Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 289. zk. Bigarren aroa Azaroak 15 2016 3 Elkarrizketa Gema Urtizberea, Herri Jakintza. 4-5 Elkarrizketa Ibai Esteibarlanda, Hiritik at. 6 Inkesta Supermerkatu berriak Irunen. 9 Kirolak François Arambel, Jun Fan-eko maisua. 11 Haurren Lanak Elatzeta LH1. 12 Gazteen lanak Elatzeta LH3. 12 Gaztea Pio Baroja, Burdin arrastoen bila. 14 Gazte infor 15 Agenda Kolaborazioa Jexux Aizpurua Barandiaran 10. orrialdea Erreportajea Beldur pasabidea 7. orrialdea

Transcript of Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen...

Page 1: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero289. zk.Bigarren aroa

Azaroak 152016

3 Elkarrizketa Gema Urtizberea, Herri Jakintza.4-5 Elkarrizketa Ibai Esteibarlanda, Hiritik at.6 Inkesta Supermerkatu berriak Irunen.9 Kirolak François Arambel, Jun Fan-eko maisua.11 Haurren Lanak Elatzeta LH1.12 Gazteen lanak Elatzeta LH3.12 Gaztea Pio Baroja, Burdin arrastoen bila.14 Gazte infor15 Agenda

KolaborazioaJexux Aizpurua Barandiaran

10. orrialdea

ErreportajeaBeldur pasabidea7. orrialdea

Page 2: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen duErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

I runero

Lekaenea kalearen izena 1965eko uztailarenOsoko Bilkuran jarri zen gobernazioaren bat-zordea, Jose Legasa eta Joaquin Simon Rui-zen eskariz. Lekaenea toponimoa entzute handikoa izanda Irungo historian, izen bereko baserriareninguruko paraje osoari eman ziolarik izena,baita han zeuden eskolei eta zona horretanduela gutxi arte egondako garbitegi publi-koei ere.Lope Martinez Isastiren “Compedio Histrialde la M.N. y M.L Provincia de Guipúzcoa”,1625, lanean ere agertzen da “Lecaiena” ba-serriaren izena. Ziuraski Lekaenea bera da.“Euskararen Agintaritza Hiztegiak” dioenez,leka hitzak esanahi bat baino gehiago du, ho-rien artean nabarmenduz: baina, mamia,

hezea, baba edo liko likatsua, beraz, pentsadezakegu agian lekaenearen esanahia tokihezeko etxea edo baba etxea izan daitekeela,gerta daitekeelako era horretako landarelandatzeko toki egokia izatea.1815ean baserri hau Juan Jose Lekuonarenazen eta urtean Udalari zerga moduan 300 ko-brezko erreal ordaintzen zizkion.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Leka

enea kalea

Argazki lehiaketaIUA: 40539

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab. Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak. Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Ander PérezSantiago bidearen gezia San Miguel auzoan.

Page 3: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

Nola sortu zen Herri Jakintza euskalte-gia?Nik uste dut EAJk sortu zituela gau es-kolak eta gero 87an HABErenhomologazioa lortu zuenetik euskaltegiada.Nola dago antolatuta Herri Jakintza?2016-2017. Kurtso honetan hamabi taldeditugu. A1-eko talde bat, A2-ko beste bat,B1-eko bi eta besteak B2 eta C1ean maila-katuta daude.

Euskaltegiak metodologia jakin bat ja-rraitzen du euskara irakasteko?Gaur egun erabiltzen ari garen metodolo-gia HABEk pasa den urtean sortu zuen A1,A2, B1, B2 eta C1 da. Orain curriculumaegiten ari gara, irailerako prest izan beharduguna. Orduan, erabiltzen dugun meto-dologia gehien bat da HABEk daukana,ikasbilen eskegita edo berak sortu duenmateriala: beran, harian… Aldatu egin dugu pixka bat. Lehen, libu-ruak asko erabiltzen genituen ika, bakarka,kimetz. Orain ari gara gehiago erabiltzen

HABEk online daukan materiala.Ohiko klase egun batean ikasleak zeregingo luke?Ariketak edo entzumen bat eta bertatikateratzen den teoria. Unitateak antolatzenditugu, ez da lehen bezala “gaur nor-nori-nork eta bihar nor-nork”, ez. Entzumen bateta entzumen horretan agian aterako diranominalizazioak eta horren gainean sort-zen dugu unitate bat. Herri Jakintza euskaltegia beste euskalte-gietatik zertan ezberdintzen da?Malguak gara. Dauzkagu Osakidetzako lan-gile asko, irakasle, udaltzain, ertzain… Or-duan, hauek askotan behar dutemalgutasuna. Aste batean goizez, bestebatean arratsaldez edo gauez behar di-tuzte klaseak.Oso hurbilak gara. Ikasleak oso ondo eza-gutzen ditugu eta ez zaigu axola ordu erdibat gehiago geratzea beraiekin, lasai ge-ratu daitezen.Irunen Euskara ze egoeran dago?Nik uste dut gutxi hitz egiten dela. Duelahamar urte pentsatzen nuen euskaltegiakez zirela iritsiko 2016. urtera. Baino hemengaude eta duela hamasei urte baina jendegehiagorekin. Jendeak jakin badaki eus-kara, baina ez du praktikatzen. Orduan,hutsune handia dago. Euskara kaleko hizkuntza ez izan arren,eboluzioren bat sumatzen da?Honetan, beti, ezkorra izaten naiz. Egia

esan ez dut ikusten inolako bilakaerarik.Nik baditut bi seme 18 eta 13 urtekoak etaberaiek lagunekin nekez hitz egiten duteeuskaraz. Naiz eta abizen euskalduna izan.Nik uste ez zaio garrantzia handirik emateneskoletan edo ez dakit non, baino nonbaithuts egiten du prozesu horrek. Baina ezdakit zerk.Euskaltegiak Behe Bidasoako euskalkia-ren baitan, lanen bat egiten du?Ez. Euskaltegi honetara etortzen den ikas-leriaren gehiengoak nahi duena da titulualortu. Horretarako, euskara estandarrabehar duzu eta horretan dihardugu. Eus-kalki horretan ez daukagu ikastarorik.Euskaltegiak klaseetatik kanpoko mintza-praktikak sustatzen ditu?

