“EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak...

6
SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko otsaila 24. urtea 4. Zb Danok dakigu ikastetxeko ikaslea dan Ibon Asteinza makalik daukagula. He- mendik, ikastetxetik, guztion izenean itxaropena, indarra eta berotasuna eskaini gura doguz. Bere guraso eta familiartekoek benetan behar dabe momentu honeetan gure hurbiltasuna. Gaisotasunak larrialdi uneak emon deutsez, baina guztion lagun- tzaz aurrera egitea posible izango da. Oraingoan Ibon dogu, baina au- rrerago ere izan dira beste batzuen ka- suak, ikastetxeko beste ikasle batzu- ena gainera, eta es- pero daigun hemen amaitzea, baina beharbada hori ez da holan gertatuko. Gaisotasun honen aurrean itze- lezko lana egiten ari dan ASPANOVAS alkar- teak eskaintza zabaldu dau; ume honeei ur- tenbidea emoteko trasplanteak. Alkarteak adierazi dauan moduan, prozesua oso sinplea da, eta inongo kalterik bakoa. Pasadan otsailaren 21ean, herri guztiak izan genduan Ibontxu geure gogoan. Herri mailan “ laranja ma- rea” lemapean, ekimena burutu zan, eta goizeko hamabietan Goiko Plazan batu ginan, familiari berotasuna eta hurbiltasuna emoteko asmoz. Baina guk, bertara joan aurretik, ikaste- txean, hara joan aurretik geure ekimen berezia burutu genduan, jolastokian ikaste- txeko ikasle guztien artean izugarrizko bihotz laranja osotu genduan. EUTSI GOGOR IBONTXU eta laster arte! El pasado viernes, 21 de febrero, aprovechando que se hab- ía organizado un acto de apo- yo a Ibon y a su familia, un ratito antes entre todos los alumn@s del colegio forma- mos un gigantesco corazón naranja en la mitad del patio. Y luego, asistimos al acto que se organizó a nivel municipal. Aupa IBON eta EUTSI GOGOR! “EUTSI GOGOR IBONTXU”

Transcript of “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak...

Page 1: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko otsaila 24. urtea 4. Zb

Danok dakigu ikastetxeko ikaslea dan Ibon Asteinza makalik daukagula. He-

mendik, ikastetxetik, guztion izenean itxaropena, indarra eta berotasuna eskaini

gura doguz. Bere guraso eta familiartekoek benetan behar dabe momentu honeetan

gure hurbiltasuna. Gaisotasunak larrialdi uneak emon deutsez, baina guztion lagun-

tzaz aurrera egitea posible izango da.

O r a i n g o a n

Ibon dogu, baina au-

rrerago ere izan dira

beste batzuen ka-

suak, ikastetxeko

beste ikasle batzu-

ena gainera, eta es-

pero daigun hemen

amaitzea, baina beharbada hori ez da holan

gertatuko. Gaisotasun honen aurrean itze-

lezko lana egiten ari dan ASPANOVAS alkar-

teak eskaintza zabaldu dau; ume honeei ur-

tenbidea emoteko trasplanteak. Alkarteak

adierazi dauan moduan, prozesua oso sinplea

da, eta inongo kalterik bakoa.

Pasadan otsailaren 21ean, herri guztiak izan genduan Ibontxu geure gogoan. Herri mailan “laranja ma-

rea” lemapean, ekimena burutu zan, eta goizeko hamabietan Goiko

Plazan batu ginan, familiari

berotasuna eta hurbiltasuna

emoteko asmoz. Baina guk,

bertara joan aurretik, ikaste-

txean, hara joan aurretik

geure ekimen berezia burutu

genduan, jolastokian ikaste-

txeko ikasle guztien artean

izugarrizko bihotz laranja

osotu genduan. EUTSI GOGOR IBONTXU eta laster arte!

