Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

23
ANTZINAROA EGILEAK: ANE ISASA UGAITZ AGINAGALDE NAIARA URDANETA JULEN SAGÜES

Transcript of Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

Page 1: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ANTZINAROAEGILEAK: ANE ISASA

UGAITZ AGINAGALDENAIARA URDANETAJULEN SAGÜES

Page 2: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR HISPANIA

EGILEA ANE ISASA

Page 3: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

AURKIBIDEA

1 ZATIA: ERROMATAR KONKISTA2. ZATIA: HISPANIAREN ANTOLAKETA 3. ZATIA: ERROMATAR HISPANIAKO GIZARTEA4. ZATIA: ERROMANIZAZIOA5. ZATIA: ERROMATAR ARTEA

Page 4: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

•Erromatarrek Mediterraneo itsaso guztia kontrolatu nahi zuten.

•Kartagotarrak Iberiar penintsulan finkatuta zeuden, eta oztopo ziren erromatarren asmo horretarako.Horregatik, erromatarrak eta kartagotarrak elkarren kontra borrokatu ziren.

•Borroka haiei Gerra Punikoak esaten zaie.

Page 5: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

•K.A. 218. urtean, erromatarrek Emporionen lehorreratu ziren.•Laster garaitu zituzten kartagotarren armada eta haien buruzagi Anibal.•Horren ondorioz, kanporatu egin zituzten kartagotarrak.•Gero, penintsulako lurraldea mendean hartzea erabaki zuten, bertako natura-baliabideak eskuratzeko; metalak batez ere.

Page 6: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

•Konkistarako borrokek 200 urte baino gehiago iraun zuten.•Eromatarrek erraz hartu zituzten kostalde mediterraneoko lurraldeak; hau da, herri kolonizatzaileekin harremana izan zutenek.•Penintsulako iparraldeko, mendebaldeko eta barnealdeko herriek, ordea gogor egin zieten aurre.

Page 7: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

•K.A. 19. urtean, Augustukoenperarodeak iparraldeko herriak garaitu zituen, eta ordurantxe amaitu zuten erromatarrek Hispaniaren konkista.

Page 8: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

Page 9: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

Page 10: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR KONKISTA

Page 11: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

HISPANIAREN ANTOLAKETA

EGILEA: UGAITZ AGINAGALDE

Page 12: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

Hispania konkistatutakoan, erromatarrek Erromatar Inperioko zati bihurtu zuten, eta antolatu egin zuten, hobeto kontrolatzeko.

Page 13: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

Lehenik, probintziatan banatu zuten, eta probintziabakoitzerako gobernadore bat izendatu.Denborarekin, gero eta probintzia gehiago izan ziren.Hasieran bi ziren; gero, eta K.o. lll. mendean,bost:Betika, Lusitania, Tarraconensis,Gallaeciaeta Carthaginensis.

Bestalde, erromatarrek Erromatar Inperioko legeakezarri zituzten lurralde guztian.Erromatar zuzenbidea da gaur egungo legeaskoren oinarria

Page 14: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMATAR HISPAINIAKO GIZARTEA

Erromatarren garaian, pertsona askeek eta esklaboak osatzen zuten gizartea. • Pertsona askeen artean,

baziren oso gizon emakume aberatsak merkataria handiak, lur eremuak zabalean jabeak, Erromatik etorritako familiak eta baziren ondasun gutxiagoko hainbat pertsona ere, artisauak, merkatari txikiak, lurraren jabe ziren nekazariak.

• Esklaboak beste pertsona baten jabetzakoak ziren, eta soroan, etxean, meategietan egiten zuten lan edo zirkuko gladiadore aritzen ziren.

EGILEA NAIARA

Page 15: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

Erromanizazioa Antzinako Erromak mendean hartu zituen herrietan izandako akulturazio-prozesua da, latina eta erromatar kulturaren bereganatuz, hala nola bertakoei latinezko izenak jarriz eta erromatar zuzenbideko erakundeak baliatuz.

