alkatearen agurra - Bermeo · 2017-08-11 · alkartasun keinuak be ez dira faltako. Herriaren...

1
Bermeo, bermeotarrok, Xixili eta erraldoiak prest gagoz 2017ko herriko jaiak hasteko. Hamar egunetan ume, gazte, heldu zein adinekoentzako hainbat aukera daukaguz: musikea, dantzaldiak, txapelketak, kirola, ikuskizunak, omenaldiak, azokak… Eskaintza zabala beraz, lagun artean eta familian gozatzeko. Ziur nago umore onez jantzitako jai giroa ez dala faltako gure herrian, baina gogoan izango doguz arrazoiren batengaitik edo besteren batengaitik, gure artean ez dagozanak. Eta, zorionez, jendarte bardintsuago eta justuago bat izateko egarriz, alkartasun keinuak be ez dira faltako. Herriaren nortasuna, egunero moduan, jaietan be agerian egongo da. Argi ikusiko da zelakoak garan, zelan komunikatzen garan, zelan maite dogun geure herria, zelan parte-hartzen dogun jaietan edota zelan sentitzen doguzan herrimina eta gure herriagazko harrotasuna. Gure herrira datorrenak itsasoko kresala sentitu, euskerea arnasteko aukerea euki eta jaiak modu berezian bizi daiazala. Herri askorentzako da eredugarria bermeotarrok jaia bizitzeko daukagun modua. Jaiak antolatzetik hasi eta jaiak bizitzeko unean herritar askoren parte-hartzea harro egoteko modukoa da. Jai herrikoien ereduan sinesten dogunontzat, herritarrek herritarrentzat eginiko jaiak dira jai herrikoienak. Holan ba, eskerrak emon gura deutsiet jaiak ondo igaro daiguzan ahalegina eta lan orduak eskaintzen deuskuezan guztiei: jai batzordea, kultura taldeak, kirol taldeak, talde sozialak, txokoak, txosna alkartea, Herri Babesa, tabernak, udal langileak, Gurutz Gorria… Urte osoan, baina batez be jaietan, danok ondo pasatzeko, alkarrenganako errespetua eta batzen gaituenaren inguruan indarrak alkartzea da lortu behar doguna. Eta edozein andrak jaia gozatzeko behar dauan askatasuna aldarrikatu gurako neuke, argi eukita herri honek eraso sexisten aurrean ‘ez, beti da ez’ aldarrikatuko dauela. Herritar guztioi eta herrira datozen danei jai zoriontsuak opa deutsuedaz. Ondo pasa eta umore onean gozatu! Idurre Bideguren Gabantxo Bermeoko alkatea alkatearen agurra www.bermeo.eus

Transcript of alkatearen agurra - Bermeo · 2017-08-11 · alkartasun keinuak be ez dira faltako. Herriaren...

Page 1: alkatearen agurra - Bermeo · 2017-08-11 · alkartasun keinuak be ez dira faltako. Herriaren nortasuna, egunero moduan, jaietan be agerian egongo da. Argi ikusiko da zelakoak garan,

Bermeo, bermeotarrok, Xixili eta erraldoiak prest gagoz 2017ko herriko jaiak hasteko. Hamar egunetan ume, gazte, heldu zein adinekoentzako hainbat aukera daukaguz: musikea, dantzaldiak, txapelketak, kirola, ikuskizunak, omenaldiak, azokak… Eskaintza zabala beraz, lagun artean eta familian gozatzeko.

Ziur nago umore onez jantzitako jai giroa ez dala faltako gure herrian, baina gogoan izango doguz arrazoiren batengaitik edo besteren batengaitik, gure artean ez dagozanak. Eta, zorionez, jendarte bardintsuago eta justuago bat izateko egarriz, alkartasun keinuak be ez dira faltako.

Herriaren nortasuna, egunero moduan, jaietan be agerian egongo da. Argi ikusiko da zelakoak garan, zelan komunikatzen garan, zelan maite dogun geure herria, zelan parte-hartzen dogun jaietan edota zelan sentitzen doguzan herrimina eta gure herriagazko harrotasuna. Gure herrira datorrenak itsasoko kresala sentitu, euskerea arnasteko aukerea euki eta jaiak modu berezian bizi daiazala.

Herri askorentzako da eredugarria bermeotarrok jaia bizitzeko daukagun modua. Jaiak antolatzetik hasi eta jaiak bizitzeko unean herritar askoren parte-hartzea harro egoteko modukoa da. Jai

herrikoien ereduan sinesten dogunontzat, herritarrek herritarrentzat eginiko jaiak dira jai herrikoienak. Holan ba, eskerrak emon gura deutsiet jaiak ondo igaro daiguzan ahalegina eta lan orduak eskaintzen deuskuezan guztiei: jai batzordea, kultura taldeak, kirol taldeak, talde sozialak, txokoak, txosna alkartea, Herri Babesa, tabernak, udal langileak, Gurutz Gorria…

Urte osoan, baina batez be jaietan, danok ondo pasatzeko, alkarrenganako errespetua eta batzen gaituenaren inguruan indarrak alkartzea da lortu behar doguna. Eta edozein andrak jaia gozatzeko behar dauan askatasuna aldarrikatu gurako neuke, argi eukita herri honek eraso sexisten aurrean ‘ez, beti da ez’ aldarrikatuko dauela.

Herritar guztioi eta herrira datozen danei jai zoriontsuak opa deutsuedaz. Ondo pasa eta umore onean gozatu!

Idurre Bideguren Gabantxo Bermeoko alkatea

alkatearen agurra

Bermeoko alkatea

www.bermeo.eus