Amodiozko gutunen lehiaketa 2010 FINALISTAK

20
“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko gutun irabazlea : Ene Leonor maitea: Berriro ere gaude elkarren artean, ni zuri begira nire besaulki kuttunean eserita, eta zu, begirada leku ezezagun batean galdurik, isilean, ezer esateko ez daukazularik. Ni, ordea, milaka hitz, milaka olerki, nire ahotsaren milaka nota eta doinu dauzkat zuri eskaintzeko, bizitza oso batean esan ez ditudanak eta ziur aski entzuten egongo ez zarenak. Txikitatik egon gara batera, gu biok bakarrik, jolasean, ikasketetan edo gure irudimenak sortutako abentura txikietan, baina beti bakarrik, aristokraziako umeak ezin baitira kaleko ume pobreekin nahasi. Horrela erakutsi ziguten nagusiek txikiak ginenetik. Pozez eta alaitasunez betetako urteak izan ziren, kezkarik gabeak, adiskidetasun sakona garatu genuen garaia, etorkizunean beti baturik mantenduko gintuena. Uste dut orduan hasi ginela elkarrenganako txera sentitzen, baina haurrek bakarrik sentitu dezaketen moduan. Orduan ez nekien zer gertatuko zen etorkizunean. Ai, inuzente hutsa nintzen garai hartan!. Haziz joan ginen, beti elkarrekin. Txikitako jolasak gaztaroko dantzaldiak bihurtu ziren, goi mailako gizartera ohituz joan behar genuen eta. Hala ere, beti batera dantzatzen genuen, edota ezkutuan alde egiten genuen jauregietako lorategietan haurrak bagina bezala jolasteko. Momentu hartatik aurrera hasi ziren nire zuganako sentimenduak argitzen, orduan jakin nuen maite zintudala. Eta aurkikuntza horrekin hasi zen amesgaiztoa. Urte luze hauetan nire sentimenduak ezkutatu izan ditut baina gauero nire buruarekin borroka etengabean aritu naiz, egia aitortu edo ez. Nire maitasuna ezinezkoa izan da beti, lotsagarria, debekatua. Ez da konde batengandik espero daitekeena, are gutxiago nigandik onartu daitekeen jarrera, eta nik banekien. Banekien, baina ez nuen ezer aldatu, ezta saiatu ere ez. Maitasuna gauza ederra da,

Transcript of Amodiozko gutunen lehiaketa 2010 FINALISTAK

Page 1: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko gutun irabazlea :

Ene Leonor maitea:

Berriro ere gaude elkarren artean, ni zuri begira nire besaulki kuttunean eserita, eta zu, begirada leku ezezagun batean galdurik, isilean, ezer esateko ez daukazularik. Ni, ordea, milaka hitz, milaka olerki, nire ahotsaren milaka nota eta doinu dauzkat zuri eskaintzeko, bizitza oso batean esan ez ditudanak eta ziur aski entzuten egongo ez zarenak.

Txikitatik egon gara batera, gu biok bakarrik, jolasean, ikasketetan edo gure irudimenak sortutako abentura txikietan, baina beti bakarrik, aristokraziako umeak ezin baitira kaleko ume pobreekin nahasi. Horrela erakutsi ziguten nagusiek txikiak ginenetik. Pozez eta alaitasunez betetako urteak izan ziren, kezkarik gabeak, adiskidetasun sakona garatu genuen garaia, etorkizunean beti baturik mantenduko gintuena. Uste dut orduan hasi ginela elkarrenganako txera sentitzen, baina haurrek bakarrik sentitu dezaketen moduan. Orduan ez nekien zer gertatuko zen etorkizunean. Ai, inuzente hutsa nintzen garai hartan!.

Haziz joan ginen, beti elkarrekin. Txikitako jolasak gaztaroko dantzaldiak bihurtu ziren, goi mailako gizartera ohituz joan behar genuen eta. Hala ere, beti batera dantzatzen genuen, edota ezkutuan alde egiten genuen jauregietako lorategietan haurrak bagina bezala jolasteko. Momentu hartatik aurrera hasi ziren nire zuganako sentimenduak argitzen, orduan jakin nuen maite zintudala. Eta aurkikuntza horrekin hasi zen amesgaiztoa.