Bai. Badaude taldeak izugarrizko harre-mana dutenak, sortu dute Whats up tal-dea, asteburuetan elkarrekin ibiltzekogelditzen dira, euskaraz hitz egiteko. Kla-setik aparte beraiek egiten dute. Irakas-leak batzuetan joaten gara, baina beraiekia-ia astebururo joaten dira. Badaude tal-deak oso motibatuak daudenak. Herri jakintza euskaltegiaren kurtso ha-siera nolakoa izan da?Primeran, inoiz baino hobetoago. Oso lantalde majoa daukagu aurten. Bost pert-sona gaude: Javi, Ana, Iñaki, Idoia eta ni.Oso ondo moldatzen gara, elkarri lagunt-zen diogun bost lankide gara eta hori ereikasleek ikusten dute. 170 ikasle ditugu etaoso kontent gaude.

3

“Duela hamar urte pentsatzen nuen euskaltegiak ez zirela iritsiko 2016. ur-tera. Baino hemen gaude eta duela hamasei urte baino jende gehiagorekin”

Gema Urtizberea:

Gema Urtizberea eskola publikoan hasi zenirakasle lanetan. Lankide bat bi hilabetez or-dezkatzeko iritsi zen Herri Jakintza euskalte-gira eta bi hilabetetako ordezkapena 23 urtekoibilbidean bihurtu da.

“Hurbilak gara. Ikasleak osoondo ezagutzen ditugu”

Page 4: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

4

“Instituzioek, herritarrek, sare ekonomikoak eta komunikabideek ez duteeskualdea integralki lantzen”

Tokiko garapena sustatzeko, Ikerketak ezinbestekotzat jotzen du euskara

Hiritik At kooperatibako Ibai EsteibarlandakBidasoako azterketa sozioekonomikoa eta in-formatiboa aztertu du. Lan honen bitartez es-kualdea modu integral batean eta mugazgaindi ulertzea bultzatu nahi da. Tokiko ga-rapenean eskualdearen klabe eta agenteakidentifikatu eta komunikabideen garrantzia,presentzia, gabeziak eta aukerak aztertu dira.

Ibai Esteibarlanda:

Azterketa gauzatu ahal izateko Esteibarlandan-dak hiru motako eragileak aztertu ditu. Lehe-nik, tokiko garapena, lurralde antolamendua,ekonomia soziala eta komunikabideen alderditeorikoa. Bestelako eskualdeekin alderaketakgauzatzeko Argia eta Holatukoop aztertu dira.Azkenik eskualdean tokiko garapena eta eko-nomia soziala lantzen duten agenteak aztertudira. Horien artean Hiritik At kooperatiba, Ant-xeta Irratia eta Irunero hamabostekaria.Azterketak gauzatu ondoren Ibai Esteibarlan-daren ikerketako hipotesi nagusia frogatu da:“eskualdea ez zuela ia inork modu integral ba-tean lantzen, ez instituzioek, ez sare ekonomi-koak eta ezta ere medioek edo komunikaziobitartekoek”. Eskualdea bi administrazio ezber-

dinetan banatua egotea laguntza urrikoa delaazpimarratu da.Azterketaren bigarren hipotesia ekonomia so-ziala eta tokiko garapena lantzen duten agen-teen arteko komunikazio falta da. Hau erefrogatutzat eman du arkitektoak eta ohiko ha-rremanen gaindiko proiektu eta programa faltaaurkitu du azterketak.Azterketa Antxeta Irratiarekin batera gauzatuda eta hirugarren hipotesia irratiaren lekua az-tertzen dela, azaldu du Esteibarlandak: “Ant-xeta Irratiak ere ez zuela oso argi nola eraginhor edo ze toki zeukan. Bai kontuak egiten arizela eta eskertzekoa beti hori, baina hausnar-keta baten ondorio ote zen?”.

Page 5: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

55

Bidasoa, mugaz gaindiko eskualdeaEskualdea bi estaturen artean banatua egon arren mugazgaindiko ezaugarriak betetzen direla, azaldu du Ibai Estei-barlandak: “Geografikoki badu ere mugaz gaindiko tokibaten ezaugarriak. Badia bat delako eta bertako jendeaherri ezberdinen artean joan etorrian dabil”. Bidasoak erreferente izateko aukera duela uste dut Ibaik.Izan ere, berezitasun geografikoa abantaila bihur daiteke,eragile kopurua handia delako, harremana lausoa izanarren. Muga administratiboei dagokienez, gainditu beha-rrekoak direla, uste du Esteibarlandak: “Ezin dugulakomugak administratiboki gainditzeari itxaroten egon. Egondaitezke proiektu batzuk europar maila mugaz gaindi sus-tatzen dutenak, baina bidea egunez egun egin behar da”.Instituzioen lurralde lanketa ez integralarekin amaitzekokohesiorako plan bat ez egoteak Esteibarlanda atsekabet-zen du: “Badaukagu Bidasoa garapen agentzia eta Irun etaHondarribiari bakarrik erantzuten dio. Hankamotz gerat-zen da”. Partzuergoaren kasua ere aipatu da. Ekonomia sozialaren harremanakAzterketaren ildoetako bat agenteen harremanak dira.

Bertan, harreman sozial, juridiko eta legalak daudela fro-gatu da. Hauek, fundazio, mutualitate eta kooperatibenbidez bideratzen dira. Harreman hau Esteibarlandarentzatharreman “ekonomiko eta enpresarialera” mugatzen da.Bestalde, ekonomia sozialaren baitan ikuspuntu sozialekoproiektuak ere badaude eskualdean. Horien artean HiritikAt, Emaus eta Lehen sektoreko hainbat baratza koopera-tiba daude. Hauen arteko harremanak badaude, informa-lak izan arren, ikerketaren arabera. Eskualdeko ekonomiasozialaren sarea landu dute Bidasoa Bizirik garapen agent-ziak, Hiritik at kooperatibak eta Emausek. Hausnarketahau aktibatzeke dagoela azaldu du Ibai Esteibarlandak.Euskara kohesio elementuIbai Estebaibarlankak Euskara ezinbestekotzat jotzen dutokiko garapena gauzatu ahal izateko: “Euskara da bi al-deak elkartu ditzakena. Toki honetako hizkuntza naturalbakarra euskara da”. Hizkuntzaren ildoa jarraituz komuni-kabideen papera aztertu da. Ikerketaren arabera komuni-kabideen funtzioa garrantzizkoa da jendearen pertzepzioaindartu edo gaiztotu daitekeelako. Hortaz, komunikabi-deen lana ezinbestekoa da eta hainbat zentzutan landubeharrekoa ikerketaren arabera.

