Antoine d'Abbadie eta Lore Jokoak - Euskaltzaindia

7
Nafarroako gehigarria / Ostiraia, 1995eko maiatzaren 5a / VI. urtea /177. zenbakia Antoine d'Abbadie eta Lore Jokoak 1853an, Antoine d'Abbadiek —Dubli- nen jaiotako zientzilari famatuak, aita zuberotarra izanik Hendaian laketua zenak— lehen Euskal Bestak antolatu zituen Urruñan (Lapurdi), euskal lite- ratura, kirola, eta ohiturak goresteko. Euskal Pizkundearen barruan garrantzi- tsuak izan ziren oso ekitaldi hauek, be- ren inguruan bildu baitziren Darrigol, Bonaparte Printea, Intxauspe, Duvoisin edo Arturo Kanpion bezalako euskal- zaleak. Urruñakoen ondo'tik Saran os- patu ziren, eta geroago Donapaleu, Eli- zondo edo Bera. 'Lore Jokoak' izena- rekin, Euskal Herri osoa zeharkatu zu- ten, eta euskal pizkundearen barruan lan esanguratsua bete zuten. Beran bi aldiz ospatu ziren, 1880an eta 1895an, eta bigarrengoaren ehun- garren urtea dela eta, bertako Euskara Zerbitzuak ospakizunak prestatu ditu ekaina eta abuzturako. Lore Jokoen oi- narria zen literatur lehiaketarako epea zabalik, haurrentzako ekitaldiak anto- latuko dira ekainaren 17an eta 18rako, eta abuztuan, Berako jaiekin batera, d'Abbadieri buruzko erakusketa para- tuko da herrian. Goian, Antoine d'Abbadie. Hemen ezkerrean, Hendaiako Abadia bere jauregia. ABADIAKO ADISKIDEAK

Transcript of Antoine d'Abbadie eta Lore Jokoak - Euskaltzaindia

Nafarroako gehigarria / Ostiraia, 1995eko maiatzaren 5a / VI. urtea /177. zenbakia

Antoine d'Abbadie eta Lore Jokoak

1853an, Antoine d'Abbadiek —Dubli-nen jaiotako zientzilari famatuak, aita zuberotarra izanik Hendaian laketua zenak— lehen Euskal Bestak antolatu zituen Urruñan (Lapurdi), euskal lite-ratura, kirola, eta ohiturak goresteko. Euskal Pizkundearen barruan garrantzi-tsuak izan ziren oso ekitaldi hauek, be-ren inguruan bildu baitziren Darrigol, Bonaparte Printea, Intxauspe, Duvoisin edo Arturo Kanpion bezalako euskal-zaleak. Urruñakoen ondo'tik Saran os-patu ziren, eta geroago Donapaleu, Eli-zondo edo Bera. 'Lore Jokoak' izena-rekin, Euskal Herri osoa zeharkatu zu-ten, eta euskal pizkundearen barruan lan esanguratsua bete zuten.

Beran bi aldiz ospatu ziren, 1880an eta 1895an, eta bigarrengoaren ehun-garren urtea dela eta, bertako Euskara Zerbitzuak ospakizunak prestatu ditu ekaina eta abuzturako. Lore Jokoen oi-narria zen literatur lehiaketarako epea zabalik, haurrentzako ekitaldiak anto-latuko dira ekainaren 17an eta 18rako, eta abuztuan, Berako jaiekin batera, d'Abbadieri buruzko erakusketa para-tuko da herrian.

Goian, Antoine d'Abbadie. Hemen

ezkerrean, Hendaiako Abadia

bere jauregia. ABADIAKO ADISKIDEAK

^GUREAUKERAK IKASTAROAK

Animazio Teknikak eta Jokoak izeneko ikastaroa antolatu du hi-labete honetarako Urtxintxa Ai-sialdirako Formazio Eskolak. Gazte, begirale, hezitzaile eta animatzaileei zuzendutako ikas-taro hau maiatzaren 20an eta 27an izanen da, goiz eta arratsaldeko saioetan, Urtxintxa Eskolan. Ikastaroa Maite Pascual NAEko zuzendariak eskainiko du.

Autoestima eta Trebetasun So-zialak ikastaroak antolatu ditu da-tozen asteetarako Andrea Ema-kumeentzako Zerbitzuak. Astear-tean eskainiko da, arratsaldeko ordutegian. Informazio gehiago nahi duenak 22 77 14 telefonora deitu edo Andreako egoitzara (Navarreria 15) joan besterik ez du.

MUSIKA Ratos de Porao, Beer Mosh eta Levial musika taldeen kontzertua izanen da bihar larunbata, hilak 6, Lakuntzako Matraka dantzale-kuan. Gaueko lO.OOetan hasita, sarrerak 1.500 pezetan salduko dituzte. Aurretik erosiz gero 1.200ean lor daiteke.

Los Dinosaurios musika tal-deak kontzertua eskainiko du hel-du den ostegunean, maiatzak 11, Iruñeko Antzerki Eskolako areto nagusian. Gaueko 9etan hasita, sarrerak 900 pezetan salduko di-tuzte.

Ilegales eta Escarabajos musika taldeen kontzertua izanen da.gaur ostirala, hilak 5, Garesko dantza-lekuan. Gaueko 11 .OOetan hasiko da. Sarrerak 1.500 pezetan.

ANTZERKIA 'Mephisto' izeneko antzezlana eskainiko du gaur ostirala, maia-tzak 5, Arteszena-Gipuzkoako Teatro Publikoak Iruñeko Gaiarre antzokian. Iruñeko udalak antola-tutako 'Bedatseko giroa' zikloa-ren ba r ruan . A r r a t s a l d e k o 8.00etan hasiko da, eta sarrera 1.000 pezeta kostako da.

Antzerki Express taldeak 'Francisca Alegre y Ole' izeneko lana taularatuko du igande hone-tan, maiatzak 7, Nafarroako An-tzerki Eskolako aretoan. Bihar, bestalde, eta zikloaren barruan, Teatro Inestable Mandragora tal-deak 'La vjsita de la vieja dama' izeneko antzezlana plazaratuko du, leku berean. Bi emanaldiak arratsaldeko 8.00etan hasiko dira.

BESTELAKOAK Txillardegi idazleak mintzaldia eskainiko du heldu den asteartean, maiatzak 9, Iruñeko Zaldiko Mal-diko Elkartean. Bertan, 'Euskal Herria helburu' liburuaz —idatzi duen azkenaz— mintzatuko da arratsaldeko 8etatik aurrera.

r i / \ I / \ I < K K O H I K A 0000000cx30000000000000000c>0000000000000000c )00

PATXI LARRIOn

Bidea lagun versus bidea zordun Gaurko egunez, Lata-san diren infernuko

ateak ongi hertsiak direla-koan, autobidea zabalduko dute. Azken aste honetan, komunikabide gehienetan, ETA, Koordinakundea, in-tolerantzia, eta gastuak neu-rri gabe gehitu beza lako adierazpenak irakur zitez-keen Irurtzun-Andoain au-tobidearen inguruan. Alta, ezer gutxi azaldu da errepide honen historia ez hain hur-bilaz. Hobekuntzaren aurre-ko urteetan Nafarroa Garai-ko errepide sareak zer esan handirik eman zuen. Orduko Diputazioan autobia baino autopista nahiago. Autopis-ta egitea erabaki, eta bi en-presari taldek aurkeztutako eska in tzak aztertu ziren. Talde 'nafarra ' omen zen egokiena. Lanak bukatzean aurrekontua bikoiztu egin zuen talde honek, —ak to :

reak desberdinak izan arren antzezlan bera maiz taulara-tzen da— eta hasiera batean Kastejon-Iruñea-Gipuzkoa zenak, Irurtzungo herrian\ izan zuen akabera. Ederra sartu digute!, abertzale as-koren ustea. Gehiago or-daindu, Diputazioa hipote-katu eta Gipuzkoarako bidea lehen bezain zaildua. Politi-ko grisa, taktiko 'ona ' (egun ikusgai dena), ustez pentsa-laria, beti saltsan dagoen' pertsona, ezaugarri hauek guztiak biltzen dituen Del

Burgo ' junior ' jaunaz ari naiz. Orduko Diputazioan eszedentzia eskatu eta auto-pista eraiki behar zuen en-presan aholkular i lanetan sartu. Ondorioak ezagunak ditugu. Garcia de Dios, ata-

ka igarotzen alferrik saitu zen ere. Ehun eta bost kilo-me t ro ' z o r a g a r r i ' ho r i ek izan duten e rag in sozio-ekonomikoaz maiz mintzatu zaizkigu adituak, Egun bes-talako eraginez mintzo dira.

