“Ta bitartean gabon gauean Olentzero dator gurdi … 2010...Olentzero dator gurdi gainean...” L...

8
“...Ta bitartean gabon gauean Olentzero dator gurdi gainean...” L A U K I Z e t a M A R U R I- J A T A B E k o E U S K A R A Z E R B I T Z U A 2010ko URTARRILA - 26 zk.

Transcript of “Ta bitartean gabon gauean Olentzero dator gurdi … 2010...Olentzero dator gurdi gainean...” L...

“...Ta bitartean gabon gaueanOlentzero dator gurdi gainean...”

LA

UKIZ eta MARURI-JATABEko EUSKARA ZERBITZUA

2010ko URTARRILA - 26 zk.

2 - eUTSI!2 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE

ASTEBURU KULTURALA LAUKIZEN Ohikoa denez, urriaren 23, 24 eta 25ean ospatu genuen Laukizen asteburu kulturala. Aurten egun bat gehiago izan dugu zeren eguraldi txarra dela eta ezin izan genuen egin irailaren 22an kotxe gabeko eguna. Hori dela eta, barikuan hasi ginen txirrindula martxa eta txokolatearekin baita bizikletaren zozketa ere. Zapatu goizean Atxispe inguruak prest zeuden umeentzako joku ezberdinekin baita tailerrekin ere. Eguraldiak ere lagundu zuen eguzki ederra atera baitzen goiz-goizetik. Arratsaldean tailerrak eta jokuez gain, txotxongiloak eta pailazoak izan genituen. Domekan berriz, nagusientzako ekintzak prestatu ziren: Bertso triki poteoa goizean “Zazpi astoren gainean” eta arratsaldean antzerkia euskaraz izan genuen lehe-nengo aldiz Atxispen. Loli Astorekak eta Iñake Irastorzak “Ezker-eskuma” antzezlana aurkeztu ziguten ber-tan bildutakoen gozamenerako.

3 - eUTSI!3 - eUTSI!LAUKIZ • MARURI-JATABE

Pasa den azaroaren 20an, barikua, Kirol ezberdinen pertsonaia eza-gunak bildu ziren Maruri-Jatabeko Kultur Etxean gaur egungo ki-rol ezberdinen egoeraz mintzatzeko. Arratsaldeko 7.30ak inguruan Joxean Figueroa, Koldo Agirre, Alvaro Gonzalez de Galdeano, Ruben Perez eta Herri Torrontegi, prest zeuden saskibaloia, futbola, txirrin-dularitza eta motoziklismoaz hitz egiteko. Nahiz eta kirol bakoitzaren egoera ezberdina izan (batzuk gehiago praktikatzen dira besteak bai-no ala baliabide ezberdinak izaten dituzte) denok azpimarratu zuten gauza bera: gaur egungo gazteen desmotibazioa batez ere edozein kiroletan profesionala izateko “sufritu” behar dela ikusten dutenean. Argi dago esfortzu barik eta lan egin barik ez dagoela ezer lortzerik baina egungo gizartea, baloreak eta heziketa beste leku batetik doaz eta askotan zaila izaten da benetako profesionalak ateratzea. Mintzal-di polita eta entretenigarria amaitzeko, aurreko astean antolatutako Futbito Txapelketaren sari banaketa izan zen.

Gehienok jakingo duzuen moduan, pasa den urriaren 30ean aurkeztu zen “Maruri-Jatabe: bizimodua eta ohiturak” izeneko liburua. Ez dugu berriro kontatuko beste leku askotan agertu dena ( Maruri-Jatabetik aldizkarian, egunkarie-tan...). Bakarrik azpimarratu nahi dugu bi urteko lana bildu dela liburu eta Dvd horretan eta lan hau aurrera eramateko Labayru ikastegiaren lanaz gain, herriko auzoko askoren denbora ezinbestekoa izan dela. Batzuek beren istorioak kontatu dituzte, beste batzuek berriz aintzineko argazkiak aurkitzeko “etxeko artxiboak” arakatu behar izan dituzte. Horretaz gain bakoitza nor zen eta gutxi gora behera zein urtetan zegoen aterata jakitea ez da bat ere erraza izan. He-men ere guztion lana behar beharrezkoa izan da (alkatea, zinegotziak eta udal langileak, familiartekoak...) eta denon artean lan txukuna eta polita lortu dugulakoan gaude. Harro sentitzeko aitzakia dudarik gabe eta betiko geratuko dena. Beraz, era batez edo besteaz liburuak argia ikusteko lagundu duten guztioi Zorionak!

