AMARA BERRI SISTEMA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/dossier2ziklo.pdf · zun...

16
2. zikl a BERRI AMARA SISTEMA GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA A GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO L 1

Transcript of AMARA BERRI SISTEMA - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/dossier2ziklo.pdf · zun...

2. zikl a

BERRIAMARA SISTEMA

G

LOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISAA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

L

1

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi

uk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza:

Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak in-

• oitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkunt-za Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).

D

Iduguna, jasota dago. G •

teresatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikas-ketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin. Izaki bakda eta bere ahalmena du. Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa. Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.

Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute: • INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoe-

ra kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa ahalbideratu behar du.

• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kon-testu sozialak dira.

• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina du-tenak lortzea da.

• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz ja-betzeko aukera izan dezan.

• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

2

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

ego

rrea

• ahal izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.

• Antolamoldea bera es-kuharmenera-

ko oinarrizako estrategia da.

• Osagarri eta

nkorrak di-ren kontestu sozialen bidez programatzen

dugu, hau da, ikuspuntu mul-

tidisziplina-n arloak

elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen di-tuztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibita-teen baturak curriculuma osatzen duelako.

• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-teen aurrean aurkeztu,... edo eskola irrati eta telebistaren bitartez emititu edo eskola prentsan argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesado-reak, Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta ikasiz.

• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu. • Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.

Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu

3

• Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-iturria da.

• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu. • Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-narengatik geldiarazten.

• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-

berdinak gara. Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen ie. d

. zikloko beste zenbait ezaugarri: 2

• Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola ordutegi barruan kanporako FMko emanaldiak etengabe egiten dira. • Ziklo honetako ikasleek, lan teknikoa burutuz, komunikabide honetako funtzio-

namentua bermatzen dute. • Plastikarako departamentua. • Ingurunea ikertzeko departamentua. Hirugarren hizkuntzaren ikasketa hasten da (Ingelesa). •

4

izkuntza arloan, lau gune edo kontextu dituen bi departamentu osagarritan lan egi-ten da (Hitz Jario eta Hitz eta Pitz). D

EUSKARA

epartamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen (narratiboak, expositiboak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein idatziz hobetzea.

H Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera ezagu-tuta, gaitasun komunikatiboa handiagotzea. Hitzaldiak: Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion testu expositiboak lantzen dira. Iharduera honetako helburua ideiak erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain oinarrizkoak

direnengandik bereizten ikastea da. Iharduera-ren garapena heldutasunaren arabera dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengoan beraien hitzekin testuan agertzen diren ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarrenean parrafoa az-tertzen dute, ideia komunak erlazionatu, oina-rrizkoak direnak ez hain oinarrizkoengandik be-reiztu eta sintesi lanean hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aur-keztu dezaten, dagokien balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokuen bidez hiztegia aberastea, barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da. Helburu bezala nahi duguna da ikasleak jokuen bidez (gurutzegramak, hizki zopak, hierogli-fikoak, hitzen kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen definizioak, arlo semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta familiakoak eta arau ortografikoak. Dramatizazioa. Kontextu honetan lana taldean egiten da eta ipuin bat antzerki bihurt-zean datza; hau da, testu narratibotik antzerki estruktura batera pasatu. Horretarako gaiaren koherentzia mantenduz, narratutako zatia laburtu eta elkarrizketak gehitzen di-tuzte. Lortutako antzerki testua entsaiatzen dute , ahots erregistro egokia aukeratuz, adierazkortasuna eman arte. Ondoren emititu, beraien kideen balorapena jasoz. Iharduera honetako helburuak hau lortzeko bideratuak daude:

• Bi testu hauek (ipuina-antzerkia) bereizten ikasi.

5

• Irakur adierazpen ona lortu. • Taldean lan egiten ikasi, harreman sozialerako jarrerak sustatuz (lankidetza, in-

plikazioa, tolerantzia, kritika eraikitzailea, ...). Sail literarioa. Kontextu hau bi departamentuetan dago, baina ikuspuntu ezberdin eta osagarriarekin: ANALISIA eta SORMENA.

