Arestiren olerkiak

3
BILBAOKO KALEAK Bilbaoko kaleak, gora eta behera, errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiharrak, lurra estali da etsez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta kriminaz, plaza biribilak, zumardi zabalak, zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi ukan nuen eta inoiz egin ez dudana, Autonomia, Adiskidetasuna, Bakea, Libertatea, Foruak, maitatu ditudan gauzak, Urkijo ministroa, Gardoki kardinalea, Mazarredo almirantea, Egia jenerala, Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak, kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik, Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskeraren salbazioa, baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan, milagro baten zai, egunero bizarra kentzeari utzteko naikoa kurajerik Egun da Santi Mamina Benetan egun samina Goiko zeruan gorde dezala Luzaro neure arima. Esanen dizut egia Hau ezta usategia Erroi artean izan nintzaden Benetan ausartegia. Itsas aldean izarra Hari begira lizarra Euskera salbo ikusi arte Eztut kenduko bizarra. Kantatu zuen oilarrak Argitzen dira belarrak Agera gure martiriari Moztu zizkaten bularrak. Bularrak moztu zizkaten eta Euskalerriak diotsa Solomo luze dultzerik gabe Eman zaidazu bihotza. Eman zaidazu bihotza eta Ken berriz nahigabeak Esan noiz garen izanen gure Etorkizunen jabeak.

Transcript of Arestiren olerkiak

Page 1: Arestiren olerkiak

BILBAOKO KALEAK

Bilbaoko kaleak,gora eta behera, errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiharrak, lurra estali da etsez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta kriminaz, plaza biribilak, zumardi zabalak, zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi ukan nuen eta inoiz egin ez dudana, Autonomia, Adiskidetasuna, Bakea, Libertatea, Foruak, maitatu ditudan gauzak, Urkijo ministroa, Gardoki kardinalea, Mazarredo almirantea, Egia jenerala, Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak, kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik, Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskeraren salbazioa, baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan, milagro baten zai,egunero bizarra kentzeari utztekonaikoa kurajerikez baitdut.

Egun da Santi MaminaBenetan egun saminaGoiko zeruan gorde dezalaLuzaro neure arima.

Esanen dizut egiaHau ezta usategiaErroi artean izan nintzadenBenetan ausartegia.

Itsas aldean izarraHari begira lizarraEuskera salbo ikusi arteEztut kenduko bizarra.

Kantatu zuen oilarrakArgitzen dira belarrakAgera gure martiriariMoztu zizkaten bularrak.

Bularrak moztu zizkaten etaEuskalerriak diotsaSolomo luze dultzerik gabeEman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza etaKen berriz nahigabeakEsan noiz garen izanen gureEtorkizunen jabeak.

http://bbk.armiarma.com/eskola/aresti03.htmENTZUTEKO BERE AHOTZEZ:http://www.susa-literatura.com/emailuak/aresti/

HARRIA ETA HERRI KALDERAPEKON: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=gabe05

Page 2: Arestiren olerkiak

Munduan beste asko lez,arta buruan oskolez.Atzo aspertu nintzadenmaisuez eta eskolez.

Poeta naizen ezkero,eztut zerurik espero.Bederatzi kopla ditut,lau zuhur eta bost ero.

Ilargiaren adarrak:Handik zintzilik abarrak.Gogoangarriak dirazure bi begi nabarrak.

Zerutik dator harria.Nundikan berriz argia?Gau ilun honetan dakustzure aurpegi garbia.

Martxoko oilar gorria,inundik ez etorria,goseak arintzearrenjudu batek igorria.

Goizaldean eguzkiakprintzak daduzka bustiak.Oso merke saltzen diraeuskaldunaren ustiak.

Gure amonak esan dit:Aitak arnoa edan dik.Joan zaitez tafernaraeta ekar zazu handik.

Euskeraren asturuaezta gauza segurua:Askozaz hobekiagodabil munduan judua.

Eta hau hola ezpazansar nerila kalabazan.Ipui txit barregarriakkontatu nituen plazan.

http://www.youtube.com/watch?v=-MdC7zWdYsg (3-4,40-6,15)