ASTEKO PERTSONAIAK

Gayarre Antzokian egon zen joan den astean Nacho Duatok zuzen-tzen duen Espainiako Dantza Konpainia, eta arrakasta berehalakoa

izan zen. Bi egunetako sarrerak bukatu ziren berehala, eta jendeak gozatu egin zuen Duato beraren eta William Forsytheren lanen ingu-ruko koreografiarekin. Nabari da azken urteotan dantzariak konpainia honi eman dion norabidea: dantza garaikidea da orain bertan egiten dena, eta aldaketa traumatiko samarra izan bada ere —grebak, dan-tzarien protestak, tentsioak—, azkenean egoera onartu samar dagoela diote barrutik. «Dantzariek bere esku dute dantza; nik behar duten arnasa ematea besterik ez dut egiten» adierazi zuen Iruñean Nacho Duatok.

IMacho Duato Koreografoa

Jose Maria Aznar Politikaria

Partido Popularreko burua Iruñean egon zen asteazkenean, UPNko bere koaliziokideekin. Bost ordutan Itoizko urtegia bisitatu zuen,

argazkiak atera zituen hautagai askorekin, E1 Toro jatetxean bazkaldu zuen, eta Miguel Sanzekin batera egin zuen mitin batean parte hartu zuen. Jose Maria Aznarrek azpimarratu zuen UPN eta PPren arteko hitzarmenak indarrean dirauela, osasun onez gainera, eta ukatu egin zuen behin eta berriz, bere bisita horrekin lotuta dagoenik. Halaber, Union del Pueblo Navarro alderdiak emaitza onak aterako dituela na-barmendu zuen PPko buruzagiak, «nafarrak ez dituztelako nahastuko zenbait ahalegin arinak», Juan Cruz Alliren CDN alderdi berriaz ari zela.

AHAZTU GABE!

JARDUNALDIAK

Afrikari buruzko III. Astea izanen da datozen egunetan Iruñean, IPES Elkartea, Mugarik Gabe eta Sodepaz Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatuta. Hitzal-di-eztabaidak, guzt'ientzat ire-kiak, eta mintegia izanen dira, azkeneko hau matrikula egiten dutenentzat soilik. Lau gai nagusi eztabaidatuko dira, bai hitzaldie-tan bai mintegietan, maila ezber-dinetan, noski. 'Afrikako Esta-tuak: indarkeria, neokolonialis-moaedodemokrazia' gaiaizanen , da astelehenean ezbaian izanen dena, David Alcoy Bartzelonako Ikasketa Afrikarren Zentroko ki-deak zuzendurik. Asteartean, 'Konfiskatutako ekonomia eta arauz kanpoko irtenbideak' lan-duko da, Antonio Santamaria Madrileko Ikasketa Afrikarren Zentroko kidearen eskutik. 'Gi-zarte mugimenduak eta buruja-betza Afrikan' asteazkenean ez-tabaidatuko da, Gustau Nerin Bartzelonako Ikasketa Afrika-rren Zentroko kideak eskainita, eta azkenik, ostegunean, 'Afri-kako kulturak eta nortasunak tra-dizioa eta modernitatea' izanen da gaia, Sepa Bonaba Edmundo, Etane taldeko soziologoak zu-zenduta. Mintzaldiak Mikael zi-neman izanen dira, arratsaldeko 8etan, eta mintegia IPES Elkar-tean, 5etatik 7.30etara.

A D I ! oooooooocxx)ooooooooooc>oocxxxxxx)ooooo

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etat ik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

mm^mm

Mendigoizale gazteentzat martxa ALTSASU

Haur Martxa Erregulatua an-tolatu du igande honetarako, hi-lak 7, Sakanako Mendigoizaleak taldeak, Altsasutik hasi eta ber-tan bukatuta inguruko para je ederrak bisitatzeko. Irteera kon-trola goizeko zortzietan paratuko da 'Mendigoizaleak ta ldearen egoitzan, eta martxak hiru ordu t'erdi inguru iraungo du.

Martxa erregulatuta deitzen zaio partaideen martxa neurtze-ko ibilbidearen zehar kontrolak dauzkanari. Asmoa ez da, ala-baina, kontralatzea, ongi ibil-tzen irakastea baizik. Horreta-rako an to l a t za i l eek aur re t ik neurtuta dauzkate ondoren ze-haztuko dituzten puntuak, eta talde bakoitzari abiadura kon-trolatu ahal zaio, jakin ahal iza-teko gehiegizko abiadura, egokia edo oso motela eraman duen. «Azken finean helburua da hau-rrek ikas dezatela ibiltzen modu egokian», azaldu dute antolatzai-leek.

Ibilbideak Altsasun izango du irteera, eta San Pedroko ingu-ruetatik zehar, Urdiaingo igeri-tokietara helduko dira partai-deak, Ai tz iberko basel izaren ondoan. Handik, Saraben zehar —Urdiain eta Altsasu bitartean dagoen parajerik ezezaguna eta ederrenetarikoa— berriro itzuli-

14 urte beherakoentzat antolatu da martxa.

ko. dira mendigoizaleak Urdiain-go igeritokietara, eta Uletxetik hasierako tokira, Altsasura.

Antolatzaileek neurtutakoa-ren arabera, hiru ordu t'erdi ingu-ru beharko dira ibilbidea egiteko, Urdiaingo igeritokietan egin be-harko den hamaiketarako dauden hogei minutuak barne. Partai-deak 14 ur te t ik b e h e r a k o a k

izango dira, eta hiru eta bost par-taide bitarteko taldeak osatu be-harko dituzte. Gurutze Gorriaren postuak izango dira ibilbidean. Ordu bietan sariak emango dira, eta mendiko materiala zozketa-tuko da. Helduendako bazkaria , prestatu da, 1.500 pezetan.

Ibilbidea zabalik dago partai-de ororendako, baina Sakana-

koek autobusa izango dute do-hainik, Mankomunitateak para-tuta. Edozein kontsul tatarako 56 36 16 telefonora hots egitea beterik ez dago. Duda-mudatan dabilenari gogoratzea besterik ez Altsasun Maiatzeko Gurutzea dela igandean, eta artisau erakus-ketak eta hainbat ekitaldi dau-dela antolatuta.

T Irunea Euskal mitologiafi buruz ikastaroa GITEn

IRUNEA

'Euskal Mitologia historiau-rrean' izeneko ikastaroa antolatu du GITE Elkarteak Arturo Kan-pion euska l teg ia rek in b^tera maiatzerako. Emeterio Sorazu-ren eskutik, kultura materiala eta erlijiosoa, euskal historiaurrea, hierofanitza, arbasoen erlijiota-suna, mitoen muina eta abarreko gai interesgarrien esanahia azal-duko dira hiru egunetan, goizez.

Europan izan diren eta diren kultura aberatsen oinarriak eza-gutzeko biderik zuzen eta ego-kienetariko bat euskal mitolo-gian murgiltzea omen da. Euskal mitologiak zer garen, nondikoak, zertarakoak, munduak zer gai-tuen eta abarreko galderei eran-tzun bila eginiko ibilaldian eus-kara izan du bidelagun, eta biak batera aztertzea gure etorkizuna ulertzeko iraganak utziriko hitz sakon ederrak jorratzea izango da. Gai hauen aurkezpena bi era-tara eman ahal izango da: hitzal-di bidez zein diapositibak eskai-nita, gai bakoitzaren lagungarri.

torri

Nafarroaren Egun heldua Aspaldiko partez eguzkiak agurtu egin zituen Nafarroaren Eguna ospatzera Baigorrin bildu zirenak, eta egun arrakastatsua izan zen joan den igandekoa, Nafarroaren Eguna heldutasunera heldu den seinale. Basaizea elkarteko kide batek azaldu zuenez, hamazazpigarren urte honetan helburuak hurbilago daude, «egun gazteek segitu dutelako aitzinekoek jorratutako bidea». «Nafarrak bizi direno Nafarroa biziko da»

gogorarazi zuten antolatzaileek.