1. ANALISIA gunean ipuin, olerki edo asmakizunen egitura aztertu, liburuen txostenak egin, laburpen teknika eta deskribapenaren aspektu aipagarrienak bereizten ikasten dute.

2. SORMENA kontestuan, aldiz, errefe-rentzi hauez baliatuz, eskutitzak, taje-ta postalak, kontakizunak, tokien eta pertsonen deskribapenak eta olerkia burutzen dituzte.

Iharduera guzti hauen helburua:

• Literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileak kontatzen dutenaren jakinahia piztu.

• Beraien barne mundua trasmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien hizkuntza aberatsago batez hornitu.

• Idatzizko adierazpenen kalitatea, argitasun eta koherentzian aurrera egin dezaten hiztegi eta sintesiaren errekurtsoak barneratzen ahalbideratu.

Gustorago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza. Gramatikagunea. Kontestu hau ere bi departamentuetan dago, eduki eta diseinu osaga-rriekin. Bertan idatzizko eta ahozko testuak erabiliz eta ordenagailu edo kaseta errekurtso bezala, eduki ezberdinak lantzen dira: ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion eduki gramatikal guztiak. Helburu bezala nahi duguna da beraien ahozko eta idatzizko adierazpena pixkanaka pixka-naka kalitatez hobetzen joatea beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat helbideratuz. Gainera autonomia indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana berrikusteko iharduerak diseinatuak daude.

6

GAZTELANIA

Departamentu honen helburu nagusia Gaztelania lantzea da. Ulermena eta adierazpe-na aho hizkuntzan zein idat-zian garatu nahi ditugu. De-partamentua lau kontestutan egituratua dago: Cuentos, De todo un poco, teatro-radionovela eta Sabías qué.

Ipuinak. Kontestu honetan ipuinak irakurri, entzun eta sortzen dituzte.

- Ipuin irakurriak: Irakurketa bukatu ondoren lan bat osatzen dute bibliografia eta argudioa jasoz eta agertzen diren pertsonaia, marrazki eta istorioari bu-ruzko iritzi kritikoa eginez

- Entzundako ipuinak: Entzunaldiaren ondoren, ulermena landu eta egiaztatzeko egina dagoen, galde sorta bat erantzun behar dute.

- Ipuin asmatuak: Mota desberdinekoak izan daitezke, hitz batzuen inguruan sor-tuak, marrazki batzuk oinarri gisa hartuz,... Kontaketaren egitura eta kohe-rentzia lantzen saiatzen gara batik bat.

De todo un poco. Liburu bat eta grabatutako zintetatik jasotzen dituzten txiste, aho-korapilo, igarkizun, bertso, abesti eta abarrekin egiten dute lan. Aukeratu duten testua kopiatu edo berridazten dute, ortografia eta testuaren antolaketa espazialari arreta bere-zia jarriaz. Buruz ikasi ondoren, saioaren azken bost minutuetan, gelakideen aurrean aur-kezten dute aho eta gorputz adierazpen ahalik eta egokiena erabiliz. 3 astean behin, osatu duten materialarekin irratitik emateko programa bat prestatzen dute. Antzerkia/irrati nobela. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egiten dute. Hitz ezezagunak azpimarratu eta ondoren hiztegira joko dute hauen esanahiaren bila. Pertsonaien deskribapena egingo dute, hauek hobetu ezagutuz antzespenean adierazpen egokiagoa eskeini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte bai pertsonaien nor-tasunaren ezaugarriak eta baita ere duten itxura eta kanpoko ezaugarriak. Irratitik ema-teko asmoa baldin badute efektu bereziak prestatu behar dituzte. Bestalde, lantzen ari diren emanaldia antzokian eskeintzekoa denean dekoratua egingo dute eta pertsonaia ba-koitzaren janzkera eta karakterizazio egokiena pentsatu. Papera buruz ikasi, eskenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak entsaiatu eta azkenik emanaldia eskeintzen dute. Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal be-rriak barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide bereiztuak erabil ditzatela prestat-zen ari diren emanaldiaren formatoaren arabera (antzerkia, irratia,...), gorputz adierazpena landu dezatela, pertsonaien deskribapena egiten ikasi eta talde lanean trebatzen joan dai-tezela. "Sabías que" kontestuan txosten monografiko txikiak egiten dituzte gogokoak dituzten gaiei buruz. Ezagutza zabaltzeaz gain irakurtzerakoan ulermena lantzen dute.

7

INGELESA

Ingelesa arloan ziklo honetan helburu nagusiak hauek dira:

• Eguneroko hizkuntza eta programatutako ipuinak ulertu.

• Gelan landutako hiztegia eta egiturak barneratu. • Eguneroko esaldi eta esaerak mintzatzerakoan

erabili. Jarraitzen dugu ahozko komunikazioari garrantzi han-diena ematen, irakurmen eta idazmena pixkanaka-pixkanaka sartzen dugularik. Adin honetako ezaugarriak kontutan harturik, aktibi-tateak motzak eta motibagarriak dira, haur guztien

parte hartzea ahalbideratzen dute. Horretarako astean bi saio erabiltzen ditugu. Saio hauetan lau kontestutan egiten dituzte aktibitateak: • Stories: Honen helburua ulermena eta mintzamena garatzea da. Ipuina taldean ent-

zun eta ulertu ondoren, bakoitzak bere ulermen fitxak eta “booklet”-a egiten ditu. Ipuina ikasi eta ensaiatu ondoren, aurkezpen egunean antzeztu egiten dute besteen au-rrean.

• Fune zone: Honen helburua ulermena, idazmena eta irakurmena garatzea da. Honeta-

rako gai bat aukeratuko dute (animaliak, garraioa), eta gaiaren barnean informazio ze-hatz bat (animalia bat, garraio bat). Informazio hau ulertu ondoren, liburua osatu behar dute, ensaiatu eta aurkezpen egunean beraien liburuxka irakurriko dute.

• Gamesland: Honen helburua zenbait gaiei buruzko hiztegia eta egiturak zabaldu eta

sakontzea da. Horretarako ariketa idatziak egiten dituzte: puzzleak, hizki-zopak eta abar, ordenagailu-jolasak. Bukatutakoan, beste gelakideen aurrean aurkeztuko dute.

• Booksland: Honen helburua irakurmena, hiztegia eta egiturak sakontzea da. Horreta-

rako ariketa liburu bat egiten dugu (TOP CLASS) eta bere irudi-hiztegia. Badago astean hirugarren saio bat. Honetan TOP CLASS-eko entzumeneko ariketak, jokoak eta bideoarekin beste zenbait ekintza egiten dira.

8

Departamentu hone-tan ingurumena arloa nagusitzen da eta Euskaraz ematen da D ereduan. Ikasleen ingurunea-ren ezaguera eta honen bidez natura-rekiko eta pertsone-kiko begirunea sus-

tatzea da gure helburua.

IKERKETA

Behaketa sistematikoa da batik bat erabiltzen dugun tresna; izan ere, ikasleek begiratzen, aztertzen, jakinmina pizten, galderak egiten,...ikasi behar dute. Ikasturtean zehar irteerak egingo ditugu, gelan egiten den lanarekin biziki lotuta daudenak. Departamentuan lau kontestu ditugu:

Parkeak: Zuhaitz zehatz baten behaketa sistematikoa egiten dute, landaretza mundura hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio hori eta bibliografiak ematen duena alderatzen dituzte. Guretzako arrotzak diren izaki bizidun horiek nolakoak diren eta beren bizi funt-zioak nola egiten dituzten aztertzen dute. Ikasturtean zehar alderdi hauek lantzeko ir-teerak egiten dituzte Barrena eta Montañita parkeetara honela gelan egindako lana osat-zen dute. Honez gain, eskolako inguruko parkera irtetzen dira behaketa sistematikoan tre-batzeko. Irteera guztietan plano desberdinak, zuhaitz sailkapenak eta bibliografia egokia erabiltzen dituzte. Hazi, hosto, azal zatien banaketa egiten dute,...eta argazkiak ere egiten dituzte. Lan hau guztia idatzitako txosten batean jasotzen dute. Animaliak: Kontestu honetan, animalia munduan murgiltzen dira. Lehendabizi eta bideo bat ikuskatuz, animali espezie bat aztertzen da. Animalia honen berezitasunak kontuan izanda, goi sailkapen batean kokatzen da: narrastiak, ugaztunak, araknidaoak,.. Dagokion sailkapenari buruz informazioa bibliografiatik jaso eta talde bereko beste espezie batzuk lantzen dira. Lan hau, kromoak eginez eta informazioa erantsiz, album batean mamitzen da. Bukatzeko lana aurkezten dute eta kromoak gelakideen artean banatzen dituzte. Hiria: Txoko honetan hiritar mundura hurbiltzen dira eta honetarako hiritik zehar ibilbi-de bat egiten dute. Irteera egin aurretik, egin beharreko ibilbidea eta ikusiko dituzten eraikinak eta toki esanguratsuak planoan kokatzen dituzte. Honekin batera, hiritar mun-duarekin zerikusia duten materialak eta gaiak (zerbitzuak, azpiegiturak, ...) prestatzen dituzte. Kalean zehar doazenean, planoa eta kuadernoa eskutan dituztelarik, datoak jaso eta argaz-kiak ateratzen dituzte. Eskolara itzultzen direnean, kalean behatutakoa eta gelan aurretik landutakoa alderatzen dute eta ibilbidearen gidatxo bat burutzen dute. Meteorología: Aktibitate honetan eguraldiaren behaketa egiten da eta neurketarako aparailu ezberdinak erabiltzen dira: termometroa, barometroa, haize orratza eta plubiome-troa. Hauen bidez behatutako datuak grafika ezberdinetan jasotzen dituzte eta honela grafikak interpretatzen hasten dira. Kontestu honetan, tenperatura aldaketa, ura eta airearekin lotura duten esperimentuak egiten dituzte. Hauek burutzeko ezarritako hainbat urrats sistematikoki jarraitzen dituz-te. Gure helburu nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen aurrean harridura, jakinmina, behatzeko ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak zehaztasunez azaltzea.

9

MATEMATIKA

KOMERTZIALA

Komertziala departamentua honako bost kontestu hauek osatzen dute: langileak, dendak, biltegia, lantegia eta banketxea. Lehen aipatutako kontestu guztien artean salerosketa harreman bat sortzen da, non lante-gikoek biltegikoei saltzen diete, hauek dendariei eta dendariek langileei. Banketxean ikas-leek dirua sartu, atera,... egiteko aukera dute.

S alerosketa prozesu honetan, eskaera orri bat prestatu, salneurriak kalkulatu, faktura egin, bueltak eman eta abar egiten dute. Honekin batera diru sarrera, irteera eta saldoa kontularitza orrian jasotzen dute. Deparmentu honetako beste kontestu batean, buruketak, zenbakuntza, neurriak... lantzeko aktibitateak egiten dituzte.

Departamentu honen bidez honako helburu hauek bete nahi ditugu:

• Logika arrazoibide estrategiak eskuratu. • (+,-,x, :) eragiketak erabiliz, buruzko kalkulurako estrategiak garatu. • Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko, matematikako eragiketak erabili. • Merkataritzako, antolamenduko eta lan egoeretan sor daitezken buruketak

ebazteko norberaren estrategiak landu eta erabili. • Moneta sistema erreztasunez erabili. • Eguneroko bizitzan, matematikaren baliotaz ohartu. • Salerosketa aktibitatea aurrera eramateko elkarlanean aritu.

10

ERAKUSKETA ETA ENKANTEA Departamentu hau bestearen osagarria da eta lau kontestuk osatzen dute: mertzeria, proble mak, joku matematikoak eta diseinua.