Epe luzerako aplikazioaHelburuak gauzatu ahal izateko pausu txikiak garrantziahandikoak izango dira eta instituzio ezberdinak harrema-nean jarri beharko direla azaldu du ikerketak, proiektuakeskatuz edo proposatuz. Administrazioak, udaletxeak etagarapen agentzien muga gaindiko erlazioa beharrezkoaizango da, horren adibidetzat Baionako komertzio gan-bera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erlazioa aurkeztudu Estebaibarlandak.Ekonomia sozialaren inguruko ezagutza areagotzeko etaproiektu eta harremanak sustatzeko, proiektuen mapaedo katalogoa sortzea aurre-ikusten du ikerketak. Katalo-goaren bitartez ekonomia sozialaren beharrak aurreikus-tea errazagoa izango da.Hedabideen kasuan eskualdeko garapena eta eskualdekoekonomia soziala jarraitzeko hautua egiten bada, ikerke-taren arabera, jendearengana iristea errazagoa izangodute eta erreferentzia irabaziko dute.

Argazkia: Asier Perez-Karkamo

Page 6: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

6

InkestaZer iruditzen zaizu hainbeste Supermerkatu berri irekitzea Irunen?

Josune Etxeberria

Ez zait oso ondo iruditzen.Kontsumismo hutsa delauste dut. Zentzu horretan,errespetatzen dut hainbesteirekitzea baina ez dut ideiahori konpartitzen. Supermer-katu berriak ez ditut ezta za-paltzen ere. Azken finean,globalizazioan sartuta gaudeeta horren aurka gutxi egindezakegu.

Conchi Gómez Alonso

Niri ondo iruditzen zait su-permarkatu berriak irekitzea,gauza da auzoko dendak be-zero asko galdu dituztela.Ireki dituzten bi berrietatikbat asko gustatzen zait. Bes-talde, uste dut, supermer-katu berri hauekin gehiengaldu duena Alcampo dela.

Nik auzoko supermerkatue-tan jarraitzen dut erosketakegiten. Oso kontent nago.

Estitxu Encinas

Oso ondo iruditzen zait. Orainaukera gehiago ditugu eroske-tak egiteko. Dena den, ez dutuste denak beteko direnik...Agian gehiegi dira. Niretzat ezda sorpresa izan, orain deladenbora asko esan zuten su-permerkatu berriak irekiko zi-tuztela.

Ez dut uste gehiago irekiko di-renik, behar bada, ixten jo-ango dira.

Josu Bayo

Egia esan, ondo iruditzen zaithainbeste supermerkatuberri irekitzea aukera ge-hiago ditugulako; baina, bes-talde, pena ematen ditmerkatu txikiak bezeroak gal-duko dituztelako.

Irunek, ez dirudi, baina ko-mertzio asko dauka. Ez daDonostia bezalakoa, bainaFrantziar asko etortzen dira.Enpresek, horregatik, aukeraona ikusten dute Irunen.

Teofilo Hernández

Barietate gehiago, produktugehiago eta, askotan, merke-ago. Ongi iruditzen zait, nibetiko supermerkatura joa-ten naiz baina aukera ge-hiago izatea ona da.

Bestalde, eskualderako onaizan da lan postu asko sortudira eta.

Page 7: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

7

Hamahiru urte izua sortaraztenPasartearen harrera iragarle atsegin bateneskutik dator. Hilarriz betetako bide batpasa eta lehen izualdia senarra hil berriduen ezkonberri baten eskutik dator. Zon-biz betetako hilerria zeharkatu ondorenbide estu batera bideratzen da bidea. Ber-tan, beltzez jantzitako gizon bat aurrez to-patu eta desagertu egin da. Hurrengologelan, negarrez dagoen neskato txikiadago, ez dirudi beldurgarria, baina apaiza-ren bedeinkapena jaso ondoren, deabruakneskatoaren gorputza hartu du. Pasartea-ren amaieran, ziega batean atxilotua da-goen zonbiak soinu ukitua ematen dioibilaldiari.Pasartea zeharkatu duen lehen taldea ba-natuta iritsi da. Izuaren eraginez taldeabitan banatu da hilerrian eta gutxika iritsidira amaierara. Eneko, Irati, Maren, Aimareta Paula ordea, batuta iritsi dira. Beldurrapasa arren, esperientzia positibotzat defi-nitzen dute. Untxiek eta motozerrek sortudiete ikara gehien.Beldur pasartea antolatzearen ideia, bi-daia batean sortu zen. Santiagoko Dea-bruak taldeko hainbat partaide parketematiko bateko beldurraren pasartea bi-sitatu eta esperientzia Irunera eramanbehar zela proposatu zuten.Bidegorrian hasi zen esperientziaLehenengo pasarteak Santiagoko bidego-rrian ospatu ziren. Mikel Calvo bolunta-rioak bidegorria bitan banatzen zela,azaldu du: “Tarteko hesi eta plastikoekinbideak banatzen genituen eta eszena ez-berdinak sortzen genituen… Bidegorrikoguneak ixten genituen eszenak sortzekoeta jendea bideratzeko”.Azken urteetan, beldurraren pasartea FI-COBAN kokatzen da. Muntaia komisiobatek antolatzen du eta batzar bateanideiak jasotzen dira. Proposamenak ze-haztu ondoren egur eta oihalezko egitura