Urte luze hauetan nire sentimenduak ezkutatu izan ditut baina gauero nire buruarekin borroka etengabean aritu naiz, egia aitortu edo ez. Nire maitasuna ezinezkoa izan da beti, lotsagarria, debekatua. Ez da konde batengandik espero daitekeena, are gutxiago nigandik onartu daitekeen jarrera, eta nik banekien. Banekien, baina ez nuen ezer aldatu, ezta saiatu ere ez. Maitasuna gauza ederra da, inork ezin duelako aukeratu nortaz maitemindu, nik neuk ere. Hori da ederra egiten duena. Horregatik, isilean egon behar arren, ezkutuan mantendu behar izan arren, nire maitasuna zaindu nuen, pozik, zure ondoan egon nintekeelako, zure barrea eragin nezakeelako eta zure begiradan nire aurpegia islatuta ikus nezakeelako. Zer da orain zure begiek erakusten dutena? Nitaz oroitzen al zara, edo toki exotikoren batekin amets egiten duzu?.

Orduan, egun batean, nire bihotza apurtu egin zen. Gurasoek markes batekin ezkonaraziko zintuzten. Benetan gorroto izan nituen zu nire ondotik urruntzeagatik. Gau horretan bertan ezkutuan biltzeko eskatu zenidan, sekretu bat kontatu behar zenidan eta. Isilean entzun

Page 2: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

nizun, gure txikitako ezkutalekuan eserita, baina nire barruan pozez algaraka nengoen. Ez zenuen zure ezkongaia maite! Baina nire alaitasuna azkar ilundu zen beste gizon bat maite zenuela entzutean. Benetan pentsatu al nuen, segundo batez ere, zu ni bezain gaixo egongo zinela? Ez , ezin nezakeen hori espero, ni bainintzen maitasun debekatu batean sinesteko bezain inozoa zen bakarra. Penaz eta ezintasunez beterik entzun zintudan zure maitaleari buruz hizketan, atzerriko leku liluragarri batera eramango zintuela eta han biziko zinetela batera eta pozik, familia bat osatuko zenutela eta atzerritik eskutitz mordoa idatziko zenizkidala. Orduz geroztik beti huts sentitu naiz, nire barruan airea besterik ez balego bezala. Hala ere, zure aurpegi fina, zure ile luze horail luzea eta zure irudi liraina soineko polit horrekin jantzita ikusteak epeltasun apur bat barneratzen du nire bihotz izoztuan.

Ez dut ondo gogoratzen zer gertatu zen gau hartan. Konturatu nintzenerako zure gainean nengoen, zure lepoa nire eskuen artean estutzen. Agian pentsatu nuen zu nire ondotik ez joateko modu bakarra zela, edo zurekin haserre nengoen beste norbait maitatzeagatik, nik lehenago maitasunari buruz esandakoa ahaztuta. Ez nago ziur, baina konturatu nintzenerako lurrean zeuden hilda. Zure begiek beldurra adierazten zuten eta galdua zuten betiko haien distira berezia, baita epeltasuna transmititzen zuen argi hori ere. Lasaitasun askoz, nire besoetan hartu zintudan eta leuntasunez eraman nuen zure gorpua jauregiko egongelara. Bertan gurasoek zer gertatu zen galdetu zidaten asaldaturik, eta ni zure maitalea aurkeztu nuen erruduntzat. Haiek sinetsi egin ninduten. Hura hilda egongo da ziur aski, baina ez nago ziur, ez baitut inoiz berriro hari buruz ezer jakin.

Urteak pasa dira zorigaitzeko gau hartatik, baina oraindik ere huts nago, eta ez naiz berriro maitemindu. Ez dut uste gau hartan egin nuenaz damu naizenik, baina gauza txiki bat aldatuko nuke, izan ere, hil aurretik ez nizkizun nire sentimenduak aitortu, eta orain, zure heriotzaren urteurrenean, zure erretratuari zuzentzen diot nire aitorpen mingots hau. Bai, ene Leonor, ene arreba maitea, arraroa izan arren, debekatua egon arren, benetan maite zintudan. Gure odol-loturek inoiz ez didate zurekin bakean bizitzen utzi, baina jadanik horrek berdin du, ez du garrantzirik, eta lasai asko aitortu dezaket nire jauregi ilun eta baztertuan maite zaitudala eta beti maite izan zaitudala, ez baitago inor nire eromenaren lekuko izateko. Hil zinenetik bakarrik bizi izan naiz, zure oroitzapenez biziz, nire etxea bihurtutako leku ilun honetan noraezean ibiliz. Baina gehienetan nire besaulkirik kuttunenean geratzen naiz eserita, zure mihisearen aurrean zure aurpegi argiari begira, zu beste alde batera begi lausotuarekin begiratzen duzun bitartean. Horrela pasatzen ditut egunak eta gauak, zu beti nire pentsamenduetan zaudelarik. Eta, hutsik egon arren badakit zureganako maitasuna oraindik ez dela desagertu. Nire amaiera heldu arte beti maiteko zaitut. Hori da orain ezagutzen dudan egia bakarra: Maite zaitut.

