Altxor ezkutua

download Altxor ezkutua

If you can't read please download the document

Transcript of Altxor ezkutua

1. Hezkuntza: altxor ezkutuaUnai Etxebarria 2. Sarrera Informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko,Nazioarteko Batzordeak UNESCO-ri egindakotxostenean, eskakizun bat egin die: hezkuntzakgero eta ezagutza teoriko eta tekniko gehiagotransmititu beharko ditu masiboki. Beraz, hezkuntzak konplexua den munduariaurre egiteko behar diren baliabideak eta erakematen dizkizu eskura, hau da, tresnak ematendizkizu baina ez dizu esaten nola egin. 3. Izan ere, ez da nahikoa izatengizabanakoak bere bizitzaren hasierandituen ezagutzekin, hortaz ezagutza horiekeguneratu, sakondu eta aberastu beha dira,mundua etengabe aldatzen baita eta egoeradesberdinetara egokitu behar da. Egoera horiek betetzeko, hezkuntzak lauikasketa edo zutaberen inguruan egituratubehar du. 4. Hezkuntzaren lau zutabeak 1. Ezagutzen ikastea: ulermenaren baliabideakbereganatzea. 2. Egiten ikastea: bakoitzak bere inguruaneragin ahal izateko. 3. Elkarrekin bizitzen ikastea: giza jardueratanparte hartzeko eta besteekin lankidetzanegoteko. 4. Izaten ikastea: aurreko hirurak kontuanhartuz, era batekoa edo beste batekoa izangozara. 5. Hala ere, eskoletan gehienbat ezagutzenikastera bideratzen da. Horregaitik,Batzordearen ustez, lau zutabeek arretaberdina jaso beharko lukete. Izan ere, pertsonagizarteko kide den neurrian, esperientziaorokorra izan dadin eta ezagutza eta praktikamailan bizitza osoan iraun dezan. 6. Erronka berriei aurre egiteko,Batzordekideek hezkuntzari helburu berriakjarri nahi zizkioten, hezkuntzari buruzkodugun ideia aldatzeko. Horretarako, pertsona bakoitzak beresormenak aurkitu, bizitu eta areagotubeharko lituzke; horrela gure barruan dugunaltxorra eguneratuko litzateke. 7. Ezagutzen ikasi Bakoitzak bere inguruan daukan mundua ulertu behardu, duintasunez bizitzeko eta gaitasun profesionalakgaratzeko. Gainera, jakinduria areagotzeak norberaren ingurukoalderdiak ezagutzen laguntzen dizu baita errealitateahobeto ezagutu eta aztertu ere. Hori dela eta, umeei baliabide eta erreferentziak emanbehar zaizkie. Hala ere, gaur egun guztia jakiteaezinezkoa denez, oinarrizko kultura bat irakatsi beharzaie baita ikasgai gutxi batzuk sakonduz. 8. Ezagutzeko ikastea, lehendabiziz, ikasten ikastea da.Adibidez, telebista arreta nagusia den gizarteetan,umeek informazio gehiegi eta azkarra ikusten dute etahori haien kalterako izaten da, ez direlako ezertazoroitzen. Gainera, buruz ikasteko dugun ohitura horrek gureoroimena kaltetzen du. Ezagutzeko prozesua ez da inoiz amaitzen, motaguztietako esperientzietan aberats zaitezkeelako. 9. Egiten ikasi Lanbide heziketarekin lotuta dago, hau da,ezagutzen duzuna praktikan jartzea. Lan-merkatuari dagokionez, bi ekonomia motabereizten dira: industriala non soldatapekolanak diren nagusi eta bestea, lanindependienteak, sektoretik kanpo daudenak. Makinek gizakien lana ordezkatu dute; beraz,lanak gero eta gehiago ezagutza eskatzendutenak dira. 10. Kalifikazio noziotik lehiara Enpresek lehen gaitasun fisikoak zituztenpertsonak nahiago zituzten baina oraingaitasun intelektuala duten pertsona hobeakdira. Esate baterako, makinak diseinatzenedota eratzen dituzten pertsonak. Hala ere, hori ez da izan dugun aldaketabakarra. Izan ere, orain trebetasun indibidualaez ezik, jokaera soziala edota talde laneanaritzeko gaitasuna eskatzen zaie. 11. Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzujarduerak Desmaterializazioa, industriak eta nekazaritzak ezdiren jardueratan oinarritzen da, hau da, zerbitzuenkategoria. Hau materiala ez produzitzean datza. Kasu hauetan oso garrantzitsua da informazio etakomunikazio jarduera. Izan ere, zerbitzua ematen etajasotzen duenaren artean erlazio bat sortzen da.Horregaitik, harreman pertsonalekin duzun gaitasunagarrantzitsua da. Honen bitartez, ikasketa gutxiagoko pertsoneklanerako aukera gehiago dituzte, ez dutelako gaitasuneta trebetasun zehatzik behar. 12. Elkarrekin bizitzen ikasi Eskoletan liskarrak eta borrokak egunero gertatzendira, kideen kualitateak ez direlako errespetatzen etaaurreiritziak sortzen direlako. Bakoitzak bere arrakastalortu nahi du; beraz, haien artean lehia bat sortzen da. Nola hobetu egoera hori? Haur guztiak testuinguruberdintsu batean ezartzen badira eta helburu etaproiektu berdinak badituzte lankidetzan jardungo dute,baita adiskide bihurtu ere. Orduan komenigarria izango litzateke hezkuntzari biorientazio ematea. Lehenengoa, bestea ezagutzea etabigarrrena, proiektu komunean parte hartzea. 13. 1. Bestea ezagutzea Hezkuntzaren bidez, giza espeziearearenaniztasuna irakasten da eta guztien artekoantzekotasunez ohartarazten dira. Hala ere, besteak ezagutu baino lehen, haurrekeuren burua ezagutu behar dute. Ondoren,enpatia jarduerak egiten dituzte, etorkizuneaneragin dezan. Adibidez, txikitatik beste arrazaedo erlijio ikuspuntua ulertzen badute, handiakdirenean, haien kontrako gorrotoa saihesdezakete. 14. 2. Helburu komunetara jo Komunean lan egiten denean, euren artekogatazkak desagertu egiten dira. Adibidez, kiroltalde batean aritzen diren klase sozialdesberdineko arrazak, helburu batekin egitendute, partiduak irabaztea eta haien artekoiskanbilak alde batera usten dituzte, helburu beralortzeko. Hortaz, hezkuntzak gazteak lankidetzanjarduteko, proiektuak sortu behar ditu. 15. Izaten ikasi Batzordeak printzipio bat berretsi du: hezkuntzak pertsonabakoitzaren garapen orokorrean lagundu behar du. Izan ere, gaztaroan jasotako hezkuntzari esker,pentsamendu autonomoa eta iritzi kritikoa izango dute,bizitzako egoera desberdinetan zer gin behar dutenjakiteko. Gainera, gaurko gizartea aldatzen eta modernizatzen doa,beraz gazteei aurkikuntza eta esperimentazio gehienaeman behar zaie. Laburbilduz, jaiotzetik heriotzara doan gizakiaren garapenhori prozesu dialektikoa da, bertan bakoitzak bere buruaezagutzen hasten da eta gero besteekin harremanetanjartzen da.