Amavi_ 1

16
Udaleko alderdi politikoen iritzia hondakinen kudeaketari buruz Galder Azkue, alkatea: “Herriari eta herritarrei zerbitzatzeko nago hemen” Aldizkari honen ale bakoitzean herriko elkarteen lana azaleratuko da 4 6 10 Vicente Ameztoy gogoan amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA PARTE-HARTZEA ALOR GUZTIETAN mayo | maiatza 2012 01 PARTE-HARTZEA ALOR GUZTIETAN

description

Amavi. Amasa-Villabonako udal aldizkariaren lehenengo alea. Amavi. 1.er ejemplar de la revsta municipal de Amasa-Villabona

Transcript of Amavi_ 1

Page 1: Amavi_ 1

Udaleko alderdi politikoen iritzia hondakinen kudeaketari buruz

Galder Azkue, alkatea:“Herriari eta herritarrei zerbitzatzeko nago hemen”

Aldizkari honen ale bakoitzean herriko elkarteen lana azaleratuko da

4 6 10

Vicente Ameztoy gogoan

amaviAMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

PARte-hARtZeA ALOR gUZtIetAN

mayo | maiatza 2012 01

PARte-hARtZeA ALOR gUZtIetAN

Page 2: Amavi_ 1

Amasa-Villabonako Udalaren helburu nagusietako bat da parte-hartzea sustatzea. Finean, herritarren iritziak kontutan hartuz eraiki nahi du Udalak etor-kizuneko Amasa-Villabona.

Hori horrela, udal taldeak “Amasa-Villabonan ADOS!” logoa sortu du. Orri honetan ikus daitekeen moduan, irudian erreboteko botarria agertzen da.

Zergatik aukeratu dugu irudi hori?Villabonak eta Erreboteak badutelako berezko lotura bat, herri identitate gisa har genezakeena. Joku horretan ados hitzak enpatea esan nahi du, hau da, berdintasuna, adostasuna.

Adostasun hori da parte-hartze prozesuaren hel-buru. Horregatik, logo bera hartuko dute arlo guz-tietan sortuko diren parte-hartze mahaiek, bakoitza bere arloko izenarekin; esaterako: euskaran Ados!, kulturan Ados!, ingurumenean Ados!… adostasuna da helmuga, baina bidean, jakin badakigu, asko da-goela egiteke. Guztion artean, noski. Adostasuna ez baita ulertzen elkarreragiterik gabe, herritarren ekarpenak eta iritziak jaso gabe. Hala, lan mahai hauek herri mailako izaera izango dute; bertan udal taldeko ordezkaria eta arloko zi-negotzia, eta herriko elkarteak izango dira. Norba-nakoek ere lekua izango dute lan-mahai hauetan.

@Vicente Ameztoy artista donostiarrak Amasa-Villabona izan zuen inspirazio gune. Haren eta herriaren arteko sinbiosia azaltzen dute bere senitartekoek.

Amasa villabonatarron nortasuna

( )oharrakbidaltzeko

azalean

HerrikoelkarteakZerozaborAlkatearielkarrizketaAmeztoyren erakusketaAdos

4-56-910-1114-1516

4-5

euskara

euskara

euskaraeuskara

euskara

euskara

AMASA-VILLABONAKO UDALA Erreboteko Plaza, z/g (20.150)

Tel.: 943 69 21 00

e-maila: [email protected]

6-9

10-11 14-15

16

( )aurkibidea

El logo recoge la imagen de una piedra de saque, característico del juego de rebote. En dicho juego el empate significa ADOS, es decir, igualdad, con-senso.

El consenso es el objetivo de los procesos de participación que se pondrán en marcha en los diferentes ámbitos municipales.

En cada área (cultura, medio ambiente, eus-kara…) se formará una mesa de trabajo con-formada por un representante municipal y el concejal de ese ámbito, así como por las dife-rentes asociaciones del municipio. Las perso-nas, individualmente, también tendrán cabida en estas mesas.www.villabona.net

“/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A2/ / / / / /

2012

ko m

aiat

zaamavi

Page 3: Amavi_ 1

Legegintzaldiaren hasieratik behin eta berriz errepikatu dugu udal gobernuan gauden gizon eta emakumeok, gure go-bernatzeko estiloa, ezberdina izango dela. Gure udal kudeaketa estiloa, gardenta-sunean, herritarrekiko gertutasunean eta parte hartzean oinarritzen da. Filosofia horretan, eskuetan daukazun udal aldizkari hau, gure lan egiteko estiloa markatuko duten beste hainbat ekimenen artean, beste bat gehiago izatea nahiko ge-nuke. Izan ere, udaltaldea osatzen dugunok, al-dizkari hau, gure eguneroko jarduna azal-tzeko modu edo bitarteko bat izateaz gain, herritarrei zeuen iritziak eman eta herritar bezala udalarekiko gertutasuna lortzeko la-nabes komunikatibo bat ere bada.Urtean lau ale izango ditu, urtaroko bat. Esan bezala, udal barruko gaiez gain, he-

Udal taldearen

Udal aldizkari berria: herritik, herritarrentzat

( )agurra

rriari eragiten dieten gaiak jorratuko dira eta herriko eragileek ere beraien txokoa izango dute.Ez da aldizkari hau, hala ere, gure filosofía berri horretan helburuak lortzeko erabiliko dugun tresna bakarra. Datozen asteotan, udal webgune berria ere kaleratuko ( edota aireratuko, esan beharko genuke) da. Bule-tin elektroniko bat ere martxan jarriko da, astero-astero udaleko berriak bere etxeko ordenagailuan jaso nahi dituen herritar orori zuzendua. Ekimen hauek guztiak, zu, Amasa-Villabo-natarra, udalera gerturatzeko helburua-rekin landu eta diseinatu ditugu. Parte hartzerik, informazio trukaketarik eta gar-dentasunik gabe ezinezkoa dela ulertzen dugulako, hona hemen komunikazio bide bat, Udalaren eta herritarren arteko kanal ireki berri bat, udal gobernantza estilo berri baterantz.

Amasa-Villabonako udal taldea

Nuestro estilo de gestión municipal se fundamenta en la transparencia, la cer-canía y en la participación ciudadana.

El gobierno municipal desea que esta nueva revista –con cuatro números por año– sea una herramienta de interac-ción entre el pueblo y el ayuntamiento. Asimismo, la publicación dará cuenta de todo lo que acontece en nuestro día a día.

La participación no se puede entender sin interacción, sin comunicación. La co-municación, mediante la revista y otras herramientas como la página web y la suscripción al boletín electrónico, será un canal nuevo para facilitar el camino hacia un nuevo estilo de gobernanza, fundamentado en la transparencia, en la cercanía y en la participación.

. . .