Page 3: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Beti zure oroimenetan murgilduta, zure neba.

Louis.

EGILEA: UXOA KOARTANGOTALDEA: 1. BATX. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko gutun finalista:

ZURE FREKUENTZIA TOPATZEN

Hau hodei bat da,gomaespumazko hodeia

larros-urdinez tindatutako zirimolek putz eginez ekarrarazi dutenbezala putzatuz

eta ortzemuga pisatu orduko,ilunak jango duena.

Printzesa deitu ohi ninduen horri:

Page 4: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Perfektua zinela uste nuen. Polboroizkoa. Zureak, begi berdeak. Irribartsu eta irribarreak oparitzen beti baina behin oihu egin zenidan eta negar egin nuen.

Inperfektua zinen ... eta zutaz maitemindu nintzen betiko.

Zuretzako kotoizko poema sortak, niretzako polborazko hitzak.

Ez nizun maite zaitut eta punto esan nahi. Maitasuna ez baitzait puntu eta apartez gustatzen. Txarra naizelako maitasuna deklinatzen. Hitzak ez dira debalde, berez une-uneko emozioek eskatzen duten erara jaurti behar; aitzitik,sentimenduak zarandatik iragazi behar dira, batik bat, amodioaz ari garenean. Maite zintudan, maite zaitut eta per secula seculorum maiteko zaitut esatekoa nintzen, baina beti bezala hitzak ezpainetan sikatu zitzaizkidan...

Nik haizea maite dut. Eta txokolatea. Almendrekin. Baina haize boladek terrazan zintzilikatuta ditudan arropak lokatzetara lurreratzen dituztenean, gorroto dut. Ze, haizea grisa eta marroia bihurtzen da, eta niri larrosa-urdinezko haize marmarrak gustatzen zaizkit.

Eta txokolateak ... zoratu egiten nau, asko gustatzen zait txokolatea zanpatzea, ispiluan nire profila islatuta ikusten dudan arte. Eta orduan gaiztoa da txokolatea. Almendrekin bada ere.

Eta gehiegizko guztiak zoritxarra dakarren bezala, zure begi ilunek argia galdu zuten azaroan.

Ni umezurtz gelditu naiz, ilunpetan; eta zu emisorea 94.7an amaitu duzu gauero-gauero ... eta ni, negar malkotan Zamorako apartamentuko sukaldeko aulki zanpatuaren gainean diala biratuz, zure frekuentzia topatzen.

“Amaitzeko Robbie William-sen abesti hau jarriko dizuet, eta behar ere hemen egongo gara punta-puntako abestiak zuzen-zuzenean zuei eskaintzeko asmoz ... gabon eta bihar arte ...”

Eta zu gomaespumazko hitz horiekin agurtzen zara gauero-gauero ... Eta ni, urduri eta ezin kabiturik geratzen naiz, oh zure entzule gaixobera.

Irratian zaudenetan gozoa zara, eta asko (inoiz baino gozoagoa). Tartean zure arnasaren jolasa nabaritzen den bitartean... Bi frekuentzien artean gatibu; gauero-gauero zure ahots eztia garrazten hasita egoten den ordurako, nekatuta, dardarka, kopetan muxu emango nizuke, lasai zaitezen.

Eta kanta egingo nizuke, zauden lekuan zaudela entzun nazazun...

Eta ipuin bat idatziko nizuke, ordu, minutu eta segundo oro gogora zaitezen. Orri sinple honetan zabaltasunez idatziko nizuke zuk irakur dezazun. Baina zuk, noski, mahai gainean uztearekin

Page 5: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

konformatuko zinateke. Hitz hauexek guztiak maite zaituen pertsonaz gogora zaitezen dira, orain berorik ematen ez dizun bularraz, haizerik kentzen ez dizun gorputzaz ...

