“Epaiketa iristeko irrikan gaude, behingoz defendatzeko ... · aurretik erantzun die Adur Ramirez...

4
Urtea bete da jada Guardia Zibilak Altsasuko hainbat gazte atxilotu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismoa” leporatuta haien aurkako auzia zabaldu zuenetik. Oihan Arnanz eta Jokin Unamunorekin batera ordutik preso jarraitzen duen Adur Ramirez de Alda Pozueta gazteak Topaturen galderei erantzun die espetxetik. “Epaiketa iristeko irrikan gaude, behingoz defendatzeko aukera izateko” Adur Ramirez de Alda Pozueta Altsasuko preso gaztea Taberna bateko liskarrean hasi zen guztia, eta “terrorismo” delitua ego- tzita guztira 375 urterainoko espe- txe zigorrak eskatu dizkie fiskalak Altsasuko gazteei; Adur Ramirez de Aldarentzat, egoera erabat “surrea- lista”: “Honek zentzua hasieratik galdu zuen”. Epaiketaren data ere jakinarazi die- te duela gutxi: apirilaren 17an hasi eta 27ra bitarte epaituko dituzte zortzi gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziaren data jakin aurretik erantzun die Adur Ramirez de Alda gazteak Topatuk idatziz bi- dalitako galderei, Aranjuezeko es- petxetik. Atxiloketaz, espetxealdiaz, auziaz eta jasotako elkartasunaz esandakoak bildu ditugu elkarrizke- ta honetan. ATXILOKETA. Urtea bete da jada Altsasuko Koxka tabernako istilua eta on- dorengo guztia gertatu zenetik. Nola gogoratzen duzu gertatu- rikoa? Jada urtebete pasatu da hona barrura sartu gintuztenetik, eta hainbeste sentsazio, aldaketa eta berri nahasirekin urte luzea izan dela esan dezaket. Ordea, espetxera sartu aurreko azken hilabetea atzo izango balitz bezala gogoratzen dut, urduritasun eta tentsio handiko mo- mentuak izan baitziren, zoritxarrez. Tabernako liskarra gertatu eta hu- rrengo egunetik hasita, etengabeko oihartzun mediatikoa ematen hasi zioten komunikabide espainiarrek gertakariari, sekulako astakeriak esanez. Eta Altsasun ezinegon eta harridura piztu zen segidan. Aza- roaren 14ko sarekadarekin amaitu zen; nire kasuan, 16an. Aurretik auzitegira zuen kabuz aurkeztea erabaki zenuten hainbat gaztek, zergatik? Gogoan dut egunak pasatzen joan ahala, egunean bertan atxilotutako bi lagunen izenez aparte izen ge- hiago zeudela tarteko Poliziaren ikerketan. Hori jakin genuenean Iru- ñeko Auzitegira azalpenak emateko intentzioarekin joan ginen, baina ez gintuen inork entzun. Beraz, nola- bait, ez genekien zer egin. Edozein momentutan Guardia Zibilak atxi- lotu ahal gintuen eta orduan hasi ziren etengabeko presentzia izaten herrian: kalez jantzirik, kontrolak, gure etxe inguruetan... itogarria zen. Zu ez zintuzten atxilotu hasieran, eta Madrilera zeure kabuz joatea erabaki zenuen, berriro ere. Hala ere, atxilotu egin zintuzten. Sarekada, esan dudan bezala, aza- roaren 14an izan zen eta goizean etxera etorri zen Guardia Zibila ni atxilotzera. Ni ez nengoen etxean momentu horretan eta nire kabuz Madrilera jaistea erabaki nuen de- klaratzeko asmoarekin. Epaileak bi egun beranduago bueltatzeko es- katu zidan. Surrealista zen egoera: gainontzeko auzikideak espetxera Altsasuko auzia | ELKARRIZKETA

Transcript of “Epaiketa iristeko irrikan gaude, behingoz defendatzeko ... · aurretik erantzun die Adur Ramirez...

Urtea bete da jada Guardia Zibilak Altsasuko hainbat gazte atxilotu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismoa” leporatuta haien aurkako

auzia zabaldu zuenetik. Oihan Arnanz eta Jokin Unamunorekin batera ordutik preso jarraitzen duen Adur Ramirez de Alda Pozueta gazteak

Topaturen galderei erantzun die espetxetik.

“Epaiketa iristeko irrikan gaude, behingoz

defendatzeko aukera izateko”

Adur Ramirez de Alda PozuetaAltsasuko preso gaztea

Taberna bateko liskarrean hasi zen guztia, eta “terrorismo” delitua ego-tzita guztira 375 urterainoko espe-txe zigorrak eskatu dizkie fiskalak Altsasuko gazteei; Adur Ramirez de Aldarentzat, egoera erabat “surrea-lista”: “Honek zentzua hasieratik galdu zuen”.