eraikitzen da eta “attrezzo”-a gehitzendute boluntarioek.Pasarteko eszenak urtero aldatzen dira.Hainbat egitura errepikatzen dira baina ur-tero egiturak berreraikitzen direla, azaldudu Calvok: “Helburua urtero ibilbidea eral-datzen joatea da. Antzekoa izan daiteke,baina urtero ezberdintasunak daude. Erre-pikatzen diren eszenak ere urtero eraldat-zen ditugu”.Makillaje lanaAmaia Navarrok zazpi urte daramatza pa-sarteko pertsonaiak makillatzen. Makilla-larien lana ez da ohiko lana, “Odolarekinlan asko egiten dugu, aurpegiak zuritzenditugu, begi-zuloak eta halako lanak egitenditugu. Nahiko bereziak dira, baina lan in-teresgarriak egiten ditugu.”Urtez urte teknikak eta materialak berriz-tatuz doa makillaje taldea. Aurtengo edi-zioan latex berri batekin lanean dabiltaldea. Makillatutako pertsonaien artean,sorginak, ehorzlea eta zonbiak daude. Zon-bien aurpegiko koskorrak nola egitendiren, azaldu du Navarrok: “Kotoiari latexajartzen diogu eta itsatsi egiten da. Gero,kotoiari beltz, berde eta gorriz margotzenda eta pixkat mugitzen da azal puskatusentsazioa lortzeko”.Lau urtez beldurra sortzenPasartea gauzatzeko ezinbestekoak dirapertsonaiak. Mireia Gongora txerri haraki-naren larruan sartu da pasarterako. Lauurte daramatza beldurra sortzen. Gongo-rak erreakzio anitzak ikusi ditu beldur pa-sartean: “Denetik dago. Haur txikiaknormalean izutu egiten dira. Batzuk ko-rrika irteten dira eta ez dute ibilbideaamaitzen. Izutzen ez denik ere badago, de-netik dago.” Txerri harakinaren mozorroakareta eta odolez zipriztindutako amanta-laz osatuta dago.

Hamahirugarrenez Santiagoko Deabruak elkarteakbeldurraren pasartea ekarri du. FICOBA-ko sarreranbi mila haur, gazte eta heldu batu dira, beldurra pa-satzeko irrikaz. 2016. Urteko beldurraren pasarteakez dauka zer ikusirik garaiko, Santiagoko bidegorriko,pasartearekin.

Urtero eszena berriak gehitzen dira pasartera eta errepikatutako eszenak, urtero eraldatzen ditu elkarteak

Page 8: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

k i r o l a k8

Mendatetik pasa diren lehenak Handbike etagurpildun aulkietan doazen parte-hartzaileakdira. 16 minututan iritsi dira lehenengoakGaintxurizketara eta hauekin batera Roller esti-loko lehen tropela pasa da. Urtez urte roller ko-purua handitzen doa eta aurtegoan 214patinatzailek hartu dute parte.Lehen korrikalariak 20 minututan irititsi diramendatera. Lasterketa buruan Carles Castillejo,garailea, eta José Manuel Dias pasa dira. Gaint-xurizketa gainditzen hirugarrena Pedro NimoGaliziarra izan da eta bere atzetik lehen korrika-lari tropela pasa da. Carles Castillejo KatalanakGaintxurizketa gainditu ondoren ez du aurkari-rik eduki amaiera arte. Aroa Merino Lantzarotetarra izan da amaierara

iritsi den lehen emakumea, 1:10:55eko lanaegin ondoren. Bigarren postua Raquel Góme-zentzat, 2015. urteko garailea, izan da.Eguraldi nahasiaGaintxurizketan eguraldia nahasia egon da las-terketan zehar. Hainbat unetan haizea eta eu-riak korrikalariei aurrez jo die. Hala ere,publikoaren animoez lagunduta aurrera egindute korrikalariek. Korrikalari askok bertaratu-tako publikoa animatuz gainditu du mendatea.Ezagunak ere korrikaKorrikalari tropelean Edurne Pasaban, AndoniAizpuru, Jon Sistiaga eta Raul Gomez, MaratonMan, pasa dira, azkena telebista saio bat gra-batzen. Hala ere, atentzio gehiena jirafaz edotxerriz mozorrotutako korrikalariek lortu dute.

Eguraldi nahasiak ezin izan du korrikalariekin

Bidasoa Atletico Taldean 20kidek osatzen dute taldeamateurra. Gorka YuberoIrundarrak bi urte daramatzakorrika eta bigarrenez egingodu korri Behobian. Yubero-rentzat taldean korrika egi-tea erosoagoa da etahobekuntzak nabarmena-goak dira.Zelan joan zen aurreko espe-rientzia?Oso polita izan zen, baina,oso gogorra ere. Bero askoegin zuen eta oso gogorraizan zen. Gainera, gogorraden lasterketa da. Ez baldinbada irteten den jendeaga-tik, oso oso polita da eta sen-titzen dena ikaragarria da.Baina, gogorra da.Zenbat denbora daramazulasterketa prestatzen?Urtean zehar B.A.T-eko tal-

dearekin nago. Urte osoanjoaten gara lasterketak pres-tatzen eta duela bi hilabetehasi ginen Behobia prestat-zen. Azken bi hilabetetan zerbaitbereziagoa egin duzue en-trenatzeko?Entrenamenduak luzatzenhasten gara, kilometro ge-hiago egiteko eta 20 kilome-trotara iristeko. Lehenago,8-10 kilometroko karrerakegiten genituen eta orain lu-zatu ditugu. Gainera, orainaldapekin hasi gera, oinaklasterketara ohitzeko.Zuretzat Behobia-SS laster-keta zer da?Aurreko urtean egin nuen le-henengoz eta hainbestejende ateratzen da kalera.Beste karreretatik ezberdinada. Berdin du lehenengoa

edo azkenekoa joan, jendeaktxalotzen du eta animatzendu. Beste lasterketekin kon-paratuta oso ezberdina da. Ibilbideko zatirik gogorrenazein da?Gogorrena Gaintxurizketaizango da. Baino, hasierandagoenez gainditzea erraza-goa da. Niretzako Capuchi-nos-eko aldapa oso gogorraizan zen. Azkenean, MiraCruz-eko aldapa dago, bainahainbeste jende dago, hain-beste animatzen dizute, la-gundu egiten dizutela.Beroarekin korri egitea edoeuriarekin, zer duzu gustuko-ago?Nik nahiago dut hotza etaeuria. Hotza egiten badu ni-retzako ez da arazo. Arazonagusiak euria eta haizeadira.

