Arabiar herrien musika mapak margotuz

5
7 zazpika 6 zazpika ARABIAR HERRIEN MUSIKA MAPAK MARGOTUZ Testua: Julene Larrañaga Musika izan du abiapuntu eta helmuga Fermin Muguruzak, baina bidean beste geltoki batzuetatik igarotzea ere gustatzen zaio. Azken geldialdia arabiar herrialdeetan egin du, bertako musika ondarea “Next Music Station” izeneko dokumental sortan bilduz. Pil-pilean dauden herrialdeen aurpegi ezkutuena ezagutzeko aukera izan du, berak hobekien egin zezakeen eran: musikaren bidez.

description

Fermin muguruza Zazpika aldizkarian

Transcript of Arabiar herrien musika mapak margotuz

Page 1: Arabiar herrien musika mapak margotuz

7zazpika6 zazpika

ARABIAR HERRIENMUSIKA MAPAK

MARGOTUZTestua:

Julene Larrañaga

Musika izan du abiapuntu eta helmuga FerminMuguruzak, baina bidean beste geltoki batzuetatikigarotzea ere gustatzen zaio. Azken geldialdia arabiarherrialdeetan egin du, bertako musika ondarea “NextMusic Station” izeneko dokumental sortan bilduz.Pil-pilean dauden herrialdeen aurpegi ezkutuenaezagutzeko aukera izan du, berak hobekien eginzezakeen eran: musikaren bidez.

Page 2: Arabiar herrien musika mapak margotuz

9zazpika

Geldirik egoten ez dakien horietakoa da FerminMuguruza (Irun, 1963). Musikari eta abeslarinekaezina, euskaltzale konprometitua, inter-nazionalista... Ahots zorrotz eta indartsuaren

jabe eta oholtzaren gainean duen karisma lagun, berekantatzeko estiloa eredu bilakatu du gure artean, bainabaita gure mugetatik kanpo ere.Euskal Herriko panorama musikala errotik aldarazi

zuten taldeekin lehenengo eta bakarlari gisa ondoren,ezinbesteko musikaria izan dugu iruindarra. 1983ansortu zuten Kortatu, rocka haize berriekin fusionatuzpublikoa zoratu zuen hirukotea. Euskal rock erradi-kalak eztanda egin zuen garai hartan 20 urte baino ezzituen Muguruzak. Taldea gorenean zegoenean dese-gin zen, baina Muguruzatarrak ez ziren geldirik ge-ratu; soinu nahasketa eta esperimentu berritzaileakekarriko zituzten Negu Gorriak taldearekin.Bere bakarkako ibilbidea 1999an abiatu zuen “Bri-

gadistak Sound System” lanarekin. Hiru kontinentee-tako hamar hiri ezberdinetan grabatutako lan harekmarkatu zuen gerora Muguruzak hartuko zuen bidea,eta geroztik etengabe aritu da musikaren bidez mugakzeharkatuz, herrien arteko zubigintzan. Horren adi-bide dira “FM 99.00 Dub Manifest” diskoa, dub-reg-gae-skaren ildoa rap eta musika elektronikoarekin na-hasten zituena, 2003an Manu Chao eta RadioBembarekin batera egin zuen bira ospetsua, “EuskalHerria Jamaika Clash” diskoaren bidez Euskal Herria-ren eta Jamaikaren arteko musika senidetzea (2006),“Asthmatic Lion Sound Systema” (2008) mundu osokohainbat hiritan grabatutako lana... eta zer ez.

Bere azken lanarekin ordea, beste norabide bat hartuzuen iruindarraren ibilbideak. Javier Corcuera zuzen-dari perutarraren laguntzaz, “Checkpoint Rock. Can-ciones desde Palestina” (2009) dokumentala filmatuzuen Muguruzak, Palestinako kantariak eta musika-riak ezagutzera emateko. Lan hark ireki zizkion orainurratzen ari den bide berriak. Izan ere, iaz, herrialdearabiarren musika ondarea biltzen duen dokumentalsorta grabatu zuen Muguruzak. Egipton abiatu eta Tu-nisia, Maroko, Libano, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemeneta Sudan bisitatu zituen, herrialde hauetako mapamusikala egiteko. Emaitza ikusgai da dagoeneko.