Orain orri honek baino ezin daiteke,(amesgaizto batean zaudenean),

zure salbatzailea izan;eta ni,

(oh amets goxoetako),polboroizko printzesa.

EGILEA: ANE GONZALEZTALDEA: 1 BATX. B

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 1. batxilerreko gutun finalista:

AMODIOZKO GUTUNA

Txikiak ginez, zazpi bat urte. Zu ezagutu zintudan eguna gogoratzen dut: uda zen, oporretan nengoen, Cadizen. Zu ikusi orduko berezia zinela sentitu nuen, zure begiradan desberdina zen zeozer zegoela. Zurekin igarotako une guztiak nirekin daude, inoiz ez naute bakarrik uzten. Hobeto gogoratzen dudana zure begiak dira, kolore iluneko begiak, sakonak, begirada bakar batekin barrura arte sartzen zirela ziruditenak, ni arnasa hartu gabe uzten nindutenak.

25 urte eta gero ezin zaitut, bi astez baino ez ginen batera egon, ez dakit zuri buruz ezer, baina gauero oheratzean zutaz oroitzen naiz, ondoan dudan gizonari begiratu gabe. Gauero zure begi berdeak ikusten ditut ni deitzen.

Gogoan dut arratsalde batean, hondartzan bakarrik ginela, zure ezpain gozoak nire masailetan ipini zenituela, bat-batean haize zakarra etorri eta hondartzako harea guztia zabaldu zen bortizki, korrika egin behar izan genuen, eta ohartu gabe nire bizitzako unerik sentikorrenak ihes egin zuen berriro ez bueltatzeko. Sekula ez naiz horrela sentitu, pena sentitzen dut zutaz gogoratzean, begiak malkoz betetzen zaizkit, baina negar egin arren inoiz ez dira sikatzen, zerbait falta zaidala sentitzen dut, beste edozein pertsonak bete ezin dezakeen hutsunea.

Zure izena entzutean irribarre egiten dut konturatu gabe, iraganeko ume txikia izatera bueltatuko banintz bezala. Nola da posible horrenbeste denbora eta gero zutaz oroitzea?, zurekin bizitako momentuak ezin ahaztea?, musu bakar batek horrela sentiaraztea?

Maiteminduta nago, bai maiteminduta, nire barnean sentitzen dudan mina inoiz ez delako joango, inoiz ez nauelako utziko. Batzuetan amets egiten dut, zu agertzen zara amets horitan, nire izena esaten duzu, eta zuk ere diozu ez nauzula inoiz ahaztu. Baina

Page 6: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

esnagailuak jo eta esnatu egiten nau, lanera joan beharra, haurrak zaindu beharra... hemendik alde egitea gustatuko litzaidake zu eta biok bakarrik egoteko, hondartzara joan ahal izateko, berriro ere haizea etor dadin, zure begi ilunetan galdu ahal izateko eta libre sentitzeko: helduen mundutik aldendu eta gure mundu berria sortu, zu eta ni, ni eta zu, biok bakarrik.

Baina nire amets guztiak ilundu egiten dira zu nitaz gogoratzen ez zarela pentsatzean, balitekeela lehengoa ez izatea, aldatu izana, zu nitaz ez gogoratzea... horrelakoetan hotzikarak sentitzen ditut eta oihuka egiteko gogoa izaten dut, ahotsik gabe geratu arte, korrika hasi eta inoiz ez gelditzeko beharra.

Tuntuna sentitzen naiz hau guztia pentsatzean. Oraindik ez naiz ausartu inori esatera, erotzat hartuko nautelakoan bainago. Baina ez zaitut ahaztu, haize bolada bakoitzean ikusten zaitut, nigandik alde egin nahi ez duzula dirudi, zu ahazten saiatu naiz, benetan, saiatu naiz, baina zure zati bat nigan utzi zenuela dirudi eta zati horrekin bizitzen ikasi dut.

Jakin badakit begiak ireki behar ditudala, baina zu alde batera uzten zaitudan bakoitzean nire mundua amaitzen da. Berriro ikusiko ez zaitudala badakidan arren behar zaitut, zu baitzara egunero ohetik jaikitzeko indarra ematen didan bakarra, gauetan lorik egin gabe gelditzearen arrazoia, baina batez ere zeu zara bizitzeko gogoak ematen dizkidazuna, ilusioa sortarazten didazuna, ezinezkoak direla badakidan arren,

Urtero Cadizera noa, zu ikusteko itxaropena dut oraindik. Beldurtu egiten nau zu ikustean zer egingo ote dudan pentsatzeak, inozo bat bezala geldi-geldi geratuko naizela badakidalako, ezer egin eta esan gabe, zu nigana etortzearen esperoan.