1

1

2 6

7

8

9

24

5

97 3

8

Galder Azkue

Rosa Arregi

3 Urko Arin

4 Nora Urbizu

5 Laura Santos Nagore Etxeberria

Jose Luis Irazusta

Mikel Uzkudun

Gorka Lizaso (ez dago argazkian)

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 3( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 4: Amavi_ 1

Amasa-Villabonako elkarteak

gertutik

KIROLA

“Sozialki, nazionalki eta bizitzako alor desberdine-tan beti izan naiz oso konprometitua. Aritza Kultur Taldearen helburua da gure berezko nortasuna aldarrikatzea eta herritarrei ezagutzera ematera. Nafarroa dela gure identitatearen sustraia, histo-rian zehatz erakutsi den lez”.

“Herrian zaletasun handia dago. Neska-mutil dexente ikusten da herriko gune desberdinetan futbolean jolasten. Gu oso pozik gaude Futbol Eskolaren lehenengo urtean izandako erantzunare-kin. Ibilbide honetan lagun izan ditugun guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen”.

Enrike LahidalgaAritza Kultur Elkartearen arduraduna

Ion ElexpuruFutbol Eskolaren arduraduna

Billabona Futbol eskola 2011ko urrian sortu zen Futbol Eskola, 8 eta 11 urte bitar-

teko neska-mutilek klubean leku bat izan zezaten. Eskolari esker, 8 urterekin hasi eta 19 bete arte Futbol Elkartean aritzeko aukera dute. Egun 68 neska-mutilek osatzen dute Futbol Es-kola. Iaz hainbat ekimen jarri zituzten martxan eta ildo beretik jarraituz, datorren ekainaren 16an denboraldi amaierako jaia egingo dute; bertan, goizean Futbol Eskolakoekin herrian zehar zenbait ekitaldi izango dira. Billabona F.K.E-ak 1983an eman zituen ofizialki lehenengo urratsak. Ia 20 urte pasa dira orduz-tik, eta elkarteak buru-belarri lanean darrai kirol hau herrian sustatze aldera.

Aritza kultur elkarteaEuskal Herriaren historia aztertzen

duen herri taldea da. Hainbat ikastaro antolatu dituzte urteetan zehar. Aurten, 1512. urteurrena dela-eta, hainbat eki-

taldi dituzte pentsatuak

KULTURA

elkarteak, herrigintzaren funtsezko aktibo

EGITARAUAMaiatzak 27: Ausa Gaztelu egunaEkainak 8,9,10: Nabarherri ekimena herrianEkainak 16: Ibilaldi nazionala Iruñean

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A4 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

mai

atza

HERRIKO ELKARTEAK

05 .. .01 02 03 04

Page 5: Amavi_ 1

gertutikHerri mugimendua sustatzea ez da lan makala garai hauetan. Egune-rokotasunak itotzen gaitu eta norbanakoa dituen arazoak konpontzean zentratzen da. Hori horrela, benetan miresgarria da Amasa-Villabonako hainbat eta hainbat elkartek egiten duten lana. Herritarren arteko sozializazioa bultzatzu ez ezik, herrigintzaren alde lan izugarria egiten dute. Horiek guztiek txoko bat izango dute udal aldizkarian, izan ere, alero, alor desberdinetako elkarteek egiten duten lana plazaratuko da orri hauen bitartez. Zorionak eta bejondeizuela!

ONGIZATEA

“Bateginik taldetik, kontsumo arduratsuaren aldeko apostua egin nahi dugu eta apostu hori egiten duten amasa villabonatarrei, pro-duktu hauek kontsumitzeko erraztasuna eskaini nahi diegu”.

Olatz AltunaBateginik Taldearen kidea

“Azken urteotan gauza berriak egiten saiatu gara eta uste dut lortu dugula. Elkarteari dinamismoa eta indarra ematea funtsezkoa da. Uxo Tokiren asmoa da zerbait desberdina egitea gazteei eta amasatarrei begira”.

Iker Urruzolapresidente ohia

“Oso gustura nago elkartean, giro oso polita dago, jatorra, ez da inoiz inolako gatazkarik egon. Gainera ederra da adin desberdine-tako jendea egotea. Antolatzen ditugun ekintza guztiek erantzun bikaina jasotzen dute herritarren aldetik”.

Jose Vicente Agirre diruzaina

El trabajo que desempeñan las diferentes asociaciones de Amasa-Villabona es admirable. La revista municipal

dará a conocer la labor de cada uno de ellos en cada número, con el fin de acercar a la ciudadanía su función

socializadora y su compromiso por hacer de Amasa-Villabona un municipio vivo y diverso.

Bateginik taldea1992. urtean sortu zen Bateginik. Bidezko merkataritzan jarduten

duen kolektiboa da. Merkataritza mota honen helburua Hegoaldeko ekoizleen produktuak Iparraldeko merkatura sarbide zuzenagoa iza-tea da, bitartekariak murriztuaz.

2002 urteaz geroztik, hilabeteroko lehen igandetan, beren Gurea zineko kanpoaldean jartzen duten salmenta eta sentsibilizazio pos-tua. Horrez gain, elkartasun afaria edota hitzaldiak. Azkenekoan Ekuadorreko bi emakume ekoizle aritu ziren bidezko merkataritzako kakaoaren inguruan hitz egiten. Gazteekin ere tailer batzuk anto-latzen dituzte produktuen jatorriaz hitz eginez.

Datorren larunbatean, maiatzaren 6an, zinema au-rrealdean salmenta postua izango da (12:00etatik 14:00etara).Maiatzaren 26an, elkartasun afaria izango da Satorran.

Uxo toki elkartea1973-1974 urtean sortu zen gastronomia eta kirola uztartu eta bultza-

tzeko. Gazte batzuen iniziatiba izan zenak, ia 40 urte bete ditu jada. Garai haietan, ehizean aritzen zen jendea zen kide, hortik izena. 60 bat bazkide dira guztira, eta Uxo Tokiren helburua da herri mugimendua sustatu eta gazteetara zabaltzea. “Herrigintzan lanen dihardugu, ekitaldi mordoxko antolatzen ditugu. Adibidez, Euskal Herri mailan erreferente den Mendia-tloia laguntzen dugu Amasako gazteekin batera Monteju jana elkartean ere ospatzen da herriko jaietan eta iazko urrian pilota partidua eta txakoli dastaketa antolatu genituen. Aurten ere azken iniziatiba hau errepikatuko dugu, datorren irailaren 15ean”, dio Iker Urruzolak, lehendakari ohiak.

KULTURA

GASTRONOMIA

Jose Vicente Agirre eta Iker Urruzola

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 5( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 6: Amavi_ 1

El gobierno municipal de Amasa-Villabona, sustentado por Bildu, apoya la implantación del sistema puerta a puerta.

Amasa-Villabonako Udal gobernua atez ateren alde

Atez ateko bilketa sistema

helburua bidea

Egun Zero zabor helburu bat da. Eguneroko jardu-nean darabiltzagun materialak, elementu kutsakor bihurtu beharrean, errekurtso bihur-tzean datza. Nola iritsi helburu horretara?