Mertzeria. Luzera neurriak lantzeko eta erabiltzeko, behaketa, neurri ezberdinen artean alderaketa eta estimazio estrate-giak erabiltzen ditugu. Ikasle bakoitzak bere metroa egiten du, bertan dm eta cm-ak markatzen dituztelarik. Telarrak egiten dituzte, honetarako behar duten artilea neurri ezberdinetan kalkulatu ondoren. Kontestu honetan “kontularitza prakti-kak” egiten dira ere, kalkulu aritmetikoa garatzeko. Jolas matematikoak. Eragiketa eta joku matematiko ezberdinak erabiliz, logika matematikoa eta buruzko kalkuloa garatzea da kontestu honetako helburu nagusia. Mahai jokuak ere badituzte ma-tematikarako trebeziak garatzeko. Problemak. Kontestu honen helburua, problemen ulermena eta ebazpena da, prozeduraz eta emaitzaz hausnarketa bat eginez, baita estimazio eta kalkulurako estrategiak sortzea ere.

Helburu hau betetzeko, gero eta korapi-lotsuagoak diren buruketa ezberdinak ebazten dira. Problema hauetan, enun-tziatuan erabilitako hizkuntza, datuak antolatzeko eta azaltzeko erak, prozedu-rak eta lortutako emaitzaren azterketa, azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira. Diseinutegia. Kontestu honetan geo-metria lantzen da. Prozedura ezberdinak (erabilera, dokumentazioa, azterketa, marrazketa eta maketen eraikuntza) erabiliz, beraien inguru urbilean dituzten gorputz eta irudi geometrikoak ezagutu eta deskribatzen dituzte, beraien eta beste kideen lanak baloratuz eta produk-zioen bukaera estetikoa zainduz. Bi eratako diseinoak egiten dituzte: for-ma lauak eta hiru dimentsiozkoak. Gorputz eta irudi geométrico hauen ele-mentuak (aurpegiak, erpinak, ertzak,...) aztertzen dituzte eta azkenik kartulinaz edo balio gabeko materiala erabiliz, ma-keta bat egiten dute gero gelakideen aurrean aurkeztua izando dena.

11

MUSIKA Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

• Musikarekiko zaletasuna sortzea. • Musika erabiliz, bere sentimendu eta emozioak eza-

gutzen eta azaltzen laguntzea. • Ahots trebetasuna eta ahotsak duen aukera ezagu-

tzea. • Mota ezberdinetako musika ezagutzea. • Talde baten partaide sentitzea eta talde horretan

berak egiten duen lanaren garrantziaz ohartzea. • Isiltasunaren beharraz ohartzea. • Instrumentuen erabilpen egokia • Xirula tresna erabiliz, abesti errepertorio zabala

izatea.

Musika Hezkuntza ondoren zehazten diren arloetan banatzen dugu: AHOTS HEZKUNTZA • Ahotsaren hezkuntza:

- Kokapena. - Emisioa. - Artikulazioa. - Arnasketa. - Erlaxazioa. - Ahotsak dituen aukera ezberdinen adierazpena.

• Abestiak: - Abestien errepertorioa zabaltzea. - Musika hizkuntza lantzeko abestiak.

INSTRUMENTUEN PRAKTIKA • Gorputza musika instrumentutzat

hartuta. • Perkusiozko musika tresnak. • Tresnen zainketa egokia. • Xirularen teknika ikastea.

MUSIKA HIZKUNTZA

• Partitura errezen irakurketa: o Erritmoa. o Notak. o Entonazioa.

• 2, 3 eta 4ko konpasak, ligadura, pun-tua, errepikapen zeinuak, airea.

MUSIKA ENTZUNALDIAK

• Hurbileko soinuen entzunaldiak. • Musika mota desberdinen lan laburren entzuketa. • Orkestaren instrumentuen ezaguera.

MUGIMENDUA • Mota ezberdinetako dantzak. • Abestiei dagozkien mugimenduak. • Entzunaldiei dagokien gorputz adieraz-

pena.