KIROL MAHAIA KULTUR ETXEAN

MARURI-JATABE:BIZIMODUA ETA OHITURAK

4 - eUTSI!4 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE

SAN MARTIN JAIAKLORE JOKOAK

5 - eUTSI!5 - eUTSI!LAUKIZ • MARURI-JATABE

Urria eta azaroan zehar, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako lagun batzuk bildu gara Maruri-Jatabeko Kultur Etxean as-tean behin, argazkigintza ikastaroa egiteko. Nahiz eta batzuek besteek baino gehiago jakin, denok ikasi dugu zeozer be-rri esposizio, abiadura, enfokea, eremu sakonera eta heren arauari buruz adibidez. Baina batez ere ikasi dugu gure argazki makina erabiltzen, dituzten aukerak ezagutu ditugu gerora egoki erabiltzeko. Eskola, teoriko-praktikoak izan dira. Hori

dela eta, hasiera-hasieratik sortu diren zalantzak argitu ahal izan ditugu eta argazkiak era egokian ateratzeko kontuan hartu beharreko guztia. Irakasleak, Oskar Calero, aholku eta azalpen orokorrak emateaz gain, bakoitzari ere eman dio

eman beharreko azalpena edota aholkua argazki kamera eta atera nahi genuen argazki motaren arabera. Ikasi-takoaz gain gure artean sortu den giro ona azpimarratzekoa izan da eskolak dibertigarriago eta atseginagoak

izan direlarik. Ikastaroa amaitzeko, Plentziara joan ginen igande goiz batean ikasitakoa praktikan jartzeko eta berriro ere irakasleari zalantzak galdetzeko.

ARGAZKIGINTZA IKASTAROA

Saharara bialduko danabatzen hasiak gara

Behin eta barriro, aurreko bost urteetan lez, Maruri-Jatabeko Udalak Saharako errefuxiatuei lagundu gura deutse. Ho-nen bizimodua hobetzeko eta osasuna babesteko, jatekoak eta emakumeen osasuna zaintzeko konpresak batuko di-tugu ondorengo egunetan. Janarien artean, oso estimatuak dira azukrea, arroza, atuna eta sardinak oliotan, pasta, in-dabak, garbantzuak eta lentejak.Gure helburu nagusia hauxe da: kanpalekuetan bizitzera behartuta dagozanen egoera arintzea. Izan ere, anemia oso zabalduta dago han, batez ere umeen eta seindun dagozan emakumeen artean. Estu eta larri dabiltza behar dan mo-duan jan ahal izateko.Azkeneko urte hau aurrekoak baino sano gogorragoa izan da. Han ere ikusten dira - eta, behar bada, hemen baino argiago - krisiaren ondorenak. Kanpotik eta erakunde internazionaletatik heltzen izan jakezan laguntzak murriztu egin dira.Egoera horren aurrean, ba, ea jatabetarrok gauza garean, orain urte bete emon genduan beste emoteko. Horixe da, hain zuzen, aurten bete nahi dogun helburua: iaz beste batu ahal izatea. Guk emondako jatekoak askoren itxaropena janaritu daike. Martxan dago, beraz, Saharako errefuxiatuen aldeko seigarren karabana, itxaropenaren trena.

Maruri-Jatabeko Udala

6 - eUTSI!6 - eUTSI! LAUKIZ • MARURI-JATABE

Egun bateko diferentziaz egin ziren Laukiz eta Ma-ruri-Jataben bertso afariak.