Produktuak berrerabili eta birziklatzeko diseinatzea.Baldintza horiek betetzen ez dituzten produktuen-tzat bi aukera:

• produktua berdiseinatzea.• produktua sistematik at uztea.• birziklagarri ez denari tasak igotzea.

Sistema zirkularra da IRTENBIDEA• Sistema linealean, natur baliabideak ustiatu,

kontsumitu eta bota (erre) egiten ditugu. Honek, baliabideak alferrik galdu eta kutsadura handit-zea dakar.

• Sistema zirkularrean materialak ez dira alferrik galtzen, eta erabili ondoren ez dute kutsatzen. Material horiek berreskuratzen direnez plane-taren txikizioa eteten da. Produktuaz etekina ateratzen duenaren ardura ez da bukatzen pro-duktua saldu ala erabiltzean, produktua berres-kuratzean baizik.

• Hala, sartzen diren materialak berreskuragarriak izan daitezen neurriak jarri behar dira: arauak eta legeak diseinu egoki horri begira egin behar dira.

• Zirkuituan sartu diren materialak berreskuratzea bermatzeko bilketa sistema egokiak jarri behar dira. Horrela zikloa ixtea lortzen da.

Zero Zabor helburura iristeko hiru mailatan eragin behar da:• 1. Murrizketa: hondakinik onena sortzen ez dena

da.• 2. Berrerabilpena.• 3. Birziklaia: hondakinek ez dute zertan zabor izan.

12

3

4

• Bilketa sistema hau Europako hainbat lurraldetan oso hedatua dago, hala nola, Belgikan Danimarkan, he-rrialde katalanetan… Azken datuen arabera, Madrilen ere PSOE lanean hasi da Zero Zabor eta gaikako bilketaren alde. Gipuzkoan ere, dagoeneko badira lau herri sistema hau ezarri dutenak: Usurbil, Hernani, Oiartzunen eta Antzuola.

USURBILGO DATUAK - Atez atekoa: 264.088 € - 5. Edukiontzia: 392.071 € - 4. Edukiontzia: 303.544€

• Beste arrakasta kasu batzuk munduan zehar: San Frantzisko (AeB), Kanada, Italia, Liverpool (Ingalaterra), Katalu-nia eta Mallorca.• Gastuen eta irabazien arteko korrela-

zioa: Atez atekoa zaborren tasa igo gabe lanpostuak sortzeko gai da; eta gastuen igoera, sarreren igoerarekin konpentsatzen du. Hots, beira, plas-tikoa eta papera birziklatzeagatik ja-sotako diruarekin.

El Ministerio español de Medio Ambiente pone a Usurbil como ejemplo de gestión de residuos urbanos)

)

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A6 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

mai

atza

INGURUMENA

Page 7: Amavi_ 1

Udaleko alderdi

politikoen iritzia

Opinión de los partidos políticos representantes en el consistorio de Amasa-Villabona

Azken urteotan birziklapenaren ga-rrantziaz ohartzeko sentsibilizazio lan handia egin da. emaitzak onak izan dira? esfortzu horrek eman ditu bere fruituak?Lan handia egin da herritarren kontzientzia eraikitzeko helburuarekin, batez ere, birzikla-penean zentratuz. Hondakinak behin bildu eta gero emandako tratamenduari buruz berriz, zabortegien eredua nagusi izan da gure lurraldean. Aire librean ezarritako hon-dakin biltegi erraldoi hauetan, urteak dara-matzagu nahastutako hondakinak bota eta bota, gaur egun, 2012. urtean, Gipuzkoan zabalik dauden zabortegi guztien betetze egoera jasangaitza bihurtzera iritsi arte.

Zergatik uste duzu ez direla ematen gurean beste lurralde zein herrialdeetan ematen diren birziklapen portzentaia altuak? Informazioa ala sentsibilizazioa falta da?

Hondakin asko sortzen dugulako gaur egungo kontsumo gizartean. Erosketa egi-ten dugun bakoitzean, produktuekin batera, hondakin kopuru izugarria eramaten dugu etxera, batez ere, ontzi eta paper edo kartoi moduan. Bestetik, hondakin hauek ehuneko handi batean birziklagarriak diren arren, ad-

“el vertedero ha sido la única re-ferencia en nuestro territorio. Llevamos años y años mezclando los residuos y echándolos a estas grandes superficies. en 2012 hemos llegado a una situación in-sostenible porque los vertederos están llenos”.

“en esta sociedad de consumo producimos muchísima basura. Cada vez que hacemos la com-pra, junto con los productos, lle-vamos a nuestras casas grandes

cantidades de residuos. Aunque muchos de ellos son reciclables, y aunque la administración haya hecho una labor importante de concienciación, las tasas de reci-claje no superan el 35%”.

“Sin lugar a dudas, el sistema que mejor tasa de reciclaje ha conseguido es el sistema puerta a puerta. Un sistema efectivo tiene que basarse en la recogida selectiva, y separar la materia or-gánica del resto de materiales”.

Bilduko udal gobernuak hiri hondakinen sistema aldaketa bat beharrezkoa dela uste du. Bere ustetan gaikako bilketarako emaitzarik onenak lortu dituen bilketa sistema atez atekoa da.)

)

Rosa ArregiIngurumen zinegotzia

ministrazio ezberdinen kontzientziazio esfortzuek ez dute lortu birziklaia tasak kasurik hoberenean % 35etik gorakoak izaterik.

egoera horren aurrean, zein ir-tenbide proposatzen du Amasa-Vi-llabonako udal gobernuak?Bilduko udal gobernu honek, bere es-kumenen barruan aurkitzen den hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa bat behar dugula uste du. Sortzen di-tugun hondakin guztien %40 eta %60 artean material organikoa da. Material organiko hau, beste hondakinekin nahastuz gero, zabortegietan gaur egun dauzkagun arazo handien sorburua da: isurkin toxikoak, gas emisioak, usainak. Beraz, argi dago, edozein bilketa sistemak, eraginkorra izan nahi badu, organikoaren gaikako bilketan oinarritu beharko lukeela, hau da, beste hondakinetatik organikoa baztertu beharko genukeela gero honekin konposta egiteko. Behin or-ganikoa bilduta, gelditzen zaizkigun beste hondakinak birziklagarriak dira

hein handi batean: ontzi arinak, papera eta kartoia eta beira bereziki.

Gaur-gaurkoz, gaikako bilketa honetarako emaitzari onenak lortu dituen bilketa sis-tema, atez atekoa da ezbairik gabe.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 7( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 8: Amavi_ 1

Udaleko alderdi

politikoen iritzia

Opinión de los partidos políticos representados en el consistorio de Amasa-Villabona

Se viene haciendo un importante es-fuerzo de sensibilización social sobre la importancia del reciclaje. en su opi-nión, ¿han obtenido buenos resultados las iniciativas llevadas a cabo? Gipuzkoa es uno de los territorios donde más se recicla, pero siempre hemos estado de acuerdo en que hay que aumentar los actuales umbrales de reciclaje. Ahí los so-cialistas somos ambiciosos porque enten-demos que hay que disminuir el volumen de basura que ahora se lleva a vertederos o a plantas de valorización energética. En el Plan de Residuos que se había aprobado en la pasada legislatura con el acuerdo de todos los partidos políticos, nos poníamos como objetivo elevar esas tasas de reci-claje hasta el 60%, situándonos en el um-bral de Alemania, Holanda o Dinamarca, países estos que se sitúan a la cabeza de Europa y en lo que a reciclaje de residuos se refiere.

¿Por qué cree que aquí no se dan los altos porcentajes de reciclaje que se dan en otros territorios o países? ¿Falta información o sensibilización?¿En qué otros territorios? ¿En qué otros países? El quid de la cuestión no es el

Maria Luisa Arija

PSE-EE alderdiko zinegotzia Amasa-

Villabonako Udalean

porcentaje de residuos que se recicla, que como hemos comentado antes Gi-puzkoa es uno de los Territorios donde más se recicla y el objetivo es llegar a los niveles de Dinamarca, Alemania y Holanda, es decir, a los países europeos que más reciclan, incluído el compostaje. El problema es la gestión de la basura, es decir, qué hacemos con 500.000 T/año de Residuos Urbanos. Antes de esta legisla-tura, teníamos en marcha la construcción de las infraestructuras necesarias para el tratamiento integral de los residuos en nuestro propio territorio y resultando la fracción reciclada, la más importante. Ahora el Plan de Residuos ha saltado por los aires, se han paralizado las obras de las plantas de tratamiento con un elevado coste económico, se ha decidido implan-tar el Puerta a Puerta y la Diputación de Bildu exporta 31.000 toneladas de basura con un coste anual para los guipuzcoanos de 2.270.000€ (377.696.220 pesetas).

Ante la problemática de la gestión de residuos, ¿que solución propone el grupo de ee-PSe de Amasa-Villabona?Nuestra propuesta de solución establece un ambicioso plan de reciclaje real, con el objetivo de llegar en 2016 al 60%, la cons-trucción de plantas de tratamiento para la basura y el cierre definitivo de los tres vertederos ahora en servicio. El 40% res-tante de basura, que no se puede reciclar, se valorizaría en la Planta de Valorización Energética donde el objetivo es generar energía, agua caliente y un subproducto (escorias) para emplear en materiales de construcción. Esta fracción del 40% y en el horizonte del año 2030 quedará reducida niveles del 35-33%. Los socialistas segui-mos apostando por el sistema de recogida selectiva en contenedores, por el quinto contenedor, por un sistema más limpio y sostenible, más económico, más cómodo, estético y que permite incrementar los umbrales de reciclaje.

“Aurreko legealdiko hondakinen Planarekin gure helburua birzikla-pen tasa %60ra iristea zen, Ale-mania, holanda edota Danimarka bezalako herrialdeetan ematen diren portzentaietara iritsiz”.

“hiri hauek dira europan gehien birziklatzen dutenak, eta gi-puzkoa horretara iristeko gai da. Arazoa hondakinen kudeaketan dago, zer egin 500.000 tona/ur-teko zaborrekin?”

“gure proposamena egiazko birziklapen plangintza batean oinarritzen da. gure helburua 2016. urtean %60ko birziklapen tasara iristea da. gaikako bilketa sistemaren aldeko apustua egi-ten dugu, edukiontzien bitartez. hau da, gure iritziz, irtenbiderik garbiena eta merkeena”.

“/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A8 ( )amavi/ / / / / /

2012

ko m

aiat

zaINGURUMENA

Page 9: Amavi_ 1

Udaleko alderdi

politikoen iritzia

Opinión de los partidos políticos representantes en el consistorio de Amasa-Villabona

Azken urteotan birziklapenaren ga-rrantziaz ohartzeko sentsibilizazio lan handia egin da. emaitzak onak izan dira? esfortzu horrek eman ditu bere fruituak?Azken urte hauetan, gipuzkoar guztiok ar-duraz jokatu dugu, eta horren eredu da 2010ean %43ko birziklapen mailara iritsi gi-nela eta urtetik urtera igotzen doala. Pixka-naka ezartzen joan diren neurri ezberdinei esker izan da hori posible; edukiontzi ezber-dinak gaikako bilketa egiteko, Garbiguneak, ontziak bereizteko plantak, transferentzia-estazioak, konpost-plantak, prebentzio eta kontzientziazio kanpainak, etab.

Zergatik uste duzu ez direla ematen gurean beste lurralde zein herrialdeetan ematen diren birziklapen portzentaia altuak? Informazioa ala sentsibilizazioa falta da?Informazioan eta sentsibilizazioan beti dago

Nagore Puyadena

EAJ-PNV alderdiko zinegotzia Amasa-

Villabonako Udalean

zer egina, baina, gure kasuan, birziklapen maila altuagoak lortzeko, birziklatzen ez dugun %57 horretatik hondakin orga-nikoak bereizi behar ditugu. Izan ere, egun sortzen ditugun hiri-hondakinen %25a organikoa da (etxeko zaborron-tzian %40a). Beraz, aurretik aipaturiko datuei %25a gehitzen badiegu: %43 + %25 = %68ko birziklapena lortuko ge-nuke, hondakinen kudeaketan Europako lurralde aurreratuenen parean jarriaz. Azken pausoa bakarrik falta zaigu

egoera horren aurrean, zein ir-tenbide proposatzen du Amasa-Vi-llabonako udal gobernuak?Esan bezala, hondakin organikoak be-reizi behar ditugu, eta horretarako, Eaj-Pnv alderditik 5. edukiontzia ezartzea proposatzen dugu, hau da, hondakin or-ganikoentzako edukiontzi marroia. Orain

“en los últimos años los guipuzcoanos hemos actuado con responsabilidad. Reflejo de ello es que en 2010 llegamos a un nivel de reciclaje del 43 %, cifra que ha sido subiendo año tras año”.

“tenemos que conseguir que, de ese 57% que no se recicla, se distinga el residuo orgánico, puesto que el 25% de los residuos que producimos son orgánicos. Por tanto, sumando los dos porcentaje, el nivel de reciclaje ascen-dería al 68%, situándonos a la par de los países europeos más avanzados”.