Epaiketaren data ere jakinarazi die-te duela gutxi: apirilaren 17an hasi eta 27ra bitarte epaituko dituzte zortzi gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziaren data jakin aurretik erantzun die Adur Ramirez de Alda gazteak Topatuk idatziz bi-dalitako galderei, Aranjuezeko es-petxetik. Atxiloketaz, espetxealdiaz, auziaz eta jasotako elkartasunaz esandakoak bildu ditugu elkarrizke-ta honetan.

ATXILOKETA.

Urtea bete da jada Altsasuko Koxka tabernako istilua eta on-dorengo guztia gertatu zenetik. Nola gogoratzen duzu gertatu-rikoa?Jada urtebete pasatu da hona barrura sartu gintuztenetik, eta hainbeste sentsazio, aldaketa eta berri nahasirekin urte luzea izan dela esan dezaket. Ordea, espetxera sartu aurreko azken hilabetea atzo izango balitz bezala gogoratzen dut, urduritasun eta tentsio handiko mo-mentuak izan baitziren, zoritxarrez. Tabernako liskarra gertatu eta hu-rrengo egunetik hasita, etengabeko oihartzun mediatikoa ematen hasi zioten komunikabide espainiarrek gertakariari, sekulako astakeriak esanez. Eta Altsasun ezinegon eta harridura piztu zen segidan. Aza-roaren 14ko sarekadarekin amaitu zen; nire kasuan, 16an.

Aurretik auzitegira zuen kabuz aurkeztea erabaki zenuten hainbat gaztek, zergatik?

Gogoan dut egunak pasatzen joan ahala, egunean bertan atxilotutako bi lagunen izenez aparte izen ge-hiago zeudela tarteko Poliziaren ikerketan. Hori jakin genuenean Iru-ñeko Auzitegira azalpenak emateko intentzioarekin joan ginen, baina ez gintuen inork entzun. Beraz, nola-bait, ez genekien zer egin. Edozein momentutan Guardia Zibilak atxi-lotu ahal gintuen eta orduan hasi ziren etengabeko presentzia izaten herrian: kalez jantzirik, kontrolak, gure etxe inguruetan... itogarria zen.

Zu ez zintuzten atxilotu hasieran, eta Madrilera zeure kabuz joatea erabaki zenuen, berriro ere. Hala ere, atxilotu egin zintuzten.Sarekada, esan dudan bezala, aza-roaren 14an izan zen eta goizean etxera etorri zen Guardia Zibila ni atxilotzera. Ni ez nengoen etxean momentu horretan eta nire kabuz Madrilera jaistea erabaki nuen de-klaratzeko asmoarekin. Epaileak bi egun beranduago bueltatzeko es-katu zidan. Surrealista zen egoera: gainontzeko auzikideak espetxera

Altsasuko auzia | ELKARRIZKETA

bidali zituen bermerik gabe eta ni berriz Altsasura bueltan. Bigarren aldia zen deklaratzeko asmoz auzi-tegira nire kabuz aurkezten nintze-la.

Bi egun beranduago hirugarrenez aurkeztuko nintzen: beraz, behin Iruñean eta bitan Madrilen. Azken aldi horretan espetxeratu ninduten. Guardia Zibilaren eta beren nes-ken deklarazio soilarekin, bermerik gabe espetxera. Hirutan joan naiz nire kabuz deklaratzera eta ihes egiteko arriskua dudala esaten di-date: ez dauka inolako zentzurik. Eta horrela daramagu jada urte bat.

ESPETXEA.

Geroztik espetxean zauzkate zu eta Altsasuko beste bi gazte, eta beste bost gazte, berriz, auzipe-tuta daude. Nola bizi duzu guzti hori? Espero zenuen?Ezinezkoa da gaur egun gauden egoera espero ahal izatea. Gogorat-zen dut nola sartu baino egun bat lehenago agurtu nituen lagunak, hurrengo egunean ikusiko nitue-lakoan, baina urte bat pasa da eta ez dugu kalean elkar ikus oraindik.

Hemen barruan, egia esan, segun eta nola esnatzen zaren sentsazio bat ala beste guztiz kontrako bat daukazu. Bi data edo gertaera oso garrantzitsu ditut buruan, adibidez. Bata, pasa den urteko abenduaren 21a da: gainontzeko auzikideak aske utzi zituzten eguna. Ezin ge-nuen ulertu zergatik gu hemen geratzen ginen besteak kaleratzen zituztenean. Oso arraroa zen. Noski, gainontzekoengatik poza sentitzen duzu, baina sekulako buruhaustea sortzen zaizu: “Eta hau zergatik?