Azaroaren 27an, barikua, laukiztarrek zita zeukaten bertsoekin Unbe mendi jatetxean. Aiko kultur tal-dearen laguntzaz, Etxahun Lekue eta Oihana Bar-tra bertsolariak ibili ziren bertan bildutakoekin pri-meran pasatzen. Gauza bera gertatu zen hurrengo egunean, azaroaren 28a Maruri-Jatabeko Jatazpi Txokoan. Fredi Paia eta Jone Uria getxotarrak ja-tabetarrei zirika ibili ziren denon gozamenerako. Amaitzeko Daniel Agirrek bere ahots zoragarriarekin egin zigun opari.

BERTSO AFARIAK

ZINEA EUSKARAZLAUKIZ ETA MARURI-JATABEN

Urtea ondo amaitzeko eta Euskararen eguna nolabait ospatzeko, umeentzako zinea euskaraz eskeini genuen dohainik bai Laukizen bai Maruri-Jataben. Laukizek zabaldu zuen emanaldi ziklo hau “Olentzero eta oparien ordua” pelikularekin pasa den azaroaren 27an. Saio hau Atxispen izan zen arratsaldeko 18.30etan. Pila bat ume bildu zen bertan, Laukizen zinea ematen genuela lehenengo aldia zela eta. Hurrengo astean berriz, abenduaren 4an hain zuzen, Maruri- Jatabeko txanda heldu zen “Perez sagutxoa” pelikularekin eta bi aste geroago Laukizen eman zen pelikula berberarekin “Olentzero eta oparien ordua”. Bai batean eta bestean izandako arrakasta ikusita gerta liteke 2010ean errepikatzea, beraz erne egon!!

7 - eUTSI!7 - eUTSI!LAUKIZ • MARURI-JATABE

Irailetik abendura bitartean, bai Laukiz bai Maruri-Jatabeko liburutegietan ekintza ezberdinak izan ditugu hilean be-hin. Gauzak horrela, kamishibai teknika japoniarra ezagutu, antzerkitxoa ere prestatu eta antzeztu txotxongiloekin eta ipuin berriak asmatu ditugu!!. Gabonetan berriz, aprobetxatu genuen aukera apaingarriak egin eta zuhaitzean eskegitzeko eta hain bitxiak eta politak diren elurrezko bolak egiteko ere. Beti bezala jende ugari, batez ere Laukizen Gabonetako apaingarrien tailerrarekin.

Datorren urtean otsailean hasiko gara berriz ekintza hauekin, baina bitartean segi liburutegira joaten: Liburu berriak, istorio berriak, altxor berriak aurkitzeko aukera egunero topa dezakezue!!

LIBURUTEGIAK BIZI-BIZI

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

L

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera

ALE HONETAN PARTE HARTU DUTE

MARIA FERNANDEZGEMA LARRAZABAL

ARGIÑE UGARTESAIOA SANZ

Jada ez dago ezerEgun eder haiek

Eta zeru argi haiekIzar dizdira haiek

Denborak eraman zituen ilusio haiekMaitasun sutsuko itxaropen haiek

Baina oraindik hemen naizAmets guztien bila

Berpiztu nahian denakIrrifar batzuen bilaNegar malkoak utzi

Eta iluntasunetik argira joan.

INOIZ EZ GALDU BARRUKO ITXAROPENAINOIZ EZ IZAN INOREN TA EZEREN BELDURINOIZ BENETAN MAITE IZAN BADUZU INOR

ENTZUN DOINU HAU TRISTE ZAUDEN UNE BAKOITZEAN

Leihotik begira aurkitzen zintudanOrdu txikietan, iluntasunean

Azken eguneko kale kantoieanGalduta utzitako kemena dut barnean

Baina oraindik hemen naizAmets guztien bila

Berpiztu nahian denakIrrifar batzuen bilaNegar malkoak utzi

Eta iluntasunetik argira joan.

Heldu nazazuInoiz lehenago ez bezala

Lainoetaraino iritsi arte zure alboraBaina onartu behar

Amets bat besterik ez delaHorregatikan ez dut inoiz berriro esnatu nahi.

EZ NAZAZU IRATZAR (LAIN)

ABESTU GEUGAZ

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA