Prozesu proiektualak ideiak ibiliko diren atalaseak seinalatzearekin aski du. Ez du zentratuak eta arketipikoak diren subjektu-arkitekturak imitatzearen truke segurtasunik bilatzen. Forma arkitektonikoen kanpoko antzekotasunak gainditzen saiatzen da. Barneko homologietan berresten saiatzen da. Diferentziak ordenatu nahi ditu. Etorkizunen oharrak jaso nahi ditu. Horrela, harremanen eta identifikazioen elkarrekikotasuna bilatzen du. Izadiaren Egitasmoan modaz kutsatzea maisuak imitatzea bezain inportantea da. Modaz kutsatze horretan, termino heterogeneoen askotarikotasunari irekita dagoen

Page 12: Arkitektura Ehunkoia

arkitekturetan afektua bilatzen da. Maisuak imitatze horretan, ahaidetze tipologikoa bilatzen da. Bilakaera proiektuala, prozesu proiektualean ematen den hori, ez datza inoiz imitatzean, eta ez du ezagugarri eta formen estetikan militatzen. Aldiz, metodo ez-zuzenak erabilita, forma zehatz guztien elkar-moztearen aliatu sentitzen da. Bilakatu aditza ez da “antzeman”, “izan” edo “berdindu” aditzetara murrizten. Ez du ordena logiko baten arabera ekiten. Alderantziz, bere baliokidetza edo kontsistentzia alogikoen arabera ekiten du. Proiektazioa ez da ekintza aurredeterminatuetatik gidatuta funtsatzen. Alegia, formek eta izaerek ezartzen dizkiguten printzipioetatik. Proiektazioa foku askotatik arazo arkitektonikoei aurre egiten dien prozesua da. Bertan, frogak eta akatsak daude. Bertan, energiak, jarioak eta materialearen abiadura nahasten dira. Bertan, baliagai ez-zuzenak eta bidezihor ertainak ekile bilakatzen dira. Hau guztia, froga eta akatsen sistema baten barruan. Ondorioz, honek proiektugilearen barneko dialogoa eta zentzu kritikoa zorrozten du. Ez da zentratutakoa eta zatikatutakoa kontrara jartzen duen prozesu bat. Izan ere, prozesu hau bata bestearekin saretzen saiatzen baita.

Page 13: Arkitektura Ehunkoia

Izadiari erreferentziak

Page 14: Arkitektura Ehunkoia

Egiturak eta azalak izadiaren ordena bitar espaziala gidatzen dute Izadia ordena espazial bikoitz batek egiten du. Ordena kosmiko edo unibertsal bat. Berau, denborarekiko urrun, aldatezin eta independentea da. Denbora hori astroen mugimenduek, urtaroen ziklo lurtarrek eta egitura kronologiko bati erantzuten dioten egintzek ordenatzen dute. Paraleloki existitzen da. Inguratzen gaituen mundu natural eta lurtarrean dago. Ordena-desordena espazial bat da, nahasia eta indeterminatua. Lehenaren jarrera, ordena egitural eta homogeneo baten araberakoa da. Denbora ziklikoa markatzen du. Bien bitartean, bigarrenaren jarrera, izaera heterogeneo baten eta azalaren zentzuaren araberakoa da. Fisikotasunaren harmonia espontaneoan forma hartzen du. Antolaketaren zentzu jare, denboradun, bizidun, alogiko, ez-hausnarkoi, inprobisatzaile eta jarraia du. Bi ordena espazial hauek izadiarenak dira. Izadiak bere identitatea kontrastean bizi diren bi ezagugarri hauen bidez orekatzen du. Alde batetik, ordena espazial kosmiko edo egituralak barneko izaera du. Honek egiturak hierarkizatzen duen banakako osagai oro barneratzen du, eta espazio estatiko eta homogeneoen denbora ziklikoa ematen du. Beste aldetik, ordena espazial natural heterogeneoak kanpoko izaera du. Hau ordena espazial dinamikoarekin bat etortzen da, eta denbora espazioarengandik askatzen saiatzen da. Unibertsoa ez da arbitrarioa. Ongi definitutako lege jakin batzuez gobernatuta dago. Hauen bidez fenomeno natural guztien aurreikuspen zehatzak egin daitezke; muturrekoenak diren fenomeno naturalenak izan ezik. Orientazio eta abiadura konstantea duten orbita aldatezinetan bizi gara. Hauek osatzen duten ordena espazial kosmikoak gidatzen gaitu. Ordena espazial kosmiko honek espazio urruneko ezagugarriak aurkezten ditu. Honek guztiak lau dimentsio

Page 15: Arkitektura Ehunkoia

ditu, eta bertan, espazioa eta denbora harremanetan sartzen dira. Ordena fisiko natural lurtarrak, bere aldetik, espazio hurbileko ezagugarriak ditu. Espazio hurbil honetan denbora espazioarengandik deskonektatzen da. Hemen, ez dira hainbat ezagugarri existitzen: ez ortzimugarik, ez hondorik, ez perspektibarik, ez limiterik, ez ingeradarik, ez zentrorik. Lehen bitasun hau izadiaren eta kosmosaren eraikuntza espazialean ematen da. Bitasun espazial sistemiko diferentziatu bat bezala ulertzen da. Eta berarengandik euren ezagugarrien araberako erdibideko egoera asko deribatzen dira, norantza batera edo bestera bideratzen bada ere. Artearen baitan, izadiaren bitasun espazialarekin bat, bi sentikortasun artistiko ematen dira Izadiaren ordena antolatzaile bikoitza artearen munduan ematen den bi sentsibilitate artistiko baliokideekin bat etortzen da. Fundamentu gisa izadian oinarritzen diren pentsamendu filosofiko eta artistikoak historian bi lerro gailen eta esanahidun hauotan adarkatu dira: bata, izadia ikusmenezko objektuen printzipio iraunkor eta orokortzat duen hori, elementuen geometriaren eta esentziazko edertasunaren laguna; bestea, izadiaren baitan arauditik irtetea ulertu duen hori, bere ikuspegi formalarekin bat: antigeometrikoa, jarea, denboraduna, bizizalea. Izadiaren legeen objektibitatean sinesten dutenek, euren sinesmenak errealitate kosmiko horren existentzian oinarritzen dituzte. Hau guztia birtualitate unibertsalezko lege immanenteen arabera ordenatzen da. Errealitate kosmiko hau ordena fisikozko egitasmotze malguezin baten barruan mugitzen da. Bitartean, subjektibistek, absolutuaren

Page 16: Arkitektura Ehunkoia

balioarengandik urrunduta, istripua eta arazoa formaren antolakuntzaren faktore aldatezin gisa defendatzen dituzte. Dialektika formal honek aurkakoak diren bi estilo sortzen ditu. Biok espazio-denbora den kontsiderazio espezifikoaren baitan elkarri aurre egiten diote. Alde batetik, estilo formal eta espazialista dugu, ekintzaren eremuan egokituta, estilo denboragabe, geometriko eta razionala, eta argudio gisa neurria oinarri. Beste aldetik, denboraren lerroan eta keinuaren eremuan idatzita dagoen estiloa dugu, bere zentzua zenbakiaren jarraitasunean oinarrituta, izatasunaren teknika ez-figuratibo gisa. Materia ehunkoia eta bere alderdi konpositibo bikoitza Espazio kosmikoak eta lurtarrak izadia osatzen dute. Bi espazio hauek sistema ehunkoiarekin konpositiboki zuzenean harremanetan daude. Hau guztia sistema ehunkoiak duen egiturazko eta mugatasunezko bi aldeak aintzatetsita. Ehunaren fabrikatzea saskigintza bezala ulertzen da. Ehundura elementu elkartzuten bi geruzen arteko ensanblatze gurutzatuzko egitura moduan eraikitzen da. Elementu finkoen geruza bat edo kate bat izan daiteke, honi beste bat lotzen zaio, elementu mugikor bat edo bilbe bat, edo elkartzuta edo kiribilean, honek guztiak sare-begi jarraia osa dezan, izaera mugagabekoa. Egitura geometriko eta jarrai honek barruko espazioaren izaera du. Geruza finkoek eta mugikorrek, elkargurutzatuta, egitura osatzen dute. Hauen bilbatzearen bidez, ehundurak eraikitzen dira; ehundurok egitura arkitektoniko jarraiekin antzekotasun eraikorra dute. Ehunduraren eraikuntza, alde batetik, zutabezko edo elementu bertikal finkozko bilbe serialez osatzen da, eta, beste aldetik, honen gainean, zintzilik dauden elementuzko edo habezko beste bilbe bat osatzen da, hauek sabaia euts dezakete. Areto hipostilo

Page 17: Arkitektura Ehunkoia

akemenidatarren egituretara itzuli beharko gara egitura hauen harremana beste batzuenarekin alderatzeko. Adibidez, Henri Frankfort-en arabera, berau kultura nomadak erabilitako denda primitibo mugikor erraldoiekin aldera daiteke. Hauek materia ehunkoiarekin dependentzia zuzena dute. Egitura hauon izaera geometrikoa da, erregulartasun neurrituarekin, frekuentzia puntualekin, hauek guztiak modulu finko nahiz errepikakorrezko tarteetan barreiatuta. Egitura hauek sortutako espazioa zentrogabea da. Jarraia eta izaera mugagabekoa ere. Feldroa ehundu gabeko zapi mota bat da, eta egoki trabatutako artile edo ahuntzilezko zatiez eraikita dago. Feldroak ehunak duenarekiko osoki jatorri desberdina du. Anti-ehun bat dela esan dezakegu. Feldroak ez du bere baitan harien bereizketarik edo elkargurutzaketarik, presio bidez lortutako zuntzen nahaspila baizik. Bere eskubidez, infinitua da, eta norabide guztietan irekia eta mugagabea. Ez du ez atze, ez aurre, ezta zentrorik ere. Beraz, feldroak ez du, egiturari dagokion heinean, arkitektura ehunkoiarekiko analogiarik; aldiz, kanpoko aldeari dagokion heinean bai. Arkitekturarekin analogian, arkitektura azalkoi edo ehunkoi bezala uler daiteke. Berau, espazio jarrai heterogeneoarekin harremanetan dago. Espazio jarraia Izadian jarraikortasunezko ezagugarriak eta mugagabetasunezko izaerak dituen espazioa dugu. Espazio honen baitan a-b-a erritmoa norantza guztietan betetzen da. Espazio kosmikoan, erritmo honek izaera homogeneoa du. Alta, gainazal lurtarrean, erritmo honek nolakotasun heterogeneoa aurkezten du. Arkitekturan ere, ezagugarri berberak dituzten bi espazio bereiz ditzakegu. Lehena, espazio jarraia da, neurgarria den

Page 18: Arkitektura Ehunkoia

erregulartasunezkoa, frekuentzia puntualen araberakoa, errepikakorrak diren modulu neurgarrietan barreiatuta. Adibidez, Areto Hipostilo Akemenidatarretan eraikitako espazioa, edo Estilo Internazionalak eraikitako espazioa. Hau, hiriaren eraikuntzara eramanez gero, Miletoko Tales-ez gero sortu egitura erregular oro izango litzateke. Egitura homogeneo honek barruko izaera du. Elementu guztiak, eustekoak edo morfologia urbanozkoak izan, egituraren unitatearekin bat etortzen dira. Bigarren espazioa, espazio jarrai heterogeneoa da, eta arkitektura ehunkoiari dagokio. Lehena bezala, hau ere jarraia da. Baina, ez da neurriarengandik sortzen den espazio bat, espazio egituralean gertatzen den bezala. Bigarren espazio mota hau -ren inguruan edo -ren ondoan esaldiengandik jariatzen den zentzutik jaiotzen da. Horrela, esanahiok, espazio honen ezagugarri determinante bezala, limite betetzaileen indeterminazioen gakoak adierazten dituzte. Espazio honetan marra bektore bat da, eta dimentsio bat edo determinazio metriko bat baino hobe definitzen da. Horrela, -ren inguruan edo -ren ondoan kontzeptuek transmititzen duten zentzuak espazio hurbil baten izaera adierazten du. Beti ere, izaera haptikoarekin harremanetan dago. Eta ez hainbestean izaera optikoarekin edo ikusmen mugatuarekin. Izan ere, gorputzek ez baitute ingerada definiturik aurkezten. Izaera indibidual eta subjektiboa duen espazio bat da. Bere ulerkera ukimenaren bidez edo ikusmen entzunkoiaren bidez errazagoa izaten da. Hauek gauza hurbilen pertzepzio-zentzuaren gobernariak dira. Hauek, inguratzen gaituen munduaren pertzepzio-zentzuaren gobernariak dira. Espazio jarrai heterogeneoa, orientazio urrunik gabe, espazioaren zentzu euklidestarrez gabetuta dago. Espazio euklidestarra espazioaren hiru dimentsio elkartzut eta

Page 19: Arkitektura Ehunkoia

objektiboez osatuta dago, eta hauek eremu pertzeptiboarekiko kokapenaren dohaina eskaintzen dute. Ondorioz, ez du errepikakortasunaren botererik, eta hau, ulertu dugun bezala, espazio egituralaren fundamentua da, eta, beraz, ez du antzekotasun tipologikoen munduak sortzen duen gauzen identitate geometrikoaren printzipioa ezagutzen. Espazio heterogeneoa ezabatzen diren trazek formatutako espazioa da. Berarengan efimerotasunaren eta bidertasunaren zentzuak inportantzia hartzen du; pertzepzio zailekoa da, beragan guztia nahasketa baita, eta erritmo monotonoz aurkezten baita, guztiak berdinak, guztiak diferenteak, itsasoko olatuak bezala. Espazio honen gorputz egoiliarrek identitatearen bokazio falta dute. Era berean, ohikotasunaren zentzua ere badute. Gorputzok euren indibidualitatea erakusten dute, eduki pertsonalez hustuta. Bachelard-en arabera, euren buruei izaera generikozko objektu bezala esanahia ematen diete, eta ez subjektuaren identitatezko formez osatuta bezala.