El pasado viernes, 21 de febrero, aprovechando que se hab-ía organizado un acto de apo-yo a Ibon y a su familia, un ratito antes entre todos los alumn@s del colegio forma-mos un gigantesco corazón naranja en la mitad del patio. Y luego, asistimos al acto que se organizó a nivel municipal. Aupa IBON eta EUTSI GOGOR!

“EUTSI GOGOR IBONTXU”

Page 2: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

Ikasturtea bajoaku aurrera, eta aurrerago

batean egin genduan lehen geldiunea Gabonak zi-

rala eta. Eta bigarren etapan honetan buru-belarri

gabilz, baina honek ere eukiko dau bere amaiera.

Bitartean beste momentu eder batez gozatzera

goaz. Aratusteak bizi izan doguz, hor ibili gara

mozorroak bilatzen, prestatzen… eta egun zoraga-

rria ere igaro. Baina kristauontzat, era berean

sasoi-aldi berezi bat daukagu aurrean, GARI-

ZUMA. Aste Santu aurreko 40 egun honeetan

ahalegin berezia egin behar dogu, akademikoki bai,

baina espiritualki batez ere. Orain arte egindako

akats edo okerrak ahaztu, alde batera itziko do-

guz, parkamena eskatu, eta barriztatzeko konpro-

misoa hartuko dogu, Jesusen antzera jokatzen

ahaleginduko gara, eta holan Aste Santuari bere

benetako zentzua aurkituko deutsagu. Eta ez

ahaztu egun batzuk arinago oporrak hartzeko au-

kera izango dogula, apirilaren 12tik 27ra.

Una vez de haber disfrutado de los carnavales, ahora toca renovar-se durante la Cua-resma. Es impor-tante reflexionar sobre nuestra ma-nera de vivir, e in-tentar mejorarla teniendo en cuenta aquellos valores que Jesús quiso transmitirnos. Tenemos 40 días por delante para tal tarea. Las vacaciones de Semana Santa, serán del 12 al 27 de abril.

ARATUSTEAK eta GARIZUMA / Carnaval y Cuaresma

GURASO ALKARTEAREN BA-TZARRA / Asamblea AMPA

Otsailaren 26an ospatu zan, bertan urteko azal-

penak emon ebezan, eta kargu barriak izendatu ziran. La asamblea se celebró el día 26 de febrero, y además de dar cuentas se renovaron los cargos.

Iratxe Iturraspe (Lehendakaria / Presidenta)

Patricia Sánchez (Lehendakariordea / Vicepresi-denta)

Onintze Mariezkurrena (Idazkaria / Secretaria)

Page 3: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

4 URTEKOAK AZOKA ETA DENDAK AZTERTZEN / Los peques de 4 años visitando y analizando el mercado y distintos

establecimientos comerciales

Bihar edo etzirako prestatzen,

hori ere egunero egin beharrekoa da

eta!

Preparándose para el día de ma-

ñana.

SANTA AGEDA Dana geunkan prestatuta, baina azken momentuko euriak ezi-

nezkoa egin eban Santa Ageda-

ren koplak kantatzen kalez kale

ibiltzea. Arratsaldean etxera

joan aurretik, ikastetxean ber-

tan abestu gendun. Baina goi-

zez ikasle taldetxo bat urre-

ratu zan Zaharren Egoitzara

eta honeei bai abestu eutsiela.

Page 4: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA / Proyecto de normalización lingüística

Azken hamarkada luze honetan ikastetxea

Euskararen normalizaziorako bidean oinarritzen den

Proiektuan murgilduta dabil. Inork ez daiala pentsa

aurreragoko sasoietan ez zala ezer egiten arlo ho-

rretan, Euskara beti izan ardatza eta bere erabile-

rak beti izan dau zeregin bat. Baina ordura arte ba-

koitzak berea egiten eban. Orduan Eusko Jarlari-

tzako Hezkuntza Sailetik alkarlanerako eta betara-

tasuna emoteko asmoz, atal barri bati emon eutson

bidea, eta hori zala eta ULIBARRI PROGRAMA

sortu zan.

