APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean...

8
LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA 2011ko apirila • 31 zenbakia APIRILA BERO, NEGUA GERO

Transcript of APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean...

Page 1: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA2011ko apirila • 31 zenbakia

APIRILA BERO, NEGUA GERO

Page 2: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

BBK BIZIKLETA EGUNA LAUKIZEN

Pasa den martxoaren 20an, mendi bizikleta gustoko zutenek hitzordua zuten Laukizen. Ume zein nagusi piloa hur-bildu ziren eta ibilbidea egin ondoren hamaiketako goxoa izan zuten. Ondo merezita!

Laukizko Gaztedi sokatira taldeak 2011ko abuztuan, urrezko ezteiak ospatuko ditu.Ezaguna da Sokatira talde honek urte luze hauetan zehar lortu duen guztia: Bai Europa Mailan, Bai Munduko Mailan, hainbat txapelketa irabazi edo dominaren bat lortu dute.Baina urteurren hau behar bezala ospatzeko, nazioarteko lehiaketa antolatu dute 2011ko abuztuaren 6 eta 7rako. Lehiaketa honetan euskal talde guztiek hartuko dute parte Europako talde onenekin ba-tera; besteak beste, gaur eguneko munduko sokatira txapelduna. Guztira, hemezortzi talde inguru izango dira. Hau dela eta, pasa den urtetik buru belarri dabiltza taldekide eta herriko guztiak finantzazio bila eta hainbat herri bazkari antolatu dituzte, ohikoa den loteria, etabar.Beraz, laguntzerik baduzue, e-mail honetara idatzi dezakezue [email protected]

Zorionak eta zorte on!!

Gaztedi,50 urte

LAUKIZ • MARURI-JATABE 2

Page 3: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

ZUHAITZ EGUNA 2011Pasa den martxoaren 20an zita bat genuen Maruri-Jataben Zuhaitz eguna ospatzeko. 2011ko hau sei-garren ediziora heldu gara jadanik. Ohikoa denez, aurreko urtean (2010ean) jaiotako ume bakoitzeko, haritza landatzeko aukera ematen zaie gurasoei.

Aurten ea urtero agertzen den gonbidatua ez da agertu : EURIA, beraz, lasai egin ahal izan genuen bidea Elexpururaino eta ez zen presarik egon zu-haitzak landatzeko. Aurten 11 ume, 11 haritz ge-hiago landatu dira (apurka-apurka betetzen ari zaigu lurzatia).

Guraso guztiak, banan-banan hurbildu ziren prest zeuden zuloetara, zuhaitza landatzeko (batzuk la-guntzagaz, beste batzuk ez, hori bai hori estiloa!!).

Amaitzeko Mailuki tabernara hurbildu ginen guztiok diplomak banatzeko eta hamaiketakoa dastatzeko.

Datorren urtean berriro, martxoan berriro izango dugu zita zuhaitz gehiago landatzeko.

MARIO FERNANDEZ, MARURI-JATABENPasa den martxoaren 3an, BBKko presidentea den Mario Fernandez, Maruri-Jatabeko Kultur Etxera hurbil-du zen. Nahiz eta gai nagusia Krisialdi ekonomikoa izan, Euskadi, Bizkaiko ekonomiaz, eta kutxen etorkizu-naz mintzatu zen. Jende piloa bertaratu zen (50 lagun baino gehiago) berari entzuteko eta ge-hienak behintzat pozik atera ziren, Mariok oso argi hitzegin baizuen. Galderak egiteko aukera ere egon zen. Amaitze-ko, herriko produktuak, (ahuntz gazta eta txako-lina ) dastatu ahal izan zi-tuzten bertaratutakoek.

LAUKIZ • MARURI-JATABE3

Page 4: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

Zer da “Pilates”?Lehen Mundu Gerran Joseph Pilates fisiote-rapeuta alemaniarrak, soldadu lesionatuak birgaitzeko hainbat ariketa mantso eta kon-trolatuek osaturiko metodoa asmatu zuen. Bera preso harturik, denboran zehar indarra, erresistentzia eta malgutasuna buru-kontro-larekin konbinatzen zituen gimnasia meto-do hura bere buruari aplikatu eta beste 500 ariketa erantsi zizkion. Handik urte batzuetara fisioterapeuta honen gimnasia-taulak, ariketa psikikoen laguntzaz, (batez ere, sorbalda edo bizkarra lesionatua zuten eta, ornoekin bate-ra, morala ere sendatu eta osatu behar zuten) atleten entrenamenduetan aplikatu ziren. Gaur egun metodo hau Laukizen lantzeko aukera ere badugu. Herriko gimnasioan asteazkenero gero eta lagun gehiago hurbiltzen gara metodo honen onurez gozatzeko... eta esan behar da, emaitzak hasieratik nabaritzen direla, honek suposatzen duenarekin!!.Gure irakaslearen arabera, Rebeca Sanchez, ariketa mota hau adin guztietarako egokia da. Bere ustez, Pi-lates metodoak eskeini dezakeen guztia ez da oso ondo ezagutzen eta benetan honetaz dakien jendeak zabaldu eta ezagutarazi beharko luke. Bera oso pozik dago Laukizko taldearekin, denok ondo barneratu dituztelako Pilates-en printzipioak: buru kontrola eta osasun fisikoa.