12

PLASTIKA Plastikako departamentuaren helburuak hauek dira:

• Ahalik eta modu original eta

pertsonalenean, forma, kolore eta guneak konbinaturik, adierazpen artistikoa sustatu.

• Behaketa, pertzepzioa eta irudimena garatu.

• Zenbait teknika eta materialen erabiltze zuzena ezagutu eta landu.

• Egindakoarekin gozatzen lagundu eta sormena bultzatu.

Departamentuan teknika bidimentsionalak hala tridimentsionalak lantzen dira: marrazketa librea, naturalean, grekak, collage, lehen eta bigarren mailako koloreak, hotzak eta beroak. Tridimentsional obrak, paper, tela, kortxo, poliespan, egur, kola eta abrrekin egiten dituz-te. Obraren burutze prozesua aurrera eraman ahal izateko hiru unetan sailkatzen dugu. DISEINU Ikasleak ideia landu ondoren, bozetoa marrazten du paperean. Nolako dimentsioak izango dituen eta zein materialekin lan egingo duen erabakitzen du. BURUKETA Honetan zenbait material eta tresna erabil ditzake. Behar dituenak hartu eta diseinatutakoa aurrera eramaten du. PINTURA ETA DEKORATUA Bere lanari bukaera emango dio. Bertan mota ezberdineko pintura eta pintzelarekin bere lana dekoratzen du, egokia den teknika kontutan hartuz. Lehenengo bozetoa aldatzeko askatasun osoa izango dute. Lanak gelan erakutsi eta gero, taldean baloratzen dira.

13

GORPUTZ HEZIKETA

Departamentu honetan garatu nahi ditugun hel-buruak hauexek dira: Joku arauen ezaguera eta talde ekintzen bidez Jolasaren Hastapena bultzatu. Material ezberdinak erabiliz, Au-toestima eta norbere Ezaguera sendotu, Oinarrizko Trebetasunen praktikaren bidez (ko-rrikaldiak, jauziak, jaurtiketa, jasoketa...). Elkarkidetza ohiturak sortu, norberaren eta besteen ekintzetan indartze positiboa erabiliz egoera eta espazio ezberdinetan, Oreka eta Koordinaketa Orokorra landu. Gorputz

Mugimendua erritmo ezberdinetara moldatu. GORPUTZA: IRUDIA ETA PERZEPZIOA Gorputz Eskema, Koordinazio Dinamika Orokorra: Bizkortasuna, Oreka, Koordinazio Ikus-mugimenduzkoa. Postura jarrerak, Tonua, Erlajazioa eta Harnasketa. Eduki hauek lantzea eta garatzea da gure helburua. GORPUTZA: HABILEZIAK ETA TREBETASUNAK Desplazamenduak (oztopoak gaindituz). Giroak: gorputz hiru ardatzetan (itzulipurdiak, errodatzeak...). Saltoak: bertikalak eta horizontalak. Jaurtiketak (saskira, porterietara...). Errezepzioak material ezberdinak erabiliz. Kolpatzeak (batea, raketa, sticka). GORPUTZAREN ADIERAZPENA Multzo honen helburua, Dantza errez batzuren ikasketa, gorputz mugimenduak musikaren erritmora moldatzea, taldekideen arteko dantzak eskatzen duen kontakto fisikoa onarpena lantzea, deshinibizioa, espontaneidadea, eta mugimenduen sormena bultzatzea. Hemen Dantza errez batzuk, Koreografi berriak sortzeak etab… sartuko ditugu. JOKUAK Kooperazio eta oposiziozko jolas guztiak lantzen ditugu; parte hartzerakoan, estrategiak ezberdinak erabiltzen ikasiz. Jarrera aldetik garrantsitsua izango da arauak eta kideak errespetatzea, emaitza onartzea (galdu edo irabazi jakitea) eta norberak bete behar duen rola onartzea. Bigarren ziklo honetan etapa ludiko batean sartuta gaude, horregatik, jolasa eta jokua izango da gure metodologiaren oinarria

14

ERLIJIOA Erlijio arloan hauek dira lortu nahi ditugun helburu nagusiak:

• Erlijioaren ikasketaren bidez, ikaslearen mundu ikuspegia zabaltzea. • Beste erlijio batzuetara hurbiltzea. • Ebanjelioetako baloreen bidez, gizakoiago izaten laguntzea. • Sinesten duzun hura indartzea. • Historia eta artearen berri izateko giltzak ematea. • Kristautasunaren oinarrizko edukiak erakustea.

