Argia eta soinua 1 - Agregaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu... · parte hartuko...

16
IRAKASLEAREN GIDA ARGIA ETA SOINUA – 1. SEKUENTZIA

Transcript of Argia eta soinua 1 - Agregaagrega.hezkuntza.net/repositorio/18022014/a6/es-eu... · parte hartuko...

IRAKASLEAREN GIDA ARGIA ETA SOINUA – 1. SEKUENTZIA

ARGIA ETA SOINUA GAIAREN MAPA

1. Sekuentzia 2. Sekuentzia 3. Sekuentzia

Gerizpea, iluntasuna eta trumoiak Zaratak, distirak eta sentsazioak Kolorea, magia eta saiakerak

ARGIA ETA SOINUA GAIAREN PLANGINTZA, 1. SEKUENTZIA Itzalak, iluntasuna eta trumoiak

LAN-ESKEMA

Arloak: Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza

Gaia: Argia eta Soinua - 1. Sekuentzia: Itzala, iluntasuna eta trumoiak

Maila: LH 6. Saio kopurua: 4-6

PROPOSAMENAREN KONTESTUALIZAZIOA: Argia eta soinua, proposamen orokorrean azaldutako beste gai guztiak bezala, zuzentzen gatzaizkien ikasleek jaso behar dituzten oinarrizko gaitasunak garatzeko ingurune ezin hobea dira. Unitate didaktiko honetan landutako bi fenomenoak gure eguneroko ingurunean aurkitzen ditugu, eta horien pertzepzioa erabat sentsoriala eta funtsezkoa da. Honekin, ikaslearen pentsamendu abstraktuan sakondu nahi da, jakintzaren hainbat arlo ikusi, ikasketa prozeduraren gainean egon eta neska-mutilei ezagutza zientifikoan ematen dituzten lehen pausoetatik gizartea eta gaur egungo mundua ulertzeko, interpretatzeko eta hausnartzeko beharrezko tresnak eskaini nahi zaizkie.

LANDUTAKO OINARRIZKO GAITASUNAK:

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna - Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna - Ikasten ikasteko gaitasuna

LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAK : Gaitasun digitala

- (Write) testuen tratamendu-programa oinarrizko mailan erabiltzea.

- Paperean edo euskarri digitalean aurkeztutako lanen itxura zaintzeko interesa izatea.

- Hiztegi digitalak erabiltzera ohitzea. - Lanak klaseko blogean argitaratzea. - Internetetik irudiak jaso eta blogean sartzea.

Hizkuntza-komunikazioan gaitasuna

- Ikasgelako ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea, elkartrukeko arauak errespetatuz: ahozko aurkezpena, antzerki-emanaldia...

- Thomas A. Edisonen bizitza islatzen duten informazio-testuak idaztea.

- Besteak beste argiaren eta soinuaren abiadura erabiliz ipuin bat idaztea.

- Argiaren eta soinuaren gaian oinarrituta, hizkuntza- eta gorputz-adierazpena garatzea

Kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasun-kulturan gaitasuna

- Gorputzaren bitartez, argiarekin eta soinuarekin esperimentatzea.

- Gorputzek, bolumenek eta espazioek argiaren eta soinuaren eraginez dituzten aldaketak ezagutzea.

- Soinua uhin bidez hedatzen den energia mota gisa antzematea.

- Besteak beste, bibrazio, perturbazio edo uhin terminoak ulertu eta erlazionatzea.

- Argia soinua baino askoz azkarrago mugitzen dela egiaztatzea.

- Bere burua gorputz opaku eta ez argitsu gisa antzematea. - Itzala argi falta dela jakitea.

Ikasten ikasteko gaitasuna

- Ikasten ikasteko estrategiak erabiltzea: galderak egitea, argibideak eskatzea, informazioa bilatu eta hainbat euskarritan antolatzea.

- Argiaren eta soinuaren legeak behaketarako, informazioa bilatzeko eta bakoitzaren ekoizpenak sortzeko baliabide gisa erabiltzea.