“Desde eAJ-PNV proponemos el quinto contenedor como solución al problema. Éste respeta las infra-estructuras que ya están en mar-cha, se complemeta con ellas. el sistema de recogida tiene que estar al servicio de la ciudadanía, y no al revés. estamos convencidos de que la implantación del quinto conte-nedor conseguiría un nivel elevado de reciclaje en Amasa-Villabona”.

arte, eraginkortasunez, proportzionalta-sunez eta arrazionaltasun ekonomikoz aurrera eramandako neurri guztien osa-garria izango dena. Izan ere, gaur egun martxan dauden azpiegituretan eginiko inbertsioak errespetatzen ditu, gehigarri bat da, ez dira orain erabiltzen ditugun edukiontzi, kamioi, etab. alde batera uzten. Eta noski, sentsibilizazio eta for-mazio kanpainak egin beharko ditugu, baina, beti ere ahaztu gabe, zaborren bilketa-sistemak herritarren zerbitzura egon behar duela, herritarren beharrei erantzuna emanez, eta ez alderantziz, herritarrak zabor-bilketaren zerbitzura. Ziur gaude, aukera ematen badigute, Villabonan 5. edukiontzia ezarriz, birzikla-pen maila altuak lortuko ditugula!

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 9( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 10: Amavi_ 1

nola aurkitu zenuen herria alkate sartu zinen momentuan?Herria, kanpotik ikusita, benetan txukun aurkitu nuen. Esango nuke azken hamarka-detako itxurarik politenean dagoela gaur egun. Udalean bestelakoa da; behin Udalean sartzen zarenean barrutik tripak ezagutzen hasten zara. Kanpotik nuen inpresioari eutsi diodan arren, barrutik ezagutzen joan nai-zen heinean ikusi dut gauza batzuk zuzendu behar direla.

Deskribatuko al zenuke etorkizuneko Villabona? Nola irudikatzen duzu etorki-zuneko herria?Legegintzaldi hau garai aldaketa baten ha-siera dela esango nuke. Batetik herri bizia iza-tea nahiko nuke. Herri mugimendu indartsua duena, herrigintzan bustia. Azken batean,

“Herriari eta herritarrei zerbitzatzeko nago hemen”

“Gastu arrunta murriztu bai, baina inbertsioa ezinbestekoa da”

Galder Azkue

herri bizia eta inplikatua. Ez dut uste aurreko urteetako egoera ekonomikora itzuliko garenik, baina espero dut pultsoa berreskuratzea. Ea industriak Villabonan pisu handiagoa izatea lortzen dugun. Geografikoki txikiak gara eta lana eskualde osoan sortu eta bultzatu beha-rreko zerbait da. Egoera honi buelta emateko gai izanez gero, herritarrak bertan errotzea eta bizitzea lortuko dugu. Oparotasun horrek eka-rriko du herri mugimendu bizi hori. Etorkizu-neko Villabona, gazteek beren bizitza proiektua garatzeko herria izatea nahi dut.

Partaidetza eta adostasuna dira legeal-diko giltzarrietako batzuk. ez dira erronka makalak, ez?Erronka ederra da. Urte politak bizi izan ditugu

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O A L K A T E A

orain arte, eta ez da izan herrigintzaren inplika-zio beharrik. Uste dut parte hartzearen kultura apur bat galdu egin dela azken urteotan. Gure erronka da hori berreskuratzea; gure ustez, herri batek etorkizun oparo bat izateko kohesio mi-nimo bat izan behar du. Nahitaezkoa da herriak Udalak egiten duenaren berri izatea, baina he-rritarren aldetik inplikazio bat egon behar du. Udalak ezagutu behar du herritarren nahia. Ho-rrek emango digu nortasun berezi bat, perte-nentzia sentimentu bat eta horrek aterako ditu proiektuak aurrera, guztion artean, elkarrekin lan eginez.

herrigintza hori sustatzeko komunika-zioaren aldeko apustua egin duzue. Aurten esfortzu berezi bat egin dugu komu-nikazio enpresa bat kontratatzean. Izan ere, gar-dentasuna eta informazioa beharrezko ikusten ditugu herrigintza bultzatzeko. Hala, hainbat baliabide finkatu ditugu Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa errazteko: batetik, aldizkari hau, non Udalaren jardunari buruzko berriak plazaratzeaz gain, herriari eta herritarrei buruzko informazioa agertuko den. Webgune berria ere ateratzear da. Web parte-hartzaile bat izango da, eguneroko albisteak bilduko dituena, bate-tik, eta herritarren ekarpenak, iritziak eta kexak jasoko dituena, bestetik. Gai zehatzen inguruan oso baliagarria izango da herraminta hau. Hon-

Nola daude Udalaren kontuak gaur egun?2011n inbertsio gutxi egin zen eta horrek ahalbi-detu zuen urtea ondo bukatzea. Gainera foru funtsa itzultzera behartu gaituzte, baina Uda-lak izandako zuhurtasunak ahalbidetu du funts hori itzultzeko ahalmena edukitzea, fondo bat edukitzea. 2012ra begira garbi genuen gastua murrizten hasi beharra zegoela, baino ez in-bertsioen atalean, baizik eta gastu arrunten atalean. Kontratuak errebisatzen, fotokopiak, argi indarra, aseguruak… Azken batean, gastu arruntean erreparatuz lortu dugu diru apur bat aurreztea.

eta inbertsio atala nola dago?Inbertsioetan konpromisoa mantendu behar dugu, ekonomian eragiteko modu bakarra da-eta. Guztira 350.000 euro ditugu. Diru gutxi da, saiatuko gara gastu arrunta gehiago estutzen eta inbertsioetarako gehiago bideratzen, baina hori da dagoena. Aurtengo inbertsioetako batzuk: merkatu plaza estaltzera goaz eta Oria-mendiko pasealekuan lanak egiten hasi dira jada, hesiak ezabatze aldera. Halaber, kultura ekimen inportante modura, Vicente Amez-toyren inguruan hainbat ekitaldi antolatu di-tugu…

)Facilitaremos a la ciudadanía herramientas de comunicación para fomentar la interrelación entre el Consistorio y los habitantes de Amasa-Villabona.)

)Creo que esta legislatura es el comienzo de una nueva etapa. Quiero que en un futuro Amasa-Villabona sea un pueblo vivo, con mucho movimiento y participativo. En definitiva, un municipio implicado.)

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha redu-cido el gasto corriente en aras de mantener una partida para inversiones. Un escueto control del gasto corriente ha permitido que el Consistorio tenga un total de 350.000 euros para invertir en diferentes proyectos. Así, las inversiones de 2012 son, entre otros: la cubrición de la plaza del mercado, la supresión de barreras arquitec-tónicas en Oriamendi y el homenaje al artista Vicente Ameztoy, que aunará diferentes inicia-tivas con el fin de recordar la figura del ilustre pintor. En palabras del alcalde Galder Azkue es “vital mantener el compromiso para con las inversio-nes”. “Es la única manera de repercutir de forma positiva en la economía, para que se dé un cre-cimiento. Tenemos claro que no descuidaremos este apartado. Aunque haya que ser austeros, no debemos dejar de lado la inversión”.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A10 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

mai

atza

ELKARRIZKETA

Page 11: Amavi_ 1

“Herriari eta herritarrei zerbitzatzeko nago hemen”

dakinen gaiaren inguruko galdeketak, adibidez, iritzi orokor bat jasotzeko baliagarria litzateke. Bo-letin elektronikoa ere jarriko dugu martxan. Horri esker amasa-villabonatarrek udal informazio egu-

neratua jasoko dute euren posta elektronikoan. Boletinerako harpidetza webgune bitartez egingo da.