Erlatibotasunaren legea

Historilarien arabera, Einstein ez zen inoiz kartzelan izan. Nik, baina, kontrakoa esanen nuke; izan ere, kartzela da espazioaren eta denboraren erlatibotasuna-ren inguruko teoria garatzeko munduko tokirik aproposena: kartzelan sartu bezain pronto es-pazioaren eta denboraren erlati-botasunarekin egiten duzu topo.

Esate baterako, kalean ordu-bete ibiltzen ematen baduzu sei kilometro egiten dituzu, Doni-banetik Txantreara joaten zara. Hemen, aldiz, patioan gora-be-hera ordubete ttipi-ttapa eman eta gero ez zara tokirik mugi-tzen, patio berberean dirauzu.

Kanpoan nintzelarik larunbat gaua Donibane auzoko taberne-tan bukatzen nuen maiz. Orain, be r r i z , k a r t z e l a k o j a n t o k i a n igarotzen dut lehen larunbataren

akabera zena, orain igandearen hasiera dena. Aipatu taberneta-tik jantbkira ehunen bat metro besterik ez dago. Nik, ordea, neure burua parrandatik inoiz baino urrutiago sentitzen dut.

Denborak, halaber, erri tmo desberdina eta aldakorra dauka hemen barruan. Egunak motzak dira, oso motzak, eta asteak lu-zeak, oso luzeak. Egunak zortzi ordu besterik ez ditu hemen: goizeko lau patio orduak, eta arratsaldeko beste laurak hain zuzen . G a i n o n t z e k o o rduek , siesta dela eta ez dela, Eguzki irratiko agurrak direla eta ez di-rela, eskuetatik arrapaladan ihes egiten dizute.

Otsailaren 25ean espetxeratu nindutenetik erlatibotasun ho-rretan murgi ldur ik ibili naiz. K a r t z e l a t i k EGUNKARlAren egoitzara dagoen kilometro es-kasa tarte kasik infinitoa iruditu zait, eta egunak motzegiak izan dira zutabeak idazten hasteko. Gaur eta hemen, ordea, zutabe-txoa hemendik aurrera, astero-astero z in tzo-z in tzo idatziko dudala zin egiten dut.

Dena dela, hemen espazioa eta denbora ezezik, hitz emateak ere nahiko erlatiboak dira...

A urten betetzen da Beran izan ziren Lore Jokoen bigarren ekitaldia-ren mendeurrena. Hori dela eta, Berako Euskara Batzordeak, he-rriko Kultur Batzordearekin, urtebetetzea ospatuko du ekainean,

literatur lehiaketa eta haurrentzako ekitaldiak barne. Abuztuan Antoine d'Abbadieren bizitzari buruzko erakusketa zabalduko da.

Ehun urteren ondoren Lore Jokoak Beran

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Euskara batzordekoek aurten berpiztu den aspaldiko ekitaldi honen barruan berebiziko ga-rrantzia eman nahi izan diote li-teratur lehiaketari. Lehengo eki-taldien oinarri zenak oraingoan ere protagonismo handia izango du eta ' . . . eta ehun urte igaro dira' izenburupean narratiba eta olerki sariak paratu dira. Sarien bana-keta ekainaren 18an egingo da Beran eta egun berean 'Zazpi es-kale ' bertso-musika taldearen emankizuna eta Lamixine Bera-ko antzerki taldearen lan bat tau-laratuko da. Aurreko egunean, hilaren 17an, haurrentzako egu-na antolatu da. Hasieran, ipuin bat harturik, tailerrak eta gai ba-ten inguruko ekitaldiak antolatu nahi izan ziren, baina datak oso aproposak ez izanik —ikaste-txeetan lanez estu aritzen dira garai hauetan—, seguruenik li-buru erraldoi bat egingo da, hau-rren artean idazmena eta irakur-mena bultzatzeko. Nolanahi ere, e k i t a l d i a k z e h a z t e k e d a u d e oraindik, azken ukituen espe-roan. Halaber, Berako jaiekin batera , Henda iako (Lapurdi) Abadiako Adiskideak elkarteak p r e s t a t u r i k o A n t o i n e d'Abbadieren bizitzari buruzko erakusketa ikusi ahal izango da. Zehaztuta dagoena aurrekontua da: 1.830.000 pezetakoa. Princi-pe de Viana erakundeak 800.000 pezeta eman ditu, eta Berako Udalak 400.000.

Antoine d'Abbadieren garaiko argazkia. ABADIAKO ADISKIDEAK

I88O-KO 1 8 9 5 e k o e d i z i o a

'bktak ' h a r t u d u E u s k a r a

Batzordeak ehunga-r ren u r tea o s p a t z e k o , ba ina 1880an 'Euskal Bestak' izena-rekin egin ziren ekitaldiak ez zi-ren, inolaz ere, munta gutxiago-koak izan, egitura eta izpiritu be-retsukoak baizik. 'Euskara' al-dizkariak artikulu luze askoa atera zuen orduko edizioari bu-ruz eta, zehaztasun guztiz, bertan bizi ahal izan zen giroa ederki jasoa dago. Abuztuko 4 eta 5ean ospatu ziren, bertako jaiekin ba-tera, eta lehen ekitaldia Euskal Jaien -Batzordeari egin zitzaion harrera ofiziala izan zen. «Fan-farreren aurretik bandera espa-ñola zegoen, alde batean 'Biba e u s k a l d u n a k ' etar b e s t e a n 'Biak-bat' leloak —herria osa-tzen duten Bera eta Alzate au-zoengatik— zituela». Bazkaria-ren ondotik elkarteak antolatu-tako lehiaketa literarioaren epaia irakurri zuten, eta Hemilio Olo-rizen eta Arturo Kanpionen er-darazko zein euskarazko oler-kiak irakurri ziren.

Lehiaketak bi gai zituen, le-h i a k e t e t a n oh i zen b e z a l a : 'Konst i tuzioa eta Nafar roako Korteen garrantzia', eta 'Euskal-dunak Navasetako gudan', eta ez zuen arrakasta handirik izan, Ar-turo Kanpion epaimahaiko idaz-kariak izenpetutako aktak azal-tzen duenez, aurkeztutako lanen artean ez zegoelako lehen saria mereziko zuenik. Lehen gaiare-kin lotutako lanik ez zen aurkez-

tu eta gainontzekoek ez zituzten gutxienezko eskakizunak bete-tzen. Hori dela eta, sariak eman zitzaizkien Felipe Arrese Bei-tiari 'Euskeldun baten gogorazi-ñoak' eta 'Gizonaren zorigacha' lanengatik, Agust in Etxeberri saratarri 'Deserturra' lanaren-gatik, eta Ramon Artola donos-tiarrari, 'Bildocha eta otsoa' eta 'Ghomin Iruchuloetarra' idaz-kieng&tik. Epaia Batzar Oroko-rraren onespenaren zain utzi zuen elkarteak, «lehiaketaren ezohizko ezaugarriak direla eta».

Gutxiengoarendako lehiaketa batek gehiengoak gogoz onartu-riko beste bati utzi zion tokia. Hiruretan jendez mukuru zegoen herriko plaza, elkarteak antola-tutako bertso lehiaketaren zain. Asteasuko Pedro Jose Elizegi eta bere anaia Juan Cruz zeuden au-rrez aurre, norgehiagoka. Lau-rogei pezeta zeuden bien artean banatzekoak. Kronikak dioenez, 45 minutu iraun zuen saioak, eta denbora horretan zortzi lerroko 36na bertso kantatu zituzten bi anaiek, «zegoen jende andanaren atsegingarri».

Lauretan hasi zen antzaren jokoa, herriko plazan, eta ondo-ren Altzateko auzoan ere berriz izan zen. Garai hartan jada bazi-ren eztabaidak lehen ohizkoa eta

gaur egun urria den joko klase honi buruz. Kronistaren hitzeta-tik antzeman daiteke, herrian oso sustraitua egon arren, bazegoela kentzearen aldeko jarrera eta iri-tzi zabal bat. «(...) gustu genuke lehen bait lehen eta erabat gure herrietako bestetatik desagertu-ko balitz, ohituretatik kanpo da-goelako, eta denok zabaldu behar ditugun animaliekiko erruki eta on tasun sen t imenduen aurka duelako. Herri erakundeei eta eragina duten pertsonei dagokie ohiturak gizalegera erakartzea, eta haiek egin behar dute beren esku dagoen guztia hau bezalako ekitaldien partez beste ohiturak zabaltzeko(...).