- Argia eta soinua hainbat euskarritan nola hedatzen diren azaltzea.

IKASKETA PLANAREN EDUKIAK: - Saiakerak eta ikerketak egitean talde-lanaren balorazioa egitea, helburuak lortzeko berdintasunerako jarrerak eta parte-hartze kritiko eta arduratsua garatuz. - Zenbait esperientzia planifikatzea eta gauzatzea, ohiko materialek argiaren eta soinuaren aurrean nola erreakzionatzen duten aztertzeko. - Emaitzak ahoz nahiz idatziz jakitera ematea, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabilita. - Komunikatu, eta elkarlanean jarduteko informazio-teknologiek erraztutako oinarrizko baliabideak erabiltzea. Sarean informazioa era gidatuan bilatzea. - Lan-plangintza bat erregistratzeko teknika gisa txosten bat egitea; ahoz jakitera ematea eta ondorioak idaztea.

SEKUENTZIAREN GAIAK: - Soinua uhinen bitartez hedatzen da. - Soinu-uhinek aldaketak eragin ditzakete gorputzetan. - Argia eta soinua gorputzetan aldaketak eragiten dituzten energia-motak dira. - Thomas Alva Edison: fonografoa eta bonbilla. - Bibrazioak airea asaldatu eta soinu-uhinak sortzen ditu: entzun egiten dugu. - Oinaztargia eta trumoia tximistaren eragina dira.

- Argia soinua baino azkarrago mugitzen da. - Soinuaren abiadura airean. - Soinuaren abiadura uretan. - Soinuaren abiadura burdinan. - Argiaren abiadura. - Gorputz argitsu eta ez argitsuak. - Gorputz garden, zeharrargi eta opakuak. - Itzala argi falta da. JARDUEREN SEKUENTZIA: a) PLANGINTZA

Ikasleek argiari eta soinuari buruzko informazioa bilatuko dute, bideoak ikusiko dituzte, ondorioak aterako dituzte, erronkak gainditu eta, Thomas Alva Edisoni buruz lan bat eginez, zientzialariaren bizitzari buruz gehiago ikasiko dute; gero lan hori ikaskideen aurrean aurkeztuko dute. Bakoitzaren bizipenetan oinarrituta, ekaitz-egunei buruz hausnartuko dute, eta itzalen bitartez gorputz opakuekin esperientziak egingo dituzte. Azkenik, klaseko blogean parte hartuko dute, beldurrezko ipuin baten honako lau ideia hauek aztertuz: - Joni iluntasunak beldurra ematen dio. 2. Ekaitza egiten duen egunak ilunak dira. 3: Argia soinua baino askoz azkarrago mugitzen da. 4: Gorputz opakuek itzalak egiten dituzte. b) AURRERA ERAMATEA

1- Gorputzek argiaren eta soinuaren aurrean izaten duten portaera ikertzeko, objektu digitalean erakutsitako ikerketa errazak aurrera eramatea.

2- Soinu-uhinei, Thomas A. Edison fonografoari, ekaitzei eta gorputz zeharrargiei buruzko bideo eta argazkiak ikustea.

3- Thomas A. Edisoni buruzko informazioa bilatzea.

Taldeko lana: Edisoni buruzko testu bat idaztea: Informazio-testua / Gutuna

- Bost ikasleko taldeak egin eta erantzukizunak banatzea: (bozeramailea, idazkaria, informazioaren eta materialaren arduraduna, koordinatzailea...)

- Thomas A. Edisoni buruzko informazio bilaketa egitea.

Bilaketa egiteko datu gehigarriak Edison gazteak...

1- Eskolako monotonia gorroto zuen. 2- Sotoan laborategi txiki bat zuen, amak jartzen

lagundu ziona. 3- Oso gaztetatik dirua irabazi nahi

eta trenean egunkariak eta goxokiak saltzen hasi zen.

4- Irabazten zuen diruarekin liburu eta aldizkari zientifikoak erosten zituen.

