Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
-
Author
aralar-araba -
Category
News & Politics
-
view
159 -
download
2
Embed Size (px)
description
Transcript of Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
- 1. Aralar Gasteiz2011ko UDAL EGITARAUAAndres LandaCandidato de aralar para GasteiEU 1
2. INGURUGIRO ETAIRAUNKORTASUNPOLITIKAKINGURUGIROAAralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketanfuntsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartubehar dugu abiapuntu: globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu. Gasteizesparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroahobetzeko eta Green Capital izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizunnagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izangoduena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriakproposatzen ditugu: Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jardueraekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango denenplegua sortzea. Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, partehartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz. Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abaringurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea. Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea. Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea. Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezienbidez lantzea. Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinakmurrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea. Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez. Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea. Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea. Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea. Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneaksortzeko politikak bultzatzea. Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastuamurrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz. Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoamurrizteko neurriak hartzea. Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideakkontuan hartuz. Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea. Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea. 3. Aralar Gasteiz2011ko UDAL EGITARAUA Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabatdesagertaraztearen aldeko apustua eginez. Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratuoneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu dutenhurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarakoantenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udalordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz. Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolareneta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea. Antenak hirigunetik kanpora ateratzea. Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea. Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza etaparkeak, ikastetxeak, eritetxeak Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola. Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekikohitzarmen baten bidez. Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.Ura Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzekoneurriak finkatzea. Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriakezartzea. Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomikoeta sozialen parte-hartzea sustatzea. Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuakberrerabiltzea. Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzendituzten kalte eta ondorioak murrizteko. Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea. Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuzeta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzakplanteatuz. Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea. Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetaneta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea. Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea. Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizaziohirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri urabereiziz.Hondakinen kudeaketa3 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematendioten ereduak abiaraztea. Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea. Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gaiorganikoen edukiontzia eramatea. Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntzaprogramak eratzea. Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat etabaita industrientzat ere. Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketairaunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz. Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezensustatzea. Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzobakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetarazabalduz joatea. Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea. Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egitekoerraztasunak ematea.Zarata Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurrizuzentzaileak ezartzea. Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.Parke eta lorategiakGasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzekoguneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu etaaprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzeagerarazteko elementuak direla. Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea. Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea. Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea. Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea. Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsidezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokianadieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz. Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezeneragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egitendugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka.Green CapitalGasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoarenerreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu 4 5. Aralar Gasteiz2011ko UDAL EGITARAUAgisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutakoitxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu.Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretaneramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren AzterketarakoZentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkorbatekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzekoerabil daitezen ekidin behar da.Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak: Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea. Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen etanaturagune horren artean dauden landa lurrak babestea. Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero,zigortzea. Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea. Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura BaliabideenAntolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak bestemotordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzeadebekatuz. NBAP hori egina dagoenean Gasteizko Mendi Garaien BBG (Babes berezikogunea) izenda dezatela eskatzea. Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatikigarotzea debekatuz5 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUACandidatura de Aralar para Gasteiz 6