Herri hauetako panorama musikala aztertzea izanduzu xede. Nola sortu zen proiektua?Al Jazzera Documentary kateak egin didan enkargubat izan da. Egia esan, harrigarria egin zitzaidan ho-rrelako kate bat nigana etorri eta hamaika dokumeta-leko serie bat zuzentzeko eskaintza egitea. Nire lanaherrialde arabiarretan zegoen musika mapa egitea zeneta gero hau ikustaraztea beraiei, herrialde arabiarrei.Nik nuen begirada nahi zuten; ezagutzen zuten “Chec-point Rock”-ekin egin genuena, aurretiaz Jamaicanegin genuen grabaketa... nire ibilbidea ikusi zuten etapertsona egokia izan nintekeela erabaki zuten.

Herrialde arabiarrak aipatu eta denak zaku bereansartzeko joera dugu sarritan. Aniztasuna, ordea,erabatekoa da, zer esanik ez kultura arloan.Herrialde arabiarrei buruz hitz egitean, zerbait mo-nolitikoa balira bezala hartzen ditugu, baina pentsa-tzen jarrita, Europa osoari buruz hitz egingo bagenubezala da. Herrialde arabiar bakoitzak bere historiapropioa du, arabiar hizkuntza ere desberdina da lekubatetik bestera. Badituzte gauzak amankomunean,orokorrean, baina erabat ezberdinak dira bata bestea-rekin. Herrialde hauekin gertatzen dena da beti ilun-tasun bat egon dela beraien inguruan, oso opakoakizan direla beti hauei buruz informazioa ematerakoan.Eta orain, Al Jazzera bezalako kate bat hasi da bestelakoikuspegi bat hartzen eta bertan sortzen ari den kulturaberriari erreparatzen. Aniztasuna itzela da; imajinatu,adibidez, Egipto bezalako herrialde batean dagoenmultikulturalismoa. Hemendik begiratuta, badirudiEgipton musika bakarra entzun behar dela, baina se-kulako bidegurutzea da: alde batetik, mediterraneotikdatorren musika, hegoaldean duen Sudanetik dator-kion afrika beltzeko eragina, Ekialde Hurbiletik dator-kion guztia eta azkenik, Magrebetik datorzkion eragi-nak. Beste horrenbeste Sudanen; Jartum oso hirianitza da: Afrika osotik etorritako biztanleak ditu,hain zuzen, zortzi herrialderekin muga egiten duelako.Sekulako kurtur nahasketak dauden herrialdeak dira.

8 zazpika

Goiko irudian,Kairon egindakograbaketaren une

bat. Egipton aurkituduten musikaaniztasuna da

herrialde arabiarrekduten aberastasun

kulturalaren adibidegarbiena.

Argazkia: Fermin Muguruza

«Musika lanbat egiterajoan naiz,bainagizartearenikuspegizabala ekarridut bueltan»

Argazkia: Conny Beyreuther

Page 3: Arabiar herrien musika mapak margotuz

80 musikari baino gehiagorekin izan zara. Nolaegituratu dituzu dokumentalak?“Checpoint Rock”-en egiturari jarraitzen diote doku-mentalek. Hau da, herri batera iritsi eta pertsona ba-tekin elkartzen naiz, eta berak hartzen du gidari lana,berak aurkezten dizkit musikariak. Hori da eredua. Es-tilo ezberdinen mapa eratu nahi izan dut, hasi tradi-zionaletik eta berritzaileeneraino. Denetatik aurki de-zakegu: musika tradizionala, popularra, jazz orientala,hardcorea, rap, hip-hop... Herrialde bakoitzean dagoenmusikak ze taupada markatzen duen jaso eta islada-tzea, horixe izan da nire asmoa.

Nola bizi dute musika? Desberdina da musika bizi-tzeko modua hemen eta han?Mendebaldean egiten den musikarekin badituzte des-berdintasunak. Han musikak lotura handia dauka egu-nerokotasunarekin, ez da bakarrik entretenimendu-rako, hemen gehienetan ulertzen den bezala. Bestalde,musika oso errotuta dago nekazal gizartearekin etaoso kontu kostunbristak kontatzen dituzte. Bizipozezkantatzen dute, baina, beste muturrera eramanda, oi-nazea eta sufrimendua ere asko baloratzen dira etahorri ere kantatzen zaio, penak eta sufrimenduak arin-tzeko. Amodiari ere bai, noski. Horrez gain, badagoerabat komertziala den musika ere, MTV bezalako ka-teek hemen ere uneoro emititzen dituzte bideoklipak,hemen ere bada edukirik gabeko musika eskaintzenduen inperio bat disketxe baten inguruan eraikia... be-raz, badira gurekiko antzekotasunak.Aipagarriena egin zaidana da sekulako errespetua

diotela aurretik egin den musikari: denek hitz egingodizute aurretik entzun dutenaz, aurrez izan dituztenfigura musikalez... Eta, azkenik, gurekin alderatuta,abantail bat dute: musika asko entzuten dutela. Be-raien herrietan egiten duten musikaz gain, herrialdearabiarretan egiten dutena eta, globalizazioa dela me-dio, mendebaldetik doakien dena entzuten dute; guk,ordea, soilik mendebaldekoa entzuten dugu.

Emakumeek presentzia handia dute dokumentalo-tan. Musikagintzan, oro har, horrela da?Bai, eta bitxia da, zeren normalean musika gizartearenisla izaten da. Egia esan, harrigarria da emakumeekherrialde horietan duten garrantzia zer nolakoa den.Kontuan izan behar da musika arabiarraren bi figuratotemikoak emakumeak direla, Um Kulzum egiptoa-rra eta Feiruz libanoarra. Herrialde guztietan aurkituditugu emakume musikariak, baina egia da zailtasuneta oztopo asko gainditu behar izan dituztela musi-kagintzan aritzeko. Yemengo dokumetalean, adibidez,zazpi musikari agertzen dira, horietako bi emakumeakdira, eta gainontzekoetan erdiak dira emakumeak. He-

men ea non topatzen dugun horrelako proportzioa.Oraindik gehiago dira gizonezkoak, zalantzarik ez, eta,hemengoa bezala, gizarte matxista da hangoa ere,baina musikarien artean parekotasun handia dago.

Musika da ardatz nagusia, baina dokumentalek as-pektu zabalagoa dakarte. Errealitate musikala era-kusteak ezinbestean dakar aspektu sozial eta poli-tikoak aipatzea?Dudarik gabe. Musikaren ingurukoa da dena bainalan on bat egin nahi bada denetarik jakin behar da,eta batez ere, historian zehar herrialde horietan zergertatu den jakin behar da. Musikari gehienek minegiten dienaz edo samintzen dienaren inguruan hitzegiten dute. Horregatik nik beti hitz egiten dut “mu-sika mapez”, azken finean, inguruneak beti duelakoeragina sortzailearengan. Hori dela eta, asko landudugu alde bisuala: Musikari bakoitzak dokumentalbakoitzaren kapitulu bat osatzen du, baina beraienmusika eskaintzeaz gain, non bizi diren, herri eta hi-riak nolakoak diren, norekin elkartzen diren, zer no-lako giroan mugitzen diren ere erakutsi nahi izandugu. Azken finean, musikari buruz hitz egiteko as-pektu sozial eta politikoei ere begiratu behar zaielako.Musika lan bat egitera joan naiz, baina gizartearenikuspegi zabala ekarri dut bueltan.

Zu handik itzuli eta iraultza lehertu da herrialde as-kotan. Ez duzu uste dokumentalek balio erantsi bathartu dutela egin dituzun unean egiteagatik?Dudarik gabe. Orain balio politiko handia hartu dute,izan ere, iraultzaren aurreko herrialde arabiarretakomapa musikala dira. Orain dagoeneko ezer ez da ber-din. Hala ere, konbentzituta nago aurrez ere interesabazegoela. Izan ere, herrialde hauek albistegietako le-hen lerroan ateratzen dira, orain are gehiago, bainaaurretik ere bai. Eta nola diren kontuak! Ni herrialdehorietatik bueltatu eta altxamenduak eman dira.

Usaindu zenuten halako zerbait gertatu zitekeela?Nabaritzen zen bazegoela herria askatzeko gogoa. Mu-sikaren bidez musikariek kantatzen dutena entzuteabesterik ez dago. Atxiloketak, gartzelaldiak, jazarpenpolizialak, zentsura... eguneroko ogia dira han. Egoerajasangaitzena Egiptokoa zen. Aberastasuna esku gu-txiren artean banatua zegoela begi bistakoa zen, herriaerabat pobetuta zegoen. Kairon bertan, 25 milioi biz-tanletik milioi bat poliziak ziren, horietako asko se-kretuak. Sekulakoak kontatzen zizkiguten herritarrek.Ez bakarrik oprimituta, humilatuta zeukaten herria.Nabaritzen zen zerbait bazetorrela, baina zaila egitenda pentsatzea Mubarak edo Ben Ali bezalako diktado-reak kanporatu behar zituztela.

11zazpika10 zazpika

Lerron gaineanMuguruza ageri daTangerren (Maroko).Ezkerrean, behean,Marokon igarotakobeste une bat, kasuhonetan, Tetouanherrian. Azkenik,goian, Egiptokograbaketako une bat.

Argazkiak: Fermin Muguruza

«Kulturaniztasunahilda dagoeladiote. Horrenaurrean dugunaukera bakarraherrien artekoelkarlana da»

Page 4: Arabiar herrien musika mapak margotuz

Gerora, handik bueltan, internet bidez jarraitu dutdena, orain ere facebook-ari lotuta nago eguneko 24orduetan, izan ere, lagun mordoa egin dugu bertaneta nolabaiteko sare bat eratu dugu. Gertutik jarraituditugu berri oso onak, baina baita oso txarrak ere, horiere esan behar da, hainbat hildako izan dira eta. Beraz,sentsazio nahasi bat dut barnean: alde batetik, gertatudenaren aurrean harridura handia, baina mina erebai; eta noski, poz handia. Baina amorrua ere sentitzendut, ikusita, nola orain arte Mendebaldeko estatuakkonplize hutsak izan diren, nola diktadore horiek ba-bestu dituzten interes propioak defendatzearren.

Aljerian planifikatutako grabaketa kanpoan utzibehar izan zenuten azkenean. Arazorik izan duzuebeste inon grabatzeko?Lanik zailena filmatzeko baimenak eskuratzea izanda. Aljerian ez ziguten grabatzeko baimenik eman etasekulako pena hartu genuen, eta ezinegona eragin zi-gun hurrengo herrialdeetan ere ez ote genituen ara-zoak izango. Hasieratik tentsio izugarrizko errodajeakizan dira. Marokon adibidez, hiru egunez materialguztia bahituta izan zuten Tangerreko aireportuan;Bahreinen klandestinoki aritu behar izan genuen ma-terial guztia kendu zigutelako; Tunisian informazioministeritzari gure datu guztiak eman behar izan ge-nizkion eta egunero gure errodajean izaten ziren po-liziak dena kontrolatzen. Kuriosoa da baina beste he-rrialde guztietan gidari lanak egiten dituen musikariaTunisian perkusionista bat da, ez du hitz bakar batesaten. Adierazgarria izan zen. Benetan adierazpenaskatasuna nonbait bortxatua bazegoen, hori Tunisianzen. Yemenen, adibidez, bertako zerbitzu sekretuek ezzuten sinesten musikari buruzko dokumetal bat ga-rabatzera gindoazela. Konbentzituta zeuden Al Kae-darentzat saio bat egin nahi genuela. Herrialde guz-tietan sekulako ezinegonaz aritu behar izan dugu.

Altxamenduekin Al Jazzera kateak zeresana emandu nazioartean. Zu bertan izan zara lanean. Zer no-lako esperientzia izan da?Munduaz interestuta dagoen edonork badaki Al Jaz-zera zer den, ze helburu dituen eta zergatik dagoenbegi puntuan. Ni neu oso pozik nago kate honentzatlan egin izanagatik. Askatasun osoa eman didate. AlJazzera Documentary katearentzat egin dut lan bainaharreman izan dut Al Jazzera English katearekin, etaesan dezaket hauxe dela momentu honetan dagoenkomunikabiderik interesgarriena, nahiz eta Estatu Ba-tuetako zenbait gunetan debekatuta dagoen oraindik.Prestigio handia dauka, baina gertatzen dena da Eu-ropak dituen interesentzako ez dela komenigarria etabere proiekzioa oztopatu nahi dutela. Pentsa, Baltasar

12 zazpika

Garzon epaileak kate honetako kazetari bat atxilotuzuen eta Granadan dago egun, bertatik ezin irtenda,Bin Ladeni elkarrizketa bat egiteagatik.

Zure ibilbidean beti landu duzu musika fusioa, kul-tur aniztasuna, kulturen arteko topaketak... Musi-ka tresna egokia da zubigintzarako?Zalantzarik gabe. Niri munduko hiritartasunarenkontu hori ez zait batere interesatzen, eta gainera fal-tsukeri bat iruditzen zait. Azken finean, guztiok gaudebizi garen tokiak eta gure jatorriak baldintzatuta. He-rrialde arabiarretan nortasunaren gaineko eztabaidasakonki bizi dute, eta niri, euskalduna izanda, asko in-teresatzen zait gai hori, badakidalako zeinen garran-tzitsua den gure hizkuntza mantentzea eta gure herriabesteekin harremantzea. Kulturen arteko talka eta ten-tsio horiek asko interesatzen zaizkit. Izan ere, bizitzaarte bat bezala ulertzen dut, enkontruen artea bezala,hain justu. Izugarria da beste herriak ezagutzea, etahorretarako lehenengo bidea, nire ustez, musika da.Letrarik ez ulertuta ere musika ulertzen duzulako, ja-rrera bat dagoelako, ahotsak informazio pila ematenduelako. Ahotsaren tonuak esaten dizu tristura da-goen, euforia dagoen, mina dagoen... musika konek-tatuta dago ikusten ez diren elementuekin, sentimen-duekin, azken finean. Sekulako tresna da musika.

Garai onak bizi ditu kulturanizatsunak?Ofensiba politiko gogorra eman da azken urteetanmultikulturalismoaren aurka; Angela Merkelek abia-razi zuen, eta gerora David Cameron, Nicolas Sarkozyeta beste askok babestu dute. Kultur aniztasuna hildadagoela diote. Horren aurrean geratzen zaigun bakarraherrien arteko elkarlana da. Politikariak zubiak apur-tzeko daude, baina gu gaude berriro eraikitzeko. Ho-rrek sekulako poztasuna sortzen du, zubi bat eraikieta zeharkatzen duzunean sentitzen duzun sentsazioaitzela delako. Bide hauek jorratzeak erakusten du ba-direla alternatibak beste mundu bat eraikitzeko. Bainahorretarako, gizarte ezberdin bat eraikitzeko, funtsez-koa da elkar ezagutzea. Horretarako bidea ematendute dokumental hauek. Zeren matxinaden berri ema-ten duten kate informatiboek ez diote espaziorik es-kaintzen kulturari, eta kultura da, hain justu, herriakezagutzeko tresna baliagarriena.

Autogestioa, auzolana, independentzia artistikoa,pozizio politiko argia… Musikari bai, baina ekin-tzaile ere izan zara.Nik egiten dudan guztian dago jarrera kontrario batmomentuan indarrean dagoenari errefusa erakusteko.Baina ez naiz mugatu kontra egitera, alternatibak ereeskaini izan ditut beti. Sinestuta nago dugun sistema-

13zazpika

Rabateko (Maroko) musikariekin egindako hitzorduaageri da goiko irudian. Lerron gainean, ezkerretik

eskubira, Sudan, Siria eta Kuwaiten egindakograbazioetako hiru argazki.