Erromarena ez zen izan konkista militarra bakarrik, bere kultura, hizkuntza eta ezaugarri orokorrak ere ezartzen baitzituen inperio osoko egoera bateratuz.

Erromanizazioa k.a. II. mendetik K.o. V. mendera arte eman zen, beraz gure lurraldeetan Antzinaroa erromanizazio garaiarekin parekatu dezakegu.

ERROMANIZAZIOA

Page 16: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMANIZAZIOA EUSKAL LURRALDEETAN

Erromanizazioa ez zen modu berean egin leku guztietan. Iparraldean adibidez, nahiko ahula izan zen, hegoaldean berriz sakona eta eraginkorra izan zen.Erromatarrek lurraldea bi multzo nagusitan

antolatu zuten: Ager Vasconum eta SaltusVasconum.

Ager delakoa, gutxi gorabehera, isurialde mediterraneoak hartzen duen lurraldea izango litzateke. Lur horiek egokiak ziren, gaur egun ere hala dira, erromatarrek lantzen zuten nekazaritzarako, ardoa, garia eta olioa lantzeko, alegia.

Saltus delakoa, isurialde Atlantikoa alegia, menditsuagoa eta basoz betea zegoen. Uste zenaren aurka, azken urteotako indusketa arkeologikoetan laboreak, garia, garagarra, oloa, eta abar aurkitu dituzte; beraz maila apalean bada ere, nekazaritza mota hori ere ezagutzen zuten. Itsaso aldeko esparru geografiko horretan garrantzi handiagoa izan zuten abeltzaintzak, meatzaritzak eta baita esklaboak eta mertzenarioak lortzeko ahaleginek ere.

Page 17: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMANIZAZIOAREN FENOMENOAK

Erromanizazio izenez ezagutzen den fenomeno horretan beste batzuen artean, honako fenomeno hauek eragin handia izan zuten:

Page 18: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ARMADAArmadak lurralde hartan egote hutsak eta bertako herriekin harremanak ezartzeak (erromatar ohiturak, hizkuntza etab.), zabaltzen lagundu zuen.

Kanpaleku iraunkorrak ezartzen zirenean, bertako herrixkekin egindako merkataritza-harremanak sendotu egiten ziren.

Gainera, bertako jende askok parte hartzen zuen armada osagarrietan, lizentziatzean erromatar herritartasuna lortzen baitzuten eta beren zerbitzuaren truke lurrak jasotzen zituztelako.

Page 19: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

KOLONIEN FUNDAZIOA

Lur falta zela eta, Erromatarrek herri-guneak fundatu zituzten hainbat tokitan, eta bertara, Italiar penintsulatik etorritako pertsonak joan ohi ziren bizitzera, nekazaritzan eta meatzaritzan aritzeko.

Gainera, koloniei esker, merkataritza-harremanak hobetu egin ziren eta bertako biztanleak gizarte horretan sartzeko lagungarri izan ziren.

Page 20: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

HERRIEN FUNDAZIOA

Bertako biztanleak erromatartzeko eta Erroman zegoen antolamendu-sistemaren antzeko bat ezartzeko herri berriak sortu ziren.

Page 21: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

ERROMAKO HIRIBILDU

Zuzenbide latindarraren ematea.

Vespasianok 73. urtean emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako herriek zuzenbide latindarra har zezaketen, hau da, Erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab. Horrela egitekotan, magistratura lortzen zuten gizonak Erromatar herritartzat hartzen ziren

Page 22: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

HERRIEN UGARITZEAPenintsulan bila berri asko sortu ziren, eta bila horiek erromatar izaera nabarmena zuten nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio-guneak ziren.

Herri horiek zirela erdian, lurra lantzeko sistema eta teknika erromatarrek indarra hartu zuten.

Page 23: Antzinaroa Ugaitz, Naiara, Julen eta Ane I

BIDE SAREA

Galtzadek lurraldea kontrolpean izateko era eskaini zuten eta gainera, herri nagusiak eta herriak lotzen zituztenez, funtsezko papera bete zuten garapen ekonomikoan.

EGILEA : JULEN