Helburu hauek lortzen joateko ondoren zehazten diren edukiak lantzen ditugu: Biblia: - Biblia: liburu-sorta bat. - Bibliaren zatiak: Itun Zaharra eta Itun Berria. - Bibliako testu baten komentaketa. - Liburuen zerrendaketa eta sailkapena edukinaren arabera. Gabonak: - Eguberriaren hurbilpen historikoa (pertsonaiak eta eszenak) eta zentzu erlijiosoa. - Testu Bibliko baten irakurketa eta ulermena. - Egungo eguberriaren behaketa: giroa eta hainbat elementu (jaiotza, zuhaitza, gabon-kantak, gabon – postalak, opariak...). - Eguberritan ematen den kontsumozalekeriaren aurrean jarrera kritikoa agertzen jakitea. Familia: - Familiaren batasunaren eta gurasoen dohaineko maitasunaren balioespena. - Zuhaitz genealogikoaren burutzapena: aiton-amonak, gurasoak, izeba-osaba, neba – arre-ba, lehengusuak...

- Kristauak: Jesusen familia haundia Ebanjelioak: - Lau ebanjelariak eta beraien izenen laburdurak. - Ebanjelioen erabilpena eta maneiua: kapituluak, txatalak, testuen bilaketa eta komentake-ta. - Albiste onen eta hauek sortzen dituzten alaitasun eta elkartasun sentimenduen balioes-pena. Garizuma eta Bazkoa: - Garizumaren esanahia eta erabiltzen diren zeinuak. - Bazkoaren sinboloak interpretatzea. - Egutegi liturgikoaren eraketa. - Jesusen bizitzaren azken egunetako gertakarien zentzua ezagutzea. Gobernuz kanpoko hainbat erakundek argitaratzen dituzten materialen azterketa: - Unicef, Manos Unidas, Caritas, Intermon,... bezalako erakundeek ikasturtez-ikasturte ateratzen dituzten materialen lanketa: bai ikasle bakoitzarentzat ateratzen dituzten kar-peten bitartez, baita ikusentzunezko material desberdinen bidez ere.

15

ETIKA Departamentu honetan ondoko helburuak lantzen dira:

• Haurraren eskubideak ezagutu: o Haurrak babes berezia izango du, era normalean eta alaitasunez haz dadin. o Haurrak bizitzeko behar dituen baliabideak eskuratzeko aukera izan be-

har du. o Eragozpen soziala jasatzen duen haurrak, bere egoera bereziari dagozkion

tratamendua eta zaintza izango ditu. o Haurrak jaiotzez izena eta naziotasuna ditu. o Bere nortasuna osoki garatu dezan maitasuna eta ulerkuntza behar ditu. o Haurrak lehentasuna izango du, babesa eta laguntza hartzerakoan. o Haurrak eskolara joateko eta hezkuntza egokia izateko eskubidea du. o Haurrak gogorkeria eta esplotazio guztien aurkako babesa izan behar du. o Arraza, erlijio eta beste edozein berezkeriaz diskriminatua ez izateko,

babestua izango da haurra.

• Garapen bideetan dauden herrialdetako familien egoeraz jabetzea:

o Familia hauen bizitza, beraien ohiturak, lana eta eguneroko arazoak eza-gutzea.

o Haurren eskubidearekin lotuz azterketa sakon bat egin jarrera kritikoa mantenduz.

• Gelan gertatzen diren egoerak aztertuz, beste balore batzuk lantzen dira,

hala nola elkartasuna, askatasuna, errespetoa eta abar.

DK 0201 02/ BER 0/ 2008-04-14

16