Argazkiak: Fermin Muguruza

Page 5: Arabiar herrien musika mapak margotuz

nemalditan… Asko gustatzen zait zinema mundua. Etahamaika dokumental grabatu ostean, ondo ikusi dutnire burua zuzendari lanetan. Gidari lanak egiten le-hen ere aritua naiz: Musika taldeetan, disketxe pro-pioa sortzen, grabaketa lanetan... dokumentaletan horiguztia isladatzen da, kontzentratuta, nolabait esatea-rren. Horrez gain, jendeari barrenean duena ateraraz-teko behar den gaitasuna ere badudala uste dut.

Dokumentalek zein ibilbide egitea nahiko zenuke?Dagoeneko hasi dira emititzen Al Jazzera Documen-tary katean, baina Al Jazzera English katean ere emiti-tuko dira apirilaren 26tik aurrera, ingelesezko azpiti-tuluekin. Nere ilusioa Euskal Telebistan emititzealitzateke, baina momentuz ez da inor nirekin harre-manetan jarri, beraz ez dut uste interesik dagoenik.Danimarkako Telebista Nazionalean emitituko direlabadakit, eta gero, beste aukera posible bat zine jaial-dietara bideratzea litzateke. Bilduma osoa ez dut uste,baina dokumentalen bat eskainiko da ziurrenik Do-nostiako Zinemaldian. Horrez gain, aurten, Mexikon,Londresen eta Bartzelonan egingo diren zenbait jai-laditan ere izango naiz ziurrenik.

Zein izango da zure “next station”? Diskorik ez daizango momentuz?Horrelako proiektuetan sartzeak oztopatzen du, ha-labeharrez, sorkuntza musikala. Aurten ez da posibleizango, baina datorren urte amaierarako gustatuko li-tzaidake beste diska bat ateratzea. Zuzeneko diska bategiteko ere gogoak ditut. Ikusi beharko da gorputzakaguantatzen didan... •

15zazpika

ren aurka borrokatu beharra dagoela, zeren sistemahau bukatuko da nozbait, nahi ta nahiez. Merkatu eko-nomia oinarritzen den zutabeen aurka borrokatu be-har dugu, eta are gahiago alternatibak izanda, zerenalternatibak egon badaude: komunitatearen artekoelkartasuna, auzolana, elkarlana... eta gero, dudarikgabe, beste sistema batzuk eraikitzea. Nik beti esanizan dut komunista naizela, baina onartzen dut as-matu beharko litzatekeela beste moduren bat komu-nismoaren gidoia praktikan jartzeko. Sistema horren aurka borrokatzeko badaude fun-

tsezko bi gai, Euskal Herrian asko eztabaidatu direnakgainera: ekologia eta nortasun kulturala. Horrez gain,auzolana, autoekoizpena... horiek dira munduak besteera batera funtzionatu ahal duela erakusten dutenadibideak, eta nik kulturan aplikatu dut hori: musikanaurretiaz eta dokumentalgintzan orain. Izan ere, ba-dakit kulturak sekulako balioa daukala, badakit mu-sikariok jendea formatu ere egiten dugula, pedagogialana egiten dugula, eta beste hainbeste dokumental-gintzak. Horretan ari naiz azken aldian buru-belarri.

Ikus-entzunezkoekin harremana aspalditik dator-kizu. Zer moduz sentitzen zara zuzendari lanetan?Ikus-entzunezko mundua hasieratik egon da oso pre-sente nire ibilbidean. Kortaturen garaian hasi ginenbideoklipak egiten eta gero, Negu Gorriak-ekin, osogarbi ikusi genuen ikus-entzunezkoen belaunaldiageurea zela eta ez genuela pasatzen utzi behar. Osokontziente ginen zer nolako lanabesa genuen esku ar-tean. Azken urteetan egin ditudan ia gauza guztiakgrabatu ditut, epaimahaikide ere izan naiz hainbat zi-

14 zazpika

Dokumentaletanpresentzia handia dute

emakumeek. Goian,Muguruza eta Yemengoemakume musikari bat

ageri dira. Eskuinaldean,Tunisiako Carthagueherrian, Muguruza

beste emakumeprotagonista batekin.

«Bizitza artebat bezalaulertzen dut,enkontruenartea bezala;eta musikasekulakotresna dahorretarako»

Argazkia: Conny Beyreuther