Udaletxera ere gertura daitezke herritarrak, ezta?Bai horixe, Udaleko ateak herritarrentzat irekita daude. Egunean zehar beste hitzordu batzuk ditudalako agian ezingo dut momentuan elkartu, baina hitzordua eskatuz gero, gaueko 10:00etan bada ere, Udalean izango naiz herri-tarrei entzutzeko, beraiek zerbitzatzeko nago-eta. Dena den, taldekoek argi daukagu udala dela udaleko gaiak jorratzeko lekua eta herri-tarrak bertara gerturatzera animatzen ditugu. Web orria hor dute, noski, baina Udaleko ateak zabalik dituzte baita ere.

Nola ikusten duzu euskararen egoera Amasa-Villabonan?Amasa-Villabonako euskararen erabilera maila ez dut ongi ikusten. Urte mordoxka daramagu haurrei euskaraz irakasten baina gero kalean erabilera hori ez da errotzen. Herritarren %75ak euskaraz jakin badaki, baina hala ere gazteleraz egiten da. Helduen arteko hizkuntza gaztelera da orokorrean eta gazteek ere joera berbera hartzen dute. Nire ustez gakoa helduetan dago, haurrek ikusten baitute helduen hizkuntza gazte-lera dela. Udalak hizkuntza erabileran eredu izan behar du, gure artean, teknikarien eta lankideen artean euskaraz eginez sustatuko dugu gure hizkuntzaren erabilera.

Albaitari bokazioz, alkate inplikazioz• Izatez albaitaria da galder Azkue, oso

maitea duen lanbidea da; alkate izan au-rretik, urteak eman ditu landa eremuan hara eta hona lanean.

• Jada urte betez alkate: urte “intentsoa, polita eta aberasgarria” izan dela dio. “gauzak ongi egitea eta inplikatzea gus-tatzen zait. eskerrak eman behar dizkiet aurreko legealdiko udal gobernuari eta, noski, urte honetan oso lagungarri izan zaizkidan guztiei: udaleko teknikariak, langileak eta baita oposizioa ere. Asko ikasi dut guztiengandik”.

• etxean: 33 urte, ezkondua, eta bi semeren aita (4 eta 2 urte dituzte).

• Afizioa: albaitaritza eta lehen sektorea: “Nire gurasoak izatez aiatarrak dira, le-hen sektorekoak. eta agian horrek izan du eraginik baserri mundua horrenbeste gustatzeko”. Mendiak eta landa inguruak “asebetetzen du”, baita itsasoak ere. txi-rrindulari izandakoa urte askoan, kirol-zale amorratua da galder Azkue. Ikastea du gogoko, hizkuntzak, historia, eta beste hainbat gairen bueltan beti du jakinmina.

)Tenemos que darle la vuelta a esta coyuntura económica. Hay que trabajar a nivel comarcal y conseguir fomentar la industria. Quiero que los jóvenes desarrollen aquí su proyecto de vida )

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 11( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 12: Amavi_ 1

VICENTE AMEZTOY PINTURA GARAIKIDEKO ARTISTA GARRANTZITSUENETAKO BAT IZAN ZEN. BERE OBRAREN AZTARNAK

BIZIRIK DARRAI EUSKAL MARGOLARIEN ARTEAN. AMEZTOYK BETI NABARMENTZEN ZUEN AMASA-VILLABONAK BERE

LANETAN ZUEN GARRANTZIA, BATIK BAT “ETXE ONDO” ETXEAK. DATORREN MAIATZAREN 25EAN, BERE OBRAREN INGU-

RUKO ERAKUSKETA ZABALDU NAHI DA ALGIBEAN, BETI ERE BALDINTZEK LAGUNTZEN BADUTE. DATOZEN EGUNOTAN

ERAKUSKETAREN NONDIK-NORAKOAK ZEHAZTUKO DITU UDALAK. ERAKUSKETAK AMASA-VILLABONAREN ETA MARGO-

LARIAREN ARTEKO SINBIOSIA ISLATUKO DU. HALABER, BERE HERIOTZAREN X. URTEURRENA DELA-ETA, HAINBAT EKIMEN

ANTOLATU DITUZTE UDALAK, ARTISTAREN FAMILIAK ETA ZENBAIT HERRITARREK.

Ameztoy eta Amasa-Villabona arteko sinbiosia, bere obran islatua

“Etxe Ondo nire arte diskurtsuaren parte handi bat da, batzuetan magikoa, beste batzuetan madarikatua, baina beti maitatua izan den leku honetara baldintzaturik dago”. Vicente Ameztoyk hainbatetan adierazitako esaldi honek erakusten du Etxe Ondo hilbiziko osagai bat zela Amezto-yren bizi-jarreran.XX. mendeko bigarren erditik aurrera, euskal mar-golari garaikiderik garrantzitsuena dugu Amez-toy. Pintura surrealistan sartu nahi izan duten arren, berak ez zuen inongo “istarik” praktikatzen, ez baitzuen bere lana surrealista gisa ikusten. Vi-cente Ameztoy 1946. urtean jaio zen Donostian eta 55 urterekin hil zen Villabonan. 14 urterekin hasi zen margotzen, bere osaba Jesus Olasagasti margolariak beregan izan zuen eragina medio. Ameztoyren obra –guztiz pertsonala eta lilura-garria– batura metamorfosiko eta bitxi gisa har dezakegu, ametsen mundukoak.Artistak ez zituen arte merkatuko baldintzak go-goko, bere margotzeko moduak egutegirik ez baitzuen jarraitzen. Ameztoyk berresten zuen

)

La casa Etxe Ondo fue para Vicente Ameztoy un aliciente imprescindible en su forma de ver la vida. )

)Ameztoy comenzó a pintar con 14 años, influenciado principalmente por su tío el pintor Jesús Olasagasti. )

)Su obra se puede entender como una fusión surrealista entre el ser humano y la naturaleza, como una obra con tintes oníricos. )

)En 1970 se trasladó a Villabona, a Etxe Ondo, con su padre y hermanos. A Ameztoy le resultaba vital el paseo comprendido entre Etxe Ondo y Amasa para la reflexión y la observación.)

bezala, “beraiek margotzeko makina bat nahi dute baina ni ez naiz hortik pasatzen”.