Maiteminduta nago, bai maiteminduta, mina delako barruan sentitzen dudana, arnasten uzten ez didana, bihotzean arantza bat izango banu bezala sentiarazten nauena, askatasunaren zain dagoen preso bat bezala sentiarazten nauena.

Inoiz ez zaitut ahaztuko, behar zaitut.

EGILEA: ANE ARANDIATALDEA: 1. BATX. C

Page 7: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun irabazlea :

Kaixo amama:

Negarrez ari naiz. Gaur aitak esan dit Altzeimerra duzula, zure azkenetan zaudela. Esan dit lasai egoteko, zerbait behar banuen, eskatzeko, baina lasai egoteko. Bizi-legea omen da, datozenei lekua uzteko joan behar omen duzu, “patua” deitu dio berak. Onartu egin behar dudala esan dit, onartu eta aurrera egin. Baina ez, ez dut onartu nahi. Ez dut ezer egin gabe geratu nahi zure sua nola itzaltzen den ikusten dudan bitartean, ez dut zure errautsen gainera malkorik isuri nahi.

Zure begietan ikusi dut, ximurren gainetik betikoa zarela, txupetea jarri zidan amama zarela, ohera joan aurretik muxu ematen zidana, maite nuena eta maite dudana. Ez, ez zara aldatu. Nahiz eta medikuak ardoa debekatu dizun, nahiz eta hamaika pilula ezberdin hartu behar duzun, nahiz eta nor naizen ahaztuko duzun, nire amama zara.

Gaur, aitortu nahi dizkizut haizeari xuxurlatu ohi dizkiodan hitzak. Gaur, malkoz, irribarrez, beldurrez eta maitasunez bete nahi dizut bihotza. Eskutitz batean esan nahi dizut urteetan isildu dudana, lotsak isilarazi didana. Gaur egingo dut, beranduegi baina egingo dut.

Zure ondoan egon nahi dut, gazte izandako azala laztandu, beldurrik ez dizudala ikus dezazun. Zure altzoa malkoz busti nahi dut. Begiak itxita gogor besarkatu nahi zaitut, erlojuaren esklabo garela ahaztu eta betiko iraungo duela pentsatu, sinestu. Eman ez dizkizudan muxu guztiak eman nahi dizkizut eta egin behar nuenean eman ez izana sentitzen dudala esan. Barrenean oraindik, ezagutu zenuen ume hura daramadala erakutsiko dizut.

Barkamena, barkamena ere eskatzen dizut, egin dizkizudan bisitak laburregiak izan direlako, zure etxera sartu eta benetan sentitu gabe muxu ematen nizulako, zurekin igaro dudan denbora gehiena pantaila nazkagarri horren aurrean igaro dudalako... zure ilobaz nahi beste gozatzen utzi dizudalako. Beranduegi da baina sentitzen dudala jakitea nahi dut.

Amama, harro nago zutaz. Naizena izaten lagundu didazu. Zuhaitz gazteek sendo hazteko behar duten makila izan zara niretzat eta orain zuhaitza loratu denean makila usteltzen hasi da, bizi-legea deitzen dio horri aitak. Baina, badakizu baduzula nondik jan eta non

Page 8: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

babestu, nire fruitu, hosto eta adar guztiak zugatik dira, zuretzako dira.Horregatik, bihar, arratsaldez zure etxera joango naiz, ardo botila on batekin. Bizitzari, heriotzari begietara begira egingo dugu topa. Malkoz, irribarrez, beldurrez eta maitasunez beteko dizut bihotza. Nor naizen ahaztu aurretik mundu honetan gehien maite dudan pertsona zarela esango dizut. Badakit garunetik desagertuko zaizkizula hitzok, baina bihotzean iltzaturik geratuko zaizkigu, eta ez dago hori ezabatuko duenik ezer.

EGILEA: PEIO ORMAZABALTALDEA: 2. BATX. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun finalista :

Gau on laztana:

Page 9: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Berandu samar da jada, baina ezinezkoa zait lortzea. Ohean izan naiz pare bat orduz, bueltaka. Zure irudia datorkit burura, zure fereken leuntasuna, zure begi urdinen argia.

