Araba Euskaraz - Berria Araba Euskaraz Egitaraua b 2-3Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta...

download Araba Euskaraz - Berria Araba Euskaraz Egitaraua b 2-3Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta informazio

of 8

  • date post

    03-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Araba Euskaraz - Berria Araba Euskaraz Egitaraua b 2-3Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta...

  • Araba Euskaraz Egitaraua b2-3

    Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta informazio praktikoa

    Erreportajea b4

    Sortzetik beretik zailtasunak izan dituen ikastola baten historia

    Elkarrizketa b6-7

    Saioa Urizar, Argantzon ikastolako zuzendaritza taldeko kidea

    JU A

    N A

    N R

    U IZ

    / F

    O K

    U

    Hirugarrena Trebiñun

    Hamabost urtean 0-5 urteko zikloa eskaini du Argantzon ikastolak, baina Lehen Hezkuntzara zabaldu nahi dute eskaintza. Helburu

    horrekin antolatu dute Araba Euskaraz,

    hirugarrengo aldiz.

    Testuak: Eider Goenaga

    2018ko ekainaren 16a

  • BERRIA

    Larunbata, 2018ko ekainaren 16a2 b Araba Euskaraz

    G asteiztik heme- zortzi kilome- trora, Arabaren bihotzean dago Trebiñuko es- kualdea. Hala

    ere, hemendik oso urrun dauden baina asko agintzen duten ba- tzuek diote gure herria ez dela Araba». Araba Euskaraz-en aur- kezpen testutik ateratako hitzak

    dira horiek, Argantzon ikastolako umeen izenean sinatutako idatzi- tik jasotakoak. Izan ere, Argan- tzon ikastolak antolatuko du aur- ten ere Araba Euskaraz; Trebiñu- ko Konderriko ikastola bakarrak antolatzen duen hirugarrena izango da biharkoa. «Araba Euskaraz guztiek dute

    berezitasunen bat, eta, aurtengo- ak, zer esanik ez. Gaztela eta Le-

    ongo administraziopean dagoen lurraldean ospatuko da, euskara- ren ofizialtasuna ukatua dagoen lurraldean, arabar izaera ukatu- rik duen lurraldean», jarraitzen du testuak. Horregatik, aurtengo Araba Euskaraz-en helburu ba- karra ez dela ekonomikoa diote antolatzaileek. «Aldarrikapen eguna izatea nahi dugu». Eta jaiari begira, eta aldarrika-

    pena ahaztu gabe, lelo esangura- tsua aukeratu du Argantzon ikas- tolak: Irrikitan. «Irrikitan gaude Trebiñuren eta Arabaren fikzioz- ko muga astun hori desager da- din; irrikitan, euskaraz ikasi eta bizitzeko; irrikitan, ikastolaren egoera behingoz egonkortzeko; irrikitan, ikasteko modu berriak abiatzeko...».

    Egitarau berritzailea Gaur aldarrikapen horrekin bat egitera deitu dituzte euskaltzale- ak. «Gure ikastola txiki-txikia da, 42 haur eta zazpi irakasle baino ez ditu, eta, badakizue, txikia denak askotan laguntza handia behar izaten du». Argantzunera joan, hango egoera ezagutu, eta lagun- du nahi duten guztientzat jai egi- tarau oparoa atondu dute antola- tzaileek, eta hainbat berritasun ere sartu dituzte. Besteak beste, jai xumeagoa

    egiten saiatu direla azaldu dute antolatzaileek. Hiru gune baino ez dira izango, eta ibilbidea ere motza da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi egitaraua eskasa- goa denik. Berritasunen artean, gazteentzako gunea kendu dute; baina, gazteei begirako egitaraua osatzeko, kontzertuak —La Pulga, Libe, Glaukoma eta Arabako talde berrien kontzertuak— izango dira bigarren gunean, eta DBHko ikasleen Erronka ere gune berean egingo da. Beste bi guneetan ere egingo di-

    tuzte Erronkak. Lehen gunean, ikastolako zelaian, Umeen Hiria jarriko dute, eta hor 3-7 urte bi- tarteko umeek egingo dute Erronka. Horrez gain, ikastolaren funtzionamendua kalera aterako dute, eta, Francesco Tonucciren filosofiari jarraituz, zortzi espe- rientzia gune ipiniko dituzte haien gozagarri. 0-2 urteko ume- entzat ere jolas gune berezia ipini- ko dute Umeen Hirian. 8 eta 12 urte arteko umeek hi-

    rugarren gunean egingo dute Erronka. «Diseinatutako probak fisikoagoak izango dira, eta talde- ka egin beharrekoak». Jaiari 10:00etan emango zaio

    hasiera, eta egun osoan izango di- ra ekitaldiak, 19:00 arte. Argan- tzunera joateko garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute antola- tzaileek. Gasteiztik Argantzunera joateko tren bereziak izango dira, 10:00etan eta 11:15ean, eta Te Llevamos konpainiak ere jarri ditu autobusak Gasteiztik (09:30ean eta 10:30ean), Donos- tiatik (09:00etan) eta Bilbotik (08:30ean). Autoan joaten dire- nentzako aparkalekuak ere pres- tatu dituzte ibilbidetik hurbil. Argantzon ikastola egoera eko-

    nomiko larrian dago, baina anto- latzaileek ohartarazi dute aurrera begira dagoen ikastola dela eta aurrera egiteko guztien laguntza beharko dutela. Araba Euskaraz- en ateratzen den etekina Lehen Hezkuntzako zikloa martxan jar- tzeko erabiliko dute.

    Gaur egingo dute Araba Euskaraz jaia, Argantzonek antolatuta, Trebiñuko ikastola bakarrak. Lehen Hezkuntzako zikloa martxan jartzea dute helburu, aldarrikapena ahaztu gabe.

    Hazteko ‘irrikitan’

    Argantzon ikastolako umeak, aurtengo Araba Euskaraz-eko bideoklipa grabatzen. ARGANTZON IKASTOLA

  • Araba Euskaraz b 3 BERRI A

    Larunbata, 2018ko ekainaren 16a

    r az eta

    atzhizkuntzaz ardure aen gar

    S

    S

    S

    S

    S

    S

    P

    P

    P

    Sarrerak

    P Parkinak

    1

    2

    3

    Argantzun

    Frontoia

    Ikastola

    Plaza

    Ib ilb

    id e o

    so an

    , 11:30etik 13:30era: Pirritx, Porrotx eta Bonberenea txaranga, kalej iran (

    1go gun

    ean ha

    sit a).

    Araba euskaraz, Argantzunen

    1 Herria

    Arabako Herri Arteko Pilota Txapelketa.

    Finala.

    Pilota tailerrak, Arabako Pilota.

    Federazioaren eskutik.

    10:00

    16:00

    3 Bihotza

    Dantza. Kaiku.

    ‘Kaikutxo’ ipuina.

    Erronka. LHko 2. eta 3. zikloak.

    Algara dantza taldea.

    3zpa4.

    Dantza. Kaiku.

    ‘Kaikutxo’ ipuina.

    Dantza. Kaiku.

    ‘Kaikutxo’ ipuina.

    Irrien Lagunak. ‘Ane eta piratekin parrandan’.

    10:00

    11:00

    11:00

    11:30

    13:00

    14:00

    14:30

    15:30

    16:30

    16:00

    2 Hizkuntza

    Erronka. DBHko ikasleentzat.

    La Pulga. Kontzertua.

    Arabako talde berrien kontzertua:

    Orbana, Trago Bakoitzean, Nakba eta Duluth.

    Libe. Kontzertua.

    Glaukoma. Kontzertua.

    10:00

    11:30

    13:00

    15:30

    17:00

    Frontoia

    Hasiera ekitaldia.

    Umeen Hiria eta HHko eta LHko

    lehen zikloko umeen Erronka.

    Big Band Berri.

    Bertsolariak.

    ‘Pon ta Pa’ antzerkia.

    Azido Folkloriko. Dantza plaza.