Ez du zentzurik”. Baina kasu ho-nek zentzua hasieratik galdu zuen, beraz, hemen alferrik da buruari bueltak ematea; hori da okerrena, azkenean.

Bigarren gertaera garrantzitsua Na-farroako Auzitegiak auzia berarent-zat hartzeko autoa atera zuenean izan zen. Argi izpi bat bezalakoa izan zen, bazirudielako norbaitek oraindik hankak lurrean zituela. Baina ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak modu negargarri eta txa-puzeroan itzali zuen argi izpi hori. Gauzak horrela, behin baino gehia-gotan eskatu dugu epaiketa izan bitartean aske uzteko, baina beti argudio antzuekin ezetza izan da erantzun bakarra. Ezin dugu ahaztu bertsio bakar batean oinarritutako deklarazioengatik soilik gaudela es-petxean. Erokeria da, ez zaigu eman defendatzeko inolako bermerik, ez zaigu errespetatu gure errugabeta-sun presuntzioa, ez ezer. Epaiketa iristeko irrikan gaude behingoz de-fendatzeko aukera izateko eta urak bere bidera buelta daitezen berriro.

“Hirutan joan naiz nire kabuz deklarat-zera eta ihes egiteko arriskua dudala es-

aten didate: ez dauka inolako zentzurik”

ELKARRIZKETA | Altsasuko auzia

2016.11.28 - Altsasu | Gazteen askatasuna exijitzeko manifestazioa

Zein da zure egoera espetxean?Espetxean bigarren graduko bizitza erregimenean egon gara hasieratik; hau da, “bizitza normalean” gaude. Honek esan nahi du goizean lau or-duz eta arratsaldez hiru orduz atera gaitezkeela patiora. Esanguratsua da ordea FIES neurri berezia aplika-tu digutela. Hau suposatzen da preso arriskutsuei ezartzen zaiela edota talde armatuetako jendea-ri, beraz, beste behin gure kasuan ulertezina da hau, baita ere. Kontro-la zorrotzagoa da: astean soilik bi eskutitz eta zortzi dei egin ditzake-gu, eta dena interbenitua dago, bai-ta asteburuetako bisitak ere.

Moduluz ere hiru hilean behin al-datzen gaituzte; oso deserosoa da, ezinezkoa delako moduluetara mol-datzea. Nire kasuan, gainera, hasie-ratik egon naiz bakarrik moduluan eta egia esan putada da hori. Urte osoa kontuan hartzen badut eta es-petxe aldaketa kontuan hartuta, sei modulutan eta isolamenduan egon naiz. Baina tira, orain Aranjuezen beste euskal preso batekin kointzi-ditu dut eta oso bestelakoa da egu-nerokotasuna.

Zer dela eta bakartu zintuzten?Sotora elkartasun martxa joan ze-nean nahikotxo zalaparta sortu zen espetxean eta zeldako leiho-tik eskerrak emateagatik eraman ninduten isolamendura. Nik soilik hamabost egun pasa nituen hor, baina hori ezagutzean konturatzen zara zer nolako meritua eta indarra

duten eguneroko bizitza isolamen-duan ematen dutenek.

AUZIA.

Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu du orain auzia, eta “te-rrorismoa” leporatzen dizuete, gainera. Zein irakurketa egin dezakezu guzti honetaz?Irakurketa ezberdinak egin daitezke nire ustez. Batetik, jende asko ari gara guzti honen zergatiari erant-zuna bilatzen, hau da, zer helburu-rekin egin duten tamaina honetako pelikula bihurritu eta surrealista. Oso garrantzitsua da jabetzea zer pertsonaik hartzen duten parte hemen, eta komunikabide espai-niarrek zein paper jokatu duten. Biktimen elkarteak eta Guardia Zi-bilak Euskal Herrian gaur egun bizi den egoera politikoa desitxuratze-ko saiakera bezala ikusten dut nik. Horretarako gertakari honekin ezer ikustekorik ez daukan beste gai batzuk nahasi dituzte eta urteetan zehar bizi izan den borroka batekin ahal duten moduan nahasten saiat-zen ari dira.

Guzti hau Altsasun gertatu iza-na kasualitatea da, ala lehena-gotik zetorren jazarpena?Altsasu azken urteetan nahiko ent-zuna izan da komunikabideetan desmilitarizazioaren gaiaren ingu-ruan antolatu diren ekimenengatik, Ospa Egunak nagusiki. 2011. ur-tean, esaterako, Altsasuko alkatea eta beste herritar bat Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deituak izan ziren jai giroan ospatu zen egun batengatik, antza “segur-tasun indarrak” gutxietsi edo burla egin zietelako. Noski, auzi hori ar-txibatu egin zuten. Hortik aurre-ra urtero antolatu da Ospa Eguna Altsasun, aldarrikapena eta satira festa giroan ospatuz, eta sekulako jazarpena izan du egunak. Testuin-guru hori baliatuz eta ikusita Koxka tabernako liskarrean Guardia Zibila eta herriko gazte batzuk zeudela, dena zaku berean sartu dute eta orain bizitzen ari garen “koktel” su-rrealista hau atera da.