Atarira irten naiz poliki, zaratarik egin gabe, gurasoak itzartu ez daitezen. Bertako egurrezko hamakan jarri naiz. Milaka izar daude gaur zeruan. Gau ederra benetan. Ikusten al dituzu ilargitik hurbil-hurbil dauden lau izar handiak? Horiek leku berean daude beti, ez dira mugitu ere egiten. Horregatik, noizbehinka, eurei eskatzen dizkiet nire barneko desioak. Hala ere, azken boladan ez didate kasurik egiten. Nitaz aspertuko ziren, seguruenik, hainbeste pena eta istorio. Zu ere nazkatuta al zaude? Ziur nago baietz; hala ez bada, primeran egiten dituzu plantak sikeran.

Ezagutu gineneko gaua itzela izan zen. Akordatzen al zara? Durangon. Biok geunden mozkor, biok bakardadearen zulo ilunean barneratuta, itotzeko zorian. Gogoratzen dut goizeko ordu txikitan lagunek hanka egin zutela eta ni, etxera joateko intentzio barik, tren geltokian geratu nintzela. Bat-batean nire alboan eseri zinen. Zigarroa pizteko surik ez neukan eta zure pizgailua eman zenidan. Zure eskuak sentitu nituen lehen aldiz. Instant hartan hasi zen hazia hazten. Bi orduz egon ginen berbetan. Hain gustura geunden bata bestearekin, non neguko eguzkiaren lehenengo izpi ahulak laguntasun bila azaldu ziren deblauki; gu izorratzeko asmoz antza. Agurtzeko ordua iritsi zen. Musu bana eman genion elkarri. Masailean. Nahiz eta zure ezpain samur eta gorrixkak dastatzeko irrikan egon, ez nintzen ausartu.

Astelehena eskola-eguna izan zen. Azterketaz jositako eguna. Aurreko orduko kontrola ezin hobeto egin nuen, “bordau”! Kimika, berriz, ez nuen ezertxo ere ulertzen. Urduri nengoen, erdipurdika egingo nuen susmoa baineukan. Halaxe gertatu zen. Kopetilun atera nintzen institututik. Zigarro baten bila nenbilela, gazte bat ikusi nuen bere autoaren kapotean jarrita. Haren elastiko berdea ezaguna zitzaidan. Bihotzeko taupadek abiadura arindu zuten derrepente. BUM-BUM-BUM-BUM. Zu zinen! Nire bila etorri eta ezusteko ikaragarria eman zenidan. Izugarri poztu nintzen. Utikan fosforoa eta karbonoa! Udaberri garaia zen eta eguzkiak gogoz jotzen zuen. Lagara eraman ninduzun Golf zurian. Haren gainean eseri ginen, itsasertzean. Giroa zeharo atsegina zen eta begietara begira geratu zintzaizkidan, finko. Une berezia, intentsua izan zen. Bisaia laztandu zenidan emeki, puskatzeko beldurra izango bazenu bezala. Gure ezpainek bat egin zuten. Imajinatu nuena baino ederrago izan zen. Ez nuen zugandik aldendu nahi. Ilundu zuen arte hantxe izan ginen; tarteka musu ematen zenidala eta nik irribarre xalo batez erantzuten nizun; besarkaturik geunden bitartean, itsaso bortitzak eskaintzen zigun lasaitasunaz gozatuz.

Hilabeteak igaro dira ordutik. Momentu goxoak, alaiak. Urrun bagaude ere, betiko izango ditut oroimenean. Zin dagizut. Zuk ere

Page 10: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

berdin agin dezazun itxaropena dut oraindik. Esperantza agortuz doakidan arren. Ezinegonak barrenak birrintzen dizkit apurka. Zer ginen bihotza? zer gara?

EGILEA: IRATI LEJARZATALDEA: 2 BATX. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 2. batxilerreko gutun finalista :

ZAIN NAUKAZU BETIKO

Nire aurretik pasatzen zaren bakoitzean usain berdina datorkit, oso gogoko dudan usaina, itsasoaren usaina.Harea musukatzen duten ur uhinekin bat batean hazitako hodei mamitsuak garela amets egiten dut usaintzen zaitudan bakoitzean. Baina begiak zabaltzen ditudanean malkoak igarotzen zaizkit masailetatik amets bat baino ez dela antzematean.

Hutsune handia daukat barrenean, zure gabeziak eragiten didan bakardade eta ezinegona apaldu ezinak direlako. Edozer gauza egingo nuke zure ezpain zaporetsuak berriz dastatzeko.