Page 20: Arkitektura Ehunkoia
Page 21: Arkitektura Ehunkoia

Edukiaren formen fenomenologia

Page 22: Arkitektura Ehunkoia

Estali eta itxi, bi helburu arkitektoniko dira

1.- Estaltze naturala

Sabaia elementu arkitektonikorik zaharrena da. Hau Adolf Loos-ek baieztatzen zuen, Gottfried Semper-en arkitekturaren sorburu ehunkoiari buruzko ideiak gogoratzen zituenean. Lehen elementu eraikor artifizial gisa, izadiari imitatzen eraikita, sabaiak itxi gabeko lekua sortzeko gaitasun esentziala aurkezten du. Inguratzen duen kanpoko espazioarekiko nolakotasunean desberdina da. Limite mugikorreko lekua da. Bere kokapena eguzkiaren orientazioak markatzen du. Haizearen eta euriteen baldintzek ere. Espazio baten estaldurak, esparru bat osatzearren itxitura bati uko egiterakoan, bere baitatik zeharka pasatzea onartzen du. Ez du esparruaren barruaren eta izadiaren kanpoaren arteko jarraigabetasun eraginkorrik ekoizten. Espazio bat ixteak, bestalde, barruaren eta kanpoaren arteko jarraigabetasun hori eraginkor egitea ekartzen du.

Page 23: Arkitektura Ehunkoia

2.- Denda. Limite mugikorreko esparru irekia

Beraz, espazio bat estaltzeak edo ixteak ezagugarrien aldetik bi baldintza espazial desberdintzea esan nahi du. Izan ere, esparruaren limiteen finkapen-graduaren bidez, estaltzeak edo ixteak lurraldetasunaren eta asentamenduaren gradua bereizten baitute. Izadian ez dira espazio itxiak ematen: baina, bai estaliak: kobak edo atalase topologikoak bezala. Jarraitasun espazialaren ezagugarri hau animaliaren bizitzaren baldintza bat da. Animaliak, jare bizitzen ohituta, itxitasuna eta gatibutza gaizki jasaten ditu. Beraz, espazio bat estaltzea ingurune naturalean leunki idazten da, eta, honen ezagugarriak aldatu gabe, ez ditu bere existentziaren baldintzak bortxatzen. Bestalde, ixteak, bere baitan, bere ezagugarrien aldetik, espazio naturalarekiko desberdina den espazio bat ekartzen du. Espazio hau izadian berez existitzen ez diren artifizialitate-graduez hornitzen da.

Page 24: Arkitektura Ehunkoia

3.- Tenplu primitiboa, Le Corbusier-en arabera, esparru itxia

Espazioak, estaltze naturalak imitatuz, artifizialki estaltzen dira. Hala nola, kaniberekin, zumeekin, adarrekin, larruekin edo ehundurekin. Hauek guztiak izaera arineko materialeak dira. Materiale hauek arkitektura ehunkoia sortu zuten. Gizonak animalien larruak eta arbolen azalak bere babeserako erabili zituen. Horrela, gizonak, ehundura artifizialen bidez, ez zuen bere inguruko estaldura naturala berrekoitzi eta interpretatu baino egin. Beraz, estaltzeak eta ixteak, euren esanahi eraikor, espazial eta kulturalari egokitzen zaien heinean, bi ekintza desberdingarri adierazten dituzte. Sabaia eta pareta, espazio bat estaltzearen ondorioz, espazio bat ixtearen ondorioz, bi elementu eraikor desberdingarri izango dira, eta denbora berean, izadiaren aurrean bi babes-maila izango dira.

Page 25: Arkitektura Ehunkoia

4.- Mairea Villa. Alvar Aalto. Portxea esparru ireki bezala

5.- Suitzar pabilioia. Le Corbusier

6.- Dall’Ava Villa. OMA/Rem Koolhaas. Esparru itxi-irekia

Page 26: Arkitektura Ehunkoia

Kanpotasuna Kanpotasunaren nozioa espazio natural heterogeneoarekin bat etortzen da. Espazio mota honek gainazal lurtarraren continuum-a eraikitzen du. Han, non ere ez baita deus ere hasten, non ere ez baita deus ere bukatzen, non ere guztia -ren artean baita, eta non ere objektuak eta elementuak altzariak bezala distribuitzen baitira, han-hemenka, aurrepentsatu gabeko ordenan. Zaila da kanpotasunaren nozio hau definitzea barrutasunaren zentzuarekin alderatu gabe. Azken honek kabia, babesa edo aterpea ematen baitigu. Kanpotasuna, babesetik at egotearen nozio gisa, beti desbabesaren funtzioan aipatuta etortzen da. Desbabesak kanpoa bera barruko espazioak eskaintzen duen kabiaren aurkaritzan eskaintzen du. Etxearen kanpoak, hiriaren kanpoak, kabiaren kanpoak zentzu hau ematen digu, desbabesarena eta segurkabetasunarena. Desbabes fisikoa, baina baita sozial eta kulturala ere. Horrela, a-b-a erritmoak b betetasunak sentitzen duen bakartasuna argiki adierazten du, a diren bi hustasunen artean. Betetasun bat bi ezerezen artean eskegita. Bakartasuna bere balore metafisikoan. Betetasunak, positiboaren adierazpen gisa, hustasunak inguratuta, askatasunaren zentzuaz ere hitz egiten digu. Askatasunaren zentzuak betetasunaren indibidualitatea adierazten du.

Page 27: Arkitektura Ehunkoia

7.- Etxola zelaian

8.- Leidschenveen zentro urbanoa. MVRDV

Page 28: Arkitektura Ehunkoia

9.- RVU eraikina. MVRDV

Marc Augé idazleak anonimatoaren edo ez-lekuen espazioez hitz egingo du. Espaziook ezin dira definitu ez euren identitateagatik, ez euren harremanengatik, ez euren historiagatik. Espazio hauek deskalifikagarriak edo gutxian kalifikagarriak dira. Espazio hauetan bakartasuna indibidualitatearen gehiegikeria edo huste bezala esperimentatzen da. Espazio hauetan gaurkotasuna eta oraina bizi dira. Kanpotasunak ganbiltasunarekin harremana du, barrutasunak ahurtasunarekin duen bitartean. Gaston Bachelard-ek adibidetzat hartuko ditu etxea, kaxoia, kutxa, armairua, kabia, maskorrak edo bazterrak, horiek guztiak espazio ahurrak, barruko espazioaren esanahigile bezala. Intimitatearen espazioak, posesioaren espazioak, guztiak aurkakoak diren indarrengandik babestuta. Bestalde, kanpotasuna ganbiltasunaz adierazita etortzen da, espazio etsaikor, gatazkatsu, tentsiodun gisa. Espazio hauetan, gorputzak euren gorputzaren bolumenetik ulertzen dira. Ahurtasunak, eskuaren barruko espazio bezala, errezeptakulu baten bidez, estilo jakin bat sortzen du, eta

Page 29: Arkitektura Ehunkoia

ahotsik gabe hitz egiten duen hustasun bat erakusten du. Itzalarekin bat, ahurtasunak dialektikoki eskumuturrari aurre egiten dio. Eskumuturraren ganbiltasunak, bere armaduraren zentzuaren atzean, masa kanpotiar baten edo bolumen baten izaera erakusten du. Ahurtasuna hustasunarekin bat etortzen den bitartean, eta horrela, honek, barrurantzako energia harkoi eta erakarkoi bat aurkezten duen bitartean, ganbiltasunak, beti ere betetasunarekiko parte-hartzaile den heinean, energia irradiatibo eta zentrifugoa aurkezten du. Ahur eta ganbil dialektikak energia, zentzu, mugimendu eta dinamikotasun mota diferentea erakusten du. Ganbiltasunaren energia irradiatiboarekiko kontrastean, energia ahurra bere auto-edukigarritasunagatik estatikoa agertzen da. Lehenak zenbateko indeterminatua duen mugimendu jarraia sortzen du, eta bitartean, bigarrenak dinamikotasun jarraigabea aurkezten du.

10.- Kanpotasuna

Page 30: Arkitektura Ehunkoia

11.- Kanpotasuna

12.- Kanpotasuna. Areto hipostilo akemenidatarra

Page 31: Arkitektura Ehunkoia

Ahurtasunak bere espazio-denbora manatzen du, eta barrutik mugatuta dago. Ondorioz, hainbat atal, ziklo edo tarte ditu. Bitartean, ganbiltasunak, instantearen balio gisa, bere burua eskaintzen du eta jarraitasun indeterminatuzko espazio bat sortzen du. Barruaren eta kanpoaren arteko dialektikak espazioen aldagai zenbatezinak aurkezten ditu: alde batetik, kanpotasunezko izaera duten barruko espazioenak; beste aldetik, barrutasunezko izaera duten kanpoko espazioenak. Horrela, barruaren eta kanpoaren arteko dialektika xehetasun zenbatezinetan biderkatzen eta ugaritzen da: barru oro kanpoaren esanahiarekin eta kanpo oro barruaren esanahiarekin. Barrua leku zehaztu gisa ulertuta. Kanpoa espazio zehazgabe eta jarrai gisa ulertuta. a-b-a erritmoak kanpoko espazioari esanahia sortzen dio Espazio jarrai heterogeneoan, betune betea, ganbila dena, puntua, bi hutsuneren artean lekutzen da. Hutsuneok norabide eta delimitazio indeterminatua aurkezten dute. Izan ere, erritmoa planoaren eta espazioaren norabide guztietan ematen baita. Konposizio erritmikoak, era berean, espazio ireki baten eraikuntza azaltzen du, eta trantsitibitate simetrikoa du. Espazio honetan, betuneak, bitarteko elementu bezala, autonomiaz nahiz berezko norabidez gozatzen du. Haizeen eta lainoen espazioek ingerada indiferentziatu eta aldakorrak markatzen dituzte. Espazio hauetan gorputz beteak, limiterik nahiz jarraigabetasunik gabe, objektu indibidual gisa barreiatzen dira.

Page 32: Arkitektura Ehunkoia

13.- Egitura homogeneoa eta espazio heterogeneoa

14.- Miró. Espazio heterogeneoa

15.- Japoniar jardina

Page 33: Arkitektura Ehunkoia

Bai identitatearen faltak eta bai egunerokotasunaren zentzuak espazio jarrai heterogeneoan ematen dira. Bachelard-en arabera, biok objektuaren zentzuarekin harremana dute; eta ez subjektuaren zentzuarekin. Izan ere, subjektuaren zentzua espazio hau egoizten duten gorputzek aurkezten baitute. Heidegger-en arabera, gorputzok harritzen ez duen ahaidetasunaren izaera aurkezten dute.