“Moduluz hiru hilean behin aldatzen gai-

tuzte; oso deserosoa da, ezinezkoa delako moduluetara moldat-

zea”

“Biktimen elkarteek eta Guardia Zibilak

Euskal Herrian gaur egun bizi den egoera politikoa desitxurat-zeko saiakera bezala ikusten dut gertatu-

rikoa”

Altsasuko auzia | ELKARRIZKETA

2017.06.05 - Soto del Real | Gazteen askatasuna exijitzeko espetxe martxa

“Koktel” surrealista aipatzen duzu. Hain zuzen, nolatan bi-lakatu dute taberna bateko lis-kar bat “terrorismo”?Espainiako Zigor Kodearen azken erreformarekin “terrorista” edo-nor izan daiteke. Egia da urteak pasatzen joan diren heinean “terrorismoa”-ren definizioa ere al-datu egin dutela, baina oraingoak baldintza oso malgu eta anbiguoak bete behar ditu soilik zerbait “terro-rismo” bezala kalifikatzeko. Kasu honetan baldintza horiek ez dira inondik inora betetzen: literaturgile onenak ere ez luke jakingo taberna bateko liskar bat “terrorismo” bi-hurtzen. Hori egiten ari dira, ordea, eta gizartea konturatu da ez duela ez hanka ez buru. Negargarri gerat-zen ari da “justizia” espainiarra.

Espainiako komunikabideen lagunt-zaz altsasuarrak kolpatu gaituzte, Altsasu herri bezala kolpatu dute. Baina, lehen esan bezala, horren atzean, Euskal Herria normalizazio politikoan eta gatazkaren ondorioen gainditzean sakontzen ari den ho-netan, errealitatea kakaztu eta desi-txuratzeko saiakera bat dago. Ez da hori ordea Altsasuko errealitatea, ezta Euskal Herrikoa ere.

ELKARTASUNA.

Elkartasun uholde handia piztu da Euskal Herrian Altsasurekin. Nola jaso duzue hori espetxetik?Egia esan izugarria izan da guztia. Zaila da hemen barrutik guztiaz ja-betzea, baina familia eta lagunek kontatzen dizkiguten kontuekin eta egunkarietatik jasotzen ditugun berriekin ideia bat egin dezakegu, gutxi gorabehera. Horrek sekulako indarra ematen digu, eta barruko bakartasuna gainditzeko lagunga-rria da. Eskutitzak ere etengabeak dira. Adibidez, herritarrez aparte ezertaz ezagutzen ez dugun jen-deak elkartasun mezuak helarazi dizkigu Katalunia, Galizia edota Ma-drildik, esaterako.

Niri pertsonalki Altsasuk herri be-zala egin duen piña-k egin dit ilusio gehien: herri gisa eraso egin diote, eta herri gisa erantzuten jakin du. Eta hori oso garrantzitsua da. Sent-sibilitate politiko desberdinetako herritarrak injustizia baten aurrean batu egin dira eta hori izan da -eta da- zirku hau desmuntatzeko ber-mea.

Gai honekin nik uste jende desber-

dinak ulertu duela edo jabetu dela nola funtzionatzen duen estatuko makinaria mediatiko-juridiko-poli-tiko-polizialak. Azken finean, Eus-kal Herrian betidanik salatu izan da aipaturikoa, baina gai honekin nolabait eremu gehiagotara iritsi da salaketa hori.

Zer esango zenioke euskal gaz-teriari?Batetik, bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet gai honengatik mobilizatu eta lan egin duen jende orori, baita herriz herri elkartasun mezua zabaldu dutenei ere. Mila esker! Bestetik, Euskal Herrian muntai polizialen bat jasaten duten gazteei animoak eta indarra. Euskal Herrian gazte izate soilarekin edota gazte antolatua izatearekin diana bat markatuta daukazu, nolabait. Ezin dugu hori inolaz ere onartu eta antolakuntzaz eta elkartasunez erantzungo diegu. Plazetan laster ikusiko dugu elkar!

“Herri gisa eraso egin diote Altsasuri, eta

herri gisa erantzuten jakin du”

ELKARRIZKETA | Altsasuko auzia

2017.05.13 - Altsasu | Gazteen askatasuna exijitzeko elkarretaratzea