Page 11: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Zure ahotsa entzutearen falta egunero are handituz doa, eta zer esanik ez zure begiei buruz. Zure begiak daukaten kolore eta distira hori ikustean, egun eguzkitsu batean itsasoaren distiraren pean nagoenean bezala sentitzen naiz.

Gure harremana apurtzerakoan txarto egin nuela konturatu naiz oraintxe, gu biok bata bestearentzat eginak gaudela, baina orain ez dago bueltarik eta ez zaitut utziko ihes egiten maite zaitudala esan barik.

Noizbait, nonbait, berriro ere zure berotasuna sentituko dudalakoan, zain naukazu betiko.

EGILEA: ARGOITZ RODRIGUEZTALDEA: 2. BATX. C

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun irabazlea :

Kaixo, ez dut inoiz jakingo eskutitz hau jaso duzun edo ez. Seguruenik nik idatzi ez dudan baina nire sinadura duen beste bat jasoko duzu.Zenbat urte dira jada... Hiru, bost, bi? Ez dakit. Dakidan gauza bakarra da, zugandik baztertzerakoan galdu nuela askatasuna, esperantza, zu zara egin nuena egiteaz damuarazten nauen arrazoi bakarra.

“- Ez dago atzera egiterik, badakizu.- Ez naiz damutuko.”

Beldur naiz idazteaz eta nire eskuak lasaitzeko osteratxo bat egitera altxatu naiz. Nire “gelan” bueltaka nabil, erpin batetik bestera. Noraezean, eguneroko bidean. Eskutan dudan dardarak gauza bat gogorarazi dit, behin Zumaiako hondartzan geundela, biok bakarrik, elkarren ondoan etzanda, zu nigana hurbiltzen eta ni zugandik pixka bat urruntzen segundo bakoitzeko.

“- Ederra da bizitza, ezta?

Page 12: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

- Ederragoa zure alboan...”

Goxotasunez hasi zinen nire gorputza biluzten, berarekin jolasten, eta gaur dudan dardara berdina sentitu nuen. (Baina ez arrazoi beragatik).Izan daiteke gaur, sentimenduak erre dizkidatela sentitu aurretik, azken tanta ere ostu didatela. Baina egun hartan Zumaian ateratako argazkian, zure etxean egin nintzen azken aldian logelako horman jarrita zenuen argazkian ezin dute ostu, maitasuna betiko egongo da hor, nire bihotza betiko geratu da hor.Aurreko leihoa dakusat, bertatik ihes egiten dute nire pentsamenduek (libre). Hemen barruan dagoena hildako bat da, bizirik mantentzen duten hildakoa. Sarritan jarri naiz bertatik begira nahiz eta ez dudan ezer ikusten. Zeruan ez dago mugarik, galdu egiten naiz handitasunean, hau gertatu ohi da zure bizitza hiru metro karratuko gela batean mugatzen dutenean.

“- Mundua lar txikia da niretzat.- Ni ere preso sentitzen naiz.”

Barkatu, okerreko bidetik nabil, eta beste batetik jarraitu behar dut.A, bai... Maite nauzu? Badakit ezetz, esadazu egia, mingarria izanda ere zuk eragindako zerbait sentitu behar dut. Baina alferrik da, e? Gaztetan idatzi nizkizun olerki guztiak bezala, alferrikoak, ez zenituen irakurtzen baina nik berdin-berdin maite zintudan. (Eta maite zaitut, hau idazten ari naizen bitartean behintzat).Buruari eraginda idatzi nuen bat etorri zait gogora... (ez nuen uste noizbait biziko nuenik). Zera zion;

Zugandik urrundu eta dena galdu dut,Baina zurekin nengoenean ez zintudan behar bezala maitatzen.

Eta gaur damu naiz.Berez, zaila delako maitatzea, baina zailagoa kartzelatik

EGILEAK: TXABER ORMAZABALTALDEA: 4. C

Page 13: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun finalista :

MAITASUN ESKUTITZA

Maitea,Itsasoan bizitza ez da erraza. Badakit eskutitz hau ez dela zure eskuetara inoiz helduko, bizitza ez baita filmetan bezalakoa, botila batean eskutitz hau sartu eta itsasora jaurtitze soilarekin ez da nahikoa zuk irakurri ahal izateko.