    10:00

    11:00

    13:00

    15:00

    16:00

    18:00

    Ikastola

    Erronka. Dantza proba.10:00

    Plaza

  • T rebiñu eta Argantzun- go umeek, 2003ko urriaren 27ra arte, ez zuten euren eskualde-

    tik atera gabe euskaraz ikasteko aukerarik. Gaztela eta Leongo ad- ministraziopetik irten behar iza- ten zuten, Araba ofizialeko ikas- tola edo eskoletara joateko. Egun hartan, baina, egoera aldatu egin

    zen: Argantzon ikastola jarri zu- ten martxan, konderriko umeei euskaraz ikasteko aukera emate- ko. 0-2 urteko 11 ikasle eta bi ira- kasle izan ziren aitzindariak; gaur egun, 0-5 urteko 42 ikasle eta zaz- pi irakasle dira. 60 metro koadro- ko gela bakarra zuten hasieran; gaur egun, 2006an inauguratuta- ko eraikinean ari dira lanean.

    Proiektu horren lehen harria jartzeko, 2001. urteari begira jarri behar da. Urte horretan itxi zuten Argantzungo eskola (Gaztela eta Leongo administra- ziopean zegoena), eta urte bere- an Araba Euskaraz antolatu zuten Argantzunen. Hazteko erein izan zen jaiaren leloa urte hartan, eta orduan ereindakoa-

    ren fruitua da gaur egungo ikas- tola.

    Araba Euskaraz egin eta bi urtera jarri zuten martxan ikas- tola, baina ez zuten eraikin pro- piorik eduki 2006ra arte. Eraikin hori ordaintzeko, bigarren aldiz antolatu behar izan zuten Araba Euskaraz 2007an, Garenaren jostun lelopean.

    Bigarren Araba Euskaraz har- tan, antolatzaileek azpimarratu zuten Argantzon ikastolaren egoera larria zela, eta euren ego- era egonkortu beharra zegoela. «Borondate politikoa behar da, eta ausardia pixka bat ikastola hau aurrera ateratzeko. Lau urte pasatu dira [martxan jarri zene- tik], eta bada garaia behingoz finantzaketa egonkor bat izan dezan ikastola honek», esan zuen Ekaitz Lotina zuzendariak 2007an. 11 urte geroago, ordea, egoerak bere horretan jarrai- tzen du. Ahaleginak egin izan dituzten arren, Gaztela eta Leongo administrazioak argi utzi die ez duela euskarazko hezkuntza lagunduko, eta han- dik ez dute euro bakar bat jaso- tzen; Eusko Jaurlaritzak ere, Gaztela eta Leongo helegite bat tarteko, ezin du beste lurralde bateko ikastetxe bat diruz lagundu, eta hortik ere lagun- tzarik ez. Hala, beraien heldule- ku ekonomiko ia bakarra Ikas- tolen Elkarteko elkartasun kutxa da, eta irakasleak «gerri- ko estutze kroniko batean mur- gilduta» daudela diote.

    Txikia izatearen ajeak Premia ekonomiko horren eta eskola txikia izatearen ondorio- ak pilatu egiten dira Argantzon ikastolan. Irakasle izan, telefo- noa hartu, jantokiko begirale izan, hondatzen diren altzariak konpondu, haur bati fardela aldatu, gurasoei oharra idatzi, jantokiko mahaia prestatu, ikas- tola margotu, diru kontuak era- man... Horiek guztiak eta gehia- go egin behar izaten dituzte Argantzon ikastolako zazpi ira- kasleek egunerokoan. Eta, urte hauetan guztietan, funtziona- mendu propioa, eredu pedagogi- koa eta hezkuntza metodologia ere findu dituzte; esperimenta- zioan eta mugimenduan oinarri- tutako ikaskuntza, beharrizan emozionalen errespetua, eta autoestimuaren eta autonomia- ren lanketa dira Argantzon ikas- tolaren hezkuntza ereduaren ezaugarri, baita adin guztietako haurrak nahastea ere.

    Baina ikastolako irakasle eta gurasoek ez dute bertan gozo egin nahi, eta, 2001ean ereinda- ko landare hark hazten eta frui- tuak ematen jarrai dezan, Araba Euskaraz antolatu dute hiruga- rrengoz. Helburua 5 urtetik gorako haurrek Argantzon ikas- tolan ikasten jarrait