LAUKIZKO GAZTEAKSAGARDOTEGIRA BERRIRO

Aurten ere, Laukizko gazte batzuk Mungiako Dantza taldekideekin batera Gipuzkoako sagardotegi batera joan ziren. Badirudi primeran pasa dutela dantzan eta kantetan, bestela begiratu argazkiei!!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 4

Page 5: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

KANTETANIragarkiak zioen bezala, “ez gara abesbatza baina abes-tea gustatzen zaigu”, “Badakizu musika baina letra ez?” Horrelakoa ere, zure kasua bada, oraindik garaiz zabiltza “Kantetan” hasteko. Hamabost egunetik behin gutxigo-rabehera, martitzenetan 19.00etatik 20.00etara, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean, betiko abestiak, herri abestiak eta zuk gustoko dituzun abestiak ikasteko aukera ema-ten dizuegu. Helburua, abestiak ikasteaz gain, elkarre-kin ondo pasatzea da, eta ondo baino hobeto pasatzen dugu!! (barreak behintzat ez dira falta).

Gogoratu ez dela behar izena ematea, beraz ondo ba-datorkizu, hona hemen hurrengo zitak:

• apirilak 2• maiatzak 3• maiatzak 17

Proba egiteko gogorik?? Seguru baietz!!

JOSTAILUAK BAI, PLANETA HOBEA ERE BAI

Otsailaren 18tik martxoaren 18ra Klima al-daketa kontrako kanpaina burutu da Maruri-Jataben. Jostailuak berrerabiltzeko batzeaz gain hainbat ekintza egin dira: “Ametserrotako magoak “ ipuinaren aurkezpena, R5 maskota-ren aurkezpena, jostailuak konpontzeko taile-rra, amamekaz jolasean, sukaldaritza jasanga-rria... Ekintza hauek guztiak egin ahal izateko jende askoren partaidetza ezinbestekoa izan da eta hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu berriz.

Aurten jaso diren jostailuak ( 300 inguru ) Ca-ritasen esku jarriko dira, Koopera sare barruan sartzeko. Jostailuen bidaia Etxebarrin hasten da, bertan nola dauden egiaztatu ondoren, sailkatu, higienizatu, apurtuta egon daitezkeen zatiak konpondu eta bizitza berri bat ematen zaie.

Edonork eros ditzake bigarren eskuko produktu hauek. Baliabide nahikorik ez dutenek berriz, ordaindu be-harrean, txartela ematen dute. Irabazi asmorik gabeko prozesua da. Jostailuek badute prezioa bai gauza guztiek balorea dutelako baita aipatu den prozesu osoak ere.

Koopera sareak laneratzeko arazoak dituztenei laguntza ematen die, gizarte esklusio arriskuan daudenei en-plegua ematen. Gaur egun, 160 lagun baino gehiagok aurkitu dute lana ekimen honi esker.

LAUKIZ • MARURI-JATABE5

Page 6: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

ReziklontziArrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Lau-kiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka herriek osotzen duten Uribe Butroe Zerbitzu mankomunitateak “Reziklontzi” Zabor edukiontzien arte lehiaketa antolatu zuen. Ekintza honen bidez hondaki-nak jasotzeko sistema selektiboaren eta birziklapenaren beharraz kontzien-tziatu nahi du. Horrez gain herritarrei hiri-artea hurbildu nahi die. Guztira 30 proposamen aurkeztu ziren eta haieta-tik 7 aukeratu Maruri-Jatabeko proba-

lekuan paperean azaldutakoa edukiontzietan islatzeko. Leku guztietatik jaso ziren proposamenak baina ba-tek bakarrik irabazi: Tenerifetik etorritako ikasle bat artelana izan da 2.000 €ko saria lortu duena!! Irabazleak, Guek Dominguez izenekoak “Homo Reziklus” izeneko proposamena aurkeztu eta margoztu zuen.7 edukiontzi horiekin kale erakusketa egingo da Uribe Butroe Mankomunitateko herrietan zehar.Lehenengo herria Maruri-Jatabe izan da. Bertan egon baitira martxoaren 21 arte. Martxoaren 29an Laukize-ra helduko dira (Gaztedi Plazara hain zuzen) apirilaren 4 arte. Gainera, apirilaren 3an, domeka, “Cartoones”- kartoia berrerabiltzeko tailerrak egongo dira umeentzako 12.00etatik 13.30etara.

Hurbil zaitezte eta ikusi, ikusgarriak dira eta!