Ondo gogoratzen dut egun hura, otsailak 16, zure ondotik alde egin nuen eguna alegia. Pirata ontzia harturik, itsaso zabala ezagutzeko asmoz. Gogoratzen al dituzu elkarrekin pasatzen genituen arratsalde bukaezinak?.Gure ametsa zen hau, pirata ontzia harturik, maitasunaren itsasoan murgildurik, ekaitz bortitzei elkarrekin aurre eginez...Baina bidaia kilikagarri gau nik bakarrik egin behar izan nuen, zu gabe, zure laztanik gabe, zure ezpainak gabe, zure eskuak gabe, zure begirada gabe, zure ahots gozo eta launa entzun gabe...Bidaia hau ez zen nire ametsa, zu gabe ez dakit nondik atera ditudan orain arte behar izan ditudan indar guztiak.

Gogoratzen ditut zure azken hitzak atzo izan balira bezala:- Beti itxarongo zaitut. Egunero, falta barik, betiko lekura eta

betiko orduan joango naiz, egunen batean zu bertatik agertzeko esperantza alboan daramadala. Zaindu zaitez. Maite zaitut.

Hitz hauen ostean, musu bero eta heze bat eman zenidan, malkoak begietan, beldurra aurpegian islaturik.

Page 14: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Bueltatuko naiz, zure ondora, etxera. Piraten bizitza ez da niretzat egina zu nire ondoan ez bazaude. Heltzen naizenean betiko lekuan, betiko orduan, eta beti bezain alai, ados? Bueltatuko naiz, benetan.

Besterik gabe, irakurri egingo duzun eskutitz hau itsasora jaurtitzeko ordua heldu dela uste dut. Maite zaitut, ez ahaztu.

EGILEA: AINHOA GORROTXATEGITALDEA: 4. A

“AMODIOZKO GUTUNAK” lehiaketaren 4. DBH gutun finalista :

Zaila da gertatu dena onartzea, eta badakit inola ere ez zaitudala ahaztuko, ez nik ez inork.

Gure artetik joan zinenetik dena asko aldatu egin da, batez ere etxean. Zure gaixotasunaz antzeman ginenean, lehenengo hitzak dena ondo joango zela izan ziren, baina burura etortzen zizkidanean soilik gezurrak zirela ohartu nintzen.

Nahiz eta txarto egon, beti umoretsu, alai, eta irribarrea ahoan, ahaztu ezin daitezken momentuak.

Neure buruari egiten diodan galderaren erantzuna noizbait jakin nahiko nuke, zergatik gertatu zen? Nori galdetu, amari, aitari, itsasoari, zeruari,...? inolako erantzunik jasoko dudala badakit eta.

Ohean ezin lorik egin zerbait txarto zihoala pentsatuz eta hala zen. Aitaren aurpegia ikusita dena argi zegoen, inork nahi ez zuena gertatu zen. Ez dakit nola, eta ez dut inoiz jakingo, onena dela ziur nago.

Gauero zure aurpegia etortzen zait burura, zure usaina, zure barrea... Berandu da damutzeko, ezin daiteke ezer egin, baina nire gogo guztiarekin nahiko nuke zuk jakitea maite zaitudala eta maite zaitudala, izugarri, eta zeure ondoan momentu askotan egon ez arren, horrela zu ikusteak indarrik gabe uzten ninduen, neure burutik ezin izan zaitut kendu.

Batzuetan errudun sentitzen naiz zutaz pentsatu ez badut, baina aurrera jarraitzeko unea da.

Bizitzak gauza hauekin sufriarazten digunean oso gogorra dela konturatzen gara, eta argi daukat, baina ausarta izateko beharra daukagu.

Page 15: Amodiozko gutunen lehiaketa 2010   FINALISTAK

Asteazken hori burutik kanpora botatzeko gogo ikaragarria dut, baina amaren aurpegia betiko izango dut gogoan.

Zu galtzeak guztioi bihotzean zauri bat utzi digu, zeure argia gure artetik azkar joan zelako, zure beroak ezin gaituelako berriz besarkatu, zeure barre konparaezina, irri egiteko laguntza ematen ziguna, ere joan zelako.

Baina lasai egon, geure buruan egongo zara betiko, eta garrantzitsuena geure bihotzean, MAITE ZAITUGU!

Ikaragarria zinelako izeko, ezingo zaitut ahaztu.

EGILEA: AINHOA VALIENTETALDEA: 4. A