Aldizkaria

12
Mundura Zabalik MUNDURA ZABALIK Txile eta Argentina Natura artea denean M Z Alea: 5 Data: 10-01-20

Transcript of Aldizkaria

Page 1: Aldizkaria

Mundura Zabalik

MUNDURA ZABALIK

Txile eta Argentina

Natura artea denean

MZ

Alea: 5Data: 10-01-20

Page 2: Aldizkaria

Mundura Zabalik

Aurkibidea

-Hego Amerika: Argentina ...............3.orr

-Sahara..............................................5.orr

-Txina: paradisu orientala.................6.orr -Europa gabonetan............................8.orr

-Bidai alternatiboak..........................9.orr

-New York........................................10.orr

2

Page 3: Aldizkaria

Mundura Zabalik

Argentina eta Txile betidanik sekretu harrigarriak gor-de dituzten herrialdeak dira. Izan ere, natura, gastrono-mia, kultura, eta bertako gendea liluratuko zaituzte bidai bakoitzean.

Komedia eta drama saltoki argentinar baten barruan Daniel Burman zinemagile argen-tinarrak merka-taritza gune bat

baliatu zuen film honetan, zenbait pert-sonaia gurutzatu eta haiek beren istorioak kontatzeko.

Gertakizunen kokagunea, beraz, Buenos Airesko saltoki gune bat da. Argentina barruko arterietako bat da, eta barruan mikrokosmos oso bat gordetzen da. Mikrokosmos horretara joatea eta haien bizitzetan barneratzea da zuzendariaren helburua, baita bi pertsonaia erretratatzea ere: Ariel gaztea eta haren ama.

Burmanek asmatzen du pertsonaien ba-rruko ahultasun eta zalantzak ikusleari erakusten. Ariel gazte protagonista nora ezean dabil. Umea zela, aitak etxetik alde egin zuen, eta, ondorioz, ez du ezagutzen. Haren mamuaren presentzia/absentzia bizi du, gainetik kendu ezin duen harlauza baten moduan. Bestalde, bere nortasunean halako erbeste bat biziko du.

Pertsonaia interesgarriak erretratatzen ditu zuzendariak filmean. Egoera batzuk dramatik gertuago dauden arren, komedia atsegina da El abrazo partido. Ez bikaina, baina bai fina eta gustuz egina.

Berlinale jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen, eta, oro har, kritikarien oniritzia jaso. Woody Allenen filmekin ere parekatu zuten.

Txilen bizi den Agustin Otondo genealo-giako eta heraldikako ikertzaileak Nafa-rroako abizenei buruzko liburua aurkeztu du.

Apellidos de Navarra y sus blasones fa-miliares da liburuaren titulua, eta tituluak adierazten duen moduan, Nafarroako abi-zenei buruzkoa da. Txileko ikertzailearen hirugarren lana da. Egileak Nafarroako 2.000 abizenen zerrenda osatu du, eta ho-rien jatorria hitz gutxitan azaldu. Horretaz gain, abizen bakoitzaren armarriaren ma-rrazkia agertzen du liburuak. Miguel Otondo baztandarra da jaiotzez, baina gaztea zenean Txilera emigratu zuen. Gaur egun Txilen bizi da, eta hango Nafa-rroako Etxeko lehendakaria da. Nahiz eta

Txile urrun egon, harreman estua izan du

Sanz Nafarroako presidenteak liburuaren hitzaurrea idatzi zuen, eta liburua Nafa-rroako Gobernuak argitaratu du.

Otondo baztandarra da jaiotzez, baina gaztea zenean Txilera emigratu zuen. Gaur egun Txilen bizi da, eta hango Nafa-rroako Etxeko lehendakaria da. Nahiz eta Txile urrun egon, harreman estua izan du beti bere lurrarekin, Baztanekin.

Bere jatorria ez ahazteko, hango kultura, ohitura eta historiako gaiak aztertu eta lan-

HEGO AMERIKA

3

Page 4: Aldizkaria

Mundura Zabalikdu ditu. Nortasuna ez galtzeko borrokaren ondorioa dira bere aurreko lanak: Emi-gración a Chile del valle de Baztán eta Diccionario histórico biográfico del valle de Baztán. Orain argitaratu duen lanak, aldiz, Nafarroa izan du oinarri.