Urteroko legean Behobia San Sebastian lasterketakIrun zeharkatu du. Zazpi kilometroko bidea egitendu lasterketak Irundik. Tartean, Nafarroako etorbi-dea, Arretxeko gaina eta Gaintxurizketa gainditubehar izan dute 31.276 korrikalariek. Errepideanzehar jende andana batu da korrikalariak animatzeraeta txoko jendetsuenetako bat Gaintxurizketa izanda, eguraldia kontra eduki arren.

Gorka Yubero: “Beste karreretatik ezberdina da. Berdin du lehenen-goa edo azkenekoa joan, jendeak txalotzen du eta animatzen du”

Iñaki Lopetegi zortzi urterekinhasi zen korrika egiten eta aur-tengoa seigarren Behobiaizango da. Unibertsitateagatikgeldialdi bat izan arren, azkenurteetan gogor ekin dio laster-keta prestatzeari.Zuretzat Behobia-SS lasterketazer da zuretzat?Behobian bizi naiz eta betidanikikusi izan dut jendea berotzeneta sentimendu berezi bat sort-zen zait lasterketa honekin. Ko-rrika egiteko gogoa beti izan duteta nire familia oso korrikalariada. Nire aita eta bi osabek ko-rrika egiten dute eta nahikomaila dute. Orduan, beti ikus-tera joan izan naiz. Beti sentitudut korri egiteko gogo hori. Entrenamendua bereziagoa daazken hilabeteetan?Bai. Azken urte eta erdia lesio-natuta egon naiz eta maiatzabukaeran entrenatzen hasi nint-zen. Lagun batekin hizketan,helburu bat jarri behar nuelaesan nuen eta Behobia auke-ratu nuen. Orain 66 kilo dituteta 76rekin hasi nintzen, maiat-

zan. Lehen bi hilabeteetako la-nari lan zikina deitzen diogu.Oso motel korrika ibili eta gim-nasio asko egitean datza. Azkenbi hilabeteetan seriak eta dis-tantzia luzeak egin ditugu. As-teko 90km egiten ditut.Behobia-SS lasterketa seriota-sunez hartzen ez duenik ere ba-dagoNire ustez ez dago ondo. Beho-bia egiteko gogor entrenatubehar da? Ez, nire ustez hiruegun astean, azken hiru-lau hi-labeteetan, korrika egitera irtenbehar da. Korrikaldi bakoitza ezda 30 minutukoa izan behar,gutxienez 40 ordu egin behardira. Tenperatura bero eta hai-zearekin sufrimendua gora doaeta ondo prestatuta ez bazaudegorputza ez da prest egongo.Beroarekin korri egitea edo eu-riarekin, zer duzu gustukoago?Hotza eta euria nahiago det. Be-roarekin oso gaizki moldatzennaiz. Beroa eta hego haizeare-kin nire errendimendua askojaisten da.

Iñaki Lopetegi: “Sentimendu berezi bat sortzenzait lasterketa honekin”

Page 9: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

Nolatan iritsi zara Irunera?Aurreko urtean iritsi nintzen. Baionan ikas-leak eduki arren mugaz beste aldera pasat-zea gustatzen zait. Hemen, jendeaatseginagoa, dibertigarriagoa eta positibo-agoa da. Astero hemendik egoten naizgimnasioan edo Donostian. Donostiakogiroa biziki gustatzen zait.Ikasleak aurki nitzakeen klub baten bilairitsi nintzen eta zazpi ikasleko klase batdaukat, zuhurrenik gaur arratsaldeanbeste ikasle bat etorriko da. Urtea hama-bost ikaslerekin amaitzea gustatuko litzai-dake.Zeintzuk dira ikasleen profilak?Ez dago profil zehatzik, etortzea aski da.Karate irakasle bat daukat, Frantzian fullcontact-eko munduko txapeldun bat nuen,Krav Maga irakasle bat eduki nuen. Oroko-rrean, pertsona hauek kontaktua edukit-zean guztiz tinko jartzen dira, egin

beharrekoaren aurkakoa. Orduan, ikastekoasko dago. Indarra entrenatzen denean eta erresis-tentzia edukitzean gorputzaren joera aur-kariaren mailan jartzea da, maila jatsibeharrean. Nerabezaroan oso azkar berot-zen nintzen eta segituan gainditzen zida-ten norgehiagokan. Hau, lagungarria izanzait bizitzarako. Orain, lasaiago hartzenditut gauzak.Irakurleak nola anima daitezke Jun Fan-apraktikatzera?Defentsa pertsonalean egiten diren gauze-tatik oso ezberdina da Jun Fan-a. Ez da in-darra erabiltzen, ez da zorroztasunaerabiltzen eta arte martzial guztietan erre-sistentzia apur bat dagoenean besteak in-darra baliatuko du. Esaterako, FrantziakoKrav Maga kurtsoetan irakasleek ehun kiloeta 1,90 metrokoak dira. Hauek, errazta-sun handiarekin mugi nazakete eta erre-

sistitzen banaiz garaituko nau, baina JunFan estiloan indartsuenarengandik defen-datzeko aukera dago, arazo barik. Ange-luak eta keinuak abiadurarekinaldatzearekin nahikoa da.