Etxe Ondo, inspirazio gune1970ean bere aita eta anai-arrebekin Villabo-nako Etxe Ondo etxera etorri zen. Bertako Etxe-Ondoko kaperan ezkondu zen bere emazte eta konplize izan zen Virginia Montenegrorekin. Etxe Ondo Amasa-Villabonako herriak historiko artistikotzat hartutako eraikin ia bakarrene-takoa da. 1600. urteaz geroztik etxearen jabetza Ameztoy familiarena da. Etxe Ondotik Amasara doan bidea hasten da Aran errekako bailaran. Vi-cente Ameztoyk egunero egiten zuen ibilbide hori, gorputzarentzat estimulazio ariketa izateaz gain, paisaian (bere agerpenik birginenean), behaketan eta gogoetan lan egiteko erabiltzen zuena: “Ibilbide hau erabat beharrezkoa zait”. Urtero-urtero, errekaren inguruan agertzen ziren lehenengo bioletak hartu, sorta eder bat egin eta bere emazteari oparitzen zizkion. Ibilbide horren arira, PR-GI 120 ibilbideko le-henengo kilometroari, hots, berak egiten zuen ibilbide horri, Vicente Ameztoy izena jarriko zaio. Zati horretan hainbat eserleku eta panel informatiboak ipiniko dituzte, bertatik pasatzen direnek artista gertutik ezagutu ahal izateko. Pintura tailerrekoek ere iniziatiba bat antolatu dute. Taldekoek, Bixente eta bere obra zein bi-zitza inspiraziotzat hartuaz, hainbat obra sortu eta kaleratuko dituzte.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A12 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

mai

atza

KULTURA

Page 13: Amavi_ 1

Ameztoy eta Amasa-Villabona arteko sinbiosia, bere obran islatuaBIZItZA etA LANAK• hasierak. Ameztoy margolaritzan hasi zen As-

censio Martiarenaren eskutik. • goiztiarra. 14 urterekin agertu zuen bere

lana lehen aldiz. 16 urterekin sari bat iraba-zi zuen, eta 18 urte zituela, Spoletoko (Italia) “Festival de los Dos Mundos”-en parte hartu zuen.

• Autodidakta. Madrileko San Fernande Arte ederretako eskolan sartzeko ikastaroetara joan zen. Baina hortik gutxira bertan behera utzi zituen. esan daiteke autodidakta zela.

• Bere estiloa. euskal paisaia eta elementu oni-rikoak nahastu zituen, bere irudimen bikaina medio.

“el naturalista y su doble”extractos de la introducción de Vicente Mo-lina Foix, del catálogo de Vicente Ameztoy Karne & Klorofila.

“Ameztoy hace uso del paisaje enmar-cando con él sus figuraciones”.

“No sigue el minutado de los tiempos: es un pintor que no busca en el paraje agreste los claros, sino el más frondoso cuerpo del bosque […]”.

• Paisaia eta erretratua. Bere obra ia guztia paisaian eta erretratuan zentratzen da, fa-milia inspirazio izaki.

• Diseinu garbiak. Bere lanek zentzuko gar-biketa mantentzen dute, diseinu garbiekin eta kolore finekin.

hainbat lan esanguratsu. • 1977an pintatu zuen Virginia y Blancanie-

ves comen un bote de amanitas mientras el mundo se les viene encima izenburuko koadroan.

• 1979ko Sin título obra da garai hartako margolanik garrantzitsu eta esangura-tsuenetakoa.

“La pintura de Ameztoy procede de un verdadero entusiasmo ante los gozos de la visión y ante el hecho de pintar […]”

“La mirada y la mano de él me han parecido en muchas ocasiones, in-glesas […] la claridad en la delimita-ción de su espacio y figura, el color radiante, translúcido; y esa atención de naturalista, que se ve sin embar-go contrariada, enriquecida, por la

• 2000. urteko udazkenean Donostian aurkeztu zuen Eliztarrak/Mundutarrak, Sagrado y Profano. Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. erakusketa horre-tan 1993az geroztik udaz uda errioxako Remellurin egindako egonaldietan mar-gotutako santu-irudiak aurkeztu zituen. Santutegi katolikoko hainbat santu Re-melluriko ermitaren inguruetan kokatu zituen Ameztoik bere erretratuetan.

• Zeruko Argia eta Euskadi Sioux aldizkarie-tarako azalak, marrazkiak eta diseinuak egin zituen, baita kultura-ekitaldiak ira-gartzeko kartelak ere. erakusketa asko-tan egon dira erakusgai.

compleja, ácida y hasta torturada relación del ámbito captado”.

“[...] el entusiamo, un punto inge-nuo, crédulo, del pintor que pinta como si aún el mundo le estuviese esperando para dejarse reproducir enteramente, con el lamento de quien ha visto pasar de largo de-lante de sí “al alma con todas sus dolencias”.

Euskadi Sioux argitalpenerako azal ugari egin zituen. Leizaranen irriparra.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 13( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 14: Amavi_ 1

erakusketan ikusgai...

Litografía (1976)

Cartel de la 39ª edición del Festival de Cine de San Sebastián.

Sanguina (1995).

Datorren maiatzaren 25ean irekiko da Vicente Ameztoyren obrari buruzko erakusketa. Amasa-Villabonako Udala eta artistaren familia elkarlanean -besteak beste- aukeraketa prozesu luze batean murgildu dira azken hilabeteotan. Artistaren lan esanguratsu anitz emango dira ezagutzera lehen aldiz, diziplina desberdinetakoak. Senitartekoen esa-netan, Vicente Ameztoy “gertutik eta sakonean ezagutzeko aukera emango du” iniziatiba honek.

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A14 ( )amavi/ / / / / /20

12ko

mai

atza

KULTURA

Page 15: Amavi_ 1

zer suposatzen du zuentzat aitaren eta se-narraren, hurrenez hurren, obraren inguruko erakusketa Amasa-Villabonan egiteak?Virginia Montenegro (emaztea). Ezusteko han-dia izan zen. Vicenteren heriotzaren hamargarren urteurrenean bere pertsona oroitzea ederra da. Erakusketa egingo den lekua ere zoragarria da. Guztion artean erakusketa moldatzen joan gara, eta emaitza oso ona izango da.Virginia Ameztoy (alaba). Maiatzean izanik erakus-keta gela oso argitsu egongo da, obrak ederki iku-siko dira. Jende askok aita ezagutzen zuen pertsona bezala, baina bere lanaren arrastorik ez zuen. Gainera, azken belaunaldian jaiotako gazteentzat aukera ederra izango da Vicente Ameztoy artistaren obra modu sakonean ezagutzeko.

Vicentek bazuen lotura berezia Amasa-Villabo-narekin, ezta?V.M. Nire senarra herri honekin eta, batez ere, etxe honekin maiteminduta zegoen. Bere familiarena da Etxe Ondo, eta txikitatik denboraldi luzeak igarotzen zituen hemen. V.A. Etxe inguruak zituen gogoko, baita kaleko giroa ere. Beretzat Amasa-Villabona inspirazio iturri zen. Txoko guztiak arakatzen zituen… behatzaile amo-rratua zen aita.