Bi urtetan egin du liburua, eta ia lan guz-tia, bere etxetik, Txiletik mugitu gabe egin du. Ez du inoren laguntza izan Euskal He-rrian. Hemengo zerbait behar izanez gero, telefonoaren bitartez lortzen zuen.

Liburua egiteko, ahozko iturriak eta agiri-tegietako dokumentuak erabili ditu, batez ere. Nafarroan barrena bidaiak ere egin zituen, eta horietan, elizetako agiritegiak arakatzen ibili ostean, aurkikuntza inte-resgarriak lortu zituela esan du Otondok. Bestalde, herri ezberdinetako apaizen pa-zientzia eskertu du dokumentazioa biltze-ko orduan.

Otondo Txile eta Argentinako euskal emi-gratzaileei buruz ere mintzatu da: «Emi-gratu zutenen ondorengoek euren jatorria-ren berri gauza gutxi dakite. Harremanak asko galdu dira azken urte hauetan. Abize-nen jatorriaren bitartez, belaunaldi berriei euren jatorria erakutsi nahi izan diet». Etorkinen ahotsa zabalduz

4

Page 5: Aldizkaria

Mundura Zabalik

Etorkinek aukera gutxi izan ohi dute euren hizkuntzan hedabideetan ko-munikatzeko. Gehienetan gaztelaniaz edo frantsesez heldu zaizkie Euskal Herrian bizi diren etorkinei komunikabideetako edukiak. Hartara, bitxike-ritzat jo daiteke Hala Bedi irratiak igandetan 14:00etatik 15:00etara ema-ten duen La voz del inmigrante saioa. Etorkinek berek egindako programa

izateaz gain, euren hizkuntzan aritzen dira. Hitzen %90 arabieraz izan ohi dira, eta gainontzekoak gaztelaniaz. Etorkizunean, euskara sartzeko asmoa dute. Euskadi Sahara elkarteko hainbat kidek egiten dute programa: Salama Hmma-k, Fadila Saad-ek, Dida Jadad-ek eta Elmami Ben zuzendariak. Benek azaldu du «behar» baten ondorioz sortutako proiektua dela irratsaioa: «Gure elkartetik beti proposatu izan diegu erakundeei gauzak euren hizkuntzan jakinarazi behar zaizkiela etorkinei, integrazio-rako eta elkarbizitzarako. Erakundeetatik, aldiz, erantzun izan digute plan bat dutela eta etorkinak gaztelania ikasi behar duela. Baina badira etorkinak euren hizkuntzan irakurtzen eta idazten ez dakitenak». Informaziozkoa eta kulturazkoa da La voz del inmigrante irratsaioa. Etorkizuna kon-tuan hartzen du une oro, eta etorkinei Hego Euskal Herrian indarrean dauden legeak azaltzen saiatzen da. «Saiatzen ari gara, gainera, etorkinei euren hizkuntzan elkarbizit-za balioak azaltzen». Kultur edukiek toki nabarmena izaten dute programan. Gasteizen immigrazioarekin lotura duten ekimenen eta albisteen berri ematen dute. Agurrak eta kanta eskaerak ere sartzen dituzte. «Azken finean, etorkinen arteko komunikazio edo kontakturako zubia izan nahi du irratsaioak». Aurrera begira, udaleko zinegotzi bat gonbidatu nahi dute gizarte laguntzetaz hitz egin dezan. Irakasle eta adituak ere elkarrizketatzeko asmoa dute, herritartasun eta bizitoki arazoetaz hitz egin dezaten. Hala Bedik Internet bidez ematen duenez, horri esker Gasteiztik kanpoko entzule asko dituzte, bai Euskal Herrian bai Espainian. «Esate baterako, Sevillatik deitu izan digute Internet bidez entzuten gaituztela esateko. Beraz, ikusten da gure ahotsa iristen ari dela».

SAHARA: EXOTIKOA

ETA MISTERIOTSUA

Saharako 4X4ak

5

Page 6: Aldizkaria

Mundura Zabalik

TXINAMundu osoan, egungo erreforma neoliberala sektore pribatuari begira dago, komunismoa edo dena delako hura estatu-burokra-ziari begira egon zen moduan.