5- Telegrafiatzen ikasi zuen. 6- Bigarren eskuko inprimatzeko prentsa bat erosi

eta bere kabuz egunkari bat argitaratzen hasi zen.

7- Denbora librean ikertzen jarraitzen zuen. Beste gauza askoren artean...

1- Fonografoa asmatu zuen. 2- Botoak era automatikoan erregistratzeko

tresna asmatu zuen. 3- Piztuta luze irauteko bonbilla asmatu zuen,

eta argi elektrikoa hedatu zen. 4- Lehenengo idazteko makina sortzen lagundu

zuen. 5- Lehenengo idazteko makina egin zuen.

.

4- Argia eta soinua behatzeko, informazioa bilatzeko eta bakoitzaren ekoizpenak sortzeko baliabide gisa erabiltzea, bai bakarka bai taldean.

5- Ekaitzei buruz, Interneten irudiak bilatzea.

Testu bat era egokian idazteko datuak

1- Informazio-testua. Informazio-testuak zerbait ezagutzera emateko balio du. Kasu honetan, Thomas A. Edison. Informazio-testu batean ez da agertu behar idazlearen sentimendurik, ez emoziorik ez eta nahirik ere. Informatu egiten du soilik.

2- Testua - Gutuna. Lagun bati idatzitako gutunak estilo formala edo ez formala izan dezake, baina sentimenduak eta emozioak beti agertzen dira, idazleak bai lagunarekiko bai kontatzen denarekiko dituenak. Kasu honetan, Thomas A Edisonekikoak.

- Klasean ahoz testuak erakustea. - Egindako lanekin bakoitzaren karpeta bat sortzea. - Blogean lana kopiatu eta pegatzea.

Bakarkako lana: Ekaitz-egun bateko bizipena kontatzea. - Lortutako argazkiak karpeta batean gordetzea (tximistak, euri-jasak, oinaztargiak, zaparradak, ikuspen gutxidun bideak, eroritako zuhaitzak...) - Kontatu idatziz ekaitz-egun batean gertatutako gertakari pertsonal bat, eta gorde zure karpetan: Zer gertatu zen? Beldurrik pasa al zenuen? Ongi pasa al zenuen?.. Lan horrek sekuentziako azken lanerako ideia-erauntsi gisa (brainstorming) balioko du.

6- Agertoki bat eraikitzea, argiarekin, itzalekin eta gorputz opakuekin esperientziak egiteko.

Talde-lana. Argiarekin, itzalekin, linternekin eta gorputzarekin egiteko esperientzia.

Ikerketaren gaia: gorputz opakuak eta itzalak.

- Arbel digitalean itzalei buruzko bideoa ikustea.

http://www.youtube.com/watch?v=8cLcjgv_2d0 Beharrezko materiala: Linternak, izara txuri bat eta izara zintzilikatzeko soka bat.

- Ikasleak hiru taldetan banatu: argitzaileak eta eszenografoak, aktoreak eta ikusleak. -Argiztatzaile eta eszenografoek beharrezko elementuak jarriko dituzte, eszenatokiak eta argiek ongi funtziona dezaten. - Ikusleek izaran isladatzen diren aktoreak zein diren asmatu behar dute, eta baita horiek eskuekin erakusten dituzten objektuak ere. - Googlen objektu opaku, garden eta zeharrargien irudiak bilatu eta bakoitzaren karpetan gorde.

c) ERABILERA

1- Harreman linguistikoa garatzea, testuak idatziz, harremanen aniztasunaren bitartez eta ahozko aurkezpenak eginez. 1- Sekuentzian ikasitako guztia jaso eta hori aztertzen den ipuina idaztea, bakoitzaren ondorioak atera eta klaseko blogean argitaratzeko.

Sekuentziaren azken proiektua. Talde-lana: Beldurrezko ipuina idatzi eta blogean erreportaje gisa argitaratzea. * Ipuina antzezteko aukera (itzalen teknika), bideoan grabatu eta blogeko lanera gehitzeko. Ipuina: Lau ideiatan oinarrituko da: - Joni iluntasunak beldurra ematen dio. 2. Ekaitza egiten duen egunak ilunak dira. 3: Argia soinua baino askoz azkarrago mugitzen da. 4: Gorputz opakuek itzalak egiten dituzte.