Programa honek, aterkinaren antzera, hainbat

puntu, arlo, ekimen… hartzen dauz bere menpean.

Baina guztien helburua gure hizkuntza da, EUSKA-

RAREN ERABILERA SUSTATZEA litzateke. Beraz,

azken urte honeetan programagaz batera atzo, gaur

eta bihar ere hor ibiliko gara hau eta bestea egiten,

proposatzen, zuzentzen…

Ikasleek, beharbada zuzenean ez dabe pro-

grama ezagutzen, baina egunero egiten dabez ber-

tatik proposatutako hainbat eta hainbat saio, eki-

men, ospakizun eta abar. Hor daukaguz, irratia, an-

tzerkiak, ikastetxera etortzen diran idazleak, gelan

irakurritako liburuez solasaldiak egiten, jolasordue-

tako eukal jolas eta jokoak, irteerak, eta zelan ez

momentu honetan irakurtzen ari zarien “Bai Horixe”

berau ere.

Proiektu honen ardura daukienek, oso probe-

txugarri eta aberasgarritzat daukie programa, asko

laguntzen deutsie, bai arazoak edo ezintasunak dau-

kiezenetan, bai baliabide edo proposamen barriak

bilatu gura dabezenetan, beronek emoten deutse

argitasuna. Eta ezin da esan barik itzi, bai gure in-

darguneak, bai egindako ekimen adierazkorrenak

beste ikastetxe batzuk hartzen dabezala eurak ere

ezartzeko, baina geuk ere besteenak aprobetxatzen

doguz, hori dalako programaren xedeetariko bat, lana

alkarbanatzea, guztion artekoa aberastea, eta guz-

tion artean normalizazio ahalik eta osoena lortzea,

guztion geure zereginetan EUSKARA erabili daigula

inongo arazo, larritasun, lotsa barik.

Baina programak bere lana ere eskatzen dau,

hau da, guzti hori planifikatu, ebaluatu…. Egin behar

da.

Lehen esandako moduan, programak hori proi-

ektuan oinarritzen da, eta ikastetxe bakoitzak berea

egin behar dau, norabidea jarriko dauan proiektua.

Eta hori 4 urterik behin barriztatu beharra dago.

Eta hori da datorren ekainerako eginda eduki

beharko doguna, beste lau urtera begira zer hobetu

daikegu, zer landuko dogu, zeri emongo deutsagu in-

darra…

Eta lehenengo egin beharrekoa egoera azter-

tzea da, diagnosia egitea. Eginda daukagu, irailetik

abendura horretan ibili ginan. Ikastetxea eta bertan

ari garan guztiok izan gara aztertuak, ostean emai-

tzak baloratzen ari gara, eta honeen arabera aurrera

begira pauso barriak edo hobeak proposatzea da hel-

burua. Hori guztia idatzi egingo dogu, eta hori mi-

zango hurrengo 4 urteetarako proiektua. Baina ho-

rrez gain, orokorrean jarritako hori, urtero plan ze-

hatzago batetan definituko da, helburu zehatzagoak,

jarduera bereziak, denborak, adierazleak eta abar

jarriz.

Emaitzak aztertu doguz, eta egia esanda, ez

dira txarrak, programan sartu ginanetik beti lortu

dogu gorakadaren bat. Oraingoan ere, orokorrean,

aurrekoan baino hobeak lortu dira, eta guztiok zori-

ondu behar zaituegu, emaitza honeek zeuon egune-

roko lanak emoten dauazalako. Eta badakigu, egunero

egunero jardueran daukagun pertzepzioa ez dala

onena. Ikusten dana penagarriagoa da, baina osotasu-

nean gure lanak meritua dauka.

Beraz, animo, eta hemendik aurrera jo eta ke

EUSKARA era guztiz normalizatuan eduki arte, lor-

tuko dogu! Hazia erein egin behar izaten da, fruitua

lortzeko, erein ezean ez dago ezer lortzerik!