A r r a t s a l d e k o z a z p i a k eta laurdenetan berriro prest zeuden kantatzeko Elizegi anaiak, eta saioa aurrenekoa baino hobea izan omen zen. Hamabost mi-nututan 31 bertso osatu zituzten bien artean, eta euskaldunen ar-teko bereizketak, Euskal Herriko batasuna eta euskararen geroa izan zuten hizpide. Kronistak egiten duen kalkuluaren arabera, 14,5 lerroko bertso bat bota zuten minu tuko . «Horre la u ler tzen ahal da bertsolari jorioi eta beren ezpa ine t a t i k a t e ra tzen d i ren ideiei jarraitzeko dagoen zailta-sun gaindiezina, ezta takigrafia edo estenografiaren artearen bi-dez ere konpondu ezin daitekee-

D'Abbadieren iturria A.B. / IRUNEA

A n t o i n e T h o m p s o n d'Abbadie Dublinen (Irlan-da) jaio zen 1810ean. Aita zuberotarra zuen (Urruxtoi-koa), eta ama irlandarra. Hiru urte zituela Frantziara (Tou-lousera) joan zen familiare-kin, eta ikasketak han eginda, fisika hautatu zuen espeziali-tatea. Hogeita bost urterekin hasi zituen bizitza osoan ze-har maiz egingo zituen bi-daiak. Bras i le ra has ieran , Etiopia eta Egiptora ondoren Arnaud Michel bere anaiare-kin, bertan egon zen 1848ra arte, lan geologiko garrantzi-t sua e g i n e z — 9 0 0 pun tu geodesiko ezarri zi tuen—. 1849an Euskal Herrira heldu zen, eta Hendaiako Abbadia bere etxaldean laketu zen.

Etiopian egindako lanari

esker —amar ikera hizkun-tzari buruz hiz tegia osatu zuen— sari asko jaso zituen, e t a 1 8 5 0 e a n F r a n t z i a k o Geografia Elkarteko urrezko domina eman zitzaion. Ez zi-tuen bidaiak eten, eta Ameri-kan, Asian eta Europan zehar ikerketa zientifiko anitz egin zituen bizitzan zehar d 'Ab-badiek. 1892an Parisko El-karte Geografiko eta Zien-tzietako Akademiako presi-dente izendatu zuten.

Fisikaren inguruan egin-dako lanak Europan famatu bazuen, Euskal Herrian sona handia izan zuten euskal kul-turaren alde bultzatu zituen ekitaldiek. 1853an Urruñan (Lapurdi) eratu zituen Euskal Bestak, ondoren Lore Jokoen segida izango zituztenak, eta horrek izugarrizko garrantzia izan zuen euskal letren piz-

kundean. DarrigoL Bonapar-te printzea, Intxauspe, Du-voisin, Kanpion, Jose Man-terola, Pierre Loiti eta, oro har, garai hartako euskalzale orok edan zuten d'Abbadiek zabalduriko iturri hartatik.

Ez zen izan Euskal Herriko adibide berezkoa, Katalunian ere 1859an hasi bai tz iren Lore Jokoak, baina 1897an Carmelo Etxegaraik zehaztu zuenei, hainbat ezberdinta-sun nabarmenak ziren bi adi-bideon artean. D'Abbadiek antolatutako Euskal Bestak konplexuak ziren, euskal kul-turaren arlo frankok osatzen baitzuten ekitaldia: txistula-rien dianak, meza nagusia, pilota partiduak, herri baz-karia, bertsolariak, kirolak, ganadu eta nekazaritza le-hiaketak eta literatur lehia-ketak.

na». Eguneko jaiak dantzaldi batekin amaitu ziren.

Hurrengo egunerako antola-tuta zeuden ekitaldi gehienak bertan behera utzi behar izan zi-ren, eguraldia kaskartu egin bai-tzen arraso. Segalarien apustua zegoen antolatuta, eta baita jo-ko-garbiren partidua ere. Lehena ez zen egin, eta pilota partidua hasi bazen ere, zenbait tanto jo-katu eta utzi egin zuten. Bertara aurkeztu ziren, alde batetik, Jose Etxeberria 'Baz tan ' Narbarte-koa, Jose Mari Fagoaga 'Ha-rroxko' eta Jose Joaquin Valcar-los beratarrak, eta Serapio La-rregi Lesakako albaitaria; beste aldetik Martin Taberna, Jose Larrauz, Mariano Sanchez eta Manuel Oiarzabal doneztebarrak egon ziren. Esan bezala, euriak ez zuen jarrai tzeko aukerarik utzi, eta 125 pezetako saria bana-tu egin zen jokalarien artean. Arratsaldean txistularien lehia-keta egin zen, eta Martin Sansi-ñena Larralde beratarra izan zen aurkezturiko bakarra: sariaren erdia (25 pezeta) eman zitzaion.

Ondoren Zubiri kantariaren errezitala izan zen, eta 'Trapu-biltzalleak' edo 'Adiyo Euskal-Erriari' kantak abestu zituen gi-tarraren laguntzaz , eta bai ta 'Guernicaco-arbola' ere. Eki-taldiak bukatzeko Arturo Kan-pionek 'Azken agurrakAma eus-keriari' Elizondon saritutako la-na errezitatu zuen.

ANTOINE 1895ean eginikoak D'ABBADIE a b u z t u a r e n 3 t ik

— "KAN 5 e r a j r a u n z u e n ,

Antoine d'Abbadieren presen-tziarekin. Berari eta bere taldeari harrera egin zitzaion goizean, bertan udala, bordon-dantzariak, Irungo banda eta herritarrak zi-

Hendaiako Abadia jauregia, Antoine d'Abbadieren

etxebizitza. ABADIAKO ADISKIDEAK

rela, eta udaletxean festa batzor-deak antolatutako literatur le-hiaketaren lanen epaia irakurfi zen. Kasu honetan ere ez zen sari nagusirik izan, aurkeztutako la-nek ez zuten-eta eskatutako bal-dintzak betetzen. Madalen La-rralde zen orduko gaia. 35 urte zituela Beran irule zen saratar hau nahiko ezezaguna zen arren, batzuek zioten erlijio arazoen-gatik hil zutela Frantzian. Beste batzuek, alde egin zuela eta Be-rara etorri zela bizitzera. Arturo Kanpionek idazki bat plazaratu zuen berari buruz, 'Larraldeko Lorea' izenarekin. Nahiz eta sari nagusirik ez izan, epaimahaiak Lopez Alen jaunaren 'Aingeru bat geiago' lana sariztatu zuen.

Ondoren, dantza jaialdia izan zen, bordon-dantza eta dantza-luzearekin, eta su-festak. Hu-rrengo egunean pilota partiduak eta txistulariak izan ziren he-rrian, eta herriko haurrek, prax-kuak gisa jantzita, makil-dantza, ezpata-dantza, zinta-dantza eta aurreskua dantzatu zuten. Haur talde batek D'Abbadie agurtu zuen gisa horretan: «Bedorren baimenarekin: Bera-ko aur txiki dantzariyak ematen diyote ongi etorriya gure errirat, on Antonio Abbadie-ko, Subernotar, eus-kalzale argi ta jakintsu gañ ga-ñeko jaunari, ta bidez, ta biyotz biyotzetik Jaungoikuari eskatzen diogu, lendabiziko aldiyan ikus-ten degun bezela, berriz ere poz au izaten lagun dakigula». Ber-tsolarien txanda izan zen ondo-tik, eta Juan Jose Lujanbio erren-teriarra nagusitu zen orduan, Juan Cruz Elizegireri aurretik.

mintzoak

Emakumeen historia: erdi ezezaguna

• «Ni berarentzat atsegin itu-rri bat naiz, erizain bat, altza-ritegiko pieza bat, emakume bat; ez besterik» Sofia Tolstoi, 1844-1919 'Egunerokoa', 1860-1891 Sara Ojinagari, beste historia batzuk aurkitzen eta kontatzen tematutako adiskideari.