Indarra beharrezkoa ez denez, zorrozta-suna ez denez behar eta indar basatia ezdirenez beharrekoak jende orori irekiadago. Diziplina hau autodefentsarako bakarrikpentsatua dago edo badago lehiaketarik?Ez. Ez dago lehiaketarik, defentsarako dabakarrik. Oinarrian, emakumeentzako sor-

tua dago.Puntu beltzetan diziplina honek nolalagun dezake?Beldurrarekin dezaket lagundu, baina nireikasleek konfrontazio egoeran beldurradaukate. Izaera borrokalaria duten gutxibatzuek ez. Beldurra konfiantzarekin erla-zionaturiko kontua da. Konfiantza edukiahala beldurra jaitsi egiten da. Orduan,aurkako indarraren planteamenduarekinez da ezer ere behar, klasean eskularru etakaskoak erabili arren. Kalean ez dago inolako bermerik beharbada geldiarazi zaitzakete. Gutxinaka, au-rrerapenak lortuko dira. Planteamenduaain sinplea denez indarra eskatzen du gor-putzak. Horrexegatik, gorputza bestemodu batean erabiltzen ikasi behar da. Noiz dira entrenamenduak?Asteazken eta ostiraletan 19.00ak alderaOlaketa gimnasioan izaten dira.

k i r o l a k 9

“Defentsa pertsonaleanegiten diren gauzetatik osoezberdina da Jun Fan-a.”

François Arambel eta Arte martzialen arteko erlazioa gaztea zenean

hasi zen. Judoarekin hasi eta Karatearekin jarraitu zuen. Gerora, Es-

painiara iristsi zenean, Taekwondoa ezagutu eta zortzi urtez prakti-

katu zuen. Estatu Batuetan, Taekwondoaz “nazkatuta” bestelako

zerbait aurkitu nahian Ciarora joan eta kasualitatez Bruce Lee-ren

munduarekin topatu zen Arambel. Ciaron, Bruce Lee-ren ikasleekin

Jun Fan Gun arte martzialak lehen unetik erakarri zuen François

Arambel. Lehergarritasuna eta aurkariaren indarra kontrolatu ahal

izateak erakartzen du maisua diziplina honetara. 26 urte daramatza

Arambelek Jun Fan Gun estiloan eta James Ed Hart-en klubeko Jun

Fan irakaslea izan zen lau urtez. Frantziara bueltatu ostean klaseak

ematen eta espezialitatea eraldatzen jarraitu du Arambelek.

“Defentsa pertsonalean egiten diren gauzetatik oso ezberdina daJun Fan-a. Ez da indarra erabiltzen”

François Arambel:

Page 10: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

��

2016ko irailaren 2a. Osteguna. Goizeko 9ak dira.Behobiatik Punttan zehar, Bidasoaren ertzetik, Gaz-tañalde baserria eta Alunda daude. Etxetxar barre-netik Lastaola. Aurreraxeago Lamitturri etaIntxaurretaberri; Endarlatsa bertan da.Bogako zubi zaharraren hondakinetatik errekakopresa handia agerian da. Bereak egin du ordea; las-ter botako dute arrainen mesederako eta zenbaitarrantzaleren “kalterako”. Halaxe diote, behintzat ko-munikabideek.Tren txikito-ren bideari jarraiki, tunelak eta tunelak;luzeenak ez du argirik eta norberak eraman behar.Instalazioa eginda dago baina, dirudienez, pizgailuanahita hondatzen omen dute. Ondorioz, nola hala,egonarri handiz, igaro behar da. Ez dago argi kon-pontzea nori dagokion baina, itxura txarrekoa dauka.Hondatzen dutelako, konpondu gabe ezin da utzi.Hala ere, badabil jendea harat-honat, oinezko nahizbizikletazale.

Bera albora laga eta Lesakako bidegurutzean Etxa-lar aldera jo dut, bada mugimendua. Motor gainekoPolizia ere hurbildu dira ostatura. Bide-bazterrak txu-kuntzen ari dira herrira bidean, txirrindulariak baitatozarratsaldean.Herri-sarreran “Euskaraz bizi gara” izeneko kartelerraldoia dago. Hilerri zaharra ikustera hurbildu naiz;ederra benetan! Alboan bi emakumezko gazte sola-sean dabiltza. Gaztelaniaz sano-sano jardun ondo-ren, ADIO esanez agurtu dute elkar. Aurreraxeagoadineko bi lagun kaletik balkoira hizketan daude,gaztelaniaz noski. Usategietako aldapari ekin diot. Jendea, dagoeneko,hasita dago bide bazterrak hartzen. Autokarabanaeta mahaiak arratsaldeko ikuskizunaren zain daude,pagadien itzalpean ahal bada.Lizaietako lepoan lasterketari dagozkion tramankulueta iragarkiak ezartzen ari dira. Eguzkia nagusi de-larik, giro beroa.

Larrazkenea uso-pasea ikustatzeko leku paregabeada. Nafarroako egunkariren batean bertako uso-ko-puruen berri sarritan ematen dute. Nafarroa eta Ipa-rraldeko zenbait elkartek burutzen dute behaketa.Sara eta Etxalar muga-herri direnez, ehiza-tenoreairistean elkarrekiko hitzarmena berritu ohi dute; hainzuzen, garai horretan Etxalarkoek Sarako udalerrianipintzen baitituzte sareak azaroaren 20ra arte. Abuz-tuaren 28an elkartu ziren Lizarrietan Battite LabordeSarako alkatea, Migel Mari Irigoien Etxalarko alkateaeta Ixabel Elizalde, Nafarroako gobernuaren ize-nean.Lizaietako lepoan geratu da jendea txirrindularienzain.

Jexux Aizpurua Barandiaran

BIDASOAN ZEHAR: ETXALARRE (etnosa)

Page 11: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

��h a u r r e n l e i h o a

Elatzeta LH1

Page 12: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

gaztea�2

Elatzeta LH3

Jose Maria Perurena Hondarribiako 10 ur-teko haur portuarrak kontatua. (1959 IV-27). (El Bidasoa, 1959-V-9).