- Modu zientifikoan argudiatu behar da, argiari eta soinuari buruzko datuekin. Ipuina era egokian idazteko datuak: Ipuina idazteko honako puntu hauek jarraitu behar dituzu.

1. Sarrera: pertsonaiak aurkeztu eta arazoa azaldu. 2. Garapena edo korapiloa: ekintza garatu. Gauzek gertatu behar

dute. 3. Amaiera: lehen puntuan azaldutako arazoa konpondu behar da.

Prozedura:

- Taldea bost ikasleko taldetan zatitu eta erantzukizunak banatu. - Sekuentzian ikasitako gaiari buruzko jakintzak kontuan hartu. - Ipuinarekin laguntzeko gaitasun digitalak erabiltzea: karpetetan gordetako irudiak, informazio gehigarriak dituzten karpetak... - Ipuina klaseko blogean argitaratzea. - Ikasle talde bakoitzak bere ipuinaren antzezpena egin dezake (itzalen antzerki teknikarekin). Antzezpen horiek bideoan grabatu eta aurrez blogean argitaratutako ipuinarekin batera jarriko dira.

d) EBALUAZIOA IKASKETA PLANAREN IRIZPIDEAK : - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8- Taldeka, itzalei buruz eta gorputzek argiarekin eta soinuarekin duten portaerari buruz ikerketa errazak planifikatu eta aurrera eramatea, antzezpena eta bloga erabiliz emaitzak jakitera emateko. 10- "Write" tresna erabiliz eguneroko arazo edo egoerei buruzko informea aurkeztea. Horretarako informazioa hainbat iturritatik jasoko da (e-Blai, liburuak, Internet...), lan-plan bat jarraituko da eta ondorioak jakitera emango dira. - Hizkuntzak 6- Erabilera-eremu anitzetarako hainbat generotako testuak idaztea, produkzio-prozesuko pausoak jarraituz: plangintza, testua idaztea eta berrikusketa-, egokitze-, koherentzia-, kohesio- eta zuzenketa-maila onargarria erakutsita. 7- Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, prozesatzeko eta ezagutzera emateko informazio- eta komunikazio-teknologiak modu gidatuan erabiltzea. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK: - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8.1- Esperientzia eta ikerketa txikiak eginez fenomeno fisikoei buruzko arazoei erantzuten die. 8.3- Esperientzia nola egin planifikatzen du, behar den materiala prestatuz eta denbora eta espazio egokia kalkulatuz. 8.4- Ikerketa garatzeko beharrezko informazioa bilatzen du, inguruan dituen baliabide teknologikoak erabiliz. 8.5- Taldearekin ikerketan egindako prozesu osoa partekatzen du, ondorio eta emaitzak era argi eta txukunean azalduz. 10.2- Helburu zehatz batekin, egoerei eta gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak jaso eta hautatzen ditu.

10.3- Helburu zehatz batekin jasotako informazioa antolatu eta aztertzen du (karpetak, partekatzea, zatikako ariketen ondorioak) azken ondorioak ateratzeko. 10.4- Lortutako ondorioen berri ematen du, kasuan kasuko metodo egokiena (ahoz, idatziz, IKTak erabiliz...) eta forma komenigarriena hautatuz (ipuina, erreportajea...), eta ahalik eta modu argienean, dela euskarri digitalean dela paperean. - Hizkuntzak 6.1– Edukiak era gidatuan atontzen ditu, eskema eta oharren bidez.Horretarako kontuan hartzen ditu zein komunikazio-egoeratan egongo den eta sortu beharreko testuak zer egitura izan behar duen.6.2- Informazioa paragrafotan antolatzen du. 6.3- Oinarrizko kohesio prozedura batzuk erabiltzen ditu ideiak eta testuko zatiak elkartzeko. 6.4- Ezarritako helburua modu egokian erakusten du. 6.5- Egoera bakoitzean hiztegi eta erregistro egokiak erabiltzen ditu. 6.6- Gramatika eta ortografia arauak errespetatzen ditu. 6.7- Testua modu argi eta antolatuan aurkezten du. 6.8- Ekoizpen eta berrikusteko ariketetan lankidetzan jarduten du. 7.2- Testu-prozesadorearen oinarrizko funtzioak erabiltzen ditu testuak editatu eta zuzentzeko. 7.3- Klaseko ariketetan egindako informazioak era txukun eta argian aurkezten ditu, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta baliabideak modu gidatuan erabilita.