Zenbait herrialdetan (Kanadako Albertan, Indian, AEBetako Ipar Dakotan...) sektore publikoko bankuek sektore pribatukoekin lan egiten dute batera; ongi, gainera (http://www.huffingtonpost.com/ellen-brown/the-public-option-in-bank_b_252161.html).

Eta Txinan? Zer-nolako eredu makroekonomikoa dago han? Komunismoa? Sozialismoa? Estatu-kapitalismoa? Kapitalismo gorria? Zer?

Txina modan dago. Ekonomia arloan, Txina munduko potentzia-rik boteretsuena izan daiteke. Zer gertatzen da Txinan? Zertan datza haren egoera? (Hemen makroekonomia eta finantza mun-dua aipatuko ditugu, ez barneko egoera politikoa edo/eta soziala, non aldaketak nahitaezkoak izango diren).

Ezaguna dugu jadanik bankuek kreditu sortzeko daukaten ahal-mena. Kontua da banku publikoaren atzean, berme gisa, Altxor Publikoa dagoela. Aldiz, banku pribatuaren atzean, ongi aritzen direnean, akziodunak daude, mozkinak eskuratzeko. Eta gaizki aritzen badira, azken krisian argi, garbi eta garden ikusi den mo-duan, estatuari eskatzen diote diru laguntza, beren zuloak estal-tzearren. Solbentzia Altxor Publikoari dagokio (http://www.uni-bertsitatea.net/blogak/heterodoxia/dirua-eta-kreditua) ez banku pribatuei.

Zor pertsonalak eta nazionalak hain handiak dira ezen, matema-tikoki, ezin direla gehiago zuritu (Zenbait kasutan, hirugarren munduan kasu, herrialde horiek ezin dituzte zorren interesak ere ordaindu). Alde horretatik, esan daiteke bankugintza publikoa matematikoki sendoagoa eta iraunkorragoa dela pribatua baino.

Teorikoki horrela da, baina, jakina denez, «the proof is in the pudding», alegia, praktikoki frogatu behar da. Eta, horretarako, Txina da eredua. Txinan estatuko bankuak dira nagusi.

Oro har, krisiak kapital-fluxuetan oinarritutako herrialdeetan output-aren jaitsiera handiak ekarri ditu; askotan kapital-fluxu horiek dibisa-kontuko defizitak finantzatzeko erabili ziren (Le-tonia da etsenplurik garbiena). Krisiak kapital-fluxuetan eraba-teko jaitsiera ekarri zuen, zeinak kapital-fluxuak behar zituzten herrialde guztiak kaltetu baitzituen.

Txina berezia da. Esportatzaile handia da, baina ez du jaso beste esportatzaileek jaso duten jaitsiera gogorra. Izan ere, herrialde gehienak esportazioei begira egon dira hazkunderako. Esporta-zioak nonahi murriztu zirenean, Txinak bere kredituak barneko merkaturantz zuzendu zituen, barruko garapenari eragiteko. Hau da, Txina ez da soilik esportazioetan oinarritu, barneko hazkun-de-eskaintzari ere lotu zaio: bankuak aske izan ziren maileguak luzatzeko, gobernu lokalek ere lagundu zuten eta estatu-enpre-

sek dirua maileguz hartu zuten kreditu handitan (ikus B. Setser-en The Chinese puzzle: http://blogs.cfr.org/setser/2009/06/ 09/the-chinese-puzzle-why-is-china-growing-with-other-export-powerhouses-arent/). Ondorioz, zerga-pizgarria sortu zen, zei-nak langileak lanean jarri baitzituen eta ekonomian, berriz ere, dirua zirkulatzen.

Beren banku sistemari laguntzeko, AEBek bilioi dolar batzuk gastatzen dituzte, eta Txinak mirakulu-ekonomia du martxan, gainontzeko mundutik bereiziz. Izan ere, gainontzeko munduak 1930ko Depresio Handitik izandako atzerapen ekonomikorik okerrena pairatzen du hark, baina Txinak urteko %8ko hazkun-de-tasa izan du.