Page 5: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

BERDINTASUNA / Igualdad entre el hombre y la mujer

Urtarrilaren 24an, Artea Merkataritza Gunean, Bizkaiko 4.000 haur baino gehiagok parte hartu eben

2013.urteko “Berdintasuna lehiaketaren” sari banaketa ekitaldia ospatu zan.

Leihaketan parte hartzeko neska-mutilek genero ikuspegiari buruz duten iritzia eta emakumeak eta

gizonak bizitzako eremu guztietan maila berean irudikatzen ebezan idazlanak prestatu behar izan ebezan.

Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu leikezan. Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao

kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

Zuzendari Nagusiak ere hartu eban parte. Lehiaketa hurrengo laguntzaileei esker antolatu zan: Eusko Jaur-

laritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao, Deia eta Artea Merkataritza Gunea.

Lehenik geure ikastetxea saritu eben, berau izan dalako idazlan gehien bialdu ebana. Eta ostean ikas-

leekin hasi ziran, esan beharra dago hurrengo ikasleak finalista izatera heldu zirala (Leire Abaroa Or-

maza, Asier Amesti Soler, Ane Apraiz Jauregizar, Onintze Basterretxea Bilbao,Leire Expo-

sito Larrinaga, Garazi Lertxundi Beristain, Iker Melendez Larrinaga, Ibon Oar-Arteta Olas-

koaga, Iñaki Telletxea Uriarte eta Aroa Elezgarai Soto), baina euretariko bi sarituak izan ziran. Euska-

razko mailan 2. saria Ibon Oar-arteta Olaskoagarentzat izan zan eta 3. saria Kristina Bilbao Hernánde-

zentzat. ZORIONAK guztioi!

Seguimos consiguiendo premios. En esta ocasión algunos de nuestros chavales tomaron parte en el con-curso de redacciones acerca de la Igualdad entre el hombre y la mujer. Dos fueron los premiados, con el segun-do y tercer premio, Ibon Oar-arteta y Kristina Bilbao respectivamente. Y los que a continuación aparecen llega-ron a ser finalistas: Leire Abaroa Ormaza, Asier Amesti Soler, Ane Apraiz Jauregizar, Onintze Basterretxea

Bilbao, Leire Expósito Larrinaga, Garazi Lertxundi Beristain, Iker Meléndez Larrinaga, Ibon Oar-Arteta Olaskoaga, Iñaki Telletxea Uriarte y Aroa Elezgarai Soto. ¡FELICIDADES!

Page 6: “EUTSI GOGOR IBONTXU” · Daniel Ross magoak ekitaldia alaitu eta Agurtzane Bilbao kazetariak aurkeztu eban. Eurekaz batera, Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako

IKASBIDAIA / Viaje de estudios 2014

DBH 3 eta 4. mailako neska mutilei baja-

tortse hegazkina hartzeko sasoia. Martxoaren

22an Loiutik alde egingo dabe Londreserantz,

eta gero 27an bueltatuko jakuz. Badira urte

batzuk Ikasbidaia irteera kulturalagoa bate-

gaz lotu genduala, eta aurreko taldeak oso balorazio positiboa emon

ebanez, aurrera bide bardinetik joko dogu. Bidaia honen bidez, ikas-

leek, ingelesa praktikatuko dabe, beste kultura bat ezagutu, eta-

munduko hiri garrantzitsuenetariko bateko bazterrak ezagutuko

dabez. Hiriburuaz gain inguruko herri desbardinak ere bisitatzeko

aukera izango dabe, eta jakina, gure lagun eta lankideak diran Chi-

chesterreko Ikastetxeko irakasle eta ikasleekaz alkartuko gara.

ONDO IGARO eta bueltara arte! Orduan kontatuko deuskuzuez

bidaiaren inguruko

gora-beherak.

A partir del 22 de marzo los alumn@s de 3º y 4º de la ESO nos abandonarán para unos días, dándonos envidia ya que durante unos días disfrutarán visitando Londres.