Irun gizonBéin fáten zirén irú gizón lánera beré átta-kin. E´tzúten jakíñ erdéraz. Béin fántzirenirúak aldé baná.Bátek ikási zun yo, béstiak por dinero etabéstiak tiene usted razón.Béin fántziren erréka bátera eta atzamánt-zuten gizón bat illa. Fántzen guardizibila etaesántzion:- Zéñek il du gizón áu?Batek esántzion: yo.Béstiak: por dinero.Esántzion guardizibilak:- Vamos a la cárcel.Eta irugárrenak esántzion: tiene ustedrazón.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Page 13: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

Burdin arrastoen aitzakiarekin Pio Baroja Institutuak etaOiasso Museoak hiru oinarriko akordioa sinatu dute.Akordioari esker, ikasleek Irungo Arkeologia Zinemaldianparte-hartuko dute, Oiasso museoa ezagutuko dute etainstitutuko lurrak induskatuko dira.Elena Zalakain irakaslearen esanetan institutuak bazekienlorategian burdin arrastoak zeudela: “Irakasle desberdi-nen bitartez eta aurreko zuzendariengatik bagenekien ba-zeudela”. Akordioaren ostean, institutuak lorategia urrikolau asteartetan induskatu du. Oraingoz, metro karratu ba-teko bost puntu induskatu dira. Ikasleek azterketak amait-zean, urtarrilean, ikerketa lanekin hasiko dira. Ikasturteaamaitzean komunikazio lanak ere gauzatuko dituzte ikas-

leek. Proiektuaren helburuetako bat ikasleak “protago-nista” rola hartzea da.Urrian lorategia induskatu ondoren, ikasleek gainazala az-tertu dute. Hurrengo pausoak materiala garbitzea, etike-tatzea, identifikatzea, fitxak egitea eta argazkiakateratzea. Indusketa aurrera joan ahala, ikasleak sakonagoaztertuko dute lorategia eta lortutako datu berrien ara-bera burdinak datazioa jasoko du. Taldearen hipotesiaburdin arrastoak industrializazio aurrekoak direla, azaldudu Pía Alkainek: “Ez dakigu erdi arokoak izango diren edoaurrekoak, baina nik uste tarte horretako arrastoak dira”.Burdina Irungo antzinako meatzaritzarekin lotuta dagoelauste da.Indusketa eta ikerketa lanak gauzatu ahal izateko Pía Al-kainen laguntza jaso dute ikasleek: “Indusketa formazioikastaro batekin lotuta doa eta nahiko mantso goaz, me-todologia sartzen diegu gazteei, teoria ere.” Proiektuakhogei plaza eskaini ditu eta urtez-urte jendea berria sart-zen joango dela azaldu du Zalakainek. Ikasleek metodo-logia eta taldean lan egiten ikasi dute.Lehen edizioa gauzatu ondoren, ikasleen erreakzioa “ha-rrigarria” da Zalakainen hitzetan. Institutuak ez zuen ha-lako parte-hartzea espero eta Pía Alkainentzatesperientzia positiboa izan da: “Indar handia daukate.Denak bolondres etorri dira, ez dira behartuak etorri”. Es-

perientzian diziplina ezberdinetako ikasleek parte-hartudute eta hauen konpetentzien arabera proiektuari ikus-puntu ezberdina eskaini diote.Proiektua ahalbidetzeko crowdfunding-aProiektua gauzatu ahal izateko, crowdunfing prozesu batzabaldu du Arkeolanek. Momentuz 4727 euro jaso dituproiektuak. Jaso beharreko gutxiengo diru kopurua 4.250euro dira eta abenduko laugarren eguna arte proiektuafinantzatzeko aukera dago, 5400 euro lortzeko. Lortutako dirua formazio ikasketak ordaintzeko, teknika-riak eta espezialistak ordaintzeko, materiala erosteko etaegin beharreko lan guztiak ordaintzeko baliatuko da. Proiektu amaieraEsperientzia amaitzeko, euskarri digitaleko erakusketa batgauzatuko da. Bertan, indusketako une interesgarrienakjasoko dira eta jasotako material arkeologikoaren materialdibulgatzaile funtzioa beteko du.Parte-hartze irekiaProiektuan parte-hartze aktiboa edukitzeko aukera dago.Arkeolan fundazioak memoria zientifikoak euskara, frant-ses eta ingelesera itzultzeko laguntza eskatu du. Proiek-tuan zehar jasotako ikus-entzunezko materiala editatzekoeta sare sozialetan proiektua zabaltzeko ere laguntza es-katu du fundazioak.

�3

Burdin arrastoen bila, Pio Baroja institutua induskatu dagaztea

Aurkitutako arrastoak industrializazio aurrekoak direla uste da

Pio Baroja institutuko lorategietanindusketa lanak hasi dira. Arkeolanfundazioaren laguntzarekin, institu-tuko hamabost ikaslek burdin arras-toak bilatzen jardun dute. Lehenburdin arrastoak institutuko barat-zean, lurra mugitzean, aurkitu ziren.

Page 14: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

�4

2016KO IRUNGO GAZTE BI-DEOAREN XX. LEHIAKETAEpaimahaia kritikaren eta ikus-entzunezkoen munduko ospeaitortua duten profesionalekosatuko dute. Lehiaketariabenduak 29an emango zaioamaiera, eta azken egun hone-tan banatuko dira sariak ere.

Sariak: ·Bideoan egindako fik-ziozko Film labur onenarensaria: 1.500 euro. ·

"Labur Gehiago" Saileko Ira-bazlearen saria: 400 euro. ·

Bidasoa Eskualdeko Film laburonenaren saria: 200 euro eta50 Espainiako jaialdietan ize-neko zine festibaleko izenema-tea.

Informazio gehiago:www. i r un .o rg

ZINEA: "LA NOCHE DELRATÓN " DAVID R. LOSADAZer? Sandra goiz jaiki da, Al-varo bere senargaia kexu badaere, laneko bilera bat baitauka.Jorge bere lankidearekin jo-ango da bilerara. Bidea lasaiaizango dela ematen du, bainagauzak, batzuetan, esperodugun bezala gertatzen dira,eta, beste batzuetan, bideerdia istorio desberdin batenhasiera bihurtzen da. Sandraeta Jorge ez dira inoiz iritsikobilerara.

Eguna: azaroak 18

Ordua: 20:00

Tokia: AMAIA KZn

DISNEYLAND PARISEN JARDU-TEKO LAN ESKAINTZALan postuak:- Ostalaritza- Sarreren salmenta eta par-keko dendatan dendaria.- Harrera hotel eta alojamen-duetan- Animazioa atrakzioetan

Baldintzak: - Ostalaritzen eta turismoan es-perientzia izatea- Ingelesa eta frantsesa ondohitz egitea- 18 urte baino gehiago izatea

Eskaintzen diren kontratuek biaste eta 8 hilabete bitartekoiraupenak dituzte. Asteko 35ordu. Eta gustatzen zaizunadantza egitea baldin bada...Disenyland Pariseko dantza-riak hautatzeko onarpen pro-bak MadrilenData: 2016ko azaroak 22Ordua: 10:00etanLekua: Teatros del Canal (Ma-drid). Cea Bermúdez, 1,28003, Madril

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te

- WhatsApp bidez: 607 771 173

LANA BILATU ETA AURKITU GABONETAN

"Gabonetan lan egitea". Eguberrietan langileak en-plegatzen dituzten sektoreak eta enpresak ezagut-zeko jarduera Lanbidek antolatuta.Iraupena: hiru ordu.

Informazio gehiago: h t tp : / /apps. lanb ide.euskad i . ne t /

Lana non bilatu?Europa Press agentziak argitaratzen duenez, ElCorte Inglés, Amazon, Carrefour, Toys 'R' Us etaSeur kontratazio berriak egingo dituzte hurrengokanpainan.

Eta gainera, IGazten "Lan eskaintzak Gabonetan"dokumentua argitaratzen dugu. Bertanegunkarietan, sare sozialetan, lan webguneetan... agertzen diren lan eskaintzen biltzen di-tugu: www. i r un .com/ igaz te

ATZERRIAN HIZKUNTZAK IKASTEKOBEKAK. 2017KO UDA

Zer? Eusko Jaurlaritzak533 plaza eskaintzenditu Irlandan, ErresumaBatuan, Frantzian etaAlemanian hiru astekoegonaldi eta hizkuntzakoikastaroak egiteko2017ko udan.

Norentzat? DBHko 3.eta 4. maila eta Batxiler-goko 1. eta 2. maila ikas-ten duten ikasleak

Betekizunak:- 19 urtetik beherakoaizatea edo 2017an betet-zea

- Aurreko ikasturtean 7puntuko gutxieneko notalortu izana eskatutakohizkuntza/hizkuntzetan,

eta 16 puntuko edo ge-hiagoko puntuazio osoalortu izana aurreko ika-turteko batez bestekonotaren eta eskatutakohizkuntzako notaren ar-teko baturan.

- Eskatzen den plazaridagokion/dagozkion hiz-kuntza/hizkuntzak ikas-ten aritzeaeskaera-dataren aurrekobi ikasturteetan (2014-2015 eta 2015-2016)

Epea? 2016ko azaroa-ren 4tik abenduaren 5era

Page 15: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen

a i s i aa

Azaroak 17Zer? Aitor Pucheren hitzal-dia, "Irun en la II República yen la Guerra Civil de 1936"izenburuan.

Non? Oiasso Erromatar Mu-seoan.

Ordua? 19:00.

Prezioa: doan.

Azaroak 17Zer? “Hedabideei buruzkogogoetak” hitzaldia Iñaki So-toren eskutik, GARA egunka-riaren zuzendaria.

Non? Kabigorrin.

Ordua?19.00.

Prezioa: doan.

Azaroak 27 arteZer? Aniztasun BiologikokoNazioarteko Urteagatik CSIC-ek (Ikerketa Zientifikoko GoiBatzordeak) egindako erakus-keta. Bertan, testuak eta iru-diak konbinatzen dutendibulgazio-panelen bitartez,biodibertsitate-kontzeptuariekiten dio, bere mehatxu na-gusiak eta kontserbazioa.

Non? Txingudi Ekoetxea Pierre Loti Ibilbidean, Plaiaun-din.

Ordutegia? Astelehenetikigandera: 10:00-14:00 eta16:00-19:00

Prezioa: doan.

Azaroak 19-20Zer? Billabong Txingudi SurfTxapelketa izango dugu Hen-daiako hondartzan.

Surf Teknika eta Surf Divisionelkarteek Hendaiako udalet-xearen laguntzarekin antolat-zen duten txapelketarenxedea Bidasoa eskualdekosurflariak elkartzea da Alfre,Egoitz eta Telleren oroimenez.Aurten maila berriak izangoditugu partehartzea aberatsa-goa izan Darin.

Non? Hendaiako Hondartzan

Ordutegia? 08:00etatik au-rrera. Finalak 15:00etatik au-rrera.

Prezioa? 15 euro.

Azaroak 21-25Zer? Bidasoako XVI nazioar-teko zinemaldi arkeologikoa.

Non? CBA udal liburutegiaeta Amaia KZ

Ordua? 9:00-13:00.

Prezioa: Dohanik.

Azaroak 23-24Zer? Garikoitz Fragak, Be-lleza Infinita argitaletxeko ar-duradunak, eskainitakoedizio artistikoko tailerra.

Non? Bitamine Faktorian

Ordua? 16:00-20:00

Prezioa: 27 euro.

Abenduak 11 arteZer? AFI/IAE elkarteak anto-latzen duen “Irun hiria” ar-gazkilehiaketak 27. deialdirairitsi da. Erakusketa honetan,2016ko edizioan aurkeztu-tako lan hautatuak aurkeztendira.

Non? AMAIA KZ erakusketaaretoan.

Ordua? Asteartetik larunba-tera: 18:00-21:00 / Igandeeta jaiegunetan: 11:30-13:30

Prezioa: doainik

Azaroaren 18tik 20ra Ficoban egingo daFicoauto, Bigarren Eskuko AutomobilenAzoka. Ekitaldia CM Gipuzkoa sozietateakantolatu du Ficobaren lankidetzarekin. Gi-puzkoan dauden auto marka garrantzit-suen eta automobilaren sektoreko besteenpresa batzuen parte hartzea izango da.

Ordutegia: Ostirala: 16:00-20:00; Larun-bata-Igandea: 10:00-20:00.

Non? Ficoban

Prezioa? Doako sarrera eta aparkalekua.

FICOAUTO 2016 - BIGARREN ESKUKOAUTOMOBILEN AZOKA

�5

Page 16: Irunero · Ariketak edo entzumen bat eta bertatik ateratzen den teoria. Unitateak antolatzen ditugu, ez da lehen bezala “gaur nor‐nori‐ nork eta bihar nor‐nork”, ez. Entzumen