16.- Markesina. Joze Plecnik

17.- Mairea Villa. Alvar Aalto

Page 34: Arkitektura Ehunkoia

18.- Zurezko etxeak. Enric Miralles

Horrela, a-b-a erritmoak, hutsunea limite bezala aurkezterakoan, neurria baztertzen duen espazioa eraikitzen du, hasierarik nahiz amaierarik gabea. Espazio honetan betunea den oro bitartekoa da. Espazio hau ezabatzen diren trazez osatzen da. Berton, efimeroa nahiz askotarikoa den orok inportantzia lortzen du. Pertzepzio zailekoa da. Izan ere, bitarteko naturala erritmo monotonoen bidez adierazten baita: guztiak berdinak, guztiak diferenteak, itsasoko olatuak bezala. Unea bizitzen Espazio jarraian, denborak, laugarren dimentsio gisa, identitate unitarioaren printzipioa aldagai indefinituan eraldatzen du, eta horrela gertakizunen posibilitate asko onartzen ditu. Esan nahi baita, denbora une gisa ulertuta. Denbora unitate honek ez du itzulera eternoaren zentzu ziklikoaren menpe ekiten. Aldiz, denbora unitate hau iragandakoa eta etortzear den hori pitzatzen duen mementua da. Itzulera eternoa gauzak finkatzen dituen neurriaren denbora da. Itzulera eternoa formak determinatzen dituen neurriaren denbora da. Itzulera eternoa subjektuaren identitatea determinatzen duen neurriaren denbora da.

Page 35: Arkitektura Ehunkoia

Estalkiak limite indeterminatuzko esparrua eraikitzen du Estalkiak bere eraikuntza izadia imitatzetik deribatzen du. Elementu arkitektoniko gisa ulertuta, izadiarengana gehien gerturatzen den gizonaren ekintza eraikorra da, eta, horrela, izadia gutxien zauritzen duen eraikuntza artifizial bezala agertzen da. Estalkia, bere zentro definitugabetik jariatzen diren indarrek dominatuta, neurri finkoez gabetuta dago, haizearekin eta eguzkiarekin harremanetan baitago. Zentro definitugabea estalkiak eraikitako esparruaren lurraldearen mugaketa da. Bere eraikuntza ez da aurretiazko neurriek definituta etortzen. Ez dute baldintzatzen duten kanpo-ardatzek aurrefinkatzen. Ez du zentzua ematen dion zentro batzaileak aurrefinkatzen. Azal biltzaile den heinean, bere konstituzioak gainazalaren izaera aurkezten du, eta bere eraikuntza elementu berdin, errepikatu eta gainjarrien alborakuntzaz osatzen da. Hauek osoki konposiziozko balio erritmikoa dute. Unitate elemental bakoitzak bere forma, pertsonalitate eta zentzua manten dezan laguntzen du, beti ere osotasunaren konposizioaren baitan. Bitxi flotatzailea Estalkiaren materialeek abiadura gehituko bektoreak dituzten afektuak aurkezten dituzte, bektoreok lanaren balioari ihes egiten diote, hau bete egiten dela jakinaren gainean baitago. Dei ditzakegu ekintza askekoak, eta piezen kanpoaren gainean ekiten dute. Aspektu dekoratiboetara zuzenduta daude. Bitxiarenak edo jantziarenak izan ohi diren ezagugarriak dituzte.

Page 36: Arkitektura Ehunkoia

19.- Biltzarren Zentroa. Lucerne. Jean Nouvel

20.- Autobus geltokia. Frank O. Gehry

21.- Estalkia. Enric Miralles

Page 37: Arkitektura Ehunkoia

Adibidez, erromatar panteoiaren estaldurak kanpora begirako urrezko orriz osatu gainazal distiratsua aurkezten zuen; kuprearen berdea edo titanioaren distira materiale bitxituen adierazpen etereoak dira. Materiale hauek, euren abiadura garbiko adierazpenen trazuetan, irudi dinamiko bat iradokitzen dute, eta euren distiratasunetik estalkiaren arintasun materialegabearen zentzuari esanahia ematen diote, bertan estalkia espazioan dagoen elementu flotakor bat da. Geometria baino, aritmetika Arkitektura ehunkoia zenbakizkoa da, aritmetikoa. Zenbakiak paper inportantea jokatzen du ulermen zaileko forma arkitektonikoen determinazioan, izan ere forma arkitektonikoaren definizioak zenbakien geometria bat behar baitu, hauek, zenbakiak, proiektuaren lehen zirrimarretan agertzen dira. Arkitektura ehunkoiarengan, istripuzko formen lagun izanik, zenbakia subjektu bilakatzen da. Alta, arkitektura ehunkoia ez da geometria elementalarekin ongi konpontzen. Hau, esentzia idealen laguna baita. Honen adibidea egipziar arkitektura da. Grabitatean, simetrian, ardatzetan eta konposizioan oinarritzen da, beti ere egia objektiboetan oinarrituta.

Page 38: Arkitektura Ehunkoia

22.- Estalkia. Enric Miralles

23.- Chiat agentzia. Frank O. Gehry

24.- Ronchamp. Le Corbusier

Page 39: Arkitektura Ehunkoia

Zalantzarik gabe arkitektura ehunkoiek euren geometria dute; baina, geometria txikiago bat da, operatorioa, trazuzkoa. On bidean, zirkuluak edo karratuak, figura ideal gisa, forma transzendenteen esentzia eta objektibitatea bilatzen dute. Bestalde, arkitektura ehunkoiak, figura hurbil gisa, erredondela edo kuadrangelua hautatzen ditu. Figura hauetan zenbakia metrika batekiko independentea da. Neurtu baino lehen espazioa okupatzen duen zenbakia da. Okupatzaile mugikorra da. Espazioko altzaria, bere horretan, jarraia eta heterogeneoa da. Espazioarekiko zenbakiaren independentzia azaltzen da. Izan ere, zenbakia ez baita zenbatzeko edo neurtzeko bitarteko bat, desplazatzekoa baizik. Dimentsiozkoa baino, bereziki, norantzazkoa den zenbakia da. Jada, ez dago determinazio metrikoekiko edo dimentsio geometrikoekiko subordinatuta. Arkitektura ehunkoiaren zenbakizko konposizioak berau konposatzen duten elementuen aritmetizazioa inplikatzen du, era horretan bere aldaera eta originaltasun konpositiboa onartzen da. Fazadarik gabeko arkitektura Julio Casares-en hiztegian agertzen den kontzeptuak eraikin baten fazada nagusiak duen zentzua ongi azaltzen du: fazada egin. Alegia, eraikin batek beste gauza edo leku bati aurre egitea. Azalpen honen arabera, eraikin baten fazada nagusia zerbaiti aurre egiten dion aurpegia da. Hau da: orientazio bati, paisaia bati edo kale bati. Eraikinak bere burua adierazten duen aurpegia da. Gainerako fazadengandik diferentziatzen da, eta kanpoarekiko konfrontazioa lortzen du.

Page 40: Arkitektura Ehunkoia

25.- Frigiar hobiak. Fazadaren sorburua

26.- Baserriko euskal etxea, fazada nagusiak ekialdera ematen du

Page 41: Arkitektura Ehunkoia

27.- Reims-eko katedrala. Fazada errepresentazio gisa

Fazada nagusia eta bigarren mailakoak existitzen dira. Honek guztiak ez dio eraikinaren kostuen planteamendu ekonomizista bati erantzuten. Honek guztiak ez dio soilik arkitektura urbanoaren planteamendu bati erantzuten, non ere kalera bakarrik fazada bat adierazten baita. Fazada nagusiaren kontzeptuak arkitektura mota bati erantzuten dio, arkitektura instituzionalizatu bati, bai rurala edo bai urbanoa. Honen izatearen arrazoia, bere sorburuan, egipziar lurrazpiko arkitekturan aurkitzen dugu.

Page 42: Arkitektura Ehunkoia

Arkitektura ehunkoitzat dugun arkitekturaren sorburua estalkia da. Arkitektura honek bere sorburuan albo-itxituren edo fazaden existentzia eza inplikatzen du, eta, hauek existitzekotan, estalkiaren semiotika inpertsonalari erantzungo diote. Adierazpen honen ezagugarri adierazkorrak aldagaien harremanetan eraikitzeko sartzen dira. Ez gara lurralde bat markatzen duten pankartez hitz egiten ari, motiboez eta kontrapuntuez baizik. Hauek bere harremana barne-inpultsuekin edo kanpo-zirkunstantziekin adierazten dute; hauek ematen ez badira ere. Orain, motiboak, errepresentazioz at, egoerekin elkar bat etortzen dira, inpultsuekiko autonomia gehiago hartzen dute eta pertsonaiekiko eta paisaiekiko independenteago dira. Itxiturak, ez halabeharrez bertikalak, subjektuarengandik at eraikitzen dira, eta arintasunezko eta gainazaltasunezko ezagugarriak aurkezten dituzte. Hau da: moldakortasuna eta adaptagarritasuna. Beti ere, zenbakiarengandik eta neurriarengandik at.

28.- Denda nomada

Page 43: Arkitektura Ehunkoia

29.- Kursaal. Rafael Moneo

30.- Kordobako mezkita

Page 44: Arkitektura Ehunkoia

Leihorik gabeko arkitektura Leihoa, mugan egindako bao edo irekidura bezala, hastapenean murru-sistemarekin lotuta dago. Leihoa esparruaren barrua kanpoarekin komunikatzeko eginda dago. Murru-sistemak murruan funtsezko bi funtzio arkitektoniko integratzen ditu: itxi eta eutsi. Lau ertzek hutsune bat ixten dute. Hutsune honetatik barrua haizeztatu egiten da, eta barruari argia ematen zaio. Hutsune honek bere balio funtzionala du, bere forma ortogonala du. Historikoki, fazada arkitektonikoaren konposizioan, leihoak funtsezko elementu bezala zerbitzatu du. Gainera, elementu funtzionalezko leihoa adierazpen arkitektonikozko funtsezko materia izatera pasa zen. Gotikoak, plementuan eta entramatuan, ixtearen eta eustearen funtzioak bereizi zituen. Denbora berean, baoaren zentzua eraldatu zuen. Euren katedraletako rosetoia adibide garbi bat da: itxituran, egitura mantenduta, beirak plementua ordezkatu zuen. Horrela, argia barrura sar zedin permititu zuen. Mugimendu Modernoak, gotikoaren jaraunsle kontzeptualak, itxituraren eta eusturaren arteko zatikatze funtzionala mantendu zuen. Mugarekiko posizioari egokitzen zaionaren arabera, bi funtzioak bereizi zituen. Leihoa leiho korrituan bilakatu arte luzatu egin zen, eta goi eta behe mugak mantenduta, albo-mugak galduta horizontalizatu zen.

Page 45: Arkitektura Ehunkoia

31.- Musikaren Jauregia. Berlin. Hans Scharoun

32.- Bordeleko Etxea. OMA/Rem Koolhaas

Page 46: Arkitektura Ehunkoia

33.- Judutar Museoa. Berlin. Daniel Libeskind

Arkitektura ehunkoiak ere egitura eta itxitura bereizi egiten ditu, eta errepresentazio-elementu gisa fazadari uko egiten dio. Leihoa ez du zentzu tradizionalean erabiltzen. Erritmo akuatikoaren jarraikortasunak eta formaren indeterminazioak baoen konfigurazioari zentzu irekia ematen diote. Hau estalkiaren zentzuarengandik eratortzen da. Estali eta eutsi bi funtzio eraikor desberdin dira Gottfried Semper-en arabera, bere hasieran, eraikitzearen artearen lehen helburua espazioaren zurratzea da. Gero, eusteko armadura izango da, eta estaltze honen zerbitzura sortuko da. Arkitektura ehunkoian, lehentasun eraikor honen emaitzatzat, itxitura egiturarekiko independentziaz adieraziko da, eraikuntza nomadetan edo egoizte primitiboetan baiets daitekeen bezala.