INAUTERI TAILERRAAurreko urteetan bezala eta inauteriak zirela aprobetxatuz, tailer berezi bat antolatu zen bai Laukizen bai Maruri-Jataben martxoaren 7an Laukizen eta 8an Maruri-Jataben. Iaz Mundaka herrira ekarri bagenuen, aurten Arabaraino joan gara, Laudioraino hain zuzen. Lehendabizi, bildu ginen mozorroa egiteko. Lau-dioko pertsonaia nagusia “sorgina” izanik, edonon ikusi ahal izan genituen sorgin txanoak!!. Behar bezala amaitzeko, azkari bereziaz gozatu ahal izan genuen (txokolatezko iturria eta guzti izan ge-nuen!!). Herri bietan pilo bat jende bildu zen eta bai umeak bai gurasoak animatu ziren ekintza honetan partehartzera.

LAUKIZ • MARURI-JATABE 6

Page 7: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

IRAKURZALETASUNASUSTATZEKO PROGRAMA

Zenbait urte pasa dira jadanik programa hau martxan jarri genuenetik. Asko eta asko izan dira hilabete hauetan zehar burutu diren tailerrak, beraz 2011 ezin zen ezberdina izan!! Bueno apur bat bai, zeren eta aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma-ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten ipuin kontalari saio banarekin.Esan dezakegu beraz, horretan dihardugula eta aurrera jarraitzeko asmoa badugula, jendearen partai-detza aurrera doan heinean behintzat. 2011n zehar, urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitartean, Euskara Zerbitzuak herri bietako liburutegiekin batera, irakurzaletasuna sustatzeko programari ekingo dio. Hiru saio iragan dira jadanik, baina gehiago etorriko dira hurrengo hilabeteetan, beraz, erne egon eta ez galdu aukera!!Liburuak interesgarriak dira, ekintzak ere bai eta gainera herriko ume eta guraso guztiak biltzeko eta hitze-giteko aukerak sortzen dira honela... zer gehiago eska dezakegu?

LAUKIZ • MARURI-JATABE7

Page 8: APIRILA BERO, NEGUA GERO - Laukiz · aurten indarrez hasi ginen urtarrilean (beste urte batzutean otsailean hasi gara eta) bai Laukizen, bai Ma- ruri-Jataben, umeek hain gustuko duten

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera

ALE HONETANPARTE HARTU DUTE

MARIA FERNANDEZGEMA LARRAZABAL

ARGIÑE UGARTETXELO GALARRETA

SAIOA SANZ

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

ABESTUGEUGAZ

Korrika 17 (Gose taldea)Mingain zorroztuak ginen

Zuri, hori, berde eta gorri ginen

Barakaldon beterano ginen

Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen

Enpresari eta sindikatu ginen

Lesbiana, hetero, gay ginen

Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!

Pausoz pauso, gelditu barik

Pausoz pauso, maitatu, ari…

Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?

Beldurtuta, nekatuta ote zinen…

Trena pasa da ta zu begira hemen

Ukabila ginen eta hitza ginen

Euskalakari izango gara!

AGENDALAUKIZ. Liburutegiko programa- APIRILAREN 1ean (ostirala), 17:00etan: Udaberria- APIRILAREN 15ean. Liburuaren eguna. 16.30etatik 18.30etara, Liburuak trukatu.- MAIATZAREN 6an (ostirala), 17:00etan: Liburuetan barrena.- EKAINAREN 3an (ostirala), 17:00etan: Liburutegi murala.

MARURI-JATABE: Liburutegiko programa- APIRILAREN 8an (ostirala), 17:30etan: Udaberria- APIRILAREN 15ean. Liburuaren eguna. 16.30etatik 19.30etara, Liburuak trukatu.- MAIATZAREN 13an (ostirala), 17:30etan: Liburuetan

barrena.- EKAINAREN 10ean(ostirala), 17:30etan: Liburutegi murala.

UDALEKUAK LAUKIZEN ETA MARURI-JATABENNorentzat: 4-12 urte bitarteko neska mutilentzakoNoiz: Ekainaren 1etik uztailaren 29ra bitartean.Ordutegiak aukeran: 9etatik 14etara ala 10etatik 14etara.Izena emateko epea maiatzaren 24an hasiko da bai Lau-kizen bai Maruri-Jataben.

ZINEA EUSKARAZMaruri-Jatabeko Euskara Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritza-ren laguntzarekin hiru pelikula eskeiniko ditu:- Martxoak 25, barikua: “Kristobal Molon” (umeentzako).

18.00etan Kultur Etxean- Apirilak 1, barikua: “Ahatetxo itsusia eta ni” (umeentza-

ko) 18.00etan Kultur Etxean- Apirilak 14, eguena: “Checkpoint Rock” (gazte eta nagu-

sientzako) 19.00etan Kultur Etxean.

LEHIAKETAK- Laukizko Argazki Lehiaketa. Maiatzaren amaieran atera-

ko dira oinarriak baina hasi zuen kamerak prestatzen her-riko lekurik politenak islatzeko. Sari interesgarriak!

- Maruri-Jatabeko Jai Kartel Lehiaketa. Ekainaren ha-sieran aterako dira oinarriak. Nagusi eta txikientzako sariak. Erne egon!!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 8