Zer dela-eta mirakulu hori? Erantzuna soila eta garbia da: Txi-nak ez du utzi bere banku-sistema ekonomia produktiboaren

Paradisu orientala

6

Page 7: Aldizkaria

Mundura Zabalik

gainetik jartzea. Txinatar bankuek jendearentzat lan egiten dute, ez alderantziz (ikus China puts people before banks: http://english.aljazeera.net/ focus/chinabuystheworld/2009/08/ 200981084418740760.html). Ez dago inolako dibortziorik fi-nantza sektorearen eta sektore produktiboaren artean. Kontua gobernuak bankuekiko daukan politikan datza. Gobernuak jen-dea interes ezkutuen gainetik jarri du. Kreditua industriari eta gobernu lokalei luzatu zaie, ez finantza-sektoreari (beste nonahi gertatu den bezala). Horrela, Txinako People’s Bank delakoak 2009an 1,08 x 1012 dolarreko kopurua luzatu du kredituetan, 2008an baino %50 gehiago.

Noski, Txinako ekonomia ez da perfektua, langileen egoera, kasu, ez da batere ona (ikus China puts people before banks). Baina esan daitekeena hauxe da: Txinako pizgarri planak hobeak dira AEBetakoak eta Britainia Handikoak baino.

Komunismo, sozialismo edo X-ismoari dagokionez, ona litzate-ke gogoratzea 1978an, Txina kanpoko inbertsioari ireki zitzaio-nean, Deng Xiaoping-ek, Txinako Alderdi Komunistako buruza-giak, esan zuena: «Ez du axola zer-nolako kolorea duen katuak, arratoiak ehizatzen dituen bitartean».

Azken baieztapen hori argi dauka Jim Rogersek, Txina hartze-kodun nazioa eta AEBak munduko zordunik handiena direla esaten duenean (http://www.lewrockwell.com/orig6/rogers1.html). Rogersen iritziz, AEBak aberatsentzako sozialismoa bi-lakatu dira. Izan ere, Wall Streetek aldatu egin du ohiko kapita-lismoa eta, oro har, AEBetako ekonomia. Banku erraldoiek eta korporazio handiek kapitalismoaren arauak berridatzi dituzte, beren onerako.

Finantza-kapitalismoa da nagusi nonahi gaur egun. Txina, aldiz, salbuespen bat da.

TXINAREN GASTRONOMIA

Abiadura handiko munduko tren azkarrenak bere aurreneko bi-daia egin zuen atzo. Txinako Wuhan eta Canton hirien artean dauden 1.068 kilometroak hiru ordutan egiten ditu tren azkarrak, batez beste 350 kilometro orduko abiaduran. Herensugeak eko-nomian hartu duten abiaduraren isla izan daiteke trena, abiadura handiko garapenaren metafora. Munduko hirugarren potentzi ekonomikoa bilakatu den estatu bera, baina giza eskubideen urratze larrienak eta ugarienak egiten dituzten munduko herrial-deen zerrendan aurreneko lekuan dagoena, horretan aurreneko potentzia bilakatuz. Amnesty Internationalek jakinarazi duenez, iaz gutxienez 1.718 lagun exekutatu zituzten Txinan, eta beste 7.003ri heriotza zigorra ezarri, eta litekeena da kopurua handia-goa izatea; Gobernuak uko egiten baitio urtero datu «sentibera» horiek emateari. Baina, hala ere, alde handiarekin dago zerren-daren buruan -Iran eta Saudi Arabia doaz atzetik 346 eta 102 exekuziorekin, hurrenez hurren-. Eta aurki heriotza zigorrera kondenatu berri dituzten 22 uigur exekutatuko dituzte; tartean, 19 urteko Mehmet Maheti.

Paradisu orientala

7

Page 8: Aldizkaria

Mundura Zabalik

EUROPA:Kontinente zaharraren gabonetako sekretuak

ERRUSIAErrusia-Frantzia, Munduko Txapelketako finalaESKUBALOIA. Errusiako eta Frantziako selekzioek joka-tuko dute bihar 13:00etan Nanjingen (Txina) Munduko Txa-pelketako finala. Errusiarrek Norvegia hartu zuten mendean finalerdietan (28-20) eta frantziarrek Espainia (27-23). Erru-siaren eta Frantziaren artean banatu dituzte, hain zuzen ere, azken lau Munduko Txapelketak: errusiarrek hirutan irabazi dute, eta frantziarrek behin.