Historia, jendearentzat zen-baitetan hain aspergarria den zientzia hori, eskolan gure ja-kinmina apenas pizten zuena, beti hartu izan da gertaera aipagarri, gudaldi gogoan-g a r r i , - e r r e g e , printzipe eta jaun o n g i l e , g e r r a a m a i t e z i n e t a inoiz ezin gogo-ratu genituen ba-keen zerrendatzat. Historia, antzina-t e t i k b e r t a t i k p r o s t i t u i t u t a k o dama zahar hori, andre izenez ba-taiatua — C l i o — beti idatzi izan da begi maskulinoen b e g i r a d a zehar-t u a r e n a r g i t a n . P r o t a g o n i s t a k , izar gonbidatuak eta zientzia hone-tako distiratsuak beti izan dira gi-zOnak —eta gizo-nak diot jeneroak mugatuako adie-r a n — . E m a k u -m e e i b i g a r r e n m a i l a k o r o l a k eman zaizkie, gu-t x i t a n a g e r t z e n dira eszenan eta e g i t e k o t a n e r e a t z e k o a t e t i k a g e r t z e n di . ra , hanka -pun te t an , beren berezitasu-na ezkutatuz, ikustezin.

Horrela, historiaren erakus-tokia g i zonen tzako gordea egon da, nahiz eta emakumeak drama historikoarein justu-jus-tu erdiaren kcf-protagonista izan diren.

Historia gizonek analizatu dute, gizonek ikertu, gizonek idatzi eta kontatu; jakina, eu-rek, sinesgarritasun bermedun su j e tu h i s to r iko b a k a r r e k , kontatzea komenigarri ikusi dutenaren arabera. Horre la sortu da historia bat beste erdia falta duena, erdi ezezaguna, isildua, gordea. Artxiboetan isiltasunera kondenaturiko gi-zater ia erdiaren o ihar tzuna antzematen da.

Emakumeak ez dira sujetu historiko izan zientzia horren-tzat; beraz, ez dira ezagutza-

gaitzat hartuak izan. Historian egundaino ez dira kabitu ema-kumeak. Oraintsuko adibide bat: Gran Encilopedia Navarra lanean, gure komunitatearen iragana eta oraina bildu nahi duen kontsulta obra erraldoian, agertzen diren pertsona guz-tietatik ehuneko bost bakarrik dira emakumeak. Ez ote da izan Nafarroan aipatzeko mo-duko e m a k u m e r i k ? J ak ina baietz, gertatzen dena da ez di-rela sekulan emakumeak hartu

sujetu iraultzailetzat, aldatzai-letzat, erreali tate sozial eta kulturalen —are gutxiago poli-tikoen— eraldatzeko ihardu-kitzailetzat.

Emakume 'garrantzitsuak' izan direnean, normalean izan dira zeregin eta rol maskuli-noak bete dituztelako, edo gi-zonek beraiengandik espero zutena egin dutelako, edo bes-terik gabe gizonek utzi diete-lako haiek izandaturiko espa-zio publikoak betetzen. Nafa-rroaren ibilbide historikoak beti isildu egin du emakumeen a d i e r a z p e n a . Ora ind ik ere etxetzarrek badituzte sotoa eta ganbara . Bada, emakumea , beti ganbaran egon da, gutxi-tan ailegatzen den toki horre-tan, historiako leku isil eta ba-

kartienean. Adibide gehiago: oraindik ere Eliza Katolikoak zokoraturik egotera kondena-tzen ditu, jardun erlijiosoaren ganbaran zigorturik.

E m a k u m e a k i z a n d i r a —oraindik ere hala dira— noi-zean behin azaleratzen den parte ikustezin hori, nahiz eta munduko biztanleriaren erdia baino gehiago izan. Historia maskulinoa bada, halaber da maskulinoa espazioaren uler-kera, bizi-erritmoena, eraba-

kiena, denborare-na, azken batean h i s t o r i a k o ger-taerena. Iraganik gabeko erdia dira. Era horretan, his-to r i a ren , har re-manen eta bila-kaera historikoa-reh ikuspegi an-drozentrikoa osa-tu da; ondorioz, zientzia domesti-katua, partzial i-zatua, gizonaren n e u r r i r a e g i n a lortu da. Andreez, gizonek transmi-titu nahi izan du-tena jakiten da, ez besterik.

Baina emaku-m e e n espe r i en -tzia historian ze-har ez da zerbait i n d e p e n d i e n t e a gizonen historia-tik; bereizia ez, e z b e r d i n a b a i . Emakumeen ibili his tor ikoa para-leloa da eta hala eta guztiz ere ez da berdina, ema-kumeena berena da jenero diren al-detik. Horrek ez du esan nahi his-toria ezberdindu

bat egin behar denik, ez baita problematika ezberdina. His-toria kontzebitu da gizakien historia orokor bezala eta ho-rrek plantearazten digu histo-ria bat beste sexuarena 'bezain orokorra'. Baina bada gehiago ere. Historiak ez ditu berdin-tasunean hartu gizonak. Beraz, planteatzen den historia premi-sa batetik abiatzen da: emaku-meek ere ez dute denek historia bat eta bera. Badira ezberdin-tasunak, eta izan dira, gizonen e.ta emakumeen historiaren ar-tean, hala nola izan baitira di-ferentziak eta berdintasun ezak emakumeen esperientzia his-torikoen artean. Orain, kontua da bi erdiak elkartzea, haustura konpontzea historia erreala-goak kontatzeko.

P a c o R o d a Histoñalaria

Musikaz gutxi Galdera: Argazki-dendara sartu eta horra hor nire gaz-taroko neska liraina ikusten dudan, zilarrezko portarre-tratos batean, zahar zakar batekin ezkontzen den egu-nean. Bere begirada xar-manta ez du galdu, denbora gora-behera. Dendariak ja-ninnahiz galdetzen dit ea ezagutzen dudan neska hori, herriko jauntxoarekin ez-kondu den neska ederra, eta nik tutik ere esan gabe, nire argazkiak j aso.

—Zubi Eroria deitzen diot nik neska hori —diot nik den-dariari—, nire biziak krak egin baitzuen zubi horretan. Ameriketara joan nintzen eta aberasten nintzen harekin ezkondu ahal izateko. Baina, ez aberastu eta berandu ai-legatu.

Gizonak, hunkituta, ar-gazki roilo bat erregalatu nahi dit, eta munduan askoz ere neska gehiago dela go-gorazten dit. —Bai—, esaten diot nik— baina Zubi Eroria bezalakorik ez. Mediku jau-na, egoera triste honetan, osasungarria al da Pochen azken diska egunean bos-pasei mila aldiz aditzea?

Erantzuna: Nik musikaz ez dakit ja ere. Dena bere neu-rrian ona da, neurriz kanpo txarra. Hala ere arau hau erabiliz edozein gauza da ona, afera da neurria.

Galdera: Ni New Orleanse-ko tabernarik zikinenetan ibi-lia naiz atezain. Askotan drogaz pagatzen ziguten, besteetan neskaz. Noiz be-hinka diruz, eta hilabetean behin hirurekin batera, eta hori loria bera zen. Orain no-mina bat kobratzen dut, hi-laren hasieran, eta jakina, horrek ez du inongo miste-riorik, ,eta pentsatzen hasia naiz ari naizela zahartzen, biziak ez duela lehen zuen nabala dirdira hura, eta gau guziak bizi tzen geni tuen hondarrak balira bezala, beti ere. Mediku jauna, egoera triste honetan, osasungarria al da Jean Michel Jacen az-ken diska bospasei mila aldiz aditzea? /

Erantzuna: Gorago esan be-zala, musikaz ez dakit ja ere. Ziur aski ez.

Galdera: Emagalduak eta

nintzcn ea

aberasten nintzen

harekin ezkondu

. ahal izateko.

Baina,

ez aberastu eta

'Granvillen-n iruditan euskal errefrauak' liburuko ilustrazio bat.