Page 47: Arkitektura Ehunkoia

34.- Mairea Villa. Alvar Aalto

35.- Lewis egoitza. Ikasketa. Frank O. Gehry

Page 48: Arkitektura Ehunkoia

36.- La Mina-ko Gizarte Zentroa. Enric Miralles

Ixtearen eta eustearen arteko desberdintasunak elementu eusleei eta elementu eutsiei buruz hitz egiten du. Elementu eusleek jasan egiten dute. Elementu eutsiek barruaren eta kanpoaren arteko espazioa itxi eta mugatu egiten dute. Alberti-k eta Viollet-le-Duc-ek arkitekturaren eta giza-gorputzaren arteko antzekotasuna alderatu zuten. Eurek alde batetik giza-gorputzeko hezur-egitura eta azalaren arteko

Page 49: Arkitektura Ehunkoia

desberdintasuna eta beste aldetik gorputz arkitektonikoaren armadura eta itxituraren arteko desberdintasuna erkatu zuten. Murru-sisteman ez da eustura eta itxituraren arteko desberdintasuna ematen, elementu berean elkartopatzen baitira. Ixtearen murruak ixtearen eta eustearen funtzio bikoitza betetzen du, bere burua funtzio desberdinen unitate integral gisa erakutsiz. Estalkiaren eraikuntzak, espazioko gorputz eutsi bezala, bere buruaren esanahi formalari zentzua ematen dio. Eustearen lanetik aldenduta, estaltzearen egintza, ezinbesteko balio gisa, bere funtzio materialaren egintzarekin harremanetan dago. Baina, estalkian materia ez da bere zentzu esentzialetik ulertzen, elementu tekniko gisa baizik. Honek funtzionalki betetzeaz gain honako beste premisa hauek bete behar ditu: arintasunarena, gainazaltasunarena, estandarizazioarena, moldagarritasunarena eta maldarekiko adaptagarritasunarena. Hauek guztiak bere funtzioarekiko koherenteak diren ezagugarriak dira.

37.- Denda nomadak

Page 50: Arkitektura Ehunkoia

38.- Aulkia

39.- Musikaren Jauregia. Berlin. Hans Scharoun

Page 51: Arkitektura Ehunkoia

Materia-forma erlazioa beharrean, materiale-indar erlazioa Arkitektura ehunkoia ez da aurretiaz sortutako indarren sistema egonkor batean barnebiltzen, bertikalari horizontala, horizontalari bertikala, sistema arkitrabatutik aurre-agertzen den bezala. Aurkaritza metodo bezala, sistema arkitrabatuak grabitate bertikalari beste bertikal bat aurka jartzen erantzuten dio, jada aurretiaz sortu erantzun bezala. Ondorioz, erakarpen unibertsala lege ororen lege da. Arkitektura ehunkoian materia ere ez da bere balio esentzialetatik ulertzen. Balio esentzialok forman euren elkarrekiko ulergarritasunaren printzipioa ulertzen dute. Arkitektura ehunkoiak materia, materiale moldatuan eraldatzeko, lantzen edo eskulantzen du. Materiale ez elemental bat, posibilitateen kosmos bati irekita, etorkizun eta hetereogeneitate eredu bezala ekiten, eredu egonkor, betiereko, berber eta konstantearekiko aurka jartzen. Arkitektura honetan kanpo-indarrak, orotariko deformazioen bidez, aldagaien mundu batean elkar-nahasten dira. Deformazio hauen bidez, figura bakoitzak, forma ezagun bat baino, gertakizun bat izendatzen du. Sistema zentratuetan ematen den formaren eta materiaren harreman estatikoak desagertzeko joera du, materialeen eta indarren harreman dinamikoaren mesedetan. Azken honek, grabitateari modu ez-zuzen batean erantzuten dio. Adibidez, Gaudí bere Güell koloniaren Kriptan saiatu zen bezala. Hark, maketen esperimentazioaren bidez, ikusten ez diren indarrak hatzeman zituen. Gerora, indarrok bere arkitekturaren forma ikusgarriengan afektatzen dute. Harreman honek ez du grabitatearen inposizioa ekiditen, are gehiago berau baiesten du eta beste harreman batzuren existentzia agertzen du.

Page 52: Arkitektura Ehunkoia

Gaudí-ri omenaldia

40.- Milá Etxea

41.- Milá Etxea

42.- Batlló Etxea

Page 53: Arkitektura Ehunkoia

Gaudí-ren arkitekturak, denboraren lerroan, estilo bati erantzuten dio. Gainazal jarraien, antigeometrikoen, tenporalen eta bizizaleen estilo bat; poetika libre, azkar eta uhinkor batez markatuta.

43.- Bionboa. Gaudí/Jujol

44.- Bankua. Güell Parkea

45.- Jardinaria. Batlló Etxea

Page 54: Arkitektura Ehunkoia

Gaudiar espazioak, pertzepzio zailekoa izanik, askotarikotasunaren zentzua adierazten du.

46.- Barrua. Batlló Etxea

47.- Terraza. Batlló Etxea

48.- Oina. Batlló Etxea

Page 55: Arkitektura Ehunkoia

49.- Barrua. Batlló Etxea

50.- Arkupeak. Güell Parkea

51.- Pekamenezko tenplu

Page 56: Arkitektura Ehunkoia

52.- Eskolak. Familia Sagaratua

53.- Kripta. Güell Kolonia

54.- Kripta. Güell Kolonia

Page 57: Arkitektura Ehunkoia

Bere egitura eustaileek grabitateari modu ez-zuzenean erantzuten diote; ez bereziki bertikalki. Bere arkitektura ez da formaren eta materiaren arteko harremanean oinarritzen, materialearen eta indarraren arteko harremanean baizik. Harreman honen bidez, zutabeak inklina daitezke, beti ere indarren norantza eta bultzada bilatuz. Ez da gainerako indarrek grabitatea desgezurtzen dutela edo erakarpena kontraesaten dutela, baina ez dira zertan horiengandik deribatzen, aitzitik gehigarriak diren gertaeren baiespenak baino ez dira. Materialeen eta indarren sistema, bai erakarpenarekiko, bai indar grabifikoen ereduarekiko, bezatezin baiesten da; nahiz-eta bi hauek ez kontraesan. Gehigarri bat baiesten du, eta sistema bera gehigarri horretan instalatzen da. Indar eraikorren artean grabitatea aintzatetsi behar den beste bat da Grabitatearen indarraren aurrean, sistema arkitrabatuak koloma eta habea desberdindu zituen, bertikala eta horizontala, bata elementu eusle gisa, bestea elementu eutsi gisa. Indar grabifikoekiko erantzun arkitektoniko honek subjektu eusle eta subjektu eutsi baten baiespena determinatu zuen, beti ere sistema eraikor baten elementu inkontziente eta iraunkor gisa. Tradizioak eta ofizioak eraikuntza tektonikoa bi ardatz jakin baiestera eraman zuten, bata bertikala eta bestea horizontala, sistema gisa oreka aldatezinean. Indar grabifikoak sistema homogeneo eta zentratu bat sortzen determinanteak izan ziren. Hauek zehaztasun osoz indar eraikorren askotarikotasunak baldintzatzen dituzte. Indarron magnitudeak egoerekiko independenteak dira. Plano inklinatuen egoeretan edo arku eta gangen murru-sisteman, indar guztiak ez dira bertikalki gidatzen. Ez da gainerako indarrek grabitatea kontraesaten dutenik

Page 58: Arkitektura Ehunkoia

55.- Kursaal-a. Donostia. Rafael Moneo

56.- Apartamentuak. WoZoCo’s. MVRDV.

57.- Suhiltzaileen Egoitza. Vitra. Zaha Hadid.

Page 59: Arkitektura Ehunkoia

gertatzen, baina ez dira berarengandik deribatzen eta ez dute berarengan dependitzen. Gertakizunen eta esfortzuen baiespenak dira. Ordezkoak. Nahikizun arkitektonikoenak. Zeharkako metodoa Zeharkako metodoa elementuen, espazioen edo denboren arteko batasun- eta harreman-metodo bat da. Arkitekturaren zentzu dinamiko batean barneratutako metodo bat da, erantzuna dibertsifikatu eta konplexutzen du. Metodo honek naturaltasunaren eta artifizialtasunaren zentzua lotzen du. Ez du erantzunaren egiatasuna barnebiltzen. Izan ere, eskariaren eta erantzunaren artean oreka ekonomiko bat mantentzen baitu, beti ere mugimenduan eta atsedenean dauden indarrak erlazionatzen dituen sistema baten barruan. Zeharkako metodoak zentzu tenporal eta ekonomiko bat du, eta bere idazkera fragmentatuan motibo txikien ugalketa behatzen da, zeharkako forman eratortzen dira eta, ezagugarri sinpleko erlazio formaletatik hasita, oso konplexuak diren harreman dinamikoak ekoizten ditu. Materialeen gehiegikeria oro ezabatzen du, eta eraikintza forma teknikoan oinarritzen du, minimotasunaren argudio bezala. Bere sinpletasuna materiale ez-uniforme batean ematen da, han non ere sobrietate maximo bat formaren heterogeneitatearekin erlazionatzen baita. Zeharka, kanpoko indarrekiko arkitektura ehunkoiaren erantzuna enfrentamendurik gabe gertatzen da. Hau, tarteko elementuen bidez gertatzen da, euren ezagugarri arinak direla-eta masa gutxi behar baitute eta energia askoz baliatzen baitira.

Page 60: Arkitektura Ehunkoia

58.- Eskilara. Mairea Villa, Alvar Alto

59.- Erantzun zeharkakoa. Viollet le Duc

60.- Antiguako Andere Mari. Zumarraga

Page 61: Arkitektura Ehunkoia

Arkitektura ehunkoiaren eremua ez-metrikoa den eta azentratua den askotarikotasun mota bati lotuta joaten da, eta neurritu gabeko espazioa okupatzen du. Ez du aurretik ezarritako sistema bat behar; aldiz, erantzuna prozesu eraikorrean ezartzen da. Arkitektura lurraldegabetu Esparrutzat espazio baten itxiera dugu. Espazio honek espazio jarrai naturalarekiko kualitatiboki desberdina den espazio bat sortzea inplikatzen du. Alegia, izadiaren indeterminazioaren aurrean identitate propioa duen lekua sortzea. Esparru baten sorkuntzak hainbat espazio-mota inplikatzen ditu: alde batetik, etxekotua edo babeskoia den barne-espazio baten sorkuntza; eta, beste aldetik, dominiozko kanpo-eremu bat. Bi horien artean, tarteko espazioak: eskaratza edo ataria. Azken espazio-mota hau barnearen eta kanpoaren artean bizi da. Baina, lurraldetzearen gradua arkitekturaren eta hiriaren historian orotarikoa izan da. Lurraldetzea kanpoarekiko esparruaren itxieraren gradutzat ulertuta. Murrurik gabe kanpo-inguruarekin bizi izan ziren hirietatik murrudun hirietaraino tarteko kasu asko existitu dira. Lehena, greziar hiria. Bigarrena, kanpo-inguruarekiko muga argi eta garbia ezartzen zuen hiria.

Page 62: Arkitektura Ehunkoia

61.- Denda nomadak

62.- Denda nomadak

63.- Suitzar pabilioia. Le Corbusier

Page 63: Arkitektura Ehunkoia

Kanpoaz defenditzen ziren dorreak eta almenak zituzten arkitekturekin bat edo kanpo-ingurua kolonizatzen zuten paladiar arkitekturekin bat, pilotien gaineko arkitekturak existitu dira. Hauek muga irekiak dituzte, arkitektura gotikoak edo modernoak bezala. Arkitektura hauek euren baitetatik zeharkatzea onartzen dute, jarraigabetasun espazialak sortu gabe. Horrela ere arkitektura neoplastikoak, honek kanpoaren eta barruaren arteko elkar-harremana bilatzen baitu. Horrela ere, arkitektura japoniar tradizionala, limite mugikorreko arkitektura. Azken honek bitarteko desberdinekin helburu berberak bilatzen ditu. Arkitektura honek guztiak, limite finkodun arkitekturak ez bezala, lurraldetasun-gradu diferenteak aurkezten ditu. Horrela, limite finkodun arkitekturak iraunkortasunak ematen duen gogortasuna bilatzen du. Lurraldetzeak gogortzea eskatzen du, ibai baten ubidean edo plaza baten pabimentazioan froga daitekeen bezala. Lurraldetuta egon daitezkeen materialeei buruz ere hitz egin dezakegu. Esentzian manten edo urrun daitezkeen heinean. Euren industrializazioaren bidaiaren bidez egin ibilbidea analizatzen badugu materiale manipulatuek zerbait nomada dute.