DISNEYLAND PARISFrantzia ere bankarien sariak mugatzearen alde PARIS. Herenegun iragarri zuen Erresuma Batuak banka-rien sariei %50eko zerga jartzeko asmoa zuela. Frantziak ere antzeko zerbait iragarriko du laster. Gordon Brownek eta Nicolas Sarkozyk zutabe bat argitaratu zuten atzo The Wall Street Journal-en, eta lehentasuntzat jo zuten neurria. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak ere esan du proposamena babesten duela.

LONDRESDenboraleak arazo ugari sortu ditu, halaber, aireko zein lurreko garraiobideetan. Elurra dela eta bertan behera geratu dira hainbat hegaldi, eta izotza arriskutsu bilaka-tu da errepidez zein trenez bidaiatzekotan zirenentzat. Londres, Brusela eta Paris lotzen dituen Eurostar tren zerbitzua, esaterako, martxan jarri zuten berriro atzo, lau egunez zerbitzua eten ostean. Hango ordezkariek esan dutenez, bidaialdi mugatuak eskaini dituzte, ora-indik ere ez baita normal-normal hasi trenbideko joan-etorria.

8

Page 9: Aldizkaria

Mundura Zabalik

BIDAI ALTERNATIBOAK

INTERRAILA ETA GURUTZONTZIA

Espainiaren eta Argentinaren arteko ohiz kanpoko elkarlana.

1960ko hamarkadan filmatua bada ere, El gran crucero honek ez du antz handirik Espainian garai horretan egiten ziren sasifilm ugariekin. Horrek ez du esan nahi gaurkoa lan ona denik, baina bai ohiz kanpokoa. Izan ere, ingurumenarekin lotutako gaia hartzen du hizpi-de. Espainiako etorkin batek Argentinan egiten du lan, itsasoaren ikerkuntzarako ontzi batean. G.C. hizkiak dituen izokin bat harrapatzen duenean, hura ikertzen hasiko da, misterio hori bere haurtzaroarekin lotuta baitago. Bitxikeria moduan bada...

ELURRAREN BIZIOA

Eski pistetan kezkatuta daude, baina ez daude la-saiago eskiko materiala saltzen duten dendak. Azaroan jende gutxi sartu zaie saltokietara, eta

dendetako hornitzaileak ere motel antzean dabiltza. «Beldur gara. Nekazariak bezala aritzen gara gu ere, beti eguraldiari begira. Jendeak aurten ere badu elurre-tarako gogoa, baina jada nabaritu dugu azaroan jende gutxiago dabilela», dio Anate Iturralde Aralar Kirolak Tolosako (Gipuzkoa) mendi eta iraupen eskiko dendako arduradunak. 30 urte ditu dendak, eta eskiari dagokio-nez, soilik iraupen eskia jorratzen dute. Krisiagatik edo, teknikoki aurten aldaketa gutxi daude-la dio Iturraldek. Iraupen eskian zehazki koloreen uga-ritasuna nabarmendu du.

9

Page 10: Aldizkaria

Mundura Zabalik

LPEEk petrolioaren produkzioari eta prezioei eutsi nahi die 2010era begiraUpeleko prezioa 70-80 dolar artekoa bada eroso daudela onartu dute erakundeko ar-duradunek, gaur Angolan bildu aurretik Ekoizpenaren hazkunde txikia iragarri du 2010erako, 800.000 upelekoa egunero

JAKES GOIKOETXEA. Urtea nola joan den ikusita, gaitz erdi, pentsatzen du Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak (LPEE). Urrun geratu dira urte hasierako petrolioaren prezioak: Brent upela 40 dolar baino gutxiago ordaindu zen iazko abenduan eta 40-50 dolar artean aurtengo lehen hilabeteetan. Horregatik, gaur egun Texas eta Brent upelak 70-80 dolar artean dabiltzala ikusita, prezioari eta produkzioari eustea erabakiko du gaur, Luandan egingo duen ezohiko bileran.