Fentsatzen hasia

naiz ari naizeia

zahartzen, biziak

ez duela lehen

zuen nabala dizdira

hura, gau guziak

bizitzen genituen

hondarrak balira

bezala

ostalariak ohitura bera dau-kate. Biek baso berean ematen diete zerbitzua onari zein gaix toar i . Ni bihotz onekoa naiz, hori behintzat dio nere amak. Putetxe ba-teko neskarekin maitemindu nintzen, eta egunak etorri egunak joan, denbora ez da pasatzen haren ondoan. Pozik eta konformidadean bizi naiz. Bisky eskoziar ba-ten errepresentazioa daukat Kantauri kostalerako, gaine-ra. Mediku jauna, egoera zoriontsu honetan, osasun-garria al da egunean m'ila al-diz neska honekin bere sor-terriko kantak aditzea eta dantzatzea? Esate baterako: Lisak dio (Lisa says) hau be-zalako gau batean (on a night like this), musu bat emango bazenit (if you give a kiss), polit-polita litzatekeela (be so nice), eta Lisak dio irriño txiki batengatik (and Lisa says for just one little smile), ezarriko

nintzatekeela zure ondoan, Lisak dio, Lisak dio (l'll sit next to you, Lisa says, Lisa says). Bere herriko talderik famatuena The Velvet Un-derground da eta goikoa haiena da.

Erantzuna: f t fk musikaz ja ere. Hala ere bere herrixka-ren musika baldin bada, eta neskari kanpaidorreen kul-tura gustatzen baldin bazaio, onartu egin behar.

J o x e m i e l Bidador

Dantza euskal literaturan (I) Larramendi lehen folklorista bezala dagerkigu, Iztuetari aurre

hartu ziolarik

François Marie Arouet Voltaire be-zala ezagunagoa zen pentsalari frantsesak 1764. urteko bere Com-ptes philosophiques lan mardulean euskaldunak Pirinio bortuetako bi aldeetan dantzan aritzen den herria dela argikiro plazaratu zion Europa osoari. Eta ez da gutxiagorako. Ba-dituela bi aste eskax, nonbait poxi bat bederen zemait talde handinahik boikotaturiko Nafarroako dantzari eguna egin zela ospatu. Bertan 700 gorako dantzari bildu zen non eta Tutera batean. Esanak esan ere es-tonatzeko. Igande hontan berriro ere Euskal Herri guzietako egun beretsua dugu ospagai Gipuzkoako Oñati bizkai herri gardenean. Pro-portzionak zuzenak badira behin-tzat, gutxienez 120 taldeetako 5.000 dantzarik aisa elkarkide iharduko du ikurrinaren azpian Agintarie-nean. Beste horrenbestek Larrain Dantzaren korapilo laberintikoan, Lizarrakoei laidozkagarri paira arren.

Euskaldunak dantzarekiko era-kuts grina berezi honek ere badu bere islada literaturan, bere frui-tuak. Nork ez du bestenaz Iztuetak laurkitu lan gerruntzetuaren berri noiz edo noiz aditu? Nork ez du irriparre maltzur ixila barneratu Frai Bartolome karmeldarraren li-hiiruak izenburutzat eskeintzen duen ele errenkada arraildua ira-kurtzen hasterakoan? Alabaina, bi izen hauek baino aunitzez gehiago

. ^badira dantza bera gaitzat aukeran izan duten euskal izkiriatzaileak.

Manuel Larramendi Leizotz bai-larako Garagorri izeneko baserri aridoaindarren sortua dugu 1690. urteko abenduaren 24 batean. La-gundiko kide sonatu honek, beste-lako lan ospetsuez gainera, esate-rako 1745. urteko bere Diccionario trilingue, bazuen idatzi 1882. ur-tean eta Barcelonan Fidel Fitak ar-gitara eraman Loiolako artxibote-gian zegoen Coreografia o descrip-cion general de la M.N. y M.L. pro- » vincia de Guipuzcoa, 1756: urte inguruan txirikordatu bide zuena. Liburu honen hitzaurrean beraxek diosku XVIII. mendeko Gipuz-koako deskribapen hau egitera bul-tzatu zuen arrazoirik nagusiena. 1752. urtean Murillo izeneko beste lagundiko batek Geografia histori-ca ondu zuen, eta Euskal Herria deskribatu zuenean, garaiko aztura arruntari jarraikiz herrialdeak oro vizcaino izenez berdintzen ditu. Hau da bereziki andoaindarra az-toratu zuena. Lantxo honekin, bes-tela, Larramendi lehengo euskal folklorista bezala dagerkigu, Iz-

tuetari aurre hartu ziolarik. Dantza mota guzien zerrenda bat molda-tzen du, banan banan berauen be-rezitasunak erabilerarekin batera emanez. Ondoan, Gipuzkoako dantzen zilegitasuna aldarrikatzen du lau kapituloetan, dantzen aurka zeuden misiolari latz ertsiei arra-zoiak azalduz.

Hauetariko misionista bat, 1708. urtean Oiartzunen sortu Sebastian Manuel Mendiburu Olano dugu, noiz edo noiz euskal Cicerotzat jo izan dena. Lagundian 1725. urtean sartu, eta bere ikasketak burutu os-tean, Iruñera etorri zen bere lan iz-pirituala burutzera. Bertan 30 urte eman zituen, Nafarroako herri eus-kaldun aunitzetan misioak burutu zituelarik uda partean. Berari esker Jesusen bihotzari debozioa zabaldu zen eta hamaika kongregazio sortu zituen kulto honetarako. Aipatu misioen ezaugarri errepikakor bat dantzeen aurkako saioarena dau-kagu. AskotanMendiburuk dantzak kentzeko promesa, eskatzen zion herriari, eta badaezpadaere, udala-ren aldetik dantza galerazteko akordioa lortzen ahalegintzen zen. Horrelako zerbait gertatua zen Az-koitian eta Azpeitian 1746. urtean, edo Ordizian eta Lazkaon 1747.ean.

Bere dotrina garbiki azaldu omen zuen jada galdurik dagoen idazki honetan: Christau dotrin edo cate-cis'mo lucea. Hiru tomotan egina zegoen eta 700 horrialde baino ge-hiago bazituen. Ezezaguna den arrazoiren batengatik, eskuizkribua desagertua da eta egun ez da horren aztama edo arrastorik geratzen. Or-duan Probintzi burua zen Idiakez aita, Loiolako erretorea zen aita Bermejori 1764. urtean igorri gutun batetan honela mintzo zaio: 'Al P. Sebastian de Mendiburu le he orde-nado remita a Vd. zierta obra en vascuence que quiere dar a la im-preyta. Luego que Vd. la reciba, estard con los padres Larramendi y Cardaberaz, a quienes suplicara en mi nombre tomen el trabajo de re-leerla'. Kardaberaz oso lanpeturik zegoelako edo, ez zuen lan hau bu-rutu, eta Mañerukoa zen Aita Alus-tiza batek bete behar izan zuen eginbide hori. Alustizaren eritzia guziz aldekoa izan zen, baina La-rramendirena etzen bat etortzen puntu batetan, dantzarenean alegia. Hiztegigileak egin zensuran horrela adierazten dio: 'Puede imprimirse la obra, dejando lo que trae de las danzas, pero no puede imprimirse con ellos'. (Jarraikitzeko)

• Nafarroako Emakumezko Txapelketako 4. jardu-naldiko partida, 1995koapirilaren 20an jokatua.

Esther Padilla (Lizarra)-Maria Martinez (Iruñea). I.e4,e5; 2,Zf3,Zc6; 3.Ab5,a6; 4.Aa4,Zf6; 5.0-0,b5;

6.Ab3,Ac5; 7Gel,d6; 8.c3,Ag4; 9.d3,h6; 10.bZ-d2. 'Ae3' jokaldiak arnasa gehiago ekartzen zuen. 10...,0-0; 1 l .Z f l ,Ae6 ; 12.Ac2,Ge8; 13.d4 ;d4; 14.d4,Ab4; 15.Ad2,Ad2; 16.Dd2,Ag4; 17.Zh4. Zal-diari irteera emateko askoz hobeto zen 'Dc3 ' 17...,Zh5; 18.Zf5,Af5; 19.f5. Peoi hau ez da ongi geratu, aurreko jokaldiaren ondorioz. 19...,Zf6-20.Zg3,Dd7; 21.Ze4,Ze4; 22.Ae4,d5; 23.Ac2,Dd6; 24.a3,Df6. Ikus koadroa. Txuriek 'eG-dl ' jokaldia

eginen balute, beltzek 'Gd7' jokatuz zutabea hartuko lukete, eta arriskua sortu ere.