BALIABIDEAK IKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA: AUTOEBALUAZIOA:

IKASKETA ESKASA IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Talde-lana

Taldean nire lana betetzea zaila egin zait. Taldekideen laguntza behar izan dut prozedura ulertu eta kontatzeko.

Taldean, bete dut nire lanaren zatia. Prozedura ulertu eta kontatu dut.

Taldean, bete dut nire lana. Lan-prozedura ulertu dut eta kontatu dezaket.

Taldean, ongi bete dut nire lana. Lan-prozedura partekatu dut, eta argi eta ordenan kontatzeko gai naiz.

Webgunearen erabilera

Webgunean datuak jaso eta aukeratzea zaila egiten zait. Egokiak aukeratzeko orduan laguntza behar izan dut. Datuak antolatu eta aztertzerakoan laguntza jaso dut.

Datuak jaso ditut, baina egokiak direnak aukeratzea, antolatzea eta aztertzea zaila egin zait.

Lanerako beharrezko datuak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena antolatu eta aztertu dut.

Lanerako beharrezko datuak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena erraz antolatu eta aztertu dut.

Lanaren garapena

Nire ipuina ez dago oso landuta. Edukiak ulertzea zaila egin zait. Taldearen laguntza handia behar izan dut edukia eta ipuinaren egitura antolatzeko.

Nire ipuina egokia da eta ulertu egiten da. Eduki batzuk ulertzeko zailak iruditu zaizkit. Taldearen laguntza pixka bat behar izan dut edukia eta ipuinaren egitura antolatzeko.

Nire ipuina ongi landuta dago. Edukiak ulertu ditut. Edukiak ongi antolatu ditut. Ipuina laguntzarik gabe antolatu dut.

Nire ipuina ongi landuta dago. Erraza izan da edukia ulertzea. Edukia erraz antolatu dut. Nire ipuina ongi antolatuta dago. Nire taldekideen ipuinak berrikusten lagundu dut.

IRAKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA: IKASLEAREN JARRERA

IKASKETA ESKASA

IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Lanarekiko jarrera

Eginbeharrean arreta jartzea zaila egiten zaio. Lan-prozedura ulertzea zaila egiten zaio. Bere erantzukizun propioa ulertzeko laguntza behar du.

Normalean eginbeharrean arreta jartzen du. Noizean behin, lan-prozedura gogorarazi behar zaio. Noizean behin, bere erantzukizun propioa eta taldean duena ahaztu egiten ditu.

Eginbeharrean arreta jartzen du. Lan-prozedura ezagutzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena ezagutzen ditu. Batzuetan, taldeko kideekin batera lan egiten du.

Eginbeharrean arreta era egokian jartzen du. lan-prozedura menperatzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena onartzen ditu. Taldekideekin batera lan egiten du.

Taldeko llana eta parte-hartzea

Taldean duen eginkizuna gogorarazi behar zaio. Bere eginbeharra egiteko zailtasunak ditu. Lan-dinamikan gutxi hartzen du parte. Lan-dinamikako gutxieneko pausoak azaltzeko laguntza behar du. Taldean duen rolaren funtzioak zein diren gogorarazi behar zaizkio.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta burutzen du, nahiz eta batzuetan gogorarazi egin behar zaion. Lan-dinamikan parte hartzen du, normalean. Lan-prozeduraren funtsezko pausoak azaltzen ditu. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ongi ezagutu eta burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak era egokian burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta modu egokian burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du, eta taldekideekin batera lan egiten du hauek ere azaldu dezaten. Bere rolaren funtzioak eta taldekideen rolak ezagutzen ditu. Bere eginbeharra segurtasunez burutzen du.