Page 64: Arkitektura Ehunkoia

64.- Nexusworld bizitzak. Fukuoka. OMA/Rem Koolhaas

65.- Nemausus bizitzak. Jean Nouvel

Page 65: Arkitektura Ehunkoia

66.- VPRO Villa. MVRDV

Arkitektura ehunkoia, ingurune naturalean txertatzeko bere pretentsioan, limite mugikorreko eta mintzezko arkitektura bat da, era berean despertsonalizatua, hauskorra eta arina. Bere asentamenduak ez du lurraldean sakontzen. Leunki jartzen da, lurraren eta pabilioiaren artean airearen igarotzea onartzen duelarik. Inguruko ibilbidea onartzen du, landaguneari nahiz hiriari fazada nagusi bat inposatu gabe. Lurraldetzetik ere ihes egiten du, materiale industrialak hautatzen. Azkenok, euren ezagugarri esentzialak galdu dituzte; hauek, materiaren eraldaketa-kuantoen bidez, arintasuna eta zolitasuna bilatzen baitituzte. Izaeraren galtzea, ez-pertsonalitatearen bilatzea eta subjektu den arkitekturaren deskonposizioa lurraldegabetze-graduak dira. Arkitektura ehunkoiak hau proposatzen du.

Page 66: Arkitektura Ehunkoia

Artean egon a-b-a erritmoak espazio jarraia eraikitzen du, eta erritmo honetan, elementu betetzailea bi espazioren artean kokatzen da, limite norabidegile bezala, norantza guztietan. Erritmo honek b-a-b erritmoarekiko desberdina den espazio bat eraikitzen du, honek ateari, leihoari edo barne-espazioari esanahia ematen die, non ere barne-hutsunea bi elementu beteen artean preso baitago. a-b-a erritmoan, betea ez dago ez hasieran ez bukaeran, beti erdian aurkitzen da, intentsitateen eskualde jarrai bat eratzen du, bere gain dar-dar egiten du, eta puntu gailen batetara edo kanpokoa den helburu errepresentatibo batetara eramaten duen edozein orientazio ekiditen garatzen da. Arkitektura zentratuak bere adierazpen konpositiboa bektore kanpotiar edo transzendenteengan oinarritzen badu, ehunkoiak bere arkitektura egitasmo jariakor batean oinarritzen du.

67.- Biltzarren Jauregia. Agadir. OMA/Rem Koolhaas

Page 67: Arkitektura Ehunkoia

68.- Zurezko Etxea. Herzog & De Meuron

69.- Kursaal-a. Donostia. Rafael Moneo

Arkitektura ehunkoian betea ez da konposizioaren subjektu gisa errepresentatzen. Betetasuna elementu dibertsoen askotarikotasun baten baitakoa da, elementuok beti ere jarraikortasunean bizi dira, inoiz ere bukatu gabe. Batasun betea beti artean dago, gauzen artean. Arkitektura ehunkoiak bere limiteak definitzeari uko egiten dio, izan daitezke iskinak, hastapenak edo bukaerak. Berarentzat hasiera bat edo bukaera bat bilatzeak ez du

Page 68: Arkitektura Ehunkoia

inportantziarik. Akaberarik gabeko arkitektura bat da. Era berean arkitektonikoak eta eraikorrak diren elementuek tarte-eremu horretan inportantzia hartzen dute. Ondorioz, artean honek ez du bere elementuen harreman lokalizagarri bat burutzen; hasierarik eta bukaerarik gabeko mugimendu transbertsal bat baizik. Mugimendu transbertsal honetan bere iskinen indeterminazioak limiteen balio malgua baiesten du. Limiteak jare egin Argitasunetik ihes egiten duten zabartutako limiteek anbiguitatea dute, limiteok barrua nahasten dute. Kanpoak limite hauon desintegrazioak ekoizten duen ziurgabetasunaren desiran parte hartzen du. Gorputzen mugak gainditzea, limiteak barreiatzen eta nahasten, limiteek opako behar zuketenean garden bilakatu, limiteek grabitate potentea erakutsi beharrean arin bilakatu.

70.- Igloo. Mario Mertz

Page 69: Arkitektura Ehunkoia

71.- EMR. Frank O. Gehry

72.- Etxeak Zoetermeer-en. MVRDV

Page 70: Arkitektura Ehunkoia

Azalak, arkitektura ehunkoian, muga inbiolable izateari utzi dio. Gorputzen ingeradak determinatzeko gero-eta zailagoak direnean, identitatearen nozioa ebaneszentea eta aldakorra bilakatzen da, barruaren eta kanpoaren arteko harremanak modifikatzen dira, iskinak erasotuak dira eta gorputza jada ez da sistema itxi gisa kontsideratzen. Desmintzatzen da eta bere batasuna galtzen du. Desintegrazioa subjektuarentzat arrisku bat bada –bere elementuak desmintzatzen baitira–, hiria kontrolatzen duen gorputz sozialarentzat ere arrisku bat da. Kanpoak sozietatea mehatxatzen du eta komunitatearen balioak zalantzan jartzen ditu. Kanpoak, hiria ordenatzen duten arau urbanoentzat, toleragarriaren, posiblearen eta onartezinaren nahasketa bat planteatzen du. Esentzia lausozko arkitektura Arkitektura ehunkoia limite indeterminatuek ezagugarritzen dute. Honek forma esentzialekiko eta egitura egonkorrekiko kezkagabetzea esan nahi du. Hauek lege objektiboek sortu baitituzte. Hauek espazio zentratuan kokatzen baitira. Arkitektura ehunkoia ez da forma determinantez eta subjektu delimitatuz definitzen. Aldiz, afektu intentsiboen osotasunaz definitzen da. Hau motibo txikien ugalketa proposatzeko gai da. Motibo txikiok euren artean kinetikoki jokatzen dute, formak disolbatzen. Istripuzko formak forma esentzialekiko desberdinak dira. Gehiagorako eta gutxiagorako erraztasuna dute, -ren inguruan edo -ren ondoan bezalako premisek gidatzen baitituzte. Aritmetika geometria baino gehiago. Istripuzko forma bat formaren bektore determinante askoren bidez gidatzen da. Deskonposa ezin daitezkeen bektoreak dira. Graduak, intentsitateak eta istripuak agertzen dituzte. Baina,

Page 71: Arkitektura Ehunkoia

73.- Egitura ehunkoia

74.- Guggenheim Museoa. Bilbao. Frank O. Gehry

75.- Bizitzak Zollikerberg-en. Steven Holl

Page 72: Arkitektura Ehunkoia

subjektuarengandik at, euren indibiduaziozko objektuak kontsolidatzen dituzte. Iparraren galtzea Zehazgabearen eta konplexuaren unibertso irekiak arkitektura ehunkoiaren orientazioaren zentzua gobernatzen du. Arkitektura ehunkoiak kanpoko indarrekiko duen erantzuna ez da inoiz zuzena, ez agerikoa. Guztia forma zeharkakoan mugitzen da, eta ez zuzenean. Adibidez, indarren norantzaren indefinizioa. Adibidez, forma lausotuen zehazgabetasuna, hau tolesturaren argi-ilunek eraginda. Guztia forma ez zuzenean. Modu anbulantean, norabide finkorik gabe, bide aurrefinkaturik gabe. Orientazioak erreferentzia-puntu urrun bat behar du. Gure urratsak gidatuko dituen Ipar bat. Bere gaitasuna ikusmenezkoa eta urrunekoa den espazioan oinarritzen da, berau espazio bat ordenatzeko gai da, eta horrela hau homogeneo egiten du. Bitartean, espazio jarrai heterogeneoa ukimenezkoa eta eskuzkoa den espazioa da. Homogeneotasuna soilik infinituki hurbilak diren puntuen artean du, eta soilik euren gainetik ibiliz gero esplora daitezke. Espazio jarraiko bideek, puntuak konektatzen badituzte ere, ez dira erlazio biunibokoetan ixten uzten, fluxu naturalen eta funtzionalen arabera eraikitzen dira, sinbolikoa den horretatik kanpo. Bideak zehazgabeak dira. Kanpotasunaren ezagugarriak dituzte. Bideok ez dute arkitektura ehunkoiaren aurrefigurazioan euren presentzia inposatzen, eta euren ekinbide funtzionalera mugatzen dira.

Page 73: Arkitektura Ehunkoia

76.- Gartzelak. Piranesi

77.- Biltzarren Jauregia. Agadir. OMA/Rem Koolhaas

78.- Kursaal-a. Donostia. Rafael Moneo

Page 74: Arkitektura Ehunkoia

Zigi-zaga Zigi-zagak tolestura baiesten du. Hor marra batek geometriatik ihes egiten du. Honen guztiaren manifestazioak bere baitan askatasunezko potentzia du eta askatasun hau trazuarekin adierazten da, beti ere organikotasunetik ihes egiten duen bitartean. Zigi-zagak ikusmenezko erreferentzietatik ihes egiten laguntzen du, horrela espazioan sartzen errazten du, bertan orientazioek ez dute konstanterik, eta erreferentzien eta mugimenduaren arabera aldatzen dira. Horrela, tolestura-marra izateagatik, edo marra bizkor bat izateagatik, edo abiadurazko marra izateagatik, norbanakoak ez du inoiz zerbaiti aurre egitearen sentsazioa, eta ondorioz, norbanakoa, bere pertzepzio-gaitasunean, autonomo mantentzen da. Zatiaren ugaritasuna Zatia hausnarketaren modukoa da, berak bere burua defini dezan ez du osotasunaren presentziarik behar. Bere forma du, eta osotasunari uko egitearekin forma zentralizatzen duen konposizioa saihesten du. Kasuala den horretan edo erritmoan edo gertakizunean oinarrituta, zatia aldaketaren eta ugaritasunaren markoaren baitan adierazten da. Bertan norbanakoa komunikazioan eguneratzen da. Norbanakoak komunikazio hau pertzepzio txiki askoren bidez lortzen du, eta horrela bata eta ugaritasuna harremanetan daude.

Page 75: Arkitektura Ehunkoia

79.- Gernika. Picasso

80.- Birgaitze urbanoa. Almere. OMA/Rem Koolhaas

Page 76: Arkitektura Ehunkoia

81.- Bizitze-siloa. Amsterdam. MVRDV

Beloaren misterioa Beloak aliantzarekin eta segeretuarekin afinitatea mantentzen duten elementuak dira. Subjektuaren pertsonalitatea ezkutatzen dute, eta bere irudia, bere limiteen apreziazioan, zehazgabetasunerantz eta kausalitaterantz diluitzen da. Osoko argitasunaren baitan pertzepzioa haustean, beloak kategoria autonomoraino igotako zatien gozamena probokatzen du. Arkitektura modernoa, beiraren bidez, barrua salatuz, garden agertzen bada, arkitektura ehunkoia beloez janzten da, eta adierazi baino ezkutatu egiten du, horrela subjektuaren osotasuna barreiatuko eta diluituko duten irudiak bilatzen ditu. Beloak itzalen lagunak dira, limite finkorik gabeko ugaritasunak sortzen dituzte, oraindik azaldu ez den guztia itzaletik eratortzen da, xehetasunik gabe, kausa ikusgarriekiko loturarik gabe, misterioa eta beldurra. Beloak arina den hori edo jarioa den hori onartzen du, metamorfosiak dira, subjektuaren prekarietatea erakusten dute, eta horrela ez denean, formen disoluzioa erakusten dute. Posizio dinamikoa okupatzen du, limiteetan dagoenez errealitateak ezkutatzen ditu, eta gertakizunetik eta istriputik eratortzen den balio tentsionala du.