25.Ge8 xa,Ge8. 'Gd l ' ez da ona. Zaldiak harrapa-tuko luke peoia, gazteluak matea mehatxatzen duela-ko. 'Dc3 ' ere ez da nahikoa peoia salbatzeko (Zd4,Zf5). 26.h3,Dd4; 27.Dd4,Zd4; 28.Ad3,Ze2 xa; 29.Ae2. Aldaketa desegokia. Alfilaren abiadurak erresistentziarako aukera gehiago ematen zuen 29 . . . ,Ge2; 30.b5,c5; 3 1 . G d l , b 4 ; 32.b4,Ge4-33.Gd5,Gb4; 34.Efl,a5; 35.Ee2,Gb2 xa; 36.Ed3,a4j 37.Ec3,a3; 38.Gdl,b4 xa; 39.Ec4,a2; 40.Gd8 xa, Eh7; 41.Ga8,b3. Txuriek partida utzi zuten. Zehatza ez den jokaldiak holako ordaina izan dezake. •

Doan den irailean bildu ziren Hondarribian zerga eragozleak, azken batzarra egiteko. Duela hamabi urte hasi zen mugimendua,

antimilitarismoa bultzatu eta beste erakundeei di-ruz laguntzeko. Azken urteotan, zerga eragozleen kopuruak gora egin du nabarmen Nafarroan, eta iaz milioi bat pasatxo pezeta kendu zitzaion Es-painiako Armadari, Mugarik Gabe, Amnesty In-ternational eta beste zenbait erakunderi emateko.

Zergei ere kontzientzi eragozpena

EDURNE EL IZONDO / IRUNEA

Errenta aitorpenaren kanpai-narekin batera, zerga eragozpe-nerako kanpaina ere martxan ja-rii da Nafarroan, beste hainbat tokitan bezala. Orain dela ha-mabi urte jaio zen zerga eragoz-penaren mugimendua eta, egun, mundñ osoan zehar zabaldu da. Nafarroa edo Euskal Herriaz gain, M e n d e b a l d e k o Europa osoan, Estatu Batuetan, Kana-dan, Japonian, Australian eta Hego Afrikan badira zerga era-gozleak. Guztien helburua, or-dea, bera da: gastu militarrei kontzientzi eragozpena egitea, armadari sosik ez ematea, azken finean. Eta nola? Errenta aitor-pena egiterakoan, armadari da-gokion dirua beste edozein era-kunderi emanez. Nazioarteko eragozleak, halaber, bi urtetik behin biltzen dira eta azken bi'-lera, bosgarrena hain zuzen ere, Hondarribian egin zuten iazko i rai lean, Zerga E ragozpena ren eta Bake Zergen Aldeko Kanpai-nen V. Nazioar-teko Mintzaldia izenburupean.

Juanjo More-no Iruñeko Zer-ga Eragozpene-rako Taldeko ki-dea da eta mugi-m e n d u h o n e n sorrera eta gara-penaz mintzatu da egunkari ho-nekin. Erran be-zala, ora in ha-mabi urte sortu zen zerga eragoz-pena eta orduan, egun bezala, bi helburu ziren funtsezko mugi-mendu honentzat: antimilitaris-moa indartu eta bultzatu eta, era berean, «garrantzitsu eta balia-garriak diren erakunde guzti ho-riei gure laguntza osoa eskaini».

Zerga eragozle bakoitzak era-baki dezake armadari ematen ez dion diru hori zein erakunderi ematen dion eta aukera, egia erran, zabala da. Hala ere, zerga eragozpenerako talde eta biltza-rrek euren proposamenak egiten dituzte entzun nahi dituen oro-rentzat. Aurten, hain zuzen ere, Guatemalako Alargunen Koor-d inakundea (-Conavigua) eta B e l t z e z k o E m a k u m e a k dira proposatutako taldeak. Lehe-nengoak kontzientzi eragozpe-

ragozle fiskal ba-koitzak erabaki de-zake Armadari ema-ten ez dion diru hori zein erakunderi eman. Aurten Gua-temalako Alargunen Koordinakundea eta Beltzezko Emaku-meak dira proposa-tutako taldeak.

naren alde eta derrigorrezko sol-dadutzaren aurka kanpaina an-tolatu du eta Beltzezko Emaku-meak Serbiako- taldeak, berriz, ant imil i tar ismoa bultzatu eta Serbiako desertoreei eskaintzen die laguntza. Zerga eragozpena-ren bidez armadari ukatzen zaion diru hori nora doan, hala ere, ez da garrantzitsuena Juanjo More-noren ustez —nahiz eta egun dauden hainbat arazo jakinaraz- -teko balio duen—, «garrantzi-tsuena zerga eragozpena antimi-litarismoa bultzatzeko tresnatzat erabiltzea da». Zerga eragozpe-nerako taldeek ere kopuru jakina proposatzen dute azken urteotan e ragozpena egi teko. Aur ten , 7.000 pezetakoa da proposamen hau.

Zerga eragozpena egin zen lehen urteetan, hamar bat lagun baino ez ziren eragozle; gaur egun, ordea, 300 bat zerga era-gozle dago Nafarroan eta mila inguru , berr iz , Euska l Herri

osoan. Hala ere, nahiz eta urtetik urtera p i x k a n a k a -p i x k a n a k a eragozle ko-p u r u a i g o , e z i n e r r a n daiteke zerga eragozpenak j a r r a i t z a i l e ugari duenik atzetik. Mo-r e n o r e n t z a t honen arra-zoia sinplea da: «Guztiak dira Hazien-

daren beldur». Bere ustez, ordea, arrisku guztiak onartu egin behar dira eta beldurra ahaztu. More-noren aburuz, halaber, «halako mugimenduak poliki-poliki haz-ten dira eta hezkuntza arloan egiten den lana da garrantzi-tsuena».

Zerga eragozpena 1983. ur-tean sortu zen mugimendua du-gu, erran bezala, eta orduz geroz-tik 46 milioi pezeta inguru des-bideratu dira armadaren aurre-kontuetatik. Espainiako Defen-tsa Ministerioaren aurrekontua 1995erako, ordea, 866.499 mi-lioi pezetakoa da eta diru horri, beste ministerio batzuetan ager-tzen diren gastuak gehituz gero, bilioi bat pezetara igo daiteke aurrekontua zerga eragozpene-rako taldeen arabera.

Aurten zazpi mila pezeta ematea proposatu dute zerga eragozleek.

Nazioarteko elkartasuna E.E. / IRUNEA

• Zerga eragozpenerako tal-deen helburua, armadari ukatzen zaion diruaren bidez, «benetako b a l i o e ta g a r r a n t z i a d u t e n proiektuei» laguntza ematea da, Juanjo Morenok azaldu duen le-gez. Orain arte mota ezberdine-tako talde ugarik jaso du eragoz-leen laguntza. Nikaraguako eta Saharako eskolak, Eritreako eta Lesothoko osasun trebakuntza-rako proiektuak, Ekuadoreko amerindiar taldeak, Filipinetako feministak, Anchurasko eta E1 Telenoko tiro zelaien kontrako b o r r o k a k eta bes t e h a i n b a t proiektu dira horietako batzuk. Iruñeko Zerga Eragozpenerako Taldearen arabera, «horiek eta beste askok erakusten dute bes-te defentsa mota bat badagoe-la».

Iaz Nafarroan zerga eragoz-, penaren bidez dirua jaso zuten elkarte, proiektu edo erakundeak ugari izan ziren, eta mota asko-takoak gainera. Grafikoan ageri den bezala, 235 eragozle izan ziren iaz Nafarroan eta milioi bat pezeta baino gehiago desbidera-tu zuten armadaren aurrekontue-tatik. Eragozleen dirua jaso zu-ten erakunde edo elkarteen ar-tean, Nafarroako SOS Arrazake-ria, Amnesty International, Insu-misioaren Aldeko Fondoa, Mu-garik Gabe, Greenpeace, LANE, Andrea, Etxabakoizko Eskola-Tailerra, E1 Salvadorko emaku-meentzako ospitalea, Euskale-rria Irratia, KEM, Elkarri, Itoiz-ko Koordinakundea, E1 Salvado-rren Garapenerako Elkartea eta Kroaziako Lagunen Elkartea ai-pa daitezke, beste guztien artean. Iaz, beraz, erakunde eta talde as-

kok jaso zuten eragozle fiskalen dirua. Gehienek eragozle bakar baten dirua jaso zuten, bost mila pezeta inguru.