Vicente Ameztoyri ez zitzaion gustatzen bere artea korronte zehatz batean finkatzea.V.M. Ez zuen gogoko, ez. Noski, berak artista eta arte lan asko zituen gustuko, baina berak ez zuen “ismo”-rik praktikatzen. Txikitatik hasi zen margo-tzen, bokazioz, eta urteak aurrera joan ahala bere estiloa garatzen joan zen, baina ez korronte zehatz baterantz.V.A. Gauzak interpretatzeko modu pertsonala zuen, bere izaera umoretsuak eta beste ezaugarri batzuek eragina zuten bere lanetan, noski, baina ez zen inoiz artista zehatz batean oinarritzen. Artista lagun asko zituen: Zumeta, Goenaga… askotan elkartzen ziren mahai baten bueltan, baina ez zuten inoiz arteaz hitz egiten!

P O R F U E R A A S O M B R A S U I N M E N S I D A D ; P O R D E N T R O , L O A C O G E D O R A Q U E E S . L A C A S A E T X E O N D O D E

AMASA-VILLABONA ES COMO UNA EXTENSIÓN DEL PROPIO VICENTE AMEZTOY. ÉL MISMO DECORÓ EL INTE -

RIOR Y , HOY, SU HIJA Y SU MUJER, LO PRESERVAN TAL Y COMO LO DEJO EL PINTOR. VIRGINIA MONTENEGRO

(ESPOSA) Y VIRGINIA AMEZTOY (HIJA) NOS ACOGEN PARA HABLAR SOBRE EL GRAN ARTISTA: UNA CONVERSA -

CIÓN DISTENDIDA CON SU MUJER E HIJA, EN TORNO A LA CHIMENEA Y CON EL OLOR A INCIENSO, MIENTRAS

NOS OBSERVAN ALGUNAS DE LAS OBRAS DEL REPUTADO ARTISTA.

Nolakoa zen Vicente bizitza pribatuan?V.M. Oso etxezalea zen. Orduak eta orduak pasatzen zituen etxean; musika ozen jarri eta irakurtzen, sukaldatzen (oso trebea zen sukaldean!), margotzen... pasatzen zuen denbora. Izakeraz, oso dibertigarria eta umo-retsua. Bidaia asko egiten genituen elkarre-kin, urtero, esaterako, Marruekosera joaten ginen, berak han margotzen zuen bitartean oso ongi pasatzen genuen.V.A. Etxea txukun eta eder apaintzea gusta-tzen zitzaion. Orain berak utzi zuen bezalaxe dago guztia, gustu ona zuen, eta dekorazio gaietan oso arduratsua zen. Halaber, bere lagunen oso laguna izan da beti. Jendea etxera ekartzea gustatzen zitzaion, baita ka-lean ibiltzea ere. Egunero joaten zen kafea hartzera eta bueltaxka ematera. Parte har-

“Vicente Etxe Ondorekin eta bere inguruarekin zegoen maiteminduta”

tzailea izan zen beti, herriko kultur jardue-retan parte hartzea gustatzen zitzaion, beti laguntzeko prest zegoen.

Zer aurkituko dute erakusketara gertu-ratzen direnek?V.A. Aitaren obraren inguruko ibilaldi bat izango da, azken batean. Saiatu gara di-ziplina desberdinetako piezak sartzen, esaterako, obra grafikoak, bidaia bildumak, margo lanak… horrez gain, berari egindako bi elkarrizketa emango dira. V.M. Esan beharra dago, baita ere, erakus-ketaz gain, Vicenteren lanak kalera aterako direla. Herriko hainbat lekutan bere zenbait obra jarriko dira, herritarrei gerturatzeko xedez. Berak hala nahiko zuen-eta…

Virginia Montenegro (ama) eta Virginia Ameztoy (alaba), hurrenez hurren.

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / / 15( )amavi / / / / / /

2012

ko m

aiat

za

Page 16: Amavi_ 1

2 0 1 2 k o M A I A T Z A

Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

943 69 21 00

Zurekin kontaktuan egoteko...eta zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko

emaiguzu zure helbide elektronikoa!

AMASA-VILLABONATAR guztientzat

@

3855

-012

Pap

er b

irzik

latu

an e

gina

D.L

. SS-

1158

-200

9

Kale-neurketaren metodologia behaketa zuzena da, hau da, behatzaileek, herriko ka-leetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute. Horretarako, herriko kalerik jendetsuenak biltzen dira, hala nola, plaza inguruak, parkeak, erosketa guneak…Neurketa hau burutzeko fitxa bakarra erabiltzen da. Fitxa honen bidez erabilera zenbatekoa den jakiteaz gain, ondorengo hiru aldagai hauek euskararen erabileran duten eragina neurtzeko aukera izaten da: sexuaren eragina, haurren presentzia eta neurtzen den taldearen adina.Hauek izan dira 2011ko kale-neurketan jasotako emaitza esanguratsuenetako batzuk:

Herriko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketa

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK

BESTE BEHIN ERE EGIN DU AMASA-

VILLABONAKO KALEETAN HIZKUNTZA

ERABILERAREN NEURKETA. 2011KO

UDAZKENEAN EGIN ZUEN NEURKETA

BOST NEURRALDIETAN BANATUTA.

Kale-erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hi-zkuntza errealitatea ezagutu edota planifikatu nahi due-narentzat. Euskararen aldeko sustapen lan bat aurrera

eraman ahal izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez, be-

Maiatzaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Pako Aristiren hitzal-dia izango da Subijana etxean. Bi hizkuntza hegemonikoen er-dian, menpeko hizkuntza baten

Haurren presentzia

388113

EuskarazGaztelerazBestelakoetan

Euskaraz%77

Erabilera haurretan

0

50

100

%

30,2%

77%

Haurrak EZ Haurrak BAI

Erabilera adin taldeka

20

0

40

60

80

100

%

38,2%

51,5%

Emakumezkoak Gizonezkoak

Erabilera sexuaren arabera

0

%

30%

33%

76,8%

74,8%

100

80

60

40

20

Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak

“Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean” hitzaldia

egoera petrala bizi duen euskara, gure hizkuntzaren inguruan arituko zaigu Aristi. “Normalizazioaren” etiketaz mozorrotutako anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari den hizkuntzaz, eta laster kaletatik ere bai bere esanetan.

harrezkoa zaigu premiarik larrienak zein diren ezagutzea, lehentasunak finkatzea eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan jartzea.Eta horretan ari da eta aritu nahi du udalerrian osatu berria den EUSKARAN ADOS lan-mahaiak. Aurrerantzean badu lana mahai honek datu horiek az-tertzen, hutsuneak antzematen eta hauek konponbidean jartzen.

PARte-hARtZeA ALOR gUZtIetAN

Pako Aristi

[email protected]

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O ( )amavi