Page 77: Arkitektura Ehunkoia

Espazio hurbila Espazio hurbila espazio motz bat da, harremanetarakoa, espezifikoa, ez bereziki barrukoa, baina ezta sobera kanpokoa ere. Gure gorputzarekin harremanetan, existentzian espazioa nola sustraitu irakasten digu. Hemendik, haundia eta txikia pertzibitzen ditugu, altua eta baxua. Subjektu garen heinean, horrekiko guztiarekiko harremanean bizi gara. Esentzia lausoak espazio hurbilaren gorpuztasun materiala determinatzen du. Espazio hurbil hau inguruko espazio gisa edo ukimenezko edo eskuzko espazio gisa pertzibitzen da. Ez ikusmenezko espazio gisa. Bere gorputzezko irudimena bakantasunen bilaketan aurkitzen da, beti ere materialearen izatasunak eskainita. Bere pertzepzioa, jario materialak kutsatuta, ezin daiteke, ikusmenezko errepresentazioetan bezala, kanpoko puntu batetik behatu, alderantziz ukimena eta mugimendua behar ditu. Eta horrela eratzen da.

82.- S. James Hotela. Bordele. Jean Nouvel

Page 78: Arkitektura Ehunkoia

83.- Kursaal-a. Donostia. Rafael Moneo

84.- Villa Hasselt-en. MVRDV

Ukimenezko pertzepzio oro, Merleau-Ponty-k esaten du, jabego objektibo batean zabaltzen da. Hau gorputzaren eskemaren puntu kardinalen harremanetan kokatzen da. Zentzumenen errealismo hau mundu materialean sartzen da eta konkretua den horretan bizi da. Pertzepzio txikien edo

Page 79: Arkitektura Ehunkoia

hurbilen munduan egokitzen da. Hauek espazioarekin materiaren bidez lotzen dira. Gertutasunaren espazioak, bitarteko posible guztien bidez eta elementu posible guztien bidez, komunikaziora gonbidatzen du. Harremanetarako behar honek, formaren purutasunetik eta bere elementuetatik, urruntze kontzeptual gisa ekiten du. Globalitate osatzailetik alde egiten du. Ortzimugarik gabeko munduan agertzen da. Bere limiteak, subjektu osatzaile gisa ekin gabe, espazioa eraikitzeko neurgailu dira. Limite malguak Limite malguek edo mugikorrek arkitektura ehunkoiaren itxiturak ugaritasunean eraikitzen dituzte. Limite arinak dira, labain daitezke, altza daitezke, eta horrela, barneko eta kanpoko espazioaren arteko harreman zuzena onartzen dute.

85.- Barru japoniarra

Page 80: Arkitektura Ehunkoia

86.- Hostalets zentro soziala. Enric Miralles eta Carme Pinós

87.- Diafragma mugikorra

Page 81: Arkitektura Ehunkoia

Limiteen malgutasunezko baldintza honek helburu izan daitekeen iraunkortasunetik ihes egiten du. Bektore funtzionaletan oinarritutako bere esanahiak errepresentazioari ihes egiten dio. Beharraren faktorearen lehentasunak edertasuna bera faktore askoren ondorio funtzional bilakatzen du, eta ez da inoiz aurretiazko pentsamendu bat izaten. Presentziarik gabeko arkitektura Objektuaren zentzuak, hirugarren pertsonako subjektu bezala agertzen denak, bien arteko zerbait hark, arkitektura ehunkoia ezagugarritzen duen minimoen izpiritua agertzen du. Arkitektura ehunkoiak, izadiaren altzari-elementu gisa, estetika negatibo bat eskaintzen du. Kanpoko zerbait bezala, ez du esanahirik, eta ez du ikusmenaren beharrik bera uler dadin. Oroimenaren zentzu maternaletik bereizita dago. Kanpotik jaiotzen da. Baina, ez definituta nahiz ezagututa dagoen leku baten finkapen konkretu batetik, izadizko eremu homogeneo eta infinitu batetik baizik. Bertan, ezin daiteke, seinale bezala, inolako punturik existi, eta beraz, esanahiak ez du zentzurik. Arkitektura ehunkoiaren funtzionalitate zatikatuak, materiaren eraldaketaren estudio experimental bezala, teknikara hurbilketa bat aurkezten du. Teknika hau materia materiale manipulatuan bilakatzeko erabiltzen da. Arkitektura ehunkoiak bere konposizioan hizkera jarrai bat erabiltzen du. Hizkera jarrai honetan bokalak luzatzen dira eta egitura desagertzen da. Guztia erritmo diferenteetako materia beraren barruan mugitzen da. Jada erabilitako espazioa berrirekitzen duen arkitektura bat da. Enfasia hainbat tasunetan jartzen du: ehunduran, bere standard-en errepikapenean eta bere itxituren askotarikotasunean. Hau guztia keinuaren eremuan. Berau estalduraren kulturatik

Page 82: Arkitektura Ehunkoia

eratortzen baita. Ixtearen beharrik gabe estaltzen baitu. Honek guztiak, arkitekturaren eta izadiaren arteko harreman zuzena permititzen du. Ura izatezko ingurune Espazio natural heterogeneoak bere barruan baliabide natural guztiak ulertzen ditu, baita gizonak eraikitakoak ere. Alegia, espazio natural heterogeneoa euren guztien hasieran dago. Bata eta askotarikoa ulertzen du. Deleuze-k eta Guattari-k lurraren ritornello den UR bati buruz euren iritzia ematen dute. Hauen arabera, honek ritornello territorial guztiak eta baliabide natural guztiak kaptatzen ditu. Beraz, ingurumen natural gisa, esparru artifizialen sorburuan uraren esanahia duen UR bat dago. Gottfried Semper-en arabera Arkitektura eraikitzeko lehen materialea materiale ehunkoia izan zen. Materiale hau hasierako UR harekin harremanetan jarri zuen. Horrela, ingurumen natural urtsua materiale ehunkoiarekin eta eraikuntza nomada primitibo horiekin harremanetan jarri zuen. Azken eraikuntza hauek izaera ahula eta efimeroa zuten, mugikortasunean eta aldaketan oinarrituta. Fisikoki ura palafitoaren arkitekturarekin harremanetan dago. Palafitoak, pilotis gainean eraikita, ez du lurra zapaltzen, eta subsistitzeko ez du fundazio sakonen beharrik. Urak, sinbolikoki, bere “UR” sustraia aintzatesten du. Lurrean ezarritako arkitektura primitiboaren osotasuna, uraren bidez, bere buruarekin harremanetan jartzen da. Arkitektura argal eta leuna da. Arkitektura ehunkoiaren osotasun honek hainbat modu ulertzen ditu. Alde batetik, larruzko gainazala duen muga duten denda mugikorrak. Beste aldetik, materiale arinekin egindako eraikuntzak: bai kainiberekin, bai belarrekin, bai adarrekin edo bai zuntzekin.

Page 83: Arkitektura Ehunkoia

Gottfried Semper eta materia ehunkoia Gottfried Semper-ek bere Der Stil lana 1860an argitaratu zuen. XIX. mende amaierako arkitekturaren sorkuntzan oso eraginkorra izan zen. Lan honetan arkitekturaren sorkuntzan eraikuntza ehunkoia dagoela esaten du. Semper-en arabera, eraikuntzaren erabileraren hasierak, lehen helburu gisa, espazioaren estaltzea du. Izan ere, gizonak, espazioa itxi baino lehen, estaltze artifizialak egin baitzituen, beti ere, materiale naturalekin, nola animalien azalen bidez, hala landareen zuntzen bidez. Semper-en arabera, materia ehunkoia gizonak erabili zuen lehen materiale eraikorra izan zen. Materia ehunkoia lau kategoria materialetarik bat da. Fenomeno artistikoen genesia eta bilakaera doitzen du. Materiale harikor eta tinkoen fenomeno artistikoa da. Erresistentzia absolutu haundikoa. Semper-en arabera, gizonak sortu espazioaren lehen bereizketa makilez eta adar txirikordatuez osatu hesia izan zen. Adarren txirikordatzetik kalamuaren txirikordatzerainoko bidea erraza eta naturala izango da. Noski, natural esaten denean tresnatik artifiziorako urrats graduala aditzera eman nahi da. Estalkia eta materiale ehunkoia Espazioan eutsitako gorputz bezala, estalkiaren eraikuntzak bere elementuen konposizio formalari zentzua ematen dio. Izan ere, estalketa, bere azal-izaeraren menpe, bere funtzio materialaren efektuari lotuta baitago. Hemen, funtzio materialaren efektua ezinbesteko balioa da. Estalduraren materialeei arintasunaren eratortze batek zentzua ematen die. Hau estalduraren materialeek izan dezaketen berezko jatorri materialaz beste gertatzen da. Zura, lurra, harria edo zuntz ehunkoia izan daiteke, baina

Page 84: Arkitektura Ehunkoia

arintasunaren eratortze hori hor dago. Baita harriak berak ere, bere berezko astuntasunezko eta transzendentziazko zentzua galtzen du. Bere pisua lodiera minimoetaraino arinduz. Lodiera minimook premisa ehunkoi jakinak betetzen dituzte: arintasunarena, gainazaltasunarena, estandarizazioarena, tamainu txikiarena eta maldarekiko adaptazioarena.

88.- Arkitektura ehunkoi primitiboa

89.- Pabilioi ehunkoi primitiboa

Page 85: Arkitektura Ehunkoia

90.- Lewis Egoitza. Frank O. Gehry

Esentzia materialetan tematu baino lehen, materiale estalkoiek edo materiale ehunkoiek euren zatien zentzu mugikor eta arina baloratzeko joera dute, beti ere, materiale hauen zatiek gainazalera adaptatzeko duten posibilitatearen aurrean. Hau guztia materiale estalkoi edo materiale ehunkoi hauen zenbakiaz eta neurriaz gain gertatzen da. Elementuen errepikapenak, potentzia indefinitu bezala ulertuta, balio esklusiboki erritmikoak askatzen ditu. Hauek ez dute modelu definitiborik. Forma posible guztietan alda daitezke. Zatien arteko konexioa modu askotara egin baitaiteke. Estalduraren materialea dimentsio txikiko materialea da, errepikatua eta arina, kolokazio eta interkanbio errazekoa. Honek gainazalen estaldura bat posibilitatzen du. Ortzimuga edo limite finkorik gabe. Ingerada aldakorreko formekin. Zatien erritmo jarraia eta elementuen estandarizazioa, konexiozko elementu intermedioen faltan, bi modutara agertzen da. Alde batetik, osotasunari esanahi mekaniko bat eskainiz. Honek dibertsitate indibidualizatua du. Bestalde, zati indibidualei esentzializatu gabeko abstrakziozko balioak eskainiz. Hau bere sortzezko ingurumenetik at.

Page 86: Arkitektura Ehunkoia

Gainazalezko materiale bat Luzera zabaltzearen zentzuak estaldura eta materia ehunkoia azaleraren ezagugarriarekin erlazionatzen ditu. Bi dimentsiotako kualitatea. Honek ez du sakontasunik edo hirugarren dimentsiorik. Estaldura laua edo alabeatua izan daiteke. Bertan, gainazal leunak ez du gainazal homogeneoa esan nahi. Informala izan daiteke ere. Maldei esker mugimenduei eta abiadurei eutsitako gainazal jarraiak marraz daitezke. Gainazalean guztia tartean bat da; leku interesgarria, estrategikoa. Gainazalarekiko honako ezagugarri hauek dependitzen dute: objektuaren formak, inguruarekin interakzioak, beste materialeekin asoziazioak eta denboran gertatzen den eboluzio materialak.