Zerga eragozpenaren bidez jasotako dirua eskuratu duten proiektuak, beraz, ikus daitekeen bezala, nazioartekoak dira, na-zioartean zabaltzen baita zerga e ragozpenaren mug imendua . Aipatu bezala, iazko irailean Hondarribian (Gipuzkoa) egin zen Zerga Eragozpenaren eta Bake Zergen Aldeko kanpainen V. Nazioarteko Mintzaldia. Irai-laren 18an bukatu zen iazko zer-ga eragozleen biltzarra, guztien artean hitzartutako adierazpena-rekin.

Gastu militarrei ez laguntzeko eskubidea aldarrikatu eta gataz-ken irtenbide baketsuaren aldeko apustua egin zuten Hondarribian bildutakoek.

«Euskara prestijiatu behar dugu» EDURNE ELIZONDO / IRUNEA

Rosa Ramos iruindarra da eta euskal filologian lizentzia-tua. 1992. urtean, Bergarako Udalak ikertzaile gazteei es-kaintzen dien beka irabazi« zuen eta, horri esker, euskara-ren galera eta berreskurapena Nafarroan aztertzeko aukera izan du. Joan den astean, hain zuzen ere, Udako Euskal Uni-bertsitateak antolatutako jar-dunaldietan parte hartu zuen

eta bere ikerketan garatu di-tuen auziak izan zituen min-tzagai. Egunkari honekin ere hauetaz guztietaz mintzatu da RosaRamos.

EGUNKARIA.— Hizkunfzaren galera eta berreskurapena Na-farroan ikertzeko aukera izan duzu. Ikusitakoa ikusita, zein da zuren ustez euskararen egoera lurralde honetan? ROSA RAMOS.- Nafarroa osoaren egoera kontuan hartu-ta, balantzea positiboa dela erran dezakegu. Zonalde ba-koitzeko errealitatera hurbil-tzen bagara, ordea, ezberdin-tasunak daudela antzematen da. Oro har, Erribera aldean, nahiz eta euskara bultzatzeko ekimenen bat gertatu, berres-kurapenik ez da sumatzen. Iruñerria, Tafalla, Lizarra edo Gares aldean, berriz, hutsu-neak badauden arren. erreak-

zioak ere gertatzen ari dira eta hainbat udaletan euskara be-rreskuratzen hasi da. Zonalde euskaldunean, azkenik, nahiz eta hiztun kopurua igo, hitz egiteko gaitasuna galdu duten euskaldunzaharren kopurua ere aipagarria da. Beraz, alde batetik irabazten dena, beste-tik galtzen da.

EGUNKARIA.— Zonalde eus-kaldunean gertatzen ari den fenomeno hori nola azaltzen duzu zuk?

RAMOS.— Alde batetik, herri txikiak dira bertakoak eta eus-kararen berreskurapena bul-tzatzeko baliabide eta bitarte-ko handirik edo aipagarririk ez dute. Bestalde, Iruñearekiko duten menpekotasuna ere ai-patuko nuke nik. Hau da, zo-

' nalde euskaldunean popula-zioa oso barreiatuta dago, ez baitago inguruan gune handi-rik eta ez baitute egitura pro-piorik.

EGUNKARIA.— Zer eragin du horrek euskaldunen gaitasii-naren galeran? RAMOS.— Iruñeak edo Iruñe-rriak, azken finean, ez die eus-kaldun horien beharrei eran-tzunik ematen, muga bat dago, eta Iruñeak behar bezala eran-tzuten ez badu normalizazioa ez da lortuko. Zera erran nahi dut, zonalde euskaldunean hainbat gauza, bai administra-

zio edo kultura mailan, euska-raz egin ditzakete bertakoek. Iruñera jotzen dutenean, or-dea, horiek edo beste batzuk, erdaraz egin behar dituzte eta horrek mugak eta arazoak sor-tu eta berreskurapena eta nor-malizazioa zaildu egiten ditu. EGUNKARIA.— Normaliza-zioaren ildoan, zer iritzi duzu Nafarroako Gobernuaren hiz-kuntz plangintzari buruz? RAMOS.— NNire ustez, hiz-kuntz plangintzak giza egoera

. JOXE LACALLE

hobetu behar du, gero eta hiz-tun gehiago izan eta erabilera areagotzeko. Hemen dauka-guna, ordea, kontrakoa da, hiztun nahiko dagoen lekue-tan, euskaldungoa gehiengoa den lekutan, eskubide batzuk aitortzen zaizkie hiztun horiei. Hiztun kopurua txikia denean, berriz, ez da erabilera bultza-tzen. Hizkuntz politika bat beti dugu, bai aldekoa edo kontra-koa, baina halako planteamen-du zabalen bidez, nahiz eta ahaleginak egin, oraindik ez gara euskararen erabilera in-dartzen hasi. Eta hori behar-beharrezkoa da hiztunak ani-matzeko. Herri ekimenaren ahaleginak ere, halaber, fun-tsezkoak dira.

EGUNKARIA.— Askotan, or-dea, nahiz eta presioa egiten saiatu, Administrazioarekin egiten dute topo.

RAMOS.— Bai, hala da. Ko-munikabideen esparruan argi eta garbi ikusten da hori. Koo-munikabide ofizial edo legal horiek, nolabait erratearren, euskarari lekurik uzten ez dio-tenez, euskal komunitateak bere bide propioak jorratu di-tu. Hor dira, besteak beste, EGUNKARIA bera, ETB ikusi ahal izateko errepikagailuen sarea, aldizkariak, Euskalerria Irratia, eta abar. Kulturaren alorrean berin gertatzen da, programa oso aberatsak daude baina beti halako bide parale-lotan garatzen dira, gizartean diren komunikabide edo zer-bitzuetatik uriun. EGUNKARIA.— Euskararen normalizazioa, beraz, euren esku dago edo zerbait gehiago behar da?

«Iruñeak edo Iruñerriak ez die

euskaldun horien beharrei

erantzunik ematen, eta

Iruñeak behar bezala erantzuten

ez badu normalizazioa ez

da lortuko».

RAMOS.— Nire ustez, argi da-go herri ekimena oso garran-tzitsua dela baina Administra-zioak ere berebiziko garrantzia du euskararen normalizazio bidean. Bien arteko elkarlana da beharrezkoa, ezin dute elkar baztertu, adostasuna behar du-te, helburu amankomuna . Egoera ez da batere lasaia eta akordioak behar dira. Argi da-go, eraberean, herri ekimenak hurbilen ditugun alorretan izango duela eragin gehaigo. Irakaskuntza eta antzeko beste zereginetan, ordea, Adminis-trazioaren eskuhartzea fun-tsezkoa da. Oro har, hala ere, hiztunen komunitatea sortu beharra dago eta horrela, eus-kara bera prestijiatu.

Rosa Ramos

/ F I L O L O G O A

; • • . ..... .. . . S . J 1} I I I I II l III l»T

Txepetxen teoriarekin bat

Bere ikerketak Txepetxen euskararen berreskurapenari bu-ruzko teoriarekin bat egiten due-la onartzen du, nahiz eta lan ez-berdinak direla azpimarratu. «Argi dago egituratu gabeko euskaldun multzoa dagoela eta hizkuntz komunitatea ez dela oraindik sortu», nabarmentzen du iruindarrak. Txepetxek plan-teatzen zituen hizkuntzaren fun-tzioak aztertu ditu Rosa Ramo-sek ikerketan eta, dioenez, nahiz eta zonalde bakan batzuetan lan esparrura ailegatu, leku gehie-netan familiaren esparruan gel-ditzen da euskara. Ramosen us-tez, beraz, Txepetxek planteatu zuen hizkuntza minorizatuen azterketa «erabat betetzen da Na-farroan».