Abdalla El-Badrik, LPEEko idazkari nagusiak, Luandara iritsi berritan argi eta garbi esan du: «Guztiok bat gatoz, ez da aldake-tarik izango. Prezioari begiratuz gero, oso erosoa da». Berarekin bat dator Alexander Pogl, JBC Energy aholkularitza enpresako aditua. «Oraingoz, LPEE ondo sentitzen da horrela, eroso dago upeleko 70-80 dolar arteko prezioekin», esan du. «Prezio horiek nahikoak izan beharko lukete herrialdeek behar dituzten diru sarrerak bermatzeko eta munduko ekonomiaren suspertu ahal izateko».

Ali I. Naimik, Saudi Arabiako Petrolio ministroak, gehitu du prezio hori ez dela beraien nahia bakarrik, baizik eta baita 1,5 milioi upel gehiago egunero. LPEEtik kanpo dauden herrialdeek egunero 300.000 upel gehiago ekoiztea espero dute

«guztiek» nahi dutena ere. Inork ez ditu nahi petrolioak iazko uztailean lortu zituen prezioak, 150 dolar ingurukoak upeleko.

LPEEk berak onartu du aurtengoa petrolio eskariaren urte «txa-rrenetakoa» izan dela, krisiaren ondorioz kontsumoa asko mu-rriztu baita: 1,4 milioi upel gutxiago egunero, iaz baino %1,62 gutxiago. Horregatik, upelaren prezioa 70-80 dolar artean dago-ela ikusita, prezioei eutsi nahi die.

Hala ere, petrolio produkzioa ekonomiaren bilakaeraren men-pe dago. LPEEk uste du 2010ean petrolioaren produkzioari eta prezioei eutsi ahal izango zaiela,Txinak, Indiak eta gora bidean diren beste herrialde batzuek petrolio eskaria handituko dute-lako. Urtearen bigarren erdian batez ere, lehen erdian eskaintza eta eskaria «ahulak» izango baitira.

AEBei begira Baina LPEEk berak onartu du neurri handi batean Ameriketako Estatu Batuei (AEB) begira dagoela, AEBk baitira munduko pe-trolio kontsumitzaile handienak: AEBk kontsumitzen dute mun-duko lau upeletik bat. AEBek 332,4 milioi upel dituzte biltegie-tan, iaz garai berean baino %2,9 gehiago.

NEW YORK

10

Page 11: Aldizkaria

Mundura Zabalik

LPEEren arabera, 2010ean petrolio kontsumoa 800.000 upele-tan handituko da egunero, oso gutxi alegia. Eskariaren hazkun-de guztia Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundetik kanpo (OCDE) dauden herrialdeetan gertatuko da.Nazioarteko Energia Agentziak hazkunde handiagoa espero du,Iaztik aurtengo urtera munduko petrolio eskaera %1,62 mu-rriztuko da, LPEEren arabera. 2010ean, berriz, bi urteko jait-siera «suntsitzailearen» ostean, ia %1eko hazkundea espero du (%0,98).

Dena den, hainbat faktorek erasaten diote munduko petrolio kontsumoari: prezioak eskarian izango duen eraginak, egural-diak, bioerregaien bilakaerak, energia berriztagarrien hazkun-deak, dolarraren sendotasunak... Petrolioa dolarretan salerosten da, eta, dolarra ahul egonez gero, petrolio erosketak bultzatzen ditu.

Baina ekonomiaren suspertzea espero baino ahulagoa izanez gero, petrolio produkzioa murriztu egin beharko dute. Baita herrialde aberatsek biltegietan duten upel kopurua oso handia bada ere. Duela urtebete produkzioa murriztu zuten: 4,2 milioi upel gutxiago egunero. Eguneko 24,8 milioi upeleko kuota eza-rri zuen, erakundea osatzen duten herrialde guztien artean osatu beharrekoa. Hala ere, kuotaren kontrola ez da zorrotza eta Irak kuota horretatik kanpo dago. Beraz, produkzio erreala ezarri-takoa baino handiagoa izan ohi da.

11

Page 12: Aldizkaria

OSO ERRAZA DELAKO HEGAN EGITEA...

Zatoz gurekin!!elkarrekin beste bidai bat antolatuko dugu!