Page 87: Arkitektura Ehunkoia

91.- Kursaal. Donostia, Rafael Moneo

92.- Herzog & De Meuron

Page 88: Arkitektura Ehunkoia

93.- Sirta. Donostia. BGM

Page 89: Arkitektura Ehunkoia

94.- Azalak

95.- Puppy. Bilbao Guggenheim Museoa. Bilbao

Page 90: Arkitektura Ehunkoia

96.- FREI. Herzog & De Meuron

Arkitektura ehunkoiak gainazalaren zientzia bat sustatzen du. Kanpoko arkitektura janzten eta zaintzen duten diafragmak eta mintzak ulertzeko ikerketa-eremu berri bat. Gainazala arkitektura kanpotik estaltzen duen bi dimentsioko mundua bezala ulertzen da. Gainazalak materialeen lotze eta erlazionatze teknologia zaharrenen arazoak gaurkotzen ditu. Honen bestez, egituraren barrua ikertzeko baino mundu zailagoan bilakatu da. Gero eta gehiago, arkitektoa bitartekaritzen biderkatzaile bat da. Estalkia unitate aglutinatzaile Hizkuntzen eraikuntzaren zentzua jarraituta, estaldurak zentzu eraikor bat agertzen du. Honetan, estaldura elementu arkitektoniko bat da, eta bere zentzu eraikorra unitate aglutinante gisa aintzatesten da. Unitate aglutinante honek oreka sortzen du. Oreka hau osotasun unitarioaren batasunaren eta zati eraikor bakoitzaren batasun indibidualaren artean ematen da. Estaltzeko erabiltzen diren unitate indibidualek estaldura osatzen dute. Teilak, lauzak

Page 91: Arkitektura Ehunkoia

edo tapizak dira. Hauek, euren kolokazioaz gero, estalduraren osotasunarekiko desberdin adierazten den indibidualitate bat mantentzen dute. Premisa hauez gero, unitate aglutinanteak dibertsitatearen baitako unitatearen zentzua du. Adibidez, izadian: hondartzetako hondar aleak, ibaietako harri borobilduak edo zitu-aleen edo fruitu-aleen metaketa. Euren indibidualitate elementala mantentzen dute. Eurek osatzen duten osotasun materialaren batasunarekiko independentzia mantentzen dute. Estaldurak izadia imitatzen du, eta horrela, izadia imitatuz, bere elementu eratzaileen gainjartze ireki eta autonomoa mantentzen du.

97.- Paramentu ehunkoia

Page 92: Arkitektura Ehunkoia

98.- Estaldura

99.- Laborategiak. Iowa-ko unibertsitatea. Frank O. Gehry

Page 93: Arkitektura Ehunkoia

Teilatuak eta ehunak azal-zentzua dute Jantzia egitea, korapilatzea eta jostea gainazalaren berjanzduraren ezagugarri gailenenak izango dira. Bai jantzian eta bai estalduran. Hau guztia, zatien barietateari manifestazio jarrai eta unitarioa inprimitzeko asmoz garatzen da. Jostura ehunkoiak, esango du Gottfried Semper-ek, estentsioarekin eta konexiozko sistemarekin erlazioa mantentzen du. Jostorratzak edo iltzeak materiale arinen eta jarraien eustura malguak bezala adierazten dira. Izan ere, materialeen beharrezko pisu arina txikia, hauskorra eta arina den horrekin lotuta baitago. Pisu arin hau egitura euslearen arintzearen alde ematen da. Era berean, txikitasuna, hauskortasuna eta arintasuna ezagugarri materialak dira. Materialeak estaldurari zentzua ematen dionez, mintzairak hitzen zentzuaz hitz egiten digu. Hizkuntzatik beretik teilakatu eta josi hitzak ekinbide antzerako bezala uler daitezke. Bi-biok, sortzez materiale ehunkoi bera dute. Adibidez, eraikuntza nomadek erakusten duten bezala. Hauek larruak eta tapizak barruko espazioaren limite bezala erabiltzen dituzte. Jostura estalduraren berjanzdurak imitatzen duen eredu ehunkoia da. Horrela, estalduraren materialearen elementu eustaileak modistoak bere jantzien eustean erabiltzen dituen jostorratzen zentzu berean erabiliko dira.

Page 94: Arkitektura Ehunkoia

Pabilioia eta jardina Bere autonomiazko ezagugarritik, gizarteari dagokion hori ekiditen duela, arkitektura ehunkoiak hiriarekin baino naturarekin harreman gehiago izan du. Arkitektura ehunkoia tradizio arkadiarrarekin bat etortzen da. Honek giro naturala eta artifizio urbanoa, oposizioan dauden bi mundu bezala, kontrajartzen baititu. Arkitektura ehunkoia, pabilioiaren forma bezala, beti jardinaren elementu arkitektonikotzat jo izan da. Pabilioia, objektu bezala, bere ezagugarrietan presentziarik ez duen entea bezala aurkezten da. Modu anonimokoa da. Pabilioia gugana inongo tokitik etortzen da, edo exotismo urruna erakusten digu, nomadismoari eta bidaiari lotuta.

100.- Parke nazionala. Hoge Welowe. MVRDV

Page 95: Arkitektura Ehunkoia

101.- Pabilioia. Kew Gardens

102.- Pabilioia. Charles Eames

Page 96: Arkitektura Ehunkoia

Arkitektura pabilionarioaren ezagugarriek euren baitan hainbat ezagugarri eramaten dute: hauskortasuna, ebentualitatea, aldaketa, balio ehunkoia, nomadismoa. Materiaren eta mugimenduaren arteko fluxua naturarekin orekan dagoen arkitektura da. Fazadarik gabeko arkitektura bat da. Irregulartasunarekiko eta asimetriarekiko afinitatea erakusten du. Hau irekiera gogoko duen askatasunezko sentimenduarekin bat etortzen da. Ortzimuga argien gabezia. Ingerada zehatzik gabe. Bertan, distantzia oro tartekoa da. Bere formak limite mugikorrekoak edo arinak baitira. Hauskortasunezko eta arintasunezko bilakaera bat da. Estalduraren materialeen trazu karakteristikoak bezala. Ondorioz, bereizgarri luzakorrak arkitektura pabilionariora zabaltzen dira. Naturan murgilduta. Kanpotik eraikita. Otto Wagner eta Sezesioa izadira hurbiltzen dira Otto Wagner-ek eta Sezesioak Gottfried Semper-ek urte batzuk lehenago deskribatu arkitekturaren sorburu ehunkoiaren teoria jorratu zuten. Hemendik, adierazpen ehunkoia duen filum bat euren gain hartu zuten. Hau euren osatze arkitektonikoaren helburu bilakatu zuten. Sorkaritza ehunkoi horrekiko irrikaren irudiak hainbat adibidetan aurki ditzakegu: Majolikahaus-en zintzilikatu gortina loratsuan, Miethaus-eko girlandetan, Otto Wagner-en Karlsplatz-eko pabilioian edo Leopold Bauer-en eta Josef Hoffman-en proiektuetan. Azken hauetan, fazadetako motibo loratuek arkitekturaren sorkaritza ehunkoia sublimatzen dute.

Page 97: Arkitektura Ehunkoia

103.- Majolikahaus. Otto Wagner

104.- Hans Schlechta. Etxearen proiektua

105.- Berjanzdura. Otto Wagner

Page 98: Arkitektura Ehunkoia

Zintzilikatu gortinon edo xehetasun loratuon marrazki hauek fazadaren immaterialitatea irrikatzen dute. Ehundura arinak bilatzen dituzte, paperarekiko eta ehundurarekiko hurbilak direnak, beti ere naturarekiko hurbila den arkitektura hurbil baten nostalgia gisa. Kultura nomada primitiboaren modu oparoan dekoratutako tapizen oroitzapena inpultsu positibo gisa hazten da, eta horrela, historia arkitektural immediatoarengandik bereizten da. Azken hau, ordenen eta murruaren arteko konfrontazioaren kulturan oinarrituta. Arkitekturaren sorburu ehunkoiak ezarritako irudimenaren ondoren, Otto Wagner-engan harriak, berjanzdura harrikoiarekin, esanahi berriak hartzen ditu. Materiale erresistente eta astunarekiko zentzua alteratuta, arkitektoak harria 2 cm-tako lodiera duen lauzetan moztuko du. Hauek, sistema eraikor berriekin, fazadetan aplikatuko ditu. Hauek materiale arin baten euskortasunarekin bat etorriko dira. Postparkasse-ko edo bere Am Steinhof-eko fazadak berjanzdurazko piezen josturaren adierazpenaren bidez eraikitzen dira. Bi eraikin hauek, egiturari jositako azal harrikoi eta arin bat egokitzeko adibide interesgarrienak dira. Harria murrua eraikitzeko eta jasateko gai den materiale pisutsua da. Baina, arkitektura ehunkoian materiale arin, txiki eta maneiakorrean eraldatzen da. Orain, kolokatzen eta trukatzen erraza da. Horrela, harriak materiale ehunkoiaren ezagugarri espezifikoak adoptatu ditu. Eraikuntza integralaren krisia Arkitektura ehunkoia objektu eskulandu bat da, eta, eraikuntza industrial baten alde, eraikuntza artesanala gutxiesten du. Eraikuntza industrial hau teknikoagoa eta arinagoa da.

Page 99: Arkitektura Ehunkoia

106.- Pabimentua

107.- Pabimentua

108.- Sagarrak

Page 100: Arkitektura Ehunkoia

Itxituraren haizeztatzeak, eraikuntza ehunkoiaren egitate diferentzial gisa, masaren balioa krisian jarri du. Masaren balioaren botere zentralaren menpe, materiale oro itxitura estanko baten alde kateatuta gelditzen da. Konpositeen eta erretxinen agerpena berrikuntza teknologiko iraunkor baten eredua da. Zuraren industrializazioa posibilitatzen du. Baita gaur egungo ugaritasun metalurgikoa ere. Berrikuntza teknologiko iraunkor honek eraikuntza integral, astun eta in situ landuaren balioei uko egiten die, eta teknikoagoa eta arinagoa den eraikuntza industrialaren alde egiten du. Teknologia berrien zentzu industrialak materiale tradizionalen erabileran ere eragin du. XIX. mendeak 2 cm-tako lauzetako harriaren erabilera ezagutu zuen, fazadetan iltzeen bidez eutsita, industria ehunkoia imitatuta. Gaur egun, itxituren beharrezko haizeztatzeak harriaren, zuraren edo adreiluaren industrializazio-tratamendu berrietara eramaten gaitu. Guztia, irudikari ehunkoiaren beraren barruan. Estalkia haizeztatu mintza da Estalduraren elementu eratzaileen gainjartze irekiak, berarengandik airearen igarotzea utziz, barne-espazioaren haizeztatze naturala onartzen du. Izan ere, estaldura eraikitzerakoan, materia ehunkoia autonomiaren zentzuari aliatuta mantentzen baita. Autonomiaren zentzu hau a-b-a erritmotik deribatzen da. Espazio jarraiaren eraikitzaile den erritmoa. Bertan, betunea bi hutsuneren artean isolatuta aurkezten da. Bi hutsuneok barne-kanpo haizeztatzea permititzen dute.

Page 101: Arkitektura Ehunkoia

109.- Pabilioi rurala

110.- Itxitura. Herzog & De Meuron

Page 102: Arkitektura Ehunkoia

111.- Beirazko beloa

Estaldurak ez du murrua bezalako unitate integraturik konstituitzen. Murruaren barruan, materiale oro despersonalizatuta eta integratuta gelditzen da. Bere unitate aglutinantearen zentzuaren bidez, eta ez masaren bidez. Berau eraikitzen duten piezek, osotasunaren aurreko unitate bezala, euren balio indibiduala erreibindikatzen dute.

Page 103: Arkitektura Ehunkoia

Azkartasuna pisutasunaren aurrean Zeleritatea arintasun, bizkortasun, bizitasun, azkartasun, lastertasunarekin lotuta dago. Mugimenduarekin bat egiten du, baina ez dio zertan esanahia eman, izan ere badira mugimendu akonpasatuak, eta hauei zeleritateak ez die zentzurik ematen. Arkitektura ehunkoian, formei buruz hitz egitetik urrun, motibo txiki infinituak proliferatzen dira. Motibo txiki infinituok zinetikoki etortzen dira, eta forma sinple bat arrastratzen dute, abiadura indikazioak gehituta, sinpleak diren erlazio formaletatik oso konplexuak diren erlazio dinamikoak ekoitziz. Tolesturak barrua den hori eta kanpoa den hori nahasten du Tolestura barrua eta kanpoa erlazioan jartzen duen istripua da. Ez soilik papera edo ehundura, baita lurra eta bere dunak ere tolesturetako uhindura infinituetan bizi dira. Ura bere uhinekin. Airea haizetik. Eta horrela adibide asko. Betunearen eta hutsunearen jarraitasuna da. Tolesturak edozein materialeri bere kualitate espaziala aldatzen dio. Kanpo-barne-kanpo. Jarraitasun materiala ukitugabe mantentzen da. Kanpoa ganbiltasunaren aliatua da. Gogortasunari lotuta egon daiteke. Barrua ahurtasunarekin lotuta dago. Guritasunarekin ahaidetzen da. Tolesturak, egoera hau alteratzerakoan, espazialtasunaren eta materiatasunaren arteko konbekzioa transgreditzen du. Tolesturak espazioaren eta materiaren arteko erlazioaren anbiguitatea bilatzen du.

