Argazki egunkaria 10

3
10. ASTEA. Aste honetan 5.mailako bi gaztetxo hauekin aritu naiz gehienbat lanean. Izan ere, bai matematikan eta baita gizarte zientzietan ere gai berriari ekin diote. beraz nik bi ikasle hauekin ere buru belarri jardun behar izan dut liburuak ematen egokitzapena pixka bat moldatu eta beraientzat prestatzeko. Honetarako honakoa egin izan dut; lehenengo eta behin beraiekin liburukoa irakurri dugu, hau da gainontzeko gelakideek erabiltzen duten testuliburu berbera erabili dugu. Beraien arazo handiena hizkuntza da eta orduan gauzak ulertzea da kostatzen zaiena, gazteleraz guztia oso ondo ulertzen bai dute. irakurri ostean, zer ulertu duten galdetzen diet eta beraiek nola ala esplikatzen saiatzen dira, beti ere liburuko marrazkiez baliatuz edota gazteleratik eratorriak diren hitzez baliatuz, ulertzen ez dutena neuk esplikatzen diet erdaraz zer esan nahi duen beraiek buruan ideia bai izan dezaten . Ondoren, liburuak dakarren egokitzapena hartu eta neuk irakurtzen diet ozen, astiro eta garbi, amaitzea zer ulertu duten galdetzen diet eta ahal badute euskaraz esateko eskatzen diet. Azkenik hiruon artean nolabaiteko apunte batzuk osatzen ditugu eta hau tutoreari erakusten diot ea minimoak betetzen dituen edo ondo dagoen jakiteko. Tutoreak ontzat emanez gero garbira pasatzen diet eta honen inguruan jarduten gara ariketak egiten, hizketan, ikasten...

Transcript of Argazki egunkaria 10

Page 1: Argazki egunkaria 10

10. ASTEA.

Aste honetan 5.mailako bi gaztetxo hauekin aritu naiz gehienbat lanean.

Izan ere, bai matematikan eta baita gizarte zientzietan ere gai berriari ekin

diote. beraz nik bi ikasle hauekin ere buru belarri jardun behar izan dut liburuak

ematen egokitzapena pixka bat moldatu eta beraientzat prestatzeko.

Honetarako honakoa egin izan dut; lehenengo eta behin beraiekin liburukoa

irakurri dugu, hau da gainontzeko gelakideek erabiltzen duten testuliburu

berbera erabili dugu. Beraien arazo handiena hizkuntza da eta orduan gauzak

ulertzea da kostatzen zaiena, gazteleraz guztia oso ondo ulertzen bai dute.

irakurri ostean, zer ulertu duten galdetzen diet eta beraiek nola ala esplikatzen

saiatzen dira, beti ere liburuko marrazkiez baliatuz edota gazteleratik eratorriak

diren hitzez baliatuz, ulertzen ez dutena neuk esplikatzen diet erdaraz zer esan

nahi duen beraiek buruan ideia bai izan dezaten . Ondoren, liburuak dakarren

egokitzapena hartu eta neuk irakurtzen diet ozen, astiro eta garbi, amaitzea zer

ulertu duten galdetzen diet eta ahal badute euskaraz esateko eskatzen diet.

Azkenik hiruon artean nolabaiteko apunte batzuk osatzen ditugu eta hau

tutoreari erakusten diot ea minimoak betetzen dituen edo ondo dagoen jakiteko.

Tutoreak ontzat emanez gero garbira pasatzen diet eta honen inguruan

jarduten gara ariketak egiten, hizketan, ikasten...

Page 2: Argazki egunkaria 10

Honetaz gain aste hau ohituraz eta ospakizunez betea egon da, alde

batetik asteazkenean San Blas ospakizuna izan genuen, honen inguruan otoitz

egin genuen aurrekin eta kanta batzen abesten agon ginen aretoan, hau

amaitzean haurrek etxetik ekarritako San Blas opilak bedeinkatu eta ondoren

jan egin genituen, egun honetan, opilarekin batera haurrei lepoan jartzeko

mojen komentutik ekarritako ari bat jarri zitzaien, esatez eztarriko minak eta

gaitzak sendatzeko da. bederatzi egun pasa ostean aria erre eta urte osorako

eztarria sendo izaten omen da.

Bestalde ostegunean, Santa Ageda bezpera ospatu genuen, honetarako

haur guztiek beraien makilak eta eztarriak bero bero ekarri zituzten kantuan

jarduteko. 12ak alderako guztiak atarira jaitsi ginen abesteko. Zenbait aurrek

balkoitik mikrofonoz kopla batzuk abestu zituzten gainontzekoek ataritik

laguntzen genuelarik.

Page 3: Argazki egunkaria 10

Azkenik ostiralean inauteriei hasiera eman diegu, goizean DBH eta

batxilergoko ikasleak mozorrotuta etorri dira atari denboran haurrekin jolasean

egitera, oso polita izan da adin ezberdin askoko jendea atarian jolasean batera

ikustea, hau da, gaztetxoenak eta helduenak elkarrekin ikustea. Arratsaldean

berriz, haur eta irakasleok mozorrotuta joan gara eskolara, haurrek mailaka

antolatuta dantzak zituzten prestatuak eta banan-banan dantzak eta koreografia

ezberdinak egiten jardun dira eskolako atarian. Oso arratsalde polita igaro dugu

eta guraso asko gerturatu dira bertara haurrek eman duten ikuskizunaz

gozatzera.