PRODUKTUAREN BALORAZIOA

IKASKETA ESKASA

IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Idazkera eta ortografia

Ulertzeko zaila. Ortografia- edo/eta gramatika-akats asko. Hiztegi eskasa.

Egokia. Ortografia- edo/eta gramatika-akats batzuk. Hiztegi egokia.

Erraza eta argia. Ortografia- edo/eta gramatika-akats gutxi. Hiztegi ona.

Erraza, argia. Ortografia- edo/eta gramatika-akatsik gabe. Hiztegi aberatsa.

Ipuina idaztea

Plangintza eta estruktura gutxi. Informazioa testuan, antolatzeko eta era argi eta ordenatuan aurkezteko laguntza behar du. Ideiak eta testuko zatiak elkartzeko kohesioa falta du. Sekuentzian jasotako ezagutzak eskas erakusten ditu. Testua berrikusteko laguntza behar izan du.

Plangintzatuta eta estrukturarekin. Informazioa gutxieneko garbitasun, ordena eta estrukturarekin erakusten da. Ideiak eta testuko zatiak elkartzeko oinarrizko kohesio elementuak erabiltzen ditu. Sekuentzian jasotako ezagutzak nahikoa ongi erakusten ditu. Testua berrikusteko gai da, nahiz eta batzuetan ez dituen akatsak zuzentzen.

Ongi planifikatuta eta estrukturarekin. Informazioa modu argian, paragrafoetan antolatuta eta estrukturatuta azaltzen da. Ideiak eta testuko zatiak elkartzeko, oinarrizko kohesio elementuak era egokian erabiltzen ditu. Sekuentzian jasotako jakintzak islatzen ditu. Testua modu egokian berrikusten du, eta normalean akatsak zuzentzen ditu.

Txukuntasunez planifikatuta eta estrukturatuta. Informazioa era oso argian, ongi estrukturatuta eta antolatuta agertzen da. Ideiak eta testuko zatiak elkartzeko kohesio elementu asko erabiltzen ditu. Sekuentzian jasotako jakintza guztia islatzen du. Testua berrikusi eta akatsak zuzentzen ditu, erraztasunarekin.

Ahozko eta gorputz-hizkuntza

Aurkezpenak ez du ikusleen arreta mantentzen. Bere gorputzaren jarrera eta bere ahozko hizkera ez dira egokiak.

Ahozko aurkezpena egokia da. Keinuak, ikus-kontaktua, ahots-tonua eta gogo maila eskasak dira.

Ahozko aurkezpena ona da. Keinuak, ikus-kontaktua, ahots-tonua eta gogo mailak ikusleen arreta mantentzen dute.

Ahozko- eta gorputz-aurkezpenak ezin hobeak dira. Bere gogoak ikusleen arreta mantentzen du.

Tresna digitalen erabilera

Write tresnaren oinarrizko aukerak erabiltzea zaila egiten zaio. Materialak (irudiak, testuak, bideoak...) jasotzeko eta antolatzeko laguntza behar du.

Write tresnaren oinarrizko aukera nahikoa erabiltzen ditu. Materialak (irudiak, testuak, bideoak...) antolatu gabe jaso eta gordetzen ditu.

Write tresnaren oinarrizko aukerak era egokian erabiltzen ditu. Materialak (irudiak, testuak, bideoak...) organizazio gabe eta era ezegokian jaso eta gordetzen ditu.

Write tresnaren oinarrizko aukera guztiak menperatzen ditu. Beharrezko informazioa (irudiak, testuak, bideoak...) jaso, gorde eta karpetetan antolatzen du, modu egokian.