Page 104: Arkitektura Ehunkoia

112.- Tolesturak. Bernini

113.- Educatorium. Utrech. OMA / Rem Koolhaas

114.- Maketa. Peter Eissenman

Page 105: Arkitektura Ehunkoia

Tolesturek ez dute forma ukatzen, baina forma nahasten dute, eta ingerada indeterminatzen dute. Izan ere, tolestura inflexio marra etengabean diferentziatzeari ekiten dion birtualitate bat baita. Beraz, zeinu anbiguo bat da, eta ez du pisatzen. Argiarekin harremanetan, tolesturak argi-iluna hartzen du. Tolestura betetasunaren eta hustasunaren arteko jarraitasunaren arabera garatzen da. Bere isladak orduaren edo lekuaren argitasunaren arabera aldatzen dira. Alde batetik, materiaren permanentzia eta identitatea permititzen ditu. Beste aldetik, mutazioaren eta argiaren iheskortasunaren diferentzia permititzen du. Existitzen den tentsioa tolestura baten indarra bilakatzen da. Uzkurduraren indarra izan daiteke. Estentsioaren indarra izan daiteke. Indar pasiboaren gain ekiten duen indar aktiboa da. Indar pasiboa edo materialearen erresistentzia. Tolestura gorputzen elastizitate gisa ulertzen da. Tolestea eta destolestea. Murriztu eta zabaldu. Honek guztiak, materia-forma estatikoaz baino gehiago, materiale-indar erlazio dinamikoaz hitz egiten du. Tolesturak, ehundura baino lehenago, modua aintzatesten du. Hiria, urezko irudi bat XX. mendeko hasiera arte, hiria organismo zentzukor gisa ulertu da. XX. mendeko hasieratik aurrera, hiria bere singularitate funtzionalen bidez ulertzen hasi gara. Eguneroko funtzioen zikloak honakoak bere gain ekartzen ditu: egoiztea, lan egitea, jolastea eta zirkulatzea. Honek, denboraren ekonomia hertsienaren bidez araututa, hiria funtzionalki antolatzen du. Beti ere, materiale-indar harremanean oinarrituta, eta hiri historikoaren ezagugarri den materia-forma harremanetik urrunduta.

Page 106: Arkitektura Ehunkoia

115.- Bizitzetxeak Pavia-n. Alvar Aalto

116.- Bizitzetxeak. Martin Price

117.- Ordenazio urbanoa Ipar Derendorf-en. Peter Eissenman

Page 107: Arkitektura Ehunkoia

Eguneroko funtzioek izadiaren baldintzak bizitzan sartzeko asmoa dute. On bidean, izatasuna beharrezko gainazal berdetzat uler daiteke, eta bertan arkitektura murgiltzen da. Razionalitate modernoak hiria egite artifizialtzat jo du, baina ez du hiriaren desagerpenik nahi. Bizi-baldintza berrien atondura bilatzen du, beti ere perspektiba funtzionalen bidez. Funtzionalitate modernoa landerriak eta hirerriak osatu berezko bitasuna gainditzen saiatuko da. Osotasun urbano batean, hiria eta izadia elkartzen saiatuko da. Azken hau, aldez aurretik jakin gabeko forman antolatuta garatuko da. Egitasmo batek gidatutako osotasuna ezinezkotzat joz gero, hiria askotarikotasun funtzionalen bidezko bektoreen arabera antolatutako eraikuntza izango da. Hiria lurraldearen jarraitasunean zabaltzen da. Limite zehatzik gabe. Norbanakoaren zentzurik gabe. Formarik gabe. Barreiatuta.

118.- Kotka. Alvar Aalto

119.- Egitura urbanoa

Page 108: Arkitektura Ehunkoia

120.- Ordenazio urbanoa. Steven Holl

Bada barruaren eta kanpoaren arteko desberdintze drastiko bat. Urezko irudikariak hau ahaztarazten du. Honek guztiak hiri berriaren zatiak aldagarritasunez eta harreman ugariz konbinatzen ditu. Lurraldearen eremuak ongi ustiatuz. Landerriaren eta hirerriaren arteko diferentziak ezeztatuz. Era berean, barrua eta kanpoa ezeztatuz. Osotasuna irudikatzen duen hiri batetik funtzio desberdinetan zatituta dagoen beste hiri batetara goaz. Honek arkitektura lotura urbanoetatik askatuko du. Ondorioz, hiria protagonista nagusi bilakatuko da. Izan ere, horrela, hiria sormenetik eta ugaritasunaren garapenetik eraikita baitago.

Page 109: Arkitektura Ehunkoia

Bibliografia Alberti Leon Batista, Los diez Libros de la Arquitectura, Latinetik itzulita, Francisco Lozano, Hirugarren Liburua, Facsímil Oviedo 1975 Assunto Rossario, Ontología y teleología del jardín, Editorial Tecnos S.A. Augé Marc, Los “no lugares”. Espacios del anonimato, E. Gedisa S.A. Aymonino Carlo, Orígenes y desarrollo de la ciudad moderna, N.M. Miljutin, E. Gustavo Gili S.A. 1972 Bachelard Gaston, La psychanalyse du feu, E. Gallimard 1949 Bachelard Gaston, L’intuition de l’instant, E. Stock 1992 Bachelard Gaston, La poética del espacio, Fondo de Cultura Económica, México 1965 Bachelard Gaston, La terre et les rêveries de la volonté, E. José Cortí 1947 Bachelard Gaston, La terre et le rêveries du repos, E. José Cortí 1948 Bachelard Gaston, L’air et les songes, E. José Cortí, Librairie Paris 1943 Banham Reyner, Teoría y diseño en la primera era de la máquina, E. Paidós Ibérica S.A. 1985 Benevolo Leonardo, Storia della città, E. Laterza 1978 Brandi Cesare, Struttura e archittetura, E. Giulio Einaudi 1971 Buck-Morss Susan, Dialéctica de la mirada, Walter Benjamin y el proyecto de los pasajes, Visor Dis. S.A. 1995 Burckhardt Titus, L’art de l’Islam. Langage et signification Calabrese Omar, La era neobarroca, Ediciones Cátedra S.A. 1989 Carse James P., Jeux finis, jeux infinis. Le pari métaphysique du joueur, E. du Seuil 1988 Castells Manuel, La cuestión urbana. Siglo XXI de España editores S.A.1976 Collins Peter, I Mutevoli ideali dell’Archittetura Moderna, E. Il Saggiatore, Milano 1972 Deleuze Gilles, Le Pli. Leibniz et le Baroque, Les Editions de Minuit 1988 Deleuze Gilles, Guattari Felix, Mil Mesetas, Pre-textos 1994 Deleuze Gilles, Lógica del sentido, E. Paidós Ibérica, S.A. 1989 Echeverría Javier, Telépolis, E. Destino S.A. 1994 Fanelli Giovanni, Gargiani Roberto, Il principio del rivestimento, E. Laterza 1994 Ferran Albert, Philosophie de la composition architecturale, E. Vincent Freal & Cie 1955 Focillon Enri, La vida de las formas y Elogio de la mano, Xarait Ediciones 1983 Foucault Michel, Surveiller et punir. Naissance de la prison, E. Gallimard 1975 Frankfort Henry, Arte y Arquitectura del Oriente Antiguo, Manuales Arte Cátedra 1982 Frankl Paul, Principios fundamentales de la Historia de la Arquitectura, E. Gustavo Gili S.A. 1981

Page 110: Arkitektura Ehunkoia

Garai Miguel, Utopía y realidad en la reconstrucción de San Sebastián, Común nº 14 Giedion Sigfried, La arquitectura fenómeno de transición, E. Gustavo Gili S.A. 1975 Giedion Sigfried, El presente eterno. Los comienzos de la arquitectura, Alianza Editorial 1981 Gropius Walter, Arquitectura y Planeamiento, E. Infinito, Buenos Aires 1962 Iñíguez Manuel, Arquitectura: Momento material y Momento formal tras el concepto de orden Griego Jankélévitch Vladimir, Le je-ne-sais-quoi et le Presque-rien. 2. La méconnaissance. Le malentendue, E. du Seuil 1980 Johnson Philip, Escritos, Estilo y Estilo Internacional, E. Gustavo Gili S.A. 1981 Kandinsky Vasily, Punto y linea sobre el Plano, Editorial Labor S.A. 1993 La Carta de Atenas. El urbanismo de los CIAM, E. Contémpora Buenos Aires 1957 Le Corbusier, La Ville Radieuse, Éditions de L’Architecture D’Aujourd’hui Paris 1933 Le Corbusier, Vers une Architecture, E. Vincent, Freal & Cie Paris Leroi-Gourhan André, Milieu et Technique, E. Albin Michel 1945 Leroi-Gourhan André, L’homme et la matiere, E. Albin Michel Lévinas Emmanuel, Totalité et infini. Essai sur l’exteriorité, Kluwer Academic, Bliblio essais 1971 Lévi-Strauss Claude, Anthropologie structurale, Librairie Plon 1958 Lipovetsky Gilles, El imperio de lo efímero, E. Anagrama 1990 Loos Adolf, Ornamento y delito y otros escritos. El principio del Revestimiento, E. Gustavo Gili S.A. 1972 Marchán Simón, La historia del cubo. Minimal Art y fenomenología, Rekalde S.L. 1994 Merlo-Ponty, Phenomenologie de la perception, Editions Gallimard 1945 Moholy-Nagy Laszlo, La Nueva Visión y reseña de un artista, E. Infinito Buenos Aires 1963 Munford Lewis, El mito de la máquina, Emecé editores 1969 Norberg-Schulz Christian, Existencia, espacio y arquitectura, E. Blume 1975 Oteiza Jorge, Quosque tandem…!, E. Hordago S.A. 1983 Panofsky Erwin, Architecture gothique et pensée scolastique, Les Éditions de Minuit 1967 Panofsky Erwin, Idea, Ediciones Cátedra 1978 Quilici Vieri, Ciudad rusa y ciudad soviética, E. Gustavo Gili S.A. 1978 Riegl Alois, Problemas de estilo, E. Gustavo Gili S.A. 1980 Rowe Colin, Manierismo y arquitectura moderna y otros ensayos, E. Gustavo Gili S.A. 1978 Rykwert Joseph, Los Primeros Modernos. Los arquitectos del siglo XVIII, E. Gustavo Gili S.A. 1982 Semper Gottfried, Lo stile, E. Laterza 1992

Page 111: Arkitektura Ehunkoia

Serres Michel, La distribución del Caos, Archipielago, Cuadernos de crítica de la Cultura nº13 1993 Sitte Camilo, L’art de batir les villes. L’urbanisme selon ses fondements artistiques, E. L’Equerre 1980 D. Vincent Tafuri Manfredo, El socialismo realizado y la crisis de las vanguardias, Comunicación 23, E. Alberto Corazón 1978 Hall Edward T., La dimension cachée, E. du Seuil 1971 Trias Eugenio, Lógica del límite, E. Destino S.A. 1991 Trias Eugenio, La edad del espiritu, E. Destino S.A. 1994 Ustarroz Alberto, La lección de las ruinas, Fundación Caja de Arquitectos 1997 Van Doesburg Theo, Principio del nuevo arte plástico y otros escritos, Colección de Arquitectura 1985 Van de Ven Cornelis, El espacio en arquitectura, E. Cátedra S.A. 1981 Viollet le Duc Eugène, Le dictionnaire d’architecture, É. Pierre Mardaga Von Hildebrand Adolf, El problema de la forma en la obra de arte, E. Visor Dis S.A. 1998 Wölfflin Heinrich, Renacimiento y barroco, E. Paidós 1986 Worringer Wilhelm, L’art gothique, É. Gallimard 1967 Worringer Wilhelm, Abstracción y naturaleza, Fondo de Cultura Económica 1953 Zevi Bruno, Arquitectura in Nuce, Aguilar S.A. 1969 Zourabichvili François, Deleuze. Une philosophie de l’événement, Presses Universitaires de France 1994 Zulaika Joseba, Tratado estético ritual vasco, E. La Primitiva Casa Baroja Donostia 1987